Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

20
bak etik Bertsio laburtua Modulu didaktikoa bihotzetik Izan Proposamena, euskal auzian izandako giza eskubideen urraketen biktimei eskolan adierazi beharreko elkartasunari aplikatua

description

Bihotzetik modulu didaktikoa euskal auzian izandakogiza eskubideen urraketen biktimemiko elkartasuna ikasgeletan aplikatzeko pedagogia-proposamena da. Izan Hezkuntza Proposamenetik eta haren pedagogiaren muinetik, bizizikasi pedagogiatik, sortua da. Modulu didaktiko hau bi txosten daramatzan karpeta batean aurkezten dira. Eta honakoa, formatu digitalean eginiko bertsio laburtua da. Lehenbiziko txostenean, modulu didaktiko honetako esparru teorikoa ageri da, irakasleei eta familiei zuzendua; bigarrengoan, berriz, aplikazio praktikoak daude, irakasleek ikasleekin erabil ditzaten.

Transcript of Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

Page 1: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

baketik

Bertsio laburtua

Modulu didaktikoabihotzetik

Izan Proposamena, euskal auzian izandakogiza eskubideen urraketen biktimei eskolanadierazi beharreko elkartasunari aplikatua

Page 2: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

2

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

Zortzi tresnadun kaxa da Izan Proposamena, gizaki izatenikasteko eta irakasteko baliabide teorikoz eta praktikozbetea. Hezkuntza-proposamen hau 2010eko maiatzeanaurkeztu zen. Ordutik, Baketik irakasleei eta familiei forma-kuntza eskaintzen ari da aplikazioaren inguruan eta hezitzai-le-talde bat praktikan jartzen ari da ikastetxe desberdinetan(www.izanproposamena.org)Izan proposamena eta modulu didaktiko hau bizizikasi

pedagogian oinarritzen dira. Pedagogia honek bi baliohauen uztartzea bilatzen du: esperientzia eta ikaskuntza.Hau planteatzen digu: geure kasa hobetzen ikas dezake-gu, geure esperientziez jabetuz; bereziki, oinarrizko ikas-kuntzen itxura hartzen duten lau esperientzien oinarrian:izaera mugatua, esker ona, kontzientziari entzutea etagiza duintasuna.Ikusiko dugun bezala, modulu didaktiko honek ikaskun-

tza lau esperientzia horiek batzen ditu. Bihotzetik izenbu-rua jarri diogu moduluari. Hainbat alderditatik azter deza-kegu izenburua (etimologikoa, tipografikoa, hitzez hitzez-ko esanahia...). Hitzez hitzezko esanahiari begiratuta,

«elkartasunaren bihotzetik» adierazten digu; etimologiko-ki, dirudienez, bi hotsetik edo bihozkadatik esan nahikoluke; tipografikoki, berriz, «bihotz» eta «etika»ren artekohitz-joko modukoa da.Modulu didaktiko hau bi txosten daramatzan karpeta

batean aurkezten dira. Lehenbizikoan, modulu didaktikohonetako esparru teorikoa ageri da, irakasleei eta fami-liei zuzendua; bigarrengoan, berriz, aplikazio praktikoakdaude, irakasleek ikasleekin erabil ditzaten. DBHko 4.urterako dira, batez ere, ariketa-iradokizun hauek, bainahirugarren ikasturtean eta Batxilergoan ere erabildaitezke.Hemendik aurrera datorrena web gune honetan

aurkezteko laburpena da. Bihotzetik modulu didaktikoa-ren bi txostenak ez dira osorik agertzen hemen. Materialguztia eskuratu edo formakuntza-proposamenen ingu-ruan informazio jaso nahi duten pertsonak, ikastetxeak,edo irakasleak geurekin harremanetan jar daitezke 943-251005 telefonoa edo [email protected] helbide elektroni-koa erabilita.

Bihotzetik modulu didaktikoa euskal auzian izandako giza eskubideen urraketenbiktimemiko elkartasuna ikasgeletan aplikatzeko pedagogia-proposamena da. IzanHezkuntza Proposamenetik eta haren pedagogiaren muinetik, bizizikasi pedagogiatik,sortua da Bihotzetik.

Aurkezpenorokorra

Page 3: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

3

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

Edozein bidegaberiaren aurrean elkartasunaren peda-gogia zabaldu nahi duen proposamen oro abiapuntu bathartu behar du oinarri bezala: zergatik, zertarako etanondik. Bihotzetik moduluaren kasuan, giza eskubibideenurraketak jasan dituzten biktimen gaian eskolan lantzeak«zergati» bat dauka, pertsonal mailan hezigarria delako,heziketa etikoa da; «zertarako» bat, mundu hobe bat erai-kitzen laguntzeko, bizikidetzaren berradiskidetzea; eta«nondik» bat, bihotzetik, elkartasuna.Bihotzetik modulu didaktikoaren hasierako hipotesiak,

beraz, hiru oinarri ditu: heziketa, berradiskidetzea eta elkar-tasuna. Esparru teorikoak bi atal ditu: lehenengoak hiruoinarrizko kontzeptuak garatzen ditu; eta bigarrenak propo-samenaren hezikettarako hiru ardatzak definitzen ditu.

Lehen atalaEsparru teorikoa

1

Page 4: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

4

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

1. HeziketaBiktimekiko elkartasuna ez da gai isolatua, hezkuntzatik

kanpokoa: hezkuntza-proiektu orokor batean txerta daite-keen eta txertatu behar den gaia da.

Azpiko koadroan agertzen diren zazpi ataletan laburbil-duko ditugu horretarako heziketa-premisak:

2. Berradiskidetzea: baldintzaetikoak

Eskolan biktimekiko elkartasuna ezin da landuemozioetatik, grinetatik ezta ideologiatik ere. Berariazbabestu behar da alde baten ikuspegi hutsa, edo mende-ku-nahia, begia begi truk ikuspegia, etsaiaren irudia edojustizia edo beste zeinahi joera antisozial nahasteko arrisku-

tik. Eskolan, eduki konstruktiboa behar du, aldez aurretik,biktimekiko elkartasunaren esanahiak.

Indarkeriazko gatazka suntsitzaile baten ondoren biziki-detza berreraikitzea, berradiskidetzea, horra eduki horieizentzu osoa ematen diena, enpatiarako eta elkartasunerakohezkuntza-ahaleginari.

Demokraziaren helbururik gorena eta azkena bakezkobizikidetza da, edo hori berreskuratzea, berradiskide-

A. Oinarrizko kontzeptuak

1. koadroa. Biktimekiko elkartasunari buruzko Zazpi heziketa-premisa

11.. HHeezzkkuunnttzzaa--ggaaiittaassuunnaakk iizzaatteeaa ggaaiiaa--rreenn tteessttuuiinngguurruuaa

Ez da era isolatuan jorratu behar. Izateko gaitasunari, elkarrekin bizitzekoa-ri, elkarrizketatzeko gaitasunari eta sentimendu edo iritzi kritiko bat adieraz-tekoari lotu behar zaio.

22.. BBiizziikkiiddeettzzaarrii bbuurruuzzkkoo ooiinnaarrrriisseennddooaa iizzaatteeaa eellkkaarrttaassuunnaakk

Ez da landu behar bat-batean. Kontakizun erabat konstruktiboa behar ditubere edukiari buruz eta hari lotutako kontzeptuei buruz.

33.. BBiizziippeenn ppeerrttssoonnaalleeii lloottzzeeaa iikkaasskkuunn--ttzzaa--pprroozzeessuu hhoorrii

Gizaki orok izaten dituen hiru esperientziaren bidez gara daiteke: enpatiabizitzea, giza duintasunaren esperientzia eta izaera mugatuaz jabetzea.

44.. TTaallddeekkoo hheezziikkeettaa--llaann bbaatteeaann ttxxeerr--ttaattzzeeaa

Eskolako errealitate pluralagatik gomendagarria da ikaskuntza komunitate-an ekitea gai horri. Hiru faktore hauek laguntzen dute: unibertsaltasunak,aniztasunak eta adostasunak.

55.. PPaattxxaaddaa eettaa ssoosseegguuaa lleehheenneesstteeaa,,bbaatt--bbaatteekkoo eettaa bbeerreehhaallaakkoo lloorrppeenneennggaaiinneettiikk

Hausnartutakoak eta adostutakoak iritsi behar du eskolara; alde batera utzi-ta presa eta alderdikoia. Gune bakoitzean gizartean lortzen diren adostasu-nek ahalbidetzen dutenarekin egokitu behar dira hezkuntza-alorrera.

66.. BBaalliiaabbiiddee aarrttiissttiikkooaakk eettaa ssoorrmmeennaarriilloottuuaakk eerraabbiillttzzeeaa

Biktimekiko elkartasunaren gaiari ekitean, askoz era eraginkortasun didak-tiko eta pedagogiko handiagoa izango dugu honako baliabideak erabil-tzen baditugu: zinema, antzerkia, literatura, kantuak, ipuinak...

77.. ZZuuhhuurrttzziiaazz eerraabbiillttzzeeaa zzuuzzeenneekkoolleekkuukkoottaassuunnaa

Baliabide pedagogiko egokia da. Zuhurtziaz erabili behar da, neurriz etaaniztasunez, eta bizikidetzarako hezkuntza-gaitasunen esparruan kokatua.

Page 5: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

5

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

tzea, baldin eta bizikidetza hondatu bada. Heziketakhelburu honi laguntzen dio: mundu hobeago bategitea orokorrean zein herri mailan. Horrez gain, berra-diskidetzeak berez eskatzen ditu oinarrizko adostasunsozialak. Adostasun horiei esker, eskolatik kanporauzten dira muturreko jarrerak edo sufrimenduarenerabilera alderdikoiak.

Berradiskidetzeak badu ezaugarri edo baldintza osozorrotz bat: partekatua izan behar du, nahitaez. Partekatzeko,lehenbizi, berradiskidetze-ideia bat azaldu behar zaie aldeguztiei. Horretaz jardungo gara, hain justu, modulu didaktiko-aren atal honetan. Kontzeptu horrek hamar baldintza etikoditu (berradiskidetzeari buruzkoak guztiak), eta kontuan hartubehar dira eskolan biktimekiko elkartasuna jorratzean.

2. koadroa. Berradiskidetzea: baldintza etikoak

A. Oinarriak

11.. DDeeffiinniizziiooaa EEllkkaarr eerrrreessppeettaattzzeeaa eettaa oonnaarrttzzeeaa Elkarrenganako errespetuan oinarritutako bizikidetza berreskuratzea ahalbidetzen duen prozesua da. Ezdu esan nahi aurkari zirenak orain adiskide izango direnik, baizik eta elkar errespetatzea eta onartzea.

22.. SSuubbjjeekkttuuaa GGiizzaarrtteeaaGizartea eta haren ordezkariak dira berradiskidetzearen subjektuak. Berradiskidetzea ez da bikti-men eginkizuna, gizartearena baizik. Biktimek prozesu horren onuradun izan behar dute.

33.. HHeellbbuurruuaakk OOrrddaaiinnttzzeeaa Biktimei dagokienez,premiazko helburua da.Biktimei eragindako kalteaaitortu, arindu eta ordain-du egin behar da.

HHuummaanniizzaattzzeeaa Gizarteari dagokionez,premiazko helburua da.Gizartean sortutako haustu-rak eta zatiketak konponduegin behar dira.

AAddiisskkiiddeettzzeeaa Helburu politikoa eta estrategi-koa da. Bere oinarriei etafuntzionamenduari buruzkoadostasun nahikoa duen biziki-detza lortu.

44.. EEssttrraatteeggiiaa BBeeggiirraaddaa bbeerrrriiaa oorraaiinnaarrii,, iirraaggaannaarrii eettaa ggeerrooaarrii Ikuspegi kritikoarekin aztertzea iragana, ikuspegi konstruktiboarekin oraina, eta ikuspegi preben-tiboarekin geroa. Hiru denbora horiek ditugu berradiskidetze-prozesuaren ardatzak.

Page 6: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

6

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

C. Gakoak

B. Ardatzak 55.. LLeehheenn aarrddaattzzaa.. IIrraaggaannaa::bbeeggiirraattuu kkrriittiikkooaa eettaa oorrddaaiinnaa

Iraganera begiratzeak bi gauza eskatzen ditu: biktimei egindako kaltea ezagutzea etaaitortzea, eta iraganaren berrikuspen kritikoa. («Egiaren txostena»). Oharrak:·Sufrimendu guztiak hartu behar dira aintzat. ·Zorrotza izan behar du iraganaren berrikuspen kritikoak. ·Adostasunak eta desadostasunak egon daitezke iraganari buruzko diagnostikoangutxieneko adostasun batekin:

-Giza duintasunaren aurretik beren kausa edo helburua jarri zuelako zenbaitek gertatu zen gertatu zena.

66.. BBiiggaarrrreenn aarrddaattzzaa.. OOrraaiinnaa::bbeeggiirraaddaa kkoonnssttrruukkttiibbooaa eettaaeennppaattiiaa

Bizikidetza berri baten abiapuntuak: desberdintasuna onartzea eta giza duintasuna-ren bortxaezintasuna errespetatzea. Oharrak:·Barkamenak borondatezkoa izan behar du. ·Ezinbestekoa: berriro ez gertatzeko konpromisoa. ·Indibiduala izan behar du iraganaren kritikak edo autokritikak.

77.. HHiirruuggaarrrreenn aarrddaattzzaa..GGeerrooaa:: bbeeggiirraaddaa pprreebbeennttii--bbooaa eettaa hheezziikkeettaa

Geroari begirada prebentiboak behar du: gizatasuna, eskuzabaltasuna eta apalta-suna eskariei dagokienez. Edukiak:·Elkarrekin bizitzeko hezi. Zaindu beharreko baliorik gorena bakezko bizikidetzabalitz bezala hezi ditzagun beti ikasleak. ·Hezteko, elkarrekin bizi. Helbururik gorena azken heziketa-herentzia uztea balitzbezala jardun gaitezen gatazka guztietan.

88.. EEppeeaakk Noiz hasi zen dena; noiz amaitu behar du berradiskidetze-lanak? Irizpide orokorra:entzutea, aurrez ezer ez finkatzea. Bi irizpide:·Abiapuntu irekia: historiako 50 urte.·Garaiz hasi, baina presaka ez amaitu itxiera interesatuak saihesteko.

99.. BBiikkttiimmaakk Biktimei laguntzea, kalterik ez egitea, lantegi delikatua da, eta zenbait gauza azpi-marratzea eskatzen du.·Inor baztertzen eta ezkutatzen ez duen deitura erabili. (Iradokizuna: euskal gatazkako giza eskubideen urraketen biktimak. ETAren terroris-moaren biktimak, estatuaren inguruko terrorismoaren biktimak, eskuin muturrekoaketa beste urraketa batzuenak integratzen eta bereizten ditu).·Garrantzitsuenean laguntzea: biktimizazioa eta biktimismoa gainditzea.·Biktimen eskubideei buruzko iguripen faltsurik ez elikatu.·Adostu, ez manipulatu.

1100.. KKoonnpprroommiissooaa Eginkizun kolektiboa da berradiskidetzea, baina norberaren konpromisoa eskatzendu batez ere. Gutako bakoitzari dagokigu tentsio horiei norabidea ematea:·«Gutarrak» bakarrik, edo «gutarrak» «besteekin».·Sufrimenduari buruzko egia: alde bakarrekoa edo alde ugarikoa.·Nortasuna eta adostasuna.·Motibazioa: etika edo alderdikeria? Helburua: bizikidetza edo mendekua?

Page 7: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

7

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

A. Aurkezpena. Abiapuntuak

3. koadroa. Elkartasuna, sufrimendua ulertzeko oinarrizko ezagutzak

3. Elkartasuna: sufrimenduaulertzeko zenbait kontzeptuGizakion izatearen alderik delikatuenarekin —sufri-

mendua— harremanetan jartzen gaitu biktimekiko elkar-tasunak. Oinaze horrek, batez ere injustizia batek eragi-nak, sorrarazten ditu enpatia eta elkartasuna. Enpatiara-ko prestatuta gaude, genetikoki; hari esker, nolabaitgeurea balitz bezala sentitzen dugu besteen sufrimen-dua, besteez arduratzen eta kezkatzen gara. Enpatiadugu, beraz, geure elkartasun- eta altruismo-gaitasuna-ren oinarria. Egoismo-bulkada hutsa baino zerbait gehia-go gara gizakiok, izan ere: solidario izatea hauta dezake-

gu. Horregatik, hain zuzen ere, dira bideragarriak gizar-tea eta bizikidetza.Sufrimendua ulertzeko gutxieneko ardatz batzuk mende-

ratzea ezinbestekoa da sufrimenduari ekiteko, sufritzenduenari laguntzeko eta elkartasunez jarduteko. Atal hone-tan, labur azalduko ditugu ardatz horietako batzuk, laumultzotan ordenatuta: aurkezpena, gailurra, amaiera etapost-data. Lehenbiziko hirurak Sufrimendua ulertzea: aureegiteko eta laguntzeko (2010, Baketik argit.) laburpena dira;post-data, berriz, Boluntariotzan edo elkartasunean norbera-ren konpromisoa nola hobetu (2010, Baketik argit.) lanarenlaburpentxoa. Aipatutako bi argitalpenak modulu didaktikohonen osagarri teorikoa dira, batez ere bloke honenak.

··DDeeffiinniizziiooaa Oinazea eta prozesua. Sufrimendua pairamena, oinazea, pena da; eta zerbait jasatekokonformidadea, tolerantzia.

··KKoonnttzzeeppttuuaa Ez-desiragarria eta saihestezina. Sufrimenduak ez du zentzurik esperientzia desiragarrigisara. Bizitzako esperientzia saihestezin modura izan lezake zentzurik sufrimenduak.

··OOiinnaarrrriizzkkoo hhaauuttaappeennaakk Suntsipena edo aukera. Suntsipena oinazea, mina, pena besterik ez bada. Aukera, horrezgain, pazientzia, konformidadea, sufritzeko gaitasuna ere baldin bada.

··HHaassiieerraa Jatorrizko sufrimendua. Bakarrik uzten gaitu sufrimenduak. Geure erabateko bakardadearekinharremanetan jartzen eta amaikortasunaren jatorrizko sufrimenduarekin lotzen gaitu.

··SSaaiillkkaappeennaa LLaauu ssaaiillkkaappeenn

(1) amaikortasunagatiko sufrimendua: bizitzaren eta heriotzaren ezinegona;

(2) iraganagatiko sufrimendua: zauriek eta errudun-usteak eragiten duten ezinegona;

(3) etorkizunagatiko sufrimendua: bizitza kontrolatu ezinak eragiten duen antsietatea; eta

(4) orainagatiko sufrimendua: menderatzen gaituzten sentimenduek eragiten diguten ezinegona.

Page 8: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

8

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

C. Amaiera: sufrimendua tratatzeko erreferentziak

B. Gailurra. Alderdirik erabakigarrienak

··FFuunnttsseezzkkooeennaa:: ddoolluuaa oonnaarrttzzeeaa Trantsizio kontraesankorra eta beharrezkoa da dolua: asaldura biktimista(erresumina, gorrotoa, herra, nostalgia edo mendeku-nahia) eta galdutakoaonartzea uztartzen ditu.

··LLaarrrriieennaa eettaa ggaarrrraannttzziittssuueennaa Larriena biktimazioa edo biktimizazioa da: sufrimenduak gizakiari eragitendion suntsipen-blokeoa. Garrantzitsuena biktimizazioa gainditzea da: eraso-ak lapurtu zion burujabetza berreskuratzea.

··OOzzttooppoorriikk hhaannddiieennaa:: bbiikkttiimmiissmmooaa Geure bizitzako beste edozein alderdiren aurretik biktima-izaera jartzekojoera da biktimismoa. Atsekabearen aurkako aukera onena eta bakarra balitzbezala agertzen den iguripen faltsua da.

··BBiikkttiimmiissmmooaarreenn llaarrrriittaassuunnaa:: aarrrraa--zzooiiaakk eettaa mmeezzuuaakk

Bizitzatik isolatzen eta deskonektazten du. Iguripen faltsua aurkezten etaautonomia lapurtu egiten du. Bost mezu: —«Bizitzako ahaleginetatik salbuetsita zaude». —«Deprimituta egoteko eskubidea duzu». —«Aprobetxatu zure abantailak erantzukizunak saihesteko». —«Egon lasai, protagonista zara eta». —«Ez duzu zertan jarraitu bizitzaren zentzuaren bila; aurkitu duzu».

··TTrreessnnaarriikk ggaarrrraannttzziittssuueennaa,, ppaazziieenn--ttzziiaa

Tresna nagusia pazientzia du gizakiak ezinbestekoa baitu sufrimenduen(heriotzaren beldurra, iraganaren ezinegona, geroaren antsietatea edo orai-naren frustrazioak) bulkada hutsaz bestelako bideak bilatzeko.

··BBaallddiinnttzzaa:: pprroozzeessuu ppeerrttssoonnaallaa

Pertsonala eta besterenezina da sufrimendua jorratzeko prozesua. Bizitzarenlema berreskuratzeko borondatea, erabakimena eta pazientzia bilatu behardira, norberaren barruan.

··SSuuffrriimmeenndduuaarreenn ttrraattaammeenndduu kkoonnss--ttrruukkttiibboorraakkoo llaauu aarrddaattzz nnaagguussii

-Galera onartzea: gizakion izaera mugatua. Onartzen ez dena ezin da aldatu,ezta tratatu ere. Onartzea ez da ahaztea: onartzea da pairatzen ari garen sufri-mendu-egoera berria aitortzea baizik.-Bizitza bizi izanaren zentzua: esker onaren zentzua. Erabat menderatzen gaitugalerak. Gurpil itxi horretatik irteteko erabakigarria da bizitakoaren zentzua etadaukagun guztia bereiztea, aitortzea, balioestea eta eskertzea.-Pentsamendu zuzenak: kontzientziari entzutea. Sufritzen ari denak pentsa-mendu zuzenak behar ditu erabakiak hartzeko. Sakon eta zintzo entzun behardugu geure kontzientzia.-Proiektu-zentzua: giza duintasunaren esanahia. Proiektuak edukitzea eta haienalde egitea hautatzeko gaitasuna erabiltzea da: biktima izatearen lotsakizuna-ren aurretik bizitzan izan eta eman nahi dena hautatzea.

··AAzzkkeenn aauukkeerraa:: bbiizziittzzaarreenn ooxxiiggeennooaa Baldintzarik gabe lasaituz, entregatuz, konfiantza izanez eta maitatuz aurkidezake gizakiak sufrimenduaren zentzugabekeriari aurre egiteko zentzuarendohaina, oxigenoa. Hori du azken aukera.

Page 9: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

9

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

D. Post-data, elkartasuna dela eta

BBii ggooggooeettaa ·Berezkoa du gizakion izaerak kausarik nobleenagatik borrokatzea eta, aldiberean, jarrerarik berekoiena hartzea.·Elkartasunak, gizakiaren alderik ederrenak eta nobleenak ez ezik, haren alderiklausoenak ere ukitzen ditu.

BBii ggaallddeerraa Norberak bere buruari egin beharreko galdera nagusia da: «Zein dira neureelkartasunaren motibazioak? Zein dira iguripenak?»-Motibazioak, nondik. Doakotasuna edo interesa.-Iguripenak, zertarako. Desjabetzea edo saria.

IIrraaddookkiizzuunn bbaatt Gizakion izaerak berezkoa duen gatazka hori kudeatu egin behar da. Aitortuegin behar da geure elkartasunean ez dela dena distiratsua eta jabetu behar duelkartasunak hausnarketa-prozesu bat eskatzen duela.

Page 10: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

Kontzeptuei buruzko aurreko atalaren eginkizuna izan dabiktimen gaia hezkuntza-alorrera eramatea, betiere biziki-detza konpontzeko prozesuaren barruan eta elkartasunaabiapuntu harturik. Jakina, ikasleei ezin diegu hor esanda-ko guztia helarazi, baina komeni da ikasgelan gai hau jorra-tu nahi duen irakasleak kontzeptu horiek ezagutzea etamenderatzea.

Hona, bada, euskal gatazkako giza eskubideen urra-

keten biktimekiko elkartasunari buruzko modulu didakti-ko batek ardatz izan behar dituen edukiak. Hiru ardatzdituzte eduki didaktiko horiek: iragana, oraina etageroa. Horien garapenak, berriz, errazak, trinkoak,zorrotzak eta unibertsalak dira. Sufrimendu-historiahonetatik atera beharreko ikasbideak ez dira asko; gutxidira, eta oso argiak. Beraz, balio handikoak dira,hezkuntza-aldetik.

B. Heziketarakohiru ardatz

4. koadroa. Heziketarako hiru ardatz

AA.. IIrraaggaannaa eettaa ggiizzaadduuiinnttaassuunnaa

··ZZeerr ggeerrttaattuu zzeenn..1960 eta 2010 bitartean, bizikidetza-politikoaren arazoak indarkeria erabiltzearekin, terrorismoa-rekin eta giza eskubideen urraketekin nahastu eta larriagotu ziren. Ondorioa: biktimen eta sufri-menduen zerrenda luzea eta mingarria. (*) (Ikus 5. koadroa)··ZZeerrggaattiikk ggeerrttaattuu zzeenn.. Hau gertatu ahal izan zen taldeen eta gizon-emakumeen arrazoiketan beren ideiei edo besteei buruzkoepaiketei lehentasuna eman zietelako giza duintasunaren balio nagusiaren eta unibertsalaren gainetik.··ZZeerr iikkaass ddeezzaakkeegguu..Inongo ideia politikok, estatu-arrazoik, zapaldutako eskubideren aldarrikapenek..., ezta injustizia-ren aurkako borrokak ere ez dute balio absoluturik, bizitzari eta gizakiari zor zaien errespetuarengainetik dagoenik.

C. Geroa eta eta ·Aurreikuspenak: hiru datu etorkizuna dela-eta.

(*)5. koadroa. Sufrimenduaren datuak

•Barne Ministerioko Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza Nagusiaren arabera, 829 lagun (486, segurta-sun-indarretako kideak; 343, herritar zibilak) hil dituzte ETAko adar guztiek eta Komando Autonomo Antikapitalistek(KAA). ETAk, guztira, 3.600 atentatu egin ditu, non, hildakoez gain, 3.500etik 5.500era bitarte zauritu eta kalte mate-rial zenbatezinak utzi ditu. AVT taldearen arabera, 84 lagun bahitu dituzte aipatutako taldeek, eta haietatik 10, hil.Bestalde, 2.000 lagun baino gehiagok eskoltarekin bizi behar izan dute azken urteotan, mehatxatuta daudelako. Horriguztiari, bereziki azken hamarkadan, «kale borroka» bezala ezagutu den ondasunen eta pertsonen aurkako sabotajeeta etxean egindako lehergailuekin burututako atentatu ugari gehitu behar zaizkio.•Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren datuenarabera, 175 dira hildakoak eta 600 zaurituak tarte horretan eskuin muturreko elkarteek, poliziaren edo estatuareninguruko taldeek (BVE, ATE, GAL...) edo giza eskubideak bortxatu dituzten polizia-ekitzek eragindakoak. Zenbaititurriren arabera, 30.000 lagunetik gora atxilotu dituzte, 5.000 famili inguruk izan dute senideren bat atxilotua eta6.000-10.000 tortura-salaketa inguru jarri dira. CPT delakoa, Nazio Batuen Torturaren aurkako Kontalaritza edoAmnesty International bezalako nazioarteko erakundeen txostenak bat etorri dira euskal auzian torturaren erabilpenaezin dela hartu sistematikotzat ezta soilik noizbehinkakotzat.•Horrez gain, beste 200 bat lagun hil dira zeharkako ekintzetan: beren buruez beste egindako poliziak edo ETAko mili-tanteak, polizia-erakunde batzuen eta besteen arteko nahigabeko tiroketak, senideak espetxera ikustera zihoazelazirkulazio-istripuz hildako presoen senitartekoak, enfrentamenduetan edo eurek zeramatzaten bonbak lehertuta hilda-koak, deskarga elektrikoengatik hildakoak...•Hori guztia dela eta, ehunka haur geratu dira umezurtz; jende askok ondorio fisiko eta psikiko larriak ditu, muturrekoindarkeriak eraginak; familia ugari geratu dira suntsituta; bizitza asko kendu dira... Milaka sufrimendu-istorio anonimoeta konponezin eman ditu geure herriaren azken 50 urteko historiak.

10

Page 11: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

11

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

BB.. OOrraaiinnaa eettaaeennppaattiiaa

··NNoollaa sseennttiittzzeenn oottee ddiirraa ggaauurr eegguunn bbiikkttiimmaakk..Ezin jakin. Baina entzun dezakegu esateko dutena. Hori da lehen urratsa, funtsezkoa. Bihotzetikentzun behar ditugu. Bi biktimaren zuzeneko bi lekukotasun ditugu.··ZZeerr eeggiinn ddeezzaakkeegguu eesskkoollaattiikk..Ikasleengan konpromisoa eta enpatia sakonena susta dezakegu bi helbururekin:-Biktimek jasan duten bidegabekeria bihotzetik, elkartasunaren ikuspegitik, ezagutzea.-Sufrimenduaren ezagutza hori mundua humanizatzeko eta gerora berriro horrelakorik ezgertatzeko erabiltzea.

··ZZeerr iikkaass ddeezzaakkeegguu..·Besteez arduratzea eta kezkatzea da enpatia, besteen sufrimendua norberarena balitz bezalasentitzea, nolabait, haren zergatiei edo eraginei ekiteko. Bizitzaren eta giza duintasunaren baliosakratuaz ohartzen eta hura sentitzen irakasten digu.·Elkartasuna biktima guztiei heldu behar zaie. Gizatasun- eta unibertsaltasun-pedagogia oinarriz-koa da, inolako sektarismorekin edo salbuespen-justifikaziorekin bateraezina.

CC.. GGeerrooaa eettaa eettaaeerrrreeffeerreennttzziiaa eettiikkoo--kkoo eessppaarrrruu

··AAuurrrreeiikkuussppeennaakk:: hhiirruu ddaattuu eettoorrkkiizzuunnaa ddeellaa--eettaa..1. Elkarrekin biziko gara. 2. Gatazkak izango ditugu. 3. Elkarrekin bizitzen jarraitu beharko dugu.

··AAbbiiaappuunnttuu nnaagguussiiaa..Gizakion izaera mugatuaren norberaren bizipena. Inor ez da egia edo arrazoi absolutuaren jabe.Izan ere, mugatuak gara gizakiok.··ZZeerr iikkaass ddeezzaakkeegguu..Indarkeria prebenitzeko eta bizikidetza baketsua eta berradiskidetua bultzatzeko erreferentziaesparru etikoa behar dugu. Esparru horretarako lau oinarri edo erreferentzia ditugu:-Mugatuak gara, ez dugu arrazoi osoa. Besteekin bizitzea eta elkarrizketatzea da neure ikus-pegiak beti osatugabeak direla onartzea. -Alde positiboak bereizteko gaitasunak erakusten digu indarkeria baino aukera hobea delabeti elkarrizketa.-Dogmatismo-bulkada hutsa baino zerbait gehiago izateko, hor dugu kontzientzia.-Norberaren kausa baino goragoko bat (giza duintasuna) aurkitzea da indarkeriaren preben-tzio-txertorik onena.

Page 12: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

12

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

Bigarren atalaAplikazioak

2

Page 13: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

13

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

1. Izan Proposamena etaBihotzetik modulu didaktikoa

1. Izan Proposamenaren erreferentzia Izan Proposamenetik sortu zen Bihotzetik modulu didakti-

koa, eta bat egiten du haren diagnostikoarekin, helburuorokorrekin, espero diren emaitzekin, estrategiarekin, didak-tikarekin, ezaugarri pedagogiko nagusiekin eta ikaskuntze-kin (ikus aurkezpen-txostena: www.izanproposamena.org).Izan Proposamenaren programazio-irizpidea hau da: ziklobakoitzean behin lantzea, gutxienez, zortzi ikaskuntzak,Lehen Hezkuntzan hasi eta Batxilergora arte. Kontuan hartu-rik ikasturte batean lau ikaskuntza jorra daitezkeela, elkarrensegidako bi ikasturte-serietan lantzen dira zortziak: LehenHezkuntzako 2.ean eta 3.ean, batetik, eta 5.ean eta 6.ean,bestetik; Bigarren Hezkuntzako 5.ean eta 6.ean, eta Batxiler-goko 1.ean eta 2.ean. Beraz, kiribil-formako ibilbidea egiten du programazio

honek: zortzi ikaskuntzak bi ikasturtetan jorratu ondoren,ikasturte bateko etenaldia egiten da. Hurrengo urtean,berriz, hasieratik ekiten zaie, berriro, ikaskuntzei, haienahalmen didaktikoa jorratzen jarraitzeko. Jakina, baliabide

didaktiko berriak erabiltzen dira, adin-tarte bakoitzariegokituak. Atsedenaldi horien helburua da beste gaibatzuk tartekatzeko lekua uztea, horretarako aukeraematea edo, zenbaitetan, horretara bultzatzea. Ikasturtebakoitzeko ikaskuntza bakoitza 4-6 astetan egitea da geureiradokizuna, proposamen honek denbora guztia bereganaez dezan.

Testuinguru egokiaProgramazio-estrategia horretan, Izan Proposamenaren

edukiak eta epeak egokiak zaizkio Bihotzetik moduludidaktikoari, Izan proposamenaren ikaskuntzak erabiltzenbaititu hezkuntza-lanerako, haietako bost batez ere. Bestal-de Bigarren Hezkuntzako 4. ikasturtean ere aplika daitekemodulu hau, hau da, tarteko ikasturtean, azpiko koadroanikusten den legez.Izan Proposamena lehendik lantzen ari bazarete, berezi-

ki gomendagarria da DBHko 4. ikasturtean modulu hautxertatzea: lan pedagogikoa osatu eta atzeraelikatu egingoda aplikatu aurretik, aplikatzerakoan eta aplikatu ondoren,behin eta berriro kontsulta daitezkeen ikaskuntza- etaesperientzia-erreferentzietan eta -guneetan oinarritukobaita noiznahi. Hartara, ez da unean uneko lana bakarrik

6. koadroa. Bihotzetik modulu didaktikoa, Izan Proposamenaren programazioan txertatua

A. Jarduteko oinarriak

LLeehheenn HHeezzkkuunnttzzaa 2. mailan ·1., 2., 3. eta 4. ikaskuntzak

3. mailan ·5., 6., 7. eta 8. ikaskuntzak

5. mailan ·1., 2., 3. eta 4. ikaskuntzak

6. mailan ·5., 6., 7. eta 8. ikaskuntzak

BBiiggaarrrreenn HHeezzkkuunnttzzaa 2. mailan ·1., 2., 3. eta 4. ikaskuntzak

3. mailan ·5., 6., 7. eta 8. ikaskuntzak44.. mmaaiillaann ··eell mmóódduulloo ddiiddááccttiiccoo BBiihhoottzzeettiikk

BBaattxxiilleerrggooaa 1. mailan ·1., 2., 3. eta 4. ikaskuntzak

2. mailan ·5., 6., 7. eta 8. ikaskuntzak

Page 14: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

14

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

izango giza eskubideen urraketen biktimekiko eskolakoelkartasuna, baizik eta hezkuntza-prozesu osoan aplikatzenden curriculumean erabat txertatua.

Modulu didaktiko autonomoaKomeni da, ezinbestekoa ez bada ere, Bihotzetik modu-

lu didaktikoa abiarazi aurretik Izan Proposamena aplika-tzea. Bereiz aplikatzeko ere balio du Bihotzetik-en esparruteorikoak eta praktikoak. Autonomoa da txosten hau, etairakasleari lan hau bere kabuz egiteko behar adina tresnaeskaintzea du xede. Dagokigun kasuan, trebakuntza- etadokumentazio-tresna erantsi baliagarria izango dugu IzanProposamena, lanaren alde teorikoan eta praktikoan.

2. Bihotzetik modulu didaktiko-aren programazioaBerez, Bigarren Hezkuntzako 4. ikasturterako dago

pentsatua modulu didaktiko hau, baina, ikastetxe edoikasgela bakoitzeko premien, eskakizunen edo egoera-ren arabera, 3. ikasturtera aise egokitu daitezke aplika-zio-iradokizunak, baita Batxilergoko bi ikasturteetaraere. Hona hemen Bihotzetik modulu didaktikoarenprogramazioa planifikatzeko kontuan izan beharrekoirizpide nagusiak.

7. koadroa. Modulu didaktiko honen aplikazio programatuaren prestakuntza

8 koadroa. Bihotzetik-en estrategia didaktikoa ulertzeko

PPllaannggiinnttzzaa -Lehenik eta behin, 8-10 asteko lan-egutegia prestatu.

EEssppaarrrruu tteeoorriikkooaa -Aplikazio praktikoei ekin aurretik, nahitaez irakurri behar da esparru teorikoa (dokumentaziohonen lehen atalean dago).

LLaann pprraakkttiikkooaa —Euskarriak. Hauek dira euskarri didaktikoak: film bat, bi lekukotasun eta entzute-metodo bat. —Ariketak. Hamabi ariketa, launako hiru serietan banatuak: iragana, oraina eta geroa.—Gehigarriak. Ebaluazio-eredua.

HHiirruu eerrrreeffeerreennttzziiaaddiittuueenn iibbiillbbiiddeeppeeddaaggooggiikkooaa

-Begiratzea. Gai hau kanpoko sormen-erreferentzia (lekukotasun bat, film bat...) baten bidezikustea eta aztertzea.-Pertsonalizatzea. Zenbait bitartekoren bidez, saiatu gaia norberari jorrarazten.-Partekatzea. Aurreko faseetan ikusi, sentitu eta ikasi dugun guztiaz hitz egiten eta elkarri adie-razten ahalegintzea.

OOzzttooppoo bbaatt eettaaaauukkeerraa bbaatt

-Oztopoa: emaitza ikusgarriak lortzeko geure nahia. Ez dago ikasleak birprogramatzeko formulamagikorik. -Aukera. Egin dezakegun gauza bakarra bidea irekitzea da, beti ardatz berberetara itzultzendiren hezkuntza-ekintza xumeen eta etengabeen bidez.

Page 15: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

15

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

9. koadroa. Bihotzetik-en ezaugarri bereziak

EEzz ddaa aauurrrreezz pprreessttaattuuttaakkoo ppllaatteerraaProposamen honek irakaslearen partaidetza eta sormena behar ditu. Haren pedagogia lantzeko tresna-kutxa bat daBihotzetik; lanabesak hor daude, baina ez produktu bukatua..

IIrraakkaattssii nnaahhii ddeenn hhuurraa aauurrrreezz nnoorrbbeerraakk bbiizziittzzeeaa eesskkaattzzeenn dduu Proposamen hau ez da buruz ikasteko gai bat, hizkuntza edo matematika bezala irakastekoa: lehenbizi, irakasleakberak sentitu behar du iradoki behar duen bizipen hori.

EEzz ddaa aapplliikkaazziioo pprrooggrraammaattuurraakkoo bbaakkaarrrriikkModulu hau edozein ikasgaitan eta unetan aplika dezakeela ikusiko du irakasleak, eta, gainera, programatutakoikasgariari ez diola batere kalterik egingo, sendotu eta osatu baizik.

Page 16: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

16

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

2. Garatu eta erabili beharrekofuntsezko edukiakBihotzetik modulu didaktikoaren eduki didaktikoak hiru

multzotan daude banatuak: iragana, oraina eta geroa.Garapenak, berriz, errazak, zorrotzak eta balio unibertsale-koak dira, ahalmen didaktiko handikoak. Eduki horiek (atalhonetan laburbilduak) Bigarren Hezkuntzako 4. ikasturtekogazteen (15-16 urte) adinera eta hizkerara egokitu ditugu(ikus 5. koadroa).

Iragana eta giza duintasuna1960tik 2010era bitartean, geure herrian, bizikidetzari

buruzko zailtasunak, eztabaidak, zatiketak, interpretazioaketa irizpideak bitarteko ez-etikoen eta ez-demokratikoenerabilerarekin nahastu eta larriagotu ziren. Ondorioa: indar-keriaren, terrorismoaren eta giza eskubideen urraketenbiktima-zerrenda luzea (datu zehatzak azalduko ditugu).Honegatik gertatu ziren giza eskubideen urraketa horiek:

taldeen eta gizon-emakumeen arrazoiketan lehentasunaeman zietelako beren ideiei, kausei edo helburuei, balionagusia eta unibertsala den giza duintasunaren gainetik.

Oraina eta enpatiaBiktimek jasandako sufrimenduari eta injustiziari dagokio-

nez, enpatiari lotu behar zaio oraina, hots, besteen sufri-mendua geurea balitz bezala sentitzeko gaitasunari, sufri-mendu horren eragileei eta ondorioei ekiteko. Hurkoarensufrimenduekiko geure enpatia-gaitasunaz ohartzeak bizitza

eta giza duintasuna sakratuak direla erakusten eta sentiaraz-ten digu.

Hezkuntzari dagokionez, biktima guztiei adierazi beharzaie elkartasuna, salbuespenik gabe. Plurala eta doakoaizan behar du elkartasunak, eta erasotzaileen zein biktimenarrazoi nahiz jarrera politikoetatik aparte hedatu behar da,gizatasun- eta unibertsaltasun-pedagogia oinarrizkoa baita,inolako sektarismorekin edo salbuespen-justifikaziorekinbateraezina.

Geroa eta bizikidetzarako erreferentzia-esparru etikoa

Geure gatazkei ekitean, aurkariari etiketa jartzea etaetsaitzat jotzea izan da joera hedatuena. Gizaki bainolehen, deskalifikazioa da geure aurkaria. Diagnostikohorrek erabat baldintzatzen du gatazka ikusteko geure era.Muturrera eramanda, etiketaren paradigmak etsaiarenirudia ekarri ohi du; hots, etsai-etiketa jartzen diogu aurka-riari. Hain handia egiten dugu etiketa hori, ezen aurkaria ezdugun jada ikusten gizaki legez, kendu egiten diogun giza-ki izaera. Geure dogmaren segurtasunaren eta hura gauza-tzeko gogoaren artean ipini zaigun txorimalo modura ikus-ten dugu. Hortik aurrera, indarra erabiltzeko justifikatuaikusten dugu geure burua.

Indarkeria prebenitzeko eta bizikidetza berreraikitzeko,erreferentzia-esparru etiko bat jorratu behar du hezkuntzak.Erreferentzia-esparru horrek lau ikaskuntza-esperientziahauek ditu oinarri: izaera mugatua, esker ona, kontzientzia-ri entzutea eta giza duintasuna.

HHeellbbuurruu oorrookkoorrrraa·Baliorik gorenak giza duintasuna, elkartasuna eta, indarkeriaren aurrean, bizikidetzaren aldeko konpromiso etikoa direlairakatsi behar zaie.

BBeerraarriiaazzkkoo hheellbbuurruuaakk·Iragana berrikusi egin behar da, ikuspegi kritikoarekin, giza eskubideen urraketen zergatia ezagut dezaten (jakintza prebentiboa). ·Biktimekiko enpatia eta elkartasuna (irekia, aurreiritzirik gabea) bultzatu behar da.·Geure ikasleen mundua humanizatzen, hobetzen eta berradiskidetzen lagundu behar dugu.

B. Abiapuntuak

Giza eskubideen urraketen biktimekiko elkartasunari buruz ikasleek egin beharreko arike-tak deskribatu aurretik, ibilbide honetako abiapuntuak aztertuko ditugu une batez: helbu-ruak, funtsezko edukiak, erabiliko ditugun euskarri didaktikoak eta, azkenik, bi biktimarenidatzizko lekukotasunak.

1. Helburuak

Page 17: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

17

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

-Mugatuak gara, ez dugu arrazoi osoa. Besteekin bizi-tzea eta elkarrizketatzea da neure ikuspegiak betiosatugabeak direla onartzea. Indarkeriaren preben-tzioa zuzenki loturik dago geure izaera mugatua eten-gabe gogoratzen digun heziketarekin.-Gai gara alde positiboak, batzen gaituena edo auke-rak bereizteko, ikusteko edo eskertzeko. Ikaskuntzahau, beraz, indarkeria baino aukera hobea da, beti.«Zer eginik ez dago» ikuspegiari loturik ibili ohi dabitarteko ez-etikoen erabilera.-Dogmatismo-bulkada hutsa baino zerbait gehiagoizateko, hor dugu kontzientzia. Mailarik sakonenean,geure kontzientziak beti du indarkeriaren ordezkoproposamen etikoren bat. -Gizaki guztiok dugu giza duintasun bera, errespetatueta sustatu beharrekoa. Ez dago ideiarik edo proiek-turik duintasun horren gainetik. Norberaren kausabaino goragoko bat (giza duintasuna) aurkitzea dafanatismoaren prebentzio-txertorik onena.

3. Euskarri didaktikoakMaterialak hiru ariketa multzo dauzka. Lehenengoak

iraganeko heziketa-lana giza duintasunarekin lotzen du;bigarrenak, oraina enpatiarekin; eta hirugarrenak, etorkizu-na bizikidetzarekin. Lau ariketa-iradokizuneko multzobakoitza euskarri didaktiko nagusi eta sortzaile batekinhasten da. Euskarri horren bidez, landu behar dugun gaiageure burutik kanpo ikusten dugu, lehenbizi; ondoren,geureganatu egiten dugu, eta, azkenik, partekatu.

Oinarrizko euskarriak eta ibilbide didaktikoa··LLeehheennbbiizziikkoo aarriikkeettaa--mmuullttzzooaa

Iragana eta giza duintasuna ditu ardatz lehenbizikoariketa-multzoak. «Zergatik kentzen ote dio bizianorbaitek beste bati?», galdetu ohi diogu geureburuari. Pena de muerte filma dugu hausnarketahorretarako atarikoa. Ondoren, galdera-sorta bate-kin, norberarentzat giza duintasunak duen esanahia

sakon aztertuko dugu. Atariko lan honekin galdetukodiegu ikasleei zer gertatu den, beren ustez, geureherrian azkeneko hamarkadetan giza eskubideeidagokienez. Gertatutakoari buruzko benetako datuakdituen koadro batekin alderatuko ditugu ikasleeniritziak. Azkenik, denon artean, iraganari buruzkoondorio partekatu bat ateratzen saiatuko gara. Euska-rri osagarria Hiru begiratu giza duintasunari antzerki-dinamika da.

··BBiiggaarrrreenn aarriikkeettaa--mmuullttzzooaaOraina eta enpatia ditu ardatz bigarren ariketa-

multzoak. Ariketa horien abiapuntua, berriz, anaia banahil zieten bi pertsonen benetako lekukotasunak dira. Bipertsona horiek azaltzen dutena eta kontakizunak ikasle-ei eragiten dien erreakzioa dira lanaren oinarria. Galde-ra-sorta batekin jarraituko dugu, lekukotasunen erreak-zioak banan-banan ezagutzeko. Ondoren, gizakionenpatia- eta elkartasun-gaitasuna aztertuko ditugu.Azkenik, bi biktima horiei testu bana idatzi beharkodiete ikasleek. Euskarri osagarria eskolan bertan lekuko-tasunak ematea da.

··HHiirruuggaarrrreenn aarriikkeettaa--mmuullttzzooaaHirugarren ariketa-multzoak ardatz hauek ditu: geroa,

eta indarkeriarik ezaren, elkarrizketaren, bizikidetzareneta berradiskidetzearen aldeko konpromiso etikoa.Entzutea oinarri duen elkarrizketa-metodo batekin (Hirutxanden metodoa) hasiko gara, sortzen diren desadosta-sunak aztertzeko. Metodo horrekin, bestea hobeto entzu-ten, harekin hobeto hitz egiten eta hura hobeto errespe-tatzen ikasten da, erantzuna atzeratuz. Hori abiapuntuharturik, izaera mugatuaren bizipena pertsonalizatua eginbehar da, dogmatismoaren antidoto gisara. Osagabeakdira, izan ere, geure ikuspegiak; ez dugu ez arrazoi ezegia osorik. Gero, bizikidetza baketsuak behar dituen lauoinarri etikoei buruzko lan teoriko bat egingo dugu.Azkenik, ondorioak ateratzen saiatuko gara, banaka etataldeka. Euskarri osagarria Antzerki partehartzailearenbaliabidea txertatzea da.

Page 18: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

18

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

4. Bi lekukotasunen edukiaBiktima da indarkeriaren ondorioen giza aurpegia, inda-

rraren estrategia eta gizakia elkarrekin gurutzatzen direngune tragikoa. Indarkeriaren, terrorismoaren edo giza esku-bideen edozein urraketaren alderdi benetakoena sufrimen-duaren aurpegia da. Beste guztia eztabaidagarria da, zehaz-tugabea; sufrimendua, aldiz, ez: egitate eztabaidaezina da. Bihotzetik modulu didaktikoak atal honetan bi biktimaren bi

lekukotasun aipatzen ditu. Bigarren ariketa-multzoaren oina-rrizko euskarria dira. Bi testuak 2008an, antzerki partehar-tzailearen bidez, eskolan biktimekiko elkartasuna lantzeko

egitasmo pilotuan erabilitako lekukotasun egokituak dira.Lekukotasun hauen bertsio zabala 2008an aurkeztutako«Bakerako urratsak - Dando pasos hacia la paz» CDandago. Gelako lanerako bertsio bat zein bestea erabili ahalizango da.Anaiaren hilketa nola bizi izan zuten kontatzen duten bi

lagunenak dira bi lekukotasunak. Kasu batean, ETAk hilda-ko pertsona baten anaia; eta bestean, GALek hildakopertsona baten arreba. Xehetasunei dagokienez, bi kasubereizi dira, baina jasandakoaren sakontasuna eta galduta-koaren itzulezintasuna ikusirik, giza sufrimenduaren irudika-pen unibertsala dira.

··LLeehheennbbiizziikkoo aarriikkeettaa--mmuullttzzooaa·Gaia: iragana eta giza duintasuna. ·Euskarria: Pena de muerte filma.·Ibilbidea: giza duintasunaren esanahiari buruzko galdera-sorta. Gertatutakoari buruz norberak duen ikuspegia datuerrealekin alderatu behar da. Denen artean, lehenbiziko ondorio bat atera behar dute.·Euskarri osagarria: Hiru begiratu giza duintasunari antzerki-dinamika.

··BBiiggaarrrreenn aarriikkeettaa--mmuullttzzooaa ·Gaia: oraina eta enpatia. ·Euskarria: bi biktimaren idatzizko lekukotasunak.·Ibilbidea: bi lekukotasunei buruzko galdera-sorta. Enpatiaren esanahia sakon aztertu behar da, teorian eta prakti-kan. Testu bana idatzi behar diete bi biktimei.·Euskarri osagarria: zuzeneko lekukotasunak.

··HHiirruuggaarrrreenn aarriikkeettaa--mmuullttzzooaa·Gaia: geroa eta erreferentzia-esparru etiko bat. ·Euskarria: hiru txanden metodoa (elkarrizketa eta entzutea jorratzeko).·Ibilbidea: izaera mugatuaren bizipen pertsonala. Lau oinarri etikoak erabili behar dira lan teorikorako. Ondorioakatera behar dira, banaka eta taldeka.·Euskarri osagarria: Antzerki partehartzailea.

11. koadroa. Euskarriak eta ibilbide didaktikoa

Page 19: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

19

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

1. Aplikazio programatua egite-ko iradokizunakAtal honetan, hamabi ariketa iradokitzen ditu Bihotzetik

modulu didaktikoak, eta hautazko beste hirurekin osadaitezke. Batez ere tutoretzako, etikako edo Etika etagizarte hezkuntzako orduetarako daude pentsatuak, horie-tarako bakarrik ez badira ere. Laburpen gisako dokumentuhonetan ariketa bakoitzaren tituluak bakarrik jarri ditugu.Bihotzetik modulu didaktikoaren dokumentu osoan jardu-teko proposamen bakoitzak bere azalpena du, xehetasu-nez, eta testuak, galdeketak eta aplikatzeko beharrezkoakdiren ohar guztiak ere daude jasoak.

1.1. Lehen ariketa-multzoa. Iragana etagiza duintasuna··LLeehheenn aarriikkeettaa.. Ikus dezagun Pena de muerte filma.··BBiiggaarrrreenn aarriikkeettaa.. Giza duintasunaren esanahieansakontzen. ··HHiirruuggaarrrreenn aarriikkeettaa.. Geure herrian azkeneko hamarka-detan izandako sufrimendura hurbil gaitezen.··LLaauuggaarrrreenn aarriikkeettaa.. Ea lehen ondorio adostu batera iris-ten garen. ··AArriikkeettaa oossaaggaarrrriiaa.. Hiru begiratu giza duintasunariantzerki-dinamika.

1.2. Bigarren ariketa-multzoa. Orainaeta enpatia··BBoossggaarrrreenn aarriikkeettaa.. Bi lekukotasun irakurriko ditugu, zersentimendu eragiten diguten ikusteko. ··SSeeiiggaarrrreenn aarriikkeettaa.. Zenbait galdera.··ZZaazzppiiggaarrrreenn aarriikkeettaa.. Azter dezagun zer den enpatia. ··ZZoorrttzziiggaarrrreenn aarriikkeettaa.. Bi gutun idatzi behar ditugu.··AArriikkeettaa oossaaggaarrrriiaa.. Zuzeneko lekukotasunak.

1.3. Hirugarren ariketa-multzoa. Etorkizu-na eta bakezko bizikidetzaren oinarriak··BBeeddeerraattzziiggaarrrreenn aarriikkeettaa.. Elkar entzuteko, «Hiru txandenmetodoa».··HHaammaarrggaarrrreenn aarriikkeettaa.. Gizakion izaera mugatuari buruz-ko hausnarketa, norberaren ikuspegitik.

··HHaammaaiikkaaggaarrrreenn aarriikkeettaa.. Bakezko bizikidetzarako oinarribatzuen bila.··HHaammaabbiiggaarrrreenn aarriikkeettaa.. Ondorioak aterako ditugu.··AArriikkeettaa oossaaggaarrrriiaa.. Antzerki partehartzailea.

2. Programatu gabe aplikatzekoiradokizunakTutoretzako, etikako edo Etika eta gizarte hezkuntzako

orduetan ez ezik, eskolako edo familiako edozein ikasgaikedo egoerak eskaintzen digun beste zeinahi aukera didak-tikotan ere aplika daiteke modulu didaktiko hau. Gogoanizan bizizikasi metodoa dela proposamenaren oinarri peda-gogikoa, hots, norberak bizitzen dituen esperientziak ikas-kuntza bihurtzea. Bizi dugun guztiak du, izan ere, baliopedagogikoa.

Edozein gertakari, istripu, jazoera edo bizipen aprobe-txa daiteke jorratutakoa ikuspegi anitzetatik aztertzekoLa-burpen gisako dokumentu honetan atal bakoitzarenenuntziatuak bakarrik jaso ditugu. Bihotzetik moduludidaktikoaren dokumentu osoan xehetasunez garatuditugu iradokizunak eta adibideak.

··LLeehheennaa:: gerrari, terrorismoari, indarkeriari edo gizaeskubideen urraketei buruzko informazioak

··BBiiggaarrrreennaa:: enpatia-, elkartasun-, altruismo-kasuak…

··HHiirruuggaarrrreennaa:: urteurrenak, data seinalatuak, hurbilekoedo urrutiko biktimen istorioak edo lekukotasunak…

··LLaauuggaarrrreennaa:: hizkuntza, historia, geografia... ikasgaiak··BBoossggaarrrreennaa:: muturreko mugek eragiten dituzten sufri-menduak

··SSeeiiggaarrrreennaa:: jazarpen- edo diskriminazio-egoerekeragiten duten sufrimendua

··ZZaazzppiiggaarrrreennaa:: zenbait bazterketa-egoerak eragitenduten sufrimendua··ZZoorrttzziiggaarrrreennaa:: konpromisoa··BBeeddeerraattzziiggaarrrreennaa:: elkarrizketa- eta berradiskidetze-esperientziak

··HHaammaarrggaarrrreennaa:: filmak, antzerki-obrak, komikiak, libu-ruak, telebista-programak…

C. Ariketa-iradokizunak

Page 20: Bihotzetik modulu didaktikoaren laburpena

20

Bihotzetik modulu didaktikoa. Laburpena

Ebaluazioari dagokio modulu didaktiko honen azkenzatia. Ebaluazio bi aukera eskaintzen dira. Lehenak, Aatalean jasoa, galdera baten inguruko ebaluazio-eredu osokontzentratua planteatzen du. B atalean, ebaluazio haubeste galdeketa batzuekin osatzeko aukera eskaintzen da.Laburpen gisako dokumentu honetan atal bakoitzarenenuntziatuak bakarrik jaso ditugu.

A. Bost irizpide eta lanerako ondorio bat

A.1. Denbora eta ikuspegi egokia eskatzen ditualdaketa pertsonaleko prozesuen ebaluazio fida-garriak

A.2. Bihotzetik modulu didaktikoaren ebaluazio-ak norberari egokitua behar du izan; bestela, ezdu zentzurik

A.3. Hezitzaileari baliagarri zaion eta hark errazgauza dezakeen ebaluazioa da errealista etabideragarria

A.4. Ikasleak ez ezik, irakasleak, familiak etaedukiak ere ebaluatu behar dira

A.5. Bihotzetik ebaluatzeko modurik egokienagaldera bakarra ondo zuzendua egitea da

A.6. Lanerako ondorio gisara

B. Ebaluazio zehatzak egiteko beste iradoki-zun batzuk

B.1. Hezitzaileak ebaluazioa egiteko iradokizu-nak··IIkkaassttee--eessppeerriieennttzziiaa. Geure ikaskuntza-prozesuarenebaluazioa··IIrraakkaassttee--eessppeerriieennttzziiaa.. Ikasleekin egin dugun lanarenebaluazioa

B.2. Ariketak ebaluatzeko iradokizunak

B.3. Ikasleekin ebaluazioa egiteko iradokizunak

Edonola ere, honako materiala proposamen irekia da,jardunak eta egindako ekarriek hobetuko eta zabaldukodutena.

1. eranskina. Ebaluazio-jarraibideak