III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko...

56
III. ERANSKINAK

Transcript of III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko...

Page 1: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

III.ERANSKINAK

Page 2: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio
Page 3: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

1. ZIENTZIA FIKZIOZKO IRAKUR-LIBURUAK

ZIENTZIA FIKZIOZKO IRAKUR-LIBURU BATEN AUKERAKETA

Izenburuak aukeratzeko erabilitako irizpideak, liburuen literatur mailaz beraz gain,ondokoak izan dira:

—lan hauek gehienak nolabaiteko hazia izan dira genero honetako ondoko laneta-rako, izan ere, bai lantzen dituzten gaiengatik, etorkizunari buruz duten ikuspegia-rengatik bai erabilitako ezaugarri teknikoengatik, genero honen historian erre-ferentziazko lanak bihurtu baitira, eta gehienetan ere gai edo estilo berrien sorreraekarri dute;

—proposatzen ditugun izenburuetako batzuk argitaratu zirenetik urte luzeak igaro dira,zientzia fikzioaren hastapenetakoak baitira —H.G. Wellsen kasuan, adibidez—,baina, hala eta guztiz ere, ezinbestean irakurri beharrekoak dira, genero honi bu-ruzko ezagutza sakonxeagoa izan nahi dutenentzat (martiztarren aurkako gerrenideia xenofobo eta kaskarina edo hondamendi nuklearraren ondoko galaxien ar-teko borrokak… jorratzen baitituzte, besteak beste);

—izenburu guztiak autore klasikoen eta genero honetako garai guztietako «idazlanonenen» zerrendatan agertzen dira, eta zerrenda horiek erlatibo samarrak izanikere, eta askotan oso kontserbadoreak autore berriak aintzat hartzeari dagokionez,erreferente baliagarria izaten dira gehienetan;

—azkenik, merkatuan erraz aurkitzeko moduko lanak aukeratu ditugu, itzulpen fida-garria eta nolabaiteko kalitateko argitalpena dutenak, eta ondorioz, azken urteotanfuntsezkoak izan diren hainbat lan alboratu behar izan ditugu (Anderson, Herbert,Norton…), liburudendatan ez baitira oso erraz aurkitzen.

Jarraian, bi motako tresnak aurkezten dizkizuegu irakurgaia aukeratzeko prozesu ho-netan laguntzeko:

a) zientzia fikziozko liburuen zerrenda, iruzkin eta guzti, liburuok irakurtzera adore-tzeko ideiekin.

b) bi izenbururi buruzko irakurketa-fitxa zabalagoak: Isaac Asimoven Ni, errobota,eta Ray Bradburyren Martitzeko kronikak.

Aurreko proiektuetan azaldu dugunez, ikasle guztiek liburu bera irakur dezakete, etahorretarako, aurkezten dizkizuegun irakurketa-fitxak erabil ditzakezue nahi izanez gero(kasu honetan Isaac Asimoven Ni, errobota, eta Ray Bradburyren Martitzeko kronikakliburuei buruzkoak), edo, bestela, ikasleei zerrenda osoa edo beste zerrendaren bat emaneta, emandako informazioaren arabera, bakoitzari interesgarriena iruditzen zaiona auke-ratzen utz dakieke.

1. eranskin honen amaieran, zientzia fikziozko beste liburu batzuen berri ematen da.Gehienak hain ezagunak ez diren autoreek idatziak eta gazteentzako irakur-liburuen bil-dumetatik atereak dira.

Page 4: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

Zientzia-fikziozko liburuen zerrenda

ZERI BURUZKOA DA LIBURU HAU?

Martitzetik datozen misil batzuk lurrera iritsi dira planeta mendean hartu eta suntsitunahi duten izaki estralurtar suntsitzaileak dakartzatela. Argudio hau joan den mendearenamaiera aldeko Ingalaterran kokatzen da, eta autoreak indar narratibo handiko kontaki-zun arin eta erakargarria osatzen du, indar handiko oroitzapen bisual hunkigarrietan oi-narrituta. Narrazioan lehen eta hirugarren pertsona nahasten dira, erreportaje-kutsua har-tzen duen kazetaritzaren antzeko estiloa erabiliz, eta kontatzen duenarekiko urruntzehorren bidez, deskribapen eta azalpen zientifiko zabalak ematen dizkigu autoreak.Hauxe dugu izaki estralurtarrak agertuko ziren lehenbiziko kontakizuna eta genero hone-tako hurrengo lanetarako eredua ezarri zuen. Era berean, gizakiak unibertsoan duen egi-tekoari buruz gogoeta egiten da kontakizun honetan, eta gizateriaren, kontakizun osoa-ren protagonista nagusia, aurkako salaketa ere bada.

Elaberria bi liburutan banatzen da. Lehen liburua: martiztarren etorrera; bigarren li-burua: Lurra Martiztarren mende. Liburua 1898an argitaratu zen lehenbiziko aldiz, etakonponbide originala ematen dio espazioko munstroz osatutako arraza batek gure pla-neta hartzeak eragingo lukeen larritasunari.

AUTOREARI BURUZKO INFORMAZIO PIXKA BAT

HERBERT GEORGE WELLS (1866-1946): Britainia Handiko idazlea, jatorri apalekoa,hamazazpi urte bete arte ehungintza-enpresa batean egin zuen lan. 1884an Londresko

Irakurmendi bilduma, 18. zkia. 2. argitalpena. Elkar. Donostia, 1996.

POSIBLE AL DA ESTRALURTARREK

LURRA MENDEAN HARTZEA

1898an argitaratutako elaberri honekin, helduen-tzako zientzia fikzioaren aurrendaria eta genero honekjorratutako funtsezko gai askoren bide-urratzailea izangenuen G.H.Wells.

Aurkitu itzazu galdera horien erantzunak liburu honetan!

MUNDUEN GERRA (H.G. WELLS), 1898

294 III. ERANSKINAK

Page 5: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

Normal School of Sciencie eskolan hasi zen, beka bati esker. Eskolan Thomas Huxleyizan zuen irakasle, Darwinen teorien jarraitzaile zena. Ez zuen azken azterketa gainditueta ikasketak utzi zituen, eskola landatar batean maisu hasteko, baina maisu-titulurik es-kuratu ez zuenez, oso soldata kaskarra zuen eta orduko estuasuen ondorioz tuberkulosiahartu zuen. Oso gazte ezkondu zen, baina emaztea eta lana utzi eta Londresera ihes eginzuen ikasle batekin. Gerora, ezkondu egin zen ikasle harekin. Londresen fikziozko ela-berriak idazten jardun zuen buru-belarri, eta arrakasta handia lortu zuen berehala idazleeta kazetari gisa. Fabian Society-ko kide izan zen eta 1922an hautagai laborista izan zen, etabere garaian izandako aldaketak sustatzen lagundu zuen.

Haren aurreneko idazlanak, La máquina del tiempo (Denboraren makina) (1895), Laisla del doctor Moreau (Moreau doktorearen uhartea) (1896), La guerra de los mundos(Munduen gerra) (1898)…, ditugu, Jules Verneren elaberriekin batera, zientzia fikziozkolehenbiziko elaberriak. Elaberri hauetako istorioak, ezagutza zientifikoetan oinarrituak,etorkizun hurbil zein urrunean kokatzen dira. Wellsek intelektualek eta zientzialariekaginduko zuteneko mundu-mailako estatu baten sorrera iragarri zuen bere idazki utopi-koetan, eta sexu-askatasunari buruzko hainbat lan ere idatzi zituen, garai victoriarrarenerdi-erdian onartzen zail samarrak izango zirenak.

Idazle oparoa dugu Wells. Moral kristauaren eta gizarte burgeseko arauen aurkakoeta gizarte-justizia eta askatasunaren aldeko borrokan jardun zuen beti, eta gizateriarenetorkizunean jarria zuen bere fede ona.

ELABERRI HONI BURUZKO ZENBAIT BITXIKERIA

Lan honetan zientzia fikziozko generoaren ezaugarri nabarmenetakoa izango denosagai bat agertzen zaigu, Lurra menderatu nahi duten estralurtarren deskribapen fisikoaegitean, itxura higuingarria ematea hain zuzen ere. Eta hasiera bateko zientzia fikzioanestralurtar hauez egiten zen deskribapena, «begi irteneko munstroen» itxurako izakiakaurkeztuz, bere horretan dirau oraindik ere, gaur eguneko filme askotan. Jarraian, lan ho-netan martiztarrari buruz egiten den deskribapena irakur dezakezue:

Hotzikara bortitz batek astindu ninduen. Nire bizkarrean emakume baten garrasia entzunnuen. Begiak zilindroan jarrita, garro gehiago sortzen baitzen handik etengabe, bira laurdenaeman eta, bultzaka, zulo-ertzetik alde egitea lortu nuen. Inguratzen nindutenen begitartean ha-rridura nagusitu zen ikararen ondoren. Alde guztietatik deiadar ulergaitzak entzuten ziren etaatzerantz egin zuten denek. Denda hartako saltzailea zulo-ertzera igota zegoen neke handiz;eta bakarrik sentitu nintzen. Albokoak, Stent haien artean, ihesi zihoazen ziztu bizian. Zilin-drora begiratu nuen berriro, eta izuikara jasangaitz batek hartu ninduen. Harri eta zur gelditunintzen, begirada mugitu ezinik.

Masa grisaska eta biribil bat, hartz baten neurrikoa, zilindroan kanpora igotzen ari zen po-liki-poliki eta nekez. Argia piztean, gorputz umeldu batek bezala egiten zuen distira. Bi begibeltz itzel nituen begira-begira. Masa biribil hark aurpegia zuen, hala deitzerik badago behin-tzat. Begien azpian aho bat zeukan, eta aho haren ezpainik gabeko ertz dardarti eta taupakarieilistua zerien. Hasperenka zegoen eta dardara batean zuen gorputza… Garro argal eta bigunbat zilindro-ertzari atxiki zitzaion eta besteak kulunka egin zuen airean.

ZIENTZIA FIKZIOZKO IRAKUR-LIBURUAK 295

.../...

Page 6: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

.../...

HISTORIAKO IRRATSAIORIK EZAGUNENA: ORSON WELLESEN MUNDUEN GERRA (1938)

Urriaren 30ean «Halloween» eguna ospatzen dute Estatu Batuetan. Jai hau santuguztien egunaren bezperaren antzekoa da. Hildakoekin eta mamuekin ikaratzeko edotxantxak egiteko ohitura dago. Orson Welles 1838rako pertsona ezaguna zen irratian etaantzerki-munduan. Zer irratsaio berezi egin zitekeen «Hallowen» egun hartan? O.We-llesi H.G.Wellsen Munduen Gerra ezagutzera ematea bururatu zitzaion. Gizateria suntsi-tzeko asmoz, gure planeta menderatzen duten estralurtarrei buruzko istorioa hain zuzen.Irakur ezazu El Correo egunkarian argitaratutako ondoko artikulua, gau hartan gertatuta-koa ezagutzeko. Jarraian, idazlan haren irratiko bertsioa aurkituko duzue, RadioVitoria-Cadena Ser irratirako egina. Ausartzen al zarete zuek ere horrelako irratsaio bategiten?

Inoiz martiztar bat bizirik ikusi dutenek ere, nekez irudikatu ahal izango dute haren itxurabitxiak sortzen duen izuikara: V itxurako ahoa dute goiko ezpain zorrotz batek estalia, behekoezpainaren azpian bizarrik ez, eta nolabaiteko txoko bat osatzen du behe alde horrek, aho dar-dara batean izaten duet, garroak batera eta bestera biziki astinduz, birikak arnas-hartzean zala-parta ikaragarria ateratzen dute beraienaz bestelako egurats batean ari baitira, Lurreko grabi-tate handiagoaren eraginez agerikoa da beren gorputzaren zama eta mugimendu nekosoak,eta, batez ere, beren begi erraldoien bizitasun ikarragarria nabarmentzen da ororen gainetik.Berezitasun horiek guztiek goragalearen antzeko sentipen bat sortu zidaten.

Haren larru koipetsu ilunak bazuen nolabiteko onddo-itxura, eta izaki horien mugimenduastunen noranzko baldarra izugarri higuingarriak ziren. Lehen topaketa honetan, munstro harieman nion lehen begiratu hartan, nazkak eta bildurrak larrituta nengoen zeharo.

296 III. ERANSKINAK

Page 7: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

ZIENTZIA FIKZIOZKO IRAKUR-LIBURUAK 297

Page 8: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

298 III. ERANSKINAK

Page 9: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

ISTORIO HAU BENETAKOA IZAN AL DAITEKE?

Irakur itzazu hainbat egunkari eta aldizkaritatik ateratako informazio hauek etaliburuan kontatzen den istorioa benetan gertatu ote litekeen erabaki.

ZIENTZIA FIKZIOZKO IRAKUR-LIBURUAK 299

Page 10: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

Zientzia fikziozko beste liburu batzuk

ALFONSECA, Manuel (1993): Bajo un cielo anaranjado (Laranja-koloreko zeru batenazpian), Gran Angular, SM, Madril, 153 orrialde.

Gaiak: Zientzia fikzioa, bizitza beste planeta batzuetan, kazetariakZientzia fikziozko liburu hau planeten arteko abentura hutsa izan beharrean, au-

toreak gizakiek boterea eskuratzeko eta kolonizatzeko duten irrikaren aurkako kri-tika lausotua egiten du. Kontakizun honen argudioaren abiapuntua lurreko agintariekMartitz kolonizatzen hasteko hartutako erabakia dugu. Ekintza hori 2041 urtean ko-katuta dago, abentura-ontzia Lurretik abiatzen denean urrutiko planeta hori mendeanhartzeko. Espedizio horretan Irene Pinedo joango da. Irene emakume ekintzaile etagrinatsua da, eta kazetari lanetarako doa ontzian, Lurreko gizateriari bidaia miragarrihorren berri emateko. Martitzen bizitza aurkitu ostean, protagonistek aurka egingodiete lurreko nagusi eta agintariei, eta martiztarren alde egingo dute sutsuki. Narra-zioa kazetariaren ahotik datorkigu, modu linealean garatzen da eta ekintza nagusi-tzen zaie protagonistak kontatzen dizkigun bizipenei buruzko gogoetei.

BRADBURY, Ray (1994): La bruja de abril (Apirileko sorgina), SM, Madril, 153 orrialde.

Gaiak: Gizartearen kritika, zientzia fikzioa, bildurraBradbury zientzia fikziozko kontakizunen idazle onena da askorentzat, eta beste

batzuentzat, aldiz, gertuago dago fantasiazko kontakizunetatik. Nolanahi ere, liburuaosatzen duten lau ipuinen bidez, gizakiok eguneroko bizitzan izaten ditugun gatazkaeta harremanen gaineko ikuspegi burutsua ematen digu. Genero honetan ohikoak direngiroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio etengabe, gizartearen salaketa eta oharpenzorrotzak eginez. Giza alderdia dugu Bradburyren kontakizunen muina, eta osagai tek-nikoak, berriz, bigarren mailan gelditzen dira, edo desagertu egiten dira, besterik gabe.Lau kontakizunok irakurlearen arreta bereganatzen dute, bai beren edukiarengatik, baigure autoreak duen idazkera bikainarengatik.

CHRISTOPHER, John (1984): Las montañas blancas (Mendi zuriak), Alfaguara, Ma-dril, 135 orrialde.

Gaiak: Robotak, askatasunaren aldeko borroka, zientzia fikzioaIzenburu hau tripodeei buruzko trilogiako hiru elaberrietako bat dugu eta kontaki-

zun futurista jatorrenen bidea jorratzen du, literaturari dagokion bizitasuna galdu gabe.Lurrean izaki oldarkor eta nonahiko batzuk nagusitu eta mendean hartuko dute gizate-ria. Esparru horretantxe garatzen dira nerabe-talde baten abenturak. Talde horretako bu-rua Will Parker izango da, eta mendi zurietarako ihesaldiari ekingo diote, askatasunalortzearren. Ekintza eta elkarrizketak dira nagusi kontakizunean. Berau lehen pertsonandatorkigu eta Erdi Aroko zapalkuntza eta bildurrezko giroak dakarzkigu gogora. Tar-teka ahaztutako objektu eta egoeren oroitzapenak azalduko zaizkigu oztopoz jositakoibilbide luze honetan, eta irakurleak bere burua protagonistetan irudikatua ikusiko du.

300 III. ERANSKINAK

Page 11: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

GRENIER, Christian eta CAMUS, Willian (1980): Cheyenes 6112 (Cheyenneak, 6112),Gran Angular, 8. zkia., SM, Madril, 198 orrialde.

Gaiak: Zientzia fikzioa, etorkizuneko zibilizazioak, gaixotasunakPetrolio Aroaren ondoren sortutako Poluzio Handiaren ondorioz, beharrezkoa

izan zen «gizakiei egurats asnargarria ematea». 6112. urtean, elaberri honetako kon-takizuna gertatzen deneko garaian, Lurreko biztanleak lau burbuilatan bizi dira, de-nak ere kanpo-mundutik isolatuak eta era askotako garraiobide eraginkor eta bizko-rren bidez lotuak. Burbuila horien barruan bizitza muturreraino teknifikatuta dago,bai elikadura-sistemei dagokienez, zein lanari eta komunikazioari dagokienez ere.Azken milurtekoez geroztik desagertu egin dira gerrateak, goseteak eta gaixotasu-nak, eta dagoeneko hitzok hiztegian agertu ere ez dira egiten.

Burbuiletako biztanleek uste dute burbuila horietatik kanpo ez dagoela izaki bi-zidunik planeta osoan. Hala eta guztiz ere, cheyenne talde txiki bat bizirik atera daPoluzio Handitik. Haiek ere Lurreko gizaki bakarrak direla uste dute, eta isolatutabizi dira basoz inguratutako soilune batean. Baso horietan basa piztiak bizi direlauste dute, eta ez dira animalia horiei aurre egiten ausartzen. Baina burbuiletako biz-tanleek ez bezala, atzeranzko bilakaera izan dute: dagoeneko ez dituzte silexko lana-besak ere ezagutzen eta basoko landareez eta ehizatu ditzaketen basapiztiez elika-tzen dira soilik.

Ezusteko gertakari batzuek burbuiletako eta basoko soiluneko bizimodu baketsueta zurruna aztoratu egingo dute, eta bertako biztanleak dituzten tabu guztiei aurreegin, sinesmenak berrikusi eta beren babeslekutik ateratzera behartuta egongo dira.Burbuiletan zein basoko soilunean aurrez aurre aurkituko dira iraganbari heldu etabetiko tabuak baztertu nahi ez dituztenak batetik, eta arazo berriei aurre egiteko bi-tarteko berriak erabiltzearen aldekoak, bestetik.

Kontakizuna elkarrizketa moduan idatzita dago gehienbat eta arina eta izugarrierakargarria da. Liburuaren lehenbiziko zatian autoreak bi herriak aurkezten dizkigutxandakako kapituluetan, narrazioari nolabaiteko aldakuntza-kutsua emanez, eta biherrien arteko ustekabeko topo egite mailakatuaren bidez kontakizun erakargarri etaondo eratua eskaintzen zaigu. Hizkera argia da eta zientzia fikziozko terminoak urrisamarrak eta ulerterrazak dira guztiz.

GRENIER, Christian eta CAMUS, Willian (1982): Una india en las estrellas (Indiar batizarretan), Gran Angular, 24. zkia., SM, Madril, 135 orrialde.

6112. urtean, burbuilen aroa amaitua da Izurrite Handiaren ostean. Gizaki-taldebatek, Reseda buru dutela, burbuila-hiriak uztea eta kanpo-mundura itzultzea erabakidu, antzinako hondamendietatik biziraun zuen cheyenne tribuko biztanleekin batera.

Itzulera ez da erraza izango, ordea, hainbeste urtean guztiz teknifikatutako mundubatean bizi izan ondoren, zail samarra egingo baitzaie naturara itzultzea. Gainera, le-hengo kideek ez dituzte ulertuko eta traidoretzat joko dituzte. Horren guztiaren ondo-rioz, gizateriaren etorkizuna arriskutan jarriko duen ataka zailean aurkituko dira.

Bizitza eta gizakiak berak ulertzeko bi modu desberdinen alde borrokan dihardu-ten pertsonaien arteko aldeak bikain azaltzen zaigu, ama lurrera itzultzeko premiare-

ZIENTZIA FIKZIOZKO IRAKUR-LIBURUAK 301

Page 12: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

kin batera: ama lurra berriro ulertzen hasteko, bizitzeko, errespetatzeko, horrek guz-tiak gure burua hobe ulertzen lagunduko baitigu azken batean.

WELLS, H.G. (1987): La guerra de los mundos (Munduen gerra), Tus libros bilduma,Anaya, Madril, 224 orrialde.

Gaiak: Estralurtarrak, zientzia fikzioaMartitzetik datozen misil batzuk Lurrera iritsi dira planeta mendean hartu eta sun-

tsitu nahi duten izaki estralurtar suntsitzaileak dakartzatela. Argudio hau joan denmendearen amaiera aldeko Ingalaterran kokatzen da, eta autoreak indar narratibo han-diko kontakizun arin eta erakargarria osatzen du, indar handiko oroitzapen bisualhunkigarrietan oinarrituta. Narrazioan lehen eta hirugarren pertsona nahasten dira,erreportaje-kutsua hartzen duen kazetaritzaren antzeko estiloa erabiliz, eta kontatzenduenarekiko urruntze horren bidez, deskribapen eta azalpen zientifiko zabalak ematendizkigu autoreak. Hauxe dugu izaki estralurtarrak agertuko ziren lehenbiziko kontaki-zuna eta genero honetako hurrengo lanetarako eredua ezarri zuen. Era berean, giza-kiak unibertsoan duen egitekoari buruz gogoeta egiten da kontakizun honetan, eta gi-zateriaren, kontakizun osoaren protagonista nagusia, aurkako salaketa ere bada.

HERBERT, Frank (1985): Dune, Acervo, Bartzelona, 733 orrialde.

Gaiak: Zientzia fikzioa, gerrak, etorkizuneko planetakZientzia fikziozko elaberri klasiko honi buruzko film ezagun bat egin zen 80ko

hamarkadan. F. Herbertek, genero honetako autore enblematikoak, seme kuttun-tzat hartu zuen Dune planeta, Arrakis izenez ere ezagutzen dena, eta abentura kos-mikoei buruzko saga zabal bat osatu zuen. Argudioa «melange» izeneko espeziea-ren handinahian oinarritzen da. Espezie honek planeta aurkari bateko aberastasunairudikatzen du. Hemendik abiatuta, planetaren gaineko boterea eskuratzeko hainbatborroka eta azpikeria sortuko dira. Ekintzaren eta gatazken inguruan egituratu-tako elaberri honetan gizakien handinahiak eragindako arriskuei buruz gogoetaegiteko gonbitea egiten zaigu.

HUXLEY, Aldous (1998): Bai, mundu berria. Elkar argit. Donostia. 288. orrialdea. Xa-vier Amurizak itzulita.

Gaiak: Zientzia fikzioa, aurrerabidea, teknologiaUmore anker eta garratzeko amesgaizto honetan, etorkizuneko mundu zapaltzaile

eta teknifikatua deskribatzen zaigu. Mundu horretan kontsumoa izango da erlijio nagu-sia eta abiada bizian aurrerabiderako bidean. Kontakizun honen bidez autoreak beregaraiko gizartearen karikatura egin nahi izan du. Huxleyk egindako irudizko iragarpenbatzuk —in vitro ernalkuntza adibidez— aukera teknologiko hutsak izateari utzi etaguztiz gauzagarriak dira gaur egun, eta hori dela eta, Bai, mundu berria liburua etorki-zunari buruzko liburua izateari utzi, eta zientziak eta botere politikoak gizakien askata-sunaren gain burutzen duten kontrolari buruzko gogoeta garratza bihurtu da.

302 III. ERANSKINAK

Page 13: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

PEDROLO, Manuel de (1988): Mecanoscrito del segundo origen (Bigarren jatorriariburuz makinaz egindako idazkia), Garona bilduma, Pirene, Bartzelona, 201 orrialde.

Gaiak: Biziraupena, robinsonak, zientzia fikzioaZibilizazio baten suntsiketaren eta gizateria berriaren jatorriaren berri ematen

zaigu ustezko antzinako lekukotza eta oroitzapen apokaliptikoa jasotzen duen elabe-rri labur honetan. Elaberria oso irakurterraza da jorratzen duen ikuspegiarengatik,eta era berean, oso erakargarria da, bertan lantzen diren gertakarien bizitasun han-diari esker harrapatu egiten baitu irakurlea hasieratik bertatik. Guztiz hondatutakomundu batean, itsasoan galdutako emakume bat eta haur bat borrokan ari dira bizirikjarraitzeko, eta etorkizuna antolatzen dute ikuspegi moralak albo batera utzita. Ro-binson Crusoeren mitoaren egokitzapen harrigarri hau estralurtarrek suntsitutakoEmpordáko eskualdean kokatzen da.

WELLS, H.G. (1988): La máquina del tiempo (Denboraren makina), Tus Libros bil-duma, Anaya, Madril, 190 orrialde.

Gaiak: Zientzia fikzioa, etorkizuneko bizitza, gizartearen kritikaH.G.Wellsek, zientzia fikzio kritikoaren aita izandakoak, gaur egungo literaturan

behin eta berriz agertzen zaigun tramankulua asmatu zuen: denboraren makina.Tresna harrigarri honetan oinarritzen dira autorearen kezka zientifikoak eta gogoetasoziopolitikoak, eta gizakiok etorkizunarekiko dugun erantzukizunari buruzko haus-narketa sustatzen du liburu honen bidez. Opera prima honetan autore honen ondokosorkuntza guztiaren hazia ernatzen hasi zen: idazkera pragmatiko eta funtzionala, in-dar bizikoa eta zentzu kritiko handikoa, narraziorako baliabide eraginkorrez osatua,eta tolesturarik gabekoa. Lan honen bidez bere tramankuluan sartuta iraganera joa-teko aukera ematen digu autoreak, eta tramankulua bera antzina-antzinako iragana-ren zatia dugu dagoeneko.

SIERRA I FABRA, Jordi (199..): …en un lugar llamado Tierra (…Lurra izeneko lekubatean), Gran Angular, 32. zkia., SM, Madril

Etorkizun urrunean, gizartearen antolamenduak oreka-maila handia lortu duenmundu batean, gizakiak eta makinak itxurazko harmonian bizi diren gizarte batean,makinek errealitatearen gaineko kontrola hartu dute, beren perfekzio organikoaz ba-liatuz. Mundu honetan, bada, gizartearen oinarri guztiak irauliko dituen ezusteko ja-zoera bat gertatuko da. Espaziontzi batek, kanpo-espazioko misio batetik itzultzean,gidatzen zuen makina deskonektatuta ekarriko du, hau da, hilda. Ondoan, lo datzabere mendekoa, gizakia alegia. Makinek beren zirkuituetan buruaz beste egiteko au-kerarik ez dutenez, badirudi laguntzaileak hil behar izan duela.

Ondoren egiten den epaiketan Hal Yazkuby zientzialari entzutetsua izango daauziperatuaren errugabetasuna sinestuko duen bakarra, eta hura defenditzen saiatukoda, haren abokatuarena eginez. Hainbat ikerketa egin ondoren, isilpeko proiektu ba-ten berri izango du. Bidaia hura proiektu haren zatia zen nonbait, eta han ikusitakoakezusteko modu ulergaitzean jokatzea eragin zion makinari. Epaiketa osoan zehar, au-zitan jarriko dira ordura arte ukaezinak izandako hainbat printzipio, giza ahulezien

ZIENTZIA FIKZIOZKO IRAKUR-LIBURUAK 303

Page 14: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

aurrean makinek duten urrakortasunari, gizakiek beren patua beren gain hartzekoezintasunari eta beren borondatez makinen mende egoteko ezinbestektoasunari bu-ruzko printzipioak hain zuzen ere.

Idazlan honetan arazo larria jorratzen da, dagoeneko gure gizartean bizitzen hasigarena. Makinak ez dira gizakien pareko legeari dagokionez, elaberri honetan ager-tzen zaigun bezala, baina badira iraultza teknologikoaren eta garai informatikoarenzenbait alderdi, elaberrian aipatzen diren hainbat joera erakusten dutenak, hala nola,adimen artifizialarekiko menpekotasuna, dagoeneko gure artean hedatzen hasia dena.

Lan honek jarraipena du «Regreso a un lugar llamado Tierra» (Lurra izeneko lekubaterako itzulera) (Gran Angular 58. zkia., 1986, 173 orrialde) elaberrian. Bertan, gi-zakiek makinen menperatze lausotik askatu beharraz konturatzeak dakartzan ondo-rioak azaltzen zaizkigu. Gizakiek ezingo dute makinekiko menpekotasuna gehiago ja-san, eta tramankulu menperatzaileen aurkako matxinada orokorrari ekingo diote.Planeta osoan gerra piztuko da, eta makinak aurre egiteko bai, baina etsaiei eraso-tzeko programatuta ez daudenez, galtzeko aukera gehienak beraiek dituzte. Askok be-rehalakotzat jotzen duten porrota agerikoa denean, aurreko elaberriko protagonistabat agertuko zaigu, Balhissay 1-15 izeneko makina zahar eta jakintsua, konponbideausarta proposatuz. Etsaien frontea zeharkatu eta bere burua gizakien esku utziko du,zibilizazioaren etorkizuna bera arriskutan jartzen duen gerrari amaiera emateko guztizharrigarria eta ezustekoa den eskaintza bat egiteko. Eskaintza horrek, ordea, makineneta gizakien behin behiko eta atzerabiderik gabeko haustura ekarriko luke.

Lurrei buruzko trilogia El testamento de un lugar llamado Tierra (Lurra izenekoleku baten testamentua) (Gran Angular 68. zkia., 1986, 159 orrialde) liburuarekinamaitzen da. Elaberri honetan, makinek, gizonen aurkako gerraren eta hauen ihesa-ren ondoren, geroz eta autoritarioagoa eta polizialagoa den gizarte bat sortu dute.Botere-estamenduen aurka egingo duen talde eraginkorrena balhissaystarrena izangoda. Talde honetako kideak dagoeneko aurreko bi elaberrietatik ezaguna zaigun Bal-hissay 1-15 pertsonaiaren jarraitzaileak dira. Balhissay, gizakiak eta makinak uztar-tzen saiatzen da kontakizun horietan. Oraingo honetan, oposizioko bi ekintzaile na-barmenenetakoek, Steinein 6-2135, Balhissayren oinordeko morala, eta harenlaguntzailea, Zil 6-921, beren sortzaileak izan zirenengana ihes egitea erabakikodute, makinak eta gizakiak berriro bateratzea ahalbidetuko duen formularen bila. Ezzegoen ezer gizakien artean aurkituko zutena iragarriko zienik.

MENÉNDEZ, Elvira (1995): La máquina maravillosa (Makina miragarria), Ala Deltabilduma, 15. zkia., Bruño, Madril, 184 orrialde.

XXI. mendeko lau neska-mutil burbuila-hiri batean bizi dira, eta ezin du inorkhiri horretatik irten. Ezustean animaliak eta landareak bizi direneko kanpo-mundubat dagoela, aspaldiko garaietan bezala, deskubrituko dute. Burbuilatik irtetzenutziko ez dietela zeharo konbentzituta daude eta, hala, asmatzaile bati, hiriko gizonzaharrenari, laguntza eskatuko diote, gurasoak entretenitzeko makina bat asma de-zan. Ekimen horri esker, kutsu gizatiarragoa hartuko du XXI. mendeko gizakien bizi-moduak.

304 III. ERANSKINAK

Page 15: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

Irakurketa-fitxak

LANERAKO PROPOSAMENAK

1. Izenburua

Bila ezazue hiztegian «kronika» hitzaren esanahia eta ondoren, azaldu R. Bradburykzergatik jarri zion bere liburuari Martitzeko Kronikak izenburua.

2. Ezohiko gertakaria

Gaur egungo irakurleei harrigarria egiten zaie Ttt andreak lurtarrak tratatzeko duenmodu arrunta:

Gizona atalasean zegoen oraindik, irribar egiten saiatzen, zur eta lur. Eskuak luzatuzituen:

—Uste dut ez duzula ulertzen…

—Nola?

Gizonak harrituta begiratu zion.

—Lurretik gatoz!

—Ez dut astirik —esan zuen andreak—. Afaria prestatu, garbiketak egin, josi, gauzahoriek guztiak egin behar ditut… Zuk Ttt jauna ikusi nahiko duzu noski. Goian dago,bere bulegoan.

—Bai —esan zuen lurtarrak, zalantzatan eta harrituta—. Utzidazu Ttt jauna ikusten,mesedez.

Ray BRADBURYren MARTITZEKO KRONIKAK

Argudioa:

Lurtar-taldeak Martitzera joango dira bi-zitzera Lur planetako politika, gerra, aurreiri-tzi eta legeekin nazkatuta. Dena den, berekineramango dituzte beren bizimoduko egune-roko ohiturak, eta beren neurrira egokitukodute Martitz: gasolindegiak, hirugarren adi-na, predikariak, hanburgesa-postuak etaleku-izenak (New York, adibidez), denak ereLurreko ereduen antzera. Azkenerako Mar-titz eta Lurrak hondatuta bukatuko dute.

ZIENTZIA FIKZIOZKO IRAKUR-LIBURUAK 305

Page 16: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

—Lanpetuta dago.—Eta Ttt andreak atea itxi zuen berriro.

Oraingoan, ate-kolpea lotsagabekeria nabarmen samarra izan zen.

—Aizu! —oihukatu zuen gizonak atea berriro irekitzean—. Hori ez da bisitan dato-zenak hartzeko modua! eta etxean sartu zen behingoz, emakumea harritu nahi izangobailuen bezala.

—Nire lurzoru garbia! —oihu egin zuen—. Lokatza! Alde hemendik! Sartu aurretikbotak garbitu, gero!

Gizonak, kezkatuta, lokatzez zikindutako botak begiratu zituen.

—Ez da huskeriekin kezkatzeko unea —esan zuen—. Etorrera ospatu beharko litza-tekeela iruditzen zait.—Emakumeari adi-adi begiratu zion, begirada hark egoera argituahal izango bailuen.

—Kristalezko opilak erretzen ari zaizkit eta! —oihu egin zuen Ttt andreak—, maki-lakadaz botako dut! (Minotauron argitaratua, 34. or.)

Irudika ezazu eta idatzi lurtar batek etxera datorkion izaki arrotz bat nola hartuko lukeen.

3. Mundu berria

Zientziak eta irudimenak atseginagoak zaizkigun mundu berriak sortzeko aukera ema-ten digute. Gutxien atsegin duguna kendu eta gogokoen duguna jar dezakegu: lagunekinegotea esate baterako. John Lennon Beatles taldeko kantari izandakoak horrelako mundubat sortu zuen «Imagine» abestian. Abesti hori bilatu eta irakurri. Ondoren, atseginagoaizango litzaizuekeen mundua nola egingo zenuketen eztabaida dezakezue denon artean.

4. Bigarren aukera

Hirugarren espedizioko bidaiariak ondorio batera iritsi dira, iraganera itzuliak diranolabait, «bigarren aukera bat eskaintzen zaiguneko mundu batera» alegia. Itzulerarengaia elaberri askotan jorratu izan da, besteak beste H. G. Wellesen Denboraren makinaedo Un yanqui en la corte del rey Arturo (Yankee bat Arturo erregearen gortean) libu-ruetan. Benetan iraganera itzultzeko aukera izango bazenu, zer aldatu zenukete munduanoro har? Eta zer zuen zeuen bizitzan?

Proposamen hori lantzeko ikasgelan eztabaida bat antolatu edo idazlan bat egin de-zakezue.

5. Komikia

Egizu ondoko kapituluetako baten komikia: «2005eko apirila. USHER II» edo«2005eko azaroa. Bukatu da sasoia». Lehenbizi zirriborro bat egin beharko duzu ondokodatuak jasoz:

—bineta-kopurua;—bineta bakoitzaren edukia: irudiak eta testua;—testuetako elkarrizketak eta narrazio-zatiak sortu;—komikiaren koloreak, eta abar.

306 III. ERANSKINAK

Page 17: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

6. Idazmena

Aukera ezazu espazioko abentura bat. Ondoko osagaietako batzuk erabiliz, irudikaeta idatz ezazu zientzia fikziozko ipuin bat.

GERTAKARIAK

Inbasio bat, meteorito-zaparrada bat, zulo beltz bat, aurkikuntza bat, azaldu ezineko enigma bat, matxura bat ontzian…

ESZENATOKIAK

Planeta bat Izar bat Izarrarteko espazioa

PROTAGONISTAK

Astronauta batzuk Estralurtar batzuk Ordenagailu bat Izaki ikustezinak

ZIENTZIA FIKZIOZKO IRAKUR-LIBURUAK 307

Page 18: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

7. Eztabaidarako gaiak

Zalantzarik gabe, Ray Bradburyren Martitzeko Kronikak liburua gizakien jokamol-deari buruzko metafora bat dugu, gizabanakoa multzo bateko kidetzat hartzen duen ikus-pegi batetik egina. Ondoko koadroan kapitulu bakoitzean interesgarrien iruditu zaizki-gun puntuak jaso ditugu, puntu horiei buruzko azterketa egin dezazuen. Zeregin honenantolamendua gure helburu eta premietara egokitu dezakegu, eta hala ondoko aukerakizango ditugu:

—ikasle guztiek gai bera aztertu eta ondorioak ateratzea;—gaiak taldeka banatzea;—lana ahoz edo idatziz egitea.

Diogun azkenik, aukeratutako gaiari buruzko informazioa ondoren adierazten direnkapituluez gain, liburuko beste zenbaitetan ere aurkituko dugula.

.../...

Kapitulua

Ylla

Udako gaua(La noche del verano)

Lurtarrak(Los terrícolas)

Zergapekoa(El contribuyente)

Hirugarren espedizioa(La tercera expedición)

…Eta ilargiak distiraegiten jarraitzen du!(…¡Y la luna continúabrillando!)

Etorkizun berdea(El mañana verde)

Otarrainak(Las langostas)

Gaiak

— Etxeko bizimodua. Etxea.— Eguraldiaren deskribapena.— Martiztarrek estralurtartzat hartzen dituzte lurtarrak.— Biztanleen deskribapena.— Gizon-emakumeen arteko harremana. Sentimenduen adierazpena.— Aisialdia: ehiza?.

— Eszenategiaren deskribapena: Martitz planeta.— Biztanleen deskribapena.— Aisialdia: kontzertu bat entzutea.

— Kulturarteko jokamoldea, planeta desberdinetako biztanleen artean.— Lurtarrek nola espero dute hartuak izatea, eta benetan nola hartzen dituzten.

— Kapitulu honetako protagonista Lurretik ihes egitera behartu zituzten arrazoien az-terketa, gaur egungo ikuspegitik.

— Lurraren eta Martitzen arteko parekotasun fisikoa.— Iraganerako itzulera.— Hipnosia, telepatia.

— Planetaren suntsiketa.— Bizitzaren zentzua. Bizitza bizitzea.— Zibilizazioak. Artearen, zientziaren eta erlijioaren zentzua.

— Baso-berritzea. Bizitza.

— Ezezagun zaiguna ezagun egiteko irrika.

308 III. ERANSKINAK

Page 19: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

.../...

Kapitulua

Gau-topaketa(Encuentro nocturno)

Itsasertza(La costa)

Atsedenaldia(Intermedio)

Izendapena(La denominación)

Usher II

Martiztarra(El marciano)

Amaitu da denboraldia(Se ha acabado la temporada)

Ikusleak(Los espectadores)

Biztanleria isilak(Las poblaciones silenciosas)

Gaiak

— Mundu desberdinetako izakien arteko aldeak.— Garai desberdinetako bi izakik topo egiten dute gauean: iragana eta geroa dira. Den-

boran zeharreko bidaia.

— Martitzerako helduera. Lurralde ezezagunen kolonizazioa.

— (berdin).

— (berdin).

— Etorkizunetik gure garaiari buruz egiten den balorazioa: politika, antzerkia, zinema,gizartea…

— E.A. Poeren La caída de la casa Usher (Usher etxearen erorialdia), Los asesinatosde la calle Morgue (Morgue kaleko hilketak), El gato negro (Katu beltza), La más-cara de la muerte roja (Heriotz gorriaren maskara) ipuinen eta kapitulu honen arte-ko lotura.

— Gaur egun ba al da «moraltasun-atalik»? Nola jarduten dute?— Zentsura.

— Susperraldia.

— Ezezaguna zaigun mundua ezagun egiteko irrika.

— Lurreko mundu-gerra. Martitzerako ihesaldia.

— Lurraren hondamena.

ZIENTZIA FIKZIOZKO IRAKUR-LIBURUAK 309

Page 20: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

LAN-PROPOSAMENA

1. Espazioa eta robotak

Liburuan zehar, konturatuko zinen, denborak aurrera egin ahala, robotek espaziohandiago eta korapilatsuagoak kontrolatzeko, edo, bestela esanda, «funtzionarazteko»gai direla. Saiatu zaitez oroitzen eta deskribatu itzazu ondoko robotak agertzen ziren es-pazioak eta burutzen duten zeregina.

Isaac ASIMOVen NI, ROBOTA

Argudioa:

Berrogeita hamar urtean zehar, Susan Cal-vin robot-psikologo eta doktoreak US Robotand Mechanical Men, Inc. enpresan egin dulan, robotgintzan diharduen lurreko enpresahandienean. Hirurogeita hamabost urte bete-tzean —konpainiak duen urte-kopuru berberahain zuzen ere— erretiroa hartzear dago. Inter-planetary Presseko kazetari batek hainbat el-karrizketa egin dizkio eta doktore hotz eta hi-tsak adeitasunez hitz egiten du robotei buruz,gizakiak baino izaki hobeagotzat baititu.

Haien bilakaera «psikologiko» harrigarria-ren berri ematen du, batzuei eta besteei buruz-ko istorioen bidez, hasi Robbie robot-haurtzainbihozberarekin eta indar itzeleko Makineta-raino.

Istorio horietan guztietan ere, gizakiekrobotekiko duten menpekotasun geroz etahandiagoa dela agertzen zaigu, eta Calvindoktoreak, bere ezkortasun handiaren ondo-rioz, gizatasuna hondamendian murgiltzeagalarazten duten izaki bakartzat hartzen diturobot horiek.

I. Asimoven robotak era askotako zere-ginak burutzeko gai diren makinak dira, etaerabakimenik ez badute ere, «giza jokamol-dearen» inguruko arazoen gainean gogoetaegiten dute askotan. Kontatzen zaizkigun is-torioak ez dira adimenaren ariketa burutsuhutsak, gaur eguneko gizakiek, teknologiare-kiko lotura estutu ahala, bizi duten egoerariburuzko hausnarketak ere badira.

Isaac ASIMOV 1920an jaio zen SobietBatasuna zenekoan, eta biokimikan doktoreizan zen.

310 III. ERANSKINAK

Page 21: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

2. Espazioa

9. kapituluan, Stephen Byerley koordinatzailea lurra osatzen duten lau «eskualdee-tara» abiatuko da. Marraz itzazu eskualde horiek ondoko mapa mundian zehaztasunezeta adieraz ezazu hiriburua.

3. Denbora

a) Bila ezazu Asimovek Ni, robota zein urtetan idatzi zuen. Begira ezazu, orain, li-buruan agertzen den lehen robota, Robbie, zein urtetan egina den. Zure ustez, ba al dagaur egun horrelako robotik? Elaberri bat idatzi beharko bazenu, horrelako roboten batzein urtetan existitu ahal izango litzatekeela esango zenuke? Zergatik?

b) Bilatu eta bildu ezazu gaur egun benetan existitzen diren robotei buruzko infor-mazioa. Bildutako datu guztiekin egizue informazio-hormirudi bat ikasgelan.

4. Pertsonaiak eta robotak

a) Liburua irakurri ondoren, robot batek gizaki bati gezurra nahita esan diezaiokeelauste al duzu? Baiezkoa erantzun baduzu, adieraz ezazu zein egoeratan gertatuko litzate-keen hori.

Robotak Espazioa Landu beharreko zeregina

SPED 13(Speedy)

QT-1(Cutie)

DV 5(Dave)

NS 2(Nestor)

MAKINAK

ZIENTZIA FIKZIOZKO IRAKUR-LIBURUAK 311

Page 22: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

b) Gogora itzazu gezurra esaten duten edo eskatzen zaienari buruz egia esan nahi ezduten roboten zenbait kasu eta osa ezazu ondoko koadroa:

5. Zure ustez, robot bat «erotu» edo «oreka emozionala» galdu al dezake? Baietzuste baduzu, gogora ezazu zerk eragin dion eromena eta osa ezazu ondoko koadroa:

6. Asma ezazu robot bat

Liburuan zehar hainbat robot agertzen dira, bakoitzak ezaugarri jakin batzuk dituzte-nak eta zeregin zehatz batzuetarako programatuta daudenak. Asma ezazu zure robota,bere itxura, trebezia bereziak, jokamoldea eta burutzen dituen zereginak deskribatuz.Burmuinean elaberri honetan azaltzen diren Robotikari buruzko hiru Legeak programa-tuko ote zeniokeen erabaki, edo besterik gehituko ote zenukeen.

7. Gizakiak

Jarraian, liburuan agertzen diren gizakietako batzuei buruzko deskribapen-pasarteakagertzen zaizkizu, zazpiri buruzkoak hain zuzen ere. Saia zaitez asmatzen gizaki horie-tako zeini dagokion pasarte bakoitza; jarrai ezazu adibidea:

Robota Jokamolde desorekatu motak Kausa(k)

Robota Zer eskatzen zaio? Zer erantzuten du? Zergatik?

312 III. ERANSKINAK

Page 23: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

.../...

DESKRIBAPEN-PASARTEAK

1. Gizon handia zirudien, oso handia, bere begiek nekoso begiratzenzuten begitarte akitu baten erditik, bertan urteen hori zurbila bestekolorerik ez zen gelditzen.

2. Oso gutxitan egoten zen etxean, igandeetan izan ezik —egun huraigandea zen, adibidez—, eta etxean zegoenean oso pertsona atseginaeta ulerbera izaten zen.

3. Baziren hamar urte emakumeak utzi egin zuela.

4. Bere begi hotz eta grisak Asherengan jarri zituen.

5. Bere ohituretako bat igandeetan eroso egotea zen. Sabela bazkarioparo batekin aseta; sofa atsegin, leun eta zarpailtsu batean etzanda;Times aldizkariaren ale bat eskuetan; txapin batzuk jantzita eta al-kondararik gabe egotea hain zuzen ere.

6. X-ek gogokoen zituen esaeretako bat kezkatzeak ezer onik ez zeka-rrela esatea zen.

7. Emakume atsekabetu, urduri eta erretxina.

8. Eskilara-mailak launaka jaistsi eta harengana jotzen du.

9. X-en aurpegiko zurbiltasun distiratsuari halako haserrealdia zerionoraindik.

10. X US Robots & Mechanical Men, Inc. enpresako ofizial gazteenazen eta oso harro zegoen bere karrerarekin.

11. Koitadu gizajo bat besterik ez naiz.

12. X-ek irribarre faltsua irudikatu zuen eta, horrelakoetan gertatu ohizenez, bere adats luze-zuriek, eta bere begi biziek, Bibliako aitalehenbaten itxura ematen zioten.

13. Eta X-en hitzak haren bibote beltzaranera zihoazen zuzen-zuzen, la-rritasuna adieraziz nabarmenki.

14. Bere begitarte atsegin eta gaztea zimurtu egin zen eta behartutakoirribarre bat irudikatu zuen.

15. Zaharkitu samarra dago, horixe da bere arazoa (…) Hain da egos-gogorra.

16. Ergel hutsa izan nintzen, gaztetan.

17. Begirada gaiztoa zuzendu zion, berrogeita hamar urteko zientzialaribatentzat, egokia izan ez arren.

18. Eskuak gonaren gainean bildu zituen eta bere ezpain fin eta zurbilenlerroak areago nabarmentzen ziren.

ZIENTZIA FIKZIOZKO IRAKUR-LIBURUAK 313

Page 24: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

.../...

Erantzuna:

8. Gizakiak ala robotak?

Elaberrian gizakia edo robota ote den argi ez dagoen pertsonaia bat agertzen da:Stephen Byerley. Zer uste duzu zuk? Idatz itzazu pertsonaia hau gizakia dela adieraztenduten gertakariak eta datuak, batetik, eta robota dela adierazten dutenak, bestetik.

A. LANNING 1-12-15-25-30G. WESTON 2-3-20P. BOGERT 3-9-17-23S. CALVIN 4-7-16-18-24-28

G. POWELL 6-13-21-27M. DONOVAN 8-11-19-26-29M.ASHE 10-14-22

DESKRIBAPEN-PASARTEAK

19. Aurrerapide zientifikoa bultzatzeko printzipioa gogoan hartu beharradago. Baina ez ezazu gaizki ulertu diodana. Zeregin honetan jarraitzenbadut, ez da printzipio horrengatik; ordaintzen digutenarengatik baizik.

20. Amorrua eman zion emaztea sartzen ikusteak. Hamar urte ezkondutaeman ondoren, hura oraindik maitatzeko bezain ergela zen eta betipozten zen hura ikustean.

21. Eta lehenbiziko aldiz kolokan egon zen itxurakeria hutsa zen X-enziurtasuna.

22. Hogeita hamabost urte besterik ez ditu, eta ez du ematen, gutxiagobailitu bezala jokatzen baitzuen.

23. Baina amorrua ematen dit robot batek lana nola egin behar dudanesatea eta ez dut uste, gainera, bera lan hori egiteko gai izango zenik.

24. Ni ez naiz neska eder horietakoa.

25. Zigarroa piztu zuen kontu handiz, baina hatzen puntak dardarka zi-tuen. Haren bekain grisak zimurtu egin ziren zupaden artean hitz egi-ten zuen bitartean.

26. Eskua bere adats gorriskara eraman zuen amorru biziz.

27. Sagar-zatiak kontrako eztarritik joan eta mahai gainera bota zituen,gorri-gorri eginda.

28. —Oraindik ez zituen berrogeita hamar urte beteak— Herbieren aho-tsari larritasun-kutsu bat zerion.

29. Kolpetik eseri eta misteriozko elaberri bat atera zuen jakaren sakeletik.

30. Eskuak gurutzatuta, hatzetako artikulazioekin soinua ateratzen arizen.

314 III. ERANSKINAK

Page 25: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

9. Eztabaida

Eta, Stephen Byerleyrekin jarraitzeko, gogora dezagun liburuaren azken zatian Su-san Calvinekin duen elkarrizketa:

—Beraz, zeratan ari zatzaizkit…

Zeinen alde zaude, Byerleyern alde ala Calvin doktorearen alde? Egizue gai honi bu-ruzko eztabaida bat ikasgelan.

Gizakia? Robota?

ZIENTZIA FIKZIOZKO IRAKUR-LIBURUAK 315

Page 26: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio
Page 27: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

2. KARTOGRAFIA SENDOTZEKO MATERIALA

Kartografiari buruzko ezagutzak sendotzeko proposatzen dizuegun honelako neurribaten helburua, ikasleei hainbat alorretan laguntzeko tresna eta bitarteko osagarriakematea da, mapak interpretatzean sortutako zailtasunak gainditzen, teknika kartografi-koak erabiltzen eta mapak irudikatzen laguntzeko hain zuzen ere. Beraz, ezagutzak sen-dotzeko material hau, teknika batzuk eskuratzera, oinarrizko hainbat kontzeptu uler-tzera eta ikasitakoa ariketa erraz eta esanguratsuetan erabiltzera bideratuta egongo dagehienbat.

Bestalde, proiektu honetako testu nagusian azaltzen genuenez, Curriculum Desberdi-nen Eraketa programako ikasleek bere ikasketetan zehar kartografia inoiz landuko zu-tela, eta beraz, ez direla hutsetik hasiko hartu dugu abiapuntutzat, proposamen zehatzhau osatzeko garaian. Hori dela eta, hasteko, ikasle bakoitzaren premia bereziak haute-matea komeniko litzateke, eta kartografiaren inguruko sendotzea premia horien araberaplanifikatzea. Horretarako, hemen eskaintzen dizkizuegunen arteko hainbat azalpen etaariketa erabili, berriak sortu edo kasuan kasuko errealitatera egokitu ditzakezue.

Nolanahi ere, gai hau lantzen ari garela, kartografian oinarritzat hartu beharreko al-derdien inguruko gogoeta egin beharko genuke, «kartografiari buruzko errefortzua»izena eman diogun hori zeren inguruan egituratu beharko genukeen erabakitzeko. Fun-tsezko hainbat alderdi daudela uste dugu, baina denek ere ez dute garrantzi bera garatunahi dugun ikerkuntza-proiekturako (betiere gogoan izan behar dira proiektuaren hel-buru orokorrak, bestela, gaian gehiegi murgiltzeko arriskua izan genezake, gai hori sako-negi landu nahi izanaren ondorioz).

Ondoko alderdiak nabarmenduko genituzke:

—Orientazioa.—Eskala.—Planuaren osagaiak.

Gai hauek, interes handiko beste zenbaitekin batera, hainbat irakas-materialetanlandu dira, eta hauen artean ondokoa nabarmendu nahi dugu: BRIA, Ll. (zuzendaria) etabeste: 1989. Dena den, bibliografian zerrenda luzeagoa eskaintzen dizuegu, DBHn lan-tzeko iradokizun praktikoak ematen dituzten zenbait testuliburu zehatzekin batera.

Ondoko orrietan mapei buruzko ikuspegi orokorra emanez hasiko gara. Inork mate-rial hauek erabili eta dauden hurrenkera horretan landuz gero, aurkezpen gisakoa izangoduzue ikuspegi hori, halere, atal hau ez da derrigorrezkoa, inondik ere. Bestalde, mate-rial osagarri hauetan ez da irudikapen kartografikorako edo proiekzioak egiteko bera-riazko informazio edo jarduerarik aurkezten. Izan ere, pentsatu dugu alderdi hori landuaegongo dela dagoeneko DBHko lehen zikloan. Nolanahi ere, alderdiok lantzea komenidela erabakiz gero, bibliografian horri buruzko informazioa eta material egokiak jaso-tzen dituzten hainbat izenbururen berri ematen da. Hala eta guztiz ere, erabilgarriaizango litzateke mota desberdinetako proiekzioak (Mercator edo Petersen proiekzioakadibidez) darabilten mapak alderatzea, eta irudikatutako azaleren itxura aldatuta ere, kar-

KARTOGRAFIA SENDOTZEKO MATERIALA 317

Page 28: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

tografia ideologikoki behartzen ez duten ereduak hobestu beharko genituzke. Gauza eza-guna da Mercatorren proiekzioarekin, poloetatik hurbil dauden espazioak benetan dire-nak baino askoz handiago irudikatzen direla. Proiekzio-eredu honek, orain arte gehienerabili izan dena, iparreko herriak (herri aberatsak) hegoaldekoak baino (guxiago gara-tuak eta planetako ingurune epelenetan kokatuak) leku hobean uzten zituen ikuspegiaeman izan du.

Orientazioak, bestalde, garrantzi handia du kartografia lantzean, eta funtsezkoazaigu, bakoitzak egindako oharrei buruzko informazioa trukatzeko garaian, bereziki.Guri dagokigunez garrantzi handia du alderdi honek, gure ohiko lana hainbat ikaslezosatutako lan-taldeetan oinarritzen baita. Beti bezala, jarraian proposatzen dizkizuegunariketak, proposatu genitzazkeenen arteko adibide gutxi batzuk besterik ez dira.

Mapen eskala finkatzeko, kalkulu algoritmikoak erabiltzen dira, eta oso korapila-tsuak ez badira ere, aldez aurretik gutxieneko gaitasun pixka bat eskatzen dute. Mapakbehar bezala erabiltzen ikasi nahi izanez gero, ezinbestekoa da eskala kontzeptua lan-tzea, eta ikasleek, beraz, ikasitakoa baldintza praktiko eta errealetan erabiltzeko gaita-suna eskuratu beharko dute.

Plano bateko osagaiei buruzko atalean, ikasleek ulertu beharko dute espazio errealeiburuzko irudi kartografikoak nola zehazten diren, eta espazio horietan agertzen direnfenomeno guztiak nola irudikatzen diren. Zalantzarik gabe, atal honen bidez mapen gai-neko azterketa eta ulermena sakondu ahal izango dituzte, eta horrekin batera, irudikapenkartografikoak lantzeko trebetasun handiagoa eskuratuko dute.

Azkenik, zenbait praktika osagarri jasotzen dituen atal bat agertzen da, kartografia-ren gai honetan zailtasunik edo hutsunerik duten ikasleekin lantzeko proposatzen du-guna. Bibliografian aipatzen ditugun eskuliburuetatik atereak dira batzuk, eta beste ba-tzuk albo batera utzi ditugu korapilatsuegiak edo zehatzegiak iruditu zaizkigula eta.Ondoko alderdiak lantzen dituzten ariketak aukeratu ditugu:

—Distantzien kalkulua.—Profil topografikoen lanketa.—Azaleren neurketa.—Erliebedun maketa baten eraikuntza.

MAPAK

Mapak erabili eta ulertu ahal izateko ezinbestekoa da teknika egokia erabiltzea, ha-siera batean nahaste-borraste galanta iruditzen zaigun horri zentzu pixka bat atera ahalizan diezaiogun. Mapak lurraren gainazalaren eta bertan agertzen diren zenbait feno-menoren irudikapenak dira, eta irudikapen horiek egiteko, kartografiaren alorrean lanegiten dutenen artean adostutako hainbat sinbolo erabiltzen dira.

Ikasleentzako jarduera-proposamena

318 III. ERANSKINAK

Page 29: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

Dena den, ez dago aditua izan beharrik mapa bat «irakurtzeko»; aski da mapa nolaegin den, zein arau bete diren, eta erabilitako zenbait koderi buruzko ezagutza gutxi ba-tzuk izatea eta jardunean erabiltzea. Horrela errazagoa izango zaigu beste batzuek egin-dako mapak interpretatzea batetik, eta guk geuk ere irudikapen kartografikoak osatzeabestetik.

Dakizunez, gizakiok aspaldi-aspaldidanik ari gara ezagutzen ditugun bazterrak aha-lik eta zehaztasun handienez irudikatzen saiatzen. Kezka horrek hainbat alderdi praktikokonpontzeko beharrari erantzuten zion, merkataritza-bideak finkatu, edo etsaien hirienaurkako erasoak burutzeko planak osatzeko premiari, esaterako. Itsasoaren bestalderakobidaiak hastearekin batera, izugarri zabaldu zen premia hori, XV. mendearen amaieraneuroparrak Ameriketara, Afrikako kostaldera eta Ekialde Urrunera hurbiltzen hasi zire-nean hain zuzen ere. Hainbat aurrerapen teknikok mapak irudikatzeko teknikak hobetzeaahalbidetu zuten eta, hala, XVI. eta XVII. mendeetako mapak ikustean, gaur eguneko ma-pen oso antzekoak direla konturatzen gara.

Jarraian agertzen diren mapek espazio geografiko beretsuak irudikatzen dituzte,baina hainbat mendetako aldea dago irudikapen horien artean, eta teknika desberdinakerabiliz eta helburu desberdinez eginak dira, gainera. Azter itzazu arretaz eta aipatuitzazu mapa horien arteko desberdintasun nabarmenenak:

1. irudia: XVI. mendeko mapa baten zatia

KARTOGRAFIA SENDOTZEKO MATERIALA 319

Page 30: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

2. irudia: XVII. mendeko mapa baten zatia 3. irudia: Gaur egungo mapa bat, Petersen proiekzioaren

arabera irudikatuta

Bestalde, mapen erabiltzaile garen aldetik, mapa horiek erabiltzean ezinbestekoadugu eskaintzen diguten informazioa irakurtzen jakitea, eta datu horiek beste pertsonabatzuei (zure kasuan ikaskideei edo irakasleari) jakitera emateko gai izatea. Hori delaeta, sinbolo arruntenak eta mapak irudikatzeko erabiltzen diren zenbait arau barneratzeakomeni zaizu.

Lehenik eta behin mapen eta mapekin egindako orientazioarekin hasiko gara, ondoren,eskala edo irudikatutako espazioaren eta maparen arteko erlazioa landuko dugu, eta azke-nik, mapak irudikatzeko arau eta kodeak aztertuko ditugu. Lehendik ere landuko zenituenmapak, eta hemen jorratzen ditugun hainbat alderdi ezagunak izango zaizkizu dagoeneko.Ziurtatu ezazu hala dela, eta behar duzun abiadura hartu aurrera egiteko. Gogoan izan, he-men agertzen diren oinarrizko alderdiak ulertzea ezinbestekoa dela, eta hala izan ezean,sortzen zaizkizun zalantzak galdetu behar dituzula.

1. Orientazioa

Orientazioaren gai honek bi alderdi ditu.

Lehenik eta behin, mapa bat begiratzen ari zarela, bertan irudikatutako fenomenorenbat deskribatu nahi duzunean, adierazpen ahalik eta zehatzenak erabili behar dira espa-zioan behar bezala kokatzeko. Ezin da ibaiaren eskuinetan, hiriaren goiko aldean edo

320 III. ERANSKINAK

Page 31: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

gainean, edota behe aldeko berdegunea bezalakorik esan. Kartografian puntu kardinalakerabiltzen dira, hau da, iparra (I), hegoa (H), ekia (E) eta mendebala (M). Honela, ibaibatek iparmendebaldetik hegoekialderako norabidean (IM-HE) isurtzen duela esan deza-kegu. Bestalde, irudikatutako espazioa zatitzeko erabilitako koadrikulak ere erabil ditza-kegu erreferentzia gisa (eredu hau hirien planoetan eta errepideen mapetan erabiltzendira askotan, helbide bat edo lekuren bat azkar batean aurkitzeko, adibidez H3 edo B7).Azkenik, gauzak erraztearren, lurrak esfera itxura duenez, poloak lotzen dituzten lerrobatzuk (meridianoak) eta elkarren paraleloak diren irudizko beste lerro batzuk (parale-loak) finkatu dira, gure planetako edozein puntu erabateko zehaztasunez aurkitzeko. Ho-rretarako, graduak, minutuak eta segundoak erabiltzen dira koordenatuak adierazteko.Guk, ordea, aurreko bi baliabideak erabiliko ditugu, hau da, puntu kardinalak eta koadri-kulak).

Ariketa:

Planuko ⌧ eta � puntuetan bi pertsona daude. Ondoko jarraipideekin bat etorriz higi-tzen dira:

—⌧ puntuan dagoen pertsona kalean gora egin, bi kale igo, alde batera jo eta beste kalebatera iritsi, berriro alde batera egin eta bi kale aurrera egingo du.

—� puntuan dagoen pertsonak bi kaletan gora egin, beste kale bat igo, alde batera egineta beste bi kaletan gora jarraitu, beste bi kale igo eta bukatzeko, alde batera egin etaazken kale batean gora egingo du, aurreko pertsonarekin topo egin gabe.

4. irudia

a) Zergatik ez dute topo egin? Zerbait gehiago azaldu behar al da?b) Behar bezalako jarraibideak ematen al dira ⌧ eta � puntutan daudenek topo egiteko?c) Demagun � puntuan egin behar dutela topo. Idatz itzazu bi pertsona horientzako ja-

rraibideak.

KARTOGRAFIA SENDOTZEKO MATERIALA 321

Page 32: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

Orientazioa ulertzeko bigarren modua tokian bertan aritzea da, alegia, orientazio er-latiboa deritzona egitea: leku erreal batean kokatu eta bertan lantzen ari garen mapanagertzen diren osagai adierazgarrienetako batzuk aurkitzea (mendi bat, ibai bat, eraikinbat, hariteria elektrikoa, eta abar). Horretarako, oso lagungarria izango zaigu iparroratzbat, bestelako erreferentzia ezagunik ez badugu behintzat. Nola erabiltzen da iparrorra-tza? Dirudiena baino errazago da. Dakizuenez, orratzak iparra adierazten du beti eta,gainera, ia mapa guzti-guztiak noranzko horretara begira daude. Beraz, edozein behaketaegiten hasi aurretik egin beharreko lehen urratsa, mapa posizio horizontalean jartzea (lu-rrarekiko paralelo) eta gainean iparrorratza ipintzea izango da. Iparrorratzaren orratzaketa mapako iparrak bat egin arte biraraziko dugu iparrorratza, eta orduan ikusgai ditugunelementuak eta mapan jasota daudenak identifikatzeko orientazio egokia izango dugu.Hemendik aurrera askoz errazago izango mapan zaigu mapan paisaje errealeko osagaiakbereiztea.

5. irudia: Era askotako iparrorratzak daude. Iparrorratzik izan gabe ere, orratzak dituen erloju bat erabil daiteke orientatzen laguntzeko

Gutxi gorabehera orientatzeko beste modu asko ditugu aukeran: eguzkia (ekialdetikatera eta mendebaldetik sartzen da), ipar-izarra (ipar hemisferioan gauez ikusten dena),zuhaitz-enborretako goroldioa (enborraren ipar eta mendebaldean agertzen da), antzi-nako eliza bat (antzina elizburuak ekialdera begira eraikitzen ziren beti), eta abar erabilditzakegu orientatzen laguntzeko. Dena den, hiri batean baldin bagaude, baliabide hauekguztiak ez zaizkigu oso erabilgarriak izango eta hobe izango dugu iparrorratza erabil-tzea. Planoa ordenatua bada eta kale gehienek 90ºko angelua osatzen baldin badute, pla-noa behin orientatzea eta hiribide garrantzitsuren baten noranzkoa aurkitzea aski izangozaigu gure burua orientatzeko. Leku eta bazter guztietan erreferentzia erabilgarriak aur-kituko ditugu. Euskal Herriko kostaldea eta itsasoa, adibidez, iparraldean daude eta kan-tauriar isurialdeko ibaiak noranzko horretantxe isurtzen dira.

322 III. ERANSKINAK

Page 33: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

2. Eskala

Lurraren azalera edo azalera horren zati bat irudikatzeko mapak asmatu dira, batetik bes-tera erraz eraman dezakegun irudikapen-sistema erabilgarria baitira. Baina, mapa horiek fida-garriak izateko, irudikatzen duten errealitatearekiko lotura izan behar dute, hau da, irudikatu-tako azalera bera, baina hainbat aldiz txikiagotuak izan behar dute. Benetako neurrien etairudikatutakoen arteko loturari eskala deritzo. Eskalaren berri izanik, bi punturen arteko dis-tantzia erreala edo mapako azalera baten neurria ezagutu ahal izango ditugu, besteak beste.

Ondoko irakurgaian mapa baten eskalari buruzko argibide ugari ematen dira1:

Bi motako eskalak erabiltzen dira: zenbakizkoa eta grafikoa.

Zenbakizko eskala zatiki baten bidez adierazten da mapetan. Zatiki horretako zenba-kitzailea unitatea da, eta izendatzailea, berriz, mapa horretako distantziek errealitateanduten neurria ezagutzeko, mapan neurtutako balioarekin biderkatu beharreko zenbakia.

MAPETAKO ESKALAK ETA NEURRIAK

Zer da mapa baten eskala?

Eskalak mapa baten gainean neurtutako distantziaren eta Lurreko azaleran benetan dagokionneurriaren arteko zenbakizko lotura adierazten du. 1:100.000 eskalak esan nahi du, mapan zenti-metro, hatz, arra edo oin bateko distantziara dauden bi puntu, errealitatean 100.000 zentrimetro,hatz, arra, oin edo erreferentziatzat hartutako edozein neurritara egongo direla. Erregelarik edoneurtzeko beste gairik ez bagenu, baina bi punturen arteko distantzia axota baten luzeraren ber-dina dela ikusiz gero, errealitatean, bi puntu horiek lerroan jarritako 100.000 axotako distan-tziara daudela esan nahiko luke horrek.

Bi mapa elkarrekin alderatuz gero, lehenbizikoa 1:100.000 eskalan egina eta bigarrena1:10.000 eskalan, bigarren mapa honetan xehetasun gehiago agertuko da, zentimetro bakoi-tzean errealitateko 10.000 zentimetro besterik ez ditugu irudikatu behar izango eta, eta ez100.000 lehen kasuan bezala. Bestela esanda, neurri bereko mapan espazio txikiagoa irudika-tzen da, eta horri esker, xehetasun handiago adieraz daitezke. 1:1.000.000 eskalakoerrepide-mapa batean, hiriak puntu lodikote batekin adierazten dira, baina hiri hori bera1:50.000 eskalako mapa batean irudikatuz gero, bertan kaleak, berdeguneak, industrialdea etaabar agertuko dira (xehetasun gehien-gehienak alegia).

Maparen eta errealitatearen arteko erlazio hori neurri linealei dagokie, hau da, puntuen ar-teko distantziei, baina zer gertatzen da azalerekin, zein da azaleren arteko lotura?

Har dezagun, adibidez, 1:100 eskalako mapa bat. Hau da, mapan neurtutako zentimetro ba-koitza errealitateko 100 zentimetroren adinakoa da. Baina, mapan zentimetro karratu bateko(1 cm2) azalera duen erakin batek (hau da, 1 cm-ko aldea duen karratu baten bidez adierazita-koa), ez du 100 cm2 izango errealitatean. Eraikin hori ehun aldiz handiagoa izango da, hau da,aldeko 100 cm neurtzen duen karratu bat osatuko du. Orduan, azalera kalkulatzeko, 100 ¥ 100egin beharko dugu eta horrek 10.000 cm2-ko azalera ematen digu. Laburbilduiz, eskalaren etaerrealitatearen arteko erlazioa eskala ber bi dugu (1:100 eskalari buruzko adibidean, 1002).

KARTOGRAFIA SENDOTZEKO MATERIALA 323

1 BRIA, Ll. (zuzendaria) eta beste (1989, 43-44). Egokitua.

Page 34: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

Eskala grafikoan zati txikitan banatutako eskala bat agertzen zaigu, errealitatekometro, kilometro eta abarretan zatituta. Mota honetako eskaletan zatikiak agertzendira aldi berean, eta modu horretara, mapen irakurketa eta distantzien neurketa erraz-ten dira.

Orduan, zein da mapa bat irudikatzeko eskala egokiena? Behatu nahi dugunaren ara-berakoa da hori. Ez dugu mapa bera erabiliko Europako herrien azalerak alderatzeko, Pi-rinioetako erliebea aztertzeko, edo Gorbeiako parke naturalerako ibilaldi bat antola-

7. irudia:

Kolore-eskala

6. irudia:

Zenbakizko eskala

Ariketak:

1. 1:10.000 eskalako plano batean institutuaren eta udaletxearen arteko distantzia 17 zenti-metrokoa da. Zein da bi eraikin horien arteko distantzia erreala?Oinez hamabost minutu behar baditut kilometro bat egiteko, zenbat denbora beharko dutinstitututik udaletxera?

2. A eta B puntuen arteko distantzia 1:1.000 eskalako mapa batean 5,8 zentimetrokoa da.Zein da bien arteko distantzia erreala?

3. Zenbat neurtuko du 1:50.000 eskalako mapa batean 2 kilometroko luzera duen kalebatek?Eta 1:100.000 eskalako mapa batean?Bi mapen arteko zeinetan agertuko da xehetasun gehien?Aldera itzazu bi mapa hauen eskalak.

4. Har ditzagun eremu berari buruzko bi mapa, biak eskala desberdinean eginak.Bien arteko zeinek eskaintzen digu zehaztasun gehien?Bietako zeinetan irudikatuko da azalera handiena?

5. Har dezagun 1:50.000 eskalako mapa bat.

a) Zenbateko distantzia izango dute mapan, errealitatean neurtutako 4 kilometrok?b) Marraztu ezazu neurri horretako tarte graduatu bat, zentimetro bakoitza markatuz eta

errealitatean dagokion neurria adieraziz.c) Zer izen dagokio aurreko tarte graduatu horri?

6. Marraz ezazu 1:100.000 eskalan irudikatutako mapa baten eskala grafikoa.

324 III. ERANSKINAK

Page 35: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

tzeko. Magnitude-mailek erabilitako eskala adierazten dute. Honela, ondoko laburpenmoduko sailkapenean magnitu horiek jasotzen saiatu gara2:

Magnitude Adierazten duten Baliokidetasuna Zenbakizko Erreferentziazko Erreferentziazko maila azaleraren unitateak m2tan eskala mapak adibideak

Munduko indar handiakEEBB., Errusia, Txina, Brasil,

I Hamar milioika km2. 1013m2. 1:100.000.000 Planisferioa. Australia.1:80.000.000 Mapa mundia.

Kontinente-eremuak: Europa, Hego Amerika.

Estatu handiak: India,

II Milioika km2. 1012m2. 1:50.000.000 Kontinenteen Argentina, Kongo, Argelia.1:20.000.000 mapak. Estatu-multzoak: Europako

Batasuna.

1:10.000.000 Espainiako Bestelako estatuak: Espainia, III Ehun milaka km2. 1011m2. 1:1.000.000 mapak. Frantzia, Maroko, Txile, Irak,

Japonia.

Estatu txikiak: Portugal, Suitza, Costa Rica, Israel,

Eskualde-mapa Belgika.IV Hamar milaka km2. 1010m2. 1:400.000 Autonomia

Espainiako Autonomia 1:200.000 Erkidegoen

Erkidegoak: Gaztela-Mantxa, mapa. Katalunia.

Probintzia handiak: Badajoz.

Miniestatuak: Andorra, Singapur, Malta, Bermudak.

V Zenbait km2. 106m2. 1:50.000 Mapa Eskualdeak: Erribera.

1:25.000 topografikoa.Udalerri handiak: Elx, Lorca, Vigo.

Mikroestatuak: Monako,

VI Zenbait hektarea. 104m2. 1:10.000 Hiri baten Vatikano.1:5.000 una ciudad. Hiri-barrutia.

Udalerriak.

VII Zenbait area. 102m2. 1:2.000 Plano callejero Auzo bateko kaleak.

1:1.000 planoa.

VIII m2. 1m2. 1:500 Kale baten planoa. Kale bateko eraikinak.1:100 Etxe baten planoa. Etxebizitza.

KARTOGRAFIA SENDOTZEKO MATERIALA 325

2 BOIRA, J.V.; REQUES, P.; SOUTO, X.M. (1994, 67).

Page 36: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

3. Planoaren osagaiak

Espazioko fenomeno jakin bat mapa batean irudikatzeko era askotako bitartekoak era-biltzen dira. Adibidez, mota desberdinetako lerroak erabiltzen dira herrien, autonomia-el-karteen edota herrialdeen arteko mugak adierazteko. Zenbait mapa fisikotan, koloreak era-biltzen dira altitudea adierazteko, eta altitude handiak marroi ilunez margotzen dira etalautadak, berriz, berde argiz. Bestalde, konbentzionalismo hutsa dugu urarekin lotutakoosagai guztiak (itsasoa, ibaiak, iturriak, eta abar) urdinez margotzea, berez kolore hori izanez duten arren. Sinbolo edo hitzartutako adierazpen-sistema hauei legenda deritze, eta ma-paren ondoan adierazi ohi dira mapa horiek interpretatzen laguntzeko.

Ariketa:

Azter dezagun maiz agertzen zaigun adibide bat: egunkariko eguraldi-mapa. Eguneaneguneko iragarpenaren berri ematen duen testua, aurreko eguneko datuak eta bestelako infor-mazio interesgarriarekin batera (eguzkiaren irteera-ordua, itsasoaren egoera, itsasgora etaitsasbeheraren ordutegia, eta abar), hainbat mapa eta eskema, eta, tarteka, satelite meteorolo-giko batetik egindako argazkiak agertzen zaizkigu.

Ariketa honetan, sinbolo batzuk asmatu behar dituzu maparekin batera adierazten deneguraldia irudikatzeko, eta ondoren, mapa horretan gaurko iragarritako eguraldia irudikatu be-harko duzu.

Ariketa:

Jarraian egunkariko hainbat albiste agertzen dira. Demagun izenburu bakoitzarekin batera,albistean jasotzen den gertakariaren irudikapen kartografikoa eman nahi dela. Adieraz ezazu al-biste bakoitza irudikatzeko erabiliko zenukeen magnitude-maila eta eskala, eta aukera hori egi-teko zergatia.

� Euskal Herriak sortzen duen zaborraren %10,5 besterik ez du birziklatzen (El Mundo, 98-11-13)

� Afrikako herrien gailurra hasi daZimbabwen Kongoko gatazka

konpontzeko (El País, 98-09-08)

� Laster eraikitzekoa. Arraingorriurbanizazioa. Ikuspegi bikaina.

19.000.000 milioitik aurrera. Lehen mailako materialak

(edozein egunkaritan, edozein egunetan)

�Arabako Aldundiak herrialdeko errepideen %70 hobetuko du 2009 urtera bitartean (El País, 98-11-24)

� Jaiotza-tasak gora egin du Espainian, lehenbiziko aldiz

azken bi hamarkadatan (El Diario Vasco, 98-06-26)

326 III. ERANSKINAK

Page 37: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

8. irudia

Ariketa:

Jarduera honen helburua 1:50.000 eskalako mapa topografiko baterako hurbilketa egiteaduzue. Irakasleak zuen ikastetxea kokatutako herriaren edo eskualdearen zati bat agertzen de-neko orri bat emango dizue.

Lehen begiratuan bertan elementu ugari agertzen dela ikusiko duzue. Batzuk lerroen bidezadierazita daude, beste batzuk puntuen bidez, eta beste batzuk, azkenik, eremu zabalagoa har-tzen dute. Gainera kolore desberdinak erabiltzen dira.

Maparen legendaz lagunduta, mapa horretan agertzen diren ahalik eta sinbolo gehien sail-katzeko proposatzen dizuegu. Luze jo dezake ariketa honek eta korapilatsu samarra izan dai-teke. Hori dela eta, sailkapena egiteko koloreak erabiliko dituzu, kolore bakoitzarekin (gorria,beltza, berdea, urdina eta marroia) irudikatutako elementuak adierazi beharko dituzu. Ariketahonetan ez duzu mapa osoa hartu beharrik, aski da sei koadrikula aukeratzea.

Oskarbi

Hodeiak eta ostarteak

Estalia edo lainotua

Sirimiria edo zaparrada arinak

Euria

Ekaitza

Lainoa

Izozteak

Elurra

Haizearen noranzkoa

KARTOGRAFIA SENDOTZEKO MATERIALA 327

Page 38: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

Mapa topografikoak (1:50.000 eta 1:25.000 eskalakoak) ditugu erabilienak zonalde,eskualde, udalerri eta sektore zabalak irudikatzeko garaian. Darabilten eskalaren arabera,xehetasun ugari ematen dituzte, eta informazio hori guztia antolatzea ez da batere errazaizaten, aurreko ariketan egiaztatuko zenuenez. Beraz, informazio hori antolatzeko, irudi-katutako elementuak bereizten laguntzen diguten hainbat kodigo eta sinbolo erabiltzendira. Honela, funtsean hiru motatako elementuak bereizten dira:

—Elementu fisiko eta naturalak: sare hidrografikoa, itsasertza, berezko landaredia,besteak beste.

—Giza jarduerarekin lotutako elementuak: errepideak, hariteria elektrikoa, urtegiak,etxebizitzak, eraikin historiko-artistikoak, laboreak, udalen arteko mugak eta abar.Denak ere gizakiek sortutako elementu artifizialak ditugu.

—Erliebeko elementuak, hau da, haranak, mendiak, maldak, haitzarteak, eta abar.Elementu hauek zail samarrak dira irudikatzeko, baina mapa topografikoen osagaigarrantzitsuenetakoak ditu, eta geroago landuko ditugu zehaztasun handiagoz.

—Leku-izenak eta bestelako datu osagarriak. Lekuen izenak, mendi jakin baten alti-tudea, errepide bateko puntu kilometrikoa, eta abar, mapa topografiko batean aur-kitu ditzakegu beste informazio osagarri gehiagorekin batera.

Hona elementu naturalak irudikatzeko gehien erabiltzen diren sinbolo eta ikurretakobatzuk:

—Urdinez: itsasertza eta ibaiertza, ibaiak, ibaiadarrak, errekak edo ur-korronte ete-nak…

—Berdez: basoetako berezko landaredia, sastrakak, zelaiak, padurak…—Marroiez: sestra-kurbak, altitude bereko kotak adierazteko.

Kolorea Irudikatutako elementuak Erabilitako sinboloak

Gorria

Beltza

Berdea

Urdina

Marroia

328 III. ERANSKINAK

Page 39: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

Giza jarduerarekin lotutako elementuak irudikatzeko sinboloak honela adieraztendira:

—Gorriz: hiriguneak eta hiriak, etxebizitza isolatuak, autobide eta autobiak, errepi-deak, bideak, tentsio altuko hariteria elektrikoa…

—Urdinez: iturriak, urtegiak, putzuak, ureztapenerako ubideak…—Berdez: nekazaritzarako soroak eta basoak.—Beltzez: trenbideak, herri, probintzia, autonomia-erkidego edo estatuen arteko

mugak, era askotako sinboloak (monasterio edo baselizak, itsasargiak, trikuha-rriak, haitzuloak, gazteluak, harrobiak…) eta datuak (leku-izenak, altitudea, etaabar).

9. irudia

Sestra-kurba, altitudea metro-tan adieraziaz

Baseliza, santutegia

Tren-geltokia

Itsasargia

Bide zabaleko trena

Bide bikoitz zabaleko trena

Bide estuko trena edo tranbia

Estatuen arteko muga

Probintziaren muga

Udalerriaren muga

Monumentu historiko edo artis-tikoa

Hira/herria

Portua

Altitude-puntua

Bide-zidorra

Tunela

Abelbidea

Korronte jarraiko erreka

Aldizkako korronteko erreka

Erromatarren galtzada

Gurdi-bidea

Zalbidea

Horniketa-bidea

Nabigaziorako bidea

Ureztatze-bidea eta hustubidea

Ubide idortua

Lur azpiko ubidea

1. mailako errepidea

2. mailako errepidea

3. mailako errepidea

Auzo-bidea

Gaztelua

Baserri edo eraikin islolatua

KARTOGRAFIA SENDOTZEKO MATERIALA 329

Page 40: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

10. irudia

Erliebearen irudikapena arazorik gehien sortzen duen alderdietako bat dugu, goragogenion bezala, bai mapetan irudikatzeari dagokionez, bai irudikatutakoa ondoren inter-pretatzeari dagokionez ere. Gogoan izan hiru dimentsioko errealitatea bitan bakarrik iru-dikatu behar dela, txori batek ikusiko lukeen bezala.

Mapa batean, erliebeari dagokionez, baliteke puntu jakin baten altitudea, erliebe ho-rren formak eta unitate bakoitzak (mendiak, haranak, sakonuneak, dolinak, eta abar)duen kokapena ezagutu nahi izatea, ear berean, aldapa baten malda finkatu edo bi puntu-ren arteko distantzia neurtu nahi izan genezake. Azken honi dagokionez, gogan izan, ezdela gauza bera izango zelai batean dauden bi punturen arteko distantzia neurtu nahi iza-tea, edo gora eta behera ibili behar dugun esparru bateko bi punturen artekoa.

Erliebearen irudikapen grafikoa egiteko, itsasoaren gainean altiude bera duten pun-tuak aurkitu beharko ditugu, eta ondoren, lerroen bidez lotuko ditugu. Lerro hauek ma-rroiak izaten dira eta sestra-kurba izena ematen zaie.

Ariketa:

Jarraian agertzen den mapa zuri beltzezko zati baten kopia duzu. Ahalbait gehien osatubehar duzu, eta horretarako, bertan irudikatutako elementuak beren izaeraren arabera kolorez-tatu beharko dituzu.

330 III. ERANSKINAK

Page 41: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

Sestra-kurbek lau ezaugarri nagusi dituzte:

a) Lerro itxiak dira.b) Elkarrekiko distantzia bera daude (altueran).c) Ezin dute elkar ebaki.

11. irudia

d) Ez dira inguratzen dituztenak baino altuagoak (sumendietako kraterrak edo do-lina karstikoak bezalako sakonune itxietan izan ezik. Kasu honetan, sestra-kurbamarratxoz osatutako lerro baten bidez irudikatzen dira).

b) puntuan aipatzen den distantzia-berdintasun hori finkoa da, baina aldatu egiten daerabilitako maparen eskalaren arabera. Adibidez, 1:50.000 eskalako mapa bateansestra-kurbak 20 metroko altitudeko tarteka adierazten dira; hau da, lehenbizikoa (itsasondoan bagina) 20 metroko altitudeari dagokiona izango litzateke, eta hurrengoak, 40,60, 80, 100, 120… metroko altuerari dagozkienak, hurrenez hurren). Oro har, lau lerroondorengo bosgarren lerroa lodiagoa izaten da, kalkuluak erraztu eta mapa zenbakiz be-tetzea saihesteko.

Mapa batean agertzen den baseliza bat zenbateko altitudean dagoen jakin nahi iza-nez gero, adibidez, aski izango genuke zein sestra-kurben artean dagoen ikustea. Horrelagutxi gorabeherako kalkulua lortuko dugu (420 eta 440 metroko altitudea adierazten du-ten lerroen artean baldin badago, baina 440 metroko lerrotik hurbilago, ez gara oso okeribiliko, 435 metro inguruko altitudea duela esatean).

Erliebe baten gailurra edo kota altuena sinbolo berezi baten bidez adierazten da (▲).

Gainera, sestra-kurben arteko distantzia ere oso lagungarria zaigu mapan irudi-katutako zonaldearen erliebea interepretatzeko. Erliebe lauak elkarren artean bereizisamar dauden kurben bidez adierazten dira, eta erliebe edo aldapa malkartsuak, be-rriz, elkarrengandik oso gertu dauden kurben bidez, ondoko irudian ikus daitekee-nez.

KARTOGRAFIA SENDOTZEKO MATERIALA 331

Page 42: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

12. irudia

Erliebearen irudikapenaren emaitza lerro-multzo korapilatsu samarra izango da, etaberau interpretatu ahal izateko trebakuntza eta pazientzia pixka bat beharko dugu.

13. irudia

Ariketa:

Denbora-pasa bat osatzen ariko bazina bezala, ondoren agertzen den mapa topografikoanbeheko fitxa horiek dagokien tokian sartzen saiatu behar duzu.

332 III. ERANSKINAK

Page 43: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

Jarraian binaka bildutako hainbat koadro aurkeztuko dizkizugu3. Bertan irudikapenkartografiko bakoitzari dagokion erliebe motak aurkezten dira eskema modura. Formahoriek bereizten ikastea da irudi hauen bidez lortu nahi dugun helburua.

14. irudia: GAILURRA edo TONTORRA. Erdigune beraren inguruan bildutako hainbat kurbaren bidez irudikatzen dira, eta kurba horien

arteko txikiena da altitude handiena duena

15. irudia: HARANA edo UHARRA. Haranaren lerroa, hau da, urak jaistea osatzen duten lerroa, kurba ahur batzuetako kurbadura

handieneko puntuen bidez irudikatzen dira

KARTOGRAFIA SENDOTZEKO MATERIALA 333

3 Ondokoetatik hartua: VILARRASA, A.; COLOMBO, F. (1988: 81-83).

Page 44: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

16. irudia: GAILURRA. Bi isurialderen arteko uren banalerroa da eta kurba ganbil batzuetako kurbadura handieneko puntuen bidez

irudikatzen da

17. irudia: MUINOA edo MENDATEA. Bi tontorren arteko punturik baxuena da eta altuera bereko kurbak bereizten direneko lekuaren bidez

adierazten da

18. irudia: HARKAITZA. Gune malkartsuak izaten dira, eta elkarri gainjartzen zaizkion kurben bidez irudikatzen dira

334 III. ERANSKINAK

Page 45: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

19. irudia: ORDEKA. Erliebea laua denean, sestra-kurbak elkarrengandik oso berezita agertzen dira

4. Praktika osagarriak

DISTANTZIEN KALKULUA

Bi punturen arteko distantzia neurtu nahi dugunean, era askotako egoerak agertudakizkiguke. Batetik, distantzia lerro zuzenean neurtu nahi izatea, mapa bateko bi pun-turen arteko tarteak zeharkatu nahi duen hegaztia bagina bezala. Kasu hori erraz askoada, eta aski da dagokion maparen eskala ezagutzea kalkulua egiteko. Bide hau hiri ba-ten planoko hainbat punturen arteko distantzia, edo elkarrengandik oso urruti daudenherrien arteko distantzia kalkulatzeko erabiliko dugu, besteak beste. Ikus dezagun adi-bide bat:

Ondoko herrien Distantzia erreala Disntantzia erreala Aurreko bi arteko distantzia 1:5.000.000 eskalako 1:15.000.000 eskalako neurketen lerro zuzenean mapan kalkulatuta mapan kalkulatua arteko aldea

Donostia eta Paris

Londres eta Liverpool

Gernika eta Baiona

Ariketa:

Bete ezazu ondoko kodroa eskueran duzun atlaseko mapak eta eskalak erabiliz:

KARTOGRAFIA SENDOTZEKO MATERIALA 335

Page 46: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

Bigarrenik, distantzia irregular bat neurtu nahi izanez gero, bihurgunez josita dagoenerrepide baten bidez lotutako bi herriren arteko distantzia, adibidez, erregela ez zaigu oso la-gungarria izango. Kasu hauetan, teknika erraza eta edozeinen eskueran dagoena gomenda-tzen dizugu. Soka fin puska bat beharko dugu. Soka hori neurtu nahi dugun errepidearengainean jarriko dugu ahalik eta zehatzen, eta helmugako hiriarekin bat egiten duen puntuaaxotarekin markatuko dugu. Ondoren, soka luzatu eta erregelarekin muturretik axotaz adie-razitako puntura bitarteko distantzia neurtuko dugu. Aurrerantzean distantzia erreala neur-tzeko ezagutzen ditugun urratsak aplikatuko ditugu, planoaren eskala aintzakotzat hartuta.

20. irudia

Ariketa hau ebazteko eredutzat Donostia eta Parisen arteko distantziari buruzko adibidea har-tuko dugu:

— 1:5.000.000 eskalako mapan, bi herrien arteko distantzia 4,9 cm-koa da.1 cm = 5.000.000 cm = 50.000 m. = 50 km.14,9 cm = 745 km.

— 1:15.000.000 eskalako mapan, bi herrien arteko distantzia 50 cm-koa da.1 cm = 15.000.000 cm = 150.000 m = 150 km.50 cm = 750 m.

Nabarmentzeko modukoak al dira batera edo bestera ateratako emaitzak? Zure ustez zeri zorzaio bi neurketen arteko alde hori?

336 III. ERANSKINAK

Page 47: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

Hirugarrenik, demagun neurtu nahi dugun distantzia gorabehera handiko lur-eremubatekoa izatea, hau da, gainazal malkartsu batekoa. Gogoan izan behar dugu mapa irudi-kapen laua dela, baina hala ere, menditsua izan daitekeen lur-eremu erreal baten irudika-pena besterik ez dela. Adibidez, demagun haranaren hondotik mendi tontor batera da-goen distantzia neurtu nahi dugula.

21. irudia

Nola egingo dugu kalkulua? A eta B puntuen arteko desnibela zenbatekoa den bal-din badakizu —goian agertzen zaizun eskeman 80 metrokoa da— eta planoa oinarritzathartuta kalkulatu dugun distantzia 2.500 metrokoa dela jakinik, hiruki angeluzuzen batosatu dezakezu, bi balio horiek kateto bakoitzari egokituz. Kasu honetan, hipotenusaklortu nahi dugun distanzia erreala emango digu.

22. irudia

Pitagorasen teorema erabiliz:

dr2 = 802 + 2.5002

dr = 2.501,3 metro

KARTOGRAFIA SENDOTZEKO MATERIALA 337

Page 48: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

Gure arazoa korapilatu egin daiteke A eta Bren arteko lur-eremua gorabehera handi-koa izanez gero. Orduan tokira bertara joan beharko genuke, neurtu nahi dugun distan-tziako zenbait tarteetan neurketak egiteko.

PROFIL TOPOGRAFIKOAK EGITEN

Profil topografikoa erliebean norabide jakin batean —haranarekiko luzeraka edo ze-harka— egindako ebaki bertikal baten eskema dugu. Txirrindularitza atsegin baduzu,ezagutuko dituzu etapa bakoitzeko ibilbidea irudikatzeko egunkarietan argitaratzen di-tuzten profilak; egun bateko ibilbidean zenbait mendate egonez gero, tontorrak eta des-nibelak agertzen dira profilean, eta etapa laua denean, berriz, profilean lerro ia laua ager-tzen da.

Zertarako komeni dakiguke guri profil topografiko bat irudikatzea edo dagoenekoegina dagoen profil bat aztertzea? Txirrindularitzaren adibideaz gain, ibilbide baten go-rabeherak (ikastetxean prestatutako txango edo irteera bateko ibilbidea adibidez), ibaibaten bidea (malda handia badu, adibidez, urak indar handiz jaitsiko dira ibaian behera),mapa baten erliebea, edo bestelakoak aztertu eta ezagutzeko lagungarriak dira profilhauek.

Baina, nola egiten da honelako profil bat? Ez da oso korapilatsua da, eta beraz, betebeharreko urratsak azalduko dizkizuegu4:

Demagun hemendik egun batzuetara gure ikaskideekin egingo dugun ibilbidearenprofila irudikatu nahi dugula (23. irudian A eta B puntuen arteko lerroaren bidez irudi-katu da).

23. irudia

1. Logikoa denez, ibilbide hori mapa batean irudikatuko duzu, ahalik eta xehetasungehien adieraziz.

338 III. ERANSKINAK

4 ASKOREN ARTEAN (1989: 86-87).

Page 49: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

2. Ondoren, ahal delarik landare paper milimetratu bat erabiliz, ardatz kartesiar ba-tzuk irudikatuko dituzu. Ardatz bertikalean profilean agertzen diren kurben kotakidatziko dituzu, dagokien eskalan. Ez duzu zertan zero kotatik hasi (adibidez, 0,20, 40, 60…, edota 600, 620, 640, 660… kotak erabil ditzakezu). Ardatz horizon-tala mapan marraztutako lerroarekin bat etorriz kokatuko duzu (hau da, gure ibil-bideak duen luzeraren neurri bera duela).

24. irudia

3. Ardatz horizontalean sestra-kurben eta ibilbideko puntuen arteko ebakidurakadieraziko dituzu, dagokien eskalan. Honela, ibilbidea 100eko kotan hasi etahandik hirurehun metrora 120ko kotara iristen baldin bagara, eta handik besteberrehun metrora 140ko kotara, eta ehun eta berrogeita hamar metrora 160 ko-tara…, ardatz horizontalean 300, 500 eta 650 metroei dagozkien puntuetan eba-kidura horiek adieraziko ditugu.

25. irudia

4. Hurrengo urratsean, ardatz horizontalarekiko lerro elkarzut batzuk irudikatukoditugu, sestra-kurbarekin bat egin arte, eta ardatz bertikaleko eskala aintzathartuta.

KARTOGRAFIA SENDOTZEKO MATERIALA 339

Page 50: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

26. irudia

5. Jarraian, puntu horiek guztiak lerro lodi baten bidez lotuko dituzu, eta lerro ho-riek egingo dugun ibilbidearen erliebearen profila osatuko dute.

27. irudia

6. Bukatzeko, ibilbidea identifikatzeko behar diren gainerako argibide osagarriakidatziko dituzu: eskala, orientazioa, erreferentziazko zenbait punturen altitudea,tontorren eta herri garrantzitsuenen izena, mapako muturren kokagunea, etaabar.

Azken ohar bat: eskala bertikala eta horizontala berdin-berdinak badira, lortutakoprofila errealitatean dagoenaren antzekoa izango da, baina askotan ez da oso erabilgarriaizaten. Hori dela eta, eskala bertikala handitzeko joera egoten da maiz, lurreko gorabe-herak ageriago ager daitezke, baina kontuz ibili behar da, profilaren irudia gehiegi be-hartu gabe (eskala bertikal horren altuera bizpahiru aldiz handiagoa egin daiteke askojota).

340 III. ERANSKINAK

Page 51: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

28. irudia

AZALEREN NEURKETA

Area erreal baten azalera kalkulatzean gorabehera handiko formak aurkituko ditugugehienetan, eta hortaz, hirukien, laukien eta antzekoen azalera kalkulatzeko darabiltza-gun formulak ezingo ditugu erabili. Bestalde, ezin dugu ahaztu irudikapenaren eta bene-tako neurriaren arteko erlazioa, eskalaren bidez ezagutzen duguna.

Gainazal baten azalera kalkulatzeko gehien erabilitzen den teknikari jarraiki, gaina-zal hori landare-paper milimetratu batean irudikatuko dugu (laukitxo bakoitzak 1 mm2

neurtzen baitu eta, hala, oso erabilgarria izaten da kalkuluak egiteko). Jarraian, errotula-dorea hartu eta gainazal horren barruan sortzen den forma geometrikoa irudikatukodugu, eta ondoren, beste kolore bateko errotuladore batekin, area horren kanpoko formageometrikoa.

Irudi horietako bakoitzaren milimetro karratuak zenbatu eta bi zenbaki lortuko di-tugu, eta zenbaki horien bidez gure arearen azalera aterako dugu ondoko formularen era-biliz:

A = (553 + 725)/2 = 1.278/2 = 639 mm2 mapan

KARTOGRAFIA SENDOTZEKO MATERIALA 341

Page 52: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

Bukatzeko, maparen eta errealitatearen arteko erlazio egokia finkatu besterik ezdugu egin behar. Horretarako eskala erabiliko dugu eta azaleraren zenbatekoa emangodigu doitasun handi samarrez gainera.

29. irudia

ERLIEBEDUN MAKETA BAT EGITEN5

Sestra-kurbek irudikatzen duten topografia ulertzeko modu entretenigarriena, nekezasamarra izan arren, erliebedun maketa bat egitea dugu. Horretarako, ondoko materialakbehar ditugu:

a) Mapa topografiko bat. Mapa edo mapa-zati soil batekin hasteko gomendatzen di-zugu, sestra-kurba askorik ez duena eta kurba horiek elkarrengandik berezi samaragertzen direnekoa. 20 ¥ 15 cm inguruko zati bat aski izango litzateke.

b) Egurrezko edo kartoi gogor eta zurrunezko taulatxo bat, euskarri gisa erabiltzeko.Irudikatutako mapa baino handixeagoa izan behar du, gure adibidean 30 ¥ 25 cmingurukoa.

c) Kartoi edo artelazkizko xaflak, 3-5 milimetro bitarteko lodiera dutenak. Maketa-ren neurriaren araberakoa izango da beharko dugun xafla-kopurua.

d) Sestra-kurbak kalkatu, moztu eta itsasteko era askotako materialak:

—Zetazko papera edo kalko-papera.—Guraizeak edo cuttera, xaflak mozteko.—Kola, kurbak elkarrekin eta euskarrian itsasteko.—Paper-orea kurben artean gelditzen diren koskei azken ukitua emateko (aukeran).

342 III. ERANSKINAK

5 LÓPEZ ISARRÍA, J.A. (1995: 22-23).

Page 53: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

Behar bezala eraikitako maketa orok bat etorri beharko du eskalarekin eta kurben ar-teko distantzia egokia utzi beharko du. Alegia, 1: 20.000ko eskala eta 20 metroko dis-tantzia badugu, mapako (eta maketako) milimetro bakoitza errealitateko 20 metroren ba-liokide denez, milimetro bateko lodiera duten xaflak erabili beharko ditugu. Dena den,erliebea hobe ulertzearren, xafla lodiagoak erabiltzea komeni da. Eta hala, 5 milimetrokoxaflak erabiliz gero, maketan agertzen zaigun erliebea errealitatean dagoena halako bostdela izan beharko duzu gogoan. Modu honetara lana errazagoa izango zaizu eta erliebeaerrazago interpretatu ahal izango duzu halaber.

Beharrezko materiala bildu ondoren, ondoko urratsak jarraitu beharko dituzu:

1. Egizu proposatutako mapa edo mapa-zatiaren fotokopia bat.2. Zetazko papera erabiliz, kalkatu itzazu mapan agertzen diren sestra-kurba guz-

tiak. Gogoan izan kurba bakoitzaren patroiak egin behar dituzula, eta, hala, bere-zita kalkatu behar dituzula guzti-guztiak. Barruan bakoitzari dagokion kota idatzibehar duzu eta, bukatzeko, guraizeak hartu eta kurba bakoitzaren trazaera moztubeharko duzu.

3. Patroiak artelazki edo kartoizko xaflen gainean jarri, eta koloretako margo bate-kin patroi bakoitzaren ingurua xaflatan marraztu. Amaitzean, moztu itzazu kurbahoriek cuttera erabiliz, kurba bakoitzaren trazaerari jarraiki. Moztutako xafla ba-koitzean dagokion kota idatzi beharko duzu.

4. Kurba guztiak moztu ondoren, ipin itzazu taulan dagokien posizioan. Mapa ikus-gai izan beharko duzu kurbak kokatzeko garaian ez okertzeko. Erabili ezazu kolaelkarrekin itsasteko.

5. Amaitzeko, itsatsi ezazu egitura taula gainean. Aukeran, koskak paper-orezleundu ditzakezu, irudikatutako erliebearen itxura errealagoa lortzeko.

6. Nahi izanez gero, maketaren itxura hobetzeko kolore desberdinak erabil ditza-kezu altueren arabera, edo kolore bakar bat erabil dezakezu bestela (marroia edoberdea), itxura errealagoa emateko.

Azken emaitza 30. irudian agertzen denaren antzekoa izan daiteke.

30. irudia

KARTOGRAFIA SENDOTZEKO MATERIALA 343

Page 54: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

BIBLIOGRAFIA ETA ERREFORTZURAKO BALIABIDEAK6

BOIRA, J.V.; REQUES, P.; SOUTO, X.M. (1994): Espacio subjetivo y Geografía.Orientación teórica y praxis didáctica. Nau Llibres argitaletxea. Valentzia. 112 orr.

Liburutxo hau irakasleei zuzenduta dago batik bat. Metodologia eta didaktikariburuzko gogoetak egiten ditu, ez soilik abstrakzio teorikoaren aldetik, liburuarenegileek duten esperientzia praktikoan oinarritutakoa ere bai. Espazioa hautematekoeta azaltzeko moduari buruzko hausnarketa egiten da bertan.

CALLEJO, M.L.; LLOPIS, C. (1992): Planos y mapas. Actividades interdisciplinarespara representar el espacio. Narcea eta Ministerio de Educación y Ciencia argitale-txeak. Madril. Hiru koadernoz osatutako karpeta.

Material hau DBHko Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia eta Matematikairakasleei zuzentzen zaie, karpetaren azalean adierazten denez. Material honen ezau-garri nagusietakoa eskaintzen duen materialaren orientabide didaktiko ezinhobea etaetaparako egokitzapen bikaina izatea da. Gainera, argi eta garbi bereizten ditu ira-kasleei zuzendutako jarraibideak eta ikasleei zuzendutako materialak. Hasteko oina-rrizko alderdiak jorratzen ditu, pixkanaka gai korapilatsuagoetara joz. Hasierako al-derdi horiek lantzeko garaian, haur txikientzat zuzenduta baleude bezalako jarrerahartzen du batzuetan, eta horrek Curriculum Desberdinen Eraketa programako ikas-leentzat, 16-18 urte bitartekoak, egokia ez izatea eragin lezake.

CORBERÓ, M.V. eta beste (1989): Trabajar mapas. «Breda, Biblioteca de RecursosDidácticos Alhambra» bilduma, 27. zkia. Alhambra Longman argitaletxea. Madril.149 orr.

Liburu hau, dagoeneko urte batzuk badituen arren, behin baino gehiagotan be-rrargitaratu da, irakasleen artean harrera bikaina izan baitu, eta beraz, oso lan eza-guna dugu. Kartografiarekin lotutako ia gai guztiei buruzko informazioa ematen dueta praktikara zuzenduta dago batik bat, hala, mapak lantzearekin lotutako edozeinalderdi sakontzeko ideia ugari eta bestelako ideia osagarriak aurki ditzakegu libu-ruan. Bestalde, nolabaiteko sakontze-maila eskaintze da, eta irakasleek material hauerabiliz gero, kontu handiz erabaki beharko dute zein ariketa aukeratu, eta gogoetaegin beharko dute ariketa hauek Curriculum Desberdinen Eraketa programan dutenoinarrizko izaeraren inguruan.

344 III. ERANSKINAK

6 Bilbliografiako izenburuen zerrenda honetan ez dugu erabateko zehaztasunik eskaini nahi izan, irakas-leentzat erabilgarrien eta eskuraerrazen diren materialak aurkeztea baizik. Gainera, material hauetako batzue-tan bibliografiako atal bat agertzen da, kartografia lantzeko bitartekoei buruzko ezagutza zabaltzeko edotamapei buruzko ezagutza sendotzeko lan honetan agertzen diren gogoetak kontrastatzeko lagungarria izandaitekeena.

Page 55: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

LÓPEZ ISARRÍA, J.A. (1995): Mapas topográficos. «Saber Hacer» bilduma, 10. zkia.Alhambra Longman argitaletxea. Madril. 61 orr.

Hasiera batean, liburutxo hau Natur Zientzietako irakasleei zuzentzen zaie, aza-lean esaten den bezalaxe, baina, guri ere erabilgarria izan dakiguke. Atal honetanjasotako gainerako bitarteko bibliografikoek baino gehixeago sakontzen du gaia,eta irakasleak trebatzeko balio izateaz gain, Curriculum Desberdinen Eraketa pro-gramako ikasleen premietarako egokiak izan daitezkeen ideiak ere atera ditzakegutarteka.

VANCLEAVE, J. (1996): Geografía para niños y jóvenes. «Biblioteca científica para ni-ños y jóvenes» bilduma. Limusa argitaletxea. Mexiko. 224 orr.

Hastapen-mailako liburua dela esan genezake. Azpizenburuak dioenez ideia etaproiektu izugarri dibertigarriez osatzen da liburu hau, eta ideia eta proiektu horienbidez lurreko espazioaren irudikapena, orientazioa eta geografiaren baitako beste-lako alderdi batzuk lantzeko oinarrizko tresnak eskaintzen ditu. Liburua ume txikieizuzenduta dago hein batean, baina bertan agertzen diren eskemak eta irudiak, eta in-formazioa emateko moduak kontzeptu abstraktuenak behar bezala ulertzea ahalbide-tzen dute. Azken zatian hiztegi bat agertzen da hitz bakoitzari dagokion definizioare-kin.

VILARRASA, A.; COLOMBO, F. (1988): Mediodía. Ejercicios de exploración y repre-sentación del espacio. «Punto y Seguido» bilduma. Graó argitaletxea. Bartzelona.112 orr.

Aspalditxo argitaratu bazen ere, material honek interesgarria izaten jarraitzen du,funtsean darabilen ikuspegi praktikoaren ondorioz. Zenbaitzuetan haur txikiekin lan-tzeko modukoa dela dirudi, baina oinarrizko kontzeptuak behar bezala ulertzea ahalbi-detzen du, testua argitzeko darabiltzan eskemak ikuste hutsarekin. Proposatutako zen-bait jarduera —ez soilik material honetan, bibliografia honetan agertzen diren bestezenbaitzuetan ere— Zientzia eta Teknologia esparruarekin batera landu litezke, make-tak egitea esate baterako. Beste jarduera batzuk, berriz, ikasleek etxean bertan burutuditzakete, hastapeneko kartografian nolabaiteko autonomia-maila eskuratuz joateko.

* * *

Bestalde, DBHko ikasleei zuzendutako zenbait curriculum-material eta testuliburu-tan, kartografia lantzeko jarraibide eta iradokizun interesgarriak agertzen dira. Jarraian,Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren onespena duten hain-bat proiektu aurkezten dizkizuegu, dagokion informazioa agertzen deneko orrialde zeha-tzekin batera:

BEOBIDE, H. (koordinatzailea); ALBERDI, M.; MAIZ, S.; RODRIGUEZ, J. (1996):Gizarte Zientziak 1. Ostadar proiektua. Elkar-GIE argitaletxea. Donostia. 6-42. orr.

KARTOGRAFIA SENDOTZEKO MATERIALA 345

Page 56: III. ERANSKINAK - hezkuntza.ejgv.euskadi.eus · giroak eta osagaiak erabiltzen ditu gure garaiko bizimoduari eta gizarteari buruz go-goeta egiteko, eta irakurleari zuzentzen zaio

GRANDA GALLEGO, C.; HERNÁNDEZ HERNÁNDEZ, C.; JOVER GÓMEZ-FE-RRER, M.; NÚÑEZ HERAS, R. (1996): Geografía e Historia. 1.º E.S.O. Ibaizabal.Zaragoza. 30. or.

PRATS, J.; CASTELLÓ, J.E.; GARCÍA; M.C.; IZUZQUIZA, I.; LOSTE; M.A.CRISTÓBAL, J.M.; MILLÁN, J.M. (1997): Ciencias Sociales, Geografía e Histo-ria. Geografía. E.S.O. 2.º ciclo. Anaya. Madril. 10-11, 34-35, 76-77, 90-91,134-135. orr.

PREGO, A. (koordinatzailea); LETURIONDO, R.; PÉREZ, E.; RODRÍGUEZ, C.;RODRÍGUEZ, J.M. (1996): Ciencias Sociales, Geografía e Historia. ESO 1. EreinProiektua. Erein. Donostia. 22-23 eta 43-45. orr.

Irudien jatorria

CORBERÓ, M.V. eta beste (1989): Trabajar mapas. Alhambra Longman. Madril. 1. iru-dia (130. or.), 4. irudia (12. or.), 11. irudia (71. or.), 13. irudia (79. or.), 21 eta 22. iru-diak (81. or.), 28. irudia (87. or.) eta 29. irudia (53. or.).

ROIG OBIOL, J. (1995). Atlas Histórico. Vicens Vives. Bartzelona. 2. irudia.

ZENBAIT AUTORE (GRUPO ÍNSULA BARATARIA) (1996): Ciencias Sociales.1.º E.S.O. Akal. Madril. 3. irudia (mapa zabalgarri bat eransten da).

CALLEJO, M.L.; LLOPIS, C. (1992): Planos y mapas. Actividades interdisciplinarespara representar el espacio. Narcea-Ministerio de Educación y Ciencia. Madril.5. irudia (104. or.).

HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIRO SAILA (1990): Urdaibai. EuskoJaurlaritza-Edime. Madril. 6., 7. eta 10. irudiak (Urdaibaiko biosferaren erreserbako1:25.000 eskalako maparen zatiak).

VILARRASA, A.; COLOMBO, F. (1988): Mediodía. Ejercicios de exploración y repre-sentación del espacio. Graó. Bartzelona. 9. irudia (102. or.), 14., 15., 16., 17., 18. eta19. irudiak (81-83. orr.).

LÓPEZ ISARRÍA, J.A. (1995): Mapas topográficos. Alhambra Longman. Madril. 12. iru-dia (22. or.) eta 30. irudia (azala).

BEOBIDE, H. (koordinatzailea); ALBERDI, M.; MAIZ, S.; RODRIGUEZ, J. (1996):Gizarte Zientziak 1. Ostadar proiektua. Elkar-GIE argitaletxea. Donostia. 20. irudia(19. or.).

8. irudia: bertan egina. 23., 24., 25., 26. eta 27. irudiak bertan landuak dira ondoko libu-ruko 28. irudia oinarritzat hartuta: CORBERÓ, M.V. eta beste (1989): op. cit.

346 III. ERANSKINAK