itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin...

28
itsasondo Herriko aldizkaria ((( 8. zk ))) apirila-ekaina 2010 2.0 Iñaki Larrañaga: herriko apaiza eta zerbitzaria Gurutz Sarasola, “Lotsati” Itsasondoarrak Ordizia rugby taldean Kaleko inkesta Eskerrik asko, Mikel!

Transcript of itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin...

Page 1: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

itsasondoHerriko aldizkaria ((( 8. zk ))) apirila-ekaina 2010

2.0

Iñaki Larrañaga: herriko apaiza eta zerbitzaria

Gurutz Sarasola, “Lotsati”

Itsasondoarrak Ordizia rugby taldean

Kaleko inkesta

Eskerrik asko, Mikel!

Page 2: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

( 02 ) agurra

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

Sarrerako

bertsoak

Doinua: Andre Madalen

Ale honetan bada hainbat gai:loreak, sukaldaritza,Iñaki apaiza, Gurutz “lotsati”edo eskolako bizitza,irakur eta jaso ezazuistorio hauen ditxabesteei entzunez eguneratzenbaita norbere jakintza.

Pasadizoak, gertakizunak,anekdoten kokapena,hainbat lagunek egin digutebenetako agerpena,eskergarria, garrantzizkoaadierazi digutenakontakizunak berresten baituurteetako bizipena.

Aurkibidea

03. Agenda 21. Usurbilgo atez atekozabor bilketa.

04. Udaleko berriak.05. Herri eskola. Inauteriak.

06-07. Haur eskola. Goxoki gutxiago etazereal gehiago gure umeentzat.

08-11. Elkarrizketa. Iñaki Larrañaga.12. Berdintasuna, Gazteria

eta Gizarte gaiak.13. UEMA. Abizenak euskal grafiaz.14. Kale inkesta.15. Itsasondoko aitonak.

Odol emaileen istorioa.16-17. Pertsonaia.

Gurutz Sarasola “Lotsati”.18-19. Zaharrak berri. Itsasondoarrak

Ordizia rugby taldean.20-21. Ibilaldia. Itsasondo-Aldaba.

22. Natur ondarea.23-25. Kultura.

26. Liburuaren txokoa.27. Lorezaintza gomendioak eta

sukaldaritza errezeta.28. Kultur agenda. Lehiaketa.

Esaera Zaharrak.

2010a etorri zaigu ate joka, eta urratu berri dugun urte hau ilusio etaasmo berriekin hasi nahi izan dugu. Badakigu krisiak gure arteangogor jo duela eta hainbat dira horren ondorioak jasaten ari direnherritarrak; askok beraien lanak galdu edo eta kinka larrian ikusten

dituzte. Krisi globalizatuaren garai honetan, hara non, eta Euskal Herriakaro berri baterako bideari ekin dio eta ilusioz beteriko garaiak bizi ditu;aspaldiko gatazka hau gainditzen laguntzeko zirrikitu berriak irekitzen aridirela dirudien honetan, herritarrei dagokigu gure aldetik herri bezala akti-batu eta lan egitea, herri honek dituen asmo eta nahiak gauzatu daitezen.Ezin dugu aukera berri hau pasatzen utzi, bakoitzak gure herri, lantoki,talde eta norberaren ahalmenen arabera prozesua bide onera eramangoduen harresi soziala eraiki beharra daukagu. Beste Euskal Herria hobeagobat posible delako, denok batera lan egin dezagun eraikitzeko.

Jada bi urte dira Itsasondo 2.0 aldizkaria sortu eta lehen alea kaleratugenuenetik. Udaletik sortu zen ekimena, bertan hartutako erabakiak etaherriko notiziak jendarteratzeko bitarteko baten beharra ikusita. Dirudienez,hasierako asmoak bete dira, herriko komunikazio tresna nagusietako bat iza-tera iritsi baita eta zuen artean izan duen harrerak proiektutxo honekin aurre-ra jarraitzera animatu gaitu.

Baina oraingoan urrats bat haratago eman nahi izan dugu aldizkariaherrira zabalduz. Helburu horretara iristeko bidean, ezinbesteko jotzendugu herritar oro egitasmo honetan partaide bilakatzea. Asmoa gauzatze-ko forma ezberdinetako edukiz jantzi dugu zortzigarren ale hau. Honela,gaurtik aurrera irakurgai izango dituzue, besteak beste, herriko hainbatpertsona ezagunei eginiko elkarrizketa eta pasadizoen kontakizunak, herri-ko haurtzaindegi eta eskolaren inguruko berriak, zuei herritarroi eginikoelkarrizketak, inguruko bazterrak ezagu-tzeko ibilaldi neurtuak…

Eskuartean duzuen ale honetan makina bat kontu dituzue irakurgai: herri-tarron artean aski ezaguna den Iñaki Larrañagari eginiko elkarrizketa, itsa-sondotarrak Ordiziako errugbi taldean utzitako oinatzaren inguruko artiku-lutxoa, eta beste hainbat kontu interesgarri.

Espero dugu guztion gustuko izatea.n

2009. urtean azken urteetako jaiotza tasarik altuena izan dugu Itsasondon,bertan 17 haur jaio direlarik 2009. urtean zehar. Hauek dira Itsasondoarberrien izenak:

Pablo, Ezequiel, Unai, Nahia, Arale, Oier, Haizea, Oier, Nour, Nahia,Liher, Tiago, Naiara, Unax, Iker, Garazi eta Oihan.

171615 14 13 1211 10 9 8 7 6 5 4 3 2 1 0

Itsasondoko biztanleriaren bilakaera

1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009

Jaiotzak urtez urte

Page 3: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

Atez ateko hondakin bilketa Usurbilen

Hiru urte barru, 2013an,Gipuzkoako zabortegi guztiakitxiko dituzte, beraz, hondakinak

beste era batetan kudeatzen hasi behar-ko dugu Gipuzkoan. GipuzkoakoHondakinen Partzuergoarentzat etaDiputazioarentzat, hondakinak kudea-tzeko sistema berriaren ardatzetako batizango da Zubietan kokatzekoa denerrauste planta. Urtean 260.000 tonahondakin erretzeko prestatutako egituradiseinatu du Partzuergoak. Falta zaizkionbaimenak eskuratu, eta, udan bertan,Zubietako mendietako lurrak mugitzenhasi nahi du.

Egin dituzten aurreikuspen berrien ara-bera, Gipuzkoako Foru Aldundiarenasmoa, 2016. urteari begira honda-kinen %57a berreskuratzea eta %43erraustea da. Hau da, 495.000 tona hirihondakinetatik 214.000 tona inguruerrauste plantara eramango lirateke.

Aurreikuspen horien aurrean, ordea,Usurbilek erakutsi du, errausketanoinarritzen ez den beste hondakinkudeaketa bat posible dela. Usurbilen,2009ko martxotik martxan da hondaki-nak atez ate biltzeko sistema.Herritarren parte-hartzearen bidezdiseinatu eta adostutako sistema horre-tan, asteko egun zeha tzetan biltzen dagai bakoitza (organikoa, paper eta kar-toia, ontzi arinak eta erreusa). Familia

SASIETA USURBIL

MANKOMUNITATEA ATEZ ATE

(2009ko lehen sei hilekoa) (2009ko martxoa-uztaila)

GAIKA BILDUTAKOA (birziklatzen dena) %26 %82,33

ZABORTEGIRA BOTATAKOA %74 %17,67

bakoitzak, gainera, berari dagokionlekuan utzi behar ditu hondakinak, etahorrek banaketa modu egokian egiteaahalbidetzen du. Modu horretan, uda-lerrian zeuden edukinontziak desager-tu egin dira kaleetatik (beirarena baka-rrik mantendu da). Atez-ateko bilke-ta sistemaren bitartez, eta oraindikurtebete pasa ez den denbora tartehorretan, batez beste hondakinen%82,33 birziklatu da.

Herritarren parte-hartzeaAtez ateko bilketa sistema hori herrita-rren parte-hartzearen bidez osatu da: sis-tema ezarri aurretik informazioa zabal-du, zalantzak argitu eta ERABAKIAKHARTZEKO hainbat bilera antolatu zirenauzoka. Bilera haietan zehaztu zirenasteko egun bakoitzean bildu beharrekohondakin mota, ordutegia, tasak, beha-rren araberako soluzioak, e.a.

Behin atez ateko bilketa sistema mar -txan jarri eta zenbait hilabetez probatu-ta, herri galdeketa burutu zen pasa denotsailaren 27 eta 28an. Hona hemenemaitzak:

Usurbildarren %70,23ak eman dubotua. Emandako botu horietatik%56,23 agertu dira atez atekoaren alde,%42,95 bosgarren edukiontzia duen sis-temaren alde eta %0,76 lau edukiontzi-ko sistemaren alde. Botuen % 0,06 zuriaizan da eta 25 botu baliogabeak izandira.n

agenda 21 ( 03 )

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

Goierriko zenbait udal ordezkari (Legorreta, Gabiria,Itsasondo, Ormaiztegi, Ordizia, Olaberria, Ezkio-Itsaso etaZaldibia) martxoak 6ean, Usurbilera egindako bisitan.

Page 4: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

Udaleko kontuetan ere, egun bizidugun krisi egoeraren eraginanabarmendu da. Izan ere, zen-

bait diru-sarrera, maila handian jaitsidira, adibidez eraikin berrien eraikuntza-tik jasotzen diren zergei dagozkienak,baino beherakada garrantzitsuenaUdalek Foru Aldunditik, UdalenFinantzaketarako Foru Fondotik, jaso -tzen den diru kantitatean eman da. ForuFondoaren Itsasondoko Udaleko2009ko likidazioa -94.818,20 euro izanda, beraz erabakitakoaren arabera,Itsasondoko Udalak 2011-2012 eta2013 urteetan 94.818,20 euro itzulibeharko dizkio Foru Aldundiari.

2009ko urteko aurrekontua1.268.000 eurotakoa izan da, eta aurre-kontu horren kargu finantzatu dirahonako obra eta inbertsio hauek:

• Goiko Kaleko urbanizazio obrak • Gaztetxeko obra• Gela multimedia• Jubilatuen lokaleko obra• Baserri bideen eta luizien konponketa• Itsasondoko Haurtzaindegi berria • Argi indar sareko hobekuntzak

DIRUKONTUAK

Urte berria hastearekin batera, 2009ko urteko kontuak

itxi eta 2010eko aurrekontuak onartu behar izaten dira.

Aldiz 2010eko aurrekontuak zenbatekotxikiagoa du 900.000 euro, erakundee-tatik jasotzen diren dirulaguntzak eremaila handi batean jaitsi baitira.Aurrekontu hori Udalak 2010eko mar -txoaren 4an egindako osoko bilkuranonartu da, eta orain, jendaurrean jarrikoda 15 eguneko epean.

Aurtengo urteko aurrekontuan,aurreikusirik dagoen egin beharrekoobra garrantzitsuena Itsasondoko uda-letxearen eraberritzea da. Obra hauLanda Gipuzkoa 32 programaren barnesartuta dago eta Foru Aldundiko dirula-guntza izango du. Aurrekontua700.000-800.000 euro ingurukoa izan-go da eta dirulaguntzak estaltzen ezduen zenbatekoa Udalak jarri beharkodu, eta horretarako mailegua eskatubeharra izango dela aurreikusten da.

2009ko likidazioa eta 2010erako aurrekontua

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

( 04 ) udaleko berriak

Beste zenbait berriMediku-etxeko etxebizitzaKale Nagusia 7ko 2. solairuan Udalakduen etxebizitza errentan atera ondo-ren, urtarrilaren 14tik aurrera bertanbizitzen jarri da familia bat.

Diru-laguntzakIaz bezala, aurtengo urtean ere, Es -painiako Gobernuak Lana eta Ekonomiasustatzeko plan berri bat onartu du, etaItsasondoko Udalak, GI-2131 errepide-tik abiaturik Goiko-kale (Izaskun Pen -tsioaren) pareko espaloiak eta sarrerakonpontzeko obretarako laguntza eska-tu du. Dagoeneko eskatutako dirula-guntzatik 54.545 euro onartu direnez,obrak hurrengo hilabetean hasteaaurreikusten da.

Eusko Jaurlaritzak eta INEMek langa-bezian dauden pertsonak kontratatzekodiru-laguntzak emateko egindako deial-dietan oinarriturik, Udalak dirulaguntzaeskariak aurkeztu ditu, langabeziandauden pertsonak kontratatzeko.

TDT edo LTDaAspalditik entzuten ari gara, orain arte-ko telebista seinalea bertan beherageratuko dela eta telebista digitalarengaraian sartuko garela. Ba aldaketahemen dugu jada.

TDT sistemara pasatzeko datak ezomen daude finkatuta baina martxoa-ren 10etik apirilaren 3a bitarte izangoda. Posible omen da kanal batzuk ken -tzen joatea martxoaren 10etik aurrera,baina erabateko itzalaldia apirilaren 3anizango da. Hemendik aurrera TDTa iza-tea beharrezkoa izango da telebistaikusi ahal izateko.n

Page 5: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

Inauteriak

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

Otsailaren 12an inauteriak ospatu genituenItsasondoko eskolan. “Munduko herrialde-ak” hartu genuen gai bezala eta lau tal-

detan banatu ginen:Txikienak euskaldunez mozorrotu ziren; 1. eta 2.

mailakoak errumaniarrez; 3. eta 4. mailakoak bra-sildarrak izan ziren; eta, 5.eta 6. mailakoak men-debaldeko bakeroak.

Jaialdiari hasiera emateko, Errumaniako dantzabat eskaini ziguten, eta ondoren, brasildarrakbeste bat. Kanta ezaguna zen: Aurrera mutilak,aurrera Gipuzkoa… baina Brasileko erritmoan.

Horien ondoren gure txanda iritsi zen. Gukcountry estiloko kanta bat dantzatu genuen “Norompas mas mi pobre corazón.”

Azkenik txikienak beste dantza bat egin zuten.“Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantzahori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz-tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

Dantzen ondoren, aulkiaren jolasa egin genuen.Eta bukatzeko, merienda goxoa: kruasan bat etatxokolatea. Mmmmmm!!!!! Ze goxoa!!

Ea argazki hauetan ezagutzen gaituzuen!n

herri eskola ( 05 )

Brasildarrak dantzan, beste guztiok begira.

01 Handienak bakeroz mozorrotu ginen eta “No rompas más…” dantzatu genuen

02 Hain dotoreak ote dira benetako errumaniarrak?03 Euskaldunak eta tripandiak. Horrelakoak gara gu!

01

02

03

Page 6: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

Hasteko, eskerrak eman nahi dizki-zuegu hitzaldira etorri zinetenguztiei, izan ere guretzat esker

handikoa da gure ideiek interesa piztendutela eta jende desberdinengana iristengarela jakitea.

Sabrina Pato eta Eli Trojaolak kontuinteresgarriez hitz egin ziguten eta herri-ko aldizkarian horren berri ematea eraba-ki dugu jende gehiagorengana iritsdadin. Hona beraz arratsalde horretanhitz egin zenaren laburpentxo bat.

Biolur elkarteak Ekolapiko deiturikoproiektu bat sortu du Donostialdean,eskola batzuen laguntzarekin. Bertakojangeletan elikadura ekologikoaren alde-ko apustua egin dute, eta oraingoz, gura-soak oso gustura omen daude emaitzekin.

Itsasondoko haurreskolako hezitzaileak

Itsasondoko haurreskola berria martxan jarri, eta ideia berriak sortu zitzaizkigun

guraso eta herrikoekin harremanak sendotzeko. Horien artean, hitzaldiak antola -

tzea, gurasoen intereserako izango direlakoan. Horrela lehen hitzaldia izan genuen

urtarrilaren 21ean herriko Gaztelekuan. Biolur elkartearen eskutik, “haurren elika-

dura osasuntsua produktu ekologikoekin” gaia aztertu genuen.

Goxoki gutxigo eta zereal gehiago

( 06 ) haur eskola

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

Page 7: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

Elikadura haurren garapenean, hazkun -tzan eta osasunean, faktore garrantzitsuada. Elikadura osasuntsu eta orekatu batek,bizitzako etapa horretan behar dituenenergia eta ezinbesteko elikagai guztiakeskainiko dizkio haurrari, osasun hobezi-naren isla izango direnak. Gaur egungogizarte eredua dela eta, haur gehienekeskolan egiten dute eguneko otordurikgarrantzitsuena, bazkaria alegia. Beraz,beharrezkoa da bazkari horretatik gutxie-nez eguneko elikadura beharren ehuneko35a jasotzea. Hasiera hasieratik elikatzeohitura osasuntsuak integratzea garran -tzitsua da.

Elikagaien jatorriak berebiziko garrantziadu. Ekologikoa izateak, elikagai horrekhondakin kimikorik ez duela esan nahi du.Ekologikoa izateak elikagaia ekoizterakoorduan naturaren erritmoak kontuan hartudirela esan nahi du, eta ekologikoa izateakelikagai horrek bizitasun handia daukalaesan nahi du.

4 urtetako ikerketaren ondoren (2004-2008) emaitzek elikagai ekologikoak jateabizitzeko era bat baino gehiago dela ondo-rioztatu dute. Jaki ekologikoek konben -tzionalek baino %40 antioxidatzaile gehia-go dituzte, eta zientziaren ustetan, minbizieta bihotzeko gaixotasun arriskua gutxitudezakete. Bestalde, burdina eta zinkabezalako mineral onuragarri gehiagodituztela ere ondorioztatu dute.

Horrez gain, ekoizpen konbentzionalaksortzen dituen ingurugiro arazoak nabar-men gutxitzen ditu. Frogatutako bestegauza batzuen artean, ekoizpen ekologi-koetan pestizidarik ez erabiltzean, horrekozono kapa ez desagertzearen alde egitenduela da.

Beste gai garrantzitsu bat garaian garai-ko elikagaiak kontsumitzea da. Gaur egun,fruta eta barazki gehienak urte guztianzehar aurki ditzakegu komertzioetan. Bereekoizpena urtaroen erritmoarekin datorre-la ahazten ari gara. Baina zergatik emanbehar diogu lehentasuna sasoiko baraz-kien kontsumoari? Arrazoi ezberdinakdaude:

• Zaporetsuagoak dira (tomate bat uda-ran edo neguan jan zein desberdinaden denok dakigu).

• Osasuntsuagoak dira (garaian garaikofruta eta barazkietan, bitamina etamineralen ekarpena handiagoa da).

• Merkeagoak dira (bere garaian preziobaxuagoak dituzte).

• Gutxiago kutsatzen dute (garaiazkanpo ekoizteak fosilaren kontsumoadakar).

• Bidezko merkataritzaren aldekoak dira(bertako nekazaritza laguntzen du).

“Jaten duguna garela” kontuan hartuz,oso garrantzitsua da hazkuntza fasehorretan inongo kutsadurarik gabeko eli-

kagaiak kontsumitzea, nahiz eta besteohitura osasungarri batzuk garatzea ereezinbestekoa den.

Haurren osasuna eta garapen egokia-ren oinarria elikadura orekatuan dago.Gainera adin horretan haurrak duen eli-kadurak hurrengo urteetako osasuna bal-dintzatuko dio.

Hasteko, haurra jaio eta lehenengo hila-beteetan, bularreko umea da, beraz,lehentasuna duen elikagaia amaren esneada (edo esne amatua, bularrekoa ematekoezintasuna dagoen kasuetan). Ondoren,progresiboki, elikagai talde ezberdinaksartzen joango gara: zerealak, fruta, baraz-kiak…talde guztiak osatzen ditugun arte.Haurrak urtea betetzen duenetik aurrera,bere elikaduraren oinarria helduaren ere-duaren parekoa izan behar du: zereal inte-gralak, fruta, barazkiak, esnekiak eta olibaolioa izango dira eguneroko oinarri; hauenosagarriak lekari, arrautza, arrai eta hara-gia; eta gozoak ahalik eta gehien ekidinbeharko genituzke.

OMEk proposatzen duen piramidea hauda.

Egunerokoen artean zereala dago, inte-grala. Oinarri oinarrian dagoen elikagaia,otordu guztietan kontsumitu beharrekoa.Hauekin batera, barazkiak daude, kon-tuan hartu beharrekoa, garaian garaikoa

eta freskoa behar duela. Piramideangoraka goazen heinean, esnekiak azal -tzen dira (hainbat teoria dauden arrenesnekien inguruan, kontuan hartu beharda haurra 3 urte arte bularreko umeadela). Azkenik, arraia, haragi zuria etaarrautzak daude, egunerokotasuneangutxien kontsumitu beharrekoen artean.Piramidearen puntan berriz, noizeanbehin jan daitezkeen elikagaiak azaltzendira, haragi gorria, hestebeteak (enbuti-doa) eta gozoak. Elikaduran adituak direngehienek bat egiten dute, oro har, pira-midea alderantziz jarrita bizi garela esate-rakoan eta garrantzi handia ematen dioteohitura hau aldatzeari.

Hitzaldia, galdera desberdinekin luzatuzen eta entzuleen parte hartzea handiaizan zen. Gustura bukatu genuen arratsal-dea eta zalantzak argituta.

Datorren hilabeteetan ere, hitzaldigehiago antolatzea da ItsasondokoHaurreskolako hezitzaileon asmoa, etahorretarako guraso edo interesa dutenguztiak ideiak proposatzea gonbidatzenzaituztegu, non ikusten diren beharrak,zein gairen inguruan dagoen kezkahandia…eta gu informazioa lortzensaiatuko gara.

Animo beraz eta zuen galdera, ohar edoproposamenen zain geratzen gara!n

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

( 07 )

Page 8: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

( 08 ) elkarrizketa

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

Gure herriko apaiza, Iñaki,

oso gertutik ezagutu dugu

herritar askok, beti egon

delako edonori laguntzen

eta denetariko mesedeak

egiten. Baina, Iñakik, bere

bizitzako ibilbide oparo

horretan, anekdota ugari

izan ditu, jende askok ez

dakizkienak eta ondorengo

lerroetan aditzera emango

direnak. Gainera, ibilbide

horretan, apaiz aritzeaz

gain, soziologo gisa lan

aparta egiten ere ibili da

urte luzez, eta ekarpen abe-

ratsak utzi ditu.

Herriko apaizaeta zerbitzaria

Iñaki Larrañaga

Page 9: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

Zure bizitzaren hasierari helduta, nonjaio zinen eta zein urtetan, Iñaki?Lazkaon jaio nintzen, 1933an.

Lazkaon zenbat urte arte egon zine-ten?Nik zazpi urte nituen arte Lazkaon biziizandu ginen, gero Legazpira joan ginen.Beasaingo CAF fabrikan, 1932an, huelgabaten ondoren, 1921a geroztik laneanhasi ziren langileak bota egin zituztenfabrikatik, aurrekoak ez. Baina, aita,1918an, hamalau urterekin, hasia bazenere, huelgan parte hartu zuelako aitzakiaerabilita bota egin zuten fabrikatik; berasoldaduska egiten ari zen bitartean, hor-tik atera kontuak. Gero, lagun batek esanzion, lana bazegoela Legazpin (PatricioEcheverrian) eta hara joan ginen bizitze-ra. Geroago, berriro eraman nahi izanzuten Beasaingo CAF eta Aristrainera,baina berak ez zuen asmorik horretarako.Izan ere, harrez gero gure familiaLegazpian finkatua baitzegoen.

Seminarioan noiz hasi zinen?Seminariora 12 urterekin joan nintzen.Hasieran, Saturraranen lau urte pasatunituen, ondoren Gasteizen beste lau urte,eta Donostian, azkenean, apaiz izaterairitsi nintzen arte.

Parisera, nolatan?Seminarioko bi lagun, seminarioan era-kutsitakoarekin ez geunden konforme,hangoa, gure ustez, ez zen nahikoa.Gure kezkak ekonomia, soziologia etapsikosoziologia bidetik zihoazen. Horre -tarako, aurrena gotzainari planteatugenion, hark ez zuen entzun ere eginnahi, baina nire osaba baten lagunak,Donostian apaiz zegoenak, gotzainariesan zion, “mutil hauek gogo hori badu-te eta kondizio hauetan badaude molda-tuko dira”. Eta azkenean onartu ziguten.

Parisen?Parisen suertea izan genuen. Okerrena…ez dakit merezi duen kontatzea... Urtebukaeran seminarioan, peregrinazio bategiten zen herritar guztiekin Lurdesera.Gu ere joan ginen, hango abestiakzuzentzen, sano-sano, ez zen ezer pasa-tu. Gero, bueltakoan, salaketa batekinaurkitu ginen: esan ziguten gure asmoakatzera bota beharko genituela eta euska-ra erabiltzeari eta hitz egiteari utzi behar-ko geniola, hau da, arrastoan sartubeharko genuela. Nik esan nien, ez nuelahorren beharrik ikusten, eta gainera hanzegoen jende gehiena euskalduna zelaeta euskaraz abesten zituela abestiak etabaita otoitzak egin ere.

Bestalde, ni izendatua nengoen semi-narioan gelditzeko, txikienei abestiak era-

kutsi eta klaseak eman… Gotzainak jakinzuenean esan zuen “¿Quedarse en elseminario de San Sebastián? ¡Ni hablar!,le tendréis que mandar a otro lado”.Orduan, Getariara bidali ninduten, etanire baitan “Hau poza!” esan nuen.Getarian egon edo Donostiako semina-rioan ez zeukan parerik. Niretzat, beraz,Getariko zigor urtea, poz urtea izan zen.Hori horrela joan zen, baina handik urte-betera Parisera joatea lortu genuen.

Parisen, lau urtez egon nintzen, bi urteUnibertsitate Katolikoan soziologiakoikasketak egiten, eta beste bi urteSorbonako Unibertsitatean, Psikologiasozial eta Demografiako lizentziaturaklortu arte. Nire beste lagunak, RamonIruretagoienak, Ciencias políticas y eco-nómicas ikasi zituen. Baina, lau urte pasa-tu ondoren, Paristik hona etorri ginen,“Nahikoa diagu” esanez. Hain herri han-dia zen Paris… Jende artean atera eziniketa ito larri batekin geunden, alde guztie-tan jendea gainezka… Bazeuden besteleku lasaiago batzuk, esaterako Senainguruak.

Paristik etorritakoan zertan jardunzenuten?Paristik etorri ginenean, Hernaniko parro-koak eskatu zigun ea egingo genuenHernaniko herriarentzat azterketa sozi o -ur banistikoa, sozioekonomikoa eta erli-jiosoa. Guk baiezkoa esan genuen, etagustura, lan eginda liburua atera eta argi-taratu genuen baimen guztiekin.

Orduan Beizamako seme Bereziartuazegoen gotzain, Castilla La Manchatikekarri zuten. Guk Hernaniko lana 1962anegin genuen, lan hura egiten genuenbitartean, beste lan batekin uztartzengenuen Donostian, asistentzia sozialekoeskolan klase ematen aritzen ginen nirelaguna eta biok. Paristik 1962an etorriginen, Hernanin bi urte egin etaItsasondora 1964an etorri nintzen.

Herriko jendeak zerbait entzundadauka, Itsasondora kastigu moduraetorri ote zinen edo?Kontu garbia ondorengoa da. Hernaninegin genuen lan hura, entregatu genionHernaniko parrokoari (hau gotzainarenoso laguna edo kidekoa zen). Guri lanhura Hernaniko parrokoak eskatu zigun,esanez “Nik hau nahiko nuke eta egingodidazue mesede hori?”. Orduan, lan huraoso probisional egin genuen. Guk parro-koari entregatu eta handik denbora gu -txira jakin genuen parrokoak gotzainarieman ziola liburu hura eta gotzaina era-bat haserretu zela. Guk esaten genuen,gauza bat zela gotzaina haserretzea,baina guri lan hura parrokoak eskatuzigula egiteko eta haiek konpondu

beharko zutela. Baina, gotzainak gurekinegon nahi zuela jakin genuen, halakoegun batean. Lagunarekin egon nintzen,eta joan orduko, gotzaina zaunkakabezala jarri zitzaigun, oso haserre, gaine-ra ez gintuen ezagutzen. “¿Tu quieneres? Iñaki Larrañaga, ¿Y tu? RamónIruretagoiena”. Guk egindakoa azaldunahi genion, “Hemos hecho este trabajopor que nos lo pidió el párroco deHernani y por que nos parecía que lepodría ayudar al párroco de Hernani y aotros muchos párrocos; además, estelibro lleva su permiso, NIHIL OBSTAT(nada impide) y José Luís Ansorena dijoque en el libro no había nada que impi-diera su publicación”. Jose Luis Ansorenazen Santiago Panizorekin batera baime-nak ematen zituena liburuak argitaratze-ko. Gotzainak zaunkaka segitzen zuen,”¿vosotros que os habéis creído? ¿Quevosotros me vais a decir como hay quedirigir una diócesis? ¿Como hay quehacer las cosas dentro de un obispado?”,gure erantzuna, “si nosotros no hemoshecho nada y en el libro no se planteacómo hay que dirigir una diócesis, nicómo se debe manejar un obispado, notenemos ningún interés en eso”, eta got-zainak berean jarraitzen zuen, “pues a míme ha llegado, que vosotros habéis veni-do de Paris, con intención de manejar ladiócesis de Gipuzkoa” eta guk berriroerantzun, “Pues mire, no son nuestrasintenciones y tome la determinación quele parezca, será de su responsabilidad”.

Bukatu orduko, atera ginen palaziotiketa horrelaxe esan nion nire lagunari:“oraingo honetan badiagu ostikoa ba -ten tzat, alde batetik, eta ostikoabestearen tzat, beste aldetik.”

Horrela gure kastigua, ni Itsasondoraeta nire lagun Ramon Irungo parrokiara.

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

( 09 )

Euskal soziolinguistikaren aitapon-

tekoa da. Bera izan zen lehen azter-

ketak ekarri zituena, hitza bera ere

euskaraz lehenbiziko aldiz berak

formulatu zuen. Lan isil handia egin

du, eta gero hori eginda etorri zaio

askori. Urteetan Iñakik egindako

lan oinarrizkoak ez du merezi adi-

nako errekonozimendurik izan.

Kike Amonarriz

Argia, 1995-12-10

Page 10: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

( 10 )

Parisen, hizkuntzarekin zer moduzmoldatu zineten?Frantsesarekin hasieran nahiko lan, gerohobeto, baina hizkuntza ikastea kosta egi-ten da. Lehenengo hiru hilabeteetan gutxiikasten da, frantseseko azterketa bat ipiniziguten, esanez ez ziotela garrantzirikemango hizkuntza ondo jakiteari, bainaazterketa frantses hizkuntzan egin beharizan genuen...

Behin Itsasondora etorrita? Itsasondon apaiz bezala nengoela, niresoziologia lanarekin uztartzen hasi nintzen,handik gutxira SIADECO kooperatiba sortugenuen Ramon lagunak eta beste lagunbatzuek.

Eta momentu honetan?Erabat ez nuen utzi lana, “Txepetx”ekinkolaborazio lanak egiten segitu nuen.Bilbon “Bizi Hitza” Fundazioa sortugenuen eta elkarrekin lanean jardungenuen. Euskara ikasi eta erabiltzekoaukera izan zezaten sortu zen KafeAntzokia izenekoa, euskaldun berrientzattopaleku bat.

Hain bizitza oparoa izanda, herrianinoiz kuriositateren bat gertatuko zi -tzaizun?Behin, kontzilioak baimena eman zuenmeza ematean herriko hizkuntza erabil -tzeko; noski, eta guk ere aldareari buelta

eman eta jendeari begira jarri genuen,eta orduan hasi ginen mezak euskarazematen. Udaletxeko sekretarioa, betikexatzen eta kexatzen aritzen zen, “no lopodría hacer usted en castellano, es queno sabemos lo que dice”, berak karta batidatzi zion gotzainari, meza bat erdarazegiteko eskatuz, eta nik ez nuen egokiikusi. Orduan, gotzaindegitik karta batbidali zidaten, jende horren kexarekin. Ni,orduan, sekretarioarengana joan nintzenesanaz “Si usted quiere una misa a todacosta en castellano, yo le propongo unasolución el mismo sábado y en unasegunda hora, a las 8:30, después de ter-minar la primera misa. El contrato será deun año, si a lo largo de ese año, los feli-greses van disminuyendo o desaparecien-do, yo suprimiré la misa.” Azkenean,meza hura moztu egin genuen, ez zenjenderik joaten, bera eta bere andreabakarrik, baina, horrela pasatu genuenurte guztia.

Munilla gotzain berriari buruz zein iri -tzi daukazu?Ez dut asko ezagutzen barnetik. Zuma rra -gan egon zenean, ospitalera joaten nintze-nean ikusten nuen, ez dut harremanikberarekin. Baina, iritsi zaidan ezagutzare-kin, bere izaera, jokaera… txarra da, osoprepotentzia handikoa: “ni naiz gotzainaeta autoritate guztia daukana, nik esanda-koa egin behar da”.

Nola aukeratzen da gotzain bat?Gotzaina aukeratzeko, hiru eskaileradaude. Lehenengo, Espainiako Nuntzioakzerrenda bat egiten du hiru hautagairekin.Zerrenda horretatik, Erroman bat aukera -tzen dute. Hemen parte hartzen duteEspainiako Conferencia Episcopaleko ardu-radunek (Rouco Varela, Cañizares…),ekipo sendoa da erabakiak bideratzendituena. Beraien asmoa da Euskal Herrikoelizari soportea kendu eta dena zaku bere-an sartzea. Aurreko gotzain Setienek hor -tzak erakusten zizkien, eta tamaina apala-goan, baita Juan Maria Uriartek ere.

Inoiz izan duzun ametsen bat?Itsasondo bezalako herri batean, bizi garenbaldintzetan eta jendearekiko harremanak,horri eutsi eta hartu-eman horretan ari -tzea, hori izango litzateke helburua. Ezdaukat bestelako ametsik, ametsengaraiak pasatu dira.

Eta Itsasondo bezalako herri bateanzerbait aldatuko zenuke?Aldatuko nukeena, elkartasunaren landarehori sendotuago ikustea, pertsonen artekoharremanak gozoagoak izatea, garrantzihandiena horri ematen diot. Egunerokobizitzan, harreman horiek mamitu eta gau-zatzea, herrian gustura bizitzeko, herrihandietan bizitzeko ametsak alde baterautzi nituen (Parisko lau urteak). Jendearenarteko liskarrak, ezinikusiak, inbidiak…hori ez dut ondo ikusten.n

Iñaki gurasoekin Parisen.

Iñakik lau urte igaro zituen Saint Germain Des Pres-eko eliza.

Page 11: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

Oztoporik handiena egin dudan ibilbi-dean, bai soziologia aldetik eta baiapaiz bezala, askotan gurutzatu dira,

baina ez dira paralelo joan, ibilbide eszentrikoedo atipikoa eraman baitut. Beste apaiz ba -tzuk eraman duten ibilbidearekin zerikusirikez du izan, atipikoa izan da. Herriko apaizaizanik, apaiz bizitza herritik kanpo egin dut.1967tik 2000ra 33 urte pasa ditut lanean.Hasta penetan, kooperatiba batean, eta koo-peratiba hori mundu berezi bat izan zen.Kooperatiba horrek SIADECO izena zuen,eta fase ezberdinak landu genituen, esatera-ko, soziologiaz, hirigintzaz, hezkuntzaz…arduratzen ginen. 1967an, gauza eta hutsuneasko zeuden gizartean, inork heltzen ez zie-nak. Kooperatiba hori pribatu eta indepen-dentea zen, Lagun Arorekin lotuta aseguru,kotizazio… kontuetarako. Hor egin genituenlanak hirigintza, industriagintza, ikaskuntza,hezkuntza sailekoa, gizarte arlo ezberdinak…Kooperatiba osatzen genuenak: hiru sozio-

logo, asistente sozial bat, bi injineru… ba -tzuek ez ziren aritzen egunero. Kooperatiba sortu zen garaian, azken urte

hauetan ezagutu dugun etxegintza boomaerrepikatu zen, herri txiki eta handiak hartuzituen, horrek ondorio bezala ekarri zuenizugarrizko desoreka (“el boom del ladrillo”,espekulazioa…), tokatu zitzaigun momentugogorrak bizitzea, arkitekto, aparejadore etahorrelako jendeek ez zuten nahi inork esku-rik sartzea.Normalean udalentzat egiten genuen lan,

Plan de urbanismo delakoekin. Gu lehiaketa-ra aurkezten ginen eta gero beraiek hartzengintuzten edo ez. Urte batzuk buru-belarriaritu ginen. Gero industriagintzan sartu ginen,eta hemen ere, gauza berdina gertatzen zeneta industrigintzaren degenerazioa ikusi

genuen. Hasieran perretxikoak bezala sortuziren (metalak, fundizioak…). Egin genituenlan konkretu batzuk, osoak. Esaterako“Goierriko industriagintzako azterketa.”“Arrasate eta bere etorkizuna”... Arrasate ira-kiten zegoen, ekimen berri ugari eta hemenere zafarrantxo ugarirekin topo egin genuen.Jende interesatu asko zegoen, interes indus-trial jatorrak ez zeuzkatenak. Hori 1972an,lanean hasi eta bost urtera.Lan fuerteena, “Goierri garaia industria-

gintza bidean”, 1974an. 1975 bitartean indus-tri booma egon zen, baina handik aurreragoitik behera etorri zen dena, lan sakon etaexhaustiboa egin genuen. Pentsatu herrizherri aritu ginela erroldarekin lotuta edofamiliaz familia. Beste ikerketak industriazindustri. Aztertutako beste arlo batzuk, janaria, zur-

gintza, papergintza, kimika, oinarrizko metal-gintza, metal lanketa… arlo hauetan guztie-tan azterketa zehatza, datuak jaso eta ondo-ren konparaketa egiten zen, urteen ebalua-zioa… Gipuzkoa eta Goierriko datuak.Hemen egindako lana nobedadea izan zen. Beste sektore batzuk, zerbitzuak: komer -

tziala, ofizialak, herri zerbitzuak, lege zerbi -tzuak, sendakuntza zerbitzuak, zinea… Noladago hornituta Goierriko bailara zerbitzue-kin? Eta ondoren konparaketa egiten zenbeste estatu batzuekin, indizeen bidez, etaikusi zein mailetan zegoen.Ikastolen sorrera hartan borroka handiak

izan ziren, eta gure aldetik 43 zentro landugenituen: zona hiritartua, nekazaria, tartekoa.Egoera sozio politikoak presioa baino gehia-go babesa ematen zigun, gehien bat udaleta-ko zinegotziek. Lege xelebre bat zegoen, hiruzinegotzi talde ezberdin hartzen zituena, poli-tikoa, komertzio mundukoa eta familia gura-

soen ordezkariak (“tercio familiar”). Gu baliat-zen ginen familia guraso horien lagun tzaz,udaletan laguntza eskuratzeko. Hala ere, fran-kismo garaian, zenbait lekutan trabak topatugenituen. Holako jarrerak zeuden lekuetan,“tercio familiar” horien babesa eskuratzengenuen eta Goierrin bereziki.1978an, gure lan nagusia, Euskaltzaindiak

eskatuta, “Euskaren liburu zuria” egitea izanzen, eta bertan, kolaboratu zuenEuskaltzaindia inguruan ibiltzen zen jendeak.Guk euskararen ezagutzari buruzko azterke-tak egiten genituen, ahal genuen herri gehie-netan, beste azterketa soziologikoekin batera.1978tik aurrera beste mundu bat ireki zen,

euskara oinarri hartuta eta euskararen ildohorretatik, estudio soziolinguistiko izena ema-ten genion bidea jarraitu genuen. Nobedadeaizan zen eta Euskararen liburu zuria egiteakasko lagundu zigun, baina beharrak sortutakogauza bat izan zen, gu izan ginen azterketasoziolinguistiko haien aitzindariak. Komentatubehar dut, laguntzaile jantzia, ikasia eta irakaslebezala ere oso ona zena eduki genuela, JoseMaria Sanchez Carrion, “Txepetx” ezizenazuena. Pertsona horrek egin zuen teoria alde-tik aportazio oso ona, eta berak emandakoinformazio teorikoa praktikara eramatengenuen. 1978tik 2000ra aritu nintzen horre-tan, 40 bat azterketa egin genituen EuskalHerri osoan. Azterketa soziolinguistikoekonarpen handia izan zuten, premia handiazegoelako. Orduan ez zegoen ezer euskararenbizi iraupena ziurtatzeko eta horri heldubeharra zegoen. Franco hil ondoren, euforiapixka bat bizi izan zen, hizkuntzaren indartzeaetorriko zen esperantza piztu zelako.Ni, 1996. urtera arte aritu, eta ondoren

jubilatu nintzen, 63 urterekin, baina taldeaksegitzen du lanean.n

Iñaki Larrañagak egindako lan oparo guztia Wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/I%C3%B1aki_Larra%C3%B1aga

( 11 )

Iñakiren soziologiako lanak

Page 12: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

Itsasondoko herrieskolan,iazko urrian hasi eta

abendura arte hezkidetzaproiektu bat eraman daaurrera. Proiektu horretan,eskola komunitatea osa -tzen duten irakasle, ikasle

eta gurasoen parte hartzea izan da.Hezkidetzaren bidez, haurren aukera berdintasuna bultzatu

nahi da, horrela aurreiritziak eta estereotipo sexualak alde baterauzteko neurriak sustatuz.

Eskola komunitatea buru belarri inplikatu zen egitasmohorretan. Arratsaldez izaten zituzten formazio saioez gain etxe-rako lanak egiten zituzten; bai behintzat irakasle eta zenbaitamek –Besteei hurrengo baterako gonbidapena egitea besterikez zaigu geratzen.– Herri guztiarentzat interesgarria den ekin -tza dela uste dugu.

Bestalde, abenduaren 10ean hezkidetza proiektuaren zatihorri amaiera egiteko asmoarekin festa bat antolatu zen, esko-la, udala, guraso eta umeen parte-hartzea izan zen bertan.Haur eta gaztetxoek antzerkitxo batzuk egin zituzten ikasi zute-naren isla izateko asmoz. Irakasleek eta gurasoek, berriz, ikasizutena azaldu ziguten eta Marijek –ikastaroa burutzen lagunduduen adituak– azalpen teorikoak eman zituen.

Hezkidetza inoiz bukatzen ez den prozesua izanik, hurrengobatean herri guztiaren inplikazioa eskatu nahi dugu lerro haue-tatik. Denon artean aukera berdintasuna posible delako.n

Aurtengo gabonak pasatu dira etaItsasondoko Udaletik, lehen aldiz,

haurrentzat ekintzak antolatu dira.Haur eta gurasoen aldetik erantzunona izan zuten abenduaren 28an hasiziren ekintza horiek. Lehenengo egu-nean, bideo emanaldira guraso etahaur ugari gerturatu zen, eta ondo-

rengo egunetan ere, berdina gertatu zela esan behar dugu.Bideo emanaldiaren ondoren, Itsasondoko liburutegia eta

Gaztelekua joko gune bihurtu ziren. Bertan, jolas komunitario-ak egiten aritu ziren haurrak, baina ez hori bakarrik, izan eresukaldaritzan ere murgildu baitziren. Erroskila bikainak eginzituzten, eta amaitzeko baita eskulan batzuk ere.

Horrez gain, herriko gazteentzat ere antolatu ziren ekintzak,lehena Ordiziako Gaztelekuarekin harremanetan jarrita, BilbokoPINera joan zen herriko zenbait gazte.

Gazteria sailetik, herriko gazteak Gaztelekura gonbidatu nahiditugu, aurrerantzean egingo diren ekintza puntualetan partehartzera, eta noski, edozein ostiraletan gure artean egotera.n

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

Gabonetako ekintzak

emakume berdintasun plana

gazteria

gizartea

Informazio gehiago:

http://itsasondokoberdintasunsaila.blogspot.com/

Gipuzkoako Foru Aldun -diak zenbait zergatan

aldaketak egin ditu. Horienartean elbarritasuna edo ez -gaitasuna duten per tso nenibilgailuen zergan.

2010 urtetik aurrera, ibil-gailuen zerga salbuespenakasu horietan bakarrikemango da:

Horrez gain, baldintza batzuk bete beharko dira, ordea, zergaordaintzetik salbuetsia izateko. Eta baldintza horiei dagokione-an eman da aldaketa. Hauexek bete beharko diren baldintzak:

1.- Ibilgailuak beti 14 zaldi fiskaletik beherakoa izan beharkodu.

2.- Era berean, zerga ordaintzetik salbuetsiko dira elbarrituenizenean matrikulatuta dauden ibilgailuak, eta pertsonahoriek soilik erabiltzekoak direnak. Salbuespena, zirkuns-tantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, per -tsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiekgarraiatzeko ibilgailuak izan.

3.- Elbarritasun maila %33 eta % 65 artean dutenek mugi-kortasun baremoa izan beharko dute. Hau da, aparkalekutxartela izateko eskubidea izatea ezinbestekoa da.

4.- Bestela berriz, elbarritasuna %65koa edo gehiagokoaizan beharko dute.

Zerga ordaintzetik salbuesteko eskaerak udaletxean eginbeharko dira, honako dokumentazio aurkeztuz:

1.- Ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zer-gatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespenaonartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman delafrogatzeko.

2.- Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia3.- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.4.- Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo

agintari administratiboak luzatutako gutxitasuna kredita -tzeko ziurtagiri originala.

5.- Ibilgailuaren erabilera esklusibo kreditatzen duen zinaitorpena.

6.- Gidatzeko baimena.Eskaera zergaldiaren lehen eguna baino lehen egin beharko

da, urte horretan aplikatu behar bada. Zergaldiaren leheneguna pasa ondoren egiten bada eskaria, salbuespena eskaeraegiten den hurrengo urtetik aurrera aplikatuko da, eta inolazere ez du atzeraeraginik izango.

Ibilgailuaren lehen matrikulazioa edo erosketa bada, matriku-latu ondorengo 30 eguneko epean eskatu ahal izango da sal-buespena, urte horretan bertan aplikatu ahal izateko.Aipatuepeen ondoren egiten bada eskaera hurrengo urtetik aurreraaplikatuko zaio. Salbuespen eskaria lehenago mugikortasunmurriztua duelako salbuespena eskuraturik duen pertsonakaldetik egiten badu, ibilgailu berri bat erosi duelako, eta lehe-nagotik duen ibilgailuari behin betiko baja ematen badio, sal-buespena baja-alta ematen duen hurrengo urtetik aurrera apli-katu ahal izango zaio.

Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiribat luzatuko du hura eman dela egiaztatzeko.n

Elbarritasuna edo ezgaitasunaduten pertsonen ibilgailuen gaineko zergari salbuespenak

Hezkidetza

( 12 ) gazteria

Page 13: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

UEMAk bultzatuta, Guk abizena, zuk? kan-paina jarri da martxan UEMAko herri guz-tietan, eta noski, baita Itsasondon ere.

Euskal abizenak modu ofizialean eta toki guztie-tan euskaraz izan nahi dituztenak urrats horiematera animatu nahi dira. Hartara, Arteche,Aguirre, Aurrecoe chea, Echenique edo Echeverriaaldatu eta Artetxe, Agirre, Aurrekoetxea,Etxenike edo Etxeberria bihurtzeko aukera izangodute interesatuek.

Izan ere, Itsasondoko telefono listina hartu bes-terik ez dago ikusteko zenbat eta zenbat euskalabizen dauden oraindik gaztelaniazko grafiare-kin: ch, c, qu eta gui ugari dago oraindik, bestegarai bateko arrasto baten moduan.

UEMAko Zuzendaritza Batzordearen ustearekinbat egin du Itsasondoko Udalak ere, “hizkuntzabateko abizenak beste hizkuntza batean idazteaez da normala”. Ekimenaren helburua normaliza-zioa besterik ez dela gaineratu dute kanpainarensustatzaileek, eta gogorarazi dute hizkuntza nor-malizatuetan ez dela horrelakorik gertatzen:“Ingelesek Shakespeare idazten dute, eta ezXexpir, eta espainolek Cervantes idazten dute etaez Zerbantes. Nor gara euskaldunak horiek berri-dazten hasteko? Aguirre edo Echeverria abizenakbaldin badira, zergatik ez Agirre eta Etxeberriaidatzi, euskaraz? Ingelesak ala espainolak bainogutxiago ote gara, ba?”

Itsasondon, etxe guztietara helarazi da abize-nak euskalduntzeko kanpainaren albistea; izan

ere, neguko UEMAren Berripaperean tarte bateskaini zaio kanpainari, eta herritarrek beren pos-tontzian jaso dute Berripapera. Horrez gain,herrietako toki esanguratsuetan (udaletxeetan,liburutegian eta tabernan) postalak jarri dira abi-zenak euskalduntzeko jarraibideekin.

Abizena euskal grafiara moldatu nahi dutenekhiru pauso hauek eman behar dituzte:1.- Erregistro zibilera edo bake epaitegira joan

eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahiduzula.Itsasondon, udaletxean bertan egoten dabake epaitegia zabalik, astearteetan 12:00 -etatik 14:00etara eta ostiraletan 9:00etatik11:00etara.

2.- Han emango dizuten eskaera orria zuredatuekin bete.

3.- Agiri hauek eraman:• Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagu-

sia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.• Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria (bake epai-

tegian bertan ematen dute)• Errolda agiria (udaletxean ematen dute)• Ezkondutan bazaude edo seme-alabarik

baduzu, familia liburua.• 16 urtetik gorako seme-alabarik baduzu,

seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia.Ikusten duzuen eran, ez da batere zaila egin

beharrekoa, beraz, Itsasondoko Udalak dei egitendie abizen euskaldunak erdal grafiaz dituztenherritar guztiei abizenak euskal grafiaz jartzeko.n

uema ( 13 )

Abizenak euskal grafiaz jartzera animatzeko deia egin du udalak

Page 14: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

Ald

izkari

ari

buru

zko

iri

tzia

kEzagutzen al duzu itsasondo

2.0 aldizkaria? ala bada,

irakurtzen al dezu?

Zer iritzi duzu aldizkariari

buruz? Zein da gehien

gustatzen zaizun atala?

Zer gehitu edo kenduko

zenduke?

MARIPAZ MOREDA, MARIAJE ETXEBERRIA,

ARANTXA ARZA, AITOR GARMENDIA,

MARIJOSE ARRATIBEL, ROSA ETXEBERRIA

ETA MARIJOSE JAUREGI

1. Bai, ezagutzen dugu aldizkaria. Bai, irakurtzen degu 2. Oso ona, interesgarria iruditzen zaigu. Gehiena

herriko argazkiak eta herriko albisteak gustatzenzaizkigu.

3. Kendu ezerrez, gehitu herriko kexak agertzekotxoko bat eta iragarki laburrak gehituko genituzke.

JOANAN JIMENEZ

1. Bai ezagutzen dut aldazkaria; ulertzea kostatzenzait baina begirada bat botatzen diot eta nereemaztea da aldizkaria itzultzen didana, niKataluniarra naiz eta orain dela hiru urte etorrinintzen Euskadira bizitzera.

2. Aldizkaria ondo dagoela iruditzen zait; gehiengustatzen zaidan atala agenda eta argazkiakizaten dira.

3. Ez nuke ezer kenduko oso ondo dagoela irudi -tzen zait.

ANA MARI ARZA

1. Bai ezagutzen det aldizkaria eta bai dena irakurtzendet.

2. Aldizkaria oso ondo dagoela iruditzen zait; gehienaherriko berriak eta udalekoak gustatzen zaizkit.

3. Kendu ez nuke ezer kenduko, dagoen bezela utzi-ko nuke.

AITOR GARRO

1. Bai, ezagutzen dut. Bai, gehienetan irakurtzendet.

2. Gehiena lehiaketa gustatzen zait.3. Kendu Agenda21eko atala kenduko nuke.

Gehitu berriz, soziedadean egin ahal izatekoerrezetak jarriko nituzke eta soziedadean egin-dako errezetak.

( 14 ) kale inkesta

1. 2. 3.

Page 15: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

Odol emaileen elkartea

ODOLA:Gu bizi behar badegu bearrezkoa degungauza. Odol gabe geratu edo txartuezkero badakigu zer ondoren daukagun:eriotza.

Gizaldi asko dira egi horretaz jabetuzala gizakia, bainan orren ordezkorik ezdu oraindik asmatu.

Bai ordea beharren dagoenari besteenodola sartzea eta eginkizun au al dan etaondoen eratzeko da ODOL EMAILEENELKARTEA.

Irurogehi urte pasatxo da, herriko mutilbat gaisotasunez jota zegoela eta garaiartako Tolosako klinika batetik berariodola sartzea beharrezkoa zala jakin arazizigutela.

Itsasondoko mutil sail bat bildu eta jozuten Tolosara eta bertan, belarritik tantabat edo beste atera (azterketa egiteko)eta urrengo egunean Donostiara joatekoagindua jaso zuten. Inork atzera egingabe, danak, “Instituto de Higiene”deritzan Ategorrieta aldera joan zienodola ematera. Garai hartako aurrerape-nak azaltzeko, pelotan eskubie edo ezke-rra zan galdera egiten zuten errexenanondik atera jakiteko eta oraindik arriga-rrigoa, duro bat edo bi, ordaintzen zuten.

Behar bada, azken au, izan zan gaurkoelkarten bearra bultzatu zuena, badabaziran egun beren, bi tokitan ematenzutenak, jakina, dirua jasotzeko.Geiagoko azterketa gabe normala zan,gaixotasuna sendatzeko ordez, zabaltze-ko era balio izatea zoritxarrez.

Gure Elkartea, Gipuzkoakoa ain zuzen,1965eko Maiatzaren 27an sortu zan etagure herrin, Itsasondon, 1971ko Apiri -laren 15ean. Egun horretan, Donos titiketorri ziren, Erretore etxe azpira, zer zanerakustera eta lehenengo aldiz odola ate-ratzera. Orretarako, 25 ontzi ekarri zituz-ten, asko iritzita, eta 18 lagun geldituziren beste egun baterako ontzirik ez eta.

Ondoren ateraketak onako lekuetanegin dira:garai hartako Oargin( gaurIzaskun ostatu azpian); sendagile etxean,gaur Kaxintane dagon tokian eta azkenikUdal-etxeko aretoan.

Asiera asieratik eman zaizkie ogitarte-koak odol emaileei, lendabizi dendarienlaguntzarekin eta ondoren jubilatutakoemakumenarekin.

Orrela bada, 39 urte daramazkigu gureodola eskeiniz eta gainera kopurua aundiz.

Europako odol arloko jakintsuek, odolbearra ondo osatzeko, urtean, ehun biz-

tanleko 5 ontzi bear direla esaten dute etaItsasondon, beti ori bikoiztu egin degu.

Azken denboraldian, urtean bi aldizetortzen dira odol bila. Pasa berri danurtean 68 ontzi eraman dituzte eta dane-ra, hasi ginanetik, 2.827. Putzu ederra!1.200 litro baino gehiago.

Garai batean, gizonezkoak geiagoziren emaileak, bainan orain, berdintasu-na iritxi ez ezik, borondate gehiagorekinazaltzen dira emakumeak eta gaur egun31 emakume eta 26 gizonezko daudeemale bezala.

Len urtetan denei ateratzen zitzaienbezala, gaur, askoz neurri estugokin etaobeto begiratuta ateratzen da. Orregatik,ateraldi bakoitzean, bat edo beste geldi -tzen da odolik eman gabe.

Elkartearen eginkizun nagusiena, odolabear duten guztiak izan dezatela da etaorretarako, jakina, bildu egin behar da.Ez dakigu zein eta noiz izango den bea-rrean baina inoiz izatekotan omen daematea askoz hobea hartzea baino.Animatu zaitez, eta 18 urtetik gora badi-tuzu, azaldu zure nahia edozein emalearieta onek esango dizu noiz joan beardezun eman dezakezun edo ez jakitera.Urrengo hitzordua apirilaren 26ean.n

itsasondoko aitonak ( 15 )

Page 16: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

“Bada, bere lan osoa txukun jaso, bere bizitzako eta garai-ko testuinguru literarioan kokatu, koska berriak agertu,eta, ahal bada, lortutakoa zabaldu. Horratx lantxo

honen helburua. Eta batez ere, Lotsatirekiko zorrak kitatu, familiare-na lehenengoa, Lotsatiren oroimena harrotasunez jaso nahi duenfamiliarena, beraren ekimenez lan hau egiten baita. Bigarrena,gurea, Lotsatik leku bat izan dezan Itsasondoko Parnasoan, besteakbeste, bere lehengusua izan zen Jexus Lete Sarasola “Ibai-ertz” etaEustakio Mendizabal “Txikia”ren ondoan; edo Euskal Herrikoan, zer-gatik ez. Leku txiki bat baino ez bada ere. Eta hirugarren bat, ezorain Lotsatirekikoa, urrunegi joan gabe, itsasondoar guztiekikoabaizik, beraiek ere merezi dutelako Lotsati, Gurutz Sarasola“Lotsati” euren oroimenaren parte izateko beharra dutelako, gukdenok dugun modu bertsuan.”

Artikulu honetan, familiaren hurbiltasunetik, olerkariaren bizitzaeta obraren azalpen laburra ematen du izen bereko ilobaGurutzek.n

Ilunpetik argira--

Gurutz Sarasola "Lotsati" (1915-1936) Itsasondon jaiotako

poeta, Jose Manuel Sarasola eta Paula Martinezen bederatzi

seme-alabetatik bigarrena izan zen. Hil ondoren, haren lanak

itzal handirik izan ez zuen arren, azken urteotan hedapen zaba-

la hartzen ari da. Hari buruzko liburu bat idatzi berri dute “ilun-

petik argira”; gutxi barru argitaratuko da, eta “Alvaro Rabelli”

egileak azaltzen dizkigu liburu hori idazteko arrazoiak.

( 16 ) pertsonaia

Itsasondon bere aitarekin, Jose Manuel.Lotsati aitaren fabrikaren aurrean

Page 17: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

ENE EUSKARIA!

O, Euskaria, Euskaria!Atzo zoriontsua ziñan Euskaria!Gaur leizean zakusdan Euskaria!Noruntz ank´auek darabilzkitek,ta nun orain ikus ditzaket,nun, illundu ziran garaiak,nun, joan zaizkigun oiturak?Nun Aitor-aztarnak billatuzene begiak doazteke gozatuz?Gau beltzean begia ernaituz,noruntz noake arkituzezer etzeran baratzean toki baxterren batean lore igartu arteanizan zeran guztia?Noruntz doazte, noruntz abesti aiek,noruntz biguintzen gogoaren gogorrazabalduz ospea oitura garbi aiek?Noruntz urratzen doazte ustelkeriaren laño beltza?Gure izaerak lo datzaeta arrotasunean bildurik kanpotik datorkizuloikeriaren gar eta sua.Zenbat Euskaria supritu bear dezun!Zenbat oitura zitalek loitze n zaitun!Zenbat atzerritasun salkindar lagazZenbat euskerari epelkeri ta isekagazZure gogoa dagon itun! O! Betiko Jainkoa!Euskaria irazan ziñun Jainkoa!Noiz arte tximist ikaragarria deuseztekoloitzen gaitun izaera dezu gordeko?Noiz auts biurtuetatik piztukomaitasun-biguin ta baretasun illargia?Noiz askatasunaren eguzkia?O, zuek, ene maitagarri ederrokaditu zuek ere itz auen ok!Gure mendiak itun dagozentzun egiñik zuen abots.Ega biguinez joan ziñaten atzerriruntzzoriontasuna utzirik emen uts,eta orain atsegiñean noski zabiltzatebañan euskoak emen negar dagite.Atozte, bai, atozte, maitagarri ederrok,lenengo laño txuri-gorriskari elduzatozte, bai, atozte, maitagarri ederrok,Ortzea ega zorunez astinduz,Abesti ainitzez ase dezagun egarri.Lañozkoa soinezkoz ekarrigure mendian zan lorerik ederrena,AZKATASUNA izenez zuna,Euskariaren aberastasun aberatsena.O azkatasuna! Azkatasuna!Noiz Zuaitz Donea kerizpeanagintzen zaitugu arkituko?Zabalduz ospea ludianNoiz Euskaria degu ikusiko?Noiz, Noiz?

Dagigun negar bitarteannegar, negar bai ixilpean,etsayak ez poztutzean. Abestu dezagun mendi erpiñetan,indartuz itxaropena biotzetan.Gure malkoak urtatzera joan bitezZUAITZ DONEA ez dedin il legorrez.Piztu gure begiak dagigun,Mendiruntz anka-besoak erabilli ditzagun,etsayak aurkitu ez gaitzan aul iñun.Aberriari odola opa dezayogunIllobi aintzagarri bat eman dizagun.

MAITASUNA ETA ERIOTZA

Orain ederki gaudeke maitatuz,Ederki bai ederki laztanduz,Ene! Eukiko bazinduket betirakoNire aurrean ene maitea sekulakoEne maitea sekulako…Ene maitea sekulako!

Gure urteak ordea ba´dijoazteGure eriotzak ere badatozte…Ba´dijoazte gure urteakTa ba´datozte gure eriotzak.Ba´dijoazte ta ba´datozte.

Gu biotakon bat iltzen gareneanIllik nere aurrean ikusiko zaitudaneanNere mingañak mintzatuko dizuenanTa zuk erantzungo ez nazunean,Noiz entzungo det, ene maitea,Noiz zure erantzuna, ene maitea?Beiñere ez, ene maitea!Beiñere ez, ene maitea!

Baliteke gure gorpuak illobianArkitzera bata beste ondoan,Orain mintzatu dezakeguZorionean arkitzen gera gu.Ordun, mingañe mututurikEgongo gera betirako ixillik…Betirako ixillikBiok alkarren ondoan gaudelarik…Betirako ixillikBiok alkarren ondoan gaudelarik.Neure gorputzaren aragi ustelaGerta daiteke zuaitzaren elikaturaZeurearena ere baiBeste batentzat jangai.Zuaitz oiek biakEmango dituzte igaliakIgali oiek berrizOdol biurtuko dira noskiGizon bietan segurki.

Gizon bi oiek asarretuz, balitekeBata bestearen odolak alkartu daitezkeTa bi odol tanta aiekTa bi odol tan aiekGeureak izango dira…Ta aserrean laztanduko diraAsarrean, ene maitea!Asarrean, ene maitea!

Gure ezurrak lurpean daudelarikAragi gaberik,Ludi au puskatuko balitz,Zatitu puzketan anitzTa puska bat illargiratuTa besteak berriz galdu…(Eziñezkoa izanagaitik,Eziñezkoa izanagaitik)Ala ere biok berriz alkartuPuska ortan gerala IllargiratuZure belaun ezurrak nere aurkaTa eusten dudan bezela orain gerritikAlkartu berriz gure bion gorputzaalkar joz daudelarik bizkar ezurretikUsten al dezu mintzatuko giñukela?Usten al dezu maitatuko giñakela?Ez ene maitea! Ez ene maitea!Eriotzak kenduko digu betirako elea!Ta elkar ikusteko mendeaBeti betirako, ene maitea!Beti betirako, ene maitea!Oldozten det, oldozten det au maizTa erotu bearrean jartzen naiz!

( 17 )

Familiarentzat, haren anai-arrebentzat agian ez horrenbeste,baina bai haren ilobentzat, gure osaba Gurutzen figura betiegon izan da ezjakintasun eta misterio geruza batez inguratuta.

Nire kasuan, hain zuzen, 60ko urteetan Donostia frankistan, haurnintzela, konturatzen nintzen nire izena, Gurutz, bitxia zela gaine-rako gela-kideen izenen aldean. Bitxia zen bai eta nire amaren, nireosaba-izeben eta nire lehengusu-lehengusinen izenen aldean ere;euskal izenak izan arren, garai hartan bitxiak izanik, nirea are bi -txiagoa baitzen. Nire amak, Edurnek, zalantza guztiak argitu zizki-dan: 20 urte zituela hil zen osaba baten oroimenez neukan nikGurutz izena. Amona ere nahiko gazte hil zen, eta bazkaldu aurre-tik, Itsasondoko familia-etxean, beti errezatzen genuen aitagurea"ama eta Gurutzen alde". Oso presente zegoen, baina tristurazinguratuta. Berehala jakin nuen zergatik: istripua izan zuen, trenakharrapatu eta 20 urte zituela hil zen, gerra baino hilabete batzuklehenago. Urte asko geroago, egia jakin arte, haur batek ondo onarzezakeen gezur errukitsua baino ez zen.

Niri benetako jakin-mina pizten zidan nire izen bera zeukanosaba hark, eta sakonago ezagutu nahi nuen. Amak beti irakurtzenaritzen zela esaten zidan, olerkiak idazten zituela, intelektuala zela,hainbat hizkuntza zekizkiela, Mont de Marsanen ikasi zuela fran -tsesa, eta Merkataritza ikasten zuela. Isilkorra zela ere esaten zidan,baina oso maitagarria zela, eta horri esker amaren kuttuna izateazgain, arrebek ere bereziki maite zuten. Gainera, ederra zen, etaamak bereziki aipatzen zuen hori; eta familia elkartzen zenean ere,Sarasolatarrek (bederatzi anai-arrebek) etxekoentzako prestatzenzituzten antzezlanak antolatzen zituen.

Horrekin geratu nintzen 1970era arte. Orduan, euskal literatura-ko aditu eta lagun batek gerra aurreko poeta bat aurkitu zuela esanzidan, oso obra laburra baina bereziki interesgarria zuen poeta.Bere garairako heterodoxoa eta Lotsati ezizena zuena. Zur eta lurgeratu nintzen, berak jakin ez arren, osaba Gurutzi buruz ari bai -tzen, eta horrela, familia-eremutik irten eta euskal literaturaren his-toriarako interesgarria zen poeta izatera irits zitekeen.

Frankistak sartu zirenean, gure familiak, beldurrak jota, sutanerre zituzten euskal gaiei buruzko liburu guztiak, eta sute hartanerre ziren, zoritxarrez, hilabete batzuk lehenago hil zen Lotsatirenlan guztiak ere. Hori dela eta, amak gogoratzen zuenaren arabera,osabak argitaratutako egunkari eta aldizkari guztietan arakatzenhasi nintzen berehala, eta 20 olerkiko bilduma lortu nuen, eta fami-liaren artean ez ezik, interesa eduki zezakeen jendeari eta erakun-deei ere banatu nizkien. Aipamen bat ere bidali nuen garai hartanAuñamendi argitaratzen ari zen Entziklopediara, une hartanSarasolaren S letran baitzebiltzan, eta argitaratu egin zuten.

Ordutik hona, haren lanek hedapen handia izan dute hainbat idaz-leri esker: Koldo Izagirre, Jon Arano, Jurgi Kintana, besteak beste.Anjel Lertxundik, honako hitz goxo hauek eskaini zizkion BERRIAn:

“(…) Nago Lotsatiren poemek eta bizitzak ere ekarria, ez dakitgarrantzitsua baina bai polita, egingo diotela literaturari. Zergatikez zigun garai hartako inork Gurutz Sarasolaz hitz egin? Gaztea etaezezaguna zelako? Ibilbide kanonikoetatik aparte zebilelako? Neureburuari galdetzen diot: ez ote du bazterketak izan zerikusirik bereburuaz egin izanak?”

Baina lan zorrotza falta zen, erabat Lotsatiri emana, haren bizi -tza eta lana osotasunean aztertuko zituena. Eta horixe da ILUNPE-TIK ARGIRA izeneko liburua, Alvaro Rabellik abileziaz idatzia.Argitaratzeke dago eta Itsasondon aurkeztuko dute laster.

Lotsatiren oroimena berreskuratzen, eta Sarasola Enean, bera jaiozen etxean plaka bat ipini dute familiarrek. Omenaldi honek askopozten du familia, bereziki Lotsatiren anaiak, Kelmen, Imanol etaJokin, baina bai eta dagoeneko gurekin ez daudenen oroimenagatik:Juan Iñaki, Andoni, Edurne, Terese eta Arantxa. Inaugurazio ofizialamaiatzaren 2an izango da, igandea,12:30etan Sarasola Enean,Itsaondoko Udalak ere ekitaldian parte hartuko du, Lotsatiren jaio -tzaren 95 urteurrenaren bezperan, eta ohore handia izango litzatekeharen familiarentzat itsasondotarrak ekitaldi horretan partehartzea.n

Gurutz sarasola “lotsati”, ezagutu ez nuen osaba

Gurutz Olaskoaga Sarasola

Page 18: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

bazela geu baino lehen Ordizian errug-bian jokatutakoa. -Hau Lete dek,Bekokamiñokoa, ezagutzen?- galdetunion alboan neukan Xabi Otamendiri.Ezagutuko ez diat ba! Otamendi, neubezala, erdi ijitoa. Bidegainen bizitakoa,eta gero ordiziartutakoa. Jokatzeaz gai-nera, entrenatzaile lanak egitea tokatzenzitzaigun, autobusak eskatu eta direkti-bako lanak egitea ere bai, eta hor hasizitzaigun agertzen itsasondoar gehiago,eskoletan egiten ziren “demostrazioen”ondoren klubera hurbiltzen zitzaizkigu-nak: Oteizabalgo Mikel, Xabi SanSebastián, Juan Manuel Pousada , Beneeta Dani Etxeberria....”“Ni hamalau urterekin hasi nintzen

errugbian jokatzen. Ordizian, Urdanetaeskolan, ikasten ari nintzen eta olinpiade-tarako taldea osatu zuten, eta bertan sartuninduten. Gero, klubean geratu nintzen,19 urterekin utzi nuenera arte. BenedictoNieto eta Dani Etxeberria elkarrekin joatenziren Trevijanora entrenatzera. Oroitzapen

“Aukera sortu zen, gustatuegiten zitzaidan eta… aurre-ra”. Halaxe hasi zen errug-

bian jokatzen Joxemari Lete. Ordiziansortu berria zen Ordizia Rugby Elkarteanaritutako lehenengo itsasondoarra izanzen, baina ez bakarra. Lete ipurterreazela, eta dela, jakina zen, eta halakobatek soilik ekin ziezaiokeen halako kirol“aldrebes” eta arrotz batean jokatzeari.

“Herriko beste inor ez zen animatu.Nik 15 edo 16 urte izango nituen, 1975edo 1976an. Urtarrila aldera hasi ginen,eta ez nuen denbora asko egin, urtebeteedo. Gauza polita izan zen. Fulgenekinentrenatzen genuen, bera Donostia alde-an jokatutakoa zen, eta berari tokatu zi -tzaion zekiena herrikoei erakustea.Legeak ere ez genizkian ezagutzen. Hiladrillo! Ladrillo deitzen zian Fulgenek “azaltzen du Joxemari Letek.

Oroitzapen onak dit “Altzate alderakorrika joaten ginen, fondoa hartzekoedo. Gogoan diat eman ziguten kamise-

ta: “Urdina marra hori batekin” kontatudigu. “Pentsa zenbaterainoko gogor etasendoak ziren kamiseta horiek, geu ereerrugbian jokatzen hasi ginenean,1980an edo, oraindik bizirik zeudela. Ezziren hausten, baina bustitakoan lauzpa-bost kiloko pisua hartzen zuten! Teknikaaldetik piperrik ere ez genekien, eta urteaeman genuen baloia nola pasatu ikasteneta meleetako teknika ikasten”.

Beste kontu batzuetan ere aitzindariizan zen Lete, motokrosean, esaterako.Gauza berriak probatu zalea zen. Eta egiaesan, sasoi hartan Itsasondon kirola egi-teko aukera handirik ez zen izango.“Garai hartan, Itsasondon kirola egitenzutenak bizikletan ibiltzen ziren: kartero-nekoa, Joxekruz, Jexusmari Zabalua,Kandidotxo...saltsa ederra zegoen, karre-ra ederrak egiten genituen Beko -kamiñon...”

“80ko hamarkadan Ordiziako Muruatabernan jarrita zegoen argazkia ikusita-koan konturatu nintzen ni, Ijittoren bat

Itsasondotik bultz, itsasondoarrak Ordiziako rugby taldean

Asko dira Itsasondon jaio eta inguruko herrietara bizitzera

joan direnak. Aurrerantzean, Itsasondo 2.0 herri aldizkariak,

tartetxo bat eskainiko die haiei, gure herriari buruz idazteko.

Ale honetan, Jon Ander Gorospek hitz egingo digu, Ordiziako

Rugby Taldean ibilitako itsasondoarren berri emanez.

Jubenilak 89-90 denboraldian. Ordizia 4 - Aldapeta 0

“lehenengo garaipena”

( 18 ) zaharrak berri

Page 19: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

( 19 )

onak ditut, oso onak. Urte asko izan ziren,eta aberasgarria izan zen. Jubeniletatikseniorretara pasa nintzenean, ordea,lotuagoa zela ikusi nuen. Ordura arte lagu-nartean aritu ginen, baina seniorretandenbora eta dedikazio gehiago eskatzenzuen errugbiak, eta utzi egin nuen. Orain,tarteka joaten naiz Ordiziaren partiduakikustera, Trevijanora bai behintzat, bainaAltamiran jokatzen hasi direnetik ez naizjoan” azaldu digu Danik.

Txomin Mendesek ere ItsasondotikOrdizirako bidea egin zuen, baina ezerrugbian jokatzeko, saskibaloian baizik.Orain sei urte, ordea, saskibaloia uzteko-tan zegoenean, lagunek animatutaerrugbiari ekin zion: “Lagunak hasi zi -tzaizkidan esanez errugbian jokatu beharnuela. Marco argentinarrak, Axiok... has-teko eta hasteko, animatu egin ninduten.Beti probatzeko gogoarekin ibili nintzen,eta saskibaloia utzi nuenean hasi nintzen.Bi kirolak gustatzen zaizkit, bietan eginditut lagunak, baina errugbiak beste zer-

bait eman dit. Errugbian izan ditudansentipen eta bizipenak ikaragarriak izandira. Lehen taldearekin lehenengo parti-dua jokatu behar nuenean aldageletanAxioren beroketa egiten ari ginela sentitunuena...”

Ordizian jokatzen hasteak aldaketahandia ekarri zion Txomini: “Itsason -don, badakik zer dagoen gazteentzat...Herri txikia duk. Ordizian lagun askoegin dizkiat, eta behin joka tzen hasita,Itsasondon jan eta lo besterik ez dukegiten...”

Ordiziako Rugby Elkarteko lehenengotaldearekin jokatzera ailegatu da Txomin,eta ikusita bere historiako unerik gozoe-na bizi duela, ez da txantxetarako kon-tua. Orain bi urte Ohorezko mailan joka -tzeko aukera izan zuen Txominek, egunbigarren taldean ari da, eta gustura dago,erretiratzeko asmorik gabe.

“Lehenengo taldean jokatzeko espe-rantza txikiren bat beti daukazu” dio,“Fisikoki gai ikusten dut neure burua,

agian esperientzia gehixeago izangobanu... Eta egia esan, orain aukeratxorenbat sortzen denean, nik nahiago gazte-ren bati ematen badiote aukera hori,gazte horiek izango direlako etorkizune-ko jokalariak. Gainera, bigarren taldea,iaz igo ondoren, maila politean ari da. Nilehiakorra naiz oso, eta maila honetangustura ari naiz, eta taldeak gehixeagosinetsiko balu, erdi parean ez, goraxeagoere egongo ginateke.”

“Errugbia bizitzarako eskolarik onenadela diote. Kirol lorpenez gain, batek,errugbia probatu duen edonork, urtetangogoratuko ditu bertako esperientzia etabizipenak. Eta bertan egindako lagunak,horiek betirako izaten dira.”

“Eta nola diren kontuak: nik daukadanhorietako bat Itsasondon ikusten dutorain: Gus. Aranatarra dela ziur, izena ezdut gogoan, Gus izan baita beti guretzat.Honek ere makina bat urtean jokatu duerrugbian. Batek daki zenbat pasadizoizango dituen kontatzeko!”n

Txomin, lehenengo mailan.

Page 20: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

Iraupena: 2 ordu eta 45’

Ibilbidea:

Itsasondo-Zumizti: 60’

Zumizti-Burnikurutzeta: 45’

Burnikurutzeta–Lopetegi: 45’

Lopetegi-Aldaba: 15’

Aldaba-Ikaztegieta: 60’

Deskribapena: Itsasondotik irten eta Berostegi auzora (Legorreta) abiatukogara. GR-35eko arrasto txuri-gorriei jarraituz eta aldapa gogor xamarra igaroondoren, Zumiztira iritsiko gara. GRak markatzen duen norabidea segituz,Santa Marinara eramaten duen errepide nagusira irtengo gara, aurretik, Burni -kurutzetako Mugarri ondotik pasatuz. Bide gurutze horretan adi ibili beharkodugu. Bidani aldeko noranzkoan, errepide nagusiaren albo-alboan eskuineradagoen bidexka hartuko dugu, horrek gorantz egiten du, itxitura batekin topoegin arte. Han ezkerreko bidea hartu eta hari jarraituko diogu, itxitura eskui-nean utziz. Bidexka horrek, Lopetegi baserrira doan pistara eramango gaitu.Horre ta rako pista eskuinera hartu behar dugu. Lopetegi baserrira heltzean,beherantz doan asfaltozko bidea hartuko dugu, Aldabaraino iritsi arte.n5. Ibilbidea

Itsasondo-Aldaba

( 20 ) ibilaldia

Page 21: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

�01

04Legorreta zahar utzi

Beroztegi auzoa

Aldaba

( 21 )

09

Aldabara inguratzen 08

Lopetegiko pista07

02Zumisti

03 Murumendi

Lopetegiko pistara06

05

Burnikurutzeta mugarria

Page 22: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

( 22 ) natur ondarea

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

Aste honetan zehar, Itsasondokoingurune naturalaren eta landaeremuaren kontserbazioa helburu

duten hainbat ekimeni hasiera eman dioUdalak.

Ekimen horiek azken urteetako lanenondorio zuzena dira, izan ere, 2007. urte-an hasi zen Goierriko Mendi NekazaritzaElkartea “Itsasondoko Landa eremuarenHausnarketa Azterketa: lehen sektore etanatur baliabideen jasangarritasuneranzkogogoeta” lanarekin, eta 2008. urtean,Aranzadi Zientzia Elkarteak “Naturaedota paisaia ikuspegitik garrantzi bere-zia duten guneen inbentarioa” eginzuen. Behin udalerriko ingurumenarenkontserbazio egoeraren diagnosia ezagu-tuta, azken urte hauetan ikusiriko hutsu-ne eta premiak asetzea da momentuhonetako helburua. Horretarako, Aran -zadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailakingurumenaren kudeaketa jasangarriabideratuko duten ekimen konkretuakproposatu ditu eta horietako batzuk dira

aste honetan eta hurrengoetan aurreraeramango direnak.

Batetik, Oria ibaiaren ibar-basoarenerrestaurazioa eta flora exotikoaren erra-dikazioarekin jarraitu da (iaz hasi zen eki-mena). Horretarako, ibaiak herria zehar-katzen duen zatian, sasia garbitu etazuhaitz espezie desberdinak landatuz,toki horri dagokion habitata berreskuratunahi izan da, haltzadia hain zuzen ere.

Aurretik egindako flora exotikoarenerradikazio lanengatik eta gaudengaraiagatik ez da landare exotikorik na -bar mentzen aipatutako zati horretan,baina, berreskuratu nahi den haltzadiaaurrera atera dadin, beharrezkoak izangoda erradikazio lanekin jarraitzea aurre-rantzean ere.

Bestetik, udalerriko landa eremukokontserbaziorako ekintzei ere hasieraeman zaie. Izan ere, azken urte hauetan,landa eremuko paisaia asko aldatzen arida, baserriaren erabilera tradizionalenuztearen ondorioz. Hau dela eta, garbi-

keta eta landaketa lanen bitartez “kanpi-na” deritzon paisaia tradizionala berres-kuratu nahi da udalerriko gune ezberdi-netan.

Landa eremuan, izaera naturalekohabitatak (basoak) izaera seminaturaleko(sega-belardiak, fruitu arbolak, hes-kaiak…) habitatekin uztartzen dira.Horiek guztiak mosaiko egiturako pai-saiak eratzen dituzte eta biodibertsitatealdetik berebiziko interesa dute. Beraz,baserritarrek, paisaia eta biodibertsitatea-ren zaintzan duten garrantzia kontutanizanik, ezinbestekoa da horien parte-hartze aktiboa ere laguntza eta errazta-sunak emanez.

Ekimen horiek guztiek, udalerriko ingu-runearen kalitatea areagotzea ekarrikodute, baina aldi berean, garrantzitsua daepe luzerako lanak direla aipatzea, hauda, ingurune natural eta landa eremua-ren kudeaketa jasangarri bat eskatzendute, guztiona den ondarea zaindu etamantenduko badugu.n

Itsasondoko ondare naturalaren kontserbaziorako lanak abian dira aurten ere

Page 23: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

kultura ( 23 )

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

Ziklo-krosa

A urten ere, azken urteetan bezala, 10. ziklokrosproba antolatu dugu Ijitto Kirol elkarteak.

Arazoak arazo urtarrilaren 17rako jarri genuen hi -tzordua, eta eguraldiak azken asteetan asko lagunduez bazuen ere, lasterketako egunean eta aurreko aste-an behintzat errespetatu gintuen.

Aurten krisi ekonomikoa dela eta, 7.000€ko aurre-kontua betetzeko arazoren bat edo beste eduki badu-gu ere, osatu dugun lantaldeak lasterketa aurrera ate-ratzea lortu dugu. Eskerrak eman nahi dizkiogu babes-le bila eta lasterketa antolatzen ibili garen lantaldeguztiari, dozena bat lagunek osatutako asteazkeneta-ko bileretako lantaldeari (ez dut izenik esango, baka-rren bat ahaztuko zaidalako), haien lanik gabe ez bai-litzateke ziklokrosik egongo.

Eskerrak eman era berean, egunean bertan bidegu-rutzeetarako, gauzak antolatzeko eta jasotzeko egonzen jende guztiari (50 lagun inguru). Zuek gabe ereezingo litzateke horrelako lasterketa bat antolatu.

Lasterketaren arian antolakuntzatik Estatu mailanpunta puntan zeuden lasterkariak ekartzen ahalegindugara, eta uste dut, ia maila guztietan lortu genuela.

Elite mailan goi mailako txirrindulariak ekarri geni-tuen Javier Ruiz de Larrinaga, Egoitz Murgoitio, IsaacSuarez... eta azkenean, oso lehia estuaren ondorenIsaac Suarez kantabriarra izan zen nagusi, bigarrenRuiz de Larrinaga arabarra eta hirugarren EgoitzMurgoitio bizkaitarra.

Jubenil mailan jaun eta jabe Estatuko txapelduna,Jon Ander Insausti mutiloarra, izan genuen.

Kadete mailan ere beste mutiloar bat. Peio Olaberriaizan genuen garaile. Aurreko astean Estatuko txapel-ketan eroriko batek kendutako garaipena lortu zuen.Aipatzekoa kadete mailan herritar batek ere partehartu zuela, Eriko Mujikak, eta itxura polita eman zuenhasi berria izateko. Osabaren bidetik jarraitzeko ere ezdu aukera txarra egin.

Master lasterketan ere beste goierritar bat izangenuen garaile Xabier Mendiaraz zaldibitarra.Kategoria horretan izan genuen parte-hartze handie-na, 43 parte-hartzaile izan genituen.

Kategoria guztiak batuz gero 140 bat parte-hartzai-le batu genituen Itsasondoko proba horretan.

Urte askotan pedalei eragiten aritu zaigun MikelGaztañagaren azken lasterketa izan zen. Ziklokrosekolantaldean egonda esfortzu bat egin zuen eta lasterke-tan parte hartzea erabaki zuen, bere agurra herrianemateko, bere zaleen aurrean. Antolakuntzak sariberezi bat eman genion eta gustura joan zitzaigunetxera azken lasterketa amaituta.

Page 24: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

( 24 ) kultura

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

Ijito eguna

I tsasondo Ijito herria izanik, nola ez, Ijito egunabehar bezala ospatu beharra zegoen. Horretarako

itsasondoarrak otsailaren 6an, arratsalde partean,herriko plazan elkartu eta herriko kaleetan zehar ibiliziren. Giro bikaina eta talde polita bildu zen; nola ez,eguna ondo amaitzeko eta indarrak berreskuratzekoafari merienda izan zuten pilotalekuan.

Talo festa

A benduaren 12an, Talo festa ospatu genuenItsasondon. Arratsalde iluntze aldera suak,

ontziak eta zartaginak kea botatzen zeuden jada,eta bertan, talogileen joan-etorri eta mugimendu-rik ez zen falta. Ordurako eskulanetako taldeakberaien lanak ikusgai zituzten pilotalekuan.

Iluntze aldera, jendetza gerturatzen hasi zen etatalo saltsa abian zen, nahi adina talo goxo jan ahalizan genuen. Taloaren ondoren, urteko kultur eki-menetako argazkiekin egindako DVDa ikusi ahalizan genuen.

Batetik, beste behin herriko talogile eta lagun -tzaileei eskerrak eman beharrean gara, beraiekgabe ezinezkoa izango zelako jai hura aurrera era-matea. Bestetik, eskulanetako taldeari barkamenaeskatu nahi diogu, argiak itzali zirenez beraienlanak behar bezala ikusi ezin izan zirelako.

Azkenik, Talo-festan bildutako dirua Haitiralaguntzeko bideratu da.

Page 25: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

kultura ( 25 )

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

Olentzero

A rgazkiei so eginez ikus daitekeen moduan,Olentzerok aurtengoan ere ez zion bere zita-

ri huts egin, eta ilusioz eta opariz beteta etorri zi -tzaigun Itsasondora.

Santa Ageda

O hiturari jarraituz Santa Ageda bezperaneskolako haur eta gurasoek hitzordua zuten;

arratsaldean elkartu eta bertsolari eta trikitilarieklagunduta herrian zehar ibilbidea egin zutenkoplak abestuz.

Argazkian ikus dezakezuen moduan talde politaelkartu zen Santa eskean.

Page 26: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

( 26 ) liburuaren txokoa

itsasondo2.0 ((( 8.zk )))

BI MARRAJasone Osoro

Haurdun testean bimarra arrosek haur-dun zaudela konfir-matzen dizutenetik,bizitza iraultzen dizunmendi errusiarreansartzen zara. Gehie -giz ko informazioak

kezkatu egiten zaitu, zure barruanhazten ari den haurrak denetik eragi-ten dizu: poza, beldurra, dudak, ilu-sioa, galderak. Alaba izatetik ama iza-tera pasatzen zara eta badirudi horihelduen mundurako sarrera dela.Ezbairik gabe, amatasuna bizitzaaldatzen duen esperientzia berdinga-bea da.

Jasone Osorok, bere bizipenenbidez, ama guztiek bizi duten emozioeztanda hori era hunkigarrian bildudu bere lehen haurdunaldiaren kroni-katik abiatu duen kontakizun xamurhonetan.

AUTOKARABANAFermin Etxegoien

Fermin Etxegoienenlehen eleberri hone-tan mundu garaiki-dea ageri da, errealis-moz erakutsia. Pro ta -gonistak lan egitendu herri bateko koo-peratiban, eta zen-

bait tramaren erdian aurkituko dubere burua. Esperientzian oinarrituri-ko literatura da, egungo familia zeinlaneko bizipenak jasotzen dituena.Elkarren artean gurutzatzen diren ger-takizunek, erritmo bizian kontatuak,irakurlearen arreta hasieratik berega-natuko dute, eta espero ez duenamaierara eramango.

LA CASA DEL PROPOSITO ESPECIALJohn Boyne

“Pijama marradunazjantzitako mutikoa”nobela arrakastatsua-ren egilearen nobelaberria dugu hau.

Hilzorian dagoenZo ya emaztea Lon -dre se ko ospitalean la -

gun tzen duen bitartean, Georgik el -karrekin eramandako bizitzaren erre-paso eta gogoeta egiten du; inoizazaleratu ez den sekretu batek gida-turiko bizi tza hain zuzen ere.

EL TIEMPO ENTRE COSTURASMaria Dueñas

Azkeneko urteetakonobelarik esangura -tsu eta arrakastatsue-netakoa dugu hau;publikoa bereganatudu eta dagoeneko13. edizioa argitaratudu.

Sira Quiroga jostun gazteak Madriluzten du gerrate aurreko hilabeteetan,eta amodioak bultzaturik Tangerrabidea hartzen du. Tangerren gauzakokertzen dira eta hiria utzi eta baka-rrik Tetuanera abiatzen da, bizitza berribat hasi asmoz. Bertan jostungintzabide harturik, Marokoar gizartekopertsonai esanguratsuen bizitzan sar-tuko da; jostun izate soilari utzi etaabentura arriskutsuan sartuko da.

SANGRE DERRAMADAAsa Larsson

2009ko nobela beltzonenaren saria jasotadator liburu hau gu -regana.

Kiruna izeneko Sue - diar herrian, Mildredizeneko emakumezkoapaiz Luterarra hiliktopatzen dute. Hilke -

ta horren atzean Kiruna herri hotz etalasaiko biztanleek ezkutatzen dutenbestelako egia gordina azaleratuko da.

Page 27: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

Osagaiak:2 berenjena2 tomate250 gr. perretxiko8 gazta xerrak (trantxeteak)Litro ½ esnegainOregano txikituaGatza, olioa, azukrea, arrautzak, irina

Prestakuntza:Hasteko, berenjena zentimetro erdiko lodierako xerra boro-biletan moztu, xerrak irinetatik eta arrautzetatik pasa ondo-ren, oliotan frijituko ditugu.

Eta beste alde batetik, perretxikoak zartagin batean, oliotanta batekin egin (bakoitzari behar duen gatza botata).

Platera prestatzeko momentuan, metalezko uztai forma-ko molde bat behar dugu. Barruan osagaiak sartzen hasi,txandakatuz: aurrena berenjena xerra bat, gero tomatexerra bat, gero gazta xerra bat eta perretxiko batzuk; etaberriro beste berenjena xerra bat, tomatea, gazta... berenje-na xerra batekin bukatuz.

Oregano saltsa egiteko, eltze batean jarriko ditugu litro½ esnegain, gatza, azukre pixka bat eta txikitutako orega-noa, eta sutan utziko dugu loditzen den arte.

Bestetik, prestatu dugun milorria labean sartuko dugu,berotu eta gazta urtu dadin; gero, moldea kendu eta ore-gano saltsaz estaliko dugu; eta platera jateko prest izangodugu.

( errezeta )

Berenjena milorria oregano saltsarekin

Jose Ignacio DuhauRubiorena Jatetxea. BEASAIN

943 88 57 60

Maixabel GarmendiaIzadia Loradenda. BEASAIN

943 88 14 40

( 27 )

itsasondo2.0 ((( 7.zk )))

Orkidea barietate asko daude, baina denetan ezagunenaPhalaenopsis izenekoa dugu.

Bere zainketa hasieran zaila eta konplexua iruditu arren,emandako aholkuak jarraituz gero, landare ederrak etalorez beteak lortuko ditugu.

Argia: Leku argitsu batean kokatu behar da landarea, argi faltakeragiten baitio askotan lore berririk ez ematea. Leiho batenondoan kokatu, posible bada hegoaldera begira, eta eguz-ki printze zuzenak iristen diren lekuan.

Tenperatura:Klima epeleko landarea denez 15 eta 30 gradu artean ondohazten da. Aire korronte hotzetatik babestu behar dugu,horrek loreak erortzea eragiten baitio askotan.

Ureztatzea:Substratua umel mantendu behar da, baina inoiz ez urezitotzeraino. Neguan, 10-12 egunetik behin ureztatukodugu, eta udan, astean behin gutxi gorabehera. Ez utzi inoizsustraiak uretan, landarea ito egingo zaigulako. Ez erabili urgogorrak (iturriko ura). Hoberena litzateke ur destilatua edodesmineralizatua erabiltzea (euri ura).

Substratua:Erabili beti orkideentzako dauden lur bereziak, oso garran -tzitsua baita ondo drainatzea.

Ongarria:Ahal izanez gero, erabili landare hauentzako bereziki dau-den ongarriak. Orkideak ez dute elikagai asko behar, beraz,ongarri gehiegi botaz gero landarea erre egingo genuke,agian hiltzeraino. Otsaila eta uztaila artean, hilean behin;eta beste hilabeteetan, 2hilabetez behin. Barrukolandareen ongarria era-biltzen badugu, kontzen-trazioa erdituko dugu.

( lorezaintza gomendioak )

Phalaenopsis

Page 28: itsasondo 07 · “Hamaika koloretan dantzan” izena zuen. Dantza hori lehenengo txikiek egin zuten, gero haur guz - tiak elkartuta eta azkenik guraso batzuk ere ani-matu ziren.

Kultur Agenda

Apirila• 6-9: Haur eta gazteentzat ludoteka.• 16: Bertso afaria.• 25: Mendi irteera.• 26: Odol emaileak.

Maiatza • 1, 2 eta 3: Urkiko jaiak.• 2: “Lotsati”-ri omenaldia.• 9: Herri Urrats.• 14: Sexualitatearen inguruko hitzaldia.• 21: Antzerkia, arratsaldean haurrentzako eta

gauean helduentzako emanaldia.• 29: Montain-bike irteera.

Ekaina• 5: Oriora mendi irteera.• 12: Gazte eguna.• 19: Eskola festa.

itsasondoHerriko aldizkaria ((( 8. zk ))) apirila-ekaina 2010

2.0

Ale honetan parte hartu

dutenak honakoak dira:

Jon Ander GorospeUnai AgirreMaite LasaBelen MendizabalJose Ignacio DuhauMaixabel GarmendiaMikel MendizabalHaizea ArrutiDanel EtxeberriaMª Jose ArrizabalagaIker MendizabalGorka MartinezMiren SegurolaRosi NogueraIñaki ErauskinAlaitz AierbeAinara UrteagaAmaia ApaolazaZuberoa JauregiLuis AizpuruEskolako umeakGurutz OlaskoagaYoana GarciaMari AzpirozGorka Telleria

itsasondo 2.0-k ez du beregain hartzen aldizkarian adierazi-tako esanen eta iritzien erantzuki-zunik.

Herritik kanpo bizi baldin bazara,eta, korreoz edo e-mailez, aldizka-ria zure etxean jaso nahi baduzu,jarri gurekin harremanetan:

943 88 11 [email protected]

Lege gordailua: SS-297-2010

GOGORARAZTEN DIZUEGU

HURRENGO ALEA EKAINEAN IZANGO DUZUTELA ETXEAN.

!

Lehiaketa mundiala

Akatsarik ikusten al duzu argazkian? Anima zaitezte eta parte hartu zozketa berezi batean!

Gure helbidea:[email protected]

Lehiaketaren irabazlea: Aintzane Otegi

Zorionak!!!

Esaera zaharrak

"Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana ez da inoiz faltako".

"Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainean".

"Dagoenean par-par, ez dagoenean negar".