INFORBERRI - Elhuyar AldizkariaAlde batetik IKERGEO izeneko diseinu-modulua du. Modulu honetan ikur...

1
INFORBERRI IKERCAD: CAD/CAMerako produktu berria Ikerlanen azken 10 urteotako esperientzia IKERCAD pro- duktu berrian bildu da. IKERCAD sistema integratua CAD/ /CAMerako zuzendua dago eta beraz, enpresetako departa- mentu teknikoetako diseinua, kalkulua eta fabrikazioa elkarre- kin erlazionatzen ditu. Alde batetik IKERGEO izeneko diseinu-modulua du. Modulu honetan ikur eta makro errekurtsiboekin edo transformazio-funtzioekin batera, oso konplexuak diren diseinuak errazten dira. Gainera, planoen akotazio, marraz- keta, posizio- nahiz forma-perdoietarako posibilitate ugari ditu. Bestalde IKERCAM modulua, zenbakizko kontroleko makina erreminten lagunduriko programaziorako garatu da. IKERGEOk sortutako geometrian oinarrituz, sistemak meka- nizatu beharreko egiturak interaktiboki defini ditzake; inguru irekiak eta itxiak eta puntu-lainoak esaterako. IKERCAMek puntuz puntuko higiduren simulazioa eta sorkuntza, inguraketak, artekaketak etab. ere bideratzen ditu. Joan den 89/11/6an Ikerlanek eta Tektronix, S.A.k IKERCAD komertzializatzeko lizentzi kontratua sinatu zuten. NEXUS informazio-zerbitzua Zure ordenadorean modema baldin baduzu, ondoren irakurriko duzuna interesgarri gerta dakizuke. Mintegiak, posta elektronikoa, jokoak, software-liburu- tegiak, erosketak, simulatzaileak, etab., erabiltzailearen esku daude. Zerbait aipatzekotan, mintegiak aipatuko ditugu; ehun gai baino gehiago jorratzeko aukera bait dago. Besteak beste, astronomia, autoedizioa, C lengoaia, CIM, clipper, lotus 123, unix, dbase 3, txisteak eta bidaiak dira zure esku izango dituzun gaiak. Zure ordenadoretik edozein mezu FAX gisa bidaltzeko aukera izango duzu. Zerbitzu honetara sartzeko ezaugarri teknikoak hauexek dira: * V21, V22, V22 bis eta V23 arauak onartzen ditu (V23 araua erabiliz ez da Ibertex edo Minitel terminala emulatu beharrik). * 300, 1200, 2400 edo 1200/75 full-duplex * 8 datu-bit, 1 stop-bit, paritaterik gabe. Zerbitzuaren erabilera-tarifak honako hauek dira: * Inskripzioa: 2.500 pta. * Tarifa normala: (08:00tik 18:00ra) ... 500 pta./ordu * Tarifa laburtua: (18:00tik 8:00ra) ... 200 pta./ordu.

Transcript of INFORBERRI - Elhuyar AldizkariaAlde batetik IKERGEO izeneko diseinu-modulua du. Modulu honetan ikur...

Page 1: INFORBERRI - Elhuyar AldizkariaAlde batetik IKERGEO izeneko diseinu-modulua du. Modulu honetan ikur eta makro errekurtsiboekin edo transformazio-funtzioekin batera, oso konplexuak

INFOR BERRI

IKERCAD: CAD/CAMerako produktu berria

Ikerlanen azken 10 urteotako esperientzia IKERCAD pro-duktu berrian bildu da. IKERCAD sistema integratua CAD//CAMerako zuzendua dago eta beraz, enpresetako departa-mentu teknikoetako diseinua, kalkulua eta fabrikazioa elkarre-kin erlazionatzen ditu.

Alde batetik IKERGEO izeneko diseinu-modulua du.Modulu honetan ikur eta makro errekurtsiboekin edotransformazio-funtzioekin batera, oso konplexuak direndiseinuak errazten dira. Gainera, planoen akotazio, marraz-keta, posizio- nahiz forma-perdoietarako posibilitate ugariditu.

Bestalde IKERCAM modulua, zenbakizko kontrolekomakina erreminten lagunduriko programaziorako garatu da.IKERGEOk sortutako geometrian oinarrituz, sistemak meka-nizatu beharreko egiturak interaktiboki defini ditzake; inguruirekiak eta itxiak eta puntu-lainoak esaterako.

IKERCAMek puntuz puntuko higiduren simulazioa etasorkuntza, inguraketak, artekaketak etab. ere bideratzenditu.

Joan den 89/11/6an Ikerlanek eta Tektronix, S.A.kIKERCAD komertzializatzeko lizentzi kontratua sinatuzuten.

NEXUS informazio-zerbitzua

Zure ordenadorean modema baldin baduzu, ondorenirakurriko duzuna interesgarri gerta dakizuke.

Mintegiak, posta elektronikoa, jokoak, software-liburu-tegiak, erosketak, simulatzaileak, etab., erabiltzailearen eskudaude. Zerbait aipatzekotan, mintegiak aipatuko ditugu; ehungai baino gehiago jorratzeko aukera bait dago. Besteak beste,astronomia, autoedizioa, C lengoaia, CIM, clipper, lotus 123,unix, dbase 3, txisteak eta bidaiak dira zure esku izango dituzungaiak.

Zure ordenadoretik edozein mezu FAX gisa bidaltzekoaukera izango duzu.

Zerbitzu honetara sartzeko ezaugarri teknikoak hauexekdira:* V21, V22, V22 bis eta V23 arauak onartzen ditu (V23 araua

erabiliz ez da Ibertex edo Minitel terminala emulatubeharrik).

* 300, 1200, 2400 edo 1200/75 full-duplex* 8 datu-bit, 1 stop-bit, paritaterik gabe.

Zerbitzuaren erabilera-tarifak honako hauek dira:* Inskripzioa: 2.500 pta.* Tarifa normala: (08:00tik 18:00ra) ... 500 pta./ordu* Tarifa laburtua: (18:00tik 8:00ra) ... 200 pta./ordu.