ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila...

47
hik hasi hh ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE- RRI• JOXERRA GARZIA ZUMETA ESPERIENTZIA• EUSKAL ESKOLA 61 500 pezeta / 20 libera • 2001eko URRIA euskal heziketarako aldizkaria GAIA Gure ikasliburuak Geuretik abiatuta

Transcript of ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila...

Page 1: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

hik hasihh

E L K A R R I Z K E T A : M I X E L E T X E B E -R R I • J O X E R R A G A R Z I A •Z U M E T A E S P E R I E N T Z I A • E U S K A L E S K O L A

61500 pezeta / 20 libera • 2001eko URRIA euskal heziketarako aldizkaria

GGAAIIAAGure ikasliburuak

Geuretik abiatuta

Page 2: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

a

Page 3: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

5 editoriala

6 kronika

8 gaiaGURE IKASLIBURUAKgeuretik abiatutaLore Erriondo, Lola Valverde, AingeruEpaltza, Rikardo Ederra, Ernesto Delás,Miren Zabaleta, Txantxon Zubeldia, Jon SanSebastian eta Jorge Gimenez.

22 elkarrizketaMIXEL ETXEBERRI

28 II. hik hasi TopaketaPedagogikoak

30. Motiboezagupenarenzioak. Joxerra Garzia

38 esperientzia

Zumeta proiektuaIgeldoko herri eskola

41 berriak

45 argitalpenakHezkuntza zentroen zuzendaritza, Zureetxea, zure planeta; Euskara, Arrazismoanire alabari azaldua, Musu lapurra, etaHarry Potter eta sekretuen ganbera.

46 euskal eskola

Argitaratzailea:XANGORIN Zirkuitu Ibilbidea, 2. Pabilioia. 20160 LASARTE-ORIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 37.15.45 Fax: 943/ 36.10.48. Posta Elek-

tronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Koordinatzailea: Joxe Mari Auzmendi Erredakzio burua: Ainhoa Azpiroz Erre-dakzio batzordea:Mikel Estonba, Arantxa Goiburu, Mari Karmen Irastorza, Kristina Mardaraz, Josi Oiarbide, Fito Rodriguez, Maite Saenz, Xabier Sarasua eta A-rantxa Urbe. Aholkulkariak:Imanol Agirre, Abel Ariznabarreta, Bego a Bilbao, Mariam Bilbatua, Xabier Isasi, Irene Lopez-Go i, Izaskun Madariaga, Kepa PerezUrraza, Lore Erriondo, Idoia Fernandez, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Juanjo Ota o eta Pruden Sudupe.Diseinua:TRAM¥Graf!kmaketazio, aurreinpre-sioa:Xangorin Inprimategia:ANtzA S.A.L.Azaleko irudia:Reggio Children. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Onetsia 2001/X/1. Kopurua:3.500 ale

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke.hik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

aurkibidea8

gaia

IKASLIBURUAKNafarroan ikasmaterialen inguruko aferadela-eta, hainbat iritzi biltzen dira. Horrezgain, Lore Erriondok euskal curriculumeanoinarritutako ikasmaterialen inguruko haus-

narketa egiten laguntzen digu.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACION,UNIVERSIDADES E INVESTIGACION

61. zenbakia. 2001eko urria ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚3

24elkarrizketa

MIXEL ETXEBERRISeaskako lehendakariarekin solasean Seaska etaFrantziako Hezkuntza Ministeritzaren arteko nego-

ziaketez

Page 4: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

Euskaraz jolasten

Harremanetarako: 943 45 73 94 Leire943 36 14 76 Harkaitz

Iraupena. 12 ordu. Orduka ere bai.Prezioa. 8.000 pezeta orduko

+ 31 pezeta kilometroko+ Autopista ordainsaria

Norentzat. Haurrekin erlazio zuzenaduen edonorentzat egokia: irakasle,guraso, begirale eta abarrentzat.Jolas motak. Zotz egitekoak, txalota-koak, soka saltokoak, gometakoak,dantzak, harrapaketetakoak, korroanaritzekoak, taldeetan aritzekoak.. .

ikastaroak

Page 5: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

editoriala

61. zenbakia. 2001.eko urria ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚5

Uztailaren 16an, ikasturtearenazken orrialdea pasa eta liburuaixtera gindoazela jaso genuenberria. Itziar Barriola, DonibaneLohizuneko ikastolako irakasleaketa etxe honetako sustatzailetakobatek, besteak beste, betirako utzigintuen. Isilik eta apal joan zen,bere bizitza izan zen moduan.

hik hasi egitasmoa oinez hasiaurretik, eta ondoren ere, hamaikaordutako lana partekatu genueneta hainbat egitasmotan bidaideizan genuen. Itziarrek Iparraldeanbarna murgildu gintuen, eta bereondoan ikusi eta sentitu genueneuskal irakaskuntzaren bihotzakIparraldean nola taupa egitenduen, ezarritako mugen gainetik.

Baina zurekin bizitako horiekguztiak, borrokatu eta konpartitu-

takoak, guretzat gorde nahi ditugu,zurea eta gurea den altxorrarenparte dira.

Donibane Lohizuneko alde za-harrean, Euskal Herriko hamaikaesparrutako ehundaka lagunekinbatera, Kantauri itsasoaren maga-lerantz egin zenuen bidaian lagun-du nahi izan zintugun. Eta orduan,zinez ohartu ginen zuk egindakolanaren handitasunaz; herri honi,euskalgintzari oro har, eta irakas-kuntzari bereziki eskaini zenionaz.Donibane laztantzen duten olatu-etan kulunkan zenbiltzan jada,hainbeste eman zenien haurrek etaadiskideek jaurtikitako krabelineta loreen artean.

Ikastolako belazean landatuta-ko haritzak zure izpiritu eta kemenagortezina eta itzulezina irudika-

Itziar Barriola, Iparraldetikargi egin diguzu: mila esker

hik hasiko erre-dakzio taldeko par-taideak lan eskergaegin du Seaskan,Ikastolen mugimen-duan eta Hego Eus-kal Herriarekiko lo-turak estutze aldera

tzen du. Ezin zenuen leku apropo-sagorik aukeratu: amestu eta bo-rrokatu zenuen horren guztiarenhanditzearen eta sendotzearen le-kuko pribilegiatua izanen zara.Hainbeste maitatu eta eskaini die-zun haurren ezpainei darien eus-karak lagun egingo zaitu. Haien jo-las eta kantuek inguratuko zaituzteurteen joan-etorrian. Eta belazegain hartatik aurrez aurre duzunKantauri itsasoaren kresalak zureadarrak biltzen dituen bitartean,Euskal Herriaren eraikuntzan oina-rrizkoa den euskal irakaskuntzaaurrera doala ikusiko duzu, lanegin zenuen bidetik.

Izan zirelako gara eta garelakoizango dira aurrerantzean ere.Agur eta ohore Itziar, adiskide!

urria

Itziar Barriola, ezkerrekoa

Page 6: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

kronikaIkasturte berriaeta Hezkuntzasail berria EAEn

Ikasturte berriarekin batera EuskoJaurlaritzako Hezkuntza sailburu be-rria jarri da karguan: Angeles Iztuetatolosarra. Aldaketa ustekabean iritsizen, IU-EB Gasteizko gobernuan sar-tzearekin batera. Beraz, Sabin Intxau-rragak Hezkuntza Saila utzi eta Ingu-rumena eta Hirigintza Saila hartu ditu,eta Hezkuntzaren ardura Angeles Iz-tuetaren gain gelditu da.

Aldaketa ematerako Sabin Intxau-rragak ikasturte berria inauguratuzuen eta legegintzaldi honetarako be-re programen eta asmoen berri emanere bai. Alde horretatik, Angeles Iz-tuetak hark aurkeztutako programa-rekin jarraituko duela jakitera emandu.

Programa horren lau ardatzak ele-aniztasuna, Teknologia Berriak, aniz-tasuna eta kalitatea izango dira. Ildohoriek jorratzeko hainbat programajarriko dira martxan, bai ikasleentzateta baita irakasleentzat ere.

Lanbide Heziketari ere begiruneberezia jarriko zaio eta bultzada ema-teaz gain, Lanbide Heziketaren eta u-nibertsitate ikasketen arteko lankide-tza programak areagotuko dira. Zere-gin hori eta beste batzuk bideratzekoHezkuntza Sailak sailordetza berriasortu du: Lanbide Heziketa eta bizi-tzan zeharreko sailordetza. Bi zuzen-daritza izango ditu: bata Lanbide He-ziketakoa, eta bestea etengabekoprestakuntzakoa.

Aldaketen artean Euskadiko Esko-la Kontseiluari dagokiona dago, le-hendari berria izendatu baitu Intxau-rragak. Hortaz, Lontxo Oihartzabal i-zango da Pello Ellakuriaren lekukohartuko duena. Eskola Kontseilu ho-netan irakaskuntzako alor guztietakoordezkariak biltzen dira, eta EuskoJaurlaritzari aholkuak emateaz ardu-ratzen da.

Bestalde, Hezkuntza Sailak eman-dako datuen arabera, ikasturte hone-tan 300.000 ikasle inguru izango diraAraba, Bizkaia eta Gipuzkoako esko-letan. Horietatik %70ek B eta D ere-duetan ikasiko dute, eta %30ek A ere-duan.

P r o i e k t u b e r r i a k , b a t z u k e u s k a l i r a k a

Iparraldeko ikasleak izandira ikasturte estreinatzenlehenak. Euskaraz ikasiko

duten haurren kopuruakgora egin du, bai sare

publikoan, pribatuan zeinSeaskan.

Sare pribatuko eskolagiristinoetako Euskal Haziak

taldeak aditzeraemandakoaren arabera,

eredu elebakarreko haurkopurua jaitsi egin da, etaostera, euskarazkoena igo.1.598 ikaslek ikasiko dute

eredu elebidunean, iaz baino237 gehiagok.

Sare publiko elebiduneanere maila guztietan

antzeman da igoera: 2.600haur dira eskola

elebidunetan, 420kolegioetan eta 80

lizeoetan.Seaskako ikastolan ere

ikasle gehiago izanen diraaurten. Ikasturte hasiera ez

da samurra izan ikastolaguztietan, eta batez ere

Ziburuko Piarres Larzabalkolegioan. Seaskak

kolegioaren eraikuntzaalokatu egiten du eta aurten

jabeek ez zioten alokairualuzatu nahi. Azkenean,

ordea, urtebeterako luzatzealortu dute, eta aurtenbederen, leku berean

jarraituko dute.6 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001eko urria

Page 7: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

a s k u n t z a r e n a l d e e t a b e s t e b a t z u k k o n t r a

UnibertsitateLege berria etaautonomia parezpare

Espainiako Gobernua prestatzen a-ri den Unibertsitate lege proiektuak ezdu harrera onik izan Euskal Herriko U-nibertsitatean eta Nafarroako Unibertsi-tate Publikoan. Manuel Montero EuskalHerriko Unibertsitateko errektoreak a-ditzera eman du “EHUren etorkizunaguztiz kolokan geratuko litzatekeela le-gea orain planteatzen den bezala man-tenduko balitz”. Antonio Perez PradosNafarroako Unibertsitate Publikoko e-rrektorearen esanetan “koherentziarikgabekoa da” eta arazoak ez dituelakonpontzen adierazi du. Mondrago U-nibertsitateko errektore Javier Retegikere ez du begi onez ikusten lege propo-samena:: “lege proiektuak murriztu egi-ten ditu autonomien eskuduntzak, etabaita unibertsitateen beraien autono-

mia mugatu, unibertsitate funtziona-mendua bateratu eta eratzen ari den gi-zartearen eskaerari egokitutako hez-kuntza eredu eta antolamendu sistemaberriak eragotzi ere”.

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlari-tzako lehendakariak “adostasunik ga-be” egindako proiektua dela adierazidu, eta gainera “atzerakoia” dela. “Bai u-nibertsitateak eta baita hezkuntzaren es-kuduntza osoa egoera zailean” jartzenditu Ibarretxeren ustetan. Madrilek ja-rrera oztopatzaile eta ezkor horrekin ja-rraitzen badu, sistema unibertsitarioa-ren ordenazio propioa ezartzea ez duelabaztertzen aditzera eman du, eta EuskoLegebiltzarrean horri dagozkion legeakbultzatzea ere ez. Miguel Sanz Nafarroa-ko Gobernuko lehendakariak ez duadierazpenik egin gai honen inguruan.

Bien bitartean EIRE Unibertsitate-ko Euskal Irakasleen Elkarteak anto-latuta Euskal Unibertsitatea 2001kongresuan bildu ziren irakasle eus-kaldunek euskarazko unibertsitatea-ren garapena bermatuko duten uni-bertsitate lege propioak aldarrikatudituzte. Beharrezkotzat jotzen duteEuskal Unibertsitateak bere nortasunpropioa unibertsitateko alderdi eta a-lor guztietan egituratzea, kalitatezkogarapen osoa eta eutsigarria lor dadin.Euskal unibertsitatearen ezaugarriakeztabaidatzerarekin batera etorkizu-neko estraegiak finkatu dituzte.

Nafarroako egunkarien orrialdegehienek gai nagusi bat izandute hizpide ikasturte hasieran:gobernuaren diru laguntzazargitaratutako euskarazko testuliburuak. Euskal irakaskuntzaneta euskalgintzan dabilen ororengaitzespena jaso dute, ez baitanotizia ona.Haatik, badira pozteko berriakere, eta horietako bat daaurtengo Nafarroa Oinezantolatzen duten Lodosa etaSartagudako ikastolekargitaratu duten kromo bilduma.Jolas Truke izenarekin EuskalHerriko lehen kromo bildumakaleratu dute euskara hutsean.7 eta 12 urte bitarteko haurreizuzendua dago, euskara “eraerraz eta erakargarrian” landudezaten. Izan ere, haureuskaldunei euskaraz jolastekobeste aukera bat eskaintzea daegitasmo honen helburua.Euskal gizartea, kultura etakirola dira bildumaren ardatz,eta Euskal Herriko irudi ugariaurki daitezke: natur guneak,festak, gazteluak, mendizaleak,txirrindulariak, arraunlariak,bertsolariak, idazleak,inauteriak, pertsonaiahistorikoak eta abar.Kromoen salmentarekinateratzen den diruaSartagudako ikastolaren eraikinberria egitera bideratuko da.Dagoeneko Euskal Herrikokioskoetan salgai daude albumaeta kromoak.

GGuurree aarraazzoo nnaagguussiiaa eezz ddaa eesskkoollaa ppuubblliikkooaa aallaa

pprriibbaattuuaa,, bbaaiizziikk eettaa aarrrraazzooii hhiissttoorriikkoo jjaakkiinneenn--

ggaattiikk bbeerree ggaarraaiiaann lloorrttuu eezz zzeenn EEuusskkaall EEsskkoollaa

NNaazziioonnaallaa ggaauuzzaattzzeeaa..

Paulo Iztueta

61. zenbakia. 2001eko urria ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚7

Page 8: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

geuretik abiatuta

8 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001eko urria

GAIAGure ikasliburuak

Page 9: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

2000. urteko ekainean gerora ze-resana eman duen txosten bat argita-ratu zuen Historiako Erret Akade-miak: “Irakaskuntza Ertaineko ikaste-txeetako Historiako ikasliburuen etakurtsoen inguruko txostena”. Bertanadierazten zen EAEko eta NafarroakoKomunitateko zentroetan erabil-tzenziren testu liburuetan Historia faltsifi-katu egiten zela eta egungo errealita-tea ez zutela errespetatzen.

Miguel Sanzek gogoan hartu zi-tuen aipamen haiek, eta gauzak “kon-pontzen” hasi zen. Nafarroako ikasto-letan eta D ereduko ikastetxeetan era-biltzen ziren ikasliburuak ez zirela “e-gokiak” adierazi zuen: “Zenbait testuliburutan Nafarroako errealitateare-kin bat ez datozen edukiak ikusi ditu-gu, bereziki mapak, eta hori zuzendubeharra dago”. Gobernuak berak de-rrigorrezko liburuak argitaratuko zi-tuela adierazi zuen hasieran. Adieraz-pen “ausartegiak” izan ziren nonbait,eta berehala zuzendu zituen euskara-tu egingo zituela esanez. Ondoren,Hezkuntza Departamentuak gauzakargitu eta zehaztu egin zituen asmohori legearen barruan kokatuz.

Horrela, apirilean Geografia,Historia eta Giza Zientzietako ikasli-buruak euskaratzeko diru laguntzendeialdia luzatu zien ehundik gora ar-gitaletxeei, baina estatu mailako lauargitaletxe indartsuk bakarrik izandira gai jarritako baldintzei erantzu-teko. Euskal Herriko argitaletxeakkanpoan gelditu dira, batzuk hasie-ratik deialdian parte hartzeko inola-ko asmorik ez zutela garbi azaldu zu-telarik.

Azkenean, lau argitaletxe aurkez-tu ziren deialdira eta horien liburuakdira irailaren 4ean Hezkuntza Depar-tamentuak aurkeztu zituenak. VicentVives, Edebé, Santillana eta Anaya di-ra editorial horiek. Lehenengoak11.700.000 pezeta (468.000 libera) ja-so ditu eta Lehen Hezkuntzako mailaguztietarako (sei mailak) liburuakmerkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000 pezeta (280.000libera) eskuratu dituzte eta Anayak6.000.000 (240.000 libera). Hiru edito-rial horiek Lehen Hezkuntzako lehen

Nafarroan ikasturte be-rria iragarritako nobedade-ekin hasi da. Otsailean esanzuen Miguel Sanz Nafarroa-ko Gobernuko lehendaka-riak gaztelaniazko testu li-buruak euskaratzeko dirulaguntzak emango zituela.Ordura arte erabiltzen zirenikasliburuak ez ei zuten Na-farroako errealitatearekinbat egiten. Horrela, iraila-ren 4ean aurkeztu zituenJesus Laguna Hezkuntzakontseilariak Lehen Hez-kuntzarako IngurunearenEzaguerarako ikasliburuak.Oraingoan gauzak azkar

egin dira. Administrazio etaburokrazia kontuek eta al-daketek denbora dezenteeskatu ohi dute, baina inte-resek dena alda dezakete.

G

eta bigarren ziklorako materiala soilikargitaratu dute.

Lehen Hezkuntzako Ingurunea-ren Ezaguerarako ikasliburuak diraguztiak, eta aurrera begira DBH eta Ba-txilergokoak merkaturatuko dituzte.

Hemendik aurrera, beraz, merka-tuko eskaintza areagotu egingo da.Lehendik zeuden euskal argitaletxe-ek egindako liburuekin batera itzuli-tako berri hauek egonen dira. Hez-kuntza kontseilariaren iritziz “orainarte Nafarroan gabezia bat zegoen,ez zegoen Nafarroari buruzko libu-rurik euskaraz, eta ondorioz, EuskalAutonomia Erkidegokoak erabiltzenzituzten euskal ereduetan”. Honekgaldera bat dakarkigu burura: euska-ratu diren liburuak ez dira Nafarroanegindakoak, estatuko editorialetanbaizik, eta aldaketak egin gabe zuze-nean itzuli direla jakinik, zenbatekoada Nafarroari buruz duten edukia? Ezal da eranskin edo gehigarri batzueta-ra mugatzen?

Bestalde, legearen arabera ikasli-buru guztiek Nafarroako GobernukoHezkuntza Departamentuaren ones-pena behar dute. Nafarroako gutxie-neko curriculum diseinuak ezarritakoeduki, jarrera eta prozedurak bete be-har dituzte. Liburu berriek onespenajaso dute eta euskal argitaletxeen tes-tu liburuek ere orain arte baimen horibazuten. Aurrerantzean ukatu egingoote zaie?

Aurtengo ikasturterakoberandu da

Nafarroako Gobernuaren nahia,dudarik gabe, orain arte zeuden testuliburuak baztertu eta berak bultzatu-tako berriak erabiltzea da. Baina gai-nontzekoak ere legalak eta baimen-dutakoak izanik, ikastetxeek hauta-tzeko eta erabakitzeko ahalmena du-te.

Alabaina, hori guztia ikasturtea hasiaurretik egiten da. Beraz, horrek esannahi du, Nafarroako Gobernuak iraila-ren 4ean aurkeztutako liburu berriak ezdituztela erabiliko aurten, irakasleekdagoeneko aukeratuta baitituzte bestebatzuk, eta gurasoek erosita..

61. zenbakia. 2001eko urria ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚9

Page 10: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

na da argitaletxeei dagokien eskumenaez dutela berdin planteatzen EuskalHerriko argitaletxeek eta Espainiakoargitaletxeek.

Interpretazio hori da NafarroakoGobernuari gustatzen ez zaiona. Bai-na egin duena egiteko eskubiderik baal du?

Argi dago jokabide politikoa dela,ez dute onartzen argitaletxeek (EuskalHerrikoak barne)euskal kultura trans-miti dezaten. Nafarroako Gobernuak“gu Espainia gara” esaten du, ez du esa-ten “gu Nafarroa gara”. “Nafarroa gara,baina Espainia garelako. Ez gara EuskalHerria, eta Euskal Herria den oro arris-kutsua da. Guk ziurtatu behar dugunaEspainia da”. Nafarroari buruz egitenduten irakurketa Espainiaren ikuspegi-tik begiratuta egiten dute, ez Nafarroa-tik begiratuta, Euskal Herrtik.

Euskal kulturgintzaren eredutikNafarroa Euskal Herria da, eta nafarrekNafarroari buruz bezalaxe, Gipuzkoa-ri, Bizkaiari, Arabari, Lapurdiri eta Zu-beroari buruz ere jakin beharko lukete.

Hori, ordea, arriskutsua dela dirudiegungo Nafar Gobernuarentzat. Horida saihestu nahi dutena. Ez dute Nafa-rroa bermatu nahi, baizik eta euskal-duntasun kutsua izan dezakeen oro e-ragotzi.

Zein izan daiteke jarrera horren a-rrazoia?

Badakigu ezjakintasuna dela herribat gorbernatzeko modurik errazena.Badakigu ezjakintasunean oinarritutagizakiak moldakorragoak direla. Bada-kigu pentsatzeko aukerarik ematen ezzaionak nekez gara dezakeela pentsa-mendu propioa bitartekorik ez badu.Orduan, jakintza ukatuta, errealitateada ukatzen ari garena.

Une honetan Nafarroako Gober-nuak ez badu nahi bere kideak euskal-dun senti daitezen, egiten ari dena eginbehar du, alegia, ukatu euskaldun dire-nik eta nafarrak direla erakutsi, ez eus-kaldunak. Eta nafarrak direnez, espai-nolak dira, ez euskaldunak. Hori da lor-tu nahi dutena.

Horrela, beren helburu politikoeta-ra iritsiko dira, ez kulturaletara. Helbu-rua da espainiar hiritarrak izatea eta es-painiar nazionalismoa zalantzan jarri-ko duen ezer ez egotea.

Euskal argitaletxeei merkatuamurriztea bilatzen dute, beraz.

Bai, hala da. Nafarroako HezkuntzaDepartamentuak zera dio: guk diruz la-gunduko dugu euskaraz eskolatzen di-renek erabiliko duten ikasmaterialarenargitalpena, material horiek zuzenakizan daitezen. Noski, haientzat zuzenada Nafarroako, eta beraz, Espainiako,jakintza multzoa bermatzea.

10 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001eko urria

Nafarroako Gobernuak esan du orain arte zeuden euskarazko ikas-materialetan ez zela Nafarroako oina-rrizko curriculum diseinua berma-tzen. Ados al zaude horrekin?

Ez, hori ez da egia. Hasteko, ikas-materialen kontu hau guztia ez da be-rria. Orain atera da ostera ere Nafarroa-ko Gobernuak erabaki duelako euskalargitaletxeek argitaratutako euskaraz-ko liburuak bazterrean uztea. Eta hori,D ereduko ikastetxeetan erabiltzen di-ren liburu gehienak izanik.

Urteak eta urteak dira ikasmaterialhorien edukia zalantzan jartzen dela,une jakin batzuetan, gainera. Bainaikuspegi politikotik egiten da, ez inon-dik ere pedagogikotik. Politikoki zuze-nak ez ote diren aipatzen da, euskal kul-turaren beste bertsio bat bultzako oteduten, terrorismoa edo nazionalismoa,edo ez dakit zer.

Legeak finkatzen du ikasmateria-lek bermatu behar duten oinarrizkocurriculum diseinua estatu mailan. Be-raz, Nafarroaren eta Euskal AutonomiaErkidegoaren kasuan, Espainiako gu-txieneko edukiak dira. Gero, autono-mia erkidego bakoitzak bere kulturapropioa irakatsi ahal izateko eskume-nak ditu eta horiek finkatzen ditu. Etahori errespetatuz, argitaletxeek ere be-ren interpretazioa egiteko eskumenadute. Hori da legeak dioena.

Alde horretatik, ez dago zalantzarikHegoaldean sortzen diren euskarazkoikasmaterialek, Erein eta Elkar-GIEre-nek nagusiki, oinarrizko curriculum di-seinuetan jartzen diren gutxienekoakbetetzen dituztenik. Are gehiago, hain-bat azterketek erakutsi dute horrez gainkalitate onekoak direla. Gertatzen de-

Bat-bateko zurrunbiloaren ondoren, hausnarketarako garaia iritsi da. Ez dugu gertakarienitzalpean gelditu nahi, haratago jo nahi dugu. Ikasmaterialen garrantziaz jabeturik, eus-kal hezkuntza sistemaren eta euskal curriculumaren aldeko jardunean, zer egin dezake-gu? Zein bide jarraitu behar dugu? Galdera horien erantzunak bilatzerakoan bidelagunizan dugu Lore Erriondo, EHUko Pedagogia Fakultateko irakaslea eta gaian aditua.

Page 11: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

GAIAGure ikasliburuakgeuretik abiatutaG

Orduan, estatuko argitaletxeei egi-ten die deialdia, eta soilik estatukoei.Beraz, ikasmaterialak gaztelaniaz sor-tzen dituzten argitaletxeei zuzentzendizkie diru laguntzak materiala euskaradezaten edota eranskinen bat edo aipa-men bat jar dezaten. Sarrerarik ez zaieematen euskaraz eta Euskal Herriansortutako argitaletxeei.

Dena dela, azken erabakia ikaste-txeen esku geratzen da, eurak eraba-kitzen dutelako zein ikasmaterial era-bili, betiere baimendutakoa den neu-rrian. Beraz, Euskal Herriko argitale-txeena erabil dezakete.

Bai, baimena duten ikasmateria-len erabilera ezin dute ukatu. Gerta-tzen dena da gobernu batek dituen bi-tartekoak edo gizatald batek dituenakhain direla desorekatuak! Gobernuakbitarteko handiak ditu argitaletxe txi-kien aurkako borroka egiteko. Eta bo-rroka honetan ez da beharrezkoa ai-patu ikasmaterialak legez kanpo uz-tea, baizik eta beste batzuei ematea di-ru laguntzak, eta ez bertakoei. Ez daahaztu behar, gainera, bertakoek aha-legin handiagoak egin behar dituztela

maila guztietan beren hedadura mu-rritzagatik, bezero kopuruagatik etaegin behar duten sorkuntza lanagatik.

Bada, ahalegin horiek burutu ahalizateko bitarteko guztiak eteten badituz-te,eta ikastetxe, irakasle ea gurasoakpresionatzen badituzte ez da zertan de-bekatu behar, zeren heriotza “naturala”izango baita. Hori da modurik eraginko-rrena. Ez da zertan jo behar legez kanpo-ra uztera, itotzearekin nahikoa da.

Euskal Herrian egindako euskaraz-ko ikasmaterialek Espainian eginda-koekin konparatuta ikuspegi desberdi-na dute. Nolakoa da hemengoena?

Berez, euskal kulturaren jakintzamultzoa bildu eta bermatu beharko lu-kete, eta saiakera antzematen da, bainazalantzan jartzen dut hori egun lortzenote duten. Alegia, Euskal Herrian bizidiren hiritar guztiek beren eskolatzeprozesuan euskal kulturari buruz jasobeharreko guztia jasotzen ote dutenikasmaterial horien bitartez. Azterketahori egingo bagenu, segur aski EAEriburuzko informazioa maila jakin bat ja-sotzen dela ikusiko genuke, baina Eus-kal Herri osoari buruzkoa, euskal kul-

61. zenbakia. 2001eko urria ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚11

Euskal kultura daEuskal Herria bere

osotasunean har-tzea, hots, EuskalHerriaren historia,

Euskal Herriko ohi-turak, Euskal

Herriaren artea,Euskal Herriaren

musika, EuskalHerriaren fauna,Euskal Herriaren

flora, EuskalHerriaren sukaldari-

tza, EuskalHerriaren elikadura,

Euskal Herriarenosasuna… Hortik

abiatu behar dugu,bertakotik, eta gerohurbilekora eta urru-

nekora zabaldu.Baina mundura ezingara zabaldu berta-koa ezagutu gabe.

Lehenengo norgaren jakin behar

dugu.

Page 12: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

turari buruzkoa, euskal kultura-ren jakintza multzoa izan li-tekeena, nire ustez, ezdute bermatzen.

Euskal kultura-ren jakintza multzohorrek osatuko al lu-ke euskal curriculu-ma?

Bai, nolabait euskal kul-tura hori euskal hezkuntza siste-mara moldatu eta egokitu beharkolitzateke. Jakintza hori bildu, sailkatu,metodologikoki antolatu eta didakti-koki adin bakoitzera moldatu beharkolitzateke. Eta horrek lana eskatzen du.Hasteko, bilketa lana egin behar da.Gero, azterketa lana burutu behar da,hots, jakintza alor bakoitzeko adituekkultura horretatik eskolaren eta ikas-materialen bidez jakin eta transmititubehar dena zer den erabaki behar dute.Ondoren, pedagogikoki eta didaktiko-ki jakintza multzo hori egituratu eginbehar da modurik eraginkorrenean,esanguratsuenean eta adinari egokitu-ta transmititzeko. Hori guztia testuraedo dagokion euskarrira pasa behar da,maketatu, ilustratu… Lana itzelezkoada.

Batzuk esan dezakete lana egite-ko gogoa eduki arren hori ezin delaegin ez delako existitzen, alegia, ja-kintza multzo hori ez dela existitzen,gurean ahozko transmisioa izan dela-ko nagusi.

Egia da, hala da. Urte askotan ez du-gu besterik izan ez genuelako hizkun-tza estandarrik,ez historia eta kultura o-fizialik, eskolan ez zelako ez “euskal” ezeuskaraz transmititzen, familia eta gi-zarte egitura bestelakoa zelako, pasadi-zoen, istorioen, pertsonen, abestien…bidezko transmisioa zegoelako, besteedozein gizartetan bezala. Eta besteedozein gizartek bezala, gureak ere au-rrera egin du eta aurrera egingo du.

Edozein gizarte aldatu egiten da,

eguneratu, bizirik badago etaeuskal gizartearen egungo

egoera mundu “garatu-koen” antzekoa da: fa-milia gero eta murri-tzagoa da, lanera ki-de gehienak atera-tzen dira, elkarrekin

pasatzen diren orduakgero eta gutxiago dira,

norberaren jarduerak geroeta ugariagoak dira, erantzukizu-

nak familia bereko kideen artean bana-tu beharrean familia zabalagokoarekinbanatzen dira, hots, eskolarekin, esko-laz kanpoko elkarteekin, aisialdiko tal-deekin, hedabideekin…

Lehen familia eta lagunen bitartezjasotzen zena, orain bereziki eskola, etahedabideen bitartez jasotzen da. Eta es-kolaren bitartez jasotzen dena irakasle-aren, ikasmaterialen, material osaga-rrien… bitartez.

Ez dugu ahaztu behar kultura ez de-la ohiturak, folklorea, aintzimnako “al-txorrak”… soilik, baita balioak, infor-mazioa eta jakintza ere: historia pro-pioa natura,, geografia, musika…

Euskal kulturaren jakintza multzohorren bilketa lana egin aurretik eus-kal kultura zer den zehaztu beharkoda. Zer da zuretzat euskal kultura edoeuskal jakintza?

Lehen esan bezala, Euskal Herriabere osotasunean hartzea, hots, EuskalHerriaren historia, Euskal Herriko ohi-turak, Euskal Herriaren artea, EuskalHerriaren musika, Euskal Herriarenfauna, Euskal Herriaren flora, EuskalHerriaren sukaldaritza, Euskal Herria-ren elikadura, Euskal Herriaren osasu-na, hirigintza, industria, teknologia, gi-zarte egitura, gertakizunak, pertso-naiak, tokiak, espezieak, gaiak… Hor-tik abiatu behar dugu, bertakotik, etagero hurbilekora eta urrunekora zabal-du. Baina mundura ezin gara zabaldubertakoa ezagutu gabe. Lehenengo norgaren jakin behar dugu. Ezagunetik

ezezagunera zabaldu behar dugu, ber-takotik inguru hurbilera, gure aldame-nean ditugun kultura eta hizkuntzetara,gero Europara eta gero mundura.

Gu garen hori gabe, muin hori gabe,abiapunturik gabe bestea lantzeak, etaaskotan hori da egiten dena, finean, no-ra garamatza? Deserrotzera, desidenti-fikaziora, gu nor garen ez jakitera, na-hasketetara… edo besterik gabe akul-turazio prozesu horretan ezerk ez gai-tuela batzen sentitzera.

Berdin egiten gaituenak bildu ohigaitu, eta akulturazio egoeran zer daberdin egiten gaituena? Hegoaldean

Espainiak eta Iparraldean Frantziak.Kultur etendura dagoenean, transmi-siorik ez dagoenean, harremanak ete-ten direnean eta jakintzarik ez dagoe-nean, gero eta arrotzagoak gara gure ar-tean, baldin eta gure artean beste kultu-ra nagusi bat/zuk badago/badaude.Kasu horretan gehiago identifikatzengara bakoitzaren kultura nagusiko ki-deekin gure baitako kideekin baino.Zergatik? Kultura nagusi horiek gure-ganatzen baldin bagaituzte eta guztiokhaien murgilean bagaude, dagoenekogehiago garelako kultura nagusikoakgure jatorrizko kulturakoak baino. Etagure artean beraz, arrotz.

Akulturizazio prozesu horri aurreegiteko modua izan al liteke lehen ai-patu duzun euskal kulturaren jakintzabilketa egitea?

12 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001eko urria

Argi dago jokabi-de politikoa dela,ez dute onartzenargitaletxeek(Euskal Herrikakbarne) euskal kul-tura transmitidezaten.

Page 13: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

G

61. zenbakia. 2001eko urria ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚13

GAIAGure ikasliburuak

geuretik abiatuta

Bai. Gure kulturak ez dauka inguru-ko kulturek daukaten tradizio idatzia,sistematizatua, bitartekorik ez dugula-ko eduki. Bildu, ahoz bildu izan da, bai-na idatziz ez. Asko dago galduta edoegin gabe horretako aukerarik ez dela-ko izan. Baina horrek ez du esan nahi e-xistitu ez denik eta existitzen ez denik.Eta existituko ote den? Hori gure eskue-tan dago.

Gauzak horrela, hainbat gauza egi-teke daude, biltzeko eta sistematizatze-ko. Haatik, beste hainbat gauza egindadaude, nahiz eta forma eman gabeegon, hau da, ikasmaterialetan ikustenditugun bezala ez egon. Eginda daudenhainbat eta hainbat azterketa lan, iker-keta lan, plan, bilketa lan, liburu, testu,elkarte, erakunde… hor daude, bainahorren bilketa egin behar da zer dago-en ikusteko, zer den aproposa, zer mol-datu behar den, zer hutsune dauden…Ez dagoena edo existitzen ez dena, gal-duta dagoena, sistematizatu gabe da-goena eta beharrezkoa dela ikustenden hori topatzeko eta biltzeko ahale-gina egin behar da.

Zeregin hori norena da, gizartea-rena ala instituzioena?

Momentu honetan euskal kultur-gintzako jende ugari dabil lan hori egi-ten: Elhuyar, UEU, Eusko Ikaskuntza,Ikastolen Elkartea, Sortzen-Ikasba-tuaz, Hik Hasi, Eresbil, Aranzadi, Musi-ka Irakasle Euskaldunen Elkartea eta a-bar. Ikertzaileak ere baditugu, ikerketaproiektuak eta doktoradutza tesiak egi-ten dituztenak. Lan taldeask eta elkarte-ak ere bai.

Alabaina, indarrak bildu behar diralanak alferrik gal ez daitezen. Noski, ezda erraza nonbaitetik bultzatzen ez ba-da edo ekimen bateraturik ez badago,eta gainera, gure kasuan bezala, ozto-po handiak jartzen direnean. Garran-tzitsua da elkarren berri izatea eta nora-bide bera jarraitzea, elkarren arteko ko-munikazioa, alegia.

Orain arteko urrats gehienak herri

mugimenduetan oinarrituta egon dira.Instituzioak batzuetan kontra izan ditu-gu, batzuetan egiten utzi izan digute,beste batzuetan lagundu egin digute,-eta beste batzuetan egindakoa aitortu.Baina gure herrian kulturgintzarenikuspegitik eman ditugun urratsak gu-txitan izan dira instituzioek bideratuta-koak, finantzatutakoak, bultzatutako-ak eta egindakoak.

Berez zuzenena Hezkuntza Sailekberek egitea izango litzateke. Nolanahiere, Nafarroako Hezkuntza Departa-mentuak ez du behar hori ikusten. Ba-dirudi EAEko Hezkuntza Sailak ikustenduela eta bultzatu egin beharko luke,baina ez du oraindik behar adina egi-ten. Bitartean, zain egongo al gara? Zainegoteak dakarren arriskua galera da.Hizkuntzarekin ere galtzeko arriskuazegoenean, eta oraindik ere badago,instituzioen zain egon izan bagina, gal-duta egongo zatekeen.

Alegia, halakoerasoen

aurrean gizar-te mailatik

erantzun beharzaio. Eta hor

bai, argi edukibehar dugugure artekokomunikazio

bideak zaindubehar

ditugula.

Page 14: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

tan da hezitzaileek ere, hezituek beza-laxe, tresnak behar dituztela jakintzahori jasotzeko, hau da, beraiek ereikasmaterialak behar dituzte. Horrega-tik dira garrantzitsuak, guztienganairisten direlako.

Egungo egoera ikusirik eta euskalcurriculuma osatzeko lana oraindikluzea dela jabeturik, zer gerta liteke?Euskal curriculuma garaiz osatukoote dugu?

Nik pentsatzen dut piramidearenereduak funtzionatzen duela, eta gureartean goitik beherakoa baino gehiagobehetik gorakoa izan dela. Eta besteerremediorik ez daukagun bitarteanhorrela segituko dugu. Alegia, halakoerasoen aurrean gizarte mailatik eran-tzun behar zaio. Eta hor bai, argi edukibehar dugu gure arteko komunikaziobideak zaindu behar ditugula.

Garrantzitsua da gizarte mailako zu-biak eraikitzea, komunikazioa existtzea,informazioa transmititzea eta elkarlane-an aritzea, eta nola ez, hori guztia balora-tzea. Horregatik dira oso garrantzitsuaklurraldez gaindiko, autonomiaz gaindikoedo jakintza esparruz gaindiko elkarteak,erakundeak eta bilguneak sortzea eta ko-ordinatzea. Eta dudarik ez, sektore guz-tiekin lan egitea: gurasoekin, ikasleekin,irakasleekin, enpresekin… gizarte mai-lan egin behar dugu lan. Gizarte ekime-nen bitartez egin behar ditugu ahalegi-nak guri zor zaiguna ikusarazteko eta es-katzeko. Oso garrantzitsua da gure arte-ko, gizarte mailako, komunikazioa, bestebehin irtenbidea gizartetik etor litekeela-ko. Kasu honetan, Nafarroako Gobernu-tik ez baita etorriko.

Dudarik gabe, erantzukizun politi-koak badaude, eta politikariek berenmailan lan politikoa egin behar dute.Baina badaezpada ez gara zain egongo.Bakoitzak bere erantzukizunak ditu, etagizartekide garen neurrian, norberakbere erantzukizunak ditu. Bakoitzakikusiko du noraino egiten duen bat bereerantzukizunekin.

14 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001eko urria

Lola ValverdeEHUko Giza eta Informazio Zientzien Fakulta-

teko Historia irakaslea eta Jaume Bofill Fundazioa-ren ikerketaren egileetako bat

Testu liburuen ingurukopolemika Nafarroan

Humanitateen dekretuaren ondoren

behin eta berriz entzuten ari ginen hainbat

autonomia erkidegoetako irakaskuntza ez

unibertsitarioan (bereziki DBHn eta Batxi-

lergoan) erabiltzen ziren testu liburuen gai-

neko salaketak. Halaber, ordura arte izan

ez zuten oihartzuna eta ondorioa lortu zu-

ten Historiako Erret Akademiak gerora hain

ospetsua izan zen “Irakaskuntza Ertaineko

ikastetxeetako ikasliburuei eta kurtsoei bu-

ruzko txostena” argitaratu zuenean 2000ko

ekainean. Han, oinarritzat hartzen ziren e-

dukiak aipatu ere egin gabe, baiezten zen

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarro-

ako Foru Erkidegoko ikastetxeetan erabil-

tzen ziren testu liburuetan Historia faltsiki-

fatu egiten zela eta ikasleak nazionalismo

xenofoboan eta arrazistan hezten zirela.

Berehala sortu ziren erasoak txosten hau

autoritatearen argudio bezala hartuta. Eta

berez, txostena baino gehiago Manifestua

zela esan liteke. Egoera aprobetxatuz era-

soak zabaldu egin ziren eta euskarazko ira-

kaskuntzaren gaineko salaketak hedatu zi-

ren. Horrela, PPko Oyarzabal euskal parla-

Nik uste dut administrazioari eska-tzen jarraitu behar dugula, gureganakoerantzukizuna daukatelako, eta ustez,gure zerbitzura daudelako. Bien bitar-tean mugitu egin behar dugu. Eginga-rria dela da nik zalantzan jartzen ez du-dana, nahiz eta jakin ahalegin handiaeskatzen duela.

Euskal kulturaren jakintza berres-kuratze prozesu honetan zenbaterai-noko garrantzia dute ikasmaterialek?

Itzelezkoa. Gogoan eduki behardugu egun, gurean, mundu guztia es-kolatzen dela derrigorrez 16 urtera arte,eta ohikoa da 18-20-25 urtera arte hez-kuntza instituzioetan egotea.. Beraz,ikastetxearen eta irakaslearen bitartezjakintza ugari jasotzen da, ordu askopasatzen dira eskolan. Eta eskolaz kan-pokoa ere ez da ahaztu behar: akade-miak, elkarteak, aisialdiko taldeak, kul-tur taldeak eta hedabideak, hedabide-ak eta hedabideak.

Egoera horretan guztian ikasmate-rialek garrantzi handia dute. Ikasmate-rialez ari garenean hor sartzen dira testuliburuak, ariketa liburuak, liburu osa-garriak, mapak, bideoak, CDak, jola-sak, abestiak, Internet… Hots, apuntebatzuetatik hasi eta CD bateraino. Or-duan, badakigu ikasmaterial horieksubjektu guztiengana iristen direla.Tresna horiek guztiak erabiltzen dirairakaskuntzan, eta elementurik erangi-korrenak dira guztiek eskura eduki di-tzaketelako. Beraz, ikasmaterialak guz-tiengana iristen direnez, horrelako tres-nak sortu behar ditugu.

Noski, ikasmaterialekin batera, he-zitzaileak ere oso garrantzitsuak dira.Ikasleei euskal kulturaren jakintzatransmititzeko hezitzaileek horren jaki-tun izan behar dute. Hezitzaileak dio-danean irakasleak, bererzilariak, la-guntzaileak, begiraleak, lagunak, gura-soak, hedabideak… aipatzen ditut. Or-duan, horiek ikasi behar dute lehenda-bizi. Izan ere, nola eska geniezaieke be-raiek ez dakiten zerbait irakastea? Bis-

Ir itziak

Page 15: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

G

61. zenbakia. 2001eko urria ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚15

GAIAGure ikasliburuak

geuretik abiatuta

rridura azaltzen du Exekutibo Foralaren e-

rabakiaren aurrean, izan ere, “Gobernu-ar-

gitaletxe bihurtzeak konpetentzia desleiala

egingo lieke enpresa espezializatuei, eta ha-

rrigarria da baliagarria den testu bakarraren

hots, berak homologatutako testu bakarra-

ren editorea bera izatea…”. Bistan zenez, e-

zinezkoa zen egungo merkatu legeen aurka

zegoen eta erregimen totalitarioei zegokien

horrelako zentzugabekeria aurrera erama-

tea. Berehala zuzendu zuten eta hasierako

proposamena birmoldatu egin zuten.Finean, Nafarroako testu liburuen ara-

zoa zera da: merkatua txikia denez, estatukoeditorial handientzat ez dela errentagarriaNafarroako curriculumari egokitutako libu-ru espezifikoak argitaratzea, batez ere DBH-ko goi mailetan eta Batxilergoan. Horrexe-gatik, ez zegoen arlo hori lantzen zuen nafarargitaletxerik. Hori dela-eta, hala euskaraznola gaztelaniaz, ikastetxeetan Euskal Auto-nomia Erkidegora moldatutako liburuak e-rabiltzen ziren. Horietako batzuek, EuskalHerriko historiari zuzendutako orrialdeetan“Nafarroa” goiburuarekin lerro urri batzukgehitzen zizkieten. Beraz, oinarrian argitara-tze merkatuaren arazoa da.

Arazo horren irtenbidea Exekutiboak

mentarioak zera adierazi zuen: “guraso as-

kok euren seme-alabak B eta D ereduetan

matrikulatuta dauzkate, eta eredu horie-

tan, inolako disimulorik gabe, testuak ma-

nipulatu egiten dira euskaraz. Gurasoek e-

zin dute zehatz-mehatz kontrolatu seme-

alabek ikusten dutena”. (Diario de Nava-

rra, 2000ko ekainak 29, 2. or.). Euskararik

jakin gabe beren seme-alabek ikas dezaten

erabaki duten gurasoen artean alarma eta

errezeloak zabaltzeko adierazpenak beste-

rik ez dira. Erabilitako moduaren zitalkeria

ukaezina da, erabat agerian gelditzen da.

Oyarzabalek esaten ez duena zera da: argi-

taletxe guztietako liburu guztiak berdinak

direla bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Are

gehiago, liburuak gaztelaniaz idatzitakoak

dira eta gero euskaratu egin dira. Hitzez hitz

euskaratu, gainera. Testu liburuen aukera

zabalaren aurrean, gaztelaniazko liburuak

egiten ez dituen argitaletxe bakarra dago eta

euskarazkoak soilik argitaratzen ditu. Aipa-

tutako egunkarian bertan eta egun berean,

Miguel Sanz Nafarroako Foru Erkidegoko

presidenteak esaten zuen Historiako Erret

Akademiaren iritzi berekoa zela ikastoleta-

ko Historiaren irakaskuntzari zegokionez.

“Txosten-Manifestuak” sortutako inpak-

tua ikusirik, eta Historiako Erret Akademiak

duen autoritatea kontuan hartuz, Jaume Bo-

fill Fundazio katalanak erabaki zuen hainbat

Komunitate Erkidegotan erabiltzen ziren

Historiako testu liburuei buruzko ikerketa

bat egitea. Emaitzen fidagarritasuna berma-

tuko zuen metodologia zientifikoa erabiliko

zuen horretarako. Horregatik, lehen baldin-

tza zera izan zen: gutxienez Komunitate Erki-

dego bakoitzeko ikasleen %85ak erabiltzen

zituen testu liburuak ikertzea, betiere DBH e-

ta Batxilergoko mailetan.

Jaume Bofill Fundazioaren ikerketa

burutzen ari zenean, Sanz presidentearen

adierazpenek harritu egin gintuzten, Nafa-

rroako Gobernuak bere testu liburu pro-

pioak editatuko zituela eta derrigorrezko-

ak izango zirela esan baitzuen. Noski, Hu-

manitateen alorrekoak baino ez: Giza Zien-

tziak, Geografia eta Historia (Diario de Na-

varra, 2000ko abenduak 12). Egun bereko

Diario de Noticiasek editorialean bere ha-

ikasliburuen edukiak kontrolatzeko hartu

dituen neurri zorrotzak izan dira. Horreta-

rako, 2001eko apirilean ehun milioi peze-

tako diru laguntza bideratu zen argitaletxe-

ek euren liburuak euskaratu zitzaten edo

euskarazko berriak egin zitzaten. Modali-

tate bakoitzeko bost diru laguntza baino

gehiago ez ziren eman. Horrela, estatuko

lau argitaletxe handienetakoek jaso zituz-

ten diru laguntzak: Anaya, Edebé, Santilla-

na eta Vicens Vives. 2001eko irailaren 4ean

aurkeztu zituen Jesus Laguna Hezkuntza

kontseilariak euskaraz argitatzeko baime-

na eta diru laguntza zuten lau argitaletxe

bakarrek merkaturatutako Ingurumenaren

Ezaguerako testu liburuak. Lehen Hezkun-

tzarako eskaintza soilik da, baina kon-

tseilariak adierazi zuenez datorren ikastur-

terako prest egongo dira hezkuntza maila

guztietarako ikasliburuak.

Bitarteko eta baliabide horiek guztiak

martxan jartzeko arrazoi nagusia ez da izan

nafar curriculuma betetzea. Liburu berri

horien berrikuntza aipagarrienak hauek

baitira: Nafarroak beste euskal probintzie-

kin inolako harremanik ez duten mapak,

Euskal Herria hitzaren deuseztapena eta

Nafarroako paisaiaren zenbait argazkia.

Lagunak liburu berrien aurkezpenean

egindako adierazpenak txundituta uzteko

modukoak dira: euskarazko testu liburuak

argitaratzeko diru laguntzak ematea justifi-

katzen zuen esanez irtenbide bat zela argi-

taletxeen errentagarritasun ezak ikasleei

kostu gehigarririk ez sortzeko. Errealitate-

ak bestela dirudi: gobernuak Nafarroari bu-

ruz egiten duen interpretazioa irakaskun-

tzan txertatzea izango litzateke. Beste

behin ere aniztasunak kolpe latza jaso du.

Page 16: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

Aingeru EpaltzaNafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakaria

Ozpin denborako li-buruak

Nafarroan baditugu euskarazko tes-tu liburu berriak. Zalaparta handiz aur-keztu zitzaizkien hedabideei, Hezkun-tza eta Kultur kontseilari Jesus Lagunabertan zela. Ez ohi da hala izaten. Nafa-rroan material pedagogiko berrien aur-kezpena menpekoen lana izaten da, aregehiago euskarazkoak badira.

Bitxia, beraz, zirenak izatea, eta arebitxiagoa ez zirenak ez izatea. Erabil-tzaile nagusiez ari naiz. Logika guztia-ren kontra eta Departamentuak berakhalakoetan egiten ohi duenaren kon-tra, inork ez zituen ikastoletako edo Deredu publikoetako zuzendariak edokoordinatzaile pedagogikoak ekitaldi-ra gonbidatu. Alabaina, ordukoz denekzuten mahai gainean Hezkuntzako zu-zendari nagusi Santiago Arellanok ikas-tetxeetara bidalitako oharra: zer etaagindua, egun horretan haien isileanaurkezten zen material hori bera erabil-tzeko. Aurkezpen ekitaldi arranditsuanburu egiten zutenak argi eta garbi uztenari ziren axola bera dutela pedagogia-ren profesionalen iritziaz eta iazko hai-zeaz.

Neurri horien eraginkortasunak ereez ditu sobera kezkatzen. NafarroakoGobernuko Hezkuntza eta Kultur De-partamentuko arduradunek jakin be-har dute, ikuspegi praktikotik begiratu-ta, zorioneko liburu berriak alferrika-koak direla ikasturte honetarako, gura-soen artean eta klaustroetan nahas-mendua sortzeko ez bada. Delako aur-kezpena hilaren 4an egin zen, astearte-arekin. Nafarroan, lehenbiziko haurrak

16 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001eko urria

-guti batzuk- biharamunean ziren es-kolan hastekoak. Gehienen txanda 6anzen, bi egun geroago, beraz. Ergelenakere badaki edozein ikastetxetan, plan-gintza hitza kalamu ez bada bederen,testuak ikasturte berria hasi baino hagi-tzez lehenago hautatzen direla. Ho-rrenbertzez, ikasleek besapean ekarrizituzten liburuak ez ziren –ez ziren iza-ten ahal- Nafarroako Gobernuak egia-ren edukitzaile bakartzat jotzen ditue-nak. Lehengo astean berean ere, aur-kiezinak ziren bai liburutegietan bai hi-perretan. Nahi izanda ere, inork ez zi-tuen erosiko.

Mendebalde zibilizatuko bertzeedozein tokitan, hori guztia hezkuntzapolitikaren kudeaketa guztiz okerrarenadibidea baizik ez zen gertatuko. Aldiz,hemen, Foru Gobernuko Hezkuntzaeta Kultur Departamentuak bere lor-pen garrantzitsuenetariko bat balitz be-zala saldu nahi dio iritzi publikoari. Pa-sarte barregarri bat litzateke, agerian u-tziko ez balu alderdi politiko batek bereideiak Nafarroako gizarte osoan ezar-tzeko duen nahikeria. Eta makurrenada hainbat girotan normaltzat hartzendela. Ez da normala, ordea. Inork asma-tzen ote du zer lurrikara mediatiko etapolitiko gertatuko litzatekeen, EuskoJaurlaritza edo Kataluniako Generalita-tea ausartuko balira bertako ikaste-txeetan beren soka ideologikoko libu-ruak derrigortzera eta gainerako guz-tiak bidenabarrean debekatzera, zen-baitek egoeraren pertzepzio guztiz zo-rrotzaz eskatu izan dieten bezala? Hori-xe baita Nafarroako Gobernua egitenari dena. Pluralismoa? Katedra-askata-suna? Nafarroan susmagarria gertatzenhasia da orain arte oinarrizkoak zirudi-ten printzipio horiei heltzea.

Ez dakit zer hutsune betetzera hel-du diren argitalpen berri horiek. Inorkez ditu eskatu, ez ikasleek, ez aita-amek, ez irakasleek. Hala ere, milioimordoa xahutu dute inork nahi ez zi-tuen testu batzuk argitaratuz. Eta horieuskararekin etengabe zikoizkeriandabilen Departamentu batek egin du.Harixe zor diogu, Hizkuntza Politikara-ko Zuzendaritza Nagusia ezabatu zute-netik, euskara sustatzeko programendeuseztapena, diru laguntzen murriz-keta, irakasle erdaldunak euskarazkolerro publikoetan sartzea, euskara Uni-bertsitatetik kanpora uzteko azpilana,

administrazioan gure hizkuntzaren al-de lanean ari zirenak hutsaren pare uz-tea. Harixe, ahozko irainak eta jendau-rreko mespretxua ere. Harexek antola-tu ditu aurtengo Nafarroako Jaialdiak,“mestizaia” eta “kulturen arteko biziki-detasuna” lelopean, aldi berean ForuKomunitateko bigarren hizkuntza eus-karri guztietatik nahitarat baztertzen arizela.

Ez da oso aditua izan behar historiakontuetan jakiteko Kontraerreformaedo inboluzio prozesu guztiek berenegia bakarren aldarrikapen ozena be-har dutela, beren Inkisizioaren epaite-giak, beren autofedeak, beren odolgarbitasunak –dela arraza, dela ideolo-gia, dela hizkuntza kontuetan oinarri-tuak-, beren liburu debekatuak eta, be-harrik balitz, beren sua horiek erretze-ko. Nafarroan, halatsuko prozesu batbizi dugu duela bi urtez geroztik hona,bereziki hizkuntzari dagokionez. Geroeta antza handiagoa du hemengo giro-ak Espainia XVI. eta XVII. mendeankulturalki, moralki eta are ekonomiko-ki ere hainbertze pobretu zuen hare-kin: atzerapena, ezberdinarekiko go-rrotoa eta zolda agintarien burmuine-tan. Frankismoaren historiografiak “U-rrezko Mendea” erran zion aro hari, etaorain PPk berreskuratu egin nahi du,bai liburuetan bai gainerakoetan.Orain arteko berek agintean segitzenbadute, ez litzateke harritzekoa gizabereko eufemismo harroputz eta han-diosoak aurkitzea zenbait urteren bu-ruan gure ozpin denbora honetarako.Dudarik ez da haien testu liburuetanirakurriko ditugula.

Bitartean, isilik dirau Nafarroan be-re burua alternatibatzat jotzen duen al-derdiak.

Page 17: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

Rikardo EderraSortzen-Ikasbatuazeko koordinatzailea

Testu liburuen aferareninguruan

Gure ustez, azterketa zuzena egin ahalizateko, afera hau testuinguratu, inoiz bai-no hobeki esana, egin behar da.

Orain dela pare bat urte UPNko gober-nuak aspaldidanik zeukan asmo bati ekinzion; "Vascuencearen Legea" gero etagehiago murriztea, berez hiritarrok (nafa-rrok) euskararekiko ditugun eskubideakonartzeko garaian oso murriztatzailea de-larik. Honen inguruan egindako azterke-tak eta kritikak asko eta sendoak izan dira.

PSNek aldaketa honi babesik ez dio e-man, baina legea garatzen duten dekre-tuen aldaketari baietza eman dio. Horre-tan oinarrituz, Nafar Gobernuak adminis-trazioaren dekretua aldatu zuen.

Irakaskuntzaren arloan gauza bera e-giten saiatu zen eta behar zuen erantzunaere jaso zuen; orain dela 15 urtetik hona e-gindako grebarik arrakatatsuena burutugenuen, eta gainera, euskal irakaskuntzakduen baino eremu zabalagoan.

Porrot horren aurrean Arellanok, norkagintzen duen erakusteko asmoz, testu li-buruen afera sortu du.

GCurriculumaren inguruan (testu libu-

ruak honen euskarri bilakatu dira) esaneta berresan da dagoeneko estatuari %45zehaztea dagokiola, eta komunitatearigainontzekoa. Horren barnean ikastetxe-aren autonomia eta irakaslearen katedraeskubidea kokatu behar dira, komunitateautonomoaren ehunekoa errespetatuz.

Nafar gobernuak, hots, UPNk, eta ze-hazki Arellano jaunak, "iragan" faxistaduen demócrata de toda la vida horrek,INPOSATU egin du (nahi du) atzerriko cu-rriculuma, non Nafarroa maila politikoangarrantzi gabeko probintzia txiki bat bes-terik ez den, eta inolako entitate propiorikgabe kulturari dagokionez. Bi hitzetanesanda, Nafarroak Kultura Unibertsalariegindako aportazioa esparroa izatea lortunahi da, askotan Txiletik ekarritako espa-rrago merkea eta ona izanik, gainera.

Euskal kultura, hots, nafar kulturaosatzeko osagai nagusia, desagerraraztenduen curriculumaren inposaketa sekula-rra egin nahi dute. Gure hezkuntza aginta-riek Nafarroako historiari, geografiari (VI:merinaldea edo Nafarroako Ultrapuertosda adibide lazgarriena) eta kulturari, orohar, egiten dioten muzin sekularra da.Orain Del Burgok planteatzen duen So-ciedad de Estudios Navarros, ez engaina,Eusko Ikaskuntza baliabide ekonomiko-rik gabe usteko estrategia da. Besterik ga-be. Baliabide horiek esparragoen hobe-kuntza genetikoan gastatzeko, agian,edota Jotaren inguruan, Olarrari kasu egi-nez. Nori bururatzen zaio "que un grupode danzas de Tafalla baile una coreografíamarinera vasca."

Baskongadetan sortutako testu libu-ruak ez dira inoiz "panacea" izan nafar cu-rriculuma bere garrantziarekin tratatzekoorduan. Presentzia eskasa izan du Nafa-rroak. Estatu mailan egiten direnak, oraininposatu direnak, askoz ere lazgarriagoak

61. zenbakia. 2001eko urria hik hasi ❘ ‚‚‚17

GAIAGure ikasliburuak

geuretik abiatuta

dira. Nafarroa errealitatea ezkutatu egitendute. Curriculum oculto.

Nafarroa, nafar irakaskuntza galtzai-lea; eskerrak ikastetxeek, irakasleok etagurasook "ole" egingo diogun, baietz!!!

Ernesto DelásSORTZEN-GURASOAK

Nafar Gobernua berriro ari da eus-kara eta euskal kulturaren aurka.Oraingoan testu liburuekin eta, bestealdietan bezala, inposaketa da nagusi.

Inolako kontsultarik gabe, elkarriz-ketarik ez. Haren ikuspuntua, haren in-terpretazioa, interpretagarriak direngaietan, bakarra da. Eta hori inposatunahi digu nafar guztioi. Egoera honetanliburu batzuk ofizialak dira eta besteakdebekatuak. Francoren garaia gogoraekartzen digu honek guztiak.

Eta gurasoen iritzia ez al da kontuanhartu behar? Eta ikastetxe osoarena?Non dago zentroen autonomia?

Gure ustez, ikastetxe batek segitubehar duen helburua HezkuntzaProiektua da, baina ez da gure iritzia ba-karrik, legearena ere bai. Haurren hez-kuntza da irakaskuntzaren objektua,eta gurasoen nahia Hezkuntza Proiek-tua gauzatzea da. Horregatik, guraso-ontzat proiektua errespetatzea ezin-bestekoa da.

Euskal Herria, guretzat, euskararenherria da, eta jakina, bere kultura eta nor-tasuna ditu. Arlo politikoa ez da gureeremua, beraz, bakoitzak nahi duenapentsa dezake gai honi buruz. Gure he-rriaren irakaskuntzan Euskal Herria, he-rri bezala bere kultura eta nortasunare-kin, oinarrizko kontzeptua izatea pro-posatzen dugu guk. Hemendik aurreraikastetxe bakoitzak erabaki beharko dunoraino, nola, zein baliabideekin etaabar.

Page 18: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

18 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001eko urria

Miren ZabaletaIkasle Abertzaleak

Euskal Curriculumariburuzko hausnarketa

Curriculumari buruzko hausnarke-ta bat egin nahi dugun honetan, ezin-bestekoa zaigu auzi bat argitzea: zerulertzen dugun euskal irakaskuntzabezala, eta zer euskarazko irakaskun-tza bezala. Bi termino horiek hainbate-tan nahasiak agertzen dira, gauza berabailiran. Eta ez diote, inondik inora,gauza berari erreferentzia egiten. Eus-karazko irakaskuntza euskaraz gara-tzen den hezkuntza da, eta euskal ira-kaskuntza, berriz, euskal edukiak (eus-kal curriculuma) euskaraz garatzen di-tuen hezkuntza. Beraz, gaur egun eus-karazko irakaskuntzarantz aurrera-pausoak eman izana egia baldin badaere, euskal irakaskuntzarantz (euskalcurriculumaren gauzapenerantz)emandakoak oso mugatuak dira. Hots,gaur egun, euskal irakaskuntza aipatu-tako zentzuan existitzen dela baiezta-tzea gezur galanta da.

Gaur egun Madrilek eta Parisek era-bakitzen dute euskal ikasleok zer etanola ikasi behar dugun. Baieztapen ho-ri gordina bada ere, ukaezina da, EuskalHerrian inposatuak diharduten bi hez-kuntza sistemen ondorioa baino ez bai-ta: frantziar hezkuntza sistema eta es-painiar hezkuntza sistema.

Hala ere, curriculuma definitzerakoorduan, Euskal Herriko Hegoaldean(espainiar legediaren arabera) eta Ipa-rraldean (frantziar legediaren arabera)jarraitzen den bidea ezberdina da: Ipa-rraldean frantziar estatuaren politikazentralista eta homogeneizatzaile su-tsuaren ondorioz, curriculumaren

%100 Parisen definitzen da. Hegoalde-an, ordea, teorian curriculumaren%45a defini dezakete Gasteizen eta Iru-ñean, betiere Madrilek ezarritako mar-koaren baitan. Baina bi administraziohoriek ez dute euskal curriculumerantzabiatzeko inolako borondaterik; aregehiago, Madrilek dioenari men egineta espainiar curriculuma gestionatze-ko lana besterik ez dute egiten.

Egoera honetatik abiatuta, azkene-ko ikasturteetan estatu espainiarrean,eta bereziki Nafarroa, Bizkaia, Araba e-ta Gipuzkoan, eztabaida faltsu bat sor-tzeari ekin diote: euskal ikasleok Eus-kal Herriaren inguruko edukiz heztenomen gara: Euskal Herri osoa barnehartzen duten mapak, Euskal Herria oi-narri duten testu liburuak, euskal edu-kien inguruan antolatzen diren irakas-gaiak... Gezur galanta!

Euskal Herriko hainbat ikastetxe-tan aurrerapausoak eman badira ere, ezdiezagutela ziria sartu: eztabaida faltsuhau hedabideetan, legebiltzarretan...hedatu baldin badute, helburu jakin ba-ten arabera egin dute: aurreikusten zi-tuzten lege eta erasoei tokia irekitzea,justifikazio mediatiko bat ematea, ale-gia. Hor kokatzen dira Humanitateendekretua edota Nafarroa Garaian testuliburuen inguruan sortutako iskanbila...

Eraso berri hauek guztiek ezaugarrikomunak dituzte, ezbairik gabe: bate-tik, lege eta dekretu espainiarrak dira,Euskal Herrian euskal herritarron oniri-tzirik gabe ezarritakoak. Bestetik, izae-ra homogeneizatzailea eta zentralistadaukate. Eta azkenik, ikuspegi neoli-beral eta atzerakoi argia mantentzendute.

Euskal ikasleok frantziar eta espai-niar curriculumaren arabera ikasten ge-nuen eta gaur ere, berdinetan gaude.Eta honen guztiaren ondorio nagusie-na argia da: euskal ikasleria bere herria-rekiko ezjakina, analfabetoa bihurtzea.Baina, zergatik? Euskal ikasleak, fran-tziar eta espainiar herritarrak bagina be-zala hezteko, euskal belaunaldi berriakEuskal Herriarekiko arrotzak egiteko.

Euskal ikasleak gara, beraz, egoerahonetan kaltetu nagusiak, eta honetazjabetzen gara. Horrexegatik, azkenekoikasturteetan Euskal Herriaren inguru-ko ezagutzez hezteko dugun eskubi-dearen inguruan hamaika ekimen, mo-bilizazio eta dinamika garatu ditugu.

“Ondorio nagu-siena argia da:euskal irakasle-ria bere herria-rekiko ezjakina,analfabetoabihurtzea”Miren Zabaleta

“Pluralismoa?Katedra-askata-suna?Nafarroan sus-magarria gerta-tzen hasia daorain arte oina-rrizkoak zirudi-ten printzipiohoriei heltzea”Aingeru Epaltza

“Nafarroariburuz egitenduen interpre-tazioa irakas-kuntzan txerta-tzea nahi duNafarGobernuak”Lola Valverde

Page 19: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

61. zenbakia. 2001eko urria ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚19

Baina ikasturte honetan, egoerari au-rrea hartzen saiatuko gara. Aurten, I-kasleon IV. Biltzar Nazionala burutukodugu, eta bertan, euskal ikasleok “Eus-kal curriculumerantz abiatzeko oina-rrizko proposamena” garatuko dugu.Argi dago euskal ikasleak ez garela adi-tuak, eta ezinezkoa dela egun batetikbestera euskal curriculuma (bere zen-tzu zabalenean) garatzea. Baina, eus-kal curriculumerantz aurrerapausoakematea posible denaren baieztapene-tik abiatuta, gutxieneko neurri batzukgaratuko ditugu.

Beraz, ez zalantzarik izan: euskal i-kasleok gure kultur eskubideen aldegure alternatiba zertzen ari gara, bainabalizko euskal curriculum baten bide-an guztion proposamenak ezinbeste-koak dira. Har dezagun apustu hau be-re neurrian!

Txantxon ZubeldiaElkarlanean argitaletxea

Inposizioak ez garama-tza inora

Arrunt ezaguna da Nafarroako Go-bernuak aurtengo urte erdi pasatxo ho-netan ikasliburuen inguruan harrotuduen zaborra, ikasliburuak aitzakiatzathartuta euskarazko hezkuntzari, eus-kal lurraldetasunari eta euskaldun iza-teari egindako erasotzat hartu baituguargitaletxe batek baino gehiagok, nahizeta denboraren joanean HezkuntzaSaileko arduradunek aitortu dutenkontu honen guztiaren helburua Nafa-rroako Curriculuma betearaztea delaeta tartean ez dagoela beste inolakohelburu politikorik. Baina gogoratubesterik ez dago iazko abenduan Sanzlehendakariak agertu zuen asmoa, eus-karazko irakaskuntzan erabiltzen direnliburuak Gobernuak berak itzuliak iza-tea, erdarazko liburuak oinarritzat har-tuta alegia, egia bihurtu dela dagoene-ko eta erderaz eta Euskal Herritik kan-pora sortu eta Gobernuak berak diruzlagundutako liburu itzuliak direla egunofizialtzat har litezkeen bakarrak eus-karaz irakatsi nahi den ikastetxeetan e-rabili ahal izateko.

Elkarlanean argitaletxeak orain arteargitaratu dituen ikasmaterialak EuskalHerria osoa kontuan hartuta egindako-ak izan dira eta ez du aurrerantzean erejokabide hau aldatzeko asmorik eta,beraz, ez du Nafarroarako edizio bere-zirik egiteko asmorik. Honek ez duesan nahi, ordea, letozkeen ikasmate-rial berrietan Nafarroako Curriculumakpresentzia gehiago izan dezan saiatukoez denik, alderantziz baizik. Honezguztiaz gain, kontuan izan beharrekobeste kontu bat ere badago; ea zein ar-gitaletxek egiten dion aurre Nafarroa-rako bakarrik egindako tirada berezibati, alegia. Aurtengo ikasturterakoikasmaterialak aurreko urtetan bezala-xe banatu ditu ohiko saltokietan gurebanatzaileak, eta ez dugu, aurreko urte-ekin alderatuta, aldaketarik sumatu.

Dena dela, kezka eta amorru han-dia sorrarazi du Nafarroako Gobernua-ren erabaki honek euskarazko irakas-kuntzaren eta kulturgintzaren eremuzabala osatzen dugunon artean eta be-larriak tente ipinarazi dizkigu, ez baita-kigu nola betearaziko dituen hartutakoneurriak. Inposizioak ez du ezer kon-pontzen eta bateginik egon beharkodugu euskalgintzan dihardugun aldeguztiok, eraso hauei aurre egin diezaie-gun.

GAIAGure ikasliburuakgeuretik abiatutaG

“Inposizioak ezdu ezer konpon-tzen eta bategi-nik egon behar

dugu euskalgin-tzan dihardugun

alde guztiok,eraso hauei

aurre egin die-zaiegun”

Txantxon Zubeldia

Page 20: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

Jon San SebastianErein argitaletxea

Estatuko gobernura iritsi zenez ge-roztik, PP alderdiak beti izan du “bere”hezkuntza erreforma ezartzeko tenta-zioa. Hezkuntza Sistemaren Antolake-ta Orokorrerako Legea (HSAOL) ez duinoiz gustukoa izan. Dirudienez, oro-ren gainetik, erkidego autonomoek cu-rriculum akademikoan esku hartzekoduten ahalmena jartzen du auzitan. Ho-ri guztia nabarmenagoa gertatzen daGeografia eta Historiari dagokienean.Gobernu autonomikoek curriculume-an parte-hartzearen ondorioz, badirudilausotu egingo dela Espainiaren “His-toria” orokorra erkidego bakoitzaren“Historien” artean. Azken bi urteotankomunikabideetan etengabe agertu di-ren aitorpenek, Historiako Errege Aka-demiak Historiako liburuei buruz eginduen txosten batek lagundurik, area-gotu baino ez dute egin HSAOLri egitenzaizkion kritikak. Gauza bitxia gerta-tzen da Nafarroako Gobernua izatea,PPren aliatua, irakaskuntzako esku-hartzean bat-batean agintari gorenabihurtu dena, logikoa den bezala, HSA-OLan oinarrituta eta haren hezkuntza-ko transferentzian.

- Zein izan da hori? Kontuan izanikNafarroako Erkidegoan ez dela testu li-buruak egiten diharduen argitaletxe-rik, nafar ikasleek, hein handi batean,Euskal Autonomia Erkidegotik zetozenliburuak erabili izan dituzte. Nafarroa-ko Gobernuak, esku hartzeko ahalmenhorretan oinarriturik, ezabatu egin dumaterial hori guztia, eta estatuan dihar-duten lau argitaletxe hautatu ditu. Kon-tuan izanik aski handia dela Nafarroanirakaskuntza euskaraz jasotzen dutenikasleen kopurua, 70 milioi inguruko“laguntza” eman du bere materiala eus-karatzeko.

- Zergatik jokabide hori? Bere ga-

20 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001eko urria

raian aipatu ziren arrazoien artean testubera erabiltzeko ahalegina zegoen, ale-gia, euskarazko eta erdarazko testu be-ra ikasle guztientzat. Argudiatzeko mo-du benetan bitxia, zeren orain arte EAE-tik iristen ziren testuak eta ikastetxee-tan erabiltzen direnak ere bi hizkuntze-tan baitaude.

Bestalde, HSAOL legeak ahalmenaematen die autonomia erkidegoei cu-rriculumetan parte hartzeko, gai ze-rrendaren %45ean beren hizkuntzapropioa dutenei, eta %35ean halakorikez dutenei. EAEn egin diren liburuak,batez beste, %22,8ra iristen dira hurbi-leneko edukiei dagokienez, hau da,Euskal Herriko gaiei dagokienez. Bal-din eta Nafarroako Gobernuaren iritzizbere eremuari dagozkion edukiak za-balagoak izan behar badute, gauza na-turala dirudi hutsune hori betetzen aha-legintzea. Irtenbidea emanik, zein daNafarroako Erkidegoari buruzko gu-txieneko edukien kuota?… %10?…%12?…

Nolanahi dela ere, pisurik handienaduen arrazoia, orain arte erabili direntestuei egozten zaien balizko karga“nazionalista-separatista” da. Azken biurteotan egin diren salaketak, arrazis-mo etnikoari buruzkoak, separatismo-ari eta tesi terroristei “euskarria” emate-ari buruzkoak, eman dituzte beren frui-tuak. Gure eremu hurbilena, EuskalHerria, eskuinek eta ezkerrek onartzenzuten kontzeptu kulturala zen. Gauregun bekatua da. Lehen Euskadi zenhitz debekatua. Euskadiko AutonomiaErkidegoa errealitate bat baita gaur,orain debekatzen dena Euskal Herriazmintzatzea da, zeina, politikoki ez bada

ere, kultura oinarri gisa existitzen baita.Bestalde, Jaume Bofill Fundazioak

estatuan hedapen handiena duten Ge-ografia eta Historiako 150 libururenikerketa sakona egin du. Euskal Auto-nomia Erkidegoan erabiltzen diren tes-tuei dagokien kapituluan, hala dio, ezduela aurkitu “inongo jarrera edobaieztapenik arrazistatzat har daite-keenik edo arrazismo osagairen bat i-zan dezakeenik. Aitzitik, gehien azpi-marratzen diren balioak kultura mes-tizajea, tolerantzia, dibertsitatea etahorien antzekoak dira”. Eta honela dioaurrerago: “Erein argitaletxeko libu-ruak zorrotz egokitzen zaizkie inda-rrean dauden egitarau eta legezkoaraudiari, eta modernoenak eta egu-neratuenak dira munduaz ematenden ikuspegiari dagokionez, eta orobateguneroko bizitzari eta bizitzako ba-lioei demokrazian, solidaritatean, to-lerantzian, gizon eta emakumeen es-kubide berdintasunean…”.

“Orain debekatzendena Euskal Herriz

mintzatzea da,zeina, politikoki ez

bada ere, kulturaoinarri gisa existi-

tzen baita”Jon San Sebastian

Page 21: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

61. zenbakia. 2001eko urria hik hasi ❘ ‚‚‚21

Jorge GimenezEuskal Editoreen Elkartea

Funtsean ez zaigu batere bidezkoairuditzen egin dena, eta ez nola eginden ere. Aurtengo otsailean, bilera batizan genuen Santiago Arellano eta Mila-gros Ortega Nafarroako GobernukoHezkuntza Departamentuko ardura-dunekin. Han garbi ikusi genuen zeinzen beraien jarrera. Ordura arte pren-tsan irakurritako kontuak ez ziren bate-re argiak; alde batetik Miguel Sanz le-hendakariaren hasierako adierazpe-nak zeuden, gero Gobernuak egin zi-tuen ñabardurak… Beraz, bilera hartangarbi ikusi genuen testu liburuen berri-kuspena egiteko erabateko asmoa zeu-katela.

Horren aurrean printzipioz ez ge-neukan ezer esatekorik. Izan ere, besteautonomia erkidegoetan ere gauza be-ra egiten da; edukien aldetik adminis-trazioaren baimena behar izaten duteikasliburuek. Arazoa hortik aurrerako-an zegoen, gaztelaniazko ikasliburuakitzultzea ere aurrikusten baitzen, garaihartan behintzat, Nafarroako Gober-nuaren hainbat ordezkariren aldetik.Oso garbi ikusten genuen horrek eus-karazko produkzioko argitaletxeei kal-te egiten ziela, batetik, eta, bestetik, ira-kaskuntzarako testuetan ikuspegi ba-kar eta gidatu bat ezartzeko arriskua ze-goela.

Nafar Gobernuak testu liburuakerrebisatzeko duen eskubidea onartu-ta ere, konprenigaitza da zergatik ez di-ren baliagarriak euskal produkzioko-ak. Edukien aldetik baimena ematekoedo ukatzeko garaian garbi ikusi daeuskarazko testu liburuek ez dutelabaimenik lortu. Zergatik bota dituzte a-tzera? Zer hartu duten kontuan, Nafa-rroako berezitasunak agertzen direnedo ez, ala beste zerbait? Zein puntuta-raino ez zituzten betetzen baldintzak?

Erabakia pedagogikoa ala politikoaizan da? Ezin dugu baloratu, galdera ho-rien erantzunik ez baitaukagu. Beraiekerabilitako kriterioak ez ditugu ezagu-tzen. Pedagogikoak ez diren beste kri-terio batzuk erabili diren susmoa dugu,eta argi dago hor bestelako kultur diri-jismo bat dagoela.

Egoera honetan, bertatik eta euska-raz egiten den kalitatezko produkzioagaltzaile ateratzen da, hau da, hemengoargitaletxeak. Honek galdera bat sorra-razten digu: posible ote da EAEn pro-duzitzen diren euskarazko ikaslibu-ruak erabiltzea, beharrezko gerta li-tezkeen egokitzapenak eginda? Hartuduten erabakia politikoa baldin bada,bistan da produkzio horren aurka doa-zela eta horren aurrean ezin gara isilikgelditu.

Horregatik, egoera honek guztiakbadu eragina liburugintzan, baina du-darik gabe, kezkarik nagusiena ez daekonomikoa. Horrez gain kultur sor-kuntza guztia kaltetzen du. Bestalde, ezeditore bezala, baizik eta euskal hiritarbezala zera ikusten dugu: ikastetxeekikasliburuak aukeratzeko duten auto-nomia murriztu eta mugatu egiten dela.

Dena dela, gutxi egin dezakegulairuditzen zaigu. Bi bide ikusten ditugu.Bata Nafarroako komunitate pedago-gikoaren iritzia kontuan hartzea. Etabestea, Nafarroako eta EAEko gober-nuen arteko lankidetza emankorragoaizatea, hori gabe nekez bideratuko bai-ta ezer.

Gauzak dauden moduan ikusirik,guztiz ezkorrak gara. Zeren, bertakoeikasurik egin ez badiete, nola egingo di-gute guri kasu? Miguel Sanz PPren kul-tur politikaren ildo nagusiak bururainoeramaten ari da, eta, funtsean, helburunagusi bat antzematen zaio política ho-rri, Nafarroari dagokionez: Nafarroakoeuskaldunak gainerako euskaldunen-gandik ahalik eta gehien urruntzea.

GGAIAGure ikasliburuak

geuretik abiatuta

“NafarGobernuak

testu liburuakerrebisatzekoduen eskubi-dea onartuta

ere, konpreni-gaitza da zer-gatik ez diren

baliagarriakeuskal produk-

ziokoak”Jorge Gimenez

Page 22: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

22 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001eko urria

mixeletxeberri

E L K A R R I Z K E T A

SEASKAko lehendakaria

EBeste eskolekin parekatu

nahi gaituzte eta hori ezin duguonartu. Zeren eta gure hegoa,gure filosofia, hortan da.

Page 23: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000
Page 24: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

Azken urte hauetan Seaskaren e-ta Frantziako Hezkuntza Ministeritza-ren arteko bilera eta negoziaketetanSeaskaren estatutua izan duzue hizpi-de, baina momentuz ez zarete inongoakordiotara iritsi. Zein da orain arteSeaskak ukan duen estatutua?

1994tik aitzina estatutu berezia jarrizen guretzat, eskola giristinoek zutenestatutu bera eskaini ziguten. Horrekbaimentzen du lehen mailetako esko-letan irakasleak ordainduak izatea. Be-raz, irakasleak estatuak ordaintzen di-tu, baina horretarako lizentzia bat lortueta azterketa bat pasa behar izan dute,eta hortan zen lan handiena. Magisteri-tza ikasketak zituztenei baliokidetasunbat ematen zien, baina beste guztiek lanhori egin behar zuten. Seaskak beregain hartu zuen irakasle horien forma-zioa eta zazpi urtetan hori izan da pisuhandiena izan duen lana.

Horrez gain, estatutu horrek bai-mendu eta kasik behartu egiten du he-rriko etxea haur bakoitzeko dirua ema-tera eskola publikoetan bezala. Biga-rren mailetan, erran nahi baita kolegio-etan eta lizeoetan, irakasleak ere esta-tuak ordaintzen ditu. Horrez gain, fun-tzionamendurako diru kopuru bat ja-sotzen du ikastetxe bakoitzak departa-mendutik: lehen 80 haurrentzat 5.000libera eta 80tik gorakoentzat 3.000 libe-ra baino gehixeago.

Hortik kanpoko guztia gure gainda: zuzendariak, aholkulari pedagogi-koak, ekonomialariak, zaindariak,idazkariak… Eta eraikuntza ere gureesku gelditzen da. Diru hori ezin daeraikuntzarako erabili, Ezin da, legeakez du baimentzen. Diru laguntza aipa-tutako azpiegitura eta gastu pedagogi-koak ordaintzeko da.

Herriko etxeek ez al dute lagun-tzen eraikuntza lortzen?

Bigarren mailako eskoletan ez. Le-hen mailetan borondate politikoareneskuetan gelditzen da, eta nahiz eta le-geak ez baimendu, leku batzutetan la-guntzen dute. Badira truko batzuk: alo-kairu sinboliko bat ordaintzea, kulturabidea hartuz hizpalau elkarteren arteanhartzea nahiz eta gero ikastolarentzat

Batzukesaten dute

negoziaketetanbakoitzak beretikutzi egin beharduela, baina nikesaten diet ez

dela negoziaketakomertziala. Gu

hizkuntzaberreskuratzekoprozesu bateangara, eta hori

ezin da negoziatu

mixeletxeberri

Egun Seaskako le-hendakaria da MixelEtxeberri. Seaskaren31 urteko ibilbidea on-do baino hobeto eza-gutzen du, beti aritubaita han eta hemenlanean. Guraso izate-az gain, Kanboko ko-legioko Administra-zio Kontseiluko le-hendakaria izan zenbi urtez. Orain, Seas-kako lehendakaritzakargua duen honetan,Frantziako Hezkun-tza Ministeritzareki-ko negoziaketetanparte hartzea egoki-tu zaio. Oraindik a-maitu gabe dagoenprozesu horren berrieman digu. Argi esandigu ez dutelako nola-nahiko estatuturik o-nartuko, Seaskarennortasuna eta helbu-ruak ez baitira nego-ziatzekoak.

E

24 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001eko urria

Page 25: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

izan… Adibidez, Hendaian horrela egi-ten da, Baionako bi ikastolak ere egoe-ra honetan daude, Miarritzen eta Ustari-tzen ere bai, eta Donibane Lohitzuneneraikin zaharra da eta berri bat galde-tzen ari gara. Beste zenbait lekutan erai-ki eta gero lortu ditugu diru laguntzak.Baionako lizeoa ere herri komunitatebatek uzten digu. Ziburuko kolegioaalokatu egiten dugu, Donaixtikoa erepribatu batzuei alokatzen diegu. Kan-bokoa geurea da, Herri Urratseko di-ruarekin lekua eta materiala erosi etaauzolanaren bidez eraikia da.

1994tik gaurdainoko bilakaeranola ikusten duzu?

Nik uste dut ez dugula lanik egingeure garapenari buruz eta geure ere-dua finkatzeko bidean. Eskas hori sen-titzen dut. Ulergarria da egoera ikusirik,baina penagarria ere bai.

Dena den, urratsak ematen hasi zi-neten 1998an. Zerk bultzata?

Gauza hasi zen ikusiz ez ginela askogaratzen eta eskola publikoetan gelaelebidunak (B eredukoak) irekita dis-kurtso faltsua eratzen ari zela. Gure aur-

kako kanpainak segitzen zuten “hiz-kuntza indarkeriarekin lotuz” betiko le-loan. Beraz, guretzat egoera zaila zen.Gainera, hizkuntza indarkeria eta be-tiko gauzekin lotzen zuten, betiko le-loak.

Hori guztia kontutan hartuz, gureeredu eta ikastolei maila bateko ofizial-tasuna eskainiz, eraikuntzetan boterepublikoen inplikazio handiagoa bai-menduko zuen estatutu publiko batgaldetzea erabaki genuen.

Beraz, zuek abiatu zenuten nego-ziaketa prozesua, ez administrazioak.

Bai, guk beste herrialdeetako esko-lekin batera: Bretainiako Diwan, Kata-luniako Bressola, Okzitaniako Calen-drettak eta Alsaziakoak. Denok koordi-natuta hasi genituen elkarrizketak1998an. Egun batean integratzeko pro-posamena egin ziguten eta alsaziarrek,okzitandarrak eta katalanak eskapoegin zuten. Integrazioa hitza entzun be-zain laster alde egin zuten. Katalanekaurretik esperientzia txar bat izan zu-ten. Bazen integratu zen eskola bat etaasko galdu zuen; irakasle ez formatuakiritsi ziren, katalana ez zekitenak…

Bretainiarrek segitu egin nahi zute-la esan zuten, eta Seaskak ikusterat jo-ango zela erran zuen.

Elkarrizketek jarraitu egin zuten,beraz, eta integrazio protokolo bat es-kaini zuen Hezkuntza Ministeritzak.Bretainiarrek onartu egin dute. Bukatuez den protokolo bat onartu dute, arti-kulu guztiak idatzi gabe baitaude.Apustu bat bezala onartu dute, erranikizenpetzen zutela eta ondoren aitzina-tuko direla.

Aldiz, guk erran dugu hori ez delaonargarria, zeren eta ez dugu konfian-tzarik. Eta pentsatzen dugu arrazoia du-gula. Oraindik ez ditugu elementu guz-tiak, baina uste dut frogatuko dela arra-zoia genuela.

Zergatik ez da onargarria integra-zio protokolo hori?

Arrazoi bat baino gehiago dago. Le-henengoa zera da: murgiltze eredua-ren, hots, D ereduaren edo gure ere-duaren gutti gorabeherako ezagupen

aski ona egiten badu ere, ez du bermejuridikorik. Guk galdetzen dugu ber-mea, non gure eredua ez den ukitzenahalko; horrela da eta kito, ongi defini-tua gera dadin eskatzen dugu.

Bestela, Bretainian gertatu dena pa-satzeko arriskua dago. Gela bat irekinahi zuten eta auzapeza ados zegoen.Herriko Kontseiluan hasi dira mintza-tzen eta erabaki dute gela bat eskain-tzea, baina eskola publikoaren ba-rruan, elebakarrekin batera. Guk bada-kigu, eta idatzia da, D eredua ikastetxe-en logika dela, murgiltzea ikastetxemailan garatu behar dela. Horrelakogauzak oso arriskutsuak dira eta bada-kigu horrela izorratuko gaituztela.

Eskola publikoek ez dute D ereduaeskaintzen. Guk erraten diegu “eginezazue eta etorriko gara”, baina ez dutehori egin nahi.

Bigarren gauza Seaskaren lekua da.Erran nahi baita gurasoen lekua eta par-te hartzea kudeaketan. Guk gure ere-dua jarraitzen duen talde pedagogikoadaukagu eta zaindu nahi dugu, ez bai-tugu beraienganako konfiantzarik.Formazioa ere guk kudeatu nahi dugu,garrantzitsua baita irakasleen presta-kuntza. Eredua ongi da, baina hori atxi-kitzen duena irakaslea da eta irakasleakeredua atxikitzeko behar du formatu.Horregatik, irakasleen formazioan par-te hartu nahi dugu. Hezkuntza Ministe-ritzarentzat, ordea, oso bortitza da par-te hartu hitza entzutea.

Onartezina den beste puntu bat ga-rapena da. Guk gure eredua eraikitzeanahi dugu, eta aldioro zertarako sortu

61. zenbakia. 2001eko urria hik hasi ❘ ‚‚‚25

Page 26: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

ginen oroitarazi nahi dugu. Gu hizkun-tza berreskuratzeko sortu eta bizi gara,eta hori ahaztu egiten da protokolo ho-netan. Beste eskolekin parekatu nahigaituzte eta hori ezin dugu onartu. Ze-ren eta gure hegoa, gure filosofia hor-tan da. Ez gara erori behar bi hizkun-tzen oposizioaren diskurtsoan, ez. Gukerraten dugu haurrak elebidunak atera-tzen ditugula, bi hizkuntzen menpera-tze orekatuarekin. Baina gure desmar-txa da euskara berreskuratzeko. Eta ho-ri egiteko behar da gure eredua eskaini,baina eskaini denetan. Horiek nahi du-tena da gure eskola integratu eta kito,horretan bukatzen da. Eta hori ezin daonartu.

Integrazioa ulertzeko modu biikusten dira: bata, norberarena erres-petatuz era normalizatuan integra-tzea; eta bestea, beraien sistemansartzea.

Hala da, eta hori ez da negoziaketa.Batzuk esaten dute negoziaketetan ba-koitzak beretik utzi egin behar duela,baina nik esaten diet ez dela negoziake-ta komertziala. Gu hizkuntza berresku-ratzeko prozesu batean gara, eta horiezin da negoziatu; egiten da edo ez da e-giten. Esan dezatela, ez gezurretan ibili.

Bretainiarrak integratu egin dira.Gainontzekook zer egingo duzue au-rrera begira? Zer aukera ikusten ditu-

zue klabeak izan daitezkeen hurrengourteetan?

Bai, urte klabeak izango dira. Gukgaldetzen jarraitzen dugu. Abenduaren27an azken bilkura egin genuelarik,agindu zizkiguten emendakin edo ego-kitze batzuk guretzat, eta oraindik zaingaude. Deitu dugu behin baino gehia-gotan, ekainean berriz gutun bat idatzigenuen, eta orain berriro deitzen ari ga-ra bretainiarrek ukan dutena ofizialkiguri bildatzeko errateko. Eta hori badaazken hitza, azken eskaintza, erran de-zatela.

Eskaintza bere horretan manten-tzen bada, ezezkoa emango diozue,orduan.

Baldintza horiekin bai. Seaskakobulegoko 11 kidetatik batek ere ez duonartzen, eta pentsatzen dugu Ikasto-len Kontseiluak ere ez duela onartukoAzken erabakia Biltzar Nagusian hartu-ko dugu, eta onartzen ez bada bertze bi-de bat bilatzen saiatuko gara.

Zein bide izan liteke?Jadanik berriz bildu gara okzitanda-

rrak, alsaziarrak eta katalanak. HerriUrratsera gonbidatu genituen elkarre-kin lanean hasteko.

Beste eskaintzaren bat jasotzekoaukerarik ikusten al duzue?

Gu saiatuko gara. Guk pentsatzen

E

Gukpentsatzen

duguintegrazio basabatean sartugabe badirelabeste bideakestatutu bat

lortzeko. Behardutena

borondatepolitikoa da

mixeletxeberri

26 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001eko urria

Page 27: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

61. zenbakia. 2001eko urria ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚27

dugu integrazio basa batean sartu gabebadirela beste bideak estatutu hobeagobat lortzeko. Behar dutena borondatepolitikoa da.

Ikas-Bik galdetu du eskola publi-koetan D eredua emateko ahalmena,baina ez da erantzunik egon. Zer iritziduzu aukera horretaz?

Ez da horrelakorik gertatu, berrizdiot, sare publikoan D eredu bat sartze-ko borondaterik ez dago. Eta Hezkun-de aparato osoa ez da prest.

Ikastetxe elebidun publikoetaneta eskola giristinoetan euskara sar-tzeak murriztu al du ikastolek zekar-ten indarra?

Ez dut uste, benetan ez dut uste.

Baina ikastoletan iritsi zen mo-mentu bat ez zutela igoerarik izan.

Bai, baina arrazoia ez zen hori izan,euskararen aurka egindako kanpainabaizik. Hori izan da kaltegarria.

Hasieran bai, gure aurkako des-martxa zela pentsatu genuen, batez ereeskola publikoaren kasuan. Bainaerran behar da hor sartu diren irakasle-ak kontzientziatuta sartu direla. Nik ba-tzuk ezagutzen ditut eta nahi dute etaborondatea dute euskararen alde lanegiteko. Erakutsi nahi diete haurreieuskara ez dela eskolan soilik, baita ka-lean ere. Haiek egiten duten indarragarrantzitsua da eta alde horretatik po-sitiboa da.

Ari dira erraten ez dela aski egitendutena, gehiago egin nahi lukete, etahori ona da euskararentzat. Nahiz eta ezizan aski, hori elebakarrari kendua da.Gure etsaia elebakarra da. B eredua ezda gure etsaia, euskararen alde da nahi-tanahiez, ez da aski, baina pauso bat da.Hortik aterako direnak D D eredua es-katuko dute beren haurrentzat.

Gizartean nabaritzen al da elebita-sun horren aldeko jarrera?

Bai. Adibidez, Sarako eskola publi-koan iaz ez zen haur bat bera ere matri-kulatu A ereduan. Urruñan orain dela 3urte ireki zen ikastola eta ondotik esko-la publikoan gela elebidunak ireki di-

tuzte. Aurten eskola publiko horretakohaur kopurua eredu elebidunaren etaelebakararren artean erdibanatua da-go. Denbora gutxian aldatu egin daegoera, eta hori, nahitanahiez gure era-ginagatik da.

Seaskako ikastolak erreferentziadirenaren seinale.

Bai, gure lana ez da soilik haurrakelebidun onak ateratzea, motorra edoakuilua ere bagara. Jendea tiratzen du-gu eta hori ere oso garrantzitsua da.Iparraldeko euskalgintzaren mugi-menduan Seaska ikur ukaezina da,mugimendu gehienak Seaskatik sortubaitira.

Seaskaren ibilbidean 1994ko es-tatutua mugatzat jartzen duzu. Horrekzer esan nahi du, 1994ra arte barruraeta kanpora begira egiten zenutela laneta 94tik aurrera barruko antolaketa-ra begira jarri zinetela gehiago?

1994ko estatutuaren ondotik ikas-tolak autonomoago bilakatu dira berenfuntzionamenduan. Orduan, gutxiagosentitu da Seaska, jendea pixkat urrun-du egin da federaziotik. Horregatik, iazbezala, aurten ere saiatu nahi dut Seas-kako guraso berri guztiak biltzen eta es-plikatzen zer den Seaska, zer den joko-an, azken finean.

Baina ez al da ona ikastola bakoi-tzak bere autonomia izatea bere anto-laketarako?

Ez da txarra, baina ikastola batetikbestera ez dago desberdintasun handi-rik. Irakasleak administrazioak ordain-tzen ditu zuzenean, ez ikastetxeen bi-dez, eta Seaskak kudeatzen ditu. Seas-kari ematen dizkio eta berak egiten duantolaketa.

Hezkuntza Proiektua ikastola ba-koitzak ala Seaskak ezartzen du?

Ikastola bakoitzak bere EskolaProiektua du, baina Hezkuntza Proiek-tua Seaskarena da. Pedagogia Seaska-ren ardura da, gure estatutuetan horre-la idatzia da.

Guk gal-detzen dugubermea, nongure ereduaez den uki-tzen ahalko;horrela da

eta kito, ongidefinitua geradadin eska-tzen dugu

Page 28: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

28 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001eko urria

Pedagogia Fakultateko lan giroaOrotara 20 ikastaro eskaini zirenhiru

egoitzatan banaturik. Gehienak Peda-gogia Fakultatean kokatu ziren, ikastaroteoriko-praktikoak, alegia: Kohlberg,Musika Hezkuntza Berezian, HeziketaFisikoko irakasleen txokoa, Praktika psi-komotriza, Hizkuntza idatzia eta ikas-leen aniztasuna, Literatura eta hau-rren txokoa, Literatur txokoa: Lizardi,Mirande eta Sarrionandia, Idazkera“txarra?” Ez eskerrik asko, Niri ez zaitmatematika gustatzen, Heriotza hezi-ketan, egungo tabua?, Eskolak bakarrikezin… Familiak bakarrik ezin… etaNahigabe psikikoa bideratzeko inter-bentzio goiztiarra.

Ikastaro hauei dagokienez, oro har,jendea oso gustura gelditu zen.Ikastaroak onak edo oso onak bezalabaloratu zituzten. Kohlberg, Heriotzaheziketan, egungo tabua?, Hizkuntzaidatzia eta ikasleen txokoa, HeziketaFisikoko irakasleen txokoa, Eskolak ba-karrik ezin… Familiak bakarrikezin… ikastaroetan hizlarien mailaona, jakituria, gertutasuna eta egokita-suna aipatu zituzten. Literatur txokoaeta Nahigabe psikikoa bideratzeko in-

Ikasi eta edukiak jasotzeaz gain,euskal irakaskuntzan gabiltzanok el-kartu ahal izateko aukera eskaini zutentopaketok, eta horrek ere garrantzihandia du.

Topaketak antolatzeko garaianhezkuntza arloko hainbat erakundere-kin elkarlanean aritu gara; besteak bes-te: Pedagogia Fakultateko Hezkuntza-ren Teoria eta Historia Sailarekin, Mon-dragon Unibertsitateko Humanitateeneta Hezkuntza Zientzien FakultatekoHizkuntza Sailarekin, BergarakoUNEDekin, Ikas Pedagogia Zerbitzua-rekin, Pedagogia Aholkularitza Tekni-koekin (PAT) eta Ikastolen Elkarteare-kin. Aurrera begira elkarlan hori sendo-tu eta hedatu egin nahi dugu, euskalhezkuntzan gabiltzanon arteko inda-rrak batzeak denoi mesede egiten digu-la uste dugulako.

Ikasturte berriarekin batera, aur-tengo zenbait ikastarotako edukiakmonografikoetan bildurik argituratu-ko ditugu. Era berean, hurrengo topa-ketak antolatzeko lanean murgildukogara, baina aurretik, eta indarrak har-tzeko, uztaileko egun haiek gogoratu-ko ditugu.

AArrrraakkaassttaazz bbuurruuttuu zziirreennuuzzttaaiillaarreenn 33,, 44 eettaa 55eeaann hikhasi IIII.. UUddaakkoo TTooppaakkeettaa PPee--ddaaggooggiikkooaakk.. 2200 iikkaassttaarroottaanneettaa aarrrraattssaallddeekkoo ssaaiiooeettaannppaarrttee hhaarrttuu zzuutteenn 660000 ppeerr--ttssoonnaakk gguussttuurraa jjaarrdduunn zziirreenn,,eettaa hhiizzllaarrii eettaa aannttoollaattzzaaiillee--ookk eerree bbaaii.. BBiiggaarrrreenn uurrttee hhoo--nneettaann iikkaassttaarroo aauukkeerraa uuggaa--rriiaa eesskkaaiinnii ggeennuueenn eettaa jjeenn--ddeeaakk bbaatteerraa bbaaiinnoo ggeehhiiaaggoo--ttaarraa jjooaatteekkoo iinntteerreessaa aaggeerrttuuzzuueenn.. OOrroo hhaarr,, eerraannttzzuunn eettaahhaarrrreerraa oonnaa iizzaann dduuttee.. HHoo--rrrreeggaattiikk,, eesskkaaeerraakk jjaarrrraaii--ttzzeenn bbaallddiinn bbaadduu eettaa jjeennddee--aakk ppaarrttee hhaarrttzzeekkoo iinntteerreessaammaanntteennttzzeenn bbaadduu,, ddaattoozzeennuurrtteeeettaann ttooppaakkeettaakk aannttoollaa--ttzzeenn jjaarrrraaiittuukkoo dduugguu..

II. Topaketa Pedagogikoakarrakastaz burutu ziren

Page 29: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

61. zenbakia. 2001eko urria hik hasi ❘ ‚‚‚29

terbentzio goiztiarra ikastaroetan ko-ordinatzailearen hurbiltasuna eta par-taidetzaren aberasgarritasuna baloratuzituzten. Zenbait ikastarotan espazioatxikiegia izan zela azpimarratu zuten.Banatutako materiala gustura jaso zen,baina askok gehiago eskatu zuten. As-ko baloratzen da ikastaroaren edukiakbilduta banatzea, gerora erabilgarrisuertatzen baita. Ikastaro gehienetanjarraipena eskatu zuten, eta horrek argiuzten du jendearentzat interesgarriakdiren gaiak landu zirela.

Teknologia Berrien erakargarrita-suna

Informatika arloko lau ikastaroakInformatika Fakultatean egin ziren:Web orria lantzen, Aldizkari elektroni-koaren prestaketa, Kliketa Ipuin multi-mediak sortzen, “Fabula proiektua”.Ikastaro hauek eskatzen duten azpiegi-tura dela-eta, mugatuak izan ziren, etaeskaera guztiei erantzun ezinik geldituginen. Informatika alorrean irakasleenaldetik dagoen eskaera eta ikasi nahiahandia diren seinale.

Ipuin multimediak sortzen, “Fabu-la proiektua”izeneko ikastaroan azpie-gitura arazoak egon ziren, hots, eska-nerrek, sareak, grabagailuek…. ez zu-ten ondo funtzionatu, eta ondorioz ezziren aurrez pentsatutako gauza guz-tiak landu. Beste hiru ikastaroetan, al-diz, ez zen horrelako arazorik sortu etabalorazio oso ona egin zuten hartzaile-ek. Irakasleak jantziak eta oso onak zi-rela azpimarratu zuten, eta antolaketaeta planteamendua egokiak zirela. De-na dela, ikastaro trinkoegiak suertatuziren zenbaitzuen iritziz, hau da, egungutxitan eduki asko jaso zuten, lan errit-moa azkarra izan zen. Askok eskatu zu-ten ikastaro hauen errepikapena edotajarraipena.

Gorputza mugitzeko gogozHirugarren multzoa osatzen zuten

ikastaroak espresioari lotutakoak izanziren: Plis-plast(h)ik(h)asi… Plastika,

hizkuntza eta dramatizazioa uztar-tuz, Munduko dantzak, Eutonia etaEuskaraz aritzeko kantak eta jolasak.Ikastaro horien berezitasuna praktiko-tasuna da eta horixe da, hain zuzen ere,hartzaileek baloratu zutena, beste gau-za batzuen artean. Partaidetza eta talde-ko giro ona ere aipagarri izan ziren. Etahori lortzeko emaileen gaitasuna eta di-namikotasuna ere bai.

Aurkezpen ekitaldiko hitzaldiaTopaketen aurkezpen ekitaldia uz-

tailaren 2an egin zen Gipuzkoako ForuAldundian eta Joxerra Garziak hitzaldibat eman zuen. “Motiboezagupenarenzioak” izan zen hitzaldiaren titulua etahizkuntzaren berezko ikasketa proze-suko motibazioaz, ezagutzaz eta erabi-leraz jardun zen. Gaiaren interesgarri-tasuna ikusita, egokia iruditu zaigu hi-tzaldia zuenganatzea eta ondorengoorrialdeetan daukazue.

Page 30: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

30 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001eko urria

Amak dioenez, gure herriko apaizbatek honela hasi omen zuen behin be-re sermoia: “senideok, hitz egiten hasibaino lehen gauza bat esan nahi di-zuet”. Nork esan du miraririk ez delagaur egun egiten? Gure herrian bai,behintzat, hitz egiten hasi baino lehenzerbait esatea mirari peto-petoa baita.

Ez dakit berak bazekien, baina arra-zoi zuen, hala ere, apaiz hark. Ahoa za-baldu baino ere lehenago ari gara gau-zak esaten, komunikatzen. Errepara ie-zaziozue gaur hona ekarri dudan itxu-rari. Arropa jakin bat hautatu dut oka-siorako, bai-bainekien hizketan hasibaino lehen egina izango zenutela, be-giz, niri buruzko lehen juzkua. Zarpai-legi agertzea txarra da, eta dotoreegi,berriz, hobea ez.

Ez da erraza hau bezalako hitzaldibat hau bezalako toki batean eta gaurbezalako egun batean egitea. Esan be-harrekoa ustez garbi samar izanik ere,esateko moduan dago koxka, gehiene-tan bezala.

Ze tonu, ze hizkera-erregistro, ze ja-rrera ote nituen gaur hemen mintzatze-ko egokienak?

Hasiera-hasieratik erabaki beharizaten baitira horrelako kontuak. Ez daaski gaiaz apur bat jakitea, edo dezente,edo asko. Jakin beharreko guztia jakin-da ere pot egin liteke gainerako kon-tuoi behar bezalako arretarik emanezean.

Hasiera bera izan ohi da erabakiga-rriena, hor finkatzen baita hitzaldiakizango duen tonua. Horregatik hasinaiz Legazpiko apaiz hura bezala, esanbaino lehenago esaten. Nire kasuan,hainbat hasiera-modu nituen aukeran:

A: Agintari jaun-andre txit gorenok;Hik Hasiko antolatzaile adeitsuok;ikastaro honetako partaideok; jaun-an-dreok, agur t´erdi.

B: Epa, zer moduz? Ederra giroa, e?Har nitzakeen erregistroen arteko

bi muturrak dira horiek. Aukeran for-malegi bata, bestea aukeran pasotegia.Ez da testua bakarrik, testu hori esatekomoduak testuak berak adinako garran-tzia du-eta.

Kontuak kontu, hasi egingo naiz,iruditzen bazaizue. Eta bestela ere bai.Euskararen eta euskarazko hezkuntza-ren inguruko kezkak berdindu egiten

gaituela esango nuke hemen bildutakoguztiok, agintari, antolatzaile zein oi-nezko soil. Kezka horrek, eta kezka ho-rren zenbatekoak, udako oporrei pus-ka bat kentzerainoko kezka izatea gu-rea. Beraz:

Kezkakide saiatuok, arratsalde on:

1. Motibazioa, ezagutza, erabilpena.Egokia iruditzen zait hizkuntza jabetza-ren kontuetan erabiltzen den hirukoa:motibazioa-ezagutza-erabilpena. Hiruparametroak dira garrantzizkoak, etaordena ere, begiratu batera, egokia di-rudi: motibazioren bat behar da zerbaitbehar bezala ezagutzeko ahaleginaegiteko, eta zerbait dakienak baino ezdezake dena delako hori erabili. Hiz-kuntza naturalen berezko jabetze-pro-zesuan ere argi eta garbi ikusten da horihorrela dela.

2. Moti-ezagu-erabil-pena. Aitortu,mundu guztiak aitortzen du hiru para-metrook elkarri eragiten diotela eten-gabe. “Elkarri eragiten diotela” esanda,ordea, badirudi zer independienteak-edo direla parametrook, garai bateko

Motiboezagupenaren zioak

Joxerra GARZIAEHUko irakaslea, bertsozalea eta idazlea

Page 31: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

61. zenbakia. 2001eko urria ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚31

osasuna-dirua-maitasuna hiruko don-tsu haren antzera. Eta ez da horrela. Ga-rai bateko moduan esateko, harremandialektikoan daude hiru parametrook.Legazpiko apaizak bestela azaldukozukeen kontua: hiru gauza izanik ere,gauza bakar bat dira. Motibazioa, esate-rako, ez da ezagutzarako komenigarri,ezinbesteko baizik. Bestalde, garbi da-go ezer jakin gabe ez dagoela hizkuntzaerabiltzerik. Baina hori bezain egia daerabili gabe ez dagoela hizkuntza eza-gutzerik. Eta erabiltzea bera da, gaine-ra, hizkunaren motibaziorik behinena.Nola erabiltzen den, hori da kontua.Hizkuntza jabetze prozesuko hiru pa-rametroon arteko elkar-eraginarena,esan bezala, kontu arrunta da hemenbilduta zaudeten guztiontzat, badakithori. Nago, ordea, teoria egoki horrekmerezi lukeen bezalako praxitik osourrun ote gabiltzan alor gehienetan.

3. Igerian. Hitzaldiaren hasieranhainbeste lagundu didan apaiza gogo-an, parabola txiki bat kontatuko dizuet.“Igeri egitea modan jarri zen garaian, gi-zon batek igeri eskola bat antolatu zuen,hortik irabazi ederrik izango zuela sine-tsita. Pedagogian eta didaktikan adituazenez, garrantzi handia eman zion ige-rian ikasteko metodoari. Motibazioaribere garrantzia ematen zion, noski: ma-trikulatzen zitzaion orori sekulako datumordoa ematen zion igerian jakitearengarrantziari buruz. Sariak ere ematen zi-tuen, igeri grina suspertzeko. Ezagutza-ri dagokionez, igerian egiteko behar di-ren mugimendu guzti-guztien berriematen zien, hasiera-hasieratik, bereikasle aldez aurretik horrela motibatuei.Zehatz-mehatz azaltzen zizkien urarenosagaiak eta ezaugarriak, nola kimiko-ak hala fisikoak. Ezagutza hori guztia,hori bai, lehorrean jasotzen zuen ikasle-ak. Nolanahi ere, erabilera zen eskolahartako azken helburu eta motorra. Ge-ro, ikastaroa amaitutakoan, uretan sartueta ikasitako guztia aplikatuz gero, aisemoldatuko ziren noski ikasleak”.

4. Hiru sendabide. Igerian horrelairakatsi nahi izatea ez zaio noski inoribururatzen. Barregarria litzateke. Hiz-kuntzari dagokionez, berriz, horrelaxegabiltza: igeri egiten lehorrean irakas-ten. Barregarri. Edo negargarri, nahiduzuen bezala. Ondorioa, begi bista-koa da: galera handi samarra hautema-ten dugu guk geure aurrekoekiko adie-razteko gaitasunari, hizkuntzaren era-ginkortasunari dagokionez. Tamalez,hiztun aski egokiak garela uste dut neu-re belaunaldikook, belaunaldi gaztea-gokoen aldean. Soziolinguisten bai-korkeria gorabehera, bada hor gaitz batlarria, eta uste dut hori dela hasieran ai-patutako kezkaren jatorria. Izan, hiruerakunde handi eta eraginkor ditu gi-zarte modernoak (gizarte guztiek, edo-zein gizarte modernok) bere gaitzakkonpontzeko, hizkuntzari dagozkio-nak barne: 1) Inguru hurbila (etxe-kale-ak), 2) Eskola (unibertsitatea barne),eta 3) Hedabideak. Oztopoak oztopo,geure esku daude hirurak, neurri handibatean behintzat. Hala ere gaitza horbadago, ezin izango diogu erru guztiakanpoko etsaiari egotzi. Zeinen erosoaden, ordea, beti inoren errutzat jotzeanor beraren gaitzak eta akatsak.

5. Zuzen-on-egoki.Hizkuntza batenegoeraren diagnosia egiterakoan, biazterbide nagusi daude aukeran: kuan-titatiboa eta kualitatiboa. Kuantitati-boa, soziolinguistikoena eta politikoe-na, oro har, kantitatean oinarritzen danoski. “Begira zenbat jende matrikula-tu den D ereduan. Begira zenbat bideseinale euskaratu diren bazterretan.Begira zenbat ordu emititzen dituenETB batek”. Beste bidea, kualitatiboa,kalitatearena da. Jakina, normala daorain arte kantitatearekin arduratu iza-na nagusiki: masa kritikorik ez duenhizkuntzak alfer-alferrik du kalitatea.Muturrera eramanda, hiztun bakarra-ren hizkuntza kalitatea oso gauza anek-dotikoa da. Bestalde, hedatu ahala kali-tatea galdu egiten da. Kontua da norai-no utzi behar zaion kalitateari jaisten.Euskararen kasuan, uste dut masa kriti-ko hori harrapatu dugula, eta heldu de-la kalitateari lehentasuna emateko or-dua. Geroko, alegia Euskal Herria guz-tiz euskaldun dezagunerako, utziz ge-ro, berandu izango da. Euskara heda-tzen ari ginelakoan hainbeste ahaleginegin, eta konturatuko gara zabaldu du-gun hori euskararen antzeko zerbaitbai, baina euskara ez dela. Eta, okerra-

Page 32: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

32 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001eko urria

goa dena, ez duela balio hizkuntza ba-tek balio behar duenerako. Kalitatea-ren hori, ordea, ez da hasiera batean di-rudien bezain erraza. Hiru maila daudehor ere: 1) zuzen-ez zuzen, 2) on-ez on,eta 3) egoki-ez egoki.

6. Zuzen. Euskaltzaindiaren azkenarauen araberako euskara litzatekeeuskara zuzena, horrelakorik posiblebalitza. Ez denez, ordea, honako hone-kin etsi behar: Euskaltzaindiaren az-ken-aurreko erabakien araberako eus-kara da euskara zuzena. Idatzian, hau,hori eta hurahatxerik gabe ez dira zuze-nak.Motxilaere ez da zuzena. Zerbezaere ez. Ezta kotxeere. Ahoz eta jendau-rrean ari garelarik, jaun eta jabe ez dazuzena. Yaun eta yabeda zuzena.

7. On. Euskal senaren araberakoeuskara da euskara ona. Euskara bat li-teke zuzena eta ez ona. Esaterako, ho-nako bi esapide hauek: 1) Entrenatzai-lea, zirkunstantzia aurpegiarekin aterazen aldageletatik, eta 2) Entrenadorie,halamoduzko aurpegixaz urten zebanbestuarixotik.

8. Egoki. Bere xederako egokia de-na da euskara egokia. Horrela esanik,badirudi tautologia edo Pernandorenegia baino ez dela definizio hori, bainaegokitasuna horrela definitzeak hona-ko galdera hau dakar berehala: eta zeinda, ba, hizkuntzaren xede hori? Eta ho-rren erantzuna zera da: hizkuntzarenxede printzipala ez da, sinetsarazi nahiizan diguten bezala, informazio trukesoila, ez da hau behatza da, ni Tar-zan/zu Jane esatea. Tximu ginatekeoraindik hori baino premia larriagorikizan ez bagenu hizkuntza asmatu eta gi-zaki bihurtzeko. Utikan, etorri maitea,eman, tori!… tankera horretakoak iru-dikatzen ditut nik lehen tximu hiztunenestreinako hizkuntza ekintzak. Hiz-kuntzaren xede nagusia ez baita infor-mazio truke soila, eragitea baizik: bes-teeengan eragitea. Alegia: bestea alaizein trista araztea, bestearengan hase-rrea piztea, geure bizipenak bestearenbizipen bihurtzea, bestearen ikuspegiageurera behartzea… hori dugu xede,hamarretik hamaikatan, hitz egiten du-gunean. Eta hizkuntza kontuetan kali-tatearen ordua dela esan badut, esandezadan orain egokitasuna dela, kali-tatearen barruan, gauza guztien arda-tza. Dudarik gabe, egoki ez ezik ona ba-da, eta on ez ezik zuzena bada, hainbathobe. Baina egoki-ez-zuzenaren etazuzen-ez-egokiaren artean aukeratubehar bada, egoki-ez-zuzenaren aldeegin behar genuke beti ere beti. Ez ape-ta hutsez, ordea. Zuzentasuna hartzenbada ardatz nagusitzat, zuzentasunabaino ez da lantzen, eta hori ere ez be-har bezala, akats ortografikoak lekuko.Ontasunetik, berriz, zuzentasuna erelandu liteke. Eta egokitasunak egokie-ra egokia ematen du hirurak ala hiruraklantzeko. Zuzentasuna eta ontasunaezagutzari dagozkio, korpus teorikomoduan hartzen du hizkuntza. Egoki-tasunak, berriz, bere baitan du motiba-zioa ere, tresna moduan ulertzen baituhizkuntza: eragiteko tresnatzat, arra-kastarako bidetzat. Horixe da, beraz,

hartu behar genukeen bidea: egokita-sunarena. Ikus dezagun nola gabiltzangure gaitzak sendatzeko ditugun hiruguneetan: etxe-kalean, eskolan eta he-dabideetan.

9. Etxe-kaleak. Kanpotik eragitekogunerik zailena da, berez, inguru hurbi-leko hau. Berez direnak baitira etxeaeta kalea, hizkuntzari dagokionez: abe-ratsa Ataun, Bera edo Lekeition, etsiga-rria Barakaldo, Tafalla, Baiona edo Iru-nen. Beste bi guneak, eskola eta heda-bideak, gune ez ezik tresna ere badira,eta hain zuzen etxe-kaleak kale egitenduten lekuan dira premiazkoen. Era-kundeei dagokienez, zaila da etxe-ka-learen inguruko ekintza planifikaturikaurrera ateratzen. Egokitu zaigun unehistorikoan, pazientzia da, seguru as-ko, gune honetarako dugun armarikeraginkorrena. Erakundeek, hori bai,sortzen diren herri-ekimenei nola edohalako bultzada ematea komeni da.Urrutira gabe, Foru Aldundi honekematen duen sari bat horrela ulertze-koa dela esango nuke. Antoine Abba-die sariaz ari naiz, aurten Lasarte-Oria-ko Ttakun elkarteari eman zaiona, etalehenago, besteak beste, Arantzazukoegutegiari eta Arrasate Euskaldun De-zagun erakundeak jaso zutena. Aipa-

Etxeak etakaleak eskainibehar bai bainaeskaintzen ezdutena eskainibehar luke gureegoeran esko-lak. Alegia, ego-era komunikati-boak sortzekosaiolekua beharluke izan.

Ezagutza hutsa-ren gaineran

eraikitako esko-la da, oro har,

gurea. Ez dakitzergatik harri-

tzen garen geroikasleen motiba-

ziorik ezaz.

Page 33: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

garri, laudagarri eta sarigarri iruditzenzait, zinez, horrelako elkarteen lana.Hala ere, esan bezala, etxe-kalean era-giteko aukera murritz samarra da. Hiz-kuntza politikak, beraz, eskola eta he-dabideak ditu bere zutaberik behinen,etxe-kaleak ez bezala, eskola eta heda-bideak guztiz egituratuta baitaude, eta,nahi izanez gero, errazago baita horie-tan eragitea. Lehen esan dudan bezala,gune ez ezik, tresna ere badira hizkun-tzaren normalizazioan.

10. Eskola. Eskola diodanean, hez-kuntza sistema osoaz ari naiz. Ez naiz i-tzulinguruka ibiliko. Euskarari dago-kionez, lastimagarria iruditzen zait har-tu dugun bidea. Normaltasun itxuraegin nahi dugu, eta hori da normala ezdenak anormalago izateko duen bide-rik onena. Egia esan, bost axola zait nirietxeak eta kaleak euskaldun peto direninguruetan eskolan zer egiten den.Gertatzen dena da, ordea, oso toki gu-txi geratzen dela horrelakorik. Eskolakaspalditxo utzi dio gizarte modernoe-tan ezagutza leku garrantzitsuena iza-teari. Eskolatik baino areago, lagunar-tetik eta hedabideetatik jasotzen ditugaur egun gazteak bere irizpide etiko,estetiko eta ezagutzazkoak. Hori halada, eta mundu guztian da hala. Euska-raren kasuan, ordea, bi aldiz da hori ho-rrela. Etxeak eta kaleak eskaini beharbai baina eskaintzen ez dutena eskainibehar luke gure egoeran eskolak. Ale-gia: egoera komunikatiboak sortzekosaiolekua behar luke izan. Legearen ai-tzakiarik ez dago: legea askoz jatorra-goa da kasu honetan darabilgun prakti-ka baino. Legeak dioenez, hizkuntzaeskola orduen hiru laurdenak, lautik hi-ru, trebetasunak lantzeari eskaini be-harko lizkioke, gehien jota, eskolak, etabat bakarrik paradigma eta meta-jardu-nari. Hizkuntza tresna moduan mende-ratzen ez duen ikasleari, menderatzenez duen tresna horri buruzko hausnar-keta eskaintzen dio batez ere eskolak.Ez dakit zergatik harritzen garen gero,

D ereduko ikasle horrek erdarara jo-tzen badu gero. Joko ez du, ba? Gauzaaspergarriak ikasteko traste higuinga-rria baino ez da euskara gure eskoletangaur erabiltzen den moduan. Errua,esan bezala, ez da legearena. Ez eta e-goerarena berarena bakarrik ere. Iner-tzia handiak daude eskolan. Bai eskolapublikoan, bai ikastoletan, bai uniber-tsitatean. Profesionaltasunari emanzaio lehentasuna, edo, hobeto esan,profesionaltasun mota jakin bati. Auto-nomiarik eza arazoa da noski. Bainaarazo nagusia beste bat da: geure eskudugun alorrean ere gaizki ari garela,alegia. Hizkuntza eskolak paradigmenarabera antolatzea erosoagoa zaigu.Asko luzitzen du urriaren 14ean hama-bostaldian zintzaizkiokete landukoduela aldez aurretik dakien irakasleak.Hizkuntza eskola orduak komunikazioegoerak sortzeko erabiltzen dituen ira-kasleak, berriz, ez daki noiz landukoduen adizki hori, ez daki adizki hori lan-duko duen ere. Gure sisteman, ez daprofesional ona. Profesional onak irai-

lean jakin behar du noiz landuko di-tuen zintzaizkiokete, noiz mendi-men-dik-mendiri-menditatik, noiz zenieza-dake. Bost axola ikasleak formok guz-tiok zertarako diren ez badaki ere. Eza-gutza hutsaren gainean eraikitako es-kola da, oro har, gurea. Ez dakit zergatikharritzen garen gero ikasleen motiba-ziorik ezaz. Bidenabar: hizkuntza ego-kitasunetik, komunikazio beharretatiklantzen duen irakasleak sekulako lanaegin behar izaten du, mar-mar gaiztoenkontra ez gutxitan. Ez da txantxa egu-nero-egunero egoera komunikatibobat sortzea. Eta beharbada, urte guztia i-kasleen adieraz-premien inguruan jar-dun eta gero, ez du zintzaizkiokete be-zalako adizkiren beharrik izango, etaez du horrelakorik aipatu ere egingo.Seinale txarra, bai. Baina zintzaizkioke-te horrentzat, ez irakaslearentzat. Ego-era komunikatiboak sortzeko bide ba-karrik ez dago: izan liteke bertsoa, edoantzerkia, edo irratia, edo beste edo-zein. Kontua da ikasleari axola zaizkionkontuak adierazteko aukera ematea.

61. zenbakia. 2001eko urria ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚33

Page 34: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

34 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001eko urria

kolan antolatu dugun anabasatik irtete-ko, borondatea da beharrena. Sistemagarrantzitsua da noski, baina asko dagoirakasle bakoitzaren esku, ez dudarikegin. Irakasle ez ezik guraso zaretenoknik bezain ongi dakizue hori.

11. Hedabideak.Euskarak hedabide-etan duen presentzia txikia da oso, etabadirudi txikiago izango dela aurreran-tzean: dozenaka egunkari, beste hain-bat astekari, ehundaka telebista-kate,milaka irrati-emisora ditugu aukeran,eta oso gutxi dira euskarazkoak. Horbadagoke zer kritikatua eta zer eskatuafranko, eta horretara mugatzea litzate-ke erosoena. Zer egiten dugu, ordea,geure esku dauden hedabideetan? Ger-tuenetik ezagutzen dudana baino ez ai-patzearren, EITB, garbi dago utzikerianabarmenez jokatu izan duela orain ar-te behintzat, hizkuntza kontuetan. Aregehiago, langile soilon eskaerei en-tzungor egin izan dio behin bainogehiagotan, esatarion euskara nor be-raren esku utzirik. Eta hemen ere, esko-lan bezala, euskararen profesional ha-lamoduzko asko sortu da: ez dira gutxieuskaratik bizi bai, baina lan orduetanbaino erabiltzen ez dutenak euskara.Denak gaitasun handiko balira ere, ezlitzateke nahikoa izango. Batez beste-ko mailatik goragoko jarduna eskatubehar zaie euskarazko komunikabide-ei, horretarako sortu genituen-eta, bes-teak beste.

Euskadi Irratian hasi berria nin-tzen,1983ko uholdeak gertatu zirene-an. Esatari bakoitzak bere hautua eginzuen: uholde, ojolde, urixola… Ez dutzalantzan jarriko hautu bakoitzarenegokitasuna, baina garbi dago aukerazuzen guztiak erabiltzea ez dela ego-kia, estandarizaziorako aukera zapuz-ten baita horrela jokatuta.

Beste hainbeste gertatu zen uhol-deen ondorio lazgarriak pairatu beharizan zituztenak izendatzerakoan:gaitz/min/kalte hartutakoak, kalte-tuak… denetik erabili genituen. Auke-

ra guztiak erabilita, bakar bat estandari-zatzeko aukera galtzen da, ordea. Etahorrek ondorio nabarmenak ditu gero.Esaterako, poema negarti (eta negarga-rri) bat idatzi nahi duen poeta kaxka-rrak ez du aipatu sinonimoetan katas-trofearen oihartzunik ekarriko dionik:“Idatz ezazu nire izena zure maitasunakkaltetutakoen/moin hartutakoen/gaitzhartutakoen zerrendan”. Erabili zirenguztiak egoki balira ere, egoki asko era-biltzea baino egokiago zatekeen dene-tan desegokiena bakarrik erabiltzea.

Futbol komentaristak kontratatze-ko irizpideak ere hor daude: hegaleta-tik jokatu behar dela esateko ez da fu-tbol ezagutza handirik behar. Zergatikgarai batean eliteko jokalari izandako-ak aukeratzeko mania hori? Zergatik ezaukeratu hirugarren mailako entrena-tzailea izanik hiztun egokia den ko-mentarista? Irizpide lehia dago hor,noski: audientzia ala hizkuntza norma-lizazioa.

Entrenatzaile aukeratu dute heda-bideak, ahal dela Tolosako erara ahos-katuta, entrenadorie erabiltzen dutenhiztunen txundigarri. Horretan bai esa-neko eta zintzo garela: begira nola na-gusitu zaion partida hitza partidu anti-gualekoari. Baina horiek guztiak azale-ko kontuak dira, azken batean, eta na-go hortxe amaitzen dela batzuen ahale-gina eta ardura. Gaztelania dabil sarrieuskarazko hedabideetan, euskarazkolexikoaren jantzi setazkoa jantzita, bai-na beti bezain tximino. Badakit ezinzaiola mundu guztiari eskatu Euzkitzeedo Xabier Usabiaga baten mailarik.Baina gutxieneko langa bat jarri beharlitzateke, eta muga hori entzulearenerosotasuna da: eroso sentitzeko esku-bidea du entzuleak. Eta nik, egia dio-tsuet, izerdi patsetan jartzen nauteEITBko esatari batzuek, esaldia abiara-zi eta amaitu ezin dutela somatuta.

Euskarazko hedabideak, gutxi etaantonomasikoak dira: telebista Tele-bista da, egunkaria Egunkaria. Argiabakarrik geratzen da hortik kanpora.

Eta adierazi behar horretan, aurki azal-duko zaio ikasleari ezina. Eta amorratuegingo da. Hori da une egokia, paradig-mak eta enparauak erabiltzekoak. Ezordena ontologikoak hala eskatzenduelako, baizik sortu den premia horiasetzeko baliagarri diren neurrian.Adizkiak, esamoldeak, lexikoa, erre-gistroak, baliabide poetiko erretoriko-ak… antzeko premiei erantzuteko gubaino lehenagoko hiztunek asmatuta-ko irtenbideak baino ez dira, azken ba-tean. Alegia: txorakeria galanta delametafora zer den azaltzea neskak—edo mutilak— liluratzeko modukometaforak sortzeko gaitasunik ez duenikasleari. Ikuspuntu horretatik jardu-nez gero, zuzentasuna eta ontasuna erelandu litezkeela nioen lehenago. Etaegia da. Limurtu nahi duenaren begiakilargiarekin parekatu nahi dituenariesan egin behar zaio ilargi hatxerik ga-be idatzi behar dela, oraingoz behin-tzat. Hobe, hala ere, esaten bazaio li-murtu nahi dugun hori haserretu egin-go zaigula haren begiak hildako argiadirela esaten badiogu. Seguru ez zaiolahalakori berehala ahaztuko ilargia ha-txerik gabe idatzi behar dela. Unibertsi-tatean nabil ni, eta zuek ere badakizuezuzentasuna baino lantzen ez duen gu-re sistemaren emaitza zer den: folioko40 akats ortografiko, hor nonbait, hor-tik gorako kontuak ez aipatzearren. Es-

Euskarahedatzekoahaleginean,kalitatezazahaztuxeakote gabiltzan,hori da nirekezka.

Page 35: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

Proportzioan, Egunkariak ahaleginhandiagoa egin du hizkuntza kontue-tan EITBk baino. Ez dakit, ordea, egoki-tasunaren parametrotik aritu izan oteden beti, ala gehiago zuzen-ontasune-tik. Normala ere bada: debaldeko sus-moen pean sortu zen, eta zintzo agertubeharra zeukan.

Horrez gainera, tokian tokiko pren-tsa geratzen zaigu, euskarari dagokio-nez. Eta, zenbait tokitan aipagarria dazinez egin den ahalegina. Gertuko al-bisteak eskaintzeko modurik onenagertuko hizkera da noski, eta hori da to-kian tokiko prentsak, oro har, egokirojorratu duen bidea. Bada ordua hizkun-tza egokiaren kontu hori arilarien gaita-sun profesionalarekin parekatzeko.Komunikazioan diharduen batentzat,hizkera egokia ez da hizkuntza kontusoila, gaitasun profesionalaren oinarri-oinarria baizik. Eta, ustez, komunika-zioan dihardute kazetariek, eta mai-suek, eta politikoek, eta abokatuek, etabeste hainbatek.

12. Kontuak ateraz. Ahalegin han-diak egin dira joan deneko 20 bat urte-on hizkuntza politikaren alorrean. Ga-lesen egon berria naiz, Europako hiz-kuntza txikien arteko bilkura batean,eta han inbiriz begiratzen ziguten de-

nok euskaldunoi, Autonomia Elkarte-ko euskaldunoi behintzat, hizkuntzapolitikari dagokionez. Denek, katala-nek salbu, noski. Nolanahi ere, nago ezote garen azken 20 urteon sortu ditu-gun bitartekoak oker erabiltzen ari.Euskara hedatzeko ahaleginean, kali-tateaz ahaztuxeak ote gabiltzan, hori danire kezka. Eta, kalitateari begiratzenzaion apurretan ere, zuzentasunari be-giratzen zaio gehienbat. Inoiz edobehin, ontasunari. Bi adibide: 1) etxe-kalekoa: “herdoil ezinezko altzairuzkoestalkiari zeure alderantz tira egin ie-zaiozu”, beharrak eraginda emaku-mezkoen komunean sartu eta hangokontainertxoan neure begiz ikusita;euskara zabaltzen ari gara, bai, bainazabaldu behar horretan ez dakit komu-neraino iritsi garen, edota, besterik ga-be, kaka egiten ari garen. 2) hedabidee-takoa: “honaino iritsi gara”, EITBrenkanpainan agertzen dena; nire arazoa i-zango da, baina esan nahi denarenkontrakoa ulertzen dut nik eslogan ho-rretan: aski dugula, alegia, ez dugula u-rrats bat gehiago egingo. 3) eskolakoa:supergosea daukat, esaten duen ikas-leari kontu hartzen dio berehala irakas-leak: supergose naiz esan behar da;ikaslearena bezain desegoki, ahul etaantzu, baina, hori bai, dotore jantzita-

koa. Zergatik ez krokodilo bat jangonuke oraintxe ezkata eta guzti? Edo,oraintxe ez daukat, ba, nik, gose ma-kala. Oker ari gara, alferrikako neke etagastutan sartuta. Eta txarrena da alferri-kako dena kaltegarria dela hizkuntzakontuetan. Gero, jakina, hizkuntza ara-zoak konpontzeko ditugun tresna na-gusietan huts egiten dugunez, kanpo-tik erremediatu behar izaten dugu oke-rra. Eskolorduz kanpoko ekintzak, edoaisialdirakoak antolatu behar izaten di-tugu, gastu batekin egindako okerrabeste gastu batez konpontzeko. Hiz-kuntza berariaz lantzeko lekuetan ezbaikara behar bezala arduratzen moti-bazioaz, kanpoan bilatu nahi izaten du-gu motibazio hori. Hizkuntzari dago-kionez, ordea, hizkuntzaren baitan da-go, gauzak behar den moduan eginezgero behintzat, motibazioa. Horretara-ko, ordea, tresnatzat hartu behar genu-ke hizkuntza. Bestela esanda, egokita-suna hartu behar genuke beti ere geurejardunaren ardatz nagusitzat. Hizkun-tza guztietan da hori horrela. Euskara-ren kasuan, berriz, are gehiago.

13. Hiru aro. Adituek diotenez, gizazibilizazioaren hirugarren aroan bizigara. Hauek dira fase edo aldiok. 0) Kei-nu-imintzioetatik fonaziora (30.000 bat

Zuzentasunaeta ezagutza

ardatz nagusidituen eskola

eratu dugu.Ontasunari gutxi

eta egokitasu-nari batere ez

zaio begiratzen.

61. zenbakia. 2001eko urria ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚35

Page 36: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

36 ❘ hik hasi ❘61. zenbakia. 2001.eko urria

urte), 1) Fonaziotik idazketa asmatu ar-tekoa duela 2.700 bat urte, 2) Idazketaasmatu zenetik XX. mendearen honda-rrera artekoa, tartean inprenta sortu ze-larik (XV. mendean), eta 3) Handik ho-nakoa, Telepolis deitu dezakegunaroa, telematika eta hedabide berriekegituratutako gizartea. Hirugarren arohonen ezaugarri guztiak ezin aipa di-tzaket hemen, baina badira bi, ari gare-naren harira ezin aipatu gabe utzi ditu-danak: 1) Informazioaren gizartean,arazoa ez da informaziorik eza, infor-mazio gehiegizkoa baizik. Informazioanola eskuratu baino edonoren eskuradagoen informazio oldea nola kudea-tu, hori da arazoa. 2) Hedabide berriekhankaz gora jarri dituzte adituen orainarteko eskema guztiak ahozko/idatziz-ko bikoari dagokionez.

14. Eskola zertarako. Guk ezagutu—eta pairatu— dugun eskola ezagu-tzaren trasmisio leku zen batez ere.Gaur egun ere, hein handi batean, halada. Tamalez. Tamalez, diot, sekulakoastakeria delako gaur egun eskola ho-rretara jartzea, trasmisio bide hoberik e-ta eraginkorragorik nonnahi eskura di-tuelarik gazteak. Duen egitura kon-tuan, gainera, beti berandu ibiliko daegiteko horretan eskola. Berandu etabarregarri. Negargarri, alegia.

15. Eskola ahoz.Oker ari garela esandut behin eta berriro. Ez eskolan baka-rrik, baina baita eskolan ere, eta horizaigu orain axolako. Zuzentasuna etaezagutza ardatz nagusi dituen eskolaeratu dugula. Ontasunari gutxi eta ego-kitasunari batere ez zaiola begiratzen.Hori guztia esan dut, eta berriro ereesango dut. Esan dezadan, ordea, egi-ten den apur hori idatziz egiten duelaeskolak. Ahozko jarduna debekatutadago eskolan. Debekatuta akaso ez,baina esango didazue noiz eskaintzenzaion ikasleari hitz egiten ikasteko au-kerarik. Harako parabola hartan beza-la, lehorrean irakatsi nahi diegu igerian;

hitz egiteko aukerarik eman ez, eta hitzegiten ikas dezatela nahi dugu. Infor-mazioaren gizarte honetan, ordea, geroeta garrantzi handiagoa hartzen ari daahozko jarduna, adituek aho batez ai-tortzen dutenez. Gizateriaren historian,bi zentzumen izan dira beti lehian, eza-gutza-bide nagusi izateko: begia eta be-larria. Begia izan edo belarria izan eza-gutza bide nagusia, ez da bakarrik eza-gutza nondik sartzen den. Aitzitik, bate-tik eta bestetik sartzen den ezagutza di-ferentea da. Belarriaz linealki dihardu:bata bestearen atzetik jasotzen ditu jasobeharrekoak: analitikoa da. Begiak, be-rriz, kolpe batez jasotzen ditu jaso be-harrekoak, aldi berean: sintetikoa da.

Hala ziren, behintzat, gauzak, idazketaasmatu arte (eta, batez ere, idazketa in-prenta bidez hedatu arte). Idazketakkonplikatu egiten du eskema txukunhori. Idazketaren bidez, ezagutza mo-du analitikoan jasotzen da (belarriaridagokion moduan), baina begiz jaso-tzen da ezagutza hori. Entzun ala ikusidileman, hirugarren elementu bat sar-tzen du idazketak: alfabetikusmena.Guk ezagutu eta jasan dugun eskola, I-lustrazioaren eta Frantziako Iraultzarensorkari da, eta alfabetikusmenari ema-ten dio erabateko lehentasuna. XXmendearen amaiera arte egoki zen ho-ri, gizartean ere ezagutza bide horrekbaitzuen lehentasuna. Telematikak eta

hedabide berriak egituratu duten gizar-te modu berrian, ordea, alfabetikusme-na gero eta bazterrekoagoa da, idazke-ta asmatu zenekoaren pareko iraultzagertatu baita azken hamarkadotan. Zi-nemak eta telefonoak lehenik, irratie-ta telebistak gero, eta, azkenik, orde-nagailuek eta Internetek, hankaz gorajarri dituzte orain arteko gure seguran-tziak oro. Zineman, telebistan eta irra-tian, ahozko jarduna da nagusi, bainaidatzian oinarritutako ahozkoa dagehienetan. E-mailetan, txat-etan etaSMS (sakeleko telefono bidezko MezuLaburren Sistema, 160 karakter), ida-tzizkoa da jarduna, baina ahozko hiz-kera erabiltzen da.

16. Estrategiak. Zenbaitek, egitura-rik eta estrategiarik ezarekin identifika-tzen du ahozko jarduna. Diskurtsoidatzia legoke mutur batean, estrategiajakin batzuen bidez xede jakin batera-ko ongi egokitua, eta ahozko jardunabeste muturrean, diskurtsoa baino are-ago jario hutsa, egiturarik eta estrategia-rik gabea. Gazteen hizkera ikusirik,pentsa liteke arrazoizkoa ere badela i-kuspegi hori: ezagutzen duzue Bud-weisergaragardoaren iragarkia, Wass-sa!, fonazioa sortu aurreko arora gara-matzana. Ez da egia, ordea. Bizi dugunaroko hizkerak bere legeak ditu. Ez daahozkoa eta ez idatzizkoa ere. Ahozkoidatzia da kasu batzuetan, eta idatzizkoahozkoa beste batzuetan. Hibridoa, na-hasia, berria. Baina aro berrian ere ezin-bestekoak dira diskurtsoaren estrate-giak. Diskurtsoa, hori bai, ez da biziko,orain arte bezala, batez ere liburuetan.Baliteke liburua desagertzea ere. Tes-tua, berriz, diskurtsoa, ez da desagertu-ko. Inprentaren aroari dagokion dis-kurtso moduak ez du balio telepolise-rako. Diskurtso analitiko, egitura sen-doko, aldi eta alde jakinetan kokatuta-ko, erreferentzia garbidun hura agortuda. Gure aroari dagokion diskurtsoa,berriz, ez-proposizionala da, orokorra,beste modu batean egituratua, errefe-

Egoera komunikati-boak sortzeko bidebakarrik ez dago:izan liteke bertsoa,edo antzerkia, edoirratia edo beste edo-zein. Kontua da ikas-leari axola zaizkionkontuak adieraztekoaukera ematea.

Page 37: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

61. zenbakia. 2001.eko urria ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚37

rentzia eta erro zehatzik gabea. Eta ho-rretan beharko dute trebe izan gazte-ak, gaitasun horrek emango baitie,ezerk ematekotan, arrakastaren giltza.Eskolan, ordea, aspaldi galdu geni-tuen giltzak.

17.Utzidazue, amaitzeko, etxe-aldejokatzen. Globalizazioa hitzetik hor-tzera dabilen honetan, unibertsala iza-tea da norbanako eta herri guzti-guz-tien gurari. Unibertsaltasun hori, ordea,okerreko lekuan bilatu ohi dugu sarri,homologazio konplexu gaizto batekjota baikeunde bezala. Sarean jarriz ge-ro, urre irizten diogu kakari ere. Esko-lan ere aurki daiteke horren isla, ezagu-na egiten zaigu: filminekin gertatu zen,eta bideoarekin, eta ordenagailuekin.Errezeta magikoaren zain beti, hori ga-be deus egiterik ez balego bezala. Eta,askotan, beti ez esatearren, nork beredohaiak eta ezaugarri bereziak ongi us-tiatzea da unibertsal izateko bide baka-rra. Rubert de Ventos filosofoak dioenbezala: “Vulgar es siempre y sólo la in-capacidad de traducir fielmente la pro-pia coyuntura; la disolución de esta co-yuntura en una eidosfera de imágenes,fórmulas y significados que le dicen encada caso al individuo qué debe serconsiderado como fondo y como figu-ra, qué entender como ruido y comomensaje, cuál es la causa y el efecto”.Esan nahi dut, alegia, eskolan eta ko-munikabideetan idatziaren morrontza-tik askatu ezinik bagabiltza ere, baditu-gula aro berriko diskurtso modua ongibai ongi kudeatzen duen artista jendebat. Bertsolariez ari naiz, noski. Ahoz a-ri da bertsolaria, eta bat-batean ari da.Baina ez da ari estrategiarik eta egitura-rik gabe. Bat-bateko bertsolariaren do-hairik interesgarriena hori da, hain zu-zen ere: oso denbora tarte txikiandiskurtsoa egoki egituratzeko gaitasu-na. Oker ez banaiz, dohai hori izangoda aurki gizarte honetan dohairik pre-ziatuena, eta bertsolari izateko asmorikez dugunok ere hobe genuke horretan

trebatzen hasi. Baina bertsoa ez da nos-ki bide bakarra. Nobelak XX mendea-ren hasieran hasi zen, idatziz, ahozkoprozedurak imitatzen (errusiarrenskaz; Döblinen Berlin, Alexander-plaz…). Antzerkiak, berriz, aspaldiandeskubritu zuen ahozkoa eta idatzia ezdirela uste bezain elkarren kontrakoak.Ni bezala adinean sartuxeonak ez du ja-danik erremedio handirik. Gazteenak,ordea, bai. Tamalez, itxura guztien ara-bera, eskolaz kanpo ikasi beharko duteaurrerantzean ere gazteek gizarte be-rrian ezinbesteko izango zaien trebeta-sun hori. Nahiago nuke oker banengo,baina uste dudan bezala gertatzen ba-da, eskolak aro bateko atzerapenaz se-gitzen badu, indarrean segituko du Si-monek dioena: “la práctica escolar es amenudo para los jóvenes una especiede verdadera ficción, de penitenciamás o menos prolongada, terminadala cual finalmente se puede volver a laauténtica y verdadera realidad, que esla de lo no-proposicional, o de lo mode-radamente proposicional”.

18. Esan osteko esanak. Mirari bate-kin hasi naiz, eta beste mirari batekinamaitu nahi nuke. Esan beharrekoakesan eta gero gauza bat esan nahi di-zuet. Badakit esan ditudanak entzute-ko premia gutxien hemen zaudetenokdaukazuela. Horretan ere, apaizek be-zala jokatu dudalakoan nago: zer, etamezatara etorriei erritan egin, jendeamezatara joaten ez delako. Arriskutsuada zuek hautatu duzuen bidea, kezkazbetetako bidea da, ez baitakigu noragaramatzan. Beste bideak, berriz, ba-dakigu zergatik deitzen dioten bide se-gurua: porrot segurura garamatzalako.Barkatu, beraz, gaizki esanak, eta nire-gatik behintzat bazoazkete JainkoarenBakean. Baina, hori bai, ez etsi zuenahaleginean, askotan antzu eta eskertxarreko egingo bazaizue ere. Mila es-ker zuei, bostehun eguneroko zuen a-haleginarengatik eta beste bostehungaurko zuen pazientziarengatik.

Bat-bateko ber-tsolarien dohairik

interesgarrienahori da: oso den-bora txikian dis-

kurtsoa egokiegituratzeko gai-

tasuna. Oker ezbanaiz, dohai hori

izango da aurkigizarte honetan

dohairik preziatuena,eta bertsolari izate-ko asmorik ez dugu-nok ere hobe genu-ke horretan treba-

tzen hasi.

Page 38: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

38 ❘ hik hasi ❘61. zenbakia. 2001.eko urria

Igeldoko herri eskolan Zu-meta proiektua burutu zuteniazko ikasturteko lehen hiruhi-labetean. 4 urteko sei haurre-kin eta 5 urteko beste hainbes-terekin jardun ziren. Irakasle-ek beraiek kontatuko digutezer dela-eta bururatu zitzaienproiektu honetan murgiltzeaeta zer egin zuten.

ZergatiaSan Martin azokan erakusketa bat

zegoen eta hara joatea polita izango ze-la pentsatu genuen. Lehenago, ordea,gelan zerbait landu behar genuela iru-ditzen zitzaigun, eta horrela, proiektuagorpuzten hasi zen.

Konstruktibismo mintegian gaude-nez, Zumetaren proiektua ildo honeta-tik bideratzea erabaki genuen.

Material bilketaLaguntza bila Billabonako eskolara

jo genuen. Bertako irakasle den Mari-bik gaia aurreko ikasturte batean jorra-tu zuenez, landutakoa azaldu zigun etailusioa eta gogoa transmititu ere bai. Li-buruak, katalogoak eta bideoa utzi ziz-kigun. Bideoan han egindako lanakagertzen ziren.

Kurtso hasiera zenez, guraso bilerahurbil genuen, eta aukera paregabeazen gure ideia azaltzeko eta beraien in-

plikazioa lortzeko.Materiala lortzeko iturriak bi izan zi-

ren nagusiki: - Ikasleek katalogoak, posterrak eta

CD bat ekarri zituzten.- Irakasleok liburuak eta artikuluak

lortu genituen hainbat bidetatik. Liburubat azokan bertan erosi genuen, etabaita lamina bat ere. Horrez gain, Inter-neten Zumetaren biografia lortu ge-nuen (gela osoak jo zuen ordenagailu-ra informazio bila).

Proiektuaren gauzatzeaProiektu honekin hainbat arlo lan-

du genituen: hizkuntza, plastika, musi-ka, irteera, argazkilaritza, erakusketa…

HizkuntzaZumetari buruz bildutako liburuak

gelan utzi genituen eta haurrei liburuakikustea proposatu genien. Era berean,galderak eginez hainbat gauza irakatsigenizkien:

- Elkarrizketak bultzatzen geni-tuen: zer ikusten da? Polita al da? Gustu-koa al duzue? Ezagutzen al duzue? Ipui-na al da?

- Liburuaren izenburuak ere jokohandia ematen zigun: izenburua irakur-tzeko, letrak zenbatzeko eta hainbatgaldera egiteko: ezagutzen al dituzueletra hauek? Zuen izenetan agertzen aldira? Beste zenbait ariketa ere egin geni-tuen: izenburua arbelean idatzi, izenbu-rua haurrek beraien modura idatzi, ira-kasleak izenburua idatzi eta egiaztatu.

Zumetaren txokoaGelan Zumetaren txokoa egitea

proposatu genuen bertan material guz-tia eskura izateko. Ikasleei etxean zu-ten Zumetari buruzko materiala esko-lara ekartzeko esan zitzaien txokoan ja-rri ahal izateko. Horrela, poliki-poliki,ekartzen zuten materialarekin txokoaosatzen joan ginen.

Txokoa izendatzeko beharra ager-tu zen eta hainbat proposamenen arte-an “ZUMETA” zela egokiena erabakizuten haurrek. Ondoren, tenperaz ida-tzi genuen.

Gurasoek margolari honi buruz zerzekiten jakin nahi genuenez, paper batluzatu genien galdera batekin: amatxoeta aitatxo, zer dakizue Zumetari buruz?

Gelara ekartzen zutenean, haur ba-koitzak irakurriko balu bezala egitenzuen eta talde osoari kontatzen zion be-re gurasoek idatzitakoa. Ondoren, ira-kasleak irakurtzen zuen haurrak nahiizanez gero.

Jasotako erantzunekin zer egin ge-nezakeen galdetu ondoren, liburuxka(kuadernazio) antzeko bat egitea era-baki zen. Izenburua behar zenez, hain-bat aukeratatik bat hautatu eta errotula-dorearekin idatzi zuten: “Aitatxo etaamatxoek dakitena”. Politago gelditze-ko apaindu egin behar zela-eta, batekgometsak jartzea proposatu zuen etahorrela egin zen.

BiografiaLanari jarraipena emanez, gure hel-

Esperientzia Igeldoko herri eskola

Zumeta proiektua

Page 39: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

61. zenbakia. 2001.eko urria ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚39

burua Zumetaren biografia egitea zen.Horrela, zenbait egunetan komi-

kiak eta hainbat biografia liburu ikus-ten aritu ondoren, arbelean idatzi geni-tuen bi testu horien arteko desberdinta-sunak:

Komikiak Biografialetra gutxi letra askomarrazki asko marrazki gutxiasmatua errealagozatzeko pertsona ospetsu

baten datuak jakiteko

Ondoren biografia hitza idatzi ge-nuen arbelean. Letrak kontatu geni-tuen eta zenbait galdera egin geniz-kien: ezagutzen al dituzue letra horiek?Zuen izenetan ba al daude?…

Autobiografiaren eta biografiarenarteko desberdintasunak ere landu ge-nituen. Arbelean bi hitzak idatzi etadesberditasunak ikusi genituen: auto-biografia norberak egiten du eta bio-grafia beste batek idazten du.

Autobiografia hitza idatzi, letrakkontatu eta galderak egin genizkien:ezagutzen al dituzue letra horiek? Zuenizenetan ba al daude?...

Gero Zumetaren biografia egin ge-nuen. Laguntza modura galdera batzukprestatu genizkien orri batean eta hau-rrek galdera horiek erantzun zituzten.Berez ez da biografia bat, galdetegi batbaizik, baina hala ere horrela utzi ge-nuen.

IrteeraProiektu honen inguruan irteera bat

egin genuen 2000ko urriaren 18arengoizean. Bi heldu eta 4 eta 5 urteko 11haur joan ginen.

Irteeraren helburuak bat bainogehiago ziren: Zumetaren lana ezagu-tzea, “Bide heziketa“ lantzea, taldekoharremanak sendotzea eta goiz politaigarotzea.

Aldez aurretik San Martin azokarajoango ginela esan genien, eta horreninguruko elkarrizketak bultzatu geni-tuen: nola joango gara? Trenez, airez,

autoz, autobusez? Zer da autobusa?Non hartu behar dugu? Zenbat or-daindu behar da? Nola joan behar daautobusean? Kalean nola ibili beharda? Zer da semaforoa? Noiz pasatu be-har da?…

Beste egun batean elkarrizketa bes-te ildo batetik bideratu genuen: zertaragoaz San Martin azokara? Zer ikusikodugu? Zergatik dago erakusketa batazoka batean? Zer behatuko dugu?Neurria, koloreak, margotzeko tekni-kak, izenburuak, sinadura...

Irteera egunerako nahiko argi zu-ten zertara gindoazen. Oso goiz polita i-zan zen. Udazkena gaiarekin lotu etaazokan udazkeneko fruituak erosi ge-nituen. Argazkiak ere atera genituen.

Argazki bildumaSan Martin azokan atera genituen

argazkiekin zer egin planteatu genieneta zenbait proposamen aztertu ondo-ren liburu antzeko bat egitea erabakigenuen.

Lanaren antolaketaHaurrak binaka jarri ziren, 4 urteko

haur bat eta 5 urteko beste bat elkartugenituelarik, handiek txikiei laguntzendietelako eta bi taldeen harremanak in-dartzeko aukera ematen zuelako.

Bikote bakoitzak argazki bat auke-

ratu zuen eta paperean itsatsi. Ondorenbikote bakoitzak pentsatu behar zuenzer idatzi argazkiaren beheko aldean.Batzuek beren kabuz idatzi nahi zuteneta beste batzuk, berriz, helduen lagun-tza eskatu zuten.

Argazki liburuak azalaren beharrazuela ikusi genuenez, zer egin pentsa-tzen hasi ginen, eta azkenik koloretakomarrak egitea pentsatu genuen, Zume-tak ere hala egiten zituelako. Tenperazegin genituen marrak eta izenburuaerrotuladorez.

Argazkien lana bukatu ondorenegileen izenak jarri genituen orri bate-an. Eta bukatzeko, gurasoei beraieniritziak jartzeko aukera eman genienbeste orrialde batean.

Lan luzea eta neketsua izan zen ar-gazki asko genituelako.

ErakusketaLan hau guztia biribiltzeko erakus-

keta bat egitea pentsatu genuen. Inau-terietan guraso gehienak etortzen dire-la aprobetxatuz, orduan antolatzea era-baki genuen.

Eguna iritsi baino lehen zenbait lan-txo egin genituen: gonbidapena, karte-lak…

GonbidapenaOhiko ildoa jarraituz, galderak lu-

Page 40: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

40 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001eko urria

zatu genizkien: zer da gonbidapena?Zertarako egiten da?

Ondoren, gonbidapena egitekohainbat material erabili genuen: folioak,errotuladoreak, arkatzak, gometsak…

Haur bakoitzak bere gurasoentza-ko gonbidapena egin zuen ordenagai-luz. Hutsuneak bete zituen gurasoenjarriz eta baita apaindu ere errotuladoreeta gometsen bidez.

KartelakBeti bezala elkarrizketarekin hasi

ginen: zer da kartela? Zertarako egitendira? Nork egiten ditu?…

Erabili genuen materiala kartuli-nak, paper handiak, tenperak, errotula-doreak eta gometsak izan ziren.

Kartel batzuk talde handitan egin zi-ren eta besteak, berriz, talde txikitan.Bukatzeko, apaindu egin genituenerrotuladoreak, tenperak eta gometsakerabiliz.

MusikaMikel Laboa Jose Luis Zumetaren la-

guna denez, gelara haren CDak ekarrigenituen (batzuk irakasleok eta bestebat ikasle batek).

CDen azalak aztertzen aritu ondo-ren batzuk Zumetak egindakoak zirelakonturatu ginen.

Saio batzuetan abestiak entzun ge-nituen, eta, gehien gustatu zitzaienabestia Baga-Biga izan zenez, ikastea e-rabaki genuen. Eta ikasi ondoren kei-nuak jarri genizkion.

PlastikaMateriala: A3 orriak, kartulinak, bar-

niza, akuarelak, tenperak, manley, plas-tidecor, jovicolor, koloretako folioak…

Hasieran Zumetari buruzko libu-ruak gelan egon ziren eta haurrek nahizutenean erabiltzen zituzten. Egun ba-tean liburuak denen artean ikusi geni-tuen eta bakoitzak gustuko zuen koa-droa aukeratu zuen. Irakasleak kolore-tazko fotokopiak egin eta plastifikatuegin zituen haurrek gelan bere kabuz e-

rabili ahal izateko. Orri horiek hainbateratara erabili genituen:

* Errazenetatik hasi ginen (marrahorizontalak dituztenekin) eta horierrepikatzea eskatu genien. Batzuakoso osoki errepikatu zuten eta beste ba-tzuak beren erara egin zuten koloreokerabiliz.

* Akuarelekin beste koadro bat ko-piatu genuen.

* Txuri-beltzean fotokopiatutakokoadroa koloreztatu genuen manleymargoak erabiliz.

* Bakoitzak aukeratutako koadroaberregin zuen aukeratutako materiala-rekin: manley, jovicolor, plastidecor…

* Beste koadro batzuk ere berregin zi-tuzten, gehien gustatzen zitzaizkienak.

* Autorretratoak egin genituen plas-tidecor margoekin.

* Egindako koadro bakoitzari txar-tel bat jarri genion. Txartela ikasleek be-raiek idatzi zuten eta zera jartzen zuen:izenburua, egilea eta neurriak.

* Lana bukatutakoan haur bako-itzak bere koadroa barnizatu zuen.

Page 41: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

Bide eginean jarraitzen

dugu zuen ekarpenekin

eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu

nahi dugularik.

Hik Hasi proiektu irekia

den heinean, interesa

duen edonoren parte

hartzea gustu handiz

hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa

euskal hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

Berriakurria

Page 42: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

42 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001.eko urria

Berriak

Gipuzkoako Berritzeguneek Jardu-naldi batzuk antolatu dituzte Ikaste-txeetan Informazio eta KomunikazioTeknologien erabilpen didaktikoariburuz. Donostiako Berritzeguneak an-tolatutakoak irailaren 14tik 20ra bitarte-an burutu dira eta antolatzaileen esane-tan harrera oso ona izan dute. Aste oso-an zehar bi ordu eta erdiko saio ugari e-gon dira eta guztietan Donostiako ikas-tetxeetako irakasleek beren ikastetxe-an egiten dutena azaldu diete hurbildu-takoei. Ikastetxe horiek Altza BigarrenHezkuntzako Institutua, Amara Berri I-kastetxea, Bidebieta Bigarren Hezkun-tzako Institutua, Easo GBLH Institutua,Itsuen Baliabidetegia, Mª Auxiliadora I-kastetxea, Zuhaizti Eskola Publikoa etaLizardi Bigarren Hezkuntzako Institu-tua izan dira. Donostiatik kanpoko a-gerpen bakarra egon da; Gijoneko“Doña Jimena Institutoko WEB gunea-ren azalpena, hain zuzen ere.

Ikasgela barruan ikasleekin IKTaklantzen dituzten irakasleek egindakoproiektuak azaldu dituzte. Irakasle ho-riek ez dira informatikariak, baizik etainformatika erabiltzen duten irakasle-ak, eta beraiek IKTak nola lantzen di-tuzten erakutsi dute.

Besteak beste, IKTak hainbat arlo-

tan nola erabiltzen dituzten agertudute: teknologia arloan, atzerrikohizkuntzan, fisika eta kimikan, ingu-rugiro kimika zikloan, irakurketa-i-dazketan, Lehen Hezkuntzakoproiektu metodologian, euskaran,hezkuntza berezian, eskola egunka-ri-aldizkarietan, matematikan, LehenHezkuntzako elkarlan proiektue-tan...

Ikasturteari begira honelako el-karjartze jardunaldiak maiztasun ba-tekin antolatzeko asmoarekin darrai-te, bai IKTen erabilpen didaktikoariburuz, oraindik esperientzia hurbil as-ko elkarjartzeko daudelako, eta baitabeste gai batzuren inguruan ere, halanola, hizkuntza prozesuak, aniztasu-naren trataera hezitzailea eta abar.

Jardunaldi mota hauekin bertakoeta gertuko ikastetxeetako esperien-tziak, lanak eta materialak ezagutara-zi nahi dira.

Helburua xumea da, baina gusturadaude lortutako lehen emaitzekin.Hurrengo jardunaldietarako irakasle-ak euren esperientziak azaltzera ani-matu nahi dituzte. Gainera, edukiak e-ta informazioa emateaz gain, Donos-tiako Berritzegunearen helburua ira-kasleen GUNE bilakatzea da.

Ikastetxeetako Informazio eta Komuni-kazio Teknologietako esperientziak eza-gutarazi dira Donostiako Berritzegunea-ren jardunaldietan

Ikasleen IV. Biltzar Nazionalaazaroaren 2an ospatuko da

Ikasle Abertzaleak-ek antolatuta Do-nostian ospatuko den biltzarraren aldarrika-pen nagusia eskola euskalduntzeko ikaslealternatibaren beharraz ohartzea eta alterna-tiba hori egituratu, onartu eta aplikatzea da.

Azken urteotan euskal ikasleak ikaste-txeak eta fakultateak hizkuntzaz eta edukizeuskalduntzeko lanean ari dira, eta bide ho-rretan ikasle alternatiba egituratzea jotzendute hurrengo jauzi bezala. Ikasle alternati-ba hori bost puntutan laburbiltzen da:

1.- Lanbide Heziketan euskaraz ikasieta bizitzeko eskubidea bermatuko dueneuskalduntze plangintza nazionala eratueta abiatzea.

2.- Unibertsitatean euskaraz ikasi eta bi-zitzeko eskubidea bermatuko duen eus-kalduntze plangintza nazionala eratu eta a-biatzea.

3.- Euskalduna (euskaraduna) izatekoeskubidearen bermea lortzeko euskara es-kolara proposamena.

4.- Euskal Herriko edukietan heztekoeskubidea bermatzeko:

4.1. Irakaskuntza Ertainetarako euskalcurriculumerantz abiatzeko oinarrizkoproposamena.

4.2. Unibertsitateko euskal curriculume-rantz abiatzeko oinarrizko proposamena.

5.- Hau guztia posible izan dadin, Eus-kal Herri osoa barne hartuko duen euskalhezkuntza sistema.

5.1. Euskal Herrian ikasteko eskubidea.5.2. Euskal Herri osoa barne hartuko

duen erabaki markoak sortzea.

Page 43: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

Euskal Kantuzaleen Elkarteak Musi-ka Irakasle Euskaldunen II. Topaketa an-tolatu du. Urriaren 26an, ostirala, ospa-tuko da Donostiako Herri Ametsa ikasto-lan. Baliabide didaktikoak izango diratopaketa honetako ardatz eta zenbaitmusika irakaslek gelan egiten dutena-ren berri emango dute. Agerpenak, be-raz, guztiz praktikoak izango dira. Ho-nako egitaraua prestatu dute:

9:00 Harrera9:15 Taldeen eraketa9:30 A taldean Antton Jauregi, Ur-

nietako Egape ikastolako Lehen Hez-kuntzako Musika irakaslea.“Pentagra-ma-enea sorkuntza”.

B taldean Ana Etxeberria, BurlatakoAskatasuna institutuko Musika irakas-lea. “Diaporama”.

10:45 Atsedena11: 15 A taldean Itziar Zamora, Irun-

go Txingudi ikastolako Musika irakas-lea. “ehop stop! musikadoc”.

B taldeanMixel Etxekopar, Zubero-ako eskola publikoetako Euskara ira-kaslea. “Atsotitzak nola bihurtu kan-tu”.

12:30 Nora Uribe-Etxeberria, Irun-berri ikastolako zuzendaria. “Haurkantari txapelketaren erabilpen peda-gogikoa”.

12:45 Lea-Artibaiko ikastetxe pu-blikoko Pedagogia Taldea. “Soka-saltokantak” CDa.

13:15 Otordua eta solasaldia ikasto-lan bertan.

15:00 Goizeko emanaldi berak, bai-na taldez aldatuta.

A taldean Ana EtxeberriaB taldean Antton jauregi16:30 A taldeanMixel EtxekopareB taldean Itziar Zamora18:00 Amaiera

Informazio gehiagorako:Euskal Kantuzaleen ElkarteaTel.: 943 49 38 42Mugikorra: 656 70 84 46E-posta: [email protected]

Donostia Kultura eta San Telmomuseoa “Hilarriak biribilketan proiek-tua”burutzen ari dira Kultura 2000 pro-gramaren barruan.

Kultura 2000 Europako Komunita-tearen programa bat da eta kultur lanki-detza sustatzen duten proiektuei dirulaguntzak ematera bideratua dago.Programaren helburua Europako he-rrialdeen kultura eta historia ezaguta-raztea eta horretarako jendeari bitarte-koak eskaintzea da. Ildo horretan,1.023 proiektu aurkeztu ziren eta horie-tatik 219 aukeratu zituen aditu taldeak,bi Euskal Herrikoak izanik: BilbokoGuggenheim Museokoa eta Donostia-ko San Telmokoa.

- Urriak 23:hitzaldia.“¿Por qué ocul-tamos la muerte? Ante la sombra de lamuerte, la vida se ilumina”. San TelmoMuseoan izango da arratsaldeko 7:30e-an.

Eguna zehazteke duten beste hain-bat jarduera ere burutuko dira urriaren15etik azaroaren 15era bitartean: adi-tuen arteko mahai ingurua, BaionakoEuskal Museora eta Itsasoko Cimètie-res paysagers-eta bidaia, Koldo Amez-toy ipuin kontalaria, olerki emanaldia,hilerrien inguruko erakusketa San Tel-mo Museoan, Euskal Herriko eta Portu-galeko lau eskoletako haurrek hilarrieninguruan egindako lanen erakusketaeta maleta didaktikoaren aurkezpena.

Informazio gehiagorako:San Telmo MuseoaZuloaga plaza, 1Tel.: 943 42 49 70Faxa: 943 43 06 93Mugikorra: 699 492 085E-posta:

[email protected]

San Telmo Museoak aurkeztutakoproiektua “Hilarriak biribilketan” izene-koa da eta lankide ditu Baionako Eus-kal Museoa eta Portugaleko LamegoMuseoa. Helburuetako bat gai honeninguruko ezagutza eta ondarearen be-rri zabaltzea da, eta horretarako multi-media bitartekoak burutu dituzte: ikus-entzunezko materiala, maleta didakti-koa eta Ateak Zabalik Jarduerak.

Horrela, jarduera horiek urriaren15etik azaroaren 15era bitartean izangodira eta egitarau zabala prestatu dute.

- Urriak 20-21: familientzako seri-grafia tailerra.

- Urriak 21: Elorrioko Argiñetakonekropolisera bidaia.

- Urriak 22:“Heriotzaren itzalaren au-rrean, bizitza argitzen da” mintegia.hikhasirekin batera antolatutako mintegihau museoetako teknikarientzat izan-go da. Patxi Izagirre psikoterapeuta,zainketa paliatiboetan espezialista etaDonostiako Ekintza ikastolako psiko-logoak emango du mintegia.

61. zenbakia. 2001.eko urria ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚43

Hi la r r iak b i r ib i lketak pro iektua

Musika Irakasle Euskaldunon II. Topaketa iritsi da

Page 44: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

44 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001.eko urria

Euskadiko Elizaren Gizarte Ekime-neko Ikastetxeen IV. Kongresua aza-roaren 16 eta 17an burutuko da Gas-teizko Europa Jauregian. “Heziketa e-ta etika aniztasunezko gizartean” izen-burupean baliabide berriak egoera be-rrietarako nola egoki daitezkeen azter-tuko da.

EIEF-FERE Euskadik urtero antola-tzen duen kongresu honen helburuorokorrak hiru dira. Lehena KristauHezkuntza Proiektuko Ikastetxeetatikhezkuntza arloko berariazko ekarpenbat eskaintzea gizarteari, gaur egungoaniztasunezko mundu honen barruan.Bigarrena gaur egungo egoerei buruz-ko gogoeta egitea, hezkuntzaren, eti-karen eta erlijioaren ikuspegitik. Eta hi-rugarrena gogoetarako eta sorkuntza-rako prozesu batean sartzen laguntzea,Euskadiko Elizaren Ikastetxeetako Zu-zendaritza Taldeen lana indartzeko.

Aurtengo kongresuari loturik, etikaeta gaur egungo gizartearen arteko lo-turak izango dira aztergai, eta hainbatxede lortu nahi dituzte antolatzaileek.

1.- Jarrera etiko ezberdinen inguru-ko gaur egungo egoerez eta pentsa-mendu joerez jabetzea: hezitzaile gisa

ditugun aukerak, erronkak eta arris-kuak ikusiz.

2.- Gai horien inguruan kristau es-kolak egiten duen gogoeta gizarteari e-zagutaraztea, gaur egungo gizarteak di-tuen zalantzei erantzun bat emateko.

3.- Itxaropenezko ikuspegi etiko bateskaintzea aniztasunezko gizartean.

4.- Intelektualen pentsamendua etagogoeta teorikoa eguneroko hezkun-tza jarduerara hurbiltzea, ageri diren a-razoen konponbideak bilatzen saiatze-ko.

5.- Hezkuntza etikoak eta bere edu-kiek gure gaur egungo egoera zehatze-an, Euskadin, mende berriaren hasie-ran, duten zereginari buruzko gogoetabultzatzea hezitzaileen artean.

6.- Parte-hartzaileak eta gizartea be-ra jabearaztea prestakuntza etiko sakonbatek pertsonaren garapenean eta gi-zartearen eraldaketan duen garrantziaz.

EgitarauaAzaroaren 16an, arratsaldean:“Etika ikuspuntutik gizartearen i-

kuspegi orokor bat”16:00-16:30 Ekitaldiaren hasiera16:30-17:1 “Baliabide berriak egoe-

ra berrietarako”. Xabier Etxeberria Mau-león, Filosofian Doktorea eta DeustukoUnibertsitateko Etika Gelaren Zuzen-daria.

17:15–18:00 “Errealitatearen begi-rada laikoa”.Javier Sádaba, Etikako etaErlijioaren Filosofiako KatedradunaMadrileko Unibertsitate Autonomoan.

18:00-18:30 Atsedena18:30-19:15 “Errealitatearen begi-

rada fededuna”. Carlos Díaz,Filosofoa,humanista eta pedagogoa.

19:30-20:30 HIZLARIEKIN MAHAI

INGURUAAzaroaren 17an, goizean:“Pertsona, etikaren subjektu”10:00-11:00 “Hiritarraren etika”. E-

milio Martinez Navarro, Etika eta Filoso-fia Politikoko Irakasle Titularra Mur-tziako Unibertsitatean

11:00-11:30 Atsedena11:30-12:30 “Hiritar kristauaren

etika”. José María Setién Alberro, Go-tzaina.

12:45-13:45 HIZLARIEKIN MAHAIINGURUA

Azaroaren 17an, arratsaldean:“Errealitatearen argitasuna kris-

tau-ikuspegitik”16:00-17:00 “Sexu–antropologiak

aniztasunezko gizartean: kristau pro-posamena”. Eduardo López Azpitarte,Granadako Teologia Fakultateko Ira-kaslea

17:10-18:15 “Boterea-politika-biolentzia”. Imanol Zubero, Soziolo-giako Irakaslea Euskal Herriko Uni-bertsitatean

18:15-18:45 Atsedena18:45-19:45 HIZLARIEKIN MAHAI

INGURUA19:45-20:15 AMAIERA

Izena emateko eta informaziogehiagorako:

Kongresuko Idazkaritza TeknikoaEIEF – FERE EuskadiSantesteban Musikaria, 3 – 2ª A20.011 – DONOSTIATf. 943 445 688 Fax: 943 445 234E-mail: [email protected]

Matrikula: 6.000 pzta.

Heziketa eta etika aniztasunarengizartean jardunaldiak antolatuditu EIEF-FEREk

Berriak

Page 45: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

Hezkuntza zentroen zuzendaritza

Pello Aramendi- Karmele BujanEHUko Argitalpen Zerbitzua

Donostiako Pedagogia Fakultate-an izenburu bera zuten jardunaldiakburutu ziren 2000ko abenduaren 11eta 12an. Ikastetxe eta erakundeetanaritzen diren zuzendarien eta ardura-dunen kezkak, arazoak, oztopoak, e-torkizuneko perspektibak eta ikus-pegiak izan ziren aztergai, eta horiekbiltzen dira.•

Argitalpenak

Musu lapurraXabier Etxaniz

Aizkorri

Mendi sorgindua bildumako li-buru guztiak bezala, lehen irakurle-entzat pentsatutako liburua da. JokinMitxelenaren marrazki alai eta biziezilusturik dago. Gaia, berriz, zorionta-suna da: pertsona batzuk oso zorion-tsuak dira jaietan, gaueko suak ikus-tean. Pertsona batzuk oso zorion-tsuak dira itsasoko uretan igeri egite-an. Eta zu, noiz zara zoriontsua?•

Harry Pottereta sekretuen ganbera

J. K. RowlingElkarlanean

Harry Potter saileko bigarren libu-ru honetan Harryren abentura gehiagokontatzen dira. Azti ausart hau, Hog-watseko Azti eta Sorgin Eskolan lehe-nengo ikasturtea bukatu ondoren, be-re osaba-izeba gogaikarrien etxeandago, bigarrenikasturtea noiz hasikozain. Bigarren urtea ere iazkoa bezainmugitua, arriskuz betea eta zirraraga-rria izango da.•

Arrazismoa nire alabari azaldua

Tahar ben JellounTxalaparta

Axuri beltza saileko liburu hone-tan etorkinen eta arrazismoaren gaialantzen da. Hezkuntzaren garran-tziaz jabeturik, haurrak eta gurasoakhezi nahi ditu egileak liburu honenbitartez. Alabaren galderei erantzu-ten die modu argi, sinple eta objekti-boz. 8-14 urte bitartekoneska-mutileizuzendutakoa izan arren, gurasoen-tzat ere benetan egokia da.•

Zure etxea, zure planetaJoseba MartinezEusko Jaurlaritza

Ingurugimen hezkuntzarako ko-adernoa da eta lagungarria izan litekegurasoak seme-alaben ingurugimenhezkuntzan duten eginkizun garran-tzitsuaz jabe daitezen. Izan ere, lehengaitasunak eta baliorik sakonenak fa-milian garatzen dira. Koadernoak e-txetik abiatuta denon etorkizuna e-raikitzeko proposamenak biltzen di-ra•

EuskaraLehen Hezkuntza

Ibaizabal

Euskara izeneko materiala LehenHezkuntzako ziklo osoan erabiltze-ko da, hau da, 1. eta 2. mailetan. Ko-meta Ibiltaria proiektuko materialkurrikularra osatzen dute. Maila ba-koitzean honako materiala aurki dai-teke: ikaslearen liburua, bi koaderno(jolas koardenoa eta idazketa koa-dernoa), disko konpaktoa eta irakas-learentzako gida.•

Page 46: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000

euskal eskola

46 ❘ hik hasi ❘ 61. zenbakia. 2001.eko urria

Espainiako eskola bateko Hez-kuntza Kontseiluak andere o ba-ti ondorengo betebeharrak ipinizizkion zortzi hilabetez eskolakemateko. Lanaren truke, eta be-tebehar hauek zintzo betetzea-ren truke, 75 pezetako ordainsa-ria zuen hileko.

Lan-kontratuak honela dio:

Andereñoak honakoa adosten du:

1- Ez ezkontzea. Andereñoa ezkon-tzen bada, lan-kontratu hau berez etabesterik gabe indargabetua geratukoda.

2- Gizonezkoekin ez ibiltzea.3- Etxean egotea arratsaldeko

8:00ak eta goizeko 6:00ak bitartean.4- Hiriko izozki dendetan ez ibil-

tzea.5- Hiritik ez alde egitea inola ere, Or-

dezkarien Kontseiluko lehendakaria-ren baimenik gabe.

6- Zigarrorik ez erretzea. Andere-ñoa erretzen ari dela aurkituko balute,lan-kontratu hau berez eta besterik ga-be geratuko litzateke indargabetua.

7- Garagardorik, whiskyrik edo ar-dorik ez edatea. Andereñoa garagar-

13- Ikasgela garbi edukitzea:a) Erratza pasa egunean behin gu-

txienez.b) Ur beroz zorua garbitu astean

behin gutxienez.c) Arbela garbitu egunean behin

gutxienez.d) Sua piztu 7:00etan, haurrak

8:00etan etortzen direnerako ikasgelaberotu dadin.

14- Aurpegiko hautsik ez erabil-tzea, ez makillatzea eta ezpainak ezmargotzea.

doa, whisky edo ardoa edaten ari delaaurkituko balute, lan-kontratu hau be-rez eta beterik gabe geratuko litzatekeindargabetua.

8- Aita edo anaia ez den gizonen ba-tekin autoz ez bidaiatzea.

9- Kolore biziko arroparik ez janztea.10- Ilea ez tindatzea.11- Gutxienez bi azpigona erabil-

tzea.12- Orkatiletatik gora bost zentime-

trora baino gehiagora gelditzen denjantzirik ez erabiltzea.

Euskal Eskolari zuzendutako atal berri honetan atzera begira jarriko gara. Eus-kal Herriko irakaskuntzaren hainbat alderdi ezagutzeko parada izanen dugu: mai-su-maistrak, auzo eskolak, landa eskolak, Lanbide Heziketako ikastetxeak, kolo-niak, testu liburuak, metodologia, irakasle eskolak eta beste hainbat eta hainbatkontu. Hilero-hilero geure iraganari hurbilduko gatzaizkio atal berri honetan.

1923ko andere oen lan-kontratua

Page 47: ELKARRIZKETA: MIXEL ETXEBE-RRI• JOXERRA GARZIA ......so ditu eta Lehen Hezkuntzako maila guztietarako (sei mailak) liburuak merkaturatu ditu. Edebe eta Santilla-nak, berriz, 7.000.000