Hezkuntza

6
1 HEZKUNTZA GARRANTZIA (1) HEZKUNTZA: Herrien eta pertsona askeen eraikuntza bideratzeko, garapena bermatzeko eta biziraupena ziur- tatzeko ezinbesteko bitartekoa. Eginkizuna, errealitatea ulertu eta eraldatzeko tresnak eskaintzea. (2) HEZKUNTZA SISTEMA: Herri eraikuntza, garapena eta biziraupena ziurtatzen dituen eta eraldaketarako tresnak eskaintzen dituen hezkuntza antolatu eta kudeatzeko tresna. Haren bidez zabaltzen zaizkie belaunaldi berriei komu- nitatea gidatzen duten joko arauak, ikuspegi identitarioak, ideologikoak, kulturalak eta sozio-ekonomikoak. (3) Estatu zapaltzaile eta sistema kapitalistak, hezkuntza pertsona eta herrien asimilaziorako tresna gisa baliatu dute urte luzeetan zehar. Horren lekuko dira azken urte hauetako hezkuntza erreformak ere: Bologna, LOMCE... (4) Hezkuntza sistema propio bat izatea herri eta herritarron ESKUBIDEA da. Euskal Herriaren garapenerako ezin- besteko eskubidea. Gure errealitate linguistiko, kultural eta sozio-ekonomikoen beharrei erantzungo dien HEZKUN- TZA SISTEMA PROPIOA ERAIKITZEKO eskubidea, beharra eta erantzukizuna dugu euskal herritarrok. (5) Nazio askapen prozesurako zein eraldaketa sozialerako tresna bat da hezkuntza. Sustatu nahi dugun hezkuntza sistemak Euskal Herri osorako eta herritar guztientzako behar du izan: Hezkuntza sistema burujabea, nazionala eta publikoa. (6) Herri gisa bizi dugun zapalkuntza eta mugak ikus arazteko baliatu behar dugu. Bide beretik, herrigintza zein instituzioetatik eraikuntza dinamikak garatu behar ditugu euskal estatua egikaritzen joateko. Eraikitzen ari garen hezkuntza ereduak, behar dugun jendarte eta herri ereduari erantzun behar dio. (7) Honela hezkuntzaren bidez indartu beharreko baloreak eraldaketa soziala dute helburu: - Hezkuntza integrala eta integratua. - Hezkuntza euskalduna, euskalduntze osoa eta eleaniztasuna helburu dituenak. - Euskal kultura eta kultur aniztasuna aintzat hartuko dituena. - Errealitatea ulertu eta eraldatzeko baliabideak emango dituen sistema askatzailea. - Belaunaldi berriak hezkidetzan eta parekidetasunean heziko dituena. (8) Hezkuntzaz hitz egiten dugunean ordea, askotan, ez bada beti eskola datorkigu gogora; ikasgela, testuliburuak, irakaslea, fakultatea, azterketak, espedientea, formazioa, notak, tituluak, aulkiak, ordutegia, ikasgaiak.... hezkuntza formala. Hau da, arautuaz. (9) Hezkuntza ordea ez da soilik irakasle bat, lau pareta, hamaika titulu eta milaka azterketetara mugatzen den zer- bait. Hezkuntza araututik, akademikotik kanpo bada hezkuntza antolatua, pertsonen trebakuntza edo garapenerako antolatzen dien jarduerez osatua; hezkuntza ez formala. Hemen kokatzen da hain zuzen ere txosten honen ardatz izan nahi duen aisialdia. (10) Aisialdia esanda berriz, aurrez hezkuntzarekin gertatu bezala parkeak datozkigu gogora, jostailuak, begiraleak, denbora librea... Nolabait esateko haur eta gazteak entretenituta, zainduta izateko leku edo zerbitzu bat. Aisialdia

description

 

Transcript of Hezkuntza

Page 1: Hezkuntza

1

HEZKUNTZAGARRANTZIA

(1) HEZKUNTZA: Herrien eta pertsona askeen eraikuntza bideratzeko, garapena bermatzeko eta biziraupena ziur-tatzeko ezinbesteko bitartekoa. Eginkizuna, errealitatea ulertu eta eraldatzeko tresnak eskaintzea.

(2) HEZKUNTZA SISTEMA: Herri eraikuntza, garapena eta biziraupena ziurtatzen dituen eta eraldaketarako tresnak eskaintzen dituen hezkuntza antolatu eta kudeatzeko tresna. Haren bidez zabaltzen zaizkie belaunaldi berriei komu-nitatea gidatzen duten joko arauak, ikuspegi identitarioak, ideologikoak, kulturalak eta sozio-ekonomikoak.

(3) Estatu zapaltzaile eta sistema kapitalistak, hezkuntza pertsona eta herrien asimilaziorako tresna gisa baliatu dute urte luzeetan zehar. Horren lekuko dira azken urte hauetako hezkuntza erreformak ere: Bologna, LOMCE...

(4) Hezkuntza sistema propio bat izatea herri eta herritarron ESKUBIDEA da. Euskal Herriaren garapenerako ezin-besteko eskubidea. Gure errealitate linguistiko, kultural eta sozio-ekonomikoen beharrei erantzungo dien HEZKUN-TZA SISTEMA PROPIOA ERAIKITZEKO eskubidea, beharra eta erantzukizuna dugu euskal herritarrok.

(5) Nazio askapen prozesurako zein eraldaketa sozialerako tresna bat da hezkuntza. Sustatu nahi dugun hezkuntza sistemak Euskal Herri osorako eta herritar guztientzako behar du izan: Hezkuntza sistema burujabea, nazionala eta publikoa.

(6) Herri gisa bizi dugun zapalkuntza eta mugak ikus arazteko baliatu behar dugu. Bide beretik, herrigintza zein instituzioetatik eraikuntza dinamikak garatu behar ditugu euskal estatua egikaritzen joateko. Eraikitzen ari garen hezkuntza ereduak, behar dugun jendarte eta herri ereduari erantzun behar dio.

(7) Honela hezkuntzaren bidez indartu beharreko baloreak eraldaketa soziala dute helburu: - Hezkuntza integrala eta integratua.- Hezkuntza euskalduna, euskalduntze osoa eta eleaniztasuna helburu dituenak.- Euskal kultura eta kultur aniztasuna aintzat hartuko dituena.- Errealitatea ulertu eta eraldatzeko baliabideak emango dituen sistema askatzailea.- Belaunaldi berriak hezkidetzan eta parekidetasunean heziko dituena.

(8) Hezkuntzaz hitz egiten dugunean ordea, askotan, ez bada beti eskola datorkigu gogora; ikasgela, testuliburuak, irakaslea, fakultatea, azterketak, espedientea, formazioa, notak, tituluak, aulkiak, ordutegia, ikasgaiak.... hezkuntza formala. Hau da, arautuaz.

(9) Hezkuntza ordea ez da soilik irakasle bat, lau pareta, hamaika titulu eta milaka azterketetara mugatzen den zer-bait. Hezkuntza araututik, akademikotik kanpo bada hezkuntza antolatua, pertsonen trebakuntza edo garapenerako antolatzen dien jarduerez osatua; hezkuntza ez formala. Hemen kokatzen da hain zuzen ere txosten honen ardatz izan nahi duen aisialdia.

(10) Aisialdia esanda berriz, aurrez hezkuntzarekin gertatu bezala parkeak datozkigu gogora, jostailuak, begiraleak, denbora librea... Nolabait esateko haur eta gazteak entretenituta, zainduta izateko leku edo zerbitzu bat. Aisialdia

Page 2: Hezkuntza

2

ordea ez da haurtzaindegia, hezkuntza proiektu baten baitan kokatzen den denbora tartea da, eduki eta metodologia batekin pertsonen garapen, trebakuntza eta heziketara bideratua dagoena.

(11) Aisialdia, aldiz, hezkuntza formaletik kanpoko denbora da, eta hau da hezkuntza ez-formalaren lan esparrua. Aisialdian eragiten du hezkuntza ez-formalak, eduki eta metodologia batzuekin, pertsonen garapen, trebakuntza eta heziketan eragiteko.

(12) Maiz ez gara benetan ohartzen benetan alor eta eremu honen garrantzian baina zinez, arlo erabat estrategi-kotzat ulertu eta beraz landu behar dugu bestelako jendarte eredu bat lortu nahi dugun mugimenduok.

(13) Izan ere hezkuntza ez-formalaren bitartez:

(14) a) Norbanakoaren heziketa (pertsonaren garapena eta baloreen lanketa) eta sozializazio proze-suan lagundu eta jorratzeko aukerak eskaintzen dizkigu. Haur, gazte eta helduon denbora “libreak” (hezkuntza formaletik edo soldatapeko lanetik kanpokoak) eskaintzen dizkigun aukera (zein mugak) baliatuz, pertsonaren ikuspegian, bizimoduan, balore edo harreman ereduetan eragiteko bitartekoa da. Tailer, jolas, abesti, udaleku edo elkarrekin egote hutsak norbanakoaren heziketan paper garrantzitsua du, eta beraz hau modu kontziente eta planifikatu batean garatzea garrantzizkoa da. Hezkuntza ez-formala tresna da, gakoa da etorkizuneko herritar kritiko, parte hartzaile, arduratsu, euskaldun, parekide, aske, ameslari, sortzaile eta borrokalariak hezteko.

(15) b) Izan ere norbanakook kolektiboak osatzen dugu, jendartea, herria. Eta aldi berean, jendar-tearen, herriaren araberako da norbanakoa. Horregatik hezkuntza ez-formaleko proiektuek ekarpen zuzena egiten diote jendarte eraikuntzari, herri ereduari. Nolako jendartea/herria halako aisialdia, eta bere baitan, halako hezkuntza ez-formala.

(16) c) Eta azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagorekin dibertitzea, ondo pasatzea gako garrantzitsua da. Zalantzarik gabe ez da hezkuntza ez-formalaren egitekoa bakarrik baina honen berezko ezaugarri naturala izan behar du. Elkarrekin jolastea, ilusio, amets, irrika, poza elkarrekin gozatu eta elkarre-kin eraikitzea norbanakoren zein jendartearen heziketa eta eraikuntzarako oinarrizko gakoa da.

GURE ARDATZAK

1. EUSKAL CURRICULUMA

(17) Hiri eta auzoetako curriculumak osatzea, lekuan lekuko historia, balore, festa zein kultur adierazpenak jasoko dituen azterketa burutu behar da ikastetxe ezberdinetan erabili ahal izateko.

(18) Euskal curriculumean jaso beharrekoak: Euskal kultura eta kultur aniztasuna oinarri izango duena. Eus-kal kultura eta nortasunaren adierazle, euskal herritar ororen artean adostua, EHren ikuspegitik eta guk geuk erabakitako parametroetatik abiatuta, pertsona gisa eta euskal herritar gisa hezi eta bizitzeko aukera emango diguna, eskolatik harago doan dimentsioa baliatu eta landuko duena, etengabeko errebisioan egongo dena. Herri ekimen ireki, dinamiko, adostu eta parte hartzailearen ondorio.

(19) Baloreen curriculuma. Edukiez harago, balore ezkertiarretan oinarritutako pertsona askeak eraikitzeko pedagogia landu. Zeharka hezkidetza, ekologismoa edo elkartasuna bezalako baloreak txertatuz.

2. EUSKALDUNA HIZKUNTZAZ, IKASLE EUSKALDUN ELEANITZAK HELBURU

(20) Euskaraz hezi eta biziko den hezkuntza sistema eraiki. Era berean, euskara erreferentziazko hizkuntza hartuta, ahalik eta maila altueneko formazio eleanitza sustatu. Murgiltze eta mantentze ereduak. Ikasleen lehen hizkuntzaren garapena ziurtatzeko neurriak jarri.

Page 3: Hezkuntza

3

(21) Aipatzekoa da Egiako Aitor Ikastolan 2012/13 ikasturtetik garatzen ari den proiektua. Proiektu hau abiapuntu bat da, honen helburua ikasle euskaldun eleanitzak sortzea da, honetarako auzoko eragile ezber-dinekin parte har tzea eta elkarlana burutu da. Emaitzak jasotzean prozesua baloratu beharko da, ondoren erreferentzia hau beste ikastetxe batzuetan martxan jarri eta hedatzeko.

3. PUBLIKOTASUN BERRIA: Hezkuntza sistema publiko, herritar eta parte hartzailea

(22) Oinarrizko Hezkuntza Akordioa oinarri.

(23) Publikotasuna partaidetza kolektiboan oinarritzen dugu, oinarrizko eskubidea den edozein egitekok be-harrezkoa duen finantzaketa antolaketaz hornituta. Hezkuntza pertsona bakoitzaren eta guztien eskubidea da eta instituzio publikoak dira eskubide pertsonal eta kolektibo hori bermatu behar dutenak. Ildo horretan, hezkuntza sistema publikoa inolako bazterkeriarik gabe, arlo guztietan zentro, eragile eta herritar ororen partaidetza eta aukera berdintasuna bermatzen duena da.

(24) Edozein entitateri instituzio publikoen titularrak soilik eman diezaioke izaera publikoa. Izaera publikoa duen entitatearen funtzionamendu era, helburuak eta eguneroko jarduera publikoak dira, zentzurik zaba-lenean. Hezkuntza sistemaren izaera publikoa horietan oinarritzen dugu, beti ere, bertatik garatzen den hezkuntza herritar guztioi zuzenduta eta irekia dagoela, aukera berdintasuna eta parekotasuna helburu duela eta haren antolaketa-kudeaketa ereduak komunitateko kide guztien partaidetzan, erabakitzeko ahalmenean eta parekidetasun printzipioetan oinarritutako eredu demokratikoak direla bermatuta.

(25) Publikotasun berriaren EZAUGARRIAK

(26) Deszentralizazioa, herri proiektu integral eta integratua, hezkuntza komunitatearen parte hartzea eta administrazioan kudeaketa organo parekideak.- Erakunde bateratua: EH-ko Hezkuntza Kontseilu Nagusia.

- EH-ko hezkuntza/jendarte eragileak eta hezkuntza instituzioak bilduko dituena.- Parte hartzailea eta erabakitzailea, Hezkuntza Proiektu Komunaren ardura.- Deszentralizazioa: tokian tokiko eta eremuz eremuko kontseiluak.

(27) Hezkuntza zentro autonomoak:- Hezkuntza Proiektua- Bestelako eragile eta zentroekin lankidetza- Egutegi eta ordutegiak- Bitartekoen kudeaketa- Hezkuntza komunitate osoa

(28) Hezkuntza Publikoan zentroek bete beharreko baldintzak

- Hezkuntza egitasmoen helburuak bete.- Laikoa eta akonfesionala. Ideologia, kultura, erlijio, sexu eta pentsaera desberdineko hiritarrak elkarrekin lanean jarduteko aukera emango du, hezkidetzan, elkarrenganako errespetuan, diskrimina-zio mota guztiak baztertuz eta elkartasuna bultzatuz.- Aniztasun guztien aitortza eta trataera; aukera desoreken orekatzea (inklusibo konpentsatzailea)- Ikasleriaren eta langileriaren eskubideak bermatzea.- Jendartearen errealitatean txertatua egotea, beharrei erantzunez eta eraginez.- Inguruko baliabide hezitzaile guztiak erabiltzeko aukera izango dute.- Hezkuntza zentroen kudeaketa demokratikoa, parekidea eta parte hartzailea izatea. Komunitateko kide guztiak egongo dira ordezkatuta haren organo erabakitzaile eta kudeatzaileetan.- Barne eta kanpo etengabeko ebaluazio/kontrol publikora lotuta egotea.

Page 4: Hezkuntza

4

4. IKASTETXEAK AUZO KOMUNITATEAN ERROTUTA

(29) Garatu nahi dugun hiri ereduaren oinarri nagusitzat, herritarren arteko harreman sarea eta komunita-teak indartzea daukagu. Alegia, auzo-herriak indartzean eta aktibatzean. Ikastetxeak auzo-komunitate honen parte izan behar dira, bai subjektu politiko bezala baina baita auzo-herriaren azpiegitura zerbitzu bezala ere.

(30) Proiektu ezberdinak aurrera ateratzeko, izan hezkuntzaren edo auzoaren beharrei begirakoak, eral-daketa sozialerako beste subjektu bat gehiago dira ikastetxeak eta beraien inguruan elkartzen direnak (gura-soak, irakasleak, ikasleak...).

(31) Elkarlan konstante bat izan behar da auzo-herriaren eta ikastetxeen artean. Ikastetxeak komunitatean txertatuz eta herritarrak ere hezkuntza komunitatearen parte bihurtuz.

(32) Espazio fisiko edo zerbitzu gisa ere berebiziko garrantzia dute, espazio hauen erabilera ikasketa ordu-tegietara mugatzen da. Eta aldiz baldintzengatik (jantokiak, aterpeak, kiroldegiak, aretoak...) erakin hauek eskaintza zabala eta osagarria eskaini diezaioke auzoari. Eraikinaren erabil ordutegia luzatuz eta erabilera anitzerako bultzatuz.

5. DONOSTIA MAILAKO HEZKUNTZA EZ FORMALEKO PROIEKTU, AISIALDI TALDE, ESKOLA ETA HEZITZAILEON SARETZEA

(33) Donostiako argazkia jasotzean, beste gauza askoren artean auzo bakoitzean aisialdi talde bat (gutxi gora be-hera) aurkitzen dela jabetu gara. Talde hauen egunero praktika lokalaz gain beharrezkoa ikusten dugu epe motzean talde guzti hauen saretzea sustatzea eta beharrizan komun batzuei erantzutea.

(34) Zehazki ondorengo beharrak identifikatu dira:

(35 ) Elkar ezagutza: lehentasunezko beharrizana dela ulertzen dugu. Gaur gaurkoz Donostiako aisialdi taldeetako kideok ez ditugu modu kontziente batean gainerako auzoetan lanean ari diren hezkuntza proiektu eta aisialdi taldeak ezagutzen. Hutsune bat dela usten dugu, elkar ezagutza honetatik talde bakoitzaren eguneroko praktikan ideia zein ikuspuntu berriak sortzeaz gain, beste taldeei kanpo perspek-tiba bat eskaintzeko aukera ematen dizulako, zure zurrunbilotik burua altxatu eta beste begi batzuez zure proiektua aztertzea. Horregatik, ezagutzaren aberastasuna baloratuz beharrezkoa ikusten dugu:

- Hezkuntza proiektuak ezagutzea; zer, zergatik, zertarako?- Eguneroko praktika eta jarduna nola garatzen duten ezagutzea. - Proiektuen parte diren kidegoa ezagutu eta elkarren kontaktuak izatea. - Esperientziak eskaini dizkigun baliabide teknikoak konpartitzea.

(34) Hezitzaileon formazio etengabea: askok hezitzaile ikastaroa egin eta ez dugu modu kontziente eta antolatu batean gaia edo arloaren gaineko formazioan gehiegi sakontzen. Argi dugu eta bereziki azpi-marratzen dugu hezitzaileon eguneroko praktika eta esperientziatik ikasten dugula benetan egoeran nola gainditu, nola jokatu, zer egin...

(35) Horregatik, hezitzaileon formazio etengabean esperientzia hauek konpartitu eta gai jakinen gaineko (haur zein gazteen parte hartzeko teknikak esaterako) formazioa lantzea beharrezkotzat ikus-ten dugu.

(36) Materialaren kolektibizazioa (dela edukia, azpiegitura, ideiak.... edo bestelakoak) harremanak es-tutu eta naturalak egiteko bitarteko bat izateaz gain, talde txikiak eta baliabide gutxikoak garela jakitun, duguna elkarrekin banatzeak elkar aberasten gaituela argi dugu.

(37) Bereziki ideia hau oraingoz beharra ez bada ere, saretze honek proiektu komunak aurrera atera-tzeko aterak ireki behar dituela uste dugu (Adib: Donostiako PINa edo hurrengo udal hauteskundeetarako hezkuntza ez formaleko eskakizunen osaketa)

Page 5: Hezkuntza

5

(38) Argi ikusten dena da hezkuntza proiektu, aisialdi talde eta hezitzaileon eguneroko praktika bereziki gure auzoetan kokatzen dela eta beraz, saretze honek maila lokaleko praktika aberastu, indartu eta babestea izan behar du lehen egiteko. Ezin du inolaz ere baldintzatzaile izan.

(39) Gako hau garrantzizkoa bezain zaila izan daitekeela ikusten da, auzo bakoitzaren ezaugarri, beharrizanak edo baliabideak oso bestelakoak direlako eta beraz denentzat eraginkorra izango den saretze forma eraginkor eta ez baldintzatzaile bat sortzea bereziki ez da erreza izango.

6. HAUR ETA GAZTEEN PARTE HARTZEA SUSTATZEA

(40) Egungo aisialdi eskaintzan haur zein gazteak parte hartzaile pasiboak dira. Nolabait esateko aisialdi ekimen eta dinamika ezberdinen kontsumista dira.

(41) Hau aldatzea beharrezko eta lehentasunezkoa ikusten dugu egungo joera, jendarte pasibo, indibidualista eta apatikoak gainditzeko. Horretarako haur eta gazteak aisialdian antolatu eta antolatzaile izateko jarrera aldaketa bat da bilatzen duguna. Orain arteko harreman eredua gainditu behar dugu, hau da, hezitzaile batek proposatu, diseinatu, dinamizatu eta baloratzen zuen eskeman haur/gazteek 3. urratsean besterik ez zuten parte hartzen. Eskema hau hautsi behar dugu eta hasieratik amaierara haur zein gazteak, parte hartzaileak beraiek bilakatu subjektu. Aitortza eman, hitza eman eta errespetatu.

(42) Argi dago honek gogoeta eta prestakuntza handia eskatzen duela bere baitan. Alde batetik haur zein gazteak, gure antzera, egungo sistema eta ereduaren produktu gara eta beraz, orden hegemonikoa birpro-duzitzen dugu modu kontziente edo inkontziente batean. Honetaz ohartu edo behintzat jakitun izatea komeni da, haur zein gazteen parte hartzean oinarritutako dinamika nahiz proiektuak sortzean egoera hauekin to-patuko garelako, zer egin orduan?

(43) Bestetik, eta azken gako honi lotuta, haur zein gazteen parte hartzean oinarritzen den aisialdi eredua eraiki eta garatzeak orain arte mantendutako hezitzailearen rol, egiteko eta ardurak aldatzen ditu, akaso ge-hiago plano praktikoak. Nola sustatu haur eta gazteen parte hartzea? Argi izan behar dugu ez dela goizetik gauerako aldaketa bat, urteetan, egunerokotasunean orden hegemonikoak pasibotasunean eta apatian hezi gaitu, hezten gaitu. Hau iraultzea bestelako kultura eta jendarte eredu bat eraikitzea esan nahi du, eta ez da erreza, hain zuzen ezarritako ordenaren, egunero igortzen dizuten mezuaren aurka doalako. Beraz pazien-tzia.

7. KALEA ETA JOLASA BERRESKURATZEA (44) Gaur gaurkoz zalantzan ez dugu jartzen kalearen garrantzia. Sozializatzeko, harremanetarako, ikasteko, erakusteko, bizitzeko, aldarrikatzeko, eraikitzeko.... kaleak, espazio libreak hamaika aukera eskaintzen dizkigu eta hauen garrantzia kontuan izanda berreskuratzeko apustu argia egiten dugu eremu ezberdinetatik.

(45) Bada baita hezkuntza formalean ere. Hezkuntza proiektuek ez dute zertan lau pareten artean, espazio itxi, kontrolatu eta mugatu baten barruan zertan garatu behar. Alderantziz, batzuetan espazio hauek dira hezkuntza proiektuak, dinamika, ekimen edo eta gure imajinazioa bera ere baldintzatzen dutenak. Kaleak, hondartzak, mendiak, parkeak, atariak... edozein espazio izan daitezke, hobe esanda, izan badira. Eraiki nahi dugun mundu horretarako edozein izan daiteke leku aproposa imajinazioa, ilusioa, irrika eta gogoz egiten badugu.

(46) Kalera ateratzeak gainean ikusgarri egiten du, bizia ematen dio, askatasuna eskaintzen du lasai ibili, adierazi, oihu egin eta mugitzeko.

(47) Kalearekin batera jolasaren berreskuratzea gako garrantzizkoa da, eta elkar lotuta daudela ulertzen

Page 6: Hezkuntza

6

dugu. Lau pareta edo espazio itxi eta mugatuetara pasatzean, jolasak aldatu egin dira. Edo egungo jolas eta jostailu ereduak izan ote dira lau paretetan ixtera eraman gaituztenak?

(48) Gaur gaurkoz inoiz baino jostailu gehiago dauzkagu eskura. Baina zer funtzio betetzen dute?

(49) Iragarki eta katalogotako jostailu gehienak aztertuz gero (denak ez, baina zoritxarrez bai asko, edo be-hintzat), gizarte sistema patriarkal eta kapitalista honek inposatzen dituen estereotipo eta balore zapaltzaile guztiak birproduzitzen dituztela jabetuko gara. Zaila da halako jolasetatik balore hezkidetzaile, euskaldun, kooperatzaile, sortzaile edo parte hartzaileak sustatzea. Eta gainera jolaserako aukera gutxi eskaintzen dute. Gaur egungo jostailuek ez dute jolasteko balio. Teknologikoki gero eta aurreratuagoak dira baina aurrerapen horrek jostailu horren erantzun posibleak ere bideratzen ditu. Hau da imajinazio eta sormenerako aukera gutxi eskaintzen ditu.

(50) Horregatik, beharrezkoa da jostailuetatik haratago jolasaren balioa, jolasaren garrantzia berriz ere landu, erakutsi eta berreskuratzea. Eta horretarako zein modu hoberik kalera atera eta jolas egitea baino?! Jolasean edozer egin daiteke, edozein izan gaitezke, jolasak ez du adinik ezagutzen, nahi beste iraun dezake eta nahi besterik gozatu dezakegu. Jolasarekin hamaika mundu, kultura, txoko eta lagun berriz ezagutu ditzakegu. Gu geu ezagutu gaitezke. Jolasaren bitartez ikasi dezakegu, hezi gaizteke, eta bizi.

(51) Kalera atera eta espazio libreak sortzea garrantzizkoa bezain beharrezkoa da, hau hezkuntza proiektu, aisialdi talde naiz jendarteko eragile eta norbanakoon iniziatiba, filosofia izan behar duela jakin arren, hau landu eta aurrera ateratzeko beharrezko bitartekoak jarri behar direla uste dugu.

(52) Izan ere gure herrian eguraldia baldintzatzaile handia da, eta beraz kalera ateratzeko baldintzak eta bitartekoak jartzea ere gure esku dagoela kontziente izan behar gara, espazio ireki baina aldi berean estaliak eskainiz eta eraikiz.

(53) Aldi berean espazio publikoa izanik baimen instituzionalak ezberdinak egoten dira. Baimenen inguruko hausnarketa batean sartu gabe, askoz ere eztabaida sakonago eta akaso korapilatuagoa izan daitekeela kontziente izanda (eta zalantzarik gabe noizbait eman beharko dela argi edukita), gaur gaurkoz kalean edozer egiteko baimena eskatu behar izateak mugatu egiten duela kalera ateratzea bera ere. Baimen hauek gaur gaurkoz ezin dute muga edo kalera ateratzeko eragozpena izan eta beraz garrantzizkoa da hauek arindu edo eragozpen izan ez daitezen bitartekoak eskaintzea.