itsasondo · 2017-02-03 · tasun motorrak, pertzepziozkoak eta kognitiboak ga - ratzen ditu, eta...

Click here to load reader

  • date post

    25-Dec-2019
  • Category

    Documents

  • view

    9
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of itsasondo · 2017-02-03 · tasun motorrak, pertzepziozkoak eta kognitiboak ga - ratzen ditu, eta...

  • 2017-a ilusio doinuz datorOngizatea: errefuxiatuak eta berdintasuna jomugan

    Lantaldea: egindakoak eta egitasmoak

    Ibilbidea: Idiazabal-Urtsuaran

    itsasondoHerriko Aldizkaria ((( 35. zk ))) Otsaila-Apirila 2017

    2.0

  • 03. Udaleko berriak04. Haurreskola: musika haurren garapenean.05. Eskola: amestutako opariak.06. Gazteria: ekintzak klik batean.07. Tipi-tapa / Jubilatuak

    08-10. Agenda 21: parte hartze lantaldeak.11. Ongizatea: berdintasuna eta errefuxiatuak.

    12-13. Ibilbidea: Idiazabal-Urtsuaran.14. Euskararen eguna15. Elkarrizketa: Ander San Jose.16. Aranzadi17. Informatika: teknologia berriak.18. Guraso elkartea: gaztain jana eta

    Olentzero eta Mari Domingi19-21. Hemeroteka

    22. Natura eta errezeta23. Liburuaren txokoa / Euskararen atala24. Oharrak. Kultur agenda

    Aurkibidea

    Doinua: Agur sagar beltzaran

    Eskolako berriaketa gurariak:musikak sortzen ditun ingurumariak,umeen ametsetandauden opariak,parkea berritzeko obra nabariak…beharrak bideratuditun eskariak.

    Elkarrizketatuada Ander San Josebere burua aurkeztuzzabal eta luze,errefuxiatuenalde haizez haizeekimenak bultzatuzhainbeste lan klase,saiatzen gera bainakolpez ezin ase.

    Intsektuen zelatanerne Aranzadieta tailer modurahainbat ikastaldi,euskararen egunezezin egon geldi,Urkiraino txangoabidetxur ta mendi…talo pare bat jandagelditu naun/k ongi.

    Negua orain gutxi arte samur izan ba-dugu ere, azkenaldian bere gogor-tasuna agerian utzi digu; ez dira faltaizan hotza, euria eta izotza, eta horienlagun izan ditugu katarroa, gripea, ezta-rriko mina eta gainerako kalamidadeak.

    Garaian garaikoa esaten dute, baina dagoeneko neguaren gogorrak alde baterautzi eta udaberriko printzekin ametsetan gabiltzanak ez gara gutxi.

    Eta gurean giroak laguntzen ez badu, zer esanik ez siriar errefuxiatuak daudenkanpamenduetan: ume, haur eta heldu, neguaren gordinenean, jaioterriko ge-rraren ankerretik ihesi, eta Europaren lotsa bihurtu diren kanpamentuetan aban-donaturik; ez aurrera eta ez atzera daude. Itsasondoko Ongizate taldetik hainbatekimen antolatu dira ahal den neurrian errefuxiatu hauei laguntzeko, baina batezere, gizaki eta pertsona hauei babesa adierazi eta duintasunez Ongi Etorri Erre-fuxiatuak ozen esateko.

    Urtean zehar herriko lan taldeek egin dituzten lanen zerrenda ere aurkeztendizuegu, eta aurten ere beste hainbat ekintza egiteko asmoa badago; bere ekar-pena egin nahi duenak irekiak ditu lan talde hauen ateak; www.itsasondo.eusweb orrian ikus ditzakezue lan taldeon bileren akta guztiak.

    Aurten, Itsasondora 28 herritar berri etorri zaizkigu bizitzera, bakoitza jatorri,asmo eta helburu ezberdinekin. Gure nahia da gure artean gustura sentitu dai-tezela eta herri hobe eta aberatsagoa egiten lagun diezagutela. Gure esku erebadago arrotz zaizkigun hauei ateak zabaldu eta aukera bat ematea Itsasondonetxean bezala senti daitezen. Aurten guregana hurbildu zaizkigun herritarrenadibide dugu Ander San Jose, eta elkarrizketaren atalean parte hartzeko prestazaldu denez, hobeto ezagutzeko aukera ederra duzue. Ongi etorri zuri ere,Ander!

    Hurrengo alea udaberriarekin batera etorriko da. Beti bezala, saiatuko garaItsasondo 2.0 zuen interesekoa izan dadin, eta esan ohi den moduan, ongi esa-nak hartu eta gaizki esanak barkatu.

    Hurrengora arte.n

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    Sarrerako bertsoak

    Agurra

  • udaleko berriak ( 03 )

    Erabakiak• Udal osoko bilkurak egin dira irailaren 26an eta azaroaren

    2an. Horretaz aparte, alkate dekretu bidez bere eskume-neko zenbait erabaki hartu dira.

    • 2017ko ordenantzak aldatzea. Hondakin bilketa-trataera tasaeta ur hornidura zerbitzuko tasak %15 igotzea erabaki da.Igoerok egiterakoan, hondakin bilketa-trataera tasa eta urhornidura zerbitzuaren kostuak kontuan izan dira, ahal denneurrian gero eta handiagoa den defizita estaltzeko asmoz.

    • Ondasun Higiezinen gaineko hirilur zergaren tarifak alda -tzea erabaki da. Kasu honetan, Foru Aldundiak eraikinenbalioak finkatzeko ponentziak aldatu dituenez, udalakezartzen zituen tarifak aldatu ditu, hirilur zergaren kuotakordaintzerakoan ahal den eragin txikiena izateko.

    • Etxebizitza hutsen errekargua mantendu egiten da, etaerrekargua aplikatzetik kanpo izango diren egoeren ze-rrenda aldatzea erabaki da.

    • Aldatutako behin betiko tasa eta zergen zenbatekoak aben-duaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratudira, eta udaleko iragarki taulan daude ikusgai.

    • Udaleko aurrekontuan nabaritutako gastu berriak edotahandiagoak finantziatzeko kreditu aldaketako bi espe-diente onartu dira, guztira.

    • Mendibilgo ur hornidura zerbitzuko sarea berritzeko lehia-keta egin da eta obrak Lurkide Hondalanak enpresari esleituzaizkio, bere proposamena izan delako merkeena. Lehe-nengo faseko obrak amaitu dira, eta egun, 2. fasean daude.

    • Udalsarea 21 jasangarritasuneko udalerrien euskalsareanparte hartzen jarraitzeko konpromisoa berretsi da.

    Alkate dekretu bidez erabaki hauek hartu dira:• Obra baimen eskaeren bost espediente erabaki dira.• Jarduera fisikoa sustatzeko Eusko Jaurlaritzak diru-lagun -

    tzak eskatzeko eginiko deialdia aprobetxatuz, udalak au-rrera daraman TIPI TAPA programa gauzatzeko diru-la-guntza eskatu eta lortu da.

    • Udaletxean yoga ikastaroa emateko baimena eman da.• Tipi-tapa programa 2016-2017 urtean ere martxan da; uda-

    letxean asteartero elkartzen da 15 laguneko talde bat.• Itsasondoko zenbait elkartek egiten dituzten ekintzak fi-

    nantziatzeko laguntzak onartu dira; guztira, 2.944,12€ko in-portea eman da: Odol emaile elkarteari 225€, Jubilatuelkarteari 2.719,12€.

    • Hondakin, 3. hiruhilabeteko ur tasa, ibi eta estolderikoerroldak onartu eta kobratu dira.

    2016. urteko azken hilabeteetan udaletxean

    tramitatu diren gai garrantzitsuenak hauek izan dira:

    Udaleko berriak

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    Diru-laguntzakZenbait proiektu bideratzeko laguntzak lortu dira:• Urkiko herri bidea konpontzeko 27.067,61€.• Ur hornidura sarea berritzeko 18.928,50€.• Haur, nerabe eta gazteen dinamizatzaile teknikariaren

    kontratazio kostoak finantziatzeko 7.339,44€.• Paisaiaren inguruko laguntza atalean, Eusko Jaurlari -

    tzak 22.500€ko laguntza eman du.• Murumendiko intereseko habitat proiektua 2016-2017

    finantziatzeko 30.675€ko laguntza eman du Foru Aldun-diak, Agenda 21 deialdiaren arabera.

    • Itsasondo 2.0 aldizkaria argitaratzeak sortzen duen gas-tua finantziatzeko 1.500€ko laguntza lortu da.

    • Lanbidek langabezian zegoen langile bat kontratzekolaguntza eman du. Kontratazio gastuak %100 finan -tziatuko dira, eta jardunaldi osoan lau hilabeteko epeanarituko da lanean, pintaketa lanak egiten.

    • 2015ean eta 2016an jasotako zenbait diru-laguntza es-pedienteen justifikazioa bideratu da.

    Biztanle erroldako datuak 2016ko abenduaren 31n2016ko biztanle erroldako mugimenduak hauek izan dira:

    2016ko urtarrilaren 1ean 658 biztanle zeuden.Jaiotzak Etorri direnak Bajak Joan direnak

    6 57 -8 -652017ko urtarrilaren 1ean 648 biztanle daude errolda-tuta.n

    Baliabide urriak dituzten bizilagunakDiru baliabide urriak dituzten bizilagunei jakinaraztendiegu, udal tasak, zati batean, ordaintzeko laguntzak es-katzeko aukera dutela. Horretarako baldintza bat honakohau da: bere diru sarrerak Profesio arteko Gutxieneko Sol-data baina txikiagoak izatea (2017. urterako, hileko707,60€). Laguntzek ur tasan eta zaborren zergan eragitendute.

    Udal tasak ordaintzeko laguntzak eskatzeko eskabideakaurkezteko eperik ez badago ere, eskubidea eskabideaaurkezten denetik aurrera aplikatzen da.

    Beraz, eskubidea izan dezaketen guztiei eskatzen diegueskabideak ahal den azkarren egiteko.

    Informazio gehiago udaleko gizarte zerbitzuetan.n

  • Musika eta bere onurak haurren garapenean

    ( 04 ) haurreskola

    A zter dezagun zer dioten musikak garapen kog-nitibo eta soziopertsonalean duen eraginaz.Musika-trebetasuna ez bezela, ez da uniber -tsala, dirudienez, ez baitute pertsona guztiek garatzen.Musikak adimenaren bidez dihardu; beraz, adimen mu-sikala osatzen duten funtsezko elementu psikologikoakidentifikatu behar dira. Musika ez da sentsazio atse-ginen multzo bat bakarrik, baizik eta prozesu kognitibobatzuk aktibatzen ditu, eta berari erantzuten diotensubjetuek ulertu egiten dute gehiago edo gutxiago.

    Badirudi estimulazio sentsorialak garuneko neu-rona-konexioak aberastea eragiten duela. Hori guztiaheziketa-arlora ekarriz, ahalmen handiagoa esan nahidu garun funtzionamenduaren gaitasunetan, eta,beraz, garapen pertsonalean. Hain zuzen ere, badirudimusikalki trebatu gabeko jendeak eskuineko hemis-ferioa bakarrik erabiltzen duela musika entzutera-koan. Ezkerreko hemisferioari, besteak beste,hizkuntza eta kalkulu-gaitasunetan espezializatzeaegozten zaio, eta eskuineko hemisferioa musika pro-zesatzen den lekua omen da, gaitasun espazial etaartistikoetan espezializatzea egozten zaiolarik. Horrekez du esan nahi bi hemisferioek banatuta dihardute-nik; alderantziz, elkarri eragiten diote, eta, gainera,lehen esan bezala, pertsona batek, musikalki zenbateta trebatuago egon, orduan eta gehiago erabiltzendu eskuineko hemisferioa ere zeregin bat egiteko.

    Bestalde, musikak gure zentzumenetan eta orga-nismoan dituen eraginak onartuta eta egiaztatutadaude gaur egun: musikak gure egoera animikoaalda dezake, alaituz, kontsolatuz, baita sendatuz ere.Musikaren gaitasun terapeutikoa nerbioetako des-oreka, edo bihotz-biriketako asalduak eta emaitzakonak dira. Horretaz musikoterapia arduratzen da,besteak beste, musikaren efektu lasaigarriak edo bi-zigarriak aztertzen dituelarik.

    Gaur egun, haurrentzat ondorio fisiko onuragarriakegozten zaizkio musikari: metabolismoaren azelera-zioa, arnasketaren azelerazioa edo desazelerazioa,pultsazioetan eta odolaren presioan aldaketak, e.a.Eragin psikologikoak ere egozten zaizkio; horien ar-tean komunikazio hobea aipatzen da, baita identifi-kazio personal hobea, asoziazio-gaitasun hobea,gorputz espresio hobea, eta norberaren ezagutza etairudi hobea ere. Halaber, garapen kognitiborako ereeragin onak egotzi izan zaizkio; musikak adimenarenzenbait funtzio garatzen ditu, oroimena adibidez,baita haurdunaldiko laugarren hilabetetik aurrera ere.Garbi dago musika eta entzumenaren estimulazioabeharrezkoak direla giza gaitasun eta ahalmenak aha-lik eta ongien garatzeko. Horrela, helburua pertsona-ren prestakuntza integrala hobetzea izango da.

    Gaur egun onartua dago musikak baduela garu-naren jarduera integratu eta antolatzeko gaitasuna,eta esaten da ahalmen hori nabarmenagoa dela mu-sika-estimulazio zazpi urte baino lehen hartu dute-nen kasuan, zeren eta, dirudienez, garunak adinhorretara arte du neurobiologoek deitzen duten plas-tikotasun zerebrala.

    Azkenik, musika entzuteak eta interpretatzeak gai-tasun motorrak, pertzepziozkoak eta kognitiboak ga-ratzen ditu, eta aldi berean prozesu afektiboak etasozializaziozkok aktibatzen ditu, eta kultur esparrujakin batean sartzeko sistematzat ere balio du. Ezdugu ahaztu behar zenbait multzok, gaztetxoenakadibidez, bizi izandako musika-esperientziak etahauek emozioen mailan duten eragina garrantzi han-dikoak direla, funtzio integratzailea baitute, gizaki-talde jakin bateko kide sentitzearena barne.n

    Musikagintza giza fenomeno konplexua

    da, eta hori hainbat aldetatik azter

    daiteke, baina interesgarrienetako bat

    psikologi zientzien ikuspegitik aztertzea

    da. Musikagintzan, askotariko prozesu

    psikologikoak aktibatzen dira, zeren eta

    sentimen eta mugimenduzko hainbat

    gaitasun konplexu garatu eta integratzeaz

    gain, zeregin biso-espazialetan ere

    gaitasun-maila handia behar da.

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

  • eskola ( 05 )

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    Amestutako opariak

    Lehen

    Ora

    in

    B adira hiru ikasturte, guk amesten duguneskolatik gero eta hurbilago egotekohainbat aldaketa (handi zein txiki) egi-ten aritu garela.

    Eskolan dagoeneko erabiltzen ez ziren material,altzari... aterata txukundu handi eman zen aurrena,eta gelen eremua zuriz margotu zen ondoren; ho-rrela, lanerako giroa asko gozatu zen.

    Bazen, ordea, buruan beti bueltaka genuen desiobat: espazioa lortzeko horma bat botatzea, erabileraanitzeko gela handiagoa sortzeko.

    Gabonetatik bueltan horixe da topatu dugun opa-rietako bat, eta ilusioz beteta gaude irakasle zeinikasleak.

    Bestetik, iaz hasitako proiektuari bukaera ezinhobea eman zaio, eta haurrek diseinatutako parkeabegien aurrean topatu dugu.

    Parke zaharreko materiala erabiliz, moldatuz etaegokituz, gure ikasleen ideiak errespetatuz, sorme-nari eta jolas sinbolikoari leku ematen dion parkebat dugu.

    Mila esker Olentzerori, Mari Domingiri, Itsason-doko Udalari, herriko auzolan taldeari eta hau posi-ble egiteko lan handia egin duten denei.n

    Urkipe Herri Eskola

    Aurten, Gabonetako

    oporraldietatik bueltan opari

    ezin hobeak jaso ditugu eskolan.

  • Gaztelekuko ekintzak klik batean

    ( 06 ) gazteria

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    2016-2017. ikasturtea indarrarekin hasi

    dugu gaztelekuan. Ostiralero ostiralero,

    neska-mutiko ugari bertaratzen da

    Karreapera, hezitzaileak prestaturiko

    ekintzetan parte hartzera.

    Hona hemen, azken hiru hilabetean

    egin ditugun ekintzak:

    Eskulanetan

    Bitxigintza Tailerra

    Txistor jana prestatzen

    Indarkeriaren aurkako mural

    a

    Neska mutikoek egindako pat

    ata

    tortila dastatzen

    Eskulanak

    Zer egingo zenuke euskararen alde

    Gabonetako zuhaitza prestatzen

    Mahai jolasetan

    Gabon postalak egiten

    Gabon postalak

  • itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    tipi tapa / jubilatuak ( 07 )

    Jubilatuak, egindako ekintzaketa aurrera begirako asmoak

    BingoaHilero, azkeneko ostegunetan bingoa egiten dute BiziNahi jubilatu elkartean, arratsaldeko 17:00etan hasita.Urrian eta azaroan ere ez dute hitzordura huts egin,eta hantxe elkartu dira koadrilatxo bat. Lagunarteanederki pasatzen dute, eta horregatik, 2017an ereekintza honekin jarraitzeko asmoa azaldu dute. Horidela eta, idatzi honen bitartez, herriko jubilatuak ber-tan parte hartzera animatu nahi dituzte. Hurrengo hi -tzordua otsailaren 23an izango da, 17:00etan, BiziNahi elkartean. Gerturatu zaitez!

    Flashback topaketak zarautzenMondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaile eta Be-rrikuntza graduko ikasle talde baten proposamenetikhasi ziren topaketa hauek. Helburua jubilatuak etagazteak elkartzea da, horrela, euren arteko harrema-nak sendotzeko. Dagoeneko, pare bat topaketa anto-latu omen dituzte, denak oso arrakastatsuak.

    Azkeneko topaketan, gure herriko bost jubilatukeman zuten izena. Goizean autobusa hartu eta Goierribailarako jubilatuak Zarautzera joan ziren. Lehenengo,herritik bisita gidatu bat egin zuten eta udaletxean ha-rrera egin zieten. Gero, denbora librea izan zuten etapintxo batzuk jateko aprobetxatu zuten. Amaitutakoan,berriro guztiak elkartu eta kiroldegira joan ziren, etabertan gazteek prestatutako bazkari ederra jan zuten.Jarraian, Zarautzko koruaz gozatzeko aukera izanzuten, eta gazteek opari batzuk zozketatu zituzten,dena giro ederrean. Ostean, dantza saioa izan zuteneta nekatu arte ibili ziren. Iluntzean, 20:00ak aldera,etxera itzuli ziren, egun ederra igarota.n

    tipi-tapa

    Erorikoak saihesteko tailerra udaletxean64 urtetik gorakoen artean erorikoak lesio eragile na-gusiak direla eta, horiei aurre egiteko tailerra anto-latu genuen udaletxeko lehen solairuan azaroaren15ean, Ongizate batzordea, Osakidetzako osasun zen-troa eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin el-karlanean. 64 urtetik gorakoentzat eta horien familiaedo zaintzaileentzat antolatu genuen tailerra. Erori-koen zergatia eta horiek saihesteko egin beharrekoakazaldu zizkiguten Korok (herriko medikuak), Arantxak(erizainak) eta Tomasek (Eusko Jaurlaritzako OsasunSaileko arduradunak). Bizimodu osasungarria eta ari-keta fisikoa egitearen garrantziaz ere aritu ziren. Tai-lerra saio bakar batean egin zen.

    2017rako ekintzak• PASEOAK. Asteartero, soinketaren ondoren, 17:00etan,

    plazan elkartu eta bakoitzak bere neurriko paseoakematen ditugu.

    • SOINKETA. Asteartero, irakasle batek lagunduta,udaleletxeko lehen solairuan, 16:00etatik 17:00e -tara. Zeuk ere soinketa saio hauetara etorri nahibaduzu, udaletxean eman behar duzu izena eta10€ko kuota ordaindu, urtarriletik apirila bitartekosaioengatik.Hurrengo saioak: urtarrilak 10, 17, 24 eta 31, otsai -lak 7, 14, 21 eta 28, martxoak 7, 14, 21 eta 28 etaapirilak 4.

    • MEMORIA TAILERRAK. Bizi Nahi elkartean,18:00etan hasita, lagunartean gustura egon etabatak besteari lagunduz, garuna aktibo eta sasoianmantentzeko ariketak ere egin ditugu. Benetan ha-rrera ona izan duen tailerra izan da honako hau,eta jakin tailer hauek herriko bolondresek lagun-duta egiten ditugula. Ongizate batzordekook prestgaude 2017an ere jarraipena emateko, beraz, ba-dakizue, ANIMATU!Hurrengo saioak: urtarrilak 31, otsailak 28, mar -txoak 28 eta apirilak 25.n

    jubilatuak

  • ( 08 ) agenda 21

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    Parte hartze lantaldeak:

    urratsez-urrats aurrera bidean

    Herri bizitza

    Aurrekontuak Herriko elkarteek diru-laguntzakjaso ahal izateko, honakodokumentazioa aurkeztu dute: • 2016ko gastu eta sarreren

    balantzea. • Aurrera begira inbertsio

    proposamenen bat, baldin badute.

    Euskara• Euskara ikastaroak. Aurten

    taldea ateratzea lortu da. • Mural bat margotu da

    auzolanean, batez ere plazaneuskararen erabilera bultzatzerabideratuta. Arbel bat ere badumuralak, non ume eta helduenakatsik nabarmenenak agertukodiren eta erderakada hauenbertsio jatorra beste aldean.Honen mantentzea etaerabilpena eskolarekinelkarlanean egingo da.

    • Bideo lana. Euskararenerabileraren inguruko parodiabat grabatu da eta talo festanproiektatu da.

    • Mintzalaguna. Zeudentaldeetatik bakarra geratzen damartxan. 2017an indartu eginbeharko da.

    • Abenduaren 3rako (euskarareneguna): Korrika saioa etahamaiketakoa egin dira aurten;datorren urterako besteegitarau bat jarriko da martxan.

    Itsasondo 2.0 aldizkaria:Zenbait aldaketa proposatu dira.• Baserriko istorioak. Itsasondon

    baserri asko dauzkagulaaprobetxatuta, horri buruzkoinformazioa izatea interesgarriikusten da.

    • Aspaldian kanpotik etorritakoeielkarrizketa. Nola ezagutu zutenItsasondo, nola dagoen orain...

    • Harrobien inguruko gaiak. • Ibarre erreferente izan zen

    Itsasondon. • Gaztetxeak ere izan du historia. • Eskolako gorabeherak.

    Irakasleak, ikastolakomugimendukoak. Ikastolatikherri eskolarako bidea.Udalekuak.

    • Itsasondo + Altzaga elkartuta.• Ibasko errota. • San Juango kontuak. Ermita... • Gaztetxea eskola zenekoa, gero

    jangela, eskola txikiak...• Elkarrizketak gustukoak dira,

    baina lan hori egiteko jendeaproposa behar dugu, saltserosamarrak direnak etaelkarrizketa nola bideratujakingo dutenak.

    • Bestalde, komentatu daargazkien atala, diferentziakbilatzekoa gustukoa izaten zela.Agian, erantzunak ematekobeste bide batzuk ahalbidetubehar dira, ez soilik postaelektronikoa. Kaxak jarridaitezke Kaxintanen...

    Egitekoak

    2017an egitekoak• Talde eragile guztiak erakarri

    eta parte hartu dezatendinamika sortu.

    • EUSKARA: Mintzalaguntaldeari bultzada eman etaeuskara ikastaroak mantendu.Korrika 2017 antolatu.

    • HEZKUNTZA• KIROLA• Abuztuko jaiak, bai ala ez?

    Agenda 21 | epe laburraLehentasun altuko egitasmoak• Urteko kirol plangintza landu,

    adostu eta lana banatueragileen artean.

    • Azterketatik abiatutakoplangintza herriko haurrakherrian bertan eskolaratzeko.

    • Herriko taldeen artekoharremanak hobetzekojardunaldiak antolatu.

    Agenda 21 | epe ertainaLehentasun ertainekoegitasmoak• Kirol ikastaroak antolatu.• Herri krossa antolatu,

    herriko taldeak inplikatuz.

    Uztailetik azarora bitarte egindakoak

  • ( 09 )

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    • Plazako autobus geltokikokotxeentzako aparkalekuakkentzea erabaki da.

    Landa eremua • Zubingo zabortegia: mantso,

    baina gaia aurrera doa. Garai bateko mehatzetako lurkontaminatuak jabetza pribatuandaude. Udalak ezin du erosi,bertan ezer egiteko aukerarik ez badu. Gaia Aldundikomehatzetako sailari dagokio.

    • Terrenoak erostea. • Saguzarren zentsoa.• Azaroan inauguratuko den

    PR bidea prestatu. • Urkiko garai bateko eskola

    berreskuratzea erabaki daelkarte/aterpe moduan erabiliahal izateko. Ez da proiektuhandirik egingo, pixkanakagauzak konpontzen hasiko gara(adibidez, sukaldea).

    Ur depositoetako tuberia • “Alternatiben plana” burutu da.

    Plan horren laguntzaz proiektuzehatz bat aukeratu da.Proiektuaren lehenengo parteamartxan da. Aurten 1. eta 2. faseak egingo dira. 1. faseaazaroaren erdialdean bukatu daeta 2. fasea abenduan bukatuzen. 3. fasea 2017an egingo da.

    Herri bideen erabilpena• Herribideen ordenantzetan

    mugak hobeto zehaztu dira.

    Bizikleta gordailua• Arautegi bat idatzi da eta

    gehieneko bizikleta kopuru bategongo da. Kuota txiki batordaindu beharko da urtero.Trasteak gorde ahal izatekobeste arautegi bat egingo da(bizikletekin hasiko gara).

    Agenda 21 errepasoa eta dinamizazioa• Ekintza batzuk bertan behera

    uztea erabaki da, etagainerakoen egoeraerrepasatu/eguneratu da.Informazioa Agenda 21-entresna informatikoan sartuko da.

    2017 aurrekontuetarakoinbertsio proposamenak • Ur horniduraren 3. fasea egin

    beharko litzateke (bainaproiektua ez dago bukatua etaaurrekontua zenbatekoa izangoden ez dakigu) 50.000€.

    • Ur kontadore sektorial batzukaldatu beharko dira, bat aldatueta berri bat jarri. Ggb 3.000€.

    • Landa eremuko bideetarako:10.000-15.000€.

    • Baserri bideetan biondak jartzea:12.000€.

    • Kale Nagusia eta Beiti kaleabatzen dituen eskaileratakojardinak itsusi eta utziak daude.Txukundu eta hobetu beharradago.

    Egitekoak

    2017an egitekoak• Urkiko elkarte/aterpean

    berrikuntza lanak.• Kale Nagusia eta Beiti kalea

    batzen dituen eskaileratakojardinak txukundu.

    • Zubingo zabortegiarenproblematika Jaurlaritzarekineta Diputazioarekin landu.

    • San Juan auzoko argiteriajartzen (3 farola) amaitu.

    • Beko kaleko proiektuabultzatu, errepidenagusiarekin konexioa egitekopausoak eman.

    • Ur horniketaren berrikuntzaren3. fasea burutu.

    • Herri-bideen inbentarioa etaordenantza.

    • Naturaren aldeko ekimenak.

    Agenda 21 | epe ertainaLehentasun ertaineko egitasmoak• Frontoiko dutxak egokitu eta

    erabilera arautu.• Etxebizitzen inguruko

    plangintza egin, hutsik daudenetxebizitzen alokairuabultzatzeko.

    • Beko kaleko errepideanespaloiak egin etaaparkamendu plazak antolatu.

    • San Juango ermita etaSantiago bidearen loturaindartu eta hobetu.

    • Igogailu edo eskaileramekanikoak jartzeko aukeraaztertu (kostuak,mantenimendua... kontuanizanda).

    • Frontoiko irisgarritasunarazoak konpondu.

    Lurraldeantolamendua

    Uztailetik azarora bitarte egindakoak

  • ( 10 ) agenda 21

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    Festetako bokata janaAurten 415€ jaso dira eta diruhonen erabilera ongizatelantaldearen esku geratu da.

    Memoria tailerraHilean behin ematen da tailerrajubilatu elkartean. 2017an erejarraitzeko asmoa dago.

    Errefuxiatuen ingurukolanketaAurtengo Herri Ekimeneko errifendirua errefuxiatuen ingurukoekimenera bideratuko da.

    BerdintasunaIrailean, Emagin taldeak eskolakohaurrekin matxismoaren ingurukolanketa egin zuen eta ateratakoemaitzekin gustora agertu zirenirakasleak. Azaroak 22an, herritarreizuzendutako tailerra egin zen, hauere matxismoaren ingurukoa etaEmagin-taldekoek bideratuta.2017an berdintasunaren aldekoapustu “serioa” egitea erabaki dalan taldean eta aurrekontuahanditu da horretarako.

    Tipi tapaBalorazioa oso positiboa. Ekintzaezberdinak txertatzen joan garaekimenean: Gimnasia, Paseoak,Memoria tailerra, Hitzaldiak.

    Dokumental/film saioakJendearen interesa pizteko lanketasakona egin behar dela ikusten da.Dokumental eta film egokiakaukeratu eta beharrezkoa badatertuliak antolatuko dira gai edofilm-aren inguruan. 2017rakokanpoko zinea bi egunetan egiteaadostu da: ekainean eta uztailean.

    Harrera plana Azaroaren 15ean egin zen 2. harrera eguna oso ondo aterazen, balorazio positiboa. Hobetzekopuntuak: Partehartzea handitzeabatetik eta saioaren amaieragoxatzea bestetik. Liburuxkafrantsesera itzultzeko beharra ere ikusi da.Partehartzaileak ere gustora geratuziren eta beraien balorazioa:Herrian zehar buelta egun argizegitea, jendearekin topo egin etahauekin hitz egin ahal izateko. 2017ko lehen harrera egunaekainaren 6an izango da,18:00etan.

    Aurrekontuak:Larrialdirako diru laguntzak:3.000€.Eskuhartze diru laguntza: 16.000€.Berdintasuna: 4.000€.

    Elektrizitatea neurtzekoaparatuaGizarte zerbitzuetako erabiltzaileeijakinarazi zaie aukera dutelaargiaren kontsumoa neurtu etabeharretara egokitzeko.

    Egitekoak

    2017an EGITEGOAK• Dokumental film saioak

    antolatu.• Desfibriladore ikastaroak

    antolatu.• Errefuxiatuen ekimena aurrera

    atera.• BERDINTASUNA: Eskolako

    haurrekin bi saio egingutxienez eta herrian saioezberdinekin jendearensentsibilizazioa landu.

    • TIPI TAPArekin jarraitu.• HARRERA PLANA: Ekainaren

    6ko eguna antolatu.• 2017an Langabe eta

    langabetuen egoera landu.• KZ guneari probetsu gehiago

    atera.

    Agenda 21 | epe laburra• Herriko medikuarekin bildu.• Urteko kirol plangintza landu

    eta elkarteekin adostu.

    Agenda 21 | epe ertaina• Langabeak formatzeko

    ikastaroak bultzatu.• “Lan-feria” antolatu.• Etorkizunean herriko enpresek

    izan ditzaketen langilebeharrak udalari jakinaraztekoprozesua bultzatu.

    • Gazteria eta Ongizate Sailakkoordinatuta,drogomenpekotasunarenprebentzioaren ingurukoekimen bat bideratu.

    • Gimnasio txiki bat antolatu.• Gazteentzat etxebizitza

    sozialak bultzatu.• KZguneari probetxua atera,

    ikastaroak emanez.

    Ongizatea

    Uztailetik azarora bitarte egindakoak

  • ongizatea ( 11 )

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    Berdintasuna | indarkeria matxista tailerraOngizate taldeak antolatuta eta Emaginen esku-tik, azaroaren 22an helduei zuzenduriko Indarke-ria Matxista lantzeko tailerra antolatu zen.Aurretik eskolako haurrei eman zitzaien berdin-tasunean oinarritutako tailerra. Bertan landuziren helburuak hauek izan ziren: • Indarkeria egoerak,eraso ezberdinen identifi-

    kazioa eta indarkeriaren definizioa taldeanlantzea.

    • Erantzun, alternatiba eta estrategietan sakon -tzea. Bai indibidualki martxan jarri beharrekoaketa baita kolektiboki eraiki beharreko erantzun,dinamika, alternatibak pentsatu.

    Saioak ordu eta erdi iraun zuen eta 22 gizon-ema-kumek parte hartu zuten. Sarrera modura azalpenteorikoak eman ziren, ondoren taldeetan jarri etainguratzen gaituzten matxismo egoerak identifi-katu ziren. Amaitzeko, taldeetan ateratako ideiakelkarbanatu ziren.

    Balorazioetan, positibotzat jo zen belaunaldiezberdinetako pertsonek parte hartzea, eztabaidapolita eta iritzi elkartrukaketa aberatsa azpima-rratzekoa izan zen. Atera ziren desoreka eta in-darkeria egoeren artean, sexuen araberako lanbanaketa, zaintzen ardura, heziketa ezberdina, gi-zonen pribilejioak eta hedabideek ematen dituz-ten eredu matxistak identifikatu ziren. Ondoren,horiei aurre egiteko estrategien inguruko ideiakjaso ziren.

    Horrelako tailerren helburua herritar guztiensentzibilizazioa eta berdintasunean oinarritutakoheziketa izanik, gizonen parte-hartze txikia da ai-patzeko datu negatiboa.n

    Gizarte justuagobaten alde lanean

    Errefuxiatuak2016. urtean, azken urteetako ildoari jarraituz, milaka eta milaka erre-fuxiaturen inguruko egoera dramatikoaren berri jakin dugu, eta horijakinda, 2016ko ekainean, Ongizate batzordeak erabaki zuen siriarerrefuxiatuei laguntza ematea, Bizi Ekin Ordiziako elkartearen bidez.

    Bizi Ekin elkartearen egitasmoa zen Ordizian uztailaren 2an mate-riala batu eta Greziara eramatea, siriar herriari laguntzeko. Itsasondoherria bilketara atxiki eta ekainaren 24tik uztailaren 1era hau egitekoaukera jarri zen herrian. Uztaileko Ongizateko batzordean ekimenarenbalorazio oso ona egin zen, eta gai honekin lotuta beste ekimenenbat egiteko ideiak biltzen hasi ginen taldean.

    Hori horrela, Ongi Etorri errefuxiatuei ekimena garatu da Itsason-don, eta 2017rako hainbat ekintza antolatu dira. Bide batez, 2016koabenduan errrifak ere atera dira, ekimenari laguntza eta bultzadaemateko. • Otsailak 4: MURAL ERRALDOIAK. Auzo lanean herrian zehar mu-

    ralak jartzea da egitasmoaren funtsa. Ondoren, jubilatu elkarteanhamaiketakoa eta argazki egilearekin tertulia egingo dira. Ekimenhonek aipamen berezia merezi du. Bertan, auzo lanaren bidez, he-rriko hainbat puntutan Javi Juliok ateratako argazkien mural erral-doiak jarriko dira. Javi Julio 1978an jaio zen, gizarte hezkuntzandiplomatua eta lanean aritua da, 2010ean argazkigintzan hasi zenarte. Gaur egun, argazkilari-kazetari freelance eran definitzen dubere burua, eta hainbat argazki lan eta dokumental egin ditu gaihonen inguruan, baita erakusketak ere.

    • Ekainak 17: PAELLA SOLIDARIOA. Paella solidarioa egingo da he-rritarrentzat, eta arratsalderako jolasak prestatuko dira. Egun osoanzehar, errefuxiatuentzako beharrezko materiala biltzea aurreikustenda.

    • Ekainak 20: ERREFUXIATUEN EGUNA. Ekimen horiekin guztiekinERREFUXIATUEI ONGI ETORRI esan nahi diete Itsasondoko Udalaketa herritarrek. Pertsona guztiak garelako/direlako ongi etorriakgure herrira. Gaur egun, Europako politikek ez dute errefuxiatuensarbide legala eta segurua bermatzen. Milaka lagun euren jaiote-rrietan pairatzen dituzten gerrak, goseak eta pobrezia atzean uztekoihesean Europara iristen saiatzen dira, eta beraien egoera drama-tikoa bihurtzen da. Horren guztiaren aurrean, Itsasondoko Ongizatebatzordeak keinu ttiki bat egin nahi izan die, eta muralen bidez,irudi bidez, herriak gerturatu, herritarren arteko lankidetza bultzatueta euren minarekin bat eginez, pausoak eman.n

  • 32. Ibilbidea

    Idiazabal-Urtsuaran

    ( 12 ) ibilbidea

    Z elaa ondotik, Lobioko aldapan gora, begi-ralekuraino igo. Aurrera egin AgirrekoSanta Isabel ermitaren albotik, bideari ja-rraitu Iruingoeneraino; Santa Barbara magalekopista hartu eta, Segura muga ondotik, Albitze-tako lepora jaitsi; Garna atzetik joanez, gainerarieutsi Zorroztarriko tumulura iritsi arte. Urtsua-rango bailara osoa ikusgai dela, Etxeberri etaPagoetatik Urtsuaranaino jaitsi.

    Itzultzeko, kaminoa hartu eta, Ola paretik pa-satu eta gero, Olaberrietan, zubitxoa igaro etaezkerreko bidea hartu; Segurako galtzada zaha-rra da. Landerregi parean, Iruingoenera jaitsi etahasierako bidetik itzuli herrira.n

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    Iraupena: 3 ordu eta erdi

    Ibilbidea:Idiazabal-Urtsuar

    an,

    2 ordu eta 15´

    Utsuaran- Idiazabal,

    ordubete eta 15´

  • itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    b01San esteban ermita

    Gorridi

    EtxeberriSanta Engrazia Eliza

    07 08

    Olea09

    10

    Urtsuarango Galtzada

    Iruin

    0203 Landerrea

    04 0506

    ( 13 )

  • ( 14 ) euskararen eguna

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    Euskararen Nazioarteko Eguna

    E uskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3a, alegia,2016an larunbatez egokitu zitzaigun; eta Itsasondon,gainera, Talo Festarekin bat egin zuen aurtengoan. Horiaitzakia hartuta, egitarau mardula osatu genuen. Goizean,egunari indarrez ekin eta hotzari aurre egiteko, “euskararenaldeko binakako krosa” antolatu genuen herrian zehar.11:00ak aldera plazatik abiatu eta musikaz girotuta, haur zeinheldu Beko Kaleko landaraino jaitsi ginen korrika, hori bai,bakoitza bere erritmoan. Bertan, buelta hartu eta bide gorrianbarrena, berriro ere itzulerako bideari ekin genion, helmugaplazan baikenuen. Ondoren, hamaiketako gozo-gozoa pres-tatu ziguten indarrak berritzeko. Esan behar da parte-hartzeaanitza izan zela, eta beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu bi-nakako krosean parte hartu zuten guztiei.

    Arratsalde osoan zehar, Urkipe eskolan egindako esku-lanak ikusgai izan genituen haur-txokoan. 19:00ak aldera, be-rriz, Talo Janari ekin genion. Urtero moduan, taloak egin etaegin aritu ginen jenero guztia amaitu zen arte. Talo Janak zi-harduen bitartean, Euskararen aldeko Sketcha proiektatu ge-nuen frontoian. Sketch horretan, euskarari herriko plazanematen zaion erabileraren inguruko parodia bat egin zutenzenbait guraso eta haurrek: “Euskaraz haurrei eta txakurreibai, baina gurasoen artean zergatik ez?” Arrazoi galanta!“Beraz, badakizue, herriko plazan ere gurasoen artean eus-karaz! Zuek baitzarete denari so dauden haurren eredu”.n

    Itsasondoko Euskara Batzordea

  • Noiz etorri zinen Itsasondora?Urrian.

    Non bizi zinen lehen?Berez Lazkaon jaiotakoa naiz, zortzi urte nituela nirefamiliarekin Donostiara joan nintzen bizitzera krisigaraian eta gero nire kabuz Lleidan eta Andoainen bizi izan naiz. Andoaindik etorri nintzen Itsasondorabizitzera.

    Zergatik erabaki zenuen Itsasondora etortzea?Donostian eta inguruan oso zaila da bakarrik bizitzea,oso garestia da, eta ez neukan gogorik pisuakonpartitzeko.

    Zer gogoratzen duzu etorri zinen lehen egunaz?Ikeako muebleak montatu behar izan nituen; ez nuenez bukatu, koltxoia lurrera bota eta han lo eginbehar izan nuen.

    Zer lanbide duzu?Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz; aurten Gabiriannago lanean.

    Zer nabari duzu faltan Donostiatik?Lagunak, kaleko erraztasuna, denden eta tabernenaukera...

    Zer ez zaizu gustatzen Itsasondotik?Behe lainoa eta zuntz optikoa ez dela iristen.

    Eta zer duzu gustuko?Iritsi eta kotxea aparkatu dezakezula arazorik gabe;hori Donostian ezinezkoa da.

    Zein zaletasun dituzu?Irakurri, mendian ibili, bizikletan ibil ...

    Janari bat.Edozein, ezin bat aipatu baina ez naiz oso gozozalea.

    Itsasondoko/Goierriko gustuko txoko bat.Altzagarate.

    Amets bat?Bizimodu zoriontsua izatea.

    Jaso duzun oparirik bereziena?Urtegun batean lore sorta bat oparitu zidatenean. Eznaiz oso lorezalea, baina sorpresa hartu nuen, oraindikgogoratzen naiz (barreak).

    Zeri diozu beldurra? Eta zer gorroto duzu?Osasun faltari diot beldurra, eta gorroto dut nire buruasare sozialetan topatzea, jakin gabe.

    Zerk sortzen dizu irribarrea?Lagunekin elkartzeak eta bai familiakoak eta baiingurukoak ondo ikusteak.

    Itsasondon biziko ez bazina?Leku askotan, ez daukat aurreiritzirik edozein lekutanbizitzeko. Mundua oso zabala da, leku asko daudeondo bizitzeko.n

    Ander San Jose

    Lazkaon jaio zen, 1973an. Zortzi urte zituela

    Donostiara joan zen bizitzera familiarekin. Ge-

    roztik, Lleidan eta Andoainen ere bizi izan da,

    eta urritik Itsasondon bizi da.

    Lehen Hezkuntzako irakaslea da eta gaur

    egun Gabiriko eskolan lan egiten du.

    Pandero jolea da eta Idiazabalgo Joseba Ipa-

    rragirre soinu jolearekin batera Euskal Herrian

    barrena ibili izan da. Musikaren munduan Esne

    Beltza taldekoak ezagutu zituen eta dagoeneko

    zortzi urte daramatza beraiekin lanean: munta-

    ketan, instrumentuekin eta abar laguntzen die.

    Itsasondon, azaroko Harrera Planaren baitan

    egin genuen txangoan ikusi genuen. Kanpotarren

    artean euskaldun bakarra, irrifartsu eta jator.

    elkarrizketa ( 15 )

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

  • ( 16 ) aranzadi

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    Biodibertsitatea eta ondare naturalabultzatu beharreko altxorrak

    Intsektuen hotelak ItsasondonAurreko ale batean intsektuek gure gizartean sortzendituzten onurei buruz hitz egin genuen, baita herrikotxikiekin intsektuentzako hotelak sortzeari buruz ere.

    Azkenean, 2016ko urriaren 19an jarduera hau erre-alitate bihurtu zen. Egun horretan, intsektuetan adi-tua den Jon Ander Galarraga biologoa gonbidatugenuen Itsasondoko eskolara. Jon Anderrek intsek-tuei buruzko informazio interesgarria eman zigunjolas bidez. Ondoren, gela kanpoan, jadanik eraikitaeta eskolako baratzean kokatuta genituen intsektuenhoteletako gelak betetzeko materiala biltzeari ekingenion: adarrak, harriak, belarrak... eta nola ez, in -tsektuak. Elkarlanean, eskolako baratzean intsektuenhotel ederrak eraiki genituen!

    Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu Gusi, “hotel”hauen diseinuaren eta eraikuntzaren buru izategatik.

    Gure ondare naturala berreskuratzeko lanean jarraitzen duguBadira hainbat urte Itsasondoko Udala bertako habi-tat naturalak berreskuratzeko lanean hasi zela. Mu-rumendi inguruak korridore ekologikoaren ikuspun-tutik duen garrantzia kontuan hartuta, esfortzu bere-zia egin da toki honetan: lur-sailak bereganatu dirakudeaketarako akordioak bilatuta edo erosita, etakanpoko espezieak bertakoengatik ordezkatu dirabaso naturalak indartuz (hariztiak, pagadiak...).

    Baina, ezinbestekoa da jarduera hauek gainerakoinguruetara zabaltzen jarraitzea; zenbat eta baso na-turalen orbaina jarriagoa izan, orduan eta ekosistemakonplexu eta aberatsagoak izango baititugu.

    2016. urtean hiru lur-sail gehiago bereganatu diraZubiñerreka inguruan. Lur-sail horietan Pinus radiataespeziearen landaketa zaharrak zeuden, eta bakan-keta teknikaren bidez –lurrari eta gainerako landare-diari kalte txikiena eragiten dion teknikaren bidez,alegia–, pinu aleak erretiratu dira eta bertako landa-reak bertan utzi dira. Orain, lur-sail horietan, bertakobasoa berreskuratzen laguntzeko, zuhaitzak landa-tuko dira: haritzak, lizarrak, astigarrak, e.a.

    Apurka-apurka, ondare naturalaren kontserbazioazein herritarren bizi kalitatea hobetuko duen inguruasortzea da gure helburua.n

    Eskolako ikasleak inguruan bildutako materialarekin

    intsektuen hotela osatzen.

    Bakanketa teknikaren bitartez pinuak erretiratutako

    lur-sailaren egoera lanak egin berritan.

  • informatika ( 17 )

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    DronakBadira urte batzuk gailu hauek guremerkatuetan ditugula, baina batezere, argazkiak ateratzeko eta guredenbora librerako erabili izan di-tugu (zoritxarrez, gerrarako ere era-bili izan dituztela ezin ahaztu).Baina, argi dago beste erabilpenaskotarako prest daudela, baldineta beraien erabilera leku publi-koan arautzen baldin bada. Amazonenpresa erraldoia eta banaketakobeste hainbat enpresa ere merkatuhonetan oso interesatuta daude. Eazer nobedade ekartzen dizkiguten.

    Adimen artifizialaGoogle, Apple, Facebook, Samsungeta beste hainbat enpresa “lagun -tzaile pertsonalak” garatzen da-biltza. Horien helburua da erabil -tzaileei eguneroko zereginetan la-guntzea. Orain arte gehienbat tele-fono mugikorretan garatu izanbadira “laguntzaile pertsonal”hauek, uste dugu laster izango di-rela telebista, ordenagailu etabeste gailuetan ere.

    Ordenagailu bihurgailua merkatua jaten dabil ordenagailu eramangarriari Microsoft Surface Pro 4 ordena-gailu eramangarrien etorkizuna izandaitekeela uste dugu. Potentziaonda du, ukimen pantaila eta tabletmoduan edo ordenagailu moduanerabil daiteke, teklatua jartzen dio-zun edo ez kontuan izanda. Baina,hau ez da ordenagailu bihurgailubakarra: Lenovo eta Asus ere horre-tan dabiltza. Gainera, Apple etaSamsung beraien tabletak ordena-gailu moduan ibiltzeko garatzen aridira. Agian, 2017. urtea urte ga-rrantzitsua izango da ordenagailueramangarriak ordezkatzen joandaitezen. Ordenagailu bihurgailuakegiten dituzten hobekuntzetanegongo da gakoa.

    MugikorrakZein bidetatik etorriko ote dira be-rrikuntzak telefono mugikorretan...Mugikorrei dagokienez, badirudi ezdela tamaina txikituko; izan ere,gaur egungo aplikazioak erabili etaInternetera konektatzeko, bost etasei hazbeteko pantailak behar di-tugu. Bada, alor honetan jada Sam-sung eta Apple-ek patenteakdituzte tolesten diren pantailak egi-teko. Horrela, hiru edo lau hazbe-teko tamainarekin, gaur egungopantailen modukoa izango genuke.Edo eta gaur egungo pantaila toles-tuko bagenu, tableten antzeko pan-taila. Ziurrenik, 2017an ikusikoditugu tolesten diren lehenengopantailadun mugikorrak.n

    2017rako teknologiakekarriko diguna

    Urtero egiten dira hurrengo urteak teknologikoki

    ekarriko dizkigun berrikuntza eta gailu izar izango direnen

    zerrenda. Beste aurreikuspen askoren moduan, ordea,

    horretan geratzen dira. Ez dakit dagoeneko inor

    gogoratzen ote den “google glass” famatuez edo

    gure bizimodua aldatuko zutela zioten “sedway” famatuez.

    Datorren urtean errepasatuko dugu eta

    ea zerbaitetan asmatu ote dugun.

  • ( 18 ) guraso elkartea

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    Negu zaporeko

    ekintzak

    Olentzero eta Mari DomingiUrtero bezala, Gabon hauetan ere Olentzero eta MariDomingiri jaitsieran merezitako ongi etorria ematekoelkartu ginen herriko haur eta heldu, baserritarrez do-tore jantzita!

    Ohitura jarraituz, goizeko 10:00etan elkartu, etaherrian zehar, trikitilariekin gabon kantak abestuz ibiliginen kalejiran.

    Giro hotza zegoen, eta euri tanta batzuk ere botazituen, baina horrek ez zituen herritarrak atzera bota,Elkarteak prestatutako hamaiketakoaren ondoren!Berriro ere eskertu beharra elkarteko bazkideei es-kaini ziguten hamaiketakoa!

    Behin indarrak hartuta, ibilbidea jarraitu eta pla-zara iristerakoan, han ikusi genituen Olentzero etaMari Domingi menditik jaisten.

    Haur guztiak ilaran jarri eta banaka-banaka, nahizuten haurrak bikotearengana hurbildu ziren, eta be-raien ilusioak, ametsak… kontatu zizkieten, eta gu-tunak eman.n

    Gaztain janaAzaroaren 5ean, urtero bezala, Gaztain Jana egin ge-nuen Itsasondon. Iaz bezala, herriko plazan egitea era-baki zen, jendea gerturatzeko aukera gehiago zegoelakoeta eguraldi txarra eginez gero leku aproposa zelako.

    Eguraldiak lagundu ez zuenez, arratsaldean mendibuelta egiteko plana ezin izan zen burutu, baina aurrei-kusita zegoen bezala, 17:30ean elkartu eta Kulturgu-nean pelikula bat ikusi zuten haurrek. Gustura ibili zirenepeletan.

    Bitartean, herriko plazan, suak pizten hasi ziren, gaz-tainak 19:00ak alderako prest egon zitezen.

    Nahiz eta euria eta hotza egin, jende mordoa elkartuginen, eta suaren epelean, gaztainekin, txorizo pintxoe-kin, sagardoarekin eta ardoarekin giro polita izan ge-nuen.n

  • U rtarrilaren 6an aurtengo herri ekimenaren errifarenzozketa egin genuen “Errefuxiatuak Ongi-Etorri” le-mapean, eta 0747 izan zen zenbaki saritua. Joseba etaMaider izan ziren saridunak; zorionak, bikote!

    Eskerrik asko, beste behin, zuen aletxoa jarri duzuenguztioi, eta jakin dezazuen, errefuxiatuei ongi etorriakizango direla adierazteko hainbat ekimen egingo dituguherrian; beraz, adi egon deialdiei.n

    Errifaren zozketa

    Azaroaren 26an, eskolako aterpean “Desentxufatuak”antzezlana eskaini zuten Mikel Martinez eta PatxoTelleria aktore ezagunek: bi euskara ikasle, “mundukoeuskaldun berririk zaharrenak”; berrogei urte darama-tzate euskaltegian eta oraindik... hor dabiltza, bada, gai-tasun agiria lortu ezinik! Beraien ilusioak, desioak, baitakexak eta haserreak ere azaltzen dizkigute, euskaramaite dute, baina baita gorroto ere. Obsesio bihurtzenzaie eta honekin lotuta, nola ez, baita sexu kontuak ere.

    Ederki eraman zuten aurrera antzezpena, umorea etaironia uztartuz, ikusle guztien gozamenerako.n

    Desentxufatuak

    hemerotekahemer( 19 )

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    Zoritxarrez, aurten ere azaroaren 25ean EmakumeenAurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneanelkarretaratzea egin behar izan genuen, egunerokotasu-nean emakumeok jasaten dugun indarkeria gaitzesteko.Eguneroko albiste dira emakumeen erailketak, eta tele-bistan ikusten ez baditugu ere, eraso psikologikoak jasanbehar izaten dituzte hainbat eta hainbat emakumek. Horihorrela, hainbat ekintza eraman genituen aurrera.

    Lehenik, arratsaldeko 18:00etan elkarretaratzea egingenuen herriko plazan. Jarraian, bi laburmetraia ikusi ge-nituen kulturgunean eta amaitzeko, txokolatea emanzuten jubilatuen elkartean.n

    Azaroak 25

  • hemerotekahemerotekahemeroteka

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    ( 20 )

    Joan zen azaroaren 4an euskararen aldeko murala mar-gotzeko auzolana izan genuen, alboan arbel bat ipinizgaizki esandako hitz nahiz esaeren zuzenketak egiteko.

    Dakizuen bezala, gure herria arnasgunea da, hau da,gure herrian euskarak lasai hartzen du arnas, erabileraarrunteko hizkuntza da, bai kale bizitzan, bai familian,bai lagunartean eta baita lan munduan ere. Baina, azke-naldian sumatu dugu, euskara erabili arren, beronen ka-litatea ez dela hain ona, beraz, egoera honi buelta emannahi diogu, eta zenbait ekimenen bitartez, herritar guz-tiak inplikatzea lortu nahi dugu, euskara guztiona delakoeta guztiontzat nahi dugulako. Beraz, arbel hau erabil -tzera gonbidatu nahi zaituztegu, eskolatik hasi, arratsal-deak plazan pasatzen dituzuen guraso eta haurrakanimatuz, eta herritar oro inplikatu arte.n

    Euskararen aldeko murala

    Azaroaren 9an Jubilatu Elkartean egon zire-nek ederki ikasi zuten menbrilloa eta mer-melada egiten, Rosariok eta Rosik emandakoazalpenak jarraituz. Hona hemen errezetak:

    IrasagarOsagaiak: 2kg errezil sagar (irasagarrekin ere egin daiteke); 1kg azukrea; ½ limoiaEgiteko era:• Bezperan sagarrak ebaki azal eta guzti, haziak

    kendu eta azukretan beratzen utzi 24 orduz.• Egosten jarri ½ limoiarekin eta irakiten hasten

    denean tarteka eragin, ez eransteko, ordube-tez edo gehiagoz, kutxararekin hartu eta eror -tzen dela ikusi arte.

    • Limoi azalak kendu, turmisarekin pasatu etairakin arte utzi.

    • Ontzira pasatu, eta hoztutakoan, egun batzukpasatu ondoren, prest dago. Baita kongela -tzeko ere, nahi izanez gero.

    MermeladaOsagaiak: 800gr laranja; 500gr azukre eta bilimoi.Egiteko era:• Laranjak zuritu, gaineko azal zuria kenduz.• Laranja azalei ere barruko zuria kendu, gozo-

    ago nahi badugu.• 40 minutuz egosi laranja eta azal zatiak ezer

    bota gabe.• 2 limoien zukua eta azukrea gehitu eta beste

    10´- 15´ gehiagoz egosi.• Txinoan pasatu, eta ondoren, kongelatu dai-

    teke edo Maria bainuan eduki 30´.n

    Irasagar eta mermelada ikastaroak

  • hemerotekahemerotekahemeroteka ( 21 )

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    Harrera eguna

    Joan zen azaroaren 18an Kantu Afaria izangenuen Arbelaitz elkartean. Urtero be-zala, Kuxkuxtu txarangako kideak zertxobaitlehenago iritsi ziren, eta trago batzuk hartzengenituen bitartean giroa alaitu ziguten euskaldoinu ederrekin. Afaltzeko orduan, afari ede-rraren ondoren, abesti liburuxka esku arteangenuela saio bikaina izan genuen. Amai -tzean, gaua motz geratu ez zedin, karaokeaizan genuen. Giro apartean ibili ginen, beraz,datorren urterako animatu!n

    Kantu afaria

    Kaleko zaratatik ihes egin nahi duenak au-kera samurra du Itsasondon: Urkiko auzo-rako bidea erakusten diguten markak jarraitubesterik ez du. Bide erosoan ordubete ingurueman ondoren, erreka gurutzatzea tokatukozaio, eta aurrean izango ditu Urkiko parajeak.

    Garai batean, kalean ere, honen antzeko itxurazuen paisaiak; baina, aurrerapenak ere bere atze-aldea nonbait, bakea ezinezko bihurtu arte.

    Garai bateko eskolak eta frontoiak ematendiguten aukera aprobetxatuz, Urkiko elkartea-rekin batera, itsasondoarrontzat aterpe egokibat jarriko dugu martxan, nahi duten guztiekegun (eta gau) pasa mendian egiteko aukeraeduki dezaten.n

    Urkiara bidean

    2016. urte hasieran Ongizate batzordean harrera planalandu genuen, eta azaroaren 15ean plan horren lehensaio informatiboa egin genuen. Lantaldearen, nahiz partehartzaileen balorazioa oso ona izan da.

    Informazio saiorako nazionalitate ezberdinetako 28pertsonei bidali zitzaien eskutitza, denak 2016. urteanItsasondon erroldatuak

    18:00etan elkartu ginen udaletxean eta eragile ezber-dinen aurkezpenak egin genituen. Ondoren, herriko ba-liabide gida banatu genuen euskaraz, nahiz hainbathizkuntzetara moldatuta. Ostean, herriko baliabide etafuntzionamenduaren inguruko informazioa eskaini zenudaletxean, eta amaitzeko, udaletxeko instalazioak nahizherriko hainbat txoko ezagutu genituen. Harrera egunhauen helburua elkar ezagutzea, informazioa eskaintzeaeta euren iritzi nahiz eskaerak jasotzea da. Bestetik, he-rrian parte-hartzea sustatzea da, batzordeetan, jaietan...herri mugimendua indartuz.n

  • ( natura )

    Artisau xaboia

    Astero, sukaldean erabilitako olioa botatzen dugu birziklatzekoedukiontzietara. Baina, zuzenean guk geuk berrerabiltzekomodua ere badago. Ontziak edo arropa garbitzeko xaboia egin dezakegu olio ho-rrekin.

    Errezeta:• 1,5 litro olio (koko olioarekin nahastuz gero, apartsuagoa

    izango da xaboia)• 212 gr soda kaustiko• 400 ml ur• Labanda edo limoi olio esentziala• Eskularruak• Sukaldeko termometroa• Kristalezko ontzia• Lapiko bat

    Alde batetik, soda eta ura nahastu behar ditugu(Kristalezko ontzi handi batean, kontu handiz ura bota, soda

    neurtu ondoren. Ondo nahastu. Erreakzio kimikoaren ondorioz,tenperatura asko igoko da, eta 45ºra jaitsi arte itxaron beharkodugu).

    Bestetik, iragazitako olioa 45ºra igoko dugu ontzi batean, subaxuan.

    Biak tenperatura berean ditugunean, batidora batekin, uraolioa dugun ontzian piskanaka bota eta irabiatzen joango gara,mahonesa lodi bat dirudien masa lortu arte.

    Momentu horretan, gustuko dugun olio esentzialaren 10 mlbota eta ongi nahasiko dugu.

    Ondoren, gure xaboientzat prest dugun moldean botakodugu masa, eta 24 orduz hozten utziko dugu, mozteari ekin au-rretik.

    Xaboiak moztu ondoren, 30 egunez lehortzen utzi beharkoditugu, eta jadanik, erabiltzeko prest daude.n

    ( 22 )

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    ( errezeta )

    Orburuen salteatua, baratxuri fresko eta otarrainxkekin

    Asier ArbillaArbeletxe jatetxea. LA SEU D'URGELL

    www.arbeletxe.com973 361 634

    Osagarriak:• 3 orburu• 3 otarrainxka• Baratxuri freskoa• Irina• Gatza• Ardo zuria

    ElaborazioaPertsonako hiru orburu jarriko ditugu garbituta eta azalakenduta. Garbitzerakoan, txortena utziko diegu.

    Eltze batean, urarekin eta irinarekin 25-30 minutuanirakiten edukiko ditugu, eta egosi ondoren, ur hotzetanhoztuko ditugu.

    Baratxuri freskoak zati txikitan egin eta zartagi bateangorrituko ditugu. Otarrainxkak zuritu, eta burua manten-duz, hauek ere zartagira botako ditugu. Gero, irin pixkabat gehitu eta orburuak botako ditugu. Ardo zuri kopa batbota eta dena ondo nahastu eta murriztu dezan utzikodugu. Platerean jarri eta mahaira zerbitzatzeko prontoizango dugu.n

    * Errezeta honetan, otarrainxkak gehiegi ez egiteak du garrantzia.

    Maddalen Sarasola

  • liburuaren txokoa / euskararen atala ( 23 )

    itsasondo2.0 ((( 35.zk )))

    Euskaraz bai, umorea ere bai

    Euskararen atala

    Lazkao txikiri honela galdetu omen zioten:– Zuek zenbat senide izan zarete?– Gu zazpi –Lazkao txikik-. Hiru arreba eta lau anai.– Eta bizi?– Bizi, ni bakarrik.– Eta besteak?– Ez, haiek lana egiten dute.

    Liburutegia

    Albistea

    Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk Euskal Herri osoko bi-deak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Otxan-diotik Iruñera joko du 20. KORRIKAk.Goierrin goizaldeko 2.09 –etan sartuko da Zumarragako kaleak zehar-katuz eta Itsasondon goizeko 4.00-ak aldera korrika egiteko aukeraizango dugu.Itsasondon Korrika batzordea sortu berri dugu. Parte hartu nahi baduzugerturatu otsailaren 15ean 18:00etan udaletxera.

    Informazio gehiago: www.korrika.eus

    Euskara txukuntzenHona hemen gure egunerokoan euskara erabiltzean egiten ditugunhanka sartzeen zenbait adibide. Saia gaitezen zuzentzen!

    Euskara “makarronikoa”

    Arazo hori 16 urteko gazteenartean ematen da.

    Hori, telefonoz deitzen jakingo dezu.

    Euro bategatik erosi dut goxoki hau.

    Euskara txukuna

    Arazo hori 16 urteko gazteenartean gertatzen da.

    Hori, telefonotik deituta jakingo dezu.

    Euro batean erosi dut goxoki hau.

    Maitasuna eta liburuakMaitasuna bizipen paregabea da, eta bakoitzakbere erara sentitzen du. Liburuek gure sentimendueiizena jartzen laguntzen digute. Hemen dituzue au-kera batzuk, istorio onez eta alegiazko ilustraziozbeteta.

    Ez daukat karneta oraindik!Liburutegiko bazkide egitea oso erraza da, eta do-akoa. Eskaera-orri bat betetzea besterik ez duzu Li-burutegiko karnetari Ester, gure liburutegitik ezezik,Euskadiko Liburutegi sarea osatzen duten liburutegiguztietatik ere atera ahalko dituzu dokumentuakmaileguan.

    Karnetarekin mailegu zerbitzua erabili ahalkoduzu, eta horri esker, dokumentuak etxera eraman.Guztira sei dokumentu eraman ahalko dituzu etxera:hiru liburu eta hiru ikus-entzunezko (DVD, CD-ROM,CD-AUDIO).

    Animatu eta zatoz liburutegira!

  • Kult

    ur

    Agenda

    Paper birziklatuan egina

    itsasondoHerriko Aldizkaria ((( 35. zk ))) Otsaila-Apirila 2017

    2.0

    TelefonointeresgarriakUdaletxea 943 881170

    • Gizarte Langilea• Udal Arkitektoa• Epaitegia

    ............................................................................

    Haurreskola 943 164831Herri Eskola 943 887704Arbel-Aitz Elkartea 943 881339Lurdes Janari Denda 943 885236Arrastoa Botika 943 882148Medikuarenean Txanda Hartzeko

    943 007635Kaxintane Taberna 606 756551Nautiko Taberna / Izaskun Hotela 943 880012Izaskun Ileapaindegia 943 160285............................................................................

    Sasieta 943 161555Traste Zaharrak 943 161590Taxi (Ordizia) 943 881486

    Bazkide gehiago nahi dituzte Arbel-Aitz elkarteanElkarteko bazkide egiteko kanpaina jarri du martxan Arbel-Aitz-ek. 20 bazkide behar dituzte beraien helburuak bete,eta horrela, elkartea bizirik mantentzeko.Baldintzak honakoak dira: bazkide berria egiteko sarrera moduan 500€ ordaintzea eta hileko kuota 20€.Interesa duenak, astearteetan 18:30etatik 20:00etara elkartera gerturatu edo 660 055 845 telefono zenbakira deitu dezake.

    GOGORARAZTEN DIZUEGU

    HURRENGO ALEA APIRILEAN IZANGO DUZUTELA ETXEAN

    !

    Ale honetan parte hartu dutenak:

    Ainara UrteagaAmaia SalegiAranzadiAxier ArbillaBizi Nahi jubilatu elkarteaDanel EtxeberriaEkaitz ArrutiErkuden MendizabalEskolako haurrakHaurreskolako hezitzaileakIratxe Ibarra (UEMA)Itsaso UrretagoienaIturritxiki Guraso ElkarteaMaddalen SarasolaMaddi AlberdiMaite LasaMikel MendizabalNiko RodriguezRuth GomezUnai Aldasoro

    ...................................................................

    itsasondo 2.0-k ez du bere gainhartzen aldizkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik....................................................................Herritik kanpo bizi baldin bazara, eta, ko-rreoz edo e-mailez, aldizkaria zure etxeanjaso nahi baduzu, jarri gurekin harrema-netan:

    943 88 11 [email protected]

    ....................................................Lege gordailua: ISSN:SS-297-2010 2171-5572

    Oharrak

    !

    OTSAILA04 Auzolan eguna | Mural erraldoiak07, 14, 21, 28 Soinketa (16:00) eta Tipi Tapa paseoa (17:00) plazan09 Aralar bizirik informazio saioa | 19:00-20:30 Kulturgunean11 EHko Mus txapelketa | 16:00.13 Lurralde Antolamendua eta Hirigintza batzordea | 19:00.14 "Zaindu zure osasuna bizkar hezurraren bitartez”, Xabier Mendiaraz

    kiropraktikoaren eskutik | 18:00tan Kulturgunean 15 Herri Bizitza batzordea | 19:00etan.18 Ijitto eguna22 Muffins eta cupcake-ak egiteko sukaldaritza tailerra | 17:30etan Bizi

    Nahi elkartean.23 Bingoa Bizi Nahi elkartean | 17:00.23 Film | Dokumental emanaldia (19:00 kulturgunean)25 Makrobiotika tailerra27 Ongizate batzordea | 19:00etan.28 Memoria tailerra Bizi Nahi elkartean | 18:00.

    MARTXOA07, 14, 21, 28 Soinketa (16:00) eta Tipi Tapa paseoa (17:00) plazan08 Emakumearen nazioarteko eguna | Afaria09 Hitzaldia | Itturri Txiki guraso elkarteak antolatuta13 Lurralde Antolamendua eta Hirigintza batzordea | 19:00etan.15 Herri Bizitza batzordea | 19:00etan 18 Makrobiotika tailerra | Udaberriko sukaldea, gibelaren garbiketa27 Ongizate batzordea | 19:00etan.28 Memoria tailerra Bizi Nahi elkartean | 18:00etan.30 Bingoa Bizi Nahi elkartean | 17:00etan. 30 Film | Dokumental emanaldia (19:00 kulturgunean)30 XX. Korrika hasiera

    APIRILA02 Haur-liburu eguna04 Soinketa (16:00) eta Tipi Tapa paseoa (17:00) plazan07 Korrika txikia08 Korrika Itsasondotik goizeko 04:00ak aldera10 Lurralde Antolamendua eta Hirigintza batzordea | 19:00etan 10 Ongizate batzordea | 19:00etan 12 Herri Bizitza batzordea | 19:00etan 18 Odol emaileak22 Makrobiotika tailerra | Zer da menu orekatua, aste osorako menua

    programatzea23 Liburu eguna25 Memoria tailerra Bizi Nahi elkartean | 18:00etan26 Elikadura osasuntsua kirolarientzat27 Bingoa Bizi Nahi elkartean | 17:00etan27 Film | Dokumental emanaldia (19:00 kulturgunean)