Hezkuntza erreformak

33
ERDI AROA: (V. mendetik XV. mendera) Herrialde edo historiadoreen arabera datak aldatzen badira ere, hasiera finkatzeko bi aukera dira beste guztiengatik gailentzen direnak: 476an kokatzen dutenak hasiera data, erromatar mendebaldeko inperioren amaiera urtean Berant Antzinaroa VIII. mendera arte luzatzen dutenak, islamaren hedapenarekin batera emanez hasiera Erdi Aroari

Transcript of Hezkuntza erreformak

Page 1: Hezkuntza erreformak

ERDI AROA: (V. mendetik XV. mendera)

Herrialde edo historiadoreen arabera datak aldatzen badira ere, hasiera finkatzeko bi aukera

dira beste guztiengatik gailentzen direnak:

476an kokatzen dutenak hasiera data, erromatar mendebaldeko inperioren amaiera urtean

Berant Antzinaroa VIII. mendera arte luzatzen dutenak, islamaren hedapenarekin batera emanez hasiera Erdi Aroari

Page 2: Hezkuntza erreformak

AMAIERA FINKATZEKO gertaera batzuen arabera

jartzen dira datak:

1453 urtea, Ehun Urteko gerra bukaera

1455 Gutenbergek inprimategia asmatu

zuen urtea

1492 Amerikaren Aurkikuntza eta Iberiar

Penintsulako azken Estatu Musulmanaren

erorketa

1517 Erreforma Protestantearen hasiera

Page 3: Hezkuntza erreformak

Antzinaroko filosofia eta kultura islamdar munduan gorde eta sakondu zen.

Mendebaldeko mundu kristauan kultura monasterioetara mugatuta geratu zen.

Arabiar kulturatik bildutakoa eta sortutakoa kristauetara heldu zen: zenbaki sistema berria eta algebra, adibidez.

XI. Mendetik aurrera Europa osoan ikasteko toki berriak zabaldu ziren: UNIBERTSITATEAK.

Arrazoia eta logikaren bidez ikasteko proposamenak.

Arkitektura, musika eta eskulturan aurre pauso handiak: katedralak ugari eraiki ziren Europa osoan zehar.

Monasteriotik atera eta pulpituetan predikatu beharrean herrian nahastuta jendearen artean ibiltzen ziren eskeko ordena berriak jaio ziren, frantziskotarrak eta domingotarrak kasu.

Page 4: Hezkuntza erreformak

Hirien sortzeak, erreforma monastikoak, beste kultura batzuekin kontaktuak eta gizarte maila ertain arrakastatsuko heziketak garapen kulturala estimulatu zuten.

Elizak zein Nobleziak pertsona ikasiak behar zituzten. Legeetan, merkataritzan eta diru operazioetan adituak.

Irakasle eta ikasleen arteko korporazioak eratzen hasi ziren, gremioetako maisu eta aprendizaien elkarteen antzekoak. Bolognako Eskola izan zen lehena, ospetsua bihurtu zena bere juristen kategoria zela eta.

Page 5: Hezkuntza erreformak

Unibertsitateak lanbide heziketari begira funtzionatzen zuten eta irakasleak, sendagileak, abokatuak edo gizarteak behar zituen profesionalak prestatzen zituzten.

Baina bere zeregin garaiena egiaren bilaketan eta interpretazioan zetzan.

Erdi Aro guztian zehar latina izan zen Eliza, Unibertsitate eta Zientzietako hizkuntza.

Nazionalitate europarrak eratu ahala, bere hizkuntza propioa eta bere adierazpen literarioa garatzen joan ziren.

Page 6: Hezkuntza erreformak
Page 7: Hezkuntza erreformak
Page 8: Hezkuntza erreformak
Page 9: Hezkuntza erreformak

o Aro Modernoaren berezko elementua bere IZAERA ERALDATZAILEA da: mailakakoa, zalantzazkoa batzuetan, baina erabakigarria.

o Erdi Aroko egitura ekonomiko, sozial, politiko eta ideologikoak aldatzen dira.

o Kapitalismoa, Humanismoa, Nazionalismoa ez dira bat batean sortzen, lehendik hasitako prozesuak dira une historiko batean elkarrei elikatzen diotenak.

o Balio ideologiko berriei lotuta (indibidualismoa, merkatua, lana, aurrerabidea eta abar) agertzen da beste aktore social berria: BURGESIA.

o Hala ere Eliza eta Nobleziaren nagusitasuna ez da eztabaidatzen aro bukaeraraino eta sozietate estamentualaren jarraikitasuna justifikatzen duten balore tradizionalak dira gailentzen direnak mendeetan zehar.

Page 10: Hezkuntza erreformak

Esplorazio zientifikoen aroak jende berriarekiko harremanak ahalbidetu zituen.

Lurrun makina, telegrafoa, itsaspekoa, serieko lehen kalkulagailua, ehundegi mekanikoa, mikroskopio konposatua, euritakoa, teleskopioa, arkatza, bolboraz betetako granada, pianoa, tximistorratza dira, besteak beste, Aro Modernoan garatutako makinak.

Copernico, Galileo, Paracelso, Miguel Servet, Newton, Bacon, Descartes, Torricelli, Lavoisier.

Behaketaren eta esperientzia enpirikoaren balioa areagotzen da. “Metodo zientifikoak” indarra hartu. Zientziari aitortzen zaio edozein autoritate edo boterearekiko autonomia. Aurrerabide zientifikoek hobekuntza garrantzitsua ekar dezaketela humanitatearen bizi baldintzetarako sinestu.

Page 11: Hezkuntza erreformak

Aro modernoaren sinboloa izan daitekeen objekturen bat baldin badago, hori paper zati batean idatzitako mezuaren ikaragarrizko potentzia eraldatzailea da.

Hala ere, bere esanahia deszifratzeko ahalmenak gordeta egoten jarraitzen zuen goiko maila soziala ez zuen edozeinentzat, kapa sozial baxuak kondenatuta segitzen zutelako idatzizko kulturaren ezjakintasunera.

Page 12: Hezkuntza erreformak

ARO GARAIKIDEA:

Estatu Espainiarrean

Frantziako Iraultza (1789) baino

gehiago Napoleonaren

kontrako Independentzia

Gerra (1808) hartzen da Aro

Garaikide hasiera bezala.

Page 13: Hezkuntza erreformak
Page 14: Hezkuntza erreformak

Aro Modernoaren bukaeran eratu gabeko mosaikoa zen hezkuntza sistema mendebaldeko estatuetan, soilik unibertsitatea zen heziketa erakunde antolatua, bertara sartzeko prestakuntza barne hartzen zuelarik.

Lehen hezkuntzarekin zer ikusia izan zezaketen gunetan miseriako zorian, soldata urriak kobratuz eta ia erabat ezjakinak ziren maisuak aurkitzen ziren.

Iraultza Frantzesak erabat ezberdina zen modeloa inposatu zuen: irakaskuntza publikoa, irekia, estamentu guztietara zuzendua (ez bakarrik noblezia eta klerora), laikoa, gizartearen beharrez arduratzeko pentsatuta (ez Elizako beharrei begira), hiru maila formalizatuan artikulatuta eta, azkenik, Estatuaren kontrolpean gelditzen zen irakaskuntza antolatua.

Page 15: Hezkuntza erreformak

MOYANO legea: Cadizeko Gortekin (1812) hasitako erreforma prozesu

luzea itxi zuen 1857 legeko argitalpenarekin.

Ez zen lege berritzailea izan,

denboraz gizartean onartua zegoela iruditu zitzaion

guztia jaso zuen, besterik ez; lege honen meritua

indarrean zegoen araudiari

trinkotasuna ematean eta lege

mailako arau baten bitartez heziketa

sistemarako egonkortasuna lortzean datza.

Page 16: Hezkuntza erreformak

Azken 200 urtetan erreforma ugari izan badira ere Estatu Espainiarrean, ia gure egunetara arte iraun dute Moyano legearen oinarrizko printzipioak:

Irakaskuntza publikoa eta irakaskuntza pribatuaren bereizketa

Lehen mailako eta bigarren mailako irakaskuntzetarako irakasleak

Page 17: Hezkuntza erreformak

Irakaskuntzaren egitura bipolarra, hots, lehen mailako ikasketak populazio orotarako, (langile eta nekazarien seme-alabak barne), gehiengo batek hemen ahitzen zutelako heziketa, eta bigarren edo goi mailako ikasketak (batxilergoa, unibertsitatea) familia dirudunen seme-alabentzat.

Lehen mailako irakaskuntzaren nahitaezkotasuna eta gainerako heziketa hautazkoa

Doakotasuna

Ikasketa planak

Hezkuntzaren sekularizazioa

Antolamendurako eta ikuskapenerako eskudun bakarra Estatua

Page 18: Hezkuntza erreformak

A) LEY GENERAL DE EDUCACIÓN (1970), “Ley Villar Palasí”)

LORPENAK:

Hiri-gizarte dinamikoaren beharretara egokitutako hezkuntza

Berriztatze pedagogikoa

Sistema europarren patroi modernoei homologatutako hezkuntza

Egitura bipolarraren apurketa: haur guztiak oinarrizko heziketa komuna jasotzeko bidea sei urtetik hamalau urte bete arte, hamar urte bete ondoren arrazoi sozial eta ekonomikoak medio populazioa banatzen zuen mendetako diskriminazioarekin amaituz

Page 19: Hezkuntza erreformak

B) LEY GENERAL DE EDUCACIÓN (1970), “Ley Villar Palasí”)

PORROTAK (batzuetan ez legeko diseinu teorikoari egozgarriak, baizik eta aplikazio politikoaren ondorioak):

Arreta eskasa eskolaurreko heziketari

Balio aniztasun gutxiko batxilergoa

Legearen itxaropen berritzailea izan arren, lanbide heziketaren porrota

Unibertsitatearen autonomia faltsua

Page 20: Hezkuntza erreformak

Ley orgánica de Ordenación General del Sistema Educativo, 1990

Alde batetik laurogei garren hamarkadan gizarte espainiarrak jasandako ohi ez bezalako bilakaera oso azkarren ondorioz bere garaian ausartak zirudien erreformak motz gelditu ziren

Bestetik, beste arrazoi batzuen artean, diktadurako politikaren eremu zorrotzak Villar Palasí-ren erreforma berritzailetzat jo eta legeari finantzaketa ukatzearen ondorioz, 1970eko legeak jakin ez zituen edo konpondu ezin zituen arazoengatik hezkuntza sistemako hainbat hutsune nabarian gelditu ziren

Page 21: Hezkuntza erreformak

Lorpen nagusiena nahitaezko eta doako eskolaldia 16 urteetara arte hedatzea.

Jada ezaguerako sozietatean sartuta, izaera unibertsaleko, hau da, guztiei aplikatzeko moduko hezkuntza ahalik eta denbora posible handienean zehar.

Populazio osoaren kapital kulturala areagotzea, beharrezkoak diren egokitzapen guztiekin (Bost urte beranduago etorriko zen Salamancako Heziketa Behar Berezien gaineko adierazpena).

Page 22: Hezkuntza erreformak
Page 23: Hezkuntza erreformak

• Ulerkortasuna eta aniztasunaren arteko konexioa gauzatzeko araudiaren garapena hautazko ikasgaiekin oso murriztailea izateak (aniztasunaren oinarria), erreformako funtsezko nukleoan akats nabarmena eragin zuen.

• Aurreko hezkuntza lege nagusiekin gertatu bezala, aplikazio politikak ez zuten beti diseinu teorikoaren ildotik jarraitu eta araudiaren garapeneko aldaketa garrantzitsuak eta ez batere zuzenak gertatu ziren, adibidez, ebaluazioari, igarotze prozesuari edo eskola antolaketaren arloetan.

Page 24: Hezkuntza erreformak

LOGSE araudiak zekarren benetako berrikuntza ZEHAR LERROAK kontzeptuan zetzan. Ez zen eraginkorra izan, ziur aski irakasleria ez zegoelako prestatua baina, baita ere, ikastetxeetan horrelako kultura falta edo, erresistentzia handia azaldu zutelako irakasle askok.

Orain arte ez da beste legerik izan aurreko esperimentazio eta eztabaida publiko hain zabala izan duenik. Hala ere, LOGSE-aren kasuan ere ez zen erreforma guztietako oinarrizko “legeetako” bat bete, hau da, ez zen politika zuzenik bideratu irakasleen formaziorako, ez hasierako prestakuntzan (Irakasle Eskola) ezta eraketa jarraituan.

Page 25: Hezkuntza erreformak

Ley Orgánica de la Participación, la Evaluación y el Gobierno de centros docentes LOPEG 1995 Aurrekoaren osagarria da

Autonomia ematen dio Administrazio bakoitzari berezko araudia kudea dezan.

Askatasun Pedagogiko handiagoa aitortzen zaie ikastetxeei.

Hezkuntza Komunitate sektore guztien parte hartzea sustatzen du antolaketan, Hezkuntza Proiektuaren definizioan eta hezkuntza zentroaren gobernuan.

Eskola Kontseiluak (Ordezkaritza Organo Gorenak), Irakasle klaustroak eta Guraso Elkarteak indartzen ditu.

Heziketa Behar Bereziak dituzten ikasleen eskolatzea bermatu nahi du diru publikoa jasotzen duten ikastetxe guztietan (Itunpekoak zein publikoak)

Page 26: Hezkuntza erreformak

Ley Orgánica de Calidad de la Educación (LOCE) 2002

Ez zen aplikatu Alderdi Popularrak hauteskundeak galdu eta gobernu aldaketa egon zelako. Zapatero gobernuaren lehendakaritzara heltzearen ondoren LOCE-n aplikazio egutegia gelditu zen dekretu baten bidez.

Page 27: Hezkuntza erreformak

Ley Orgánica de Educación (LOE) 2006

Herri baten eta bere herritarren ondasunik handiena eta baliabiderik

aberatsena da hezkuntza Oro har, indartze, laguntze eta orientazio planak sustatzen dira.

Ikastetxeei autonomia pedagogikoa, antolaketakoa eta kudeaketakoa aitortzen zaie. Autonomia ematen zaie Antolaketa eta Funtzionamendurako arau propioak adosteko eta Hezkuntza Proiektu eta Kudeaketa Proiektu propioak bideratzeko.

Page 28: Hezkuntza erreformak

Bi ziklotan (0-3 eta 3-6 urte) ordenatzen da Haur Hezkuntza, borondatezko hezkuntza familientzat.

Bigarren zikloan irakurketa eta idazketara, zenbakizko oinarrizko trebetasunetara, informazio eta komunikazioko teknologien erabilpenera, musika eta arte plastikoen adierazpenera eta atzerriko hizkuntzara hurbiltzea sustatzen da.

Page 29: Hezkuntza erreformak

Lehen hezkuntzako 4. ikasturtean Oinarrizko Konpetentzien Diagnostiko Ebaluazioa ezartzen da, informatzaile, orientatzaile eta formatiboa izan nahi duen ebaluazioa.

Lehen Hezkuntzako 3. Zikloan, bigarren atzerriko hizkuntza gehitzeko aukera zabaltzen da. Ziklo honetan jarraituz, maila batean Hiritartasuna ikasgaia landu beharra markatzen da.

Page 30: Hezkuntza erreformak
Page 31: Hezkuntza erreformak

Testuliburuak idatzi eta argitaratzeko ez da beharrezkoa baimenik eskatzea Administrazioari.

Ikastetxeek ezingo dute inongo diru kopururik kobratu oinarrizko eta doako irakaskuntza jasotzeagatik, ezta ere fundazioetarako edo elkarteetarako ekarpen ekonomikorik ordaintzera behartu.

Eskolaz kanpoko jarduerak arau honetatik kanpo geratzen dira, osagarriak diren neurrian borondatezko izaera dutelako.

Heziketa Behar Bereziko ikasleen eskolatzea normalizazio eta integrazioko oinarri pedagogikoen gidapean bultzatzen da. Soilik salbuespen gisa, eta bere beharrak ezin direnean inolaz ere ikastetxe arruntean asetu, burutuko da eskolarizazioa heziketa bereziko zentro espezifikoetan.

Heziketa behar bereziak dituzten ikasleen banaketa egokia eta orekatua egin behar da zonalde bakoitzeko ikastetxe guztien artean.

Page 32: Hezkuntza erreformak
Page 33: Hezkuntza erreformak

? ? ?

? ? ??