Ezkerraberri ale berezia 1.Hauteskundeak 2012

12
Hauteskundeak 2012 2012ko URRIA. Ezkertiar eta Abertzaleeen aldizkaria “Hauteskundeak Nafarroatik” IRITZIA >> 10 “InBECendentzia” ANALISIA >> 6 Laura Mintegi lehendakarigaia ELKARRIZKETA > > 3 zkerra Berri ezkerra aberri aldizkaria ALE BEREZIA

description

Ezkerraberri fundazioaren aldizkariaren ale hau 2012ko hauteskudeaz aritzen da

Transcript of Ezkerraberri ale berezia 1.Hauteskundeak 2012

Page 1: Ezkerraberri ale berezia 1.Hauteskundeak 2012

Hauteskundeak2012

2012ko URRIA. Ezkertiar eta Abertzaleeen aldizkaria

“HauteskundeakNafarroatik”

IRITZIA >> 10

“InBECendentzia”

ANALISIA >> 6

Laura Mintegilehendakarigaia

ELKARRIZKETA >> 3

zkerraBerriezkerra aberrialdizkaria

ALE BEREZIA

Page 2: Ezkerraberri ale berezia 1.Hauteskundeak 2012

Aldaketa badator

zkerra Berrialdizkaria

EzkerraBerriFundazioakgizartean eztabaidazabaltzekoegiten duenekarpena.

Erredakzio taldea:

Patxi ZabaletaRebeka UberaDani MaeztuAser LertxundiA. Iturriagaetxebarria

Diseinua:Aser Lertxundi

Inprimategia:Iratxe grafika

lkarlana; auzolana; elkarrekiko errespetua eta aitortza; akordioak lortzeko jarrera irekia; politika egiteko beste modu bat, giza eskubide guztien errespe-tua oinarri bezala hartzen duena, eta ondorioz, pertsona jardun politikoaren erdigunean kokatzen duena. Horiexek izan dira Aralarrek bere hastapenetatik

irmo defenditu dituen printzipioetako batzuk. Eta horiexek dira EH Bildu koalizioak hauteskunde kanpaina honetan zabaldu dituen mezu nagusietako batzuk. Beharrezkoa da Euskal Herriko politikagintzan aldaketa ematea, baina aldaketa hori printzipio nagusi batzuk oinarri gisa hartuta eman behar da.

Hurrengo urtarrilaren 21ean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egingo diren hauteskundeak inflexio puntu bat izango dira Euskal Herriko politikagintzan. Ilegalizazioek eraginda, desitxuratutako Legebiltzarra eta instituzioak izan ditugu; instituzioek ez dute islatu Eus-kal Herriaren errealitate sozio-politikoa. Zorionez, egoera hori aldatzen hasia dago, eta urtarrilaren 21etik aurrera, ageri-agerian geratuko da Euskal Herriaren sentimendu abertzalea.

Bestalde, Legebiltzarrerako hauteskundeak bizi dugun krisi sozio-ekonomiko larria-renpean egingo dira. Horretan ere asko du esateko EH Bilduk. Gainontzeko alderdi nagusiak (EAJ, PSE-EE eta PP) betiko errezetak eskaintzen dizkiete herritarrei krisitik ateratzeko. Hau da, zulora eraman gaituzten politika eta neurri berberak eskaintzen dituzte krisitik ateratzeko. EH Bilduk, ostera, bestelako soluzioak eskaintzen ditu. Bizi dugun garaia soluzio argien garaia delako.

Euskal Herriak tresna politiko eta ekonomiko guztiak behar ditu krisitik ateratzeko. Madrildik eta Europatik inposatzen dizkiguten murrizketa orori ezetz esateko gai-tasuna behar dugu. Euskal Herriak burujabe izan behar du. Euskal Herriak hitza eta erabakia behar du zein eredu ekonomiko eta zein herri izaera nahi duen erabakitzeko. Herritarren hitza errespetatzen ez duen herria ezin baita herri demokratikoa inoiz izan.

Eta Euskal Herriko gizartea oihukatzen ari da bestelako gizartea nahi duela; eskubide eta betebehar berak dituzten pertsonez osatua; beharrik handienak dituzten herritarrak babesten dituena; azken baten, justizia sozialean oinarritutako gizartea. Horretarako, beharrezkoa da sektore publiko indartsua izatea. Eta instituzioek dituzten baliabideak zuzen kudeatzea, gutxi batzuen intereserako baino ez diren azpiegitura proiektu erral-doiak baztertuta.

Abertzale, ezkertzale, bakezale sentitzen den orok badauka ordezkatuko duen proiek-tua. Politika egiteko bestelako ereduak indarrean jarri behar behar direla uste duenak, badauka hautestontzira botatzeko boto-papera: EH Bildu.

E

Edito

riala

Datorren aleko gaia: LEGEBILTZARREKO HAUTESKUNDEAKe-mail bitartez zuen artikuluak bidal ditzakezue.Ale bakoitzean josotako 2 iritzi artikulu argitaratuko dira. ANIMATU!

Aduanaren Txokoa 16-1831001 IRUÑA

www.ezkerraberri.org Tel: [email protected]

Page 3: Ezkerraberri ale berezia 1.Hauteskundeak 2012

aura Mintegirekin bost minutu egon ostean, gezurtatu egiten zait kanpainaurrean komu-nikabideek hedatu zuten lehenengo aurreiritzia:

Mintegi ez da, lau hautagai nagusien artean, hautagairik ezezagunena. Atzo arte komunikabideetan larregi agertu ez bazen ere, ikaragarria da Euskal Herrian eta atzerrian, Mintegik, bere bizitza osoan ehundu duen lagun-sarea. Lagunek, ezagunek, ofizio-kideek, pasio-kideek… sor-tzen dute amaraun hori. Mikrofono eta kameretatik harago ere badago bizitza publikorik, eta Laura Minte-gik ibilbide oparoa dauka hezkuntza munduan, kultur-gintzan eta literaturgintzan.

Hortaz, Aralar bere barne jasotzen duen EH Bildu koa-lizioak apustu garbia egin du Euskal Autonomia Erkide-goko hurrengo hauteskundeei begira. EH Bilduren buru jarri du koalizioa osatzen duten sensibilitate politiko guztien isla izan daitekeen pertsona: Laura Mintegi (Li-zarra, 1955), adostasuna bilatzeko joera duen hurbileko pertsona.

Hautagai izateak bizitzan ekarri dizkion aldaketen inguruan hitz egiten duenean, argi adierazten du muga edo baldintza garrantzitsua jarri ziola bere buruari, ardura hori onartzeko: “Familia-bizitza, bizitza pu-

L

>>

Laur

a M

inte

gi, i

raka

slea

, ida

zlea

eta

EH

Bild

uren

lehe

ndak

arig

aia.

“Herritarrak oinarri dituzten politikak

eraman nahi ditugu aurrera”

3

Elka

rriz

keta

Page 4: Ezkerraberri ale berezia 1.Hauteskundeak 2012

blikotik kanpo utziko dut”. Eta kanpaina aurrera doan bitartean baldintza hori betetzeko ahalegin guztiak egi-ten ditu: “Egun hauetan nire familiak elkartasun itzela eskaini dit. Hartu dudan erabakian babestu egin naute eta gezurra dirudien arren, kanpainak gure harremana sendotu du, eurekin egoteko denbora gutxiago badut ere. Inoiz baino denbora gutxiago pasatzen dut eurekin, baino inoiz baino hurbilago sentitzen ditut.”

Denbora faltak torturatzen du, hain zuzen ere, kanpai-nan zehar. Hamasei egun hauetan, ia egunero agerraldi bikoitza programatu zaio, goizekoa eta arratsaldekoa, eta batetik bestera doan bitartean, hiru edo lau elkarriz-keta ematen ditu. Baina harritzekoa bada ere, elkarrizke-ta guztietan kemen bera jartzen du: “Gauzak argitasunez azaltzea gustatzen zait, eta argi geratu ez badira, eran-tzunak errepikatzeko prest nago”. Elkarrizketa gehienen ostean kazetaria harritu egiten da, erantzunekin gustura geratu den galdetu izan dionean.

EHUko Magisteritza Eskolako departamentu bateko zuzendaria izatetik, politikari izatera pasatu da Laura egun gutxian. Baina, derrigorrez, trantsizio moduko bat beharrezkoa izango du zereginak beste norbaiti pasa-tzeko: “lizentzia bat eman didate, baina nik lizentzia izan arren, departamentuko buruhausteak hortxe jarraitzen dute”. Hori, hain zuzen ere, izaten da egu-naren bukaeran egiten duen azken ardura, departa-mentuko zereginetan aritzea. Departamentuko lanekin arduratuta jarraitzeaz gain, hainbat aldiz errepikatu die alboan dituen aholkulariei: “EH Bilduren hautagaia naiz, baina ez diot inoiz utziko nire familiari arreta osoa eskaintzeari eta Euskal PEN Klubeko presidente izateari”. Hori da, hain zuzen ere, Laurak ezin alboratu dezakeen beste kargu bat: idazleen nazioarteko elkartearen Euskal Herriko ataleko presidentea da.

Hiru hanka, beraz, Laura Mintegiren perfil profesiona-lean: “Irakasle, idazle eta orain, politikari”. Kazetariei ere arraroa egiten zaie egunkarietan egunero dagoen poli-tikaria elkarrizketatzera joatea, eta aurrean duten pertso-naia horrelako ezaugarriekin deskribatzea: “Irakaslea eta hainbat liburu idatzitakoa”, esaten diote. Laurak burua-rekin baietz esaten du. Baten batek ere bere liburuetako bat irakurrita dauka, normalean, ospe handien duen ‘Si-sifo maiteminez’ izaten da aukeratua, “pertsona gehie-nak enamoratu baitira noizbait”. EH Bilduren hautagaiak, beraz, izaera berezia du, politikagintzan berria. Hain zuzen ere, politikagintza aldatzea beharra azpimarratu du Laura Mintegik hainbat elkarrizketetan. Iparraldean dagoen Euskal Irratiko esatari batek, esaterako, hurrengo galderak egin ziz-kion, politikagintza berriaren inguruan eta egoera po-litikoaren harira:

Oraindik politikan zerbait berria asmatu daiteke?

Noski. Beste politika bat egin daiteke, beste modu bate-ra. Ez diogu begiratuko botere ekonomikoei, baizik eta pertsonei. Ez diegu boteretsuen interesei begiratuko. Ekonomia neoliberalen batean bizi gara eta zeharo opakoak diren botereei begira egiten da politika. Bada sasoia serio, firme eta indarrez Euskal Herriko herrita-rrei begira politika egiteko. Prest gaude irakurketa hori konpartitzen dutenekin elkarlanean aritzeko eta ezkerre-ko justizia bat ezarri gura dutenekin akordioak lortzeko.

Eta zeintzuk dira politikagintza berri horren lehen-tasunak?

Krisi ekonomikoari erantzun behar zaio, larrialdi egoeran bizi garelako. Neurri zehatzak hartu behar dira, esate-rako, fiskalitatea aldatu behar da dirua lortzeko eta en-plegua sortzeko. Dagoen enplegua ere banatu egin dai-teke eta 35 orduko lan jarduna ezarri. Bitartean, egoera iraultzen den bitartean, larritasun egoeran dauden per-tsonen beharrizanak atenditu behar dira, esaterako, euren etxeetatik kaleratuak izaten ari direnak.

>>

4

Elka

rriz

keta

Herritarrei begira diseinaturiko politika

egin nahi dutenekin akordioak lotzeko

prest gaude

“Larri daudenen beharrak atenditu behar dira”

“Gauzak argitasunez azaltzea gustatzen zait,

eta argi geratu ez badira, erantzunak errepikatzeko

prest nago”

Page 5: Ezkerraberri ale berezia 1.Hauteskundeak 2012

Bakegintza alorrean zer egin behar da?

Batetik, kaleko presioarekin jarraitu behar dugu eta nazioarteko babesa eskatu behar da. Lortuko dugu aurre-ra egitea, baina egia da ere etsipena sortu daitekeela, estatuek ez baitute urratsik ematen.

Ez da haria hautsiko?

Ez. Inondik inora. Herri moduan determinazio osoa bai-tugu behin betiko amaitzeko bortizkeriarekin eta behin betiko ezartzeko justizia berri batentzako oinarriak.

Berria da ere emakume bat hautagaien artean izatea. Zentzu horretan, zein da zure rola?

Nire rola da nire herriaren alde egitea, gizon edo emakume izan. Emakumearen presentzian ere normaltasunerantz goaz eta pixkanaka bidea egiten ari gara. Baina ez da horrenbeste zenbat emakume gauden politikagintzan, baizik eta emakumeek ere gure modu propioak ezartzea politikagintzan. Sinesten dut emakumeok badugula beste ikuspuntu bat, ez hobeagoa eta ez txa-rragoa, ezberdina; horregatik uste dut emakumeok po-litikan egon behar badugula, emakume moduan egon behar dugula.

EH Bildu bozkatzen duten herritarrei gustatuko zaie ka-zetariek hainbat aldiz egin dioten galderari Laurak ema-ten dion erantzuna:

Eta, lehendakari hautatua izango bazina, ze izango litzateke egingo zenukeen lehenengo gauza?

Herritarrak entzutea. Jakin gura dut ze espero duten gugandik. Kanpainan zehar denbora erdia ematen dut entzuten eta beste erdia esaten. Eta ikasi eta entzun du-dan guztia praktikara eroan gura dut.

5

Elka

rriz

keta

“Entzun eta ikasi dudan guztia

praktikara eraman nahi dut”

Laura Mintegi, candidata a lehendakari

Laura Mintegi no es la candidata desconocida que algunos medios han querido contar. La red de con-tactos que tiene es amplia, amplia como la pasión con la que actua en sus dos actividades principales: la enseñanza y la escritura. Con la misma pasión se ha involucrado en el quehacer político, una labor atosigante en tiempo de campaña, 2 actos diarios en distintos puntos de la CAV, 4 entrevistas diarias, etc. Pero esto no le ha impedido, estar al tanto de sus obligaciones en enseñanza (directora de un Depar-tamento de Magisterio en la UPV) y en cultura (pre-sidenta de la sección vasca del “Pen Club”), aunque admita que le han concedido una pequeña licencia.

Laura nos recalca la importancia que ha tenido el apoyo familiar a la hora de aventurarse en esta odi-sea política. Odisea, ya que los que queremos cam-biar la forma de hacer política, y ansiamos un mun-do mejor dificilmente encontramos un camino libre de obstáculos. El cambio es necesario, y la clave del cambio está en hacia quien diriges las políticas. Las políticas neoliberales generalizadas, diseñan políti-cas en base a las directrices de los poderes opácos de la economía, buscando siempre el beneficio eco-nómico de algunos pocos. Laura, lo tiene claro, quie-re implementar políticas de Justicia Social, políticas que tienen como eje la persona y no la economía.

Laura está convencida de que el camino iniciado no tiene marcha atrás y de que una sociedad mas jus-ta es posible. Cree también de que el ser mujer da un punto de vista diferenciado (ni mejor ni peor) de hacer política, lo cual enriquece el mundo político.

Podríamos decir que la ideología de Laura se resume en la contestación que da a la pregunta de que haría si fuera lehendakari: “Escuchar a los ciudadanos, e intentar llevar a la práctica todo lo que he escucha-do y aprendido”.

Page 6: Ezkerraberri ale berezia 1.Hauteskundeak 2012

6

12.000 pertsona elkartu ginen BEC-eko ekitaldi politikoan, independentzia ahoan, aro berriari ongi-etorria eman eta gaur egungo politikagintza

aldatu beharra eta aldatzeko nahia azalduz.

Kataluniarrek BEC independentziaren gaztelu bi-hurtu zuten, 7 pisuko dorrea, 7 herrialde euskaldunen antzera, batak besteari eutsiz, eta batak bestearen laguntzaz soilik eraiki daitekeen dorrea irudikatuz., erabakitze eskubidearen dorrea. Herrialdeen arte-ko solidaritatea eta elkar errespetuak izan zuten lekua, eta agian bertan entzundako perlen artean aukeratzea zaila bada ere, Antonio Alvarez Solis-en hitzak gogoratzea garrantzitsua da:

“... quiero vuestra libertad, porque vuestra libertad es la mía.”

Amets Arzallusek independentzia kontzeptuan, he-rri izaeran sakondu zuen, eta zer pentsatua ere es-kaini zigun. Berarentzat Euskal Herria ez da kontzep-tu terrenala, sentimendua da, ez du lurrak osatzen, pertsonek osatzen dute, Euskal Herritar sentitzen den orok osatzen du Euskal Herria.

Arnaldo gartzelatik aritu zen, aro berriari ateak ire-kitzeko eskatuaz eta erakundeak eraldatu beharra azpimarratuz.

Amaitzeko Laurak, pertsonok politikan dugun ga-rrantzia azpimarratu zuen, Justizia Sozialean oina-rrituriko politiken garrantzia eta independentziak helburu hauek lortzeko duen garrantziaz.

“...hacer cosas que no se han hecho hasta ahora, porque el objetivo que tenemos tampoco se ha planteado nunca hasta ahora, de esta manera, con esta fuerza, una Euskal Herria libre en Europa, un Estado libre en Europa.”

BEC-en argi geratu zen, Independentzia da gakoa. Sentimendua, herri izaera, solidaritatea, elkarlana, auzo lana..., nekez lortu daitezke berdintasunean ez bada, eta Espainarekiko menpekotasunak ez gaitu libre izaten uzten.

inBECendentzia

Page 7: Ezkerraberri ale berezia 1.Hauteskundeak 2012

7

Ana

lisiainBECendentzia

Page 8: Ezkerraberri ale berezia 1.Hauteskundeak 2012

8

Neu

rria

k

HERRITARREN ASKATASUNAK

Partiendo del reconocimiento y la reparación de todas las personas que han sufrido vulneraciones de derechos humanos y sentando las bases para que

estas no vuelvan a suceder, nos comprometemos a impulsar un debate amplio para enfrentar una re-forma en profundidad de estructuras judiciales, pe-nitenciarias y policiales, actualizándolas al nuevo tiempo político.

EKONOMIA ETA OGASUNA

Instaurar el impuesto sobre las Grandes Fortunas.

Seguir trabajando para blindar el carácter público y social de Kutxabank, que debe tener un importante papel en la apuesta por el impulso de la economía del país mediante el apoyo crediticio, colaborando con las instituciones y priorizando nuestra economía.

OSASUNGINTZA

EHBildu propone una renovación pro-funda del sistema sanitario de Euskal He-rrria. Un cambio en la forma de gestionar y en el fondo de la filosofía sanitaria.

JUSTIZIA SOZIALA

Avanzar hacia un marco propio de relaciones laborales y de protección social.

Creación de la Ley de vivienda con carácter universal del derecho a la vivienda.

Desaparición del “copago-repago” en los Servicios Sociales. Como primer paso, abordar la gratuidad de la parte asistencial o de atención a la dependencia.

ELIKADURA BURUJABETZA

Impulsar, en colaboración con las entidades locales y agrupaciones de comerciantes, la puesta en marcha de planes de revitalización y desarrollo co-

mercial en zonas urbanas.

Impulsar y promover estrategias de consumo sostenible, que eviten el consumo irresponsable.

HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA

Euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten baldintza politikoak, juridikoak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak lortzeko, honako hauek izango dira hizkuntza

politika berriaren oinarriak:

1. Kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntza politika burujabea bideratzea. Gaur egun dauden oztopoak eta debekuak gainditzeko eta politika eragingarria abian jartzeko.

2. Euskarari estatus juridiko egokia ematea. Euskarak ofizialtasun nahikoa eta egokia izan dezan Euskal Herri osoan. Hau da, euskara da Euskal Herriko berezko hizkuntza eta normalizatu beharrekoa, hizkuntza ofiziala, lehentasunezkoa eta jakin beharrekoa.

INDUSTRIA

Puesta en marcha de un fondo estructu-ral de inversión y creación de empleo que garantice el desarrollo endógeno sostenible.

Alderdien artean adosturiko

NEURRI nagusiak.

Page 9: Ezkerraberri ale berezia 1.Hauteskundeak 2012

9

Neu

rria

k

INGURUMENA

Transitar hacia un nuevo modelo socio-económico sobre bases ecológicas.

AUKERA BERDINTASUNA.

Gazteria

Gazteria alorrean proposatzen ditugun aldaketa guztiak eman ahal izateko,

Euskal Gazteriaren Lege berri baten osaketa propo-satzen dugu. Honek, arlo guztietan gazteei begirako neurriak martxan jarriko direla ziurtatu beharko du, gazteriaren eskubideen bermerako erabilia izango dena.

Aniztasuna:

EH Bilduk, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketaren bidez, formulak bilatuko ditu eta politika zehatzak bultzatu eta sustatuko ditu euskal herritar guztien eskubide politiko eta zibilak bermatze aldera, bereziki estatu espainiarraren naziotasun eta atzerritartasun legeen aplikazioaren ondorioz urratzen diren eskubideen kasuan eta, zehazki, Europan zein munduko gaine-rako herri eta nazioetan jatorria duten euskal herri-tarren bozkatzeko, elkartzeko eta parte-hartze poli-tikoaren eskubideei dagokienean.

Parte-Hartzea:

Lehentasunezko proiektu estrategikoak herritarre-kin batera erabaki. Horretarako Eusko Jaurlaritzak herritarrek parte hartzeko mekanismoak ezarriko ditu: adibidez AHTaren gaian. Informatzea, eztabaida sustatzea, adostasunerako ahalegina egitea eta azke-nik, erreferenduma egitea izango da prozedura.

HEZKUNTZA, KULTURA eta KIROLA

Hezkuntzaren bidez hiritar guztion aukera berdintasuna bermatzeko hezkuntza sistema propioa, publikoa, herritarra eta parte hartzailea erai-

ki. Euskalduna, demokratikoa, hezkidea, anitza eta inklusiboa. Horretarako Euskal Sistema arautzeko legedi propioa garatuko dugu.

Kulturaren bidez euskara eta euskal kulturgintza, sorkuntza, ekoizpena eta autogestioa sustatuko ditu-gu, aukera berdintasuna oinarri. Kultur erakundeetan bertakoen parte-hartzea areagotuko da, harrobiaren garapena bermatuz eta barne –nahiz kanpo– proiekzioa bultzatuz. Kulturgintza inklusiboa, proaktiboa eta askotarikoa garatuko da.

Euskal Kirol-eredua diseinatu eta ezarri.

KANPO HARREMANAK

Diseñar y desarrollar de forma inte-gral la estrategia de marca país Euskal Herria /Basque Country, como icono diferenciador de nuestros valores y ca-

pacidades culturales, comerciales, económicas y de todo tipo, en base a los principios de sostenibilidad y solidaridad entre vascos y con otros pueblos

Definición de una Estrategia Vasca de Cooperación Transfronteriza, con el objetivo de optimizar recur-sos y esfuerzos y ofrecer y garantizar la coherencia de la colaboración con las entidades territoriales vecinas. Esta estrategia se basará en dos pilares: (1) Reforzamiento de la identidad cultural vasca; y (2) reducción de los desequilibrios territoriales y mejo-ra de la interrelación entre los diferentes territorios vascos.

Informazio gehiago:

www.ehbildu.net

Page 10: Ezkerraberri ale berezia 1.Hauteskundeak 2012

eldu den urriak 21eko gauak amaiera emanen dio azken urteotan Gasteizko Legebiltzarreko maizterraren egonaldi motel eta arduragabeari. Ilegalizazioaren ondorioz herritarren boronda-

tea desitxuratu zuen Legebiltzar hark akordio politiko antinaturalari bide eman zion, erranak erran, Estatua-ren baitan Euskadi is different berriz ere egiaztatuz. Eta Euskadi bezala, lehenagotik ere Nafarroa ere different dela adierazi ziguten UPNk eta PSNk erdietsitako antzeko akordioak eta iazko gobernu paktuak. Be-rri ona da, beraz, urriak 21eko biharamunak Euskadi is different erakutsiko duela, kasu honetan momentu ho-rretatik aitzinerat eredu ezberdin baterako lana Lege-biltzarrean hasiko delako.

Hauek dira lehenengo hauteskunde autonomikoak borroka armatua amaitu zenetik eta aukera politiko guztien parte-hartzea ahalbidetuko dute. Krisi eko-nomiko sakona, ongizate estatuaren mantentzea eta bereziki Kataluniak bultzatutako independentziaren aldarrikapena ari dira markatzen kanpaina hau: maila politiko, sozial eta ekonomikotik begiratuta, ezin uka-tu hauek ez direla nolanahiko hauteskundeak. Aro berri bat zabaltzen ari da.

Hauteskunde-inkesta ezberdinei so eginez, zerbait argi ageri da: hurrengo Eusko Legebiltzarreko gehiengoa abertzalea izanen da. Ikusteke dago horretatik osatzen den gobernua kolore bakarrekoa edo gehiagotakoa iza-nen den, baina gobernu aukera guztiek indar abertzale bat behar izanen dute ezinbertzean. EH Bilduren arras emaitz onak espero dira, bizi ditugun uneotan gizarteak indar metaketa eta konponbideak bilatzearen alde egi-niko lana saritzen dituenaren seinale. Gauzak horrela, EAEko hauteskunde emaitzek Nafarroan izan ditzake-ten eraginen inguruko zenbait aurretiko ideia aitzine-ratzen ahal ditugu.

H Lehenik, maila politikoan, Amaiurreko sorrerarekin hasi-tako Nafarroako indar abertzale, ezkertiar eta aurrerakoi guztien elkarlana sendotzeko bidea erakusten du EAEn EH Bilduk eginiko ibilbide trinko bezain emankorrak. Epe motzean, lau indar politikoen kideek eta eragile sozial eta sindikal aunitzek programa politiko zabal eta sakona landu zuten, benetako alternatiba gorpuztuz. 30 urtetako Foru Hobekuntzaren eredu agortuak eta UPNk eta PSNk urratutako irteerarik gabeko bideak Nafarroan ere alternatiba sozioekonomiko sendo eta erreala erai-kitzearen beharra ezartzen digute: badugu zerikasia eta zeregina, beraz.

Era paraleloan, seguru aski EAJk baliatuko ditu bere Eus-kadiko emaitzak bere marka zuria den Geroa Bai bul-tzatzeko, modu horretan orain arte espazio egituraturik izan ez duen zentro-eskuin abertzale-euskaltzale nafa-rra sendotzen ahaleginduz.

Halaber, Eskoziak independentziarantz zabaldutako bi-dea eta azkenaldiko Kataluniaren bultzada aintzat har-turik, ez dago zalantzarik burujabetzaren inguruko ezta-baida mahai gainean izanen dela heldu diren urteotan. Gaur egun inoiz baino gehiago eredu sozioekonomikoa irauli beharrarekin lotzen den afera honek EAEn duen bilakaerak bete-betean eraginen dio Nafarroari, euskal lurraldeen arteko mota guztietako lotura historikoak zein etorkizuneko perspektibak direla eta.

Bigarrenik, erakunde mailan, edozein delarik ere EAEn osatzen den gobernua, ez du ematen erkidegoen arteko harremanetan aldaketa nabarmenik egon daitekeenik behinik behin Barcinaren gobernu ahula bertan behera geratzen ez den bitartean. Hiru urte honela irauteak so-bera dirudi. Baina, ukatu arren, bai UPNk bai PSNk ere ja-kin badakite hauteskundeak aurreratzekotan, zenbat eta

Maite J. Iturre, aralarkidea. RE

EAEko hauteskundeen Nafarroako eraginei

buruzko aurretiko begirada

10

Iritz

ia

“Estaturarentzat Euskadi is different dela argi geratu da. PSE-PP gobernu ituna, ilegalizazioaren bitartez

desitxuraturiko legebiltzarrean”

“EAJ-k, bere marka zuria den, Geroa Bai bultzatzeko

erabiliko ditu Euskadiko emaitzak”

Page 11: Ezkerraberri ale berezia 1.Hauteskundeak 2012

euskal hauteskundeetatik urrutiago, orduan eta hobeki beraiendako. Izan ere, azken hauteskundeetako joera mantenduko balitz, hauteskunde aintzinatu batzuek PSN alderdi giltzarri gisa berretsiko lukete eta aber-tzaletasunaren mesedetan suertatuko lirateke, horren baitako ezker eta zentro-eskuineko eremu argiak finka-tuz. Egoera horretan, eta testuingurua ikusita, behingoz gobernu alternatiboa sor liteke, eta horrek EAErekiko harreman normalizatuak eta, areago, berezituak, garatu ahal izanen lituzke. Baina, momentuz ez dakigu zein iza-nen den PSNren egiazko jarrera ezta zenbat denboraz eutsi ahal izanen zaion oraingo egoera honi ere ez…

Azkenik, maila sozialean EAEko legegintzaldi berrian gertatzen dena akuilu bihur daiteke nafar gizartearen-dako. Nahiz eta oraintxe hedabide nagusien eraginez hauteskunde hauek oro har nahiko urrutitik jarraitzen ari diren, zabaltzen den epean Euskadi nafarrondako ispilu bihur daitekeela pentsatzeko arrazoiak egon ba-daude. Rajoyren gobernuaren erabaki murriztaile, bir-zentralitzaile eta homogenizatzaileen aitzinean, espero izatekoa da osagai abertzale nagusia izanen duen go-bernuak Nafarroan UPNk eskaintzen duen segidismo lotsamangarria baino gehiago. Eta baliteke oposiziotik ere Madrilgo asmoei aurre egitea. Hots, nolanahi ere, EAE izanen da PPrako harri koxkorra oinetakoan, eta Na-farroarako adibide.

Bertzetik ere, abertzaleak Ajuria Enearat itzultzeak na-far euskalgintza eta euskal kulturgintza zanpatuendako berri ona izanen da. Izan ere, une honetan konpromiso maila zein izanen litzatekeen jakin gabe ere, pentsatze-koa da azken urteotan PSE-EEk abandonatutako euska-raren sustapenari helduko litzaiokeela berriz ere.

Laburbilduz, EAEko hauteskundeek etorkizun hurbilean Nafarroan izan dezaketen eraginari aurretiko begirada

bat emanez, erran dezakegu zenbat eta Madrilgo neu-rri murriztaile eta asmo birzentralitzaile eta uniformi-zatzaileen aitzineko Eusko Legebiltzar eta Gobernu borrokalariagoak eduki, orduan eta handiagoa izanen da oihartzuna Nafarroan: azken batean, eredu politiko, sozial eta ekonomikoaren agortze eta gizartearen su-mindurarekin batera datoz aukera berriak eta adibideak bilatzeko nahia eta beharra.

Influencia de las elecciones en Nafarroa.

Si algo tenemos claro, es que el próximo/a lehen-dakari será abertzale. Tras una legislatura artificial, posible gracias a las políticas de ilegalización, el voto volcará la actual representación parlamentaria. Los abertzales seremos mayoría amplia y no serán posibles los pactos antinatura de la legislatura an-terior (PP-PSE).

Tenemos claro que los cambios en la CAV tendrán su influencia en Nafarroa. El camino que comenzó con Amaiur se fortalecerá. Los buenos resultados que se esperan consolidarán el trabajo hecho hasta ahora. Pero, la nueva coyuntura fortalecerá también la mar-ca blanca del PNV, Geroa Bai.

A nivel institucional, no se esperan grandes cambios en un corto plazo. Mientras que el Gobierno de Bar-cina siga con su política contra cualquier elemento soberanista, los pasos que se den serán infructuosos. PSN se consolidará como bisagra en la próxima le-gislatura y tendrá la llave para hacer un cambio de Gobierno. Pero tanto UPN y PSN son muy conscien-tes de que cualquier adelanto electoral, cuando mas lejos de las elecciones de la CAV les son más favo-rables. PSN es consciente de que no puede seguir apoyando las políticas de Barcina, seguidismo ciego de las políticas estatales, lo cual nos hace pensar de que un cambio puede ser posible.

11

“Bai UPN-k bai PSN-k ez dituzte hauteskundeak

aurreratu nahi, EAEko hausteskundeen

emaitzen beldur”

Page 12: Ezkerraberri ale berezia 1.Hauteskundeak 2012

Ekitaldiak herri eta auzo guztiotan. Hara eta hona. Mezuak hemen eta han. Hauteskunde kanpaina batek mila gorabehera izaten ditu, ehunka bisita eta elkarrizketa. Baina herritarrekin hartu-eman zuzena izateko aukera ere bai. Talde-lan sendoa dago EH Bilduren hautagaitzaren atzean. Bai-na, argi izan, herritar anonimoen laguntza eta babes zintzorik gabe ezingo litzateke hauteskun-de kanpaina bat aurrera atera. Eskerrik asko azken asteotan zuen denbora eta lana musutruk eskaini diguzuen guztioi. Zuek gabe ezin izango litzateke amets hau egi bihurtu.

Kanpainan laguntzen aridiren pertsona guztiak

Irudi

ak