Estiloa sortzen, fusiotik · BOLEIBOLA 6 Zomorroenak, aurreneko kolore printzak ARANO INAUTERIAK 3...

8
urumea bailarako egunkaria 2020-02-18 Asteartea 7.025 zk. www.kronika.eus Hernaniko Ohorezko Erregionalak, beste garaipen bat etxean Hodei Lujanbio hirugarren Lezoko mendi lasterketan HERNANI FUTBOLA URUMEA ATLETISMOA 7 8 Hernaniko Ohorezko Erregional Preferenteak, Amaikak bat taldea- ren aurka jokatu zuen pasa den larunbatean Zubipen, eta (4-0) eko emaitzarekin amaitu zuten partidua. Horren ondorioz, sailkape- nean bigarrena da, 46 punturekin. Eibar liderra eta Anaitasuna hirugarrenaren arteko partidua ez zen jokatu, kutsaduragatik. Asteburuan mendi, errepide, kros eta pistako lasterketak jokatu dira hainbat lekutan eta denetan aritu dira bailarako ko- rrikalariak. Estiloa sortzen, fusiotik Ainhoa Larrañaga hernaniar gazteak bere aurreneko diskoa kaleratu berri du: 'EskuMinak'. Barru-barrutik hitz egiten du bere kantuetan, eta entzun duenetik edan du, musika estilo desberdinen arteko fusioa sortzeko. Jazza, swinga, soula... Denak nahastu ditu, baina euskeraz, «horrela sentitzen» duelako. Gizon bat erreskatatu zuten Mandoegin GOIZUETA ISTRIPUA 5 Mutil nagusiek ezin, Navarvoley lider gogorraren aurrean HERNANI BOLEIBOLA 6 Zomorroenak, aurreneko kolore printzak ARANO INAUTERIAK 3 Andoaindik Hernanira, piano joleen urre eta zilarrezko 24 domina HERNANI MUSIKA 4 AGENDA 2-3 Barreterapia, Maialen Viaña psikologoarekin BIHAR ASTIGARRAGA 09:30 eta 19:00 'Koaderno gorria' aztergai, literatur saioan GAUR HERNANI 19:00 Atzerritartasun Legeari buruz, hitzaldia BIHAR HERNANI 19:00 Bolada onari segida eman zioten txuri-berdeek larunbatean, Amaikak Bat nabarmen menderatuta (4-0).

Transcript of Estiloa sortzen, fusiotik · BOLEIBOLA 6 Zomorroenak, aurreneko kolore printzak ARANO INAUTERIAK 3...

Page 1: Estiloa sortzen, fusiotik · BOLEIBOLA 6 Zomorroenak, aurreneko kolore printzak ARANO INAUTERIAK 3 Andoaindik Hernanira, piano joleen urre eta zilarrezko 24 domina HERNANI MUSIKA

urumea bailarako egunkaria

2020-02-18 Asteartea 7.025 zk. www.kronika.eus

Hernaniko Ohorezko Erregionalak, beste garaipen bat etxean

Hodei Lujanbiohirugarren Lezoko mendi lasterketan

HERNANIFUTBOLA

URUMEAATLETISMOA7 8

Hernaniko Ohorezko Erregional Preferenteak, Amaikak bat taldea-ren aurka jokatu zuen pasa den larunbatean Zubipen, eta (4-0) eko emaitzarekin amaitu zuten partidua. Horren ondorioz, sailkape-nean bigarrena da, 46 punturekin. Eibar liderra eta Anaitasuna hirugarrenaren arteko partidua ez zen jokatu, kutsaduragatik.

Asteburuan mendi, errepide, kros eta pistako lasterketak jokatu dira hainbat lekutan etadenetan aritu dira bailarako ko-rrikalariak.

Estiloa sortzen, fusiotik Ainhoa Larrañaga hernaniar gazteak bere aurreneko diskoa kaleratu berri du: 'EskuMinak'. Barru-barrutik hitz egiten du bere kantuetan, eta entzun duenetik edan du, musika estilo desberdinen arteko fusioa sortzeko. Jazza, swinga, soula... Denak nahastu ditu, baina euskeraz, «horrela sentitzen» duelako.

Gizon bat erreskatatu zuten Mandoegin

GOIZUETAISTRIPUA 5

Mutil nagusiek ezin, Navarvoley lider gogorraren aurrean

HERNANIBOLEIBOLA 6

Zomorroenak, aurreneko kolore printzak

ARANOINAUTERIAK 3

Andoaindik Hernanira, piano joleen urre eta zilarrezko 24 domina

HERNANIMUSIKA 4

AGENDA

2-3

Barreterapia, Maialen Viaña psikologoarekin

BIHAR

ASTIGARRAGA

09:30 eta

19:00

'Koaderno gorria' aztergai, literatur saioan

GAUR

HERNANI

19:00

Atzerritartasun Legeari buruz, hitzaldia

BIHAR

HERNANI

19:00

Bolada onari segida eman zioten txuri-berdeek larunbatean, Amaikak Bat nabarmen menderatuta (4-0).

Page 2: Estiloa sortzen, fusiotik · BOLEIBOLA 6 Zomorroenak, aurreneko kolore printzak ARANO INAUTERIAK 3 Andoaindik Hernanira, piano joleen urre eta zilarrezko 24 domina HERNANI MUSIKA

ASTEKO GAIA 2KRONIKA 2020-02-18 Asteartea

Larramendi 11, Hernani 943 33 08 99

688 660 714

Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. www.kronika.eus

Lege gordailua: SS-1469/2018 ISSN: 2659-5036

Lan-taldea: A. Arbelaitz, O. Egaña, I. Goñi, L. Goñi, B. Los Arcos, A. Moreno, J. Osa, M. Ramirez de Alda eta J. Zubitur.

Larramendi 11, Hernani 943 33 27 99

Eposta: [email protected]

KRONIKAk ez du bere gain hartzen egunkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

Argitaratzailea: Laguntzaileak:

PEFC ziurtagiria

Produktu ha ukontrolatutakoiturrietako materialez egina dago, birziklatua da eta Baso Kudeaket a Iraunkorrare n ziurtagiria dauk a

ww w. pefc.e s

DOBERA BAZKIDEAKKRONIKALARIAK

HERNANI MUSIKA

EskuMinak, nori?EskuMinak da kanta batzuk egin nituelako orain bi-hiru urte. Kanta guztiak nire bizitza per-tsonaleko gaien ingurukoak dira, eta edozeini gerta dakizkiokeen egoerez ari dira. Beste batzuk orain dela gutxi egindako kantak dira. Baina, sentimendu eta per-tsona haiei, momentu haietan inguruan nituenei, dagoeneko ez daudenei, agur polit bat eman nahi nien. Azkenean, ni naizela-ko; nire kantak dira eta maita-sunez kantatzen ditut. Gehiago zen borobiltzeko, lehen nintzen hori. Gainera, hitz jokoa ere bada; kolore gorri eta beltzez idatzita dago, ‘eskuetan mina’ ere adiera-zi nahi nuelako, neukan horrek min egiten zidalako, baita ere.

Zerk egiten zizun min?Asko agertzen dira menderakun-tzako erlazioak. Edo etxean ba-karrik gaudenean egiten ditugun hausnarketak, gure buruari kaña sartzen. Nahiko kaña sartzen diet letretan, nire buruari eta ingu-rukoei. Mina azkenean hori zen, kantatzen nuena kezka bat zelako, edo oroitzapen bat edo kritika bat.

Hor denean, nola aukeratzen da single-a?Kantu mugitua aukeratu dut. Bakarra da, oso pertsonala ez dena. Pisuzkoa du letra, baina ez dago inor nahastua. Neutroa da. Estiloari dagokionez, jazz, swing, soul… Definitu daiteke zure estiloa?Nik ere ez dakit! Konturatu naiz fusio bat sortu dudala. Metrikoki pop-a da. Ez dauka metrika kla-sikorik. Baina erabiltzen ditudan instrumentuak eta soinuak ez.

Nahi gabe sortu dut fusio bat, eta gustatuko litzaidake hemendik aurrera hortik jarraitzea. Gaine-ra, kanta guztiak oso desberdinak dira beraien artean: jazz klasiko puntuduna, soinu bereziak dauz-kana, pianoan bestea, funky-a... Ez dago ezer, nire ustez, oraindik, markatzen duena nire estiloa. De-nari ekiten diot.

Nola iritsi zara denak lantzera?Entzuten dudan musika da. Den-boraldi batean izan nuen nire radarra galduta musika aldetik, asko jaten nuen besteek entzuten zutenetik. Gero hasi nintzen ikas-ten nire kriterio propioa edukitzen. Orduan, asko jotzen nuen jazzera, swingera, soulera, RnBra… Horre-lako musika estilora. Nahi gabe, jan egiten duzu. Eta horregatik, musika sortzean ere, ateratzen zi-tzaidan entzuten nuen hori. Gaine-ra, ikusten nuen euskeraz ez neu-kala horrelako musika estilorik, gaur egun. Ez daukat horrelako musika sortzen duen erreferente-rik. Orduan, asko jotzen nuen na-zioartekora. Etxean udaran amak askotan jartzen zidan jazza esna-tzeko. Da estilo bat, gehien iristen zaidana. Entzuten duguna sortzen dugu. Entzuten dudan musika da.

Euskeraz egitea garrantzitsua zen zuretzat?Natural atera zitzaidan, niretza-ko kantak zirelako. Ez nekien ho-netara iritsiko nintzenik. Ez da-kit gazteleraz idazten oraindik. Ez naiz gustora sentitzen. Esplo-ratu behar dudan alderdi bat da. Musika nazioartekoa izatea ondo dago, denek eusteko musika ho-rri. Ez nuen nahi folklorea. Azke-nean, beste nonbaiteko folklorea ez dut gertu sentituko, baina jaz-za, beste hizkuntza batean izan-da ere, sentitu dezaket nirea be-

zala. Beraz, euskeraz idatzi nahi nuen, ez beste hizkuntza batean, horrela sentitu nuelako sortzean. Ikusten ari naiz baita ere, mu-sika aldetik badagoela iraultza moduko bat. Eboluzionatzen ari da euskal musika ere. Batzuek egiten dute reggaetona euskeraz, auto-tune gabe, eta ulertzen da oso ondo, zer esaten duten. Ikus-ten dut aurrera egiten ari garela eta nik horretan parte hartzen dudala uste dut, eta gustatuko litzaidake euskeraz kantatzen jarraitzea. Nire hizkuntza da eta horrela sentitzen ditut hitzak.

Kantu batzuk zaharragoak dira... Nolakoa izan da diskoa egiteko prozesua?Nik nire kantak banituen, baina edozeinek izan ditzakeen bezala. Garai horretan, Iker Laurobarekin egiten nituen kontzertu batzuetan bigarren ahotsak. Eta egun batean ausartu nintzen kanta batzuk kantatzera. Gustatu zitzaizkion,

eta esan zidan etxean bazegoe-la grabatzeko modu bat. Baina haunditu egin zen dena, Katapul-tan (euskal sortzaileak promozio-natzen dituen plataforma) izena eman nuelako. Hartu egin nindu-ten. Baina esan zidaten bi hilabe-tetan eduki behar nuela prest talde oso bat, jakin bakarlari izango nin-tzen edo talde bat, zein izango zen izena, zenbat kantukoa izango zen diskoa… Nik ez neukan kanta ba-kar bat ere egina musikalki. Etxe-ko txapuzak ziren. Beraz, bi hila-betetan bost lagun hartu eta hasi ginen sortzen. Nireak ziren ideiak, esaten nuen nola nahi nituen, eta joan ginen sortzen. Orduan bai, pentsatu genuen eskuartean ba-genuela zerbait. Gainera, disko bat ere behar zen Katapultari emate-ko. Beraz, Axular, Mutrikuko estu-dioa ezagutzen nuen Go!azen-etik, eta hara joan ginen. Nire ametsa zen hau, eta gizendu egin nuen. Pixka bat korrika eta presaka ibili gara, baina asko disfrutatu dugu.

Ikaragarria izan da zein garapen izan duen.

Gazte eta hasiberri, nola kudeatzen da talde bat?Erreparoa ematen zidan. Hauek denak musikariak, eta nik ez da-kit ezer! Gainera, ni baino zaha-rragoak dira... Baina banekien zer nahi nuen, eta oso ondo ulertzen naute. Asko eskertzen diet nirekin egotea. Oso onak dira. Diskorako ez zuen balio, baina zuzenekoetan, kantuen artean soloak dauzkate denek. Ukitu hori eman nahi nion.

20 urte oraindik egin gabe ere, esperientzia faltarik ez daukazu… Go!azen, Jazzaldia, kolaborazioak… Esperientzia horietatik zer gordetzen duzu? Aportatu didate egun naizena. Apaltasuna, lan egiteko jarrera, harremanak nola eraman, nola kudeatu hori guztia eskuartean edukitzea, jakitea zertan ari zaren eta zeinentzako egiten ari zaren egiten ari zaren hori… Ikasi dut asko. Pertsonalki hazi naiz asko. Lehen oso autoestima bajua nuen, eta orain askoz hobeto nago. Biho-tza betetzen didan lan bat da.

Orain Madrilen interpretazioa ikasten ari zara. Diziplina des-berdinak jorratu nahi dituzu?Kontua da musika aldea dela Ainhoa Larrañaga espresatzeko bide bat, nire burua espresatze-ko. Baina interpretazioa da, baita ere, filtro bat, zu izateko, edo zure ni-a espresatzeko. Dira bi gau-za ikaragarriak. Eta nik aktore izan nahi dut. Jarraitu nahi dut lanean. Prest nago. Eta horretan nabil, kasting-ak egiten. Ez dit mundu batek bestea jaten. Aukera gehiago dago Madrilen? Ikasteko bai. Han daude eskola

«Nahi gabe sortu dut fusio bat, eta gustatuko litzaidake hemendik aurrera hortik jarraitzea»Aurreneko diskoa kaleratu berri du Ainhoa Larrañagak; 'EskuMinak'. Internet bidez, '[email protected]' helbidera idatzita erosi daiteke. Proiektu gehiago ere baditu buruan.

Aurreneko diskoa, 'EskuMinak', aurkeztu berri du Ainhoa Larrañagak.

«Ez daukat horrelako musika sortzen duen erreferenterik [euskeraz]»

Page 3: Estiloa sortzen, fusiotik · BOLEIBOLA 6 Zomorroenak, aurreneko kolore printzak ARANO INAUTERIAK 3 Andoaindik Hernanira, piano joleen urre eta zilarrezko 24 domina HERNANI MUSIKA

ASTEKO GAIA3 KRONIKA 2020-02-18 Asteartea

ARANO INAUTERIAK Aspaldikoa da Aranon, zomorro koloretsuak Inauterietan puska biltzen ateratzeko ohitura. Baita Zahagi Dantza ere. Gazte-

txorik ez dute falta izan aurten, aterik ate giroa koloreztatzeko, eta dantzan erreleboa hartzeko. Zomorro ttiki eta haundi, Inau-teririk izanen dute oraindik.

Hainbat baserritako atariak koloreztatu zituzten zomorroek.

Ohitura zaharrak, etorkizunera

Dantza eta dantza pasa zuten eguna, zomorroek.

Eguzki printzek argituta Aranon, zomorroakARANO INAUTERIAK

Larunbata izan zuten Inaute-riak ospatzeko eguna, Aranon. Goizean goiz, 08:00etan jarri zuten hitzordua zomorroek, Beltsoko bordan, eta Izer eta Alabierren trikitixa eta pandero doinuek lagunduta ekin zioten puska biltzeari eta dantza-tzeari. Eguzkiak bezainbeste argitu zituzten bazterrak jantzi koloretsuek, eta epeltasun ho-rrek lagunduta gustora eta giro ezin hobean egin zuten buelta, txokorik txoko. Bazkaritan indarrak hartuta, gaztetxoenek hartu zuten erreleboa arratsal-dean, Zahagi Dantzan.

Goizean goiz mugitzeak ez zituen uxatu aranoarrak, Inauteriak ospatzetik.

pila bat, metodologia pila ba-tekin. Aukeratu dezakezu nahi duzun guztia, dirua baldin ba-daukazu, noski! Zaila egiten zait oraindik independiente izatea… Baina, hango jendea da izuga-rria. Oso irekia da. Hainbeste jen-de dagoenez, pertsona desberdin bat ez da desberdina. Gainera, badirudi, gero eta desberdinagoa, hobea dela. Asko gustatzen zait giro hori. Han ezagutzen hasi naiz musikari pila bat. Taberna batean ere eskaini didate kan-tatzeko, eta interpretazioaren aldetik, kasting asko dago. Han egon nahi dut. Artistak daude toki guztietan. Inspiratu egiten zaituzten pertsonak dira, zu egi-ten ari zarena egiten ari direlako. Ikasi egiten da besteengandik. Pi-sukideak ere, biak, aktoreak dira, eta asko laguntzen diogu elkarri.

Diskoa bukatu duzu. Baina, horrekin bukatzen da lana?Ez da bukatzen, ez! Kontzertuak daude. Martxoaren 6an, Ema-kumearen Egunaren bueltan, Sara Zozaya, Belako, Maren eta

ni izango gara, bakoitza 20 mi-nutuko kontzertuak ematen. Eta gertatuko dira gauzak. Ondo datorkit. Inbertitu dudan dirua bueltan etortzen delako; Madri-len ikasten jarraitzeko behar dut. Ez da merkea. Lana sortzen zaidan bitartean, itzuliko naiz. Egiten ari naiz ikasten ari nai-zen hori.

Disko aurkezpena Dokan egin zenuen hilaren hasieran. Zer moduz sentitu zinen?Oso ondo! Ikaragarrizko kontzer-tua izan zen, borobila atera zen. Musikariak ere oso pozik geratu ziren eta esan zidaten bolorik onena izan zela. Kontzertu er-dian negarrez hasi nintzen. Ohi-tuta nago publikoak ni ez ezagu-tzera. Baina egun horretan nire lagun guztiak zeuden, familia… Denak ezagunak ziren eta inpre-sioa egiten zuen. Badakite non-dik natorren. Momentu batean eskerrak ematen hasi nintzen eta emozionatu egin nintzen. Jendeak gero esan zidan nirekin emozionatu zela.

Gehiago izango dira?Nire asmoa da kontzertuak ema-tea eta diskoak saltzea. Deitzen badidate, baietz esango dut. Eta deitzen ez badidate, nik joko ditut ateak!

Nola daramazu horrek daka-rren beste lan hori guztia?Oso gaizki! Fakturak eta abar! Ez nekien musika mundua ho-rrelakoa izango zenik. Banekien zure kontuak eraman behar ze-

nituela, baina ez nekien hain-beste papeleo egongo zenik. Gai delikatuak dira, eta ikasten ari naiz azaltzen didatelako eta la-guntzen didatelako… Baina ba-txilergoan erakutsi behar lukete!

Madrilen interpretazioarekin ari zara. Eta musikalki?Nire kabuz. Nire bziitza per-tsonaleko denbora erabiltzen. Orain, adibidez, musika elek-tronikoa sortu nahi dut, akus-tikoarekin batera. Konposatze-ko era desberdinak bilatzen ari naiz, mobileko aplikazio bate-tik, ekipo bat erosita... Nahiko autonomoki ari naiz. Baina gita-rra klaseak hartu nahi ditut. Ez nekien konposatzen eta belarriz egin dut. Ez dakit gehiago, eta beraz, ikasi egin nahi dut, soinu desberdinak ikasteko, sortzen jarraitu ahal izateko.

Proiektu hau bukatu gabe, gehiago dauzkazu!Bai! Hau grabatu bitartean bani-tuen beste kantu batzuk gorde-ta. Izango da gehiago!

Zuzenean edo internet bidez lortu daiteke 'EskuMinak' diskoa.

Page 4: Estiloa sortzen, fusiotik · BOLEIBOLA 6 Zomorroenak, aurreneko kolore printzak ARANO INAUTERIAK 3 Andoaindik Hernanira, piano joleen urre eta zilarrezko 24 domina HERNANI MUSIKA

URUMEA 4KRONIKA 2020-02-18 Asteartea

HERNANI LITERATURA

Segida izango du gaur, Hernani-ko Udal Liburutegian, Kattalin Minerrek gidatutako literatur mintegiak: Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik. Eta beraz, hilero bezala, liburu bat irakurri eta hari buruz sola-sean ariko dira, ikuspegi femi-nista batetik begiratuz. Oraingo txandan, Arantxa Urretabizkaia idazlearen Koaderno gorria izan go dute esku artean.

Arratsaldeko 19:00etan ha-siko dute saioa, eta doakoa eta irekia da partehartzea, 16 urte-tik gorakoentzat; baina horreta-rako, aldez aurretik eman behar

da izena, Udal Liburutegian ber-tan, espazioa mugatua baita.

Arrazoi politikoak tarteko, bere senarra eta umeak utzi behar izan zituen emakume bat da protagonista. Zazpi urtez haien berri ez izan ondoren, ja-kin nahi du nola iritsi haurre-kin harremana izatera, haiek oraindik gogoan ote duten edo amaordekoak bete duen haren lekua... Horretarako bidali du mezularia Venezuelara, Koader-no Gorriarekin.

Maitasunari buruzko bi liburu gomendatuta, liburutegiakBestalde, liburu berriak gomen-datzen ditu Hernaniko liburu-

tegiak, tarteka; eta atzokoan, maitasunari edo maiteminari bu ruzko bi liburu gomendatu zituen: Miren eta erro man ti zis-moa, Ramon Saizar bito ria rena; eta Breves amores eternos, Pe-dro Mairalena. Gomendatutako libu ruak ikusteko: liburutegia.her nani.eus/gomendioak.

'Koaderno gorria' liburuari buruz solasean gaur, ikuspegi feministatikArratsaldeko 19:00etan izango du otsaileko saioa, Udal Liburutegian, Kattalin Minerrek gidatutako mintegiak. Izena eman behar da.

HERNANI MUSIKA

Urteroko zitari hutsik egin gabe, Andoaingo Piano Jaialdian izan ziren Hernani Musika Eskolako piano-jole gazteak. 25 ikaslek hartu zuten parte, jaialdiaren 15garren edizioan: Jon Aldave, Naia Alberdi, Sara Andres, Hize Andueza, Martin Arraztio, Andy Barahona, Andrea Dominguez, Ibon Echeguia, Unai Estevez, Irune Fernandez, Ainhoa Galan, Joane Giraldo, Joseba Korta, Ra-dina Kirilova, Unai Lopez, Diana Martin, Unai Muñoz, Intza Na-barro, Ander Olasagarre, Sara Ortiz, Leire Perez, Nayarit Perez, Libe Rodriguez, Noa Rodriguez eta Auritz Txintxurreta.

Primeran aritu ziren denak, eta domina sorta ekarri zuten: urrezko 15 domina, eta zilarrez-ko bederatzi.

Joseba Kortak, aurreneko sariaGainera, aurten beteko dira 250 urte, Ludwig van Beethoven mu-sikari ezaguna jaio zela; eta ho-rren harira, atal berezi bat an-tolatu zuten, jaialdian bertan. Joseba Kortak hartu zuen parte horretan, lau eskutako modali-tatean, eta aurreneko saria lor-tu zuen hernaniarrak!

Domina sorta ederra Andoainen, piano-jole gazte hernaniarrekHernani Musika Eskolako 25 ikaslek hartu zuten parte Andoaingo Piano Jaialdian, eta urrezko 15 domina eta zilarrezko bederatzi lortu zituzten.

HERNANI AMHER

Atzerritartasun Legeari buruz, informazio saioa antolatu du Amher elkarteak, bihar arra-tsalderako, Biltzen Integrazio-rako eta Kulturen arteko Biziki-detzarako Euskal Zerbitzuaren laguntzarekin. Biterin izango da saioa, 19:00etan hasita, eta Elena Statik eskainiko du, Sos Arrazakeriako kideak.

Urte osoko arreta zerbitzuaz gain, hainbat ekintza antola-tzen ditu Amherrek, urte osoan zehar; eta horietako bat izango da, biharko prestatu dutena.

Atzerritartasun Legeari buruz antolatuko dituzten informazio saioetatik, aurrenekoa da.

Gaiaren inguruan interesa duten guztiei zuzenduta dago, eta irekia da, baina bertaratze-ko asmoa dutenei, asistentzia baieztatzea eskatu diete. Ho-rretarako, mezua bidali behar da WhatsApp bidez, 671 116 414 telefono zenbakira, eta asisten-tzia konfirmatu, izen-abizenak zehaztuz.

Maryam Banane saritua, olioaren zozketanBestalde, joan den ostegunean egin zuen zozketa Amherrek, jarritako gaiari buruzko tes-tuak bidali zituztenen artean: Nola eragiten du klima aldake-tak zure herrialdean? Maryam Banane izan zen saritua, eta hortaz, berak jaso du litro bat olioko saria.

Atzerritartasun Legeari buruz, saioa biharSaio informatiboa antolatu du Amher elkarteak, arratsaldeko 19:00etan Biterin. Asistentzia baieztatzea eskatu dute.

HERNANI MENDIRIZ MENDI

Datorren asteburuan ez, hurren -goan egingo du mendiko edo tra besiako eski ikastaroa, Men-diriz Mendi elkarteak; otsaila-ren 29an eta martxoaren 1ean, hain zuzen ere. Eta ikastaroan izena emateko, dagoeneko zaba-lik dago epea. Elkartearen loka-lean (Iturregi plaza) egin behar

da, astelehen, ostegun edo os-tiraletan, iluntzeko 20:00etatik 21:00etara bitartean.

Bilera otsailaren 24an, xehetasunak ematekoIkastaroari buruzko xehetasun gehiago ez dute eman, oraingoz. Horretarako, ikastaro guztiekin egin ohi duen bezala, bilera bat antolatu du Mendiriz Mendik. Otsailaren 24an izango da, da-torren astelehenean, 20:00etan lokalean. Ikastaroan interesa duten guztientzako da, eta ber-tan azalduko dituzte nondik no rakoak: prezioa, ordutegia, ikas taroaren zehaztasunak...

Informazio gehiagorako, lo-kaletik pasa, astelehen, oste-gun edo ostiral iluntzean.

Mendiko eski ikastaroa, hurrengo asteburuanOtsailaren 29an eta martxoaren 1ean izango da, Mendiriz Mendik antolatuta; eta bilera egingo dute hilaren 24an, interesatuekin.

Hernani Musika Eskolako piano-joleak, Andoainen lortutako dominekin.

Maryam Banane, zozketako saria jasotzen.

Page 5: Estiloa sortzen, fusiotik · BOLEIBOLA 6 Zomorroenak, aurreneko kolore printzak ARANO INAUTERIAK 3 Andoaindik Hernanira, piano joleen urre eta zilarrezko 24 domina HERNANI MUSIKA

URUMEA5 KRONIKA 2020-02-18 Asteartea

GOIZUETA ISTRIPUA

Mendizale bat erreskatatu behar izan zuten igandean, Mandoe-gi mendian. Txorkatila hautsi zuen 60 urteko gizonak, eta be-rarekin zeudenek, 112 telefono zenbakira deitu zuten. Horrela, bertara azaldu ziren Goizueta-ko suhiltzaile boluntarioak, eta Cordovillako suhiltzaile parke-tik etorritako erreskate taldeko

kideak, deiari erantzunez.Haize indartsu eta zakarrak,

ordea, nabarmen zaildu zuen erreskatea. Ibilgailurik sartu ezin den pista batean erori zen gizona, eta helikopteroarekin eraman nahi zuten zauritua, anbulantzia zegoen tokiraino. Baina haizearen eraginez, ka-milla baten gainean hartu be-har izan zuten mendizalea, eta mendian behera eraman, suhil-

tzaileek eta erreskate taldekoek. Ondoren, anbulantzian sartu, eta Donostiako Ospitalera era-man zuten.

Orain lau hilabete, antzeko istripu bat izan zen, Mandoegin bertan. Estropozu egin eta ero-rita, tibia eta peronea hautsi zi-tuen 63 urteko emakume batek, eta Nafarroako suhiltzaileek erreskatatu zuten orduan ere, Goizuetako suhiltzaileak tar-tean zirela. Egun hartan, baina, helikopteroan atera ahal izan zuten zauritua, eta airetik era-man zuten Iruñeara, Nafarroa-ko Ospitalera.

Mendizale bat erreskatatu zuten Mandoegin, Goizuetako suhiltzaileekTxorkatila hautsita zuela, kamillan eraman behar izan zuten 60 urteko gizona herenegun, suhiltzaileek eta Cordovillako erreskate taldeak.

ASTIGARRAGA ZILEGI ESKOLAK

Barreterapia lantzeko lau saio izango dira Astigarragan, dato-zen egunotan, Zilegi Eskolen ba-rruan. Izan ere, bi saio eskaini-ko ditu Maialen Viaña Zabaleta psikologoak, bihar; eta beste bi saio, otsailaren 26an, asteazke-narekin hori ere.

Bi egunetan, musika eskola-ren ondoko lokalean eskainiko du goizeko saioa, 09:30etan ha-sita; eta Herri Eskolako aretoan arratsaldekoa, 19:00etan. Edo-

zein txanda aukeratu daiteke, baina saioetan parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena: [email protected] hel-bide elektronikora idatzita, edo kultur etxean. Doakoa izango da, hori bai. Partehartzaileek, esterilla, toalla edo kojinen bat eraman beharko dute.

Perkusio saioa, hilaren 25eanTartean, gainera, beste Zile-gi Eskola bat ere antolatu dute, hi la ren 25ean. Bi perkusio saio eskai niko du Jon Patxe musi-kari her naniarrak: 09:30etan AEKren lokalean, eta 19:00etan kultur etxean. Izena eman be-har da, baina doakoa da.

Barreterapia saioak bi asteazkenetan, Maialen Viaña psikologoarekinZilegi Eskolen barruan, bina saio eskainiko ditu bihar eta otsailaren 26an, goizez zein arratsaldez. Izena eman behar da, doan.

ARANO-GOIZUETA LILATOIA

Martxoaren 1ean izanen da Do-nostiako Lilatoia, aurten, bere 31garren edizioan. Eta beste urte batez, parte hartzeko deia luza-tu du LAGA Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak. Horretarako anto-latu ditu, hain justu, elkarrekin entrenatzeko saioak, aurrekoe-tan egin bezala.

Zehazki, lau saio izanen dira, eta atzo bertan egin zu-ten aurrenekoa. Leitzan eginen dituzte denak, Anikote kirolde-gitik abiatuta, eta arratsaldeko

18:00etan jarri dute hitzordua, elkartzeko. Bigarren saioa, bihar bertan eginen dute. Eta azkene-ko biak, datorren astean izanen dira: hilaren 24an eta 26an. Ja-kinarazi dute, gainera, entre-namendurako gida eskuraga rri dagoela kiroldegian.

Lilatoira joateko doako autobusean, izenemateaGoizeko 10:30etan izanen da Li-latoia martxoaren 1ean, Donos-tiako Bulebarretik abiatuta; eta dortsalak agortuta daude.

Bertara joateko, doako au-tobusa jarriko du Berdintasun Batzordeak, Leitzako Plazatik abiatuta, 09:00etan; eta buelta 18:00etan eginen dute, Bu le ba-rretik bertatik. Zer bitzua era-biltzeko, hori bai, aldez aurretik eman behar da izena, WhatsApp bidez: 674 086 926. Otsailaren 24ra arte dago epea.

Lilatoia elkarrekin prestatzeko, lau hitzorduAtzo egin zuten aurrenekoa, Leitzako kiroldegian elkartuta; eta beste hiru izango dira. Hurrengoa, bihar 18:00etan hasita.

HERNANI MERKATARITZA

Herriko merkatari eta ostalari txikiei zuzenduta, formakuntza saioak antolatu ditu Hernaniko Udalak, Berriak elkartearekin elkarlanean. Eta horietan au-rrenekoa, gaur bertan egingo dute, Iturolan, 14:15etan hasi eta 16:00ak arte. Horretara, orde-

nagailua eramatea gomendatu dute, eta bestela, mugikorra.

Komunikazio estrategikoari buruz ariko dira, eta gai bera-ri buruzko beste bi saio izango dira, otsailaren 25ean Iturolan eta martxoaren 3an Berriaken lokalean, ordu berean.

Formakuntza saioak doa-koak dira, Berriakeko bazkide direnentzat zein ez direnentzat; baina parte hartzeko, izena eman behar da: Berriak elkar-tean (Andrekale 30, 943 33 30 49 edo [email protected]), edo Udaleko turismo eta merka-taritza sailean (Biteri, 943 33 70 29 edo [email protected].

Aurreneko saioa gaur, komunikazio estrategiazMerkatari eta ostalari txikiei zuzendutako tailerra izango da, 14:15etatik 16:00etara Iturolan. Izena eman behar da, doan.

Mozorro eta karroza prestaketa, gaurtikHERNANI GAZTELEKUA

Inauteriak gertu direla eta, bereziak izango dira aste honetako arratsaldeak, Hernaniko Gaztelekuan. Izan ere, gaurtik ostegunera bitarte, Inauterietarako mozorroak eta karrozak prestatzen ariko dira arratsaldero. Eta ostiralean, kalera aterako dira elkarrekin, Inauterien hasiera ospatzera. Larunbatean eta igandean, itxita.

Udaleko bi batzordek bilera, gaurASTIGARRAGA UDALA

Gaur egingo dute bilera, Astigarragako Udaleko bi batzordek. Au-rrena, 10:30etan bilduko da Ogasuna eta Ondarea Batzordea, areto nagusian; eta gai garrantzitsuak dauzkate lantzeko: haur eskola berriaren jarduera eta obra-proiektua idazteko eta obra zuzendari-tza fakultatiborako kontratazio espedientea; Udalaren eta Garbita-niaren arteko hitzarmena; eta 2020ko aurrekontu partehartzaile-ak. Eta 13:15etan, Obra eta Zerbitzuen Batzordea bilduko da pleno aretoan, gai garrantzitsuekin hori ere: haur eskola berriaren proiektua, Emakumeon plazako hiritartze lanak...

Goizuetako eta Cordovillako suhiltzaileak, zauritua kamillan eramaten, Mandoegin. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

Maialen Viaña Zabaleta psikologoak eskainiko ditu Barreterapia saioak.

Page 6: Estiloa sortzen, fusiotik · BOLEIBOLA 6 Zomorroenak, aurreneko kolore printzak ARANO INAUTERIAK 3 Andoaindik Hernanira, piano joleen urre eta zilarrezko 24 domina HERNANI MUSIKA

KIROLAK 6KRONIKA 2020-02-18 Asteartea

ERRUGBIA

MUT. OHOR. MAILA Hernani-Independiente 7-42

BARNERATZAILEA Uni Bilbao-Hernani 19-20

MUT. SUB 23 Hernani-Independiente 69-14

MUT. SUB 18 Uni Bilbao-Hernani Atletico 19-20

MUT. SUB 16 Gaztedi-Hernani Atletico 21-28

MUT. SUB 16 Bayonne-Hernani Atletico 12-7

FUTBOLA

MUT. OHOR. ERREG. Hernani-Amaikak Bat 4-1

NSK. OHOR. ERREG. Lagun Onak-Hernani 3-0

MUT. ERREG. PREF. Mundarro-Vasconia 0-0

MUT. ERREG. PREF. Roteta-Hernani 3-0

MUT. JUB. NAZIONALA Hernani-Gernika 5-3

MUT. JUB. OHOR. MAILA Mundarro-Kostkas 0-1

MUT. JUB. OHOR. MAILA Trintxerpe-Hernani 3-3

MUT. JUB. 1GO MAILA Gure Txokoa-Mundarro 1-3

MUT. JUB. 1GO MAILA Urnieta-Hernani 2-3

MUT. KAD. OHOR. MAILA Ostadar-Mundarro 4-0

MUT. KAD. OHOR. MAILA Hernani-Añorga 1-5

NSK. KAD. 1GO MAILA Mundarro-Martutene 5-0

MUT. KAD. 1GO MAILA Amara Berri-Mundarro 2-2

MUT. KAD. 1GO MAILA Hernani-Urnieta 1-0

NSK. INF. OHOR. MAILA Hernani-Goierri Gorri 2-7

MUT. INF. OHOR. MAILA Mundarro-Orioko 0-1

MUT. INF. OHOR. MAILA Hernani-Lengokoak 0-2

MUT. INF. 1GO MAILA Mundarro-Martutene 0-0

MUT. INFANTIL TXIKI Tolosa-Mundarro 3-1

MUT. INF. 1GO MAILA Hernani-Udarregi 5-1

SASKIBALOIA

MUT. GIPUZ. 1GO MAILA Internacional-Mundarro 63-49

MUT. GIPUZ. 1GO MAILA Debasket-Hernani 67-59

NSK. GIPUZ. 2. MAILA Bergara Soraluze-Mundarro 42-36

MUT. GIPUZ. 3. MAILA Mundarro-Aloña Mendi 50-46

NSK. JUNIORRAK Mundarro-Erroibide 41-49

MUT. JUNIORRAK Hernani-Easo Urdaburu 52-46

MUT. KADETEAK Antigua Luberri-Hernani 98-31

MUT. KADETEAK Mundarro 1-Goierri 57-53

MUT. KADETEAK Andraitz-Mundarro 2 42-51

MUT. INFANTILAK Hernani-Mundarro 48-29

BOLEIBOLA

MUT. EUSKAL LIGA Hernani-Navarvoley 1-3

NSK. GIPUZ. TXAP. Hernani-Arantzazuko Ama 3-0

NSK. KADETEAK Hernani 2-Fortuna 1 0-3

NSK. KADETEAK Arantzazuko Ama-Hernani 1 3-0

NSK. INFANTILAK Hernani 2-Fortuna Txiki 2-3

NSK. INFANTILAK Peñaflorida-Hernani 1 1-3

ESKUBALOIA

NSK. JUBENILAK Aloña Mendi-Mundarro 31-30

MUT. JUBENILAK Saieko-Hernani 34-27

MUT. KADETEAK Hernani 1-Egia 31-32

MUT. KADETEAK Amenabar-Hernani 2 32-29

MUT. INFANTILAK Hernani 1-Eibar 26-30

ERREMONTEA

1GO PARTIDUA Urrutia II-Arruarte/Beñat-Labaka 33-35

2. PARTIDUA Juanenea-Barrenetxea/Urriza-Ion 36-40

3. PARTIDUA Ezkurra II-Agirrezabala/ Matxin III-Azpiroz 20-40

4. PARTIDUA Segurola-Zubiri/ Aldabe-Aizpuru III 30-26

PALA

NSK. EH IREKIA 2. MAILA Ekhiñe-Eli/Obe-Auña 20-30

NSK. EH IREKIA 2. MAILA Orozko 2/Ainhoa-Eider 18-30

NSK. EH IREKIA 3. MAILA Enara-Ane/Orozko 27-30

NSK. ELITEA Irazustabarrena-Ruiz de Azua/Galdos--Arrieta 30-20

NSK. ELITEA Murillo-Saez/Isasmendi-Mendizabal 26-30

ESKU PELOTA

MUT. NAG. TRINKETEA Tolosa/Arizmendi-Aldunberri 21-40

MUT. JUB. TRINKETEA Oiarpe/Oiartzabal-Mujika 40-23

MUT. KAD. TRINKETEA Behar Zana/ Arabaolaza-Urdanpilleta 40-15

MUT. NAG. UDABERRI Exposito-Labaka/Oberena 14-22

MUT. NAG. UDABERRI Urkizu-Ortiz de Urbina/Intza 22-19

MUT. NAG. UDABERRI Tolosa/Arizmendi-Altuna 19-22

MUT. NAG. Najerino/Ioritz Arrieta 0-2

MUT. KAD. UDABERRI Deskarga-Alegria/ Urdangarin-Saralegi 22-14

MUT. KAD. UDABERRI Oiarpe/Jara-Etxarri 22-18

MUT. KAD. UDABERRI Oiarpe/Arabaolaza-Manterola 22-13

MUT. INFANTILAK Gure Txeru/Gorrotxategi-Urdangarin 4-18

MUT. INFANTILAK Pascual-Azpeitia/Añorga 18-10

MUT. INFANTILAK Moral-Urrutia/Alberdi-Otaño 13-18

MUT. ALEBINAK Zestoa/Gomez-Etxeberria 16-8

MUT. ALEBINAK Arretxe-Alberdi/Bergara 2-16

ZIZURREKO TXAP. Unax Uitzi/Larraun 7-18

IRURITAKO TXAP. Legarreta-Aiur Elizazu/Baztan 8-18

IRURITAKO TXAP. Iturbe-Azpeitia/Gazteleku 8-18

MENDIALDEKO TXAP. Sagastibeltza-Legarreta/Aurrera- Larraun 18-14

MENDIALDEKO TXAP. Aurrera/Aranberri-Narbarte 18-5

MENDIALDEKO TXAP. Aurrera/Seges-Larin 18-6

MENDIALDEKO TXAP. Sagardui-Legarreta/Zurutuza- Garmendia 10-18

MENDIALDEKO TXAP. Ugartemendia-Apezetxea/Salaberria--Ruiz 10-18

MENDIALDEKO TXAP. Saralegi/Aizkorbe 22-21

WATERPOLOA

MUT. EUSKAL LIGA 2. MAILA Hernani-Portugalete B 11-9

HERNANI BOLEIBOLA

Teknikoki maila haundiko par-tiduak jokatu dira aste bukaera honetan, emaitzak onak ez izan arren kasu guztietan, gozatu egin dute boleibol partiduak ikustera hurbildu direnek. Mu-tilek Euskal Ligako lehenengo sailkatua hartu zuten etxean eta Navarvolei taldeak argi utzi zuen zergatik den liderra 1-3 ira-bazi eta gero hernaniarrei. Den-boraldiko partidurik onena iku-si zen, bi taldeak nor baino nor hasieratik amaiera arte, ia ehun minutuko partiduan. Etxekoek denboraldiko partidu onena jo-katu zuten eta aurkariek ere

merezi zuen horrelako partidua irabaztea. Jokoak 20-25, 19-25, 25-20 eta 25-27 izan ziren, baina gustora geratu ziren jokalariak, egin zuten partiduarekin. Emai-tzak moralki indarra emango dio taldeari. Larunbatean Bera Bera bigarren sailkatuari bisi-ta egin behar dio Hernanik eta berdin jokatuz gero irabazteko aukerak izango ditu.

Senior neskek, Arantzazuko Amaren aurka, ez zuten arazo-rik izan. 25-14, 25-14 eta 25-8, 3-0 irabazi zuten eta aurrenak dira sailkapenean.

Kadete neskeei dagokionez lehenengo urtekoak Arantzazu-ko Amaren aurka galdu zuten

3-0 eta bigarren urtekoak For-tunaren kontra emaitza berdi-narekin galdu zuten etxean 0-3. Oraingoan donostiarrek irabazi zuten, baina bi taldeak oso mai-la berdinean daude. Bien artean erabakiko da aurtengo txapel-duna eta hemendik denboraldi amaierara arte hoberen lan egi-ten duenak irabaziko du Liga.

Infantil neskek garaipenak lortu zituzten Donostialdean; Lehenengo urtekoek Peñaflori-daren etxean eta bigarren ur-tekoak Fortuna Txikiren aurka. Lehenengo eta hirugarren pos-tuetan daude ezin hobeto azken txanparako. Denboraldi ederra egiten ari dira.

Mutil nagusiek galdu, Navarvolei liderraren aurkaNahiz eta partidu ona jokatu Euskal Ligan, mutilek 1-3 galdu zuten. Neskek erraz irabazi zuten Gipuzkoako Ligan Arantzazuko Aman kontra 3-0.

Nesken taldeak erraz irabazi zuen.

Page 7: Estiloa sortzen, fusiotik · BOLEIBOLA 6 Zomorroenak, aurreneko kolore printzak ARANO INAUTERIAK 3 Andoaindik Hernanira, piano joleen urre eta zilarrezko 24 domina HERNANI MUSIKA

KIROLAK7 KRONIKA 2020-02-18 Asteartea

(eus

kalm

et)GAUR BIHARGaur giro freskoagoa izango dugu, hodei eta

ostarteekin. Hala ere, ez dira atzokoak bezain ugariak izango, tarteka urdin-guneak aterako baitira. Gaurko minimoak behera egingo dute.Min.6º / Max.12º

Bihar eguna egonkortu egingo da, zerua hodei gutxirekin izango dugu, orokorrean. Hala ere, goizean behe-hodei batzuk egongo dira. Tenperatura maxi-moak bi gradu igoko dira. MIn.5º / Max.14º

TAXIAK 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) 948 514037 - 948 514019 (Goizueta) UDALTZAINGOA 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga) DYA 943 464622 AUTOBUSAK Garayar: 943 556658 Areizaga: 943 452708 Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 331103 ANBULATORIOA 943 006666 - 900 203050 (Hernani) 943 335644 (Astigarraga) 948 510800 (Goizueta)

TELEFONO ZENBAKIAK

EGURALDIA

FARMAZIAKEgunez: Castilla Urbieta, 7 (Hernani) 943 552941 Gauez: Urrutia Etxeberri, 1 (Hernani) 943 557738Goizueta: Nagusia 64 948 514353

LOGIKALINE enpresak HARRERAKO LANPOSTU bat bete behar du. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Frantsesa eta ingelesa eskatzen dira. Lana luzerako da. Bidali c.v. [email protected] edo deitu 943 31 86 06.

LOGIKALINE enpresak TELEOPERADORA LANPOSTU bat bete behar du. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta ingelesa eskatzen dira. Lanaldi osoa eta luzerako. Bidali c.v. [email protected] edo deitu 943 31 86 06.

Martxan dagoen okindegia alokagai. Interesatuek deitu: 644 319 054Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupun-

tura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

IRAGARKI MERKEAK

ASTIGARRAGA HERNANI FUTBOLA

Hernaniko Ohorezko Erregional Preferenteak, Amaika bat tal-dearen aurka jokatu zuen pasa den larunbatean Zubipen, eta 4-0 eko emaitzarekin amaitu zuen partidua. Horren ondorioz, Hernani sailkapenean bigarren doa, 46 punturekin, eta aurre-tik Eibar doa, Hernanik baino bi puntu gehiago edukiz.

Erregional preferenteetan ez daude oso emaitza onak. Her-nanik galdu egin zuen Roteta taldearen aurka, eta 11. postuan doa 21 punturekin, aurretik San-to Tomas doa 3 puntu gehiago-rekin, eta Hernaniren atzetik, Axular eta Kostkas doaz, 21 pun-turekin hauek ere.

Mundarrok, lider doan Vas-conia taldea jaso zuen Zarku-mendegin. Eta hasieratik izan zen talde donostiarra baloiaren jabe. Bigarren zatian aldiz As-tigarragako taldea intentsita-te hanudiarekin hasi zen, eta 0-0 emaitzarekin amaitu zen partidua. Orain Mundarro, 8.

postuan doa 31 punturekin, eta aurretik Roteta du, 2 puntuko aldea ateraz.

Ohorezko Erregional neskak

Garmendipen jokatu zuten La-gun onak taldearen aurka, eta 4-0 eko porrotarekin itzuli ziren etxera Hernaniko neskak.

Bigarren postuan, Hernaniko Ohorezko Erregional taldeaHernaniko Ohorezko Erregionalak, berriro ere garaipena lortu zuen eta bigarren postuari eusten dio. Gainontzeko taldeak ezin izan zituzten arerioak garaitu.

ASTIGARRAGA HERNANI SASKIBALOIA

Hernaniko saskibaloi taldeko lehenengo mailako taldeak, De-basket izan zuen aurkari, pasa den asteburuan, eta ezin izan zuten hau garaitu. 67-59 amai-tu zen partidua, orain Hernani 11. postuan doa, 24 punturekin. Mundarroren kasuan, CD Inter-nacionalen aurkako norgehia-

goka izan zuen, eta Mundarro atera zen garaile, 64-68 emai-tzarekin, eta ondorioz astigartar taldea 11. postuan doa, 23 puntu-rekin, Hernani aurrean duela, puntu bateko diferentziarekin.

Junior errendimenduan, Hernani garaileEtxean jokatu zuten Hernaniko Junior taldekoek. Zaleen a ni m

o eta esfortzuaren ondorioa izan zen lortutako emaitza (52-46). Beraz, sailkapenean 6. postuari eusten diote juniorrek, 19 puntu lortuta.

Mundarroko 2. mailako nes-ken taldeak, ez zuen emaitza positiborik lortu, galdu egin baitzuen Bergara Soraluze tal-dearen aurka (42-36). Hala ere, postu onean jarraitzen dute, klasifikazioan 4. postuan bai-toaz, 24 punturekin, eta aurre-tik Bergara Soraluze daukate, puntu batera.

Emaitza gazi-gozoak, bailarakoekPasa den asteburuan, emaitza gazi-gozoak lortu zituzten Hernaniko eta Astigarragako jokalariek.

ASTIGARRAGA HERNANI ESKUBALOIA

Ez dira emaitza onak lortu Her-naniko eskubaloiean. Talde guz-tiek porrota jaso baitute. Mutil jubenilak, Saieko taldearen aur-ka jokatu zuten La Sallen, eta 34-27 emaitzarekin amaitu zen partidua. Mutil kadeteak 1 tal-deak, gutxirengatik galdu zuen

Egia taldearen aurka, 31-32. Eta mutil kadeteak 2 taldea ere hor-txe ibili zen, baina ez zuten ga-raipenik lortu, Amenabar nagu-situ baitzen (32-29).

Mutil infantilek ere ez zuten garaipenik lortu, Eibarren aurka jokatu zuen Hernaniko infantil 1 taldeak, eta 26-30 amaitu zuten.

Astigartarrek garaipena, Aloña Berriren aurkaMundarroren kasuan, gutxiga-tik, baina garaipena lortu zuten. Aloña Berri taldearekin izan zu-en norgehiagoka eta azkenik, esfortzuaren ondorioz talde as-tigartarrak lortu zuen garaipe-na, 31-30 emaitzarekin.

Porrotak Hernanik, eta garaipena MundarrokEskubaloiko Hernaniko taldeek ez zituzten emaitza onak lortu asteburuan jokatutako partiduetan, Mundarrok aldiz, bai.

URUMEA TOKA ETA BOLA

Pasa den larunbatean, bolan Le hendakari Txapelketari ekin zioten , eta estreinako tiraldiak Seguran izan ziren.

Orokorrean hernaniarrak ez ziren emaitza onekin itzuli

etxera, «nahiko pattal aritu zi-ren».

Hala ere, emakumezkoen bola jardunaldian, Hernaniko Rosa Santosek irabazi zuen, 31 puntu lortuta eta Lehendaka-ri Txapelketako lehen tiraldiko txapela eraman zuen etxera.

Toka ere Seguran izan zen, eta ereñotzuarrek parte hartu zuten bertan. Hauek, hernania-rren gisara, emaitza negatiboak lortu zituzten.

31 punturekin Rosa Santos nagusi, BolanBolako Lehendakari Txapelketan aritu ziren hernaniarrak, eta Tokan ereñotzuarrak.

Rosa Santos ezkerrean, pasa den larunbateko Bolako irabazlea.

Pello Alberdi, asistentziako pasea egiteko prest.

Page 8: Estiloa sortzen, fusiotik · BOLEIBOLA 6 Zomorroenak, aurreneko kolore printzak ARANO INAUTERIAK 3 Andoaindik Hernanira, piano joleen urre eta zilarrezko 24 domina HERNANI MUSIKA

7.025 zk. www.kronika.eusurumea bailarako egunkaria KRONIKA 2020-02-18 Asteartea

URUMEA ATLETISMOA

Mendi eta atletismo lasterketa ugari jokatu dira asteburuan zehar, baita Hernanin bertan ere. Mendian barrena, krosean, pistan eta errepidean egon dira lasterketak eta emaitzarik esanguratsuena Hodei Lujanbio goizuetarrak lortu du Lezo-Jaiz-kibelgo zazpigarren mendi las-terketan. Goizuetarrak hiruga-rren amaitu du eta podiumera igotzea lortu zuen. Etxeko Ander Iñarrak irabazi zuen eta Joxe Amundarain hondarribiarrak amaitu zuen bigarren. Hirurak minutu t'erdiren bueltan sar-tu ziren helmugan, laugarrena jada hiru minutura aldenduz.

Hernanitik Xabi Intxauspe, Araitz Irazu, Sergio Fernández, Jon Iraola, Miguel Anjel Flores, Granado eta Maddi Amatriain ere egon ziren bertan. Astigarra-gako Libe Lafuentek eta Txarli Gómezek 14 kilometroak osatu zituzten eta Hodei Lujanbiorekin batera Garikoitz Lopez izan zen goizuetarren ordezkaria Lezon.

Antzuolan ere jokatu zen mendi lasterketa eta bertan parte hartu zuten Borja Tejedor eta Mikel Ruiz de Galarretak.

Hoki Guerrero eta Aitziber Martin elkarrekin Irungo maratoi erdianHori mendi lasterketei dagokio-nez, baina korrikako beste mo-dalitate ugari ere egon dira aste-buruan zehar.

Errepidean Irunen 10 ki-

lometroko eta maratoi erdiko lasterketak jokatu ziren. Emai-tzarik esanguratsuenak nesken mailan iritsi ziren eta maratoi erdiko lasterketan. Hoki Gerrero eta Aitziber Martin hernania-rrak elkarrekin iritsi ziren hel-mugara laugarren eta bosgarren postuetan, hurrenez hurren. Beraien denbora ordu bete 31 minutu eta 31 segundokoa izan zen. Garaipena Ibarrako Maia-len Muñozek lortu zuen ordu bete 25 minutu eta 8 segundo-rekin.

Mutiletan bailarako korri-kalaririk azkarrena Vincent Pastor izan zen hamabosgarren postuan ordu bete 19 minutu eta 3 segundoko denborarekin. Anderson Sanchezek 37garren bukatu zuen maratoi erdia. Behobia eta Donostiako garai-le den Chakib Lachgar errente-riarrak lortu zuen hemen ere garaipena. Hamar kilometroko lasterketan Iker Martinez asti-gartarrak indartsu amaitu zuen zazpigarren postuan. Lehenen-go postua Oriora joan zen Hos-sain Kaanacheren eskutik.

Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketaren garaipena Orio eta AzkoitiraKrosean Orioko beste lasterkari batek irabazi zuen Hernaniko Adarraga Memoriala. Gipuz-koako eskolarteko txapelketa da Hernanin asteburuan jokatu dena eta bertan infantil muti-letan Martin Iriondo oriotarra izan zen azkarrena eta infantil

nesketan Jone Sudupe azkoitia-rra.

Bi maila hauetan baziren hernaniarrak. Nesketan Elene Huitzik bosgarren amaitu zuen eta Inge Gomezek hamabiga-rren. 50 partaide izan zituen lasterketan nesketan eta 53 mu-tiletan. Azken honetan Mikel Camposek 28garren egin zuen.

Alebinak ere aritu ziren bai mutil eta bai nesketan. Garai-penak Goierri aldera joan zi-ren. Nesketan Ane Iparragirrek irabazi zuen eta mutiletan Jon Esquisabelek. Lasterketa hone-tan Lur Oconek 15garren buka-tu zuen. Esan 69 partaide izan zirela mutiletan. Nesketan 63k amaitu zuten lasterketa eta sei hernaniarrek hartu zuten par-te: Izaro Alsua (38), Intza Galdos (39), Edurne Albisu (50), Irene Zubeldia (56), Uxue Trujillo (57) eta Nahia Mitxelena (58).

Gaur egun Adarraga Me-moriala atletismo pistaren inguruetan antolatzen da eta partaidetza asko biltzen du bi mailetan.

Pista estalian gazteen Gipuzkoako Txapelketako bigarren jardunaldiaPista estalian ere Gipuzkoako txapelketak jokatu dira astebu-ruan. Amaiur Velezek berriz ere garaipena lortu zuen 60 metro hesietan. Podiumetik gertu ge-ratu ziren beste hainbat laster-kari gazte hernaniar.

Oier Elizegi, Amaiur Velez, Endika Barral, Arixen Unanue, Eider Garro, Naroa San Miguel, Naroa Vieites, Naia Gómez eta Nagore Urkiola izan dira bertan parte hartu duten hernaniarrak froga desberdinetan.

Hodei Lujanbio hirugarren Lezoko mendi lasterketanAsteburuan mendi, errepide, kros eta pistako lasterketak jokatu dira hainbat lekutan eta denetan aritu dira bailarako korrikalariak.

HERNANI-GOIZUETA PELOTA

Emaitzak ez dira onak izan as-teburuan Hernaniko pelotarien-tzat. Bederatzi partidu irabazi dira eta hamaika galdu. Emai-tzarik txarrenak txapelketa pribatuetan eta trinketean izan dira. Unax Uitzi jubenilak galdu egin zuen Zizurren finalaurde-netan eta kanporatua geratu

da. Hala ere infantil, kadete eta seniorretan garaipen onak lortu dira Udaberri txapelketan. Trin-ketean Mujika eta Oiartzabalek galdu egin zuten eta finalerako zuzenean ez dira sailkatu. Orain Insausti eta Lasa taldekideen aurka erabakiko da finalista.

Mendialdeko txapelketan goizuetarrakPilotari goizuetarrak Mendial-deko txapelketan aritu dira maila desberdinetan. Goizueta-rren artean ere jokatu dute eta guztira hiru partidu irabazi dira eta hiru galdu.

Asteburua ez da ona izan pelotari hernaniarrentzatBederatzi partidu irabazi dira eta hamaika galdu. Trinketean ere ez da asteburu oparoa izan.

HERNANI PALA

Zaldibarreko zabortegiko istri-puaren ondorioz, segurtasun neurri gisa, Emakumezko Go-mazko Paletaren Euskal Herriko elite txapelketaren jardunaldia ez zen asteburuan Mallabian jokatu, Elorrion baizik. Maila haundiko bi partidu jokatu zi-ren eta Amaia Irazustabarrena

finalerako sailkatu da. Ruiz de Azuarekin batera 30-

20 garaitu zituzten Galdos eta Arrieta. Arrieta ez da finalerako sailkatu. Beste partiduan, Muri-llo eta Saezek 26-30 galdu zuten Isasmendi eta Mendizabalen kontra.

Bestetik Euskal Herriko Ire-kian Ainhoa eta Eiderrek irabazi egin zuten Orozko 2ren aurka. Ekhiñe eta Elik berriz galdu egin zuten Obe eta Auñaren aur-ka eta hirugarren mailan Enara eta anek ez zuten Orozko garai-tzerik izan eta 27-30 galdu zuten beraien partidua.

Irazustabarrenak finala jokatu du EH txapelketan20-30 irabazi du Ruiz de Azuarekin batera eta azkenengo partidura sailkatu da, ez ordea Arrieta.

Adarraga Memorialean mutilen infantil lasterketa.

Mendialdeko txapelketa hasi dira jokatzen.

Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)