IKASLEEN · 2019. 10. 17. · Honela dio deskribapenak: "Ezaugarri inperialak dara-matza arranoaren...

2
Maialen Apezetxea-Aiora Quijano HERNANI INSTITUTUA Noiz eta nork bultzatu zintuen txalaparta munduan sartzera? Orain dela hamaika, hamabi urte izan zen. Hernanira parrandan etorri eta kasualidadea txalaparta festa zen. Orduan txalaparta ikusi, eta egia esan ez nuen ia ezagu- tzen. Gainera nik garai hartan Utikan taldean jotzen nuen, beste musika estilo bat da, guztiz ezber- dina. Horrela izan zen, txalaparta ikusi eta ikastarorako apuntatu nintzen. Esan bezela, ez dut izan betidanik txalapartarekiko zaleta- suna, hamabost urterekin ezagutu bainuen, baina bai musikarekiko. Zein alde dago txalapartari nor- banakoa izatetik talde bateko partaide izatera ? Alde handiena da orain honetara dedikatzen naizela, lehen denbora librean jotzen nuen goxatzeko. 1993an hasi ginen aurreneko aldiz kalean jotzen, diru horrekin bidaiatzen hasi ginen. San Fer- minak ere jotzen pasa genituen eta lortutako diruarekin furgoneta bat erosi genuen eta Irlandara joan ginen. Bertan hilabete aritu ginen kalean joaz. Bueltatu eta txalapartarekin zerbait serioagoa egiteko gogoa piztu zitzaigun. Garai hartan Bilbon majisteritza musikala egin nuen eta hori buka- tuta Kepa Junkeraren taldean jo- tzeko aukera sortu zitzaidan. Lehen ere esan daiteke txalapar- taz bizi nintzela, baino beste modu batera. Orain denbora guztia dedi- katzen diot, egunero aritzen naiz bere inguruan; afinatzen, entsaia- tzen... ez bada jotzen, materiala prestatzen, gauza berriak asma- tzen. Orain, jada lanbide bat da. Zein izan zen zure lehen kon- tzertua? Noiz? Aspaldi izan zen, Bexabin. Kontua da garai hartan baten bat atxilotu zutela eta askatu zutenean, honen ongi etorrian jo nuen lehen aldiz jende aurrean. Gero kontzertu kontzertua ez naiz gogoratzen, hainbeste izan dira. Nolako esperientzia izan da Kepa Junkera eta bere taldeare- kin munduan zehar ibiltzea? Ederra. Beste modu batean dedi- katzea izan da. Momentu oro zaude talde horri zer eskaini die- zaiokezun eta bertatik zer ikasten duzun. Hasiera batean nahiko lan egin behar izan genuen, batez ere txalaparta talde serio batera mol- datzeko. Kepak txalaparta melodi- koki landu nahi zuen eta orduan kantak moldatzen hasi ginen txa- lapartaz jo ahal izateko, zeren eta txalapartan ez dago kantarik jotze- rik, inprobisazioa baita. Horrekin melodia egiten hasi ginen eta Kepa Junkerarekin asko ikasi dut zentzu horretan, musika mailan. Zein garrantzi dauka gaur egun txalapartak zure bizitzan? Handia je, je, je. Keparekin ari ginela disko bat egiteko ideia sortu zen, batez ere oinarrian txalaparta zuena. Orduan Oreka TX sortu zen, Igor eta biok bikote, gero tal- dea osatzen joan gara. Orain sei pertsona gaude eta bi hernaniar. Ez dira Keparekin bezain beste kontzertu ateratzen baina mugitu gara. Orain dela ez asko, Eskozian egon gara Orekarekin. Sekula ez ginen atera eta oso arrera ona izan dugu. Hurrengo urtean ere eramango gaituztela esan digute. Egia esan Euskal Herritik dexente atera gara eta beti oso ondo hartu gaituzte. Ze asmo etorkizunerako? Laster, Keparekin zuzeneko dis- koa grabatzeko asmoa dugu Arriagan. Orekarekin bigarren lan baterako kantak prestatzen ari gara eta zuzenekoan ere pentsa- tzen. Baina nolabait ere bigarren disko hau orain arte egin duguna- ren nahiko ezberdina izan daiteke, baina lehenengo diska "perkus"- en perfila mantenduz. Udari begi- ra, batez ere kontzertuak ta nahi- ko gogorra izango da. "Egun, Txalapartak garrantzia berezia dauka nire bizitzan" Q Harkaitz Martinez hernaniar txalapartari gaztea da. Oreka TX taldean jotzen du eta Kepa Junkerarekin ere ibilia da. Harkaitz Martinez Tilosetan. IKASLEEN 1. zenbakia 2003ko apirilaren 3a, osteguna HERNANI INSTITUTUA Asteburuko pelikula: ‘Solaris’ Mireia Gorrotxategi HERNANI INSTITUTUA Asteburu honetan Biteri Kultur Etxean eskainiko den pelikula SOLA- RIS da, zientzia-fikziozko filme bat, baina azken aldi honetan egin diren genero horretako filmeekin zerikusi handirik ez duena, akzio eta abentu- raren ordez amodiozko istorio bat kontatzen baitu: Chris Kelvin-ek Gibarian bere lagunaren dei bat jasotzen du lagun- tza eske Prometheus espaziontzitik. Orduan, Kelvin hara joaten da, bere laguna hilda dagoela eta espaziontzi- ko beste pertsonak geroz eta zentzu- gabeago jokatzen dutela deskubri- tzeko. Esaten dutenez, bere bizitzan noizbait egon ziren pertsonak azal- tzen zaizkiete lokartzen direnean, bizirik, eta honen arrazoia, dirudie- nez, Solaris planetan dago, espa- ziontzia honen orbitan baitago. Laster, Kelvin-i bere emaztea agertu- ko zaio, orain dela urte batzuk bere burua hil zuena, eta beraientzat biga- rren aukera bat eskainiko dio. Pelikula honen zuzendaria Steven Soderbergh da eta aktoreak George Clooney (Chris Kelvin), Natasha McElhonen (Rheya), Jeremy Davies (Snow), Viola Davis (Helen Gordon) eta Ulrich Tukur (Gibarian) dira besteen artean. Pelikularen gidoia, berriz, Stanislav Lem-en liburuan oinarritua dago. Steven Soderbergh-ek dioenez, pelikula hau zientzia-fikziozko beste pelikulekin konparatuz gero, dimen- tsio ezberdin bat duela ikusiko dugu, istorio hau protagonisten adimenean eta oroitzapenetan gertatzen baita, eta beraz, modu ezberdin askotan interpretatu daiteke. Pelikulako akto- reak ere bat datoz zuzendariarekin, eta filmea ezberdina egiten duena lantzen dituen gaiak direla diote, denok larritzen gaituzten gaiak baitira: maitasunaren sekretu eta misterioak, heriotza, heriotzaz geroko bizitza, oroitzapenak, desira,... erantzunik ez duten gaiak. Denborari buruzko irado- kizunak ere egiten dizkigu eta bakoit- zak erreflexionatzeko aukera ere ema- ten digu. Guk ezin dugu gehiago esan, orain zuri dagokizu ikustea. Ea zer iru- ditzen zaizun! T G ALDERA M OTZAK -Kolore bat: granatea -Liburu bat: ‘Los hijos de Ogaiz’ -Abesti bat: ‘Ada begi’ -Oporretarako toki bat: Laos (Tailandia) -Janari bat: entsalada -Urtaro bat: udaberria -Izen bat: ez dago izenik -Musika talde bat: ‘Uakti’ -Soinu bat: urarena -Kirol bat: mendiko eskia Maider Ansa-Irati Tranche HERNANI INSTITUTUA Bihar abiatuko da Korrika Mau- letik Iruñara. Gure hizkuntza eta euskaltegi eta gau-eskolak indar- tzeko egiten den ekitaldia da. 13. edizioa dugu aurtengoa 1980tik bi urtero ospatu baita oztoporen bat tarteko. KORRIKA Hernanin Euskal Herri osotik ibiliko da eta noski, Hernanitik ere pasako da larunbatean, hilaren 6an. Beste urte guztietan ere gure herrian izan dugu Korrika eta antolatzaile- ek diotenez, egunez nahiz gauez izugarrizko harrera edukitzen du beraiek ere harriturik utziz. Ko- rrika egiteaz gain, diruz ere lagun- tzen dute hernaniarrek. Esaterako ikastolak, auzoak, elkarteak, kul- tur taldeak, Udaleko taldeak, Ins- titutuak... Arantxa Artola AEK-ko partaideak esan digunez, Herna- niko ohorezko kilometroa euska- raren alde lan egin dutenei es- kaintzen zaie. Orain arteko batzuk Iraulio Panttalone, Juanjo Uria, Goenkaleko aktoreak eta Langile Ikastola bere 25. urteurrenean izan dira. Aurten Axeri dantza mix- toak eramango du ohorezko kilo- metroaren lekukoa. Urte guzti hauetan xelebreke- rietarako denbora ere egon da. Azken edizioan adibidez, Her- naniko arraun elkarteak uretatik eraman zuen lekukoa ia kilometro batean zehar. Hernanitik kanpo, Gasteizen jarraitzaile batzuk ae- rostatiko batean egin zituzten kilo- metroak. Arrankudiagan sei txa- kurrek tiratutako lera batean eta bi gaztek ia ibilbide osoa bete zuten bizikleta gainean. Iñaki Murua bertsolariak korrika egin ondoren furgoneta gainetik bertsotan ani- matu zituen korrikalariak; Andoni Egañak, berriz, laisterka zijoan bitartean. Karlos Argiñano sukal- dariak, ordea, ez zuen lortu erre- zetarik prestatzerik. T ZINE KRITIKA Badator Korrika! Q Gero bat gaurdanik" da aurtengo leloa. 13 Korriketatik 13 pasa dira Hernanitik Natasha McElhonen eta George Clooney, aktore printzipalak. Korrika 12, Hernanin. (Arg. Alberto Elosegi)

Transcript of IKASLEEN · 2019. 10. 17. · Honela dio deskribapenak: "Ezaugarri inperialak dara-matza arranoaren...

Page 1: IKASLEEN · 2019. 10. 17. · Honela dio deskribapenak: "Ezaugarri inperialak dara-matza arranoaren azpian. Bereziki armarri berdea da eta zilarrezko gaztelu bat dauka ate eta lehio

Maialen Apezetxea-AioraQuijanoHERNANI INSTITUTUA

Noiz eta nork bultzatu zintuentxalaparta munduan sartzera?Orain dela hamaika, hamabi urteizan zen. Hernanira parrandanetorri eta kasualidadea txalapartafesta zen. Orduan txalaparta ikusi,eta egia esan ez nuen ia ezagu-tzen. Gainera nik garai hartanUtikan taldean jotzen nuen, bestemusika estilo bat da, guztiz ezber-dina. Horrela izan zen, txalapartaikusi eta ikastarorako apuntatunintzen. Esan bezela, ez dut izanbetidanik txalapartarekiko zaleta-suna, hamabost urterekin ezagutubainuen, baina bai musikarekiko.

Zein alde dago txalapartari nor-banakoa izatetik talde batekopartaide izatera ?Alde handiena da orain honetaradedikatzen naizela, lehen denboralibrean jotzen nuen goxatzeko.1993an hasi ginen aurrenekoaldiz kalean jotzen, diru horrekinbidaiatzen hasi ginen. San Fer-minak ere jotzen pasa genitueneta lortutako diruarekin furgonetabat erosi genuen eta Irlandarajoan ginen. Bertan hilabete arituginen kalean joaz. Bueltatu etatxalapartarekin zerbait serioagoaegiteko gogoa piztu zitzaigun.Garai hartan Bilbon majisteritzamusikala egin nuen eta hori buka-tuta Kepa Junkeraren taldean jo-tzeko aukera sortu zitzaidan.Lehen ere esan daiteke txalapar-taz bizi nintzela, baino beste modubatera. Orain denbora guztia dedi-

katzen diot, egunero aritzen naizbere inguruan; afinatzen, entsaia-tzen... ez bada jotzen, materialaprestatzen, gauza berriak asma-tzen. Orain, jada lanbide bat da.

Zein izan zen zure lehen kon-tzertua? Noiz?Aspaldi izan zen, Bexabin. Kontuada garai hartan baten bat atxilotuzutela eta askatu zutenean, honenongi etorrian jo nuen lehen aldizjende aurrean. Gero kontzertukontzertua ez naiz gogoratzen,hainbeste izan dira.

Nolako esperientzia izan daKepa Junkera eta bere taldeare-kin munduan zehar ibiltzea?Ederra. Beste modu batean dedi-katzea izan da. Momentu orozaude talde horri zer eskaini die-zaiokezun eta bertatik zer ikastenduzun. Hasiera batean nahiko lanegin behar izan genuen, batez eretxalaparta talde serio batera mol-datzeko. Kepak txalaparta melodi-koki landu nahi zuen eta orduankantak moldatzen hasi ginen txa-lapartaz jo ahal izateko, zeren etatxalapartan ez dago kantarik jotze-rik, inprobisazioa baita. Horrekinmelodia egiten hasi ginen etaKepa Junkerarekin asko ikasi dutzentzu horretan, musika mailan.

Zein garrantzi dauka gaur eguntxalapartak zure bizitzan?Handia je, je, je. Keparekin ariginela disko bat egiteko ideia sortuzen, batez ere oinarrian txalapartazuena. Orduan Oreka TX sortuzen, Igor eta biok bikote, gero tal-dea osatzen joan gara. Orain sei

pertsona gaude eta bi hernaniar.Ez dira Keparekin bezain bestekontzertu ateratzen baina mugitugara. Orain dela ez asko,Eskozian egon gara Orekarekin.Sekula ez ginen atera eta osoarrera ona izan dugu. Hurrengourtean ere eramango gaituztelaesan digute. Egia esan EuskalHerritik dexente atera gara eta betioso ondo hartu gaituzte.

Ze asmo etorkizunerako?Laster, Keparekin zuzeneko dis-koa grabatzeko asmoa duguArriagan. Orekarekin bigarren lanbaterako kantak prestatzen arigara eta zuzenekoan ere pentsa-tzen. Baina nolabait ere bigarrendisko hau orain arte egin duguna-

ren nahiko ezberdina izan daiteke,baina lehenengo diska "perkus"-en perfila mantenduz. Udari begi-ra, batez ere kontzertuak ta nahi-ko gogorra izango da.

"Egun, Txalapartak garrantziaberezia dauka nire bizitzan"

Harkaitz Martinez hernaniar txalapartari gaztea da. Oreka TX taldean jotzen du eta Kepa Junkerarekin ere ibilia da.

Harkaitz Martinez Tilosetan.

IKASLEEN1. zenbakia 2003ko apirilaren 3a, osteguna HERNANI INSTITUTUA

Asteburuko pelikula:

‘Solaris’Mireia GorrotxategiHERNANI INSTITUTUA

Asteburu honetan Biteri KulturEtxean eskainiko den pelikula SOLA-RIS da, zientzia-fikziozko filme bat,baina azken aldi honetan egin direngenero horretako filmeekin zerikusihandirik ez duena, akzio eta abentu-raren ordez amodiozko istorio batkontatzen baitu:

Chris Kelvin-ek Gibarian berelagunaren dei bat jasotzen du lagun-tza eske Prometheus espaziontzitik.Orduan, Kelvin hara joaten da, berelaguna hilda dagoela eta espaziontzi-ko beste pertsonak geroz eta zentzu-gabeago jokatzen dutela deskubri-tzeko. Esaten dutenez, bere bizitzannoizbait egon ziren pertsonak azal-tzen zaizkiete lokartzen direnean,bizirik, eta honen arrazoia, dirudie-nez, Solaris planetan dago, espa-ziontzia honen orbitan baitago.Laster, Kelvin-i bere emaztea agertu-ko zaio, orain dela urte batzuk bereburua hil zuena, eta beraientzat biga-rren aukera bat eskainiko dio.

Pelikula honen zuzendariaSteven Soderbergh da eta aktoreakGeorge Clooney (Chris Kelvin),Natasha McElhonen (Rheya),Jeremy Davies (Snow), Viola Davis(Helen Gordon) eta Ulrich Tukur(Gibarian) dira besteen artean.Pelikularen gidoia, berriz, StanislavLem-en liburuan oinarritua dago.

Steven Soderbergh-ek dioenez,pelikula hau zientzia-fikziozko bestepelikulekin konparatuz gero, dimen-tsio ezberdin bat duela ikusiko dugu,istorio hau protagonisten adimeneaneta oroitzapenetan gertatzen baita,eta beraz, modu ezberdin askotaninterpretatu daiteke. Pelikulako akto-reak ere bat datoz zuzendariarekin,eta filmea ezberdina egiten duenalantzen dituen gaiak direla diote,denok larritzen gaituzten gaiak baitira:maitasunaren sekretu eta misterioak,heriotza, heriotzaz geroko bizitza,oroitzapenak, desira,... erantzunik ezduten gaiak. Denborari buruzko irado-kizunak ere egiten dizkigu eta bakoit-zak erreflexionatzeko aukera ere ema-ten digu. Guk ezin dugu gehiago esan,orain zuri dagokizu ikustea. Ea zer iru-ditzen zaizun!

GALDERA MOTZAK

-Kolore bat: granatea-Liburu bat: ‘Los hijos de Ogaiz’-Abesti bat: ‘Ada begi’-Oporretarako toki bat: Laos(Tailandia)-Janari bat: entsalada-Urtaro bat: udaberria-Izen bat: ez dago izenik-Musika talde bat: ‘Uakti’-Soinu bat: urarena -Kirol bat: mendiko eskia

Maider Ansa-Irati TrancheHERNANI INSTITUTUA

Bihar abiatuko da Korrika Mau-letik Iruñara. Gure hizkuntza etaeuskaltegi eta gau-eskolak indar-tzeko egiten den ekitaldia da. 13.edizioa dugu aurtengoa 1980tik biurtero ospatu baita oztoporen battarteko.

KORRIKA HernaninEuskal Herri osotik ibiliko da etanoski, Hernanitik ere pasako dalarunbatean, hilaren 6an. Besteurte guztietan ere gure herrianizan dugu Korrika eta antolatzaile-

ek diotenez, egunez nahiz gauezizugarrizko harrera edukitzen duberaiek ere harriturik utziz. Ko-rrika egiteaz gain, diruz ere lagun-tzen dute hernaniarrek. Esaterakoikastolak, auzoak, elkarteak, kul-tur taldeak, Udaleko taldeak, Ins-titutuak... Arantxa Artola AEK-kopartaideak esan digunez, Herna-niko ohorezko kilometroa euska-raren alde lan egin dutenei es-kaintzen zaie. Orain arteko batzukIraulio Panttalone, Juanjo Uria,Goenkaleko aktoreak eta LangileIkastola bere 25. urteurreneanizan dira. Aurten Axeri dantza mix-toak eramango du ohorezko kilo-

metroaren lekukoa.Urte guzti hauetan xelebreke-

rietarako denbora ere egon da.Azken edizioan adibidez, Her-naniko arraun elkarteak uretatikeraman zuen lekukoa ia kilometrobatean zehar. Hernanitik kanpo,Gasteizen jarraitzaile batzuk ae-rostatiko batean egin zituzten kilo-metroak. Arrankudiagan sei txa-

kurrek tiratutako lera batean eta bigaztek ia ibilbide osoa bete zutenbizikleta gainean. Iñaki Muruabertsolariak korrika egin ondorenfurgoneta gainetik bertsotan ani-matu zituen korrikalariak; AndoniEgañak, berriz, laisterka zijoanbitartean. Karlos Argiñano sukal-dariak, ordea, ez zuen lortu erre-zetarik prestatzerik.

ZINE KRITIKA

Badator Korrika!Gero bat gaurdanik" da aurtengo leloa. 13

Korriketatik 13 pasa dira Hernanitik

Natasha McElhonen eta GeorgeClooney, aktore printzipalak.

Korrika 12, Hernanin. (Arg. Alberto Elosegi)

Page 2: IKASLEEN · 2019. 10. 17. · Honela dio deskribapenak: "Ezaugarri inperialak dara-matza arranoaren azpian. Bereziki armarri berdea da eta zilarrezko gaztelu bat dauka ate eta lehio

Orriaren egileak:

TXOKOAHERNANI INSTITUTUA 2003ko apirilaren 3a, osteguna 1. zenbakia

Goien, ezkerretik: Mireia Gorrotxategi, Eli Rama, Itziar Arruarte, Oihana Lasarte.Behean ezkerretik: Jone Egaña (irakasle-arduraduna), Maider Ansa, Maialen Apezetxea, Aiora Quijano,Garazi Etxarri eta Irati Tranche.

Garazi Etxarri-Oihana LasarteHERNANI INSTITUTUA

EUSTATek (Euskal EstatistikaErakundeak) lau urtetik behinerrolda berritzeko datu bilketa egi-ten du. Honakoak dira azkendatuak, eta Hernaniko etxeetanzenbat euskera hitz egiten denaztertzen da. Bi urteak alderatuz(1991-1996) ez dago aldaketanabarmenik, nahiz eta hizkuntzagaitasunean gora egin dugun,adin talde gazteenetan batez ere.Etxeko erabileran ez da aldaketa-rik eman, familia buruak ez direla-ko euskaldundu.

Euskaldundu ez izanaren arra-zoiak asko izan daitezke; gogoeza, denbora... Askok seme-ala-bak ikastolara eramatearekin justi-fikatzen dute beraien burua.

Gaur egun Hernaniko haurgehienak euskerazko irakaskun-tza ereduetan ikasten dute. Egiada hala ere, DBH ondorengo ira-kaskuntzan hutsune handiak dau-dela euskeraren aldetik, bainaprintzipioz derrigorrezko ikasketakeuskeraz egiten dituzte. Haur etagazte hauetako askok gazteleradute ama-hizkuntza eta eskola da,askotan euskeraz hitz egitekodaukaten leku bakarra. Gaztehauek guraso izatera iristen dire-nean oso garrantzizkoa izango daberaien seme-alabei euskera era-kustea eta lehen-hizkuntza izatea.

Beraz, eskola euskalduntzenari den belaunaldi honi laguntzahandiak eman behar zaizkio es-kolaz kanpokoak euskeraz egite-ko eta gustuz egiteko aukera izandezaten: aisialdian, kiroletan,

zineman, lagunartean... Horrelabakarrik lortuko dutelako euskeraberaien seme-alabengana iristea.

Horrela ez bada, belaunaldihonek, guraso bihurtzen denean,seme-alabak D eredura bidaltzenjarraituko du, baina beren etxekoeta familiako hizkuntza gazteleraizaten, eta horrela belaunaldizbelaunaldi, euskera haurren arte-ko hizkuntza soilik bihurtuz.

Eta gazteak alde batera utzita,beste esparru askotan ere eginbehar da lan Hernanin: administra-zioan (udaletxean), merkataritzamunduan, irakaskuntzan, kirol klu-betan, lan-munduan, komunikabi-de arloan, kulturan... Hernanin eus-keraren aldeko giroa sortzea osoinportantea da eta denok hartubehar dugu parte gure hizkuntzaden euskera gal ez dadin.

Hernaniko armarri-aren deskribapenikzaharrena LopeMartinez de Isastihistoriagilearenada, 1625ekoa.Honela dio deskribapenak:"Ezaugarri inperialak dara-matza arranoaren azpian.Bereziki armarri berdea daeta zilarrezko gaztelu batdauka ate eta lehio urdi-nez horniturik. Zilarrezkolaukitxoz osatua dago etaurrezko bi lehoi dauzka arrapalan eta jarrera zutian."

Badira deskribapen gehiago ere, baina hau da zehatzenetakoa etalehenengoa gainera.

Hernaniko armarria.

Udal frontoi berriaren inaugurazioa.Gipuzkoako herri ezberdinetatik etortzen ziren garai haietako pelotariakberen artean indarrak neurtzeko. 52 urteren buruan ere, hernaniar haur etagazteek bertan igaro ohi dute beren aisialdia. Pelota partiduak gero etaugariagoak dira gure herrian, eta pelotari kopurua ere asko hazi da azkenurte hauetan. Badirudi hernaniarrok gero eta gehiago jotzen dugulapelotarantz, eta gutxiago atzerriko kiroletarantz.

Pelotariak eta epaileak udal frontoi berriaren inaugurazio-ko ekitaldian, 1951ko ekainaren 17an.

0,00%

10,00%

20,00%

30,00%

40,00%

50,00%

60,00%

1991 1996

euskeragaztelerabiak

Axeri dantza (1995eko inauteriak). Soka gaineko dantza unea.

Gazteak erabat euskaldunak izatekoeskolaz kanpoko ekintzak

euskeraz egin behar dituzte

BitxikeriakEli Rama-Itziar Arruarte - HERNANI INSTITUTUA

Axeri dantza inauterietan bakarrik izatenzen lehenAxeri dantza edo maskuridantza, dagoeneko XVIII. mendean doku-mentaturik dagoen erritoa da (nahiz eta sumatzen den lehenagokoadela); hau, berriz, berez inauterietakoa baldin bazen ere, Frankorencarnestolendas-etako debekua zela bide, San Joan festetara aldatubehar izan zen. Gaur egun, berriz, bai inauterietan eta baita SanJoanetan ere ikus dezakegu dantza xelebre hau.

Euskera -Etxeko Erabilera

Ikasleen Txokoa kaleratzen da

Hernaniko ikastola eta ikastetxeek

Hernaniko Udalarekin eta

Hernaniko Kronikarekin egindako

elkarlanari esker. Datozen hilabe-

teetan jarraipena izango du.