Herriko sekretua

5
HERRIKO SEKRETUA Egilea: Unai Begoña.(6.B) 1

Transcript of Herriko sekretua

Page 2: Herriko sekretua

Herriko sekretua

Nire osaba Bitxorekin uda asko pasatu ditut Errioxan, eta gehien gustatzen zaidana berak kontatzen zizkian istorioak ziren. Ipuin horien artean, gehienak bere herrian txikitan gertatutako pasadizoak ziren, eta hona hemen horietariko bat:

“Herri txiki eta polit batean sekretu bat gordetzen zen: inguruko mendi batean, gizon bat bizi zen: Meltxor. Ile zuri-zurikoa zen, sudur luze-luzea zuen, eta berari gehien arduratzen ziona zeukan konkor handia zen. Benetako konkor handia, baina bihotz onekoa zen. Nahiz eta azti itxura eduki, atsegina zen eta haurrak oso maite zituen.

Zoritxarrez, haurrek ez zekiten hori, eta Meltxorren beldur ziren. Norbaitek gaiztakeria handi bat egiten zuenean edo mutiko edo neskatoren batek gurasoek esandakoa egiten ez zuenean, gurasoek honela esaten zioten:

- Ondo portatzen ez bazara, Meltxor etorriko da zu eramatera!

Horregatik, beldur handia zioten Meltxorri, eta gizon gizajoa oso goibel zegoen.Noizean behin, mendiko etxea utzi eta herrira jaisten zen, poltsikoak gozokiz

beteta. Baina Meltxor ikusi bezain laster, haurrek korrika alde egiten zuten eta etxean ezkutatzen ziren. Gurasoek ate eta leiho guztiak ixten zituzten. Kaleak hutsik gelditzen ziren eta herrian inor ez zela bizi ematen zuen.

Meltxorrekin inork hitz egin nahi ez zuelako oso triste, mendiko etxera itzultzen zen burumakur.

Egun batean, zerbait egin behar zuela erabaki zuen. Haurrak gehiago ez beldurtzeko moduren bat egon behar zuen…Baina zein?

Ideia bat bururatu zitzaion: basoan bizi zen belagile zahar batez oroitu zen; hiru egun beharko zituen haren etxera iristeko. Inork laguntzekotan, belagile famatu hark lagunduko zion. Haurrak ez ziren gehiago beldurtuko bera hurbiltzen zenean eta haiekin jolastuko zen eta gozokiak emango zizkien.

- Horixe egingo dut!, pentsatu zuen.

Berehala abiatu zen. Luze ibili zen, mendiak eta errekak zeharkatuz, baina ez zegoen amore emateko prest: bere itxura aldatzea lortu behar zuen, batez ere konkor handia desagertu behar zen!.

Hirugarren egunean belagilearen txabolara iritsi zen.Txabola zahar bat zen eta Meltxor belagileari deika hasi zitzaion:

- Kaixo belagile jauna! Hor zaude?

Baina inork ez zion erantzuten. Meltxor txabolaren barrualdera sartu zen inor zegoen begiratzeko …, baina hutsik zegoen!

Belagileak Meltxor hurbiltzen sentitu zuen eta, izututa, baso itxian ezkutatu zen.

- Belagile jauna! –oihukatu zuen berriro.Ez beldurtu, ez dut minik egin nahi. Zure laguntza besterik ez dut nahi, haurrak ni ikustean ez beldurtzeko.

2

Page 3: Herriko sekretua

Hitz horiek entzutean, belagilea basotik irten zen. Meltxorreri begira-begira gelditu zitzaion eta, asmo txarrik ez zuela ikusita, zera esan zion:

- Entzun. Zuri laguntzen saiatuko naiz. Itxaron hemen momentu bat, nire liburu magikoan begiratzeko, ea zure konkor handia desagertzeko formularen bat aurkitzen dudan.

Eta hitz horiek esan ondoren, bere txabola barrura sartu zen.Meltxorri itxaropena piztu zitzaion. Bien bitartean, belagileak ontzi beltz handi

batean belarrak eta beste osagai misteriotsu batzuk nahastu zituen, sutan jarrita. Gero, berak bakarrik ezagutzen zituen hitz misteriotsu batzuk esan zituen eta txabolatik irten zen, esanez:

- Hementxe duzu. Edan edabe hau zurrutada bakar batean eta zure itxura aldatu egingo da.

Meltxorrek oso-osorik edan zuen. Une horretan konkor handia desagertzen hasi zela ohartu zen, gero eta txikiago, bere gorputza tinko-tinko geratu arte.

Bere gorputzak neurri arrunta zuela eta besteak bezalakoa zela ohartu zen.

- Belagile jauna! Ez dakit zelan eskertu behar dizudan, munduko gizonik zoriontsuena naiz orain!

Belagileari eskerrak eman ondoren, herrirantz abiatu zen berriro.Bere etxera iritsi zenean, orain arte erabilitako arropak aldatzea erabaki zuen, bere

animua beste bat zelako. Ilea orraztu eta dotore-dotore atonduta gero, herriraino zihoan bidea hartu zuen, poltsikoak gozokiz beteta betiko moduan.

Zoriontsua zen benetan. Haurrek ez zuten alde egingo bera ikustean!Lehenengo etxeetara hurbildu zenean, ezin zuen bere begiez ikusten zuena sinetsi:

herritarrek, ihes egin beharrean, egun on esaten zioten irribarrez edo bere ondotik igarotzean begiratu ere ez zioten egiten.

Benetan besteen antzekoa zen azkenean!.Bere inguruan haur talde handi bat bildu zen eta gozokiak banatu zizkien. Meltxor bera zela esan zienean, haurrek ez zioten sinetsi…Baina, azkenean bere

ahotsa eta, garrantzitsuena, bere bihotz ona ezagutu zituzten.

- Bai, ni naiz! Nire konkor handia desagertzea lortu dut, baina betiko Meltxor naiz!

Herritarrek Meltxorrekin txarto portatu zirela konturatu ziren: pertsona baten itxura ezin zaio mamiari nagusitu, beti bihotz barrura begiratu behar dugu.

Ordutik aurrera, gure laguna maiz joaten da herrira eta haurrak berehala hurbiltzen zaizkio, orain adiskide onak baitira.”

Ai ene! Noiz joango garen berriro osaba Bitxoren etxera….Urdurik nago…Zein izango ote da hurrengo pasadizoa?

3