INGURUMENA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Ingurumena.pdf · animalia bizi dira:...

12
Biodiesela ingurumena errespetatzen duen erregaia da. Hau lortzen da ekilorea, soja, koltza eta oliba olio birjinak birziklatuz. Jatetxeetan eta etxeetan erabiltzen diren olio zaharrak jaso ondoren, birziklatu egiten dira erregai hau egiteko. Biodieselak gasolioaren prezio bera du eta askoz hobea da in- gurumena garbirik mantentzeko. Motorra hobeto eta garbiago mantentzen du eta haren errendimendua eta kontsumoa berdi- nak dira. Bestalde, osasunarentzat ere komenigarriagoa da, partikula kaltegarri gutxiago sortzen baitu. Honez gain, ozono geruza gutxiago erasotzen du, eta euri azidoa ekiditen du. Ke eta usain desatsegin gutxiago du. Bistan da biodieselaren abantailak asko direla. Honela eta, erabili nahi izanez gero, Zu- marragako edo Lazkaoko gasolindegietan dugu eskuragarri. Irati Arrospide Lazkaoko gasolindegia Urtero Gabon pinuak biltzen dituzte Goierrin, gero hauekin konposta egiteko. Konposta substantzia organikoez osatu- tako ongarri edo abonoa da. Izan ere, jende askok Gabon pinua erosten du Eguberritan eta, hauek pasa eta gero, ez daki zer egin pinuarekin. Horrexegatik, Goierriko Sasieta Mankomunitatekoek Gabon pinuak birziklatzea proposatu dute. Honetarako, herri bakoitzeko egutegiari jarrai- tuz, pinuak ere traste zaharrak jasotzen diren egun berean bil- tzen dituzte, Gabonak pasa eta gero. Parte har dezagun birziklapenean, ingurunea garbirik mantentzea guztion ardura da eta! Kepa eta Xabi konposta Kaixo, lagunok! Inork ez du zalantzan jartzen gaur egun ingurumena zain- tzeko beharra. Gu ere horretan gaude. Horregatik, albiste, in- kesta, elkarrizketa eta hainbat artikulu prestatu ditugu gaia- rekin lotuta. Asko saiatu gara egunkaria aurrera ateratzen eta zuen gustukoa izatea espero dugu. Agur eta zaindu ingurumena, zurea ere baita!!! 1. Azala: Albisteak. 2. Albisteak 3. Elkarrizketa: Agenda 21eko langile batekin hizketan 4. Elkarrizketa: Agenda 21eko langile batekin hizketan 5. Inkesta: Birziklatzea 6. Inkesta: Bide-gorriak 7. Inkesta: Oria ibaia 8. Inkesta: Balea Tamesis ibaian 9. Entretenigarriak: Igarkizunak 10.Gure aisialdian; Txirrinduan ibiltzea 11. Gure iritziz: Zaindu ibaia, mesedez! 12. Atzeko azala eta fitxa teknikoa 1.

Transcript of INGURUMENA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Ingurumena.pdf · animalia bizi dira:...

Page 1: INGURUMENA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Ingurumena.pdf · animalia bizi dira: arrainak, ahateak, antzarrak , ... 1. Nola ikusten duzu Oria ibaia? 2. Zaborrik botatzen

Biodiesela ingurumena errespetatzen duen erregaia da. Hau lortzen da ekilorea, soja, koltza eta oliba olio birjinak birziklatuz.

Jatetxeetan eta etxeetan erabiltzen diren olio zaharrak jaso ondoren, birziklatu egiten dira erregai hau egiteko. Biodieselak gasolioaren prezio bera du eta askoz hobea da in-gurumena garbirik mantentzeko. Motorra hobeto eta garbiago mantentzen du eta haren errendimendua eta kontsumoa berdi-nak dira. Bestalde, osasunarentzat ere komenigarriagoa da, partikula

kaltegarri gutxiago sortzen baitu. Honez gain, ozono geruza gutxiago erasotzen du, eta euri azidoa ekiditen du. Ke eta usain desatsegin gutxiago du. Bistan da biodieselaren abantailak asko direla. Honela eta, erabili nahi izanez gero, Zu-marragako edo Lazkaoko gasolindegietan dugu eskuragarri.

Irati Arrospide

Lazkaoko gasolindegia

Urtero Gabon pinuak biltzen dituzte Goierrin, gero hauekin konposta egiteko. Konposta substantzia organikoez osatu-tako ongarri edo abonoa da.

Izan ere, jende askok Gabon pinua erosten du Eguberritan eta, hauek pasa eta gero, ez daki zer egin pinuarekin. Horrexegatik, Goierriko Sasieta Mankomunitatekoek Gabon pinuak birziklatzea proposatu dute. Honetarako, herri bakoitzeko egutegiari jarrai-tuz, pinuak ere traste zaharrak jasotzen diren egun berean bil-tzen dituzte, Gabonak pasa eta gero. Parte har dezagun birziklapenean, ingurunea garbirik mantentzea guztion ardura da eta!

Kepa eta Xabi

konposta

Kaixo, lagunok!

Inork ez du zalantzan jartzen gaur egun ingurumena zain-tzeko beharra. Gu ere horretan gaude. Horregatik, albiste, in-kesta, elkarrizketa eta hainbat artikulu prestatu ditugu gaia-rekin lotuta. Asko saiatu gara egunkaria aurrera ateratzen eta zuen gustukoa izatea espero dugu. Agur eta zaindu ingurumena, zurea ere baita!!!

1. Azala: Albisteak. 2. Albisteak 3. Elkarrizketa: Agenda 21eko langile batekin hizketan 4. Elkarrizketa: Agenda 21eko langile batekin hizketan 5. Inkesta: Birziklatzea 6. Inkesta: Bide-gorriak 7. Inkesta: Oria ibaia 8. Inkesta: Balea Tamesis ibaian 9. Entretenigarriak: Igarkizunak 10.Gure aisialdian; Txirrinduan ibiltzea 11. Gure iritziz: Zaindu ibaia, mesedez! 12. Atzeko azala eta fitxa teknikoa

1.

Page 2: INGURUMENA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Ingurumena.pdf · animalia bizi dira: arrainak, ahateak, antzarrak , ... 1. Nola ikusten duzu Oria ibaia? 2. Zaborrik botatzen

Iberdrolak 25 etxe ekologiko egingo ditu Granadan. Hauek aurrerakuntza berriak izango dituzte: eguzki- plaka termikoak, zoru erradiatzaile bidezko berokun-tza eta eguzkiaren indarra zuzenean jasotzeko beha-tokia; horrez gain, ur grisak birziklatzeko araztegia izango dute, eta ureztatzeko erabiliko dituzte. Etxebizitzak 2008ko hasieran emango dizkiete eros-leei.

Mikel Cobos

Eguzki-plakak dituen etxe ekologikoa

Joan den otsailean lehen itsas-parke eolikoa egin zuten Bilboko Portuan. Honen

inaugurazioan Juan Jose Ibarretxe lehendakaria izan zen. Parke hau Espainian lehendabiziko itsas-parkea da, lehenengo-etarikoa munduan eta 40.000 lagunentzako elektrizitatea sor-tuko du. Parkeak 1.580 metro karratuko azalera dauka. Punta-puntako 5 aerosorgailu ditu. Urtean 12.500 etxebizitza hornitzeko elektrizitate garbi eta berriztagarria ekoiztuko du. Energia eolikoa edo haize-energia da elektrizitatea sortzeko

haizearen indarra erabiltzen duena. Jon Imanol eta Xabier

Parke eoliko bat

Kutsatzen ez duten lantegiak eraikiko dituzte urte-bete edo urte eta erdiren buruan Bizkaian. Industrialde berriak hamar hektarea izango ditu eta sei hilabete beharko dituzte egiteko. Larrabetzu herrian kokatuko da aipaturiko industrial-dea eta honekin, alkatearen esanetan, lanpostu berriak sortuko dira.

Obrak hemendik urtebetera hasiko dira. Mikel Garaialde eta Josu Aguado

2.

Page 3: INGURUMENA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Ingurumena.pdf · animalia bizi dira: arrainak, ahateak, antzarrak , ... 1. Nola ikusten duzu Oria ibaia? 2. Zaborrik botatzen

Inma Hernándezek Zumarragako Agenda 21ean egiten du lan. Askok eta askok izan dugu Agenda 21en berri, baina batzuek ez dakite zer den Agenda 21. Horrexegatik erabaki dugu honen inguruan lan egitea eta hemen duzue, hain zu-zen, Agenda 21eko Inma Hernándezi egin diogun galdeketa.

ZER DA AGENDA 21? 21. mendean Garapen Iraunkorra lortzeko Nazio Batuen Erakundearen ekintza plan bat da. Garapen Iraunkorra hauxe da: herritar guztiei bizi-kalitate hobea ziurtatzea, orain eta etorki-zunean. Horretarako hiru arlo hauek hartu behar dira kontutan: - Ingurunearen iraupen eta errespetua (Ingurumen- Ardatza) - Ekitate edo justizia sozialaren beharra (Gizarte-Ardatza) - Oreka ekonomikoa (Ekonomia-Ardatza) Guzti hau kontutan harturik. herri bakoitzak bere Agenda 21eko ekintza plana egiten du. USTE AL DUZU INGURUMENA ONDO ZAINTZEN DUGULA? ZERGATIK? Nire ustez, ez dugu behar den bezala zaintzen. Gure beharrak asetzeko planetan dauden baliabide naturalak erabili behar ditugu: ura, lurra, zuhaitzak, petrolioa... baina ez dugu kon-tutan hartzen baliabide hauek mugatuak direla. Naturaren gehiegizko erabilera egiten dugu-lako, zenbait animalia eta landareak desagertzeko arriskuan daude. kutsadura gero eta handiagoa da gure herrietan, klima aldatzen ari da, gero eta hondakin gehiago sortzen di-tugu, ... OSO GARRANTZITSUA DA BIRZIKLATZEA. ZERGATIK? Ez dakigu zer egin egunero sortzen dugun zaborrarekin. Lehenengo zabor gutxiago sortzeko ahaleginak egin behar ditugu. Horretarako gauza asko egin daitezke: behar ez ditugun gauzak ez erostea. erabil eta botatzeko gauzak (mukizapiak, aho-zapiak...) ahal den gutxien erabiltzea. tresnak konpontzea... Dena den zerbait bota behar dugunean birziklatzeko edukinontzietan bota-tzea da zuzenena. Horrela baliabide natural gutxiago erabiliko ditugu, inguru-mena gehiago errespetatuz. ASKO EDO GUTXI BIRZIKLATZEN AL DUGU? Gero eta gehiago birziklatzen dugu. Gure inguruan zabor bil-ketaren 25a birziklatzera eramaten da. Dena den, gu baino aurreratuago dauden lurraldeetan horren bikoitza birziklatzen dute.

3.

Page 4: INGURUMENA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Ingurumena.pdf · animalia bizi dira: arrainak, ahateak, antzarrak , ... 1. Nola ikusten duzu Oria ibaia? 2. Zaborrik botatzen

ZER EGIN BEHAR DUGU INGURU-MENA ZAINTZEKO? Gauza asko egin ditzakegu. Adibidez: mendira edo hondartzara joaten garenean zaborrik ez botatzea. behar ez diren argiak itzaltzea, ura al-perrik ez gastatzea, birziklatzea, askotan toki batera kotxez joan ordez oinez joatea. bilgarri gutxien dituz-ten produktuak erostea, pilarik gabeko jostailuak erostea, .. ZER IKASI ZENUEN LAN HAU EGITEKO? Lan hau egiteko, lizentziaturaz gain, master bat egin

dut: “Garapen Iraunkorra. Tokiko Agenda 21eko Kudeatzailea”. Agenda 21ean gai asko sar-tzen dira eta oso desberdinak: ingurumena, gizarte garapena eta ekonomia. Denetik pixka bat ikasi behar da. GURE INGURUKO IBAIAK KUTSATUTA AL DAUDE? ZERGATIK? Urteetan etxeetako eta industrietako ur zikinak ibaietara bota ditugu. Horrek esan nahi du komuneko ura, platerak garbitzekoa, kotxeak garbitzeko erabiltzen dugun ura, ... ibaietara bota ditugula. Gipuzkoan gero eta ur-araztegi gehiago jartzen ari dira, ibaira bota aurretik, ura garbi-tzeko. Hau dela eta, aurreko urteekin konparatuta, gure ibaiak askoz garbiago daude. AIREA KUTSATUTA AL DAGO? ZERGATIK? Airea gero eta kutsatuago dago. Jende askok uste du in-dustriak direla gehien kutsatzen dutenak, baian berez garraioak (kotxe eta kamioiak) eta ka-lefazioak dira.

KALEAN HOTS ASKO BALDIN BADAGO, KALTEGARRIA AL DA GURE OSASUNE-RAKO? Hotsa kutsadura mota bat da. Hots handia da-goenean ezin dugu ondo lo egin, urduri jartzen gara, ezin dugu bizitza normala egin, denbora-rekin entzumena galdu dezakegu, ...Euskadin biztanleriaren %18k errepide-sarearen ondori-ozko hots-maila altuak jasaten ditu. %2k tren-

bide-sarearen ondoriozkoak, eta %1ek baino gutxiagok industriek sortutakoak. Egoera honi aurre egiteko asmoz, herri asko hots-mapa bat egiten ari dira.

Oso interesgarria izan da zurekin hitz egitea. Mila esker gure galderak erantzuteagatik. Agur eta ondo izan!

Egileak: Jon Hernández eta Iñaki Lario

4.

Page 5: INGURUMENA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Ingurumena.pdf · animalia bizi dira: arrainak, ahateak, antzarrak , ... 1. Nola ikusten duzu Oria ibaia? 2. Zaborrik botatzen

Berziklatzea oso garrantzitsua da gure ingurumena zaintzeko. Gure eskolan eta herrian hainbat edukinontzi ditugu gauza ezberdinak birziklatzeko.

1. Zuk birziklatzen al duzu? Zergatik? 2. Zer birziklatzen duzu? 3. Zergatik uste duzu birziklatu beharrik dagoela? 4. Zer esango zenioke birziklatzen ez duenari?

Idoia Garmendia

1. Bai,ondo iruditzen zaida-lako

2. Dena. 3. Kutsadura handia dagoe-

lako. 4. Birziklatzeko.

Josune González

1. Bai, nahiko , natura zaindu behar delako.

2. Papera eta poteak. 3. Ingurumena ahalik eta

garbien mantentzeko. 4. Birziklatzen saiatzeko.

Gurutz Gorostizu

1. Bai , birziklatu egin behar delako.

2. Denetik. 3. Ingurumena zaindu behar

dugulako. 4. Birziklatzen hasteko.

Olatz Arbiza

1. Bai, ingurumena zaintzeko. 2. Denetik. 3. Natura ondo joateko. 4. Birziklatzeko.

Leire Begiristain

1. Bai, natura zaintzeko. 2. Denetik. 3. Ingurumena zaintzeko. 4. Birziklatzeko, natura de-

nona delako.

Nora Amatriain

1. Bai, bestela kutsadura sortzen da.

2. Paperak eta boteak. 3. Ingurunea garbiago man-

tentzeko. 4. Hobeto delako.

Maider Unanue 1. Bai, natura zaintzeko. 2. Denetik. 3. Kutsadura gutxiago sor-

tzeko. 4. Asko kutsatzen duela.

Sara Armendariz 1. Bai, berrerabiltzeko. 2. Paperak eta plastikoak 3. Berreralbiltzeko. 4. Berziklatzeko.

5.

Page 6: INGURUMENA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Ingurumena.pdf · animalia bizi dira: arrainak, ahateak, antzarrak , ... 1. Nola ikusten duzu Oria ibaia? 2. Zaborrik botatzen

Bide gorriak bizikletan ibiltzeko bideak dira. Hauek bi karril dituzte: bata joateko eta bestea etortzeko.

1. Bizikletan ibiltzea gustatzen al zaizu? 2. Herrian ibiltzen al zara bizikletarekin? 3. Zer deritzozu Ordizian bide gorriak jartzeari? 4. Zergatik? 5. Bide gorriak baleude, txirrinduz etorriko al zinateke eskolara?

MARKEL INSAUSTI 1. Bai. 2. Bai. 3. Oso ondo. 4. Bizikletan arriskurik gabe ibil-

tzeko. 5. Bai.

IDOIA GARMENDIA 1. Bai. 2. Bai. 3. Oso ondo. 4. Txirrinduan eroso eta eragoz-

penik gabe ibiltzeko. 5. Ez.

SARA ARRUABARRENA 1. Bai. 2. Bai. 3. Bikain. 4. Arrisku eta oztoporik gabe ibil-

tzeko. 5. Ez.

MIKEL COBOS 1. Asko. 2. Asko. 3. Oso ondo. 4. Horrela leku gehiago dagoelako

bizikletan ibiltzeko. 5. Bai.

AITOR BOLINAGA 1. Asko. 2. Bai. 3. Bikain. 4. Bizikletan ibiltzeko leku gehiago

dagoelako. 5. Bai.

XABIER ZURUTUZA 1. Bai. 2. Ez. 3. Ondo. 4. Txirrinduekin gehiago ibil-

tzeko. 5. Bai.

SANDRA BORRACHERO

1. Bai. 2. Batzuetan. 3. Ongi. 4. Hobeto ibiltzeko. 5. Agian.

AMAIA MARTIN 1. Bai. 2. Ez. 3. Ondo. 4. Bizikletan ondo ibiltzeko. 5. Bai.

6.

Page 7: INGURUMENA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Ingurumena.pdf · animalia bizi dira: arrainak, ahateak, antzarrak , ... 1. Nola ikusten duzu Oria ibaia? 2. Zaborrik botatzen

Oria ibaia gure herritik pasatzen da eta bertan hainbat landare eta animalia bizi dira: arrainak, ahateak, antzarrak , ... 1. Nola ikusten duzu Oria ibaia? 2. Zaborrik botatzen al duzu ibaira? 3. Zer esango zenioke Oria ibaia zikintzen duenari? 4. Zergatik uste duzu ibaia zaindu behar dugula?

Aitor Bolinaga

1. Zikina. 2. Ez. 3. Gauzak ez botatzeko. 4. Natura zaintzeko.

Fran Villar

1. Zikina. 2. Ez. 3. Zaborrik ez botatzeko erre-

kara. 4. Naturaren ekosistema baita.

María Parra

1. Zikina. 2. Ez. 3. Ez botatzeko birziklatzeko

ondo. 4. Natura ondo zaintzeko.

Unai Pérez

1. Bai, nahiko, natura zaindu behar delako.

2. Papera eta poteak. 3. Ingurumena ahalik eta

garbien mantentzeko.

Gaizka Ramirez

1. Zikina. 2. Ez. 3. Ez zikintzeko. 4. Natura zaintzeko.

Ylenia Morales 1. Zikina. 2. Ez. 3. Ez botatzeko gauzak. 4. Natura zaintzeko.

Maddi Muñoz 1. Zikina. 2. Ez. 3. Ez zikintzeko. 4. Planeta garbia edukitzeko.

Leire Begiristain

1. Denetik. 2. Ez. 3. Ez zikintzeko. 4. Natura zaintzeko.

7.

Page 8: INGURUMENA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Ingurumena.pdf · animalia bizi dira: arrainak, ahateak, antzarrak , ... 1. Nola ikusten duzu Oria ibaia? 2. Zaborrik botatzen

Joan den urtarrilaren 20an kalderoi motako balea bat, ez jakin nola, azaldu zen Tamesis ibaian.

1. Ba al dakizu balea bat sartu zela Tamesis ibaian? 2. Zergatik uste duzu sartu zela ibaian? 3. Zure ustez, kutsadurak eta esperimentu nuklearrek zerikusirik al dute? 4. Zer egingo zenuke egoera honi aurre egiteko?

María eta Ane

1. Bai. 2. Kutsaduragatik. 3. Bai. 4. Ingurumena ondo zaindu.

Ylenia Morales 1. Ez. 2. Kutsaduragatik ez zuen

jakingo nondik zebilen. 3. Bai.

María eta Maider 1. Bai. 2. Kutsaduragatik desbide-

ratu egingo zen. 3. Bai, noski baietz. 4. Planeta hobeto zaindu.

Javier Sedano

1. Ez. 2. Kutsaduragatik galdu egingo

baitzen. 3. Bai. 4. Papera alferrik ez bota, esate baterako.

Adei Ura

1. Bai. 2. Ez dakit. 3. Bai. 4. Gauza guzti horiek debe-

katu.

Maialen Ezeizabarrena 1. Ez. 2. Kutsaduragatik. 3. Bai. 4. Garbitu itsasoa eta natura

Jon Fajardo

1. Bai. 2. Taldetik ihes egingo bai-

tzuen. 3. Ez. 4. Landareak eta animaliak

ondo zaindu.

Asier Lobato 1. Bai. 2. Taldetik alde egin zuelako 3. Ez. 4. Ingurumena behar bezala

zaindu.

8.

Page 9: INGURUMENA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Ingurumena.pdf · animalia bizi dira: arrainak, ahateak, antzarrak , ... 1. Nola ikusten duzu Oria ibaia? 2. Zaborrik botatzen

9.

EGILEA: Amaia (4. Maila) MOLDATZAILEAK: Xabier Alustiza eta Roberto Carracedo

Gazta bezain horia, Ilargia bezain biribila, begiratzen badiozu ez zara denbora asko egongo hari begira.

Tronpa luze bat, bi belarri handi eta pisu izugarria.

Aurrean animalia baten izena, atzean zenbakiarena,ea asmatzen duzuen herriaren izena.

Hitzak lekuz aldatu ez gero lehoi.

Eguzkia

Elefantea

Zaldibia

Leihoa

Page 10: INGURUMENA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Ingurumena.pdf · animalia bizi dira: arrainak, ahateak, antzarrak , ... 1. Nola ikusten duzu Oria ibaia? 2. Zaborrik botatzen

2006ko maiatzaren 8a, astelehena Alkate andere agurgarria: Ni 6. mailako ikaslea naiz eta Urdaneta ikastetxera joaten naiz. Nire aisialdian asko gustatzen zait txirrinduan ibiltzea, baina, tamalez, gure herrian ez dago txirrinduan ibiltzeko toki egokirik. Izan ere, gaur egun, hainbeste trafiko dugula eta, oso arriskutsua da bizikletan ibiltzea. Kontua da guri berdin zaigula espaloitik ibiltzea, baina jendea kexatu egi-ten da.

Jakin badakigu bizikletan ibiltzearen onurak. Hauen artean, ingurumena errespetatzen duela, ez duelako ezer kutsatzen eta, gasolioa oso garestia dela kontuan izanik, ez dago honen beharrik, gure indarra besterik ez du behar eta. Gainera, zer esanik ez, gure osasunerako garrantzitsua da, kirola izanik, mugimendua eta arnasa lantzen di-

tugulako. Ni eta nire taldeko lagunok bildu gara gaia azter-tzeko eta, asko eztabaidatu ondoren, gure herrian bidegorria egitea nahiko arazo dela ikusi dugu, he-rria oso beteta dagoelako. Nolanahi ere, guri asko gustatuko litzaiguke eskolara txirrinduan etortzea eta, noski, horretarako, bidegorria jarri beharra dago. Asko pentsatu ondoren, Otegi armategitik Beasain arte izan zitekeela iru-ditu zaigu, denok erosoago ibiltzeko. Bidegorria izanda, inolako traba eta oztoporik gabe ibiliko ginateke eta, garrantzitsuena, geure burua arris-kuan jarri gabe.

Nire eskaera kontuan hartuko duzulakoan, adeitasunez. Agur!

Itziar Zabalegi

10.

Page 11: INGURUMENA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Ingurumena.pdf · animalia bizi dira: arrainak, ahateak, antzarrak , ... 1. Nola ikusten duzu Oria ibaia? 2. Zaborrik botatzen

Oria ibaia gure herritik pasatzen da. Aizkorri mendilerroan jaio eta Orio herrian bukatzen da. Ibaiadar asko ditu: Ursuaran, Es-

tanda, Agauntza, Amunduarain, Amezketa, Leitza-ran, Zelain eta Araxes. Oria Gipuzkoako ibairik luzeena da, 882,5 kilome-tro baitu. Herri asko zeharkatzen du: Beasain, Or-dizia, Itsasondo, Legorreta, Tolosa, Lasarte, Do-

nostia, ..., besteak beste. Ibai honetan animaliak eta landare desberdinak bizi dira: aha-teak, uroiloak, antzarrak, hainbat arrain, hala nola, amuarrai-nak, zarboak, loinak eta ezkailuak, ...

Orain dela urte batzuk gure Oria ibaia zikinagoa etortzen zen. Orain, berriz, as-koz garbiago dago, depuradorei eta kolektoreari esker eta hainbat lantegi desa-gertu direlako. Nolanahi ere, ura garbi-garbirik ikusi nahi badugu, denok lana egin behar dugu, hau da, saiatu behar gara ibaia zaintzen, gero eta kutsadura gutxiago sortuz. Batzuk zikinkeriak botatzen dituzte eta bertako animaliei min ematen diete. Gaur gure ibaian dauden ahateei argazkiak egitera joan gara jo-las-garaian eta, hara non eta ahate batzuk alde egin diguten gu somatu bezain laster, gainera deabrua ikusi balute bezalaxe. Guk uste dugu oso garbi dagoela zer egin dieten beste “pertsona” batzuek. Benetan hau lo-tsagarria eta onartezina da. Orduan, nork egin behar du ho-bea mundua? Lehengo astean mutiko batzuk ikusi genituen gure herriko zubi batean ahateak molestatzen; harriak bo-tatzen zizkieten, helduek ez ikusi bezala egin bitartean. Hori oso gaizki dago eta ezin dugu onartu; batzuei normala iruditzen omen zaie animaliei tratu txarra ematea. Ahaztu egiten dute gu ere animaliak garela eta, arrazoidun izanda, arrazoidun eta zintzo jokatu beharko genukeela, planeta guztiona baita. Jendeak gaizki ikusten badu emakumeei edota haurrei tratu txarra ematea, animaliei emandakoa ere ez lukete onartu behar eta, are gehiago, hau ere salatu egin beharko lukete. Gure planeta oso polita da, nahiz eta batzuei zabortegi bihur-tzea ez inporta. Beraz, hemendik ibaia zaintzea eta bertako animaliak babestea eskatu nahi dugu. Ea txipa aldatzen dugun, ordua da eta!!!

Alain Pérez, Ainhoa Sainz eta Mikel Telleria

Oria ibaia

Ahateak Oria ibaian.

11.

Page 12: INGURUMENA - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/Ingurumena.pdf · animalia bizi dira: arrainak, ahateak, antzarrak , ... 1. Nola ikusten duzu Oria ibaia? 2. Zaborrik botatzen

Xaboi ekologikoak erabiltzeko kanpaina martxan jarri dute Ezkio-Itsason. Honen bi-dez, herri honetan erabiltzen diren xaboi eta detergenteen %50a gutxienez ekologi-

koak izatea lortu nahi dute. Garbitu kutsatu gabe kanpaina honetan herritarrei 4 xaboi mota eman zitzaizkien dohainik. Gaur egun etxeko garbiketan erabiltzen ditugun xaboiek inguru-nea kutsatu egiten dute . Xaboi ekologokiek, berriz, ingurumena errespetatzen dute, ura oso gutxi zikintzen dutelako eta ez du-

telako hauek egiteko animaliekin frogarik egiten. Silvia eta Andrea

Ikastetxea / Colegio: Urdaneta HI Maila / Curso: 5. eta 6. maila Irakaslea / Profesor: Marian Santofimia Egileak / Autores: 3. Zikloko talde bat

Joan den otsailaren 19an 40 lagun inguru elkartu ziren gure herriko Oiangu parkean, bertako hezegunea eta landarera ezagutzeko. Parke honetako putzuan anfibi-oak bizi dira, besteak beste, eta munduan hauek desa-gertzeko arriskuan daudenez, putzu honetan bizi dire-nak babestu behar ditugu.

Zaindu, mesedez, Oianguko parkea, bertako ani-maliak eta landareak bizirik jarraitu dezaten!

Jon Imanol eta Mikel

Oiangu parkea

12.

Aurreko igandean, maiatzak 28, Bizikleta eguna ospatu zuten Zumarragan eta Urretxun. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere. bizikletaren aldeko ekintzak arrakasta handia lortu zuen. Martxa honetan jende askok parte hartu zuen. Txirrindulariek gogo handiz egin zuten Urola trenbideko ibilbidea. Bi aukera izan ziren: bata haurren-tzako, Aizpurutxoraino, 16 kilometrokoa; eta bigarrena helduentzako, Azkoitiaraino, 28 kilometrokoa.