Ikasturte hasierako otoitza DBH eta Batxilergoa

2
IKASTURTE HASIERAKO OTOITZA Hoberena barruan daukazu; aurki ezazu Sartu bezain pronto, ikasleek ikusten dute AURKEZPENA izeneko artxiboa irekita dagoela. Lurraren metaforarekin jokatuko dugu mamiaren garrantziaz ohartarazteko. Julio Verneren Viaje al centro de la tierra nobela aipa daiteke denok ikusezinak diren gauzek erakartzen gaituztela azpimarratzeko. Beraz, bidaia bat egin behar dugu eta bidaia hori bilaketa batean datza. Orduan, ikusgai diren GPS, MAPA, PRISMATIKOAK ETA IPARORRATZA seinalatzen ditugu, bilaketa batean ezinbestekoak direla azalduz. Hala ere, argi utziko diegu gure bilaketan tresnarik egokienak hauexek direla: ZINTZOTASUNA, ISILTASUNA, JAKINMINA eta APALTASUNA . EL LÁPIZ powerpointa Muntaia nahiko argia da eta gure barrua zaindu behar dugula dio. Geu arkatzak gara baina esku batek (Jainkoak) agintzen du eta geuk idatzitakoa arrastoa uzten du. GURE MOTORRAK Kotxe bat bezalakoak gara. Aurrean errepide bat dugu (bizitza). Batzuetan bidea zuzena da, bestetan, bihurgunez beterikoa; aldapan gora eta aldapan behera ibiltzen gara; zenbaitetan autopistan zehar, zenbaitetan hirugarren mailako errepideetan. Baina gure kotxeak motor ona badu, ez dio axolarik nolakoa den bidea. Kontua da kotxe batean motorra ez dela ikusgai; ordea, kotxea nola dabilen ikusita, motorraren ezaugarriak eta kalitatea igar daitezke. Hau da, gure jokabideek azaltzen dute nolakoa den gure motorra?

description

Ikasturte hasieran leloarekin lotutako elizkizuna da. DBH eta Batxilergoan burutzekoa

Transcript of Ikasturte hasierako otoitza DBH eta Batxilergoa

Page 1: Ikasturte hasierako otoitza DBH eta Batxilergoa

IKASTURTE HASIERAKO OTOITZAHoberena barruan daukazu; aurki ezazu

Sartu bezain pronto, ikasleek ikusten dute AURKEZPENA izeneko artxiboa irekita dagoela.

Lurraren metaforarekin jokatuko dugu mamiaren garrantziaz ohartarazteko. Julio Verneren

Viaje al centro de la tierra nobela aipa daiteke denok ikusezinak diren gauzek erakartzen

gaituztela azpimarratzeko.

Beraz, bidaia bat egin behar dugu eta bidaia hori bilaketa batean datza. Orduan, ikusgai diren

GPS, MAPA, PRISMATIKOAK ETA IPARORRATZA seinalatzen ditugu, bilaketa

batean ezinbestekoak direla azalduz. Hala ere, argi utziko diegu gure bilaketan tresnarik

egokienak hauexek direla: ZINTZOTASUNA, ISILTASUNA, JAKINMINA eta

APALTASUNA.

EL LÁPIZ powerpointa

Muntaia nahiko argia da eta gure barrua zaindu behar dugula dio. Geu arkatzak gara baina

esku batek (Jainkoak) agintzen du eta geuk idatzitakoa arrastoa uzten du.

GURE MOTORRAK

Kotxe bat bezalakoak gara. Aurrean errepide bat dugu (bizitza). Batzuetan bidea zuzena da,

bestetan, bihurgunez beterikoa; aldapan gora eta aldapan behera ibiltzen gara; zenbaitetan

autopistan zehar, zenbaitetan hirugarren mailako errepideetan. Baina gure kotxeak motor ona

badu, ez dio axolarik nolakoa den bidea. Kontua da kotxe batean motorra ez dela ikusgai;

ordea, kotxea nola dabilen ikusita, motorraren ezaugarriak eta kalitatea igar daitezke. Hau da,

gure jokabideek azaltzen dute nolakoa den gure motorra?

Zeintzuk dira zure motorrak?

Zoruan dozena bat kartulina dago eta bertan balizko motorrak daude. Ikasle bakoitzak

aukeratu behar ditu bere ekintzak bideratzen dituzten hiru motorrak. Animatzen badira,

erantzunak elkar banatuko ditugu.

MAITASUNA, ESKUZABALTASUNA, ERRUKIA, INBIDIA, LAGUNTASUNA,

ELKARTASUNA, LEIALTASUNA, NEUREKOIKERIA, ZINTZOTASUNA,

EGIAZALETASUNA, OBLIGAZIOA, ERRESPETUA

EBANJELIOA

Zuhaitza eta fruitua LK 6, 43-49

ABESTIA

Detalles CHAMBAO Powerpointa dago, abestia atxikitua duena.

Page 2: Ikasturte hasierako otoitza DBH eta Batxilergoa

DBH 1 eta 2: La bella y la bestia