IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera...

31
Intergeneration Mentoring for Entrepreneurs IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat Proiektuaren zenbakia: 2014-1-ES01-KA200-004372 Europar Batasunak kofinantzatua Dokumentu honetan soilik autoreen iritziak islatzen dira eta Batzordea ezin izango da arduratu dokumentu honetako informazioarekin egin daitekeen bestelako erabileraz.

Transcript of IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera...

Page 1: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Intergeneration Mentoring

for Entrepreneurs

IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

Proiektuaren zenbakia: 2014-1-ES01-KA200-004372

Europar Batasunak kofinantzatua Dokumentu honetan soilik autoreen iritziak islatzen dira eta Batzordea ezin izango da arduratu dokumentu honetako informazioarekin egin daitekeen bestelako erabileraz.

Page 2: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 1

EDUKIAK

SARRERA ............................................................................................................................................................ 2

NOLA JARRI ABIAN SAIOA LINEAKO ON LINE PLATAFORMAN ......................................................................... 3

IKUSPEGI OROKORRA MENTORIZATUENTZAT .................................................................................................. 5

IKASTAROAREN SEGIMENDUA .......................................................................................................................... 6

PROBA-SEKZIOA ................................................................................................................................................. 7

PROBA-SAIOA .................................................................................................................................................... 9

1. TAILERRA: NEGOZIO BAT PLANIFIKATZEKO OINARRIZKO PRINTZIPIOAK ULERTZEN .................................. 11

E-LEARNING 1 .................................................................................................................................................. 14

2. TAILERRA: SAREKO LANAREN ETA MARKETINAREN OINARRIZKO PRINTZIPIOAK ULERTZEN ..................... 17

E-LEARNING 2 .................................................................................................................................................. 20

3. TAILERRA: KO-SORMENA / MARKETINA ...................................................................................................... 23

E-LEARNING 3 .................................................................................................................................................. 26

AMAIERA TAILERRA: MENTORIZATUEN ENPRESA IDEIEN AURKEZPENA ........................................................ 28

E-LEARNING 4 .................................................................................................................................................. 30

Page 3: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 2

SARRERA Dokumentu hau, partaide/mentorizatuentzat elaboratutako INTGEN ekintzailetzako on line heziketa programaren gida labur bat da. Jarduerak, modulu bakoitzaren heziketa programa eta kronograma barne hartzen dituztenak, ondorengo taulan adierazita daude:

Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko

Inplementazioa

Dagokion ordu

kopurua

Proba-saioa Bilera 0 2,5

1. Tailerra

Ekintzailetzaren oinarrizko printzipioak ulertzen Bilera 1 4

E-learning 1 E-Learning 1 - 2 8

2. Tailerra

Sareko lanaren eta marketinaren oinarrizko printzipioak ulertzen

Bilera 3 4

E-learning 2 E-Learning 3 - 4 8

3. Tailerra

Ko-sormena / Marketina Bilera 5 4

E-learning 3 E-Learning 5-6-7 8

Tailerra

Mentorizatuen Negozio Ideien aurkezpena Bilera 8 4

E-learning 4 E-Learning 8 4

Partaide/mentorizatu bakoitzak posta elektroniko bidez jasoko ditu bere klabe pertsonalak, prestakuntza programaren on line plataforman saioa abian jarri ahal izateko.

Page 4: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 3

NOLA JARRI ABIAN SAIOA LINEAKO ON LINE PLATAFORMAN On line plataforman saioa abian jartzeko, partaide/mentorizatuek ondorengo urratsak jarraitu behar dituzte:

1. Urratsa: INTGEN Proiektuaren web orrialdea bisitatu (http://intgen-eu.com/)

2. Urratsa: Erlaitza: « e-Learning » « Mentoring Courses »

Page 5: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 4

3. Urratsa: On line plataforman saioa abian jartzeko klabe pertsonalak idatzi

4. Urratsa: Parte hartzeko ikastaroa hautatu (adibidez, INTGEN – Ekintzaileen ikastaroa (Basque)

Page 6: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 5

IKUSPEGI OROKORRA MENTORIZATUENTZAT Irakasle/mentoreak partaideen (mentorizatuen) prozesua jarraitu ahal izateko, ondorengo urratsak jarraitu behar ditu:

1.Urratsa: Hautatu on line plataformako erlaitz nagusian: «Ikasleen bista orokorra»

2. Urratsa: Partaideen prozesuaren deskribapena

Irakasle/mentore bakoitzak soilik eskuratu ahal izango du bere taldeko ikasleen (mentore bezala hautatu duten mentorizatuak) aurrerapenak ikusteko sarbidea

Page 7: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 6

IKASTAROAREN SEGIMENDUA Partaide/mentorizatuak bere ikastaroa jarraitu ahal izango du bere aurrerapen-barratik, zein lineako plataformaren goiko ezkerraldean aurkituko duen.

Partaide/mentorizatu bakoitzak soilik izango du sarbidea bere ikasketa pertsonalen aurrerapenak ikusteko. Irakasleak/mentoreak mentorizatu guztien aurrerapenak ikusteko sarbidearekin kontatzen du.

Page 8: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 7

PROBA-SEKZIOA Bere klabe pertsonalak sartzean, mentorizatu bakoitzak e-learning plataformarako sarbidea eskuratuko du. "E-learning-aren hastapenak " izendatutako bideoan on line plataformaren helburuak eta egitura aurkezten dira.

Jarraian «Ongi etorriaren» sekzioa dator, ondorengo edukiarekin:

Page 9: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 8

«INTGEN-en aurkezpena» INTGEN Proiektuaren aurkezpen labur bat da, Proiektuaren helburuak eta mentorizajearen esanahia azaltzen dituena.

«Foroa»

Ikastaroaren foroak mentorizatu bakoitzari beste partaideekin (partaide/mentorizatuak eta irakasle/mentoreak) eztabaidatzea ahalbidetzen dio prestakuntza programarekin lotutako gaien inguruan, aldi berean ideiak, informazioa eta beharrezko edozein datu trukatzeko aukera izanik.

«Blog pertsonala»

Blog pertsonalak mentorizatu bakoitzari aukera ematen dio eztabaida taldeak osatzeko, gogoko dituen pertsonak hautatuz talde bakoitzean parte hartzeko. Komeni da ikasleek prestakuntza prozesuan zehar Blog pertsonala erabiltzea, horrela euren irakasle/mentoreekin modu iraunkor eta azkar batean komunikatzeko hala nola elkarrekin izandako solasaldien erregistro batekin kontatzeko aukera izan dezaten. Blog pertsonaleko harpidetzak ez dira partekatzen eztabaida-talde bakoitzean parte hartzeko hautatuak izan ez diren pertsonekin.

«Mentorea – Mentorizatua elkarrizketa»

Mentore-Mentorizatua elkarrizketa eremuak mentorizatuari aukera ematen dio irakasle-mentorearekin zuzenean komunikatzeko (komunikazio pertsonala). Bereziki mentorizatu bakoitzari ahalbidetzen dio irakasle/mentore bakoitzarekin gai ezberdinen inguruan eztabaidatzea, adibidez: heziketa materiala, ikaskuntzaren planifikazioa eta bereziki negozio plan baten sorrera.

«Liburutegia»

Liburutegian INTGEN ekintzailetzako heziketa programari dagokion gaiarekin lotutako material osagarria aurki daiteke. Partaide/mentorizatu guztiak ikastaroko liburutegian sartzeko baimenduta daude.

Liburutegian barne hartzen dira heziketa materialaren ondorengo kategoriak:

Bideoak Web guneak Kasuen azterketak Dokumentuak

«Argazki-galeria»

Eremu honetara, irakasle/mentore eta partaide/mentorizatuen artean garatutako tailerretako eta bileretako argazkiak igotzen dira.

Page 10: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 9

PROBA-SAIOA Proba-saioaren helburua da ikastaroaren kontzeptuak partaideen aurrean ezagutzera ematea, mentoreak aurkeztea eta ekintzailetzaren inguruko sarrera bat egitea, horrela partaideak hautatutako ikastaroan inskribatu direla ziurtatu ahal izanik. Saioaren helburua da IntGen Proiektuaren inguruko informazioa ematea, ekintzaile izatea zertan datzan ikastea, norbere gaitasunak auto-ebaluatzen eta erabiltzen ikastea, benetako ekintzaile bat izatera hel-tzeko.

Proba-Saioko Sekzioak Proba-Saioa da irakasle/mentore eta partaide/mentorizatuen artean ospatu izaten den lehenengo bilera. Bilera honen iraupena guztira 2,5 ordukoa izango da. Hurrengo saioak Proba-Saioaren barne hartzen dira. Dokumentuak heziketa programaren on line plataformara igo dira, partaide/mentorizatuek euren kontura aztertu ahal izan ditzaten:

«IntGen-en aurkezpena» Power point baten bidez, INTGEN Proiektua aurkeztuko da, Proiektuaren helburuak, partaide/mentorizatuentzako onurak eta belaunaldi arteko mentorizajearen kontzeptua azaltzeko.

«Ekintzailetza/auto-enplegua kontzeptuaren azalpena» Eztabaida bat garatuko da irakasle/mentore eta partaide/mentorizatuen artean, ekintzailearen

profila eta honen ezaugarri bereizleak deskribatzeko. Partaide mentorizatuek euren irakasle/mentoreekin iritzi pertsonalak trukatu ahal izango dituzte, ekintzaile kontzeptuaren eta ekintzaile arrakastatsu baten ezaugarrien inguruan.

«Ekintzaile/autonomo baten profila» Irakasle/mentore eta partaide/mentorizatuen arteko eztabaida bilatuko da ekintzaile baten profilaren eta haren ezaugarri bereizleen inguruan jarduteko. Partaide/mentorizatuak euren irakasle/mentoreekin mintzatu ahal izango dira ekintzailearen kontzeptua eta ekintzaile arrakastatsu baten ezaugarriak zeintzuk diren azaltzeko bere ikuspuntu partikularra emanez.

Page 11: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 10

«Zure potentzial ekintzailea probatzea» Irakasle/mentoreek Icenberg proba hala nola indar-guneen eta ahul-guneen proba inprimatu behar dute (taldeko partaide/mentorizatu bakoitzeko bat) eta eztabaidari ekin. Jarraian, partaide/mentorizatuei proba osatzeko, euren erantzunak pentsatzeko eta bere inpaktua neurtzeko behar adinako epea (gutxienez 15 minutu) emango zaie. Halaber Indar-guneen eta Ahul-guneen proba egitea komeni da, indar-guneak ezagutzera heltzeko. Hori guztia irakasle/mentorearen laguntzarekin egingo da.

«Zure ideia probatzea» Sekzio hau irakasle/mentoreekin eta partaide/mentorizatuekin osatutako taldetan inplementatuko da. Partaide/mentorizatuek euren negozio ideiak idatzi behar dituzte (jadanik bururatu bazaie) edo bestela garatu nahi luketen negozio ideia bat pentsatu, bere taldeko kideekin eztabaidatu eta gainerako partaide/mentorizatuen aurrean aurkeztu. Jarraian, irakasle/mentore eta partaide/mentorizatuen arteko eztabaida bat garatuko da. Negozio ideiarik gabeko partaide/mentorizatuak daudenean, on line liburutegiko «Dotore eta pertxenta» artxiboa aztertzeko eskatuko zaie.

«Enpresa mentalitatea - IESTEK testa» On line prestakuntzara etorri nahi duten partaide/mentorizatuek euren kabuz IESTEK proba osatu beharko dute, jarraian 1. Tailerrean aurkezteko edo bestela bere irakasle/mentoreari bidali, 1. Tailerraren aurretik.

Heziketa plataformaren liburutegian ikasleentzat interesgarriak gerta daitezkeen partaide/mentorizatuen kasuen azterketak kargatzen dira. Irakasle/mentoreek jakinaraziko die partaide/mentorizatuei Proba Saioko materiala lineako on line plataformara igoko dela eta topaketa amaitu ostean eskuratu ahal izango dutela, aztertu ahal izateko. Gainera, irakasle/mentoreek partaide/mentorizatuei gogorarazi behar die foroaren eta blog pertsonalaren garrantzia eta aldi berean animatu, horien erabilera egin dezaten irakasle/mentoreekin eta gainerako partaide/mentorizatuekin komunikatzeko. Saioarekin hasi aurretik, irakasle/mentoreek egiaztatu behar dute partaide/mentorizatu guztiek euren pasahitzak eskuratu dituztela eta on line heziketa plataformara sartu ahal direla.

Page 12: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 11

1. TAILERRA: NEGOZIO BAT PLANIFIKATZEKO OINARRIZKO PRINTZIPIOAK ULERTZEN 1. Astea Saio honen helburua da onuradunei aukera ematea euren negozio ideia aurkezteko, mentoreekin interakzioan jarduteko eta negozio plan bat sortu ahal izateko enpresa planifikazioaren oinarrizko printzipioak ulertzera heltzeko.

Page 13: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 12

1. Tailerraren helburuak: Partaide/mentorizatuei laguntzea azaroen ebazpena kontzeptua ulertzen, horretarako enpresa

esparru baten garapenari ekinez. Partaide/mentorizatuei laguntzea “SMART” baliabidearen erabilgarritasuna ezagutzen, negozio plan

bat sortzeko diseinatutako baliabidea denez. Partaide/mentorizatuak animatzea negozio baten planifikazio ekonomikoan eragiten duten faktore

ezberdinak eta faktore horiek euren negozio planarekin nolako lotura duten ulertzen. Partaide/mentorizatuei laguntzea pentsamendu sortzaileak negozio baten planifikazioan eta

sorreran izaten duen inpaktua ulertzen.

1. Tailerraren sekzioak E1. Tailerrak bigarren topaketarako bidea ematen du irakasle/mentore eta partaide/mentorizatuen artean, lehenengo bilera (Proba Saioa) ospatu zenetik astebete (1) iragan denean. Bilera honen iraupena guztira 4 ordukoa izango da. 1. Tailerra batez ere prestakuntza programaren lehenengo asteko jardueran datza. On line plataforman “Mentorearen materiala izendatutako artxibo bat dago. Saioaren inplementaziorako gida bat da eta ez dago eskuragarri mentorizatuentzat. Bileran zehar, irakasle/mentoreek jarraian azalduko diren sekzioak garatu behar dituzte; sekzio horietako artxiboak heziketa programaren on line plataformara igota daude eta, bileraren ostean, partaide/mentorizatuek eskuratzeko aukera izango dute. Helburua da horiek etxean lantzea.

«Ikastarorako plana» 1. Tailerrean garatutako prestakuntza prozesuaren laburpenean eta epe horretan garatutako

sekzioen azalpenean datza.

«Mentalitate ekintzailea» Irakasle/mentoreek talde bakoitzeko partaide/mentorizatuekin eztabaidatuko dituzte IESTEK Testari (banaka osatu dena) emandako erantzunak eta partaideei erantzunen orria entregatuko zaie. Izpiritu ekintzailearen inguruko eztabaida garatuko da, partaide/mentorizauek nola pertzibitzen duten ezagutzeko bidea emango duena.

«Jarduera» Partaide/mentorizatuei eskatuko zaie taldetan banatzeko. Talde bakoitzak ekintzailetzaren inguruko galdera zehatzak erantzun beharko ditu. Jarduera osatu ostean, taldeek aurkeztu zaizkien arazoak ebazteko balizko irtenbideak aurkeztuko dituzte.

«SMART helburuak» Helburua da partaide/mentorizatuek SMART helburuen kontzeptua ulertzea eta euren negozio ideietarako euren helburu propioak ezartzea. Irakasle/mentoreak partaide/mentorizatuekin jardunean arituko dira euren helburu adimentsuak ezarri ditzaten laguntzeko. Bileran zehar, partaide/mentorizatuek SMART helburuak aztertzen dituzten bideoak ikusiko dituzte. Bideo hauek on line plataforman daude eta irakasle/mentoreek horiek zuzenean eskuratu ahal izango dituzte.

Page 14: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 13

«Enpresa baten Finantza Sistema ulertzea» 1. Tailerrean, irakasle/mentoreek ekonomiako kontzeptu giltzak aurkeztuko dituzte, zenbakiak, ariketak eta eztabaidak direla medio. Irakasle/mentoreek partaide/mentorizatuei “finantzetarako sarrera” dokumentua helaraziko diete eta horien bidez kontzepturik garrantzitsuenak eztabaidatuko dituzte. Gainera, euren kabuz ariketak egiteko eta irakasleekin foroa eta/edo blog pertsonala direla medio harremanetan jartzeko eskatuko zaie.

«Sormena» Eztabaida bat garatuko da irakasle/mentore eta partaide/mentorizatuen artean, berrikuntza, sormena eta enpresa jardueraren garapena kontzeptuek duten garrantziaren inguruan. Kontzeptuak hobeto ulertzeko, «sormenaren lezioa» jarduera inplemetatuko da, jarraian bideo baten emanaldia eginez.

Irakasle/mentoreek jakinarazi behar die partaide/mentorizatuei Proba Saioko materiala lineako on line plataformara igoko dela eta eskuratu ahal izango dituztela topaketa amaitu ostean, orduan aztertu ahal izateko. Jarraian, irakasle/mentoreek jakinaraziko die partaide/mentorizatuei 1. Tailerra amaitu ostean, 1 E-learning programako materiala jadanik eskuragarri izango dutela aztertu ahal izateko. Partaide/mentorizatuek etxetik landu ahal izango dute eta euren irakasle/mentoreekin komunikatu ahal izango dira, edozein kontsulta egiteko. Irakasle/mentoreek gomendatu beharko lieke partaide/mentorizatuei material guztia aztertzeko eta hurrengo tailerrerako (2. Tailerra) oharrak hartzeko. Halaber jakinarazi behar zaie asteko 4 eta 5 ordu arteko epea beharko dutela 1 E-learning programarako. Erabilgarri duten denboraren arabera, enpresa bat nola sortu ikasteko materialak irakurtzea komeni da, bi edo hiru egunetan zehar, aztertu eta gogoeta egin ahal izateko. Gainera, irakasle/mentoreek gogorarazi beharko die partaide/mentorizatuei foroaren eta blog pertsonalaren garrantzia eta horiek erabiltzera animatu, irakasle/mentoreekin eta gainerako partaide/mentorizatuekin komunikatzeko. Heziketa plataformaren liburutegira kasu errealen inguruko azterketak igoko dira partaide/mentorizatuek euren kabuz aztertu ahal izango dituztenak.

Page 15: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 14

E-LEARNING 1 1. eta 2. Asteak E-learning 1 modalitatearen helburua da partaide/mentorizatuek 1. Tailerrean jasotako ezagutza eta informazioa osatzea eta enpresa teoria bere negozio ideiaren azterketarekin lotzen hastea. E-learning 1 amaitzean, partaide/mentorizatuek gehiago ikasiko dute ekintzaile baten ezaugarrien inguruan, eta Google bidez berrikuntza eta sormena sustatzeko moduak ezagutuko dituzte.

Page 16: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 15

E-learning 1-eko sekzioak Partaide/mentorizatuak E-learning 1 mailara helduko dira 1. Tailerra osatu ondoren. Iraupena guztira 8 ordukoa izango da. E-learning 1 tailerra, heziketa programaren lehenengo eta bigarren astean zehar garatuko da. E-learning 1-eko materialaren azterketa partaide/mentoreek etxean garatuko dute on line plataformaren bidez, zeinetan jadanik prestakuntza material guztia igota egon beharko den. Partaide/mentorizatuak euren irakasle/mentoreekin komunikatuko dira foroaren edo blog pertsonalaren bidez. Partaide/mentoreek astean 4 eta 5 ordu artean beharko dituzte E-learning 1-erako, irakurtzeko, ideia berrien inguruan pentsatu eta euren negozio ideia aztertzeko orduan ideia horiek egokitzeko erabilgarri izango duten denbora kontuan hartuta. Partaide/mentorizatuak animatzen dira materiala bi edo hiru saiotan irakurtzera, aztertzeko eta gogoeta egiteko denborarekin kontatu dezaten. Hurrengo bilerarako (2. Tailerra) oharrak gordetzea gomendatzen da. E-learning 1-eko sekzioen azterketa partaide/mentorizatuek etxean egingo dute, on line plataformaren bidez, zeinetan prestakuntza material guztia kargatuko den. Partaide/mentorizatuak euren irakasle/mentoreekin komunikatuko dira foroaren edo blog pertsonalaren bidez. On line plataforman bideo ilustratzaile bat dago eskuragarri partaide/mentorizatuentzat, E-learning 1-eko helburuak erakusten dituena. E-learning 1 modalitatean ondorengo sekzioak garatuko dira:

«Ekintzailetza, berrikuntza eta sormena» Partaide/mentorizatuek ondorengo hiru (3) artxiboak aztertuko dituzte:

« Zer da ekintzailea izatea?» «Berrikuntzaren 8 zutabeak» «Sormena»

Helburua da partaide/mentorizatuek euren sormenaren inguruan pentsatzea, nola garatu, sormena nola pertzibitzen duten, ideia berritzaileak izaten dituztela uste al duten, etab. aztertzea. Irakasle/mentoreek partaide/mentoreak animatu behar dituzte euren iritziak blog pertsonalean eta foroan argitaratzera eta urentzat kezkagarriak diren gaien inguruan irakasle/mentoreekin eta partaide/mentorizatuekin eztabaidatzera.

«Sormena» Partaide/mentorizatuek “Sormena eta Berrikuntza” dokumentua irakurri behar dute eta horrez gainera ideia sortzaile bat hautatu eta euren negozioan berrikuntza inplementatzeko modu bat bilatu. Jarraian euren ideiak aurkeztu beharko dizkiote taldeko gainerakoei foroaren erabilera eginez.

«Erresilientzia» Partaide/mentorizatuek “erresilientzia” artxiboa irakurri beharko dute eta horrez gainera, negozioen munduan arrakasta izateko behar adinako gaitasunak dituzten edo ez pentsatu.

«Negozio plana» Negozio plan baten sorrera da heziketa programaren helburu garrantzitsuenetako bat. Kontua ez da soilik jakitea enpresa bat nola finantzatu (oso garrantzitsua izan arren), aldiz halaber ekintzaile batek nola pentsatu behar duen jakitea eta bere negozio ideiarekin arrakasta izateko aukera

Page 17: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 16

gehiago izaten lagunduko dioten gai zehatzak jorratzen jakitea. Partaide/mentorizatuek “negozio plan bat nola sortu eta zeintzuk dira finantzaketa neurriak” materiala jorratu behar dute.

«Canvas ehuna» Canvas ehuna oso erabilgarria da negozio plan bat idazteko eta negozio ideia bat jorratzeko. Partaide/mentorizatuek ehuna eguneratuta mantendu ahal izango dute ikastaroan zehar. Gomendatzen da partaide/mentorizatuek euren ideia garatzeko "Canvas Ehuna" kontsultatzea. E-learning 2 modalitatean, partaideek informazio gehiago aurkituko dute Canvas Ehunaren eta bere negozio ideiaren inguruan.

On line plataformaren liburutegira kasuen azterketak eta partaide/mentorizatuen irakurketarako beste material batzuek igo dira.

Page 18: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 17

2. TAILERRA: SAREKO LANAREN ETA MARKETINAREN OINARRIZKO PRINTZIPIOAK ULERTZEN 3. Astea 2. Tailerraren helburua da negoziotako arazoak konpontzeko ikuspegiak identifikatzea, marketin ideiak ezartzea eta partaide/mentorizatuek euren negozio ideiarekin lotutako faktoreak definitu ditzaten laguntzea.

Page 19: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 18

2. Tailerraren helburuak:

Enpresako arazoak konpontzeko aukera ezberdinak baloratzea

«Salmenten argumentua» kontzeptua aurkeztea

Enpresa baten arrakastarako marketinaren inpaktuaren ideia orokor bat jasotzea

«Salmenten argumentua» kontzeptua aurkeztea

Zure enpresan inpaktu positiboa eragiteko kontaktu sare bat aprobetxatzea ahalbidetuko dizuten

trebetasunak ikastea

2. Tailerreko Sekzioak Irakasle/mentore eta partaide/mentorizatuen artean ospatzeko hirugarren topaketa da eta 2. bileratik (1. Tailerra) jadanik bi (2) aste iragan direnean inplementatzen da. Bilera honen iraupena guztira 4 ordukoa da. 2. Tailerra heziketa programaren hirugarren astean garatuko da. On line plataforman “Mentorearen materiala” izendatutako artxibo bat dago. Saioen inplementaziorako gida bat da eta ez dago eskuragarri mentorizatuentzat. Bileran zehar, irakasle/mentoreek ondorengo sekzioak garatuko dituzte zeinetan artxiboak heziketa programaren on line plataformara igoko diren, bileraren ondoren partaide/mentorizatuentzat eskuragarri jartzea zainduz, haiek euren kabuz aztertu ditzaten.

«Irakaslearen Power Point aurkezpena» 2. Tailerrean zehar eta garatutako moduluetan jarraituko den heziketa prozesuaren laburpena

ematera dator.

«Arazoen ebazpena» Partaide/mentorzatuek "Pentsatzeko Sei Txapelak” teknika ikasiko dute, arazoak ebazteko eta/edo erabakiak hartzeko lagungarria izango dena Eztabaida abian jarri aurretik, partaide/mentorizatuek bideoa ikusiko dute "Zer dira Pentsatzeko Sei Txapelak?"eta jarraiian dokumentua irakurriko dute teknika hau aztertzeko eta euren negozio ideietan nola aplikatu pentsatzeko.

«Jarduera pitch igogailua» Partaide/mentorizatuek on line plataformara igotako kasu baten azterketa erabiliko dute eta taldeka jardungo dira lanean salmenten prozesua ulertzeko. Irakasle/mentoreek partaide/mentorizatuei eskatuko die produktu edo zerbitzu baten salmentaren aurkezpena egiteko (taldean eginiko aurkezpena).

«Marketina eta sareak» Sareko lana, marketina eta markaren inguruko aurkezpen bat eta eztabaida bat garatuko dira. Irakasle/mentoreek partaide/mentorizatuei eskatu behar die euren bisita txartela sortzeko, kontaktuak ezartzeko, euren negozioak gestionatzeko eta euren produktu edo zerbitzu marka sortzeko moduak pentsatzeko.

Irakasle/mentoreek jakinarazi behar die partaide/mentorizatuei Proba Saioko materiala lineako on line plataformara igoko dela eta eskuratu ahal izango dituztela topaketa amaitu ostean, orduan aztertu ahal izateko.

Page 20: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 19

Jarraian, irakasle/mentoreek jakinaraziko die partaide/mentorizatuei 2. Tailerra amaitu ostean, 2 E-learning programako materiala jadanik eskuragarri izango dutela aztertu ahal izateko. Partaide/mentorizatuek etxetik landu ahal izango dute eta euren irakasle/mentoreekin komunikatu ahal izango dira, edozein kontsulta egiteko. Irakasle/mentoreek gomendioa egin beharko lieke partaide/mentorizatuei material guztia aztertu eta hurrengo tailerrerako (3. Tailerra) oharrak hartzeko. Halaber jakinarazi behar zaie asteko 4 eta 5 ordu arteko epea beharko dutela 2 E-learning programarako; erabilgarri duten denboraren arabera, enpresa baten funtzionamenduaren inguruko materialak irakurri ostean, euren negozio plan propioa idatzi ahal izango dute. Materialak bi edo hiru egunetan zehar irakurtzea komeni da, aztertu eta gogoeta egin ahal izateko. Gainera, irakasle/mentoreek gogorarazi beharko die partaide/mentorizatuei foroaren eta blog pertsonalaren garrantzia eta horiek erabiltzera animatu, irakasle/mentoreekin eta gainerako partaide/mentorizatuekin komunikatzeko.

Page 21: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 20

E-LEARNING 2 3. eta 4. Asteak E-learning 2 modalitatearen helburuak dira negozioaren inguruko ezagutza gehiago eskuratzea, negozio propioa garatzeko lana nola egin jakitea eta ezagutza hau merkataritza arloko erabakiak modu autonomoan hartzen ikasteko erabiltzea. Bi asteak amaitzean, mentorizatua bere negozio planaren zirriborro bat prestatzeko gai izango da, negozio propioaren izaeraren inguruko erreferentzia garbia eginez: Zein da negozio ideiaren produktua edo zerbitzua, nola aurkeztuko da, arriskuen azterketa, merkataritza ustiapenaren aukera, non aurkeztuko da, kostuak, publizitatea, prezioa, etab.

Page 22: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 21

E-learning 2-ko Sekzioak Partaide/mentorizatuek E-learning 2 modalitatea eskuratu ahal izango dute 2. Tailerra amaitu ondoren. Iraupena guztira 8 ordukoa izango da. E-learning 2 modalitatea heziketa programaren hirugarren eta laugarren astean garatuko da. E-learning 2 mailako materialaren azterketa partaide/mentorizatuek euren kabuz egingo dute, on line plataformaren bidez, zeinetan heziketa materialak jadanik igota egongo diren. Partaide/mentorizatueak euren irakasle/mentoreekin mintzatuko dira foroaren edo blog pertsonalaren bidez. Lineako on line plataforman halaber ilustrazio bideo bat eskaintzen da partaide/mentorizatuei 2 E-learning programaren helburuak aurkezteko. E-learning 2 mailan zehar, ondorengo sekzioak garatuko dira:

«Negozio bat ezartzeko lege baldintzak» Jarduera hau partaide/mentorizatuen ezagutza hobetzeko diseinatuta dago, enpresa baten lege betekizunen inguruan. Informazio ugari dago eskuragarri lege eskakizunen inguruan eta partaide/mentorizatuek ezagutu egin behar dituzte. Partaide/mentorizatuei gomendatzen zaie, irudi garbia lortuko badute, materiala irakurtzeko eta ondorengo etapa batean modulua berriro bisitatzeko, ikaskuntzaren helburuak zein neurritan ulertu dituzten egiaztatzeko asmoz. Partaide/mentorizatuek euren irakasle/mentoreekin eztabaidatu behar dituzte sortzen zaien edozein zalantza. Partaide/mentorizatuek ondorengo hiru ( 3) artxiboak aztertuko dituzte:

"Egiaztatzea egundaino lege eskakizunen inguruan izaten den ezagutza". Artxibo honek, partaide/mentorizatuei ahalbidetuko die enpresa bateko oinarrizko lege betebeharren inguruko derrigorrezko ezagutza kontrolatzea.

«Lege eskakizunen konplimendua» «Lege betekizunen inguruko ezagutzak egiaztatzea» Galdeketa honen bidez,

partaide/mentorizatuek enpresa bateko oinarrizko lege betekizunen terminoetan on line plataformara igotako funtsezko materiala aztertzean eskuratutako ezagutzak egiaztatu ahal izango dituzte.

«Arriskuen azterketa»

Negozio baten hasierarekin eta gestioarekin lotutako arriskuak daude. Partaide/mentorizatuek arrisku hauek aztertuko dituzte, euren negozio ideiarekin lotuta daudenak identifikatzeko.

«Negozio-planera itzultzea» Partaide/mentorizatuek "Negozio plana eztabaidatzen" dokumentua irakurriko dute euren negozio plana idazten nola jarraitu erabakitzeko; euren irakasle/mentoreekin elkarlanean garatutako eztabaida batean datza.

«Berrikuntza» Partaide/mentorizatuek "Berrikuntzarako hastapenak" artxiboa irakurriko dute, euren negozio planean kontuan hartzeko informazio erabilgarria dakarrena, PESTLE-ren azterketa barne. Bere negozioan eragina izaten duten arazo ezberdinak aztertuko dituzte. Artxiboan ariketa oso erabilgarria hartzen da barne, partaide/mentorizatuen eta irakasle/mentorearen arteko eztabaida osatzera datorrena.

Page 23: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 22

«Marketina» Partaide/mentorizatuek igotako merkataritza arloko materiala aztertuko dute eta iradokizunak idatziko dituzte euren negoziorako, produktua, prezioa, sustapena eta kokapena kontuan hartuta. Material hau irakasle/mentoreari bidaliko zaio, jarraian eztabaidarako bidea emanez.

«Kostuak eta Prezioen finkapena»

Partaide/mentorizatuek "Prezioak finkatzen" dokumentua irakurriko dute, jarraian jarduera horren garapenari ekiteko. Segidan, irakasle/mentore baten laguntzarekin, bere produktuari edo zerbitzuari prezioa ezartzeko beharrezko alderdiak aztertuko ditu.

«Prezio Minimoa eta PMV Aldagaia - Sarrera» Partaide/mentorizatuek "PMV - Sarrera" dokumentua irakurri beharko dute, zeinetan produktuaren bideragarritasuna azalduko den. Alderdi hau negozio-plana osatzeko oso ondo aztertu beharko da.

« PMV – Nola sortu» Link erabilgarri bat eta "PMV – Nola sortu” izendatutako xehetasunak dakartzan dokumentua erantsi dira.

On line plataformaren liburutegian partaide/mentorizatuek irakurri ahal izango dituzten kasuen eta bestelako materialen azterketak aurkitu ahal dira

Page 24: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 23

3. TAILERRA: KO-SORMENA / MARKETINA 5. Astea 3. Tailerraren helburua da partaide/mentorizatuek salmenta eta marketin teknikak ulertzea eta euren negozio ideietan aplikatzen jakitea.

Page 25: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 24

3. Tailerreko helburuen arabera, partaide/mentorizatuak euren negozio planetan ulertu eta aplikatu beharko dituzte ondorengo gaiak:

Eskaintza definitzea. Produktu edo zerbitzu baten inguruan zer, nora, zergatik, nori eta nola iden-

tifikatzen jakitea.

Merkatu azterketa. 7P-ren esparruan lehen eta bigarren mailako azterketak egitea.

Erreferentzia Esparrua

Ezaugarriak eta onurak. Azaldu berezitasunak eta horiek nola aplikatzen zaizkion produktu edo

zerbitzu bati.

Marka/merkatuteknia baten eraikuntza prozesua eta produktu edo zerbitzu bateko marken ga-

rrantzia.

Enpresa leihatila bakarraren kontzeptua.

3 Tailerreko Sekzioak

3. Tailerra, irakasle/mentore eta ikasle/mentorizatuen artean garatzen den laugarren topaketa da eta 3. Bileratik (2. Tailerra) bi (2) aste iragan direnean inplementatzen da. Bilera honen iraupena guztira 4 ordukoa izango da. 3. Tailerra heziketa programaren bosgarren astean garatuko da. On line plataforman “Mentorearen materiala” izendatutako artxibo bat dago. Saioen inplementaziorako gida bat da eta ez dago eskuragarri mentorizatuentzat Bileran zehar, irakasle/mentoreek ondorengo sekzioak garatuko dituzte, eta dagozkion artxiboak jadanik heziketa programaren on line plataformara igota egon beharko dira, bileraren ondoren partaide/mentorizatuentzat erabilgarri egotea zainduz, banaka aztertu ditzaten.

«Irakaslearen Power Point-a» 3. Tailerrean jarraitzeko eta garatutako sekzioen prestakuntza prozesua garatzeko laburpen bat da

«Zer da Ko-Sormena?» On line plataformak ko-sormenaren inguruko esanahiaz eta garrantziaz mintzatuko den bideo bat hartzen du barne. Partaide/mentorizatuak animatu egin behar dira bideoa ikustera eta irakasle/mentorearekin bere edukia aztertzera, kontzeptua behar bezala ulertzeko eta negozioaren sorreran izan dezakeen erabilera aztertu ahal izateko.

«Gehiago marketinaren inguruan» Igotako artxiboek informazio erabilgarria ekartzen dute, partaide/mentorizatuentzat merkatu ikerketa, merkatu segmentazioa, konparazioaren abantaila eta marketin ekintzak ulertzeko lagungarria gertatuko zaiena.

Irakasle/mentoreek jakinarazi behar die partaide/mentorizatuei Proba Saioko materiala lineako on line plataformara igoko dela eta eskuratu ahal izango dituztela topaketa amaitu ostean, orduan aztertu ahal izateko. Jarraian, irakasle/mentoreek jakinaraziko die partaide/mentorizatuei 3. Tailerra amaitu ostean, 3 E-learning programako materiala jadanik eskuragarri izango dutela aztertu ahal izateko. Partaide/mentorizatuek etxetik landu ahal izango dute eta euren irakasle/mentoreekin komunikatu ahal izango dira, edozein kontsulta egiteko.

Page 26: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 25

Irakasle/mentoreek gomendioa egin beharko lieke partaide/mentorizatuei material guztia aztertu eta hurrengo bilerarako oharrak hartzeko, zeinetan partaide/mentorizatuek euren negozio ideiak (Amaiera Tailerra) aurkeztu beharko dituzten Halaber jakinarazi behar zaie asteko 4 eta 5 ordu arteko epea beharko dutela 3 E-learning programako materialak aztertzeko, erabilgarri izaten duten denboraren arabera, horrela materialak irakurri eta negozio planaren erredakzioa amaitu ahal izanik. Bestalde, 3. Tailerrean zehar, irakasle/mentoreek eztabaidatu egingo dute euren partaide/mentorizatuekin Amaiera Tailerrerako euren negozio ideien aurkezpenerako formatua. Aurkezpenaren iraupena 5 minutukoa izango da. Gainera, irakasle/mentoreek gogorarazi beharko die partaide/mentorizatuei foroaren eta blog pertsonalaren garrantzia eta horiek erabiltzera animatu, irakasle/mentoreekin eta gainerako partaide/mentorizatuekin komunikatzeko.

Page 27: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 26

E-LEARNING 3 5., 6. eta 7. asteak E-learning 3 programaren helburu nagusia da partaideek/mentorizatuek negozioaren inguruan duten ezagutza hedatzea, nola funtzionatzen duen, ikasitakoa praktikan jartzea eta euren negozio ideia propioetan aplikatzea. Hiru aste hauetako azterketaren emaitzak lagungarriak izan beharko lirateke Amaiera Tailerrean aurkeztuko den negozio-planean.

Page 28: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 27

E-learning 3-ko Sekzioak Partaide/mentorizatuek E-learning 3 programa eskuratu ahal izango dute, 3. Tailerra osatu ondoren. Iraupena guztira 8 ordukoa da. E-learning 3 programa, heziketa programaren 5.. 6. eta 7. astetan garatuko da. E-learning 3 tailerraren materiala partaide/mentoreek banaka aztertuko dute, on line plataformaren bidez, zeinetara heziketa material guztia igoko zen. Partaide/mentorizatuak euren irakasle/mentoreekin komunikatuko dira foroaren edo blog pertsonalaren bidez. Partaide/mentorizatuek asteko 4 eta 5 ordu artean beharko dituzte E-learning 3 tailerra garatzeko, euren negozio planaren erredakzioa osatzeko erabilgarri izango duten denbora kontuan hartuta. Partaide/mentorizatuei gomendatzen zaie bi edo hiru egunetan zehar materiala irakurtzeko, aztertu eta gogoeta egin ahal izateko. Lineako plataforman halaber bideo bat eransten da, aurkezpena egiteko, partaide/mentoreentzat E-learning 3 programaren helburuak ezagutzera emanez. E-learning 3 tailerrean zehar ondorengo sekzioak garatuko dira:

«Finantza Planifikazioa» Partaide/mentorizatuek finantza planifikaziorako heziketa materiala aztertuko dute. Sekzioaren helburua da euren negozio propioaren finantza plan bat idazten laguntzea. Sekzio honetan ikasle/mentorizatuek halaber euren irakasle/mentoreen laguntzarekin eta babesarekin aztertuko duten jarduera bat hartzen da barne.

«Zure merkatua ezagutzea» Merkatu ikerketa egiteko materiala eta hau nola garatu jakiteko azalpena on line plataformara igoko da.

«Sareak» "Networking Trebetasunak" izendatutako dokumentu bat hartzen du barne; honen helburua da partaide/mentorizatuei euren negozio ideia sustatzeko sare propioa nola sortu eta garatu pentsatzeko laguntza ematea.

«Prozeduraren amaiera» Irakasle/mentoreek euren partaide/mentorizatuak animatu behar dituzte euren behin-betiko

negozio plana 6. astearen amaieran igortzera, aztertu eta edozein aldaketa osagarriren inguruko iradokizunak egin ahal izateko. 7. astearen amaieran, partaide/mentorizatuek euren irakasle/mentoreari Amaiera Tailerrerako aurkezpenaren zirriborroa igorri beharko diote.

Amaiera Tailerrean zehar, partaide/mentorizatu bakoitzak bere negozio plana aurkeztuko du gainerako partaide/mentorizatuen eta irakasle/mentoreen aurrean. Irakasle/mentoreen zeregina izango da dagozkien partaide/mentorizatuei euren aurkezpena prestatzen laguntzea eta prozesuan zehar babestea.

On line plataformaren liburutegian partaideek/mentorizatuek irakurri ahal izango dituzten kasuen azterketak eta bestelako materialak aurkitu ahal izango dira.

Page 29: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 28

AMAIERA TAILERRA: MENTORIZATUEN ENPRESA IDEIEN AURKEZPENA 8. Astea Amaiera Tailerraren helburua da partaide/mentorizatu bakoitzak bere negozio plana gainerako partaide/mentorizatuen eta irakasle/mentoreen aurrean aurkeztea. Aurkezpenen ondoren, partaide guztien arteko mahai-inguruari bidea emango zaio.

Amaiera tailerraren helburuak: Partaide/mentorizatuei euren negozio ideiaren bost minutuko aurkezpena prestatzen laguntzea. Partaide/mentorizatuei euren negozio ideien inguruan iruzkin eraikitzaileak jasotzeko aukera

ematea

Amaiera Tailerreko Sekzioak

Amaiera Tailerra 5. eta azken bilera izaten da irakasle/mentorizatu eta partaide/mentorizatuen artean eta 4. bileratik (3. Tailerra) ondorengo hiru (3) astetan inplementatzen da. Bilera honen iraupena guztira 4 ordukoa izango da. Amaiera Tailerra prestakuntza programaren 8. eta azken astean garatuko da. Bileran zehar partaideek euren instruktore/mentorearen laguntzarekin eta orientabidearekin garatu dituzten negozio planak aurkeztuko dira. Aurkezpenak partaide/mentorizatuen hautaketaren arabera garatuko dira, esaterako:

PowerPoint Diskurtsoak Bideoa Eredua "Jokoak" Kasuen azterketak, etab.

Page 30: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 29

Aurkezpenen helburuak dira:

Partaide/mentorizatuen negozio ideiak eta bere inplementazioaren etapak ulertzea Negozio ideien erabilgarritasunaz konbentzituta egotea Esperientzia lortzea, negozio ideiak entzuleen aurrean aurkeztean Partaide/mentorizatuen artean balizko sinergiak eta balizko kolaborazioak identifikatzea Partaide/mentorizatuak euren negozio ideiak aurkezteko prestatuta dauden jakitea Indar-guneak eta ahul-guneak identifikatzea, aurkezpen bat eta negozio ideia bat antolatzeko

moduaren inguruan.

Aurkezpen bakoitzaren iraupena guztira 5 minutukoa izango da. Jarraian, aurkezpena garatu duen partaide/mentorizatuaren eta gainerako partaide/mentorizatuen eta irakasle/mentoreen artean eztabaida bati hasiera emango zaio edozein galdera/iruzkin/iradokizun dela medio, partaide/mentorizatu bakoitzak bere negozio eta/edo aurkezpen ideia hobetu dezan. Aurkezpenaren ebaluaketa Aurkezpen guztiak amaitzean, aurkezpen bakoitza ebaluatu egingo dute bai partaide/mentorizatuek eta bai irakasle/mentoreek. Helburua da partaide/mentorizatuek euren ahul-guneak identifikatzea, euren negozio ideiak komunikatzeko moduari dagokionez. Ebaluaketa formularioa, bai partaide/mentorizatuentzat eta bai irakasle/mentoreentzat, on line plataforma dago. Ikastaroaren ebaluaketa Heziketa programa ebaluatzeko modua, partaide/mentorizatuentzat, on line plataforman dago.

Page 31: IO6 Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat · 2018-03-05 · Prestakuntza-Jarduera Sekzioa Mota Asteko Inplementazioa Dagokion ordu kopurua Proba-saioa Bilera 0 2,5 1.

Ikastaroaren gida orokorra Irakasle/mentoreentzat

INTGEN 30

E-LEARNING 4 8. Astea E-learning 4 tailerraren helburua da irakasle/mentoreek partaide/mentorizatuekin euren esperientzia eztabaidatzea, aldez aurreko aurkezpenetan eta iradokizunetan oinarrituz, beharrezko zuzenketak egin ahal izateko asmoz.

Zortzigarren astea amaitzean, 8 asteko prestakuntza ikastaroa osatutzat emango da.