Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa....

69
Behinola 9 Hi z pide I puin miresgarrien mezu ezkutua Zenbaki honetako «Hizpide» sailean, joan den urriaren 18tik 20ra, eta Galtzagorrik antolaturik, Bilboko Bidebarrieta Udal iburutegian egin zen «Herri Ipuinak Biltzarra» topaketetako zenbait hitzaldi eta mahai-ingurutako testuak eskaintzen ditugu. Ipuin zaharren mundu sakona ustekabeko emaitza aberatsen altxorra da bere itxura apalean. Herrien ahozko literaturan oinarritzen da eta, berandu arte, ez da aintzakotzat hartua izan. Haurren eremu mugatuko gauza eta maila apale- ko azpiliteratura bezala ikusten zen ikasien artean ere. Berria da ipuin zaha- rren zientzia. XX. mendeko lehen herenaren amaieran ipuinei buruzko azter- JOSEMARI SATRUSTEGI Galtzagorri taldeak eskatutako hitzaldia

Transcript of Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa....

Page 1: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 9

� Hizpide �

Ipuin miresgarrien mezu ezkutua

Zenbaki honetako «Hizpide» sailean, joan den urriaren 18tik 20ra,eta Galtzagorrik antolaturik, Bilboko Bidebarrieta Udal iburutegianegin zen «Herri Ipuinak Biltzarra» topaketetako zenbait hitzaldi etamahai-ingurutako testuak eskaintzen ditugu.

Ipuin zaharren mundu sakona ustekabeko emaitza aberatsen altxorra da bereitxura apalean. Herrien ahozko literaturan oinarritzen da eta, berandu arte, ezda aintzakotzat hartua izan. Haurren eremu mugatuko gauza eta maila apale-ko azpiliteratura bezala ikusten zen ikasien artean ere. Berria da ipuin zaha-rren zientzia. XX. mendeko lehen herenaren amaieran ipuinei buruzko azter-

JOSEMARI SATRUSTEGI

Galtzagorri taldeak eskatutako hitzaldia

Page 2: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 10

� Hizpide �

keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta,gehienetan, zientzia mailako ekarpenik ez zuten,zioen bere garaianVladimir Propp errusiar iker-leak.

Gaur egun urrats handiak eman dira ipuinenazterketan, euren garrantzia gero eta hobeki na-barmentzen da eta zientifikoki neurtu ohi da ipuinmiresgarri eta mitoek ezkutatzen duten mezua.Ez dute egile jakinik: herriak mendez mende sor-tu, jantzi eta bere oroimenaren gordailuan bizi-rik eduki ditu, gizarte-memoria baita idazkerarikizan ez duten kultura zaharren artxibo jatorra.Bertan aurki daitezkeen gaiak giza-bizia bezainzabalak dira: aspaldi bateko arbasoen pentsabi-dea eta sinesteak, lanbide eta eginkizunen trans-misioa, historia eta gertakizun berezien aztarnak.

Saio honetan ipuin miresgarriak aipatuko di-tugu. Mitoak bezala, sinbologiaren ikuspegitiksortuak dira ipuin zahar hauek eta oraingo pen-tsabide logikotik saihestea eskatzen du ikerketak.Izan ere, ideiak ez baino, irudiak dira lehen gizo-nak zituen burubideen euskarri eta adierazpenak.Horrek zaildu egiten du, noski, mezuaren azal-

pena, ez halere arkeologian aztarnategietako he-zur eta harri landuen esanahia baino gehiago.

Haurren artean ez da hala gertatzen; irudienmunduan murgiltzen da jaiotzetik haurra eta gau-zen antzeko itxuran aurkitzen du ingurumena-ren lehen ikuspegia. Normala zaio gero ipuinmiresgarrien oinarrizko edukia eta guk ez bezalajarraitzen du hitzen haria. Bi irakurketa dituentestua bezala da, gure logikatik begiratuta.

Ipuinen bat edo beste azalduko dut esan-dakoaren lekuko: mito kutsuko laminen konta-kizuna adibidez, edo belarri batzuentzat latza ger-tatu izan den, amak hil eta aitak jandako haurra-ren ipuina.

LaminaSorginekin nahasi izan da gure aurreko gizal-

dian lamina. Ez dute elkarrekin zerikusirik. Gi-zamailako pertsonaia da hura, herrian izen-abi-zenekin edozein biztanle izan zitekeen sorgin; ezhala lamina: pertsona itxuran agertu arren ez zengizarteko bizidunen kastakoa eta fisikoki ere ba-zituen bereizgarriak.

Bi lamina mota aipu dira ipuinetan: gorputzerdia emakume eta beste erdia arrain zuena; etaemakume gurputz osokoa izan arren, itsas-hegaz-tien atzaparrak zituena, behatzen artean mintzamoduko sareak alegia. Itsasaldeko bertsioa dahura, eta lur barnekoa bestea. Biak dira lekukota-sun baliagarriak eta bata nahiz bestea aipatukodira lan honetan.

Kontraesanez beterik daude Euskal Herrianlaminen ipuinak eta hori da, hain zuzen, iker la-nerako oinarri eta aberastasun nagusia. Sinbolo-gia hitzak berak gauza desberdinen lotura esannahi du, berez, eta diferentzia horien susmoankokatzen da mezua. Laminen ipuinetako ezauga-rriak aipatuko ditugu lehenik, eta azalpena eto-rriko da gero.

Haitzulo edo kobatan du egoitza laminak. Ezda lur gaineko jendeon bizikide, arrotza baizik.Pertsonon itxura du noski eta arazoak sortu izan

Page 3: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 11

� Hizpide �

dizkio jendeari batzuetan. Luzaiden sorgin gaiz-toekin nahasturik zegoen bere figura baketsua,baina ‘Bordel’ bazterretxe ondoko harpean zegoeneuren sukaldea. Honela diote luzaidarrek:

«Behin lamin bat yuantzen Kiteriaineat etagaldu zin brossa. Etxekanderiak erran zakon etzi-la han, eta atsian alorra harriz betia zarri zuten.Gero apez batek laminak punitu zituen sarraazizlur pian. Gero erraiten dute Bordeleko mizpirainonduen ateatzen delaik lanua, laminen samin-deiko keia dela». (Ana Maria Goñi, 13 urte. Lu-zaide Gainekoleta, 1958)

«Leen erraten zuten Bordeleko bizkarrian ba-zirela laminak, or egon bear zutela berreun urte,eta an bada mizpira arbola bat eta andik keya ate-ratzen zelarik laminek iten zuten suya omentzen».(Josefina Ustarroz, 11 urte. Luzaide, Gainekoleta,1959).

Errepidea zabaltzeko kendu zuten Bordelekobihurgunean zegoen laminen haitz tontorra etaazpian leze moduko zuloa harriz eta lurrez betebehar izan zuten.

Ez zen luzaiden hori laminen zulo bakarra.Leizegorri, Azoletan, toki beldurgarritzat zeuka-

ten bertakoek. Laminak han sartu etabehereko eiheran ateratzen omen zi-ren:

«Kasuizie! –erraiten zauten–, lamiak baziela ta.Han sartu eta eiharan (Janpierreneko eiharan) ate-ratzen ziela. Leizegorrira txakurra bota eta eiha-ran atera zela. (Leizegorria ‘Argina’in gaineko al-dean dago)». Gaindola-ko ‘Martiño’ bazterretxeanemandako berria. 1960)

Urez inguraturik edo ur azpian egon ohi dalaminen egoitza. Eurek bakarrik sar daitezke han.Emaginak deitzen dituzte erditze lanetarako etamediku bat ere sartu omen zen, behin, lanbidebera egiteko. Aipatua da Baztango ArizkunenLamierrita auzoa. Bertango biztanleen ustetan,zubi azpian egoten ziren laminak.

«Lengo urtetan ibili zen solasa Lamierritekozubi azpien izen zirela lamiek. Oyek egoten zirenure azpien eta yende guzie aurkitzen zen ikera-tue. Egun batean beartu ziren emainez. Lamiegan zen eske eta ure azpien sartzeko artu zuenmakil tipi bat eta putzu ure ireki zuen, sartu zireneta emaina asi zen lanian. Akabatu onduan erran-tzioten lamiek eskatzeko beartzuen yornala, es-katzeko. Xoko batien ikusi zuen emainak urresarrantxa bat. Lamiek ura eman zioten, baño an-dik atra baño len errantzioten lamiek bere etxeraallagatu bitartean ez beatzeko gibeleat. Lamia arekemaina atratzeko andik bere makila tipiarekin yozuen ure eta ur ure ireki zuen. Atra zen andik etabazuayen bere etxera, baño etzaien trankil; gibe-leko aldetik aitzentzuten asotsa. Emaina etxerasartzerakuan beatu zuen gibelat eta orduan la-mia harek –bere gibeletik bazaiena– kendu zionurre sarrantxaren erdia. Eta emaina gelditu zenpena aundiekin zertaz beatu zuen gibelat. Ortaz,zubiko etxe aundi orri, orain eskola baita, paratuzioten izena Lamierrita». (Feliziana Karrikaburu.13 urte. Arizkun, Baztán, 1960. Haurren sarike-tan aurkeztua).

Laminen egoitza aberastasunen tokia zen be-raz. Luzaideko broxa, orain urrezko txarrantxa.

Page 4: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 12

� Hizpide �

Gero ikusiko da urrezko orraziekin orrazten zire-la ur ertzean. Ogia da, halere, bisitariek aurkituzuten guzarik hoberena. Jan zezaketen bertanemaginek, baina ezin zuten handik atera. Honeladio ipuinak:

«Lehen basa-yendeak (laminak) bizi zirelarikyin omen ziren hemengo emazte baten galdez,hetarik bat eri zela eta zerbait egin zezakon. Yuanzen emaztekia eta egin bear zuena egin eta, emanzakoten afaitera, eta erran zakoten jan zezan etaedan nai zuena banan hantik deus ez eraman.Baina ogia hain omen zuten goxua, berek egina,eta gorde omen zuen puskaño bat sakelan. Geroecheratekuan zubi bat pasatzean bi lamina lotzenzazko besoetarik, erranez:

—Bota zan sakelako hori edo botatzenu ure-tarat.

Bota zuen ogia eta utzi zuten bakean». (AnjelMari Arrikaberri, 11 urte, ‘Biskar’. (Luzaide,1959).

Laminen etxe barneko zorion giroa musikakadierazten du. Arantzako ipuin batek hau dio:

«Lamiak Marizulo hortan esaten zuten pianuajo ta nola ibiltzen zien dantzan. Eta nere denbo-

ran ere, jendeak honela paatu bihatza (lodia kuru-tzatuta) ta honela pasatzen omen zien. Pianu so-ñuak aitzen zituzten». (Rosario Sorondo, 82 urte.Arantza, 1980.II.20)

Gauez lixiba egiten omen zuten Luzaide‘Artxurieta’ko errekan eta garbi entzuten zuten ur-plasten hotsa. Latsariak eta bokatalatsariak deit-zen zaie.

Lur barneko laminek ahateen moduko ankakomen zituzten, Arrasate Koba andiko ipuinetanesaten den bezala. Kostaldeko esamesetan gerri-tik behera arraina da lamina. Baina, ez itsasal-dean bakarrik. Nafarroako Erriberan, Mendabian,bada Xana izeneko baten tradizio jakingarria. Ebroibai ertzean agertzen omen da erdi-emakume etaerdi-arrain den pertsonaia, bere kantu eta soinuederrekin gizonak erakartzen dituena. Zuhaitzadarrean eserita, azpian urak egiten zuen zurrun-biloak irensten omen ditu hurbiltzen zaizkionak.

KontraesanakLamina batzuentzat emakume eder ikusgarria

da bere doinuekin gizonak bereganatzen ditue-na, Erriberako Xanak bezala. Hori da, hain zu-zen, bere ezaugarri nagusia. Baina bada bestelako-rik ere. Bizkaian haur txiki-txikiak zirela zioten:«erráitten zúten tiki-ttikiak zirela Lamiak eta au-rrak bezálako mintzáidxia zutela» (Azkue R.M.,Euskera 1927, 101. or.).

Bigarren kontrajarrera garbia ilearena da.Ataunen Sagastegi baserriko idiek, euliek jota,ihesean erreka igaro zuten eta arearen hortzak ileantrabaturik baserrira eraman zuten lamina, Azkue-ren esanetan:

«Sagastegiko idîk sorôn lanên ai ziela beroaundìkin itelbîk jo zittûn, eta eren buruz etsiikerrekaa saltatu zien eren arrêkin; eta arrên ortza-kin buruko illêtatik arrapatu zoen lamiosiñênlamie eta eraman zoen Sagastegira arrastaka etaetzôn beiñ ere itzik eitten». (Azkue, Euskera 1927,103-104. orrietan).

Berrizko emakumearen lekukotasuna alderan-tzizkoa du Azkuek berak: «Garondoan ogerleko

Page 5: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 13

� Hizpide �

xabalaren taiukoa, beste ulerik ez zeukala». (Eus-kalerriaren-Yakintza, I. 364. or.)

Jean Barbier idazle garaztarrak zioen, izaki osotxikiak zirela laminak:

«… le narrateur, en peu vivement pressé, finitpar me dire que l´étaien de tous petits étres, couvertsde longs poils, barbus á la façon les singes, et, commeles singes, se tassant sur eux mêmes avec une extraor-dinaire facilité» (Jean BARBIER. Legendes Basques.Paris 1931, 27. or.).

Hirugarren kontraesan bat ere badago: Eguz-kia ateratzean agertzen ziren, batzuen ustez, ibaiertzean:

«Eguzkijaren urtejeran uretatik urteten ei ebi-ten eta beronen ondoan paretan ziren euren uleluze-irrixen-ederra orrasten. Auxe san euren be-tiko lana». (Barandiaran J.M., O. C. II, 426. or.Amorebieta, Bizkaian jasoa.)

Alderantziz, gauekoak dira eta ilunpean du-ten ahala galtzen dute eguzkia ateratzean, urrezkoorrazia ebatsi zion Itxasuar artzaiarekin gertatubezala. Lasterka zihoala, honela oihu egin omenzion Laminak gibeletik:

«Eskerrak emaitzok iuzkiari. Iuzkia ateratzenai baitzen orduian, eta erraiten dute sorgiñak etalaminak ez dutela indarrik iuzkiarekin». (Baran-diaran J. M., O. C. II, 428. or. Ezpeleta 1942.)

Adibideen arabera ipuin hauek beste gauzaasko esan eta adierazten dute, lehen begiratuanesan eta adierazten ez dituztenak. Logika aldebatera utzita, sinbologiaren ikuspegitik lekukoakirakurtzen ahaleginduko gara.

1. Haitzuloa. Lur gainean bizi garen pertso-nen munduko izaki normalak ez direla esan nahidu harpeko bizitegiak.

2. Ura. Biziaren iturritzat zeukaten kulturazaharrek ura. Biziaren hasiera.

3. Emakume fisikoa ez baino, emakumearenfuntzioa dago kontrajarreren edukian, berdinbaitzaio txikia nahiz handia izan, haurra nahizheldua, ileduna hala buru soila, egun argikoa alagauekoa.

4. Emagina da uhartean sarreraduen pertsona bakarra eta bere egin-kizun edo ofizioa betetzeko bakarrikdeitua izan ohi da: erditze lanerako.

5. Gizonak ez du arazo honetan zereginik.Amodio deiaren itxura hartzen badu ere laminak,batzuetan, erakartasun hori ez da inoiz gauzatzenhemen; alderantziz, galgarria da gizon maitemin-du itsuarentzat.

6. Haurra agertzen, bestalde, eta beti haurtxiki-txikia.

Lehen hurbilketaren ondorio bezala, laminabiziaren iturria adierazten duen pertsonaia delaesan daiteke. Amaren sabela da haitzuloa. Ume-tokiko urak, uharte ingurumena; erditzea dakargogora emaginak eta lanbide horretan ez du gizo-nak zereginik.

Haurraren susmoa da laminen jokabidetik ate-ratzen den emaitza. Aipagarria da Barandiaranekdakarren pasarte bat. Aita Mendibekoa zuenemakume baten lekukotasuna da, eta honela dio:—«Mutikua zelarik (aita hori) joaiten omentzengoizik kateximarat. Bein lamiñak ikusi omen zi-tuen bidian, erreka batian pasatzian: presunak be-zelakuak, bainan xeiak buruziak». (O.C. II, 423.or.) Testua esanguratsua bada ere, ez da gutxiago

Page 6: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 14

� Hizpide �

“presunak bezelakoak, bainan xeiak buruziak” hi-tzei buruz Ataungo maisuak egiten duen erdalitzulpena: “Como las personas,más pequeñas exis-tentes” (‘resistentes’ irakurtze akatsa da).

Ogia,barnekoak bakarrik jan dezakeen ama-ren sabeleko janaria da, eta urrezko txarrantxagerora begira, lanaren bidez, lor daitekeen abe-rastasun paregabearen esanahia da. Bizian aurre-ra egin behar da beti, atzera begiratzen duenakurrezko txarrantxa galtzen du. Irudi hauek arrun-tak dira sinbologian. JUNG ikerleak ontzat ema-ten ditu H. BUETTNER idazlearen hitz hauek:«La naturaleza más íntima de todo grano significatrigo, y todo metal significa oro, y todo nacimientosignifica hombre». (JUNG. Tipos psicológicos, pág.299, núm. 467.)

Laminak ez ziren elizkoiak, ez ziren bataia-tzen eta ez ziren kanposantu kristauetan ehortzi.Hori diote ipuinek. Historikoki, hilik jaiotakohaurrak baratzean edo etxearen hegatz azpianzuten azken pausalekua.

Araquistain XIX. mendeko gipuzkoar idazleakbadu laminari buruz ipuin jakingarri bat. «Hiruuhinak» (Las tres olas) deitzen du. Gauez mariñelgazteak ikusitakoren ondoren arranatzalearen txa-

lupa urperatuko dela sumatzen du. Itsas bareare-kin lehenik «esnearen uhina» datorkie eta gaindi-tzen dute. «Malkoen uhina» datorkie gero eta, it-sas hondarra ur bulartsuen azpian ikusi ondoren,bizirik atera dira, «Odolaren uhina» zen hiruga-rrena, ustez ezin garaitua, baina mutik gazteaklantza hartu eta uhina lehertu du urak odolezta-tuz, eta marruma baten ondoren baretasuna da-torkie.

Ama-alaben arteko elkarrizketa da ipuin ho-netan mezuaren ardatza. Hiru uhinak emakumeaksortzen ditu eta txalupa desagertuko dela dio.Sekretua zu beste inork ez daki, esaten dio alaba-ri. Odol-uhinaren zauriak bakarrik atera dezakebizirik txalupa. Arrantzalea itzuli zen etxera etaemaztea ohean aurkitu zuen, horma aldera itzulieta hitzik egiten ez ziola, baina alabak eraso zionitsasoan gertatuagatik. Haurrak ez luke inoizamaren sabela gogoz utziko. Gogorra da haizegorrian bere kasa bizitzen hasi beharra.

Emakume haurdunaren sabeleko frutua daizan da txalupa. Erriberako Mendabian bada arra-in handiaren ipuina. Ebro ibaian bizi zen etaarrantzalea bere txaluparekin irentsi zuen. Gizo-nak sua piztu zuen arrainaren sabelean, gero, la-

Page 7: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 15

� Hizpide �

banarekin ireki zion barnea eta bizirik atera zenkanpora. Berriro ere ura esamesetan. Arrainarensabela da haitzuloaren pareko irudia, eta txalupazena jaioberria.

«Hiru uhinen» ipuinean bezala, hiru egoeranabarmentzen di, orohar, laminen ipuinetan:

1. Sorreraren ingurumena: emakume gaztea,edertasun erakargarria, musika, dantza. Ile luzea,urrezko orrazia. «Esne uhina».

2. Haurdun denbora: haitzuloa eta gaua; urak,arraina eta txalupa. Ogi zuria. Jende oso txikiabiluzgorrian. Amaren nekeak. «Malko uhina».

3. Erditzea: emagina, lantza, odola, egun be-rriko eguzkia ibai ertzean. Etorkizunari buruz,urrezko txarrantxa eta beti aurrera begira ibili be-harra. «Odol uhina».

Mundura datorren haurra da amaren sabeleangauzatutako bizi ezkutuaren adierazpen mitikoa.Lantzaz odoleztatutako itsas uhina da amarenumetokia. Mundura etortzean aurreko egoerauztea haren berezko heriotza da bizi berriaren truk.

Sirena mitologianLamina eta sirena pareko pertsonaiak dira,

noski. Grekoek, euren poeta handien bidez, goimailako literaturara eramen zituzten ahoz ahokoherri ipuinak eta mundu guztian ezagunak dira,baina funtsean mezu berdina daramate. Demeterzen lurraren emankortasuna adierazten duenjainkosa, latinez Ceres zeritzana. Persefone berealaba (lat. Proserpina), sirenekin zegoelarik, Ha-des lurpeko munduaren jainkoak (lat. Pluton) la-purtuta eraman zuen neskatoa berekin. Amakorduan, amorru bizian, hegazti gorputza emanzien sirenei alabaren alde atera ez zirelako. Urekohegazti diren ahate-atzaparrak dira, hain zuzen,Euskal tradizioko laminen ezaugarrietako bat.

Sakonagoa da, halere, jainko-jainkosen arte-ko lapurretak daraman mezua: sirenen itsasokouretan sortzen den munduaren hasierako bizia–Persefone–, lurrera zabaltzen da gero Hades-enbidez. Ordu arte hilen mundua zen lurpera: ani-

men mundura. Horren arabera,emakumearen erditzea munduko le-hen bizidunen errepikapen hutsa bi-hurtzen da, Ama-Lur-en sinboloa alegia. (Ama-Lur esan nahi du Demeter izenak).

Ez da hor amaitzen heroi bien arteko auzia.Alaba kendu dioten amak ez du barkatzen eta,sesio gogorren ondoren, konponketa batera iris-ten dira: Persefone gaztea urtean sei hilabetez egon-go da Hades-en lurpeko hegoitzan, eta beste seihilabeteak amarekin igaroko ditu egurasten lu-rraren gainean. Mari da euskaldunontzat Deme-ter haren alaba, unibertsalak baitira mitoak ize-nak aldatu arren.

Galdera da, nondik atera ote zuten antziñe-koek emakume-arrain eta emakume-hegazti mo-duko laminaren irudia? Begiz ikusitakoz bakarriksor daiteke sinbologiako irudien hizkuntza, ezinbaitzuten asmakizun hutsez bestelakorik sortu.Ideien gure mundua eta irudien baliabide hura,burubide desberdinak dira eta elkarrekin ezinuztartuak. Ikusi gabekorik asmatzea lortu baluteez zen sinbologia izango, logikaren eremua bai-zik.

Aspalditik zalantzak sortzen zituen arazoakerantzun bakarra du: izan ziren noizbait emaku-me-arrainak eta gizonak ikusi zituen. Horrelaoinarrutu zen lamina eta sirenen uretako mitoa.

Hasierako hitzetara itzuliz, ipuin zaharrenmundu sakona ustekabeko altxor aberatsa da etaerrespetorik hoberena merezi gure aldetik.

Ikaskizun dago jakintza horren azken hitza.

Bilbon, 2001.X.18an

Page 8: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 16

� Hizpide �

Page 9: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 17

� Hizpide �

Ahozko tradizio kontakizunak:tradizio batekiko «leialtasuna»1

GEMMA LLUCH

Valentziako Unibertsitatea

1. Hasierako gogoeta batzukDuela ez oso aspaldi, liburu bat heldu zitzaidan eskuetara, La invención de

una tradición,2 eta liburu horren eraginez, ahozko tradiziozko kontakizunarihurbiltzeko eta tradizio hori analizatzeko nuen era aldatu zen. Hobsbawmenliburuaren ondoren, oso izenburu adierazgarriak zituzten beste asko etorri zi-ren: Los guardianes de la tradición3 edota El folklorismo. Uso y abuso de la tradi-ción4; esan nezake, zenbait filmetako hitzen parodia eginez, horien ondoren,ezer ez dela lehen bezalakoa.

Izan ere, beste bide batzuetatik jarraitu zuen ikerketak, beste galdera batzukegiten hasi bainintzaion neure buruari: Zein eratako literatur-komunikazioaproposatzen dute testu horiek? Zein irakurleri zuzentzen zaizkio? Nola alda-tzen dira testuak eta, beraz, literatur-komunikazioa denboran zehar? Zer gerta-tzen da ipuin batzuk haurren literaturaren munduan sartzen direnean eta pu-bliko berri bati egokitzen zaizkionean? Zer aldatzen da zinemarako eta telebis-tarako, iragarki publizitarioetarako egokitzen direnean? Zein eragin dute pro-duktu horiek irudimen kolektiboaren gain? Zein kontakizun aukeratzen dira?Zein aldaera? Eta galdera nagusia: horren guztiaren ondoren transmititzen dena,ahozko tradizioa da?

Page 10: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 18

� Hizpide �

Gure abiapuntua garbia da: eskolan haurrakhezi eta entretenitzeko erabili izan delako gorde-tzen da gaur egun, neurri handi batean, ahozkotradizioa. Baina era berean, edozein ohar daiteke,kontakizun hauek filtro asko igaro ondoren iris-ten direla askotan, beste batzuetan, beste konta-kizunetako elementuak gaineratu zaizkiola, etabeste asko eta asko baztertu edota ahaztu egindirela.

Alfabetatu gabeko gizarte batenak diren kon-takizun horiek bide luze eta bihurria egin dutegure egunetaraino iritsi arte. Benetako literatura-tzat jotzen zenarekin batera, «herriaren» ezagutzaeta jostatzeko modu gisa bizi izan den literaturabaten zati dira, eta XIX. mendean sartzerakoan,beste era bateko kontakizunekin lehiatu behar izanzuen: adituek paraliteratura deitu izan dioten etagaraiko egunkariekin eta aldizkiariekin baterafoiletoi gisa saltzen zen nobela herrikoiarekin. Gi-zartearen behe mailako jendeak aisialdirako zi-tuen irakurgai berriekin. Paraliteraturak eta ahoz-ko literaturak publiko bera izateaz gainera, badi-tuzte diskurtsoaren ezaugarri amankomunak ere,komunikatzeko modu baten ondorio direnak, ge-hienbat, nobela herrikoia idatzia izan arren, ozenkiirakurtzen baitzen alfabetatu gabeentzat.

XX. mendearen erdi aldera heltzean, literatu-rarekin zerikusirik ez izan arren, egitura narrati-boa zuen beste lehiakide bat sortu zitzaion: fil-

mak eta telesailak. Eta harrigarria baldin bada ere,egile batzuek “tradizioa” jaso zuten gainera: WaltDisneyk izugarrizko arrakasta izan zuen ipuinmiragarriak egokituz; Cromosoma-ren Hirukiaktelesailaren arrakasta, ipuin herrikoienetan oina-rritzen da; Pretty Woman Errauskineren egokitza-pen berri bat, behin eta berriz alokatzen da bi-deo-klubetan; eta Georges Lucasek eta StevenSpielbergek beren Galaxietako Gerraren eta In-diana Jonesen pertsonaiaren trilogietan, ahozkonarratibaren muinean dauden gaiak eta pertso-naiak erabili dituzte. Ikuslea dagoeneko ezagu-tzen dituen eta bizi izan dituen munduetara era-maten duten, eta beraz, lasaigarriak gertatzen di-ren eskema unibertsalak dira.

2. Lehen etapa: ahozko kontakizunaNolakoak dira diskurtsoari dagokionez gure

herrien irudimena elikatu eta harrapatu dutenkontakizun horiek? Ahozko tradizioko kontaki-zun bat aztertzen hasi baino lehen kontuan izanbehar da hitza ekintza modu gisa ulertzen duengizarte batez ari garela, eta ez pentsamenduarenseinale gisa soilik, hots, hitzei gauzak egiteko bo-terea eta gauzen gaineko boterea ematen dien gi-zarte batez ari garela. Baina horrez gainera, hizkiinprimatua ezagutzen ez duen gizarte bat da, hauda, kontalariaren oroimenaren ahalmenetik atkontakizun bat gordetzeko, paperean grafikokijasotzeko baliabide boteretsu bat badela ezagu-tzen ez duen gizartea, eta beraz, gizarte horrekpentsamendu artikulatua gorde eta berreskura-tzeko arazoari irtenbide egoki bat emateko, ahozerrepikatzea ahalbidetuko duten formula sail ba-tez hornitu behar ditu bere kontakizunak, hauda, narraziozko gida-lerro orekatu eta txit errit-mikoak, komunitate osoak ezagutzen dituen for-mulak –errepikapenak, antitesiak, aldaketak etaasonantziak– erabili behar ditu, mekanismo ho-riek baitira entzuten dagoen komunitateari, kon-takizuna entzun ahala, oroimenean gordetzekobidea emango diotenak, gero, entzule horien be-

Page 11: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 19

� Hizpide �

ren aurrean edota beste batzuen aurrean errepikatuahal izateko; horrela iraungo baitu bizirik konta-kizunak, horrela kontatu ahal izango baita berri-ro, eta azken buruan, horrela izango baita behineta berriz errepikatzen duen komunitate horrentradizioaren zati.

Baina hori ezinezkoa litzateke kontakizunakoroimenaren lagungarri gertatzen diren zenbaitezaugarri ez balitu. Hori da tradizioari leialtasunagordetzeko modu bakarra. Baina, zeintzuk diradiskurtsoaren ezaugarri horiek?5

Abiapuntu jakin batetik abiatzen da: esku-har-tzen eta elkarreragiten duten pertsonak aldi be-rean parte hartzen duten testuinguru batean ger-tatzen da komunikazioa; presentzia horrek eragi-ten, eraikitzen eta negoziatzen ditu kontakizuna-ren ezaugarriak, finkatzen ditu gaiak eta formu-lak eta prozesu horren guztiaren emaitza, taldea-ren ezaugarri psikosozialen –bere estatusaren zeinirudiaren– araberakoa izango da.

Testuinguru horretan, kontalariak ahozkoakez diren elementu ugari erabiltzen ditu, esate ba-terako, gorputzaren mugimendua, ukimena, aho-tsaren kalitatea edota esparru sozialaren antola-mendua (kokatzen den tokia, gainerako parte-har-tzaileekiko duen distantzia), eta abar. Ahozkoakez diren elementu horiek berak erabiltzen dituklimax jakin bat edota entzuleekiko harremanjakin bat sortzeko, eta kontakizunaren elementulinguistikoak ordezkatzeko, aldatzeko edota iro-niaz beraiekin jolasteko; horrela, keinuak erabilditzake, esate baterako, gertakizun bat iraganeangertatu zela adierazteko, edota entzuleen arteandagoen pertsona bat seinalatzeko. Keinu horiekberberak erabil daitezke deskribapen bat osatze-ko eta baita laztan baten bidez entzuleekiko ha-rremana berriz finkatzeko ere.

Badira keinuaren eta hitzaren artean kokatzendiren beste elementu batzuk, ahozko elementuez-linguistikoak esaten zaienak. Horiek ere esa-nahiak aberasten edota finkatzen dituzte. Aho-tsaren kalitateaz, intentsitateaz edota tinbreaz ari

gara, baina baita ahoaren bidez sor-tzen diren beste soinu mordo batezere, esate baterako, hasperenak, txis-tuak, barreak, korrokadak, negarrak eta aharrau-siak. Beste muturrean egongo lirateke isiluneak,oso esanahi desberdinak izan ditzaketeelarik: hitzbat bilatzen ari dela adierazten duen zalantza, en-tzuleengan ondore jakin bat eragitea edota hitzegitea eragozten duen erreakzio emozionala adie-razten duen isilune emozionala; isilune horien ko-munikaziozko esanahia zenbait hitzena bezain in-dartsua edo indartsuagoa izan daiteke.

Ezaugarri linguistikoei dagokienez, kontalariakaldaera dialektal (geografiko edo sozial) bat auke-ratzen du kontalariarentzat eta pertsonaientzat,eta, esate baterako, ezagutzen ditugu katalanezelebakarrak izanik, pertsonai magikoei, hala noladeabruari edota Jesukristori, gaztelaniaz hitz egi-narazten dieten narratzaileak. Maila fonetikoanjarraituz, kontalariak entonazioa ere erabil dezakeinformazioa antolatzeko, hala sintaktikoki, nola

Page 12: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 20

� Hizpide �

esaldi motari dagokionez, eta horrela, gaiarekikofokoa edota egituraren elementu jakinak nabar-mendu ahal izango ditu. Era berean, erritmoakere era askotako eginkizunak izan ditzake: jarrerajakin bat interpretatzea edota kontakizunean funt-sezkoak diren zati jakinak oroimenean gordetzenlaguntzea.

Morfosintaktikoki, badira ezaugarriak ahozkopentsamendua eta adierazpena eta adierazpenkaligrafikoa eta tipografikoa bereizten dituenak,esate baterako, menpeko esaldiak erabili beharreanmetaketa eta erredundantzia erabiltzea.

Lexikoki, ahozko kontakizunak oso dentsita-te lexiko txikia du eta erredundantzia maila han-dia: errepikapenak, parafrasiak, komodinak,diktikoak eta proformak ugariak dira; guztiak,igorleak eta hartzaileak testuinguru berbera du-ten diskurtso batean erabili ohi diren irtenbidelexikoak dira.

Diskurtsoari dagokionez, kontakizun guztiekarau multzo berbera dute: errepikatzearen legea(pertsonaiak, kontakizunaren alde garrantzitsue-nak nabarmentzen dituzten elementuak nahizekintzak), hirukoaren legea (gauzak hiru aldiz erre-pikatzen dira, horrela errazagoa baita oroitzea,gehiago errepikatzeak masa abstraktua adieraztendu), dualtasun eszenikoaren legea (kontakizunbatean pertsonaia asko egon arren, bi bakarrikegon ohi dira aldi berean jardunean), aurkakota-sunaren legea (kontakizunaren tentsioa sortzenduten polaritateen arteko etengabeko aurkakota-suna finkatzen da: aberatsa/pobrea, handia/txi-kia, eta abar), bikien legea (garrantzi gutxiagokoeginkizunak ematen zaizkie bi pertsonaiari edogehiagori), hasieraren eta bukaeraren legea (ez dagobat-bateko amaierarik, lasaitasun egoeratik ekin-tzarako progresioa baizik, ipuinaren erdiguneaamaieran kokatzen da, edota erdi aldeko bi edohiru egoeren artean, oso adierazkorrak diren iru-dietan oinarriturik), eskematizazioaren legea (per-tsonaiak eta ekintzak ezaugarri amankomunenbidez karakterizatzen dira), ekintzaren bidezkokarakterizazioa (deskribapenezko eta introspe-kziozko elementuak kontakizunaren mende jar-tzen dira), bakartasunaren legea (pertsonaia na-gusiaren inguruan bildutako hari bakarra dago,eta progresio kronologiko lineala jarraitzen da).

Gainera, ahozko kulturaren zati izanik, ele-mentu a)kontserbadoreak eta tradizionalak era-biliko ditu, jakitea mantentzeko mendez mendeikasitakoari eutsi behar baitzaio eta, beraz, origi-naltasunaren muina ez da historia berriak asma-tzea izango, dagoeneko ezagutzen den gertakizunbat egoera desberdin batean edo egoera bitxi ba-tean sartzeko kontalariak izango duen trebetasunabaizik, formulak eta gaiak beste era batera anto-latuko dira, ez dira material berrien bidez ordez-tuko; b) hurbileko mundu bizitik hartutako ele-mentuak, ezagutzen denarekiko bat-egite komu-nitario, enpatiko eta estua iristeko; c) borroka-zko testuinguru batean kokatutako elementuak,

Page 13: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 21

� Hizpide �

horren adibide dira, esate baterako, atsotitzak etaasmakizunak, jakiteak biltzeaz gainera, entzuleakhitzen borrokan eta borroka intelektualean na-hasteko erabiltzen direnak, erronka hori gaindi-tzera gonbidatuz.

3. Bigarren etapa: idatzizko kontakizunaAhozko kontakizun batek berezkoak dituen

ezaugarri horietako asko, desagertu egiten diraedota eraldatu egiten dira folklorean adituek bil-du eta idazten dituztenean, ezin da ahaztu trans-kribapen-ekintza oro sortzailea eta suntsitzaileadela aldi berean. Ahozkotasunari eta kultura mu-rritz edo hurbil bati zegozkion istorioak, idazke-rarenak izatera pasatzen dira, eta beraz, aurre-koarekiko paraleloan eta sarritan nahiko urrunhandituz joan zen literatura baten, kultura bateneta zibilizazio baten zati izatera. Mundua ulertze-ko bi literatur modu, aldi berean existitu arren,elkar ezagutu gabe eta ia elkarrekin nahastu gabegaratutakoak.

Kontatutako istorioak ugariak ziren eta eraaskotako entzuleei kontatzen zitzaizkien, bainaalfabetoa menderatzen zuten haiek interesa hart-zen hasi zirenean eta irakurtzen zekien publikobati eskaintzeko idazten hasi zirenean, erabaki zenkontakizun horietako asko ezin zirela inprimatu.Kasu horretan, idazkera eta filtro ideologikoa iasinonimotzat jo daitezke.

Arrazoiak desberdinak dira, baina ondorenjasotzen diren aipamenak transkribatzaileek orohar zuten ideologiaren adibide bikaina dira. Es-ate baterako, Mila eta bat gau liburuaren katala-nezko edizioaren hitzaurrean, zera esaten da:

«Zenbait istorioren eduki erotikoak Les mil yuna nits-en inguruko polemika sutsuak eraginditu. Polemika horiek areagotuz joan dira men-deak aurrera egin ahala, eta pasarte “likitsenak”kendu egin behar zirelako iritziaren ondorio dirazentsura jasan duten lan horren edizio ugariak».6

Hona zer dioen Josep Maria Pujolek, Pau Ber-tran i Bros folklorista kataluniarrari buruz:

«Egia da Bertran, katoliko izanik,folkloreaz egin zitekeen erabileralotsagabeaz kexatzen zela, baina egiada, era berean –eta bidezkoa da hori ere aitor-tzea–, onartzen zuela zarpailkeriak ere jasoa iza-teko eskubide osoa zuela, eta ez ziola eskubidehori ez “zikinkeriari” eta ezta berak hainbeste go-rrotatzen zuen “likiskeriari” ere ukatzen: murriz-tapen bakar bat egiten zien azken horiei, materialhoriek “adituek soilik erabiltzeko egingo ziren bil-dumetan” argitaratzea».7

Josep Grimaltek, mosen Alcoverrek bildutakoipuinei egindako sarreran, atal oso bat eskaintzendio «zentsura moralaren gaiari», eta horrela dio:

«Aurkitzen zuen material guztia biltzeko ohi-tura zuen, baina salbuespen garrantzitsu batekin:likitsak, lotsagabeak edota antiklerikalak irudi-tzen zitzaizkion materialak ez zituen, printzipioz,onartzen. Bere kontzientziak ez zion uzten kalte-garri iruditzen zitzaion ezer bildu eta zabaltzen».8

Aurrerago, Francesc B. Mollen hitzak aipatzenditu: «Pentsa genezake kalonjeak bere oharretanhorrelako ipuinak jasoko zituela, baina ez zituelaargitaratzeko moduan jarriko ezezagun izaten ja-rrai zezaten eta horrela pertsona tolesgabeen sen-

Page 14: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 22

� Hizpide �

tsibilitateari kalterik egin ez ziezaioten. Ez, or-dea: antza denez, ipuin gordin edo lotsagabe batkontatzen ziotenean, ez zuen zirriborroa ere jaso-tzen, seguru asko, berak bekatuzkotzat jotzen zi-tuen material haien erabilera publikorik inoiz eginez zedin».9

Salbuespena da Giambattista Basileren10 lana,Cunto de li cunti edo Pentamerone, Croceren hi-tzetan «Alegia herrikoiak jasotzen dituzten li-buruen artean zaharrena, aberatsena eta artistikoe-na». 1634. urtean argitaratu zen eta «gizonen-tzat, letra gizonentzat eta adituentzat» idatzi zen.11

Irakurleak liburu horren ideia bat izan dezanadibide bakan batzuk aipatuko ditugu. Kontala-ririk onenek kontatutako berrogeita hamar isto-riok osatzen dute liburua «Zeza errenak, Ceccahanka-okerrak, Meneca kokospe guriak, Tollasudur-handiak, Popa konkordunak, Antonella gi-bel-handiak, Ciulla azal-lodiak, Paola begi oke-rrak, Ciommetella ezkabiatsuak eta Iacova alpro-jak».12

Errauskinerena edota Loti ederrarena bezalakoipuin ezagunak agertzen dira, baina baita emaku-meak gizonak baino azkarragoak diren beste ba-tzuk ere, esate baterako «Behin batean bazen Gaz-telu Itxiko errege bat, eta bere semea hain zen

burugogorra, ez baitzegoen modurik abezea ikaszezan [É]. Garai hartan bertan Cenza baronesakalaba bat zuen, eta hain zen argia [É], Sapia es-aten baitzioten».13 Edota beren gurasoak engai-natzen zituzten printze eta printzesak: «[É], ama-ren ezkutuan, emakume beldurgarria baitzen,elkarrekin gozatu ahal izateko, printzeak hautsbatzuk eman zizkion eta kristalezko tunela eginzuen [É]. Hori erabaki zutenetik aurrera, ez zenizan gaurik printzeak tori eta eman egin ez zue-nik».14 Edota haurdun gelditzen ziren printzesaezkongabeak, aita erregeak zioelarik: «Jakingoduzu nire ohorearen ilargiari adarrak atera zaiz-kiola; jakingo duzu nire alabak kronikak idazte-ko, edota hobeto esan, nire lotsaren adarkadakidazteko tintaz hornitu nauela; jakingo duzu nirebekokia apaintzeko bere sabela apainarazi due-la».15

Idaztearekin, aldaera bakar bat finkatzen daeta aldaera bakarra da, beraz, entzuleek ezagu-tzen dutena, baina horrez gainera, literatur ko-munikazioa bera erabat aldatzen da, irakurketapribaturako pauso bat ematen baita eta irakur-tzen ez dakien publikoa baztertu egiten baita, ho-rren ondorioz, gizarte maila eta ideologia, mun-duaren ikuspegia, aldatu egiten dira, ezaugarrijakin bazuk (helduak, gizonak eta gizarte mailajakin batekoak izatea) betetzen dituzten idazleekordezten baitituzte kontalariak.

Llopartek16 aipatzen du gune akademikoetansortzen den Europako kultura monolitikoa, ho-mogeneoa, estandarizatua eta baztertzailea dela.Eta beste kultura modu batzuk baztertzeko era-biltzen dituen hiru mekanismoak aipatzen ditu:erasoa, adierazpen ekonomiko, politiko, sozial etaideologikoen bidez; fagozitosia, kontrako ereduakhartuz eta bereganatuz eta zentsura, ezkutatuz,izen txarra emanez eta barregarri utziz. Labur-labur azaldu dugun bezala, hiru mekanismoakerabili izan dira, baina seguru asko tradiziozkonarratibarekin «harremanetan jartzeko» fagozito-sia izan da errentagarriena, kontakizun tradizio-

Page 15: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 23

� Hizpide �

nalak haur literatura egiteko erabili izan direnean,esate baterako.

3. Hirugarren etapa: haur literatura, zineaGaur egun lana izango genuke sinisteko Pe-

rraulten eta Grimm anaien ipuinak ez zirela hau-rrentzako kontakizunak. Zipesek17 dio inoiz ezzela Perraulten asmoa izan bere liburua haurrekirakurtzea; Frantziako folklorea goi mailako kul-turako jendearen gustura egokitu zitekeela etaFrantziako prozesu zibilizatzailerako erabil zite-keen beste genero artistiko bat era zezakeelaerakustea zen bere interes nagusia. Hori ikustekonahikoa da ipuinen azken esaldiak irakurtzea,eduki moral trinkoa dute eta neska gazteei etagorteko pertsonei zuzendurik daude. Iritzi bere-koa da Pisanty18 ere: «Perraultek herriaren aho-zko tradiziotik hartu zituen bere kontakizunak,baina gortesauen gustu sofistikaturako egokitu zi-tuen, horiek izan baitziren, neurri batean behin-tzat, bere lehen bertsioaren hartzaileak». Bainapaperean jaso ziren kontakizun asko eta asko, haurliteratura izatera igaro ziren denboraren poderioz.Zeintzuk, ordea?

Genero horien guztien artean ipuina izan dahaurren literaturan arrakasta handiena izan due-na, Josep Maria Pujolek19 dioen bezala: «folklo-rearen barruan, entzuleak protagonistarekin iden-tifikatzea (eta batzuetan kontrajartzea) ahalbide-tzen duen fikziozko kontakizun bat da ipuina,eta haurra eta nerabea –hau da, prestakuntza eta-pan dauden gizon-emakumeak– inguratzen di-tuen munduarekin, bizitzaren misterioekin etaberen heldugabetasun egoeraren eragozpen iga-rokorrekin baketzea da bere helburua». Eta ipuinguztien artean, ipuin fantastikoak dira gehienagertzen direnak. Zein ipuin fantastiko ordea?Zein aldaera?

Haurren literaturako bildumetan argitaratuizan diren izenburuak berrikusi eta ikusiko duguezagunenak askotan agertzen direla: Txanogorri-txo, Errauskine, Loti Ederra, Hiru txerritxoak, eta

abar. Beti lagun egin izan digutenakdira, gure unibertso ezaguna osatzendutenak. Beraz, ahozko kontakizunekzuten genero-ugaritasun handia, asko murriztuzen paperera igarotzerakoan, eta are gehiago mu-rriztu zen oraindik haur literaturara igarotze-rakoan, eta beraz, gaur egun, ezagunenak baizikez ditugu behin eta berriz argitaratzen eta ipuinherrikoien ugaritasuna ia mito bilakatu diren kon-takizun bakan batzuetara murriztu dugu.

Honen guztiaren ondorioa garbia da: haur li-teraturara igaro den ahozko tradizioko narrati-bak pobretasun handia du generoei, gaei eta al-daerei dagokienez. Baina aldaketa ideologikoa izanda, batez ere; oso ezaguna da, esate baterako Txa-nogorritxoren kasua, bortxaketa baten salaketa iza-tetik, esaneko ez izateagatik jasotzen den zigorraizatera igaro baita.

Pobretze prozesu honetan protagonismo be-rezia du Walt Disneyk, bera izan baita mendebal-deko munduaren zati handi baten irudimen kul-turala eratu duena. Bere pelikula gehienetan tra-diziozko narratibatik hartutako argumentuak era-

Page 16: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 24

� Hizpide �

bili ditu, ezagunak direlako eta familiara erraza-go heltzen direlako, gurasoak jada ezagutzen di-tuzten munduekin harremanetan jartzen ditue-lako eta haurrak, berriz, literaturarekin eta kont-sumitzen dituzten produktuekin. Baina kontaki-zunetan sartzen dituen aldaketak oso nabarme-nak dira.

Esate baterako, Edurnezuri eta zazpi ipotxakaukeratzearen arrazoia izan zen, Thomasek20 dio-en bezala, istorio bat egiteko osagai guztiak zitue-la: heroiak, tankera klasikoko pertsona gaizto bat,ipotx atseginak eta munduko edozen bazterretakopertsonen bihotza hunkitzeko moduko argumen-tu bat, nahiz eta bukaera aldatu behar izan zion,berak zioen bezala: «Orain jendeak ez ditu ipuinmiragarriak nahi idatzita zeuden bezala. Balda-rregiak ziren. Azkenean, guk filmatu dugun eranoroituko dira istorioaz».21

Errauskineri dagokionez, hala zioen Disneyk:«Jendeak gogoko ditu Errauskine eta printzea,zintzoen eta gaiztoen ipuin bat delako eta entzu-leak zintzoen alde daudelako». Disneyk aitortzendu Charles Perraultek idatzitako bertsioan oina-

rritu zela, ezagutzen diren aldaera guztien arteanmaitagarri bat eta kristalezko oinetakoak aipa-tzen dituen bakarra, eta protagonista gauerdianetxera itzultzera behartzen duen bakarra (eta ga-rai eta herrialde batzuetako eta besteetako hogeibat aztertu ditugu).22 Bitxia da, baina bertsio kla-sikoetan edota euskaldunean eta katalanean ez daez maitagarririk eta ez kristalezko oinetakorik ai-patzen, eta, jakina, protagonistak berak erabaki-tzen du etxera noiz itzuli eta nahi duenean itzul-tzen da, baina guztiok oroitzen gara Errauskinekdagoeneko inongo autonomiarik ez duen Disne-yren bertsioaz.

Disneyk Loti ederraz egin zuen bertsioa ere askourruntzen da Basilek jasotakoaz (Eguzki, Ilargieta Talia). Bertsio horretan, izan ere, printzeakneska aurkitzen du eta: «ahaleginak eginda ereeta garrasi eginda ere esnatzen ez zenez, eta harenedertasunak xarmaturik, ohe bateraino besoetaneraman eta han bere maitasunaren fruituak jasozituen, eta neska han etzanda utzi eta bere erresu-mara itzuli zen [É]. Handik bederatzi hilabetera,Taliak bi haur egin zituen, arra eta emea, eder-

Page 17: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 25

� Hizpide �

ederrak biak [É]. Behin batean zurgatu nahiriketa bularra aurkitu ezinik, hatz batetik heldu etahalako eran zurrupatu zioten, ezpala atera bai-tzioten, eta horren ondoren, bazirudien Talia lo-zorrotik esnatu zela».23

Hortik Disneyren musu eztira urte asko etabertsio asko igaro dira, eta gazteen entretenimen-dua eta heziketa ulertzeko modu asko. Gertaki-zun gehiegi, tradizioez edota leialtasunez hitz egin

ahal izateko, zeren eta orain ere, tra-dizio horren adibide ezagunenakhainbeste iragazkitatik eta eskutatikigaro dira, nekez hurbiltzen baitzaizkio erroman-tikoak aurkitzen hasi ziren hari, aitzitik, hurbila-go baitaude kulturaren globalizaziotik, hitz ba-tean, multinazionaletan gezurrezko unibertsalta-sun kutsuz ekoiztutako produktu batetik.

1. Lerro hauetan garatzen den ikerke-ta-lanak aurretik beste lan batean esan-dakoa zabaltzen eta zehazten du: LLU-CH, G. (edit.) (1999): De la narrativade tradició oral a la literatura per a in-fants. Inventar una tradició. Alzira: Bro-mera.2. HOBSBAWM, E. (1983): L’ inventde la tradició. Barcelona: Eumo Edito-rial, 1988.3. DÍAZ G. VIANA, L. (1999), Oiar-tzun: Sendoa Editorial.4. MARTÍ, J. (1996), Barcelona: Edi-torial Ronsel.5. Diskurtsoaren ezaugarri horiek des-kribatzeko honako lan hauetan oina-rritu gara: CALSAMIGLIA, H.; A.TUSON (1999): Las cosas del decir.Manual de análisis del discurso. Barce-lona: Ariel Lingüística;CAMARENA, J.: «El cuento popular»,AAVV (1995): «Literatura popular.Comceptos, argumentos y temas».Anthropos166/167 (maiatza-abuztua).Barcelona: Editorial Anthropos;LLUCH, G. (edit.) (1999): De la na-rrativa de tradició oral a la literaturaper a infans. Inventar una tradició. Al-zira: Bromera, eta

ONG, WALTER (1982): Oralidad yescritura. Tecnologías de la palabra.Mexico: Fondo de Cultura Económi-ca, 1987.6. CINTA, D.; M. CASTELLS(1995): Les mil i una nits-en hitzau-rrea. Barcelona: Proa, XVIII. or.7. PUJOL, J. M. (1989): «Estudi Ber-tran i Bros (1853-91), una cruïlla delfolklore català», estudi preliminar deBERTRAN I BROS, P. El rondallaricatalà. Barcelona: Altafulla, LVI. or.8 ALCOVER, A. M. (1996): Aplec desrondaies mallorquines d’En Jordi desRecó. Edició a cura de Josep A. Gri-malt amb la collaboració de JaumeGuiscafré. Palma de Mallorca: Edito-rial Moll, 15. or.9. Homenaje Serra Rafols, III (La La-guna, 1970), 39-50 or. ALCOVER, A.M. (1966)-en aipatua, aipatutako lana15. or.10. (1994): El cuento de los cuentos I yII. Madrid: Siruela. Benedetto Croce-ren sarrera; Cesar Palmaren hitzaurrea,itzulpena eta oharrak; Italo Calvino-ren gibel solasa.11. Basile (1994), aipatutako lana, 15.or.12. Basile (1994), aipatutako lana, 43.or.

13. Basile (1994), aipatutako lana, IIlib., 213. or.14. Basile (1994), aipatutako lana,162. or.15. Basile (1994), aipatutako lana, 63.or.16. LLOPART (1985): La cultura po-pular a debat. Barcelona: Editorial Al-tafulla.17. ZIPES, J. (1994): Fairy Tales asMith. Myth as Fairy Tale. Kentucky:The University Press of Kentucky, 17.or.18. (1993): Cómo se lee un cuento po-pular. Barcelona: Paidós, 1995, 61. or.19. PUJOL, J. M. (1995):«Sobre els límits del folklore narratiu»,Estudis Baleàrics (IEB) 52 (juny/set-embre), 71. or.20. Aipatutako lana, 130. or.21. GRANT, J. (1987): Encyclopediaof Walt Disney’s animated characters.Twickenham: Hamlyn, 138. or.22. LLUCH, G. i V. SALVADOR(2000): «La Cenicienta, un mito vi-gente», dins Cuadernos de Literatura In-fantil y Juvenil 130, setiembre, 44-45or.23. Aipatutako lana, II. liburua, 210.or.

Page 18: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 26

� Hizpide �

«Akilesen orpoa eta Ediporen konplexua, Jaujako erreinua eta Lurreko Paradi-sua, Hirutasun Santua eta hiru txerrikumeak irudi, zeinu eta esanahi-mundubaten aztarrenak dira eta, irrazionalak direlako ustean kondenatu ordez, onar-tu egin beharko genituzke.

Literatura mitotik bizi da, literaturak mitoak sortu eta erauzten ditu. Egiaezberdinki kontatzen du aldian-aldian. Zer gogoratzea komeni zaigun, huraxegordetzen du haren memoriak.»

Literatura eta mitoa, 1999GÜNTER GRASS

«Nahigabetzen nau mitoari arranditsu eta ipuinari infantil deitzeak. Ausar-tu behar genuke, gauza miresgarri horientzat beste deitura batzuk asmatzen.»

ELIAS CANETTI

Charles Perrault eta Grimm anaiak,ahozko narratibaren egokitzaileak

GENARO GOMEZ ZUBIA

(Errege-igela, Txanogorritxo eta beste adiskide batzukurtsoarenezaugarri horiek deskribatzeko honako lan hauetan oinarritugara: CALSAMIGLIA, H.; A. TUSON (1999): Motzean aurkeztu

ditut ildo nagusiak; aletu ditzadan, bada, jarraian.

Page 19: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 27

� Hizpide �

1. Ipuinak. Denon ahotan, ipuinak. Ipuin-za-letasuna, helduen munduan. Mundua ulertzekoipuinak. David eta Goliathen kondaira biblikoaoso istorio erabilia da, esaterako, nazio handieneta txikien arteko gatazka politikoei buruz iritziaemateko. Enpresako produktibitatea handitzekoeta talde-lana hobetzeko, horretarako ere, ipui-nak.1 Ipuin, mito eta leienden bidez azaldu izanda Historia, lanabes zientifikoz hornitzen hasi zenarte. Ipuinen parodiak usu erabiltzen dira publi-zitatean. Ipuinen figuren aipamena maiz izatenda hedabide arrosa kolorekoetan: «Ni ez naiz No-ruegako Errauskine», esan zuen Norvegiako Met-te-Marit-ek ezkondu aurretxoan. Operak, antzer-kiak eta dantzak askotan erabili dituzte ipuine-tako argumentuak obrak sortzeko; hor dugu, es-aterako, Beldurra zer zen jakitera abiatu zenarenipuina, Grimm anaiek Kasselgo bizilagun bati ja-soa: ipuin huraxe erabili zuen Richard Wagner-ek bere Siegfried konposatzeko.

Irudi luke, hortaz, haurtzaroan ez ezik, hel-duaroan ere beharrezkoak ditugula ipuinak pro-zesu psikologikoak, bizierako portaerak eta gizagatazkak aztertzeko, konprenitzeko eta azaltzeko.Badariela ipuinei halako irakaspen tankera bat,arazoei aurre egiteko baliagarria. Geure haurtza-rora itzularazten gaituztela ipuinek; berriz han-txe goxo larratzen gelditu nahi genukeela gukpentsatu bai, baina aurrerago eta larre goxoagoakagintzen dizkigutela.

* * *«Ormako izpilutxo, izpilutxo, ¿nor dok ludi

osoan ederrena?» Ta erantzun eutsan: «Etxande-rea, emen zeu zara ederrena, baña mendian zazpi

epoenean dagoan Edurnetxo zu bañomila bider ederragoa da».

Ikaratu zan, ba, izpiluak beti egiaeutsana baekian-eta…

Grimm anaiak, Edurnetxo, 1858. Itzul.: Le-goaldi, 1929.

2. Ipuinak Edurnezuriren amaordearen ispiluabezalakoak dira. Zokomiran izan ohi dituzte an-tropologoa, filologoa, psikologoa, historialaria;galdezka, haiek guztiek, besteena baino norbera-ren teoria ederragoa den edo ez den. Gure gaurko–2001eko urriaren 19ko– ispiluak hauxe erant-zun die antropologo, filologo, psikologo eta his-torialariari: «bai, ederra da zure ikerbidea, bai,baina ederragoa da, halere, haurren eta poetenirrazionalitatea».

Lehen eta orain, jakintza-arlo ugarik izan di-tuzte ipuinak aztergai. Literatur teorialari eta fi-lologo konparatzaileen ustean, esaterako, ipuinakherri indoeuroparren ondare komun dira eta an-tzinako mito eta sagetako motiboen ondorenak.

Antropologoek berriz, mundua ikusteko modubat antzeman uste izan dute ipuinetan; zehatza-go esanik, ipuinak kontatzeko jarduera aztertu etakontaerako kontestua ikertu dituzte ondorio ho-rretara iristeko.

Folklore biltzaileek, bestalde, sailkapenak go-goko, zein bere sailean jarri dizute ipuin bakoi-tza. Hala, honako ipuin-motak ikusi izan dituz-te: piztia-ipuinak, ipuin miresgarriak, erlijio ku-

Page 20: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 28

� Hizpide �

tsukoak, ogro ergelarenak, umoretsuak, formu-listikoak,…

Psikoanalista teorikoen artean, batzuek hau-rren hazieran eta hezieran lagungarri jo izan di-tuzte ipuinak. Bettelheimen iritzian, esate bate-rako, betiko sexu-heziketa baino sakonagoa etabaliagarriagoa da Grimm anaien Errege-igela ipui-neko eta beste ipuin batzuetako sinbolismo sexua-la.2 Beste batzuek, Carl Gustav Jung aitzindariizan zutela, helduen psikoanalisian baliatu zituz-ten. Marie-Louise von Franz dugu psikiatra suit-zarraren dizipuluetako bat: erredentzioa solasgaihartu zuen autoreak liburu batean. Erredentzioa,haren esanetan, ez da nahitaez asoziatu behar teo-logiarekin, ezta kristautasunaren dogmarekin ere.Ipuinei buruz ari dela, Franzen ikerketan erre-dentzioak zerikusia du honako gertaera zehatze-kin: pertsonaiek jasandako madarikazio, sorginke-ria edota intxisukeriekin, eta, ondorioz, egoeralarri horretatik askatzeko jarraibide edo beteki-zunekin. Sorgindutako pertsonaiak, ipuinak au-rrera joko badu, erredentzio-metodologia batenmendean jartzen dira, Franz-en terminologia era-biltzeagatik:

[…] (ipuinek) heltzen diote erredentzioarenmetodoari, eta bada zer ikasirik horretan; izan ere,bada antzekotasunik prozesu terapeutiko eta erre-dentzio prozesuen artean.

Prozesu horiek dirauten artean, adibide orokorbat emateko, pertsona batzuek uretan edo esne-tan bainatzeko beharra izaten dute eta, batzue-tan, aldi berean astinaldi bat jasotzekoa ere. Per-tsona batzuek eskatzen dute zintzur egin diezaie-ten... Beste batzuek maita ditzaten, laztan egin,musu eman diezaieten,… (Franz, 1999: 9).

Grimm anaien ipuinetan diren sorginkeriaugarietatik bi aukeratu ditut. Lehena, Errege-ige-la-ren ixtorioan dugu:

—Zure soinekoak, zure perlak eta harribitxiak,ez ditut gustuko: baina maite banauzu… urrezkobola aterako dizut urmael hondotik (Grimmanaien ipuinak, Pamiela, 1999: 13).

Askatuko eta sendatuko bada, norbaitek mai-tatzea behar du printze sorginduak. Hormarenkontra astindu zuen, halere, printzesak eta talkabortitz horrek askatu eta sendatu zuen.

Grimm anaien Urrezko txoria ipuinean badaazeri bat: libre izateko, atzaparrak eta burua moz-teko eskatu zion printzeari

Zer gertatu ote zitzaion, baina, azeri koitadu-txoari? Bolada luze bat igarota, printzea berrirojoan omen zen oihan aldera; azeria agertu omenzitzaion eta esan omen zion:

—Hi bizi haiz, hi, zoriontsu; nire zorigaitzakordea, ez dik amaierarik; izan ere, herorrek daukakni askatzeko ahala –eta berriz arren eta arren es-katu omen zion hiltzeko, eta burua eta atzapa-rrak ebakitzeko.

Bada printzeak obeditu omen zuen, eta ebakibezain laster, azeriak giza itxura hartu omen zuen,eta hura nor eta printzesaren anaia izan: eta ho-rrela askatu zen gatibu zeukan xarmaduratik. Badazoriontsu bizi baziren zoriontsu hil ziren (op. cit.,1999: 175).

Grimm anaien ipuinen eta beste ipuin tradi-zional batzuen adibideak erabiltzen ditu Franz-ek bere liburuan balizko sendabideak ilustratze-ko.

Historialariak ere hurbildu dira ipuinen alo-rrera; ez dizute haiek ukorik onartuko: ipuinak

Page 21: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 29

� Hizpide �

benetako agiri historikoak ditugu; hortaz, ipui-netan haur abandonatuak azaltzea –Erpurutxo,Hansel eta Gretel– gosete, izurrite eta demografikrisien adierazpidea da. Emakumeen heriotza-tasahandiarekin lotzen du Robert Darnton historia-lariak amaordearen figura sarri agertzea (XV.mendetik XVIII.era bitartean, Europan); hala,berriz ezkondutako gizonen kopurua ere handiazen. Elikagai kontuak aztertzen hasita, Darnto-nen iritzian, tentuz aztertzeko modukoa da, esatebaterako, ipuineko pertsonaia baten hiru desio-tatik bat janaria izatea; beste ezerk baino hobeto,motibo horrexek, hain zuzen, adierazten du garaihaietako elikadura urria. Datu demografiko etahistoriko ugariz ederki hornitua du bere ikerketaDarntonek.

Ez da, jakina, nire asmoa zientzialari horienguztien ekarpenak zalantzan jartzea. Ezta berenarteko eztabaidetan muturra sartzea. Saio horiekguztiak elkarren osagarri direla uste dut, gainera,ipuinak, literatur obra liluragarri horiek, dekodi-fikatzeko. Edozein modutan, ipuindegiak, ispilu-txo jostarin horrek, ederrago iritzi die, nire us-tean, haurren lilurari eta poeten esanei. Horrela,bada, ispilutxoaren muzin murritzak filologoa, an-tropologoa, psikoanalista, historialaria ikaratuditu, ezeroso sentiarazi eta ikerbide berrietan saiadaitezen kondenatu. Eta haurrak eta poetak, be-rriz, lainezatu ditu. Hona, bada, froga gisa, PeterPan-en eta Wendy-ren arteko elkarrizketa-zati bat,eta, Lizardiren bertso-lerro batzuk.

* * *

—Jakizu, Wendy: lehenengo jaio-berriak lehenengoz barre egin zue-nean, haren barrea mila zatitan hau-tsi zen eta barre-zatiok jauzika eta brinkoka hasiziren bazter guztietatik. Huraxe izan zen Maita-garrien sorrera.

JAMES M. BARRIE, Peter eta Wendy, 1911.

… Ames dagit, basoanil nauela, parreaz,maitagarri batek,ta, gozorik, illetaabesten didatelaberreun mila lorek…

XABIER LIZARDI, Biotz-begietan, «Oia», 1919.(3. Atrebentziarekin: lot ditzagun teknika su-

rrealistaz goiko aipuak. Honela: jaioberriaren ba-rretik sorturiko maitagarriak poeta hil du. Haukomeria! Hara, hara! Cadavre exquis hura beraere ageri zaigu. Falta dugu soilik urteko ardoa.)

3. Zoriaren kapritxoa ote da Peter Panen azal-penak eta Lizardiren fantasia onirikoak iruditeriabertsua agertzea? Kasualitatea ez da, ez. Kritiko-ren batek argudia lezake irudi hori klitxea dela,are, kitchskeria ere badela. Edozein modutan,adierazgarria da maitagarria, ipuinetako figuranagusietako bat, haur baten eta poeta baten iru-dizko munduan azaltzea. Giltza poetikoz zabal-du dituzte Barriek eta Lizardik beren barrenekoirudi eta hunkidura ezkutuentzat ateak. Arrazoia-ren zentsurarik gabe, zabaldu ere.

Erromantiko alemanek baliatutako irudien

Page 22: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 30

� Hizpide �

oroipena dakarkigute Peter Pan-eko eta Bihotz-begietan-eko aipuok. Giro erromantiko hura biziizan zuten, hain zuzen, Grimm anaiek eta Achimvon Arnim eta Clemens Brentanok, haien adiski-deek.3 Arnimek «bidente» izaera egotzi zien poetei.Ehun urte pasatxo, André Bretonek Arnimen al-darrikapenaren garrantzia nabarmendu zuen. Izanere, Bretonen adiskideren bat edo bestek ikusiegiten zuen.4 Erromantikoak eta abangoardiak,modernitatearen sorrera eta jarraipena. Bi mugi-menduetan «bidente» jendea. Hari mehe bat bienartean.

* * *Afrikako mendebaleko errezitatzaile batek edo

ahozko genealogista batek entzuleek entzun nahidituzten genealogiak narratzen ditu. Eskatzen ezdizkiotenak errepertoriotik kentzen ditu eta den-boraren joanean desagertzen dira. Irabazle poli-tikoen genealogiek, jakina, aukera handiagoa dutebizirik irauteko galtzaileenek baino […]. Gaine-ra, ahozko narratzaile trebeek nahita aldatzen di-tuzte beren kontakizun tradizionalak; izan ere,entzule berriei eta egoera berriei egokitzeko edo,

jolasean soil-soilki aritzeko gaitasunean dago haientrebetasuna.

WALTER J. ONG, Ahozkotasuna eta eskritura,1982.

4. «Genealogia» hitzaren ordez, «ipuina» jarrieta, pasarte horrek ez luke batere esanahirik gal-duko, Charles Perrault-en eta Grimm anaienipuingintzari gagozkiola, behintzat. Xehetasun-txo bat badago, bestalde, Ong-en aipuan inplizi-tuki: haren ustean, irabazle politikoen genealo-giek bizi irauteko aukera gehiago dituzte galtzai-leenek baino, non baitirudi errezitatzailea, neurribatean, irabazleen zerbitzuko dagoela. Hona, ha-lere, galderak: nola erabakitzen da eta zeinek era-bakitzen du ahozko tradizioko kulturetan zeindiren iraganeko kontu ahaztu beharrekoak eta zeinondorengoratu beharrekoak? Entzuleek? Errezi-tatzaileak? Haien gainetik dagoen ideologiak? Ezda erraza erantzuten, ez. Etxera itzuli naiz eran-tzun bila, ahozko jardueren soroetara; plaza betejende aurkitu dut eta, udaleko balkoian, bertso-lari bat kantari. Eta, entzuleen artean, Juan MariLekuona gogoetan:

Page 23: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 31

� Hizpide �

… bertsolariaren eta entzuleen arteko harre-man honek dohain bereziak eskatzen dizkio ber-tsolariari plazako bertsogintzan: entzuleen mun-duarekiko sentiberatasuna, begirunea eta maita-suna. Entzuten dagoen jendetza ondo ezagutubehar du. Entzuleek bezala pentsatu behar du,publikoarekin batera pentsatu ere.

… ondo ezagutu behar ditu bertsolariak en-tzuleen kultur gaiak, kezkak eta gustabideak. Etaaldi bakoitzean jakin behar du erabiltzen, ez baka-rrik joerarik eta tankerarik eta estilorik egokienak,baita arrazoibide eta esaerarik komenigarrienakere (Lekuona, 1982: 127-128).

Erantzuna, artean ere, lausoa dut, bertsolaria-ren eta entzulearen arteko sinbiosi horrek ez bai-tu besterik ikusten uzten. Izan ere, horixe baituahozkotasunak bizimodu: sinbiosia, talde-partai-detza, ituna.

Galdera horri erantzuteak, ordea, errazagoaematen du eskritura bere egin duen gizarte batezari garenean, zehazkiago, ipuinak ahozkotik ida-tzizkora jauzi egin zuen garaian: idazlea ohi dafuntzio horri heltzeko ardura duena. Idazleak zeinjardun darabilen eta zein asmo dituen, horixe izanohi du kritikoak aztergai. Azterketa eginik, jakingoda idazleak, ipuinen transmisioa berriztatzean,zein funtzio bete duen: hezitzailea, entretenitzai-lea, garbitzailea, eredu emailea, doktrinatzailea…

* * *Beren abenturengatik azalekoak eta xelebreak

diruditen arren, alegia horiek guztiek haurren-gan pizten dute, zalantzarik gabe, zoriontsu bi-lakatu direla ikusi dituzten pertsonaiak bezalakoakizateko desioa. […] Sinesten zaila da nolako irrikazjasotzen dituzten irakaspen ezkutu horiek arimaerrugabeok; ezerk ez die usteldu, artean ere, be-ren zintzotasun naturala. Ereiten diren haziak dirairakaspen horiek; hasieran poza eta tristura eragi-ten dituzte, baina gerora joera zuzenak ageriraaterako dituzte.

Charles Perrault, Eskaintza, 1657.Charles Perraulten kasuan, argi

dago, Marc Sorianok bere tesia pla-zaratu zuenez geroztik, behinik behin. Itxura guz-tien arabera, Perraultek Straparolaren eta Basile-ren lanak, Le piacevoli notti eta Lo cunti de lo cun-ti, ezagutu bide zituen. Baita «livrets de colporta-ge» direlakoak ere. Ipuinen benetako iturria, ha-lere, ahozko tradiziozko literatura izan zuen. Izu-garrizko arrakasta izan zuten akademikoaren ipui-nek eta zabalkunde handia, herririk herri, «col-portage»-aren bidez. Akademikoaren ipuinek ho-rrela, ahozko tradizioan eragina izan zuten.Konparazio batera, Txanogorritxoren ahozkobertsio batzuek Perraulten bertsioaren zenbaitmotibo gorde dituzte.5

Perrault, klasiko handia, ez zen originala izan.Herri xehearen ahotan zebilen narrazio multzobati egindako konponketen emaitza da ipuin-sor-ta; ez nolanahika egina, asmoz eta jakitez baizik,asmo eta jakite hezitzailez, zehaztu behar genuke.Herri-narratiban bizi ziren ipuin batzuk landuzituen, publiko berri bati eskaintzeko; irakurlegoberri horrek, nolanahi, eskakizun eta gustu be-rriak bazituen eta hari zor zitzaion. Horra hor,beraz, ahozko kulturetako errezitatzailea idazlebihurturik. Horra hor ahozko kulturetako ent-zuleak irakurle bilakaturik.

Perrault-en asmoari izenondoa jarri diot lehen:hezitzailea. Jack Zipes Haur Literaturako azter-tzaileak adierazi zuen bezala, Perraultek ipuinak

Page 24: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 32

� Hizpide �

ontzeari ekin zion, neurri handi batean, haurrakzibiliza zitezen eta gizartean jokatu behar zituz-ten rol egoki ustekoak barnera zitzaten. Aldeadago, handia gainera, beraz, ordu arteko ipuintradizionalen eta Perraulten ipuinen artean, hau-rrak aurkezteko modua ezberdina delako, bate-tik, eta haurrei zuzenduak daudelako, bestetik.Akademikoak, gogora dezagun, Gorteko ohoreeneskubidea bazuen eta aristokraziako eta goi-bur-gesiako haurrak izan ziren ipuin-sortaren lehenhartzaileak. Haien heziketa eta sozializazioa, kezkanagusi: izan ere, neska-mutikoentzako portaera-eredu argiak antzematen dira ipuinotan, Zipeseketa bestek aztertu duten bezala.6

Egiazta ditzagun orain arte esandakoak, hiruipuinetako zati batzuk irakurriz. Txanogorritxo-ren ahozko bertsio frantses bat da lehena; suediarbalada baten prosifikazioa da bigarrena; Perraul-ten Txanogorritxo, azkena.

Le petit chaperon rouge (I, II, III)

Badira, beraz, aldaketa eta transformazio na-barmenak ahozko bertsioetatik Perraulten ber-tsio idatzira.

Lehen bertsioan, Deleuzeren bertsioan, esate-rako, agerikoak dira kanibalismoa (amonarenharagi eta odol jate-edatea), batetik, eta erotis-moa (txanogorritxoren strep-tease-a), bestetik.

Txanogorritxo suediarrean, berriz, kanibalis-morik ez dago. Lehen bertsioan bezalako erotis-mo agerikorik ere ez (zeharkakoagoa bai, honakomotiboetan: zilarrezko zapatak, urrezko koroaeskaintzea). Bukaera, ordea, trajikoagoa da, odol-tsuagoa eta, hartara, bortxaketaren aurkako ipuinohartarazlea dugu Bolte eta Polívka-ren bildu-mako ipuin hau.

Perraulten bertsioan orrazdun eta jostorrazdunbideak ezabatuta daude (horien ordez, «ni honakobidetik joango naun eta hi, harako bide hartatik»zehaztugabea idatzi zuen akademikoak). Ahozkobertsioetan, halere, gehienetan azaltzen da bideen

Page 25: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 33

� Hizpide �

pasartea. Esaterako, okzita-nierazko bertsio batzuetanbide harritsua eta bide aran-tzatsua ageri dira; Tirolen, be-rriz, bide sasitsua eta bide ha-rritsua.7 Kendu zuen Perraul-tek bide kontu absurdo hori.Absurdo, diotsuet, pentsaeraarrazional baten ikuspegitik.Izan ere, bideena bezalakomotiboek eta bestelako mo-tibo magikoak entzutean er-netzen da haurren lilura.

Kanibalismoaz, zer esan?Bada motibo hori ere ezaba-tua dagoela. Beharbada, Lèvi-Strauss-ek esango zukeen be-zala,8 egitura primitibo batenisla delako, eta, hartara, Perraultek, atsegina izannahiz, ipuina garaiko molde eta gustu berrietaraekarri nahi izan zuelako.

Edozein modutan, Perraultek eutsi zion aho-zko bertsioen izpirituari: bukaera aldeko elkarri-zketa dramatikoa ia arnasestuan esana (amona…!… laztana!), onomatopeiak (tok, tok), jolaseanitsu nor gelditu edo zozketa egiteko esaerak (tirela chevillete, la bobinette cherra)…9

Guztiarekin, ondo datozkio Perraulti ahozkobertsioen sekuentzia guzti-guztiak, eta ia zeuden-zeudenean utzi zituen (Perraulten Txanogorritxo-ren aldean, Grimm anaien bertsioak –bi dira eta–«garbituak» daude). Gehikuntza soil bat egin zuenakademiko frantsesak: ipuina bukatu ondokoikaskizuna edo ipuinondoa edo moralité delakoa,hain zuzen. Moralité10 horren bidez molde zibili-zatura ekarri nahi izan zuen Perraultek gaztetxoenjokabidea; ipuinak berez dakarren oharpena mo-ralité-aren bitartez esplizitatu zuen: otsoak amo-dioaren arriskuak dira, eta gaztetxoak (neskati-lak, bereziki) dituzte jomuga. Berez ipuin ohar-tarazle bat zena, badaezpada ere, bakarren batekongi ulertuko ez zuelakoan, moralité-ko bertsoen

bitartez argituzuen, entzuleakedo irakurleak argiuler zezan.11

* * *Horregatik, gure bilduma-

rekin, poesiaren eta mitologia-ren historiari balioko zerbaitekarri nahi izateaz gain, gureasmoa izan da, baita ere, bil-duma barruan bizirik dagoenpoesiak berak eragina izatea etapoztea poz dezakeena, alegia,heziketa-liburu gisa ere balia-garria izatea.

Wilhelm Grimm, Hitzau-rrea, 1819.

Grimm anaien lanari dagokionean, erraza dalaugarren atal honetako hasieran abiapuntu gisajarritako galderei erantzutea. Berriz errepikatukoditut ahaztuxeak-edo baditugu: nola erabakitzenda eta zeinek erabakitzen du ahozko tradiziokokulturetan zein diren iraganeko kontu ahaztubeharrekoak eta zein ondorengoratu beharrekoak?Entzuleek? Errezitatzaileak? Haien gainetik da-goen ideologiak?

Heinz Röllekek anaien ipuinak ikertu ditu,iturriak arakatu, ipuinon bilakabidea aztertu,beste inork baino hobeto, beharbada. Funtsezkoaizan zuen horretarako, anaien lehenengo eskui-zkribua, eta bildumaren lehenengo edizioa parezpare jartzea; izan ere, eskuizkribuan, ipuinak in-formatzaileengandik jaso bezala agertzen dira.Edizio batetik bestera anaiek egindako aldaketakere aztertu zituen. Ondorio batzuk formulatu zi-tuen gero Röllekek: bat) ipuinak Hessen eskual-deko gizarte maila ertaineko jendeak eta familiaburgesetako senitartekoek kontatu zizkieten Ja-cob eta Wilhelmi, ez ordea, duela gutxi arte ustezen bezala, herri xeheak; bi) literatur iturriak erebaliatu zituzten; hiru) haurrak bihurtu zirelarik

Page 26: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 34

� Hizpide �

ixtorioon hartzaile nagusi, estilozko aldaketakeragin zizkieten ipuinei; lau) estilozkoak ez ezik,aldaketa tematikoak ere burutu zituzten, haurrengogo eta arima garbia ez nahastearren.

Azken ondorio hori ilustratzeko, ale bat na-hikoa izango da. Rapuntzel deritzan ipuinekoadugu aldaketa. Maitagarri batek (sorgin batek,1837ko ediziotik aurrera) Rapuntzel dorrean ga-tibu du eta printze batek neskatilari iluntzero bi-sitaldia egiten dio:

Bada horrela [printzea eta neskatila] pozik etazorionean bizi izan ziren bolada batez, eta maita-garria ez zen hartaz ohartu, harik eta egun bateanRapuntzelek esan zion arte:

—Esaiztazu, andre Gothel, zergatik ditut niresoinekotxoak hain estu eta zatar? (KHM 1812:34).

Hitzartu zuten printzea iluntzero joango zi-tzaiola, eta sorgina ez zen ezertaz ohartu, egunez

bakarrik joaten zelako, harik eta Rapuntzel hiz-ketan hasi eta esan zion arte:

—Esaiztazu, andre Gothel, nola liteke zu goraekartzea zailagoa izatea printzea gora ekartzeabaino, hura nirekin istant batean nirekin izatenda-eta (KHM 1837: 77).

Rapuntzelen haurdunaldia ezabatzeaz gain,motibazio ahul samarra asmatu zuten, sorginakprintzearen eta Rapuntzelen ibileren berri jakinzezan eta, hala, ipuinaren argumentuak aurreraegin zezan.

Ipuinak egokitzeaz gainera, Grimm anaiekhainbat ipuin baztertu edo ohar zientifikoensailean zokoratu zituzten. Hona arrazoi batzuk:

• beren adiskide erromantikoen kritikak nozi-tu zituzten ipuin batzuen gordintasuna zela etaez zela;

• haurren artean ipuinok lortu zuten arrakas-tak, haurrak jasotzaile bihurtzeak alegia, eraginzituen neurri handi batean garbiketarik adieraz-garrienak;12

• ipuinen jatorriari buruzko zalantzak bazituz-ten: frantses, eskoziar edota benetako «deutsch»jatorria ba ote zuten, alegia. Grimm anaiek he-rriak arima sortzailea bazuela sinesten zuten; krea-zio kolektiboa, Volksgeist zeritzan hura, hain zu-zen, haien iritzian eta gainontzeko erromantikoeniritzian, ebidentzia sendo eta esanguratsua zen.

Grimm anaiek ahozko tradiziozko ipuinakburgestu zituzten, jeinuz eta talentuz burgestu ere,ahozko tradizioari traiziorik egin gabe. KHMbilduma dugu horren froga; hura zuten gogokoenJacob eta Wilhelmek, beren obra guztien artean.

Bildumarekin, hasiera batean, poesiaren etamitologiaren historiari fruituak eman nahi izanzizkioten. Urteak igaro eta edizioak ugaldu aha-la, bestelako asmorik sortu zitzaien: Perraultenasmo bera, ipuinak haurren hezigarri bihurtzea,alegia. Izan ere, 1819ko edizioko hitzaurreanhonela izendatu zuten bilduma: Erziehungsbuch,heziketa liburu gisa balio izan zezan.

Azter dezagun, jarraian, anaien jarduerari

Page 27: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 35

� Hizpide �

buruz esandakoa, Errege-igela ipuinaren bi ber-tsio alderatuz, lehenik;13 jar dezagun gero, Gri-mm anaien bertsioa Sarrionandia eta Oliveirarenerrege-igelaren bertsioaren aldean.14

Der Froschkönig (I, II)Hasiera. Ahozko bertsioak hasten diren mo-

duan hasten da 1810eko eskuizkribua: «Erregea-ren alabarik gazteena basora irten zen eta ur-pu-tzu fresko baten ondoan eseri zen».

Askoz ere landuagoa da, ia esaera proberbialeta formulistiko bihurtzeraino, 1857ko bertsio-rako Grimm anaiek asmatutako hasiera ederra:«Antzina, nahi izate hutsak artean ere balio zuengaraian, errege bat bizi zen…».

Printzesaren edertasuna. Printzesa beti izatenda ederra; arketipoaren ezaugarria du hori. Hale-re, printzesa ederra edo itsusia den, jakiterik ezdago 1810eko eskuizkribuaren bidez. Guztiare-kin, 1857ko edizioak edertasun hiperbolikoa des-kribatzen digu: «… hain zen ederra, eguzkia beraere liluratzen baitzen haren aurpegian jotzen zue-nean».

Basoa eta ur-putzua. Basoa eta ur-putzua di-tugu 1810eko bertsioko dekoratuaren osagaiak.Osagai gehiago ageri dira 1857ko bertsioko de-koratuan: gaztelua eta ezki zahar bat. Osagai guz-tiek, gainera, badute izenondotxo bat: baso zabalitzaltsua, ezki zaharra, egun beroa, ur-putzu fres-koa, ur-putzu sakona. Irudi erromantikoa, inon-dik ere.

Urrezko bola. Urrezko bolaren eginkizunaz erebadago zer esanik. 1810eko eskuizkribuan: «…(printzesa) urrezko bola bat hartu eta harekin jo-lastu zen». 1857ko edizioan, berriz, ekintza horriburuzko zehaztapen bat dago: «… eta aspertzenzenean, urrezko bola bat hartu, gorantz bota etaberriz heltzen zion; eta jolas hura zuen maiteen».

Urrezko bola. Zein da haren funtzioa? Jirabirajirabira zuzentzen da bikotekide, adiskide, jolas-kide batengana. Harreman bat sortzea da harenfuntzioa. Neurri batean gogorazten dizkigu ume-tako jolasak: bola edo pilota jolaskide bati jaurti-

tzea zen jolas horietako giltza eta une-rik inportanteenetako bat. Ez al daegia amodio-deklarazio moduko batzela eta dela pilota norberaren gogoko neska edomutilari botatzea?

Zenbait psikoanalistaren ustean, bola galduhori, ur-putzuan hondoratu den urrezko bola horidugu haurtzaroko urrezko mundu miresgarri gal-dua.

Hartara, iniziazio-narrazio bat dugu Errege-igelaren istorioa. Kontuan har dezagun printzesaezkongabea dela basora urrezko bolarekin jolas-tera joan aurretik, eta ezkondua hurrengo egu-nean.

Oheko sekuentzia. Errege-igela ipuina ber-tsio guztietan esplizituki sexuala da: autore ge-hienen iritzia da hori, psikologo izan zein litera-tur aztertzaile izan. (Bettelheim, 1988; Röhrich,1986). Halere, tratamendua ezberdina da bertsio

Page 28: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 36

� Hizpide �

batetik bestera (are ezberdinago, Oliveira/Sarrio-nandiaren bertsioarekin alderatuz gero).

Gaiaren aurkezpenari dagokionez, igelak prin-tzesaren etxera joan nahi du 1810eko eskuizkri-buan. 1857ko bertsioan osagai sexuala estaliagoagertzen da, beste nahi batzuen artean: igelak nahidu printzesaren adiskide eta jolaskide soila izan;haren ondoan jan, edan eta lo egin nahi du. Ha-lere, osagai sexual hori oso agerikoa da bertsiohorretan ere.15

Oheko pasadizoari dagokionez, bat etorri be-har dugu Röhrich ikertzailearen iritziarekin: ipuinhonen osagai sexuala minimizatu edo ezkutatunahi izan zuten Grimm anaiek; horretarako, ohe-ko eszena ediziotik ediziora landu zuten harengarrantzia leuntzeko.

… ohartu gara, Grimm anaien orrazketa-lanahaurrentzako xalokeriak eta murrizkeriak egite-ko joera zuzen-zuzen oheko eszenari dagokiola.Orrazketa-teknika horren ondorioa da, zeren edu-ki erotiko garbia duen guztia eskuarki kendu etaminimizatu baitzuten (Röhrich, 1986: 20).

Gordinegi iritziko zioten Grimm anaiek edu-ki horri, nonbait, burgesia jaio berri haren senti-beratasunarentzat. Kontuan hartu zuten, baita ere,haurrak bihurtu zirela, batik bat, bildumaren des-tinatzaile.

Horrela, bada, 1810eko igela oso zuzena dabere nahia printzesari azaltzean: «—Eraman na-zan hire ohetxora hirekin lo egin nahi dinat-eta».1857ko igelak, aldiz, zuhurrago jokatzen du, berebenetako nahia gordetzen du: «—Nekatua nagon,hik bezain ondo lo egin nahi dinat;…». Eta, gai-nera, ahula da guztiz, printzesaren aitaren autori-tarismoaz baliatzen baita printzesa bere nahietaramakurtzeko: «beraz jaso nazan, bestela hire aitariesango zionat».

Printzesaren jokabidea igelarekiko berdina dabietan: haserretu, igelari heldu eta hormaren kon-tra jaurtitzen du bietan. Diferentea da, ordea, igelaprintze bihurtuz geroztik. 1810eko printzesa «ha-ren ondoan etzan zen». 1857ko bertsioan, berriz,maiteminduen elkarrizketa izan zuten printzeaketa printzesak lokartu aurretxoan: «Orduan prin-tzeak kontatu zion printzesari, sorgin gaizto ba-tek xarmatu zuela eta printzesak ez bestek ur-pu-tzutik aska zezakeela, eta goizean elkarrekin bereerreinura joateko. Gero lokartu ziren…».

Errege-igela (Oliveira/Sarrionandia). Len-goaiaren botereaz eta bestez solas egiteko, hizpi-de dugun ipuinaren bertsio portugaldar bat eka-rri zuen euskarara Joseba Sarrionandiak Margi-nalia liburuan. Ataide de Oliveira bildutakoa daipuina. Bertsio hartan dena da esplizitua eta zu-zena, inolako estalkirik eta gordeleku literariorikgabea. Gainera, falta ditu bukaerako luzagarria:ez dugu aurkituko Grimm anaieneko Henrikeleialik, printzea igeldu zutenez geroztiko morroineurotizatu hura. Aita autoritarioaren figura, bes-talde, ez da errege-igela honetan ageri.

* * *Ez dut bihurtu nahi, halere, autoreen auto-

zentsuraren egiaztatzaile edo konpultsatzaile, ezeta autoorrazketa edo autogarbiketa-lan horrensalatzaile soil ere; interesgarriagoa da, beharbada,Grimm anaien ipuinaren ezaugarri bat nabarmen-tzea; izan ere, neska protagonistak badu halakoizaera emanzipatzaile argi bat bertsio guztietan.

Page 29: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 37

� Hizpide �

Behinola � 37

Izaera emanzipatzailea horri kasu eman dio es-aterako Röhrich-ek; autore horren iritzian, «Frau-enmärchen» baten aurrean gaude; izan ere, emaku-meek kontatua jaso zuten ipuina Grimm anaiek,emakumeen ahozko tradizioan bizirik zegoen is-torio hura, eta, haren iritzian, emakumea erraza-go identifika daiteke ipuineko neska-heroiarekin(1986: 24). Heinz Röllekek, bestalde, neskatila-ren jokaera guztiz inkonbentzionala dela azpima-rratzen digu, are gizalegearen aurkakoa dela, «kri-minala ez deitzeagatik» baina, hala ere, jokatzekomodu hori saritu duela ipuinak (1985: 66). Esandezadan, nire aldetik, inoiz azaldu direla antzekoiritziak errege-igela grimmdarra taldeka landu etakomentatu izan dugunean.

* * *5. Bide luzea egina du ipuin tradizionalak.

Ahozkoaren eremuetatik gorteko aretoetara bi-deratu zuen Perraultek. Gero, familia burgesetakoetxeetara jauzi egin zuen, Grimm anaien eta bes-te batzuen langintzari esker. Iragan mendean, es-kolak eta zinema-aretoek aterbetu zuten. Guremende honetan, ordea, nondik nora ibiliko zai-gu ipuin tradizionala? Galdera hori bera egin dio

bere buruari berriki Sheldon Cashda-nek. Teknologia berriekin ezkondukoduela uztargileren batek, horixe ikus-ten du psikologo horrek etorkizun hurbilean.Badirela gainera ale bakan batzuk.

Ipuin tradizionalak bide hori edo beste bathartuko du. Arropa informatikoz edo bestelakozpanpinatu eta modernotuko da. Hostoak kima-tuko ditu, azala berriztatuko. Iraungo du betibezain gazte eta gordin.

Eskerrik asko zuen arretagatik.

Donostian, 2001eko irailaren 7an

1. Sheldon Cashdan-ek dakarkigu no-tizia: «Nire ezagun batek ipuinak era-biltzen ditu arazoak dituzten enpresekproduktibitatea handitu eta talde-lanahobetu dezaten. Bilerak egiten dituburuzagiekin eta koadro ertainekin.Bileretan ipuin bat kontatzen da etaondoren parte-hartzaileei eskatzen zaieipuineko gaiak enpresaren funtziona-menduari aplikatzeko» (2000: 31-32).2. Bettelheim, 1995: 407.3. Izan ere, Arnim-en eta Brentanoreninguruan talde handi bat bildu zenHeidelberg-en. Biek, hain zuzen, abia-

ma argitaratu osteko kritikan ere. Wil-helmek 1837ko eskaintzan, besteakbeste, Arnim aipatu zuen. Noan hari-ra baina, oso kontuan hartzekoa iru-ditzen baitzait André Bretonek Arni-mi buruz zer idatzi zuen, poeta berlin-darraren hainbat ipuinen frantsesitzulpeneko hitzaurrean: «L’ambitiond’être voyants, de se faire VOYANTs, n’apas, pour animer les poètes, attendu d’êtreformulée par Rimbaud, mais Arnim qui,dès 1817, proclamait l’identité des deuxtermes: «Nennen wir die heiligen Dichterauch Seher» (Les Gardiens de la Couron-

razi zituzten Jenako lehen erroman-tikoetako harremanak. Arnim (Berlin,1781-Wiepesdorf, 1831) eta Brenta-nok (Ehrenbreitstein, 1778-Aschffen-burg, 1842) kanta zaharrak eta herri-poesia biltzen hasi ziren Des KnabenWunderhorn (1806-1818) bilduman.Arrakastatsua izan zen liburu sorta huragaraikoen artean eta eragina izan zuenlirika erromantikoan. Kontu jakinakdira, bestalde, Grimm anaien eta Ar-nimen arteko adiskidantza eta harenparte-hartzea KHM proiektuaren has-tapenetan eta baita KHM ipuin-bildu-

Oharrak

Page 30: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 38

� Hizpide �

ne. Introduction) –est peut-être le pre-mier à l’avoir realisée intégralement»(BRETON, 1933: 15).Arnimek poetentzat ‘Seher’ deitura al-darrikatu izanak eta surrealismoarenaurrendariak berberatasun hori aint-zat hartu izanak erakusten dute bada-goela halako ildo komun bat bi mugi-menduen artean, halako lotura batGrimm anaien orduko giroaren etaharako abangoardien artean. Izan ere,Jacob eta Wilhelmek tradizioa landueta biziberritu zuten, modernotu. Eta,jakina, tradizioa eta modernitatea elka-rren eskutik joan ohi dira.4. Octavio Paz-ek elkarrizketa bateanAntonin Artaud-i buruz ari dela (1991:124).5. Soriano, 1968: 76 eta hurrengoak.«Sources écrites et sources orales», bi-garren parteko lehen kapitulua, hainzuzen.

6. Zipes, 1986: 27-62. «L’établissementdes modèles de civilisation par les con-tes de fées», bigarren kapitulua, hainzuzen.7. Delarueren aipamena dakar MarcSorianok (1968: 156-157)8. Claude Lèvi-Strauss (1980) «Intro-ducción» in Antropología estructural,Buenos Aires, Ed. Universitaria. MarcSorianok eman dizkigu aipua eta bi-dea (1968: 86).9. Berriz, Marc Soriano (1968: 154).10. Moralité hitzaren esanahiaz, Soria-nok argibideak ematen ditu. Batetik,arau bat da, entzun, ulertu eta bete be-harrekoa. Aginduzko zentzua hartzendu. Halakoxea du, nire ustean Txano-gorritxorenak. Bestetik, hornigarri batda, ezaugarri moralik gabea. Ipuin tra-dizionaletako bukaera formulistikoengisakoa izaten da, azken adiera horrenarabera.

11. Perraulten adaptazioa, Sorianoreniritzian, «enfantine» da, batetik, eta «àla frontière de l’indecence» dago, bes-tetik.12. Garbi aitortu zuten hori bigarrenedizioko hitzaurrean: «… honako edi-zio berrian kontu handiz ezabatu ditu-gu haur garairako esamolde desego-kiak» (Wilhelm Grimm, Vorrede,1819).13. Zipes (1986) eta Röhrich (1986)erabili ditugu honako azterketarako.14. In Sarrionandia, 1988: 132.15. Aipatu behar genuke, osagai sexualhorretaz ari garela, alemanezko Geselle(adiskidea) hitzaren beste esanahi batkoblakari alemanen amodiozko lirikan(XII. mendean, Minessang deritza-nean): Liebhaber, maitalea (Diederichs,1996: 116).

ONG, Walter J. (1993). Oralidad y escritura. Tecnologías dela palabra. 1. berrinprimatzea. Buenos Aires: Fondo deCultura Económica.PAZ, Octavio (1991). Convergencias. Bartzelona: Seix Ba-rralRÖHRICH, Lutz (1986). «Der Froschkönig. Das erste Mär-chen der Grimm-Sammlung und seine Interpretation», inWilhelm Solms (ed.) eta Charlotte Oberfeld (lag.), Das selbs-tverständliche Wunder: Beiträge germanistischer Märchenfors-chung, Marburg: Hitzeroth, 7-41.SARRIONANDIA, Joseba (1988). Marginalia. 2. argit. Donos-tia: Elkar.SORIANO, Marc (1968). Les contes de Perrault: culture savan-te et traditions populaires. Paris: Gallimard.WASSERZIEHR, Gabriela (1997). Los cuentos de hadas paraadultos: una lectura simbólica de los cuentos de hadas recopi-lados por J. y W. Grimm. 2. argit. Madril: Endymion.ZIPES, Jack (1986). Les contes de fées et l’art de la subversion.Étude de la civilisation des moeurs à travers un genre classi-que: la littérature pour la jeunesse. Paris: Payot.

BETTELHEIM, Bruno (1988). Psicoanálisis de los cuentos dehadas. 9. argit. Bartzelona: Crítica.BRETON, André (1933) «Introduction», in Achim von Ar-nim, Contes bizarres, Paris: Les editions Denoîl et Steele.CASHDAN, Sheldon (2000). La bruja debe morir. De quémodo los cuentos de hadas influyen en los niños. Madrid: De-bate.DARNTON, Robert (1985). Le grand massacre des chats. Atti-tudes et croyances dans l’ancienne France. Paris: Robert La-ffont. (Gaztel. itzul. La gran matanza de gatos y otros episo-dios en la historia de la cultura francesa. Mexiko: Fondo deCultura Económica, 1987).DIEDERISCH, Ulf (1996). Who’s who im Märchen. 2. argit.München: Deutscher Taschenbuch Verlag.FRANZ, Marie-Louise von (1999). Símbolos de redención enlos cuentos de hadas. 1. berrinprimatzea. Bartzelona: Ocea-no.LEKUONA, Juan Mari (1982). Ahozko euskal literatura. Do-nostia: Erein.

Bibliografia

Page 31: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 39

� Hizpide �

I

Ahozkoaren eta idatziaren arteko gatazka erakargarriak etengabe sortzenditu gogoetarako material garrantzitsuak, eta azken aldian hirugarrenfasea esan dakiokeen batera iritsi da. (Lehena, idazkeraren asmaketare-kin batera gertatu zen; bigarrena, inprentaren sorrerarekin batera). Aho-zko tradiziozko istorio batzuk zinemara eta beste ikus-entzunezko arlobatzuetara egin duten jauzi gutxi edo asko zuzena da hirugarren dimen-tsio hori. Disney faktoriako produktuei, erabiltzen dituzten baliabideteknikoak direla-eta apalagoak diren ekimenak batu zaizkio, eta oso orien-tabide desberdinekoak, gainera, esate baterako, nik neuk, gidoigile gisa,1993-95 bitartean Canal Sur TV-rako hiru telesail laburren bidez tele-bistara eraman nuena. Andaluziako eta, oro har, Espainiako tradiziokobeste hainbeste ipuin herrikoietan oinarrituta, honako hauek izan ziren:Printze Sorgindua, Inoiz barre egiten ez zuen printzesa, eta Mariquillakaltisteak barre egiten ditu. Gero hitz egingo dut horrek suposatu zuengorabehera sozialaz eta zurrunbilo intelektualaz, horren aurretik beha-rrezkoa den azterketa teorikoaren adibide gisa.

ANTONIO RODRÍGUEZ ALMODÓVAR

Ahozkotik idatziraeta ikus-entzunezkora

Page 32: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 40

� Hizpide �

Hasieran aipatutako materialen artean, aipa-tu beharra dago Eric A. Havelock-en liburua, Lamusa aprende a escribir (Paidós, Barcelona, 1996;jatorrizkoa hamar urte lehenagokoa da). Lan ho-rrek lehen fasean, hau da, ahozkotik idatzira iga-rotzean gertatu ziren gatazka historikoak labur-biltzen ditu, aipatzekoak dira «Cambridge-Yale-ko zirkulua» esaten zaionaren tesi kezkagarriak,ikertzaileen artean, besteak beste, Walter J. Ong,Jack Goody edota Havelock bera daudelarik. Ida-zkerak giza jokabidearen zenbait alderditan duenboterea aztertu dute ikertzaile horiek, eta batikbat, grekoen idazkera agertu zenean antzinakogizartean gertatu ziren aldaketa sakonak; horrezgainera, baita ahozkotasun primariotik idazkera-ra igarotzearen gatazkak ere; gaur egun fase ho-rretan jarraitzen dute herri askok, baina ez ditu-gu horregatik ezjakintzat jo behar. Arazo horiek,bide batez, gizarte garatuetako talde analfabetoe-tan ere gertatzen dira; hala ziren, esate baterako,Andaluziako nekazariak duela gutxi arte, eta ora-indik ere erdi-alfabetatutako talde handiak dau-de pertsona helduen artean. (Talde horien aho-zko tradiziotik, gero, beren benazkotasun «pri-mitibo» osoz telebistarako egokitu nituen istorioederrak eta konplexuak hartu nituen).

Arazo horien inguruan sortzen den eztabaida,kulturaren beraren izateari buruzkoa da, azkenfinean, eta zertarako eta norentzat balio duengalderei erantuzten saiatzen da; antropologiarenikuspuntutik galdera garrantzitsua, eta inondikere erantzun garbirik ez duena. Vladimir Propp-ek zioen (zeina, bide batez, ikertzaile horiek etaesparru bereko beste batzuek ez baitute baterekontuan hartu): «Literaturaren hasiera zeinugrafikoetara itzulitako folklorea da» (Edipo a laluz del folklore, Ed. Fundamentos, M., 1980, 162.or.). Hemen, beraz, herri bat bere ahozko tradi-zioak idazten hasten denean gertatzen diren al-daketa sozialez eta psikologikoez hitz egingo dugu,iragaite horretan bertan –kasurik onenean– eral-datuz, edota –okerrenean– ahaztuz; horrez gai-

nera, kultura menderatzaileak inposatuta jatorriikasiko istorio berriak jasotzen direnean gertat-zen denaz; telebistaren itzal handiko inguruneraigarotzen direnean –telebista ahozko sasikulturabaten eramaile bihurtzen delarik– sinboloen etagizarte-balioen munduan gertatzen den astinal-diaz… Gauza gehiegi, eta garrantzitsuegiak, du-darik gabe, gaur aipatu baizik egingo ez ditugu-nak.

Geure gogoeta dagokion esparruan kokatze-ko Cambridge-Yaleko talde horren tesiak labur-bilduz, esan genezake antzinako Grezian idazke-ra agertzea aurrerapauso tekniko bat baino askozgehiago izan zela, izan ere, idazteko ahaleginakberak eskatzen duen arreta, erabilitako alfabe-toaren kalitatea –eta alfabeto horren beraren na-hitaezko mugak–, eta bere baldintzak ezartzendituen hizkuntza idatziaren sintaxia direla eta,benetako iraultza kulturala gertatu zen. Haveloc-ken eta bere aurrekoen ustez, elementu materia-len multzo horren ondorioz arrazoia, subjetu in-dibiduala eta moral publikoa sortu ziren (hots,filosofia eta politika, erretorika eta zuzenbidea),eta horrek guztiak, oro har, esan nahi du Hesio-doren eta Homeroren ondoren ahozko tradizio-ek sakratutasuna galdu zuela. Iragaite horretanguri ulergaitza gertatzen zaigun zerbait gertatuzen, gizarte demokratiko batek heriotz zigorraezarri zion Sokratesi, mendebaldeko kulturarenbenetako hasiera den platonismoaren atarian, hainzuzen ere. Havelocken ustez, paradoxa garratz batizan zen Sokratesen epaiaren iturria: «Sokrates,bere gaztaroko ohiturari lotuta zegoen oralista zen,baina guztiz berria zen era batera erabiltzen zuenahozkotasuna, ez poesia buruz ikasteko ariketagisa, tradizio poetikoaren lilura hausteko tresnaprosaiko gisa baizik, eta bere lekuan hiztegi etasintaxi kontzeptualak jarri zituen» (Aip. lan., 24.or.). Zehazkiago, gizonezko irakasle eta ikasleenartean (edota heroien eta soldaduen artean) ha-rreman erotikoak izatea, mundu guztiak amanko-munean zituen tradizio jakin batzuen lilura irra-

Page 33: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 41

� Hizpide �

zionalean oinarritzen zen, Sokratesek nahi zuenbezala, arrazionaltasunaren hizkuntza prosaikoraitzuli ezean, behintzat. Orduan, praktika haiekjasanezinak bilakatu ziren eta Sokrates, kontraesa-na baldin bada ere, gazteak galbideratzeagatik zi-gortu zuten. Gauza bera gertatu izan da mende-tan zehar Eliza Katolikoaren edota Islamaren bai-tan ere, bietan praktika homosexualak debekatu-rik baitaude, betidanik, sakratuaren sekretupean,jakina, ugariak izan baldin badira ere. Argitaraateratzen diren bezain laister, homosexualak jus-tiziaren aurrera eramanak izan daitezke, joan denudan Al Kairon gertatu zen bezala, non mutil gaztetalde zabal bat auzitegira eramana izan baitzenhomosexualak izatearen «delituagatik».

Hau guztia gure helburutik urrun dagoelapentsa daiteke, baina ez da hala. Sokratesen au-rretik antzinako poetak ziren Greziako maisuak,eta beren boterea, erregeena baino ere handiagoazen, zentzu batean, beraiek –gehienetan kantatuohi zen– poesiaren botere estetikoarekin eta au-rresokratikoen aforismoekin –inola ere diskurtsozabalagoen hondarrak ez zirenak, aitzitik, poe-siaren baitan ahal zitekeen diskurtso filosofikobakarra zirenak, gaur egun gure kultura herrikoianerrefrauekin gertatzen denaren antzera– sakrali-zatu zituzten ahozko tradizioen aberastasuneaneta ugaritasunean oinarritzen baitzen. Horrekguztiak gainbehera egiten du grekoen idazkera

aberatsa erabiltzen hastean, eta are nabarmena-goa gertatzen da, gainera, beste zibilizazio bat-zuetako idazkerarekin alderatuta, hebrearrarekin,sumeriarrarekin, Babiloniakoarekin eta Egip-tokoarekin, esate baterako. «[Idazkera grekoaren]xehetasunen ugaritasuna eta sentipen psikolo-gikoaren sakontasuna oso bestelakoak ziren lite-ratura hebrearraren eta Ekialde Hurbileko litera-tura guztiaren ezaugarriak ziruditen hiztegiarenekonomiaren eta emozioen inhibizio arretatsua-ren aldean.» (Aip. Lan. 28. or.)

Puntu honetan, ordea, kontuz ibili behar dugutesi horiek blokean onartzerakoan. Gure ustez,eta erabat edota ia erabat analfabetoak ziren per-tsonengandik ahozko tradizioak biltzen ibili on-doren jaso dugun esperientziaren ondorioz, horiguztia gertatzearen beste arrazoi bat izan zen zei-nu bateko nahiz besteko apaiz-eskribauek zorro-zki kontrolaturik eduki zituztela beste kulturabatzuetako literatur tradizioak. (paradigmatikoada elkarren artean halako antza duten lau Eban-gelioen adibidea). Baldintzaren bat zela eta aspal-diko tradizioak transkribatzeko askatasuna izanzenean, berriz ere debekua eta zigorra gertatu zi-ren, behin eta berriz Mila eta bat gau liburuaridagokionez gogora ekartzea komeni den bezala.Liburu hori herrialde arabiar askotan debekatutadago, Darwin eta zientziaren, hau da, arrazional-tasun prosaikoaren beste aurkikuntza asko ere de-bekatuta dauden bezala.

Puntu honetan zertxobait urrunduko garaCambridge-Yaleko taldearen ondorioetatik, ida-zkera grekoaren eta subjektibotasuna, morala,arrazoia eta zuzenbidea sortzearen artean ikustenduten «kausa-efektua»-ri dagokionez. Arabierazere, izan ere, xehetasunen aberastasun berberaerabiliz idatz daiteke, eta horrek ez du herrialdeislamikoetan arrazionaltasuna edota banakoeneskubideak (emakumeenak edota homosexuale-nak, esate baterako) zabaltzea ekarri. Aitzitik,berriz ere mundu klasikora igaroz, errazegi ahaz-tu ohi da idazkera greko-latinoak ere erredukzio-

Page 34: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 42

� Hizpide �

nismo sakralizatzailea ekarri zuela ahozko tradi-zioen aniztasun aberatsari dagokionez, eta ez bes-tela, mitologiaren kasu konkretuan. Mito kla-sikoak, guri iritsi zaizkigun eran, idazten ez zutenjendeen artean ahoz zebilenaren zati txiki batbaizik ez dira. Hori da gaur egun ipuin herrikoienbertsio idatziekin edota ikus-entzunezkoekin ger-tatzen dena. Errauskineren kasuan, esate baterako,Grimm-Disneyren ereduak duen nagusitasunakgauza bat baizik ez du adierazten, bi anaiek uneegokian toki egokian egoteko zorte historiko ika-ragarria izan zutela: Napoleonen inperioaren on-dare astunaren aurkako aldarrikapen abertzaleengaraian. Eta Walt Disneyk, Grimm anaien ber-tsio burgestuen zentzua leialki jaso zuela eta ani-matzaile eta –berez, ipuin tradizionalekin zeriku-sirik ez duten– gag-en sortzaile talde bikaina bil-

tzen jakin zuela. Errauskineren arketipo kultura-lista horren azpian, istorio berberaren milaka ber-tsio daude mundu indoeuropar osoan, eta oina-rri andaluza duen horietako bat erabili nuen tele-bista autonomikorako. (Hain zuzen ere, Mari-quillak altisteak barre egiten ditu). Gauza beragertatzen da, bada, kultura klasikotik iritsi zaiz-kigun Amodioa eta Psike-ren bertsioekin ere. Gauregun oraindik ere Andaluzian aurki daitezkeeneredu herrikoiak (gure kasuan, telebistarako, Prin-tze sorgindua izan zen) askoz aberatsagoak etaugariagoak dira, eta Ovidiorengan jada arrasto-rik utzi ez duten beste esanahi batzuk dituzte.Gauza bera esan daiteke Edipoz ere, V. Proppekbere Edipo a la luz del folklore (Aip. lan.) lan bikaineta gutxi ezagutuan erakutsi zuen bezala. Konta-kizun horien Greziako edota Andaluziako aho-zko tradizioko nekazarien bertsioetan, jatorrizko-tzat jo ditzakegunetan, nekazal-gizarte berriei zen-tzua eman nahi dieten mezu garbiak daude, etabaita inzestoaren, bortxaketaren eta bahiketarenaurkakoak ere; edota maitasunak, hitzartutakoezkontzaren aldean, duen indar askatzaileariburuzkoak; edotaburu-argitasunari eta emaku-mearen rol aktiboari buruzkoak, topiko misogi-no eta matxisten aurka (nekazarien kulturan ber-tan berandukoak direnak, ez baitziren Erdi Aroaarte zabaldu), eta abar; kultura txikiburgesduneilaztura eragiten zieten askotan mezu horiek, ezbaitzetozen bat beren ideologia klasistarekin edotasexistarekin, edota beren seme-alabak traumatizazitzatekeela uste dutelako, hain zuzen ere berenseme-alabak ez traumatizatzeko eta neurosi mo-taren baten biktima ez izateko eginak daudelarik.Gaixotasun horiek, bide batez, nekez aurkitzendira nekazarien artean.

Beste hitz batzuetan esanda, pentsamendumitopoetikoaren kanpoko ideologiaren faktoreagarrantzitsua izan zen mito klasikoen egokitza-pen idatzietan, sakraturanzko sinpletze prozesubaten bidez, hau da, idazkera grekoak, hain zu-zen ere, Havelocken zirkuluan uste zutenaren al-

Page 35: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 43

� Hizpide �

derantzizko eragina izan zuen zenbait kasutan,agian, folklorista formalisten lanei (Proppenaribereziki) behar adinako arreta eskaini ez zietelako,eta ezta hirurogeiko eta hirurogeita hamarrekohamarkadetan (beraiek beren tesi ausartak kale-ratu zituzten garai berean) kuestio horiei buruzaritu ziren estrukturalistenei eta semiologoeneiere. Ez da hori gertatzen den lehendabiziko aldiaeta ez da azkena ere izango. Berez, arazoa meto-dologikoa da, eta eragina du epistemologiarenarloan ere, oso antzinako istorio bati Printze Sor-ginduarenari esate baterako (zeinaren eratorpe-netako bat baita Ederra eta Piztia, hori ere Disne-yren erako manipulazioek nahikoa astindua),dagozkion sistema anitzen analisia egiteak dizi-plinen arteko kontzentrazio handia eskatzen du.Diziplina-anitzeko metodo hori ez aurkitzeak niri,gutxienez ere, arriskutsuak iruditzen zaizkidanbeste formulazio batzuetara ere eraman du, eraberean aitortzen baldin badut ere, batzuetan be-ren postulatu ezohikoen bidez alderdi ezohikoakargitzen lagun dezaketela. Kaosaren eta dekons-truktibismoaren teoria berriez ari naiz orain, hu-manitateen arloan sartzen direnean. Gero aritukogara horiei buruz, izan ere, badirudi telebistarenmundu nahasia ezin hobeto datorkiela.

Aurretik, zehaztea komeni da kuestio horienguztien azpian dagoen eztabaida modernotasuna-ren (Habermas) krisiaren esparru zabalagoankokatu behar dela, beste «teoria» horien sirenakantuaren sareetan erori nahi ez baldin badugu,beren bertsio tribialean behintzat, arrazoi ilustra-tuari behin-betiko pasaportea eman nahi baitio-te, kulturaren edozein fenomenori balioa emate-ko joera duen hermeneutika akritiko baten alde;hori aurrerapauso teknologikoen ezin saihestuzkoondoriotzat jotzen den masa-kulturari dagokio-nez gertatzen da batik bat. Oso bide arriskutsua,zeinetan, zaborra-telebista justifikatzera iristenbaita, esate baterako, inguruneak dituen kualita-te inplizitoak direla eta; hau da, moral publikoareneta gizakien askatasunaren izenean «gaurkotasuna-

ren», modaren, masen gustuaren, etaabarren aginduak derrigorrez onartubehar izango balira bezala, bizkorta-sunaren eta teknikaren aurrerapausoen ondoriodirelako. Telebistako fikziozko telesailen arrakas-ta, berez, zenbait ikustezko kaptazio-teknikenbaitan ez balego bezala, bospasei segunduero pla-noz aldatzea, esate baterako. Edota kolektiboarenlibidoa inongo helbururik gabe piztea, hots, inon-go beharrik gabe, fribolotasun hutsez eta senti-penak komertzialitzatzearen helburu hutsez.

Gogoetarako esparru zabalago horri buruz arigarenean, gizartearen teoria kritiko baten beha-rraz ari gara, ideologien kritika baten beharraz,beste diskurtso filosofikoak eskatzen duen arra-zionaltasun berri horren bila. Frankfurteko esko-lan sortutako diskurtso filosofiko berri horrek

Page 36: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 44

� Hizpide �

(Adorno, Horkheimer, Apel, Habermas), azke-nean, hizkuntzaren teoria berriak hartzen ditukontuan –etapa desberdinetan–, bere postulatukonplexuen artean, pragmatika iparramerikarrabereziki (Austin, Searle). Bere «hizkuntzaren prag-matika unibertsala» egiteko proiektu anbiziotsuanaurkituko dugu, azkenean, giza espeziearen aska-tasunak hizkuntza errealaren egitura eta erabile-raren erregelak behar dituelako tesia, hau da, aho-zko hizkuntzarenak, bertan inplizitoki baitaudegizakien arteko ulermen unibertsalaren baldin-tzak. Hori, berez, mendebaldeko modernotasunaGreziako idazkera prosaikoak aurkitu zuelako teo-ria ausarta garatu zuen Cambridge-Yaleko taldea-ren aurkako jarrera da. Ikusi dugu, jada, Have-lockek aldarrikatzen duena hipotesi zehatzagobatera bideratu daitekeela: antzinako poesia gre-

koaren diskurtso sakratuari sakratutasuna kent-zeak ekarri zuen mendebaldeko kulturaren hiruoinarrien aurkikuntza. Axola gutxi izango zuenidazteak edo ez idazteak, baina, hala ere, Platonieta bere jarraitzaileei benetako elkarrizketa Sokra-tikoa –hau da, elkarrizketa askea, era guztietakojainkoen mendetasunetik askatua izango zena–,zirriborratu izanaren merezimendua aitortu be-har zaie, behintzat.

Habermasen proposamen neoilustratuak–esate baterako, beranduko kapitalismo opa-roaren kritika berri baten oinarriak jartzen ditue-nean– eta Havelocken proposamen desakraliza-tzaileak adiskidetzeko, hizkuntza erreala askata-sun-tresna gisa ikusteko beharko liratekeen bal-dintza inplizitoak aztertu beharko lirateke lehen-dabizi. Hizkuntza, horrela, naturarekiko etena daeta, aldi berean, natura bera, eta arrasto historikoesanguratsuak utzi behar izan ditu askatzeko aha-legin horretan. Izan ere, elkarrizketarako grinakkomunikazioaren osagai formalak eta egitura-zkoak aztertzea eskatzen du, eta hori ez da gaur-ko kontua bakarrik. (Horrek esan nahiko luke,bestela, gizon modernoa antzinako eta aldi etatoki guztietako gizonaren aldean harro hutsa dela,gizaki izatea, historian ere, bakarra baita. Haber-masek inoiz esan zuen: «Hizkuntzaren egiturare-kin batera eskaintzen zaigu askatasuna». (Conoci-miento e interés, 1865. Espainiako edizioa: Tau-rus, Madrid, 1982). Eta aurrerago: «Bere kideguztien autonomia iritsi izango lukeen gizarte askebatean bakarrik luzatuko litzateke komunikazioaelkarrizketara, mendekotasunik gabe, guztiakguztiekikoa, eta guk hor ikusten dugu beti elka-rreraginean eratutako ni-aren nortasunaren pa-radigma, eta baita benetako adostasunaren ideiaere». (Machadok era poetikoagoan esan ohi zuen,baina ez haatik zehaztugabeagoan: «Nire bakarri-zketa filantropiaren sekretua irakatsi zidan adis-kide on horrekin egiten dut», eta «Nire bakarda-dean, egia ez diren oso gauza garbiak ikusi di-tut».) Azkenik, Habermasen bosgarren tesiak

Page 37: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 45

� Hizpide �

horrela dio: «Ezabatutako elkarrizketaren arrastohistorikoari jarraituz ezabatutakoa berregitenduen dialektika batean egiaztatzen da ezagutza-ren eta interesaren unitatea. Hau da, historiarenhainbait eta hainbat izugarrikeriatan amaitu zi-ren porrot egindako elkarrizketen bila ere araka-tu behar dugu iragana.

Elkarrizketa unibertsalaren kate-maila galduaberregiteko ahaleginari egiten diogun ekarpena,hain zuzen ere, ahozko literatura herrikoiak dira,pragmatika sinboliko baten adierazpen diren neu-rrian, hau da, gizartearen zentzu kritiko baten,edota gauza bera dena, benetako zentzuaren adie-razpen, (zentzu hori kodifikaturik agertu ohi daegiazko ipuin herrikoietan, balioak transmititze-ko sistema gisa, esate baterako) eta bere buruare-kiko autokritiko. Badakit hori bitxia gertatzendela, tradizio aberats horren ohiko ereduak gureburuan jarri orduko. Baina ez dezagun ahaztu,behin eta berriz saiatu behar dugu, gure buruanindar gehien duena zensura txikiburgesak inpo-satutako istorio horien arketipoa baita, Perraul-tek, Grimm anaiek, Andersenek, Disneyk, etaabarrek moztutako eta banalizatutako erreperto-rioa. Arketipo horiek ez dute inondik ere bene-tan ahozkoak diren bertsio anitzen indar ugalko-rrarekin zerikusirik. Herria, ezin zuen bestela izan,bere burua hezteko prozesu historiko batean sar-tuta egon da, eta horrek Neolitiko Berantean dujatorria, Europari dagokionez behintzat, aurrekoherri ehiztari eta biltzaileen kultura mila zati egineta jabetza pribatua eta bere eratorpen drama-

tikoak sortu zirenean: ni-aren ager-pena, jabe edo ondoregabetu gisa(ipuin miragarriak vs. ohitura ipui-nak), eta bere era bateko eta besteko metaforak(animalien ipuinak). Komunikazio kolektibozkosistema asmotsu hori mendetan eta are milakaurtetan saiatu zen gizarte tribalaren, harmonia ko-lektiboaren eta naturarekiko harreman zorion-tsuaren balio primitiboak gordetzen, eta horretazere arituko gara. Baina aurretik, ipuin horien be-ren egituran edota barne-eraketan sakondu be-harko dugu, hizkuntza unibertsal baten eran mol-datuta baitaude (Proppek aurkitu zuen ipuin mi-ragarri guztiek, iritsi ziren kultura guztietan, egi-tura sakon amankomun berbera zutela), eta geukaurkitu ditugun beste ezaugarri batzuetan eresakondu beharko dugu: zein era asmotsuan era-tzen den sistema osoa hiru kategoria haien ingu-ruan: miragarriak, ohiturazkoak, animalienak(hau da, fantasiazko ipuinak, errealistak eta me-taforikoak, hurrenez hurren, hazten ari den adi-menaren –hala gizadiaren nola haurraren– fun-tzio nagusien araberakoak, hau da: sinbolizazioa,edota irudimenak sortzeko duen boterea; diskur-tso moral kolektibo bateranzko praxis adierazleaeta irudizko diskurtsoa askatasunaren adierazga-rri. (Beste toki batzuetan azaldu ditut xehekiagoideia horiek.) («Ipuin herrikoiaren arketipoak»,Literatura infantil de tradición popular-en, Ed.Universidad Castilla-La Mancha, 1933. Los cuen-tos populares o la tentativa de un texto infinito. Uni-versidad de Murcia, 1991.)

Page 38: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 46

� Hizpide �

Lehen zati hau amaitzekoesan nahi dut, laburbilduz, is-torio tradizional batek kanpo-tik duen presioa askoz erabaki-garriagoa dela eraldatzeko or-duan idazkeraren beraren bal-dintzapenak baino, hori erabatbazter ezin baldin badaiteke ere,aitzitik, egokitzaileak bere kul-turaren irizpide moralak, arra-zionalak edota juridikoak «na-turaltzat» hartzen ditueneandutela, batik bat, eragina. Horigertatu zen Sofoklesen Edipo-rekin, zeinaGreziako artzainen ahozko bertsioetan oinarritu-rik landu baitzen, baina froga zailen eta erregea-ren heriotzaren hurrenkera narratiboa aldatuz,batik bat; eta baita ahozko tradizioko istorioengeroko literatur egokitzapenekin ere, gure arteanFernan Caballerok eta bere jarraitzaileek burutuzituzten, eta inola ere ez zeuden Andaluziako ne-kazarien bertsioetako balio inplizitoak errespeta-tzeko prest, asko eta asko ulertu ere ez baitzituz-ten egiten. Horrekin guztiarekin, berriz ere on-dorio gisa esan daiteke, zentzua berreraikitzea delakuestio labain hauetan axola duena, atzo, gaureta beti.

II

Bigarren zati honetan Printze sorgindua ipuinherrikoia telebistarako film bilakatzearen esperien-tziaz arituko gara (93. urte ia osoa eman nuenhorretan, era batera zein bestera), oraingoan, kao-saren teoriaren aurka. Izan ere, esperientzia horikaotikoa izan zela esan genezake, zentzu bateanbaino gehiagotan. Oinarrizkoenean, dudarikgabe, hau da, era guztietako jardueren metaketanahasi gisa: ekoizpena, finantzaketa, osagai artis-tikoak, gertaera sozialak, erakundeekikoak, poli-tikoak eta abar. Baina ez da hori nik nabarmendunahi dudan kaosaren alderdia –beste helburu bat

izanez gero, oso kronika ma-mitsuetarako gaia izango litza-tekeen arren–. Ahozko tradi-zioko kontakizun bat ikus-en-tzunezko kontakizun bateraeraman zuten prozesu tek-nikoen inguruko azalpenakeman ditzaketen teorien barru-tik kaosari buruzko gogoetaegitea da da nik gaur nahi du-dana.

Batzuek pentsatzen aritukozarete jada azken kaos hori ez

ote den hirugarren baten –nahiz lehentasunak ezduen asko axola– islada izango, hau da: zein neu-rritaraino ez ote den askotan ulergaitzak direnerreferentziez eta sinboloez beteta dagoen, etamendeetan eta kultura askotan zehar iraun duenPrintze sorgindua bezain adierazgarria den konta-kizun batek sortutako asaldura bere baitan denahartzen duen beste kaosa, gure egunetako erreali-tate sozialean telebistak sortzen duena, bere bir-tualitate erraldoiak agortu arte sustatzea ahalbi-detzen duena. Hau da, arlo batean eta besteandauden sistemen aniztasuna berez oso gutxi da-kigun gauza baten eta beraren alderdiak baizik ezdirela. Gizadiak ez ditu alferrik istorioak ahoztransmititu, ikus-entzunezko bitartekoek harenordezkoa hartu duten arte, modu miragarrian iaatzo arte iraun duen nekazarien kulturaren ka-suan –Andaluzian, esate baterako– gertatu denbezala, batez ere. Hau da, nola jendeak entrete-nitzeko –eta hori baino askoz gehiago– zuenmodurik arruntena, hori bezain arrunta den bes-te batek ordeztu duen, idazkeraren erdiko fasetikigaro gabe, edota, gehienez ere, gidoiaren bitarte-koaren bidez.

Ulertuko zenuten jada –hori espero dut be-hintzat– nik burutu nahi dudan gogoeta estruk-turalismo-ondoko eztabaidan eta eztabaida de-konstruktibistan kokatzen dela, hau da, kodea/mezua, edota areago joz, hizkuntza/hizketa aur-

Page 39: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 47

� Hizpide �

kakoak, ordena/kaosa eta, orokorkiago, presentzia/ausentzia aurkakoen bidez ordezkatzean.

Onartzen dut, egoera honetan bereziki erakar-garria gertatzen zaidala batzuek defenditzen du-ten hipotesia, zeinaren arabera sistemek, zenbateta globalizatzea zailagoa izan, orduan eta infor-mazio gehiago sortzen dutela. Eta, erabateko for-mak eraikitzeko ezintasuna dela, hain zuzen ere,komunikaziorako erabilgarri gertatzen dena.

Gezurretan arituko nintzateke esango banugogoeta hauen inplikazio guztiak izan nituelakontuan pelikularen gidoia idazten hasi nintze-nean, edota filmaketa garaian nire iradokizunakegiterakoan, edota halako antzezle, halako mu-sikari eta abar aukeratzerakoan (edota, pelikulaegitea lortu nuen arte, korridore burokratikoe-tan aurrera nekatu nintzenean). Horrek guztiak,bada, kaosaren beste dimentsio bat eratzen zuen–laugarrena–, non ni nire burua hara eta honaeramaten saiatzen bainintzen, hori bai, batek is-torioaren egile eta ikusle gisa, igorle eta hartzailegisa pilatu dituen jakiteak menderatzen saiatuz;baina zuzenagoa izango litzateke esatea: batengainean metatuz joan direnak… Berehala gaine-ratuko dut hori dela poz handiena ematen didankaosaren zatia, norberak askatu duen zurrunbi-loak astindutako partikula-izaera gogoz onartzenbaldin bada behintzat, Pandorak kutxa misteriot-sua zabaldu zuenean bezala, edota Aladinok ar-giontzi miragarria bigarren aldiz igurtzi zueneanbezala, hau da, barruan zer zegoen jakinik.

Baina azken finean, desira batek bultzatzenninduen, nire lana Morrisek aspaldi definitutakoikuspegian kokatu nahi nuen,zeinuen etengabeko erasoarenmende ikusten baitu gaurko gi-zona, deusezteko asmoz, bainagizon hori bera, paradoxikoki,eta laguntza batzuen bidez, au-rreikusi baino adimen kritikohandiagoz horniturik atera dai-tekeelarik. Inoiz baino subjek-

tu libreagoa, nolabait, suntsitu nahiduen ikus-entzunezkoen bonbardake-tatik bizirik ateratzeagatik, hain zu-zen ere. Gaur egungo nerabeak, esate baterako,ikus-entzunezkoen eta zibernetikaren lehen be-launaldikotzat jo daitezkeenak, badirudi gaitasunberezia dutela sistema horiek erabiltzeko eta in-terpretatzeko, publizitatearen eta politikaren hiz-kuntzaren tranpak barne. Batzuetan badugu sus-moa beraiek direla, horrelako gauzak sinesteaga-tik, helduez errukitzen direnak, eta helduok, be-rriz, ikus-entzunezkoaren alienazioaren biktimagisa ikusten tematzen gara. Horrek ez du esannahi halako kritikarako askatasunarekin zer eginbadakitenik. Baina hori beste arazo bat da.

Garrantzitsua izan arren zeharkakoa den gaihori laburbilduz, nik uste dut ez dugula baztertubehar ikus-entzunezko bitartekoen heziketa kao-tikoa askapen-tresna izan daitekeenik, nire ustezez baitago hor arrisku handiena, testuek jasatenduten nahaste izugarriak sortutako hutsunea nolabete ez jakitean baizik. Zer esanik ez eskola etaheziketa direla goitik behera aldatu behar dute-nak belaunaldi berriei gizarte demokratikoak be-rezkoak dituen pluraltasunaren, polisemiaren, an-biguotasunaren, ekibokotasunaren eta, ez da ahaz-tu behar, zentzuaren manipulazioaren aurkikun-tza goiztarrean laguntzeko. Ikuspuntu horretatik,gaurko gazteen arazoa, ia puntuz puntu, ikus-entzunezko bitartekoak eta bitarteko ziberne-tikoak erabiltzeko sarritan beren irakasleak bainotrebeagoak diren gazte batzuen existentzia –asal-datzailea– onartzen ez duen eskola baten arazoa

da. Zentzu horretan, aipatutakosubjektuak idatzizko adierazpe-na «zuzentasunez» burutzekoarazo larriak dituela «ohartzen»denean jakite instrumental ho-riek guztiak baliogabetzekojoera duen heziketa arautuarensindrome kulturalista, berez,hezkuntza sistema osoaren ba-

Page 40: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 48

� Hizpide �

zioko kontakizun bat telebistako pelikula bihur-tzeagatik sortutako kaosaren hariari. Gure hipo-tesia izango da, istorio zaharrak berekin dakarrenasaldura ikaragarria eta sistemen nahastea islatubaizik ez duela pelikulak egiten. Horretarako, la-bur-labur berari buruz dakiguna esatea komenida lehendabizi.

Hasteko, ipuin herrikoia, nekazarien artekotertulian hizketa-jardun itxura hartzen duen dis-kurtsoa da, hots, erabat espontaneoa da, gauza-tzen den bakoitzean, hizketak komunikazioarenerregelak erabiltzen dituen bezala, bere hizkun-tzaren egitura sakona erabiltzen duelako. Bainasasiko hizketa-jarduna da, Austinek ematen dionzentzuan. Hizketa-jardun huts bezala hartzeak,berriz, hau da, bere kasako elkarrizketa balitz be-zala, paradoxikoki, sakratuaren beste gaizki-uler-tze batera eraman dezake, folklorista batzuk ipuinbakoitzaren aldaerak ezin ukituzkotzat jotzen bal-din badituzte; eta hortik abertzaletasun gutxi edoasko erasotzaileen, erromantikoen edo berantenerabilerarako ahozko literatura «herriaren arima-ren» adierazgarritzat hartzera, oso tarte laburradago. Egia esan, Lévi-Strauss izan zen ameskeriaarriskutsu hori desegin zuena esanez, pentsamen-du mitopoetikoan, hizkuntza eta hizketa gauzabera direla. Printzipio hori berretsi egiten da ipuinezagun baten ahozko aldaera berri bat kontuanhartzen dugun bakoitzean. Zera pentsatzen dugu:ipuin berbera da, baina aldi berean, desberdinada.

Gehiago zehaztuz, Printze sorgindua ipuina,historian zehar eta kulturetan zehar izan duenzabalkundea dela eta, badirudi ia unibertsalakdiren oinarrizko istorio horietako bat dela, giza-izaerari trinkotasuna ematen dioten horietakoa,ez aldaezintzat joz, baina bai, ordea, iraunkor-tzat, eta inondik ere enigmatikotzat. Oroi bediamodioaren eta zigorraren indarraren bidez ger-tatzen den maitearen askapena dela ipuinaren gainagusia. Nolanahi dela ere, oso susmagarria dagai hori behin eta berriz errepikatzea. Espainian

lioa zalantzan jartzen duenalarma seinalea da. Azken fi-nean, kaosari berari buruzkogogoeta kritikoa beraiekin partekatzea da nireustez egin daitekeen gauza bakarra, hiru bideta-tik joz: 1) zeinu-sistemen ezaugarri orokorrak,beren sintaxia, harreman logiko-semantikoak etapragmatika edota elementu ez-linguistiko esana-hitsuak aztertu; horrek beste gauza asko sistema-tizatzen lagunduko baitie. (Horregatik da haingarrantzitsua Hizkuntzalaritza teorikoa, beste di-ziplina humanistikoetarako giltza gisa). 2) Zei-nuak gizakien bizitzan duen eraginaz jabetu etaeragin horrek zein norabide izan beharko lukeeenerabaki. 3) Prozesu kulturalak komunikazio pro-zesu gisa hartu, baita dagoeneko komunikagarriaez dena ere (edertasunaren sentipena, esate bate-rako, poesia «jatorrizko egoeran», arte abstraktua,eta abar), beste errealitate horiek espontaneokiager daitezkeen espazioak sortuz.

Baina hel diezaiogun berriz ere ahozko tradi-

Page 41: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 49

� Hizpide �

diola erakusteko, berekin joaten uz-ten die toki sorgindura itzultzen de-nean. Hara heltzean, hirurak muns-troaren gelara isil-isilik sartu eta kandela bat piz-ten dute, musker azalik gabe nolakoa den ikuste-ko. Eta, jakina, «aingerua bezain ederra» da hanikusten dutena. Arduragabekeriaz, protagonistakdaraman kandelaren tanta bero bat erortzen zaiosorbaldan lo dagoen printzeari, eta esnatu egitenda, izuturik. Printzeak errieta egiten dio neskaribere agindua bete ez duelako, eta esaten dio be-rriz berekin elkartu nahi baldin badu, zeruak etalurra, eta lurraren azpian dagoena zeharkatu be-harko dituela, burdinezko zazpi zapata pare pus-katu arte, eta azkenean Zeruko Gaztelua aurkituarte. Bat-batean, dauden gaztelua desagertu egi-ten da eta neska zigor ikaragarria betetzen hastenda. Eguzkiaren, ilargiaren, izarren eta haizearenlaguntzaz, iristen da azkenean bere jomugara,baina printzeak ahaztu du dagoeneko, eta etxeoneko beste neska batekin ezkontzear dago. Berelaguntzaileek bidean eman dizkioten objektumagiko batzuei esker, printzeak ezagutzea etaazken momentuan berekin ezkontzea lortuko dunekazariaren alabak.

Laburpen trinko honen atzean, esan bezala,oso aspalditik eremu indoeuropar osoan zabal-duenetakoa izan den istorio bat dago. Ezagutzenden ekialdeko lehen bertsioa Rig Veda, x 95-naurkitzen da; Satapatha Brahmana-n, Mahabba-rata-n eta Purana-etan ere aurkitzen da. Thomp-sonen aurkibidean 61 aipamen ditu; Espinosaklaurogeita hiru bertsio inbentariatu zituen Espai-nian (gure artean oso itxura desberdinetan ager-tzen da eta oso izen desberdinen azpian: «Hirutxingartxoak», «Astaburua», «Urrezko gaztelua»,«Herensugearen leize-zuloa», «Zazpi atorradunmuskerra», «Arrosondoko piztia», «Apo larrua»,«Musker larrua», eta abar eta abar luzea, tokikokulturaren eremuei dagokienez oso bitxiak etamamitsuak gerta daitezkeen arren, batere esan-guratsuak ez diren aldaerak ematen dituztenak).

ipuin horrek duen forma arruntena edo arketi-pikoa iruditzen zaiguna laburtuko dugu, Anda-luziako bertsioetan oinarrituta, batik bat.

Nekazari pobre batek hiru alaba ditu, eder-ederrak. Behin batean, soroan, munstro bat ager-tzen zaio, edota hiru alabetako bat eskatzen dionahots misteriotsu bat entzuten du, eta ahotsakesaten dio agintzen zaiona betetzen ez baldinbadu, hil egingo dela. Nekazaria etxera itzultzenda, baina ez die alabei gertatu zaiona kontatzen.Gaixotzen hasten da, eta emandako epea amai-tzear dagoela, egoera azaltzen die hiruei. Bi zaha-rrenek ez dute aitaren bizia salbatzeko munstro-renagana joan nahi; baina gazteenak tratua onar-tzen du. Lasterka abiatzen da eta ahots misterio-tsuaren tokira heltzen denean, gaztelu miresgarribat azaltzen da bat-batean. Eta gazteluaren ba-rruan printze sorgindua bizi da. Tronu baten oi-nordekoa da, eta sorgindurik dago, musker ba-ten (edo beste narrasti baten) itxuran. (Bertsioe-tako batek dio, amak haurra izatea su gehiegire-kin eskatu izanaren ondorioa dela zigorra, ume-rik ezagatik etsirik, «seme bat, baita muskerra be-zalakoa baldin bada ere» eskatu zuelako). Prin-tzeak berekin bizitzera gonbidatzen du neska ede-rra, eta inoiz ez ikusteko baldintza ezartzen dio.Neskak tratua onartzen du, eta hala gertatzen da.Harreman intimoena ilunpe betean gertatzen da,munstroak, gauero, bere «musker azal nazkaga-rria» kendu ondoren. Egun batez, zenbait zeinu-ren bidez, gazteluko lorategian dagoen tristura-ren bidez, esate baterako, jakiten du aita berrizgaixorik dagoela, oraingoan malenkoniaz, alabatxikia aldamenean ez duelako. Neskatxak aitaren-gana joateko baimena eskatzen dio printzeari.Printzeak hiru egun baizik ez dizkio ematen. Bi-tarte horretan, bere bi ahizpa bekaiztiak gazte-luan nola bizi den konta diezaien lortzen dute.Hasieran ez du aitortu nahi, baina azkenean, ahi-zpek egiten dioten presio psikologikoa hain dahandia, esaten baitie printze batekin harremanakdituela. Ahizpek ez diote sinesten, eta neskak, egia

Page 42: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 50

� Hizpide �

Istorioak, ondo dakizue, behineta berriz aztertu den eta ia betiOvidioren bertsioan aurkeztuizan den Eros eta Psikeren kon-dairan du bertsio mitologikoa;Apuleiok ere, Urrezko astoa latin-dar nobela famatuan jaso zuen.Literatur arketipo berbera erabil-tzen da Ederra eta piztiaren isto-rioan, Mme Leprince de Beau-mont-ek landutako kontakizunhorren bertsioan. Psikoanalistabatzuk, C. Jung-en jarraitzaileek batez ere, ustedute norberak bere azpi-psikismoarekin edota«gugan daukagun animaliarekin» dugun harre-mana dagoela istorio horren esanahi sakonean.Ipuinak, gutako bakoitzak barruan duen gizonnaturalaren alde ilunarekin, zibilizazioaren behar-kizunengatik loarazitako eta zapaldutakoarekinelkartzeko beharra adieraziko luke. Susma daite-keen bezala, mitoaren, ipuinaren eta psikoanali-siaren arteko antzekotasun sotilek osatzen dute,itxuraz behintzat, kaosa elikatzen den eremu za-baletako bat ere. Horri guztiari antropologia kul-turalaren ekarpenak gaineratu beharko litzaizkio-ke, neska-heroiaren bidaia sideraletan antzinakoiniziazio erritoen momentu batzuetako irudika-penak ikusten baitituzte, edota burdinezko zazpioinetako pareak erabiltzean, heriotzaren erreinu-rako joan-etorria. Aitarekiko harremana intzes-tuzko edota intzestu-aurreko tentsio gisa. Halakoada guxi edo asko kodetutako eta elkarrekin mi-hiztatutako kontzeptuen metaketa, eta halakolasta dakar berekin, non Lacanekin batera inkon-tzientea eta hizkuntza gauza bera direla esatekogogoa nabaritzen baita; zibilizazioa eromenarentankera jasangarria baizik ez dela eta demokrazia,berriz, hark noizean behin autokontrola galdu etabasakeria kolektiboan amaitzea eragozteko me-kanismoa.

Baina gu ere erotu aurretik, berriz ere kodezaldatzeko teorien haria hartzea komeniko litzate-

ke. Oinarri linguistikoa izan be-harko dute, nahitaez, ikusi dugunbezala ipuinean bildutako sistemaguztiak, era berean, linguistiko-narratiboak bilakatu baitira. Ho-

rregatik da kontakizun bat eta eztratatu bat. (Ez da ahaztu behar, aho-zko bertsio batetik ikus-entzunezkobertsio baterako iragaite zuzenarenaurrean gaudela). Horretarako, gogo-raraztea komeniko da hizkuntza zei-nuen oinarrizko sistema bat baizik ez

dela, eta zeinu sistema landuagoak edota biga-rren mailakoak daudelako existitzen dela, oina-rrizko sistemak beste horiek itzultzeko balio due-larik. Kaosari buruzkoa izatekoa zen diskurtsobaten erdian Jakobsonen erako definizio horiaurkituta inor ez harritzea espero dut. Baina oi-narrizko kode bat, beste zeinu batzuk koordinat-zeko gai den zeinu sistema bat ez balego, ezingogenuke kaosaz ere hitz egin, eta, jakina, ezinezkoaizango litzateke zeinu multzo batetik beste bateraigarotzea, eta ondorioz, gure pelikula ezinezkoaizango litzateke.

Argi eta garbi dagoena da, telebistako ikus-leek berehala ulertu zutela hura askok eta askokezagutzen zuten eta telebistarako egokitu zen aho-zko ipuin zahar bat zela (pertsona askok CanalSur TV-ra deitu zuten telefonoz, ipuin hura ha-lako amonak edo halako besteak kontatu ziolaesateko). Tautologia dirudien arren, horrek be-rak adierazten du eraldaketa hori litekeena delaeta erreferente kultural, historiko, antropologikoeta abarrek amankomunean duten zerbaitetanoinarritzen dela halabeharrez: hizkuntzaren ko-dean. Berez, pelikula idatzizko gidoi batean oi-narritzen da, hitz egiten duten pertsonaiak ditueta irudiek idatzita dagoena itzultzen dute eten-gabe. Kontrakoa ere esan liteke: hartzaile-ikus-leak irudiak kodifikatzen ditu ahozko testu bi-lakatuz (hori dela eta, ikusi ez duen beste batipelikula kontatu ahal izango dio, eta deitu zuten

Page 43: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 51

� Hizpide �

ikusleetako batzuk, beren familietako aldaerakdefenditzen saiatu ziren). Eraldaketa horiek, azke-nik, atseginez egitea besterik ez da falta, atseginhori istorioa garatzen den ingurunearekiko ego-kitasunaren ondorioa delarik. Atsegin hori ez ba-lego (hori da arrakastaren giltza; pelikula, esatebaterako, berriz eman behar izan zen Canal Sur-en, eta bigarren aldiz, entzule guztien ia ehunekohamarrera iritsi zen; emisora horren entzuleeenbatez bestekoa, ehuneko hamarraren inguruanzebilen garai hartan), horrek esan nahiko luke lanaez dela ongi egin, ez ordea, ezinezkoa denik. Egun-go ikusleek ikus-entzunezkoaren inguruan dutenheziketa hain sakona da, pentsaezina baita ipui-na ezagutzen zutelako bakarrik egin ziotela hainharrera ona pelikulari; izatekotan ere, alderantzizgertatu izango zen: ikusleek ez ziguten barkatukoipuin zoragarri bat hartu eta pelikula txar bat eginizana, hori da, esate baterako, nobela handien zi-nerako egokitzapen txarrekin gertatzen dena.

Ez naiz gogoeta hauek guztiak nire burua go-ratzeko egiten ari (bestela ere jakina da pelikulabaten merezimendua zuzendariari zor zaiola na-gusiki), baizik eta esperimentuak, ikusleen alde-tiko aitorpen horren eta onarpen horren bidezerakutsi zuelako, ipuinean integratutako bigarrenmailako zeinu sistemak, lehen zirriborratu baizikegin ez ditugunak, telebistaren hizkuntzaren bi-dez berriz funtzionatu zutela eta pelikulak, berrizere, ikusleen inkontzientean bere esanahikonplexua osatzen duten iradokizun zirraragarriakesnatu baizik ez zituela egin, istorioa gaur egun-go zerbait balitz bezala eguneratuz. Horrek, bes-talde, berretsi egiten du istorioa, giza-izaera defi-nitzen duten neurrian eta aldi berean, beren erre-pikapenean elementu zibilizatzaile diren «indo-europar kulturako oinarrizko istorio» esan die-gun horietakoa dela. Honako hau zen gure asmoapala: egungo kulturaren inposaketak direla etaahozko katea hautsi denez gero, telebistaren in-gurune boteretsua –eten horren errudunetakobat– izan zedila, hain zuzen ere, tradizioari berriz

helduko ziona, gure haurrak eta gaz-teak ohituta dauden hizkuntzen aniz-tasunaren bidez. Kontu handiz ibilibehar zen narrazioaren funtsezko elementuarekin,hau da, egitura adierazgarriarekin pieza metodo-logiko hori alde bat uzten baitute prozesu hauenaztertzaile gehienek, Cambridge-Yalekoek, esatebaterako, Proppek ipuin indoeuropar miragarriguztien egitura abstratu, errepikatzaile etaamankomunaz egin zuen aurkikuntza harrigarrieta iraultzailea beren analisietan kontuan izan ezdutelako. Bestela esanda, gure istorioa ez zen al-datu ahozkotik idatzira igarotzean, edota hori izanzen behintzat gure asmoa, ezta gidoira igarotzekoerdiko pausoan ere, aurretik ipuin zaharraren al-daera askotan zeuden kode sinboliko ugarien az-terketa zehatza egin genuelako; horren guztiarenondorioz arketipoa esaten zaiona lortu genuen,hots, ipuinak nekazarien tradizioan duen formazabalena eta amankomunena, XIX. mendearenhasieran nagusi zena, eta Proppek aurkitu zuenegitura sakonaren bertsioekin alderatuz lortu-takoa. Zentzu horretan errespetatu behar zen kao-sa: berriz ere hizkuntzarik kaotikoenarekin eta as-keenarekin –telebistarenarekin– sustatuz. Bainaoraingo honetan, behintzat, transkodifikazioakistorioari kalterik ez egiteaz gainera, beragandikabiatuta beraganaino heldu da, soslaiak nabar-menduz, sinboloak indartuz, eta azken buruan,belaunaldi berrientzat iraunkor eginez. Jakobso-nek, Greimasek, eta jakina, Proppek, arrazoi zu-ten horretan ere. Egitura adierazgarritik abiatuz,kode guztiak posible dira. Literaturaren benetakoetsaia ez da telebista, telebista txarra baizik, oina-rrizko kodea suntsitzen duelako. Liburu txarrakere telebista onaren etsaiak dira. Garbi dago, bi-tartekoa ez da mezua, politikan izan ezik, agian.Baina hori beste kontu bat da.

Sevilla, 2001

Page 44: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 52

� Hizpide �

0. SarreraAmandre ipuinek sinboloekin egiten dute lan. Istorio bat kontatzen

digute, sarrera, korapilo, amaiera… eskema zorrozki onduen bidez, etaistorio horrek pertsonaia, janzkera, giro, denbora zehaztugabea eta kon-tatzeko modu tradizionala erabiltzen ditu (hots, lineala, hirugarren per-tsonako narratzaile orojakilearen bidez). Horregatik soilik ere, artelanederrak aurki ditzakegu tradizioko ipuinen artean. Haatik, badute ipuinhoriek zerbait sakonagoa, gure izaeraren barneraino heltzen dena, ha-lako komunikazio berezi bat ezartzen duena, gizakiaren sakoneko izae-raz (mende luzeetan garatzen joan denaz) mintzo zaiguna: hain zuzenere, ipuin horien sinbologiak igortzen digun mezua. Sinboloen esanahiaezin da zehaztasunez mugatu, izaera irekia baitu; badu zehaztasunik, bainaaldi berean prisma joko batean sartzen gaitu; erakusten dizkigun aurpe-giez gain, beti geratzen dira beste batzuk ezkutuan. Hori dela eta, sinbo-loen irekitasun hori dela eta, ez dira inoiz erabat egokitzen gizarte etadenbora historiko jakin bateko balio ideologikoetara.

JUAN KRUZ IGERABIDE(Euskal Filologiako zenbait doktorego ikastarotan ikasleekin landuriko gaia oinarri harturik)

Adierazpen sinbolikoa tradiziokoipuinetan: Marixor

Page 45: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 53

� Hizpide �

Esatari batek amandre ipuin bat kontatzenduenean, sinboloa biziberritu egiten du, eta bereizaeraren adierazle bihurtzen; mendeetan zeharsinboloak jaso duen edukia eta esatariaren senti-penek eransten dioten gaurkotzea bat egiten dira.

Amandre ipuinetan, bada, denbora luzeanondutako sinboloak ari dira lanean, eta horrekaberastasun iturri amaigabea eskaintzen digu.Horien barruan pedagogia oso bat gordeta dago,sinboloen bidezko pedagogia, pedagogia irekia,eta horrek aukera ematen digu pedagogia sinbo-liko hori gure sentikortasunez gaurkotu eta bizi-berritzeko. Gaurkotzea diodanean, ez naiz ipui-naren manipulazio ideologikoaz ari. Sinboloengaurkotzea inkontzientearen lana da batik bat.Norbera ipuinaren barruan esatari sartzen denean,ipuina bizitzen duenean, orduan gertatzen dagaurkotzea, eta ez ipuina aurre-juzku ideologikoezera hotz eta zerebral hutsean erabiltzen denean.

Nola adierazi haur bati bizitzaren misterioa,heriotzaren ezinbestekotasuna, unibertsoarenhanditasuna eta aldi berean mundu subato-mikoaren txikitasuna, gai horien aurrean gizaki-rik buruargienak ere ezinean aritzen badira? Ezgaude ezertaz ziur; ziurtasun bat lortu bezain las-ter, berehala agertzen da aldaeraren bat, gure pa-radigma ziurra hankaz gora ipintzen duena. Hau-rrak, baina (eta halaber gutako bakoitzaren ba-rruan bizi den haurrak) ziurtasunak behar ditu.Gure erdi-egiak, erabat ziur ez gauden egia ho-riek (fanatiko itsu edo dogmatiko ez bagara be-hintzat) ezin diote ziurtasun handirik eskaini hau-rrari.

Sinboloak dira haurraren egia. Gure izaeranbadago gune bat, non, irudimenez bada ere, sin-bolo ziurrak, betierekotasun usaina duten sinbo-loak bizi diren. Horrela, amandre ipuinen gor-puztura sinbolikoak haurrari sendotasun eta ziur-tasun handia ematen dio.

Amandre ipuinetako gorpuztura sinbolikohorrek sakoneko aldaketa gutxi jasaten ditu den-boran zehar: oso egitura egonkorra du. Horrek

haurrari bere izaeraren erdigune sen-do bat osatzen lagun diezaioke; izanere, egonkorra izateaz aparte, egiturahori irekia eta malgua baita, era askotako bizipe-nekin ezkontzeko modukoa, esanahi, balio etabide estu batzuetara lerratzen ez dena.

Hori dela eta, dotrina edo ideologia aurreratubaten izenean ipuin tradizionalen baitan aldake-tak egitea ez da oso zilegi; kontuz ibili behar daipuinen sare sinbolikoa, mendeetan ondua, ezhausteko.

Amandre ipuina bizitzaren misterioei eran-tzun bat bilatzeko modua da; misterio horiek, gai-nera, orain eta hemengo bizitzarekin lotzen dira.Ipuinetan barne-errealitatearen eta kanpokoarenarteko harremanak irudikatzen dira, irudimenaez baita gizakiaren egoera berezi edo arraro bat,giza izatearen eguneroko erronka baizik. Irudi-menaren eta errealitatearen arteko lotura era ego-kian gauzatzeari garrantzi handia ematen dioteBachelard-ek eta Bettelheim-ek, besteak beste.Errealitatearen ikuspegian irudimenak ematenduen irekitasuna ez bada uztartzen, errealitatea-ren ikuspegi hori hertsi eta itsu geratzen omenda.

Bizitzaren oztopo eta erronkei aurre egin be-har zaiela erakusten dio amandre ipuinak haurra-ri, eta halaber lan horretarako modu asko daude-la. Amandre ipuinek haurra arazo larrien aurreanjartzen dute, gordin eta garratz, baina sinboloenbidez, beraren adimen mailak barneratzeko etaasimilatzeko moduan, izan ere ipuinak erakustenduen modu horretantsu ikusten eta bizitzen bai-tu mundua haurrak. Beste era batera esanda,amandre ipuinek haurraren arazo existentzialeierantzunak ematea dute xede, prozedura sinbo-liko eta analogikoak erabiliz, eta ez prozeduraideologiko arrazionalistak. Amandre ipuinenoinarrian arazo existentzialen bat ikus dezakegu;pertsonaia bakoitzak horrelako arazoren bat sin-bolizatzen du, eta jokabide kontrajarrien bidezarazoa eta konponbidea oso argi uzten ditu hau-

Page 46: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 54

� Hizpide �

rraren aurrean. Guztia eredu edo arketipo eranemana dago, tipologiei erantzunez, eta ez pertso-naien berezitasun erakargarria hain ipuin uniber-tsalaren aldaera bitxi hori.

1. Marixor ipuinaren laburpena

ARAZOAEtxe eder aberats batean hiru ahizpa bizi ziren

aita alargunarekin, josten eta brodatzen. Behin,eztabaida izan zuten, aita ala gatza, zein ote zenbeharrezkoagoa. Aita eta bi ahizpa zaharrenak aldebatetik jarri ziren, gazteena bestetik. Alaba txi-kiak, Mariak, gatza beharrezkoagotzat jo zuen.

Orduan, aitak etxetik bidali zuen, bi ahizpa zaha-rrenen pozerako, haiek baino ederragoa baitzenMaria eta ezin ikusia baitzioten.

BIDAIAMaria etxetik irten zen, nora ez zekiela; ibili

eta ibili, goseak eta ahuldurik, ilunabarrean zu-haitz baten azpian eseri zen negarrez. Hala zego-ela, emakume xahar bat agertu zitzaion, eta hanzer egiten zuen galdetu. Mariak dena kontatuzion. Orduan, emakume xaharrak bidea seinala-tu zion, etxe bat topatuko zuela eta neskame har-tuko zutela. Mariari neskame izate hura ez zi-tzaion batere ona iruditu. Nekaturik zegoenez, lohartu zuen.

Hurrengo goizean, etxe aberats batera iritsi zen,eta bertan neskame hartu zuten. Ez zeukan itxu-ra ederra Mariak. Antzara sail bat eman ziotenzaintzeko, eta mendira bidali osin eder bat ze-goen lekura. Gainera, galtzorratzak eta artilezkoharia eman zioten, galtzerdiak egin zitzan. Alfe-rrik esan zuen ez zekiela galtzerdirik egiten.

—Ikasi egiten dun –erantzun zioten.Bakardade hartan, etxean zein ondo eta erraz

bizi zen oroitu zuen Mariak, eta negar egin zuen.Orduan, berriro emakume xaharra agertu zitzaioneta hark erakutsi zion galtzerdiak egiten.

Horrela pasatu zen denboraldi bat. Gaueanetxera itzultzen zen, euriak bustita sarri, eta su-tondoan esertzen zen buruari hazka eginez. Zo-rriak zeuzkala uste zuten beste neskameek; barreegiten zioten eta Marixor deitzen hasi zitzaizkion.

AGERTZEAHerri hartan, urtero hiru eguneko festak iza-

ten ziren, eta gazte guztiek egiten zuten dantza.Festetan ere antzarak zaintzera bidali zuten Ma-rixor. Mendian, emakume xaharra agertu zitzaion,eta hur-ale bat oparitu zion. Hurra hautsi, etaMarixor errege baten alaba baino dotoreago jan-tzirik geratu zen. Plazara jaitsi, eta etxe aberatse-ko semearekin egin zuen dantza. Iluntze aldera,

Page 47: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 55

� Hizpide �

Marixorrek ihes egin zion mutilari, eta mendiraitzuli zen; arropa aldatu, eta soinekoa etxean ezku-tatu zuen.

Etxean, festan agertu zen neska eder huraMarixor ote zen susmatzen hasi ziren.

—Marixor bazen, Maria bazen, hura ederrazunan behintzat –esan zien mutilak arrebei.

Hurrengo egunean ere gauza bera gertatu zen.Marixorrek urra hautsi eta are soineko ederragoajantzi zuen. Plazan zain-zain zeukan etxe abera-tseko semea. Etxera eraman nahi zuen berekin,baina, dantza amaitzean, Marixor aurreko egu-nean bezalaxe desagertu zen, eta jantzia ezkutatuzuen. Etxean berriro agertu zuten susmoa muti-laren arrebek.

—Marixor bazen, Maria bazen, hura ederrazunan behintzat –esan zien mutilak.

Hirugarren egunean, Marixorrek hurra hautsizuenean, urrez jantzirik geratu zen. Plazan agertuzenean, mutila are liluratuagoa geratu zen huraikusirik, eta harekin soilik egin nahi zuen dan-tzan, aurreko egunetan bezalaxe. Larri zegoenmutila, festak amaitu eta neska berriro ikusiko ezzuelakoan.

—Gaur behintzat etorriko zara etxera.Hori esanik, hatz batean zeraman eraztuna

atera eta Marixorri ipini zion.Ez zion joaten utzi nahi, baina, mutilak gu-

txiena uste zuenean, Marixor berriro desagertuzen, eta mendira itzuli, emakume xaharrak agin-du bezala.

MARIAREN EZAGUTZEADenboraldi bat pasatu zen, eta etxe aberatse-

ko semea ez zen bere onera etortzen, neska ederraezin baitzuen burutik kendu. Marixorrek betibezala jarraitu zuen; mutila aurrean ez zegoenean,etxeko bi alabek eta beste neskame batek isekaegiten zioten, baina Marixorrek isilik irauten zuen.Halako batean, berriro amona xaharra agertu zi-tzaion mendian:

—Garaia da nor zaren esatekoa.

Eta zer egin behar zuen adierazizion. Hurrengo egunean, emakumexaharrak agindu bezala, Marixoretxean gelditu zen, gaixo plantak eginda. Eguer-dian, sukaldera joan zen; hantxe zegoen bera ezinikusi zuen neskamea.

—Nahi baldin badun, nik egingo dinat gaur-koagatik nagusiarentzako opila –esan zion Ma-rixorrek.

—Hik? Hik egindako opilik txakurrak ere ezliken jango.

—Etxean egiten nitinan, bada.—Egin ezan, bada. Baina maiorazkoaren gus-

tukoa ez bada, joan haiteke etxe honetatik.Egin zuen opila Marixorrek, eta mutilak eman-

dako eraztuna ipini zion barruan, emakume xa-harrak agindu bezala.

Maiorazkoa opila jaten hasi zenean, eraztunaaurkitu, eta:

—Zeinek egin du opil hau?Neskame gaiztoak Marixor izan zela azaldu

zion, pozarren, mutilak etxetik bidaliko zue-lakoan.

—Datorrela! –agindu zuen maiorazkoak.Marixor burumakur agertu zen, eta dena ai-

tortu zion mutilari. Mutilak soineko ederrena jan-tzirik agertzeko eskatu zion. Gero, berarekinezkontzeko eskatu zion. Hori eginik, etxeko guz-tiak bildu zituen, eta denak harriturik geratu zi-ren Marixor ikusita.

—Azaldu da erregina –esan zien maiorazko-ak–. Hau izango da nire emaztea eta hemengoetxekoandrea. Hil da Marixor; izen hori ez da ge-hiago etxe honetan aipatuko.

Gero, neskame gaiztoa etxetik bidali zuen.Horrela, Maria etxetik bota nahi zuena, bera bi-dali zuten.

EZKONTZAEzkontzarako berebiziko festa prestatu zuen

maiorazkoak. Maria bihotz onekoa zen; aspaldibarkatua zien aitari eta ahizpei egin zioten gaiz-

Page 48: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 56

� Hizpide �

takeria. Horregatik, ezteietara gonbidatu zituen.Emakume xaharra ere gonbidatu nahi izan zuen,baina hark bere egitekoa betea zuen; Ama Birjinazen eta ez zitzaion gehiago azaldu Mariari.

Eztei egunean, aitari janaria gatzik gabe atera-tzeko agindu zien Mariak neskameei. Bazkariaamaiturik, aitak hala esan zion Mariari:

—Dena oso ondo egon dun, baina zerbait fal-ta zinan janak.

—Zer? –galdetu zion Mariak.—Gatza –erantzun aitak.Orduantxe konturatu zen aita Mariak zer esan

nahi izan zion.Mariak eta maiorazkoak seme-alaba asko izan

zituzten eta oso ondo bizi izan ziren.

EKINTZA NAGUSIAKPertsonaien ekintzek istorioan dituzten eragin

narratiboei funtzioak deitu izan diete zenbait iker-larik. Propp errusiarra izan zen funtzioen sailka-pen osatuena eskaini zuen lehen ikertzaile for-

malista. Geroztik aldaketa asko egin izan zaizkioPropp-en teoriari, baina funtzio kontzeptuak bi-zirik iraun du.

Ipuin honetan garbi samar ikus daiteke Pro-pp-ek eginiko funtzioen hurrenkera; dena den,ekintzarik esanguratsuenak seinalatuko ditut,ipuinaren korapiloa nola osaturik dagoen argia-go ikusteko. Aurrerago mintzatuko gara sinbolo-giaz. Orain egituraren nondik norakoa ikusikodugu ja. Laster jabetuko gara gune nagusiak (he-riotza sinbolikoa, tresna magikoa korapiloarenaskatzea) hiru mailatan gertatzen direla, gero etaindartsuago.

Ama hilik dago. Korapiloaren sorburuan ga-lera hori dago.

Gero galdera bat dator: aita ala gatza? Bainagaldera horren oinarrian tabu bat dago, galderahorren azpian debeku bat dago. Galdera hori dapertsonaia nagusiari datorkion zoritxarraren pres-taera eta iragarpena.

Gatza aukeratzean debekua hausten du pert-sonaiak, tabuaren transgresio bat gertatzen da.Pertsonaia gaiztoak prestatu dion amarruan erorida Maria (pertsonaia gaiztoak bi ahizpak dira;aurrerago neskameak eta maiorazkoaren arrebakizango dira; sinbolikoki guztiak bat dira). Gaiz-toa da, halaber, aitaren nortasunaren alde bat,alabari hazten uzten ez diona; arazo hori garait-zean, senarrak hartuko du aitaren lekua.

Aitak etxetik bidaltzen du Maria (heroiarenurruntzea); ekintza horrek ama eta alaba batzenditu eta Elektraren konplexua eten egiten du,baina ez konpontzen). Badoa Maria, nora ez da-kiela (bizitzaren bidea ere halakoxea da).

Maria etxerik gabe, familiarik gabe geratzenda (gabetasuna).

Mendian, emakume xahar bat agertzen zaio(gaizkilearena egingo du hasieran, galbidera bi-daliko baitu Maria; gero ongilearena egingo dupertsonaia berak).

Galdeketa egiten dio emakume xaharrak;Mariak inozentzia osoz ematen dio erantzuna,

Page 49: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 57

� Hizpide �

bere arazo guztia agerian utziz. Maria babesgabedago, gaizkilearen esku, biktima engainatua –«hanhartuko zaituzte neskame»–, eta amarruan eror-tzen da.

Lo hartzen du Mariak, (egoera aldaketa, he-riotza sinbolikoaren lehen aldia). Errealitate ba-tetik bestera igaroko da (ametsen munduarekinharremanik badu).

Etxe batera iritsiko da, eta bertan neskamegelditzeko esango diote; funtzio hori bahiketaridagokio, bahiketa bat estaltzen du ekintza horrek,bahiturik geratzen da pertsonaia etxe horretan,besteren aginduen mende.

Antzarak zaintzera bidaltzen dute, bakarrik,eta galtzerdiak josteko agintzen (alegia, proba jar-tzen diote). Galtzorratzak ematen dizkiote horre-tarako (tresna magikoaren lehen maila). Emaku-me xaharraren laguntzaz gainditzen du proba.

Beste neskameek barre egiten diote eta Ma-rixor deitzen hasten dira (heriotza sinbolikoarenbigarren aldia, izena galtzea). Hor dago etsaia,gero eta garbiago, eta marka edo seinale bat egi-ten dio heroiari izengoitia ipiniz.

Egoera hori gainditzen hasteko, Mariakemakume xaharraren laguntza izango du. Tresnamagikoa emango dio emakumeak (tresna ma-gikoaren bigarren maila: hurra eta soineko ede-rra; bat bera dira, hurra haustean soinekoa ager-tzen da); tresna magikoa heroiaren esku geratzenda (soinekoa jasotzen du), eta oraingoan opera-zio magikoa berak egiten du, bere gorputzeanitsasten da (lehen aldian emakume xaharrak eginzuen operazio magikoa, galtzerdiak josterakoan;prestakuntza bat zen).

Tresna magikoaren hirugarren maila eraztunada. Mutilagandik jasotzen du, ez emakume xaha-rrarengandik, eta operazio magikoa neskak egi-ten du emakume xaharra aurrean ez duela. Obje-ktu magikoaren bilakaera interesgarria gertatzenda: galtzorratzak (lana, apaltasuna), hurra (bizi-tzaren magia, ezustekoa, oparia: soineko ederra,gorputz eraldatua) eta eraztuna: ardura, lotura,

behin eta berriro datorren denbora,prozesu berri baten hasiera)

Heroiaren eta etsaiaren (arrebak,neskameak) arteko borroka gertatzen da; dantza-ren bidez egiten die aurre Marixorrek.

Egin dioten gaiztakeriaren lehen mailakokonpontzea (korapiloaren lehen mailako aska-tzea): neskame baztertu izatetik, maiorazkoarenkuttun izatera pasatzen da.

Heroi faltsuak lekua kendu nahi dio, merituausurpatu nahi dio (Mari Errauskinen ahizpakzapata oinera egokitzen saiatu ziren bezala); he-mendik aurrera neskame gaiztoak hartzen du egin-kizun gaizto guztiaren ardura.

Marixorrek lan zail bat egin behar du (oreaegin eta opila labean egosi)

Lana ondo egiten du.Horren ondorioz, ezagutu egiten dute. He-

roia garaile gertatzen da. Marixor izateari utzi etaMaria izatera pasatzen da (heriotza sinbolikoarenhirugarren aldia).

Gaiztoa nabarmen geratzen da. Heroiari egindioten gaiztakeriaren bigarren mailako konpon-tzea gertatzen da, korapiloari beste buelta bat as-katuz.

Heroiak itxura berria hartzen du (jantzi be-rriekin agertzen da denen aurrean)

Gaiztoari zigorra ipintzen diote (etxetik aldeegitea; Mariari egin nahi zion gaiztakeria bera;hain zuzen, ipuinaren hasieran etxetik bidaltzea-ren errua ere neskame horrek ordaintzen du)

Heroia ezkondu eta tronura iristen da. Aitagainditu egiten du, eta gatzaren arazoa bere le-kuan ipintzen. Gaiztakeriaren hirugarren mailakokonpontzea gertatzen da, korapiloa erabat aska-turik.

1. Marixor ipuinaren sinbologiara hurbiltzebat

«Marixor» ipuina hazkundearen sinbolo batdela esan genezake, nerabezaroko kinka larria ira-gartzen duena. Bizitzan iniziazioa, nortasunaren

Page 50: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 58

� Hizpide �

tinkotzea eta norberaren bidea aurkitzea nola ger-tatzen diren sinbolizatzen du; horretarako ezinbes-tekoa da inozentzia galdu eta oharmena garatzea,eta bizitzaren aurrean ardura hartzea, batik batnorberaren ardura. Garapen sinboliko horretanaspaldiko iniziazio-errituen oihartzunak agertzendira, eta Elektraren konplexuaren zantzuak erebai. Ikus dezagun nola.

Hiru ahizpa agertzen zaizkigu istorioan, nor-tasunaren hazkuntzaren hiru denborak (lehena,oraina, geroa). Txikiena nagusi izatera iritsiko da;bi zaharrenek hauxe adierazten dute: denbora joanahala ez direla aitagandik askatu, ez dutela berenbidea eta lekua aurkitu, konplexuaren baitan ja-rraitzen dutela zilbor-hesterik eten gabe. Txikie-na ederragoa da, emakumetze bidea, ardura etaoharmena aukeratzen baititu; besteek ezin ikusiadiote, ez baitute beren egoeratik irten nahi. Azkenbatean, hiru ahizpak bat eta bera dira, nortasuna-ren alde gaitzetsiak pertsonaietan proiektatuz jo-katzen baitute amandre ipuinek.

Aita alargunarekin bizi dira hiru ahizpak; horegoera edipiko bat dago, edo, emakumeari dago-kionez, Elektraren konplexua. Amarik ez ager-

tzeak, ez lehenengo etxean ez bigarrenean,konplexu hori seinalatzen du. Ediporen mitoakdioenez, iragarleak esan zion Edipori bere aitahilko zuela eta bere amarekin ezkonduko zela.Edipok, orduan, etxetik ihes egin zuen. Ez ze-kien, ordea, guraso ordeak zirela hainbeste maitezituen haiek, izan ere bere aitak, iragarpen batzela medio, haien esku utzia baitzuen. Umeak aitahil eta amarekin ezkonduko zela zioen aitari egi-niko iragarpen hark. Joan zen, bada, Edipo ihesi,iritsi zen pasabide estu batera, eta gurdi bat zeto-rren beste aldetik. Paretik kentzeko agindu ziongurdian datorren erregeak, harro, mehatxuka. Edi-pok aurre egin zion, eta hil egiten zuen. Gero,bidean esfinge bat topatu zuen. Haren ondotikigarotzeko, igarkizun baten erantzuna esan beharzuen, bestela esfingeak bertan hilko baitzuen.Edipok igarkizunaren erantzuna asmatu eta Es-fingea hil zuen. Horrela, Tebas hiria askatu zuenesfingearen mehatxutik. Hiritarrek, esker onez,bertako erreginarekin ezkondu zuten Edipo. Ira-garpena betea zen; aita hil eta amarekin ezkonduzen. Alabaina, hori guztia oharkabean egin zuenEdipok, eta konplexu horren ezaugarri bat horida, oharkabean edo inkontzienteki gertatzen dela.Bi ahizpa zaharragoak ez dira jabetzen egoerahorretaz, Maria bai, eta erabaki bat hartzen du.

Elektraren istorioa ere antzekoa da: Agamenonerregea gerran dela, haren emazte KlitemnestraEgistorekin oheratzen da. Elektra alabak Orestesanaia ozta-ozta salbatzen du Egistoren gorrototik,urrutira bidaliz; bera mirabe gisa tratatzen du Egis-tok. Agamenon gerratik itzultzen denean, Egistoketa Klitemnestrak amarru batez hiltzen dute. Or-duan, Elektrak Egisto eta Klitemnestra hiltzerabultzatzen du bere anaia Orestes.

Marixor mirabe eta beti azpian egoteak loturazuzena du mito horrekin.

Hiru ahizpak eta aita etxe eder aberats bateanbizi dira; horrek haurtzaroko egoera gozoa, para-disua adierazten du. Hiru ahizpak josten, broda-tzen aritzen dira, hots, bizitza inolako kinkarik

Page 51: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 59

� Hizpide �

eta erronkarik gabe eraikitzen dute. Denbora pa-satzeko eta erabakiak atzeratzeko modu bat da.Oroit, bestela: Penelopek estrategia bera erabil-tzen zuen, Ulises senarra noiz itzuliko zain zego-ela, ezkongaien aurrean norekin ezkondu eraba-kia atzeratzeko.

Aita ala gatza aukeratu behar du Mariak, ba-besa ala bizitzaren gazitasuna. Gatza sinbolo bi-blikoa da, bizitzaren sustantzia adierazten du. Eraberean, ordea, hazi espermatikoaren sinbolo tra-dizionala ere bada, zenbait ikerlariren ustez.

Ez da kasualitatea alaba txikiak Maria izenaizatea. Ama ez da agertzen ipuinean era zuzenean,baina amatasunaren sinboloa hor dago, emaku-me xaharraren irudian; bukaeran, Ama Birjina zelaesaten zaigu, hots, beste Maria bat, Maria gore-na. Sinbolo horrek alaba eta ama uztartzen ditu,ama da alabaren bide erakusle, alabak amaren le-kua hartu behar du. Maria txikia da birjinamikrokosmikoa, emakume xaharra edo Ama Bir-jina birjina makrokosmikoa. Aitak Maria etxetikbidaltzen duenean, amaren esku uztea besterik ezdu egiten; ekintza horrek ama eta alaba batzenditu, eta Elektraren konplexua hausten du.

Mariak ez daki nora doan, amaren edo natu-raren esku uzten du bere burua; jakina, paradisuagaltzen du, gosea eta nekea ezagutzen ditu. Zu-haitzaren azpian esertzea sinbolo beraren heda-pena da. Zuhaitzak abaroa eskaintzen dio; zuhai-tzaren babes hori amatasunaren babesarekin lotuizan dute ikertzaileek.

Beraz, Emakume xaharra agertzea ildo horre-tatik dator. Ama Lurraren edo Ama Birjinarensinboloak bizitzaren indar generatiboa biltzenditu. Ikasiko duzu aitarik gabe bizitzen, esatendio Maria gazteari, eta beste bide bat erakustendio, bera guraso bihurtzearen bidea. Beste etxebaten bila bidaltzen du, han neskame hartukoomen dute. Beste etxe hori, alde batetik, lehen-goa bera da, izan ere Mariaren nortasuna adieraz-ten baitu (beste etxe bat, beste nortasun bat, bes-te gorputz bat garatu behar ditu Mariak; heldu

izatera iritsi), eta horretarako zerbi-tzari izan behar du, ikasle izan behardu nagusi izan aurretik. «Neskameizate hura ez zitzaion batere ona iruditu Maria-ri», dio ipuinak; pauso hori eman beharra latzagertatzen baita.

Lo hartu zuen Mariak zuhaitz azpian. Aldebatetik, konfiantza osoa ipintzen du Mariak amasinbolikoarengan. Bestetik, heriotza sinboliko batgertatzen zaio; aurreko nortasuna hil egingo da,nortasun berria ager dadin.

Baina emakume xaharrak ez du edonora bi-daltzen neskame, herriko etxerik aberatsenera(aitarena baino aberatsagoa) baizik. Erronka ipin-tzen dio aurrez aurre: nortasunik aberatsena erai-ki behar duzu, lehen zenuena baino aberatsagoa.

Mariak ez zeukan batere itxura ederra, esatendigu ipuinak. Alde batetik, haurtzaroko babesa,inozentzia eta xalotasuna galdu ditu; nolabait es-ateko, zatartu egin da, ez soilik barnetik (aldake-ta psikologikoa), baita gorputzez ere, aldaketahandiak jasaten ari baita (hilekoaren jaitsiera beranarrasa iruditzen zaie nerabe askori).

Etxe hartan neskame hartu zutelarik, antzaratalde bat eman zioten zaintzeko. Antzara taldeaksena adierazten du, instintoak, grinak, beste sexua-rekiko interesa. Antzara talde hori osin edo put-zu eder batera eraman behar du Mariak; ura sen-timenduen eta emozioen sinbolo izan ohi da; ale-gia, instintoak sentimendu garbien putzura era-man behar ditu. Aldi berean, putzuak umetokiaere sinbolizatzen du; hor regressus ad uterum batgertatzen da, amaren sabelera itzultze bat; preses-ki hantxe erdituko da sinbolikoki emakume xa-harra alaba berriaz (hurra hautsi eta jantzi berrizjantzirik geratu alaba).

Antzarak zaintzeaz gain, egiten du, ez dagozertan kezkatu.

Marixor, sarri, euriak bustita itzultzen da etxe-ra, hots, bizitzaz blai, sentimenduez gainezka;hilekoaren jaitsieraren zantzuak ere egon daitezkebustitze horretan.

Page 52: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 60

� Hizpide �

Marixor sutondoan eser-tzen zen lehortzeko, buruarihazka eginez. Sua biziarenindarra da, hilekoaren ondo-tik sexu-grinaren berotasunadator; Marixorrek bizitzanbere lekua hartzen du suton-doan, baina aldi berean horida bere infernua. Buruarihazka egiten dio, zer gertatzen zaion ulertzen has-ten da, oharmena edo kontzientzia zabaltzen.Beste neskameek eta mutilaren arrebek uste zu-ten Marixorrek zorriak zeuzkala, oraindik ez zelaezertaz ohartzen, ez zekiela zer diren kontu mis-teriotsu horiek. Eta Marixor deitzen hasi zitzaiz-kion, hots pertsona ezdeusa, barregarria, norta-sunik gabea; izena galtzean zure izaera ere galduegiten duzu, hondoa jotzen duzu, ez dakizu norzaren, ez dakizkizu bizitzaren sekretuak.

Alabaina, herriko festetan, emakume xaharrakjende aurrean agertzeko agintzen dio: transfigu-razio bat gertatzen da, emakumetzea, edertzea.

Hiru eguneko festak ospatzen dira, hiru den-borak (munduko bizitza, gizarte bizitza), eta haie-tan Marixorrek dantza egiten du, bete-beteanhartzen du parte; sexu harremanetarako prestdago.

Hur-ale bat hautsi eta soineko ederrez jantzi-rik geratzea berpizkundearen seinalea da; norta-sun berri bat jaiotzen ari da, hiru bider, barruandaukan urre guztia kanporatu arte.

Maiorazkoarekin dantza egitea printzearekindantza egitea da; amodioak munduko pertsona-rik garrantzitsuena bihurtzen baitu maitalea mai-talearentzat. Gizon guztien edertasunaren or-dezkari da printze hori. Dantza amaitu eta gero,neskak ihes egiten dio mutilari, eta soinekoaetxean ezkutatzen du. Hor, hazkunde prozesuapausoz pauso egiteko mezu bat irakur daiteke;neskarengan zuhurtasun zantzuak agertzen dira,ez du ero-ero jokatzen; agian, garaia iritsi arte bir-jintasuna gordetzearen zantzuak ere egon daitezke,

tradizio luzeko gaia izan bai-ta hori kultura gehienetan.

Etxean susmatzen hastendira: Marixor ote zen maio-razkoarekin dantza egin zue-na? Hots, jendea aldaketazkonturatzen hasten da, nor-tasun eta gorputz berri batagertzen ari dela jabetzen

dira, eta beste era batera begiratzen hasten zaiz-kio nerabe-gazteari.

Orduan hasten da izena berreskuratzen: Ma-rixor bazen, Maria bazen, hura ederra zunan be-hintzat, dio maiorazkoak. Mariaren bi aldeak ba-tzen dira (kanpoa eta barrua, besteekiko irudiaeta nortasuna, gorputza eta arima) eta barrukourrea azaltzen da pixkanaka.

Urrezko jantzia osotasunaren, errealizazioarensinboloa da; eguzkia da. Norbait eguzki bihur-tzean, erdigune bihurtzen da, bere izaera indarbetez erakusten du.

Eraztuna ipintzen dio maiorazkoak Marixo-rri. Eraztuna sexualitatearen eta ezkontzaz uztar-tzearen sinbolo ezaguna da. Aldi berean, osota-sunaren eta denbora zirkularraren sinbolo erebada, eta urrezko soinekoarekin eta eguzkiarekinharreman zuzena du.

Etxe aberatseko semea ez zen bere onera etor-tzen, neska ederra galdu zuela uste baitzuen. Hor,hasierako egoera buelta emanda agertzen da. Ai-tak etxetik bidalitako neskatxa gaixo hura orainbeste gizon batek (aita baino aberatsagoa, errege-agoa) bere etxera eraman nahi du, kosta ahalakosta.

Berriro bere izena berreskuratzen du Mariak,bere nortasunaren jabe da eta jatorria berreskura-tzen du, aitaren mende egon gabe. Horrela, nor-tasunaren goi-mailara iristen da (tronura, etxe abe-ratseko etxekoandre –erregina sinbolikoa– izate-ra).

Maiorazkoa eta haren bi arrebak hasierakoegoeraren oihartzuna dira; aita eta bi ahizpa za-

Page 53: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 61

� Hizpide �

harragoen oihartzuna; zirkulua ixten ari da. Nes-kame gaiztoa bi ahizpa gaiztoen proiekzio bat da,eta aldi berean amaorde gaiztoarena. Horrela, geroetorri behar duen zigorra neskame horrenganproiektatzen da. Horrek zigorra bigundu egitendu eta familiaren duintasuna salbatzen, baina sin-boloaren aldetik zigorra bete egiten da. Zigor hori«Mari Errauskin» ipuinean askoz ere gordinagoada, egia da, baina han ere amaordekoa eta ahiz-paordekoak dira zigorra jasotzen dutenak, ezahizpa zuzenak, familiaren duintasuna salbatuz.

Aldi berean, «Marixor» ipuinean badago ama-ginarrebaren proiekzio bat ere, zuzenean mutila-ren amarik ez baita agertzen; neskame gaiztoakbetetzen du eginkizun hori ere. Amaginarreba-ren eta errainaren arteko lehia errainaren aldegertatzen da; maiorazkoak independentzia lor-tzen du neskame gaiztoa etxetik bidaliz, Edipo-ren konplexuaren zantzu guztiak deseginez, etaMaria ipintzen du lehen mailan; Maria du orainbizikide nagusia, eta hura dago denen aurretik,baita amaren aurretik ere.

1. «Marixor» ipuinaren ibilbide iniziatiko-aren zenbait alde

Zer da ibilbide iniziatiko bat? Bidaia sinbo-liko bat da, eta antzinako gizarteetako erritu ini-ziatikoen nahiz misterio-eskolen zantzuak ditu.Greziarren kulturan Eleusisen, Delfosen, eskolapitagorikoetan, eta beste hainbat lekutan egitenziren iniziazio errituak; Egipton ere zantzu anitzdago, eta Mendebaldeko kulturan adar asko he-datu dira eskola hermetikoetan. Bestalde, erlijiotradizionalek ere badute iniziazio erritorik: jau-nartzea, sendotza erritua, apaizei gotzainak buruaneskua ipiniz ematen dien kontsagrazio sinbolikoa,etab.; hori kristau giroan. Ekialdeko erlijioetanere ugariak dira iniziazio errituak, budismoan edohinduismoan, esate baterako.

Ibilbide iniziatikoan, norbaitek lehengo egoerasegurua uzten du, eta zerbaiten bila abiatzen da(altxor baten bila izan liteke; barruan daraman

urrea aurkitzea adierazten du altxorhorrek), abentura batean sartzen da,arrisku handiak jasaten ditu (nolabaitesateko, infernura jaisten da), bere barrua garbi-tzen du, hil egiten da sinbolikoki, eta nor berribat loratzen zaio, oharmena edo kontzientzia za-balduz, heldutasuna lortuz.

Beraz, ibilbide iniziatikoak paradisu – infer-nu – paradisu bide bat egiten du, eta bigarrenparadisu hori lehengoaren oihartzun da, sinbo-likoki hasierakoa bera da, baina beste bat ere bada;pertsona lehengoa bera da, baina beste bat da ini-ziazioaren ondoren. Kontakizunaren egitura na-gusia oso sinplea izan ohi da: hasierako egoeraorekatua – desoreka-korapiloa (arazoak) – (ekin-tza, laguntza) amaierako egoera, oreka berria.Hasierako egoera orekatu batetik abiatuz, osagaibatek desoreka sortzen du, korapiloa, horrek ara-zoak dakartza; orduan, pertsonaiak norbaiten la-guntzaz ahalegina egingo du arazoei aurre egite-ko, eta bere ekintzen ondorioak jasango ditu, hots,ardura hartuko du bizitzan, korapiloa askatu etaoreka berri bat lortuko du, maila handiagokoa,amaierako egoera deritzona.

Ipuinaren egitura hori biribila da; gatzak za-baltzen du kontakizuna, gatzak ixten; hots, bizi-tzak ipintzen zaitu egoera horretan, bizitzak be-rak eskaintzen dizu irtenbidea; tartean, zure lanadago. Izan ere, tartean, pertsonaia nagusia heldu-tasunera iritsiko da, mendekotasunetik erreginaizatera, etxe aberatsetik aberatsagora; jatorrira it-zuliko da, baina heldutasunez. Horretarako berebideari heldu eta infernura jaitsi behar izango du,gero zerura igotzeko. Bide batez esanda, kredoanedo sinesmen aitortzan esan ohi denak ibilbideiniziatikoaren arrasto garbia du.

Ibilbide iniziatikoak patuaren edo halabeha-rraren aurrean gizakiaren ahalegina seinalatzen du,eta bere bidea eraikitzeko aukera.

Zenbait irudi iniziatikoren zantzu garbiakerakusten ditu ipuinak:

Hor dago biribila: ipuinaren egitura biribila

Page 54: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 62

� Hizpide �

da, eraztuna bezala, pertsonaia etabera inguratzen duen errealitateasinbolizatuz…; hor dago puntua,pertsonaiak ezerezte prozesu batjasaten du, biribila puntuan labur-biltzen da, berriro biribila osatzenhasteko. Oso irudi arketipikoa da,bizitzaren eta heriotzaren sinbo-lo, hedatuz eta ezereztatuz baitoabizitza ere.

Hor dago goranzko bidea,hazkuntzarena, irudi iniziatikoe-tan ezpata tente batez irudikatzendena; Asklepioren makila ere ho-rixe da, sugez txirikordatua (su-geak bizitzaren indarrak dira, etabadute antzarekin zerikusirik;ohar gaitezen antzaren lepoaz)

Hor dago beheranzko bidea ere –baina, azkenbatean, goranzkoaren bultzagarri den heinean,abiapuntu besterik ez da. Beheragora jolas batdago, bizitzaren jolasa, errusiar mendian bagen-biltza bezala (hain zuzen, haur jolas askotan sin-bolizatua; zabuan, adibidez)–. Bizitzaren erritmoada: hondoa-gailurra, basoa-etxea, mendira-festa-ra, penduluaren legea.

Beste irudi oinarrizko bat hirukia da, hiruta-sunaren sinbolo. Istorioaren gune nagusia hirubider errepikatzen dira. Hiruak denbora, mun-duaren historia sinbolizatzen du, baina baita nor-tasunaren hiru aldeak ere: alde arra, alde emea,eta erdiko bidea, hazkundearen sinbolo (nahiz arraizan, nahiz eme izan, badago hazkunde bat bien-tzat berdina).

Zehaztu dezagun orain nola gertatzen den ipui-nean iniziazio bide hori.

Bidaiaren prestaera dago lehenik: aita alargu-na, haurra amagandik urrundua; hutsune batdago, eta horrek eragiten du bidaia. Bizitzan bi-daia iniziatiko bati ekiteko aurrena behar bat sen-titu behar da; bestela, bat etxean geratzen da;Maria eta ahizpak aberats bizi ziren, lanik egin

beharrik gabe (umetokiaren oi-hartzuna).

Korapiloa dator gero: beharhorrek inertzia haustera daramagaztea, egoera zalantzan jartze-ra: aita ala gatza.

Maria etxetik bidaltzen du-tenean hasten da berez inizia-zio bidea; gatza aukeratzeaga-tik, kontzientzia edo oharme-na pizteagatik, betiko egoeranez ainguratzeagatik. Sakonean,bide hori amak eginiko bidea-ren antzekoa da, emakume iza-teko bidea; horregatik izangodu Ama Birjina edo AmandreOna (hots, ama arketipikoa)

eredu eta bide erakusle; beste iniziatu bat, bizit-zaz asko dakiena (horregatik da zaharra) aurretikbidea egina duena, du laguntzaile. Esanguratsuada nola zenbait tradiziotan iniziatuei zaharrakdeitzen zaien, duten adina kontuan hartu gabe.

Basoan negar eta gose da Maria: iniziazio erri-tuen aurretik egin ohi den garbiketa (purifika-zioa) eta barauaren oihartzun da egoera hori.

Ondoren, heriotza iniziatikoa gertatzen da;beste oharmen aroan sartzeko aurreko nortasunakhil egin behar du, eten bat egin behar da. Maria,indarrik gabe eta goseak dena ahulduta, arbolabaten azpian eseri zen, eta lo hartu zuen. Lo har-tzea, beste errealitate batera igarotzeko pausoa da.Esnatzen denetik aurrera, beste egoera batera joan-go da. Gero, izena galdu eta Marixor deitzen dio-tenean, beste heriotza bat gertatuko zaio; era be-rean, Maria izena berreskuraturik, «hil da Ma-rixor» dioenean maiorazkoak. Beraz, heriotza ini-ziatikoaren hiru aro agertuko dira ipuinean.

Iniziazio bidearen lehen aldian infernuetarajaisten da Maria, neskame, arropa zatarrez jan-tzirik, sutondoan bazterturik. Aldi berean, ordea,zeruko bidearen abiapuntua da. Itxura txarretik,arropa zatarretik, itxura ederrera, urrezko jantzi-

Page 55: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 63

� Hizpide �

ra igoko da. Herriko etxerik aberatsenean dago(palazioa), lortu beharreko paradisua hortxe duaurre-aurrean.

Iniziazioan abiapuntua eta helmuga gauza beradira. Bidaia ohartze prozesu bat besterik ez da,barne-konkista prozesu bat.

Iniziazioan probak edo oztopoak gainditubehar dira: antzarak zaindu, galtzerdiak josi, ogiaegin…; probak etengabeak dira; hasieran lagun-tzaz gainditzen ditu Mariak, gero bakarrik.

Hazkuntza errituaren laguntzaz (hurra hautsieta soineko ederrez jantzi), hiru aldaketa jasatenditu; hiruak ixten ditu tradizioan bilakaera perfe-ktuak, hirua da prozesu ondo itxien zenbakia.Aldaketa horien ondoren, eraztuna lortzen duMariak; eraztuna, biribila, da osotasunaren bete-tasunaren sinboloa.

Hala ere, eraldaketa definitiboa Mariak berakegin beharko du: ogia labean egosi, eraztuna ba-rruan dela, gero ager dadin. Iniziazioaren helburuanorbera bere buruaren jabe izan eta ahalmen guz-tiak loratzea da.

Orain, korapiloa askatzeko prest dago, inizia-tua ezagutua izango da, eme-har bitasuna eraz-tun batean bildurik geratuko da bizitzaren zerbi-tzuan (hots, ogiaren barruan).

Eraldaketa amaitua da (alkimiako beruna–iluntasuna–, urre –argitasun– bihurtua). Berri-ro bere izena (jatorria) berreskuratu du, eta nor-tasunaren goi-mailara iritsi da (tronura, etxe abe-ratseko etxekoandre izatera).

Orain, iniziazio arrasto horietatik, Jung-enikuspegiak eskaintzen dizkigun zenbait argibideikustera pasatuko gara. Oharmena garatu ahala,itzala (gizaki bakoitzak duen alde ilun ezkutua)integratu eta berrerosi (erredimitu) egiten da. Bidehorretan artasuna eta emetasuna (animus-anima)iluna eta argia, uztartzen dira, alabak bere emaku-metasuna ezagutzen du, aita bere lekuan ipiniz.Gatza (bizi-indarra) da prozesu hori guztia ani-matzen (bizi-indartzen) duena.

Ikuspegi horretatik, eraztuna nor-beratasunaren sinbolo da, itzala etaargia biltzen ditu bere baitan (anima-animus). Soinekoak dira anima, emetasuna. An-tzarak, berriz, animus, artasuna (sugeak ere baduesanahi hori). Andre xaharra, Ama Birjina, AmaNatura, bat bera dira; batzuetan pitonisa igarlea-ren edo emakume iniziatuaren oihartzunak erebaditu emakume horrek (zer eta nola gertatukozaion adierazten dio Mariari, eta nondik jo seina-latzen)

Berrerosketa (erredentzioa) lortzeko, emeta-suna (anima) loratu behar du Mariak eta arta-suna (animus) zaindu, zuzendu, haren mendeerori gabe. Ipuinean neskak mutilaren mendekobadirudi ere (historikoki konbentzio sozialak halaagindu duelako), gune sinbolikorik garrantzitsue-netan harengandik aske dago, bera da erdigune,eta mutila da harenganatzen dena, hala festan,nola eraztunaren inguruan gertatzen diren ekin-tzetan.

1. 2. Zenbait ondorioHasteko, «Marixor» ipuinak ekintzen uztar-

keta aberatsa eta intrigaren garapen indartsua es-kaintzen dizkigu. Horri eransten badiogu sinbo-logia ugari, zehatz eta ongi egituratua, orduanberebiziko sakontasuna eta adierazpen indarrahartzen ditu ipuinak.

Sinbologia eta ekintzen uztarketa horrek ibilbi-

Page 56: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 64

� Hizpide �

Bibliografia

de iniziatiko bat du ardatz.Ibilbide iniziatiko horiarrasto argi eta ondo mar-katua da, argi eta garbi uz-ten du nondik norakoa, etainiziazio errituen oinarrizkozantzuak jasotzen ditu.

Pertsonaiak erabat arke-tipikoak dira, amandreipuin tradizionaletan beza-laxe. Arketipo unibertsalak,munduan zehar hedatu diren ipuinetan agertzendirenak, oso ondo integraturik dauzka ipuinak,eta aldi berean integrazio modu hori era berezibezain originalean egiten du, euskal giroko ezau-garriak txertatuz. Lorpen hori osagai xumeen bi-dez lortzen du, ez baitago ipuinean leku edo den-bora zehazturik; amandre ipuin unibertsal guz-tiek bezalaxe, irudimenaren erresumara eramatengaitu, «bazen behin»-eko lurraldera. Euskal gi-roaren aztarnak urriak dira: baserria, maiora-zkoaren irudia, herri giroa, nekazari gizarte tradi-zionala, baina aski dira arketipo unibertsalak era-biliz lurralde baten ezaugarriei atxikitako ipuinberezi bat sortzeko.

Kontatzeko modua li-neala da, ez da denboranatzera jauzirik. Aurrerantzhalako jauzi batzuk egitendira, baina ez oso bortitzak.Ipuinak elipsia maisuki era-biltzen du; adibidez, Maria-ren ama eta mutilaren gura-soak ez dira ageri, eta ezagertze horrek eginkizun batdu ipuinean, ikusi dugunez.

Bestalde, deskripzioak ere behar-beharrezkoaksoilik egiten dira ez da baserriko aziendarik des-kribatzen, ez inguruetako sororik, ez gelarik, ezherria…

Ikusi ditugun ezaugarri aberatsez gain, konta-tzeko modu xaloak eta argumentuak istorio hun-kigarri baten barruan sartzen gaitu, bihotzetikbihotzera hitz egiten digu, eta gure barneko gunesakonak astintzen ditu; hots, badu indar katar-tiko handi bat, erakarmen indar bat, hasieratikbukaeraraino harrapatzen gaituena. Zer gehiagoeska diezaiokegu ipuin bati?

ARRATIBEL, J. (1980): «Mari xor», in Kontu zaarrak. La GranEnciclopedia Vasca, Bilbo. Erein argitaletxeak batuan argi-taratua.BACHELARD, G. (1978): El agua y los sueños. Fondo de Cul-tura Económica, Mexiko.BETTELHEIM, B. (1990): Psicoanálisis de los cuentos de hadas.Crítica, Bartzelona.CHATEAU, J. (1976): Las fuentes de lo imaginario. F.C.E.,Madril.COOPER, J. C. (1986): Cuentos de hadas. Alegorias de losmundos internos. Sirio, Malaga.DURAND, G. (1982): Las estructuras antropológicas de lo ima-ginario. Introducción a la arquetipología general. Taurus,Madril.

ELIADE, M. (1975): Iniciaciones místicas, Taurus, Madril.Etxeberria, M. (1973): Euskaldunen ipuin harrigarriak, Ja-kin, Arantzazu.JUNG, C. G. (1995): El hombre y sus símbolos, Paidós, Bar-tzelona.PROPP, V. (1987): Morfología del cuento, Fundamentos, Ma-dril.TURNER, V. (1980): La selva de los símbolos. S. XXI, Madril.VON FRANZ, M. L. (1990): Símbolos de redención en los cuen-tos de hadas, Ed. Popular, Madril.

Page 57: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 65

� Hizpide �

1. ERLOJUA GELDITU EGIN DABehin batez, bazen jaun aberats bat bere babesean aszeta bat zuena. Jaunak egunero

ematen zionarekin bizi zen aszeta errukarria, hau da, hiru ogi kozkor, gurin apur bateta eztia. Aszetak pitxar bat zeukan eta han biltzen zuen jaunak ematen zion guztia.Baina, egun batez, pitxarra betea zuela ikusirik, arduraz eta beldurrez, bere etxekosabaian zintzilikatu zuen. Gauean, ohean makilarekin etzan zelarik, pitxarra ikusi, etagurina oso garesti zegoela pentsatu zuen. Orduan bere baitan hasi zen: «Daukadangurin guztia salduta, ardi bat erosiko dut eta artzain bati emango diot zain dezan. Urtebete baten buruan bi arkume emango dizkit, arra eta emea, eta bigarren urtean emeaeta arra. Ardiak ugalduz joango dira eta oso artalde ederra osatuko dute. Orduan ardiaksaldu, eta jauregi bat erosiko dut, eta jantzi ederrak, eta mirabeak eta neskameak, etamerkatari baten alabarekin ezkonduko naiz. Berealdiko ezkontza izango da: jan-edanafranko, artistak eta bufoiak, eta erresumako handikiak eta jakintsuak eta aberatsak etapobreak gonbidatuko ditut. Nire sinesmenean eta aszetismoan atsedentxo bat hartuko

Erlojua gelditu zenekoa

Oraindik ere ulertu beharra daukazue, lagunok, gizakia eta Egiaren artekodistantziarik laburrena ipuina dela.Beste batean esan zuen: «Ez gutxietsi ipuinak. Urrezko txanpon bat galtzendenean, kandela nimiño baten laguntzaz aurkitzen da; eta egiarik sakonenaipuin labur eta xume baten laguntzaz aurkitzen ahal da».

Anthony de Mello

PATXI ZUBIZARRETA

Page 58: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 66

� Hizpide �

dut. Emazteak semea emango diteta nik pozarren hartuko dut.Zientzia irakatsiko diot, eta lite-ratura, eta aritmetika. Ospetsuaizango da eta ospetsuek beren ter-tulietara deituko dute. Agindu-takoa beteko du eta ez nau des-obedituko. Txarrik ez dezala eginaginduko diot eta eskuzabala izandadila pobreekin. Onbidean ja-rraitzen duela ikusiz gero, lagun-du egingo diot; bestela nire maki-la nozituko du bizkarrean». Unehartantxe aszetak makila jaso, etaburu gainean zeukan pitxarra jozuen. Hura zati-zati egin zen etapusketak, gurina barne, buru gainera jausi zitzai-zkion, bizarra eta soinekoak zikinduz.

Xerezadek sultanari 902. gauean kontatu zionipuin honexekin hasi nahi izan dut biltzar hone-tako nire saioa, teoriaren erdian aringarri gertadadin eta sarrera gisa baliagarri izan dakigun. Etaipuin hori lerrootara ekarri nahi izan dut, hainzuzen ere, gaur egun entzuten zaila delako. Ipuinhau kontatuko zuten Marrakexeko Xma-el-Fnaazokako ipuin kontalarietako gutxi batzuk bainoez dira bizi, Juan Goytisolok De la Ceca a la Mecaliburuan oroitarazten digunez. Baina ez dira baka-rrik ipuin kontalariak –lehengo zentzuan ari naiz,noski– azkenetan daudenak. Miguel DelibesekCastilla habla liburuan azken ikazkinei eta erro-tariei buruz hitz egiten digu, euskal egunkarieknoizean behin zaraitzueraz edo erronkarieraz min-tzo den azken hiztunaren heriotza jasotzen dute–sekula azkena izaten ez dena, antza–, gure he-rrietan ere sarritan aipatzen da urlia dela larruzkopilotak egiten dituen azken artisaua… Denak ereazkenetan dagoen mundu bati buruz mintzo zai-zkigu. Eta herri ipuinek ere azkenetan dagoenmundu hori jasotzen dute, beren istorio eta pasa-dizo ttikiekin horren isla dira (beharbada Histo-ria liburuak baino hobeki). Gogoeta hori bikain

laburbiltzen da Joxe Arratibelek ai-patu izan duen esaldi honetan:«Mundua, azken 20-30 urteotangehiago aldatu da, azken 2000urteetan baino».

Denbora joanei buruz mintzodiren herri ipuinek beren denbo-ra propioa zuten: batetik, oso unezehatzetan kontatzen ziren, berezi-ki baserrian gaueko lanak egin bi-tartean (herri arabiarretan ipuinakkontatzeari «gauez kontatzearenartea» deitzen zaio); bestetik, be-ren hasiera eta amaierako formu-lekin, elipsiekin, aditzaren erabi-lera zehatz batekin, beren konta

tekniken erritmoarekin, oso denbora propioa zu-ten.

Hala gauzak, jasotzen zuten denbora bezalaxelurrundu da ipuinen barne denbora ere (Foster-ek dioenez «Nobela bakoitzaren baitan –ipuina-renean, esan dezakegu guk– erloju bat dago. Me-tronomo kutsua du eta ez da bakarrik pertso-naien gorabeheren denbora neurtzera mugatzen,haien ahotsen erritmoa ere neurtzen du, eta, be-reziki, kontatzen duenaren ahotsa»). Baina den-bora horiek, esan bezala, joanak dira. Elizdorree-tako kanpaiek edota horma erlojuek aditzeraematen zuten denbora hori dagoeneko geldirikdago (gaur egun editoreek kuku erlojuei buruz ezhitz egitea aholkatzen dute, haur gehienek ez bai-tute halakorik ezagutu; marrazkilariek badakiteesfera erlojuak beraiek ere haurrei nahiko arrotzgertatzen zaizkiela, eta hobe dutela erloju digitu-dunak marraztea…).

2. AHANZTURA vs OROIMENABakarren batek pentsa dezake nostalgia apur

batekin mintzo naizela iragan denbora horieiburuz, eta beharbada ez zaio arrazoirik faltako.Baina beharbada horrexegatik ditut hain gogoanere, Joxe Arratibelen esaldia bezala, beste bi esal-

Page 59: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 67

� Hizpide �

di pizgarri hauek ere: W. Allenen «Tradizioa be-tiere irauten duenarekiko ilusioa da», eta besteafolkloreari buruzkoa: «Folklorea kultura batenhileta meza da».

Milan Kunderak, berak matematika existentzia-la deitzen duen teoriaren arabera, azaltzen diguzenbat eta azkarrago bizi orduan eta gehiagoahanzten dugula. Arestian aipatu dugun JuanGoytisolok memoricidio terminoa darabil gertaka-ri hori definitzeko, gure gizarteak bere iraganazbeste egin duela adierazteko, izan ere, unean une-koarekin eta abiadura frenetikoarekin itsuturik,ozta-ozta orainari begiratzeko gai baikara.

Eta ez dakit nostalgia den edo zer, baina oroi-tzea ere, neurrian, ona izan daiteke. Ona da hil-dakoen artean unetxo bat igarotzea.

Hala ere, argi dago egin izan direla eta orain-dik ere egiten direla iragan hori jasotzeko ahale-ginak. Garai batean Perrault, Grimm anaiak edoAndersen aritu ziren, baina Carlo Fabretti beza-lako kritikari zorrotzek haien manipulazio ideo-logikoa uzten dute agerian, izan ere iruzur eginbaitziguten amaierak –edota ipuinak berak– be-ren erara itzulipurdikatuz. Gurean ere aritu zi-ren, noski, Barandiaran, Donostia edo Azkuebezalako ikerlariak eta, ez gaitezen engaina, he-men ere izango zen manipulaziorik –edo ezabake-tarik… (Anjel Lertxundiren Letrak kalekantoitikliburuko «Amontegin ibili» atal argigarrian, bes-teak beste, honako pasartea irakur daiteke: «zeinaiton-amona ausartuko zen txorta-kantak eta xi-rri-koplak gordin-gordinean kontatzera ia bimetroko sotanaz jantzitako gizon kankailuhari?»)–, eta gaur egun Etxeberria, Satrustegi edoKaltzakorta biltzaile-ikertzaileak nabarmen dit-zakegu. Baina, ahaleginak ahalegin, lan horiekhaur literaturako apaletatik urrunsko daude, izanliburutegietan izan eskoletan.

Bestalde, egia da herri ipuin horiexetan oina-rritu direla hainbat idazle beren obrak sortzekoorduan: Kafka, García Márquez, Camus, Lertxun-di, Atxaga, Sarrionandia… Zerrenda amaigabea

litzateke, izan ere idazlea gehienetantradizioaren ezagule fina izaten baita,eta gero beren galbahetik pasaturikeskainiko baitigu bere lan «zaharberritua». Lite-ratur lanetan, Eliot-en arabera, talentu pertsona-la eta tradizioa elkartzen dira, jasotzen dena etaukatzen dena, defendatzen dena eta traiziona-tzen dena, oroitzen dena eta ahanzten dena.

Amandre edo herri ipuinak gaurkotzeko aha-legina gorabehera, ipuin horiek urrunsko egoteazgain, gaur egungo haur literaturan herri ipuinakez daude modan. Oraindik ere Grimm anaien,Perraulten edo Xerezaderen ipuinak argitaratzenbadira ere, gehienetan luxuzko edizioetan gaine-ra, editoreek gaurkotasun handiko gaiak eta gauregungo irizpide politikoki zuzenetan oinarrituaknahiago dituzte (esperientzia propioz dakit egi-tura konplexu samarragatik edota karta jokoanahiz hilketaren bat sartzeagatik, zenbait ipuinbaztertuak izaten direla; esperientzia propioz da-kit, hala ere, Euskal Herrian ipuin horiek argita-ratzeko ez dagoela arazorik, baldin eta emaitzakalitatezkoa bada. Are gehiago: benetan txaloga-rria da ahozko literatura jasotzeko (Txiliku –Axa,mixa, zilarra–, Lertxundi –Letrak kalekantoitik–,Etxaniz –Geure ipuinak–, Antonio Zavalaren Aus-poa saila edo bere Biblioteca de narrativa popu-lar…) hainbat argitaletxe egiten ari den ahalegi-na). Eta galdera honakoa da: ipuin horien ezagu-tza –eta gozamena–, beren neurrian, bermatua aldago beren jatorriz- ko testuingurutik kanpora,hau da, gaur egungo bizimoduan, izan eskolan,izan familian…?

3. ERLOJUA ABIAN JARRI BEHARRAGabriel Janer Manilaren obrari buruz Miguel

Angel Mendok esan zuen: «Gabriel Janer Mani-lak idazten dituen liburuek denbora guztiak di-tuzte barnean. Oraingoak eta lehengoak. Are ge-hiago: baita etortzekoak diren denborak ere. Artelan batek seguruenik hiru baldintza hauek betebehar ditu: memoria, oraina eta utopia izatea».

Page 60: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 68

� Hizpide �

Literaturaren erlojuak ez du denbora linealaaditzera ematen, bere denbora atzera-aurrerakadabil. Are gehiago: esan izan da herri ipuinendenbora inoizkoa dela, atenporala dela.

Eta zalantzarik gabe esan dezakegu tartekaatzera egin behar dugula herri ipuinak irakurriz–edo entzunez– plazerra jasotzeko (Italo Calvi-nok dioenez: «Ipuinak entzutearen haur plazerraerrepikapenaren esperoan ere badatza. Poema edokantuetan errimek erritmoa markatzen dutenbezala, prosazko narrazioetan gertakarien artekoerrima nabarmentzen da».), nor izateko.

Baina atzera egin ostean, erlojuaren orratzakorainaldira ekarri, eta ipuin horiexekin egin de-zakegu jolas: amaiera aldatuz, gaurko egoeretaraegokituz –eta plajiatuz–, antzeztuz, traizionatuz,gure ikuspuntutik interpretatuz… (ipuin arabiarbatekin hasi naizenez, gogoan dut Koranarenpasarte batek honela dioela: «Jan eta edan ezazueharik eta, egunsentian, hari txuria beltzetik be-reizten den arte. Horren ostean, egizue baraugauera arte»; nire ustez pasarte zoragarria da mu-sulmanek erramadanean noiz jan behar du-ten eta noiz ez adierazteko, baina badira mezuhau hitzez hitz hartzen dutenak ere, batez ere ar-tzainak, zeintzuek atzamarretan hari txuria etabeltza lotzen dituzten agindu hori fidel betetzendutelakoan; zentzu horretan, amandre ipuinak eregure heziketan lagun ditugu eta horien izugarrike-riak irakurtzeak ez garamatza derrigorrean gauzabera egitera; maila sinbolikoan, maila iradoki-tzailean laguntzen digute).

Berriro ere Carlo Fabrettiren ustetan, haurrautopikoa da berez eta herri ipuinak –manipulatugabeez ari da, noski– lagungarriak izan daitezkehaurra etorkizunerantza abia dadin, zer nolakoaukerak eta zer nolako arriskuak izango dituenaldez aurretik jakin dezan, behingoz aitaren etaamaren esku babesgarria aska dezan. Eta literatu-raren erlojuko orratzak apur bat kokildurik etor-kizunera zuzendu ditugun honetan, Luis Lande-roren hitzok (Entre líneas) datozkit gogora: «His-

toria, filosofia edo literatura irakastea bezalakogauza gutxi dago gaur egun hain beharrezko.Horiek gabe ezin da hezi isatsik gabe bizitzeranekez ohitzen den tximino hau. Inork ez daki nolasalba litekeen bestela».

Amaitze aldera, ipuin batekin hasi banaiz, bestebatekin amaitu nahi nuke nire jarduna, batez erebere baitan iragana, oraina eta geroa biltzen di-tuen eta Sarrionandiak bere galbahe pertsonale-tik iragazia duen ipuin batekin: Aspaldi zaharrean,bazen esne saltzaile fin eta zintzo bat. Egun ba-tean ugazabek esne pitxar bat oparitu zioten eta,hura buruan hartua, espaloitik joan zen etxerabidean. Orduan bere baitan hasi zen: «Esne ho-nengatik, guti jota ere hogei sos emanen dizkida-te, diru horrekin dozena bat arrautza erosiko dut,eta ugazabaren oiloari utziko dizkiot, eta sei txitaaterako ditu gutienez, txita hauek merke saldutaere ehun sos lortuko ditut noski, eta ehun sose-kin oinetako berriak, saia koloretsu bat eta bela-rritako eder batzuk erosiko ditut, iluntze aldeanenparantzara pinpirin paseatzen irteteko, eta hanmutil dotoreren bat agian nitaz maitemindukoda, eta ezkonduko gara, eta gero…». Baina esnesaltzailea ez zen ohartu bidetik ikazkina zetorre-la, korrika, bere asto beltxaren gainean, eta espa-loitik jaisteko urratsa aurrera eman zuen. Bainaasto beltzituak jo behar zuen unean, bat-bateanneskatilak atzera egin zuen pausua, ikazkinaripasoa libre utziaz. Ikazkinak, esne saltzailea espa-loi gainean erreparaturik, pitxarra buruan, sal-boan, issooooo! oihukatu zuen bere astoaren uha-lei tiratuaz. Esne pitxarra osorik ikusteaz harrit-zen zen, bidenabar, eta bere abots latzez galdetuzion neskatilari: «Baina ez zara zu esne saltzailegaztea?». Eta neskatilak erantzun zuen: «Bai jau-na, baina fabula irakurrita nago». Eta kalean ba-tere arriskurik ez zetorrela ziurtatu ondoren, es-paloitik espaloira iragan eta bere bidea bere go-goetekin batera jarraitu zuen.

Page 61: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 69

� Hizpide �

1. SARRERA GISABeti pentsatu izan dut zerbait ezkutatzen dutela haurrentzako ipuin klasikoek. Izenda-

penetik beretik hasita, noski. Askotan haur literaturatzat jo izan den hori gutxitan izanda haurrek irakurtzeko edo entzuteko pentsatua. Eta gaitz erdi; izan ere, gaur egunnagusi dugun heziketa eta pedagogia erak kontuan harturik, haurrak gaur egun zain-tzen ditugun modua ikusirik, nekez onartuko genituzke klasikotzat jotzen ditugunhaur ipuinak. Klasikoak izateak libratu ditu, seguru asko, ahanzturaren esku lanbro-tsutik hainbat eta hainbat ipuin.

Zerbait ezkutatzen dute, bai; antzinako gela haien modukoak dira: errezela batekerdibiturik; eta errezelaren beste aldean zer zegoen ezin jakin. Eta halaxe nahiago, gela-tik irtendakoan pentsatzen hasten baikinen eta irudimenaren makina abian jartzenzitzaigun misterioa argitu nahian. Hildako bat ikusten genuen gordeta batzuetan; ezkon-du ezin zitekeen neskatxa bestetan; altxor izugarri bat noiz edo noiz. Irudimena ge-nuen, irudimen handia, ipuinek moldatu eta hornitutako irudimen indartsua. Begizjotzen genuena, aurrean agertzen zitzaiguna, ez zen benetakoa guretzat, mozorro batbaizik, ongi ezagutzen genuen gelako errezelak bezala zerbait ezkutatzen ziguna. Bene-tako mundua ezkutukoa zen, bai. Mendira joaten ginenean, baserri bat ikusten genuenurrutira: baserri aurpegi-txuri eder bat zen, tximiniatik kea zerion, atarian sagarrondobatzuk edo intxaurrondoak zituen, zakur txiki bat zaunkaria zegoen. Eta hara hurbildubaino lehen bagenekien baserri hura gaztelu bat zela benetan eta zuhaitzak erregearenbeilariak zirela eta zakurra erregearen kapitaina zela; guk bagenekien baserri hartanprintzesa bat zegoela preso, erregeak agindutako ezkongaiarekin ezkondu nahi ez zue-lako, berak, ezkontzekotan, maitasunagatik bakarrik ezkondu nahi baitzuen.

Esnatu eta lokartu: Haur literaturenpertsonaiak, irudiak, helburuak…

FELIPE JUARISTI

Page 62: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 70

� Hizpide �

Gu ere bai, guk ere maita-sunagatik bakarrik ezkondukoginela erabakita genuen, print-zesa batekin seguru asko, gutazmaiteminduko zen printzesabatekin noski. Kalera joaten gi-nen gero eta kalean, gure herrikokalean, ibiltzen ziren neskatxeibegiratzen genien, haietako nor-tzuk izango ote printzesa jakinnahian. Eta guri berdin eder alaitsusi izan, bai baikenekien,ondo jakin ere, neska itsusiakeder bihurtzen zirela, igelak prin-tzesa bihurtzen ziren bezala,mutil eder batek musu emandakoan.

Garai hartan baziren besterik gabe esaten zi-ren hitzak, zeremonia handiz ahoskatzen zirenhitzak, harribitxiak edo urrezko xaflak balira be-zala erakusten ziren hitzak.

Maitasun hitza esaterako.Oraindik ez dakit noiz eta nola egin nuen hitz

hori, maitasun hitza, nire. Oraindik ez dakit noizeta nola egin nuen nire maitasunaren ideia, mai-tasunagatik ezkonduko nintzela sinesteraino, ja-kina. Gure haur garaian heldu jendeak ez zuenmaitasunaz hitz egiten; gure haur garaian jendeaez zen maitasunagatik ezkontzen; ezkondu beharzelako ezkontzen zen; bakarrik –mutil zahar edoneska zahar– gelditu nahi ez zutelako, neska za-harrak, mutil zaharrak baino areago, gaizki iku-siak baitzeuden. Gure haur garaian, heldu jen-dearentzat ezkontza bizitzako tratu bat besterikez zen; salerosketa ez zenean.

Horretaz ere, neska gazte bat erosi zuen mutilzahar baten historia zabaldu zen herrian bolo-bolo, ahapeka, kontu triste guztiak zabaltzen di-ren bezala. Eta halako historia hura entzun nue-nean ipuin bat etorri zitzaidan burura: neska es-klabo bat erosi zuen erregearena. Erregea, azke-nean, esklaboen azokan erositako neskaz maite-mindu zen, eta erregeak bere bizitza eman zuen

haren alde. Nire herriko biko-tea, neska gaztea eta bere eros-lea, azkenik maitasunaren men-de irudikatu nituen. Mutila,azkenik, prest zegoen bere bizi-tza emateko erositako neskarenalde.

Ipuinak horretarako ziren,errealitateko gauza bakoitza beretokian jarri eta finkatzeko.

Baina ez dakit maitasun hi-tza, ipuinek ala zinemak erakutsiote zidaten. Estatu Batuetako zi-nemak, noski, handik ekarritakopelikuletan barra-barra erabil-

tzen baitzuten aktore-aktoresek maitasun hitza.Hans Christian Andersen idazleak bere auto-

biografian honako testu hau idatzi zuen:«Nire bizitza ipuin eder bat da, aberats eta zo-

rionekoa. Txikia nintzelarik, pobre eta bakarrikmundura nindoalarik, topo egin izan banu mai-tagarri batekin eta hark esan izan balit neure bizi-tza aukeratzeko, lagun egingo baitzidan aukera-tutakoa azkeneraino eramaten, nire arima eta arra-zoiaren onerako beti, ez nintzen hargatik zorion-tsuago, apalago eta zuzenago izango».

Nire bizitza, haur garaian bederen, ipuin batizan da, eta irudimenari esker ez zait maitagarri-rik falta izan, ezta maitatzeko zain zegoen prin-tzesarik ere.

Behin Nabokov idazleari galdetu zioten zeinote ziren idazleak bereziki eta batez ere izan be-har zituen ezaugarriak, eta Nabokovek bat aipatuzuen, gainerako guztiak baino lehenago, irudi-mena hain zuzen. Errealitateak ezkutatzen digu-na ikusten laguntzen digu irudimenak, errealita-teak ihes egiteko joera baitu, lapur baten gisa.Baina irudimena berez sortzen bada ere, lur ego-kia behar du handitu eta hazi ahal izateko.

Andersenek berak aitortzen du:«Bizi nintzen giroak nire irudimena loditzeko

balio izan zuen. Garai hartan, lurrun-ontzirik ez

Page 63: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 71

� Hizpide �

eta posta bideak urriagoak zirelarik, Odense hi-riak ez zuen gaur egungoarekin antzik batere.Batek uste zezakeen ehun urte atzera egin zuela,aspaldiko ohiturak bizirik baitzeuden bertan. Gre-mioak prozesioan joaten ziren eta haien aurreanarlekina kriskitinekin ibiltzen zen. Inauteri aste-lehenean, harakinek idirik lodiena ibiltzen zutenkalean zehar; gainean mutiko bat atorra txuri,hegal handiekikoa. Marinelak ere hirian zeharibiltzen ziren musika eta banderak beraiekin, etagero ausartenak geratzen ziren, bi txalupa arteanzabaldutako ohol baten gainean zutik. Uretarajoaten ez zena, huraxe txapeldun. Baina nire oroi-tzapenetan gustagarrien izan zitzaidana eta geroxe-ago narrazio batean baino gehiagotan atera izandudana, espainiarrak 1808. ean Fionian egon zi-renekoa da. Nik, orduan, hiru urte baino ez nin-tzen, baina oso ongi gogoratzen ditut gizon belt-zaran haiek, kaleetan builaka eta sesioka, kanoiakjoka. Jende hark erdi eroritako eliza batean egi-ten zuen lo, erietxearen ondoan, lasto pila batengainean. Halako batean, soldadu espainiar batekbesoetan hartu ninduen eta berak bularrean zera-man zilarrezko irudi bat jarri zidan ezpainetan.Ama haserretu egin zela gogoratzen naiz, espai-niarra katolikoa zelako, baina niri gustatu eginzitzaidan, atzerritarra gustatu egin zitzaidan be-zala, nirekin dantza egin baitzuen eta gero nega-rrez hasi. Seguru asko berak ere seme-alabak izan-go zituen, han Espainian».

Oso gustukoak ditut Andersenen pertsonaiak.Sirenatxoa, batez ere. Mugako pertsonaia da, ezbateko eta ez besteko, ez alde honetako eta ez bestealdeko, denok, neurri batean, garen bezalako.Maitemindu egin da gizaki batez eta dena utzi duhari jarraitzeko; galdu egin du, gizakien lurreraitzuli ahal izateko, duen dohainik preziatuena,ahotsa. Berak, irudimenezko neska izanik, errea-litateko neska izan nahi. Berak hirurehun urtebizitzeko aukera izanik, gizakien arimaren hi-lezkortasuna nahi. Ezagutzen dudan maitasunhistoria tristeenetakoa da, ipuinean maitasuna

bera den bezalako ageri baita: zerbaitzail eta lortezina. Ideia bat.

Izan ere, maitasunaz hitz egitendugu, baina benetan ba ote dakigu zer adierazinahi duen hitz horrek?

Uda honetan Parisen izan gara bisitan. Paris-ek toki eder asko ditu bisitatzeko, baina badamonumentu bat, berria oso eta jendetsua gaine-ra, Alma Zubian hain zuzen, edo Arimaren Zu-bian nahiago baduzue. Ez da Parisen ehunka au-rki daitezkeen monumentu horiek bezalakoa: ezda eliza bat, baina badu elizatik zerbait, ez damuseo bat, baina badu museotik ere asko. DianaSpencer printzesa, Lady Di gisa ezagunagoa bera,istripuz hil zen tokia da. Istripuaren gorabeheraguztiak ez dira oraindik erabat argitu, Lady Dieta bere mutil laguna, izena gogoan ez dudana,kazetariengandik ihesi zihoazen, abiada handiz,Parisko kale estuetatik zehar eta azkenik Arima-ren Zubian hil egin ziren, bazter baten kontra joondoren. Geroxeago, Lady Di hil ondoren, xehe-tasun gehiago jakin genituen. Lady Diren mutillaguna arabiarra zela arrazaz, aberats-semea arren,plebeioa, printzesa batentzat ez duina alegia. Esanere egin zuten Lady Di haurdun zegoela, eta istri-pua ez zela istripu, hilketa bat baizik, BritainiaHandiko zerbitzu sekretuek agindutako hilketa.

Dena ipuina, noski, Lady Dik bizitza ipuinbat balitz bezala bizi izan baitzuen. Edo behin-tzat halaxe irudikatzen guk izen behar duela prin-tzesa baten bizitza. Izan ere, ipuin asko irakurriditugu printzesei buruz, eta badakigu haien bizi-tza ez dela normala, berezia baizik, ez dela gukdenok bizi duguna bezalakoa, eta irudimenare-kin soilik irits gaitezke haien bizitzak zertan di-ren jakitera.

Horregatik esaten nuen saio honen hasieranhaurrentzako ipuin klasikoek zerbait ezkutatzendutela, bizitzak ere zerbait ezkutatzen duen beza-la, bizitza ipuinen bidez uler baitaiteke; eta alde-rantziz ere bai, ipuina bizitzaren bidez. Eta irudi-menarekin lor dezakegu ezkutukoa argitzea. Iru-

Page 64: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 72

� Hizpide �

dimenak, imajinazioak, irudiak gordetzen lagun-tzen duelako.

Bai, paradoxa dirudi, baina halaxe gertatzenda askotan.

Lady Di sirenatxoa bezalakoa da, nire iritzian.Gizakiak nekez bizi daitezkeen tokian bizi da Si-renatxoa, ur azpiko erreinuan. Bere lurraldekoaez den bat maite izan zuen eta prest egon zen berebizia emateko, maite zuen harekin, mundualdihonetan ez bazen, bestaldekoan egon ahal iza-teko.

Parisen ikusi nuenean jendeak lore-sortak uz-ten zituela Lady Di hildako tokian, miretsi eginnuen printzesa, askok, nahi arren, egin ez dutenaegin zuelako: maitasunagatik eta maitasunez hil.

Esan dute askok, eta horretan arrazoi faltarikez, Sirenatxoa ez dela haurrentzako ipuin egokia,bukaera ez baita zoriontsua. Walt Disneyrenbertsioan bukaera zoriontsua da eta, gainera,ipuineko sorgin gaiztoak merezitako zigorra ja-sotzen du.

Ipuinak ezkutuko kontu asko dauzka, eta ne-rabezaroarekin zer ikusia dutenak gehienak, sexua-litatearekin zer ikusia dutenak alegia.

2Aipatzen ari garen ipuin klasikoak, maitaga-

rrien ipuinak deituak ere diren horiek, ez zirenXIX mendea arte haurrentzako ipuin bihurtu.Hasieran Luis XIVaren gortean eta haren gortes-auen artean arrakasta handia izan bazuten ere,Perraultek Contes de ma Mère l´Oie argitaratubazuen ere, tartean Mari Errauskin, Txano Gorri-txo eta Loti Ederrarenak, herriz herri ibiltzen zi-ren txerpolariei esker zabaldu ziren aipatzen arigaren ipuinak. Izan ere, halako txerpolariek li-buru merke batzuk saltzen zituzten. Liburu ho-riek ele zaharrak, herri ipuinak eta maitagarrienipuinak biltzen zituzten batera, laburtuta eta al-datuta gehienetan. Liburu merkeak ziren oso etahorregatik izan zuten arrakasta.

XIX mendeko lehen urteetan Wilhelm eta Ja-cobo Grimmek ipuin bilduma bat argitaratu zu-ten Haurtzaroko eta sutondoko ipuinak deitua.Grimm anaiek, dena dela, ez zuten bilduma ho-rretako ipuin bat bera ere asmatu: hor-hemenzeuden herri ipuinak hartu eta gero aldatu eginzituzten haurrentzat egokiagoak izan zitezen,nolabaiteko zentsura ezarriz ipuinoi. Bazen, halaere, ikuspegi komertzial bat. Burges jendeak geroeta liburu gehiago erosten zituen haurrentzat;beraz, garai hartan, haur literatura errentagarriazen.

Horrekin guztiarekin, edo hori gabe, esan be-harra dago: Grimm anaien ipuinak politak dira.

Lehentxeago esanda utzi dut zerbait ezkuta-tzen dutela haurrentzako ipuin klasikoek. Bai Pe-rraultek eta baita Grimm anaiek ere lo geldituzen printzesaren historia kontatu zuten. Grimmanaiena landuagoa da nire gusturako.

Errege -erreginak seme bat nahi dute eta tristedaude semerik ez datorrelako. Erregina baina-tzen ari denean, igel batek esaten dio lasai egote-

Page 65: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 73

� Hizpide �

ko alaba bat izango duela-eta. Eta halaxe gertatu:erreginak alaba bat izaten du, eta pentsa daite-keen bezala, oso pozik dira bai erregea eta bai erre-gina. Alabaren jaiotza ospatzeko jaia antolatzendute, bazkari eder bat, eta bertara maitagarriakgonbidatzen dituzte. Hamahiru dira erresumandauden maitagarriak, hamahiru, zenbaki adieraz-garria, denok dakigun bezala, baina errege-erre-ginak hamabi aulki besterik ez. Beraz, hamabimaitagarri etortzen dira jaira. Bakoitzak dohainbat eskaintzen dio printzesari, batek edertasuna,besteak aberastasuna eta horrela lehendabiziko ha-maikak. Hamabigarrena bere eskaintza egiteradoanean, hamahirugarren maitagarria agertzenda, eta hamahirugarrenak, bera gonbidatu ezdutelako haserre, etorkizun beltza iragartzen dioprintzesari, hamabost urte betetzean goru-arda-tzez iruten zauritu egingo dela eta gero hil. Izutu-ta geratu dira erregina-erreginak, baina hamabi-garrenak orduan leundu egiten du hamahiruga-rrenaren agindua. Printzesa ez da hilko, baizik etaehun urtez lo geratuko da. Dena, hamahiruga-rrenak esanda bezala gertatzen da. Errege-erregi-nak goruak kentzen dituzte jauregitik. Printzesahamabost urte betetzean bakarrik geratzen da, gu-rasoak kanpora joaten baitira. Printzesa zoko-miratzen hasten da eta horrela jauregiko bazterbatera iristen da eta han amona bat aurkitzen dugoruan. Printzesa, jakina, zauritu egiten da eta logelditu, harik eta printze batek musu bat emaneta esnatzen duen arte.

Ipuin hau gaur egungo heziketaren araberaezinezkoa izango litzateke. Batetik gure hezitzai-leek gogor kritikatuko bailukete printzesa baka-rrik gelditzea etxean hamabost urte betetakoan.Zer da hori? esango lukete. Non da gurasoen ar-dura?, gaineratuko lukete. Baina beharrezkoa daprintzesa bakarrik gelditzea, bestela ez baitago ezipuinik ez ipuinondorik. Gainera ezinezkoa dahaurrak beti zainpean edukitzea; haurrak bihu-rriak baitira, jostalariak oso, begi-handiak, etazoko-nahasleak. Printzesak, dena dela, hamabost

urte ditu goru-ardatzez zauritzen de-nean. Haurtzaroa atzean utziutzitanerabezaroan sartzera doa, agudogainera. Printzesak, ordea, ez du nerabezarorikezagutuko. Lo geldituko baita eta loalditik esna-tzen bada, printzearekin ezkontzeko izango da.

Ez al da guraso askok nahi dutena? Nerabeza-roa ezabatu eta haurtzarotik heldutasunera, ezkon-tza egunera, zuzen iragan? Ez al da hori gurasoaskoren ezkutuko nahia, grina eta irrika? Lo egineta heldutasuna iritsi? Nerabezaroa loaldian, ametsbatean igarotzea: horra hor ipuinaren funtsa etamamia.

Txikitan gogo handiz zerbait desiratzen genue-nean, Errege Eguna etortzea esaterako, «bi gau loegin eta Errege Eguna» esaten genuen; loaldia zengure denboraren neurgailua. Eta loaldia da ipui-neko printzearen neurgailua. Lo egin ondorenezkontza, zoriona, amatasuna… Hori guztiaerakusten digu ipuinak.

Baina zer dago ezkutuan? Hobe esan, nolasortu da ipuina?

Ipuinaren jatorrian gerra ekintza bat dago.Gerran irabazten zutenek galtzaileei bizia barka-tzeko ahalmena zuten, edo bestela galtzaileak hil-tzekoa. Hiltzen ez bazituzten, galtzaileen onda-sunak hartzen zituzten beraientzat, eta galtzaileakesklabo bihurtzen zituzten, azokan saltzeko, edoetxean enplegatzeko bestela. Emakumeak oso es-timatuak ziren, esan beharrik ez dago. Baina ara-zoak sortzen zituzten. Emakume gehiago ere ba-zirelako etxean, bekaizkeria sortzen zuen emaku-me arrotz bat etxera ekartzeak, etxean egoteak.Areago, emakume horrek, esklabo izan arren, etxe-ko jaunaren maitale bihurtzen bazen, heriotza ereekar zezakeen, edo heriotza-katea, aspaldiko his-toriek erakutsi diguten bezala.

Beste emakumerik ez bazegoen etxean, orduanarazoak bestelakoak ziren. Erositako emakumeakiragana zuen, erosleak eta erosteak ezabatu ez zueniragana. Erositako emakumeak gurasoak zitueneta behar bada senargairen bat, auskalo non.

Page 66: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 74

� Hizpide �

Nola ahantzi hori guztia? Nola ahantzarazi horiguztia? Nola kendu burutik hori guztia?

Emakumea loaraziz, noski. Esnatzerakoan ezluke iraganik gogoratuko eta orainari, bizitza be-rriari, lotuko litzaioke.

Bada ipuin arabiar bat, ipuin arabiarrak direnbezain ederra dena.

Behin batean ba omen zen errege arabiar batoso aberatsa, jauregi eder batean bizi zena etaberrehun emakume zituena, ederrak denak. Be-hin, emakume bat ikusi zuen azokan salgai,emakume kristaua. Gustatu egin zitzaion eta erosiegin zuen bere zerbitzurako. Halako batean, or-dea, bere semeak, Ahmed printzeak, lorategianikusi zuen soineko eder batez jantzita eta txora-txora eginda geratu zen. Ondoren saiatu zenemakumea hura emazte egiten, baina emakumeaknahi ez eta ahal zuen guztietan ihes egiten saia-tzen zen. Printzeak zer egin ez zekiela emakumeadorre batean itxi zuen. Gauero joaten zitzaionbisitan, ziegako egonaldiak haren joera aldatuko

zuelakoan, baina alferrik. Azkenik, ezer lortzenez zuela ikusirik, gaixotu egin zen printzea. Erre-geak, kezkaturik, dirutza handia eskaini zuen beresemea sendatuko zuenarentzat eta horrela ha-maika jakintsu eta azti etorri ziren jauregira, ezerlortzeke. Behin, ordea, gizon zahar-zahar bat eto-rri zen, eta erregeak gertatutakoa azaldu ondo-ren, bazuela esan zuen emakumea printzearenga-na bultzatzeko eta gero printzea sendatzeko mo-dua. «Halako lorategian bada zuhaitz bat, etazuhaitzaren hostoek loa omen dakarte, egositahartuz gero, eta loa eta gero erabateko ahanzturaomen dator», esan zuen gizon zaharrak. Eta «do-rrean dagoen emakumeak nor den ahazterik balu,berehala onartuko luke printzea bere ondoan, etahorrela sendatuko litzateke». Printzea bera joa-ten da lorategira, hamaika abentura izan ondo-ren, lortuko ditu azkenik ahanzturaren zuhaitze-ko hostoak eta ekarri ere bai. Emakumea lo gel-ditzen da eta esnatutakoan bere iragana ahaztubeharrean, iragana ekartzen du oroimenera, etahala jakiten da printzesa bat dela eta neska gazteazelarik bahitu egin zuela printze gaizto batek etabere emazte egin nahi zina zuela baina berak eze-tz eta ezetz, eta azkenik lokailu bat eman eta denaahaztu zitzaiola, baina hala ere printzeak ez zuelaezer lortu eta horregatik saldu zuela azokan.Bukaera espero den bezalakoa da. Ahmed prin-tzea eta emakumea ezkondu egiten dira.

Ipuinak aldaketa asko ditu.Loa eta ahantzia antzekoak ziren antzinako

jendearentzat. Loz egoenak, lo zegoen bitartean,ahaztu egiten baitzuen errealitatea. Horregatik,aspalditik ezagunak zituzten lokailua eraginko-rrak: guk drogak deitzen ditugunak, opioa, etahaxixa, batez ere.

Giambattista Basile ipuingile napoletarrak«Eguzki, Ilargi eta Talia» izeneko ipuina argitara-tu zuen XVII mendean. Ipuin horretan lo dagoendontzeila baten historia kontatzen du. Lo dagobaina hilda dagoela dirudi, lo dago dorre batean,eta printze batek askatzen du.

Page 67: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 75

� Hizpide �

Baina Basileren ipuina desberdina da, oso des-berdina.

Honela irakurtzen dugu:«Printzea lo zegoen printzesari hurbildu zi-

tzaion. Ozenki deitu zion baina berak ez zion en-tzun, sorgorturik baitzegoen. Printzesa ederra zen,eta erakargarria, eta hari begira egonik, berotuegin zen printzea. Hartu zuen printzesa besoe-tan, ohera eraman eta han, neska lo zegoelarik,maitasunaren fruitu gozoa hartu zuen eskuka. Buka-tutakoan, printzesa bere tokian utzi eta bere errei-nura joan zen, lan asko baitzuen han egiteko».

Printzesa haurdun geratzen da eta handik be-deratzi hilabetera, legezkoa den bezala, bikiak iza-ten ditu: Eguzki eta Ilargi. Geroxeago jakiten duguprintzea ezkonduta dagoela. Printzeak halakobatean Taliaren eta bikien bila joateko agintzendu eta hirurak bere jauregira ekartzen ditu. Prin-tzearen emazteak, ordea, Talia eta bikiak hiltzekoagindua ematen du eta, Talia salbatzen bada ere,bikiak hil eta gero egosi egiten dituzte. Printzeakbere semeak jaten baititu.

Horrela da Basileren ipuina. Semeak jateare-na ez da berria, dena dela. Greziako mitologianageri bada, titanek Dionisos hil eta egosi ondo-ren jan egiten baitute, bihotza izan ezik.

Basilek beraz sustraiak mito zaharretan zituenipuina ekarri zuen bere garaira.

Basilerena da Grimm anaien eta Perraultenaitzindaria. Emakume bahiketarik ez, baina bor-txaketa dugu, agerikoa eta ez gordekoa.

Nebazaroa lo igarotzen duen printzesa kontzien-tzia ezaren sinboloa da.

3Mari Errauskin izango da, zalantzarik gabe,

mundu osoan zabalduen dagoen ipuina. Herribakoitzak ipuina kontatzeko bere modua du. Eza-gunenak, seguru asko ordea, Perraultek eta Gri-mm anaiek bildutakoak dira. Sekulako arrakastaizan zuen denbora gutxian. Rossini, Massenet etaProkófiev musikariek doinua jarri zioten histo-

riari. Zineman ere utzi du bere arras-toa. Mari Errauskinen gaia harturikegin den azken pelikula Pretty Womanizango da.

Ederra da gainera.Ipuin klasikoek duten edertasun hori du agi-

rian, eta, irakurri ere, irakur daiteke bekaizkeriariedo inbidiari buruzko eta inbidiaren aurkako testugisa. Ipuin klasikoek hori baitute, nolabaitekoirakurketa morala errazten dutela, eta irakurleakikasgai moralen bat edo beste jasotzen duela on-dorio gisa. Sirenatxoak, esaterako, sexuari buruzkoikasgaia ematen du; sexua hor dago, ez da zertanukatu, baina bere garaia behar du, bere aroa, sa-garrek ontzeko, mutilek gizontzeko eta neskatxekemakumetzeko berea behar duten bezala. LotiEderrarenak nerabezaroko arriskuez gaztigatzendigu, nerabezaroko bidearen zailtasunaz oharta-razten gaitu. Printzesa, hamabost urte betetzendituenean, goru-ardatzaz zauriturik, lo geratzenda. Ez da betiko loa, heriotza alegia, ezkontzaurtera artekoa baizik. Nerabezaroa lotan igaro-tzen du printzesak, denbora joaten da berez; hobeesan, denbora gelditu egiten da printzesa lo gera-tzen den unean, eta hori denbora joatea bezalaxeda. Izan ere, denbora gelditzea eta denbora joa-tea, biak bat eta berdina baita ipuinean. Denboragelditu egiten da printzesarentzat eta jauregianbizi diren guztientzat, baina ez jauregitik kanpodabiltzanentzat. Horixe adierazten du ipuinak.Ipuineko denbora barne-denbora baita, norbera-rena. Denbora mitikoa.

Printzesak ez du nerabezarorik. Haurtzarotikheldutasunera zuzen jotzen du. Pentsa daitekenoraino ote den hori komenigarria, gaur egunbehintzat. Nerabezaroa, onerako edo txarrerako,denok iragan behar dugun aroa da. Egia da arris-kuz beterik dagoela, denboraldi horretan okerbaitaiteke betirako gazte lerden eta txukun batenbizitza.

Oraintxe ikusten ditut hainbat eta hainbatemakume beren seme-alabei bizitzako arriskuak

Page 68: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 76

� Hizpide �

azaltzen; droga dela-eta, alkoho-la dela-eta, lagun gaiztoak dire-la-eta.

Egia ere bada nerabezaroa lu-zatu egin dela gure artean. Le-hen, eta ez naiz oso aspaldikogaraiaz hitz egiten ari, laburraizaten zen oso. Nerabezaroa etasoldadutza batera amaitzen zirenjeneralean, mutilentzat. Nesken-tzat are laburragoa izaten zen,eskola urteak eta nerabe-urteakbatera joaten baitziren.

Ipuina idatzi zen garaianpentsatzekoa da are laburragoaizango zela nerabezaroa. Gauregun nerabezaroa, esan bezala,luzatu eta luzatu egiten da, bizi-tza osoan barrena batzuetan. Gure gizarteak «be-tiko nerabezaroa» asmatu baitu, sekula ez zahart-zeko sendagai gisa. Heldutasunak ardura dakar,eta jende asko izutu egiten da ardura aurrean jar-tzen zaionean. Ardurak seme-alaben izenakdauzka; lan bat bulego, denda edo fabrika batean;emazte bat; zorrak banketxearekin; etxea pagatubeharra, hainbat eta hainbat gauza pagatu beha-rra; oporrak noiz edo noiz; burukomina franko:kezka kezkaren gain, azken finean. Horregatikizango da seguru asko alde guztietan ikusten denheldutasun falta nabarmen hori. Nerabezarokoarriskuen artean maitasunarena dago. Erdi Aro-tik hona erakusten baitzaie emakumeei kontuzibiltzeko maitasunarekin, ez bakarrik min egitenduelako behin ezagutuz gero haren galerak, bai-zik eta emakumeek ez dutelako izan, orain artebehintzat, maitasunez ezkontzeko eskubiderik.Loti Ederrak lo igarotzen du nerabezaroa; lo,maitasun aroa. Ez du minik bihotzean, begirik ezduenak; bere garaia lo igarotzen duenak nekezizan baitezake minik bihotzean.

Minik gabe, ordea, ezin ikasi. Hori da bizi-tzak, eta ez ipuinek, erakusten diguna. Nerabeza-

roa bidaiatzat har daiteke. Nes-ka edo mutila, haurtzaroko lu-rra atzean utziz gero, zirriborroanbaizik ezagutzen duen beste lurbatera abiatzen da. Han bizitzakfroga batzuk jarriko dizkio gain-ditzeko. Bizitzak frogak jartzekoohitura setatia baitu, eta, frogakgainditu ondoren, heldutasune-ra iritsiko da. Halakoxe eskema-ri jarraitzen diogu guk geure bi-zitzan, eta gure heroiek ipuine-tan. Frogek, azken finean, ongiaeta gaizkia mugatzen erakustendute. Eta ongia eta gaizkia ez dabizitzan, ezta ipuinetan ere, zermetafisiko, etiko edo eztabaida-garri, ez, ongia eta gaizkiak

praktikaren galtzadan jarritako mugarriak dira:zehatzak oso. Gizartearen legeak bezain zehatzak,elkarbizitzako arauak jartzen baitituzte.

Har dezagun Stevensonen Altxor Uhartea. Pro-tagonistak piratak ezagutuko ditu; protagonistahaien aurka borrokatuko da, eta azkenik AltxorUhartea aurkitu ondoren, bere herrira itzuliko da,era bateko gizona egina.

Zinemaren eraginez, jende arruntak MariErrauskinaren ipuina irakurri eta gero atera duenondorioa izango da edozein emakume izan daite-keela printzesa. Hori erakusten du behintzatHollywoodeko produktua den Pretty Woman pe-likulak. Bere gorputza saltzetik bizi den emaku-me batek gizon bat ezagutuko du, aberatsa osoeta, egun batzuk elkarrekin igaro ondoren, gizo-na emakumeaz maitemindu egingo da. Pelikulakazaletik baizik ez du hartzen ipuinaren gaia. Pe-rraulten eta Grimm anaien ipuinetako MariErrauskin baztertutako neska bat da. Eta bai ba-tean zein bestean neskaren ahizpa postizoak,ahizpaordeak alegia, dira baztertzaileak. Grimmanaiena irakurtzen duena berehala konturatukoda ahizpa horiek duten garrantziaz. Mari Erraus-

Page 69: Hizpide - Galtzagorri Elkartea · Behinola 10 Hizpide keta liburuen zerrenda ez zen oso aberatsa. Zeu-den lanak filosofia asmakizun kutsukoak ziren eta, gehienetan, zientzia mailako

Behinola � 77

� Hizpide �

kin ezagutu bezain pronto beren gelatik bidal-tzen dute sukaldera, daramatzan soineko ederrakkendu eta amantal zikin bat jartzen diote, dilis-tak botatzen dizkiote errauts artera, beraiek jaso-tzen orduak eta orduak pasa ditzan, ohea ere uka-tu egiten diote, eta errauts artean lo egin beharneska gaixoak. Pelikulak ez du halakorik jaso-tzen. Ipuineko ahizpa horiek gaiztoak dira, sa-diko samarrak. Irakurlea, mendeku gose ez badaere, azkenean lasaitu egiten da duten amaierare-kin. Grimm anaienean ahizpa biak uso geratu dira.Uso batzuek mokoka begi biak kentzen dizkiete,eta ezin pentsa txiripaz denik, begia baita bekaiz-keriaren eragile. Perraultenean amaiera leunagoada, ahizpei ez zaie kalterik gertatzen. Ipuinarenmezua da edozein izan daitekeela printzesa.

Eta mezu hori ongi baino hobeto jaso duHollywoodek.

Julia Roberts-ek eta Richard Gere-k antzeztu-tako pelikulan, lehen esan bezala, Mari Erraus-kin tipikoa dago, gaur egungo Mari Errauskinalegia. Neska polit bat da, marjinala, konpainiakodama bat marjinala den neurrian. Baina beremailatik gora igotzeko aukera du, eta igo egitenda maitasuna bitarteko. Demokraziaren eredu da,neurri batean. Baina ez da kasualitatea ere. Esta-tu Batuetan zabaldutako dotrina baita edozeinizan daitekeela Estatu Batuetako presidente. Horidotrina da. Edozein izan daiteke Estatu Batue-tako presidente. Baina gero presidenteak ez diraedozein izaten. Esaterako, oraindik ez dut ezagu-tu presidente bat beltza. Baina egia da edozeinedozeinekin ezkondu daitekeela Estatu Batuetan,eta Euskal Herrian ere bai.

Gure erreinu honetan ere eztabaidagai da egu-notan gure erregearen semearen andregaia nor izandaitekeen. Aldizkariak eta egunkariak hartzeabesterik ez printzeen maitasun arazoak, arazo pri-batuak beraz, publikoki zabaltzen direla kontu-

ratzeko. Azkenean arazo politiko bi-hurtu da, printzea batekin ala beste-rekin ezkontzea. Ez da serioa. Ipuinada alegia. Errege-erreginak ditugu, printze-prin-tzesak, eta pretty woman bat, neska polita den batprintzearen andregai. Filmean bezalaxe gertatzenda dena. Eta jende askok, ipuina denik sinesteke,ipuin segitzen du aldizkarietan edo irrati-telebis-tetan.

Ez da sekretua haurrentzako ipuin klasikoakasmatu edo lehendik zeudenak bildu zirenean,Europako naziorik gehienetan errege-erreginakzeudela agintari. Ipuinetan errege-erreginak, prin-tzesak azaltzea ez da harrigarri. Garaiak bere ga-raiko heroiak eskatzen ditu. Baina hala ere ipui-nek nolabaiteko asmo demokratikoa azaltzendute. Mari Errauskin ez da sortzez bederen erre-ge-odoleko neska, baina azkenik bere burua do-tore jantziagatik, polita izateagatik, printzearenbihotza irabazten du.

Ipuinetan adituak direnek aipatu izan dutebehin baino gehiagotan Mari Errauskin ipuineanamaren galerak duen garrantzia, horrexek baldin-tzatzen baitu neskaren bilakaera. Niri gehien gus-tatu zaidana, ordea, Perraulten ipuinean, krista-lezko zapatarena da. Mari Errauskinek hamabie-tako etxean egon behar du, eta printzearen etxe-tik dantza egitetik korrika ateratzen denean kris-talezko zapata galtzen duela esaten zaigu. Irudi-mena behar zela uste nuen lehendabiziko aldizirakurri nuenean.

Gero, ordea, jakin nuen inprenta akats bat izanzela, eta Perraultek ez zuela kristalezko zapatarikaipatu izan nahi.

Baina gaur egun ezinezkoa dugu Mari Erraus-kin bat kristalezko zapatarik gabe.

Kristalezko zapatak laguntzen digu errealita-teak ezkutatzen duena ikusten.