Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean...

32
Behinola 17 Euskal Herriko haur eta gazte literaturako ilustraziogintzak oso historia laburra dauka, eta oro har, argitaletxeen ekoizpenak daukan globalizazio maila dela eta, zaila da berariazko nortasunez mintzatzea. Lehenbizi, gaur egungo ilustraziogin- tzaren topikoak nola sortu diren aztertzea proposatzen dut, eta, horietatik abiatu- rik, geure produkzioaren garapenerako baldintza bereziak zehaztea, ondoren. H i z p i d e Zenbait gogoeta Haur eta Gazte Literaturako ilustraziogintzaren historiari ekiteko. Euskal Herriko ilustraziogintzarako hurbilketa EDURNE URIA Arte Ederretako Fakultateko irakaslea (E.H.U.) Joan den abenduan Haur eta Gazte Literaturaren 2. Kongresua burutu zen Caceresen, eta bertan «Literatura eta Ilustrazio Iberia- rren Historia Kritikoa» izan zen hizpide nagusia. Euskal ordezka- riek han aurkeztutako txostenak dira ondoren eskaintzen direnak. Jokin Mitxelena

Transcript of Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean...

Page 1: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 17

Euskal Herriko haur eta gazte literaturako ilustraziogintzak oso historia laburradauka, eta oro har, argitaletxeen ekoizpenak daukan globalizazio maila dela eta,zaila da berariazko nortasunez mintzatzea. Lehenbizi, gaur egungo ilustraziogin-tzaren topikoak nola sortu diren aztertzea proposatzen dut, eta, horietatik abiatu-rik, geure produkzioaren garapenerako baldintza bereziak zehaztea, ondoren.

� Hizpide �

Zenbait gogoeta Haur eta Gazte Literaturakoilustraziogintzaren historiari ekiteko. Euskal Herriko

ilustraziogintzarako hurbilketa

EDURNE URIAArte Ederretako Fakultateko irakaslea (E.H.U.)

Joan den abenduan Haur eta Gazte Literaturaren 2. Kongresuaburutu zen Caceresen, eta bertan «Literatura eta Ilustrazio Iberia-rren Historia Kritikoa» izan zen hizpide nagusia. Euskal ordezka-riek han aurkeztutako txostenak dira ondoren eskaintzen direnak.

Joki

n M

itxel

ena

Page 2: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 18

Jakina denez, ilustraziogintza literatura produkzioaren kontura hazida, eta haren ahizpa txikiaren gisa oso ikerketa gutxi egin dira berariburuz. Historikoki ere, askoz urriagoak dira ilustraziogintzaren aldaketaformalez, funtzionaltasunaz edo garrantziaz egindako ikerketak.

Horrexegatik garrantzitsu deritzot ilustraziogintzaren nondik norakoakulertzen ahalegintzeari, harreman konplexuen mapa zirriborratzeari,puntu batetik bestera eramango gaituena eta, horrekin batera, haur lite-raturako irudigintzak hartu dituen zidorren berri kontestualizatuagoaemango diguna, ilustraziogintzaren historiaren ikerketa sakona egitekobideak izan daitezkeenak iradokitzeari.

Ilustraziogintzaren iturriak eta ibilbideak gaur egun arteTipologia grafikoak, edo irudiek hartzen dituzten estiloa, erabiltzen

dituzten kontzeptu estetikoekin batera, eraikiz eta aldatuz doaz ilustra-ziogintzaren historian zehar. Zeren arabera gertatzen dira aldaketok?

Lehenbizi, haurrentzako liburu ilustratua hasieratik bertatik baldin-tzatzen duen produkzio ikonikoaren esparrua hartu behar da gogoan.

Juan Antonio Ramirez-ek (1981) gogorarazten duenez,inprentaren erabilera orokortzen hasi zenetik, liburua iru-diak zabaltzeko bide nagusia eta geroko demokratizazio iko-nikoaren hazia bihurtu zen. Hortxe kokatzen da orobat hau-rrentzako liburu ilustratuen hasiera, Comenius-en Orbis Sen-sualium Pictus (1697) obrarekin. Egile horrentzat, «irudiakhaurrek begira zezaketen jakintza modurik ulergarriena zen».Eta ideia horrekin sortu zuen bere obra, ama hizkuntza etalatina irakasteko irudi bidezko alfabeto gisa.

Pentsatzekoa da, ordea, haur gehienen mundu ikonogra-fikoa lehen liburu ilustratu horietatik kanpo zegoela, eliteekonomiko eta kulturalari zuzendutakoak baitziren. Hala ere,XVII eta XVIII. mendeetako irudi asko iritsiko ziren hau-rren eskuetara: almanakak, eskupaperak, etabar. Grabazio-aren teknikaren aberaste eta hobekuntzak irudi horiek mer-ketzen eta hobetzen lagunduko zuen piskanaka.

Beste aldetik, inprenta asmatu baino lehenago ere bene-tako «historieta» bandak agertu ziren, berealdiko gertakizunen, honda-mendien, eta garaiko handikien ezkontza eta amodioen berri emateko.«Babes irudiak» ere existitzen ziren: tokian tokiko sainduen irudiak, sen-datze ahalmena zutenak, kutun gisa erabiliak. Iruditeria horrek guztiak,testu kultuetakoarekin konparaturik –eskuizkribuetan garatzen ari zenilustrazio apaingarria–, ezaugarri bereziak eskaintzen zituen: sinplifika-tuak eta estilizatuak, ulerterrazak, alfabetatu gabeko ikusleentzat pen-tsatuak, eta herri artetik hurbilago garaiko tradizio artistikotik baino.

� Hizpide �C

omen

ius

Page 3: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 19

Marc Sorianoren iritziz (1975), XVII. mendetik aurrera haurrentza-ko liburu ilustratuak jasandako garapen handia are errotuago egongo dahorrelako argitalpen herrikoietan: herri foiletoak, almanakak, ikur bil-dumak, kinkilari-liburuak, etabar. Argitalpen horien hartzaileak alfabe-tatu gabeak ziren aldetik, irudiei garrantzi handia ematen zitzaien, hau-rren beharrekin bat etorriz. Maila sozial apaleko helduen eskakizunak,eta adin txikiko haurrenak nolabait batu egiten ziren.

Guztiarekin ere, garaian garaiko korronte artistikoen eragina ere na-barituko zen. Comeniusen Orbis Pictus-en bertan ere, hurrengo men-dean zehar gero eta edizio luxuzkoagoen bidez oso imitatua izan baitzen,Durero eta bere garaiko grabatuen eragina aurki zitekeen. Gaur egun ereantzeman daiteke goi mailako kultura artistikoaren eta iruditeria he-rrikoiaren arteko elkartze hori.

� Hizpide �

Geroago, XIX. mendean Daumier frantziarra bezalako egileekin fa-matuko zen karikatura genero adierazgarria eta herrikoia ere haurren-tzako argitalpenetan integratuko zen nabarmenki. XIX. mendean Cruiks-hank, Töpffer edo Busch-en obrak dira aipagarrienak. Estilo zuzen etaherrikoi horrek oso egokia dirudi haurren eskakizunetarako. Geroztik,karikatura-tradizioa eta ilustraziogintza eskutik joango ziren.

B I B L I O G R A F I A

ARBUTHNOT, M. H.: Childrenand books. Foresman & Co.Glenview, 1964.

BRAVO-VILLASANTE, C.: His-toria de la literatura infantil es-pañola. Ed. Revista de Occi-dente. Madril, 1959.

BRAVO-VILLASANTE, C.: His-toria de la literatura infantiluniversal. Doncel. Madril,1971.

CIANCIOLO, P.: Illustrations inchildren’s books. Nm. C.Brown, 1976.

CIANCIOLO, P.: Picture booksfor children. American Libra-ry Association, 1981.

DURAND, M. eta BERTRAND,G.: L’image dans le livre pourenfants. L’Ecole des loisirs.Paris, 1975.

ETXANIZ, X. eta OLAZIREGI,M.: Euskarazko haur eta gaz-te literatura idazleak. Pamie-la. Iruñea, 1998.

ETXANIZ, X.: Euskarazko haureta gazte literaturaren ilustra-tzaileak. Arabako Foru Aldun-dia. Gasteiz, 1997.

ETXANIZ, X.: Haur eta gazteliteratura. Pamiela. Iruñea,1997.

ETXANIZ, X.: Euskal haur etagazte literaturaren historia.E.H.U. Doktore Tesia, 1997.

FEAVER, W.: Les images denotre enfance. Deux siéclesd’illustration de livresd’enfants. 1976.

FREEMAN, R. S.: Children’spicture books yesterday andtoday. America Life. Foun,1967.

HÜRLIMANN, B.: Tres siglosde literatura infantil europea.Juventud. Bartzelona, 1982.

LABAYEN, M.: Txiki, marrazki-lari ta umoredun. Auñamen-di. Donostia, 1973.

W. Busch

Dau

mie

r

Page 4: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 20

� Hizpide �

Aurreko garaietan ilustratzaileek haurrentzako ipuinetan eta helduen-tzakoetan kode bakarra erabiltzen zutela pentsatzekoa bada ere, XIX.mendetik aurrera, nobela genero gisa ezarri zenez geroztik, nolabaitekobereizkuntza agertzen hasi zen. Ipuintxo didaktiko laburrak, umore puntubatekin, Töffer edo Hoffmann-enak kasu, kode adierazgarrietarantz le-rratzen dira, nobela jaioberriak formula errealistagoetara jotzen duenbitartean. Hala ere, Doré-rena bezalako obra batean, herri ipuinak ilus-tratzeko orduan oso ezberdintasun txikiak aurkitzen ditugu alde horre-tatik, nahiz eta horrelako ipuinak piskanaka haurren alorrerantz iragan,helduentzako kode berberekin.

Alde horretatik ezin aipatu gabe utzi baliabide teknikoen garapenakilustraziogintzaren nondik norakoan izan duen garrantzia. Grabatuarenteknikak hasieran zituen baldintza teknikoetatik (esaterako, marrazkigi-leak sinplifikatu egin behar zuen bere bozetua grabatzailearen lana erraz-tearren), gaur eguneko teknologia anitzetara pasatu gara.

Baina haurrei zuzendutako obretan gertatutako aldaketen atzean,haurtzaroaren kontzepzioak berak ere baldintzatu zituen estilo grafikoak.Jakina denez, Rousseau-z geroztik haurtzaroa ulertzeko era desberdinbaten jarraipena egin daiteke. Haur eta gazteentzako ipuinen ilustrazio-aren kasuan, haurtzaroa ikusteko era berriak XIX. mendetik aurreraemango zituen bere fruituak.

Joki

n M

itxel

ena

Page 5: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 21

Ingalaterran, Dickens-ek haurtzaroaren kontzeptu oso bat eraikikozuen bere obraren bitartez, XIX. mendeko bigarren erdian zehar gara-tuko zena. Egile horren deskribapenak plano grafikora ere eraman ziren,The Old Curiosity Shop delakoaren kasuan bezala, 1840an idatzia etaGeorge Cattermole-k ilustratua. Haur liburuetako iruditerian desager-tutako baserri-bizimoduaren nolabaiteko nostalgia agertzen hasi zen, hi-rietako ustelkeriaren aurrean, aingeru edo maitagarri txikien moduraaurkeztutako haurrekin batera, Kingley-ren The Water Babies (1863)obran bezala, Nöel Paton-ek ilustratua.

Estilo pinpirin horretatik urrun, baina haur irudia indartsu finkatuz,Tenniel-ek Lewis Carroll-en Aliceren abenturak lurralde miresgarrian etaIspiluan barrena obretarako egindako ilustrazioak aipatu behar dira, nonAlice argizarizko panpinaren moduan agertzen baita.

Ez dira ahaztu behar garaiko filosofi korronte idealistak, pentsamol-de erromantikoaren eragina eta, Ingalaterran konkretuki, mugimenduprerrafaelistaren sorrera. Korronte artistiko horretatik oso hurbil, Cra-ne, Greenaway eta Caldecot-ek haurtzaroa ikusteko molde berriari be-hin betiko bultzada eman zioten ilustraziogin-tzaren alor ikonografikoan: izaki eztiak, xaloak,babestu beharrekoak. Joera grafiko hori indar-tu egingo zen gure mendean, eta haurrentzakoikonografia osora zabalduko (jantziak, geleta-rako oihalak, etabar). Gaur egun ilustraziogin-tzak daukan iturri indartsuenetariko bat da.

Jadanik XX. mendean, haur literatura etailustraziogintza indartuko zuen elementuahaurrentzako adierazpide grafikoek, haur ga-rapenari buruzko ikerketek eta berrikuntza pe-dagogikoko mugimenduek piztutako interesaizan zen. Irudiak irakurle txikiei egokitzea ar-tista eta hezitzaile askoren kezka bihurtu zen(Frantziako Pére Castor-en albumak, horrenlekuko). Pedagogi kezka horien guztien on-dorioa oraindik irakurtzen ez dakiten haurren-tzat dagoen material ugaria da.

Baina mende berriaren etorrerarekin bate-ra, ezin dugu ahaztu haurrek eskura daukatenirudien potentziala eta irudi horiek irakurtze-ko garatu duten esperientzia eta trebetasuna.Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera,joan den mendean Crane-rena bezalako obrakgutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-

� Hizpide �

LUR ENTZIKLOPEDIA TEMA-TIKOA. Artea. Lur. Bilbo,1997.

MORRIS, R.: The illustration ofchildren’s books. The LibraryAssociation. Londres, 1957.

RAMIREZ, J. A.: “El comic fe-menino en España”. Cuader-nos para el diálogo. Madril,1975.

RAMIREZ, J. A.: “Medios demasas e historia del arte”.Cuadernos de Arte. Cátedra.Madril, 1981.

SANTOS GUERRA, M.: Ima-gen y educación. Anaya. Ma-dril, 1989.

SORIANO, M.: “Les livres pourenfants”. Enfance, zenbakiberezia, 1955-56.

SORIANO, M.: “Chronique deslivres d’enfants”. Enfance,zenbaki berezia, 1955-56.

WITAKER, M. “The didactic useof illustration in books for chil-dren”. Children’s Literature inEducation, 16, 1975.

B I B L I O G R A F I A

Tenniel

Page 6: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 22

dea, garatutako herrietako derrigorrezko eskolaratzeak testu liburuak,kartelak eta beste jarri ditu haurren eskura. Horrekin batera, inprimake-ta teknika berriek posible egin dute irudi askoren zabalkundea egunkarieta iragarkietan. Alfabetizazio gero eta orokortuagoak etxeetara ere era-mango zituen material horiek.

Hala ere, aldaketarik funtsezkoena zinema eta telebistaren agerpenaizan zen. Juan Antonio Ramírez-ek (1981, 47. or) hauxe komentatzendu:

Zinemak eta bere berezko ondorioa den telebistak, amildegi sakon batezarri dute errealitatea ikusteko moduan. Berarekin hazi garenok inoiz ezditugu behar bezala ulertuko geure aurreko belaunaldien ikuskera eta erre-presentazio moduak.

Haurrak gero eta trebeagoak izango dira irudiak interpretatzen, etalehenago eskuzko irudiak betetzen zituen informazio funtzioak irudi fo-tografiko eta elektronikora pasatu dira. Ilustraziogintzak, arteak bezala,jadanik ez dio haur bati lehoi bat, basamortu bat, etabar zer diren azaldubehar, funtzio horretan ordezkatuak izan baitira.

Mendearen lehen erdia irauli eta hurrengo hamarkadetan iraun zuenartisten espekulazio estetikoak, ordea, ez zuen eragin garrantzitsurik izanilustraziogintzaren alorrean. Azaltzekotan, ekialdeko herrietako artistenobretan ikus daiteke argien.

Puntu honi buruz ari garela, ezinbestekoa da beste gogoeta ardatz bataipatzea ilustraziogintzako irudiek jasandako garapen formala ulertze-ko: ilustraziogintza artistentzako behin-behineko egonaldi-alorra izanohi da. Lan horrek, argitaletxe eta testuek baldintzaturik, askatasun mailatxikia dauka, ospetsuenentzat izan ezik. Editore askoren irizpide estetikofaltak, baldintza ekonomiko eta ilustrazioek hartzaileei eskain diezaieke-ten formazio artistikoarekiko axolagabetasunarekin batera, amateurren-

� Hizpide �Jo

kin

Mitx

elen

a

Page 7: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 23

tzako eta formula tradizionalentzako alorra bihurtu dute ilustraziogin-tza. Arte garaikidea ez da erraz ulertzen, eta espekulazio plastikoak bel-durra ematen du ilustraziogintzaren zirkulu komertzialetan.

Jomuga garrantzitsu batekin topo egiten dugu hemen; izan ere, zine-ma ere ikusle gazteez interesatzen da eta bere produktuak zuzentzen diz-kie. Ezbairik gabe, animazio-zinemak garai bateko ilustraziogintzan ditubere iturriak, batez ere haurtzaroaren irudi samur berriari eta adierazpeneta umore formulei dagokienez. Baina zinema-produkzioek, bere alde-tik (Disney faktoriarenak, kasu), eragina izango dute ilustraziogintzaberrian. Produkzio merkeetan imitatu eta aurreko heredentziarekin na-hastuko den estilo bat markatuko dute.

Horixe bera gertatuko da «Asterix» edo «Tintin» bezalako komikiarrakastatsuekin. Izan ere, komikia, mende hasieratik, eraginen besteiturri bat izango da, hala karikaturarekin lotutako arrastoan, nola gara-tuko dituen baliabide narratiboetan, zeintzuetatik ilustraziogintzak gauregun ere etengabeko etekina ateratzen duen. Zinemaren baliabide narra-tiboetatik ere edaten du ilustraziogintzak: planifikatzea, argiaren erabi-lera, zoomak, denbora jauziak, espazioaren irudikatzea, etabar.

Funtzionaltasun-aldaketez hitz egin dezakegu? Nolabait, baietz ustedut.

Funtzio didaktikoari dagokionez, aurreko mendeetako kasu bereangaude. Muriel Whitaker-ek gaiari buruzko artikulu batean dioskunez(1975), jakin beharko genuke zenbat aldiz agertu diren umeen ames-gaiztoetan narraskeriagatik, desobedientziagatik edo helduekiko erres-peto faltagatik nazka eragitea helburu zuten ilustrazioak. Ilustrazioenfuntzio didaktikoa ukatzea haur literaturarena berarena ukatzea litzate-ke, baina funtzio hori gaur eguneko beste irudiekin partitzen duela esandezakegu. Egun, funtzio didaktikoa haur txikienentzako liburuetan ikusdezakegu garbien. Edonola ere, beste funtzioen aurrean garrantzia galduduela esan daiteke.

Funtzio informatiboari dagokionez, jadanik adierazi dugun bezala,komunikabide nagusiaren agerpenak (irudi ikoniko fotografikoa: zine-ma, edo elektronikoa: telebista) askatasuna eman dio ilustraziogintzarialor poetiko, irudimenezko, adierazpenezkoan sartzeko. Argazkigintzabezalako irudi oso ikonikoari etengabe uko egiteak, eskuzko irudiarenalde, beste era bateko informazioa komunikatzeko nahia eragiten du.Apika munduaren ikuspegi berriak sortuz, errealitatea interpretatzekobeste dimentsio batean eraikiz doazen munduak: metafora eta sinbo-loaren alorrean, irudi artistikoa jakintza bide desberdin gisa erabiltzekogogoan.

Jostatze funtzioa, indarrean ote dago? Goraka al doa? Berriz ere, bestegaraietako irudi-eskasiaz, eta orduko hartzaileengan ametsak sortzeko

� Hizpide �

Page 8: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 24

zuten ahalmenaz gogoeta egin beharko genuke. Ziurrenik pentsamendusinbolikoaren indar osoa estanpa apal baten aurrean zabalduko zen. Bai-na gaur egun ere, irudiak hartzaileak erabakitako erritmo eta ordeneanirakurtzeak, hiru-dimentsioko objektu gisa daukan erakargarritasunak,gorde egiten den jostailu/jabego gisako liburu ilustratuak mugimenduzkoirudiekiko (TB, bideojolasak, zinema…) konkurrentzia eragiten duteoraindik.

Adierazpenezko funtzioaz, badirudi, oro har, gaur eguneko artea edo-zein espekulaziotatik askeagoa dela. Orobat pentsatzekoa da askotarikoirudiak ikustera ohituta dauden umeak esperimentazio plastikoaren au-rrean irekiagoak direla. Umeek irizpide estetikoak sortzen dituzte (Par-son, Gardner, Eisner, eta abarren ikerketak), eta oso litekeena da adinjakin batetik aurrera irudi horiek artearekin daukaten harreman zuzenaondorioztatzen hastea. Alde horretatik, eskertzekoa litzateke ilustrazio-ak artearen baloraziorako zubi izatea, kalitatezko haur eta gazte literatu-rak irakurle onak eragiten dituen era berean.

� Hizpide �

Joki

n M

itxel

ena

Page 9: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 25

Gaur eguneko ilustraziogintzaren sailkapenerantzNola defini dezakegu azken hamarkadetako egoera, eredu ikonogra-

fikoei dagokienez? Erabateko banaketarik egiteko asmorik gabe, gertat-zen ari diren joera formalak iradoki nahi genituzke. Kasu batzuetan bes-tetan baino nabarmenagoak izango dira, eta aipatu ditugun faktore his-torikoetatik era askotara eratorriak ere bai:

1) Lehen joerak jatorri didaktiko nabarmena dauka, haur txikieneizuzendua. Garbi ikus daiteke bertan irudia komunikatiboa, argia,erraza izateko gogoa. Aldi berean, haurtzaroaren irudi samurra,babestua jasotzen du, eskematizazio handiz.

2) Bigarren joera orokorragoa da. Askotan haur txikiei zuzendutadago, irakurtzen hasteko adin horretakoak, eta lehen aipatu du-gun haurtzaroaren ikuspegia erabiltzen du, baina tartekatuz doazumorezko osagarriak, karikaturaren tasun adierazgarriagoak, ko-mikia eta zinemaren eraginak. Oro har, eskematizazioa ere osohandia da.Hartzaileen adina goraka doan neurrian, aipatu joera areagotuegiten da. Irudiak irakurtzen trebeagoak direlakoan, ausardiahandiagoko irudiei aurre egin diezaiekete. Azken hamarkadetanhaurtzaroaren irudi babestua nolabait ezbaian jartzen ari da. Zor-tzi urtetatik gorako haur liburu askotako pertsonaiak forma samu-rretako panpintzar goxoetatik bereiztuz doaz, mende berriko haurerrealitatetik hurbilago dauden pertsonaia sakonagoetara hurbil-tzeko. Ondorioz, irudi gogor eta adierazgarriagoak eta umore zo-rrotzagoa sortuz doaz.

3) Nerabeei zuzendutako obretan, askotan paper-azalezkoak eta zuri--beltzezkoak, abenturetako, bakeroetako edo genero beltzeko ko-mikiaren eraginaz hitz egin daiteke: irudi dexente errealistagoak,zinemakoen antzerakoak. Beste eragin bat helduentzako nobele-tako ilustrazio-tradizioa da, errealista orobat. Baina obra askotanespekulazio plastiko garrantzitsuak ikusten dira, literaturaren ikus-puntutik gertatzen diren berritasunekin bat etorriz.

Euskal Herriko egoera: hurbilketa saio batIlustraziogintzan gertatzen den nazioartekotasuna kontuan hartuta,

oso zaila da identitate bereziak zehaztea; hala ere, tokian tokiko garape-nean zenbait desberdintasun formal antzemateko giltzak aurkitu ahalditugu, nahiz eta korronte historiko zabalagoetan kokatuta dauden.

Euskal Herriko ikustraziogintzan ere berezitasun jakin batzuk aurkidaitezke, deskribatu dugun barruti orokor horren baitan. Berezitasunokzehazten ahaleginduko gara, zenbait baldintza historiko gogoan hartuta:

� Hizpide �

Jokin Mitxelena

Page 10: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 26

1) Gaur egun, formato handiko liburu produkzioa (narrazioaren pi-sua ilustrazioan daukaten irudi liburuak) oso txikia da. Aitzitik,pisu gehiena idatzizko narrazioan daukaten liburu ilustratu askoargitaratzen dira.

2) Testuinguru horretan, karikaturaranzko formulak dira nagusi:• Adierazkortasun handia lerroetan; lerroen erabilera sentsazioak,mugimendua, indarra, etabar komunikatzeko bide nagusi gisa.• Deformazioaren erabilera elementu adierazgarri gisa.• Umore nahiko xaloa.• Komikiaren tradiziotik hartutako kodeak (mugimendu le-rroak…).• Espazioa azpimarratzeko formulak: eskortzoak, deformazioak,zinema-baliabideak (goitik beherako / behetik gorako planoak),etabar.

3) Jatorrizko ekoizpen urria oraindik irakurtzen ez dakitenentzat;horrelakoetan, esan bezala, nagusitasuna hartzen duen irudia des-kodetzeko ahalegina da helburu garrantzitsu bat.

Jarrai diezaiogun azken ezaugarri horren ibilbide historikoari.Gure herriko ilustraziogintza-tradizioan kokatzen bagara, gerraurre-

ko garaian ilustratzaile emankor batekin egiten dugu topo: Txiki, Erre-suma Batuan jaio eta hil zen arren (Manchester, 1892- Londres, 1948),bere lanaren zati handi bat Donostian garatu zuena. Madril eta Donos-tiako arkitektura eskoletan ikasi zuen, baina ez zituen ikasketok burutu.

Artista honek argi eta garbi parte hartu zuen bere garaiko espekulazioplastikoetan, eta zenbait alorretan lan egin zuen ilustratzaile bezala: he-rri ipuinetan, helduentzako komikibandetan, afitxe eta karteletan, eta,oso bereziki, haurrentzako komikibanda eta ipuinetan: Martin Txilibi-tu, Umearen laguna, Xabiertxo, Garoa, Antzerti, Poxpolin dira titulue-tako batzuk. Umorea da artista honen obraren ezaugarrietako bat, nahizeta gerora gerrak eta atzerriak errotik moztuko zuten haren ibilbidea.

Estiloa testuaren eskakizunetara moldatzen jakin zuen. Zenbait obra-tan Arteta, Zubiaurre edo Arrueren estilora hurbiltzen da, bertako per-tsonaien eta irudi kostunbristen tipologian; hain zuzen, irudi horiexekindar handia izan zuten «euskal» gizon-emakumeen tipifikazio grafikoan.Ikuspegi nolabait idealizatu hori, umorearekin edo umorerik gabe, per-tsonaia herrikoiak, kontakizun tradizionalak eta haur literatura jasotzendituzten obretara zabalduko zen aurrerantzean.

Bereziki azpimarratzekoa da Txiki mende hasierako abangoardietakoesperimentazio arrazionalistenarekin lerrokatu izana, ahalik eta elemen-tu formal gutxienekin adierazkortasunik handienaren bila: lerroa eta tes-turak, batez ere. Haurrentzako obren kasuan, teknika horiek irakurketa

� Hizpide �

Txiki

Txiki

Txiki

Page 11: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 27

erraz eta esanahi handiko baliabideen bilaketarekin izan dezakete ze-rikusia.

Jai giroko tonu alaiaren, ondo mugatutako forma oso sinpleen lorra-tza askoz geroagoko artista emankorren lanetan jarrai daiteke (azken bihamarkada hauetan). Jesus Lucasen ilustrazioek batez ere, baina baitaJon Zabaletaren zenbait lanek ere, Txikiren obra gogorarazten digute,formen arintasun, ausardia eta bizitasunagatik.

Edonola ere, gogoan hartu behar da artistek jasotako eraginak ezindirela iturri bakar batera mugatu. Kasu honetan, denbora-tartea eta ge-rrak eta frankismoak eragindako etenaldiak ia ezabatu dute Txikiren etagaurko ilustratzaileen arteko lotura.

Baina Euskal Herriko gaurko ilustraziogintzaren nondik norakoakulertzeko beste erreferente bat ekarri behar dugu: jatorrizko komiki-pro-dukzioa, 1918tik aurrera, «Tales eta Niko» pertsonaiekin Euzko Deiaaldizkarian. Aipatu lanak sinatu gabe zeuden, eta piskanaka irudiarenazpian zegoen testua globo klasikoetara eramanez doaz.

Errepublikaren garaian EAJ/PNV alderditik hurbil dauden beste al-dizkari batzuk agertu ziren: Poxpolin, Euzko Gastetxu eta Txiki. Leheneta garrantzitsuenak TBO bezalako Bartzelonako argitalpenetatik har-tzen zituen bere edukietako batzuk; euskal marrazkigile bakarra aipatu-tako Txiki zen.

Hirurogeiko hamarkada arte itxaron beharko zen jatorrizko produkziosaio berriekin topo egiteko. Komikibanden arloan izan zen: Elizarenbabespean eta ikastolen mugimendu jaioberritik hurbil Pan-Pin aldizka-ria argitaratu zen, Bruguera eskolako pertsonaien «euskal» bertsioekin:«Txorizo eta Txistorra» (Mortadelo y Filemón), «Jangoluke Albaluke»(Carpanta), etabar.

� Hizpide �

Txi

ki

Jon

Zab

alet

aJe

sus

Luca

s

Page 12: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 28

� Hizpide �

Beste alde batetik, ez da ahaztu behar urte horiexetan Asun Balzolahasi zela lanean, euskal artisten arteko ezagunen eta nazioartekoena.

Jadanik 1965ean Lazarillo saria merezi izan zuenetik, oso ibilbideikusgarria garatu zuen (Janusz Korczak, 1981; Jane Adams, 1981; Apel.les--Mestres, 1981; Bratislavako Urrezko Sagarra, 1985; Ilustrazioko SariNazionala, 1985...), eta laster hasi zen Euskal Herriko jatorrizko liburu-gintzan bere lorratza uzten. Balzolaren obrek, hasiera batean haur txikie-nei zuzenduak, oso estilo pertsonala daukate; azpimarratzekoa da egi-leak daukan ausardia mugagabeko forma ia abstraktuen erabileran, ezo-hizkoak haur txikientzako obren tradizioan. Ilustraziogintzak berezkodituen baliabideak esperimentatzen ditu: espazio eta denboraren narra-zioa, orrialde bikotzeko jolasak, erritmoa, etabar, eta azpimarratzekoa dapoesiaz beteriko sentsazioak, mundu arin eta leunak sortzeko daukangaitasuna.

Hain zuzen ere, ezaugarri horiek izango ziren (xalotasuna, arinta-suna, leuntasuna, poesia, ilustraziogintzak berezko dituen baliabideakbilatzea), gure iritziz, geroko egileen obretara iragan direnak, nahiz etaestilo berezituen bidez gertatu. Horixe da Erramun Landaren kasua, 80kohamarkadaren bukaeran lanean hasitakoa, komikian errotutako tradizionagusitik nabarmenki aldentzen dena.

Asun Balzolak etengabe lan egiten jarraitu du idazle berrien testuakilustratzen, nahiz eta horretarako batzuetan tamaina handiko eta kolore-tako formatoak alde batera utzi behar izan dituen. Edonola ere, «egile-liburuak» egiten jarraitu du, eta bere esperientzia sendoak posible egindu lan interesgarri bat esperimentazio plastikoaren arloan, paper-aza-lezko edizioetan bada ere.

Normalean urkolorea eta akuarela lantzen ditu, eta baita collage-a erehelburu desberdin batzuekin, baina bere estiloa hartzaileen adinera edoobren tonura egokituz beti ere.

Luze hitz egin genezake artista honi buruz, baina 70eko hamarkadaraitzuli behar dugu, beste egile eta joera batzuen bila.

Hirurogeita hamarreko hamarkadan marrazkigile eta gidoigile taldebat bildu zen Anaitasuna eta Zeruko Argia aldizkarien inguruan, horienartean Antton Olariaga eta Jon Zabaleta. Komikia, hasiera batean hau-rrentzat egina, helduentzat ere egiten hasi zen, argitalpen berrien bitar-tez.

Alde horretatik, tirada handiko egunkarietan agertutako zenbait per-tsonaia famatu aipatu behar dira: Antton Olariagaren «Zakilixut», Eginegunkarian (1977tik), edo Juan Carlos Eguillorren «Mari Agirre» eta«Miss Martiartu» El Correo-n (1977), bereziki interesgarriak diren biadibide dira.

Nire ikuspuntutik izugarri inportantea da horiek utzitako lorratza.

Asun Balzola

Erramun Landa

Page 13: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 29

Euskaltasunaren ikuspegi berrindartu eta freskoa, idealismo erroman-tikoko estereotipo goxoetatik urrun; gaurko pertsonaia hurbil baten ibi-lerak umore handiz erakusten dituena, lehen kasuan; eta euskal kostun-brismoaren, konkretuki bilbotarraren karikatura dibertigarri eta surrea-lista, bigarrenean. Ezaugarri estetikoak desberdinak ziren, literaturarenalorrean egiten hasi zenarekin paralelismoan. Sortzen ari zen literatura-ren eta komikiaren mundutik etorritako artisten arteko harreman sako-na jaioko zen.

Laurogeiko hamarkadaren hasieran, Erein bezalako argitaletxeek tokiberezia eskaini zieten artista hauei, formato handiko edizio zainduenbidez, gaurko idazleekin batera egindako lanetan, esaterako:

• Bernardo Atxagak idatzi eta Juan Carlos Eguillorrek ilustraturikoChuck Aranbarri dentista baten etxean (1981).

• Asentxio Hondartzabalek idatzi eta Antton Olariagak ilustratutakoErnioko Ziripot (1981).

• Asun Balzolak idatzi eta Jon Zabaletak ilustratutako Ainara etaOdeitxoa (1982).

• Asun Balzolak ilustraturiko Leyendas vascas (1984).• Mertxe Ezeizak idatzi eta Karmen Etxanizek ilustraturiko Kirten

Urdinetako Armairu Arroxa (1983).Une hori guztiz emankorra izan zen, eta indarra hartzen ari zen eus-

kal narratibaren eta artisten lan itxaropentsuaren arteko harremana sen-dotuz zihoan. Urte horietako beste obra batzuk hauek izan ziren: Ber-

� Hizpide �

Jokin Mitxelena Jokin Mitxelena

Juan Carlos Eguillor

Page 14: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 30

nardo Atxaga eta Jon Zabaletaren AntoninoApreta (Erein, 1982) edo Mariasun Landa etaJon Zabaletaren Txan fantasma (Elkar, 1984),Ameriketan eta Europako herri batzuetanitzulitakoak.

Edizio apalagoetan bada ere, badira JesusLucasek ilustraturiko herri ipuin sail bat, etaAnjel Lertxundi eta Antton Olariagaren Ma-ria Goikoarenak eta bi (1984), Olariagarenkode sorta zabalaren erakusgarri. Horixe da,hain zuzen, Olariaga bere obran zehar garatuzjoan den ezaugarri bat: ilustrazioak egokitze-ko gaitasun ia «kamaleonikoa», baina gehiagoapostu esperimental edo jolas plastiko gisa,testuekiko atxikimendu gisa baino. Jon Zaba-letak egin duen bezala, Olariagak etengabekolana burutu du azken bi hamarkadetan zehar,eta biak derrigorrezko erreferentzia dira gaureguneko ilustraziogintzan.

Erroak komikigintzan zeuzkaten bi egilehorien ondoren beste asko etorriko ziren hu-rrengo urteetan. Hizkuntz normalkuntzarako

prozesuen aurrerapenari eta euskal idazleen sendotzeari esker, komiki-gintza izango zen editoreek beren liburuak ilustratzeko erabiliko zutenharrobia. Hala, Ipurbeltz aldizkaria, haurrei zuzendua, 1977an argitara-tzen hasi zen Ereinen eskutik, eta esperimentazio gune bat izan da gauregun arte.

Izan ere, Ipurbeltz bi belaunaldietan zehar euskaraz ikasitako irakurlegazteen topalekua izan zen. Aldizkari horretatik pasatako pertsonaiakestilo askotakoak izan dira, Miguel Berzosaren «Mintxo»tik, Brugue-rako komikigintzaren zordun, A. Duesoren «Punki»ra, gaur egunekoirakurleei egokituagoa. Era berean, 1982an, Eusko Jaurlaritzak babestu-tako helduen alfabetatzerako argitalpen bat, Habekomik, gerora ilustra-ziogintzaren alorrera pasatuko ziren artistentzako lantoki bat gehiagoizan zen.

Esan behar da helduentzako komikiaren ibilbidea oso emankorra izandela, eta marrazkigile askoren obra gure mugetatik harantzago joan ahalizan dela, batez ere abentura eta fantasia generoetan. TMO bezalakoargitalpenak ere aipa daitezke, El Papus, Hermano Lobo eta besteren ko-deetatik hurbilago dagoen aldizkaria. Estetika horrekin, hain zuzen, IñakiMartiarena «Mattin» bezalako artistak hasi ziren grazia bereziz haurren-tzako liburuak ilustratzen, hala nola, Maite Gonzalez Esnalen Lapitz

� Hizpide �

Jokin Mitxelena

Mattin

Page 15: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 31

� Hizpide �

baten ibilerak (1977). Asisko Urmenetaren obrak ere, umorezko kei-nuak gora behera karikatura askotan gogorra eta garratza darabilena,hartzaileengan gertatzen ari den aldaketaren lekuko da. Haurrak ez diralehengo ume xaloak, eta egun daukaten irudi-esperientzia askoz zabala-goa da. Komikigintza sakon erroturik orobat, Jokin Mitxelenaren obraere interesgarria da, lerro balioanitza eta adierazkorra erabiltzen baitu.

Orain arte aipatu ez ditugun bi emakumeren lana ere aipagarria da:Belen Lucas, Eguillorren obrarekiko erreferentzia garbiak dituena, eta

Agurtzane Villate. Argitu behar da gutxi di-rela euskal haur eta gazte literatura ilustra-tzen lan egiten duten emakumezko artistak,areago kontuan harturik tradizionalki alorhau emakumeen eskuetan zegoela. Askotan,haur literaturaren ilustraziogintza irakaskun-tzaren inguruan egon da, hau ere emakumeenardurapeko arloa (sozialki asignaturiko balo-reak, hala nola haurrekiko sentiberatasunustez handiagoa, etabar). Beste aldetik, ar-tearen merkatuaren ikuspuntutik, ilustrazio-gintza bazterrekotzat jo izan da eta, beraz,

«bertan sartzeko errazagoa» amateurismotik, horretara baztertuak izanbaitira emakume artistak kasu askotan (arlo pribatuan egin daiteke, bes-te zeregin batzuekin bateragarria da, etabar). Baina, gure kasuan, zir-kunstantzia konkretuak beste batzuk izan dira, apika. Kontu honek es-katuko lukeen azterketa sakonean sartu gabe, baliteke ilustraziogintzandagoen esperientzia txikiak artistak lehengo tokira eraman izana: komi-kigintzara, hau da, emakumezkoek gutxi landutako arlo batera. Bestealdetik, irakaskuntz alderdiekiko harremana ere oso txikia izan da.

Haurrentzako (eta baita helduentzako) idazleen eta marrazkigileenarteko harremana zoriontsua izateko arrazoia, besteak beste, antzekoegoeren menpean garatu izana da: kultur identitateak sortu eta euskarabultzatzeko beharra. Hala ere, urteak aurrera joan ahala, arazo bat aurki-tzen diogu harreman horri: esperimentazio plastikorako bide gisa, haurliteraturaren ilustraziogintzak ez dauka literaturatik harantzago joatekotokirik. Literatura sendotuz doan neurrian, artisten parte hartzea eska-tzen du, baina zirkunstantziok ez dira egokienak.

Zoritxarrez, merkatuaren mugak direla eta, egile-liburuetako edo irudialbumetako esperimentazio plastikoa benetako luxua da. Editoreek ezindute irakurle gutxi izango dituzten liburu garestietan hainbeste diru gas-tatu. Kalitatezko testuak, artistek lan askeagoa erakus dezaketen edizioluxuzkoagoetan beste dimentsio bat lor badezakete ere, paper-azalezkoedizioetan ere onargarriak dira. Aukera, baldintza horien pean, garbia

Asisko

Agurtzane Villate

Pedro Osés

Belen Lucas

Page 16: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 32

� Hizpide �

da. Beste aldetik, euskarazko eskolaratze gero eta handiagoak bibliogra-fia eskuragarriak aldarrikatzen ditu, eta paper-azalezko edizioak omendira horretarako biderik egokiena.

Beraz, komikigintzatik iritsitako ilustratzaileak konformatu behar diraliburu ilustratuak utzitako espazioarekin. Zenbaitetan, estilo aldaketaoso txikia da, zuri-beltzezko dozena erdi marrazki egiteko ia ez dagoegokitzapenaren beharrik. Kasu askotan, ikusi dugun bezala, emaitzaperfektua da (Mattin, Olariaga, etabar). Izan ere, Belmonte, Mitxelenaedo Lucas bera bezalako artista batzuk erraztasun handiagoz moldatzendira zuri-beltzean, haur txikientzako itxura tradizionaleko ilustraziogin-tzan baino.

Edonola ere, hori guztia denbora kontua dela iruditzen zait: artistekfaltan duten espazioa irabazteko behar duten indarra nabaritzeko den-bora, arte adierazpen arlo aberats eta aukeraz betetako batean mugitzenari direla konturatzeko denbora. Argitaletxeek, bestalde, ez diote ara-zoari bizkarra erabat ematen; izan ere, aipatutako baldintzak tarteko,kolorea (ez bakarrik txikienentzat) integratzen duten eta azalak eta edi-zioaren kalitatea zaintzen dituzten paper-azalezko edizioak argitaratzekoahalegina egiten dute. Eta badira bidea egiten ari diren interes handikoartistak, hala nola Mikel Valverde, Bernardo Atxagaren Xola txakurtxoariforma eman diona, beste askorekin batera Euskal Herriko ilustraziogin-tzaren etorkizuna eraikitzen ari direnak.

(Manu Lopez Gaseniren itzulpen-egokitzapena)

Olariaga

J. Lucas

Belmonte

Joki

n M

itxel

ena

Page 17: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 33

Modu asko daude euskal Haur eta Gazte Lite-ratura (HGL) aztertzeko, eta guk geuk azken bimende hauetako ibilbidea egiteko, urte hauetanidazle eta idazlan garrantzitsuenak ezagutzekoHGLrekin erlazionaturiko hainbat lagunenganoinarrituko gara. Hots, hamar emakumeren bi-dez ikusiko dugu euskal HGLren historia eta baitaoraingo egoera ere.

Eta, jakina, hamar emakumezko horietakolehena Bizenta Mogel da.

Bizenta Mogel XVIII. mendearen amaiera al-dean jaio zen Azkoitian eta bere osaba Juan An-tonio Mogel idazle ezagunak hezi zuen. Luis Vi-llasantek, bere euskal literaturaren historian, ho-nako hau dio egile honi buruz:

Vicenta nos ha dejado un libro notable porvarios conceptos. En primer lugar, por estar escri-to por una mujer, caso único en nuestra literatura

Euskal Haur eta Gazte Literaturaren bidetik

vasca antigua […] Y por otra parte, supone cono-cimientos humanísticos, del latín sobre todo, que,en efecto, poseía la autora. (Villasante, 1979: 250-251).Aita Villasantek aipaturiko lana Ipui onac

dugu. 1804n argitaratua eta, aurreko urtean ka-leratutako katixima batekin, euskal haurrei zu-zenduriko lehen lana.

Bizenta Mogel gizonezkoena eta gainera erli-jiosoa zen literatura batean aritu zen. Ohiko es-tereotipoak apurtu zituen haurrentzat eta hezi-tzeko asmoz eginiko obra horrekin. Izan ere, ga-rai horretan euskaraz argitaratutako ia guztia er-lijioarekin erlazionaturiko produkzioa zen, he-mengo burgesiak gaztelaniaz idazten zituen bereobrak XIX. mendean eta XX.eko lehen hereneraitxaron beharko dugu produkzio nabarmenekoliteratura ez-erlijiosoa izateko euskal letretan.I. Sarasolak (1975) eginiko ikerketa batean argi

XABIER ETXANIZ ERLE

� Hizpide �

Gasteizko Irakasle Eskolako irakaslea (E.H.U.)

Otto

Ubb

erlo

hde

Page 18: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 34

eta garbi geratzen da arestian aipaturikoa. Edo, nahi izanez gero, ikerketahorretatik atera dezakegun ondorengo eskeman:

Hau da, 1545ean Etxeparek euskarazko lehenliburua idatzi zuenetik 1900era arte, ia 600 li-buru argitaratu ziren euskaraz, horietatik 12 baka-rrik ziren ez-erlijiosoak, horietako bat BizentaMogelena (eta 12 liburu horietatik 4 bakarrikziren literatur liburuak).

Jakina, datu hauek ulertzeko kontuan izanbehar dugu herri txikia garela (euskal hiztun ko-puru txikia duen herria), duela gutxi arte alfabe-tatu gabea eta gainera euskarak ez duela harre-man esturik inguruko hizkuntzekin.

Bakarrik egon gara, kanpora begira, baina baitagure artean ere. Euskara batua duela 30 urtekokontua da eta 1969 baino lehenagoko literaturaeuskalki ezberdinetan idatzia da,Bizenta Mogelen Ipui onac hau be-zala. Are gehiago, zenbait idazlanherri edo eskualde bateko biztan-leek zuzenduak izan dira (J. SanMartinek 1957an idatziriko Per-nando Plaentziarra esaterako).Sakabanatze honek eta merkatua-ren txikitasunak eragin dute eus-kal literaturak garrantzi txikia iza-tea gizarte eta ekonomia mailan.

Hizkuntza gutxituen ezaugarrie-

garaia argitara. liburuak ken berrargital. jatorriz euskaraz liburu ez-erlijiosoa

1545-1600 3 3 1 11600-1650 11 7 6 01650-1700 25 13 6 11700-1750 34 17 5 11750-1800 103 43 24 11800-1850 186 47 26 41850-1900 225 64 33 4

DENETARA 588 194 101 12

kin eta ia literatur tradiziorik gabe, bere testuin-gurua sortu beharko du euskarazko HGLren his-toriak. Egia da, alabaina, ahozko literaturak ga-rrantzi handia izan duela nekazari giroko gizar-tean duela oso urte gutxi arte.

Hementxe kokatzen da Ipui onac, halako izen-burua duena bere egileak «gozaraziz irakatsi» nahiduelako. Bertan Esoporen 50 alegia –eta eurenirakaspenak– heziketa helburu argirik ez duteneta beraz gazteentzako «kaltegarriak» direnahozko ipuinei kontrajartzen dizkie.

XIX. mendean zehar Iturriagak eta Goietxekalegi bildumak argitaratu zituzten (La Fontainekbaino 200 urte geroago eta Samaniegok edo Iriar-

tek baino 50 geroago), bainaidazlan didaktiko hauek kenduta,ez dago beste inolako argitarape-nik era batera edo bestera haurtza-roarekin erlazionaturik. 1890eanA. Apaolazak Patxiko Txerren ar-gitaratu zuen, nekazari giroko ele-berria konnotazio erromantikonabarmenak dituena eta TruebarenEl Judas de la casa eleberrian oina-rritua. Mende honetan gazteriakbereganatutako idazlanik izan ba-

� Hizpide �

Txiki

Page 19: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 35

zen, Patxiko Txerren izango zen zalantzarik gabe.Giza gatazka, ona eta gaiztoaren arteko borroka,testuaren bizitasuna… uste hori indartzen dutenosagaiak dira.

Bestalde, 1877an Euskal Herrian bizi zen W.Webster predikatzaile ingelesak Basque Legendsargitaratu zuen, euskal ipuin herrikoien antolo-giarik onenetariko bat.

Ikus daitekeen bezala, gutxi dira haur eta gaz-teentzako euskarazko argitarapenak. 1876an fo-ruak galtzeak eta mende amaieran abertzaletasunasortzeak XX. mendearen lehen urteetan HGL be-rria sortzen hastea ekarriko zuten. Berau gai etateknika aldetik une hartan sortzen ari ziren lanunibertsaletatik edo aurreko urteetan aritaratuzirenetatik urrun zegoen gai eta teknika aldetik.

Testuinguru honetan gure bigarren gonbida-tua topatuko dugu, Tene Mujika idalea.

Orain arte idatzitako euskal literaturaren his-torietan Tene Mujika edo ez da aipatzen edopasadan soilik aipatzen da. Izan ere XX. men-dearen hasieran euskal letretan mugimendu han-dia izan zen. Kirikiño bezalako narratzaileen es-kutik eta Lizardi edo Lauaxetaren mailako oler-karienetik, euskal letrek itxaropen aldia bizi izanzuten.

HGLn idazlan ugari sortu ziren eta bertan tra-dizioa eta modernotasuna lan europarren itzul-penekin batera zebiltzan. Testuin-guru honetantxe argitaratu zuenTene Mujikak Nekane edo Nesku-tzaren babesa (1922). Haurren-tzako antzerki lan honetan, Ne-kanek hiru neskekin duen elka-rrizketaren bitartez, egileak men-de hasierako abertzaletasunaren biideia nagusiak sartu nahi izangodizkigu: a) euskararen defentsa etab) erlijioa. Helburu moralizatzai-le eta ideologikoa agerikoa da haubezalako pasarteetan:

Nere aita beti esaten ari dana, auxe berau da.Euskera maite bear degula... euskera dala gurea…Eta zaletu gaitian nunbait, euskerazko idazki one-lakoak irakurtzeko ematen dizkigu… ¡Ze politakdiran guztiak! ¡Batez ere irakurten nagon au! ¡Zeinizkuntz ederra dan euskera! (Tene: 5-6)

edo idazlanaren azkenean, jarrera bihozberakristauak zerua lortzeko bide gisa bultzatzen due-nean.

Tene Mujika bere garaiko emakumea zen,baina ez edonolakoa; gaztea zelarik jendea harri-tzen zuen liburutegietara joaten zelako. Gainerazaletasun kulturala eta politikoa ere bazeukan,garai hartan bitxia izan arren. Mendeko lehenhamarkadetan hizlari abertzale trebea izan zen.Bere obra, aldiz, garaiko HGL gehiena bezalakoada: hezitzeko lanak dira kutsu erlijioso handi etaideologia abertzalearekin.

Baina mende hasierako idazlan guztiek ez zu-ten helburu bera: Txomin arlote edo Dar-Dar--Dar bezalako ipuin herrikoien argitarapen zain-duak, Txikik bikain ilustratu zituenak, literaturaonaren eredu dira. Berdin esan behar da garaianegindako Grimm anaiak, O. Wilde, Croce eta-barren ipuinen itzulpenez, Tene Mujika bezalakoegileengan, antza, halako eragin txikia izan ba-zuten ere.

Aipatutako itzulpenek eta ipuin herrikoienerrekopilazioek (Barbier eta Mayi Ariztiarenak na-

barmenduko genituzke), euskalHGL izan zitekeenaren oinarriakezarri zituzten, haurrentzako liburusortzeekin batera edo HGLra eka-rritako literaturaren barruan leude-keen idazlanekin batera.

Ixaka Lopez-Mendizabal beza-lako pertsonen lana ildo beretikdoa. Haurrentzako liburuak kale-ratuz, haurrentzako merkatu hasiberriaren beharrak asetzeko argita-rapen politikari ekin zioten. Argi-tarapenok zenbaezinak dira, baina

� Hizpide �

Txiki

Page 20: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 36

denen artean Xabiertxo (1925)irakurketa liburua gailentzen da.Idazlan hau, hainbat aldiz berrar-gitaratu eta haurraren nazioarte-ko urtean (1979) saritu zutena,138 testuk osatzen dute eta zen-bait hamarkadatan euskaldun ani-tzen irakurketa liburua izan da.

Bestalde, Tene Mujikaren Ne-kane eta Neskutzaren babesa beza-lako lanen ondoan, haurrei garbizuzenduta, XX. mendearen lehenurteetan irakurle gazteek irabazi-tako literatura daukagu. Beronenbi liburu adierazgarrienak Abarrak(Kirikiño, 1918) eta PernandoAmezketarra (G. Mujika, 1927) dira. Biak erenekazari munduan girotuta daude eta agerikoizaera umoretsua dute. Abarrak umorezko pasa-dizo bilduma da, txiste eta zelebrekeriekin. Per-nando Amezketarrak, berriz, egoera barregarriakbiltzen ditu; protagonistaren azkartasunak irriasortzen dio irakurleari.

Bi idazlanok arrakasta handia izan zuten: Aba-rrak 1930ean argitaratu zen bigarrengoz, bereegilea hil eta urtebetera, eta 80ko hamarkadarenhasieran Elkar argitaletxeak bilduma berri batiekin zion bi liburuokin, urte horietan 10 argita-rapen baino gehiago atera zirela. Gaur egun, Per-nando Amezketarraren bizipen eta burutapene-tan oinarritutako telesail bat ere badago.

Hala ere, euskal letretan gertatzen ari zenHGLren sortzea Espainian 1936ko gerrak etaondoko errepresioak eten zuen, Iparraldean bi-garren mundu gerrak izandako eragina ahantzigabe. Horrek guztiorrek prozesuaren hausturaekarri zuen, gure lorategi txikia basamortu idorbihurtuz.

Julene Ugarte gure hirugarren gonbidatua da.Bere izena ez da inongo liburutan ageri, lan isilaegin du eta historialariak ez dira hartaz ohartu.

Julene gerra ondoko andereño batda. Beste batzuk bezala hizkun-tzaz arduraturik zegoen eta hau-rrentzako euskarazko liburuen be-harra ikusten zuen. Baina garaiaetsitzeko modukoa zen, euskarazegitea debekatuta egotea ezauga-rri zuela.

1948 arte Pirinioen alde hone-tan haurrentzako euskarazko idaz-lanik ez zen argitaratu, eta argiaikusi zuten lehenak erlijio liburuakizan ziren (Iesus Aurraren bizitza,1948; Aurren Eliz-liburutxoa,1949; edo Kristau-Ikasbidea ber-tsotan, 1950). Berriz ere Eliza eta

liburu erlijiosoak ziren euskal esparruaren jabe.Haurrentzako literatur ekoizpena ia hutsaren

hurrengo zen: Oxobi behenafarrak idatzitakoHaur elhe haurrentzat (1944) eta argazki handi-dun Leoi-kumea ipuina, Orixek 1948an Parisenzegoen Eusko Jaurlaritzaren mandatuz idatzi-takoa. Azken hau, nonbait, liburu ilustratu ba-ten itzulpena edo egokitzapena da eta JuleneUgartek eta beste andereño batzuek exilioko Eus-ko Jaurlaritzari egindako eskariaren emaitza.Oxobiren liburua bezala, Espainiatik kanpo ar-gitaratu zuten debekuak gainditzeko, baina halaere nekez iritsi ziren biak gaztetxoenganaino.

Egoera larri hau ez zen Hego Euskal Herrikoasoilik; garaiko gaztelaniazko HGLk erregimenakezarritako zama ideologiko handia zuen (GarcíaPadrinok Flechas y Pelayos aldizkari sortu berria-ren helburuak aipatu zituen: «un medio para ladifusión de sus mensajes ideológicos destinadosa la infancia […] contribuir a moldear la genera-ción que ha de hacer la historia del mañana», 410,411) eta 1945 eta 1950 arteko ekoizpena ez zeniristen urteko 100 liburura (Cendán, 1986: 69).

Gainera, literatura katalanaren kasuan TeresaRovirak ongi adierazten duen bezala (Rovira,1988: 460), ia ez dago esaterik exilioko edo ezku-

� Hizpide �

Txiki

Page 21: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 37

tuko HGL izan zenik. Beraz, lite-ratur egoera bere onera etorri arteitxaron beharra dago HGLz hitzegin ahal izateko.

Gerra osteko euskal HGLrengarrantzizko lehen aldakuntza50eko hamarkadaren hasieranizan zen (aro hau bateratsu datorGarcía Padrinok bere lanean, 513,aipatzen duen «askapen intelek-tualarekin»). J. Etxaidek Alos-To-rrea (1950) argitaratu zuen, gaz-teentzakotzat jo litekeen lan his-torikoa (80koen hasieran HGLkobilduma batean berrargitaratuzen); baina egiazko aldaketa «Ku-liska sorta» estilo eta gai anitzeko bildumareneskutik etorri zen; bertan HGLk eta literaturairabazia delakoak beren lekua izan zuten. Bildu-mako lehen idazlana itzulpen bat izan zen, Nonieta Mani (1952), Svensson jesuitarena PlazidoMuxikak –jesuita bera ere– itzuli zuena eta bestebaloreen gainetik kontu erlijiosoak goraltzen di-tuena. Hurrengo urtean, Etxaidek umorezko pa-sadizo bilduma bat eman zuen, Purra! Purra!(1953) eta horrela umorezko idazlan sail batihasiera eman zion euskal HGLn. Joera honek iagaur egun arte iraun du, ekoizpenaren barneanpisu handia edukiz.

Etxaidek, 1984an argitaratutako elkarrizketabatean, umorezko errelatuok euskaraz eman ahalizateko gainditu beharreko zailtasunak erakutsizituen.

Artetxeri esker Alostorrea argitaratzea lortu nuen(1950). Denborak zailak ziren izugarri. Gero Pu-rra! Purra! Atera nahi izan nuen eta Donostianbaimena ukatu egin zidaten. Orduan Madrilerajo nuen zuzen eta influentziez baliaturik lortu nuenbaimena, baina liburuaren itzulpena eginaraziz(1953).” (Etxaide: 1984: 8).

Iraunkortasuna, tema eta influentzia poli-tikoak beharrezkoak izan ziren 25 narrazio ho-

riek kaleratu ahal izateko; bainaidazlan honen ondoren estilo be-reko beste batzuk etorri ziren, halanola, Pernando Plaentxiarra(1957), Ipuin barreka (1958) edoZirikadak (1958). Guztietan lite-ratura hurbildu nahi zitzaien gaz-teei umorearen bitartez.

Euskaraz argitaratzeko debe-kuaren aurka borrokatu zenerakundeetako bat, Julene Ugartebezalako andereñoek irakurgaiakizan zitzaten mugitu zena, Euskal-tzaindia izan zen: lehiaketen etabere argitarapenen bidez gutxie-neko ekoizpenari eusten lagundu

zuen. Horrela, 1955ean, literatur lehiaketa batiesker, Amabost egun Urgain’en argitaratu zen, eus-karazko lehen eleberri poliziakoa. Poe, Chejov,Alarcón, Verne, Simenon edo Dickensen eragi-narekin, Loidik egindako idazlan honek arrakas-ta handia izan zuen Euskal Herrian (1958an gaz-telaniaz ere argitaratu zen) eta katalanera itzuli-tako lehen euskal idazlana izan zen (1961).

Euskarazko liburuen gabezia zela eta, Euskal-tzaindiak 1956an Abarrak. Cuentos y relatos. Ipui-nak eta kondairak eman zuen. Bertan Kirikiñokmende hasieran idatzitako ipuinetako batzukaurki daitezke. 1957an, berriz, Euskalerriko ipui-nak. Selección de cuentos populares vascos atera zuen«para el agrado de los lectores menudos y losmayores, además de elemento de aprendizaje paraquienes están estudiando la lengua vasca», lana-ren egilea den A. Irigaraik sarreran dioskunarenarabera.

Literatur esparrua (eta politikoa) Euskal He-rrian emeki-emeki garatuz zihoan eta hasierakopasadizoak eguneroko bihurtu ziren. Orohar han-diki hazi zen idazlan ekoizpena eta HGLn aldake-ta asko izan ziren. 1957an, esate batera, «Ume-txoen ipuiak» bilduma kaleratu zen orrialde osokoeta koloretako marrazkiekin, animaliak abentu-

� Hizpide �

Galdos

Page 22: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 38

retako protagonistak zirela. 1959an beste erlijiogizon batek, Felipe de Murieta kaputxinoak, eus-karazko lehen haur aldizkaria argitaratu zuen:Umeen Deia; lau orrialdeko hilabetekaria Nafa-rroako erakunde ofizial batek (Príncipe de Via-nak) diruz lagundua. 65 zenbaki kaleratu zireneta aldizkaria bere egilea hiltzearekin batera des-agertu zen.

Baina egiazko aldaketa beste emakume bateuskal letretara iristean gertatu zen, MarijaneMinaberri.

Marijane Minaberri berriki omendu duteEuskal Herrian egindako HGLren lehen jardu-naldietan. Oskorrik disko bat eskaini berri dioeta antzerki talde batekin batera bideo bat egindute Minaberriren kantuekin.

Izan ere, Marijane Minaberri, aldizkari bateanidazkari lanak egin zituen irakaslea, haurrentzakohainbat ipuin, olerki eta antzerki libururen egi-lea eta urteetan haur aldizkari baten erredakto-rea, euskarazko HGLren aintzindaria izan zen.Itchulingo anderea (1963) ipuin bildumaz eta biurte geroago Xoria Kantari (1965) liburuanemandako olerkiez, emakume honek ateak za-baldu zizkien irakurtzearen gozamenari eta en-tretenigarritasunari lehentasuna emanez orduraarte nagusi zegoen korronte hezitzailearen aurre-tik.

Minaberrik euskarazkohaur literatura sortu zuenzeren eta, bere lanean asmomoralizatzailea ageri badaere, hizkuntza zainduak,deskribapenek eta narrazio-ak berak egilearen asmo be-hinena erakusten baitigute;estetika. Asmo hori areago-tuta ikusten da Xoria Kan-tari olerki liburuan. Ber-tako 23 olerkien arteanirakurleak errepikapen,

onomatopeia eta errima anitz eriden ditzake etahorrela olerki xumeok biziki egokiak dira hau-rrentzat. Hone hemen horren adibide bat:

EURIA

Plik! Plak! Plok!EuriaXingilkaDabila.

Plik! Plak! Plok!Jauzika,Punpeka,Heldu da.

Plik! Plak! Plok!PasiolaBehar daAtera.

(Minaberri, 1965: 9).

Jakinekoa da euskal letretako aldaketa haunazioartean gertatzen ari zenaren ildotik zihoala.1955ean IBBY sortu zen, 1957an INLEk Haureta Gazte Literaturaren Batzordea sortu zuen,1959an Carmen Bravo-Villasantek bere Historiade la literatura infantil argitaratu zuen, etabar.Gainera, hamarkada honetan gertakari sozio-po-litiko asko jazo ziren (Vietnamgo gerragatikoprotestak, 68ko maiatza, Marcuseren ideiak, eta-

bar) eta zuzenean eragingozioten HGLri.

Euskal Herrian, bestal-de, ikastolak sortzen hasieta legeztatzerik ez izanarren era positiboan onar-tzen ziren. Ikastetxeok ira-kaskuntzarako eta irakur-tzeko materialik batere ezzeukaten euskaraz eta ho-rregatik hainbat urtez hau-rrentzako (eta haziagoen-tzako) idazlanen ekoiz pe-

� Hizpide �

Henri Laulhé

Page 23: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 39

naren egiazko motoreak eta kontsumitzaileakizango ziren.

Zoritxarrez, Minaberrik ez zuen garaiko eus-kal HGLren jokaeretan eragin handirik sortu,agian une hartako egoera sozio-politikoagatik edoegilearen –bere euskalkiaren– eta irakurleria po-tentzialaren artean zegoen tarte handiagatik.Hegoaldeko lau probintzietan gertatzen ari zenzabaltze politikoak bidea zabaldu zien hainbesteurtez jazarrita egondako ideia abertzaleak bizitunahi zituzten eleberri historikoei. Urte batzukgeroago ere, 1976an argitaratutako GuillermoTell-en itzulpenean honela jarri zen kontrazalean:

Gilen Tell, mendi tartean izkuturiko herri txi-ki baten kondaira da; herri hura, hango abertza-leek, askatasunera eraman nahi izan zuten, etsaienerasoaldi eta gogorkeria guztien aurka.

Baina Minaberriren eta 1975 urtearen arteanhainbat aldaketa daude, pedagogia sortzailetikFreineten ideietatik… datozenak gehienbat. Ho-rrekin batera La Galera bezalako argitaletxeenlana, berez espainiar estatu osoan izan zuen era-ginaz gain, lankidetzan hainbat liburu kaleratubaitzituen euskaraz irakurri nahi zuten haurreiaukera handiagoa eskainiz.

Haurrentzat idazten 30 urtebaino gehiago daramatza Marija-ne Minaberrik, honako hau esa-tean erakusten duen samurtasuna-rekin:

Katemea bere katakumetxoe-kin ikusi ez edo gereziak arbola-tik zuzenean hartu ez dituen hau-rrari zerbait falta zaio.

Idazle honek gaur egun laneanjarraitzen du, proiektu batzuk es-kuartean.

Gure ibilbideko bostgarrengonbidatuak, aldiz, Lurdes Irion-do idazleak, urteak dira ez dueladeus ere argitaratu.

1965ean kultur proiektu baten alde laneanzebiltzan lagun batzuk bildu egin ziren Ez DokAmairu taldea osatzeko; Oteiza eskultorea, Xa-bier Lete olerkaria, abeslariak, pintoreak… Guz-tiek ere kezka kulturala zutela. Talde honetakokideen artean HGLko idazle eta kantaria zenLurdes Iriondo zegoen. 60ko hamarkada amaie-ran «Euskal Herriko Joan Baez» zela esaten zeneta Madrilen eta Bartzelonan argitaratzen zenDiario femenino agerkarian hauxe azaldu zen be-rataz:

Gazte independientea da, edertasun bitxikoa,euskal kantagintzaren ordezkaririk garrantzizkoe-na da.

Baina guri gehiago interesatzen zaigu LurdesIriondo idazlea, bere obraren gehiena Francorenheriotza aurretik eta ondoren egin zuena 70ekourteetan. Liburu gehienak «Kimu» HGLren bil-duma sortu berriarekin kaleratu ziren, Mensaje-ro argitaletxe erlijiosoarekin, alegia. Bildumahonek bere lehen lanetan irakurlea hezitzea zuenhelburu eta, horrela dibulgaziozko lanekin bate-ra (literatur historiako liburuak, esaterako),hainbat eleberri historiko argitaratu ziren (Amaia,Antso Gartzeiz, Eneko Haritza, Harkaitz elurra

ari zueneko haurra,…). Baitahainbat ikastoletako haur eta gaz-teek idatzitako ipuinak eta oler-kiak ere. Eta Lurdes Iriondok ida-tzitako antzerki lanak ere bai.(Martin Arotza eta Jaun Deabruaeta Sendagile maltzurra, 1973;Buruntza azpian, 1979), ikaste-txeetan antzeztu ahal izateko.

Lurdes Iriondoren ipuin laburbatek, Asto baten malura (1975),euskal munduan gertatzen ari zenaldaketaz ironizatzen zuen, gizar-te erruraletik industrialera igaro-tzen ari baitzen berorren abantai-la eta desabantailekin. Aitona eta

� Hizpide �

Page 24: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 40

astoa borrokan dabiltza berena-ri eusteko, gazteriaren eta ma-kinen aurrerapenaren aintzi-nean. L. Iriondok bere ipuineanerakusten digun aldaketa, gizar-tean benetan gertatzen ari zenaerakusten digu neurri txikianbada ere.

Ikastoletan izena ematen zu-ten haurren kopurua gora zi-hoan bizi-bizi. 1970ean ikasto-letako 11.885 baldin baziren,1974an ia 27.000 ziren eta65.000 1980an. Gainera,1979an elebitasunerako dekretua aldarrikatu zeneta horren bitartez euskararen irakaskuntza arautuzen ikastetxe guztietan. Bestalde, Euskaltzaindia-ren babesean sortutako helduak alfabetatzeko ko-ordinakundea halako neurrian hazi zenez, erakun-deak berak ezin zion egoki erantzun bere zen-troetan euskara ikasteko izena ematen zuen45.000tik gorako ikasle kopuruari.

Gertakari hauek guztiek HGLn eragin zuze-na zuten: irakurgaien eskaria hain handia zen etaeuskal argitaletxeen azpiegitura hain ahula, iaezinezkoa zen ongi erantzutea. Gainera, garai har-tantxe estatuko zenbait argitaletxek bere liburuaklau hizkuntzetan kaleratzeari ekin zioten; euska-raren kasuan arrakasta handirik gabe (itzulpenkaskarrak, hizkera desegokia irakurleentzat, pro-moziorik gabeko argitarapenak, etabar).

70eko hamarkadaren amaieran HGLren alo-rren hiru euskal argitaletxe garrantzitsu sortzean,sektorea berregituratze (edo egituratzen) hasikoda. Hordagok, politika liburuak saltzen hainbaturtetan arrakastatsu zebilenak, HGLko bildumabati ekin zion eta oso denbora gutxian literaturaunibertsaleko 40 liburu inguru eman zituen (eus-karazko bost original bakarrik argitaratu ziren,Txomin Peillenen hiru lan eta J. Etxaideren bi).Handik gutxira, ordea, argitaletxea krisian sartueta desagertu egin zen. Letren mundutik Lurdes

Iriondo desagertu zen bezalaxe.Baina aldaketek bi euskal argita-letxe handien sortzea ekarri zu-ten: Elkar eta Erein gauzatu zi-ren.

Bi argitaletxeok 1980tik au-rrera HGLren indartzea eraginzuten. Biek ere lanari ekin ziotenhaurrentzako liburuak bultzatuz(nola literatura hala testu li-buruak). Erein argitaletxeak, gai-nera, 1979an Ipurbeltz sortuzuen, urte hartan kaleratu zenKili-Kilirekin batera, horrela hau-

rrentzako euskarazko aldizkariak sortuz (Jose An-tonio Retolazak Kili-Kiliren zenbakiren bat argi-taratua zuen 1966an, baina zentsuratu egin zu-ten).

80ko urteen hasieran, argitaletxe hauen sor-tzearekin batera, HGLko idazle berri bat bereipuinak argitaratzen hasi zen: Mariasun Landa,gerora atzerrian gure ordezkaririk onena izangozena, B. Atxagarekin batera.

Mariasun Landa Parisen lizentziatutako gaz-te bat da, euskara handitan ikasi du eta EuskalHerrira itzultzean Zarauzko ikastolan klaseakematea erabaki du. Freineten teorien, Rodarirentekniken eta irakurgaien eskariaren eraginez, ikas-tola horretako irakasle talde batek material askobildu eta sortu zuen. Halabeharrak elkartu zituenImanol Urbieta pedagogo eta musikari handia etageroko HGLren argitaratzaile eta idazle talde bat:Anjel Lertxundi, Joxean Ormazabal, Txiliku, JuanMartin Elexpuru eta Mariasun Landa. Giro har-tan Mariasunek ikasleentzat idazteari ekin zionbere testuak emeki-emeki gehiago landuz joate-ko eta 1982an ipuin lehiaketa batera aurkeztuzuen idazlan berritzaile bat: Txan fantasma. Isto-rioak Txan fantasmaren eta arazo afektibo han-diak dituen Mentxu neskatoaren arteko harre-mana kontatzen du eta egiazko aldaketa izan zen

� Hizpide �

Asun Balzola

Page 25: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 41

euskal literaturan. Errealismo kritikoak estetika-rekin konprometituriko literatura modernoarihaisera eman zion.

Irakurleen gaineko eragina areagotzeko balia-bide literarioak erabiltzea, literatur hizkuntzarenlehentasuna eta gaur egungo gaiak (geure izatesakonena, geure bildurra, arazoak, maitasun edotakomunikaziorik eza…) dira euskal HGLren mo-dernitatearen hasiera.

Bere ibilbidearen hasieran Mariasun LandaAnjel Lertxundi (Rodariren eta ahozko literatu-raren eragin garbiarekin) edo B. Atxaga bezalakoidazleek lagundu zuten. Egile hauek, haur litera-turan bezala, eragin handia izan zuten helduen-tzako euskal literaturaren aldaketetan.

Mariasun Landaren obrak (Carver-ekin eregonbaratu dute Frantziako kritika batean) xume-tasun landua du helburu, kritikotasuna, ironiaeta umorea ahantzi gabe. Berau bere idazlanetannabari da, hain gogoko duen Christine Nöstlin-ger idazle austriarraren idazlanetan bezala. Bainatestu zati bat azalpen mordoa baino adierazko-rragoa izango delakoan, hona hemen Iholdi li-buruaren zatitxo bat:

Kalean dagoen auto zahar abandonatu bateansartu gara jolastera. Pellok eta beste mutilek esandute indioetara jolastuko garela eta auto zahar huradilijentzia bat izango zela. Neskak dilijentzian sar-tzeko eta beriek atakatuko gintuz-tela…

—Eta gero, zer?—Zuek indioak ikusi eta des-

maiatu egin behar duzue.Eta guk horrela egin dugu.Gero, nik esan dut alderantziz

egiteko, eta Pellok esan du ezetz.Beraiek ez zirela desmaiatzen. Etaneskak haserretu gara indioenaegin nahi genuelako eta beraieitokatzen zitzaielako dilijen-tziakoak izatea.

Azkenean onartu dute, bainaautoa inguratu dugunean, ateakzabaldu eta tiroka hasi dira. Inor

ez da desmaiatu, eta gu berriro haserretu gara.Mutilekin ez dago jolasterik. (Landa, 88: 10-11)

Jakinekoa da gaur egungo literatura honekinbatera idazlan klasiko eta tradizional anitz argi-taratzen jarraitu dela. Arestian aipatutako Aba-rrak eta Pernando Amezketarra sarri berrargitara-tu dira urteotan. Gaur egungo egileen idazlan ba-tzuek, hala nola Proxpero (1988), Txerrama erru-dun (1994) edo Murtxanteko lapurrak (1988),duela ehun urte bezalako nekazari giroko gizar-tea isladatzen dute. Bestalde, ipuin herrikoietanoinarritutako liburu asko eman dira. Bestalde,ipuin herrikoietan oinarritutako liburu asko ka-leratu dira, gehienak ere ikertzaileek mende ho-netan zehar egindako lanaren emaitzak direnak;baina aportazio berri interesgarri eta baliotsuakere izan dira, adibidez, Joxe Arratibelek egindakoKontu zaarrak (1980) ipuin bilduma, oso ipuinezagunen euskal bertsioak eskaintzen dizkiguna,besteak beste, Ali Baba eta berrogei lapurrak bere«abrite portas kris-kras» horrekin, edo «Marixor»ipuina, gure Errauskine. Arratibelek, gainera,ipuinen freskotasunari eta originaltasunari eutsidie 50 urtetan zehar.

Honaino iritsita, gure zazpigarren gonbida-tua aurkeztuko dizuet; Arratibelen mireslea daeta hogei urte daramatza argitaratzaileen eta

irakurleen arteko bitartekaritzalana egiten.

Maribi Legarra liburu saltzai-lea da eta, besteak beste, ponen-tzia hau historian zehar hainbatpertsonen bidez egindako ibilbi-de gisa aurkezteko ideia zor diot.Hogei urteotan Maribi LegarraHGLren aldaketen lekuko izanda, aldaketa koalitatiboena bai,baina aldaketa koantitabioena be-reziki. Idazlanen kopuru hazkun-dea harrigarria da. Euskal HGLnezer gutxi argitaratzetik urteko

� Hizpide �

Olariaga

Page 26: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 42

300 argitarapenetara pasatu da. Ondoko eske-man ikus daitekeen bezala, 1980tik aurrera HGLekoizpenean hazkunde handia dago.

Baina agian Maribik azken urteotan aldake-tarik handiena itzulpenen kopuru hazkundeannabarituko zuen. Izan ere, ekoizpen gaindimen-tsionatu hori ulertzeko, euskarara itzulitako ida-zlanei begiratu behar zaie: duela hamar edo ho-gei urte zegoen eskari handitik, merkatuaren ase-tzera pasatzen ari gara. Euskaraz ez zeuden kla-sikoak itzuli dira eta egungo literaturako idazla-nak ere bai, bai nazioarteko egileena bai espaino-lena.

Baina gainera HGLren merkatua euskal letre-tako garrantzitsuenetako bat da. Adibide gisa1996ko ekoizpena hartuz gero, urte hartan argi-taratu ziren 1100 liburuetatik, % 26,5 (291)HGLkoak izan zirela ikusiko dugu.

1- Testu liburuak (% 30,2)2- HGL (% 26,5)3- Helduentzako literatura (%20)4- Gizarte gaiak (%16)5- Gainerakoak (% 7,3)

Eta HGLren %26,5 horren osaerari dagokio-nez, honela zatitzen da:

HGLren 1996ko ekoizpena.

berrargitarapenak: 72 (%24,5)itzulpenak: 170 (% 77,6)sortuak: 49 (%22,4)

Itzulpenen nagusitasuna agerikoagoa da alorbatzuetan. Baina gauza bat sintomatikoa da: eus-karara itzulitako idazlanetan ia ez da ageri ber-tako ilustratzailerik.

Eta hemen, nola ez, ilustratzaile bat aurkez-tuko dizuet.

Duela 20 urte, Maribi Donostiako liburuden-da batean liburuak saltzen hasi zenean, titulu guz-tiak non zeuden jakiteaz gain, egile gehienak etaberen idazlanen argumentuak ere ezagutzen zi-tuen.

Gaur egun hori ezinezkoa da: egunero lan batargitaratzen da eta alor honetan lanean dabiltzanargitaletxeak ugariagoak dira urtetik urtera. Eus-kal Herrian sortutako argitaletxeez gain, estatukoetxe komertzial garrantzitsuenek (S.M., Anaya,Alfaguara, Edebé, Everest, Bruño…) euskarazkoberen bildumak sortu dituzte. Bestalde, egilekopurua ekoizpenarekin batera hazi da. Ez ordeageneroen ugaritasuna. Egun narratibak ekoizpe-naren % 99 hartzen du eta urtean kaleratzen di-ren olerki eta antzerki liburuak hiru edo lau bai-no ez dira.

Nolanahi ere, salmentan Maribik antzemanarren eta narratibakoak bezain ugariak ez izanarren, badaude haurrentzako olerki liburuak ur-teotan dezenteko arrakasta izan dutenak. 1995eanHiperión argitaletxeak Juan Kruz IgerabiderenBegi-niniaren poemak idazlanaren argitarapen ele-biduna egin zuen. J.K. Igerabide finalista izan dabi urtez jarraian haur literaturako sari naziona-lean. Bere idazlan honetan ekialdeko literatura-ren eragina nabaria da (tradizionalarena bere bi-garren liburuan: Egun osorako poemak eta beste;eta nonsense-arena Haur korapiloak idazlanean).Hona hemen horren erakusgai bat edo beste:

� Hizpide �

Belarri handi bat.Belarritik begira begi bat.Begiaren barruan aho handi bat.Eta han arnasa, eta hortzen distira,eta mihia, agertzeko zorian.Eta ahoa begi bat dabelarri handiaren barruan.

Page 27: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 43

Belen Lucas ilustrazio munduan emeki-eme-ki txoko bat bereganatu duen irudigilea da. Eus-kal Herriko bere lankide gehienen moduan, tes-tu liburuak ere ilustratu ditu, pintura eta ilustra-zio erakusketak egiteaz gain.

Baina Belén Lucas kalitatezko ilustratzaileaizan arren, Anton Olariaga, Jon Zabaleta, JesusLucas etabarren modukoa bada ere, nahiz eta li-buru askotan irudigintzarako bere trebetasunaerakutsi, ezin izan du haur literaturako inolakoalbumik ilustratu. Euskal HGLn ez baita hau-rrentzako albumik sortzen; salbuespen gisa ager-tzen da kolorea ilustrazio batzuetan, baina eus-kal ilustratzaileek ia beti zuri-beltzean lan eginbeharra dute nahitaez. 80ko hamarkadaren ha-sieran, ordea, ez zen horrela jokatu eta hainbatargitaletxek kalitate handiko liburuak atera zituz-ten haur literaturaren aldeko apustua eginez. Er-nioko Ziripot (1981), Udaberria (1981) eta Lota-ra joateko ipuinak (1982) Kultura Ministeritzaksaritu zituen. Gaur egun esku bateko hatzez zen-ba daitezke euskaraz urtero argitaratutako haurliburu ilustratuak. Merkatuaren legeek biziki zail-tzen dute txikienentzako liburu ilustratuen ekoiz-pena eta are gogorragoak dira gutxiengoen lite-raturetan… beren ekoizpenakanporatzen asmatu ez badute,gainera.

Horrela, ia oharkabean, euskalGHLk eginkizun dituen gauze-tako bi aipatu ditut: album ilus-tratuen berezko ekoizpena etageure literatura ezagutzera emateaeuskararen mundutik at. Gauregun inork ez du zalantzarik Eus-kal Herrian badirela kalitate han-diko lanak egin litzaketen ilustra-tzaileak (beste hizkuntza batzue-tan argitaratutako hainbat liburukjatorrizko ilustrazioak gorde dituz-te), baina merkatua mugatua iza-teak berarekin dakar itzulpenak

bakarrik argitaratzea (koedizioak dira eta origi-nalak normalean beste hizkuntzetakoak). Azkenhauen artean, berriz, nagusi dira gaztelania etakatalanetik datozenak.

Manu Lopez Gaseni irakaslearen ikerketa ba-ten arabera, 1976a eta 1995a bitartean itzulitakoHGLren idazlan ilustratuen sailkapena honakohau da:

Zortzi urte arteko HGLren lanak, hizkuntzo-tatik itzuliak:

gaztelaniatik %40,2katalanetik % 22,8ingelesetik % 16frantsesetik % 12,8alemanetik % 2,6

gainerakoetatik % 6,2

Ikus daitekeen bezala, euskaraz argitaraturikoliburuen bi heren jatorriz gaztelaniaz eta katala-nez idatziak dira. Esku bateko hatzez zenba dai-tezke, aldiz, hizkuntza horietan kaleratu eta Eus-kal Herriko egileek ilustratu dituzten haurren-tzako liburuak.

Zorionez, euskarazko literaturan aurrera goa-zela dirudi eta apurka-apurka gure mugetatikkanpo gero eta ezagunagoa dela. Horren erakus-

garri, euskal idazleen katalogoa da,bere egileen artean beste emaku-me bat duena: Marijo Olaziregi.

Marijo Olaziregik hamarkadahonen hasieran euskal gazteen li-teratur gustuez ikerketa bat eginzuen eta lan horretatik abiatuta,literaturaren zale amorratu haubete-betean sartu zen gazte litera-turan, gero emeki-emeki bai hel-duentzako literatura bai HGLikertzera abiatzeko. Bere azkenlanetako bat arestian aipaturikokatalogoa da: bertan euskalHGLko 22 egile bildu dira,hainbat ehundaka idazlan eta be-

� Hizpide �

Mikel Valverde

Page 28: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 44

rauen itzulpen ugari. Gaur egunHGLn ditugun idazlan, gai eta estiloezberdinen aberastasun eta ugarita-sunaren ispilu da katalogoa.

Izan ere aipatua dugun ahozko li-teraturarekin eta egungo bere bertsi-oekin batera, fantasiaren esparruanirakurleak fantasiazko errealismoangirotutako idazlanak aurki ditzake(«pertsonaia, botere berezi, leku eta-bar zoragarriak edo magikoak izanohi dituzten errelatuak, ez derrigorherri tradizioarekin erlazionatuak»Valriu, 1994. 147). Zientzia fikzioan girotutakoakere aurki ditzake (baina egia da azken korrontehonetan ateratako idazlanak oso gutxi direla).

Rodariren eragina ukaezina da lan batzuetan[Tristeak kontsolatzeko makina (1981), Kaskarin-txo (1982), Nire belarriak (1984) etabar], mito-logia eta abenturen arteko konbinaketa bezala(Marea biziak zozomikotetan, 1991) edo osagaililuragarriren baten erabilera (Asier eta egia guru-tzatuen liburua, 1995).

Osagai fantastiko eta errealisten konbinake-tak idazlan asko sortu ditu; arestian aipatu ditu-gunetatik sustrai psikologikoa dutenetaraino(Chuck Aranberri dentista baten etxean (1982),horren adibide). Baita bidaietakoak ere (HakunaMatata, 1995).

Zientzia fikzioak, ordea, jarraitzaile gutxi ditueuskal HGLn. Eta sintomatikoa da korronte ba-

tean edo bestean argitarapen gutxiedo asko egotea euskal literaturaosoan berdintsu gertatzea eta ezHGLn bakarrik. Helduentzako lite-raturan ere oso urriak dira zientziafikziozko idazlanak

Abenturetako liburuak presentegon dira aspaldi euskal HGLn liburubakarreko egileen idazlanetan; adibi-de ditugu Mertxe Olaizolaren Nireibilaldiak (1982) edo Arantxa Men-dietaren El Dorado-ren bila (1989).Baita idazle garrantzitsuen eleberrie-

tan ere, hala nola Aingeru Epaltza (Lur zabale-tan, 1994), Aitor Arana (Afrikako semea, 1991)edo Txiliku (Indianoa, 1993). Idazlan hauetannabarmena da XIX. mendeko abenturetako ele-berri handien eragina (A. Aranaren eleberrianagerikoa da Salgari, Stowe edo Stevenson beza-lako egileekiko erlazioa), baita ere garaiko egoerakislatzeko asmoa edo euskaldunen Amerikarakoemigrazioa.

Abenturetako eleberrien alorrean protagonis-ta neska-mutil taldeak dituzten idazlan mordos-ka ageri da. Horrela Pako Aristiren Martinello etasei pirata (1986) liburuak hasiera eman zion pro-tagonista mutiko talde bera zuten hainbat aben-tura idazlanei. Berdin J. Iturralderen Zikoinenkabian sartuko naiz liburuan ere.

Baina euskal HGLn abenturetako liburuakgarrantzizkoak izan badira, gehiago izan dira

� Hizpide �

Asi

sko

Asisko

Page 29: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 45

umorezko liburuak. Egoera dibertigarriak kon-tatzen dituztenetatik hasi eta txiste edo pasadizoliburuetaraino. Eta Abarrak (lehenengoz 1918anargitaratua eta haurrentzat 1981ean berrargita-ratua), Pernando amezketarra (1927, 1981), Pu-rra! Purra! (1953, 1987-88), Fernando plaentzia-rra (1957, 1984) etabar bezalako tradizionaleta-tik Kutsidazu bidea, Ixabel (1994) bezalako idaz-lan berri eta modernoetaraino.

Zalantzarik ez dago umoreak irakurtzera ani-matzen duela eta oso osagai garrantzitsua delahaur eta gazte literaturan. Gai «serio» asko ere,komunikaziorik eza esaterako (Julieta, Romeo etasaguak, 1994) edo gizarte konpromisoak (Xolaeta basurdeak, 1996), umo-rea garrantzizkoa den ikus-puntutik landuta daude.

Umorea eta abentura be-zala, misterioa eta eleberripoliziakoa oso present dau-de gazte literaturan. Idazla-notan gazteak ia beti diraikerketen protagonistak etabertan, helduen literaturakobiolentziaren aurrean, ausar-dia eta azkartasuna lehenta-sunezko baloreak dira.

1981ean Erein argitale-txeak HGLko bere bildumagenero horretako lan batekin

hasi zuen: Portzelanazko irudiak, E. Blyton-enestiloko eleberria. Xabier Mendigurenen lehenidazlanetako bat Tangoak ez du amaierarik (Elkar,1988) izan zen, Buenos Airesen girotua; errepre-sio politikoa zirkoaren munduko intrigarekin na-hasten da bertan. Amaia Ormaetxea bezalakoidazlan bakarreko idazleak ere izan dira; berea daErinias taberna (1990), sute batean gertatutakoheriotzaren ikerketa deskribatzen diguna. Eta, aldiberean, Joxemari Iturralde bezalako egileak dau-de, intrigadun liburuak egin dituztenak: Sutehandi bat ene bihotzean (1994). Baina, ezpairikgabe, euskal HGLko gazteentzako eleberri poli-ziako bildumarik garrantzizkoena, detektibe za-

letasuna daukan andereño batprotagonista duena da: «Ma-dame Kontxesi Uribe, Briga-da & Detektibe». Umorea,ironia eta satira nahasten dirabilduma honetan eta badu zeredo zer Mrs. Marple-renetiketa 007 agentearenetik (VonSalchichen gaizkilearen aur-kako borrokak bilduma osoanzehar irauten du).

Baina agian HGLko al-daketarik handiena gizartekritikako idazlanetan gertatuda, edo geure burua pixka bathobeto ezagutzen laguntzen

� Hizpide �

Mik

el V

alve

rde

Jon Zabaleta

Page 30: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 46

diguten horietan; errealismo kritikoaren korron-tean kokatutako idazlan guztietan, alegia. Ohikoosagaiak eta narratibako teknika berriak erabil-tzen dira irakurlea gogoetara gonbidatzen dutenidazlan hauen oinarri gisa.

Lehenago ere esan dugun bezala, Txan fantas-ma (1984) euskal HGL modernoko lehen lane-tako bat da, ez tematikagatik soilik, teknika na-rratiboagatik ere bai. Lehen obra honek kalitatehandiko argitarapen askori bidea zabaldu die.Berauetan gure gizartea eta haur eta gazteenmundua aurkezten zaigu. Aipatu adibide gisa S.Calleja eta X. Monasterioren Dado Iratxoa (1986)gaixorik dagoen bederatzi urteko mutiko batenhistoria eskaintzen diguna, edo Matias Ploff-enerabakiak (1992) baloreen nagusitasuna eta gi-zentasunaren arazoak aurkezten dizkiguna. Gauregungo HGLn planteatzen diren beste gai ba-tzuk egungoagoak dira [Urrutiko intxaurrak-en(1996) ageri diren haur superdotatuak bezala] edoorkorragoak (heriotza Gauez zoo batean, 1993 li-buruan, edo maitasuna Maria eta aterkia-n,1988). Neskato baten eta euritako baten artekoharremanaz ari den azken idazlan hau ere Maria-sun Landak idatzia da, bera delarik euskal HGL-ren errealismo kritikoaren agertzaile puntakoenazalantzarik gabe. Esaten ari garenaren adibide ar-giak dira honako idazlan hauek: Julieta, Romeoeta saguak (1994), sagu batzuen begiez eta umo-rez pertsonen arteko komunikazio ezaz eta bakar-dadeaz hitz egiten diguna, edo Alex (1990), mai-tasuna, amarekiko lotura eta nerabeen sentimen-tuez ari den ipuin iniziatikoa.

80ko hamarkadaren erditik aurrera errealis-mo kritikoak lekua irabazi du euskal literaturan(U. Wölfel, F. Hetmann, M. Gripe, Ch. Nös-tlinger, P. Härtling, T. Haugen etabar bezalakoegileen idazlanen itzulpenek honetan lagundudute). Gaur egun euskaraz idatzitako lanek gi-zarte tematika ia osoa betetzen dute eta azkenurteotako kalitatezko idazlanetan isladaturik ageridira: militarizazioaren arazoa edo biolentziarena(Joxeme gerrara daramate, 1992; edo Marigorrin-goak hegan, 1994), ekologia (Desafioa, 1988; Hirulagun, 1995; Joxepi dendaria, 1984), familia (Txi-toen istorioa, 1984; Jaun agurgarria, 1993), txi-rotasuna (Kittano, 1988), emigrazioa (Bi letter jasonituen oso denbora gutxian, 1984; Lur zabaletan,1994; Eztia eta ozpina, 1994), inmigrazioa (EddyMerckxen gurpila, 1994), langabezia (Harrika,1989), maitasuna (1948ko uda, 1994), askata-suna (Asto bat hypodromoan, 1984; Potx, 1992;Tristuraren teoria, 1993; Behi euskaldun batenmemoriak, 1991), etabar.

� Hizpide �

Jon Zabaleta

Jon Zabaleta

Page 31: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 47

Marijo Olaziregiren lana ez da euskal HGLezagutzera emateko ahaleginen soilik ardaztu. B.Atxagaren lanari buruz egin duen tesi doktora-lean Behi euskaldun baten memoriak-en azterketakritikoa eskaini digu, izan ere, Rossel-ek haur li-teraturaren kritikari buruzko artikulu bateanederki zioen bezala: «helduentzako literaturarensektore gisa aurrera ez egiteaz gain, haurrentzakoliteraturaren kritikak ere ez du aurrera egin iker-gai duen materiaren abiadura berean». Baiezta-pen hau euskal literaturarako ere baliagarria da.Azken urteotan idazlanen kopuruan eta kalita-tean gertatu den bilakaerari ezin izan dio litera-tur kritikak jarraitu. Egia da mintegiak eta ikas-taroak egin direla, baita argitarapenak ere, etaUnibertsitatean zenbait tesi doktoral irakurtzen

� Hizpide �

hasi direla (Marijo Olaziregirena tarteko); bainaargitaletxeen ekoizpenean HGLk duen garran-tzia komunikabideetan edo kritika berezituanduen oihartzunarekin alderatuz gero, desorekahandia ikusten da, denon artean apurka-apurkazuzendu behar genukeena. Hau da, zalantzarikgabe, HGLk orohar dituen erronketako bat, eus-karazkoarenak bereziki. Espero dezagun hau be-zalako Ihardunaldiek eta Biltzarrek norabide ho-rretan aurrera egiteko baliagarri izatea.

Eta, besterik gabe, utzidazue, mesedez, gureibilbideko hamargarren eta azken bidelagunaaurkezten: Munia.

Munia lau urteko neskatila da, kalitatezko etaaukera oneko liburutegia daukana; gainera, bi-

Pedro Osés

Jon

Zab

alet

a

Page 32: Hizpide - galtzagorri.eus · Aipatutako aldaketa estilistikoak alde batera, joan den mendean Crane-rena bezalako obrak gutxiengoaren pribilejio ziren. Gaur egun or-Hizpide LUR ENTZIKLOPEDIA

Behinola � 48

� Hizpide �

Erreferentzia bibliografikoak:

VILLASANTE, L.: Historia de la literaturavasca. Ed. Arantzazu, Arantzazu, 1979.

GARCIA PADRINO, J.: Libros y literaturapara niños en la España contemporá-nea (1885-1985). Fundación SánchezRuipérez-Pirámide, Madrid, 1992.

ROVIRA, T.: «La literatura infantil i juvenil».In RIQUER, COMAS, MOLAS Històriade la literatura catalana. Ariel, Barcelo-na, 1988, vol.11, 421-471.

CENDAN PAZOS, F.: Medio siglo de librosinfantiles y juveniles en España (1935-1985). Fundación Sánchez Ruipérez-Ed. Pirámide, Salamanca, 1986.

VALRIU, C.: Història de la literatura infantil ijuvenil catalana. Pirene, Barcelona,1994.

LANDA, M.: Iholdi. Erein, Donostia, 1988.

ETXAIDE, J.: «Jon Etxaide: Idazle konten-tagiatzaren tristura», HABE 40, 6-10,

1984.

har ez bada etzi, titulu, gai, estilo eta egile anitzizango ditu eskuragarri. Munia neskatilak, HGLridagokionean, euskal literaturan egundo ezagutuez bezalako egoera ezagutuko du. Baina MuniariXirrixta aldizkaria ere gustatzen zaio eta honekirteteari utzi zion iazko maiatzean. Horrela bere-tzat euskaraz zegoen argitarapen bakarra galdudu Muniak. Horrek denoi pentsarazi behar diguHGL hartzen ari den norabideaz. Izan ere, agian,

aurre egin behar geniokeen erronka gutxiago etahobeto argitaratzea da.

Edozein modutan, utzidazue esaten aitarekinhaserre dagoenean Muniak esaten duena: ZU ISI-LIK! Eta nik ongi dakidanez nire etxean agintzenduena Munia izeneko lau urteko neska hori dela,hementxe amaituko dut isilik geratuz.

(Zati batez UPV 051.-HA 114/97 ikerketa laguntzarekineginiko lana.)

(Aitor Aranaren itzulpena)

Gra

ndvi

lle