Global 2020 Plan Estrategikoa 2017-2018 Ikasturtea ... 2. Ikastolako zerbitzu ezberdinen azterketa...

Click here to load reader

  • date post

    01-Mar-2021
  • Category

    Documents

  • view

    1
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Global 2020 Plan Estrategikoa 2017-2018 Ikasturtea ... 2. Ikastolako zerbitzu ezberdinen azterketa...

  • 2017-2018 Ikasturtea

    2018ko apirileko jarraipena

    Global 2020 Plan Estrategikoa

  • P1: ELKARBIZITZA PLANA

    Helburua: Egungo egoera gainditzea, erlazioetan sortu diren gatazkak konpontzeko lan eginez eta aurrerantzean garta ez daitezen bide eta protokoloak sortuz.

  • P1: ELKARBIZITZA PLANA

    Aurtengo lehentasunak: • Gatazka mailak deseskalatzea (ez da gatazka amaituko eta ezin dugu amaitua

    dagoela zabaldu)

    • Elkarrizketa guneak sortzea (erreparazio eta errekonozimendua lantzea)

    • Konfiantza mailak hobetzea

    Horretarako:

    1. Talde ezberdinak aktibatu eta lanean jartzea

    2. Gatazka deseskalatzeko ekintzak detektatzea

    3. Ekintzak aurrera eramatea

  • P1: ELKARBIZITZA PLANA

    Orain arte egindakoa: • 2016-2017 Ikasturtean eman zitzaion hasiera ICMA metodologiari (maiatza aldera).

    • Hainbat galdetegi, banakako elkarrizketa eta taldeko bilera egin dira egora diagnostikoa osatzeko.

    • Diagnostikoaren ondorioak Ikastolako kideei aurkeztu zaizkie (irakasle taldeei etapaka, administrazioko langileei, Enpresa Komiteari, Zuzendaritza Taldeari, Segurtasun Batzordeari, Kontseilu Errektoreari, etab.)

    • Gatazkak Kudeatzeko Taldea osatu da hainbat irakaslerekin. Lanean aritu dira elkarrizketa prozesuak martxan jartzeko.

  • P1: ELKARBIZITZA PLANA

    Orain arte egindakoa: • Zuzendaritza Taldeari eta irakasle taldeari sentsibilizazio eta formazio saioak eskaini

    zaizkie.

    • Elkarbizitzako ekintza eta jarrerak bultzatzeko elkarrizketa prozesu etengabea izan da Gatazken Kudeaketarako Taldearekin, beste irakasle eta langileekin, Zuzendaritza Taldeko kideekin eta Kontseilu Errektoreko kideekin.

    • Elkarrizketa saioetarako gaiak landu dira P1eko talde osoarekin eta elkarrizketetan parte hartzeko deialdia zabaldu da irakasle eta langileen artean.

  • P1: ELKARBIZITZA PLANA

    Ikasturte bukaerarako helburuak: • Elkarbizitza bultzatzeko ekintza eta jarrerak bultzatzeko elkarrizketa prozesu

    etengabea mantenduko da, Gatazken Kudeaketarako Taldearekin, beste irakasle eta langileekin, Zuzendaritza Taldeko kideekin eta Kontseilu Errektoreko kideekin.

    • Elkarrizketa saioak antolatzeko ahalegina egingo da, parte hartu nahi dutenekin.

  • P2: ANTOLAKUNTZA ERALDAKETA

    Helburua: Antolakuntza eredu eraginkor, ireki eta parte-hartzailea zehaztu eta garatzea, bai hezkuntza eta baita administrazio eta zerbitzuen alorrean ere.

  • P2: ANTOLAKUNTZA ERALDAKETA

    Aurtengo lehentasunak:

    1. Zuzendaritza Taldearen efizientzia eta garapena lantzea (Zuzendaritza Taldeak) • Zuzendaritza taldeko bilerei forma eman • Zuzendaritza taldeko bilerei edukiak eman • Zuzendaritza taldeko bileretan dinamika eraginkorrak txertatu • Taldeko kideen formazioa eta laguntza (barruan eta kanpoan)

    2. Ikastolako zerbitzu ezberdinen azterketa eta balorazioa (P4 eta P6arekin uztartzen da) • Ikastolako zerbitzuen azterketa eta balorazioa • Zerbitzuek ikastolako proiektuari erantsi behar dioten balioa identifikatzea • Balio hori bermatzeko antolakuntza eta kudeaketan bete beharko diren baldintza edo printzipioak

    ezartzea • Zerbitzu bakoitzaren antolaketarako proposamena eratzea

  • P2: ANTOLAKUNTZA ERALDAKETA

    Orain arte egindakoa: 1. Zuzendaritza Taldearen efizientzia eta garapena lantzea

    • Zuzendaritza Taldea osatu da, Hezkuntza Arduradun eta 3 Etapa Zuzendarirekin. Koordinatzaileak ere martxan jarri dira. Zuzendaritzaren rola garatzen joan da eta arduradunak egokitzen.

    • Zuzendaritzako bilerak sistematizatu egin dira, astean behineko koordinazio bileretan eta hilabeteroko lan- bilera sakonetan (ikuspegi estrategikoa lantzeko).

    2. Ikastolako zerbitzu ezberdinen azterketa eta balorazioa

    • Ikastolako zerbitzuen datuen bilketa eta azterketa egin da, eta balorazio kualitatiboa Proiektu Taldearekin.

    • Zerbitzu eskaintzaren eta erabiltzaileen astebetetzearen inguruko informazioa jasotzeko galdetegia osatu da (datorren hiruhilekoan bidaliko da).

    • Zerbitzuen funtzionamendua hobetzeko proposamenak jaso dira eta Zuzendaritza Taldera edota beste proiektuetara bideratu dira erantzuna emateko.

  • P2: ANTOLAKUNTZA ERALDAKETA

    Ikasturte bukaerarako helburuak: 1. Zuzendaritza Taldearen efizientzia eta garapena lantzea

    • Zuzendaritza Taldea datorren ikasturteko planifikazioa eta arduren antolaketa lantzen arituko da alor honetan.

    2. Ikastolako zerbitzu ezberdinen azterketa eta balorazioa

    • Proiektu Taldearekin azken bilera bat egingo da landutako galdetegia osatu eta adosteko.

    • Ikasturtea amaitu baino lehen galdetegia bidali eta erantzunak jasoko dira. Input horiek datorren ikasturteko planifikazioan txertatuko dira ahal den heinean.

  • Helburua: KOMUNIKA(K)ZIOA 2020: Ikastolako helburu estrategikoetatik abiatuta ispilua den multikanal barne eta kanpo-komunikazioa estrategia garatzea Larramendi Ikastolaren marka indartuz Mungia, Bizkaia eta Euskal Herrian.

    P3: KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA

  • P3: KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA

    Aurtengo lehentasunak: 1. Matrikulazio kanpaina bultzatzeko Marketing plana diseinatu eta garatzea

    • Mezua zehaztu eta garatu (P4an landuko da) • Mezua zabaltzeko kanal eta moduak identifikatu (ideiak jaso) • Beharrezko diren materialak sortu • Ideiak aurrera eraman

    2. Barne komunikazioa antolatu eta bateratzea • Gaur egungo kanalak eta moduak aztertu • Komunikatu nahi den informazio mota zehaztu • Komunikazio sistemak diseinatu eta ezarri • Kudeaketa sistemak diseinatu eta ezarri (nork identifikatzen ditu gaiak, nork landu, nork maketatu,

    zenbatero, etab.)

    3. Komunikazio edukiak garatu eta kanaletan kudeatzeko dinamika sortzea • Komunikazio egutegia egin • Kudeaketa sistema diseinatu (kanal ezberdinen arduradunak, nork identifikatzen ditu gaiak, nork landu,

    zenbatero, etab.)

  • P3: KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA

    Orain arte egindakoa: • Matrikulazio kanpaina diseinatu eta exekutatu da:

    • Leloa, indar mezuak eta euskarri grafikoak diseinatu dira (kartelak, bideo pilulak, foiletoa, etab.).

    • Ikastolako haurrekin kanpainaren muina izan diren irudiak landu dira (karteletako marrazkiak eta bideoetako irudiak).

    • Sareetan eta prentsan zabaldu dira kanpainaren irudiak.

    • Ate ireki ekitaldia urtarrilaren 27an.

    • Urtarrilaren 25ean hezkuntza eta pedagogiarekin lotutako hitzaldia Torrebillela Kultu-etxean.

    • Komunikazio kanalen barne azterketari hasiera eman zaio.

  • P3: KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA

    Ikasturte bukaerarako helburuak: • Komunikazio kanalen barne azterketa eta balorazioa osatuko da.

    • Ikastola eta gurasoen arteko komunikazioa errazteko buletinari forma eta sistematika emango zaio.

    • Datorren ikasturtean lantzeko lehentasunak ezarriko dira.

  • P4: BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

    Helburua: P4. 1. Ikastolako hezkuntza eredua berriztatu, errebisatu, osatu, zehaztu eta garatzea. P4. 2. Berrikuntza pedagogikoa egunerokotasunean txertatzen lagunduko duen prozesu egonkorra sortu eta inplantatzea.

  • P4: BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

    P4. 1. Ikastolako hezkuntza eredua berriztatu, errebisatu, osatu, zehaztu eta garatzea.

    Aurtengo lehentasunak:

    1. Hezkuntza Proiektuaren elaborazioa • 1.1 Sarrera • 1.2 Testuinguruaren azterketa: Egoera eta erronkak (P1a elikatuko du) • 1.3 Nortasun ezaugarriak (P3a elikatuko du) • 1.4 Hezkuntza-eredu pedagogikoa (P4.2arekin uztartzen da) • 1.5 Antolaketa- eta kudeaketa-eredua (P2, P6 eta P7arekin uztartzen da) • Oharra: Hezkuntza komunitate osoarekin kontrastea eta adostea (datorren ikasturtean)

    2. Barne Funtzionamenduko Araudiaren lehen zirriborroa • Aurkibidea eta lehen zirriborroa prestatu

    • Oharra: Hezkuntza komunitate osoarekin kontrastea eta adostea (datorren ikasturtean)

  • P4: BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

    P4. 1. Ikastolako hezkuntza eredua berriztatu, errebisatu, osatu, zehaztu eta garatzea.

    Orain arte egindakoa: • Hezkuntza Proiektuaren helburua eta atalak zehaztu, eta gidoia osatu.

    • 1.3 Nortasun ezaugarriak atalaren behin behineko proposamena landu eta Proiektu Taldearekin osatu (guraso, irakasle, ikasle eta ikasle ohiez osatutako taldea).

    • 1.5 Antolaketa- eta kudeaketa eredua atalaren behin behineko proposamena landu eta Proiektu Taldearekin osatu.

  • P4: BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

    P4. 1. Ikastolako hezkuntza eredua berriztatu, errebisatu, osatu, zehaztu eta garatzea.

    Ikasturte bukaerarako helburuak:

    Hezkuntza Proiektua

    • 1.4 Hezkuntza-eredu pedagogikoa atalaren behin behineko proposamena landu eta Proiektu Taldearekin osatu.

    • 1.1. Sarrera eta 1.2. Testuinguruaren azterketa atalen behin behineko proposamena landu eta Proiektu Taldearekin osatu.

    Ikasturte honen amaierarako, Hezkuntza Proiektuaren behin behineko proposamena prest izango da, datorren ikasturtean zehar Ikastolako komunitate osoarekin kontrastatu eta adostu ahal izateko.

    Barne Funtzionamendurako Araudia

    • Talde eragileak aurkibidearen proposamena prestatuko du.

  • P4: BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

    P4. 2. Berrikuntza pedagogikoa egunerokotasunean txertatzen lagun