HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN · 2017. 2. 17. · Lehen Hezkuntza 234 18 252 ......

47
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 1 - HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN EPE 2017: Maisu-maistren kidegoa SARRERA Enplegu Publikoa Irakaskuntzako Kidegoak Hizkuntza-eskakizunak SARRERA Atal honetan oinarrizko zenbait kontzeptu aipatzen da, deialdian ageriko diren kontzeptuak, alegia. Ondoko kontzeptuak argitu nahi dira, bereziki: hizkuntza-eskakizunak (definizioak, eginkizunak, baliokidetasunak), Irakasleen Kidegoa, eta abar. Enplegu Publikoa 6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 23.1 artikuluan ezarri duenez, Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideen premiak, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira. Horrenbestez, enplegu publikorako eskaintza izango da Administrazio Publikoek euren baitan hutsik dauden lanpostuak betetzeko erabiltzen duten prozedura. Herri Administrazioa gizartearen interes orokorren kudeatzaile izaki, Administraziora sartzeko prozedurek honako printzipioak bete beharko dituzte: publizitatea, berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna; horregatik, hautaketa-prozesua legez ezarritako bidetik eraman behar da aurrera, oinarrizko urrats hauek emanez: - Enplegu Publikorako Eskaintza onestea: hortxe zehazten dira bete beharreko plazen kopurua eta ezaugarriak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da. - Irakaslearen Kidegoan sartzeko hautaketa-proben deialdia egiteko Agindua: hautaketa-prozesuaren definizio orokorra da, eta plaza guztietan du eragina. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da. - Eskabideak aurkeztea. - Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak - Aurreko probak: gaztelaniaren eta euskararen ezagutza egiaztatzeko - Oposizio-aldia - Lehiaketa-aldia - Amaierako kalifikazioak - Lehiaketa- eta oposizio-aldiak gainditzea - Praktiketako funtzionarioak izendatzea - Karrerako funtzionarioak izendatzea

Transcript of HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN · 2017. 2. 17. · Lehen Hezkuntza 234 18 252 ......

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 1 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    EPE 2017: Maisu-maistren kidegoa

    SARRERA

    Enplegu Publikoa

    Irakaskuntzako Kidegoak

    Hizkuntza-eskakizunak

    SARRERA

    Atal honetan oinarrizko zenbait kontzeptu aipatzen da, deialdian ageriko diren kontzeptuak, alegia.

    Ondoko kontzeptuak argitu nahi dira, bereziki: hizkuntza-eskakizunak (definizioak, eginkizunak, baliokidetasunak), Irakasleen Kidegoa, eta abar.

    Enplegu Publikoa

    6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 23.1 artikuluan ezarri duenez, Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideen premiak, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira.

    Horrenbestez, enplegu publikorako eskaintza izango da Administrazio Publikoek euren baitan hutsik dauden lanpostuak betetzeko erabiltzen duten prozedura.

    Herri Administrazioa gizartearen interes orokorren kudeatzaile izaki, Administraziora sartzeko prozedurek honako printzipioak bete beharko dituzte: publizitatea, berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna; horregatik, hautaketa-prozesua legez ezarritako bidetik eraman behar da aurrera, oinarrizko urrats hauek emanez:

    - Enplegu Publikorako Eskaintza onestea: hortxe zehazten dira bete beharreko plazen kopurua eta ezaugarriak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da.

    - Irakaslearen Kidegoan sartzeko hautaketa-proben deialdia egiteko Agindua: hautaketa-prozesuaren definizio orokorra da, eta plaza guztietan du eragina. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da.

    - Eskabideak aurkeztea.

    - Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak

    - Aurreko probak: gaztelaniaren eta euskararen ezagutza egiaztatzeko

    - Oposizio-aldia

    - Lehiaketa-aldia

    - Amaierako kalifikazioak

    - Lehiaketa- eta oposizio-aldiak gainditzea

    - Praktiketako funtzionarioak izendatzea

    - Karrerako funtzionarioak izendatzea

    mailto:[email protected]../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/introduccion_c.html#empleoPublico#empleoPublico../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/introduccion_c.html#cuerposDocentes#cuerposDocentes../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/introduccion_c.html#perfilesLinguisticos#perfilesLinguisticos

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 2 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    Irakaskuntzako Kidegoak

    Irakaskuntzako funtzionarioak kidegoetan antolaturik daude, irakasten dituzten ikasgaien arabera eta kidegoetara iristeko eskatzen den titulazio mailaren arabera. Deialdi honetan hurrengo kidegorako plazak eskaintzen dira:

    Maisu-maistren kidegokoa Irakaskuntzako euskal funtzio publikoaren antolamenduaren arabera, “A-2” azpitaldekoak.

    Hizkuntza-eskakizunak

    Hizkuntza-eskakizuna da lanpostu jakin baten zeregin guztiak euskaraz egin ahal izateko behar den hizkuntza-ezagutzaren maila. Lanpostua lortzeko eta bertako lana betetzeko beharrezko diren euskararen ezagutza mailek zehazten dituzte irakaskuntzako lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak.

    Irakaskuntzako lanpostuei bi hizkuntza-eskakizun ezartzen zaizkie:

    · 1. hizkuntza-Eskakizuna (HE1): euskaraz edo euskara irakasten ez duten irakasleek betetzeko irakaskuntzako lanpostuei ezarriko zaie, baina euskara harreman-hizkuntza legez erabiltzeko behar den hizkuntza gaitasuna bermatuko da.

    · 2. hizkuntza-Eskakizuna (HE2): euskaraz edo euskara irakasten duten irakasleek betetzeko irakaskuntzako lanpostuei ezarriko zaie, eta euskara harreman-hizkuntza eta irakaskuntza-hizkuntza legez erabiltzeko behar den hizkuntza gaitasuna bermatuko da.

    Beharrezkoa da egiaztatzea irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna (Hizkuntzen Europako

    Erreferentzi Marko Bateratuaren C-1 mailarekin parekatua), martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren 7. artikuluan, otsailaren 19ko 2/1993 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarrian xedatu duenarekin lotuta aurreikusitakoaren arabera.

    Dena den, aipatutako 47/1993 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako/OHOko eta Irakaskuntza Ertainetako ikastetxe publikoetako bitarteko irakasleek eta aldi baterako irakasle kontratatuek dekretu hori indarrean sartu zenean (1993ko apirilaren

    3a) funtzionarioaren izaera lortzen badute, honako epe hau izango dute egiaztatzeko: hiru urteko epea jabetza hartzen dutenetik, euskaraz irakasten badute edo euskarazko izendapenarekin irakasten ari badira.

    Hautaketa-prozesu honetan hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko honako bideei jarraituko zaie: a) Hautaketa-prozesuan HE2 egiaztatzeko berariaz egingo diren probak gainditzea.

    b) Martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak (martxoaren 10eko 42/1998 Dekretuak aldatua) araututako

    irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna daukatela akreditatzen duten izangaiak, baita hizkuntza-eskakizun horren baliokideak edo homologatuak diren hizkuntza-ziurtagiri bat daukatela akreditatzen

    duten izangaiak, ondorengo dekretuetan aurreikusitakoaren arabera: goian aipatutako Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria (martxoaren 10eko 42/1998 Dekretuan emandako erredakzioan); urriaren 6ko 263/1998 Dekretua, Euskararen Gaitasun Agiriaren eta irakaspostuetarako Hizkuntz Eskakizunen baliokidetzak finkatu, eguneratu eta berresten dituena; azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.

    Era berean, ez dute adierazitako hizkuntza-titulurik eta -ziurtapenik akreditatu beharrik izango unibertsitate-titulu ofizial bat dutenek eta apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztutako betekizunak betetzen dituztenek (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzen eta euskarazko tituluekin eta ziurtagiriekin egiaztatzeko salbuespenak ezartzen ditu). Unibertsitateei dagokie, salbuespen hori aplikatu ahal izateko, 47/2012 Dekretuan aurreikusitako egoera betetzen dela egiaztatzen duen ziurtagiria egitea.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 3 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    Irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizunarekin homologaturik edo baliokiderik dauden tituluak eta egiaztagiriak

    Irakaskuntzako Euskal Administrazioan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ondorioetarako, honako titulu eta egiaztagiriak irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizunaren homologatutzar edo baliokidetzat hartuko dira:

    - 47/1993 DEKRETUA, martxoaren 9koa, irakaspostuetarako hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituena (EHAA, 1993ko apirilaren 2); 42/1998 DEKRETUAk aldatua, martxoaren 10ekoa, irakaspostuetarako hizkuntz eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituen dekretua aldatzeko dena (EHAA, 1998ko martxoaren 24).

    47/1993 Dekretuari esteka: https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/1993/04/9301021a.pdf

    42/1998 Dekretuari esteka: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/1998/03/9801277a.pdf

    - 263/1998 DEKRETUA, urriaren 6koa, Euskararen Gaitasun Agiriaren eta irakaspostuetarako Hizkuntza

    Eskakizunen baliokidetzak finkatu, eguneratu eta berresten dituena (EHAA, 1998ko urriaren 23). Esteka: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/1998/10/9804736a.pdf

    - 297/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurta-

    giriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena (EHAA, 2010eko azaroak 15). Esteka: http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?e&f=20101115&s=2010219

    1. hizkuntza-eskakizuna Hura daukaten irakasleak, besteak beste, honetarako gauza izango dira: · Ikasleekin bakarka edo taldean irakaskuntza jarduerarekin zerikusia duten gaiez euskaraz hitz egiteko: besteak beste, jokabideaz, motibazioaz, ikasketetan lortutako emaitzez, beste ikasle batzuekin eta irakasleekin izandako arazoez eta ikasketak egiteko familiako giroaz. · Ikasleekin bakarka edo taldean beren adineko arazoekin eta interes bereziekin zerikusia duten gaiez euskaraz hitz egiteko: familiako arazoez, adiskidetasunaz, nortasunaz, zein bere heldutasunerako bidean izan dezaketen beste edozein arazoz. · Gurasoekin, irakasleekin eta hezkuntza administrazioko langileekin, hizkuntza maila egokian, nahiz eta teknikoa ez izan, honako gaiez euskaraz hitz egiteko gaitasuna: eskolaren funtzionamenduaz, helburuez, jokabide pedagogikoaz, ikasturteko programaz, kurtsoari eta zehazki ikasleari buruzko iritziaz, eskolako

    orduko eta orduz kanpoko jarduerez, ebaluaketarako irizpideez, lortutako emaitzez eta, oro har, pedagogia

    lanari eta ikastetxearen funtzionamenduari buruzko gaiez. 2. hizkuntza-eskakizuna Hura daukaten irakasleak, besteak beste, honetarako gauza izango dira: · HE1erako zehaztutakoa euskaraz egiteko.

    · Haren ikasgaiko edo alorreko irakaskuntzak euskaraz emateko ikasleei, bakarka, zein taldeka, dela azalpena magistrala eginez, dela gelan eztabaida sortuaz eta jasotako galderei erantzunez. · Eskolak prestatzeko edo ikasleek irakurtzeko probetxugarriak izan daitezkeen euskarazko argitalpenak, programa ofizialak, testu liburuak, kontsulta liburuak, artikuluak eta abar ulertzeko. · Irakasgaiarekin zerikusia izanik eskolak prestatzeko probetxugarria izan daitekeen ahozko materiala euskaraz ulertzeko (besteak beste, pelikulak, bideoak, zintak, irratsaioak). · Programa orokorrak eta bakoitzaren alorreko programazioa euskaraz idazteko.

    · Eskolak emateko behar diren fitxak, apunteak, materialak, ariketak, ebaluazioko ariketak eta abar euskaraz idazteko.

    · Ariketen zuzenketa, txostenen idazketa eta ikasleen lana balioztatzeko beste edozein jarduera euskaraz egiteko.

    mailto:[email protected]://www.euskadi.eus/bopv2/datos/1993/04/9301021a.pdfhttps://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/1998/03/9801277a.pdfhttps://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/1998/10/9804736a.pdfhttp://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?e&f=20101115&s=2010219

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 4 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    EPE 2017: Maisu-maistren kidegoa

    DEITUTAKO PLAZAK

    DEITUTAKO PLAZAK

    Guztira, 740 lanpostu eskainiko dira, A-2 azpitaldekoak (Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegokoak), eta irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizunarekin.

    Lanpostu horietatik 687 txanda irekirako izango dira (A txandarako) eta 53, desgaitasuna dutenentzat gordetako txandarako (B txandarako).

    Honako hau da lanpostuen banaketa, espezialitatearen eta txandaren arabera:

    Espezialitatea

    2. HE

    Guztira A B

    Haur Hezkuntza 211 16 227

    Lehen Hezkuntza 234 18 252

    Ingelesa 53 4 57

    Gorputz Hezkuntza 34 3 37

    Musika 33 3 36

    Hezkuntza Berezia. Pedagogia Terapeutikoa 98 7 105

    Hezkuntza Berezia. Entzumena eta Hizkuntza 24 2 26

    Guztira 687 53 740

    Lanpostuen ehuneko zazpi desgaitasuna duten pertsonek betetzeko gordeko dira, hala ezartzen baitu Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 59. artikuluak.

    Desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan eman gabe geratzen diren lanpostuak, txanda irekian eskainitako lanpostuei gehituko zaizkie.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 5 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    EPE 2017: Maisu-maistren kidegoa

    EPEAK

    EPEAK

    – Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea.

    Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen

    hasita hogei egun naturaleko epean, deitutako prozesuan parte hartu nahi dutenek deialdiaren 3.1 oinarrian adierazten den parte-hartzeko eskaera bete behar dute.

    Epe berean, deialdiaren 3.3.1 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, 3.4 oinarrian aurreikusitako lekuetan, «Administraziorako alea» ordezkagiriarekin batera.

    Ikusi ondorengo atala: “HAUTAKETA-PROZESUAN ONARTUA IZATEA – Onartua izateko eskbideak”.

    – Bestelako agiriak aurkezteko egutegia.

    – Programazio didaktikoa: Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe bat irekiko du (2017ko

    maiatzean zehar) izangai onartuek, bai eta baztertuta daudenek ere (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa

    jarri badute eta ebatzi gabe badago), programazio didaktikoa entregatu dezaten. Aipatutako epe horren berri emango da Interneteko helbideetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa») eta http://www.irakasle.eus, «Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz; bai eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan ere.

    – Hizkuntza-betekizuna: Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe bat irekiko du (2017ko maiatzean zehar) izangai onartuek eta baztertuta daudenek (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta ebatzi gabe badago), irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizunaren baliokideak edo homologatuak diren hizkuntza-ziurtagiri bat duten izangaiek, edo akreditatzetik salbuetsita daudenek (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 2. artikulua) dagokien ziurtagiria aurkez dezaten. Dena den, deialdiaren 6.2.5 oinarrian

    zerrendatzen diren egiaztagiriak dituzten izangaiek ez dituzte aurkeztu behar. Aipatutako epe horren berri emango da Interneteko helbideetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa») eta http://www.irakasle.eus, «Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz; bai eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan ere.

    – Merezimenduak: Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe bat irekiko du (2017ko maiatzean zehar) izangai onartuek eta baztertuta daudenek (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta ebatzi gabe badago), deialdiaren I. eranskinan adierazitako merezimenduen egiaztagiriak (jatorrizkoa eta fotokopia konpultsatua) (aipatutako eranskina dokumentu honetan erantzita dago), deialdiaren 8. oinarrian eta aipatutako eranskinean aurreikusitakoarekin bat etorriz, aurkeztu ditzaten. Aipatutako epe horren berri

    emango da Interneteko helbideetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa») eta http://www.irakasle.eus, «Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz; bai eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan ere.

    – Deialdiaren 11. oinarrian adierazitako dokumentazioa: Oposizio-lehiaketa gainditu duten pertsona hautatuen behin betiko zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hogei egun naturaleko epean, horiek oinarri horrek aipatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 6 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    EPE 2017: Maisu-maistren kidegoa

    HAUTAKETA-PROZESUAN ONARTUA IZATEA

    Parte hartzeko betekizunak

    Parte hartzeko eskaera

    Tasak ordaintzea

    Parte-hartzeko eskaerarekin batera aurkeztu beharreko

    agiriak

    Lekua agiriak aurkezteko

    HAUTAKETA-PROZESUAN ONARTUA IZATEA

    Atal honetan azaltzen da zer baldintza bete behar den deitutako prozeduretako baten bidez irakaskuntzako funtzio publikora sartzeko. Eskabideak aurkezteko unean kontuan hartzeko informazio erabilgarria ere aurkituko duzu.

    Parte hartzeko betekizunak

    Izangaiek ondokoak bete behar dituzte, hautaketa-prozesuan onartuko badituzte:

    1) Baldintza orokorrak.

    Baldintza orokor hauek bete beharko dituzte hautaketa-prozedurarako onartu ditzaten nahi dutenek:

    a) Europar Batasuneko estatuetako bateko nazionala izatea, edo Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan egotea, eta ondorioz langileen zirkulazio librea aplikatzekoa den estatu batekoa.

    Horrez gain, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetako nazionalen ezkontideek,

    ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, bai eta Europar Batasunak sinatutako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio librea aplika dakiekeen estatuetako nazionalen

    ezkontideek, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, baldin eta dagokion itunean hala ezarrita badago, edozein nazionalitatetakoak izan arren, baldin eta ezkontideak legez bananduta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izan arren, gurasoen ardurapean bizi badira.

    b) Hamasei urte izatea eta erretiroa hartzeko oro har zehaztutako adinera oraindik ez iristea.

    c) Aukeratzen diren kidego eta espezialitatearen funtzioetan aritzearekin bateraezina den gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

    d) Zigor-espedientearen bidez edozein administrazio publikoren zerbitzutik kendu ez izana, eta funtzio publikoetan aritzeko ezgaituta ez egotea.

    e) Aukeratu nahi den kidegoko karrerako funtzionario edo praktiketako funtzionario ez izatea edo karrerako funtzionario izendatua izateko zain ez egotea.

    f) Egiaztatzea irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-1 mailarekin parekatua), martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren 7. artikuluan, otsailaren 19ko 2/1993 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarrian xedatu duenarekin lotuta aurreikusitakoaren arabera.

    mailto:[email protected]../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/adm_proc_sel_e.html#solAdm#solAdm

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 7 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    Dena den, aipatutako 47/1993 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako/OHOko eta Irakaskuntza Ertainetako ikastetxe publikoetako bitarteko irakasleek eta aldi baterako irakasle kontratatuek dekretu hori indarrean sartu zenean (1993ko apirilaren 3a) funtzionarioaren izaera lortzen badute, honako epe hau izango dute egiaztatzeko: hiru urteko epea jabetza hartzen dutenetik, euskaraz irakasten badute edo euskarazko izendapenarekin irakasten ari badira.

    g) Nazionalitate espainiarrekoak ez diren izangaiek eta gainera haien hizkuntza-ofiziala gaztelania ez bada, hizkuntza horren ezagutza jakin bat egiaztatu beharko dute, deialdiaren 6.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

    h) Sexu-askatasunaren eta osotasunaren kontrako delituren batengatik –sexu-erasoa eta abusua,

    sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeen galaraztea eta gizakien trafikoa sartzen dira delitu horietan–, epai irmoaren bidez zigorrik jaso ez izana.

    2) Berariazko baldintzak.

    Baldintza orokor horiez gain, izangaiek ondorengo titulu hauetakoren bat izatea, edo hori lortzeko beharrezko diren ikasketa guztiak gaindituta izatea eta berau eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea:

    - Maisu-maistraren titulua edo dagokion Gradu-titulua. - Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-titulua. - Lehen Hezkuntzako Maisu-maistraren titulua.

    Atzerrian lortu diren titulazioen kasuan, hauetako betekizunaren bat egiaztatu beharko da:

    a) Titulazioaren homologazioa, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuarekin bat etorriko dena. Errege Dekretu horrek Unibertsitateko titulazio eta ikasketa-maila ofizialarekin homologatzeko eta haren baliokidetzat jotzeko zein ikasketak baliozkotzeko betekizunak eta prozedura ezartzen ditu, atzerrian egindako goi-mailako ikasketei dagokienez, bai eta kualifikazioen Espainiako esparruaren baitako mailen baliokide direnak zehazteko prozedura ere, arkitekto, ingeniari, lizentziatu, arkitekto tekniko, ingeniari tekniko zein diplomadun goi-mailako titulu ofizialei dagokienez.

    b) Maisu-maistra lanbidean jarduteko lanbide-kualifikazioa aitortua izatea, azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuak zehaztutakoaren babesean.

    – Desgaitasuna dutenentzat gordetako txandan parte hartzeko berariazko betekizunak.

    Txanda horretan parte hartu ahal izango dute lortu nahi duten kidegoan sartzeko betekizuna orokorrak

    eta berariazko betekizunak betetzeaz gain, gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortua dutenek, betiere desgaitasun hori irakaskuntzan aritzearekin bateraezina ez bada. Desgaitasuna, kasuan kasuko, eskuduntzak dituzten foru aldundietako gizarte-ongizate saileko, dagokion autonomia-erkidegoetako edo, hala egokituz gero, Estatuko Administrazio Orokorreko organo eskudunek aitortua behar du izan.

    Erreserba horretarako aukera parte hartzeko eskaeran egin beharko da, eta berariaz adieraziko da horretarako eskatutako betekizuna betetzen dela. Lanpostua lortutakoan, eskumena duten organoen ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da adierazitako betekizuna hori betetzen dela.

    Hala ere, oposizio-aldiko edo praktika-aldiko probak egitean, epaimahaiak zalantzarik izango balu izangaiak sartu nahi duen kidegoan eta espezialitatean funtzionarioek egin ohi dituzten jarduerak egiteko

    izangaiaren gaitasunaren inguruan, epaimahaiak edo praktika-aldiko batzorde kalifikatzaileak, kasuko, probak deitu dituen organoari jakinaraziko diote; horrek auziari buruzko irizpena eskatu ahal izango dio

    eskumena duen sailari. Kasu horretan, irizpena azaldu bitartean, izangaiak baldintzapean jarraitu ahal izango du hautaketa-prozeduran; eta, adierazitako irizpena jaso arte, etenda geratuko da prozesuan onartzeko edo prozesutik kanporatzeko behin betiko ebazpena.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 8 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    Sarbide libreko izangaien betekizuna beretan egingo da hautaketa-prozedura, horrek ezertan galarazi denboraren eta baliabide materialen aldetik egokitzapenak egitea. Egokitzapen horiek deialdiaren 3.1.2 oinarrian adierazitakoaren arabera eskatu beharko dira.

    Sartzeko txanda hori aukeratzen dutenek ezin izango dute beste txanda batean lehiatu espezialitate bera lortzeko, ezta ondoren txandaz aldatu ere.

    Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eduki beharko dituzte oinarri honetan zehaztutako betekizun guztiak, eta eutsi ere egin beharko diete karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetzen diren arte, hizkuntza-eskakizunaren betekizuna izan ezik; azken hori deialdiaren 6.2 oinarrian aurreikusitako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probaren emaitzak argitaratzeko egunean eduki beharko baitute.

    Parte hartzeko eskaera

    Hautaketa-prozesuan onartua izateko eskabidea egin aurretik, deialdia bera arretaz irakurtzea komeni da, batez ere eskabideak aurkezteko epeei buruzko atalak, eskabideak betetzeko jarraibideei buruzko atalak, etab.

    Hautatzeko prozesu honetan parte hartu nahi dutenek bete beharreko eskaerak eskuragarri egongo dira Interneteko helbide honetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus – «EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa» - «Onartzeko eskabidea».

    Eskaera betetzean, hartu izanaren adierazpena sortuko da (Erakunde laguntzailearentzako alea), esleitutako eskaera-zenbakia eta tasa deialdiaren 3.2 oinarrian aurreikusitako moduan ordaintzeko beharrezko diren datuak barne hartuta. Halaber, izangaiak frogagiria ere eskuratuko du (Interesatuarentzako alea). Eta azkenik, hirugarren frogagiri bat ere sortuko da (Administraziorako alea), eta deialdiaren 3.3.1 oinarian aipatutako betekizunetan daudenek bakarrik eta esklusiban aurkeztu beharreko dokumentazioari erantsiko diote eskaerak betetzeko epean.

    Hortik aurrera, hautaketa-prozeduran zehar izangai bakoitzaren espedientearen inguruko informazio guztia irakaslegunean argitaratuko da. Irakaslegunean sartzeko, erabiltzailea (NANa) eta pasahitza sartu

    beharko dira. Bertara sartzeko hurrengo Interneteko helbideen bidez izango da: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa») eta http://www.irakasle.eus.

    Hezkuntza Sailak emandako pasahitza jada duten izangaiek hori erabili beharko dute aipatutako informazioaren berri jasotzeko (pasahitz hori lehendik dute 2016-2017 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkapenetarako izangaien zerrendan daudelako edo bestelako prozesuetan parte hartu dutelako). Pasahitza ez badute gogoratzen edo galdu egin badute, beste bat lortu ahal izango dute www.irakasle.eus helbidean, «Pasahitza eskuratzea (edo berreskuratzea)» izeneko atalean.

    Izangaiek ez badute pasahitzik, sistemak bat esleituko die prozesuaren informazioa eskuratu ahal izan dezaten; pasahitz hori sms baten bidez jasoko dute, eskaeran adierazitako telefono mugikorrean, eskaria betetzen bukatzen dutenean. Izangaiaren NANa izango da erabiltzailea.

    Espezialitate bat baino gehiagorako eskaerak aurkeztuko balira, ez da bermatuko izangaiak eskatutako

    espezialitate guztiei dagozkien probak egin ahal izatea. Espezialitate ezberdinen proben hasiera bat etorriz gero, ez da itzuliko azterketa-eskubideengatiko tasaren kontzeptuan ordaindutako zenbatekoa.

    mailto:[email protected]://///AFI3A/D0612004/ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/adm_proc_sel_e.html%23solAdm%23solAdm

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 9 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    Desgaitasuna duten izangaiek horren berri eman beharko dute eskaeran dagokion laukian, eta probak egiteko denborari eta baliabide materialei dagokienez zer egokitzapen behar duten ere adierazi beharko dute, era horretan gainontzeko izangaien betekizuna berberetan jardun ahal izan dezaten. Eskaeran horretarako utzitako eremuan egokitzapena guztiz adierazterik ez badago, erantsitako orrian adieraziko da. Egokitzapena eskatuz gero, deialdiaren 3.3.1.b) oinarrian adierazitako agiria ere aurkeztu beharko dute.

    Espainiako nazionalitatea ez dutenek gaztelaniaren ezagutzari buruzko proba egin behar duten ere

    adierazi beharko dute. Baldin eta deialdiaren 6.1.1 oinarrian xedatutakoaren arabera salbuetsita badaude, horren berri berariaz eman beharko dute eskaeran, eta dagozkion egiaztagiriak ere erantsi beharko dituzte horren arrazoia titulua dutela edo aurreko deialdietan proba gainditu dutela bada, betiere deialdiaren 3.3.1.c) oinarrian adierazitakoaren arabera.

    Hizkuntza-betekizuna egiaztatzeko proba egin behar dutenek eskaeran adieraziko dute hori eta, baldin eta 2016-2017 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkapenetarako izangaien zerrendan jasota ez daudenek, deialdiaren 3.3.1.a) oinarrian adierazitako agiriak ere aurkeztu beharko dituzte.

    Izangaiek eskaeran bete beharko dute “Adingabearen Babesa” atala, deialdiaren 2.1.h) oinarrian aurreikusitako baldintza betetzen dela egiaztatzeko. Atal hori betez gero, adieraziko da baimena ematen badio Hezkuntza Sailari haren izenean 1/1996 Lege Organikoak 13.5 artikuluan aipatzen duen

    ziurtagiria eskatzeko, hautaketa-prozeduran hautatuak balira. Baimena ematen ez badute, eta hautatuak baldin badira, Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ezezko ziurtagiria aurkeztu beharko dute, deialdiaren 11. oinarrian adierazitakoaren arabera.

    Dena den, atal hori eskaeran ez zaie agertuko aldez aurretik baimena eman zutenei, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkapenetarako izangaien zerrendan daudelako.

    Tasak ordaintzea

    Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen Testu Bateginaren 36. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, deialdi honetan parte hartu ahal izateko, izangai bakoitzak izena emateko tasa ordaindu beharko du; 18,36 eurokoa da aipatutako tasa.

    Tasa eskaerak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da, eta bi moduotako bat aukeratu ahal izango da horretarako:

    a) Jarraian aipatzen diren bankuetako edozein sukurtsaletan zuzenean ordaintzea, erakunde laguntzailearentzako frogagiria aurkeztuz: Euskadiko Kutxa, Kutxabank (BBK-Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital Kutxa eta Gipuzkoa Donostia Kutxa), BBVA, Santander, Sabadell-Guipuzcoano, Bankia, La Caixa edo Bankoa. Inprimakiek barra-kodea dutenez, kutxazain automatikoaren bidez egin daiteke ordainketa, irakurketa optikoarekin edo datuak eskuz atzemanez.

    b) On-line ordainketa: banku elektronikoaren sistemaren bitartez, sistemak berak erakusten dituen jarraibideen arabera, betiere interesduna modalitate horretako bezero baldin bada adierazitako banku-erakundeetatik edozeinetan. Ordainketa mota horren bitartez, ez da alferreko joan-etorririk egin behar eta ez da ilaran itxaron behar. Gainera, eguneko 24 orduetan erabil daiteke.

    Azterketa egiteko eskubideak ordaindu ezean edo epez kanpo ordainduz gero, hautagaia prozesutik

    kanpo geldituko da. Ordaindutako zenbatekoan errorea baldin badago, konpondu daiteke; horretarako, izangaiak hamar laneguneko epea izango du, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

    Banku-erakundean tasak ordaintzeak ez du, inola ere, ordezkatuko eskaera behar den denboran eta eran, oinarri honetan adierazitako moduan, betetzeko izapidea.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 10 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    Parte-hatzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

    Parte-hartzeko eskaerak aurkezteko epe berberean honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    a) Hizkuntza-betekizunak egiaztatzeko proba egitea eskatzen dutenek, 2016-2017 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkapenetarako izangaien zerrendan jasota ez badaude, deialdiaren 2.2.1 oinarrian eskatutako tituluari dagozkion egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

    Horrenbestez, azpiatal honetan adierazitako agiriak ez dituzte aurkeztu beharko proba egitea eskatu arren ordezkapenetarako izangaien aipatutako zerrendaren barruan ageri direnek.

    Atzerrian lortutako tituluen kasuan, dagokion homologazioa edo Maisu-maistra lanbidean jarduteko lanbide-kualifikazioaren aitorpena erantsi beharko da, deialdiaren 2.2.2 oinarriak ezartzen duen arabera.

    Dokumentazio hori aurkeztu ezean, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proba ezingo dute egin.

    b) Desgaitasuna duten izangaiek probak egiteko denboraren eta baliabide materialen egokitzapenak eskatzen badituzte, desgaitasun-maila zehazteko organo tekniko eskumendunak oinarri gisa hartutako medikuaren irizpen teknikoa aurkeztu beharko dute, eta irizpen horretan aitortutako urritasun-maila eragin duten urritasun iraunkorren fede emango da, hautaketa-organoak balioetsi ahal izan dezan eskatutako egokitzapenak bidezkoak diren ala ez.

    Aurkeztutako dokumentazioaren eta eskatutako egokitzapenen arabera, bai eta aplikagarria den araudiaren arabera ere, eskatutako egokitzapenak onartu edo ukatu egingo dira. Erabakia izangaiari jakinaraziko zaio, eskaera aurkeztu eta bi hilabeteko epean gehienez.

    c) Espainiar nazionalitaterik ez duten izangaiek eta gaztelania hizkuntza ofizial ez badute, deialdiaren 6.1.1 oinarrian adierazitakoaren arabera gaztelaniaren ezagutza-proba egitetik salbuetsita geratu nahi badute oinarri horretan aipatutako tituluren bat dutelako, honakoa aurkeztu beharko dute: titulu

    horien fotokopia konpultsatua, edo horiek lortzeko beharrezko diren ikasketa guztiak gaindituta izatea eta berauek eskuratzeko eskubideak ordainduta dutela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua.

    Halaber, aurreko deialdietan proba gainditu dutela-eta salbuetsita geratu nahi duten izangaiek proba gainditua dutela egiaztatuko duen agiria aurkeztu beharko dute.

    Dokumentu horiek aurkeztu ezean, interesdunak ezingo dira salbuetsi, eta, hortaz, deialdiaren 6.1

    oinarrian ezarritako proba egin beharko dute.

    Deialdiaren 3.3.1 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztuko da «Administraziorako alea» ordezkagiriarekin batera, zeina eskabidea betetzean lortu ahal izango baita.

    Fotokopia bidez aurkezten den dokumentazioa konpultsatuta aurkeztu beharko da.

    Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko dira gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaren batean emandako dokumentazio guztiak. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

    Dena den, Administrazioak izangaiari eskatu ahal dizkio beharrezko argibideak eta agiriak, dokumentazioari buruz ager daitezkeen zalantzak edo erreklamazioak argitzeko.

    Izangaiek bere gain hartzen duten aurkeztutako dokumentazioaren gaineko erantzukizuna. Agiriren bat faltsua bada edo manipulatuta badago, izangaiak deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galduko du, bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 11 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    Lekua agiriak aurkezteko

    Deialdiaren 3.3.1 oinarrian adierazitako dokumentazioa («Administraziorako alea» ordezkagiriarekin batera), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariari helaraziko zaio. Toki hauetako batean aurkez daiteke:

    a) – Araba: Zuzenean, Ramiro de Maeztu kalea, 10 behea - Vitoria-Gasteiz – Bizkaia: Zuzenean, Kale Nagusia 85 – Bilbao. – Gipuzkoa: Zuzenean, Andia kalea 13 – Donostia.

    b) Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusitako gainontzeko lekuetan (urriaren

    1ekoa 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena), bere laugarren xedapen iragankorrak adierazitakoa kalte gabe.

    Posta-zerbitzuko bulegoren batean aurkeztu nahi bada eskabidea, kartazal irekian egingo da, zerbitzu horretako funtzionarioak eguna eta zigilua jar ditzan eskabidean, kartazala egiaztatu aurretik. Hala egin ezean, dagokion bulego publikoan sartu den datan aurkeztu dela ulertuko da.

    Atzerrian egindako eskaerak tokian tokiko Espainiako ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan aurkeztu ahal izango da, eta erakunde horiek eskumena duen administraziora igorriko dituzte: Euskal

    Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza, Donostia kalea 1 (Lakua), Vitoria-Gasteiz (posta-kodea: 01010).

    Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeko, deialdi honetako 3.2 oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 12 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    EPE 2017: Maisu-maistren kidegoa

    SARTZEKO PROZEDURA

    Txanda irekia

    Desgaitasuna dutenentzat gordetako txanda

    SARTZEKO PROZEDURA

    Deialdian eskaintzen diren plazak espezialitate eta txandaren arabera antolatu dira. Ondorengo txandetan banatzen dira:

    Txanda irekia

    Baldintza orokorrak (nazionalitatea, adina, hizkuntza-gaitasuna, etab.…) betetzeaz gain, berariazko baldintzak betetzen dituen edonor aurkez daiteke (dagozkion kidegora sartzeko titulazioei dagokionez).

    Ikus onartua izateko betebeharrezkoak.

    Desgaitasuna dutenentzat gordetako txanda

    Txanda horretan parte hartu ahal izango dute lortu nahi duten kidegoan sartzeko betekizuna orokorrak eta berariazko betekizunak betetzeaz gain, gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortua dutenek, betiere desgaitasun hori irakaskuntzan aritzearekin bateraezina ez bada. Desgaitasuna, kasuan kasuko, eskuduntzak dituzten foru aldundietako gizarte-ongizate saileko, dagokion autonomia-erkidegoetako edo, hala egokituz gero, Estatuko Administrazio Orokorreko organo eskudunek aitortua behar du izan.

    Erreserba horretarako aukera parte hartzeko eskaeran egin beharko da, eta berariaz adieraziko da horretarako eskatutako betekizuna betetzen dela. Lanpostua lortutakoan, eskumena duten organoen ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da adierazitako betekizuna hori betetzen dela.

    Hala ere, oposizio-aldiko edo praktika-aldiko probak egitean, epaimahaiak zalantzarik izango balu izangaiak sartu nahi duen kidegoan eta espezialitatean funtzionarioek egin ohi dituzten jarduerak egiteko

    izangaiaren gaitasunaren inguruan, epaimahaiak edo praktika-aldiko batzorde kalifikatzaileak, kasuko,

    probak deitu dituen organoari jakinaraziko diote; horrek auziari buruzko irizpena eskatu ahal izango dio eskumena duen sailari. Kasu horretan, irizpena azaldu bitartean, izangaiak baldintzapean jarraitu ahal izango du hautaketa-prozeduran; eta, adierazitako irizpena jaso arte, etenda geratuko da prozesuan onartzeko edo prozesutik kanporatzeko behin betiko ebazpena.

    Sarbide libreko izangaien betekizuna beretan egingo da hautaketa-prozedura, horrek ezertan galarazi denboraren eta baliabide materialen aldetik egokitzapenak egitea. Egokitzapen horiek deialdiaren 3.1.2 oinarrian adierazitakoaren arabera eskatu beharko dira.

    Sartzeko txanda hori aukeratzen dutenek ezin izango dute beste txanda batean lehiatu espezialitate bera lortzeko, ezta ondoren txandaz aldatu ere.

    Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eduki beharko dituzte oinarri honetan

    zehaztutako betekizun guztiak, eta eutsi ere egin beharko diete karrerako funtzionario gisa lanpostuaz

    jabetzen diren arte, hizkuntza-eskakizunaren betekizuna izan ezik; azken hori deialdiaren 6.2 oinarrian aurreikusitako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probaren emaitzak argitaratzeko egunean eduki beharko baitute.

    mailto:[email protected]../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/proc_ing_acceso_e.html#procMinus#procMinus

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 13 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    EPE 2017: Maisu-maistren kidegoa

    HAUTAKETA PROZESUAREN GARAPENA Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak Hautaketa-organoak: Epaimahaiak, Hautaketa-batzordeak eta

    Batzorde-barematzaileak

    Lehiaketa eta Oposizioa - I. Eranskina – Merezimenduen baremoa

    - II. Eranskina – Gai-zerrendak

    - III. Eranskina – Curriculum

    - IV. Eranskina – Proba praktikoa

    HAUTAKETA PROZESUAREN GARAPENA

    Atal honetan jorratzen dira hautaketa-prozesuaren alderik garrantzitsuenak, izangaiek kontuan hartu behar dituztenak.

    Onartuen eta baztertuen pertsonen zerrendak

    Hautaketa-prozesuan onartu diren eta bazter utzi diren pertsonen izenak ikusgai jartzen dituzten zerrendak dira.

    - Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.

    Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du hilabetean gehienez, eta onartutzat deklaratuko du pertsona onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, baita adierazitako zerrenda ikusgai non jarriko den ere. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Langileak Kudeatzeko zuzendariaren Ebazpena, bai eta behin-behineko zerrenda ere, interesdunei jakinarazteari begira, Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa») eta http://www.irakasle.eus, «Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz.

    Era berean, adierazitako ebazpena Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-oholetan argitaratuko da, informazio moduan.

    Zerrendan, datu hauek agertuko dira: izen-abizenak, nortasun-agiri nazionalaren zenbakia edo antzekoren batena atzerriko nazionalitatea dutenen kasuan, izangaiak parte hartzen duen txanda eta

    espezialitatea, eta kanpoan utzitakoen kasuan, berriz, kanpoan uzteko arrazoiak ere agertu beharko du. Halaber, gaztelaniaren ezagutza-proba zein izangaik egin behar duten ere adieraziko da.

    Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen ebazpena aipatutako lekuetan argitara ematean, interesdunak jakinaren gainean jarri direla joko da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, 45. artikuluan xedatutakoaren arabera.

    – Erreklamazioak.

    Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren aurka, hamar laneguneko epean, argitara eman den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, edo, horrela badagokio, zuzendu ahal izango dute zerrendatik kanpo utzi duen akatsa. Halaber, datu pertsonaletan akatsak atzeman dituzten izangaiek akatsak daudela adierazteko aukera izango dute epe horretan.

    mailto:[email protected]../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/des_proc_sel_e.html#relAdmExc#relAdmExc../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/des_proc_sel_e.html#relAdmExc#relAdmExc../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/des_proc_sel_e.html#relAdmExc#relAdmExc../../../../ej01857l/Configuración%20local/Archivos%20temporales%20de%20Internet/OLKA5/des_proc_sel_e.html#opoCon#opoCon

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 14 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    Erreklamazioak Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidaliko zaizkio, eta deialdiaren 4.1 oinarrian adierazitako lekuetan aurkeztuko dira.

    Adierazitako epe horretan interesdunak ez badu konpontzen zerrendatik kanpora utzi duen arrazoia, bere eskaeran atzera egin duela ulertuko da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68. artikuluak xedatutakoaren arabera (urriaren 1ekoa 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena).

    – Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.

    Langileak Kudeatzeko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez onartu edo ezetsiko dira aurkeztutako erreklamazioak. Ebazpen berak onetsitzat joko du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara.

    Bai ebazpena, bai onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda behin-behineko zerrendarentzat adierazitako leku beretan argitaratuko dira.

    Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

    Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko ebazpenaren arabera prozesurako onartuen artean agertzen diren izangaiak joan ahal izango dira probak egitera. Gainera, baztertuen artean agertu arren, deitutako ekitaldian ebazteko dagoen gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela egiaztatzen duten izangaiak ere joan ahal izango dira.

    Onartutakoen zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei eskatzen zaizkien betekizunak beteta dituztela aitortzen zaienik. Deialdi honen 11. oinarriak xedatutakoari jarraiki, hautatuak diren izangaiek aurkeztu behar dituzten agiriak ikusita egiaztatzen bada interesdun batek eskatutako betebeharren bat ez duela betetzen, prozedura honetan parte hartzeak eman ditzakeen eskubide guztiak galduko ditu.

    Hautaketa-organoak: Epaimahaiak, Hautaketa-batzordeak eta Batzorde-barematzaileak.

    Hautaketa-organoek egingo dute prozesu honetako parte-hartzaileen hautaketa; deialdiaren 6.1 eta 6.2 oinarrietan, gaztelaniaren eta euskararen ezagutza egiaztatzeko proben epaimahaiei dagokionez aurreikusitakoa baztertu gabe.

    Hautaketa-organoetan parte hartzea nahitaezkoa da, 5.5 oinarrian -abstentzio edo errefusatzeko arrazoien inguruan- eta deialdiaren 5.2.2 eta 5.4 oinarietan -salbuespen kasuen inguruan- xedatutakoa gorabehera.

    Hautaketa-organoetako kideek justifikatu ezin badute zergatik ez diren joan prozesuaren batzarretara eta ekitaldietara, eraketakora barne, eta organoaren buruak edo Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako titularrak deitu badute horretarako, legearen arabera dagokien erantzukizuna izango dute.

    Hautaketa-proba hauetan jardungo duten hautaketa-organoetako kideek eskubidea izango dute

    zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordaina jasotzeko, une bakoitzean aplikatu behar den araudian ezarritakoaren arabera.

    Organo horien jarduteko prozedurak, uneoro, urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeak, xedatutakoari jarraitu beharko dio.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 15 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    Epaimahaiak.

    Epaimahai kopurua.

    Beharrezko ikusten den beste epaimahai izendatu ahal izango dira, espezialitate bakoitzeko izangai kopuruaren araberan.

    Osaera eta izendapena.

    Epaimahaiak bost kidek osatuta egongo dira: epaimahaiburu bat eta lau mahaikide. Denek izan

    beharko dute irakasleen karrerako kidegoetako jarduneko karrerako funtzionario edo hezkuntzako ikuskari. Maisu-maistren kidegoaren sailkapen-maila bera edo handiagoa duten kidegoetakoak izango dira epaimahaikideak, eta gehienak kidego horretakoak izango dira.

    Hezkuntzako sailburuak libreki izendatuko du epaimahaiburua. Beste lau epaimahaikideak, berriz, honela izendatuko dira: oinarri honetan aipatzen diren funtzionarioen artean egingo den zozketaren bidez hautatuko dira; salbu, espezialitateko titularren kopuru txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan, Hezkuntzako sailburuak zuzenean izendatuko ditu.

    2016-2017 ikasturtean zuzendari, ikasketaburu eta idazkari karguak betetzen dituzten funtzionarioak, baita sindikatuen ordezkaritzako eginkizunak egikaritzen aritzegatik baimena dutenak ere –beren lanera joatetik guztiz liberatuta badaude–, hautaketa-organoetan parte hartzetik salbuetsita egongo dira; hortaz, horiek ez dira kontuan hartuko zozketa egiteko garaian. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako

    sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren

    kidegoan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan parte hartu zuten kideei ere ez zaie kontuan hartuko, prest dauden karrerako funtzionarioak kontuan hartuta epaimahaia erabat izendatu ezin den espezialitateetan izan ezik.

    Epaimahaikideen joan-etorriek eragin ditzaketen kalteak eta desegokiak txikitzeko helburu, zozketa lurraldeka egingo da, espezialitate bakoitzeko Epaimahaiek zein lurralde historikotan izango duten egoitzaren arabera. Epaimahai guztietako kide guztiak izendatu ezin direnean, aipatutako lurralde-mailako irizpidearen arabera, bereizi gabe gainerako bi lurralde historikoetako karrerako funtzionarioekin osatuko dira, zozketaren bidez.

    Espezialitate bakoitzeko epaimahaien egoitza zein lurralde historikotan kokatuko den Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez erabakiko da, eta ebazpena zozketa egin baino lehen argitaratuko da.

    Espezialitatearen printzipioa hartuko da kontuan epaimahaiak izendatzeko orduan; horren arabera,

    kide gehienek epaitu behar duten espezialitateko titular izan beharko dute.

    Halaber, arrazoi oinarrituek eta objektiboek galarazi ezean, trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua bermatuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.4.b) eta 20.6 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

    Epaimahaiak izendatzeko orduan autonomia-erkidego honetako bi hizkuntza ofizialetako hizkuntza-konpetentzia bermatu beharko da.

    Epaimahai bakoitzerako ordezko epaimahaia izendatuko da, irizpide berberei jarraituz.

    Hezkuntzako sailburuak agindu bidez izendatuko ditu epaimahaiak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bi hilabeteko epean gehienez ere, izangai onartuen eta

    baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera.

    Kidegoan antzinatasun txikiena duen kidea arituko da idazkari, epaimahaiak besterik erabaki ezean.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 16 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    Borondatezko parte-hartzea.

    Euren borondatez epaimahai batean bokal gisa parte hartu nahi dutenek idazkia aurkeztu beharko diote Langileak Kudeatzeko zuzendariari, deialdiaren 3.5 oinarriaren arabera eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epe berean. Aipatutako organoak eskabideak ebatziko ditu, kontuan hartuta espezialitate-printzipioa eta kasu bakoitzean dagokion espezialitatearen epaimahaiek egoitza izango duten lurralde historikoa.

    Borondatezko parte-hartze honetatik salbuesten dira 2016-2017 ikasturtean zuzendari, ikasketaburu eta idazkari karguak betetzen dituzten funtzionarioak.

    Hautaketa-batzordeak.

    Aurkeztutako eskaera kopurua dela-eta epaimahai bat baino gehiago eratu beharko bada espezialitate baterako edo batzuetarako, hautaketa-batzordeak eratuko dira dagozkion espezialitateetarako.

    Espezialitateko epaimahaiburuek osatuko dituzte batzordeok. Gutxienez bost kide izango dituzte batzordeek, eta epaimahaiburuen kopurua bost baino txikiagoa izanez gero, epaimahaikideetara joko da, harik eta bostekoa osatu arte. Espezialitatean zenbakirik txikiena duen epaimahaiko burua arituko da batzordeburu; salbu, 10 edo Epaimahai gehiago eratu behar diren espezialitatetan. Azken kasu honetan, Hezkuntzako sailburuak izendatuko du epaimahaiburua, Hezkuntzako ikuskarien kidegoko jarduneko karrerako funtzionarioen artean.

    Eta batzordeko kideen artean kidegoan antzinatasunik txikiena duen kidea arituko da idazkari, Hautaketa-batzordeak besterik erabaki ezean.

    Epaimahai bakarra izendatzen den espezialitateetan, epaimahaiak jardungo du Hautaketa-batzorde gisa, ondorio guztietarako.

    Batzorde barematzaileak.

    Behar diren Batzorde Barematzaileak eratuko dira, betiere espezialitateen edo espezialitate-taldeen arabera. Batzordeak gutxienez bost kidek osatuta egongo dira: batzordeburu bat eta gainontzekoak

    bokalak. Batzordeburua Hezkuntzako ikuskari bat izango da eta Hezkuntzako sailburuak izendatuko du, eta

    bokalak zozketa bidez izendatuko dira, kidegoko eta dauden batzordearen espezialitateko edo espezialitateetako jarduneko karrerako funtzionarioen artetik. Batzorde horietako bokalak izendatzeko zozketa epaimahaietako bokalen zozketarekin batera egingo da.

    2016-2017 ikasturtean zuzendari, ikasketaburu eta idazkari karguak betetzen dituzten funtzionarioak, baita sindikatuen ordezkaritzako eginkizunak egikaritzen aritzegatik baimena dutenak ere –beren lanera joatetik guztiz liberatuta badaude–, hautaketa-organoetan parte hartzetik salbuetsita egongo dira; hortaz, horiek ez dira kontuan hartuko zozketa egiteko garaian. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren

    kidegoan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan parte hartu zuten Batzorde barematzaileetako kideei ere ez zaie kontuan hartuko, prest dauden karrerako funtzionarioak kontuan hartuta batzordea erabat izendatu ezin den espezialitateetan izan ezik.

    Batzorde barematzaileen joan-etorriek eragin ditzaketen kalteak eta desegokiak txikitzeko helburu,

    zozketa lurraldeka egingo da, espezialitate bakoitzeko Batzorde barematzaileek zein lurralde historikotan izango duten egoitzaren arabera. Batzorde barematzaile guztietako kide guztiak izendatu ezin direnean, aipatutako lurralde-mailako irizpidearen arabera, bereizi gabe gainerako bi lurralde historikoetako karrerako funtzionarioekin osatuko dira.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 17 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    Espezialitate bakoitzeko Batzorde barematzaileen egoitza zein lurralde historikotan kokatuko den Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez erabakiko da, eta ebazpena zozketa egin baino lehen argitaratuko da.

    Hezkuntzako sailburuak agindu bidez izendatuko ditu Batzorde Barematzaileak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bi hilabeteko epean gehienez ere, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera.

    Kidegoan antzinatasun txikiena duen kidea arituko da idazkari, Batzorde barematzaileak besterik erabaki ezean.

    Batzorde horiek Hezkuntza Sailburuordetzari atxikitako zuzendaritzen eta zerbitzuen aholkularitza baliatu ahal izango dute.

    Hautaketa-organoen kideen abstentzioa eta errefusatzea.

    Abstentzioa.

    Hautaketa-organoetako kideek ez dute parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote frogagiriekin, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeak, 23. artikuluan aurreikusten dituen gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badute.

    Aurreko paragrafoan ohartarazitako gorabeheretan sartuta ez daudela agertzeko, berariazko aitorpena eskatuko diete hautaketa-organoetako buruek hautaketa-organoetako kideei. 40/2015 Legeak 23. artikuluaren 5. atalean adierazten duenez, parte hartu behar ez gorabeheraren batean sartuta egoteagatik eta parte hartzen duenak erantzukizuna izango du.

    Hamar egun naturaleko epea izango da uko egitea edo abstenitzea eskatzeko hautaketa-organoen

    izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Organo eskumendunak dagokion erabakia hartu beharko du.

    Errefusatzea.

    Izangaiek hautaketa-organoetako kideak errefusa ditzakete, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak,

    Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeak, 24. artikuluan aurrez ikusitako betekizunak ematen badira.

    Hautaketa-organoak eratzea.

    Buruek deialdia egin ondoren, hautaketa-organoak eratuko dira, izendatutako kide guztiak (titularrak zein ordezkoak) bertan daudela, ahal bada behintzat. Hala ere, eratutzat joko dira burua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak bertan badira.

    Aparteko gorabeherarik gertatu ezean, Langileak Kudeatzeko zuzendariak baloratu beharko dituenak, hautaketa-organoak eratu ondoren, honako kide hauek egon beharko dute organoaren jarduera baliozkoa izateko: burua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak.

    Epaimahaiek edo, dagokionean, hautaketa-batzordeek, euren lanetara aholkulari espezialistak sartzea

    proposa dezakete, baita laguntzarako funtzio teknikoak egiteko laguntzaileak ere. Horien lana espezialitate teknikoetan laguntza ematea baino ez da izango. Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko ditu.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 18 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    Hautaketa-organoen eginkizunak.

    Epaimahaiei dagokie:

    a) Hautaketa-prozedurako aldiak garatzea, deialdi honetan xedatutakoaren arabera. b) Oposizio-aldiko probak kalifikatzea. c) Lehiaketa-aldiko merezimenduak baloratzea. d) Hautaketa-batzordeei agindutako eginkizunak, halako batzorderik ez badago. e) Epaimahai bakoitzak erabakiko du ariketaren eduki praktikoa zein den, deialdiaren IV. eranskinean

    zehazten diren premisak kontuan izanda (aipatutako eranskina dokumentu honetan erantzita dago).

    Hautaketa-batzordeei dagokie:

    a) Epaimahaien arteko koordinazioa. b) Epaimahaien jarduera-irizpideak zehaztu eta epaimahaien jarduera-irizpideak homogeneizatzea.

    Horretarako, epaimahaiek probak kalifikatzeko jarraitu beharko dituzten balorazio-irizpideak idatziz finkatu beharko dituzte. Probak hasi baino astebete lehenago, gutxienez, Hautaketa Batzordeek balorazio-irizpideen

    berri emango dute. Irizpide horiek Interneteko helbide hauen bitartez kontsultatu ahal izango dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa») eta http://www.irakasle.eus, «Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuta.

    Era berean, agiri horiek Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzara igorriko dira hautaketa-prozedura amaitutakoan.

    c) Lehiaketa-aldiko puntuak epaimahaiek oposizio-aldian emandako puntuei batu, izangaiak sailkatu eta lehiaketa- eta oposizio-aldiak gainditu dutenen izenak aldarrikatzea.

    d) Bi aldiak gainditu duten hautatutako izangaien zerrendak prestatzea eta onartzea, eta deialdia egin

    duen organoari zerrenda horiek helaraztea. Hautaketa-prozesuan zehar arau hauek aplikatzerakoan sor litezkeen zalantza guztiak hautaketa-

    batzordeek ebatziko dituzte, eta aurreikusi ez diren egoeretan zer egin behar den erabakiko dute.

    Batzorde barematzaileei dagokie: deialdiaren I. eranskineko III.1 eta III.2 ataletako merezimenduak barematzea, epaimahaiek delegatuta (aipatutako eranskina dokumentu honetan erantzita dago).

    Beharrezkoa izanez gero, hautaketa-organoek bidezko diren neurriak hartuko dituzte desgaitasunak

    dituzten izangaiek ariketak egiterakoan gainerako parte-hartzaileen aukera berak izan ditzaten. Horretarako, desgaitasunak izan eta deialdiaren 3.1.2 oinarrian aurreikusten den moduan aurkeztu eta onartu zaien pertsonentzat, ariketak egiteko dagoen denborari eta baliabideei dagozkien balizko

    egokitzapenak egingo dira, beti baldin eta egokitzapen horiek probaren edukia desnaturalizatzen ez badute, eta urritasun horiek irakasle-lanean normaltasunez aritzearekin bateragarriak baldin badira.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 19 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    Oposizioa eta lehiaketa

    Hautaketa-prozesuak bi aldi izango ditu: lehiaketa-aldia eta oposizio-aldia.

    Lehiaketa

    Dokumentazioa entregatzea, ofizioz barematzea eta puntuazioak argitaratzea

    Lehiaketa-aldia deialdiaren I. eranskinean adierazitako merezimenduei puntuazioa esleitzean datza (aipatutako eranskina dokumentu honetan erantzita dago).

    Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe bat irekiko du (2017ko maiatzean zehar) izangai onartuek eta baztertuta daudenek (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta ebatzi gabe badago), aipatutako I. eranskinan adierazitako merezimenduen egiaztagiriak (jatorrizkoa eta fotokopia konpultsatua) aurkeztu ditzaten, adieraziko diren lekuetan. Aipatutako epe horren berri emango da Interneteko helbideetan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa») eta http://www.irakasle.eus, «Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz; bai eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan ere.

    Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunera arte burututako merezimenduak bakarrik baloratuko dira.

    Izangai bakoitzak gehienez ere 10 puntu jaso ditzake lehiaketa-aldian bere merezimenduak baloratzean.

    Merezimenduen egiaztagiriei izangaiak «Administraziorako alea» izeneko ordezkagiria erantsi beharko die. Ordezkagiri hori eskabidea betetzean edo dokumentazioa aurkezteko aurretiko hitzordua eskatzean lortu ahal izango da. Ordezkagiri horretan, «Aurkeztutako dokumentazioa» atalean, Hezkuntza Saileko

    informatika-erregistroetan jasota ez dauden merezimenduak alegatu beharko ditu, eta horiek barematzeko egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

    Hala ere, aipatutako deialdiaren I. Eranskinean aipatutakoaren arabera, ez da aurkeztu beharko ofizioz zenbatzen diren eta Hezkuntza Sailaren erregistro informatikoetan jasota dauden merezimenduen

    egiaztagiririk. Erregistro horietan dagoen informazioa kontsultatu egin beharko da, deialdiaren 8.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

    Alegatutako tituluaren espediente akademikoa baloratu ahal izateko, titulua atzerrian eskuratu duten izangaiek, merezimenduak aurkezteko epea agortu ondoren, beste hogei egun natural izango dituzte titulua eman zuen herrialdeko Hezkuntza-administrazioak karrera osoan lortutako kalifikazioen batez bestekoaren egiaztapena eman dezan. Horrez gain, Espainiako kalifikazioekin baliokideak zehazteko, atzerriko sistema akademiko horretan lor daitezkeen kalifikazio gorenak zein diren ere adierazi beharko du.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko informatika-erregistroetan jasota dagoen informazioa kontsultatzeko, deialdiaren I. eranskineko merezimenduei dagokienez, helbide

    honetara jo beharko du izangaiak: www.irakasle.eus (erabiltzailea eta pasahitza sartuz) – «Espediente pertsonala». Ondoren, atal hauek kontsultatu beharko ditu:

    – Zerbitzu-orria.

    – Tituloak. – PREST_GARA ikastaro eta holomologatuen ziurtagiriko lorpena.

    Erabili beharreko pasahitza izango da izangaiak bestelako prozeduretan (ordezkapenetarako

    hautagaien zerrendak, etab.) parte-hartzeagatik daukana; edo, pasahitzik ez dutenentzat, eskabidea betetzerakoan sistemak berak sortu duena, deialdiaren 3.1.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 20 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    Halaber, ikastaroak ere kontsultatu daitezke Interneteko helbide berberean: «Administrazio-izapideak» atalean – «EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa» – «Norberari egokitutako kontsultak».

    Izangaiak izango dira aurkeztutako dokumentazioaren berariazko arduradunak. Dokumentazioren bat manipulatuz gero edota faltsutzerik eginez gero, ezingo dute deialdi honetan parte hartu, eta, horrez gain, aurre egin beharko diote faltsutze horretatik eratorritako erantzukizunari.

    Administrazioak edozein unetan behar diren azalpenak eta agiriak eskatzeko eskubidea izango du, merezimenduei dagokienez sortutako zalantzak eta erreklamazioak ebazteko.

    Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko da gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaren batean emandako dokumentazio guztia. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

    Izangai bakoitzari dagokion puntuazioaren ezarpena, epaimahaiek delegatuta, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren Unitateek egingo dute, deialdiaren I. eranskineko III.1 eta III.2 ataletako merezimenduak izan ezik. Azken horiek Batzorde Barematzaileek baloratuko dituzte.

    Lehiaketa-aldian lortutako puntuazioak argitaratzea.

    Merezimenduen baremazioa amaitu ostean, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek eta Batzorde Barematzaileek izangai bakoitzari esleitutako behin-behineko puntuazioa argitaratuko da.

    Langileak Kudeatzeko zuzendariaren Ebazpenaren bidez, puntuazio horiek nola eta non argitaratuko diren eta horien aurkako erreklamazioak egiteko epea, modua eta lekuak adieraziko dira. Ebazpena argitaratuko da Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-oholetan, bai eta Interneteko helbide hauetan ere: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus («EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa») eta http://www.irakasle.eus, «Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz.

    Behin-behineko puntuazioaren aurka jarritako erreklamazioak ebatzitakoan, Langileak Kudeatzeko

    zuzendariaren ebazpen horretan xedatutakoaren arabera argitaratuko dira lehiaketa-aldian lortutako behin betiko puntuazioak.

    Behin betiko puntuazioaren aurka ez dago errekurtsoa jartzerik; interesa duten izangaiek deialdi honen 10.3.2 oinarrian aurreikusten den amaierako ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa jarri ahal izango dute.

    Lehiaketa-aldiaren kalifikazioa oposizio-aldia gainditu duten izangaiei soilik aplikatuko zaie.

    Aurkeztutako jatorrizko dokumentazioa (deialdiaren I. eranskineko III.1 «Argitalpenak» atalean

    barematzeko) izangai bakoitzak jaso ahal izango du, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak zehazten duen lekuan eta epean, prozesua amaitu ondoren, betiere izangairen batek erreklamaziorik edo errekurtsorik egiten ez badu; halakorik egingo balu, dokumentazioa gorde egin liteke, egiaztapen edo froga gisa. Dokumentazioa epe horretan jasotzen ez bada, hura berreskuratzeari uko egiten zaiola ulertuko da, eta jasotzeko eskubidea galduko da.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 21 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    I. ERANSKINA - MEREZIMENDUEN BAREMOA

    SARBIDE IREKIKO ETA DESGAITUENTZAT GORDETAKO TXANDAK.

    Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunera arte burututako merezimenduak bakarrik baloratuko dira.

    Izangaiek ezin izango dute merezimenduen balorazioagatik 10 puntu baino gehiago lortu. Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko da gaztelania

    edo euskara ez den hizkuntzaren batean emandako merezimenduen egiaztagiriak. Itzulpenak zinpeko itzultzaileak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

    MEREZIMENDUAK

    EGIAZTAGIRIAK

    I.– ALDEZ AURREKO IRAKASLE-ESPERIENTZIA (5,000 puntu gehienez)

    PUNTUAK

    I.1.– Ikastetxe publikoetan, eskatutako kidegoko espezialitateetako irakaskuntzan izangaiak lortu duen esperientzia-urte bakoitzeko. *Hilabete/urte-zati bakoitzeko 0,0833 puntu gehituko da. I.2.– Ikastetxe publikoetan, eskatutako kidegoaz bestelako kidegoetako espezialitateetako irakaskuntzan izangaiak lortu duen esperientzia-urte bakoitzeko. *Hilabete/urte-zati bakoitzeko 0,0416 puntu gehituko da.

    1,000 0,500

    Zerbitzuak eman diren hezkuntza-administrazioko organo eskudunak emandako zerbitzu-orria. Honako hauek jasoko ditu: zein egunetan jabetu zen lanpostuaz eta zein egunetan utzi zuen, kidegoa eta espezialitatea. Halakorik izan ezean, izendapenaren egiaztagiriak edo horien fotokopia konpultsatuak. Honako hauek jasoko dituzten: lanpostuaz zein egunetan jabetu zen, kidegoa eta espezialitatea, eta lanaren uzte-dokumentua. ** Ofiziokotzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoetan emandako zerbitzuak eta autonomia-erkidego honetatik kanpokoetan emandakoak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko informatika-erregistroetan badaude.

    I.3.– Bestelako ikastetxeetan, irakaskuntza arautuaren espezialitateetako irakaskuntzan lortutako esperientzia-urte bakoitzeko, baldin eta izangaiak eskatutako kidegoaren hezkuntza-maila edo -etapa berari badagokio. *Hilabete/urte-zati bakoitzeko 0,0416 puntu gehituko da. I.4.– Bestelako ikastetxeetan, irakaskuntza arau-tuaren espezialitateetako irakaskuntzan lortutako esperientzia-urte bakoitzeko, baldin eta izangaiak eskatutako kidegoaren hezkuntza-maila edo -etapari ez badagokio. *Hilabete/urte-zati bakoitzeko 0,0208 puntu gehituko da.

    0,500 0,250

    Ikastetxeko zuzendariaren egiaztagiria (Eranskin honen bukaeran argitaratzen den ereduaren arabera), dagokion Hezkuntzako Ikuskaritza Zerbitzuak ontzat emana. Egiaztagiri horrek honako datuak jasoko ditu derrigorrez: zerbitzuak, zehatz-mehatz, zein egunetan hasi eta bukatu ziren, hezkuntza-maila eta baimendutako irakaskuntza arautuei dagokien espezialitatea / ikasgaia / modulua. Horrekin batera, ikastetxearen izena (enpresa) eta alta-aldia adierazten dituen ziurtagiria aurkeztu beharko da, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak (GSDO) emana. ** Ofiziokotzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta autonomia-erkidego honetatik kanpoko ikastetxe pribatuetan emandako zerbitzuak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko informatika-erregistroetan badaude.

    Oharrak:

    I.a.– Atal honen ondorioetarako, gehienez ere bost urte hartuko dira kontuan, eta horietako bakoitza aurreko

    azpiataletako batean baino ez da baloratuko. Gainera, zerbitzuak ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira aldi berean, puntuazioak ezingo dira metatu.

    I.b.– I.1 eta I.2 azpiatalen ondorioetarako, ikastetxe publikotzat jotzen dira hezkuntza-administrazioek sortu eta

    sustengatutako ikastetxeen sare publikoan sartuta daudenak (maiatzaren 3ko Hezkuntzaren 2/2006ko Lege Organikoaren IV. tituluko II. kapituluan araututakoak; lege hura abenduaren 9ko 8/2013ko Lege Organikoak aldatu du, Hezkuntza Kalitatea Hobetzeari buruzkoa); ez dira ikastetxe publikotzat jotzen, ordea, Udalen, Foru Aldundien edo zuzenbide publikoko beste erakunde batzuen menpe daudenak.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 22 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    I.c.– Irakaskuntzako esperientzia-urtetzat hartuko da ikasturte osorako etenik gabeko izendapena edo, bestela, ikasturte berean betetako zerbitzu-aldiak bederatzi hilabetekoak edo gehiagokoak badira.

    Hil osokotzat hartuko dira hogeita hamar eguneko zerbitzuak, jarraituak izan zein ez.

    I.d.– Atzerrian emandako zerbitzuak egiaztatzeko, dagozkien herrialdeetako hezkuntza-administrazioek edo eskumen-

    organoek emandako ziurtagiriak erabiliko dira, eta honako datu hauek jasoko dituzte: zerbitzu-aldiaren iraupena, ikastetxea publikoa edo pribatua den, zer hezkuntza-mailatan eta zer irakasgai irakatsi den. Ziurtagiri horiek zinpeko itzulpen eta guzti aurkeztuko dira. Hargatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak txosten osagarriak eskatu ahal izango ditu, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzeko.

    I.e.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006ko Legean eta lege hori aldatzen duen Hezkuntzaren kalitatea

    hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013ko Lege Organikoan araututako kidegoei irakastea dagokien irakaskuntzan emandako zerbitzuak baino ez dira baloratuko.

    Ez da baloratuko:

    - Unibertsitate publiko edo pribatuetan irakasle-esperientzia. - haur-eskola publiko edo pribatuetan (0-3 urte arteko zikloa) hezitzaile bezala esperientzia - hizkuntza-laguntzaile bezala esperientzia. - prestakuntza-jarduera osagarrien monitore bezala emandako jarduera.

    I.f.– Gaur egun jardunean ez dauden ikastetxeei dagokienez, esperientzia hurrengo dokumentuak aurkeztuz justifikatu

    ahal izango da: interesatuaren zinpeko aitorpena, lan-kontratua eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak (GSDO) emandako ziurtagiriaren bitartez (ikastetxearen izena –enpresa- eta alta-aldiak jasoko dituena) dagokion Hezkuntzako Ikuskaritza Zerbitzuaren oniritziarekin.

    I.g.– Emandako zerbitzuak zer kidegotan, hezkuntza-mailatan edo -etapatan eman diren egiaztatzen ez denean, eskatutako kidegoaz, hezkuntza-mailaz edo -etapaz bestelako batean eman direla ulertuko da.

    MEREZIMENDUAK

    EGIAZTAGIRIAK

    II.– PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA ETA ETENGABEKO PRESTAKUNTZA (Gehienez 5,000 puntu)

    PUNTUAK

    II.1.– Kidegoan sartzeko alegatu den tituluari dagokion espediente akademikoa, baldin eta alegatutako titulua bat badator, oro har, kidegoan sartzeko eskatzen den titulazio-mailarekin Espediente akademikoaren batez besteko nota honela baloratuko da: Notak 0 eta 10 arteko eskalan Notak 0 eta 4 arteko eskalan - 5,50 eta 6 artean - 1,25 eta 1,50 artean Nahikoa (5,50etik aurrera), Ongi - 6,01 eta 7,50 artean - 1,51 eta 2,25 artean Oso ongi - 7,51 eta 10 artean - 2,26 eta 4,00 artean Bikain, ohorezko matrikula

    0,500 1,000 1,500

    Tituluan lortutako batez besteko nota adierazten duen jatorrizko ziurtagiri akademiko pertsonala edo haren fotokopia konpultsatua. Batez besteko nota alegatutako titulua lortzeko beharrezkoa den irakasgai (egokituak eta baliozkotuak barne) eta ikasturte bakoitzean eskuratutako puntuazioen emaitza izango da.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 23 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    II.2.– Graduondokoak, Doktoregoa eta aparteko sariak: II.2.1.- Ikasketa aurreratuak egiaztatzen dituen ziurtagiri-diploma (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), Master Titulu Ofiziala (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretua eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua), ikerketarako nahikotasuna edo baliokidea den beste edozein agiri izateagatik, baldin eta ez badira irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko bete beharreko baldintza. II.2.2.– Doktore titulua izateagatik II.2.3.– Doktoretzan aparteko saria eskuratzeagatik

    1,000 1,000 0,500

    Dagokion tituluaren edo ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua edo, bestela, tituluaren emate-eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. ** Ofiziokotzat hartuko da Doktore titulua, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko informatika-erregistroetan badago. Hori ziurtatzeko agiria.

    MEREZIMENDUAK

    EGIAZTAGIRIAK

    II.– PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA (Gehienez 5,000 puntu)

    PUNTUAK

    II.3.– Beste unibertsitate-titulu ofizial batzuk (irakasle-funtzio publikoan sartzeko baldintza moduan ez badira alegatu). II.3.1.– Lehen zikloko tituluak: Diplomatura, ingeniaritza tekniko, arkitektura tekniko edo legez horien baliokidetzat jotako titulu bakoitzeko eta lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza baten lehen zikloari dagozkion ikasketengatik:

    Ez da baloratuko atal honetan inondik ere izangaiak aurkeztuko duen lehenengo titulua edo ezaugarri horiek dituzten ikasketak. II.3.2.– Bigarren zikloko tituluak: Lizentzia, ingeniaritza edo arkitekturako bigarren zikloko ikasketengatik edo ondorio guztietarako legez horien baliokidetzat jotako beste tituluengatik. Gradu-titulua ere baloratuko da atal honetan. Hargatik, gradu-titulua ez da aintzat hartuko titulua lortzeko ikasketa berdinei dagokien unibertsitate-titulua (diplomatura edo lizentzia) dutenei zuzendutako egokitze-ikastaro bat egin bada.

    1,000 1,000

    Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren eta merezimendu moduan aurkeztutakoen fotokopia konpultsatua edo, bestela, tituluaren emate-eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. Lizentzia, arkitektura edo ingeniaritzaren lehen zikloari dagozkion ikasketen balorazioa egiteko, ziurtagiri akademikoa aurkeztuko da; bertan, berariaz adieraziko da ziklo horri dagozkion irakasgai edo kreditu guztiak gainditu direla. ** Ofiziokotzat hartuko dira diplomaturak, ingeniaritza teknikoak, arkitektura teknikoak, lizentziak, ingeniaritzak, arkitekturak eta graduak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko informatika-erregistroetan badaude.

    II.4.– Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Berariazko Lanbide Heziketaren titulazioak: HEOek, Musika Kontserbatorio Profesionalek eta Goi Mailakoek eta Arte Eskolek ematen dituzten Araubide Bereziko irakaskuntzen titulazioak, bai eta Berariazko Lanbide Heziketarenak ere, irakaskuntzako funtzio publikora sartzeko baldintza gisa eskatu ez badira edo alegatutako titulua eskuratzeko beharrezkoak izan ez badira, honela baloratuko dira: a) Musika- edo dantza-titulu profesional bakoitzeko. b) HEOko maila aurreratuaren (B2) edo horren baliokidearen ziurtagiri bakoitzeko. HEOko gaitasun mailaren (C1) edo horren baliokidearen ziurtagiri bakoitzeko. HEOko C2 mailaren edo horren baliokidearen ziurtagiri bakoitzeko.

    0,500 0,500 0,750 1,000

    Ziurtagiri akademikoaren edo tituluaren/ ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua, edo tituluaren emate-eskubideak ordaindu izanaren frogagiria. ** Ofiziokotzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko informatika-erregistroetan dauden ziurtagiriak/tituluak

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 24 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-teknikari titulu bakoitzeko. d) Lanbide Heziketako goi-teknikari titulu bakoitzeko. e) Kiroletako goi-teknikari titulu bakoitzeko.

    0,200 0,200 0,200

    Oharrak:

    II.a.– Kidegoan sartzeko alegatutako tituluari dagokion espediente akademikoa.

    II.a.1.– Izangaiak lortutako batez besteko nota berariaz adierazten ez duen espedienterik ez da aintzat hartuko.

    II.a.2.– Igorritako ziurtagiri akademikoan adierazten den batez besteko nota alegatutako titulua lortzeko beharrezkoa

    den irakasgai (egokituak eta baliozkotuak barne) eta ikasturte bakoitzean eskuratutako puntuazioen emaitza ez bada, ez zaio atal horretan punturik emango.

    Ziurtagirian agertzen den batez besteko nota «Nahikoa» denean, soilik kontutan hartuko da baldin eta zenbakizko

    bihurketa 5,50 edo goragokoa bada; izangaiak aurkeztutako ziurtagirian horrela agertu behar du.

    II.a.3.– Titulazioak atzerrian lortu badira, dagokion homologazioa izan beharko dute, azaroaren 21eko 967/2014 Errege

    Dekretuan ezarritakoari eutsiz, edo, bestela, lanbide-kualifikazioa aitortuta, azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuak zehaztutakoaren babesean. Kasu horretan, baliokidetasuna zehazteko, titulua eman zuen herrialdeko hezkuntza-administrazioak igorritako ziurtagiria aurkeztu beharko da; bertan, batez besteko nota eta atzerriko sistema akademiko horretan lor daitezkeen kalifikazio altuena eta baxuena zein diren adierazi beharko da.

    II.b.– Beste unibertsitate-titulu ofizial batzuk.

    II.b.1.– Bigarren zikloko titulu bat aurkezten bada, bigarren zikloko titulazio horri dagokion puntuazioa soilik onartuko da

    II.3.2 atalean. Ikasketa horren lehen zikloari dagokion ziurtagiri akademikoa aurkezten bada, ikasketa-planeko irakasgai guztiak gainditu direla adierazten duena, II.3.1 atalean dagokion puntuazioa baloratuko da (aipatutako ataletan adierazi diren salbuespenen kalterik gabe).

    II.b.2.– Tituluak atzerrian lortu badira, II.a.3 oharrean adierazitakoa aurkeztu beharko da.

    II.c.– Araubide Bereziko Irakaskuntzen tituluak.

    II.c.1.– Deialdiaren II.4.b) azpiatalean aipatutako merezimendua baloratzeko orduan, abenduaren 29ko 1629/2006

    Errege Dekretuak (2007ko urtarrilaren 4ko EAO) III. eranskinean aurreikusitako baliokidetasunak hartuko dira kontuan, baita otsailaren 24ko 46/2009 Dekretuak (2009ko martxoaren 12ko EHAA) xedatzen duena ere, araubide bereziko hizkuntzetako irakaskuntzak Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko prozesua arautzen duenak eta irakaskuntza horien oinarrizko mailaren, erdi mailaren, maila aurreratuaren eta gaitasun mailaren curriculuma zehazten duenak.

    II.c.2.– Izangaiak II.4.b) azpiatalerako hizkuntza beraren hainbat titulu edo ziurtagiri aurkezten baditu, maila altuena duena baino ez da kontuan hartuko.

    II.c.3.– Izangaiak erakunde desberdinek emandako titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten duenean hizkuntza

    eta maila berbererako, II.4.b) eta III.4 azpiataletan aurreikusitako egoeren artean, horietako bat Hizkuntza Eskola Ofizialek emandakoa bada, hizkuntza-ezagutzaren ziurtagiriak behin bakarrik jasoko du puntuazioa, II.4.b) azpiatalean, izangaiak kontrakorik adierazten ez badu; hau da, hizkuntza-ezagutza III.4 azpiatalean, dagokion moduan, zenbatzea. Eskaera hori egin beharko du «Administraziorako alea» ordezkagirian, merezimenduak aurkezteko epean.

    II.c.4.– Izangaiak erakunde desberdinek emandako titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten duenean hizkuntza

    beraren maila desberdinetarako, II.4.b) eta III.4 azpiataletan aurreikusitako egoeren artean, maila altuena duen azpiatalean soilik jasoko du puntuazioa, izangaiak kontrakorik adierazten ez badu. Eskaera hori egin beharko du «Administraziorako alea» ordezkagirian, merezimenduak aurkezteko epean.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 25 -

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    MEREZIMENDUAK EGIAZTAGIRIAK

    III.– BESTE MEREZIMENDU BATZUK (Gehienez 2,000 puntu)

    PUNTUAK

    III.1.– Argitalpen didaktiko edo zientifikokoengatik, baldin eta eskatutako espezialitatearekin zerikusirik badute: Egile izateagatik Egilekide edo egile-talde bateko kide izateagatik Azaroaren 2ko 2984/1972 Dekretuan (abenduaren 12ko 2063/2008 Errege Dekretuak aldatutakoa) ezarritakoari eutsiz, ISBN edo, hala balegokio, ISSN edo ISMN ematera behartuta dauden argitalpenak baina halakorik azaltzen ez dutenak, ez dira baloratuko, ezta egilea eta argitaratzailea pertsona bera diren argitalpenak ere.

    0,5000 0,2500

    Argitalpenen aleak. Euskarri berezietan argitaratutako materialei dagokienez, hala nola, bideoak edo CD-ROMak, argitalpen horiekin batera joan ohi diren dokumentu inprimatuak ere aurkeztu beharko dira (karatulak, helburuak eta edukiak azaltzen dituzten liburuxkak, inprimaketak, etab.). Formatu elektronikoan soilik dauden argitalpenen kasuan, txosten ofiziala ere aurkeztu beharko da; bertan, erakunde igorleak argitalpena datu-base bibliografikoan ageri dela ziurtatu beharko du. Dokumentu horretan honako hauek adieraziko dira: datu-basea, argitalpenaren izenburua, egileak, urtea eta URL. Txostena aurkeztea ezinaren aurrean (erakunde igorleak desagertu delako edo atzerrian argitaratutako argitalpenak direlako), zuzenbidean onargarria den edozein frogabideren bitartez justifikatu beharko dira txostenean eskatutako datuak.

    III.2.– Etengabeko prestakuntza: Gainditutako etengabeko prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaro bakoitzeko, hezkuntza-administrazioek edo unibertsitateek deitutakoak badira; edo jarduerak hezkuntza-administrazioekin lankidetzan jarduten duten erakundeek antolatutako etengabeko prestakuntza-planean sartuta badaude, edo jarduerak dagokion hezkuntza-administrazioak aitortutakoak badira:

    a) Ez 3 kreditu baino gutxiagokoa b) Ez 10 kreditu baino gutxiagokoa

    Horiek guztiek eskatutako espezialitateari lotuta egon behar dute edo eskola-antolamenduari, hezkuntzarako teknologia berriei, didaktikari, psikopedagogiari, hezkuntzaren soziologiari edo hezkidetzari lotuta egon behar dute. (*) Azpiatal honen ondorioetarako, bi kreditu baino gutxiagokoak ez diren ikastaroak metatu daitezke, atal honetan finkatzen diren eskakizunak betetzen badituzte. Horretarako, metatze hori gutxienez bi kredituko eta hiru baino gutxiagokoak diren ikastaroak gehituta egingo da, eta emaitza dagokion azpiatalera eramango da.

    0,2000 0,5000

    Dagokion erakundeak edo ikastetxeak emandako ziurtagiria; ziurtagiriak berariaz jasoko du ikastaroak zenbat kreditu edo ordu iraun zuen. Ziurtagiri hori aurkezten ez bada, ez da atal honetan puntuaziorik lortuko. Etengabeko prestakuntza-planean sartutako edo hezkuntza-administrazioak aitortutako jarduerei dagokienez, berariaz jaso beharko da jarduerak aipatutako planaren barruan daudela edo hezkuntza-administrazioak aitortuta dituela. ** Ofiziokotzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak antolatutako prestakuntza-ikastaroak, baita Sail horren etengabeko prestakuntza-planaren barne dauden edo Sailak aitortutako jarduerak ere; baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko informatika-erregistroetan badaude.

    mailto:[email protected]

  • Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 01 83 85 / 86 - Fax 945 01 83 35 / 36 - E-mail: [email protected] - 26

    HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

    MEREZIMENDUAK

    EGIAZTAGIRIAK

    III.– BESTE MEREZIMENDU BATZUK (Gehienez 2,000 puntu)

    PUNTUAK

    III.3.– Gorputz Hezkuntzako espezialitaterako soilik. «Goi mailako kirolari» kalifikazioa izateagatik, uztailaren

    13ko 971/2007 Errege Dekretuaren arabera.

    0,4000

    Eskumena duen erakundearen ziurtagiria, berariaz «Goi mailako kirolari» kalifikazioa

    jasotzen duena.

    III.4.– Atzerriko hizkuntzen ezagutza a) Maiatzaren 15eko 73/2012 Dekretuaren (