Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal...

16
Miguel Gorostidi gaztetan okindegian lanean Ibilbidea: Segura-Santa Barbara-Segura GoiEner, gaurko modelo energetikoaren alternatibagatik itsasondo ((( 22. zk ))) 2.0 Espaloiak oinezkoentzat eginak daude, ez apartatu bertan! Kultur Agenda Ale honetan parte hartu dutenak honakoak dira: Ainara Urteaga Alberto Ruiz Aranzadi Elkartea Axier Bazaga Belen Mendizabal Danel Etxeberria Ekaitz Arruti Eskolako haurrak Erkuden Mendizabal Haizea Arruti Haurreskolako Hezitzaileak Iker Azurmendi Iker Mendizabal Iker Uson Iratxe Ibarra Itsasondoko Gazte Taldea Iturritxiki Guraso Elkartea Jose Ignacio Duhau Jose Luis Aranburu Kike Fernandez Maite Lasa Maixabel Garmendia Mikel Mendizabal Pako Zubeldia Rosi Noguera Unai Agirre itsasondo 2.0-k ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Herritik kanpo bizi baldin bazara, eta, ko- rreoz edo e-mailez, aldizkaria zure etxean jaso nahi baduzu, jarri gurekin harrema- netan: 943 88 11 70 [email protected] Lege gordailua: ISSN: SS-297-2010 2171-5572 Paper birziklatuan egina GOGORARAZTEN DIZUEGU HURRENGO ALEA ABENDUAN IZANGO DUZUTELA ETXEAN ! itsasondo Herriko Aldizkaria ((( 22. zk ))) Urria-Abendua 2013 2.0 Telefono interesgarriak Udaletxea 943 881170 • Gizarte Langilea • Udal Arkitektoa • Epaitegia ............................................................................................. Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz Elkartea 943 881339 Lurdes Janari Denda 943 885236 Arrastoa Botika 943 882148 Medikuarenean Txanda Hartzeko 943 805800 Kaxintane Taberna 606 756551 Nautiko Taberna / Izaskun Hotela 943 880012 Izaskun Ileapaindegia 943 160285 ............................................................................................. Sasieta 943 161555 Traste Zaharrak 943 161590 Taxi (Ordizia) 943 881486 Norbaitek aldizkarirako proposamenen bat badu, artikuluren bat idatzi nahi badu edo argazki, bidai, ikastaro, afizio edo hobby-ren baten inguruko informazioa badu edo besterik gabe zerbait kontatu nahi badigu jarri dadila gurekin harremanetan. 943 881170 telefonoan edo [email protected] helbidean aurkituko gaituzue. Josteko ikastaroaren hasiera. Urtero bezala haurten ere josteko ikastaroari hasiera emango diogu Urriak 2an. Ikastaroa asteazkenero izango da, Bizi Nahi jubilatu elkartean 14:45tatik 16:45tara. Elikagaien bankutik Itsasondora iristen diren elika- gaiak sailkatzeko bolondresak behar dira. Informa- zio gehiagorako udaletxeko Gizarte Zerbitzura deitu 943 881 170; Asteazkenak (09:00-14:00) eta Ostiralak (09:00-13:00). Luis Aizpuru-ren esaera zaharren bilduma Luis Aizpuruak , urte luzeetan zehar ezagutu eta entzun dituen esaerak jasotzeko afizioa izan du betidanik. Oraingo honetan ordea, hauek denak antolatu eta bilduma egin du. Bilduma honen ale bat Itsasondoarren esku utzi nahi izan du; bil- duma lan hau Itsasondoko liburutegian dago ikus- gai edonoren eskura. Bertan ezagunak egiten zaizkigun esaerekin batera galtzear dauden, esaera, hitz eta usadioak ere aurkitu ahal izango ditugu. Mila esker Luis eta bejondeizula. Oharra ! Aldizkarian parte hartzea URRIA • Urriak 2, eskulan ikastaroaren hasiera jubilatuen egoitzan, 14:45etatik 16:45etara asteazkenero • Urriak 4, festetako bideoaren emanaldia Gaztelekuan 18:00etan • Urriak 14, arratsaldeko 7etan Goiener hitzaldi aurkezpena ludotekan • Urriak 19, montain bike trabesia, 16:00 Itsasondoko plazatik abiatuta • Urriak 23, liburutegiaren nazioarteko eguneko ekintzak • Urriak 29, odol emaileak AZAROA • Azaroak 8, web orri berriaren aurkezpena • Azaroak 25, emakumeen tratu txarren aurkako eguna • Azaroak 29, ez gara Palestinaz ari, antzerkia • Azaroak 30, talo festa ABENDUA • Abenduak 3, Euskeraren Eguna • Abenduak 24, Olentzero

Transcript of Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal...

Page 1: Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal Arkitektoa • Epaitegia..... Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz

Miguel Gorostidi gaztetan okindegian lanean

Ibilbidea: Segura-Santa Barbara-Segura

GoiEner, gaurko modelo energetikoaren alternatibagatik

itsasondo((( 22. zk )))

2.0

Espaloiak oinezkoentzat eginak daude,

ez apartatu bertan!

Kult

ur

Agenda

Ale honetan parte hartu dutenak

honakoak dira:

Ainara UrteagaAlberto RuizAranzadi ElkarteaAxier BazagaBelen MendizabalDanel EtxeberriaEkaitz ArrutiEskolako haurrakErkuden MendizabalHaizea ArrutiHaurreskolako HezitzaileakIker AzurmendiIker MendizabalIker UsonIratxe IbarraItsasondoko Gazte TaldeaIturritxiki Guraso ElkarteaJose Ignacio DuhauJose Luis AranburuKike FernandezMaite LasaMaixabel GarmendiaMikel MendizabalPako ZubeldiaRosi NogueraUnai Agirre

itsasondo 2.0-k ez du bere gainhartzen aldizkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik.

Herritik kanpo bizi baldin bazara, eta, ko-rreoz edo e-mailez, aldizkaria zure etxeanjaso nahi baduzu, jarri gurekin harrema-netan:

943 88 11 [email protected]

Lege gordailua: ISSN:SS-297-2010 2171-5572

Paper birziklatuan

egina

GOGORARAZTEN DIZUEGU

HURRENGO ALEA ABENDUAN IZANGO

DUZUTELA ETXEAN

!

itsasondoHerriko Aldizkaria ((( 22. zk ))) Urria-Abendua 2013

2.0

Telefonointeresgarriak

Udaletxea 943 881170• Gizarte Langilea• Udal Arkitektoa• Epaitegia

.............................................................................................Haurreskola 943 164831Herri Eskola 943 887704Arbel-Aitz Elkartea 943 881339Lurdes Janari Denda 943 885236Arrastoa Botika 943 882148Medikuarenean Txanda Hartzeko

943 805800Kaxintane Taberna 606 756551Nautiko Taberna / Izaskun Hotela

943 880012Izaskun Ileapaindegia 943 160285.............................................................................................Sasieta 943 161555Traste Zaharrak 943 161590Taxi (Ordizia) 943 881486

Norbaitek aldizkarirako proposamenen bat badu,artikuluren bat idatzi nahi badu edo argazki, bidai,ikastaro, afizio edo hobby-ren baten ingurukoinformazioa badu edo besterik gabe zerbait kontatu nahibadigu jarri dadila gurekin harremanetan. 943 881170 telefonoan edo [email protected] aurkituko gaituzue.

Josteko ikastaroaren hasiera. Urtero bezalahaurten ere josteko ikastaroari hasiera emangodiogu Urriak 2an. Ikastaroa asteazkenero izangoda, Bizi Nahi jubilatu elkartean 14:45tatik16:45tara.

Elikagaien bankutik Itsasondora iristen diren elika-gaiak sailkatzeko bolondresak behar dira. Informa-zio gehiagorako udaletxeko Gizarte Zerbitzuradeitu 943 881 170; Asteazkenak (09:00-14:00) etaOstiralak (09:00-13:00).

Luis Aizpuru-ren esaera zaharren bildumaLuis Aizpuruak , urte luzeetan zehar ezagutu etaentzun dituen esaerak jasotzeko afizioa izan dubetidanik. Oraingo honetan ordea, hauek denakantolatu eta bilduma egin du. Bilduma honen alebat Itsasondoarren esku utzi nahi izan du; bil-duma lan hau Itsasondoko liburutegian dago ikus-gai edonoren eskura. Bertan ezagunak egitenzaizkigun esaerekin batera galtzear dauden,esaera, hitz eta usadioak ere aurkitu ahal izangoditugu. Mila esker Luis eta bejondeizula.

Oharra

!

Aldizkarian parte hartzea

URRIA• Urriak 2, eskulan ikastaroaren hasiera jubilatuen

egoitzan, 14:45etatik 16:45etara asteazkenero• Urriak 4, festetako bideoaren emanaldia

Gaztelekuan 18:00etan• Urriak 14, arratsaldeko 7etan Goiener hitzaldi

aurkezpena ludotekan• Urriak 19, montain bike trabesia, 16:00 Itsasondoko

plazatik abiatuta• Urriak 23, liburutegiaren nazioarteko eguneko ekintzak• Urriak 29, odol emaileak

AZAROA• Azaroak 8, web orri berriaren aurkezpena• Azaroak 25, emakumeen tratu txarren aurkako eguna• Azaroak 29, ez gara Palestinaz ari, antzerkia• Azaroak 30, talo festa

ABENDUA• Abenduak 3, Euskeraren Eguna• Abenduak 24, Olentzero

Page 2: Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal Arkitektoa • Epaitegia..... Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz

udaleko berriak ( 03 )

03-06. Udaleko berriak07. Agenda 21: Gaurko modelo energetikoaren alternatibagatik

08-09. Haurreskola-eskola: “Handitzen, handitzen...”10-13. Elkarrizketa: Miguel Gorostidi14-15. Aranzadi: Itsasondoko izaki bizidun bereziak16-17. Gazteria

18. Gazte asanblada: Sudur gorrien iraultza19. Kale inkesta: Hizkuntzak komunikazioaren giltzarri20. Jubilatuak: Pentsio sistemaren alde eta gizarte murrizketen kontra21. Herrira: Konponbideari erasorik ez!22. Ongizatea: Diru sarrerak bermatzeko errenta23. Zaharrak berri: Garai bateko festak

24-25. Ibilbidea: Segura-Santa Barbara-Segura26. Informatika

27-29. Hemeroteka30. Lorezaintza eta errezeta31. Liburuaren txokoa32. Oharrak. Kultur agenda

Aurk

ibid

ea Doinua: Haizea dator iparraldetik

Udaletxeko kultur guneanberriztatzeko lanetanaparkatzeko ohitura onakdira denon mesedetan,lur pribatuak marka ditzagunGPS-ren esanetaneta ikusi nola genbiltzangarai bateko festetan.

Ume dexente bidean etanon dira Pirritx ta Porrotx?Jubilatuak kezkati osopentsioak murritz datoz,Seguratikan Santa Barbaraez izanarren bidemotzGorostidiren ogia janezhelduko gera animoz.

Sarr

erak

o be

rtso

ak

Udan jaiak nonahi izaten direla esatea gauza jakina da; Itsasondon,Andramari jaiak, Urkiko jaiak eta Iraileko jaiak horren lekuko izandira; jai giro bikainean eta ekintzaz josiak egon dira parte hartunahi izan duten guztientzat. Jaiek herriaren izaeran zati garran -

tzitsua jokatzen dute eta aspaldiko garaietatik ondo sustraiturik daudenekimenak direla ezin ukatuko dugu. Xanti eta Iñaxiok gaztetan ezagututakoItsasondoko jaiez hitz egin digute “zaharrak berri” atalean, ilusioz bizitakoegun haien testigantza izan da elkarrizketa hau. Miguel Gorostidi Urkikosemeak kontatzeko dituenak ere ez dira gutxiagorako. Ziur gaude interes-garri gertatuko zaizkizuela bere bizitzako pasadizo eta pasarteak.

Festak eta pasadizoak alde batera utziaz gai serioagoak ere baditugu22. ale honetan: krisia luze doa eta hainbat familiren egoera lazgarria xa-murtze aldera, Gizarte Sailekoek “diru sarrerak bermatzeko errenta”ren in-guruan informatzen gaituzte. Pentsiodunak eta herritarrak oro har, ez daudeprest pentsioetan egin nahi dituzten murrizketak onartzeko eta murrizketahorien aurka mobilizatzeko deia egiten dute.

Aranzadik Itsasondoko izaki bizidun bereziaz hitz egiten digu eta bertakofauna zein flora berezien euskarria zaintzearen garrantziaz. Goiener koo-peratibaren asmoa ere energia berriztagarriak merkaturatu eta ekoiztuaznatur baliabideak zaintzea da; horren inguruko informazio interesgarria to-patuko duzu. Natura zaintzeaz ari garelarik, landareen txokoan konpostajeazhitz egingo digute.

Askorentzat ikasturte hasiera dela ezin ahaztu:eskola, haur-eskola, haur-txoko eta gazte lekuakere gogo berriz irekiko dituzte ateak. Eta ikasturtehasiera ez haurrentzat bakarrik: euskara ikasta-roak, mintzalaguna, eskulanak eta beste hainbatekintza ere martxan dira. Udaletxeko lehen solai-ruko lanak ere hasi dira; hau eta gehiago udalekoberrietan. Eta ez genuke ahaztu nahi Itsasondokogazteek Pirritx eta Porrotxekin elkartasunez eta be-raiekin pasatako uneak eta jasotako baloreak go-goratuz egin duten artikulua. Pailazoak ilegalizatunahian aske dabiltzan pailazoen paradoxa. Barreegitea ez da delitu, Katxiporreta! Marrubizko mu-xuak denontzat.n

( 02 ) agurra

itsasondo2.0 ((( 22.zk ))) itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

Udal erabakiak

Udaletxearen eraberritze obrakUdaletxeko 1. solairuko KULTUR GUNEAaretoko obrak kontratatzeko eskaintzakaurkezteko gonbidapenak egin ondoren,bi proposamen jaso dira, eta horiek ba-loratu ondoren, Udalak obrak UrbycolanS.L. enpresari esleitzea erabaki du,186.746,77 euroan.

Emakumeen egoera jakiteko azterketaGoierrin indarkeria matxista jasatenduten emakumeen egoera jakiteko diag-nostikoa, arreta eta koordinazio proze-sua abian jartzeko, Farapik egindakoproposamena aurrera eramatea erabakidute Goierriko udal guztiek, eta Itsason-doko Udalak ere prozesu horretan partehartzea erabaki du.

Diru-laguntzakAzken hiruhilabetean honako diru-la-guntzak tramitatu dira erakundeetan:Eskatu direnak:

EVEri Nagusia 7ko 1 eta 2. solairukoleihoak aldatzeko.

Eusko Jaurlaritzari Ingurune Naturalaeta Landa Eremuaren kontserbaziorakoekimenak gauzatzeko 2013-2015 pro-grama egiteko.

Lortutako laguntzak:Teknologia berriak atalean, udal elkar-teak sarearen bidez konektatzeko progra-marako Aldundiak 11.404,17 eurokolaguntza eman du.

Hondakinen prebentzioa eta berrera-bilpena sustatzeko ez da diru-laguntzariklortu.

Haur eta gazteentzako jarduerak egi-teko 6.400 euroko laguntza jaso da.

Kultur ekitaldi eta jaialdiak antola -tzeko 1.931 euroko laguntza jaso da.

Itsasondo 2.0 aldizkaria egiteak sor -tzen dituen gastuak finantziatzeko 1.500euro.

Eusko Jaurlaritzari euskarazko ekin -tzak gauzatzeko 3.165 euro.

Beste zenbait erabaki:Herri Eskolako eta haurtzaindegiko gar-biketa berezia egiteko pertsona bat kon-tratatu da abuztuan, jardunaldi erdikokontratuarekin. Lan kontratua 15 egune-koa izan da.

Etxez etxeko laguntza zerbitzua ArretaZerbitzuak S.L. enpresari esleitzea era-baki da.

Obra txikiak egiteko jasotako baime-nak onartu dira; guztira lau izan dira.

Obra handiak atalean eskaera bat izanda eta onartu egin da.

2013ko 2. hiruhilabeteko ur erroldaonartu eta kobrantza aldian egon da,2013ko abuztuaren 30a bitarte.

Dicastillo- Itsaso 400 kw–ko lineaelektrikoaren kontra Lurrarekin bat El-karteak Gobernuaren Ordezkaritzarenaurrean aurkeztu duen alegazioarekinbat egitea erabaki da.

Euskara ikastaroa egiteagatik diru-la-guntza bat onartu da.

Herriko edateko ur sarean egon zitez-keen jarioak antzemateko azterketa eginda abuztuan. Konpondu beharreko hirujario antzeman dira, eta dagoeneko ho-rietako bi konponduta daude.

Landa eremuko sailak GPS bidez fin-katzeko proiektua aurrera eramatea era-baki da; lanak Gipuzkoako Baso Elkar -teari esleitu zaizkio.

Bake epaile titularraren eta ordezko-aren izendapena proposatzeko eskariajaso zen Euskal Herriko Goi mailakoepaitegitik. Hiru bizilagunen eskariakjaso ziren eta hautaketa egin ondoren,irailaren 12an bidali da udal proposa-mena aipatu epaitegira.

Bestelako informazioaEstatuko abokatuak Donostiako Admi-nistrazioarekiko Auzien Epaitegian erre-kurtsoa aurkeztu zuen ItsasondokoUdalaren kontra, udaletxeko fatxadanespainiar bandera jarri gabe zegoelako.Udalaren defentsa daraman abokatuakadierazi duenez, demanda erantzutekoerrekerimendua ekainean jaso zuen;beraz, epaia oraindik zertxobait atzera-tuko da.n

Uztailaren 11n egindako udalbatzarrean, besteak beste honakoerabakiak hartu dira:

Page 3: Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal Arkitektoa • Epaitegia..... Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz

( 04 ) udaleko berriak udaleko berriak ( 05 )

itsasondo2.0 ((( 22.zk ))) itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

Zer da errezeta elektronikoa? Zertan datza?Ekainera arte gaixorik geundenean me-dikuarengana joan eta medikamenturenbat behar genuenean, medikuak pape-rezko errezeta bat egin eta inprimatzeazen arruntena, eta horrekin farmaziarajoaten ginen medikamentua jasotzera.Gaixo kronikoek, berriz, erizainarenganajoan eta tratamentuarekin jarraitzekohurrengo hilabeteetarako errezetak es-kuratzen genituen. Gaur egun, sistemaaldatu egin da: kontsultara joaten gare-nean eta medikamenturen bat behar du-gunean, medikuak ordenagailuarenbidez programa informatiko bateanapuntatzen du, eta ez digu inongo paperedo errezetarik ematen. Osasun txartelaeskuan, farmaziara joaten gara, eta txar-tela farmazeutikoari ematen diogunean,berari ordenagailuan azaltzen zaio me-dikuak eman dizkigun medikamentuenzerrenda.

Hala ere, agian aldaketa handienagaixo kronikoena izango litzateke: haueklehen erizainarengana joan behar izatenzuten aldiro-aldiro errezeten bila, beraientratamenduarekin jarraitu ahal izateko;gaur egun, tratamenduan aldaketarik ezdagoen bitartean, hori ez da beharrezkoa,farmazialariak une oro baitaki zer eta noizeman behar dion gaixo bakoitzari.

Aldaketak ematen dira bisatua beharduten medikazio berezietan ere, gauregun ez baita beharrezkoa gaixoa erreze-tarekin bisatu bila joatea, edo medikuakerrezeta Zumarragara bidali eta bertatikjasotzea, baimena ordenagailu bidez si-natzen baita, eta horrek azkartasuna etaerosotasuna dakartza.

Sarri jubilatuekin edo gaixotasunkronikoak dituztenekin lotzen duguerrezeta elektronikoa, baina hau ezda horrela, ezta?Ez, gaur egun errezetadun medikamentubat behar dugun bakoitzean, haur, gaztezein pentsiodun izan, farmaziatik erre-zeta elektroniko bidez jasoko dugu me-dikamentua. Horregatik, gaur egunezinbestekoa da txartela eskuan dugulajoatea, bai medikuarengana bai eta far-maziara ere.

Errezeta elektronikoarekin bateraabian jarri da koordainketa edo me-dikamentuen kopagoa. Zer suposa -tzen du honek orain arte medika -men tuak dohainik jaso izan dituztenpentsiodunentzat?Orain arte pentsiodunek ez zuten deusordaindu behar izan medikuak errezeta -tzen zizkien medikamentuengatik, dohai-nik eskuratzen zituzten. Uztailean, aldiz,kopagoa edo koordainketa jarri zenabian, eta horrek pentsiodunak medika-mentuak ordaintzera behartzen ditu. • Urtean 18.000 euroz azpiko pentsioa

jasotzen duten pentsionistek medika-mentuen kostuaren %10 ordaintzendute, beti ere hilabetean gehienez8,14€ ordainduko dituztela kontuanhartuta.

• Aldiz, 18.000-100.000€ bitarteko pen -tsioak jasotzen dituztenek medika-mentuen kostuaren %10 ordaindukodute, eta topea 18,32€ izango da.

• Gizarte Segurantzan modu aktiboandauden herritarrak, aldiz, %40 ordain -tzetik %50 eta %60 ordaintzera pasadaitezke, beti ere irabazten duten sol-dataren baitan.

Zer arazo sortu ditu horrek herrita-rrengan? eta zuei?Hasieran, arazo informatikoak zirela eta,hainbat jenderi ez zitzaion farmaziakopantailan medikamentuen zerrenda ate-ratzen, eta informatikoekin batera arazohoriek konpontzen joan behar izan ge-nuen. Pixkanaka, arazoak konpontzenjoan dira, eta gaur egun, aldian behinarazotxoren bat izaten badugu ere, ez daohikoena.

Anekdotaren bat?Ez dakit anekdota hitza erabili daite-keen; izan ere, larriegi iruditzen zait ho-rrela deitzeko. Konturatu gara hainbatpentsionistak hainbat medikamentuhartzeari utzi diola, ordaindu ezin dute-lako; edo eta aurreztu behar dutela esa-ten dute, erosi ahal izateko. Horrekhainbat gaixok tratamendua ez jasotzeadakar. Halaber, uste dut pentsionistenartean koordainketak nola funtzionatzenduen ulertu ez duenik ere badela, etadena baino gehiago ordaindu beharkoduelako beldurrez ez duela tratamendu-rik hartzen.

Bestetik, badira hainbat medika-mentu lehen errezeta bidez medikuakpreskribitzen zituenak, eta orain GizarteSegurantzatik kanpo geratu dira. Medi-kamentu horietan asko nabaritu dugujendeak erabiltzeari utzi diola.n

Errezeta elektronikoa

Cristina Arrastoa Itsasondokofarmazialariarekin egon gara,Errezeta Elektronikoaren ingurukoargibideak eman diezazkigun.Itsasondon eta Euskal AutonomiErkidegoko hainbat herritan (ez guztietan) ekainean errezetaelektronikoa indarrean sartu zenetikhainbat gauza aldatu dira gureegunerokotasunean.

Page 4: Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal Arkitektoa • Epaitegia..... Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz

GPSa eta landa eremuko lursailak

( 06 ) udaleko berriak

itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

Energiaren merkatua liberalizatu zenetik, energia elek-trikoa kontsumitzeko bideak zabaldu dira, esaterakodena ez da Iberdrola, Endesa, Gas Natural Fenosa edo

Eon bezalako enpresak. Badira energia elektrikoa merkatu-ratzen duten enpresa txiki asko. Horietako bat, Goierrin ko-katua dagoen GoiEner kooperatiba da.

2011 urte amaieran, Joanes Maiza, kooperatibaren “ide-ologoa”, GOIEKIra, Goierriko Garapen Agentziara, laguntzaeta aholku bila gerturatu zen. Europa mailan, energia be-rriztagarriak oinarritzat zituzten proiektu ezberdinak ezagu -tzen zituen, eta Katalunian eredu berdina zuen proiektu batsortu berria zegoela ikusirik, Euskal Herrian horrelako egi-tasmo bat martxan jartzeko apustua egin zuen. Egitasmoa-ren ideia ahoz-aho zabaltzen joan zen heinean, herritarezberdinak, bolondres gisa kooperatibaren osaketan partehartzen hasi ziren, 2012ko ekainean, 30 bazkide sustatzai-leek (asko goierritarrak), irabazi asmorik gabeko, energiaberriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba eratu zuten.

Kooperatibak bi ardatz ditu. Batetik, energia berriztaga-rria komertzializatzea eta, bestetik, energia berriztagarriaekoiztea. Kooperatibaren helburua, bazkideek kontsumitzenduten energia kopurua, kooperatiba berak bere instalakun -tzen bitartez sortzea da.

Lehendabizi, energia merkaturatzen duen jarduera abianjarri da eta etorkizunean ekoizpen jarduera martxan jarriko

da. Horrela, GoiEnerren bazkideek, etxeko arginda-rra, betiko moduan, instalakuntzan inongo alda-ketarik egin gabe eta energiaren prezioanaldaketarik egon gabe, kooperatibaren bitartezjaso dezakete.

Labur azalduta, kooperatibak bazkideek kontsumi tzenduten energia adina merkatuan erosten du. Merkatuan ja-torri ezberdina duen energia dago; nuklearra, gasetik edoikatzetik sortutakoa.. eta iturri berriztagarrietatik sortuta-koak “energia berdea” deritzon taldea. Kooperatibak jatorriberriztagarria duen energia soilik erosi eta komertzializatzendie bazkideei. Hala ere, merkatuan erosten dena berrizta-garria izanda ere, ezin daiteke ziurtatu etxe bakoitzeko en -txufera iristen den energia zein taldekoa den, sarean denanahastu egiten baita. Horregatik, energia erosterakoan, ko-operatibak erosten duen energiak ziurtagarri berdea izatea,jatorri berriztagarritik datozela ziurtatzea, eskatzen du. On-doren, bazkideei, kontsumitutako energia fakturatzean,energia berdeko ziurtagiria ematen zaie, kontsumitzen dutenenergia kantitate hori iturri berriztagarrietatik soilik dato-rrela ikusi dezaten. Era horretan energia berriztagarrien sor-kuntza bultzatzen da.

Etxera iristen den energia, berriztagarria dela ziurta tzekoaukera bakarra, norberak bere etxean energia berriztagarriaekoizteko instalakuntza bat edukitzea da.

Mozkin asmorik gabeko kooperatiba izanik, elektrizitateberdea merkaturatuz lorturiko etekinak kooperatibara itzu-liko dira berriz, bazkideek erabakiko dute batzarretan zer-tara bideratu diru horiek.

Era berean, bazkideek sorkuntza berriztagarriko egitas-moetan inbertitu ahal izango dute, kooperatibak berak kon -tsumituko lukeelarik ekoizpen hori.

GoiEner kooperatibak tokiko ekonomia bultzatzen dueneragilea da. Horregatik, penintsula osoan merkaturatzea po-sible izanagatik ere, Euskadin zentratuko da, estatu mailantokiko mailako beste kooperatibak bultzatzen ari delarik.

Gaia oso mamitsua izanik, energia berriztagarrietan etagaur egungo merkatu elektrikoaren egoera ezagutu nahiduenak, laister Itsasondon GoiEnerreko kideek egingo dutenhitzaldira gerturatu daiteke.n

Gaurko modelo energetikoaren alternatibagatikGoiEner, energia berriztagarriak ekoiztu eta merkaturatzea helburu duen goierriko kooperatiba.

agenda 21 ( 07 )

itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

Irailaren 12an, Itsasondoko Udaletxean, 70 bat lurjaberen aurrean, GPS bidezudalerriko landa eremuko lursailak neurtzekolana burutzeko Goimen Elkarteko dirulaguntza lortu ondorengo bilera egin zen.

2014ko urria bitarteko epean da-goen proiektu hau gauzatzeko ildonagusiak zehaztu ziren, lursailen

jabeek egin beharrekoak, eta ondoren,lan hau buru tzeko aukeratu den Gipuz-koako Baso Jabeek Elkarteak egingo di-tuenak.

Lursailen jabeek beren lursailetakomugak aurkitu, mugakideekin adostu,esola batez edo identifikatu eta lursai-laren perimetroa GPS bidez hartzeko oi-nezko bidea garbitu beharko dute. Horiegin dutela Udalari jakinarazi ondoren,teknikoak GPS bidezko datuak hartukoditu. Lan hori egiteko, Udalak gaur egunberen izenean agertzen diren partzelen

eta mugakideen datuak emango dizkie.Emandako diru laguntza kontuan

harturik, lursail jabe bakoitzak ordaindubeharko lukeen diru kopuruaren berriere eman zitzaien.

Itsasondoko landa eremu katastroa9.020 lursailetan banatuta dago, etaguztira 150 bat titular dira.

Landa eremuko katastroa orain dela70 bat urte egin zen; orduan airetikatera ziren ortoargazkietan lursail ja-beek beren jabetzak markatu behar zi-tuzten. Ordudanik zuzenketa asko eginda, baina batez ere, baso landarea ze-goen edo dagoen zatietan akats askoantzematen dira. GPS bidez lursailak

markatzeko proiektu honek kontrakoabiapuntua hartzen du, lursailean ber-tan mugak aurkitu behar dira, eta on-doren, planoetara igo.

Lana amaitu ostean, lursail jabebakoi tzari txosten bat emango zaio,beren lursailak idendifikatuz, bakoitzarenazalera eta mugen kokapen zehatza gauregungo ortoargazki batean zehaztuta.

Mendi lurrak diru baliorik ez daukalaesaten den garai hauetan lan hau egi-teak berebiziko garrantzia du. Gure na-gusiek mugak ondo ezagutzen dituzte,eta finka tzen ez badira, galdu eta hain-bat liskar eta sesio sor tzeko arriskuaizango da.n

HitzaldiaGOIENER kooperatibaren aurkezpenaAzaroaren 14. 19:00etanItsasondoko Udaletxean

www.goiener.com

Page 5: Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal Arkitektoa • Epaitegia..... Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz

“Handitzen, handitzen…”

( 08 ) haurreskola-eskola ( 09 )

itsasondo2.0 ((( 22.zk ))) itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

Duela bost urte, HAUR ESKOLAK es-kolarekin hartu-emana beharrezkoaikusi zuen, haurrak eta eskolaren

arteko bidea motzagoa izan zedin. Garran -tzitsua iruditu zitzaigun haurrek bizi izatendituzten bi etapa ezberdinei jarraipen batematea, lotura bat.

Herri txikia gara, eta nortasun horrekhori egiteko aukera ematen digu.

Horrela, denboraldi batez 2 urteko ge-lako haurrekin batera psikomotrizitatesaioetara joaten aritu gara, nahiz batzue-tan erraza gertatu ez. Horrez gain, kurtsobukaera iristear izaten den garaian, nola-baiteko egokitzapena hasten dugu, hau-rrak 2 urteko gelara eramanez astean egunbatzuetan. Eta gainera, iazko kurtso bu-kaeran eskolakoek egindako proiektuanparte hartzeko aukera ere izan genuen.

ESKOLATIK berriz, ekainean bilera oro-kor bat antolatu zen. Irailean bakarkako bi-lerak eta urrian orokorra egingo da, zeinmodutan joan den azaldu eta iradokizunakjasotzeko.

Honaino antolamenduari dagokionez.Baina harago joateko aukera dugu, are

gehiago handitzen-handitzen prozesuandaudenean. Beraz, ez dugu Haur Eskolaeta Eskolataz hitz egingo baizik, prozesuhonetan parte hartzen dugunon haur etaandereñoetaz. ”Txikia” izateak nortasuneta izena izatea suposatzen baitu!

Ekaina-uztaila aldean, bi urteko gelanegongo nintzela jakinda, 4-5 aldiz gertu-ratu eta nirekin egongo diren bi sorgin eza-gutzeko aukera izan nuen. Sartu bezainpronto, zein lasai eta zein eroso sentitunintzen. Lurrean esertzera gonbidatu nin-duten eta txikiak gerturatu-aldendu egitenziren Amaia eta Xabiren begirada ezin gal-duaz. Zein ZIUR ikusten nituen!!!

Nire nahia, gogoa... Amaiaren tristuraeta pozarekin nahastu ziren, bi urtetan izanzituen eta agurra ezta erraza gertatzen...

Askotan “nire haurrak“ aipatzen zituen,eta hala sentitu eta azaltzen zuen. 2 urtezizan zituen, bere egunerokotasunean partehartuz, elkar ezagutuz eta elkar eginez...

Berak AGUR esan behar eta ni ONGIETORRIAK!!!

Gurasoei dagokionez, Ekainak 27an bi-lera orokor bat prestatu genuen. Bi gai na-gusi mahai gainean jarriz. Alde batetik,Egokitzapena zer zen eta zein modu-tan gauzatuko zen. Bertan ATXIKI-MENTU hitza errepikatzen saiatu nintzen.Hitz potoloa eta niretzat behintzat han-beste esanahi duena...

Definitu beharko banuke, Haurrek,nahiz helduek, behar dugun harreman ziureta maitasun beterikoa dela esango nuke,beharrezkoa gure egunerokotasunean,edozein egoerara egokitzeko egon beharduena.

Haur eskolan ikusitakoa burura etorrizitzaidan...

Eta hantxen ni, sei gurasoekin, ATXIKI-MENTU hori nola egingo nuen azaltzensaiatzen. Gogorrena, ez dela bapateanemango azaltzea izan zen.

Eta tarte horretan zer? Ba... negarrak,ixiltasunak, txupete eskaera... eta ni horegongo naizela beren altxorrak JASO -TZEN, atetik azaltzen diren arte.

Beren txikiak utziko dizkidate eta... nireburuari galdetzen diot... ”lasaitu ditut?gustora joango ziren?...”

Oporrak igaro eta bakarkako bilerak egi-ten ditugu. Bertan, haurrei buruz aritzengara. Lasai egon gara, batzuetan bakarkabeste batzuetan txikiekin.

Bi urteko gelakoen bilera politena delaesango nuke. Bertan beren haurra nolakoaden azaltzen baitute. Ez dira hitzak, baizikahotsaren tonua, begien dizdira...

Besterik gabe...Haur eskola aldetik ONGI ETORRIAK;

Xanti, Mara, Ihintza eta Oihan.Eskola aldetik; ONGI ETORRIAK

Mara, Oier, Euri, Iraitz, Oneka, Urko,Aiora eta Julen eskola txiki honetara;non saituko garen zuen pertsonak abe-rasten, mundu zabala dela erakusten,kritikoak izaten, jator jokatzen... eta han-ditzen, handitzen joaten... zuekin ba-tera.n

HaurreskolanIzen emate aldia:Urriaren 1etik 10era

Kurtsoa hasi berria dugu, lasai lasaigainera. Aurten 4 haur ditugu gure-kin, goizeko 8 :15tatik 4 :15tara.Baina guraso zareten edo bideanzaudeten guztiei jakinarazi nahi di-zuegu, urriko izen emate aldia dago-eneko irikia dagoela. Hala ereoraindik haur gutxi ditugunez hau-rreskolan, kurtsoan zehar ere irikiaizango dela gogorarazi nahi dizuegueta noski, ordutegiak ere aldatu dai-tezkeela gurasoen eskaeraren ara-bera.Horregatik guregana hurbiltzera ani-matu nahi zaituztegu ! Edo besteladeitu 943164831 telefono zenbakira.Zuen zain gaude!!

Miren eta Amaia Itsasondoko haurreskolako hezitzaileak

Iraileko lehen edo bigarren egunean iritsizitzaigun udaletxetik aldizkarirako artikulueskaera. Bakoitzari idatzi bat egiteko eskatubazitzaigun ere, gutuna iritsi zenean Amaia etabiok (2 urtekoen tutorea) elkarrekin ginen, eta artikulua elkarrekin idaztea pentsatu genuen.Badaukagu zer esan eta zer idatzi!

www.itsasondokoherrieskola.blogspot.com

Page 6: Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal Arkitektoa • Epaitegia..... Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz

( 10 ) elkarrizketa ( 11 )

itsasondo2.0 ((( 22.zk ))) itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

Interneten ikusitako bideo bati esker

(http://youtu.be/AbcCQbtjl2M) jakin genuen

Miguelen lanbideetako baten berri,

eta ondorengo elkarrizketan, lanbide horretako

gora beherak eta bere bizitzako gertaera

interesgarriak kontatzen dizkigu.

Gazte denboran okindegibatean lanean aritu zenitsasondoarra

Miguel Gorostidi

Non jaio zinen, Miguel?Itsasondoko Urkiko auzoan jaio nintzen,Garaikoetxea (“Gakotxe”) baserrian,1940ko abenduaren 4an. Zazpi senideginen, bost anaia eta bi arreba; orain, seibizi gara. Zaharrena Joxe Ramon, Joxe(hil zena), Mª Jesus, Ignazio Mari, ni (Mi-guel), Jesus eta Gema.

Nolakoak izan ziren zure hasierakourte haiek?Bederatzi urte egin baino lehen, Urkinibili nintzen eskolan. Hasieran, apaiz ba-tekin, baina denbora gutxiren ondoren,maistra edo andereño bat etorri zen, Or-diziakoa (Mertxe Txurruka), oraindik bizida. Andereño hori bi urtez edo ibili zengurekin, eta utzi zuenean, hutsune han-dia geratu zen eta Eskola Altzagara joa-ten hasi nintzen.

Eskola Altzaga?Bai, bederatzi urte neuzkala, hamar beteaurretik, nire anaia Ignazio eta biok Al -tzagan ospe pixka bat zeukan maisu ba-tengana (Don Nicolas Del Amo) joatenhasi ginen. Itsasondotik ikasle asko joa-ten zen, adibidez gurekin TomasenekoGarmendiatarrak ibiltzen ziren (Remigioeta Miguel Mª). Gure gurasoek guk zerbait ikastea nahizuten eta horrela “esfuerzo” handi bateginez (hilero dirua ordainduz), bi anaiakAltzagan hasi ginen eskolan.

Nola joaten zineten?Orain askotan esaten du jendeak, nolaAfrikan mutikoek eskolara joateko 20 kmegiten dituzten oinez, bada gu ere ezginen gutxiago. Goizean Urkitik Altza-gako eskolara oinez joaten ginen, ondo-ren bazkaltzera Itsasondora jaistenginen, “Konsejura”, Prudentxik presta -tzen zigun bazkaria, eta bazkaldu ondo-ren, Altzagara igotzen ginen eskolara.Bukatu ondoren, arratsaldean AltzagatikUrkira oinez. Horrela egunero-egunero,13-14 km egiten genituen eta inongoarazo edo kexarik gabe, oso gustura,belar motzean hazitakoak ginen.

Eta Itsasondoko eskolan?Altzagan ibili ondoren, urte betez Itsa-sondoko eskolan ibili nintzen.

Eta ondoren?Bost anaiak Tuterako Jesuiten Kolegiobatetara interno joan ginen. Gure gazte-lania maila oso kaskarra zen, bakarrik“si” eta “no” genekien esaten.

Tuterara gaztelania ikastera?Diferentzia handi bat zegoen, jende ge-

hiena ikastera joaten zen, baina gu aldizlanera joan ginen. Lanaren truk ordube-teko eskola jasotzen genuen, baina lanasko egiten genuen, ez dakit “Asturiaskomeatzarien” adina, baina hor nonbait.

Lan gogorra?Pentsatu, hamahiru urte bete aurretikjoan nintzen, eta ni baino zaharragoakziren hirurogeita bost ikasleko jangelabat zaintzen ipini ninduten, horrez gainsukaldeko lanak, garbiketak... Nire lanagoizero gosaria zerbitzatzea zen zaintzannituen ikasle guzti haiei (nik bakarrik),ahal zen neurrian bero eta azkar. Bazka-ria zerbitzatzeko bi edo hiru lagun elkar -tzen ginen, meriendarako berriro nibakarrik eta afarian berriro bi edo hirulagun. Bigarren urtean, hirurogeita bost ikasle-tatik ehun eta berrogeita batera pasatuziren, eta neukan edaderako ardura han-dia zen. Guretzako ez zen erreza izanUrkia bezalako auzo batetik Tuterara jo-atea.

Ikastetxe handia zen?Kolegio hartan bostehun gizonezko sar -tzen ginen (ikasle, fraide eta langileenartean) eta oso polita zen, denetarikoinstalazioak zeuzkan: igerilekua, fron-toia, futbol zelaia…

Zenbat denbora egin zenuen han?Hamabi urtetik hamasei urtera, lau urte.Behintzat gaztelania ikasi nuen! Bertangeunden langile asko euskaldunak ginen(Azpeitia aldekoak batik bat) eta gure ar-tean euskara erabiltzen genuen, jange-lan ikasle gehienak gaztelaniarrakzirenez, derrigorrean ikasi genuen gazte-lania.Hango egonaldiak nahiko luzeak izatenziren, eta urtean behin etortzen ginenetxera, uztaila hasieran; eta abuztu bu-kaeran, berriro buelta. Gabonak etaAste Santuak han pasatzen genituen.

Gurasoek nola eramaten zuten?Gure gurasoek zirenak eta ez zirenak pa-satu zituzten, semeak kolegioan ez ba-zeuden, soldaduskan zeuden eta etxeanlanerako jende gutxi zegoen. Gure gura-soek oso bizi gogorra eduki zuten eta osozuzenak eta langileak zirenez, aurreraatera ziren.

Okindegiko lanean noiz hasi zinen?Hamasei urterekin itzuli nintzen base-rrira eta nahiko libre nengoen, orduantxekasualitatea gertatu zen: OrdiziakoSanta Maria kaleko okindegi batetaragure gurasoek egurra eramaten zuten,

garai hartan ogia egiteko labe guztiakegurrarekin ibiltzen ziren, eta horren tru-kean okindegiko ogia ematen zieten gurebaserrirako. Garai hartan, baserrian ereogia egiten zen, baina tarteka okinde-giko ogia gustura hartzen zen.Horrela gure ama zena, asteazken ba-tean Ordiziako azokara etorri zen etaegun batzuk lehenago, okindegiko nagu-sia zena, siestara joan eta bertan beti-rako ”lo” geratu zen. Okindegian ofizialbatek egiten zuen lan, baina momentuhartan nahiko justu zebilenez, gureamari galdetu zion “Aizu Maria, zuk horseme batzuk badituzu eta, hau da pasatuzaiguna eta norbaiten beharrean gaude-nez, bakarren bat libre egongo balitz”eta orduan kasualitatea gertatu zen niegotea libre, eta horrela hasi nintzenokindegiko lanean, hamasei urtetatik he-meretzira.

Zein ordutegi zeneukaten?Goizeko 3:00etatik 8:00etara ogia egiteneta erretzen pasatzen genuen, ondoren8:00etatik 13:00etara ogia banatzen ari -tzen ginen. Bazkaldu eta 14:00ak alderasiesta, iluntzeko 20:00ak arte, hau zen logehien egiteko momentua. 20:00etatik21:00era bitartean, ogia egiteko masaprestatzen genuen, ondoren afaldu, eta22:00etan ohera, 3:00ak arte, eta berriroogia egitera.

Bederatzi urte neuzkala,hamar bete aurretik, nireanaia Ignazio eta biok Altzagan ospe pixka batzeukan maisu batengana(Don Nicolas Del Amo) joaten hasi ginen.

Bost anaiak Tuterako Jesuiten Kolegio batetarainterno joan ginen. Guregaztelania maila oso kaskarra zen, bakarrik “si”eta “no” genekien esaten.

Okindegian lan egiten nuenean, jan eta lo bertanegiten nuen, eta askotan, familia ikusteko denbora askorik gabe.

Page 7: Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal Arkitektoa • Epaitegia..... Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz

( 12 ) ( 13 )

itsasondo2.0 ((( 22.zk ))) itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

Gakotxe baserria

Benetan gogorra!Horrela jai eta aste, deskantsurik gabe.Gainera, orduan hasi zen eztabaida jaiegunetan deskantsu egitearena etaAngel Sukia monsinoreak lortu zuen jaiegunak errespetatzea.

Zenbateko ogi kantitatea egiten ze-nuten?Kalkulatzen dut, zaku t`erditik bi zakurairin erabiltzen genituela egunero, eta za-kuak 100 kilokoak nola ziren, maneia -tzeko oso deserosoak ziren. Ogi masaegiteko makina geneukan eta gainerakolan guztia eskuz egiten zen. Irina Nafa-rroako Campanas herritik ekartzen zen.Legami ama erabiltzen zen eta ogia guz-tiz naturala izaten zen.

Eta ogi klaseak?Tamaina ezberdinetako ogiak egitenziren, adibidez tabernetarako opil txikiakegiten ziren. Egiten genuen ogirik han-diena kiloko barra zen eta kiloa pisatzenzuen. Ogi berezi bezala, moldeko ogiaegiten genuen, baina asko ez. Ogi klasehau, udaro Lazkaora etortzen zirenen“Los Duques del Infantado” rentzat egi-ten genuen.Orduan oraingo aldean hobeto erretzenzen ogia. Okindegi guztietan egurrezkolabeak zeuden, eta hori nabari zen ogiaegiterakoan, ogia geldiago erretzen zeneta askoz hobeto. Orain, aldiz, labeak be-rotasun fuerteagoa edukitzen dute etaogia oso gaizki erretzen da.

Baserrian ere ogia egiten zenuten?Baserrian, gure amak etxerako ogia egi-ten zuen, dena eskuz eta apartekoa zen.Nik jan ditudan ogirik hoberenak etxe-koak izan dira, amak esku oso ona zeu-kan. Egunero egiten zituen, goizean biegiten zituen, bazkaltzeko, eta arratsal-dean beste bi, afaltzeko. Garai hartan,baserri askotan labe handiak zeuzkateneta aste osorako ogia erretzen zuten,baina gure baserrian ez zegoen labe han-dirik eta amak ekonomikako labea era-biltzen zuen. Baserrian eginiko ogiaklegami gutxi edukitzen zuen eta ogi bi-kaina izaten zen.

Baserrian taloa ere jaten zen?Bai, ogiaz gain talo asko jaten zen, taloaesnearekin esaterako. Gerra ondore-nean, baserrietan kalean baino hobetojaten zen, bertako jeneroa aprobetxatzenzelako. Gu eskolara joaten ginenean, se-kula ez zitzaigun faltako ogitartekoa etakaleko mutiko askok hori ez zeukaten.

Okindegitik etxera egunero?Ez, okindegian lan egiten nuenean, janeta lo bertan egiten nuen, eta askotan,familia ikusteko denbora askorik gabe.Ordutegia oso zorrotza zen eta ez zegoentarterik Urkira joateko. Ez genuen izatenjai egunik eta ez oporrik ere, lanbide go-gorra zen. Familiarekin egoteko aukerabakarra “eskapada” jo eta loa galtzeazen eta hurrengo egunean lanean logutxi eginda ibili behar.Gu oso zailduta geunden, eta OrdiziatikUrkira denbora gutxian joaten ginen.Oraingo gazte bati oso gogorra egingolitzaioke bizimodu hura.

Gaur egungo krisialdia zuek ereezagutu zenuten?Krisialdi hau parragarria da, batzuk ja-teko ez eta beste batzuk nondik harrapa-tuko pentsatzen, baina egia esan, guregaraiko pertsonek krisialdi hau errazagoeramaten dute eta gainera zerbaiti ukoegin behar badiogu, ez daukagu inongoeragozpenik eta edozein gauzarekin pa-satu gintezke.

Ogia nola banatzen zenuten?Orduan gehienak zaldien bidez tiratutakokarroekin ibiltzen ziren, gure okindegi-koek “Opel” markako auto zahar bat zeu-katen, hura kargatu eta Ordizia, Beasain,Lazkao eta Laskaibartik buelta egiten ge-nuen, ogia banatuz.Ogia banatzeko korneta jo eta “pana-dero” oihukatzen genuen, horrela bizila-gunak bazekiten ogi saltzailea etorri zelaeta guregana gerturatzen ziren.Ogia banatzeko erabiltzen genuen ko -txea zaharra zen, eta hondatzen bazen,bizikleta baten atzean parrilla ipini ogizestoekin eta aurrera, ogiak kargatu, ba-natu eta bukatzen zirenean berriro kar-gatzera. Orduan eta ogi gehiago kargatu,orduan eta itzuli gutxiago egin behar iza-ten zenituen, baina gehiegi kargatuzgero, bizikleta mugitzea asko kostatzenzen, eta egia esateko, gure kotxe zaharhura nik nahi baino gehiagotan honda -tzen zen

Beraz, gaztetatik autoa gidatzen?Bai, pixkanaka-pixkanaka auto zaharraerabiltzen hasi nintzen, eta gidatzenikasi nuen. Horrela hemezortzi urte betenituenean, Ordiziako Telleria autoesko-lara joan, eta bi egunetan bi ordu ibilita,gidatzeko baimena atera nuen. Azterketaegitera Arrondo izenekoa etortzen zeneta Zaldibia aldera eraman ninduen “Re-nault 4” batean. Gidatzeko baimena le-

henengoan atera nuen. Niri ondo etorri zitzaidan, baina baitaokindegikoei ere, ogia banatzeko kotxeainongo eragozpenik gabe erabili nezake-elako.

Ezustekorik izan zenuen ala? Bai, behin Beasainen, Beltran izenekoGuardia Zibilak gelditu gintuen, eta ninindoan gidatzen, baina baimenik gabe.Nire nagusiek larritasun ederra pasatuzuten, baina azkenean kuartelera joaneta nolabait moldatu ziren, ziurrenik pro-pinaren bat emango zioten.

Ogia kobratzeko garaian, nola egi-ten zen?Urte haietan diru gutxi maneiatzen zeneta miseri handia zegoen, horregatik,ogia gauza preziatua zen. Gainera, fami-lia handiak izaten ziren eta aho askobete beharra zeuden.Normalean dirua kobratzerakoan, egune-rokoa izaten zen, bakarren batzuei aste-koa egiten zitzaien, baina normaleanegunerokoa. Jendeak “suma” eta“resta”k ondo egiten zituen, nahiz etaeskola gutxi izan, jendeak asko begira -tzen zion diruari.

Eta zure kasuan?Ni okindegian lanean hasi nintzenean,nire aitak kartila bat ireki zidan eta urtebukaeran begiratu eta sekula gehiago ezzidan kartilarik eskatu, diru gutxi gastatunuelako, irabazi nituen diru guztiak kar-tilan sartzen nituen. Egia esan dirua gas-tatzeko denbora gutxi neukan.Jendeak diru gutxi irabazten zuen, bainairabazten zuen dirua ondo zaintzen zueneta ez zuen edozein modutan gastatzen

Nolatan utzi zenuen ofizioa?Etxeko andrea zen nagusia eta negozioaeskualdatzea erabaki zuen eta etorri zennagusi berria oso okerra zen, eta heme-retzi urterekin okindegia uztea erabakinuen.Nagusi berriarekin, goizeko 3:00etan la-nean hasten ginenean, bera ez zen jai-kitzen eta hemezortzi urteko mutikoajoaten zen nagusia esnatzera alderantzizizan beharrean, aurreko gauean beharzen garaian ez zelako ohera joaten, ta-berna asko gustatzen zitzaion. Funda-mentu eskasa zeukan.

Hemeretzi urterekin?Urkira itzuli nintzen. Gure baserri eta in-gurukoetan iturriko ura ipintzen zebiltzanOrdiziako Nazabal eta Mendizabal itur-

ginak orduan, eta horrela, haiengana laneske joan, eta iturgin bezala hasi nintzenlanean.

Jubilatu arte iturgin?Bai, baina hogei urterekin, Nazabalekiniturgin bezala nenbilela, Alemaniara la-nera joateko aukera sortu zitzaidan. Ho-rrela Nazabalen iloba eta ni Alemaniarajoan ginen, 1960ko abenduaren 15ean(data seinalatua, Balduino eta Fabiolaezkondu zirelako).Momentu hartan, orain bezala lan eska-sia zegoen, eta Alemaniara iturgin be-zala lan egitera joan ginen, bertakoenpresa txiki batera. Oraindik erlazioamantentzen dugu haiekin.

Beraz, alemanieraz ere jakingoduzu?Beno alemanieraz defendatzen naiz, ezdut perfektu egiten, baina moldatzennaiz. Ikusten duzue, Urkiko seme batekgaztelania Tuteran eta alemaniera Ale-manian. Itsasondon jaio, baina asko mu-gitutakoa batetik bestera.

Zenbat urte bertan?Zazpi urte pasa nituen, gu 2.go MunduGerraren ondoren joan ginen, eta Stutt-gart erdia puskatua zegoen. Beraz, lanizugarria zegoen bertan, bazter guztiakaltxatzen ari ziren.Ondoren, itzuli nintzenean, iturgintza ne-gozioa nire kontura ipini nuen eta jubi-latu arte autonomo bezala aritu naiz,orain semeak jarraitzen du negozioare-kin.n

galderamotz2

Zer duzu gustuko Itsasondon?Garai batean itsasondoarrek urkitarrakbasati edo basapizti bezala tratatzengintuzten, baina orain gauzak asko al-datu dira eta urkitarrak kontuan har -tzen dira, eta gauza asko egin diraUrkirako.Gainera, Itsasondok, azken urteetanBeitiko inguruetan egin diren etxe be-rriengatik, itxura ederragoa dauka.

Inoiz izan duzun amets bat?Gutxi gorabehera, azken urteetan gurekapritxoak betetzeko aukera izan duteta ez dut ezer faltan botatzen. Ordiziako Arantzegi baserria erosi ge-nuen, behetik hasi eta goraino berritugenuen, eta hemen bizi gara gustura,nire ametsetako bat betez.

Page 8: Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal Arkitektoa • Epaitegia..... Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz

( 14 ) aranzadi ( 15 )

itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

Itsasondoren kokapena dela eta, bertako klima “ozea-niko epela” da. Horren arabera, baldintza heze etaepelak ditu, prezipitazioak urte osoan zehar banatuz

eta uda garaiko lehorterik gabe. Klimak inguruko landa-redia baldintzatzen du, ezinbestean, eta hori horrela,gure lurraldean zuhaitz hostogalkorren basoek nagusitubeharko lukete.

Bertako baso naturalek, ordea, udalerriaren %43a oku-patzen dute pagadi, harizti, baso misto, lizardi eta haltza-dien artean. Baso horiek mendialdean eta %17 suposa -tzen duen landa-eremuaren bueltan aurkitzen dira. Bi ha-bitat mota horiek tartekatzean, basoak eta landa-eremua,kanpiña atlantikoa deritzon paisaia sortzen da.

Kanpiña atlantikoak, Murumendiko harkaiztiaren pre-sentziarekin batera,onura ekologiko zein paisajistikohandiak suposatzen ditu inguru honetarako. Eta horiekdira hain zuzen ere,bertako fauna zein flora berezien eus-karri. Horrela, ondorengo irudietan inguru hauetan to-patu ditzakegun fauna zein flora espezie berezi batzukerakutsi nahi dira:

Eta jakin, badirela oraindik Itsasondoko larre, baso, ibai-ertz eta harkaiz-tietan EAE mailan bereziak kontsideratzeagatik babestu beharreko faunaeta flora espezie gehiago; saia gaitezen guzti horiek mantentzen!n

Lilipa txikia

Izen zientifikoa: NarcissusasturiensisHabitata: gandorretako larreetan, ze-laiguneetan eta pagadien, erkameztieneta hariztien argiguneetan.Babes maila EAEn: interes berezikoa

Itsasondoko izakibizidun bereziak

itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

Arkanbelea

Izen zientifikoa: LucanuscervusHabitata: Zuhaitz hostozabalen basoahelduak eta zuhaitz mugarrituak.Babes maila EAEn: interes berezikoa

Ibai-karramarroarrunta

Izen zientifikoa: Austropotamobiusi-talicus (lehen A. pallipes)Habitata: kontserbazio egoera onekoerrekastoak.Babes maila EAEn: galtzeko arris-kuan.

Belatz handia

Izen zientifikoa: FalcoperegrinusHabitata: barnealdeko haitzak eta itsaslabarrak.Babes maila EAEn: bakana.

Bisoi europarra

Izen zientifikoa: MustelalutreolaHabitata: landare ugari dagoen ur ibil-guetan, lakuetan, urtegietan, padure-tan eta lursail zingiratsuetan.Babes maila EAEn: galtzeko arris-kuan

Okil txikia

Izen zientifikoa: Dendrocopos minorHabitata: hostogalkorren basoak (ha-rizti eta ibai-ertzeko ibarrak batik bat).Babes maila EAEn: interes berezikoa

Izen gabea

Izen zientifikoa: Saxifargalosae-susbsp. losaeHabitata: kareharrizko haitz bertikaleta itzaltsuetako arraila hezeak.Babes maila EAEn: bakana (Gipuzko-ako populazioa bakarra Itsasondondago).

Page 9: Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal Arkitektoa • Epaitegia..... Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz

( 17 )

itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

( 16 ) gazteria

itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

Oporretako ekintzakUztailean ekintza ugari egin ziren gazteekin. Honahemen argazki batzuk:

GAZTELEKUAREKIN ETA LUDOTEKAREN IKAS-TURTE HASIERA

Itsasondoko gaztelekua 11-17 urte bitarteko nera-beentzako ekipamendua da. Ludoteka, berriz, 5-10 urtebitarteko haurrentzat.

Bere helburu nagusia da herritar aktiboak sustatzeaeta parte-hartzea bultzatzea. Haurtzaroaz eta gazteta-sunaz gozatzeko aukera ematen zaie, eta aldi bereanhaur, nerabe eta gazteen parte aktiboa sustatzekoikasketa prozesu iraunkor bat bultzatzen saiatzen da.

Herrian parte hartzeak, beren kasa antolatzeak etahainbat proiektu burutzeak esperientzia atsegingarriaketa dibertigarriak ekarriko dizkie, eta horrekin batera,beraien emantzipazio prozesurako entseguak eta au-rrerapausuak izango dira.

Ekipamendu hauek, beraz, ekintzak egiteko bainozerbait gehiagorako dira. Etorri eta ezagutugaitzazu!n

Udako oporren ostean, Gazteria Saila hasi da ikas-turte berria prestatzen. Hori dela eta, gazteen, ne-rabeen, haurren eta guraso txokoen atalerako

helburuak eta estrategiak zehaztu dira.

Honako hauek dira zehaztu diren helburuak:Gazteen atalerako helburuak:

• Informazioa eta orientazioa• Herriko eragile aktibo izan daitezen sustatzea• Garatu nahi dituzten proiektuak gauzatu ahal izateko

bitartekoak jartzeaNerabeen atalerako helburuak:

• Jakin nahia eta oinarrizko informazioa erraztea• Ideien sorkuntza eta hedapena suspertu eta ahalbi-

detzea. Autonomia• Errealitate hurbila ezagutzera, ulertzera eta nola al-

datu daitekeen pentsatzera bultzatzea. Gazte izatekobidean zubi lanak.

Haurren txokorako helburuak:• Protagonismoa haurrari ematea, zertan eta nola jo-

lastu nahi duen erabakitzeko.• Haurrek bizi duten ingurua ezagutu dezatela, komu-

nitateko ekintzetan parte hartuz eta herri sentimendua handituz.

• Jolasteko aukera izan dezatela, jolas berriak etamodu berriak ikasiz

Haur eta guraso txokoetarako helburuak:• Gurasoekin elkarlana: beraiekin ekintzak egitea• Gurasoekin harremana sistematizatzea• Gurasoentzako interesgarriak izan daitezkeen ekin -

tzak gauzatzea

Gazteria saila

Gaztelekua: Eguna: ostirala. Ordutegia: 17:00-20:00Ludoteka: Eguna: astelehena. Ordutegia: 17:00-18:30

Page 10: Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal Arkitektoa • Epaitegia..... Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz

kale inkesta ( 19 )

itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

( 18 ) gazte asanblada

itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

Sudur gorrieniraultza

Txikiak ginela milaka barre eragin zizki-guten pailazoak dira Pirritx eta Porrotx,ederto pasatzen genuen. Hasieran, Ta-

kolo, Pirritx eta Porrotx ziren pailazoak, bainaurte askoren ostean, Takolo erretiratu eginzen. Orain, Pirritx eta Porrotx dauzkagu, Ma-rimototxen laguntzarekin. Orain dela egunbatzuetatik pil-pilean dagoen gaia da gurepailazo maiteena, Aiora Zulaika "Pirritx" etaJoxe Mari Agirretxe "Porrotx"-ena. Izan ere,EiTBn ez ateratzeko eskatu da, abertzaleakizateagatik.

Pailazo hauek EiTBrekin haurrentzako es-kainitako tartea antolatzen ari ziren ETB1 en.Carlos Urquijok, Euskal Gobernuko delega-tuak, EiTBri pailazoen saioa bertan beherauzteko eskatu dio. Berak dioenez, pailazoakez dira eredugarriak haurren hezkuntzaren -tzat, baina ez dira ohartzen pailazo hauek di-rela haurrei milaka eta milaka irribarreateratzen dizkietenak. Marka da gero paila-zoak ilegalizatu nahian dabiltzanak horrenpailazoak izatea!

Lotsagarria iruditzen zaigu koloretako irriakoparitu dizkiguten pertsonak debekatu nahiizatea, haur baten irria politikaren gainetikbaitago. Izan ere, bi kontzeptu nahasten aridirela uste dugu, eta gainera, haurren irriaegunekotasunera pasatzen da; islatzen digu-ten zoriontasuna ez da une batekoa, etxera,ikastolara, plazara... ere eramaten baita irria.Koloreak kendu nahi dizkigute, baina irriba-rreak margotzen jarraituko dugu.

Pailazoek mundua pozten digute, kolore-tako ametsetara eramaten baitituzte haurasko eta asko, Euskal Herrian irri askorensortzaile direlarik. Lan asko egiten dute eus-kal haurren alde. Kalte egiten al du pertsonenirrien askatasunak? Barre egitea ez da delitu,gora irrien lagunak! Katxiporreta!n

?

MIGUEL, 33 urte• Ezta ideiarik ere.• Euskara eta gaztelania.• Ingelesa ikasiko nuke, batez ere, atzerriko mu-

sika taldeen letrak ulertzeko, adierazi nahi du-tena ulertzeko.

MARIA DOLORES, 75 urte• Bat ere ez.• Euskara eta gaztelania hitz egiten ditut.• Orain jadanik adinagatik ez. Gure garaian ez

genuen aukerarik izan, frantses pixkat egitengenuen, baina.

?

JOSE, 52 urte• Ez, ez dut. Umetan frantsesarekin hasi ginen

eskolan, gero ingelesa sartu ziguten; eta horidela eta, ez batean eta ez bestean, ez genuenmaila egokirik lortu.

• Euskara eta gaztelania.• Ingelesa ikasiko nuke. Gaur egun eta mundu

mailan, matematikak baino garrantzitsuagoadela uste dut ingelesa ikastea.

?

?

?

Azken egun hauetan, Olinpiar Jokoak direla eta, hizkuntzaren gaiak oihartzun handia izan du, eta ingeles mailaona izatearen garrantzia agerian gelditu da. Hona hemen, herritarrei egin dizkiegun galderak.• Ingeles maila ona al duzu?• Zein hizkuntza hitzegiten dituzu?• Atzerrriko zein hizkuntza ikastea gustatuko litzaizuke? Zergatik?

Hizkuntzak komunikazioaren giltzarri

ANA, 41 urte• Ez, ez daukat maila ona.• Frantsesa, euskara eta gaztelania hitz egiten

ditut.• Ez, momentu honetan ez.

Irati eta Jone Porrotxekin

Ainhoa, Josu eta Jone Takolorekin (1998)

Page 11: Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal Arkitektoa • Epaitegia..... Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz

• Espetxe politika krudel honen aurrean, presoen es-kubideen inguruko adostasun handia dago euskal gi-zartean. Eskubide guztiekin Euskal Presoak EuskalHerrian batzea; Kondena bete dutenak, ¾ bete dituz-tenak eta gaixotasun larriak dituzten presoak kaleraateratzea; eta isolamendu eta bakartzearekin buka -tzea. Aldarrikapen guzti hauek euskal jendartearenartean oso zabalduta daude eta gehiengo zabalbatek bereak egin ditu. Herrira-k eskubide guztihauen aldeko lana egin du, herriz herriz, aldarrika-pen hauen defentsan kolore guztietako herritarrakbilduz.

• Beraz, Euskal Herria osoaren aurkako operazio batda hau, konponbide eta bakearen aurkakoa. Eta gaurpairatzen ari garen polizi operazio honek herri beza-lako erantzun zabal bezain irmo bat behar du.

• Horrela bada, bi dei nagusi luzatu nahi ditugu gaur-koan:- Batetik, deituko diren mobilizazio eta ekimen guz-

tietan masiboki parte hartzeko deia luzatzen dugu.Jendartearen gehiengo zabalak adierazi behar dioestatu espainiarrari ez dugula horrelako operazio-rik nahi, horrelako operazioak denon aurkako erasobat direla. Herri honek konponbidea behar duela,herri honek konponbidea nahi duela, eta estatu es-painiarrak horrelako operazioekin amaitu behar dubetirako.

- Bestetik, presoen eskubideen aldeko aldarrika-pena kaletik atera eta kriminalizatu nahi duten ho-netan, bete ditzagun Euskal Herriko kaleak, gureetxeetako balkoiak eta txoko guztiak “Euskal presoeta iheslariak ETXERA” lelodun txartel eta bande-rolekin.

• Tantaz-tanta, euskal presoen eskubideen aldeko itsa-soa osatu ditzagun.n

( 20 ) jubilatuak

itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

herrira ( 21 )

itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

Konponbideari erasorik ez!

Pentsio sistemarenalde eta gizarte murrizketen kontra

Pentsioak ukitzen dituenak ez dauka nirebotoa” lelopean, Itsasondoko jubilatu etazenbait herritarrek elkarretaratzeaburutuko zuten udaletxearen aurreanirailaren 12an, arratsaldeko 19:00etan.Modu horretan pentsioak KPI-aren -Kontsumorako Prezioen Indizea- neurriberdinean igotzea eskatu nahi dietepolitikariei. Horrela eman dute aditzeraERRETIRATU ETA PENTSIODUNENGIZARTE ZENTROEN GIPUZKOAKOELKARTEAK argitaratutako komunikatubatean.

Euskal Presoen eskubideen alde jarduten duen He-rrira mugimenduaren aurka burutu den polizi ope-razioaren inguruan, honakoa adierazi nahi dugu:

• Lehenik eta behin, gure besarkadarik estuena eta el-kartasun osoa atxiloturiko 18 lagunei.

• Presoen eskubideen errespetuaren aldeko euskaljendartearen gehiengo zabalaren aldarrikapena ka-letik ateratzeko saiakera bat da polizi operazio hau.Euskal presoei dagozkien eskubideen aldarria krimi-nalizatu eta desagerrarazi nahi du Estatu espainia-rrak.

• Presoen auzia erabiltzen du Estatu espainolak kon-ponbide prozesua blokeatu eta zapuzteko. Bakearenaurka erabiltzen du Estatu espainiarrak euskal pre-soei ezartzen dien espetxe politika kriminala. Bere-ziki larria da preso politikoei bizi arteko zigorra defacto ezartzeko neurriak indarrean jarri izana:197/2006 sententzia, kondena luzeak beteta ere zi-gorra luzatzen duen dotrina gisa ezagutzen dena;erredentzioak indargabetzea; zigorraren ¾ beteta ereaskatasun kondizionala ukatzea; eta kondena maxi-moa 40 urtera luzatzea edo Frantziako espetxeetanurte mugarik gabeko kondenekin zigortzea. Tratu kru-dela areagotuz joan da, isolamendu eta bakartzeahedatuz eta normalizatuz, dispertsio politikan sakon-duz etengabeko traslado arbitrarioen bitartez, bes-teak beste.

1 GIPUZKOAKO JUBILATU ETA PENTSIODUNEN ELKAR-TEAK (AGIJUPENS) Zuzendaritza batzordeko kide guz-tien eta 71 Herri Batzorderen onespenarekin, oharhonen bidez Gipuzkoako gizarte osoari adierazi nahidio, ez dagoela ados pentsio sistemaren iraunkortasu-nari buruz “adituek” argitaratu dituzten ondorioekin, ezeta GURE ESKUBIDEEN KONTRA dagoen SISTEMA IN-POSATZEKO Gobernuak egin duen bidearekin ere.

2 Murrizketak justifikatzeko erabiltzen duten krisi hauboteretsuen handinahiak sortua da, mundua menpe-ratu nahi duten pertsonena. Gobernuek babestutakosistema honek sortu zuen krisia, fikziozko aukerak ba-liatuta herritar guztiak aberats bihurtzearen bultzatunahi duena.

3 Gobernuak burutu nahi dituen egitasmo eta helburuhoriekin izututa gaude; ez dugu ulertzen, eta uko egitendiogu pentsioen zenbatekoa bizi esperan tzarekin lotzehorri. Eta, gainera, pentsioak murriztea adinean au-rrera zoazen heinean. Badirudi pentsiodunek diru gu -txiago behar dugula, estatistikek urte gehiago bizigarela adierazten dutenean. Ez dugu ulertzen pen -tsioen zenbatekoa, gutxienez murritzenak direnak,pertsonaren oinarrizko beharretatik at uztea.

4 Gure alarma eta kexua erosteko ahalmenaren defen -tsatik haratago doa, eta gure seme-alaben eta bilobeneskubideen aldeko aldarrikapena da; pen tsiodunakizango diren pertsona guztien alde eta, batez ere, ego-era larrian daudenentzat. Esaten dugun guztia kaleaneta publikoki errepikatuko dugu. Eta gizarte osoa el-kartu duen leloa aurrera tzen dizuegu:

PENTSIOAK UKITZEN DITUENAK EZ DU JASOKO NIREBOTUA!n

Page 12: Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal Arkitektoa • Epaitegia..... Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz

Nola goatzen dittuzue lehengo Itsasondoko festak?Itsasondon festak Ama Birjiña bezperatik hasten zien. Ha-mabitan kanpaiak eta altsafuegok botatzen zien eta geoarratsalden zazpik inguru hortan salbea izaten zan elizan.Gure garaien Izalgo txistularik etortzen zien ta haiek e kan-tatzen zuen. Herritik kantatzea juten zienak gure osaba or-ganista ta gero Milixio eta Nikolas Mujika zana eta honosaba re bai, Joxe Manuel,(Santiri)... asko! Beste gaiñan -tzen gaztegok e aitzen zien. Hemen Iñaki etorri zanen esatenzion apaizek “hi hemen Salbe de Eslava kantau behar diau!”Konpositore nafar harena kantatzen zan beti hemen, boze-tan. Gero ia ez, hura jun zan ta... akabo.

Iganden, Ama Birjiñatan berriz, meza nausie, bozetan kan-tautakoa izaten zan. Ordun latiñez kantatzen zan ta “gaude-amus onis sin domino ta”... Aurrena aitaren iñ ta hola hasikozan kantatzen. Ordun hala zan ta hala kantatzen zan! Ezohi-kok ta latiñez ta... ze esaten zan etzuen jakingo baiño!

Karrerea re eoten zan, bizikletana, ta korrika apustuk ebai. Ordun bazien herriko txirrindularik... Imanol difuntue taJoxe kaxkardi ta, aurretik, Teodoreo Lete, hoi ona zan, taAnda Joxe bestea! Joxe Lukusingoa difuntue ta FernandoIntxaurrondokoa! Asintxo bea re, korrittuko zon harek e!Gure anaiek e irabazi zon hogeita hamarren kopea (Inaziok)!Agarreko Martin korrika ibiltzen zan! Zenbait alditan herrikirolak e izaten zien ta baita pelotarik e baiño herrin berta-kon partiduk! Guaiñ baiño afizio gehio izaten zala uste det!

Gero bakoitzek bere etxen bazkaldu... ze konbidatuk eetortzen zien familikok. Emakumek e bezperatik hasten zienta goizen ze esanik ez! Berokin ta... sukin e, berriz, bakizu!garai hartan etzeon guaiñ bezelako suik ta... Emakuentzakodesastrea izaten zan! Etxea bete jende ta....

Ama Birjiña atsalden gaiñantzen dantza. Txistularik tadultziñerok e izaten zien. Haik e herrikok! Joxe Inazio taJuan dultziñerok ta beste bat, hor... Ordizitik etortze huanba (batak besteari)... Patxi haundin semea o zein zan ba!Dultziñerok beti etzien, ez dakit urtero izaten zien... txistu-larik nik gogon detela Izalgok ta, lehen leno, Segurakok ustedet etortzen ziela, Telleria anaiek zien hoik! Lazario, Rikardota bestea ez dakit nola zan...

Nun izaten zan hoi, Kontsejue zaneko hortan? Plazea zan hor, piñue erdi-erdin zola. Lenau meiku-etxea taaiuntamientoa danak bat zien, danak toki baten zien. Pues-toa han eukitzen zon Don Martin meiku zanak e! Meiku-etxea, aiuntamientoa ta geo bean segidan eaxkin zeonetxea beragon, Etsaiene esaten genion... tarte hortan ge-atzen zan. Aiuntamientoa bota in zuen gero kamiñoa ittekogaraiñ. Hau herri txikie baiño kanbiau in da haure!

Festatan jende asko etortzen zan, trenetatik zintzilik! Al-dameneko herritan festak bazien errespetau itten zien tahala jendea aldameneko herrita juten zan. Honea kantidadejende etortzen zan! Beste urte bat o biñ, pesa autobuseta-kok e jarri zuen honuntzaiño linea! Danantzako festa zan!

Gero, senidek eo kanpon zeuzkienak eta, bixitatzea etor -tzen zien eta... Nik Joxe Anjel zanai entzun nion... hura se-kretario zan ta gero gerra hasi zanen kendu in zuen,nazionalista zan ba hura, baiño fiñ hoitakoa e! Harrek esa-ten ziñ nei “garai baten familiartekok etortzen hittuanenfesta Ama Birjiña eunen ta festa bigarrenen meza eitenhuan ta meza entzun ta geo, bazkal-aurretik, arta-sorokikusi ta garik ta nola izaten zien orduako bilduta, arta-soroketa nolako zea zeuken ta...” hoi dauket gogon.

Festak hiru eun izaten zien: bezperea ta Ama Birjiñeeune ta bigarrena, 15a eta 16a.

Gerra ondorengo urtetan festak berdin seittu zuen? Pixkanan-pixkana kanbiatuz jun die. Aurreneko haik izanzuen... beste leku batzutan uzten zuen agarraun dantzan tahemen, berriz, ez! Ordun, urte baten autobuse hartu ta Ga-biria dantza ta han uste det armau in zuela. Ez dakit ez otezien harrika eman! Nola hasten dien gauzak e! Han ittenemen da ta besten e bai, ta azkeneako... Garai baten e elizajuteko mantaliñakin ta jun behar izaten zuen emakumek!

Ze izango zan festatan kontsejun antolatzen zien?Gaztek komisio bat antolatzen zuen ta haik aiuntamientokinhitzeitten zuen. Ez dakit izendauta ematen zitzaien diru-kantidade bat eo... zeoze ematen zien, asko o gutxi, betijuxtu.n

( 22 ) ongizatea zaharrak berri ( 23 )

itsasondo2.0 ((( 22.zk ))) itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

Diru sarrerakbermatzekoerrenta

Garai bateko itsasondoko festak elkarrizketa

Santi Mendizabal eta Inazio Iturrioz (86 eta 93 urte)

Zaharrak berriko atari honetara garai batekoItsasondoko festen inguruko kontakizunakberritu nahi izan ditugu. Santi Mendizabaleketa Inazio Iturriozekin aritu gara kontu-kontarieta haien ahotik jasotakoa bildu nahi izandugu orrialde hauetan gure herriaren oroimenhistorikoari segida eman eta Itsasondoren etabere herritarren bizi-istorioen mosaikoaosatzeko lanetan bigarren harria jarriz. Gozatu irakurle eta zuei bikote, mila esker:

Oinarrizko beharrak estaltzeko baliabide ekonomi-korik ez duten edo baliabide ekonomiko nahikoa ezduten eta baldintza jakin batzuk betetzen dituztenpertsonentzat da. Lanik ez duten pertsonak, baliabidegutxi dituzten langileak, pentsiodunak, bestelakopentsio batzuen onuradunak, bizileku-baimenik ezduten atzerritarrak eta abar izan daitezke.

Zeintzuk dira baldintzak? Ohikoa den moduan, bal-ditza ugari ditu; hauek dira funtsezkoenak: 1) 23 urteizatea; 2) erkidegoan etenik gabeko hiru urteko bizile-kua izatea; 3) Bizikidetza-unitate bat osatzea eskaeraaurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez, etanoski, 4) baliabide nahikoa ez izatea.

Zenbateko errenta jaso dezaket hilero? Bizikidetza-unitatearen araberakoa da; pertsona bakarra izanda,662.51 euro; bi kidez osaturiko unitatea, 850.72 euro;eta hiru kidez edo gehiagoz osaturikoa, 941.06 euro.

Azpimarratu behar da, errenta honen onuradunaskok ez dutela aipatutako kopuru osoa jasotzen, bai-zik eta kopuru horretara iristeko falta zaiena. Adibidez,pentsio oso baxuak dituztenak eta inongo baliabidegehiago ez duten adinekoak hilero 60 euro edo 100euro jasotzen ari dira.

Noiz arte jaso dezaket? Berez, onuradunaren ego-era aldatu arte, DSBa jasotzeko eskubideak indarreanjarraituko luke. Hori bai, onuradunak frogatu behar dubere egoeran aldaketak egiteko esfortzua egiten aridela, formazio ezberdinak eginez, adibidez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, gizarte zerbi -tzuetara jo edo Interneten (www.lanbide.net) begi-ratu.n

Egun bizi dugun garai gogor honetan, gizartekozati handi batentzat, hilero gutxieneko diru sa-rrerak izatea ez da lan erraza. Batzuetan, langa-

bezia dela eta, askok ez dute lan baten truke dirusarrera horiek lortzeko aukerarik; beste batzuetan,lana galdu dute, eta berriki eman diren langabeziaprestazioaren aldaketak direla eta, diru sarrera horiekoso urriak dira; edo azkenik, nahiz eta enplegua izan,enplegu horren ordu kopuruak direla eta, edo lan bal-dintza kaxkarrak direla eta, azken finean, etxera ez dasartzen gutxieneko beharrak asetzeko beste diru.

Horrelako egoerei aurre egiteko bakoitzak bere es-kuetan dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu: aurrez-kiak, familia, kontraturik gabeko lanak…, bainabatzuetan ez dira nahikoak izaten; eta orduan zer?Egokiena gizarte zerbitzuetara joatea da, eta pertsonaedo familia horren egoera globalki eta beraiekin ba-tera aztertzea. Baina, funtsean, diru sarrera horiek ber-matzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan aspaldidanikhilero errenta bat jasotzeko eskubidea dago. Izena ez-berdinak jaso izan ditu, eta baldintzak eta ezaugarriakaldatu dira azken urteetan. Gaur egun, DBE (RGI erde-raz) izena jasotzen du, Diru Sarrerak Bermatzekoerrenta, alegia. Lehen, herriko gizarte zerbitzuetatikkudeatzen zen, eta orain Lanbide-k egiten du zuze-nean.

Hona hemen jakin beharreko ezaugarri nagusiak:Zer da? Hilero ordaintzen den diru-laguntza bat da,

baliabide ekonomiko nahikoa ez duten pertsonei etafamiliei oinarrizko beharrak estaltzen eta lan-espa-rruan txertatzen laguntzeko.

Page 13: Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal Arkitektoa • Epaitegia..... Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz

19. Ibilbidea

Segura-Santa Barbara-Segura

( 24 ) ibilaldia

Iraupena: 4 ordu

Ibilbidea:Segura - Santa Barbara:

ordu bat eta 30'

Santa Barbara - Segura:

bi ordu eta 30'

Deskribapena: Segurako plazan hasiko dugu ibilbidea.Igerilekurantz abiatuko gara eta hau atzean utzi eta gerobideari gorantz jarraituko diogu. Aurreraegin eta hiru adarreko bidegurutze baterairitsitakoan, erdikoari jarraituko diogu. Lu-rrezko baso pista nahiko zabala da. Hortik,Pagamuño baserrira iritsiko gara. Base-rriaren ondotik pasatuko gara. Hortik gertuMendotze baserria dago. Pista beretik ja-rraituta, lepo moduko batera iritsiko gara,eta bertan burnizko gurutze bat dago kal-bario moduan. Gure aurrean hiru bide iku-siko ditugu. Santa Barbara ermitaraigotzeko erdiko bideari jarraituko diogu,beti goraka, ermitarekin topo egin arte.Ibilbidearekin jarraitzeko, gurutzea da-goen bidegurutzera bueltatuko gara.Hemen ezkerreko bideari jarraitu, etabeste pista batekin topo egindakoan es-kubira hartuko dugu, eta beheraka, erre-pidera iritsiko gara. Errepideari jarraituz,Zegamara doan bide nagusira iritsikogara. Bertan, Segurako norabidea hartukodugu bidegorritik.n

itsasondo2.0 ((( 22.zk ))) itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

�01 Jarraitu beharreko bidea

Pagamuño baserria

IturriaKalbarioko gurutzeaSanta Barbara ermita

07 Perratokia 08

Kartedi baserria 09 Urbistondo baserria

02

03 Mendotze baserria

04 0506

10Segura

( 25 )

Page 14: Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal Arkitektoa • Epaitegia..... Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz

( 26 ) informatika

itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

Egin dezagun denboranatzera bidaia bat...

Interneti esker, gure haurtzaroko momentuakgogoratu ditzakegu.

80. eta 90. hamarkadan telebistako bideo-grabagai-luak erabiltzen ziren gogoko genituen serieak, ma-rrazkiak e.a. grabatzeko. Baina, bakarrik pribilegiatu

batzuek zeukaten aukera hori. Gaur egun, teknologia hori zaharkituta geratu da. Orain,

DVD grabagailuak erabiltzen dira, formatu txikiagoarekineta kalitate hobearekin.

Dena den, zenbat aldiz iritsi ginen berandu etxera guregustuko programa grabatzeko? Edota ahaztu egin zitzaigunbideo-grabagailua programatzea, berandu edo goizegi emi-titzen zelako? Niri askotan, eta ziurrenik, zuetako askoriere bai.

Hala eta guzti, gaur egun, beste baliabide bat dugu: Inter-net. Interneti esker, denboran atzera egin dezakegu etxekoaulkian eserita gaudela. Duela 20 urteko serieak, marrazkiak,filmak, nobelak e.a. ikus ditzakegu berriro.

Gauza bat proposatzen dizuet. Goazen 1982tik 1990eraarte bidaia txiki bat egitera, urte horietan modan jarritakomusika, serieak… gogoratuz.

Nor ez da gogoratuko "Alf"-ez? Jateko platerik gogoko-ena katuak zituen extralurtarra…

Umore bikaina eta adin guztientzako telesaioa. Halaere, akziozko serieak ere ikusi izan dira. Esan beharra dago,gainera, modan jarritako estiloa izan zela. "El equipo A"eta "El coche fantástico" ziren ezagunenak.

Ez dira ahaztu behar serie bikainak, "Corrupcion enMiami", "V", "Las Chicas de Oro", "Dallas" bezalakoak.Esan dezakegu 80. hamarkada urrezko hamarkada izanzela.

Baina, umeentzako zer serie mota zeuden? Momentuhorietan, serie japoniarrak izan ziren gehien ikusten zire-nak. Dragoi Bola izan zen famatuenetariko bat. ETBn bo-tatzen hasi ziren, eta urte askoan emititzen jarraitu zuten.Usten dut denok ikusi dugula.

80. hamarkadan ere Heidi, Marco, Oliver eta Bengi, "LosCaballeros del Zodiaco" eta makina bat japoniar serie ikuszitezkeen.

Baina, euskal marrazkiak ez ziren atzean gelditu. 1984.urtean, Kalabaza Tripontzia ikusteko aukera izan genuen.

Gaur egun klasikoak diren marrazki bizidun asko ere 80.hamarkadakoak dira: Pitufoak, "Picapiedrak", Gadget Is-pektorea, Casper, Tom eta Jerry.... gaur egungo klasikoetandaude.

Baina, oso garrantzitsua da umeentzako "programa edu-katiboak" esaten zaien serieak azpimarratzea. Famatuenak"Barrio Sesamo" edota "Los mundos de Yupi" izan daitezke,baina Alaskak egiten zuen "La Bola de Cristal" izango dasaiorik onena (eta niretzako onenetariko bat). Saio horre-tan, ez zen umeen inteligentziarekin jolasten, pertsona be-zala tratatzen zituzten.

Horretaz aparte, lehiaketa asko ikusi izan ditugu garaihorietan, hala nola, "Un, Dos, Tres", "El tiempo es Oro","3x4", "Si lo sé no vengo"... ikusi izan ditugu telebistan.Hala ere, lehiaketen momenturik onenak 90. hamarkadaniritsiko dira, baina atal hori beste une batean azaldukodizuet.

Dagoeneko egin diogu errepaso txiki bat 80. hamarka-dari; beste egunen batean 90. hamarkadari egingo diogu.Esan beharra dago, irudi hauek oroitzapen onak ekartzendizkigutela. Baina, ez daude galduta, beti ikus ditzakeguserie hauek (eta berriro gogora ekarri momentu horiek) In-terneten. Interneti esker, gure bizitza markatu duten pro-gramak berriro ikustea pribilegio handi bat da, nire ustez.

Egin ezazue aproba: bilatu zuen gustuko izandako serie,marrazki edo telesaioren baten izena Interneten. Baietzaurkitu; eta berriro ikusteko aukera emango dizue. Animatuzaitezte.n

hemerotekahem ( 27 )

itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

Andra Mari jaiak

U rtero lez, 2013an ere ospatu ditugu abuztuko AndraMari jaiak. Aurten, ordea, festa batzordeko kideek zen-

bait herritarrekin hala adostuta, aldaketak izan ditu urterokoegitarauak:

Andra Mari egunaren bezperan, herriko zaharrenek afariaizan zuten Bizi Nahi jubilatu elkartean. Oraingo honetan,ordea, ez zen afalosteko musika saiorik izan, eta bertan el-kartu zirenek inongo distrakziorik gabe kontu-kontari lasaiaritzeko aukera aparta izan zuten.

Andra Mari eguna hasteko, urtero lez herriko txistulariakgoiz eresiarekin itsasondoarrak ohetik altxatzeko ahalegi-netan ibili ziren herrian barrena. Meza nagusiaren ostean,berriz, hamaiketakoak urteroko arrakasta izan zuen, sukal-dariek prestaturiko guztia berehala amaitu baitzen. Oraingohonetan, ordea, ez zen bertsolaririk izan, urtetik urterabertso eta bertso arteko txutxu-mutxuak isilaraztea gehiagokostatzen zitzaiela ikusita.

Goiza amaitu eta eliza atarian elkartutakoak bazkaltzerajoan aurretik, toka txapelketa egin genuen, urtero bezala,goiko plazan.

Bazkalosteko pilota partidek ere gero eta zale gutxiagobil tzen zutela ikusirik, aurten partidarik ez antolatzea adostuzen aldez aurretik. Eguna amaitzeko, sagardo-dastaketa izangenuen herriko enparantzan, eta bertara joandakoen artean,2013an zerbitzatutako sagardorik onena aukeratu genuen.

Uda igaro ostean, abuztuko festen inguruan jaso direnbalorazioak onak izan direla azpimarratu behar da, eta egi-tarauan egindako aldaketak nolabait ere beharrezkoak zirelauste dute. Dena den, ez genuke artikulu hau amaitu nahiabuztuko festa hauek bizirik mantentzeko ahaleginetan ja-rraituko dugula esan gabe!

Page 15: Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal Arkitektoa • Epaitegia..... Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz

hemerotekahemerotekahemeroteka( 28 ) ( 29 )

itsasondo2.0 ((( 22.zk ))) itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

Aurtengo jaiak pasa berri diren honetan, atzera begiraerrepaso bat egitea dagokigu orain; programari be-

giratu ezkero, aitortu beharrean gara aurtengoak ekintzazbeteriko festak izan direla. Itsasondoko herritarrok ordea,ederki aurre egin diogu erronkari eta deialdi guztietanparte-hartzea handia izan dela onartu behar dugu, giroezin hobea sortuz herrian barrena.

Nahiz eta hasiera goibela izan genuen, ostiraleko jo-lasetako garaian euria ari baitzuen, larunbat eta igandeanuda garaiko eguraldi paregabeaz gozatzeko aukera izangenuen. Eguzkia lagun, larunbatean herriko jaietara bes-teak beste hawaina, euli, Maddi-ren lagun ekuadortar, pi-rata, pailazo, punky, monster-hig, monja, dantzari, etabaita Kleopatra bera ere inguratu zitzaizkigun, giro pare-gabearen ezinbesteko partaide bihurtuz.

Aurtengo nobedadeen artean, larunbateko pailazo Pa -txin eta Potxin eta baita arratsaldetik gauera arte arituzen DJ.a azpimarratuko genituzke. Azken honek, herrita-rrak aulkietatik altxa eta beso, hanka, gerri eta buruak as-tinarazteko asmoa ekarri zigun, eta BAITA LORTU ERE!!!

Horrenbeste dantza egiteko sabela bete behar, eta ho-rretarako programan izan dira aukera ugari hamaiketako,sagardo dastaketa etab.-ekin. Argi dago ostiraleko herri-afariak arrakasta handia duela, baina kontuz, larunbatekopaella jana itzala egiten hasi zaio eta, larunbat eguerdian150 lagundik gora bildu baikinen karparen itzalpean!!!Igandeko bazkarian 30 lagun bildu ginen arren, kantu he-rrikoi eta musikaz gozatzeko aukera paregabea izan ge-nuen. Iparraldeko Jokin eta bere lagunek giroa ederkialaitu eta goxatu zuten, bai horixe!!!

Urtero jaiak posible egiten dituzuen herritarrei eskerrakeman gabe ez genuke amaitu nahi. Guraso elkartea (fut-bol-partida, tailer, dantza…), Arbel-Aitz elkartea (sagardodastaketa), kirol elkartea (Altzagarate eta Beitiko igoerak).Bereziki, herriko gazteei eskerrak, tailerrak, buru-handiaketa jolasak dibertigarri eta erakargarri egiten urtero horditugulako; festa batzordeari guztia koordinatzen saiatzendelako; eta noski parte-hartzen duzuen guztioi, zuek gabeegiten den lanak ez bailuke zentzurik izango.

Besterik gabe, aurtengo jaiak gozatuko zenituztela-koan eta hurrengo urteko jaietan elkar ikusiko garelakoanagurtzen gara. Mila esker!!!

I railaren 14an, Gurutze Deunaren egunean, hasi ziren jaiak.Meza ondoren hamaiketakoa eta eguerdian bazkaria egin

ziren LAJA II eta NARBAIZA trikitilariek alaiturik. Iluntzean,suziriak jaurti ostean eta trikiti saio baten ondoren, afaria eginzuten elkartean, jangela bete-beterik zela. Gero, erromeriaLAJA II eta NARBAIZA trikitilariekin.

Irailaren 15ean (igandea), hamaiketan Itsasondoko haur etaguraso batzuek Urkirako bideari heldu zioten, ba tzuk txirrin-duaz, besteak korrika eta helduenak oinez. Urkira lehenbizikoAitor Garmendia iritsi zen txirrinduan 24 minututan, bigarrenMattin Barandiaran korrika 25 minututan, jarraian Julen,Eñaut, Agustin, e.a. Azkenik, ordubete ingurura, oinez helduziren guraso eta haur batzuk. Jarraian, meza hasi zen, hauekondo merezitako hamaiketakoa egin zuten.

Eguerdian, elkartea bete-beterik zela, bazkaria egin ge-nuen. LAJA eta LUTXURDIO trikitilariak bertan izan ziren,giroa alaitzeko.

Arratsaldean, herri kirolak izan ziren. Ikusle ugari izan zen,eguraldia lagun.

Aizkoran, Anjel Arrospide eta Joxe Ugarteburu Joxe MariOlasagasti eta Mikel Larrañagaren aurka aritu ziren. Aurten,iaz ez bezala, bigarrenak nagusitu ziren lehia estu eta bizibaten ondoren; tartea segundo apur batekoa bakarrik izan zen.

Iluntzean, erromeria egin zen egun osoan trikitia jotzenaritu ziren LAJA eta LUTXURDIO trikitilariekin.

Iraileko festakUrkiko Iraileko jaiak 2013

Page 16: Maquetación 1 - Itsasondo · 2015-02-10 · Udaletxea 943 881170 G iz art eL ngl • Udal Arkitektoa • Epaitegia..... Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz

( lorezaintza gomendioak )

Konpostajea

Naturan, berehala konturatzen gara lurra materia begetala xur-gatzeko gai dela, hala bertan sortzen diren landareak elikatuz.Lurra materia organikoak elikagai bihurtzeko tresna da. Gizakiaknekazal ekosisteman hondakin organikoak lurrera botata egitenduena, lurrean egindako konpostajea besterik ez da.Konpostajearen bidez, hilabete batzuetara murrizten dugu, gi-zakion laguntzarik gabe naturari urteetako lana suposatukoliokeena.

Konpostajerako materiala1. Material organikoak

Mikroorganismoek euren lana egin dezaten, garrantzitsua dakonpostari gehitzen zaion nitrogeno eta karbonoaren arteko er-lazioa egokia izatea. 25-35/1.Karbonoari gehitzen zaion materiala: lastoa, belarra, adarrak,hostoak, uzta hondarrak… Nitrogeno asko duten materialak:simaurra, txiza, hiltegietako hondakinak, lekadunak (dilistak,babak…)

2. Material ez-organikoakLurra. Ezingo du nahasketa osoaren %5a baino gehiago izan.Errautsak. Konposta potasioan aberasten dute.Fosforodun haitzen hautsa.

3. Gehigarri bereziakKonposta adierazleak. Mikroonganismo askoko konposatua.Hartzidura (fermentazioa) azkartzen du.Konposta zaharra. Mikroorganismoak mantentzeko balio du.Asuna. Burdina xurgatzea errazten du eta klorofila sortzen la-guntzen du.

Eraikuntza eta mantenimenduaOso garrantzitsua da materiala zulo batean ez lurperatzea, izanere, airerik gabe material hori usteldu egiten da deskonposatubeharrean.Konposta ez da burdin edo hormigoiaren gainean egin behar, lu-rrarekin kontaktua izan behar du mikroorganismoak erraz sar dai-tezen.Tontorra beti toki berean egitea komeni da, aurretik dauden mi-kroorganismoak aprobetxatzeko. Fermentazioak aparteko giza laguntzarik gabe egin behar du.Bakar bakarrik ureztatu eta tarteka nahastu egin behar da.Prozesuaren iraupena bota dugun materialaren eta egin dioguntratamenduaren araberako da.Konposta ongarri gisa erabili dezakegun jakiteko adierazleetakobat zizareak aurkitzea da, horiek baitira deskonponzio prozesuetanparte hartzen azkenetarikoak.

( 30 ) liburuaren txokoa ( 31 )

itsasondo2.0 ((( 22.zk ))) itsasondo2.0 ((( 22.zk )))

( errezeta )

Tomate eta hegaluze entsalada

Jose Ignacia DuhauRubiorena jatetxea. BEASAIN

943 88 57 60

4 lagunentzako osagaiak:3-4 tomate400gr hegaluzeOliba olioaPinoiakTipulaPiper berdeaOzpina, gatza

Prestakuntza:Hasteko, oliba olioa eltze batean berotuko dugu55-60ºC inguruan. Hegaluze xerra laukitan moztu eta ga -tzatu ondoren, oliotan sartu eta egosi arte utziko dugusutik kanpo. Bestalde, tomatea xerratan moztuko dugueta plater batean ipini. Pinoiak zartagin batean olibatanta batekin erreko ditugu, kolore pixka bat emanez. Ti-pula eta piper berdea txikitu eta pinoiak gehitu, gatza-rekin, olioarekin eta ozpinarekin batera.

Hegaluzea prest dagoenean, tomatearen gainean ipi-niko dugu, eta aurretik prestatu dugun “vinagretarekin”goxatuko dugu.

Maixabel GarmendiaIzadia Loradenda. BEASAIN

943 88 14 40

Liburutegiko buzoia eta arreta zuzena

Itsasondoko liburute-giak herritarrenganagerturatzeko pausu

bat gehiago eman du.Alde batetik, buzoi batjarriko da, eta bertan,edonork galderak, propo-samenak, zalantzak ar-gitzeko aukera izangodu. Horretarako, buzoianbertan bota beharko dudena delakoa.

Bestalde, urritik aben-dura bitartean, hileanbehin arreta zuzena es-kainiko da. Arduradunabertan izango da, zuze-nean, zuen zalantzak ar-gitzeko, txartelak egite-ko, arazoak konpontzeko.Arreta Egunak: urriak 1,azaroak 5 eta abenduak10 dira.

Haurrentzako liburuberriak, herritarrekemanda: Herritar askok etxean zi-tuzten hainbat eta hain-bat liburu ekarri dituztehaurrentzako eta nera-beentzako. Liburutegiandaude jadanik, irakur-gai. Liburu gehiago bal-din badituzue etxeangustura hartuko dituguliburutegian.

Lam zerbitzua: Itsasondoko liburutegiakliburutegi arteko maileguzerbitzua eskaintzen du.Libururen bat herriko libu-rutegian topatzen ez badu-zue, zuen seme-alabeieskolan irakurtzeko eskatudieten liburua ez baduzuetopatzen, guk beste libru-rutegietatik ekartzeko au-kera ematen dizuegu.

Zuek nahi duzuen libu-ruaren izena eta zuen txar-tel zenbakia eman eta guksarean begiratu eta libu-rua topatuko dugu. Es-kaera egin eta astebeteraudaletxean bertan izangoduzue liburua.n

Liburu erosketakHonako liburu hauek erosi dira:

La lista de mis deseosLas chicas de septiembreEl silencio de las palabrasUna canción para ti