HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira,...

26
Lehen Hezkuntzako 5. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da. Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du: TESTUA Nerea Atxega Zubikarai Ane Barrenengoa Zubizarreta Adela Martín Rodríguez Amalia Grau Gómez Ana Piqueres Fernández Bárbara Braña Borja Belén Álvarez Garrido Daniel Masciarelli García Laura Muñoz Ceballos Raquel de Andrés González IRUDIAK Alademosca il·lustració Jordi Baeza José Luis Navarro Digitalartis EDIZIOAREN ZUZENDARITZA Begoña Barroso Nombela David Sánchez Gómez Juan Ignacio Medina Crespo PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Ainhoa Basterretxea Llona Antonio Brandi Fernández LEHEN HEZKUNTZAKO ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIO EDITORIALA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira. Natura Zientziak 5 LEHEN HEZKUNTZA

Transcript of HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira,...

Page 1: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

Lehen Hezkuntzako 5. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.

Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:

TESTUA Nerea Atxega Zubikarai Ane Barrenengoa Zubizarreta Adela Martín RodríguezAmalia Grau GómezAna Piqueres FernándezBárbara Braña BorjaBelén Álvarez GarridoDaniel Masciarelli GarcíaLaura Muñoz CeballosRaquel de Andrés González

IRUDIAK Alademosca il·lustracióJordi BaezaJosé Luis NavarroDigitalartis

EDIZIOAREN ZUZENDARITZA Begoña Barroso NombelaDavid Sánchez GómezJuan Ignacio Medina Crespo

PROIEKTUAREN ZUZENDARITZAAinhoa Basterretxea Llona Antonio Brandi Fernández

LEHEN HEZKUNTZAKO ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIO EDITORIALA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Rodríguez-Piñero

Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira.

Natura Zientziak5 LE

HEN

H

EZK

UN

TZA

Page 2: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute
Page 3: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

Proiektuaren aurkezpena

Egiten Jakin proiektuak lau urte bete ditu. Proiektu arrakastatsua da, baina hezkuntzaren errealitatea etengabe aldatzen ari denez, iritsi zaio eguneratzeko unea. Hori dela eta sortu da Egiten Jakin Zurekin.

Egiten Jakin Zurekin proiektuak irakasleek beren hezkuntza-jardunerako eskatu dizkiguten berrikuntza metodologiko eta pedagogiko garrantzitsuak hartzen ditu barnean, eta hortik datorkio izena. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleei laguntzea XXI. mendeko herritarrek ezinbesteko izango dituzten gaitasunak garatzen.

Komunikazio-trebetasunak

Komunikazioa funtsezko ardatza da proiektu honetan. Hori dela eta, arlo guztietan landuko dira komunikazio-trebetasunak, zenbait programaren bitartez:

– Hitz egiteko gogoz. Mintzamena.

– Irakurtzeko gogoz. Irakurmena.

– Idazteko gogoz. Idazmena.

Pentsamendu-abileziak

Pentsatzen ikastea eta arrazoibide logikoa garatzea dira Egiten Jakin Zurekin proiektuaren beste bi ardatz garrantzitsu. Horretarako, ikaskuntza autonomoa eta eraginkorra lortzeko behar diren estrategiak eta errutinak lantzen dira, eta horiei esker, ikasleek goi-mailako pentsamendua lortzeko trebetasunak eskuratuko dituzte:

– Ulermena indartzea eta ideia garrantzitsuenak laburbiltzea.

– Informazioa barneratzea eta gogoratzea.

– Ezagutzak elkarrekin lotzea.

Estrategia eta errutina horiek barneratzea lagungarria izango da pentsamendua kontrolatzeko eta ezagutza berriak eraginkortasun handiagoz aplikatzeko. Unitateetan, bada pentsamendua lantzeko atal bat, eta ikono urdin baten irudia erabili da atal hori nabarmentzeko.

Adimen emozionala

Emozioen hezkuntza ezinbestekoa da ikasleak osotasunean hezteko. Egiten Jakin Zurekin proiektuan proposatzen diren oinarrizko helburuetan, alderdi hauek jorratzen dira:

– Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea.

– Emozioen autokudeaketa eta erregulazioa.

– Emozioak adieraztea.

– Gizarte-trebetasunak eta enpatia.

Proiektu honetan, ikono gorri baten irudia erabili da adimen emozionala berariaz garatzeko prestatu diren jarduerak eta proposamenak nabarmentzeko.

3

Page 4: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

Sormena

Irudimen bizia izatea da sormena, gai izatea testuinguru desberdinetara egokitzeko, bai eta ezusteko egoeren eta arazoen aurrean erantzun originalak emateko ere. Sormena garatze aldera, gure liburuetan, funtsean, gaitasun hauek lantzen dira:

– Estrategia pertsonalak eta berritzaileak bilatzeko gaitasuna.

– Adierazpenerako molde sortzaileak erabiltzeko gaitasuna.

Proiektu honetako materialetan, ikono berde batez daude nabarmenduta bereziki sormena lantzera bideratuta dauden jarduerak.

Lan kooperatiboa

Proiektu honetan, zenbait jarduera proposatzen dira ikasleak lankidetzan aritu daitezen eta, helburu bera lortzeko asmoz, elkarrekin lan egiteko gaitasunak gara ditzaten. Jarduera horiek egiteko, zenbait talde mota osatu beharko dituzte ikasleek:

– Bikoteak.

– Taldetxoak.

– Ikastalde osoa.

Jarduera horiek adierazteko, zenbait ikono erabili dira.

Horrez gain, hiruhileko bakoitzaren amaieran, proiektu txiki bat erantsi dugu, Elkarlanean izenekoa. Atal horretan, ikaskuntza kooperatiboko zenbait teknika baliatzen dira.

Ikaskuntzaren autorregulazioa

Egiten Jakin Zurekin proiektuan, ikasleek eginkizun aktiboa dute ikasteko prozesuan, eta horretarako, norberak ikasitakoari buruzko gogoeta sustatu nahi dugu; hala, nork bere burua hobeto ezagutuko du, eta bere indarguneak eta ahulguneak hautemango ditu.

Unitateetan, errubrika labur batzuk daude. Errubrika horien bitartez, ikasleak zer ikasi duten ohartuko dira, eta hori nola egin duten ebaluatuko dute.

Azkenik, neurozientziaren azken aurrerapenak kontuan hartuta, Egiten Jakin Zurekin proiektuan GAMIFIKAZIO-proposamen bat dago, ikasleen emozioa eta jakin-mina pizteko; izan ere, garrantzitsuak dira ikaskuntza indartzeko elementu horiek. Proiektuan, jolasaren berezko dinamikak eskaintzen dira, eta horiei esker, ikasgela eraldatuko dugu, giro estimulatzailea eta motibatzailea sortuko baitugu.

4

Page 5: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

1. unitatea. Ekosistemen osagaiak .......................... 9

2. unitatea. Ekosistemak eta ingurumena ............. 25

3. unitatea. Nola funtzionatzen du gure gorputzak? ................................ 43

Elkarlanean ............................................................. 56

Minilab ................................................................... 58

4. unitatea. Harreman-funtzioa. Nerbio-sistema ................................... 61

5. unitatea. Harreman-funtzioa. Lokomozio-aparatua ........................... 75

6. unitatea. Materia. Indarrak eta mugimendua .. 89

Elkarlanean ........................................................... 104

Minilab ................................................................. 106

7. unitatea. Energia eta haren erabilera .............. 107

8. unitatea. Makinak ........................................... 123

Elkarlanean ........................................................... 138

Minilab ................................................................. 140

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera ............................................ 142

Aurkibidea

5

Page 6: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

Edukien taula

Unitateak Edukiak Irakurtzeko gogoz Egiten jakin

1. Ekosistemen osagaiak

Ekosistemen osagaiak

Izaki bizidunak eta ingurune fisikoa: harremanak

Fotosintesiaren garrantzia

Elikadura-harremanak

Beste harreman batzuk

Hartza eta erlea Elikatze-sare bat egingo dut

2. Ekosistemak eta ingurumena

Lehorreko ekosistemak Uretako ekosistemak Ingurumena Pertsonen eragina ingurumenean

Ingurumenaren kontserbazioa

Euskadiko ingurune babestuak

Kanpoko mundurantz Grafikoak interpretatuko ditut: kutsadura

3. Nola funtzionatzen du gure gorputzak?

Zelulaz osatuta gaude

Giza gorputzaren antolaketa

Nutrizio- funtzioa

Ugalketa- funtzioa Anorexia Lehen sorospenetako teknikak praktikatuko ditut

Elkarlanean Arkatzak erdira. Bi ekosistema alderatuko ditugu

Minilab Lur-zizareen kolonia bat prestatzen eta aztertzen

4. Harreman-funtzioa. Nerbio-sistema

Harreman-funtzioa Zentzumen- organoak

Nerbio-sistema Nerbio-sistemaren osasuna

Ezusteko ikuslea Bizikletako kaskoa behar bezala jartzen dut

5. Harreman-funtzioa. Lokomozio-aparatua

Eskeletoa Giharrak eta mugimendua

Mugimendu motak

Lokomozio-aparatuaren osasuna

Ligiko zubia Ariketa fisiko bat aukeratuko dut

6. Materia. Indarrak eta mugimendua

Materia Dentsitatea Solidoen, likidoen eta gasen propietateak

Indarrak eta haien eraginak

Itsas kapitaina dator! Urpeko ontzi bat eraiki eta nola dabilen azalduko dut

Elkarlanean Zenbaki berdinak batera. Kirol bat asmatuko dugu, jolasteko eta ariketa fisikoa egiteko.

Minilab Giltzadura-eredu bat egiten

7. Energia eta haren erabilera

Energia eta haren propietateak

Energia-iturriak Energia erabiltzearen ondorioak

Energiaren erabilera egokia

Euskadiko energia-iturriak

Eta gauean, errematea Energiaren eraldaketak irudikatuko ditut

8. Makinak Makina baten atalak

Eragile mekaniko motak

Makinak eta aurrerapen teknologikoak I

Makinak eta aurrerapen teknologikoak II

Tristeak kontsolatzeko makina

Zubi baten maketa egingo dut

Elkarlanean 1-2-4 teknika. IKTen erabilera-denborari buruzko inkesta bat egingo dugu.

Minilab Garabi bat eraikitzen

6

Page 7: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

Unitateak Edukiak Irakurtzeko gogoz Egiten jakin

1. Ekosistemen osagaiak

Ekosistemen osagaiak

Izaki bizidunak eta ingurune fisikoa: harremanak

Fotosintesiaren garrantzia

Elikadura-harremanak

Beste harreman batzuk

Hartza eta erlea Elikatze-sare bat egingo dut

2. Ekosistemak eta ingurumena

Lehorreko ekosistemak Uretako ekosistemak Ingurumena Pertsonen eragina ingurumenean

Ingurumenaren kontserbazioa

Euskadiko ingurune babestuak

Kanpoko mundurantz Grafikoak interpretatuko ditut: kutsadura

3. Nola funtzionatzen du gure gorputzak?

Zelulaz osatuta gaude

Giza gorputzaren antolaketa

Nutrizio- funtzioa

Ugalketa- funtzioa Anorexia Lehen sorospenetako teknikak praktikatuko ditut

Elkarlanean Arkatzak erdira. Bi ekosistema alderatuko ditugu

Minilab Lur-zizareen kolonia bat prestatzen eta aztertzen

4. Harreman-funtzioa. Nerbio-sistema

Harreman-funtzioa Zentzumen- organoak

Nerbio-sistema Nerbio-sistemaren osasuna

Ezusteko ikuslea Bizikletako kaskoa behar bezala jartzen dut

5. Harreman-funtzioa. Lokomozio-aparatua

Eskeletoa Giharrak eta mugimendua

Mugimendu motak

Lokomozio-aparatuaren osasuna

Ligiko zubia Ariketa fisiko bat aukeratuko dut

6. Materia. Indarrak eta mugimendua

Materia Dentsitatea Solidoen, likidoen eta gasen propietateak

Indarrak eta haien eraginak

Itsas kapitaina dator! Urpeko ontzi bat eraiki eta nola dabilen azalduko dut

Elkarlanean Zenbaki berdinak batera. Kirol bat asmatuko dugu, jolasteko eta ariketa fisikoa egiteko.

Minilab Giltzadura-eredu bat egiten

7. Energia eta haren erabilera

Energia eta haren propietateak

Energia-iturriak Energia erabiltzearen ondorioak

Energiaren erabilera egokia

Euskadiko energia-iturriak

Eta gauean, errematea Energiaren eraldaketak irudikatuko ditut

8. Makinak Makina baten atalak

Eragile mekaniko motak

Makinak eta aurrerapen teknologikoak I

Makinak eta aurrerapen teknologikoak II

Tristeak kontsolatzeko makina

Zubi baten maketa egingo dut

Elkarlanean 1-2-4 teknika. IKTen erabilera-denborari buruzko inkesta bat egingo dugu.

Minilab Garabi bat eraikitzen

7

Page 8: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

Liburuan erabili diren ikurrak

Zure ikaskidearekin egin beharko dituzun jarduerak adierazten ditu ikur horrek.

Ikur hori duten jardueretan, elkarlanean eta talde-lanean jardun beharko duzu.

Ikur hori duten jardueretan, zure hausnartzeko gaitasuna erabili beharko duzu batez ere, ondorioak ateratzeko.

PEN

TSAMENDUA

Sormena atalean aurkituko dituzun proposamenetan, irudimena baliatu beharko duzu, ideia originalak proposatzeko.

SORMENA

Ikur hori duten jarduerek sentitzen duzuna adieraztera eta besteen lekuan jartzera bultzatuko zaituzte.

EMOZIOAK

8

Page 9: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

1 Ekosistemen osagaiak

1

Hitz egiteko gogoz Zer animalia ikusten dituzu argazkian? Zer animalia taldetakoak dira?

Non lortzen dituzte zikoinek habiak egiteko adaxkak?

Bizi al litezke basamortuan animalia horiek? Zergatik?

Deskribatu zikoinak bizi diren ingurunea. Non ikusi ohi dituzu?

Zer dakizu honetaz? Nola sailkatzen dira izaki bizidunak? Aipatu bost erreinuak eta eman adibideak.

Zer atal dituzte landareek? Zer landare mota ezagutzen dituzu?

Nola lortzen dute elikagaia landareek? Zer behar dute horretarako?

Zer landare mota daude basamortuetan? Marraztu bat koadernoan eta deskribatu.

9

Page 10: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

Ekosistemen osagaiak

Ekosistema bat izaki bizidunen multzo batek, haien bizileku den ingurune fisikoak eta haien artean ezartzen diren harremanek osatzen dute.

Mendiko belardi bat, adibidez, honako hauek osatutako ekosis-tema bat da: harriek, aireak, izaki bizidunek (pinuek, sugandilek, belatzek…) eta haien artean ezartzen diren harremanek. Esate-rako, sugandilek arrokak baliatzen dituzte babesteko.

Ekosistemen elementuak Ekosistemek bi osagai dituzte:

• Izaki bizidunak. Animaliak, landareak eta gainerako izaki bizidun guztiak dira, hala nola algak, onddoak eta bakterioak. Ekosistema bateko animaliek fauna osatzen dute, eta landa-reek, berriz, flora. Lur planetan bizi diren izaki bizidun guztien multzo ari biosfera esaten zaio.

• Ingurune fisikoa. Ekosistemako osagai bizigabe guztiek eta izaki bizidunengan eragiten duten faktore batzuek osatzen dute.

– Lehorreko inguruneak. Lurzoruaren gaineko eremuak dira; ingurune horietan, izaki bizidunak airez inguratuta daude.

Lehorreko inguruneetan eragin handiena duten faktoreak tenperatura, hezetasuna, lurzoru mota eta erliebea dira.

– Uretako inguruneak. Ur-masa batean dauden eremuak dira; ingurune horietan, izaki bizidunak urez inguratuta daude.

Uretako inguruneetan eragin handiena duten faktoreak gatz disolbatuak, argia, ur-lasterrak, tenperatura eta hondo mota dira.

izaki bizidunak

ingurune fisikoa

ekosistema

PE

NTSAMEND

UA

ATALAK-DENA

Zer osagai ditu argazkiko ekosistemak?

Zer gertatuko litzateke ingurune fisikoa ez balego?

Zer harreman dago bi osagaien artean?

10

Page 11: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

1

KOMUNITATEA

POPULAZIOA

BANAKOAkopetazuri arrunta

ur-dilista

ur-igel arrunta

basahatea

burruntzia

milazka

lezkazintabelarra

Ekosistema bat leku batean bizi diren izaki bizidunen multzoak, leku horretako ingurune fisikoak eta haien artean ezartzen diren harremanek osatzen dute.

Ekosistemetako izaki bizidunak Izaki bizidun guztiak espezie jakin batekoak dira. Esate baterako, zaldiek espezie bat osatzen dute, tximeletek beste bat, bai eta mi-txoletek eta pinuek ere. Espezie bereko banakoak elkarren antzekoak dira, eta elkarren artean ugal daitezke, baina ez beste espezie bate-ko banakoekin.

Ekosistema batean bizi diren espezie bereko banako guztiek populazio bat osatzen dute.

Ekosistema bateko populazio guztien multzoak komunitate bat osatzen du.

1 Egin giltza bidezko eskema bat, eskuinekoa bezalakoa, eta kokatu hartan marrazkian ageri den ekosistemako izaki bizidunak.

2 HIZTEGITXOA. Definitu termino hauek:

• populazioa

• flora

• komunitatea

• ekosistema

• espeziea

• biosfera

JARDUERAK

Izaki bizidunak

Flora–

– Fauna

11

Page 12: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

Izaki bizidunak eta ingurune fisikoa: harremanak

Izaki bizidunek harremanak ezartzen dituzte ingurune fisikoare-kin, eta horren mende daude bizirik irauteko.

Esate baterako, landare batzuk (adibidez, iratzeak) hobeto hazten dira itzalpeko lekuetan; beste batzuek, berriz, eguzki-argi ugari behar dute (adibidez, arteek). Horregatik, iratzeak eremu itzal-tsuetan hazten dira, eta arteak, berriz, eremu eguzkitsuetan.

Beraz, faktore batzuek eragina dute izaki bizidunengan; esate-rako, argi kantitateak, hezetasunak eta tenperaturak. Eta fakto-re horiek ere ekosistemako ingurune fisikoaren osagai dira.

Izaki bizidunak ingurunera egokitzen diraEspezie bakoitzak bereizgarri batzuk ditu, eta portaera jakin bat izaten du, bizirik irauteko. Horregatik, esaten da izaki bizi dunak bizi diren ingurunera egokituta daudela.

Basamortuan, adibidez, ingurune fisikoko faktore erabakigarrie-nak ur-eskasia eta lurzoru pobrea dira. Leku horietan, tenpera-tura altuetara eta emankortasun urriko lurzoruetan ia urik gabe bizirik irautera egokituta dauden landareak eta animaliak soilik bizi daitezke, hala nola kaktusak eta basamortuko sugeak.

Landare guztiek ez dute argi kantitate bera behar, eta, era berean, landare bakoitzak bere ur-beharrak ditu.

• Zerrendatu marrazkiko landareak, ur gehien behar duenetik ur gutxien behar duenera ordenatuz.

BEHATU ETA AURKITU

lezka eta ezpata-belarra

urrebotoiakzumeak

makalakzumarrak

Iratzeak.

12

Page 13: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

1

Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute.

Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen duteIzaki bizidun askok bizilekua duten ingurune fisikoa eraldatzen dute, beren beharren arabera.

1 Behatu hartz zuriari. Zer ezaugarriri esker iraun dezake bizirik bere ingurunean? Aipatu bi ezaugarri.

2 Landare batzuek ura gorde dezakete zurtoinean. Zertarako zaie baliagarri ezaugarri hori, zure ustez?

JARDUERAK

Satorrek eta zizareek galeriak zulatzen dituzte lurzoruan, eta aireztatu eta eraldatu egiten dute.

Zuhaitzen sustraiek, haztean, lurzorua eta inguruko harriak puskatzen dituzte askotan.

Urtxintxek haziak lurperatzen dituzte, biltegiratzeko. Haziak ernatu egiten direnez, basoa hazten da.

Termita batzuek, buztina erabiliz, hiru metrotik gorako termitategiak eraikitzen dituzte.

13

Page 14: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

Fotosintesiaren garrantzia

Landareak ekosistemetako funtsezko osagaiak dira. Animaliek ez bezala, landareek ez dute elika-gaia hartzen; beren elikagaia sortzen dute.

Landareek beren elikagaia sortzeko egiten duten prozesuari fotosintesi deritzo. Prozesu hori egite-ko, landareek honako hauek hartu behar dituzte ingurunetik:

• Ura eta gatz mineralak. Lurzorutik lortzen dituzte.

• Karbono dioxidoa. Airetik lortzen dute.

• Energia. Eguzkiaren argitik lortzen dute.

Algek ere, landareek bezala, fotosintesiaren bidez sortzen dute beren elikagaia.

GEHIAGO JAKITEKO

1. Ura eta gatz mineralak xurgatzen dituzte

Landareek lurzorutik hartzen dute ura, sustraiko ile xurgatzaileen bidez. Gatz mineralak uretan disolbatuta sartzen dira sustraian.

Uraren eta gatz mineralen nahastea izerdi gordina da.

ura

gatzak

ile xurgatzaileak

2. Izerdi gordina sustraian gora igotzen da

Izerdi gordinak sustraian gora egiten du, zurtoinean zehar, hostoetaraino, hodi garraiatzaile mehe batzuen bitartez.

hodi garraiatzaileak

14

Page 15: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

1

Landareek argia, karbono dioxidoa, eta lurzoruko ura eta gatz mineralak behar dituzte, fotosintesi bidez beren elikagaia sortzeko. Fotosintesia egitean, landareek oxigenoa kanporatzen dute atmosfe rara.

1 Zergatik egiten dute fotosintesia landareek?

2 Zerrendatu marrazkian ageri diren urrats guztiak eta idatzi urrats bakoitzaren azalpen labur bat.

3 Zergatik ez dira nahasten izerdi gordina eta izerdi landua?

4 Nola hartzen dute eguzki-energia landareek?

5 Azaldu non duen jatorria izaki bizidunok arnasteko erabiltzen dugun oxigenoak.

JARDUERAK

4. Izerdi landua landare osora garraiatzen da

Izerdi landuan dauden elikagaiak landarearen gainerako ataletara heltzen dira, beste hodi garraiatzaile batzuen bidez. Hodi horiek ez dira izerdi gordina garraiatzen duten hodi berak.

3. Fotosintesia

Landareen atal berdeetan, izerdi gordina izerdi landu bihurtzen da. Uraren eta elikagaien nahastea da izerdi landua.

Prozesu hori egiteko, landareek aireko karbono dioxidoa eta argiaren energia behar dituzte.

Landareek klorofila izeneko substantzia berde bati esker lortzen dute eguzki-energia.

Fotosintesian, landareek oxigenoa sortzen dute, eta atmosferara kanporatzen. Oxigeno hori izaki bizidunek erabiltzen dute arnasteko.

eguzki-argia

izerdi landua

oxigenoa

karbono dioxidoa

ura eta gatzak

hodi garraiatzaileak

15

Page 16: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

Ekosistemetan, animalia belarjaleez eta haragijaleez gain, badira beste elikadura mota bat duten animaliak ere:

• Orojaleak. Animalia- nahiz landare-jatorriko elikagaiak jaten dituzte. Orojaleak dira, adibidez, basurdea, azeria eta oiloa.

• Sarraskijaleak. Beste animalia batzuen gorpuak jaten dituzte. Horien adibide da saia edo putrea.

• Deskonposatzaileak. Mikroorganismoak edo onddoak dira, eta beste izaki bizidun batzuen hondakinak (esaterako, orbela) jan eta guztiz deskonposatzen dituzte.

GEHIAGO JAKITEKO

Elikadura-harremanak

Ekosistema bateko izaki bizidunen artean ezartzen den harreman mota garrantzitsuenetariko bat elikadura-harremanak dira.

Ekosistema bateko izaki bizidunak nola elikatzen diren kontuan hartuta sailkatzen dira.

Elikatze-kateakElikadura-harremanak adierazteko, elikatze-kate izeneko eske-ma erabiltzen da.

Irudi eta gezi bidez adierazten da kate hori. Geziak elikagai den izaki bizidunetik elikagai hori jaten duenera doaz.

Ekoizleak Kontsumitzaileak

Beren elikagaia sortzen duten izaki bizidunak dira, hala nola landareak eta algak.

Funtsezkoak dira, haiek gabe gainerako izaki bizidunak ezin izango bailirateke elikatu.

Beren elikagaia sortu ezin duten izaki bizidunak dira, eta beste izaki bizidun batzuetatik lortzen dute elikagaia.

Lehen mailakoak Bigarren mailakoak

Belarjaleak dira; hau da, landarez elikatzen dira. Adibidez, untxia eta matxinsaltoa.

Haragijaleak dira; hau da, beste animalia batzuk jaten dituzte. Adibidez, arrano beltza eta otsoa.

Badira hirugarren eta laugarren mailako kontsumitzaileak ere.

EkoizleaLehen mailako kontsumitzailea

Bigarren mailako

kontsumitzailea

Hirugarren mailako kontsumitzailea

belarra

matxinsaltoa

gardatxoa

eskailera-sugea

16

Page 17: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

1

krilla

alga mikroskopikoak

pinguino enperadorea

txibiak

arrainakstercorarius skua

Pygoscelis adeliae

itsas txakur karramarrojalea

Ommatophoca rossii

balea urdina

itsas lehoinabarra

orka

Elikatze-sareakElikatze-kateak oso erabilgarriak dira ekosistema bateko elikadura-harremanak adierazteko, baina batzuetan ez dira nahikoa izaten.

Izan ere, espezie batek zenbait elikatze-katetan parte har dezake ekosistema berean. Elikatze-sareak ekosistema batean ezartzen diren zenbait elikatze-kateren adierazpenak dira.

• Zer izaki bizidun dira ekoizleak Antartikan?

• Zein da lehen mailako kontsumitzailea?

• Idatzi Antartikako elikatze-sarean oinarritutako bi elikatze-kate.

BEHATU ETA AURKITU

Ekosistemetako elikadura-harremanak elikatze-kateen bidez adie-razten dira.

1 Galsoro batean, garia jaten duten matxinsaltoak, matxinsaltoak jaten dituzten sugandilak eta sugandilak jaten dituzten mirotzak daude.

• Zer izaki bizidun da ekoizlea? Zein dira lehen, bigarren eta hirugarren mailako kontsumitzaileak?

• Galsoroan, basasaguak ere badaude, eta garia jaten dute. Marraztu galsoroko elikatze-sarea.

JARDUERAK

Antartikako ekosistemako elikatze-sare baten adibidea.

17

Page 18: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

Beste harreman batzuk

Ekosistemetan, elikadura-harremanez gain, beste harreman mota batzuk ere ezartzen dira espezie desberdinetako izaki bizidunen artean. Harreman horiek onuragarriak edo kaltegarriak izan daitezke harremanean parte hartzen duten espezieentzat.

Mutualismoa

Mutualismoa bi izaki bizidunen arteko harreman mota bat da, eta onuragarria da bientzat.

Esate baterako, erleek loreen nektarra eta lore-hautsa lortzen dituzte elikatzeko, eta landareek, berriz, garraiobidea lortzen dute, beren lore-hautsa beste landare batzuetara zabaltzeko.

Komentsalismoa

Komentsalismo-harremanean, izaki bizidun batek beste izaki bizidun baten janari-hondakinak jaten ditu, baina ez dio inolako kalterik egiten.

Adibidez, marrazoekin batera joan ohi diren erromeroek marrazoek utzitako elikagai-hondakinak jaten dituzte, marrazoei kalterik egin gabe.

Lehia

Bi espeziek behar berdinak dituztenean sortzen da lehia. Adibidez, gerta liteke bi espeziek elikagai bera jatea edo leku berean babestea. Lehia-harremanak kaltegarriak dira bi espezieentzat.

Esaterako, hori gertatzen zaie urtxintxei eta muxarrei, bizi diren zuhaitzetako zuloak nork hartuko ibiltzen baitira.

Parasitismoa

Parasitismo-harremana onuragarria da izaki bizidunetako batentzat, baina kaltegarria bestearentzat.

Adibidez, arkakusoak txakurren larruazalaren gainean bizi dira eta haien odola zurrupatzen dute elikatzeko. Harreman hori kaltegarria da txakurrentzat, azkura handia eragiten dietelako.

18

Page 19: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

1

Izaki bizidunek harremanak ezartzen dituzte beste espezie batzu-ekin, eta harreman horiek onuragarriak edo kaltegarriak izan daitezke.

Behatu irudiari eta eztabaidatu.

Gazelentzat onuragarriagoa izan daiteke taldean bidaiatzea, bakarrik baino. Eman hori uste izateko hiru arrazoi.

Demagun bakarrik zaudetela, belardi baten erdian. Nola babestuko zinatekete harraparietatik? Pentsatu zer egiten duten zenbait animaliak horrelako egoeretan.

SORMENA

1 Zer harreman mota da onuragarria parte hartzen duten bi izaki bizidunentzat?

2 Noiz gertatzen da lehia-harreman bat izaki bizidunen artean? Eman adibide bat, testuan azaldu ez dena.

JARDUERAK

3 IKT. Bilatu zer harreman mota ezartzen den izaki bizidun hauen artean eta azaldu zertan datzan:

• Bufaloen eta koartzatxoen artean.

• Hienen eta saien artean.

Intsektu sozialak

Intsektu batzuek, hala nola erleek, elkarrekin jarduten dute onura lortzeko. Erlauntz batean, 70.000 erle inguru bizi daitezke. Hiru erle mota daude, eta bakoitzak bere funtzioa du.

GEHIAGO JAKITEKO

Erle erreginak erlauntza sortu eta arrautzak erruten ditu, erle berriak sortzeko.

Erle langileak emeak dira. Lore-hautsa biltzen dute eta larbak zaintzen dituzte.

Erlamandoak erle arrak dira, eta erle erregina ernaltzen dute.

19

Page 20: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

1 Zer motatako erlazioa dago erleen eta loreen artean?

2 Zure ustez, zergatik esaten du testuko erleak «nire etxean neu naiz agintzen duena»? Nola antolatzen dira erleak?

3 HITZ EGITEKO GOGOZ. Zer gertatuko litzateke munduan erlerik ez balego? Zer eragin izango luke gizakiongan?

4 Hartzak zer dira, lehen mailako ala bigarren mailako kontsumitzaileak? Azaldu zergatik.

5 IKT. Zer jaten du hartzak? Zer motatako elikadura du? Egia al da eztia jaten duela?

IRAKURTZEKO GOGOZ

Hartza eta erlea

ERLEA.— Ez nauzu engainatzen hainbeste komeriz, lapurtzera baitzatoz zu gezur gehiegiz. Gure erleontzira ez etorri berriz. Deabrutxo bat zara aingeru-aurpegiz.

HARTZA.— Zuk oraindik ez nauzu ondo ezagutzen. Esaten dudan dena duzu txarto hartzen. Eztirik ez hartzeko ez du inon jartzen. Eskean etorri naiz eta ez lapurtzen. ERLEA.— Egin dugun eztia da geuretzat jana, gose-aurpegiz zatoz zeuk jateko dena.

Lehenagotik dakigu alferra zarena,baina jan nahi baduzu, egin (e)zazu lana.

HARTZA.— Horrela hitz egiteko zer bitxo zara zu?Ia kokoteraino eginda naukazu. Duzun ezti guztia azkar emadazu, erleontzia zutik eduki nahi baduzu.

ERLEA.— Niri «bitxo» ez deitu, harroputz kirtena! Nire etxean neu naiz agintzen duena. Mingain horretan sartzen badizut eztena. laster kenduko zaizu ezti-gose dena.

Zihara eta Oihane enbeita (moldatua)

20

Page 21: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

Elikatze-sare bat egingo dutEkosistema bateko elikatze-sarea egiteko, urrats hauek jarraitu behar dituzu:

1 Eskuinean ageri den informazioa oinarri hartuta, marraztu baso bateko izaki bizidun hauen elikatze-sarea:

• azeria, untxia, matxinsaltoa, masustak, sagua, belarrak, arteak eta belea.

1. Identifikatu ekosistemako izaki bizidunak, bilatu haien elikadurari buruzko informazioa eta osatu eskuinekoa bezalako taula bat.

2. Jarri izaki bizidunak errenkadetan. Beheko errenkadetan, ekoizleak jarri behar dira; horiek ez dira beste izaki bizidun batzuez elikatzen. Hirugarren mailako kontsumitzaileak goian jarri behar dira; horiek ez dira beste ezein izaki bizidunen elikagai. Gero, gainerakoak jarri behar dira, pixkanaka, elikadura-harremanak kontuan hartuta.

3. Azkenik, marraztu elikadura-harremanak adierazten dituzten geziak.

1EGITEN JAKIN

lezka

ditiskoa algak

igaraba

uroilandak igelabarboa

sugea

Azeriek ugaztun txikiak, fruituak eta intsektuak jaten dituzte; untxiek eta matxinsaltoek belarra jaten dute; saguek, berriz, fruituak eta haziak; eta beleek, fruituak eta intsektuak.

sugea igaraba

igela barboa

ditiskoa uroilandak

lezka algak

Zerez elikatzen da

Zeinen elikagai da

Uroilandalezka

eta algaksugea eta igaraba

Barboaalgak

eta ditiskoaigaraba

Ditiskoa igelaigela eta barboa

Igeladitiskoa

eta algak

ditiskoa, sugea eta igaraba

Sugeaigela eta uroilanda

———

Igarababarboa,

uroilanda eta igela

———

Lezka ——— uroilanda

Algak ———uroilanda,

barboa eta igela

21

Page 22: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

1 MAPA MENTALA. Lotu eskemako letrak hitz hauekin:

komunitatea komentsalismoa

kontsumitzaileak lehorrekoaizaki bizidunen artean

2 Behatu argazkiari. Zerrendatu eta deskribatu ingurune fisikoaren parte diren elementuak eta egin ekosistema horretako faunaren zerrenda.

3 Adierazi zertan diren desberdinak termino hauek:

• Flora eta fauna.

• Populazioa eta komunitatea.

4 Kopiatu eta osatu taula hau zure koadernoan. Jarri ekosistema bateko elementu hauek dagokien lekuan:

argia – saia – haritza – ura – airea – hartza – artea – tenperatura – sugandila –

artelatza – hezetasuna

Faktore fisikoak

Izaki bizidunak

Flora Fauna

5 Idatzi esaldiak zure koadernoan, honako hitz multzo hauek erabiliz:

• izaki bizidunak – uretako – ura

• lehorreko – airea – izaki bizidunak

NIRE AURRERAPENA

EKOSISTEMAK

uretakoa

ingurune

eral

dak

etak

egok

itzap

enak

ekoiz

leak

ingur

unea

rekin

izak

i

popu

lazi

oa

bizi

duna

k

banakoa

mutualismoalehia

elikadura

fisikoaOSAGAIAK

HARREMANAK

parasitismoa

B

CE

D

A

22

Page 23: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

6 Zehaztu egokitzapen hauetako zein dagoen lotuta tenperaturarekin, zein argiarekin, eta zein, urarekin.

• Ingurune lehorretako landare gehienek oso sustrai luzeak eta sakonak garatzen dituzte.

• Alga batzuek airez betetako maskuriak dituzte, zutik eusteko eta ur-azalera iristeko.

• Basamortuetan, animalia asko gordelekuetan bizi dira egunez.

7 Azeri artikoak neguko ile zuria aldatu eta kolore arrea hartzen du. Zer abantaila dakarkio azeri horri egokitzapen horrek?

8 Adierazi zer egitura ageri diren handituta eta azaldu zer funtzio duten.

10 Azaldu zer diren elikatze-kateak, eta egin izaki bizidun hauek parte hartzen duten elikatze-kate bat: hirusta, sagua, sugea eta arrano sugezalea.

11 Ekosistema bat aztertu ondoren, zenbait elikatze-kate marraztu ditugu, eta haietan, letra bakoitzak izaki bizidun bat adierazten du.

E

C

A

E

C

B

E

D

B

• Zer letrak adierazten dituzte ekoizleak?

• Zer letra dagozkie lehen mailako kontsumitzaileei? Eta bigarren mailakoei?

• Marraztu hiru elikatze-kate horiek barnean hartzen dituen elikatze-sarea.

12 Belardi batean, landareak eta intsektuak jaten dituzten eperrak daude, bai eta eperrak jaten dituzten azeriak eta belatz handiak ere. Belardi horretan, gainera, landareak jaten dituzten lursaguak bizi dira, eta horiek, aldi berean, azerien elikagai dira.

• Marraztu belardiko elikatze-kate bat, eperra barnean hartuta, eta beste bat, lursagua barnean hartuta.

• Egin belardiko elikadura-harreman guztiak barnean hartzen dituen elikatze-sarea.

1

eperra

lursagua

9 HIZTEGITXOA. Definitu termino hauek eta eman mota bakoitzeko izaki bizidun baten adibidea:

• ekoizlea

• sarraskijalea

• kontsumitzailea

• deskonposatzailea

23

Page 24: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

13 Zer harreman mota dago argazki honetan ageri diren bi animalien artean? Azaldu harreman mota hori.

• Zer da anemona, landarea ala animalia?

• Azaldu zer harreman dagoen bien artean, eta esan onuragarria edo kaltegarria den.

15 HITZ EGITEKO GOGOZ. Irakurri testua eta azaldu zer harreman mota dagoen testuan ageri diren bi hegazti-espezieen artean.

16 IKT. Bilatu inkilinismoari buruzko informazioa eta azaldu zertan datzan harreman mota hori.

14 IKT. Bilatu pailazo-arrainari eta anemonari buruzko informazioa.

NIRE AURRERAPENA

Kuku emeak beste hegazti-espezie batzuen habietan jartzen ditu arrautzak; esaterako, lezkari arruntaren habian. Lezkariak arrautzak txitatzen ditu, eta kukuaren txita zaintzen eta elikatzen du. Kukuaren txitak, arrautzetik irten bezain pronto, lezkariaren arrautza edo kume batzuk habiatik kanporatzen ditu, guraso ordeen arreta bereganatzeko.

Duela gutxiko azterketetan frogatu da kukuaren usain txarrak lezkariaren harrapariak uxatzen dituela; hori dela eta, harrapariek ez dituzte habian geratzen diren txitak jaten.

AUTOEBALUAZIOA. Erantzun zure koadernoan.

Ba al dakit zer diren ekosistemak eta zer osagai dituzten?

Bereizten al dut zer diren espezieak, populazioak eta komunitateak?

Ulertzen al dut fotosintesiaren garrantzia eta identifikatzen al ditut prozesu horretan parte hartzen duten landareen egiturak?

Identifikatzen al ditut ekosistema baten barneko elikadura-harremanak eta zuzen adierazten al ditut?

Bereizten al ditut ekosistema bateko izaki bizidunen artean ezartzen diren harreman motak?

Jarri nota unitate honetan egin duzun lanari.

24

Page 25: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIEN ERABILERA

Energia-iturriak: Eguzkia eta petrolioaEnergia-iturriak bi multzotan sailkatzen dira: berriztagarriak eta berriztaezinak. Horietako batzuek ingurumen-arazoak eragiten dituzte, baina gizakiok zenbait ekintza egin ditzakegu arazo horiek konpontzeko.

Zure taldeak eta zuk galdera hauei erantzun beharko diezue:

1. Zer motatako energia da eguzki-energia? Eta petroliotik eratorritako energia? Adierazi mota bakoitzetik ezagutzen dituzun energia motak?

2. Bi energia mota horietatik, zeinek eragiten ditu ingurumen-arazo larrienak?

3. Zer banakako neurri eta neurri kolektibo har daitezke arazo horiek konpontzeko?

Bilatu informazioaZuen ikasliburuetan, beste liburu batzuetan eta Interneten bila dezakezue informazioa. Halaber, argazkiak eta marrazkiak bila ditzakezue, aurkezpenean erabiltzeko.

Bateratu eta idatzi informazioaJarraitu diapositibak egiten, eta erantsi aukeratutako testuak eta irudiak.

Aurkezpena amaitu ondoren, diapositiben arteko trantsizioak txertatu daitezke. Diapositiba batetik bestera aldatzeko ageri diren animazio-efektuak dira, eta zuen proiektuaren azalpena hobetzeko erabil ditzakezue.

Diapositiben arteko trantsizioak txertatzea

• Eskuineko ataza-panelean, hautatu Diapositiba-trantsizioa aukera. Trantsizio jakin bat aukera dezakezu diapositiba bakoitzerako, edo efektu bera erabili diapositiba guztietan.

efektu motak

abiadura eta soinua

aldatu diapositiba

MULTIMEDIA-AURKEZLEA ERABILTZEA

142

Page 26: HEZKUNTZA Natura LEHEN Zientziak...1 Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikora egokitzen dira, eta ingurune hori eraldatu ere egiten dute. Izaki bizidunek ingurunea eraldatzen dute

Eman zuen aurkezpenaren berriAurkezpena guztiz amaitutakoan, zenbait modu daude irakasleari emateko. Besteak beste:

• USB memoria batean gordetzea eta irakasleari ematea.

• Posta elektroniko bidez bidaltzea.

• Internet bidez konpartitzea, denek (irakasleak, gainerako ikaskideek, etab.) ikusi ahal izateko.

Nola konpartitu aurkezpen bat Internet bidez

• Aurkezpenak konpartitzeko Interneteko webgune ezagunenetako bat Slideshare da: es.slideshare.net. Webgune horretan, interesatzen zaizun gaiari buruzko beste aurkezpen batzuk aurkitu ditzakezu, webguneko bilagailua erabiliz.

• Webgune horretan aurkezpenak argitaratzeko, erregistratu egin behar da lehenbizi.

• Erabili Subir botoia aurkezpena konpartitzeko.

• Aurkezpena igo eta prozesatu ondoren, ikusgai egongo da Interneten erabiltzaile guztientzat, edo zure taldeak eta zuk nahi duzuenentzat baino ez, irakaslearekin lantalde bat sortuta.

• Aurkezpenari buruzko iruzkinak egin daitezke, posta elektroniko bidez konpartitu, ikasgelako blogean txertatu edo beste edozein webguneren bidez zabaldu.

INTERNET ERABILTZEA

ADI!

• Webgune batean erregistratzean, ez idatzi inoiz zure izen osoa. Identifikatzeko, erabili ponte-izen hutsa edo ezizen bat.

• Halaber, ez eman inoiz zure telefono-zenbakia, ezta helbidea ere.

bilaketa-eremua

aurkezpena igotzeko

erregistratzeko

143