guia didactica tecno2 eus - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/28042015/0d/es-eu... ·...

14
1. AURKEZPENA Prozesu teknologiko batean, diseinuaren fasea da jarduerarik garrantzitsuenetakoa. Fase horren amaieran, egin edo eraiki nahi den ob jektu, aparatu edo instalazioaren marrazkia egin behar da. Marrazketa adierazpen grafiko bat da eta hizkuntza grafik o unibertsaltzat hartzen da. Teknologiaren arloan, marrazketa teknikoa da hizkuntzarik garrantzitsuena. Helburua da objektu edo instalazio bat zehatz adieraztea, prestakuntza egokia daukan edozein pertsonak interpretatu eta eraiki ahal izateko. Hain zuzen ere, gauzatu nahi diren proiektuen gaineko ideiak adierazteko erabiltzen den sistema da. 2. HELBURUAK Marrazketarako oinarrizko tres nak zuzen erabiltzea, tresn a horiek zain tzeko arauak kontuan hartuta. Oinarrizko irudi geometrikoak irudikatzea eta marrazketako oinarrizko marrak erraz egitea, marrazteko tresnak eta erremintak zuzen erabiliz. Objektu errazen zirriborroak eta krok isak eta eskalan kotatutako marrazkiak egitea, marrazketa teknikoaren oinarrizko arauak erabiliz. Ideia teknikoak marrazketaren bitartez adieraztea, eman nahi den informazioa argitu eta egituratuko duten kodeak erabiliz. Objektuak irudikatzeko moduak ezagutzea eta behar diren b istak edo perspektibak erabiltzea, premien arabera. Marrazkiak zehatz, garbi eta ordenatuta egiteko ohitura hartzea. Marrazketa teknikoa kom unikaziorako eta ideiak adierazt eko hizkuntza gis a baloratzea, prozesu teknologikoen barruan. 3. EDUKIAK 2. UNITATEA: EGIN MARRAZKI TEKNIKOAK ETA PLANOAK KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK Marrazketa teknikoa, ideiak grafikoki irudikatzeko sistema moduan. Marrazketa teknikoaren tresnak ezagutzea. Jarrera ona, sortzailea eta kritikoa jarduera teknologikoak egiteko. Marrazketako materialak eta tresnak (euskarriak, lapitzak, erregela, kartaboia, eskuaira, konpasa, erregela, angelugarraiagailua, borragoma eta zorrozkailua). Marrazketako oinarrizko materialak eta tresnak egoki erabiltzea. Marrazketako materiala errespetatzea, norberarena eta denona. Marrazketa teknikoko oinarrizko marra motak. Materialak eta tresnak behar den moduan zaintzea. Marrazketa teknikoaren garrantzia estimatzea, adierazpeneta

Transcript of guia didactica tecno2 eus - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/28042015/0d/es-eu... ·...

Page 1: guia didactica tecno2 eus - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/28042015/0d/es-eu... · 2015-04-28 · 1. AURKEZPENA Prozesu teknologiko batean, diseinuaren fasea da jarduerarik

1. AURKEZPENA Prozesu teknologiko batean, diseinuaren fasea da jarduerarik garrantzitsuenetakoa. Fase horren amaieran, egin edo eraiki nahi den ob jektu, aparatu edo instalazioaren marrazkia egin behar da. Marrazketa adierazpen grafiko bat da eta hizkuntza grafik o unibertsaltzat hartzen da. Teknologiaren arloan, marrazketa teknikoa da hizkuntzarik garrantzitsuena. Helburua da objektu edo instalazio bat zehatz adieraztea, prestakuntza egokia daukan edozein pertsonak interpretatu eta eraiki ahal izateko. Hain zuzen ere, gauzatu nahi diren proiektuen gaineko ideiak adierazteko erabiltzen den sistema da. 2. HELBURUAK Marrazketarako oinarrizko tresnak zuzen erabiltzea, tresn a horiek zaintzeko arauak

kontuan hartuta. Oinarrizko irudi geometrikoak irudikatzea eta marrazketako oinarrizko marrak erraz

egitea, marrazteko tresnak eta erremintak zuzen erabiliz. Objektu errazen zirriborroak eta krok isak eta eskalan kotatutako marrazkiak egitea,

marrazketa teknikoaren oinarrizko arauak erabiliz. Ideia teknikoak marrazketaren bitartez adieraztea, eman nahi den informazioa argitu

eta egituratuko duten kodeak erabiliz. Objektuak irudikatzeko moduak ezagutzea eta behar diren b istak edo perspektibak

erabiltzea, premien arabera. Marrazkiak zehatz, garbi eta ordenatuta egiteko ohitura hartzea. Marrazketa teknikoa kom unikaziorako eta ideiak adierazt eko hizkuntza gis a

baloratzea, prozesu teknologikoen barruan.

3. EDUKIAK

2. UNITATEA: EGIN MARRAZKI TEKNIKOAK ETA PLANOAK 

KONTZEPTUAK  PROZEDURAK  JARRERAK 

Marrazketa teknikoa, ideiak grafikoki irudikatzeko sistema moduan.

 Marrazketa teknikoaren tresnak ezagutzea. 

Jarrera ona, sortzailea eta kritikoa jarduera teknologikoak egiteko. 

Marrazketako materialak eta tresnak (euskarriak, lapitzak, erregela, kartaboia, eskuaira, konpasa, erregela, angelu‐garraiagailua, borragoma eta zorrozkailua).

Marrazketako oinarrizko materialak eta tresnak egoki erabiltzea. 

Marrazketako materiala errespetatzea, norberarena eta denona. 

Marrazketa teknikoko oinarrizko marra motak. 

Materialak eta tresnak behar den moduan zaintzea. 

Marrazketa teknikoaren garrantzia estimatzea, adierazpen‐ eta 

Page 2: guia didactica tecno2 eus - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/28042015/0d/es-eu... · 2015-04-28 · 1. AURKEZPENA Prozesu teknologiko batean, diseinuaren fasea da jarduerarik

komunikazio‐sistema gisa.  

Zirriborroak, krokisak eta planoak. 

Marrak eta oinarrizko forma geometrikoak irudikatzea. 

Jarrera ona eta ekimena marrazkiak zehatz egiteko eta garbi aurkezteko. 

Eskalak.  Marrazketa teknikoko tresnak erabiltzeko eta zaintzeko arauak aintzat hartzea. 

Lan‐ingurua txukun eta atsegin edukitzea komeni dela baloratzea. 

Objektu baten bista nagusien hastapenak (altxaera, oinplanoa eta profila). 

Plano errazak bi dimentsiotan egitea eta aurretiko, goitiko eta albotiko bistak egitea. 

  

4. SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN EGITURA Jarraian, sekuentzia didaktikoaren denbor azko antolamendua aurkeztuko dugu. Dena dela, irakasleak baliabideen taula d u eskuragarri, baliabideak bere irizpideen arab era hautatzeko eta askatasunez erabiltzeko irakasgaiaren didaktikan. 1. SAIOA: Ordubete – Unitatea aurkeztu, kontzeptu m aparen laguntzaz; sarrera ko testua; taldean iruzkinak egiteko galderak, eta gela birtualean argitaratu. Ordubete – “Tresnak” kontzeptu-blokea: 8 bakar-ariketa labur, kontzeptuak sendotzeko eta praktikan jartzeko. 2. SAIOA: Ordubete – “Zirriborroa eta krokisa” kontzeptu-blokea: 4 bakarkako ariketa ez luze ez labur, ikasitakoa sendotzeko. Ordu erdi – “Eskalak” kontzeptu-blokea: 6 bakar-ariketa labur, ikasitakoa finkatzeko. Ordu erdi – “Bistak” kontzeptu-blokea: 4 bakar-ariketa labur, ikasitakoa finkatzeko, eta simulagailu bat. 3. SAIOA: Ordubete – 3 proiektu txiki aurkezten dira, ge lan hasi eta etxean jarraitzeko. Dena dela, irakasleak erabaki dezake proiektu txiki bakarra egitea komeni den gelan ordu guztian. Ordubete – Bigarren unitateari dagokion proiektuaren biga rren urratsa aurkezten da, unitateko kontzeptuak lantaldeetan aplikatzeko. Ariketa hau gelako orduan egiteko eta etxean amaitzeko pentsatuta dago.

Page 3: guia didactica tecno2 eus - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/28042015/0d/es-eu... · 2015-04-28 · 1. AURKEZPENA Prozesu teknologiko batean, diseinuaren fasea da jarduerarik

Taula honetan, baliabide didaktikoak, ariketa motak, baliabide bakoitzak lantzen ditue n gaitasunak eta irakasleak behar dituen IKT gaitasunak daude zehaztuta. Gaitasun orokorrak sigla bidez adierazi dira, honela:

HK: Hizkuntza- komunikaziorako gaitasuna MAT: Matematikarako gaitasuna ZTO: Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna IKT: Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna II: Ikasten ikasteko gaitasuna GIZ: Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna AE: Autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna GA: Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

Page 4: guia didactica tecno2 eus - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/28042015/0d/es-eu... · 2015-04-28 · 1. AURKEZPENA Prozesu teknologiko batean, diseinuaren fasea da jarduerarik

2. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA: EGIN MARRAZKI TEKNIKOAK ETA PLANOAK 

   BALIABIDEA  LAN MOTA  IKASLEAREN GAITASUNAK IRAKASLEAREN IKT 

GAITASUNAK 

1. SAIOA:   

- AURKEZPENA 

Kontzeptu‐mapa  Sarrera  Pentsa dezagun: galderak  Ikasgela birtuala 

Kontzeptuak argitu 

Lehenago ikasitakoarekin lotu 

Elkarlana 

Sarean argitaratu 

HK / ZTO / IKT / II / GIZ   Nabigazioa zuzentzea  

Sistema teknologikoak kudeatzea eta erabiltzea 

IKTen erabilera irakasgaiaren didaktikarekin eta metodologiarekin erlazionatzea 

Ikasleak beren kabuz ikasteko motibatzea IKTen bidez  

Ekipamendu informatikoa erabiltzeko eta periferikoak (PDI) konektatzeko autonomoa izatea 

Ikasleen artean IKTen erabilera bultzatzea 

- Tresnak 

1. BJ: Lapitzak  (JClic) 

Ikasi: Lapitza, borragoma eta zorrozkailua 2. BJ : Tresnak (JClic) 

3. BJ : Marrazketa (bideoak) 

4. BJ : Ordenagailuaren bidezko 

marrazketa (Geogebra) 

5. BJ : Papera (JClic) 

Ikasi: Garbitasun‐ eta zainketa‐ arauak (animazioa) 6. BJ : Egia ala gezurra (JClic) 

Ikasi: Thalesen teorema, erdibitzailea, erdikaria (esteka eta bideoak) 7. BJ: Marrazketa: erdibitzailea 

eta erdikaria 

8. BJ : Erdibitzailea eta erdikaria 

(Geogebra) 

Kontzeptuak aplikatu  Identifikatu  Lotu  Ikasitakoa sendotu  Marrazketa teknikoa 

1. ZTO / IKT / II / AE  2. ZTO / IKT / II / AE  3. ZTO / IKT / II / AE  4. ZTO / IKT / II / AE / GA  5. ZTO / IKT / II / AE  6. ZTO / IKT / II / AE  7. MAT / ZTO / IKT / II / AE / 

GA  8. MAT / ZTO / IKT / II / AE / 

GA  

Page 5: guia didactica tecno2 eus - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/28042015/0d/es-eu... · 2015-04-28 · 1. AURKEZPENA Prozesu teknologiko batean, diseinuaren fasea da jarduerarik

2. SAIOA:

- ZIRRIBORROA ETA KROKISA 

Sarrera Ikasi: Zirriborroa (irudi‐galeria) 1. BJ : Leonardo Da Vinci 

(bideoa) Ikasi: Krokisa 2. BJ : Zirriborrotik krokisera 3. BJ : Zirriborro eta krokis 

bikoteak (Smart) 4. Zirriborroa eta krokisa bereizi 

(JClic)  

Kontzeptuak aplikatu  Identifikatu  Lotu  Ikasitakoa sendotu  Marrazketa teknikoa 

1. MAT / ZTO / IKT / II / AE / GA  

2. MAT / ZTO / IKT / II / AE / GA  

3. ZTO / IKT / II / AE  4. ZTO / IKT / II / AE  

IKT euskarrietan dauden baliabideetara eta informazio‐iturrietara jotzea 

Nabigazioa zuzentzea  

Sistema teknologikoak kudeatzea eta erabiltzea 

IKTen erabilera irakasgaiaren didaktikarekin eta metodologiarekin erlazionatzea 

Ikasleak beren kabuz ikasteko motibatzea IKTen bidez  

Ekipamendu informatikoa erabiltzeko eta periferikoak (PDI) konektatzeko autonomoa izatea 

Ikasleen artean IKTen erabilera bultzatzea 

- ESKALAK 

Sarrera Ikasi: Eskalak (animazioa) 1. BJ : Proportzioak 2. BJ : Eskalak identifikatu 1 

(JClic) 

3. BJ : Eskalak identifikatu 2 

4. BJ : Eskalen problema (JClic) 

5. BJ : Eskalan marraztu 1 

6. BJ : Eskalan marraztu 2 

(Geogebra) 

Kontzeptuak aplikatu  Identifikatu  Lotu  Ikasitakoa sendotu  Marrazketa teknikoa 

1. MAT / ZTO / IKT / II / AE / GA  

2. MAT / ZTO / IKT / II / AE  

3. MAT / ZTO / IKT / II / AE / GA  

4. HK / MAT / ZTO / IKT / II / AE  

5. MAT / ZTO / IKT / II / AE  

6. MAT / ZTO / IKT / II / AE / GA  

Page 6: guia didactica tecno2 eus - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/28042015/0d/es-eu... · 2015-04-28 · 1. AURKEZPENA Prozesu teknologiko batean, diseinuaren fasea da jarduerarik

- BISTAK 

Sarrera Ikasi: Bistak (simulagailua) 1. AI: Piezak ikusi (kanpoko 

esteka) 2. AI: Altxaera, oinplanoa eta 

profila, tarteko maila (JClic) 3. AI:  Altxaera, oinplanoa eta 

profila, goi‐maila (JClic) 4. AI: Irudiak marraztu (doc) 

Kontzeptuak aplikatu  Identifikatu  Lotu  Ikasitakoa sendotu  Marrazketa teknikoa 

1. ZTO / IKT / II / AE  

2. ZTO / IKT / II / GA  

3. ZTO / IKT / II / AE  

4. ZTO / IKT / II / AE / GA  

3. SAIOA: 

- PROIEKTU TXIKIAK 

Sarrera 1. Laminak (irudi‐galeria eta 

kanpoko esteka) 2. Logotipoa (PDF lagungarria) 3. Lantegiko seinaleak 

Kontzeptuak aplikatu  Ikertu  Elkarlana  Ikasitakoa sendotu  Marrazketa teknikoa 

HK / MA / ZTO / IKT / II / AE / GIZ / GA 

IKT euskarrietan dauden baliabideetara eta informazio‐iturrietara jotzea 

Nabigazioa zuzentzea  

Sistema teknologikoak kudeatzea eta erabiltzea 

IKTen erabilera irakasgaiaren didaktikarekin eta metodologiarekin erlazionatzea 

Ikasleak beren kabuz ikasteko motibatzea IKTen bidez  

Ekipamendu informatikoa erabiltzeko eta periferikoak (PDI) konektatzeko autonomoa izatea 

Ikasleen artean IKTen erabilera bultzatzea 

- PROIEKTU 

GLOBALA 

1. Garabiaren proiektua: 2. urratsa  

2. Zubiaren proiektua: 2. urratsa  3. Efektu kateatuen proiektua: 2. 

urratsa   

Kontzeptuak aplikatu  Ikertu  Elkarlana  Ikasitakoa sendotu 

HK / MA / ZTO / IKT / II / AE / GIZ / GA 

Page 7: guia didactica tecno2 eus - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/28042015/0d/es-eu... · 2015-04-28 · 1. AURKEZPENA Prozesu teknologiko batean, diseinuaren fasea da jarduerarik

5. METODOLOGIA

Unitatea hasteko, lantegi-ikas gelaren eta lantegiko lagunt zaileen aurkezpen laburra egiten da. Ikasleek aukeratu behar dute zei n laguntzailerekin hasi nahi duten lanean unitatean, neskarekin ala mutilarekin. Bloke bakoitzaren hasieran, gaia aurkezteko ideia orokorrak ematen dira eta ahalegina egiten da ikasleek landuko dituzten edukiak lehenago ikasitakoarekin lotzeko. Garrantzi handikoa da ikasleei erakustea nola dagoen lotuta ikasten ari diren a beren ing uru hurbilarekin eta zertarako balio dien eguneroko bizimoduan.

Unitatean zehar egin beharreko nabigazioa kontzeptu-maparen inguruan egiten da. Unitatearen hasieran, laguntzai leak unitatearen kontzeptu-mapa erakusten die ikasleei. Hala, hobeto ulertuko dute unitatearen osotasuna eta errazago lotuko dituzte ideiak. Irakaslea kontzeptu-mapa honetaz balia daiteke ikasleei un itateko gaiak aurkezteko eta sekuentzia metodologikoa nola garatuko den azaltzeko.

Proiektuan zehar, bi eratara nabiga daiteke : modu linealean, goialdeko geziei jarraituz, edo nahi den eran, kontzeptu-m apako bloke nagusietan sartuz, irudi honetan ageri denez.

2. KONTZEPTU MAPA

1. SARRERA

Page 8: guia didactica tecno2 eus - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/28042015/0d/es-eu... · 2015-04-28 · 1. AURKEZPENA Prozesu teknologiko batean, diseinuaren fasea da jarduerarik

Behin unitatearen edukia aurkeztuta, sarrera labur bat dator eta ga ldera batzuk, ikasleei gogoeta eragiteko. Kom eni da ikasleek le henago ikasitakoarekin lotzeko ariketa pertsonala egitea eta ikaskideekin komentatzea beren esperientziak, iritziak eta lehendik dakizkitenak. Irakasleak baliabide hau indartu dezake, ik asleen artean hausnarketa bultzatuz, eta aurretik ikasitakoarekin, beste arlo eta gai batzuekin et a ikasleen inguruko adibideekin loturak eginez. Garrantzitsua da, halaber, irakasleak ik asleei IKASGELA BIRTUALA aurkeztea eta azaltzea zer egin behar duten euren ekarpena k argitaratzeko edo beste ikaskid een eta irakaslearen lanak eta iruzkinak ikusteko.

Sekuentzia didaktikoan, informazio-pilu la laburrak aurkezten dira, unitateko informaziorik aipagarriena nabarm entzeko. Asmoa da ikasleek gaiko ideia nagusiak zein diren jakitea eta horiek barneratzea.

4. IKASI

3. PENTSA DEZAGUN…

Page 9: guia didactica tecno2 eus - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/28042015/0d/es-eu... · 2015-04-28 · 1. AURKEZPENA Prozesu teknologiko batean, diseinuaren fasea da jarduerarik

Batzuetan pilula horiek azalpen-bideoekin edo animazioekin lagunduta datoz.

Unitatean zehar, bakarka eta taldeka egiteko ariketak proposatzen dira. Ariketa batzuk kontzeptuak aplikatzeko pentsatuta daude, be ste batzuk ikertzeko, beste batzuk nork bere kasa ikasteko eta beste batzuk elkarlanean egiteko. Askotariko ariketak dira, m odu askotara ikasteko bidea emat en dutenak, eta denak ere unitateko edukiak ulertzeko eta barneratzeko pentsatuak.

5. JARDUERAK EGIN

Page 10: guia didactica tecno2 eus - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/28042015/0d/es-eu... · 2015-04-28 · 1. AURKEZPENA Prozesu teknologiko batean, diseinuaren fasea da jarduerarik

Talde-lanetan irakasleak ondo m otibatu behar ditu ikasleak ikertzeko eta ikerketaren bidez jakintza zabaltzeko. Hots, irakasleak animatu egin behar ditu ikasleak, lankidetzan ari daitezen eta ikerketarako jak in-mina izan dezaten. Horretarako, funtsezkoa da lanerako jarraibideak ematea, zehaztea zer egin behar duten, nola aurkeztu behar duten informazioa eta zer iturritan bilatu behar duten informazioa. Ikerketako ariketak egiteko, garrantzitsua da ikasleek Interneten sartzeko m odua edukitzea, informazio-iturriak erabiltzen ikastea eta, batez ere, inform azioa aukeratzen, erabiltzen eta aipatzen jakitea. Bestalde, eskatu behar zaie gald erei erantzuteko orduan testu- prozesadoreak erabil ditzatela eta ikasgela birtualean argitara ditzatela erantzunak, hartara, IKTen erabilera bultzatuko baitugu.

Unitatearen amaieran, proiektuaren bi planteamendu egiten dira. Batetik, proiektu txiki batzuk proposatzen dira, unitatean la ndutako kontzeptuak aplikatzeko. Bestetik proiektu globalaren hiru aukera aurkezten dira. Proiektu txikiei dagokienez, irakasleak er abakiko du proposatzen diren guztiak egin behar dituzten ala ikasleek bakar bat hautatuko duten, saioen plangintzaren arabera. Proiektu globalaren bidez, halako jarraiko rtasuna lortu nahi da irakasgaiko unitate guztien artean. Kontua da ikaseek planteatutako h iru proiektuetako bat hautatzea lehenengo unitate honetan eta beste unitate bakoitzean, berriz, eskatzen zaion urratsaegitea.

6. EKIN LANARI

Page 11: guia didactica tecno2 eus - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/28042015/0d/es-eu... · 2015-04-28 · 1. AURKEZPENA Prozesu teknologiko batean, diseinuaren fasea da jarduerarik

Unitateko azken fase honen helburua da ikas leek praktikan jartzea ik asitako guztia, benetako testuinguru batean; teknologia berrietan hartuz doaz en trebetasuna erakustea, eta lankidetzan lan egitea.

6. EBALUAZIOA Gaitasunka ebaluatzeko modua proposatzen dugu, ebaluazio-irizpideak eta adierazleak zehaztuta. Gaitasunkako ebaluazio-taula erabiltzea proposatzen dugu, ikas leek nolako maila erakusten duten behatzeko eta behaketaren emaitzak kontrol-taula honetara ekartzeko.

KONTROL TAULA – GAITASUNKAKO EBALUAZIOA 

  Ikasleak gaitasunetan erakutsitako maila: (1 – 4) 

  HK  MAT  ZTO  IKT  II  GIZ  AE  GA Batez beste 

1. TRESNAK                   

2. ZIRRIBORROA ETA KROKISA 

                 

3. ESKALAK                   

4. BISTAK                   

5. PROIEKTU TXIKIA                   

6. PROIEKTU GLOBALA 

                 

Azken nota:   

Page 12: guia didactica tecno2 eus - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/28042015/0d/es-eu... · 2015-04-28 · 1. AURKEZPENA Prozesu teknologiko batean, diseinuaren fasea da jarduerarik

Irakasleak unitateko kontzeptu-bloke bakoitz ean eta gaitasun bakoitzean erakutsitako maila gehituko du eta, horretarako, baliabi deen taulan oinarrituko da, baliabide didaktiko bakoitzarekin zein gaitasun lantzen diren bereziki kontuan hartzeko. Puntuazioak 1etik 4ra bitartekoak izango dira , ikasleak erakutsitako m ailaren arabera. Azken nota ateratzeko, baremo hau erabiliko da:

[0 - 1,9] - gutxiegi [2 - 2,4] - nahikoa [2,5 - 3] - ongi [3 - 3,5] - oso ongi [3,6 - 4] - bikain

Era berean lortu nah i da irakasleak IKT baliabideen funtzioak aprobetxatzea ebaluazio formatiboan, eta emaitzak datu-baseetan kudeatzea, azken ebaluaziorako.

Page 13: guia didactica tecno2 eus - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/28042015/0d/es-eu... · 2015-04-28 · 1. AURKEZPENA Prozesu teknologiko batean, diseinuaren fasea da jarduerarik

GAITASUNAK IKASLEAK ERAKUTSITAKO MAILA

BIKAINA (4) ONA (3) HALA-HOLAKOA (2) TXARRA (1)

HIZKUNTZA

Teknologiako hitz berezien erabilera zuzena, testuen erabateko ulermena, testuen idazkera bikaina eta arrazoibide bikaina ikaskideekiko eztabaidetan.

Teknologiako hitz berezien erabilera egokia, testuen ulermen ona, espero baino maila hobea testuen idazkeran eta ikaskideekiko eztabaidetako arrazoibideetan. Gramatika- eta ortografia-huts gutxi.

Teknologiako hitz berezien azaleko erabilera, testuen ulermen partziala, testuen idazkera estandarra eta arrazoibide estandarrak ikaskideekiko eztabaidetan. Gramatika- eta ortografia-huts nahiko.

Teknologiako hitz berezien erabilera okerra, testuen ulermen eskasa, espero baino maila txarragoa testuen idazkeran eta ikaskideekiko eztabaidetako arrazoibideetan. Gramatika- eta ortografia-huts ugari.

MATEMATIKA

Erabateko zehaztasuna problema praktikoen ebazpenean. Zenbakizko adierazpenen eta kalkulu-metodoen erabilera zuzena eta ugaria, aurrekontuak egiteko orduan eta neurriak hartzeko orduan.

Zehaztasun egokia problema praktikoen ebazpenean. Zenbakizko adierazpenen eta kalkulu-metodoen erabilera egokia eta ohikoa, aurrekontuak egiteko orduan eta neurriak hartzeko orduan.

Nahastea problema praktikoen ebazpenean. Zenbakizko adierazpenen eta kalkulu-metodoen azaleko eta noiz behinkako erabilera, aurrekontuak egiteko orduan eta neurriak hartzeko orduan.

Oker ugari problema praktikoen ebazpenean. Zenbakizko adierazpenen eta kalkulu-metodoen erabilera eskasa eta urria, aurrekontuak egiteko orduan eta neurriak hartzeko orduan.

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA OSASUN ARLOETAKO

KULTURA

Tresnen eta mekanismoen erabilera zuzena. Maila bikaina objektu teknologikoen analisian. Konpromiso handia baliabideen arrazoizko kontsumorako eta ingurumena errespetatzeko.

Tresnen eta mekanismoen erabilera egokia. Espero baino maila hobea objektu teknologikoen analisian. Konpromiso ertaina baliabideen arrazoizko kontsumorako eta ingurumena errespetatzeko.

Tresnen eta mekanismoen erabilera nahasia. Maila nahikoa objektu teknologikoen analisian. Konpromiso txikia baliabideen arrazoizko kontsumorako eta ingurumena errespetatzeko.

Tresnen eta mekanismoen erabilera okerra. Maila eskasa objektu teknologikoen analisian. Konpromisorik ez baliabideen arrazoizko kontsumorako eta ingurumena errespetatzeko.

INFORMAZIOAREN

TRATAMENDUA ETA GAITASUN

DIGITALA

Teknologia berrien erabilera zuzena eta ugaria problemak ebazteko, ikertzeko, ideiak adierazteko, marrazki teknikoak egiteko, lanak aurkezteko, etab.

Teknologia berrien erabilera egokia eta ohikoa problemak ebazteko, ikertzeko, ideiak adierazteko, marrazki teknikoak egiteko, lanak aurkezteko, etab.

Teknologia berrien azaleko eta noiz behinkako erabilera problemak ebazteko, ikertzeko, ideiak adierazteko, marrazki teknikoak egiteko, lanak aurkezteko, etab.

Teknologia berrien erabilera okerra eta urria problemak ebazteko, ikertzeko, ideiak adierazteko, marrazki teknikoak egiteko, lanak aurkezteko, etab.

IKASTEN IKASTEKO

GAITASUNA

Estrategien erabilera bikaina, problemak ebazteko, prozesuak planifikatzeko eta kudeatzeko, benetako testuinguruetan

Estrategien erabilera zuzena, problemak ebazteko, prozesuak planifikatzeko eta kudeatzeko, benetako testuinguruetan

Estrategien azaleko erabilera, problemak ebazteko, prozesuak planifikatzeko eta kudeatzeko, benetako testuinguruetan

Estrategien erabilera txikia, problemak ebazteko, prozesuak planifikatzeko eta kudeatzeko, benetako testuinguruetan

Page 14: guia didactica tecno2 eus - Hezkuntzaagrega.hezkuntza.net/repositorio/28042015/0d/es-eu... · 2015-04-28 · 1. AURKEZPENA Prozesu teknologiko batean, diseinuaren fasea da jarduerarik

esperimentatzeko eta transferitzeko.

esperimentatzeko eta transferitzeko.

esperimentatzeko eta transferitzeko.

esperimentatzeko eta transferitzeko.

GIZARTERAKO ETA

HERRITARTASUNERAKO

GAITASUNA

Parte hartzen du lantaldeetan, erabakiak hartzeko eta problemak ebazteko, lider-jarrerarekin, parte-hartze handiarekin eta taldearekiko konpromiso handiarekin.

Parte hartzen du lantaldeetan, erabakiak hartzeko eta problemak ebazteko, adosteko jarrerarekin, parte-hartze ertain-handiarekin eta taldearekiko konpromiso egokiarekin.

Parte hartzen du lantaldeetan, erabakiak hartzeko eta problemak ebazteko, jarrera pasiboarekin, parte-hartze ertainarekin eta taldearekiko konpromiso etenarekin.

Parte hartzen du lantaldeetan, erabakiak hartzeko eta problemak ebazteko, jarrera suntsitzailearekin, parte-hartze txikiarekin eta taldearekiko konpromiso barik.

AUTONOMIA ETA EKIMENA

Proiektuak aurrera eramateko orduan, sormen, konfiantza, erantzukizun, lidergo eta zentzu kritiko handiak ditu. Oso modu aktiboan hartzen du parte proiektuak garatzeko faseetan.

Proiektuak aurrera eramateko orduan, sormena, konfiantza, erantzukizuna, lidergoa eta zentzu kritikoa ditu. Modu aktiboan hartzen du parte proiektuak garatzeko faseetan.

Proiektuak aurrera eramateko orduan, sormen, konfiantza, erantzukizun, lidergo eta zentzu kritiko ertainak ditu. Tarteka hartzen du parte proiektuak garatzeko faseetan.

Proiektuak aurrera eramateko orduan, sormen, konfiantza, erantzukizun, lidergo eta zentzu kritiko falta du. Gutxi hartzen du parte proiektuak garatzeko faseetan.

GIZA ETA ARTE KULTURA

Irudimen eta sormen handia proiektu teknologikoak egiteko orduan.

Irudimen eta sormen ertain-handia proiektu teknologikoak egiteko orduan.

Irudimen eta sormen ertaina proiektu teknologikoak egiteko orduan.

Irudimen eta sormen txikia proiektu teknologikoak egiteko orduan.