IRAKURKETA INTERESGARRIAK

7
Izen zientifikoa: “Cuculus canorus” Kukua, usoaren tamainakoa dugu; bere buztan luzearekin, 13-15 zentimetro ingurukoa. Burua nahiko txikia du eta hego zorrotzak. Helduen burua, hegoak eta bizkarraldea gris- urdinskak dira eta sabela, zuriska. Izaera bakartia du eta beldurtia ere bada. Entzun ongi entzuten du, baina ikusi nekez. Hegalari azkarra da. Harrak irensten ditu kukuak, besteak beste, pinudietako “procesionaria”. Horren ezaguna den kantua arrek egiten dute, emeak erakartzeko, eta emeen kantua apalagoa eta baxuagoa da. Afrikatik heltzen da txori hau udaberrian eta uda bukaeran edo udazken hasieran egiten du alde. Negua Namibia eta Hego Afrikan igarotzen du. Arrautza mimetikoak Gehienontzat jakina da kukuak ez duela habirik egiten eta bere arrautzak ere ez dituela txitatzen; lan horretarako, beste zenbait txoriei iruzurra egiten die. Kuku emeek arrautza mimetikoak uzten dituzte beste espezieren baten habian eta beraien esku geratzen da txitaldiaren ardura. Kuku emeak habi jabeen ausentziaz baliatzen dira arrautza erruteko. Bi egunetik behin erruten dituzte eta normalean habi bakoitzean arrautza bana jartzen dute; gehienez 8-15 arrautza, guztira. 11-12 eguneko txitaldiaren ondoren jaiotzen dira kuku txikiak. Ordu batzuk beranduago, habiko beste arrautzak habitik behera botako ditu eta bera izango da hortik aurrera jaun eta jabe. Besteak beste, txantxangorriak, txepetxak, buztanikara zuriak, negu-txirta.izan ohi dira kukuaren iruzurraren biktimak. Europan 70etik gora txori mota erabiltzen ditu kukuak kumeak uzteko. Oro har, txoriek ez dituzte onartzen beste espezie bateko arrautzak beren habian, baina kukuak mimetizatu egiten ditu, habiaren jabea ohar ez dadin. Bada habien inguruko beste berezitasun bat ere. Txantxangorriaren habian jaiotako kuku eme batek, hari dagokionez, ez ditu arrautzak txepetxaren habi batean jarriko, txantxangorriaren habi batean baizik. Informazio iturriak: mendia eta internet Maddi Alkain

description

Urtarrilean hasitako borondatezko jardueraren bigarren emanaldia da hau. Irakurritakoa ulertu eta laburtu ondoren, ordenagailuz editatu dute gaia eta taldearen aurrean aukeztu dute ahoz. Bistan duzue orain.

Transcript of IRAKURKETA INTERESGARRIAK

Page 1: IRAKURKETA INTERESGARRIAK

Izen zientifikoa: “Cuculus canorus”

Kukua, usoaren tamainakoa dugu; bere buztan luzearekin,

13-15 zentimetro ingurukoa. Burua nahiko txikia du eta hego

zorrotzak. Helduen burua, hegoak eta bizkarraldea gris-

urdinskak dira eta sabela, zuriska. Izaera bakartia du eta

beldurtia ere bada. Entzun ongi entzuten du, baina ikusi

nekez. Hegalari azkarra da. Harrak irensten ditu kukuak,

besteak beste, pinudietako “procesionaria”. Horren ezaguna den

kantua arrek egiten dute, emeak erakartzeko, eta emeen

kantua apalagoa eta baxuagoa da. Afrikatik heltzen da txori

hau udaberrian eta uda bukaeran edo udazken hasieran egiten

du alde. Negua Namibia eta Hego Afrikan igarotzen du.

Arrautza mimetikoak

Gehienontzat jakina da kukuak ez duela habirik egiten eta bere arrautzak ere ez dituela txitatzen;

lan horretarako, beste zenbait txoriei iruzurra egiten die.

Kuku emeek arrautza mimetikoak uzten dituzte beste espezieren baten habian eta beraien

esku geratzen da txitaldiaren ardura. Kuku emeak habi jabeen

ausentziaz baliatzen dira arrautza erruteko. Bi egunetik behin

erruten dituzte eta normalean habi bakoitzean arrautza bana

jartzen dute; gehienez 8-15 arrautza, guztira. 11-12 eguneko

txitaldiaren ondoren jaiotzen dira kuku txikiak. Ordu batzuk

beranduago, habiko beste arrautzak habitik behera botako ditu

eta bera izango da hortik aurrera jaun eta jabe.

Besteak beste, txantxangorriak, txepetxak, buztanikara zuriak, negu-txirta.izan ohi dira kukuaren

iruzurraren biktimak. Europan 70etik gora txori mota erabiltzen ditu kukuak kumeak uzteko.

Oro har, txoriek ez dituzte onartzen beste espezie bateko arrautzak beren habian, baina

kukuak mimetizatu egiten ditu, habiaren jabea ohar ez dadin.

Bada habien inguruko beste berezitasun bat ere. Txantxangorriaren habian jaiotako kuku

eme batek, hari dagokionez, ez ditu arrautzak txepetxaren habi batean jarriko,

txantxangorriaren habi batean baizik.

Informazio iturriak: mendia eta internet Maddi Alkain

Page 2: IRAKURKETA INTERESGARRIAK

Izen Zientifikoa: Lepus castroviejoi.

Ez da mendiko untxia: Oso antzekoak dira baina ez dira

berdinak. Bestelako ezaugarriak dituzte, eta bizitzeko

moduan ere alde nabariak daude. Erbia untxia baino

handiagoa da. Bikoitza pisatzen eta neurtzen du erbiak.

Belarriak ere askoz luzeagoak ditu erbiak. Untxiek 7 cm

luze dituzte belarriak eta erbiek 9-12 cm luze.

Bizitzeko bi modu: Bizitzeko modua ere bestelakoa

dute. Erbia bakarrik bizi da. Untxiak koloniatan; ehun kide izan daitezke taldean. Erbiek ez

dute etxerik eraikitzen, eta untxiek tentu handiz prestatzen dute etxea. Untxiak itsuak eta

gorrak jaiotzen dira, eta ez dute ilerik, erbi kumeek ez bezala.

Oso bizkorra: Entzumen eta usaimen paregabeak ditu; ikusmena, ez hainbeste. Aire

librean bizi denez, beti egoten da erne, inguruan zer gertatuko den zain. Atzeko hanken

gainean eserita eta zutik ikus daiteke maiz. Animalia bizia eta bizkorra da. Ihesi doanean,

70 km/h abiadura har dezake. Hanka indartsuak eta luzeak ditu, eta jauzi ikuskarriak

egiten ditu. Atzeko hankak aurrekoak baino luzeagoak ditu.

Bakar-bakarrik: Animalia bakartia da. Bakarrik bizi da urte osoan, bikoteak osatzeko

garaian izan ezik; negu amaieran izaten da hori. Garai horretan, arrak elakrren aurka

borrokatzen dira, emenak erakartzeko

asmotan. Boxeolariak dirudite, mutur-joka.

Bizileku jakinik gabe: Berez eginak dauden

zulo naturaletan eta sasi artean babesten

da, eta hantxe egiten du lo.

Kumeak ezkutuan: Gordelekurik ez

dutenez, emeak beler altuen artean ezkutatzen dituzte beren semeak.

Informazio iturriak: Mantangorri eta googleko argazkiak.

Unai Arroyo

Page 3: IRAKURKETA INTERESGARRIAK

Izen zientifikoa: Salamandra salamandra

Euskal Herrian sorginkeriarekin erlazionatua izan da

anfibio buztandun hau, batez ere duen pigmentazioa

dela eta. Beste hainbat herrialdetan ere sorginen edota

suaren sinbolotzat hartua izan da, Kondairak kondaira

istorioak istorio, ukaezina dena, ornodun hau berezi eta erakargarria dela dugu eta gure

faunaren artean aurkitzen dugunez gero, merezi du hau ikertu eta, bide batez, mirestea.

Gorputzari dagokiola, ia zilindrikoa du. Burua zapala, baina urodelo gehienek baino

gutxiago, eta ia luze bezain zabala du. Nabarmenki kanpora ateratzen diren begi handiak

ditu. Hankak, labur eta lodi xamarrak, eta atzamarrak, zapalak ditu.

Defenditzeko, likido zuri eta pozoitsu bat isurtzen dute. Hau hilgarria ez bada ere, zapore

oso txarra uzten du eta begiak erresumindu ditzake.

Europa, Asia eta Afrikan topatu egin da animalia hau. Leku hezeak aukeratzen ditu bizitzeko,

eta prezipitazio handiko gunetan topatzen da errazen.

Horrek azaldu dezake zergatik aurkitu dezakegun

Euskal Herriaren iparraldean hain maiz.

Luzera: 18-20 cm. Pisua: 15-100 gr. Bizi-itxaropena:

20 urte inguru. Jatekoa: armiarmak, mantangorriak,

zizareak, barraskiloak. Umealdia: Ugal garaian, eta

baita arriskua sumatzen dutenean ere, nit-nit-nit

moduko soinu bat ateratzeko gai dira. Ez du arraultzarik erruten. Arraultzak barruan gordetze

ditu emeak. 70 larba inguru jaiotzen dira.

Informazio iturriak: Euskalnatura.net eta Mantangorri.

Oier Albero

Page 4: IRAKURKETA INTERESGARRIAK

Behar bezala gosaltzea zein garrantzitsua den

haurrek aurreikus dezaten, gosari bihotz-

osasungarrien ekimena jarri du martxan

Bihotz-bizi elkarteak, Euskal Herriko okinen

federazioarekin batera.

Makina baten antzekoa da gure gorputza:

Etengabe lanean, etengabe martxan. Eta

makinei gertatzen zaien gisa, jatekoa edo erregairik eman ezean, ez du behar

bezala lan egiten gure gorputzak. Gorputza energiaz beteta egoteko, ezin bestekoa

da ongi gosaltzea.

Gosaltzea eta ongi gosaltzea hain garrantzitsua zergaitik den azaltzeko,

eta gosari egoki bat zein den erakusteko dira eskoletara egiten diren bisitak. Azken

batean, haurrek ongi gosaltzen ikastea nahi da; dieta orekatu bat ematea,

etorkizunean osasun eta bihotzeko arazorik izan ez dezaten.

Gosari egoki bat

Ohi ez bezala, gosaldu gabe joan ziren

ikasleak eskolara joan den ostegunean. Ez

zeuden, beraz, hitzaldi handietarako.

Gosaltzen hasi aurretik, baina, hainbat

gomendio eta aholku eman zizkien Idoia

Labaienek, labur-labur.

Afaldu dugunetik ordu asko igaro dira;

hamabi bat, beharbada. Beraz, eskolara ezer gosaldu gabe etorriz gero, gure

errendimendua oso baxua izango da, bai fisikoa eta bai intelektuala. Horrez gain,

gizentasuna eta bihotzeko arazoak sahiesteko, ezinbestekoa da kirola egitea eta

ongi jatea. Eta elikadura egokia gosari egokiarekin hasten da.

Hobe da gutxi baina maiz jatea.

Hamar minutu aski dira gosari on bat egiteko.

Page 5: IRAKURKETA INTERESGARRIAK

Elikagairik garrantzitsuenak zerealak, frutak, esnekiak, oliba olioa eta hestebeteak

dira. Denetan garrtzitsuenak lehen hirurak dira. Ondoren, badira beste jaki batzuk,

baina horiek neurri txikian hartu beharrezkoak dira. Txokolatea, fruitu lehorrak eta

azukreak sartzen dira, besteak beste, multzo horretan.

Ohitura onak hartzen

Lehen, gosaritan olioa hartzeko esaten zenean, jendeak arraro begiratzen

zuen. Orain gero eta jende gehiagok hartzen du oliba olioa. Jendeak ohiturak hartzen

hasia da beraz.

Oso garrantzitsua, elikadura egoki bat gosari egokiarekin hasten da. Eta haurtzaroa

da gosari egokiaren ohitura sustatzeko adina egokiena.

Azken batean, ohitura kontua da ongi gosaltzea. Haurrak txikitatik hala gosaltzera

ohitzen badira, bizi osoa horrela gosalduko dute. Garrantzitsua da, beraz, txikitatik

halako ohiturak hartzen hastea.

Ongi gosaldu!, gorputzak eskertuko dizue eta!!!

ESTRAK: Fruitu lehorrak, azukreak, eztia, txokolatea eta halako elikagaiak sartzen

dira multzo honetan.

ESTEBETEAK: Proteina ugari dituzte, eta

proteina oso egokiak dira gure giharrentzat.

OLIBA OLIOA: Gorputzeko makineria

olioztatzeko balio du.

ESNEKIAK: Kaltzio asko dute, eta hezurrak

sendo hazten eta mantentzen laguntzen

dute.

FRUTA: Bitamina eta mineral ugari dituzte.

ZEREALAK: Karbono hidratoak dituzte, eta egun osoan ongi lan egiteko indarra

eta energia ematen dute.

Informazio iturriak: Mantangorri eta internet.

Jon Castander

Page 6: IRAKURKETA INTERESGARRIAK

(MAÇON, FRANTZIA, 1991)

TXIKITATIK IZAN NAHI ZENUEN FUTBOLARIA?

4 urtekin hasi nintzen baloiari ostikoak ematen. 6 urterekin, talde

batean hasi nintzen entrenatzen.

EZAGUTZEN ZENUEN REALA?

Olympique Lyon taldea oso gogoko dut, eta, behin,

Txapeldunen Ligako partida bat jokatu zuen Realaren aurka.

ESPERO ZENUEN REALEAN JOKATZEA?

Partida ikustera joan nintzenean, horixe aitortu nion aitari:

Noizbait Realean jokatu nahiko nuke. Lehen mailako talde batek ni fitxatzea zen nire nahia.

OSO GAZTETXOA ZINELA ETORRI ZINEN. GOGORRA IZAN ZEN?

13 urte nituen. Hasieran ez nintzen horretaz jabetu, nire asmoa futbolean jokatzea baitzen. Baina

familia eta lagunak han utzita etorri nintzen.

HARRERA ONA EGIN ZIZUTEN?

Oso ongi hartu niduten. Hasieran elkar ulertzeko arazoak genituen, frantsesa baino ez bainekien.

Taldeko batek, ordea, frantses pixkat zekien.

ZER MODUZ MOLDATZEN ZARA EUSKERAREKIN?

Hitz solte batzuk ulertzen ditut baina askorik ez. Errusiarra dirudi, badut ikasteko asmoa.

GAZTETXO ASKOREN IDOLOA ZARA. NOLA DARAMAZU HORI?

Futbolean jokatzeagatik ezagutzen nau jendeak. Txikitan jokalarien atzetik ibiltzen nintzen ni ere,

beraz, badakit zer den zure gogoko jokalaria ikustea eta haren atzetik joatea.

BIZIA, AZKARA ZARA ZELAIN. ETA ZELAITIK KANPO?

Oso bromazalea naiz. Zinemara joatea eta Playstationarekin jokatzea gustatzen zait.

NOLA OSPATUKO DUZU HURRENGO GOLA?

Txikitan, golak sartzean, modu berezian ospatzen genituen lagun batek eta biok. Lagun harentzat

egiten ditut ospakizun berezi horiek. Auto barruan sartu nintzeneko hura, esaterako.

REALEAN LUZARO GERATUKO ZARA?

Oraingoz, oso gustura nago. Taldea nire bigarren familia da. Beraz, hiru bat urtez segituko dut.

Informazio iturriak: internet eta google irudiak

Zuriñe Urdangarin

Page 7: IRAKURKETA INTERESGARRIAK

Tukana

Izena: Toco tukana.

Izen zientifikoa: Ramphastos toco.

Tamaina: 18 eta 65 zentimetro artean

neurtzen du. Pisua: 800 gramo inguru.

Bizi-itxaropena: 20 urte inguru.

Umealdia: Maiatza eta uztaila bitartean

erruten ditu arrautzak; aldiko bi edo lau.

Bi astez txitatzen egon ostean jaiotzen

dira kumeak.

Jatekoa: Frutak, intsektuak, armiarmak, sugandilak, narrasti txikiak, txori txikiak eta

txorien arrautzak.

Bizilekua: oihan eta baso tropikaletan bizi dira, Mexikotik hasi eta Hego Amerika arte.

Espezie batzuek baso hezeak maite

dituzte; beste batzuek, berriz, leku

freskoagoa nahiago dituzte, eta

horregatik bizi dira goi lautadetan.

Lumatza ilunagoa eta trinkoagoak

dituzte.

Txori mokodunik bada, hori tukana

da, moko luze, sendo eta ikusgarria

baitu. Txoria bera baino handiagoa da

mokoa, ia-ia.

Ez dio eragozpenik egiten baina mokoak tukanari hegan ibiltzeko, arin-arina baita.

Jakiak lortzeko eta babesteko erabiltzen du arma sendo hori.

Informazio iturriak: Mantangorri eta internet.

Peru Basurto