IGORREKO PARTE-HARTZEKO SISTEMA 4. SAIOA akta.pdf · - Parte-hartzea puntuala da, gai konkretu...

13
I I G G O O R R R R E E K K O O P P A A R R T T E E - - H H A A R R T T Z Z E E K K O O S S I I S S T T E E M M A A 4 4 . . S S A A I I O O A A Igorren, 2012ko maiatzaren 29an

Transcript of IGORREKO PARTE-HARTZEKO SISTEMA 4. SAIOA akta.pdf · - Parte-hartzea puntuala da, gai konkretu...

Page 1: IGORREKO PARTE-HARTZEKO SISTEMA 4. SAIOA akta.pdf · - Parte-hartzea puntuala da, gai konkretu batzuetan parte hartzen dau jendeak. - Ohitura falta dago. - Auzoetan handiagoa da parte-hartzea.

IIGGOORRRREEKKOO PPAARRTTEE--HHAARRTTZZEEKKOO SSIISSTTEEMMAA

44.. SSAAIIOOAA

Igorren, 2012ko maiatzaren 29an

Page 2: IGORREKO PARTE-HARTZEKO SISTEMA 4. SAIOA akta.pdf · - Parte-hartzea puntuala da, gai konkretu batzuetan parte hartzen dau jendeak. - Ohitura falta dago. - Auzoetan handiagoa da parte-hartzea.

11.. SSAARRRREERRAA

Prozesuari hasiera emateko, bertaratutakoei ongi-etorria eta eskerrak eman ondoren, Elhuyar Aholkularitzako teknikariek prozesua eta gaurkoa 2. faseko 2. saioa dela gogoratu dute.

Euskara eta gaztelaniaren erabilera nola egin planteatu dugu eta onartu dugu plenarietan ematen ditugun azalpenak euskaraz egingo ditugula eta laburpentxoa gaztelaniaz egingo dugula. Bestelakoan, dokumentazio guztia ele bietan dago.

Gaurko saioko egitaraua aurkeztu dugu:

1. Sarrera-girotzea

2. Parte-hartzeko matrizearen gainean ondorioak ateratzea

3. Lehentasunak identifikatzea

4. Balorazioa

Page 3: IGORREKO PARTE-HARTZEKO SISTEMA 4. SAIOA akta.pdf · - Parte-hartzea puntuala da, gai konkretu batzuetan parte hartzen dau jendeak. - Ohitura falta dago. - Auzoetan handiagoa da parte-hartzea.

22.. IIGGOORRRREENN PPAARRTTEE--HHAARRTTZZEEAA AANNIIMMAALLIIAA BBAATT BBAALLIITTZZ……..

Ondorengo dinamika planteatu dugu:

“Igorren parte-hartzea animalia bat izango balitz………………. izango litzateke. Zergatik?” Bakoitzak bakarka pentsatu du zein animaliarekin identifikatzen duen Igorreko parte-hartzea eta ondoren 5naka ipini dira eta konpartitu ondoren, ondorioak atera dituzte.

Honakoak esan dituzte:

1.taldea:

- Kumea.

- Handia.

- Geldoa.

- Galtzeko arriskua.

- Astiro-astiro.

- Indibidualismoa.

- Ez dela jarraia (saltoka).

2. taldea:

- KATUA: parte-hartzea ezin da aurreikusi.

- PEREZOSO-DORTOKA: astiro-astiro doa, mugitzea kosta egiten da.

- HONTZA: badago baina ezkutuan.

- AZKONARRA: hitz jokoagatik, ARRAk eta ASKO.

- KUKUA: entzuten dogunean ez dogu beti dirurik eukiten aldean, beti ez dogu asmatuten.

- KAMALEOIA: mimetizatzen dalako.

Page 4: IGORREKO PARTE-HARTZEKO SISTEMA 4. SAIOA akta.pdf · - Parte-hartzea puntuala da, gai konkretu batzuetan parte hartzen dau jendeak. - Ohitura falta dago. - Auzoetan handiagoa da parte-hartzea.

3. taldea:

- Txikia, bakoitza bere taldean, astiro doa, alferkeria.

4. taldea:

- Arlo desberdinetan parte hartzen duen gorputz bereko (herria) talde desberdin asko: OLAGARROA

- Pazientzia behar dalako apurka-apurka parte-hartze sistema eratzen joateko: INURRIA

- Batzuetan zeozerren inguruan “asko” edo “nahiko” eta beste batzuetan, bueltaka urteera topau ezinik: EULIE

- Animalia barritsua, berbatia, jaietan jaietarako bakarrik aktibatzen dalako: LOROA

- Urten arin eta gero gelditu, eta apurka segidu: BEHORRA

- Pikeka dabilelako, gauza asko pikeka, baina irudi osorik barik, asko egiten da: OILOA

Page 5: IGORREKO PARTE-HARTZEKO SISTEMA 4. SAIOA akta.pdf · - Parte-hartzea puntuala da, gai konkretu batzuetan parte hartzen dau jendeak. - Ohitura falta dago. - Auzoetan handiagoa da parte-hartzea.

33.. PPAARRTTEE--HHAARRTTZZEEKKOO MMAATTRRIIZZEEAARREENN GGAAIINNEEAANN OONNDDOORRIIOOAAKK AATTEERRAATTZZEEAA

5 talde egin ditugu. Taldeak egiteko 5 boluntario eskatu ditugu eta talde anitzak osatu behar dituztela esan diegu. Horretarako 2 minutu izan dituzte. Boluntario bakoitzak bere taldea osatu du eta baldintza izan da taldeak ahalik eta anitzenak izatea: generoa, adina, lanbidea, jatorria, afizioak…kontuan hartuta.

Egin beharreko lana hauxe izan da:

Matrizea aurrean dutela, irakurri, ekarpenak egin eta honako galderak erantzutea:

Orokorra:

Zein ondorio orokor atera ditzakegu Igorreko parte-hartzeari dagokionez?

Subjektuak:

- Zeintzuk dira gehien parte hartzen dutenak? Zeintzuk gutxien? ZERGATIK? Zein izan daiteke arrazoia?

- Zelakoa da parte-hartzea? (informazioa jaso, ekintzetan parte hartu, erabiltzaile moduan parte hartu, antolakuntzan parte hartu, erabakietan parte hartu…).

Lan-ildoak:

- Zein lan-ildotan da parte-hartzea handiagoa? Zeinetan txikiagoa? ZERGATIK?

- Zelakoa da parte-hartzea? (informazioa jaso, ekintzetan parte hartu, erabiltzaile moduan parte hartu, antolakuntzan parte hartu, erabakietan parte hartu…).

Honek izan dira taldeetan komentatu eta jaso dituztenak:

1. taldea:

Orokorrean, indargune, ahulezia eta beharrizanetatik 2na kontzeptu identifikatu ditugu:

- Indarguneetan: aukera asko gauzak egiteko eta talde ugari lanerako.

- Ahulguneetan: konpromiso-falta eta jarrera indibidualista.

Page 6: IGORREKO PARTE-HARTZEKO SISTEMA 4. SAIOA akta.pdf · - Parte-hartzea puntuala da, gai konkretu batzuetan parte hartzen dau jendeak. - Ohitura falta dago. - Auzoetan handiagoa da parte-hartzea.

- Beharrizanetan: harremanak indartzea eta inplikazioa bultzatzea.

Subjektuei dagokienez,

- Gehien parte hartzen dutenak: elkarteak, antolakuntza eta helburu konkretuak dituzte.

- Gutxien parte hartzen dutenak: gazteak eta etorri-berriak. Gazteak, igual, konpromiso- eta motibazio-faltagatik, eta etorri-berriak harremanen lanketa falta delako eta espazio komunak falta direlako.

- Zelako parte-hartzea? Batez ere “erabiltzaile” mailan, antolakuntzan ez dago parte hartzerik.

Lan-ildoei dagokienez,

- Parte-hartzerik handiena, erabiltzaile bezala udal zerbitzuetan. Antolakuntza eta parte-hartzean: euskara eta jaiak

- Parte-hartzerik txikiena, auzolanean, aukera gutxi ematen direlako

2. taldea:

Orokorrean,

- osagaiak badauz, baina saltzea mehe dago, loditu egin behar dogu.

- 2-3 pertsonak tiratuta gauzak urtetan daurie, baina jende gehiago behar dogu.

- Indibidualismo garaietan modu barriak topau behar doguz.

Subjektuak,

- Jendea gehiago mobitzen da gaiak konkretuak eta alaiak izaten direnean.

- Gehien parte-hartzen dutenak: gai konkretuak mobidutakoak: guraso, ume…

- Gutxien: inmigranteak.

- Zelako parte-hartzea? Antolatzea eta erabakitzea eskatzen duten gauzetan, eztabaida foroetan eta plangintzen diseinuetan jende gutxi eta ekintza konkretuetan (kultura, kirola, jaiak…) asko.

Lan-ildoak,

Page 7: IGORREKO PARTE-HARTZEKO SISTEMA 4. SAIOA akta.pdf · - Parte-hartzea puntuala da, gai konkretu batzuetan parte hartzen dau jendeak. - Ohitura falta dago. - Auzoetan handiagoa da parte-hartzea.

- Gehien jaiak, kulturalak, kirola… (beti daukazu zeozer esateko, ez da hain “aditua” izan behar, norbere tokia topatzea errazagoa da).

- Gutxien eztabaidarako foroak (prestakuntza handiagoa behar denaren ustea dagoelako, bertigoa ematen dutelako, norbere tokia topatzea gatxagoa dalako…).

3. taldea:

- Parte-hartzea puntuala da, gai konkretu batzuetan parte hartzen dau jendeak.

- Ohitura falta dago.

- Auzoetan handiagoa da parte-hartzea. Identidadeagaz lotzen da parte-hartzea. Gaia zenbat eta hurbilagoa, parte-hartzea handiagoa izaten da.

- Parte-hartzean oinarritutako aurrekontuek arrakasta izaten dute. Auzoetan gaia hurbil sentitzen dutenak, erdigunekoak gitxien gaiagaz lotura gutxi dutenak.

- Informazioa bidaltzeko/zabaltzeko kanalak-bideak barriztatu behar dira.

- Ekintzetan parte-hartze handia (Jai Batzordea)

- Ikastaroak, kultura-eskaintza, kirol-eskaintza, hezkuntzan ERABILTZAILE gara.

- ANTOLAKUNTZAn alkarteak hartzen dute parte, taldeetan antolatuta daudenak, pertsona indibidualak gutxi.

- ERABAKITZEKO UNEAN erosotasuna nagusitzen da, edo bildurra… erabakietan parte hartzeak berarekin dakarrelako erantzukizuna eta batzuetan errazagoa da besteengan ardura horiek uztea eta ondoren kritikatzea (gehienetan txarrerako)

- Berehalako emaitza edo erantzuna dagoenetan (auzo-batzarrak, jaiak, aurrekontuak) gehiago parte hartzen dugu.

- Gai sozialetan gitxien, euskaran salbu.

Page 8: IGORREKO PARTE-HARTZEKO SISTEMA 4. SAIOA akta.pdf · - Parte-hartzea puntuala da, gai konkretu batzuetan parte hartzen dau jendeak. - Ohitura falta dago. - Auzoetan handiagoa da parte-hartzea.

4. taldea:

Subjektuak, parte-hartzerik handiena eta txikiena:

- +

- Kolektibo askok eurentzako egiten dabez euren aktibitateak.

- Interesak elementu inportantea dira parte-hartzea sustatzeko.

- Emakumeek ez dabe “emakume” (emakume identitate) bezala parte hartzea.

- Gazteengana heltzeko estrategia egokirik ez dago.

5. taldea:

- Pertsonak normalean interes indibidualagatik mugitzen gara. Lortu beharko doguna da interes hori kolektiboa ere bihurtzea.

- Danok helburu berdinekin lan egiteko esparruak antolatu beharko ditugu, danok informatuta egotea lortu behar dugu, danon artean pentsatu eta eraikitzea. SARE baten moduan antolatzea eta funtzionatzea izan beharko litzateke helburu nagusia. Kolektibo guztiek elkarrekin lan egiteko espazioak sortu behar dira, esperientziak trukatzeko sarea sortu.

- Pertzepzioen gainean ari gara hitz egiten, baina kantitate eta kalitate aldetik ondo gaude edo ez? Ez dugu kanpoko erreferentziarik eta horiek baliagarriak izan daitezke nola gauden jakiteko. Helburu kualitatibo eta kuantitatiboak zehaztu beharko genituzke, eta horiek ebaluatzeko adierazleak jarri.

jubilatuak GAZTEAK MERKATARIAK ELKARTEAK Etorri-berriak ikastetxeak

Page 9: IGORREKO PARTE-HARTZEKO SISTEMA 4. SAIOA akta.pdf · - Parte-hartzea puntuala da, gai konkretu batzuetan parte hartzen dau jendeak. - Ohitura falta dago. - Auzoetan handiagoa da parte-hartzea.

- Ikuspegi GLOBALA (herrikoa) landu eta ikusarazi behar dugu, hori falta da. Igorreri aportatu behar diogu, ez gure buruari edo gure aktibitateari. Esate baterako, merkatariak elkartuta daude eta gauza asko antolatzen dituzte. Baina kontsumitzaileok ere hor badugu zer esana. Proiektu globala landu beharko litzateke.

33.. MMAATTRRIIZZEEAA:: LLEEHHEENNTTAASSUUNNAAKK

Zeintzuk izango dira hurrengo hiru urteetarako lehentasunezko subjektuak eta lan-ildoak Igorren, parte-hartzearen ikuspegitik? Non jarriko ditugu indarrak? Horretarako kontuan hartuko dugu egindako diagnostikoa: behar edo hutsuneak non dauden, herria eraldatzeko potentzial gehiena nork edo zerk duen,…

Lehenbizi lehengo talde beretan eztabaidatu dute gai honen inguruan, eta ondoren bakoitzak bi subjektu eta bi lan-ildo lehenetsi ditu. Bukaeran, matrizean jaso ditugu lehentasunezko subjektu eta lan-ildo horiek. Hona hemen emaitza:

Page 10: IGORREKO PARTE-HARTZEKO SISTEMA 4. SAIOA akta.pdf · - Parte-hartzea puntuala da, gai konkretu batzuetan parte hartzen dau jendeak. - Ohitura falta dago. - Auzoetan handiagoa da parte-hartzea.

LEHENTASU

NAK

HIRIGINTZA-GAIAK

AUZOAK

AURREKONTUAK

INGURUMENA

UDAL-ZERBITZUA

K

GENERO-BERDINTAS

UNA

EUSKARA JAIAK

AUZOLANA

KULTURA HEZKIDETZA

LEHENTASUNAK

2 5 5 6 3 2 6 2 11 1 1

ELKARTEAK 12

GAZTEAK 13

EMAKUMEAK 1

ETORRI-BERRIAK 5

JUBILATUAK 1

MERKATARIAK 2

IKASTETXEAK 4

FAMILIA 3

UMEAK 1

AUZOKIDEAK 1

HERRITARRAK 1

Page 11: IGORREKO PARTE-HARTZEKO SISTEMA 4. SAIOA akta.pdf · - Parte-hartzea puntuala da, gai konkretu batzuetan parte hartzen dau jendeak. - Ohitura falta dago. - Auzoetan handiagoa da parte-hartzea.

Ezarritako lehentasunen arabera, subjektuen artean lehenbiziko lehentasunak elkarteak eta gazteak izango lirateke, eta bigarren mailako lehentasun moduan aukeratu ditugu etorri berriak, ikastetxeak eta familiak. Lan-ildoei dagokionez, berriz, auzolana da lehentasun gehien duena, eta bigarren maila batean ingurumena, euskara, auzoak eta aurrekontuak.

Matrizea aurkeztu ondoren honako komentario, zalantzak egin ziren:

- Ariketa egin aurretik, printzipio batzuk gogoraraztea edo zehaztea ez zen komeni? Zeren arabera ezarriko ditugu lehentasunak: udal aurrekontuaren arabera, garrantziaren arabera… ? Lehentasunak erabakitzerakoan bakoitzak gure INTERESA izan dogu kontuan. Adibidez, hirigintza aparte itxiko dugu? Ez da horra aurrekontuen zatirik handiena bideratzen? Zentzuzkoa da?

- Dana dago lotuta, gazteekin adibidez hirigintza landu daiteke, edo auzolanean egin daitezke hirigintzako lan batzuk.

- Dana dalako gai edo lan-ildoarekin hasita ere, garrantzitsuena Igorrera begira eta Igorreko ikuspegiarekin lan eginez gero, beste subjektu eta gaietan ere eragingo dau.

- Koherentea da orain arte esan ditugunak kontuan hartzen badoguz: gazteen parte-hartze eskasa (edo beste eskema batzuen araberakoa), elkarteen arteko elkarlan falta (Igorrera begirako ikuspegia). Lan-ildoetan ere auzolana behin baino gehiagotan aipatu da, ingurumena landu barik dagoela azaleratu da, eta euskara, aurrekontuak eta auzoak dira prozesu indartsuenak orain arte.

- ERRAZENAK zirenak aukeratu ditut nik. Zentzuzko gaiak edo lan-ildoak direnak.

- EFEKTU BIDERKATZAILEA dutenak aukeratu ditut nik: elkarteak, ikastetxeak.

- Udal zerbitzuak ere efektu bera dute, dana dago han jasota.

- Auzolana herrira zabaltzen badugu, kontzientzia hartzen badugu, efektu biderkatzailea izango du.

- Arlo ekonomikoa: enplegua, etab, faltan bota dut.

Page 12: IGORREKO PARTE-HARTZEKO SISTEMA 4. SAIOA akta.pdf · - Parte-hartzea puntuala da, gai konkretu batzuetan parte hartzen dau jendeak. - Ohitura falta dago. - Auzoetan handiagoa da parte-hartzea.

55.. MMAARRKKOO OORROOKKOORRRRAA LLAANNTTZZEEKKOO TTAALLDDEETTXXOOAA

Balorazioa egin aurretik, hurrengo saioa baino lehen (ekainak 21), taldetxo bat sortzea proposatu dugu. Helburua gaur komentatu den markoaren proposamena lantzea izango da. Batzar bat egingo dugu eta hurrengo saiorako proposamena ekarriko dugu.

Talde eragilearekin batera egingo dugu proposamena. Talde eragilean honakoek parte hartzen dute: Iñaki Iturriotz, Iñigo Uriarte, Julian Gonzalez de Etxebarri, Janire Lopez eta Gotzone Amuriza.

Boluntarioak: Urtzi Barrenetxea, Iker Yurrebaso, Xabier Arauzo eta Aitor Uriguen.

66.. BBAALLOORRAAZZIIOOAA

Amaitzeko, saioaren balorazioa egin dugu. Gelan kokatuta egin dugu balorazioa. Honako gaiak baloratu ditugu:

Parte-hartzea:

- 2an kokatu naiz, herritarrak falta dira. Politikari eta teknikariez gain herritar gutxi etorri da.

- 7an kokatu naiz, hemen parte hartu dugunok dinamiketan eta ariketetan sartu gara.

- Dana ez da kantitatea, kalitatea ere inportantea da.

Oro har, erdi inguruan eta gorantza kokatu da jendea. Balorazioa ona izan da

Egindako lana:

- 6an kokatu naiz, pixka bat desbariatu egin dogunaren sentsazioa daukat, ez dakit ezer aurreratu dogun.

- 8an kokatu naiz, inflexio puntuan nagoela uste dut. Zenbat eta gehiago irakurri edo sakondu gai baten inguruan, orduan eta gutxiago dakizu. Orain arte nahaste handia ikusten nuen, gaur galdu egin naiz, beraz hemendik aurrera gorakada etorriko da.

Parte-hartzea baino balorazio hobeagoa, baina asko mobidu barik.

Metodologia:

- Betikoa, ezetzen doguna, ez daukagu besterik momentuz.

Page 13: IGORREKO PARTE-HARTZEKO SISTEMA 4. SAIOA akta.pdf · - Parte-hartzea puntuala da, gai konkretu batzuetan parte hartzen dau jendeak. - Ohitura falta dago. - Auzoetan handiagoa da parte-hartzea.

- Konkrezioa falta igual. Zehaztasun gehiagora heltzeko beste metodologiaren bat? Dena den, konfiantza lortuta dago, bai talde txikietan eta baita handian ere.

- Igual gaikakoa edo sektoriala egitea komeniko zan, adibidez gazteekin egitea? Batzar bat egitea danontzat gutxiegi da. Bestela metodologia ondo.

Giroa:

- Oso ondo pasatu dot.

- Giro ona dago.

- Zenbat eta asistentzia baxuagoa, orduan eta giro hobea.

- Ordu bi eta erdi ez zait luze egin.

Hizkuntzak:

- Itzulpen simultaneoa? Bestela astun geratzen da.

- Euskaldun pasiboak lortu behar ditugu, bakoitzak nahi duen hizkuntzan hitz egiteko eta itzulpenaren beharrik gabe guztiok ulertzeko.