Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 244. zk. Bigarren aroa Urtarrilak 1 2015 Kirolak Ander Gamon 18 urteko pilotu arrakastatsua da 4-5 Gabonetako zenbait argazki 6 Inkesta Zer iruditzen zaizu Urdanibia plaza berria? 7 Elkarrizketa Yurre Ugarteren ipuin berria argitaratu da 8 Kirolak Real Union: urte bukaera ikusgarria 10 Erreportajea Brasil gozotegiaren agurra 11 Haurren Leihoa Eguzkitza ikastetxea LH 4 12 Gazteen lanak Txingudi Ikastola BHI 14 Gazte infor 15 Kultur agenda Jaso ezazu IRUNERO etxean !! [email protected] 693 828099 Gaztea Sangre de Mono, odol irundarreko musika taldea Juanma Sarasolak Moskuko Urrea liburua aurkeztu du

Transcript of Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari...

Page 1: Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlanean egin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan, fikzioa

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero244. zk.Bigarren aroa

Urtarrilak 12015

KirolakAnder Gamon 18 urteko pilotu arrakastatsua da

4-5 Gabonetako zenbait argazki6 Inkesta Zer iruditzen zaizu Urdanibia plaza berria?7 Elkarrizketa Yurre Ugarteren ipuin berria argitaratu da8 Kirolak Real Union: urte bukaera ikusgarria10 Erreportajea Brasil gozotegiaren agurra11 Haurren Leihoa Eguzkitza ikastetxea LH 412 Gazteen lanak Txingudi Ikastola BHI14 Gazte infor15 Kultur agenda

Jaso ezazu IRUNERO etxean !!ja [email protected] 693 828099

GazteaSangre de Mono,odol irundarrekomusika taldea

Juanma Sarasolak Moskuko Urrea liburua aurkeztu du

Page 2: Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlanean egin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan, fikzioa

2

1887an Udalak izen hau jartzea ebatzizuen, kale honetan barna igarotzen zelakomendeetan Irun eta Hondarribia lotzen zi-tuen bide zaharra.

Irunen eta Hondarribiaren arteko harre-manak horren garrantzitsuak izan eta iza-ten dira gaur egun, ezen ezingo bailitzatekeherri baten historia ulertu bestea gabe.1203ko fundazioaren hiri-gutunean bi he-rriak batera agertzen dira. Mendeetanzehar etengabe auziak izan zituzten, Irunek1766an bere independentzia lortu zuenarte. Hondarribia beti egon zen Irunek in-dependentzia lortzearen aurka; horixe,auzi ugariren iturri. Hondarribiarrek ezzuten nahi irundarrek harrizko etxerik erai-kitzea, salerosketetara dedikatzea, zergakbanatzea... Halaber, mugarriak, izokinennasak edo pisuak eta neurriak zirela, elka-

rren artean beti mokoka ibiltzen ziren.

1979an Osoko Bilkurak gaztelaniazkoFuenterrabía Hondarribia izenaz aldatzeaerabaki zuen, Euskaltzaindiaren diktamenbatean oinarrituz.

1929an Udala izena aldatzeko zorian egonzen. Gurutze Gorriak, Hondarribia kaleanbere egoitza zuenak, Maria Cristina deitzeaproposatu zion Udalari, hil berria zen Al-fonso XIII.aren amaren omenez: MariaCristina Gurutze Gorriaren sortzailea izanzelako eta 1913an Topoa inauguratu ze-nean Irunen gertatu zen istripuko biktimakbehin baino gehiagotan bisitatu zituelako.

Goiko argazkia 1965. urte ingurukoa da, ElPinar barrutian etxe berriak eraikitzeko zu-haitzak botatzen hasi zirenekoa.

Iturria: Irungo kaleen izenak. José Monje

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 693 82 80 99

I runero

Irun atzo Irun gaur

Hondarribia kalea atzo eta gaur

IUA: 40394

Lehengoan esaten nuen Irun hitzariinterpretazio etimologiko franko eginzaizkiola, zein baino zein bitxiagoa.Adibidez, batzuen aburuz, jatorria in-gelesezko iron omen du, Erdi Aroanburdina erruz topatzen zelako etaerrege ingelesen meneko Akitaniakodukerria Bidasoraino iristen zelako.Monarka ingelesen menean egoteak,ordea, ez du esan nahi Erdi Aroan Ga-rona eta Bidasoa artean, ezta Aturriartean ere, ingelesez egiten zenik.Hori gaur egungo eredu politiko-lin-guistikoa mendeetan atzera egitea-ren ondorio filologiko perbertsoabaino ez da: “botere politiko bat =meneko lurralde osorako hizkuntzabakar bat” mentalitatea oso berriada. Areago, garai hartan Ingalate-rrako erregeek ez zuten ingelesez egi-ten. Eta Irunera bueltatuz, okerrenada baten batek, argudio horren alde,"Castillo de los Ingleses" ere izan

duela hizpide, gaztelutik gutxi eta in-gelesetik XIX.-XX.etako meatzari-kon-painietako baten jatorria bestebermerik gabe.

Tira, etimologia absurduagorik erebada. Ongi egia zioen Koldo Mitxele-nak, etimologietan errazena oker egi-tea dela zioenean. Benetan harritzennauena da Irun euskaratik ez bainabeste edozein hizkuntzatatik inter-pretatzeko tema. Seguruenik, goianaipatu pentsamoldearen harira, Irunerdalduna berezko ezaugarria dela-koan, berriro ere egoera soziolinguis-tiko berri samarrak betidanikoakdirelako usteak eraginda.

Areago, euskaldunen artean ere, ezda hain aspaldikoa Irun euskarazUranzu esaten delako kontua. Iruntoponimoa hiri(une) hitzaren bertsiozaharretik datorrela egiaztatu duendatu arkeologikoa, bestetik, ironikoaere bada: ebidentzia gutxi bainasendo eta antzinakoen kontrara ere,erromatarren presentzia, izatekotan,hutsaren hurrengoa izan zelako teo-ria gezurtatu ahala, Irun hiriaren eus-kal etimologiak indarra hartu du,hipotesi fantastikoen gainetik.

Dena den, nik, aukeran, fantastikoenartean, Oiartzabalgo Bordako etxekojaun zaharrari entzuna nahiago, be-hintzat euskara baitu oinarri, etabere burua hiritzat duen herri ha-rroxko honendako apaltasunarenikasgai: jatorrian hiru etxe baino ezginelako omen dugu Irun izena.

(H)IRU(N)

Xabier Kerexeta

Page 3: Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlanean egin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan, fikzioa

3

Harribitxien bila

Azken urteotan beste zereginetan ibili den arren, kazetarisena berreskuratu zuen Juanma Sarasolak duela hiru urte.Seme txikia zaintzeko ardura hartu zuen, langabezian ze-goela baliatuta. Aldi berean, aspaldi buruan zeukanproiektua gorpuzten hasi zen. “Nire nerabezaro-gaztaroanherrian egositako saltsa-maltsa hobeto ezagutzeko jakin-minak zirikatuta ekin nion proiektuari”, azaldu du Saraso-lak. 1980ko hamarkadaren hasieratik 1990ekoarenerdialdera arte, kultura eta gizarte mugimenduen loraldiabizi izan zuen Irunek. Musika izan zen motore nagusietako

bat, Kortatu, Vómito, Baldin Bada eta Anti-Regimen mo-duko taldeekin. Baina beste hamaika eremu ere aztertuditu Juanma Sarasolak: Angula irrati librea, antzerkigintza,bertsogintza, literatura, euskalgintza, gazte asanbladak,okupazio mugimendua, antimilitarismoa eta tabernarienikuspuntua, besteak beste. “Gauza askoren epizentro etajende sortzaile eta dinamikoaren topagune izan zenMosku”, gogoratu du egileak.

Franco hil ondorengo urteak hartu ditu idazleak aurrekarieta testuinguru historiko moduan. Aitor Puche historiala-riaren ekarpena izan du horretarako: “Asmoa izan da ikus-tea nondik zetorren jende hori, zein girotan zebilen, zeinibilbide egin zuen lehenago. Ulertzeko 83-84ko eztandahori nola sortu zen, ez zela izan magia kontu bat”. Hortikabiatuta, loraldi garaiaren kontakizuna osatu du, ahozkolekukotasunak oinarri hartuta. 35 elkarrizketa luze eginditu, hiru ordu ingurukoak. Beste hamabost laburragoakizan dira. Denekin gozatu duela azpimarratu du JuanmaSarasolak: “Eskerrak eman nahi dizkiet solaskide izan di-

tudan guztiei, oso momentu atseginak pasa ditudalako el-karrizketak egiterakoan”. Zeharkako elkarrizketa estiloada nagusi liburu osoan zehar. Sarasolak ez du entziklope-dia edo saiakera lana egin nahi izan, kontakizunen bil-duma baizik. Bukaera aldera, Irundik kanpoko artista edo

kazetarien ikuspuntua ere sartu du. Epilogoa, Victor PérezVómitoko abeslari izan zenaren omenaldiari buruz idatzidu Sarasolak: “Itxiera ekitaldi moduko bat izan zen, hu-rrengo garaiari lekukoa pasatzeko”.

Pérez bezala hilda zeudelako, edo idazleak hala aukera-tuta, protagonista asko gelditu dira liburutik kanpo. “Hau-taketa bat egin behar izan dut. Bai denboragatik, baitaliburuaren tamaina kontuan hartuta ere. Subjektiboa izanda aukeraketa, noski, baina oreka bilatzen ahalegindunaiz”, azaldu du Juanma Sarasolak. Gaien aldetik, batzuknahita utzi ditu kanpoan: politika, ekonomia/sindikalis-moa eta alardearen inguruko gatazka. “Beste liburu banaidatz daiteke horietako bakoitzaren inguruan”, baieztatudu.

Nabarmentzekoa da 400 irudi baino gehiago txertatu di-tuela liburuan: argazkiak, kartelak, kontzertuetako sarre-rak, pegatinak... Sarasolak argi dauka lana osa daitekeela,baina besteren baten esku utzi du hori: “Hiru urte haue-tan burua asko estutu dut, eta etxean ia akatu egin naute.Pazientzia handia izan dute”. Pozik dago Sarasola egin-dako lanarekin. “Aberastu” egin duela azpimarratu du.Moskuko Urreak garaiko xehetasunak gogoratzeko edoezagutzeko aukera emango duela uste du, begirada kriti-koarekin eta kutsu nostalgikoaz aldenduta. Idealizazioaedo mitifikazioa alboratzeko parada izango dute gaztee-nek.

2012ko udan sortu zuen Juanma Sarasola“Xaun” irundarrak Moskuko Urreaizeneko kontua sare sozialetan. Esku artean zeukan proiektuaren nondik norakoak pixkanaka azaltzea zuenhelburu. 2014aren amaieran, 448 orrialdeko liburukotea argitaratu du, autoedizio moduan. 80ko hamarkadanMoskun, Irungo Urdanibia plazareninguruan sortutako kultur eta gizarte mugimenduen eztandaren argazkia osatunahi izan du Sarasolak. 50 elkarrizketabaino gehiago egin ditu horretarako.

80ko hamarkadako kontakizunak bildu ditu Juanma Sarasolak Moskuko Urrea: Kul-tur eta gizarte mugimenduen eztanda Irunen, 1983-1993 liburuan

“Oso momentu atseginak pasa ditutelkarrizketak egiterakoan”

Juanma Sarasola

“Aukeraketa subjektiboa izan da, bainaoreka bilatzen ahalegindu naiz”

Juanma Sarasola

Liburuan 80ko hamarkadaren argazkiak ikusteko aukera izango duzue.

Page 4: Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlanean egin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan, fikzioa

4

GABONAK 2014

Hilaren 24an Olentzero Irunera etorri zen,umeen gutunak jasotzera. Kolon ibilbidea ze-harkatu zuten giro paregabean. Argazkiak: Iván Macía.

Urdanibia plaza berria jendez lepo egon zenSan Tomas egunean. Gabonen hasierako fes-tak eguraldia izan zuen lagun. Ohi bezala, txis-torra, musika eta dantza izan zirenprotagonistak.

Page 5: Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlanean egin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan, fikzioa

5

GABONAK 2014

Gabonetako merkatua Luis Marianon eta Zabaltza plazan an-tolatu da. Izotz pista ekologikoa Eguberrietako jarduera arrakastatsue-netariko bat izan da. Gabon gauean San Juan Harria plazan Olentzero-kantu jaial-dia ospatu zen.Argazkiak: Iván Macía

Page 6: Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlanean egin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan, fikzioa

6

Urdanibia plazaren berrikuntza

Juanjo Zarauz

Bukatu arte ezin dugu iritziaeman; baina uste dut alde zaha-rrak aldaketa handiak behar zi-tuela, eta, beharbada, oraindikbehar dituela. Ondo etorri zaio Sarjia aldeko etaospitaleko murruak botatzea,dena irekiago geratzen da. Dena den, beti daude gauzak ho-betzeko.

José Miguel CuestaUrdanibia plaza oso polita geratzen ari da. Nireustez, aldaketa handia behar zuen eta berrikuntzaduela urte asko egin behar zen. Asko gustatzen zait nola geratu den Ospitale Zaha-rreko plaza, murru hori kendu eta gero zabalagoikusten da dena.

INKESTA

Dolores Godoi Godoi

Oso, oso ondo geratzen arida. Plazaren izaera mantentzenda; petrila, iturria, zuhaitzakplazan mantenduko dira etahori primeran iruditzen zait.Egia esan, ez daukat kritikarikegiteko. Ezagutzen dudanaasko gustatzen zait.

Juan Fuentes

Plaza ondo geratzen ari da,aurrekoa baina hobeto. Pla-zako asfaltoa aldatu dute etaumeentzat erabaki hau osoona izango da, lixa bat beza-lakoa zen eta askotan minhartzen zuten. Orain umeakjolastu daitezke. Halaber,Sarjiako murrua kenduta za-balago dirudi. Obrak urte osobatean izan arren, mereziizan duela esango nuke.

Francisco García

Ez dut oso ondo ikusi nolageratu den, orain ikusiko dutzehatzago. Pena ematen ditzuhaitzak ez aldatzeak, ziurnago asko gaizki daudela. Nik%50 bota eta berriak jarrikonituzke. Aska mantentzea oso ondoiruditzen zait, betidanik eza-gutu dugunok gogoratzendugu, eta ez ezagutu ez dute-nek ikusteko aukera dute.

Page 7: Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlanean egin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan, fikzioa

- Haurrei zuzendutako detektibeen istorioa sortu duzu.Ipuin jostagarri bat egin nahi nuen, aldiberean haurra pentsatzera bultzatukozuena. Modu ludiko batean, betiere. Ez-kutaketa jolas baten moduan, haurrak de-tektibe bihurtuko dira etxean objektu bataurkitzeko. Bide horretan ezinezko gauzakgertatuko dira. Baina, noski, ipuin bateandena da posible.

- Sei urtetik gorako haurrei zuzendutakoliburua da. Nola ezartzen dira muga horiek?

Argitaletxeek ezartzen dituzte sailkape-nak, merkatuaren arabera. Idazleok ezdugu horren inguruko erabakirik hartzen.Nire ustez, ipuina ona baldin bada, de-nontzat, haur, gazte eta helduentzat baliodezake. Nik seme-alabei ipuinak irakurridizkiedanean, askotan gustatu izan zaizkit.Horrek esan nahi du ipuinak ez daukalaadin mugarik. Nik espero dut liburu hone-kin edonork goza dezan.

- Denonartean argitaletxearekin argita-ratu duzu. Pozik, haien lanarekin?Itsasoa maleta batean ere haiekin argita-

ratu nuen, eta oso ondo funtzionatu zuen.Euskadi Sarirako proposatua izan zen,Haur eta Gazte Literaturaren sailean.Oraingoan errepikatzea erabaki dut, libu-rua berdina ez den arren. Naia eta Nabildetektibeak album ilustratua da, testuaeta marrazkia parekatuta daude, garran-tziari dagokionez. Oso edizio txukuna egindute, luxuzkoa.

- Marrazkilariekin lan egin duzu azken al-dian. Balio erantsia ematen diete isto-rioei?Bai, nik uste haurrek oso gustura hartzendituztela horrelako ipuin ilustratuak. Ma-rrazkien bidez beste era batean gozatu de-zakete literaturaz. Oraingoan oso gusturagelditu naiz marrazkiekin, kolore politakdituzte. Ingeles ilustrazioaren ildoa ja-rraitu du Eneko Ugartek.

- Orain arte gidoigintza, ikus-entzunez-koak, antzerkia eta literatura landu di-tuzu. Beti fikziozko istorioak kontatzeko. Errealitateak asko inspiratzen nau, hortiksortzen zaizkit istorioak. Hemezortzi urteneuzkanean Tolosan literatur lehiaketabat irabazi nuen, eta hor hasi zen nire ibil-

bidea. Istorioak sortu ditut hortik aurrera.Forma ezberdinak izan dituzte: antzezla-nak, telesailak, ipuinak, eleberriak...Azken aldian komikiekin eta haurren lite-raturarekin nabil.

- Bitxia da, kazetaritza ikasi zenuelako.Baina egiazko istorioak kontatzen ezduzu jardun.Egia da, kazetaritza ikasi nuen, eta geroLondresen zinemagintza. Orain arte nirebizitza profesionalean ez dut inoiz horre-tan jardun. Hala ere, paradoxikoki, aurtenelkarrizketak egiten hasi naiz, ZK Gararenigandeetako gehigarrirako. Elkarrizketabereziak dira, batez ere idazle atzerritarreieginikoak. Oso gustura nago, baina lanhandia ematen dute.

- Idazteaz bizi zara gaur egun?Bai, literatur sorkuntza tailerrak ere ema-ten ditut Donostiako akademia batean,eta orain telebistara bueltatu naiz. Duelasei urte utzi nuen, krisiak gogor jo duelakosektorea. Baina telebistako proiektu ba-tean lanean hasi naiz, nahiz eta ezindudan beste ezer aurreratu. Proiektuezaldez aurretik hitz egitea ez zait gustatzen.

Naia eta Nabil detektibeak da Yurre Ugarte idazleak argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, etaEneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlaneanegin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan,fikzioa sortzea du Yurre Ugartek afizio eta ofizio. Gustura ari da azken aldian haurrei begira idazten.

Yurre Ugartek idatzitako Naia eta Nabil detektibeak.

“Ipuinak ez dauka adin mugarik”Yurre Ugarte:

7

Page 8: Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlanean egin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan, fikzioa

k i r o l a k

Real Unionen inguruko jende gehiena-rentzat ezustekoak izan dira taldearen bi-lakaera eta urtearen azken txanpan lortuduen lehiakortasuna. Logikoa da, gogora-tuta nolakoa izan zen 2014aren lehenerdia. Auzi ekonomikoak eta zuzendari-tzaren eta presidente ohien arteko lehiakklubaren irudiaren gainbehera ekarrizuten. Kirol arloan ere eragina izan zuenegoerak, eta azkenaurreko jardunaldiraarte sufritu behar izan zuen taldeak mai-lari eusteko. Hartu zuen norabidea kon-tuan hartuta, denboraldiak amaiera onaizan zuela esan daiteke. Zaleek SergioFranciscoren taldearekin bat egin zuten,Fuenlabrada gainditu eta Unionek 2.Bmailan jarraituko zuela ziurtatzeko.

Uda ere gorabeheratsua izan zen. IñakiBerruetek kirol zuzendari postua uzteaerabaki zuen, eta klubak Sergio Franciscorijakinarazi zion ez zuela taldea entrenatzenjarraituko. Aitor Zulaika aukeratu zuenklubak hura ordezkatzeko, eta lantaldeaosatzen hasi zen azpeitiarra. Eskaera argiaegin zuen entrenatzaileak: “Uztailetik au-rrera, jendeak Real Unionen inguruan fut-bolaz bakarrik hitz egin dezan nahi nuke”.Baina taldeak aurredenboraldiari hasieraeman zion aste berean, greba mugagabe-ari ekin zioten klubeko langileek, heme-zortzi hilabeteko soldata eskatzeko.Negoziazioak burutu ondoren, klubak hi-tzartutakoa bete zuen. “Zintzilik geratudiren gauzak itxi egin behar ditugu, den-boraldi berriari hutsetik heltzeko”, adierazizuen orduan Ricardo García presidenteak.

Garapen etengabeaZulaikak eskatu eta Garcíak konfirmatuta-koa bete egin da orain arte. Futbola izanda hizpide nagusi 2014aren bigarren er-dian. Itxura ona zeukan jokalari taldeare-kin ekin zion entrenatzaileak denboraldiberriari. Aurreko sasoiko oinarria man-tendu zuen, eta hurbileko jokalariak bilatuzituen taldea osatzeko. Gipuzkoarrak etanafarrak dira gehienak. Jokalari gazteen“futbol gosea” nahi zuela adierazi zuenAitor Zulaikak. Baina jokalari beteranoen“esperientzia” eta “lasaitasuna” ere beha-rrezkoak zirela gogoratu zuen. Kosta eginzitzaion, hala ere, jokalari sorta horrekintalde sendoa osatzea. Lehen zortzi jardu-naldietan, jokoan zeuden hogeita lau pun-tuetatik zortzi besterik ez zituen bildu RealUnionek.

Amorebietan lortu zuten txuribeltzek e-txetik kanpoko lehen garaipena. Hortikaurrera, ia geldiezina izan da Real Union.Defentsako lana hobetu dute irundarrekbatez ere: “Xehetasun batzuk kenduta,taldea ondo ari zen lehiatzen. Aldagela se-guru zegoen lanarekin”, gogoratu du IosuEsnaola atzelariak. Jon Tena atezainarenekarpenarekin, hiru gol besterik ez ditujaso Unionek azken zortzi jardunaldietan.Hogeita lautik hogeita bat puntu eskuratudituzte txuribeltzek. Jaitsiera postuen in-guruan ibiltzetik, ia sailkapenaren bururairitsi da Zulaikaren taldea. Pozik dago en-trenatzailea hobekuntzarekin. Baina ez dujarrera konformistarik edo gehiegizko la-saitasunik nahi. “Urtarrilean sei partidudauzkagu”, gogoratu du. Astez aste etaegunez egun lan egiteko filosofia man-tendu nahi du Aitor Zulaikak: “Ametsak za-leen esku utziko ditut”.

Ilusioa berpiztu du Real Unionek

Conquenseren aurka Real Unionek 4-0 irabazi zuen, Galen jokatu zen azkeneko partiduan.

Bukaera ikusgarria eman dio Real Unionek2014. urteari. Sailkapeneko bigarren tokianutzi du liga Eguberrietako etenaldiaren aurre-tik. Federazio Kopan, final zortzirenetarakotxartela eskuratu du. Bi lehiaketak kontuanhartuta, azken hamabost partidetatik bakarragaldu dute txuribeltzek, Ligan eta Kopan jo-kalari ezberdinak aritu diren arren. Emaitzenbolada ikusita, etenaldia desorduan iritsi delapentsa daiteke. Aitor Zulaika entrenatzaileak,berriz, uste du gustura hartu dutela: “Ondoetorri zaigu arlo fisikoan eta mentalean indar-berritzeko”.

8

“Zintzilik geratu diren gauzakitxi egin behar ditugu”

Ricardo García, presidentea

“Xehetasun batzuk kenduta,taldea ondo ari zen lehiatzen”

Iosu Esnaola, jokalaria

Real Unionek 0 - 1 irabazi zion Real Madrid Castillari.

Mikel Azkoiti, Conquenseri sartutako gola ospatzen.

Page 9: Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlanean egin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan, fikzioa

“Goi mailan aritzekoahalegin ekonomikohandia egin behar da”

- Zergatik aukeratu zenuenautomobilismoa, eta ezbeste kirol ohikoago bat?Txiki-txikia nintzela, gogo-ratzen dut Olaberriko zirkui-tura joan nintzela aitarekin.Kart batean sartu nindueneta ikaragarri gustatu zitzai-dan. Jaunartzerako nirelehen kart-a oparitu zida-ten, eta harekin hasi nin-tzen lehiatzen.

- Nola gogoratzen dituzukarting urte haiek?Oso ondo pasa nuen. Bainabatez ere asko ikasi nuen,lasterketa bakoitzean urratstxiki bat ematen nuen. Ju-nior mailara arte aritu nin-tzen. Gero monoplazekinsaiakera bat egin nuen,baina garestiegia da munduhori. Gaur egun turismoe-tan lehiatzen nabil.

- Zein autorekin ari zara,eta zein lehiaketatan?Oso kotxe berezia da, arra-roa jende askorentzat,hemen ez baitira ikusten.Gaur egun Estatu osoan da-goen bakarra da. Peugeot207 THP motorra dauka.Open Kopan aritu naiz, Na-farroako Los Arcosen, etaMotorland-en, Aragoin.Moto GPko Munduko Txa-pelketako zirkuitu berdinada, eta izugarria da bertan

gidatzea. Ez nintzen osoondo hasi, baina azkeneanpodiumean bukatzea lortudut.

- Kirol garestia da? Bai, goi mailan aritzeko aha-legin ekonomiko handiaegin behar da. Hori delaeta, nik asko eskertzen dutbabesleen laguntza, eta fa-miliarena batez ere. Diruajartzeaz gain, lasterketa etaentrenamenduetan anima-tzen egoten direlako.

- Zuhurtzia ere beharrez-koa da pixkanaka aurreraegiteko.Oso garrantzitsua da pau-soz pauso joatea. Kadetemailan ehun pilotu baldinbaginen, gaur egun lau edobost besterik ez gara geldi-tzen. Jende askok erokeriakegiten ditu, eta dirua gal-tzen.

- Ametsak izango dituzu,hala ere: 1 Formulara iris-tea, agian?Oso urrun ikusten dut,baina F1a beti izan da nireerreferentzia. Txikia nintze-netik Fernando Alonsorenjarraitzaile izan naiz. Etagaur egun, Sebastian Vettelgustatzen zait. Gidatzekomodu ederra dauka, osofina. Ni saiatzen naiz bereeredua jarraitzen. Gusta-

tuko litzaidake noizbait zir-kuitu historiko horietakobatean aritzea. Montecarlotelebistan behintzat oso po-lita da. Karting garaian ibilinintzen zirkuitu urbano ba-tzuetan, eta benetan bere-ziak dira.

- Oraingoz ikasten jarrai-tzen duzu. Zaila da laster-ketekin uztartzea?Ez da erraza. Lasterketa-as-teburu baten ondoren biedo hiru azterketa eginbehar izan ditut. Nire ikas-kideek ez bezalako ahalegi-nak egiten ditut, gauetanikastea, adibidez. Entrena-tzeko ere bidaia luzeak egi-ten ditut, Los Arcosera edoAlcañizera.

Landetxako tailer txiki batean, irundarren begiradetatikurrun, lasterketa-auto ikusgarri batek atsedena hartzen du. Estatuko abiadura-zirkuitu nagusietan ibiliada, 200 km ordukotik gorako abiadura zirraragarrietan.Ander Gamon pilotu irundarrak gidatu du aurten. Gidabaimena lortu berri du hemezortzi urteko gazteirundarrak. Baina bederatzi daramatza automobilismoanlehiatzen. Karting-ean arrakasta izan ondoren, turismoenlehiaketetan ari da gaur egun

Ander Gamon, lasterketetan parte hartu duen kotxearekin.

Ander Gamon:

Ander Gamon eta bere taldea, Aragoiko Motorland-en.

Kart-ean hasi zen, alebin mailan zebilenean.

k i r o l a k 9

Page 10: Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlanean egin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan, fikzioa

10

Amaiera gozoa izan du Brasilek

Jendez gainezka egon da asteotan Brasil Irunen. Ga-bonetako erosketak zirela eta, alde batetik;baina go-zotegiaren amaiera hurbil zegoelako, batez ere.“Ikusten duzu nola gabiltzan, hau eromena da!”,adierazi du Soledad Agirrek. Berak gidatu du Brasilazken hilabeteetan, senarrak erretiroa hartu ondo-ren. Itzalean laguntzen aritu da, hala ere, Koldo Sali-nas. Urtarrilaren hasieratik aurrera, berriz, behinbetiko utziko du lana. Penarik gabe, urtetan egindakolanaz harro: “Uste dut ekarpen handia egin diogulagozogintzari. Txokolatearen mundua sozializatzen la-gundu dugu, eta pozik gaude horrekin”.

Itxi berri duen gozotegiari estu lotuta dago Salinasenbizitza. 1949an jaio zen, eta urte hartan, Brasil irekizuen Luis Cuetok. Obradorean lan egin zuen José Sa-linas aitak, 1958an negozioa hartu zuen arte. Dikta-dura garaian gozogintzan aritzea zer zen gogoratzendu Koldo Salinasek: “Egunean egin eta saldu beharizaten ziren produktuak, ez zegoen kamerarik. Gurina

bezalako oinarrizko lehengaiak lortzeko zailtasunhandiak zeuden”. 1977an hartu zuen aitaren lekukoaSalinasek, Soledad Agirre emaztearekin batera. Kafe-tegia alde batera utzi eta bonboigintzan murgilduziren. Elgorriaga historikoaren garai onena zen. “En-presa erraldoia zen, Brasil harekin konparatzeak ezdauka zentzurik”, gogoratu du Salinasek.

Hiriko gainontzeko gozotegi txikien aldean, berriz, fi-losofia aldaketa ekarri zuen Brasilek: “Ikuspegi elitistanagusi zen orduan. Gozotegiek elizen antza zeukaten,eta jende aberatsak bakarrik zeukan bonboiak eros-teko ahalmena”. Muga horiek apurtzeko bidea hartuzuen Brasilek. Eragin handia izan zuten Koldo Salina-sek munduan zehar egindako bidaiek. Txokolategin-tzaren maisuekin ikasi zuen, Kanadan eta Frantzian,batez ere. “Kanpora ateratzen zarenean konturatzen

zara zeinen ezberdina den kultura. Hemen bonboiakopari izaten dira. Baina Belgikan, adibidez, tabernanpintxo bat hartu beharrean, bonboiak jaten dizute”,azaldu du Salinasek. Marketinaren garrantzia ere eza-gutu zuen atzerrian: “Askotan diferentzia ez dagoproduktuan, hura saltzeko moduan baizik”.

Modernizazioa tradizioarekin lehian Berrikuntza izan da Brasil Irunen gozotegiaren besteardatzetako bat. Ausardia erakutsi dutela uste duKoldo Salinasek: “Kolpe asko jaso ditugu bidean. Ho-rien ondoren gelditzea, pentsatzea eta autokritikaegitea ezinbestekoa izan da”. Arrakasta ere iritsi zaie,behin baino gehiagotan. Horren lekuko, irabazitakosarien zerrenda luzea. Dena den, aitortzarik onenairundarren esker ona dela argi dauka Salinasek: “Le-hiaketetara zein bonboi aurkeztuko genuen erabaki-tzeko, jendeari bonboi sorta eskaintzen genion,probatu ondoren iritzia eman zezan”. Erosterako or-duan, aldiz, irundarrek produktu klasikoa nahiagoizan dutela baieztatu du: “Jende kontserbadoreagara, orokorrean”.

Esan daiteke, beraz, Irunen txokolateak izan duen tra-dizioak indarra daukala oraindik. “Duela ez hain-beste, txokolate usaina zeukan hiriak. Ehunkairundarrek egiten zuen lan Elgorriagan”, gogoratu duSalinasek. Txokolategintzaren azken ikurretako batgaldu du Irunek Brasilen itxierarekin. Gazteren batek tradizio horri jarraipena ematea nahiluke Koldo Salinasek: “Guk izan ez genuen formazioadute gaurko gazteek. Baina garai txarra bizi dugu eko-nomiaren aldetik, eta zaila da enpresak martxan jar-tzea”. Bestelako kezkak izango dituzte hemendik aurreraKoldo Salinasek eta Soledad Agirrek. Atsedena har-tzeko momentua iritsi zaie.

“Gurina bezalako oinarrizko lehen-gaiak lortzeko zailtasunak zeuden”

Koldo Salinas “Duela ez hainbeste, txokolateusaina zeukan hiriak”

Koldo Salinas

Brasil Irunen gozotegiak iraungitze datazeukala gauza jakina zen. Koldo Salinas ja-beak gogora ekarri du albistea: “Abendua-ren 31n bukatu da”. Urtearenamaierarekin batera itxi dute gozotegikoatea azken aldiz. Orain hilabete osoaemango dute makineria kentzen, lokalahurrengo maizterrarentzat prest uztekoasmoz. Ez dirudi, behintzat, beste gozo-tegi batek ordezkatuko duenik. Inork ezdu negozioarekin aurrera egiteko interesaazaldu. “Hasiera eta amaiera daukategauza guztiek. Nahiago izan dugu mo-mentu onean utzi”, argitu du Salinasek

Koldo Salinas eta Xole Agirre Brasil gozotegian

Page 11: Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlanean egin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan, fikzioa

11

EGUZKITZA IKASTETXEALH 4. MAILA

Page 12: Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlanean egin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan, fikzioa

12 Ha u r r e n l e i h o a

BAKAILAOA DASTA EZAZU

TRENETIK IHESI

Txingudi Ikastola BHI

Gustav trenetik jaitsi eta behin ere atzera be-giratu gabe urrutian galtzen da astiro.8 ORdU LEhENAGO...Neguko goizeko lanbroa zeharkatuz, sartu daOrient Express-a, luxuzko trena, pariskoGare L’Est geltokian. Ohikoa den bezalaxe,begirada guztiak bereganatu ditu iritsi orduko.Bidaia luzea du Istanbuleraino, baina are lu-zeagoa izango du Gustav zerbitzariak. Ez dabost izarreko tren batean sentitzen zehazki.Orient Express-eko zerbitzaria izatea ez dalan makala. Gaur du azken bidaia erretretahartu aurretik, eta oroitzapen mingotsekin i-tzuliko da bere jaioterrira, Vienara. Trena Vie-nako geltokian gelditzean, agur esango diebetiko, aberatsen eskaera eta apeta guztiei. Ateak ireki eta Gustav trenetik jaitsi orduko,lauzpabost bidaiari hasi dira deika maletakhartzeko aginduz. “Beti gauza bera -pentsatudu Gustavek bere buruarekiko-, aberatshauek inor baino gehiago direla uste dute”.Arnasa sakon hartu du lasaitzearren, bereburuari agindu baitio ezerk ez diola azken bi-daia izorratuko. Ordubetez aritu da trasteakhara eta hona garraiatzen, eta dagoenekotrena martxan doa Estrasburgora bidean.Atsedena hartzeko betarik izan gabe, ema-kume handiuste batek, buruan txirikordaarrosa eta diamantezko lepoko bat daramantxakurra, trenean zehar paseatzera eramandezala agindu dio eta, nola ez, haren gorotzajaso behar izan du! Txakurra paseatu bitar-tean, erretreta hartzean egingo dituen gus-tuko gauzetan pentsatzen aritu da. Eskuak garbitzeko asmoz komunera abiatuda, baina, a zer saltsa hangoa! Norbaitek ko-muna trabatu du! Libragailuaren laguntzaz,

kostata, garbitu behar izan du guztia. den-bora luzea eman du komuna garbitzen, etaurre koloreko hariz jositako uniforme urdinarikaka usaina zeriola atera da komunetik. Bereburuari -gutxi falta da, gutxi falta da...- behineta berriro errepikatu behar izan dio.Egoerari buelta eman nahian, freskagarri bathartzera abiatu da jatetxera. Sartu bainolehen, bikote gazte bat hurbildu zaio berehaurtxoarekin. Umea haren eskutan utzi dute,haiek Martini bat hartzen duten bitartean.Martxa horretan bidaiaren bukaerara iristekofreskagarria baino gogorragoa den zerbaithartu beharko duela pentsatzen hasia da.Umea negar zotinka eraman du besoetan ko-rridoreetan zehar, lasaitu nahian. Trenarenbalantzarekin, haurrak ezin izan dio gosariarieutsi eta guztia bota du Gustaven gainera. Une horretan Gustav-ek argi ikusi du. Bizitzaosoan jasandako mesprezu eta tratu txarguztiek eragindako amorruak bere barrenaknahastu dizkio eta “aski da!” esan du. Ez du beste agindurik entzun nahi, ez dubeste eskaerarik jaso nahi. Bat-batean han-dik alde egiteko beharra sentitzen du, ihesegin nahi du, ezin du gehiago. zuzenean, ko-rridorearen bukaerara abiatzen da, bideantopo egiten duen jendearen aginduei entzun-gor eginez eta, birritan pentsatu gabe, la-rrialdi txirrina sakatzen du. Trena bortizkigelditzen da su txinparten artean eta, ateakirekitzean, denak korrika ateratzen dira nor-bera bere burua salbatu nahian, ondokoen-gan erreparatu gabe. Gustav trenetik jaisten da eta, tipi-tapa,badoa urrutian ikusten den herrirantz, taxibaten bila.

Paul Estonba Larzabal 3.B

Txuku-txuku-traka-traka… burdin kirrinka, trena balaztatzen hasida burdinbidea zarramazkatuz. Ireki dira ateak. Takoi hotsa, denakpresaka, galtza luze italiarrak, Lacoste, Laiberto, gizon dotorebaten zapata marroi ilunak, lehenengo klasea, agian? Denak erdilasterka, atzetik akuilua ziztaka edukiko balute bezala, erne! Tu-pust egin eta ia lurrera erori da andere apaindu bat, mugikor batenoihua, baina inork zirkinik ez…

EMANdAKO IpUIN zATITIK ABIATUTA, IKASLEAK IpUIN BAT IdATzIBEhAR dU.

Denok dakigu Googlek ia dena dakiela guri buruz, eta, amak be-zala, laprast egin dugun aldi oro gogoan duela, hain zuzen aba-gunerik desegokienean gogora ekartzeko. Guk, berriz, zer dakiguGoogleri buruz?1997an Larry Page-k eta Sergey Brin-ek gugol (1 bat, 100 zerokjarraituta) kontzeptu matematikoaren omenez beren bilatzaileaGoogle bataiatu zutenez geroztik, Interneten bera errotik zeharoaldatu zen.Fundatzaileek itsu-itsuan sinesten zuten beren proiektuarengan,hainbesteraino ezen jaso zuten lehendabiziko txekea (100.000$ekoa) Google Inc. izenean baitzegoen, nahiz eta enpresak anar-tean bi hilabete beharko zituen egoitza izateko, gerora marketinarduradun izango zen Susan Wojcicki-ren etxeko garajean.Bi hilabete geroago Google jada 100 webgune onenen arteanzegoen, betiere garai haietan sektorean garrantzitsuena zen "PCMagazine" aldizkariaren arabera.1999ko otsailean Palo Altora lekualdatu zen, 8 langile zituela,eta apirilean kide berri bat gehitu zitzaien: Yoshka, Googlerenlehen zakurra. Gaur egun jakina da Googleko langileek maskotakeraman ditzaketela lanera.Ekainean 25 milioi dolarreko diru-injekzioa iragarri zuten, abuz-tuan Mountain View-era aldatu ziren, eta azaroan Googlekolehen sukaldaria fitxatu zuten, 40 enplegatuen botoaz ebatzi-tako sukaldaritza-lehiaketa batean.Berehala ekin zioten, bada, hedatzeari. 2002an, Iparramerikakoingelesaren azterlariek googleatu aditza urteko erabilgarrientzatzeukaten.2004an abiarazi zuen Orkut, sare sozialetan egindako lehensaioa. Askotan erabili al zenuen? Guk ere ez. Ez baitute beti as-matzen apustu egiterakoan.2005ean, Google Maps zerbitzua erabiltzen hasi ginen, autokoleihatilatik ezezagunei galdetu beharrean bakar bakarrik galdugabe ibil gaitezen.2006an Googlek doako WiFia ezarri zuen Mountain View osoan.Irungo Udalak baino zortzi urte lehenago.2009an hasi zen euskarazko interfazea eskaintzen, bilatzaileanez ezik, Gmail zerbitzu elektronikoan ere. Zazpi urte lehenagoklingon delakoa eskainia zuen, Star Trek telesailerako berariazsortutako fikziozko hizkuntza.2012tik aurrera, Google erabiltzaile bakoitzari pertsonalizatu-tako emaitzak eskaintzen dizkion tresna bilakatu da. Lehenda-biziko urratsa da 3.0 webera, etorkizuneko web semantikorabidean.

Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

Googleren historia, eta zergatik dakien zure koinatuak

baino gehiago

Page 13: Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlanean egin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan, fikzioa

La Rebelión del Simio izenburua du Sangre de Mono talde irunda-rraren lehen diskoak. Gizakiaren garapenaren eskema dauka azalean.“Batzuek ez dute uste bezainbeste eboluzionatu”, iradoki du EnekoGonzalez DJ-ak. Taldeak, berriz, bilakaera etengabea izan du, duelaia sei urte sortu zenez geroztik. Salis Ibilbideko garaje batean dagoenentsegu lokal txikia da askorik aldatu ez den bakarra.

Bikote moduan hasi zen Sangrede Monoren ibilbidea, 2009. ur-tean. Interneten doan deskargadaitezkeen oinarrien gaineanabesten eman zituzten lehenurratsak. Abestiak sortuz joanziren, noizbait zuzenean aritzekoilusioarekin. Jo zituzten lehenkontzertuak, eta grabatu zituztenlehen abestiak. Ondoren, talde-kideen gorabeherak hasi ziren.“Bilakaera etengabea izan du tal-deak. Instrumentuak gehitzenjoan gara pixkanaka”, azaldu duJon Zamora abeslariak. Bera dahasierako bikotetik gelditzen denpartaide bakarra.DJ-a, gitarrak, baxua eta bateriaditu gaur egun Sangre deMonok. Instrumentu horiek guz-tiek aukera ezberdinak zabaldudizkietela uste du Zamorak: “Oi-narrien gainean abestea oso mu-gatua da. Azkenean, abestiguztiak antzekoak izaten dira.Instrumentuekin abiadura, tonuaedo beste hainbat xehetasunalda ditzakezu”. Taldearen mu-sika estiloa bera eraldatu egin dadenboraren poderioz. Gaur egunragga/ska da taldekideek jarridioten etiketa nagusia. “Raggarap mota bat da, melodikoagoa.

Ska kutsua taldekide berrieksartu dute”, argitu du Jon Zamo-rak.

Autoedizioaren aldeko apustuaTaldea martxan jarri eta bosturte geroago argita-ratu dute lehen dis-koa. EnekoG o n z a l e z e kargi daukazein dena r r a z o i a :“Hainbesteizan dira tal-dekideen al-daketak, ezdugu izan grabat-zeko beharrezkoa denegonkortasun edo lasaitasun unehori”. Salis Ibilbideko lokaleanbertan grabatu zuten 2014arenhasieran, esperientzia handiagoaduten lagunen babesarekin.“Egia da gero eta errazagoa deladiskoak norberak grabatzea.Baina materiala eta gutxienekoezagutza beharrezkoak dira”, go-goratu du Zamorak. “Hala ere,uste dut alternatiba egokia dela,hasiberriak diren taldeentzatbatez ere. Prozesuarekin askoikasten da”.

Luzea izan zen diskoaren graba-

zio prozesua. Edonola ere, EnekoGonzalezek argi dauka esperien-tzia aberasgarria izan dela: “Go-gorra da, baina polita ere bai.Pistaz pista abestiaren eboluzioa

ikusten duzu, nolahartzen duenforma pixkanaka.B u k a e r a k oemaitza ikusteakasebete egitenzaitu”. Banaketaeta promozio

lana egiteak erelana eman die,

baina Gonzalezek ezdu uste La Rebelión delSimio autoedizioa iza-

teak ateak itxi dizkienik: “Gauregun, disketxe batekin lan egi-teak ez du berma-tzen zure dis-koa jende gehiagok entzungoduenik. Tabernetan bana dai-teke, eta batez ere Interneten es-kegi. Edozer elkarbana daitekeorain”.

Diskoaren harira, inoiz bainokontzertu gehiago eman dituzteaurten. Hamabost baino gehiagoizan dira guztira. Hala ere, azpi-marratu dute Irunen gutxitan joizan dutela. “Hemen jo dugu-nean, auzo elkarteek edo gazte

mugimenduek antolatutakokontzertuetan izan da”, aipatu duRaul Martinez bateria jotzaileak.Irun kontraesanean bizi dela ustedu Eneko Gonzalezek: “Musikatalde asko daude, maila handi-koak, batzuk. Baina ez dago en-tseatzeko gune publiko edomerkerik. Irunen musika talde

bat izatea zaila da, diru askorik ezbaldin badaukazu, behintzat”.Arazoak arazo, aurrera egitekoilusioa dauka Sangre de Monotaldeak. 2015erako, aurreko ur-teko kontzertu kopurua gaindi-tzea dute helburu.

Eboluzioaren ondorioLehen diskoa argitaratu eta hamabost kontzertu baino gehiago eman ditu

Sangre de Monok 2014an

13gaztea

Sangre de Mono zuzeneko kontzertu batean.

Sangre de Mono taldeko kide guztiak.

Page 14: Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlanean egin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan, fikzioa

414 g a z t e i n f o r

SELFIE LEHIAKETA- zer? Irun On programarenFacebookeko orrialde ofizia-leko jarraitzaile diren eta saresozial horretan egiazko era-biltzaile-profila duten 16 urte-tik gorakoei zuzendua.Eguberrietako kanpainari atxi-kitako 200dik gora establezi-mendu horietako edozeinetan(bihotz zuri batez identifika-tuta) egindako irudi bati iruz-kin bat erantsi beharko diote.

- Saria? patinaje-pistarakoastero-astero emango direnbina sarrerako 5 sorta.- Azken zozketa? Urtarrilaren5ean.

'ASUN CASASOLA' 1. IPUIN MOTZLEHIAKETA

- Gaia? 'Indarkeria matxistatikaskeak diren bizitzak' Katego-riak: euskarazkoa eta gaztele-razkoa. Sariak: 300na eurokosaria eskainiko zaio sailkapenbakoitzeko irabazleari.- Epea? otsailak 28.- Informazio gehiago? asun-casaso la ipu inak .word-p ress.com /

DROGA-MENDEKOTASUNAK PRE-BENITZEKO KLIPMETRAJEEN 4.UNIBERTSITATE LEHIAKETA- Gaia? Klipmetrajeen lehia-keta droga-mendekotasunenprebentzioari buruz.- Epea? 2014ko azaroaren15etik 2015eko maiatzaren15era arte irekiko da lehiake-tan parte hartzeko aldia.- Sariak? 5 sari, 400 eta 1.200euro artekoak.- Informazio gehiago?www. tupunto.o rg/4o-con-cu r so-un ive r s i ta r io-d ro-gas-tu -punto-de-m i ra

- Aurrez aurre: Foruen karrika, 2, behea - Telefonoz: 943 505 444 / 943 505 440 - posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg - Webean: www. i r un .o rg/ igaz te- WhatsApp bidez: 607 771 173

Lehiaketak

Kaleko jolasen ikastaroa 2015

zer? Ikastaroak "parketarrak" egitasmoandinamizatzaile aritzeko aukera eman dieza-zuke, eta zuzenean lan poltsara gehitukozaituzte.

Noiz? Urtarrilaren 26tik 29ra egingo da.

Ordua? 16:00etatik 20:00etara izango da.

Informazio gehiago? www.u r t x i n t xa.eus /

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia

zer? Film laburren eta filmluzeen lehiaketa.

Epea? Otsailaren 10era arte.

Saria? Film Labur onenariemandako saria 3.000 €koaizango da.

Informazio gehiago? www.c ineyderechoshumanos.com/2015/ index .php

Page 15: Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlanean egin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan, fikzioa

Urtarrilaren 2anzer? pausoka, danceStudio,Tatiana, Toxic eta Ainhoa es-kolek Eguberrietako flashmobbat egingo dute Irungo lekuhauetan:

- Alberto Anguera: 17:00 - Luis Mariano: 17:45 - pIO XII: 18:30 - Fermin Calbeton: 19:15

Flash mobe horretan, adindesberdinetako 300 dantzarikparte hartuko dute.

prezioa? doako sarrera.

Urtarrilaren 3anzer? Atzokoak gizonezkoenabesbatzak San Migel, pioXII.a eta Luis Mariano gunee-tan abestuko du. Bestalde, Larreaundiko abes-batza mistoak, Mendibil, SanJuan eta dunboa guneetan.halaber, Behobiko abesba-tzak Behobia aldean abes-tuko du.

Ordua? Goizean zehar.

prezioa? doan.

Urtarrilaren 7anzer? Musika emanaldia Ser-gio Sanagriaren eskutik.

Non? Argoiak Elkartean: Ber-tsolari Uztapide kalea, 6.

Ordua? 17:00etan.

prezioa? doako sarrera.

Antolatzailea? Argoiak KulturElkartea.

Urtarrilaren 8anzer? Bertso gaua.

Ordua? 19:30ean.

Non? Kabigorri BidasoaldekoAteneoa. Sargia, 1.

parte-hartzaileak? Urko Ca-sado, Julen zelaieta, JonMartin, Nerea Ibarzabal; Kar-los Aizpurua, gai jartzaile.Bertso idatziak, Beñat Elo-segi.

prezioa? doako sarrera.

a i s i aa 15

SILEXAREN BILA ERAKUSKETA

Zer? Euskal kostaldekolehen biztaleei buruzkoerakusketa.

Noiz arte? 2015eko api-rilaren 12ra arte.

Prezioa? Doan.

Erregeak Irunen

ERREGEEN GUTUN BILKETA: Noiz? Urtarrilaren 2an.Non? Irungo udaletxean.

ERREGEN ONGIETORRIA + ERREGEEN DESFILEANoiz? Urtarrilaren 5an.Ibilbidea?- 18.00etan Erregeak Renfeko geltokira iritsiko dira.- 18:30ean Lentxuborrotik San Juan Harria plazaraabiatuko dira.Kabalkadan, tren berdeak, Irungo bandak, Meltxor, Gas-par eta Baltasar erregeen karrozek 40na zuzidunekin,Zozongo Batukadak, Auntza Trikitixa Taldeak, Disney ka-rrozak eta bere 40 zuzidunek, San Vicente ikastetxekomajoretteek eta Los Tranquilos fanfarreak parte har-

tuko dute.- 19:15ean, Udaletxean, hiru erregeek mezu bat bidalikodiete Irungo umeei.

Page 16: Irunero · argitaratu duen azken lana. Album ilustratua da, eta Eneko Ugarte marrazkilari gasteiztarrarekin elkarlanean egin du. Izan gidoigintzan, antzerkian edo literaturan, fikzioa