Deskribapenak 10 11

17

Transcript of Deskribapenak 10 11

Page 1: Deskribapenak 10 11
Page 2: Deskribapenak 10 11

Adrianek 10urte ditu eta nire laguna da. Adrian Egia kalean bizi da eta bere portalaren zenbakia 7a da.

Berak ile motza eta marroia du. Adrian baxua eta argala da.

Mutila jatorra eta alaia da. Gutxitan haserretzen da gurekin.

OIER SUBIJANA

Page 3: Deskribapenak 10 11

GERONIMO STILTON

Geronimo Stilton arratoi bat da eta Ratonian bizi da, bere arreba Tea Stilton da.”El eco del roedor” egunkarian egiten du lan.

Geronimo Stilton begi beltzak ditu.Betaurrekoak erabiltzen ditu.Azala marroia eta zuria du.Ia beti doa gorbata eta jantzi berde batekin.Bekainak beltzak ditu, ez da altua ezta txikia ere,normala eta argala da. Oso belarri handiak ditu bai eta sudurra ere.

Geronimo Stilton oso beldurtia eta bihotz onekoa da, ez zaio batere gustatzen bidaiak egitea zorabiatzen delako. Geronimo Stiltoni gustatzen zaio golf-era jolastea, abesti klasikoak entzutea, gazta bilduma egitea eta lasaitasuna edukitzea.

LEIRE SOLIS

Page 4: Deskribapenak 10 11

HARLY

Japonian bizi den futboleko jokalari bat da eta Harly du izena.10 urte inguru ditu.

Mutilak gorrixka du ilea.Bere azala marroia da.Sudurra txikia dauka eta oso altua da.Ilea oso luzea du.

Harly oso jatorra da.Oso atleta ona eta oso azkarra da.

Gauza bat nahi duenean saiakera handia egiten du lortzeko.

Naroa Najera

Page 5: Deskribapenak 10 11

Iñaki 7 urteko mutila da. Irunen bizi da bere ama eta aitarekin. Nire lehengusua da.

Begiak nireak bezalakoak ditu, beltzak. Ilea oso luzea eta lisoadauka. Argala da eta altuera ertaina dauka. Beltzarana da.

Jantzi modernoa janzten du.

Iñaki jatorra da baina batzutan bihurria.Mimotia eta negartiada. Play Station, Nintendo Ds eta Psp-arekin jolastea gustatzen

zaio. Dibertigarria da berarekin jolastea.

JORGE LOZANO

Page 6: Deskribapenak 10 11

Jesus nire laguna da.Ulian bizi da baserri handi batean bere aita eta bere amarekin.

Jesusek begi marroi argiak ditu. ilea luzea eta iluna dauka. Belarriak ertainak ditu, ez da ez polita ezta itsusia ere.Oso oso dibertigarria da.1m

52cm neurtzen du ni baino altuagoa da.

Jesusek gutxitan negarra egiten du bakarrik mina hartzen duenean.Jatorra eta alaia da,baina etxerako lanak egiteko alfer hutsa izaten da.Oso lagun

ona da. Batzutan ez dio bere amari kasurik egiten.

EGOITZ ESNAOLA

Page 7: Deskribapenak 10 11

Kika sorgin bat da. Etxe handi batean bizi da.Hamar urte ditu. Magia asko egiten du.

Ile gorria du eta apaintzeko soka bat darama.Argala da.Kamiseta gorriz janzten da. Praka motz batzuk janzten ditu, zapatila gorriak bai eta txaleko bat ere. Txandal beltz

batzuk ditu.

Barregarria eta argia da. Gauzak garbi esaten ditu eta ez dio bere anaiari kasu askorik egiten gorroto du eta.Korrika

asko egiten du.

SARA DE LA CRUZ

Page 8: Deskribapenak 10 11

Laki nire untxia da. Nire etzean bizi da.

Begiak txikiak eta gorriak ditu, buru txikia dauka eta belarri tenteak dauzka.

Laki oso alferra da. Ez da negartia izaten. Batzuetan jatorra da. Egun osoa lo egiten du kaiolan.

Adrian Diez

Page 9: Deskribapenak 10 11

Nire lehengusina da eta Asteasuko baserri batean bizi da.9 urte ditu.

Ile argia du.Bere begiak berdeak dira.Altua da. Bere hankak luzeak eta meheak dira.Sorbalda estua da.

Panderoa eta trikitixa jotzea gustatzen zaio.Pello Errota ikastolara doa.Jolastea asko gustatzen zaio.

IZARO BIAIN

Page 10: Deskribapenak 10 11

Martintxo ume txiki bat da. Antigua auzoan bizi da.10 egun ditu gutxi gora behera.Nire familiako guztiok maite dugu.Lo asko egiten du.

Martintxok ile beltza du,oso motza.Aurpegi txiki eta polita du.Beso

txikiak eta esku handiak ditu.Hankak motzak, baina oin handiak ditu. Gorputza ertaina da.

Alferra da, ez ditu gauza askorik egiten (jan eta lo egin) ez besterik. Oraindik ez dakit gehiago jaio berria dela eta.

ERIK PEREZ

Page 11: Deskribapenak 10 11

MOWGLI

Mowgli Indiako ume bat da. Oihanean bizi da animaliekin.

Mowgliren ilea beltza da eta motza eramaten du. Aurpegiak kanela

kolorea du.

Mowgli jatorra eta bihurria da,eta ausarta ere bada. Mowglik gustuko

ditu animaliak

SOUMYA ARRAZOLA

Page 12: Deskribapenak 10 11

Oier Karmengo Ama kalean bizi da.Bederatzi urte ditu.Katu beltz bat dauka,bai eta arreba bat ere.

Ile marroi luzea du eta begi marroiak ditu.Ertaina da. Aho txikia eta bekain txikiak ditu.Esku luzeak ditu.Hanka luzeak ditu. Behatz motzak eta belarri txikiak.

Alaia eta jatorra da lagunekin.Txorakeri asko egiten ditu ondo pasatzeko.Festak asko gustatzen zaizkio.

Ainara Bodegas

Page 13: Deskribapenak 10 11

OTSOA

Txakur handi baten antzekoa da otsoa.

Gorputza ilez estalia dauka.Marroiak izaten dirabere begi handiak. Ahoa handia eta hortzak zorrotzak izaten ditu haragia ondo jateko.Lauhanka ditu eta isatsa dauka.

Animalia basatia eta maltzurra izaten da animali batzuentzat eta gizakiarentzat

LUDA MUJIKA

Page 14: Deskribapenak 10 11

Peru nire aita da. Ametzagaña kalean bizi da. Nire amarekin, nire anai-arrebekin eta noski nirekin ere bai.

Peruk, ile motza eta kizkurra du. Badirudi begi berdeak dituela eta ditu, baina marroiskarekin nahastuta du. Beti mahuka motzean ibiltzen da.

Oso bihotz onekoa eta oso jatorra da. Askotan motorraz dator nire bila eta ez zaidanean zerbait ateratzen lagundu egiten dit. Telebista ikustea gustatzen zaio.

UXUE OTAÑO

Page 15: Deskribapenak 10 11

Pippi Galtza-luze idazle batek asmatutako pertsonai bat da. Villa Kurterbunt izeneko etxean bizi da. Ile gorrixka du. Beti bi motots eramaten ditu. Begi berdexkak ditu.Sudurretik eta masaietan pekak ditu. Normalean leotardo eta botak eramaten ditu.Arropa koloretsua janzten du. Oso ausarta,buru argia eta jatorra da.Beti laguntzeko prest dago . Animaliak asko gustatzen zaizkio eta berak zaldi bat du.Oso bihurria da .

IRATI JIMENEZ

Page 16: Deskribapenak 10 11

Soumya

Soumya nire ikastolako laguna da.Aurtengo laguna dut.

Aurpegi polita du.Begi marroiak ni bezalakoak.Esku- politak ditu.bere azkazalak asko gustatzen zaizkit.Ilea beltz-beltza du eta

kizkurturik.Nire laguna asko gustatzen zait.Soumya oso jatorra eta bihotz

onekoa da.Nire laguna maitagarria eta oso alaia da.Buru argia da lanak

egiteko garaian.Dantza egitea gustatzen zaio.

Ane Fernandez

Page 17: Deskribapenak 10 11

YUMI ISHIYAMA

Yumi Japonen bizi da ,hamalau urte dituen hirugarren mailan dagoen neska bat da.

Bere begiak beltzak eta txikiak dira, ilea beltz-beltza du.Aurpegia polit-polita du.

Yumi oso jatorra eta ikasle ona da.Oso heldua da,askotan gauza garrantzitsuak erabakitzen ditu

Irati Naveiro