GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi...

16
GIPUZKOAKO HITZA IBON ERRAZU / UROLA KOSTAKO HITZA Uda iristearekin batera piztu da urteroko eztabaida: animaliek ba al daukate lekurik festetan? b Gaiari buruzko erabat ikuspegi ezberdina daukate talde antiespezistek eta ganaduzaleek b 2-3 Adarretatik helduta Auzolandegiak Aduna eta Zizurkilgo lurretan indusketak egingo dituzte uztailaren 1etik 14ra 8 Elkarrizketa Mikel Valdivielso: «Ez dauka zentzurik mendi martxa bat korrika egiteak» 4 Ostirala 2019ko ekainaren 28a X. urtea 405. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Transcript of GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi...

Page 1: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta erdi ditu batek, eta 13 besteak. Gure proba heldutasun

GIPUZKOAKOHITZA

IBON ERRAZU / UROLA KOSTAKO HITZA

Uda iristearekin batera piztu da urteroko eztabaida: animaliek ba al daukate lekurik festetan? bGaiari buruzko erabat ikuspegi ezberdina daukate talde antiespezistek eta ganaduzaleek b 2-3

Adarretatik

helduta

Auzolandegiak Aduna etaZizurkilgo lurretan indusketak

egingo dituzte uztailaren 1etik 14ra

8Elkarrizketa Mikel Valdivielso:«Ez dauka zentzurik

mendi martxa bat korrika egiteak»

4Ostirala

2019ko ekainaren 28aX. urtea405. zenbakia

[email protected]

Page 2: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta erdi ditu batek, eta 13 besteak. Gure proba heldutasun

Aitziber Arzalus

Udak berekin da-

kartza festak.

Hernanin, To-

losan, Eibarren,

Arrasaten eta

Pasai Doniba-

nen San Joan jaien biharamuna

gainditzerako, sanpelaioak amai-

tzear dira Zarautzen, sanpedroei

ekin diete Lasarte-Orian, Astea-

sun, Eskoriatzan, Orion, Andoai-

nen, Zumaian eta Igeldon, santi-

xabelei Usurbilen, sanmartzialei

Irunen, eta Ferixa Nagusiko jaiei

Elgetan. Horien ostean etorriko

dira sankristobalak, Karmengo

jaiak, madalenak, saninazioak,

andramariak, sanbartolomeak

eta beste hainbat. Batean ez bada

bestean, festarik ez da faltako uda

bukatu artean. Eta aurten ere, he-

rritarrez gain, animaliak izango

dira herri askotako jaietako pro-

tagonistak.

Eta hor sortzen dira betiko gal-

derak: bidezkoa al da festetan ani-

maliak erabiltzea gizakien goza-

men hutserako? Ospatu al litezke

festak animaliak erabili gabe?

«Jende askok oso barneratuta

dauka sanjoanetan zezenetara jo-

an behar dela, hori gabe ezin dire-

la ulertu festak; horiek ez dute

ikusten hortik aurrerakorik. Bai-

na, poliki-poliki, uste dut ari gare-

la kontzientzia sortzen animaliei

ematen diegun erabilerak haien-

gan sortzen duen sufrimendua-

ren inguruan; gazteenen artean

batez ere», azaldu du Maitane

Uribe arrasatearrak. Duela pare

bat urte sortu zuten Debagoiene-

ko Uluak talde antiespezista, eta

hango kidea da Uribe.

Animalien erabilera oro gai-

tzesten duten arren, jaien testuin-

gurua baliatzen dute heziketa lan

hori egiteko, «Arrasateko sanjoa-

nak eta Aretxabaletako andrama-

riak, batez ere», zehaztu du Uri-

bek. Gehiagora iritsi nahiko luke-

te. «Baina baliabide mugatuak di-

tugu, eta iristen garenera iristen

gara». Azaldu du informazio eta

komunikazio kanpainak egiten

dituztela, protestak antolatzen di-

tuztela eta herritarrei alternati-

bak eskaintzen dizkietela.

«Ohartu ginen herritarrek ez du-

tela gaiaren inguruko informa-

ziorik; adibidez, ez dakitela feste-

tarako aurrekontu publikotik

zenbat diru jartzen den animaliak

erabiltzen diren jardueretarako,

eta hori azaltzen saiatu ginen iaz

jarri genuen informazio mahaira

etorri ziren herritarrei». Protes-

tak ere egin zituzten Arrasateko

zezen plazaren atarian, eta txa-

ranga batekin kalejira antolatu

zuten San Joan eguneko entzie-

rroa egiten duten garai bererako.

«Iaz izandako arrakasta ikusita,

aurten ere txaranga bat jarri dugu

entzierroaren garaian, baina ez

dugu jarri informazio mahairik,

eta protestarik ere ez dugu egin.

Arrakastarik handiena izan zuen

ekintza indartzera bideratu dugu

gure jarduna, eta are arrakasta

handiagoa izan du aurten». Arra-

kasta izan zuen txarangak, baina

entzierroak ere bai, astelehen goi-

zean jendez lepo baitzegoen Arra-

sateko zezen plaza.

Haurrentzako ikuskizunak

Hain zuzen ere, zezenak eta hau-

rrentzako ikuskizunak dira he-

rrietako jaietan animaliak erabili-

ta egiten diren jarduerarik arra-

kastatsuenak. Horretaz badaki

zerbait Josu Arregik, Zestoako Lo-

pene ganadutegiaren jabeak.

2010ean sortu zuen ganadutegia,

eta sokamuturretarako eta en-

tzierroetarako zezenak hazten di-

tu, besteak beste. «Haur eta gaz-

tetxoentzako ikuskizunarekin

egiten dugu, ordea, lanik gehien;

poniekin eta zezen txikiekin, ale-

gia». Herriz herri ibiliko dira da-

tozen hiru hilabeteetan. Alderik

alde zeharkatzen dute Hego Eus-

kal Herri osoa, eta Kantabria,

Huesca, Palentzia eta Burgosko

zenbait herritara ere joango dira,

Espainiara. Ordu eta erdiko ekin-

tza izaten da: poniak ateratzen di-

tuzte hasieran, umeak haien gai-

nean ibil daitezen, eta zezen txi-

kiak ateratzen dituzte gero. Arre-

giren arabera, doazen lekura doa-

zela «sekulako arrakasta» izaten

dute. «Denek esaten digute gurea

Asto eta zaldi lasterketak, idi eta zaldi demak, sokamuturrak, uso tiroketak,oilasko biltzeak, artzain txakurren erakustaldiak, ganadu azokak... Jaietananimaliarik erabiltzen ez duen herri gutxi egongo da Gipuzkoan. Helburu horidaukate talde antiespezistek, baina, oraingoz, oso bestelakoa da egoera.

Oraindik, protagonistak

2GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2019ko ekainaren 28aAstekoa

Loiolako San Jose

festetako asto lasterketa,

Azpeitian. UZTARRIA

Page 3: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta erdi ditu batek, eta 13 besteak. Gure proba heldutasun

dela festa guztietako jarduerarik

arrakastatsuena». Eurak haur,

gazte eta helduengana iristen di-

rela adierazi du Arregik.

Uluak-eko kideentzat, berriz,

«izugarrikeriak» dira haurren-

tzako ikuskizun horiek. «Haurrei

txikitatik irakasten diegu zilegi

dela gure dibertimendu hutsera-

ko animaliak zapaltzea». Horre-

gatik, Aretxabaletan eta Deba-

goieneko beste zenbait herritako

jaietan grabatu egiten dituzte

ikuskizun horiek, gero animaliei

jarduera horietan ematen dieten

tratua herritarrei erakusteko.

Tradizioaren zamaDena dela, badira festetako egita-

rauan moldaketak egin dituzten

herriak eta animalien erabilera

murriztu dutenak. Mutriku da

horietako bat. Lehen, bizirik zeu-

den ahateak erabiltzen zituzten

Kalbarioko jaietan; orain, gomaz-

koak erabiltzen dituzte haien or-

dez. Adunan, Zestoako Aizarna

auzoan eta beste zenbait lekutan,

berriz, moldatu egin dute hain

ohikoa zuten oilasko biltzea, eta

dagoeneko ez dute egiten lepo

mozterik herriko plazan.

Baina oso zaila da tradizioak al-

datzea, eta hori ondotxo dakite

Donostialdeko Askekintza talde

antiespezistako kideek. Festak

ospatu, animaliak askatukan-

painan, bost urte daramatzate

Donostia aldeko herri eta auzoe-

tako jaietako egitarauak molda-

tzeko ahaleginean. Fruituak

eman ditu haien lanak, baina ez

nahi adinakoak, Ion Cerezo kide-

aren arabera. Errenterian hasi zi-

ren aurrena, txosna eta jai batzor-

deetan sartuta. Idi dema, arrantza

txapelketa eta uso-tiroketa txa-

pelketa festetako egitarautik ken-

tzea lortu zuten lehen urtean.

«Sokamuturrak bakarrik iraun

zuen, baina hura ere kentzen hasi

ziren pixkanaka». Helburuak

lortuta, aurten ez dute parte hartu

Errenteriako festen antolaketan;

bai, ordea, Hernanikoetan. Estra-

tegia bera darabilte han ere, baina

emaitzak ez dira izan berdinak.

«Lehen urtean, uso tiroketa egi-

tarau publikotik kentzea lortu ge-

nuen, eta hiru egunetik bira mu-

rriztu genituen gaztetxoentzako

bigantxak eta helduentzako so-

kamuturra». Baina azken neurri

horrek haserretu egin zituen so-

kamuturraren aldekoak, eta lis-

karrak izan zituzten.

«Hernanin bi bloketan zatitu

da herria», azaldu du Cerezok.

Antiespezistak daude batetik; so-

kamuturraren aldekoak bestetik.

Horren jakitun, alde bakoitzaren

arrazoiak azaltzeko eta eztabaida

herriratzeko, jai batzordeak eta

udalak mahai inguru bat antolatu

zuten sanjoanen atarian. «Talde

gisa ez dugu egin mahai inguruari

buruzko hausnarketarik, baina

uste dut ez dela iritsi herritarren-

gana, eta oso alde eta oso kontra

daudenen arteko eztabaida bat

izan dela dena». Sokamuturra-

ren inguruan herritar gehienak

«oso neutralak» direla uste du

Cerezok: jendeak ez du eman

nahi iritzirik. «Baina, hala ere,

uste dut oso beharrezkoa eta inte-

resgarria dela herrian eztabaida

egotea, horri esker bere ikuspun-

tua eta arrazoiak plazaratzeko

aukera duelako alde bakoitzak».

Uneotan bi blokeen arteko harre-

manak «diplomatikoak» direla

adierazi du Askekintza talde an-

tiespezistako kideak. «Guk ez

dugu protestarik egiten, eta haiek

ez dituzte gure jarduerak oztopa-

tzen, konfrontazioak inori ez bai-

tio mesederik egiten».

Arregik sekula ez du izan gora-

beherarik «beren burua anima-

listatzat dutenekin», haren ustez

ez baitira animalistak ere: «Ani-

malien kontra doazela iruditzen

zait». Ezjakintasunez hitz egiten

dutela uste du. «Etxean txakur

bat dutelako animaliak maite

dituztela diote; eta nik zer esango

dut orduan, egunero 130 bururi

jaten ematen badiet? Neure

umeak baino hobeto zaintzen

ditut eta!». Ez du onartzen inork

esaterik berak animaliak gaizki

tratatzen dituela. «Umeen artean

bost minutu korrika ibiltzen

ditugulako izugarrizko kaltea

egingo bagenie bezala hitz egiten

dute, eta hori ez da horrela.

Horretarakoxe aukeratutakoak

dira guk ditugun animaliak, eta

horretarakoxe hazten ditugu».

Animaliek aske ibili behar dutela

diote antiespezistek. «Eta non

biziko lirateke nire animaliak

askatuko banitu, eta zer jango

lukete? Mendian egoten dira

herriz herri ibiltzen ditudan txa-

hal eta zezen txiki horien denen

amak, baina ez dira bizi mendian

jaten dutenarekin bakarrik; nik

ere ematen diet jaten, eta asko.

Egoera oso arrosa ikusten dute,

baina ez da horrela».

Debekurik ezUluak eta Askekintza taldeetako

kideak ez dira herrietako jaietan

animaliekin egiten diren jardue-

rak debekatzearen aldekoak.

«Animalientzat hori litzateke ir-

tenbiderik onena, baina herrieta-

ko elkarbizitzarentzat, ez, kon-

trako sentimenduak sorraraziko

lituzkeelako debekuak», adierazi

du Uribek. «Guk nahi duguna da

animaliak erabiltzeari uztea he-

rritarrek ulertu dutelako tratu ho-

ri ematea ez dela justua», azaldu

du Cerezok.

Horra iristeko sakon hausnartu

behar dela uste du. «Gizarte mo-

duan animaliekin harremanak

izateko daukagun modua jarri be-

har da auzitan. Azkenean, festak

bitarteko bat besterik ez dira, eta

guk testuinguru hori baliatzen

dugu herritarren kontzientzietan

eragiteko». Arregik, aldiz, ezin

ditu irudikatu animaliarik gabeko

festak, «gaur egun ez dagoelako

herririk animaliarik erabiltzen ez

denik». Ez dago adostasunik, be-

raz: kontzientziak mugiarazten

segitu beharko dute batzuek, eta

animaliez «gozatzen» besteek.

Haurrei txikitatikirakasten diegu zilegi dela guredibertimendu hutserakoanimaliak zapaltzea»Maitane UribeUluak taldeko kidea

«Sakon hausnartu beharda; gizarte moduananimaliekin harremanakizateko dugun moduajarri behar da auzitan»Ion Cerezo Askekintza taldeko kidea

«Animaliak maitedituztela diote; eta nikzer esango dut orduan,egunero 130 bururi jaten ematen badiet?»Josu ArregiGanaduzalea

‘‘

3Astekoa

Oraindik ere herri askotan

egiten dute sokamuturra. OLAIA

IRAOLA / UROLA KOSTAKO HITZA

Page 4: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta erdi ditu batek, eta 13 besteak. Gure proba heldutasun

Kerman Garralda Zubimendi

Beasain

Mont Blanceko ultratrailarekintxundituta gelditu zen Mikel Val-divielso (Beasain, 1977), eta probahura etxera ekartzea erabakizuen. Buru–belarri lanean ibili daordutik, eta izen handiko laster-keta bat sortzea lortu du azkene-

an: Ehunmiliak. «Lasterketa batbaino gehiago da: tresna bat da».Uztailaren 12tik 14ra jokatuko du-te aurtengo Ehunmiliak proba,hamargarrena.Gero eta errazagoak al dira ho-

rrelako lasterketa baten presta-

keta lanak?

Ez, ez; gero eta gehiago kostatzenzait niri. Egia da esperientzia la-

gungarria dela, baina beti saiatzengara kalitate goreneko lasterketaantolatzen, eta horrek etengabehobetzera behartzen gaitu.Ibilbidea bera izan arren, beraz,

urtero ia hutsetik hasi behar iza-

ten duzue lanean?

Ezohiko zerbait gertatu ezean,eutsi egiten diogu ibilbideari, bai-na horrek ez du esan nahi lanak

aurrez eginak egoten direnik.Diru kontuek uzten diguten neu-rrian, ahalik eta hobekuntzagehien egiten saiatzen gara urte-tik urtera. Aurten, sare sozialak,izena emateko plataforma, den-borak eta abar hobetzera bideratuditugu gure sosak. Buruhausteaksortzen dizkigu beti hobetunahian ibiltzeak.

Nork amaitzen du nekatuago,

lasterkariek ala zuek?

Guk, dudarik gabe. Azken txan-pan sartu gara jada, eta gogor arigara lanean. Ez dugu korrika lanegiten, baina berdin pilatzendugu neke fisikoa. Eta, gainera,beste handikap bat ere badauka-gu guk: psikologikoa. Korrikala-rien, boluntarioen, zaleen eta

«Nekez aurkituko dugu gubezain erotuta dagoen jendea»Mikel Valdivielso b Ehunmiliak ultratrailaren antolatzailea

Mendizalea, mendi korrikalaria eta Ehunmiliak probaren arduraduna da Valdivielso. Halere, ez du izatenmendira joateko denbora askorik, antolaketa lanek denbora asko kentzen baitiote. «Baina merezi du».

4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 28aElkarrizketa

Page 5: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta erdi ditu batek, eta 13 besteak. Gure proba heldutasun

abarren segurtasunaz eta ongiza-

teaz ere arduratu behar izaten

dugu. Orduak joan eta orduak

etorri erne egon behar horrek psi-

kologikoki ahitu egiten gaitu.

Zuek ezin zarete lasterketatik

erretiratu.

Gehiago ezin duenean, korrikala-

riak «etxera noa» esan dezake,

baina guk jarraitu egin behar iza-

ten dugu, nahitaez. Liberazioa

sentitzen dugu igande arratsalde-

an sariak banatutakoan.

Sekula pentsatu al duzu uztea?

Beti izaten dira halako egunak.

Gainera, ez dute zerikusirik

proiektuaren hasieran neukan

egoera pertsonalak eta egungoak.

Lehen, Ehunmiliak probari

eskaintzen nizkion laneko

orduak ez beste guztiak. Antola-

keta lanen zama bera da orain,

baina ezin diot eskaini hainbeste

denbora. Jendeak ez dit sinesten,

baina egunero egiten dut lan

Ehunmiliak probaren alde. Ber-

din dio Urtezahar edo Urteberri

eguna izatea; egunero dago zer-

bait egiteko. Bat bukatzerako,

datorrenarekin hasi behar izaten

dugu lanean, eta horrela gabiltza

hamahiru urteko atsedenik

gabeko lasterketan.

Atzetik ba al dator erreleboa

hartuko duen norbait?

Ez dakit norbait prest egongo den

guri erreleboa hartzeko. Sakrifi-

zio handiko lana da, eta nekez

aurkituko dugu gu bezain erotuta

dagoen jendea: guk Ehunmiliak

probaren inguruan antolatu dugu

hamarkada oso bateko bizimo-

dua.

Halere, heldutasun maila bat lor-

tu du lasterketak.

Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta

erdi ditu batek, eta 13 besteak.

Gure proba heldutasun maila ba-

tera iristen ari da, baina, hasieran,

inor gutxik sinesten zuen proiek-

tu honetan. Erotuta geundela

esaten ziguten, ezinezkoa zela,

eta, pertsona jakin batzuen babe-

sa salbu, nahiko bultzada eskasa

jaso genuen. Zama horrekin hasi

ginen lanean, jendeari posible

zela ikusarazi nahian, eta izuga-

rria izan da maila honetara iritsi

izana; halere, egia da maila honi

luzaroan eusteko behar–beha-

rrezkoa dela belaunaldi aldaketa

bat. Azken hiru urteotan, 20 urte

inguruko gazte asko animatu da

boluntario lanak egitera; prestu-

tasun handiarekin, gainera. Baina

pauso handia dago hortik eran-

tzukizuneko lanak hartzera.

Kezkatzen al zaitu kontu ho-

rrek?

Proba amaitu bezain laster, kaze-

tariek horixe galdetzen dute urte-

ro: ea hurrengoan zer egingo du-

gun. Sekula ez dugu bermatzen

hurrengo ediziorik izango denik.

Hausnarketa bat egiten dugu las-

terketa amaitu eta hamabost egu-

nera, dena nola joan den ikuste-

ko. Babesleekin ere elkartzen

gara, gurekiko konfiantzak ja-

rraituko duen jakiteko. Baina,

geure burua indartsu ikusten ba-

dugu, eta ahalbide ekonomikoa

badaukagu, aurrera egingo dugu.

Zenbateko aurrekontua du

Ehunmiliak probak?

270.000 eurokoa. Diru asko da.

Nahiko laguntza txikia jasotzen

dugu erakundeen aldetik, eta ha-

ra eta hona ibili behar izaten dugu

produktuak saltzen eta babesle

bila. Hasieran, proiektua ekono-

mikoki bideragarria izateko egi-

ten dugu lan, eta bildutako dirua-

rekin antolatzen dugu lasterketa.

Erakundeek, beraz, proba ez

dute babesten behar bezala?

Kirol proba bat dela esaten digute,

eta, hein batean, hala da. Bistakoa

da. Baina lasterketa bat baino

gehiago da: tresna bat da. Elkarla-

gira eta jaki energetikoak janez

joatea?

Biak. Ni mendizalea izan naiz

mendi korrikalaria baino lehena-

go. Ultrarunningmoda honetan,

mendira lasai joate horren falta

sumatzen dut. Jende asko pasatu

da ezer ez egitetik edo asfalto gai-

nean korrika egitetik mendian

korrika egitera. Eta asko nabari-

tzen da batzuek ingurunea ez du-

tela kontrolatzen. Gainera, ez du-

gu ahaztu behar mendia oso arris-

kutsua dela. Ez beti, baina, oroko-

rrean, arinkeriaz jokatzen duten

korrikalari hasiberriek sortzen di-

tuzte arazoak.

Mendi korrikalaria ere bazara,

eta ultratrail batzuetan parte

hartutakoa, ezta?

Bi urtez jarraian hartu nuen parte

Mont Blanceko ultratrailean, eta

maitemindu egin nin-

tzen lasterketarekin.

2005. urte inguruko

kontuez hizketan ari

naiz. Garai hartan oso

jende gutxik egiten zi-

tuen halako lasterketak;

halere, gelditu egin be-

har izan nuen, belaune-

ko lesio baten ondorioz.

Ohituta nengoen egu-

nean hiru, lau… bost or-

du entrenatzera, eta bat-

batean gelditu beharra...

Buruari eragiten hasi

nintzen, eta, frantzia-

rrek halako proba bat

antola bazezaketen, guk

ere antzekoren bat anto-

la genezakeela pentsatu

nuen, osagai guztiak di-

tugulako Euskal He-

rrian: mendia, zaletasu-

na, lehiarako grina... Proiektua

martxan jarriko zuen norbait ba-

karrik falta zen.

Enkarterri Xtrem, Deiadar

Xtrem, Deiadar Ultra, Euskalrai-

da, Hiru Handiak... Moda bat sor-

tu duzu?

Guk ez dugu sortu, baina lagundu

egin dugu sortzen. Halere, gu hasi

aurretik ere bazeuden mendi

martxak, eta baita lasterketaren

bat edo beste. Esaterako, Zega-

ma-Aizkorri mendi maratoiko le-

hen edizioan parte hartu nuen

nik, eta martxa guztietara joaten

ginen mendi lasterketak presta-

tzeko. Oinez egiten genuen ba-

tzuetan, eta erdi korrika bestee-

tan. Aitortzen dut martxa horiek

korrika egitean apurtu egin ge-

nuela horien filosofia, baina or-

duan ez zegoen lasterketa askorik

entrenamenduetako lana egite-

ko. Egun, bestelakoa da egoera.

Nahi adina lasterketa dago beste

proba batzuk prestatzeko, eta

jada ez du zentzurik mendi mar-

txak korrika egiteak.

Nahikoa korrikalari badago

hainbeste lasterketa egiteko?

Ez; egia esan, ez dago merkaturik.

Badakit inork inori ezin diola ga-

larazi lasterketa bat antolatzea,

baina, boomhonekin, norbaitek

esku hartu beharko luke. Ez dakit

Mendi Federazioa den, diputazio-

ak diren, Eusko Jaurlaritza den...

Atzerrian probak mugatzen ari

dira parke naturaletan eta biosfe-

ran eragiten dituzten kalteak txi-

kitzeko, eta Euskal Herrira ere

laster iritsiko dira halako neu-

rriak. Hiru Handiak, esaterako,

ekainetik urrira pasatu behar izan

dute ingurumen arrazoiengatik.

Erabat alde nago ni; zaindu egin

behar ditugu natura eta mendiak.

Baina dena kontatu behar da: urte

guztian lan asko egiten dugu

mendien mesederako. Eguraldi

oneko asteburu batean mila lagun

igo daitezke Txindokira, baina ba-

dirudi horiek ez dutela eragiten

kalterik, kaltea laurehun lagune-

ko lasterketa batek eragiten due-

la. Denok elkartu egin beharko

genuke debekuak iritsi aurretik,

baina ez dago horretarako boron-

daterik. Eta kudeaketa arazo bat

egongo da debekuak hastean: nor

bai eta nor ez? Eta nola?

Merezi du hainbeste lan egitea?

Bi edo hiru hilabete behar izaten

ditut Ehunmiliak proba bakoi-

tzak ematen didana barneratze-

ko. Dena jaso behar izaten da las-

terketa amaitu bezain pronto; ba-

lorazioak egiten ditugu jarraian,

memoriak, babesleekin bilerak...

Ez dut izaten denborarik desko-

nektatzeko. Denbora behar izaten

da atzera begiratu eta guztiari

neurria hartzeko. Baina merezi

du. Boluntarioen irribarre aurpe-

giak, lasterkarien helmugako

aurpegiak... ikaragarri betetzen

zaitu horrek. Hori bai, zorte han-

dia izan dut familiarekin: emaztea

beti egon izan da nire alboan;

anaiarengana jotzen dut edozein

arazo dudanean; izeba, koinatua,

amaginarreba... Laguntzeko

prest daude denak, eta ezinezkoa

litzateke babes hori gabe.

Antolatzaile gisa, zerk kezka-

tzen zaitu gehien?

Segurtasunak. Nik ez dut jakiten

lasterketa nola doan; pertsonak

dira denak, eta, lehenengoa edo

azkena joan, edo ikuslea edo bo-

luntarioa izan, haien ongizatea

bermatu behar izaten da beti.

Lasterketaren aitzakian mendian

elkartzen diren asko ez dira jabe-

tzen, gainera, inguruan dauden

arriskuez. Iaz, esaterako, ekaitzen

aurkako protokoloa aktibatu be-

har genuela esan nuenean, askok

ez zekiten horrek zer esan nahi

zuen, eta protokolo horren berri

izateak bizitza salba diezazuke.

KERMAN GARRALDA ZUBIMENDI

nean, gure lurra, gure kultura,

gure arazoak, euskara eta abar

plazaratzeko aukera bat da. Eta

funtzionatzen duela uste dugu.

Esan izan digute atzerrian hazte-

ko gaztelaniari garrantzi handia-

goa eman beharko geniokeela,

baina, Euskal Herrian gaudenez,

argi dugu euskaraz egin behar du-

gula. Honekin ez dut esan nahi ga-

ratu behar ez dugunik eta aldake-

tei uko egingo diegunik. Baina ar-

gi daukagu gure filosofia, eta hor-

tik ez irteten saiatzen gara.

Esan duzu Ehunmiliak probaren

antolaketa lanetara bideratzen

duzula denbora guztia. Izaten al

duzu tarterik mendira joateko?

Nahi baino gutxiagotan joaten

naiz mendira. Ume txiki bat dau-

kat, ama ere adinean gora doa eta

hura zaintzea ere tokatzen zai-

gu... Irizar enpresan ere nire lan

orduak sartu behar izaten ditut. Ia

gelditu ere egin gabe ibiltzen naiz

egun osoan.

Nora joatea gustatzen zaizu au-

kera suertatzen denean?

Edonora. Oso gustura ibiltzen

naiz inguruko mendietan; Alpeek

zoratu egiten naute; Pirinioak

dira nire tontorrik kutunenak...

Himalaiara joatea da nire ametse-

tako bat. Jada ez daukat gaitasu-

nik zortzimilako bat egiteko, bai-

na desiratzen nago ibilaldi luze

bat egiteko. Oporretara joan izan

naizen toki guztietan eskaini izan

diot tarte bat mendiari, eta beti

itzuli izan naiz maiteminduta.

Mendi bakarra aukeratu behar

izanez gero?

Oso zaila da hori! Baina Bisaurin

esango nuke. Pirinioetan igo

nuen lehenengo tontorretako bat

izan zen, eta estimu berezia diot.

Zein plan duzu nahiago: lagun

artean mendira patxada ederre-

an igotzea motxilan txorizoa eta

ardoa hartuta, ala ordulariari be-

5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 28a Elkarrizketa

Ni mendizalea izan naiz mendikorrikalaria baino lehenago,eta mendira lasai joate horrenfalta sumatzen dut»

«Guk ez dugu sortu modarik,baina lagundu egin dugu. Ez dauka zentzurik mendimartxa bat korrika egiteak»

«Elkartu egin beharko genuke,ingurumen arrazoiengatikdebekuak iritsi aurretik, baina ez dago borondaterik»

«Zorte handia izan dutfamiliarekin. Laguntzeko prestdaude denak, eta babes horigabe ezinezkoa litzateke»

‘‘

Page 6: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta erdi ditu batek, eta 13 besteak. Gure proba heldutasun

RIRITZIADanel Agirre

Jaso ezazu ilusiozbidalitako pa hau

Hau kontatu nizun. Po-teatu eta afari-pasaegiteko ezagutzen ezdudan norbaiten

konpainia aukeratu ahalko banu,Mariano Rajoyrena litzateke. Be-giak itxita. Atentzioa emateko zergehiago asmatu ez dakienarenboutade-a irudituko zaizu, aka-so, eta batek baino gehiagokofentsatzat ere hartuko du berri-paper honetan halako zerbaitidatzita topatzea. Susmo ustezzintzoa baino ez dago, ordea,hautaketaren atzean. Defentsakaktibatuta zeuzkanean horren-beste ateraldi ahaztezin laga ziz-kigun tipoak are dibertigarriagoabehar du erlaxaturik dagoenean,derrigor. Eta ni erabat ziur naizRajoyrekin izandako berbaldiak

ezin gehiagoan gozatu ahalko ni-tuela, banatzen gaituen guztiariaparteko jaramonik egin gabe.Badakit zer esatera zoazen.

Altsasukoak kartzelatu zituzte-nean —beste mila barrabaskeria-ren artean— Espainiako presi-dente zen nik solaskidetzat nahinukeen horixe. «Nolatan joangonaiz etsaiarekin basoerdiak har-tzera», asaldatu zara. Bainabehin honaino iritsita, gordinbotako dizut: ez dut neure buruaMariano Rajoy gorrotatzerabehartuta sentitzen, ezta gutxia-gorik ere. Jakitun naiz nireajarrera eztabaidagarria dela,baina nire hautu ideologikoeidagozkien ezinikusi tradiziozko-ak elikatzeko gogorik ez dut,nekosoegia iruditzen zait. Ende-

mas, higuin hutsak ez ditu nor-beraren sinesmenak sendoagoeta puruago bilakatzen.Sare sozial publikorik ez dut

erabiltzen, baina baditut igandegaueko futbol laburpenak balirabezala jokaldirik aipagarrienakxehe-xehe helarazten dizkidatenMikel Olazabal pare bat. Twitte-rren egunotan piztu suteak uler-tzeko (testua bidaltzerakoan bie-tatik batek kontrolez kanpojarraitzen zuen), bando ezberdi-nak sailkatu eta bakoitzarenargudioak aurkeztu behar izandizkidate. Eztabaidok bainoago,bazterretan antzematen den giroerabat pozoituak txunditu nau.Hain inozentea ere ez naiz, bainabanatu diren labankaden kru-deltasuna —eta axolagabekeria

erabatekoa— ez nuen egun-argi-tan eta edonoren bistan espero.Argudioei karga estra erantsi

nahi horretan norbait ad homi-

nen iraintzea baliabide merke as-koa da. Ondo daki zutabegile ho-nek, berak ere onargarria denabaino gehiago lasaitu izan duela-ko esfinterra noiz edo noiz. Zailada, gainera, tentaldian ez jaustea.Hanka sartuta ere, biolentzia es-trukturalen komodinak erreska-tatzen gaitu, hutsik egin gabe.Molde eta kolore guztietako in-darkeriak ditugu eskura: politi-

koak, ekonomikoak, sozialak,belaunaldi luzetan jasandakoak.Zorionekoak gu. Erasorik ankereta ezordukoena jo, zorrak modukoldarrenean kitatu eta oraindikgeure burua biktima moduanaurkeztea ahalbidetzen digu kar-ta magiko horrek.40 urte betetzera noa laster, eta

hainbat kontutan ia zerotik has-teko beharra sentitzen dut. Eznuke nondik datozen ere ez daki-dan nire aurreiritziengatik inorgehiago kondenatu nahi. Ezeren-gatik ilusio apurrik sentitzea ga-larazten duen (hau obsesio per-tsonala dut, barka matraka) zi-nismo nazkagarria uxatu beharradut kosta ahala kosta. Dei nazazunaif, mengel, erlatibista, ekidis-tante edo txoriburu, baina ez zaitalferrik galtzeko indarrik gera-tzen aspaldi. Aurrerantzean ezdizut zure gorrotoengatik karguhartuko sikiera. Hori bai: zuk ereRajoyrekin gustura poteatukobazenu, jaso ezazu ilusioz bidali-tako pa bero hau.

Behin honaino iritsita,gordin botako dizut:ez dut neure burua

Mariano Rajoygorrotatzera

behartuta sentitzen

Irudiab Donostia

Beste lau urterako akordioa sinatu duteEAJk eta PSE-EEk hurrengo lau urteetarako «programa eta egitura akordioa» sinatu zuten herenegun, eta, az-

ken orduko gorabeherarik ezean, Markel Olano izendatuko dute gaur ahaldun nagusi. Gehiengo osoa izango

dute EAJk eta PSE-EEk, eta, ondo bidean, Olano 2023ra arte egongo da ahaldun nagusi karguan. Bi aldeek ze-

haztu dutenez, «hazkunde ekonomikoa eta gizarte babesa» izango dira legegintzaldiaren bi oinarri nagusiak.

«Gobernu programa serioa eta sendoa finkatu dugu», adierazi zuen, herenegun, Joseba Egibar EAJko Gipuz-

ko Buru Batzarreko presidenteak. Irudian, Maria Eugenia Arrizabalaga, Egibar (EAJ), Eneko Andueza eta Susa-

na Garcia Chueca (PSE-EE), elkarri eskua emanda. EAJ

Amaitu da epaitegietako garbitzaileengreba, bederatzi hilabete geroago

DONOSTIA b Gipuzkoako epaitegi eta ertzain etxeetako garbitzaileekakordioa lortu dute Garbialdi enpresarekin, eta bertan behera utzidute bederatzi hilabeteko greba. Besteak beste, kale garbitzaileekikosoldata arrakala %70 murriztea lortu dute negoziazioetan.

%15,5ESPORTAZIOEN IGOERA, LEHEN LAU HILABETEETAN

Iazko lehen lau hilabeteetako datuekin alderatuta, aurten, urtarriletik api-

rilera, %15,5 handitu da Gipuzkoako esportazio kopurua; 2.827,5 milioi

eurora iritsi da kopurua. Inportazioek, berriz, %13,3 egin zuten gora lehen

lau hilabeteetan, 1.485,6 milioi euro guztira.

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-

raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

net bidez bidaltzeko:[email protected].

%

6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 28aIritzia

Belartzako harri pilaketa legez kanpokoaizan zela erabaki du EAEko Auzitegiak

DONOSTIA b2016an harri pilaketa handia egin zuten Añorgako Belar-tza Goikoa eremuan, handik metro gutxira eraikitzen hasi ziren Mer-cadona merkataritza zentroko lanek eraginda. Helegitea jarri zuenHaritzalde naturzaleen elkarteak, eta arrazoia eman dio EAEko Auzi-tegi Nagusiak. Azalpenak eta erantzukizunak eskatu ditu Haritzaldek.

Hil egin da Javier Goenaga Oriakotxirrindulari eskolako presidente ohia

TOLOSA bJoan den astelehenean ezbehar larria izan zen Tolosan, JoseMaria Anzaren omenezko txirrindulari proban. Segurtasun lanetanari zen Javier Goenaga Oriako txirrindulari eskolako presidente ohia,eta buruan kolpea hartu zuen txirrindulari batek harrapatu ondoren.Oso larri eraman zuten ospitalera, eta herenegun hil zen, 68 urterekin.

Page 7: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta erdi ditu batek, eta 13 besteak. Gure proba heldutasun

Hegoi Belategi Pasaia

Azken udal hauteskun-

deek hainbat datu

esanguratsu utzi zi-

tuzten Gipuzkoan.

Argi dago garaile nagusiak EAJ eta

EH Bildu izan zirela, baina merezi

du galtzaileetako batzuei arreta

jartzea. Voxek eta Ciudadanosek

ez dute izango ordezkaririk Gi-

puzkoako udalerri eta erakunde

publikoetan, eta PPk nekez eutsi

dio zeukan ordezkaritza eskasari;

eserleku bakarra izango du Gi-

puzkoako Batzar Nagusietan.

Agerikoa da Gipuzkoako boto

emaile gehienek Espainiako es-

kuina baztertu dutela. Zenbaitek

harro adierazi dute, jada, Gipuz-

koa ezberdina dela, barrendegi

aurrerakoia dela, eskuinari eutsi

dion gotorlekuetako bat dela.

Aurreko astean, SOS Arrazake-

riak banan-banan aztertu zituen

eskuin muturra indartzearen ga-

koak Pasai Antxon, erakusketa

baten bidez. Ibiltaria da erakuske-

ta hori, eta hainbat herritan ikus-

gai izango da datozen asteetan.

SOS Arrazakeriarekin harrema-

netan jar daitezke interesa duten

udalak.

Eskuin muturreko mugimen-

duetan aditua da Agustin Unzu-

rrunzaga, eta Gipuzkoako SOS

Arrazakeria elkartearen lehen

bultzatzaileetako bat izan zen.

Erretiroa hartuta egon arren, ja-

rraitzen du eskuin muturraren

hazkundea gertutik ikertzen, bai-

ta horren inguruan sortu diren

«diskurtso baztertzaileak» ere.

Unzurrunzagaren ustez, «oso po-

sitiboa» da eskuin muturrak Gi-

puzkoan ordezkaririk ez izatea,

baina gogorarazi du boto emaile-

en kopurua «esanguratsua» de-

la. «Donostian, 1.557 boto lortu

zituen Vox alderdiak; Irunen, ia

seiehun, eta Errenterian, 120. Gi-

puzkoan 89 udalerri daude, eta

Voxek 33 herritan lortu du gutxie-

nez boto bat». Gipuzkoan oso in-

dar txikia du eskuin muturrak,

baina, gutxi badira ere, baditu bo-

to emaileak. Hiri eta herri handie-

tan du jarraitzaile gehien, bertako

demografia «heterogeneoagoa»

delako. Dena dela, gaur-gaurkoz

zaila iruditzen zaio Unzurrunza-

gari eskuin muturreko proiektu

politiko bat gorpuztea, «espai-

niar neofaxismoak duen iragana

dela eta», bereziki. «Xenofobiak

baino gehiago, dakarten zama

ideologikoak oztopatzen die Eus-

kal Herrian haztea».

Euskal gizartea «anbiguoa eta

kontraesanez betea» da, ekin-

tzaile beteranoaren ustez. Politi-

kak ez bezala, eskuin muturraren

diskurtso baztertzaileak harrera

ona izan du kalean. «Europako

mugimendu ultraeskuindarrek

bere egin dute lehentasun nazio-

nalaren kontzeptua, nazio jakin

batetik kanpo dauden guztiak

baztertuz». Gehienek ez diete bo-

torik ematen alderdi ultranazio-

nalistei, baina askok bat egiten

dute haien diskurtsoarekin, mi-

grazio gaietan bereziki.

Islamaren aurkako ideiaSentimenduetan eragiten du na-

zional populismoak, eta zurru-

murrua eta desinformazioa era-

biltzen ditu sarritan. Etorkinak

—eta bereziki musulmanak— dau-

de diskurtso xenofoboen jomu-

gan. «Oso zabala eta konplexua

da Europako eskuin muturraren

familia politikoa, eta denek ez di-

tuzte iritzi berak». Unzurrunza-

garen hitzetan, «islama arbuia-

tzea» da batasuna sortzen duen

gaietako bat. «Zenbait politikarik

—Viktor Orban Hungariako lehen

ministroak, kasurako— Europa

zuri eta kristauaren defendatzai-

letzat dute bere burua».

Unzurrunzagaren ustez, he-

rriaren ikuspegi zeharo bazter-

tzaile bat proposatzen dute ho-

riek, balore etnokulturalei lotuta-

koa eta arrazionaltasunik gabea.

Gainera, badakite «desinforma-

zioa erabiltzen», eta «nahita»

desitxuratzen dute testuingurua.

«Ohiko mitoa da etorkinek ber-

takoek baino diru laguntza gehia-

go jasotzen dutela; ez dute aipa-

tzen, ordea, Araban, Gipuzkoan

eta Bizkaian %8 dela bertakoen

langabezia tasa, eta %30 dela atze-

rritarrena». Unzurrunzagaren

esanetan, eskuin muturraren dis-

kurtso horiek iraultzeko funtsez-

koak dira hezkuntza eta informa-

zioa.

Hedatzen ari dira korronte xenofoboen diskurtsoak, baita Gipuzkoan ere. Eskuin muturrekoalderdiek ez dute ordezkaritzarik, oraingoz, baina haien diskurtsoa oso barneratuta dago sarritan.

Muturreko politika ez, ideiak bai

Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteak joan den astean Pasai Antxon antolatu zuen erakusketa. HEGOI BELATEGI

7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 28a Gaiak

«Gipuzkoaren kasuan,Donostialdean eta herri handietan dagoeskuin muturraren boto emaile gehien»

« Europa osoan,lehentasun nazionalbaztertzailea da eskuinmuturreko alderdienaldarrikapen nagusia»Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeria elkarteko kidea

‘‘

Page 8: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta erdi ditu batek, eta 13 besteak. Gure proba heldutasun

Eneritz Maiz Etxarri

Urtero, uztaileko lehenhamabostaldian, in-dusketak egiten dituz-te Aiztondo bailaran,

Saseta defentsa sisteman. Urtezurte bilakaera izan dute induske-tek, eta herriz aldatuz joaten dira;iaz, esaterako, Larraulen egin zi-tuzten indusketa lanak. Aurten,Zizurkil, Asteasu eta Adunakoudalen babesa jaso dute Aranzadielkarteak zuzentzen dituen in-dusketek, eta baita foru aldundia-rena ere. Adunako Mareamendiinguruan eta Zizurkil Goian, Za-rate inguruan egingo dituzte aur-ten indusketak. Asteasuko PelloErrota eskola, berriz, ostatubihurtuko dute.

Proiektuko kideak dira ManexArrastoa eta Joanes Karrera zizur-kildarrak. Eguneroko ekintzakkoordinatzea izango da Arrastoa-ren lana. Aurten, hamalau bolun-tario ariko dira lanean, eta, horiezgain, ondoan izango dute JulianBlanco arkeologoa ere. «Hama-lau lagunekin lan asko egin daite-ke bi astean», azpimarratu duKarrerak. Aurretik boluntario

aritu izan da Karrera, eta gidari la-nak egingo ditu oraingoan. Ho-rrez gain, Arrastoari eta Blancorieuren lanak aurrera eramaten erelagunduko die Karrerak. Hitzaldibat ere eskainiko du, gainera.

Urtero, hainbat taldetan bana-tzen dituzte boluntarioak:«07:30ean jaiki beharko du taldebatek, beste taldeari 08:00etara-ko gosaria prestatzeko. Ondoren,09:00etan hasten gara lanean,dagokigun eremuan, eta bertanbazkaltzen dugu». Gauean, bestetalde baten esku egoten da afariaprestatzea eta ondoren garbitzea.«Azken finean, elkarlanean ari-tzea da helburua; goizean lanegingo dute batzuek, eta gaueanbeste batzuek. Elkarlanean eta bi-zikidetzan oinarritutako espe-rientzia bat da», kontatu duArrastoak. «Giro polita sortzenda, eta lagun onak bihurtzen diraazkenerako», argitu du Karre-rak.

«Lantzen duten gaia kontuanhartuta, Historia edo Arkeologiaikasketak egin dituztenak anima-tzen dira normalean», azaldu duArrastoak. Kataluniatik, Madril-dik eta Andaluziatik ere [Espai-

nia] etorri izan da jendea azkenurteotan. Espainian hainbat toki-tan horrelako lanak egitea «osozaila» dela gaineratu du Arrasto-ak. «Baina, era berean, interesga-rria da ingurukoak ere gertura-tzea, hemengo historia lantzeko;guretzat bereziki garrantzitsua dabertako jendea animatzea».

Saseta defentsa sistemako in-dusketen koordinatzailearen hi-tzetan, landuko den horrekbihurtzen du berezi proiektu bat.«Eta 1936ko lehenengo hilabete-etako gatazka baten erakusle ar-giak dira hemen ditugun luba-kiak. Horren kontakizuna lan-tzen dugu, testuinguruan jartze-ko». Inguruko jendea aritzen dakoordinazio lanetan. «Beraz, ho-rrek ere ematen dio balioa kanpo-tik etortzen denari. Eta, noski, bi-zikidetzak berak ere polit bihur-tzen du proiektua».

Karrerak zehaztu duenez, Aiz-tondo bailaran aurkitu dituztefrankismo garaiko lehen erresis-tentzia guneak. «Boluntarioekosatu zuten lehenengo gerrafrontea, eta haiek egin zieten au-rre erreketeei. Horrelakoak lan-tzeak izaera berezia ematen diotokiari». Karreraren ustez, «ha-rro» egoteko modukoa da lanke-ta hori. «Oso berezia eta garran-tzitsua da».

Izena ematen duten bolunta-rioei aldez aurretik ematen diz-kiete azalpenak: «Hauek herritxikiak direla azaltzen diegu lehe-nengo. Egunerokorako beharkodituzten gauzen zerrenda egitendiegu. Madrildik iristen denak al-dez aurretik jakiten du, adibidez,memoria historikoa landukoduela, eta 36ko gerrako lubakibatzuetan ariko dela», argitu du

Arrastoak. Gehienak, normalean,«oso gustura» gelditzen dira biziizandakoarekin. «Eta badira be-rriz etortzen direnak ere».

Herri bakoitzean, hitzaldiaLehen egunean, datorren astele-henean, Karlos Almortza histo-rialariaren hitzaldia entzungodute boluntarioek testuinguruaulertzeko, 19:30ean, Asteasun.Hitzaldi bat eskainiko dute herribakoitzean, eta irekiak izangodira guztiak; edonor joan daiteke.Uztailaren 5ean, Ione Luloagakegingo du hitzaldia, Zizurkilen,eta Alegiako memoria historiko-aren liburua aurkeztuko du.Karrerak emango du hirugarreneta azken hitzaldia, indusketenbigarren astean, Adunan. Memo-ria historikoa lantzen ari da mas-ter amaierako lanean, eta Sasetadefentsa sistema hartu du oinarri.

Horrez gain, hainbat elkarte-tan afariak egingo dituzte, herri-tarrekin eurekin harremana iza-teko. Irteeretako batean, berriz,Tolosako Urkizu auzora joangodira indusketak egitera, litekeenabaita han gorpu batzuk lurpera-tuta egotea. Arrastoak azpima-rratu du udalek interes bereziadaukatela memoria historikoaberreskuratzeko lanean. «Etaarkeologiaren alorrean praktikakegiteko aukera ona da bolunta-rioentzat. «Bailarako ahalik etajakintzarik gehiena pilatzea» daerronka.

Bien hitzetan, «bete-beteak»izaten dira hamabost egunak, eta«pertsona gisa hazten» lagun-tzen dute: «Guztiz inplikatutaetortzen dira denak, oso espe-rientzia aberasgarria izango delasinistuta».

Saseta defentsa sisteman, Aduna eta Zizurkilgolurretan, indusketak egingo dituzte uztailaren1etik 14ra; lanek iraun bitartean, hamalauboluntariok egonaldia egingo dute Asteasun.

Bizikidetzarenindusketak

Koordinatzaile, arkeologo eta laguntzaileez gain, hamalau boluntario ariko dira indusketa lanetan. JON MIRANDA / ATARIA

8 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 28aGaiak

1936ko lehenengohilabeteetako gatazka baten erakusleargiak dira hemenditugun lubakiak»Manex ArrastoaSasetako indusketen koordinatzailea

«Guretzat harro egoteko modukoa dalanketa hau egitea; oso berezia etagarrantzitsua da»Joanes KarreraSasetako indusketen gidari laguntzailea

‘‘

Page 9: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta erdi ditu batek, eta 13 besteak. Gure proba heldutasun
Page 10: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta erdi ditu batek, eta 13 besteak. Gure proba heldutasun

Beñat Alberdi Oñati

Duela hamar urteinor gutxik aurrei-kusiko zuen han-dik gutxira sakela-kotik txatean jar-

dun beharko zuela lagunekin pla-nen bat egiteko. Smartphone-akgora eta smartphone-ak behera,errotik aldatu dira komunikatze-ko bideak, eta, alde horretatik,baita saltokien paradigma ere.Egun, erabiltzaileek edozein pro-duktu eros dezakete sakelakoare-kin; etxera bidaltzeko eska deza-kete, gainera. Denda txikiak erre-alitate berri horretara zein beste-lako beharretara egokitzeko, El-karrekin Ekin egitasmoa daukamartxan Oñatiko Udalak. Joanden astelehenean antolatu zutenazken saioa, MU Mondragon Uni-bertsitateko Ekonomia Fakulta-tean: Datuak babesteko legea.Nola eragiten digu?

Oñatiko Udalak 2017an sortuzuen Elkarrekin Ekin egitasmoa,MUrekin elkarlanean. «Ekintzai-leen beharrei erantzuteko sortu

genuen», azaldu du Unai Korta-barriak, Oñatiko Udaleko Enple-gu teknikariak. Jardunaldiak an-tolatzeaz gain, enpresa ideiak sor-tzeko eta sustatzeko ekintzak ereprestatzen dituzte. «Ekintzaileenkomunitatea sortzea da helbu-rua, etorkizuneko erronkei elka-rrekin erantzun ahal izateko».«Enpresa txikiek mehatxu gisa

ikusi izan dituzte teknologia be-rriak», azaldu du Aitor Gartziak,MUko Mondragon Team Aca-demy (MTA) taldeko kideak. Harkdinamizatu zuen astelehenekosaioa, eta hasieratik parte hartudu Elkarrekin Ekin egitasmoan.«Hitzaldi edo jardueren bidez,aurkakoa erakusten saiatu garagu; teknologia berriak nola baliadaitezkeen erakusten». Teknolo-gia berrien tsunamitik urrun ikusidituzte ohiko saltokiak.Target edo helburu gisa herriko

negozioak eta lokalak dituztelanabarmendu du Alain Madinak.Gartziaren moduan, MTA taldekokidea eta egitasmoko partaideada Madina ere. «Sareko salmen-tekin edo iragarkiekin, negozio

txikiei iruditzen zaie handiekinezin dutela lehiatu, eta etorkizu-nerako ez dauzkatela gainerako-en tresna berberak». Dena den,saltoki horietan gero eta ohikoa-goa da sareko mugimenduei tokiaegokitzea. «Gutxi batzuek egindituzte jada lehen urratsak»,gehitu du Gartziak. «Kontzien-tzia hartzen hastea izan da kon-tua».Teknologia berrien eztabaida-

tik harago, ordea, garrantzitsue-na negozio horiek nola egokitu ja-kitea dela nabarmendu duteMUko bi kideek. Madinak argituduenez, diru laguntza dezenteematen ari dira negozioak egoki-tzeko. «Baina dirua izatea bainogarrantzitsuagoa da daukazunhori nola erabili jakitea. Guk ne-gozioei aukera eman nahi dieguerabakitzeko zer egin nahi dutenerrealitate horri aurre egiteko».Haien bezeroak zer sare sozia-

letan dauden edo saltzen dituztenproduktuek zer irudi transmiti-tzen duten: horiek dira, besteakbeste, ohiko negozio txikiei haus-nartzen laguntzeko gakoak. Fine-

an, Gartziak azaldu du haien hel-burua ekintzak «zergatik eta zer-tarako egin zehazten laguntzea»dela. «Askok eskatzen digute sa-rean presentzia izan dezaten la-guntzeko, baina pauso bat atzeraeman dugu guk: zein da hor ego-teko arrazoia?».Etengabe aldatzen ari da tekno-

logiaren mundua, eta berdin ger-tatzen da teknologiarekin lotuta-ko legeekin ere. Adibide gisa, iaz-ko abenduaren 6an aldatu eginzuten sareko datuen babeserakolegea. Zehazki, hori izan zutenmintzagai asteleheneko hitzal-dian. Oro har, pertsona fisikoekinlotura daukan informazio guztiaerregulatzen du lege berriak.Urratze arinen bat eginez gero,900 eta 40.000 euro artekoakizan daitezke isunak; urraketaoso larria bada, berriz, 300.001eta 600.000 euro artekoak. «Ko-munikabideek, adibidez, azkene-rako beldurra sortu dute gaiareninguruan», azaldu du Madinak.«Baina bi edo hiru ohitura soilikbarneratzea da gakoa».

Etorkizunari begiraKontuan hartuta sarea informa-zio iturri garrantzitsua dela, ba-liabide hori erabiltzen ikastearenbeharra nabarmendu du Gar-tziak; legea errespetatuz, betiere.«Bezeroen, norbere negozioareneta gainerako negozioen datuasko lor daitezke sarean, bainahoriek nola erabili jakitea da ga-koa». Datuak jasotzea, horienirakurketa egitea, eta, horren ara-bera, hurrengo urratsak presta-tzea da helburua, besteak besteekintza plan bat antolatuta.Oraindik ez dago argi herrieta-

ko saltokiek nola erantzungo dio-ten teknologia berrien paradig-mari. MUko bi kideek, ordea, argidaukate gai horri heldu beharkodiotela. «Mundu horretan sartubehar dute, eta eskaintzen zaiz-kien aukerak aprobetxatu», ze-haztu du Gartziak. «Lan egin be-harko dute egoera berrira egoki-tzeko, baina datuak erabiltzenhasi beharko dute euren negozio-ak sustatzeko».Bestalde, sortu berri den auke-

ra lantzeko beharra nabarmendudu Madinak: «Orain obretangaude. Baina hausnartzeko sortudugun egitasmo honen modukoespazioak beharrezkoak dira. La-gundu dezatela obretan». Horrezgain, beharrezkoa iruditzen zaioteknologien erabilera, enpresahandiek ez ditzaten txikiak jan.«Orain, gizarteak gero eta pro-duktu edo zerbitzu pertsonaliza-tuagoak eskatzen ditu. Denda txi-kiek oso ondo ezagutzen dituzteeuren bezeroak; handiek, ez».

Teknologia berriak negozioetan nola txertatu aztertu dute Oñatiko MUko fakultatean.Sustatzaileek argi daukate beti-betiko denda horiek saltoa eman beharko luketela.

Garai berrietara egokitzen

Joan den astelehenean Mondragon Unibertsitateak Oñatin daukan fakultatean egindako saioa. MONDRAGON UNIBERTSITATEA

10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 28aGaiak

Denda txikiei iruditzenzaie etorkizunerako ez dauzkatela saltoki handien tresna berberak»Alain MadinaMondragon UnibertsitatekoMondragon Team Academyko kidea

«Askok eskatzen digutesarean presentziaizateko laguntza, baina zein da horegoteko arrazoia?»Aitor GartziaMondragon UnibertsitatekoMondragon Team Academyko kidea

«Ekintzaileenkomunitatea sortzea dahelburua, etorkizunekoerronkei elkarrekinerantzun ahal izateko»Unai KortabarriaOñatiko Udaleko Enplegu teknikaria

‘‘

Page 11: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta erdi ditu batek, eta 13 besteak. Gure proba heldutasun

Aitziber Arzallus Azpeitia

Kepa Susperregi Az-

peitiko erretorea

da Soreasuko San

Sebastian parroki-

ko Bakardadearen

Kaperan egin zuten aurkikuntza-

ren erantzuleetako bat. «Kapera

berritzeko laguntza eske hasi gi-

nen orain dela hemezortzi bat

urte», gogoratu du Susperregik

berak. «Gure lehenengo asmoa

zen kapera margotzea, hango ar-

giteria sendotzea eta berogailua

jartzea, eguneroko elizkizuneta-

rako leku erosoagoa izan zedin».

Baina txosten arkeologiko bat es-

katu zieten lanak egin aurretik.

«Kaperan bertan 10-12 metroko

zuloa egin zuten horretarako, eta

horretan ari ziren langileak kon-

turatu ziren pintura batzuen az-

tarnak ageri zirela erretaula baten

atzean». Han hasi zen gaurdaino

luzatu den istorioa.

Haritik tiraka, zuloak egin zi-

tuzten kaperako pareta guztie-

tan, eta pinturak azaltzen hasi zi-

ren denetan. Ordura arte inork ez

zuen han ezkutatzen zen altxo-

rraren berririk. «Arrazola izene-

ko lekaime batek aipatzen zuen

kapera horren inguruko zerbait,

Errenazimentuari buruz idatzita-

ko liburu batean, baina pinturak

estalita geratu ziren XIX. mende-

aren amaieran egin zituzten la-

nen ondorioz, eta guk ez gene-

kien horien atzean horrelakorik

egon zitekeenik», kontatu du

Susperregik. XVI. mendeko ka-

pera bat aurkitu zuten, Nicolas

Saez Elola azpeitiarrak aginduta

egindakoa.

Miren de Miguel Euskal Herriko

Unibertsitateko ikerlariak kapera

horren inguruko tesia egin zuen

duela urte batzuk, eta haren tesia

eta kaperaren historiari buruzko

liburua argitaratu dituzte orain.

Saez Elolak Perun egindako «sa-

rraskia» eta Azpeitiko kapera

errenazentistaren ondare kultu-

ral eta historikoa uztartu ditu De

Miguelek liburuan. Duela hiru as-

te aurkeztu zituzten bi argitalpe-

nak, Bakardadearen Kaperan

bertan, eta ekitaldiak ikusmina

sortu zuen herritarren artean.

Araban, Bizkaian eta Gipuzko-

an dagoen Errenazimentuko hor-

ma pintura bakarrenetakoa da

Azpeitiko Bakardadearen Kape-

ran dagoena. Horregatik, De Mi-

guelek kaperaren garrantzia na-

barmendu zuen aurkezpen eki-

taldian. Haren esanetan, «Italian

aurki daitezkeen tenplu txikien

parekoa» da Azpeitiko San Se-

bastian parrokiako kapera. Dena

dela, haren historiaren atzean

bada pasadizo ilunik ere. Izan ere,

Perun inkei ostutako urrearekin

egindako kapera da Azpeitikoa.

Francisco Pizarroren kapitain

gisa ibili zen Saez Elola Perun, eta

dirutza ekarri zuen handik herri-

ra, inkei ostuta. De Miguelen esa-

netan, hil aurretik agindu zuen

bere omenez kapera hori eraiki-

tzeko, «bizitzan zehar egindako

bekatuak garbitze aldera». Saez

Elola hil zenean, garai hartako in-

telektualek hark Perutik ekarri-

tako urre hura erabili zuten kape-

ra egiteko.

Ikerlariaren arabera, hiru dizi-

plina artistiko batzen ditu Azpei-

tiko kaperak, eta «oso arraroa»

da inguruan horrelakoak topa-

tzea. «Errenazimentukoa da

kapera guztia, bai arkitekturari,

bai eskulturari eta bai pinturari

dagokionez. Uste dut horregatik

dela hain garrantzitsua. Ari dira

gauzak ateratzen, baina Euskal

Herrian ez da batere erraza

horrelakoak topatzea. Hemen ez

dago Errenazimentuko obra han-

dirik».

De Miguelek, liburuaren aur-

kezpenean, eskerrak eman ziz-

kien kapera zaharberritzeko la-

nean aritu diren erakunde eta

norbanakoei, kaperaren ondarea

mantentzeko egindako lan guz-

tiagatik. 560.250 euroko

aurrekontua izan zuten

Bakardadearen Kapera

zaharberritzeko lanek,

eta Gipuzkoako Foru Al-

dundiak finantzatu zi-

tuen oso-osorik. 2002an

hasi eta 2006an bukatu

zituzten lan horiek, eta

nekeza izan zela azaldu

zuten orduan han jardun

zutenek, «pintura mul-

tzoa egoera txarrean ze-

goelako eta lanak oso

konplexuak zirelako».

De Miguelez gain, Ene-

ko Etxeberria Azpeitiko

alkate ohia, Mikel Diez Sarasola

Gipuzkoako Foru Aldundiko jar-

duneko Kultura zuzendaria eta

Juantxo Agirre Aranzadi zientzia

elkarteko idazkari nagusia ere

izan ziren liburuaren aurkezpe-

nean. Azpeitiko kapera horren

«ondarea» azpimarratu zuten

egileak berak eta erakundeek.

Agirrek nabarmendu zuen Italia-

ko Errenazimentu garaia «muga-

rri» izan zela Euskal Herrian,

XVI. mendean, eta mugimendu

hark ekarritako «altxor artistiko-

etako bat» dela Azpeitiko kapera.

De Miguelen ahalegina ere nabar-

mendu zuen, gainera, haren us-

tez liburuak «borobildu» egiten

baitu duela urte batzuk kapera-

ren zaharberritzearekin hasitako

lana.

Ikusteko, parrokiara deituDe Miguelek bi hizkuntzatan ar-

gitaratu du Bakardadearen Kape-

rari buruzko historia liburua,

euskaraz eta gaztelaniaz, eta, ho-

rrez gain, kaperari buruzko infor-

mazio zehatzagoa bilduta dago

ikerlariak egindako tesian. Bi ar-

gitalpenak eskuragarri daude Ba-

sazabal jauregiko turismo bule-

goan.

Azpeitiko Soreasuko San

Sebastian parrokiako Bakardade-

aren Kapera bertatik bertara

ikusi nahi dutenek Azpeitiko eta

inguruko herrietako turismo

bulegoek antolatzen dituzten

ikustaldiak balia ditzakete, edo

ordua adostu daiteke bestela,

Soreasuko parrokiara bertara

deituta, itxita egoten baita egune-

rokoan.

Argitara eman dituzte Azpeitiko Soreasuko San Sebastian parrokiako BakardadearenKaperari buruz Miren de Miguel ikerlariak egindako tesia eta historia liburua.

Errenazimentuko altxorra

Aurkezpenean, kaperaren inguruko azalpenak eman zituen Miren de Miguel ikerlariak, eta herritarren artean ikusmina sortu zuen ekitaldiak. UZTARRIA

Arrazola izeneko lekaimebatek aipatzen zuen kaperariburuzko zerbait, baina guk ez genuen uste ezer zegoenik»Kepa SusperregiAzpeitiko erretorea

«Italian aurki daitezkeentenplu txikien parekoa daAzpeitikoa. Errenazimentukoobra handirik ez dago hemen»Miren de MiguelEHUko ikerlaria

‘‘

11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 28a Gaiak

Page 12: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta erdi ditu batek, eta 13 besteak. Gure proba heldutasun

MUSIKA

AIA Izer eta Alabier.

bGaur, 22:30ean, Andatzan.

AIAElizagoien Ahizpak

eta DJ Pajarito.

bBihar, 22:30ean, Andatzan.

AIAAstiazaran eta Narbaiza.

b Igandean, 22:30ean, Andatzan.

ARRASATEArrasate Musikaleko

Big Banda.

bGaur, 22:30ean, Monterron

parkean.

ASTEASUEuskorleans Dixie Band.bGaur, 23:00etan, kalez kale.

ASTEASU Josu Rodriguez DJ.bGaur, 00:30ean, plazan.

ASTEASUGozategi eta Meliora.

bBihar, 00:00etan, plazan.

ASTEASUTrikitixa eta pandero eskolaren emanaldia.

b Igandean, 19:30ean, plazan.

ATAUNHuntza eta DJ Ioar.

bGaur, 00:00etan, Aiako plazan.

ATAUN Izaki Gardenak eta Fan&Go.bBihar, 00:00etan, Aiako plazan.

AZPEITIASara Zozaya

eta Ainhoa Larrañaga.

bGaur, 19:30ean, Sanagustin

kulturgunean.

BERGARABergarako Orkestra

Sinfonikoa: Mila esker eta gero arte

Alfredokontzertua.

bBihar, 22:00etan, pilotalekuan.

DONOSTIAMursego.

bGaur, 17:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIADaloma eta Starsolo.

bGaur, 20:00etan, Dokan.

DONOSTIASilence.

bGaur, 21:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIARata Negra

eta Oki Moki by Red Ribon Music.

bGaur, 21:00etan, Dabadaban.

DONOSTIADJ Bull.

bGaur, 22:00etan, Intxaurrondoko

jaietan, Sagastieder plazan.

DONOSTIAMojito Workin’ festa:

Big Bob Railroad eta Dr. Punko DJ.

bGaur, 23:00etan, Be Cluben.

DONOSTIARukula, Herenegun

eta DJ Piku.

bGaur, 23:30ean, Igeldoko jaietan.

DONOSTIAQverno eta Voltaia.

bBihar, 20:30ean, Dabadaban.

DONOSTIAEzten Giro

eta Egurra Ta Kitto.

bBihar, 22:00etan, Intxaurrondoko

jaietan, Sagastieder plazan.

DONOSTIAKelman Duran

eta Toxe & Brava.

bBihar, 00:00etan, Dabadaban.

DONOSTIA Iluntzean eta Trikidantz.bBihar, 00:00etan, Igeldoko jaietan.

DONOSTIADJ Ru.

bBihar, 00:30ean, Altzako jaietan,

San Martzial plazan.

DONOSTIAPelax

eta Telmo Trenor DJ.

b Igandean, 19:00etan,

Dabadaban.

DONOSTIADJ Iñigo Garcia.

b Igandean, 23:00etan, Altzako

jaietan, San Martzial plazan.

DONOSTIAElizagoien Ahizpak.

b Igandean, 23:30ean, Igeldoko

jaietan.

DONOSTIABeirut.

bAsteartean, 20:00etan,

Kursaalean.

DONOSTIA Izer eta Alabier.

bAsteartean, 23:00etan, Igeldoko

jaietan.

DONOSTIADune Rats,

Wicked Things, Pearl The Girl

eta Deadbeat.

bOstegunean, 19:00etan,

Dabadaban.

EIBARKaleetan Kantuz.bGaur, 20:15ean, Karmen kaleko

parkean.

EIBARTukan.bGaur, 21:30ean, Karmen kalean.

EIBARSostoa abesbatza.bBihar, 20:00etan, Karmengo

elizan.

ELGETAModus Operandi

eta Gora Herria.

bGaur, 23:00etan, plazan.

ESKORIATZADJ Mo

eta The Big Mac.

bGaur, 00:00etan, txosnetan.

ESKORIATZAPuro Relajo.

bGaur, 00:30ean, plazan.

ESKORIATZAMusika Eskolako

Banda.

bBihar, 13:00etan, plazan.

ESKORIATZANuevo Talisman .

bBihar, 20:00etan eta 23:30ean,

plazan.

ESKORIATZAKilimak, Hortzaka

eta Sofokaos.

bBihar, 23:00etan, txosnetan.

ESKORIATZASonidos de Mexico.

b Igandean, 13:00etan, plazan.

ESKORIATZAOnki Xin eta Nogen.

b Igandean, 23:00etan, plazan.

ESKORIATZADJ Txorimalo.

b Igandean, 01:30ean, txosnetan.

ESKORIATZALaket.

bAstelehenean, 22:00etan, plazan.

ESKORIATZAWoodstrings

eta John Dealer.

bAstelehenean, 01:00ean,

txosnetan.

IRUNFlamenquito Latino.

bGaur, 23:00etan, Urdanibia plazan.

IRUN Jamaica Show.

bGaur, 23:30ean, San Juan plazan.

IRUNFiebre del Sabado Noche

eta Euskorleans Dixie Band.

bGaur, 00:00etan, San Juan aldean.

IRUNRosario.

bGaur, 00:30ean, Urdanibia plazan.

IRUN Irun Hiria Musika Banda.

bBihar, 12:30ean, San Juan plazan.

IRUNLos Otros.

b Igandean, 00:30ean, Zabaltza

plazan.

LASARTE-ORIAHesian

eta McOnak.

bGaur, 00:00etan, Okendo plazan.

LASARTE-ORIADuo Imperial.

bGaur, 00:00etan, Jaizkibel plazan.

LASARTE-ORIAOnintze.

bBihar, 22:00etan, Okendo plazan.

LASARTE-ORIAPuro Relajo.

bBihar, 23:00etan, Isla plazan.

LASARTE-ORIAHuecco.

bBihar, 00:30ean, Okendo plazan.

LASARTE-ORIALa Regadera.

bBihar, 02:45ean, Okendo plazan.

LASARTE-ORIAVoces Navarras.

b Igandean, 13:00etan, Andapa

kalean.

LASARTE-ORIAUgarte Anaiak.

b Igandean, 20:00etan,

Sagardotegi kalean.

LASARTE-ORIAOptika, Liher

eta DJ Ixter.

b Igandean, 22:00etan, Okendo

plazan.

LASARTE-ORIAThe McKensys

Clan Band.

bAstelehenean, 20:00etan, kalean.

LASARTE-ORIADJ Nemux.

bAstelehenean, 23:00etan,

Isla plazan.

LEABURUHarresi.bBihar, 00:00etan, plazan.

LIZARTZAHostotsa abesbatza.

bBihar, 20:00etan, elizan.

OÑATIDomeketarrok.

bGaur, 19:30ean, Zubillagan.

OÑATIGanbara eta Hots abesbatzak: Antzinako sekretuak.

bGaur, 22:00etan, Arantzazuko

santutegiaren kanpoaldean.

OÑATIDJ Jabi Sound.bBihar, 19:00etan eta 22:00etan,

Torreauzoko jaietan.

OÑATIGauargi.bBihar, 19:30ean eta 22:00etan,

Zubillagako frontoian.

ORIODanbolin musika eskola.

bGaur, 20:30ean, plazan.

ORIOGovernors eta Kenbat.

bGaur, 23:00etan, plazan.

ORIOTrikitixa txapelketa.

bBihar, 12:30ean, plazan.

ORIO Iratzar.

bBihar, 23:00etan, plazan.

ORIOElortza eta Larrañaga.

b Igandean, 18:00etan, plazan.

ORIOTrikizio.

b Igandean, 19:30ean

eta 23:00etan, plazan.

ORIOPorrusalda.

bAstelehenean, 19:30ean, plazan.

TOLOSAWax & Boogie Rhythm

Quartet.

bGaur, 19:30ean, Ilargi tabernan.

TOLOSAAretha Soul Divas & The

Silverbacks.

bGaur, 22:30ean, Euskal Herria

plazan.

TOLOSAMyriam Swanson meets

J.P. Cumellas & M. Talavera.

bBihar, 13:00etan, Lopez

Mendizabal pasealekuan,

eta igandean, 13:00etan,

Solana tabernan.

TOLOSABetta Blues Band.

bBihar, 19:00etan, Saikin tabernan.

TOLOSAMitch Kashmar.

bBihar, 22:30ean, Plaza Berrian,

eta igandean, 20:00etan,

Txurrerian.

USURBILLarrian Gozo.bGaur, 23:00etan, frontoian.

USURBILNao, Willis Drummond

eta DJ Seymar.

bGaur, 00:30ean, txosnetan.

USURBILRay Fernandez.bBihar, 18:30ean, txosnetan.

USURBILZero Sette Jaiband.bBihar, 19:00etan, Artzabalen.

USURBILZaparra eta En Tol Sarmiento.

bBihar, 23:00etan, frontoian.

USURBILSkasti eta Jotatxo.bBihar, 02:30ean, txosnetan.

Zumarraga b Santa Isabel eguna

Ermitan, erromeria giroanAsteartean, Santa Isabel egunean, festa giroa izango da Zumarragan,

Antiguako ermitan. Ezpata dantza eskainiko dute 11:00etan —irudian—;

aurreskua 12:30ean; eta bertsolariak, bazkaria eta erromeria izango dira

jarraian. Kaleko ezpata dantzaren txanda izango da 21:15ean. ASIER ZALDUA

12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 28aAgenda

Page 13: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta erdi ditu batek, eta 13 besteak. Gure proba heldutasun

USURBILNatali.b Igandean, 23:00etan, frontoian.

USURBILEzetaerre eta DJ Bull.b Igandean, 00:30ean, txosnetan.

USURBILPuro Relajo.bAstelehenean, 19:00etan,

Artzabalen.

USURBILEstanga.bAsteartean, 18:30ean, Artzabalen.

USURBILDesegin.bAsteartean, 00:00etan, txosnetan.

USURBILeMe.

bOstegunean, 22:00etan,

Mikel Laboa plazan.

ZALDIBIABake Faltsua, Iluntzean

eta Zure Etsai.

bGaur, 23:00etan, plazan.

ZALDIBIAMugipanderoa

eta Ziribulio Sound.

bBihar, 23:00etan, plazan.

ZARAUTZKorrosive, Total Arseeta H & M.

bGaur, 22:00etan, Putzuzulo

gaztetxean.

ZARAUTZBlue Beans, Frikun eta Fan & Go.

bGaur, 22:30ean, Iñurritzan.

ZARAUTZ Izer eta Alabier.bBihar, 22:30ean, Elkanoko jaietan.

ZARAUTZAnsorregi eta Larrañaga.b Igandean, 19:30ean, Elkanoko

jaietan.

ZARAUTZRay Fernandez.bAsteazkenean, 20:00etan,

Modelon.

ZUMAIADJ Unai Goikolea.

bGaur, 22:00etan, Kofradian.

ZUMAIAEzten Giro.

bGaur, 23:00etan, Eusebio

Gurrutxaga plazan.

ZUMAIAUdal Musika Banda.

bBihar, 13:00etan eta 23:30ean,

Eusebio Gurrutxaga plazan.

ZUMAIAMariachi Raza Azteca.

b Igandean, 22:30ean, Eusebio

Gurrutxaga plazan.

ZUMARRAGANi Naiz hip hop jaia.

bGaur, 16:30ean, Zelai Ariztin.

ZUMARRAGA Ilargi Beltza.

bGaur, 20:00etan eta 00:30ean,

Euskadi plazan.

ZUMARRAGAGoiargi abesbatza.

bBihar, 20:00etan, Mertzedariatar

Lekaimeen elizan.

ZUMARRAGAHartz

eta Eskean Kristo.

bBihar, 20:00etan, Zelai Ariztin.

ZUMARRAGANueva Alaska.

bBihar, 00:30ean, Euskadi plazan.

ZUMARRAGAOihan Vega DJ eta

Gozategi & Udal Musika Banda.

b Igandean, 23:00etatik aurrera,

Euskadi plazan.

ZUMARRAGASecundino Esnaola

musika eskolako Big Banda.

bAstelehenean, 13:30ean,

Kalebarren-Areizaga plazan.

ZUMARRAGAErtzak.

bAstelehenean, 20:00etan,

Euskadi plazan.

ZUMARRAGAAntxiñako Ama

Txistulari Taldea, Tolosako

dultzaineroak eta trikitilariak.

bAsteartean, 17:30ean, Antion.

ANTZERKIA

DONOSTIAHuts: Hozkailua.

bGaur, 20:00etan, Gazteszenan.

DONOSTIAArriaga Antzokia:

Mendi-Mendiyanopera.

bBihar, 20:00etan, Kursaalean.

DONOSTIAHotzmuga: Jule.

b Igandean, 17:00etan, Altzagainan.

DONOSTIAEidabe: Gora Kasete!.

b Igandean, 17:00etan, Sagastieder

plazan.

DONOSTIA Jose Sacristan:

Señora de rojo sobre fondo gris.

bDatorren astelehenetik ostegunera,

20:00etan, Antzoki Zaharrean.

DONOSTIALa Fura dels Baus:

Carmina Burana.

bOstegunean eta ostiralean,

20:00etan, Viktoria Eugenian.

ERRENTERIAKolektiv Lapso Cirk:

Ovvio.

bBihar, 10:00etan, Herriko plazan.

ESKORIATZAMarkeliñe:

Chef Nature.

bGaur, 17:30ean, Gorosarri plazan.

ESKORIATZADemode Quartet:

Musika guztiak ia-ia.

bBihar, 22:30ean, Gorosarri plazan.

ESKORIATZALa Furtiva: Zapatos

en el aire.

b Igandean, 22:00etan, Gorosarri

plazan.

IRUNTomas Garcia eta

Edu Mutante: bakarrizketak.

bAstelehenean, 23:15ean, Zabaltza

plazan.

LASARTE-ORIATrapu Zaharra:

Turistreando.

bGaur, 12:30ean, Okendo plazan.

LASARTE-ORIADeabru Beltzak.

bBihar, 04:00etan, kalez kale.

LASARTE-ORIACanijo de Carmona

eta Los Niños Sin Nombre txirigotak.

bBihar, 19:00etan, kultur etxean.

LASARTE-ORIABocabeats.

bBihar, 20:00etan, Andapa kalean.

LASARTE-ORIAMikel Bermejo

eta Jose Campoy: bakarrizketak.

b Igandean, 19:00etan, Andapan.

LASARTE-ORIAUp Arte:

Todo encaja.

bAstelehenean, 17:30ean, Okendo

plazan.

LASARTE-ORIACaroli, el hombre

rueda.

bAstelehenean, 19:00etan,

Isla plazan.

LEGAZPIAkelar: Al Baker’s Saloon.

bAsteazkenean, 17:30ean eta

20:30ean, Laubide kalean.

OÑATIBocabeats.b Igandean, 19:00etan, Zubillagan.

USURBILGoazen Benidorrera.

bBihar, 18:00etan, Artzabalen.

ZARAUTZHortzmuga: Jule.

bOstegunean, 19:00etan,

Frontoi Txikin.

ZARAUTZ Jean Philippe Kikolas:Calor.

bOstegunean, 21:30ean eta

23:00etan, Torre Luzea parkean.

Tolosa b Tolosan Blues jaialdia

Ukitzeko moduko saioakTolosako Udalak 2005ean ekin zion bideari, eta ordutik, urtero, blues

doinuz betetzen da herria lau egunez. Atzo hasi zen Tolosan Blues jaial-

dia, eta zortzi emanaldi izango dira igandera bitartean —irudian, Big

Mama Trio taldearen emanaldia, orain bi urte—. ITZEA URKIZU

ZARAUTZ Javier Aranda: Vida.

bOstegunean eta ostiralean,

22:00etan, Villa Manuelako

frontoian.

ZESTOAEromen: Orlac-en eskuak.

bGaur, 20:30ean, kultur aretoan.

ZESTOAAxut: Zazpi senideko.

bBihar, 20:00etan, kultur aretoan.

DANTZA

DONOSTIAProyecto Larrua:

Artalde.

bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIAAlkartasuna taldea.

b Igandean, 13:00etan, Altzako

jaietan.

ESKORIATZAErtza: Meeting Point.

bBihar, 19:30ean, Gorosarri plazan.

IRUNXXX. Fandango eta Arin-arin

Txapelketa, eta herri erromeria.

bAstelehenean, 18:00etan,

Urdanibia plazan.

LEABURUTio Teronen Semeak:

Freshcool.

b Igandean, 19:30ean, plazan.

ZUMARRAGAHelduen Binakako

Dantza Suelto Txapelketa.

bBihar, 12:30ean, Zelai Ariztin.

ZUMARRAGA Irrintzi, Lurra

eta Oberena taldeak.

bBihar, 18:00etan, Zelai Ariztin.

ZUMARRAGAEzpata dantza

eta ohorezko aurreskua.

bAsteartean, 10:45ean eta 12:30ean,

Antioko Amaren eliza atarian. Eta

21:15ean, kaleko ezpata dantza.

BERTSOLARITZA

AIABertso bazkaria: Agin Laburu

eta Iker Zubeldia.

bBihar, 14:00etan, Andatzan.

ASTEASUSebastian Lizaso

eta Millan Telleria.

b Igandean, 12:00etan eta

bazkaritan, frontoian.

BERGARAMaddalen Arzallus

eta Sebastian Lizaso.

b Igandean, 11:00etan,

San Martzial zelaian.

DEBAUxue Alberdi, Ane Labaka

eta Maialen Lujanbio.

bGaur, 22:00etan, plazan.

DONOSTIAAndoni Egaña

eta Jon Maia.

bAsteartean, 13:30ean eta

19:00etan, Altzagaineko

San Martzial plazan.

IRUNBertso bazkaria:

Oihana Bartra eta Egoitz Zelaia.

bAstelehenean, 14:00etan,

Hazia kultur elkartean.

LASARTE-ORIABertso poteoa:

Haizea Arana, Oihana Arana,

Lierni Rekondo eta Maite Sarasola.

bBihar, 19:30ean, Okendo plazatik.

LASARTE-ORIAMiren Amuriza,

Asier Azpiroz, Andoni Egaña,

Ane Labaka, Maialen Lujanbio

eta Unai Muñoa.

bBihar, 22:30ean, kultur etxean.

SORALUZEBertso poteoa: Jokin Bergara eta Manu Goiogana.

bBihar, 13:00etan, tabernaz taberna.

USURBILMiren Artetxe, Oihana

Bartra, Aitor Mendiluze eta Julio

Soto.

bAstelehenean, 22:30ean, frontoian.

BESTELAKOAK

DONOSTIAEric Dicharryren

performancea.

bGaur, 18:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIAAndoni Egaña, Xabier

Lizaso eta German Ormazabal:

Eta... zer gehiago?.

bGaur, 20:00etan, Viktoria Eugenia

antzokian.

DONOSTIAMarina Yers:

Meet & Greet.

bBihar, 18:00etan, Tabakaleran.

ORIOArrantzaleei ongietorria,

saregileak, sardinerak, batelerak...

b Igandean, 13:00etan, plazan.

USURBILTor magoa.

bAstelehenean, 14:30ean, frontoian.

13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 28a Agenda

Page 14: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta erdi ditu batek, eta 13 besteak. Gure proba heldutasun

14 Proposamena

Ald

apet

a Kal

ea

Luis Mariano Kalea

Jose Ramon Agirretxe Alkate Jauna Plaza

Colon Pasealekua

ESKOLA BERRIA

IRUNEN

Hizkuntzak hitzak baino gehiago diren tokia!

· ANDOAIN · VILLABONA

· BEASAIN · LASARTE (2)

· URNIETA · TOLOSA (4)

· ALEGIA · IRUN

· DONOSTIA (3) + GROS

Elduaien eskolak

UDA IKASTAROAK

CAMBRIDGE AZKERKETAK PRESTATZEKO IKASTARO TRINKOAK

4-11 URTEKO HAURRENTZAKO UDAKO IKASTAROAK

MAILAREN ARABERAKO AURRERA IKASTAROAK

2019

Elduaien Irun

Jose Ramon Agirretxe

Alkate Jauna Plaza 1-3.

654 51 44 52

[email protected]

www.elduaien.com

Unai Zubeldia

Jazz musikari keinuka egin dute

zinema ibilbidea Woody Allenek,

Bertrand Tavernierrek, Francis

Ford Coppolak, Clint Eastwoodek

eta beste hainbat zinema zuzen-

darik. Musika bandan dela, akto-

rearen larruan dela, argazkietan

dela... Pantaila handiari begira

ere goza daiteke jazzarekin, eta,

hain zuzen ere, Euskadiko Filma-

tegiak bi hari mutur horiek elka-

rrengana biltzea erabaki zuen

2015ean, Donostiako Tabakalera-

ra lekualdatu zirenean. «Buruari

bueltaka hasi ginen etorkizunean

zer proiektu landu genezakeen

ikusteko», azaldu du Joxean Fer-

nandez Euskadiko Filmategiko

zuzendariak.

Eta, ingurura begiratuta, ondo-

ondoan sentitu zituzten Donos-

tiako, Getxoko eta Gasteizko jaz-

zaldiak. «Jazzaren eta zinemaren

arteko harremana oso estua zela

konturatu ginen, oso harreman

polita eta ederra zela». Miguel

Martin Donostiako Jazzaldiko zu-

zendariarekin hitz egitea izan zen

lehen pausoa. Fernandezen hitze-

tan, «berehala» adostu zuten de-

na, eta Donostiako Zinemaldiaren

laguntza ere jaso zuten segidan.

«Oso emaitza onak eman ditu

proiektuak, eta horrelakoetan es-

perientzia errepikatzea izaten da

normalena». Jazzinema jaialdia

horrela iritsi da laugarren aldira.

Uztailaren 4tik 26ra, sei film ikusi

ahal izango dira Tabakalerako zi-

nema aretoan, hiru ingelesez eta

beste hiru frantsesez. Gaztela-

niazko azpitituluak izango dituz-

te bostek, eta euskarazkoak ba-

tek, Orson Welles zuzendariaren

Touch of Evil filmak —uztailaren

11n emango dute—. 19:00etan ha-

siko dira saioak, eta hitzaldi txiki

bat izango da emanaldi gehienen

hasieran. Miguel Martin, Zigor

Etxebeste eta Quim Casas gonbi-

datu dituzte, besteak beste.

Hasteko, estreinaldi batEuskadiko Filmategiaren zuzen-

dariak zehaztu duenez, hiru

ardatz izango ditu aurtengo Jazzi-

nema jaialdiak: «Batetik, Taba-

kalerako ohiko jardunaz gain,

aurten, lehen aldiz, Bilboko Arte

Ederren Museora ere jauzia egin-

go du Jazzinemak». Donostian

eskainiko dituzten sei filmak

ikusi ahal izango dira Bilbon ere.

«Bestetik, Ella Fitzgeraldi buruz-

ko estreinaldi batekin ekingo

diogu zikloari. Film eder bat pro-

gramatu dugu, eta une polita

izango da». Izan ere, etorkizun

hurbileko erronka gisa, «estrei-

naldi gehiago» erakarri nahiko

lituzke Fernandezek. «Eta polita

litzateke zuzendariak ere gurean

izatea. Iaz, esaterako, Fernando

Trueba eta Carlos Boyero ekarri

Zinema entzuten, jazza ikustenZinema eta jazza uztartuta, Jazzinema jaialdia egingo dute Donostian uztailaren 4tik 26ra,laugarrenez b Sei film emango dituzte Tabakalerako zinema aretoan, estreinaldi bat tartean

GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 28a

Joxean Fernandez, mikrofonoa

eskuan duela, iaz, aurkezpen lanak

egiten. EUSKADIKO FILMATEGIA

Estreinaldi gehiagoerakarri nahikogenituzke, eta politalitzateke zuzendariakere gurean izatea»Joxean FernandezEuskadiko Filmategiko zuzendaria

‘‘

Page 15: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta erdi ditu batek, eta 13 besteak. Gure proba heldutasun

15Proposamena

JAZZINEMA

Uztailaren 4tik 26ra, sei film ikusi

ahal izango dira Donostiako

Tabakaleran, Jazzinema jaialdian.

19:00etan hasiko dira emanaldi

guztiak, eta sarrerak 3,5 euroan

egongo dira salgai.

Uztailak 4, osteguna

Ella Fitzgerald. Just one of thosethings.Filmak Ella Fitzgerald

abeslariaren bizitzaren aztarnei ja-

rraitzen die. XX. mendeko musika-

ren ahots bihurtu arte haren musi-

kak nolako bidea egin zuen azter-

tzen du dokumentalak.

Uztailak 11, osteguna

Touch of Evil.Henry Mancinirenmusika du filmak, eta jazz latinoari

egindako keinuz beteta dago. Le-

herketa bat izango da Mexikoko

mugan, eta bi poliziaren arteko

ikerketa hasiko da jarraian.

Uztailak 18, osteguna

Les Liaisons dangereuses.Mai-

taleak dituzte Valmont eta Juliette

senar-emazteek, baina sekretupe-

an gordeko dute hori. Art Blakey

bateria jotzailearen Jazz Messen-

gers taldearen jazz doinuak en-

tzun daitezke filmean.

Uztailak 19, ostirala

À bout de souffle.Ameriketan ez

zeukan askatasuna Europan aurki-

tu duela uste du Michel Poiccard

zinema figuranteak, baina ez daki

polizia bere bila dabilela, motor gi-

dari baten hilketa tarteko. Martial

Solal piano jotzaile frantziarraren

musika banda dauka filmak.

Uztailak 25, osteguna

Un témoin dans la ville.Emaztea-

ren erailketarekin traumatizatuta

dagoen gizon bat hiltzailearen bila

hasiko da, eta jabetuko da hiltzai-

lea emaztearen maitalea izan zela.

Barney Wilenen soinu banda dau-

ka filmak.

Uztailak 26, ostirala

Radio Days.1940ko hamarkada

irratiaren urrezko aroa da. Irratiak

zorigaitza arintzen laguntzen dio

New Yorkeko langile familia bati.

Woody Allenen autobiografia

moduko bat da; izan ere, zinema

zuzendari estatubatuarrak garai

berean ezagutu zituen jazza eta

irratia.

genituen Jazzinemara, eta ederra

izan zen euren arteko solasal-

dia». Azkenik, AEBetako film

asko proiektatu dituzte Jazzine-

maren lehen hiru urteetan. «Eta

aurten ere izango dira, oso

garrantzitsuak direlako. Baina

Frantziako zinema ekarri dugu

aurten, jazz musika sakon jorratu

izan dutelako; 1960ko hamarka-

dan, batez ere».

Fernandezek ikusleen erreak-

zioari begira aztertzen ditu

proiektuak. «Eta gehienei egitu-

ra hau interesatzen zaiela jabetu

gara. Guretzat, jakina, oso

garrantzitsua da hori». Baina,

zein dira Jazzinemaren zaleak:

zinemazaleak edo jazz zaleak?

«Denak», aitortu du zuzenda-

riak. «Jazzaren eta zinemaren

zalea den jende asko dago gure-

an, eta, kasu horretan, zer hobe-

rik biekin batera gozatzeko auke-

ra izatea baino?». Zuzendariari

ikusle askok aitortu diote jaial-

dian oso ondo uztartu dituztela bi

alorrak, jazza eta zinema. «Eta,

egia esan, adibide asko eta oso

politak daude zinemaren histo-

rian».

Woody Alleni keinuaUztailaren 10etik abuztuaren

23ra, Donostian izango da Woody

Allen zinema zuzendaria, film bat

grabatuko baitu Gipuzkoako hi-

riburuan, eta Jazzinemak hari ere

keinu txiki bat egin nahi izan dio.

Uztailaren 26an ikusi ahal izango

da Tabakaleran zuzendari estatu-

batuarraren Radio Days filma.

«Woody Allenek oso ondo jorra-

tu izan du jazzaren eta zinemaren

arteko harreman hori, eta aitortza

moduko bat izango da». Duela bi

urte ere eman zuten Woody Alle-

nen film bat: Sweet and Low-

down. Oraingoz, ez dute lortu uz-

tailaren 26an Woody Allen Taba-

kaleran izaterik. «Baina auskalo!

Maisua da esparru honetan, ezin-

besteko erreferentzia, eta zoraga-

rria litzateke guretzat».

GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 28a

Page 16: GIPUZKOAKO HITZA - Berria...2019/06/28  · Halere, heldutasun maila bat lor-tu du lasterketak. Bi seme–alaba ditut. Hiru urte eta erdi ditu batek, eta 13 besteak. Gure proba heldutasun

Ane Ubegun Goikoetxea Hernani

«Ohiko bideetatik kanpo» laneginda osatu du Juantxo Egañaargazkilariak (Donostia, 1961)Hernaniko Udalak babestutakoHernanin ikusiyak, 1875-1975 ar-gazki erakusketa. Joan den larun-batean inauguratu zuten, eta irai-laren 11ra arte egongo da ikusgaiHernaniko Biteri kultur etxean.Hernaniko garai bateko argaz-kien erakargarritasunarekiko ja-kin-mina piztea da helburua, eta,horrekin batera, historiaren on-dare hori gordetzea.Ehun pieza inguruk osatzen du-

te erakusketa. Proiektu luzea

izan al da?

Denera, urtebete pasatxo beharizan dugu proiektua egiteko. Ger-tatzen dena da askotan aurretikikusitako irudiak buruan iltzatutageratzen zaizkizula: aldizkarieta-koak, agiritegietakoak, bilduma-gileen argazkiak... eta horiei gal-detu diet lehenengo; ez naiz hu-tsetik abiatu. Hutsetik hasi izanbanintz, segur aski ez nituzkeenaurkituko erakusketan daudenhainbat irudi. Ez da itsuan egindako lan bat,

beraz.

Ez. Buruan banituen erreferen-tzia batzuk, baina beste batzuk ez

nituen ezagutu ere egiten. Zenbaitargazkilari ere ez nituen ezagu-tzen, baina, gertuko jendeari gal-dezka hasi nintzenean, argazkila-ri horietako batzuen familiekinharremanetan jartzea lortu nuen.Pixkanaka aurkitu ditut garaihartako irudiak. Tolosan dagoenGipuzkoako Artxibo Orokorreanbilatu nituen zenbait, eta gauregun ere salgai dauden 1920kopostalak aurkitu nituen. Istoriobat sortu dugu bidean topatutakoarrastoei jarraituz.Hainbat iturri erabili dituzu or-

duan, ezta?

Bai. Familiei galdetu diet, jendearruntari... Ricardo Martin etaPascual Marin argazkilarien lanakere lortu ditut. Aranzadiren artxi-bategietan ere bilatu ditut argaz-kiak. Tira, azken horiek ez dira ka-litate onekoak, baina uste dut me-rezi duela jendeak ikustea.Ez dira kalitate onekoak, baina

inoiz argitaratu gabeak dira. Ho-

rrek ere ematen die balioa?

Bai. Horrek garrantzia ematen diedokumentu gisa, eta, nire iritziz,garrantzitsua da jendeak ikusiahal izatea. Hernaniren historia-ren ibilbide bat da erakusketa. Ga-rai hartan, desberdina zen argaz-kilaritzari buruz zuten ikuspun-tua; modu piktorikoagoan egiten

zuten dena. Ohikoak ziren base-rritarrak posatzen agertzen zirenargazkiak, auzoko jendearenak;beste itxura bat ematen zioten ar-gazkiari. Irudi horrek saltzen zuenlehen, eta XIX. mende bukaeraneta XX. mende hasieran pinturaimitatu nahi izaten zuten; pinturazen haien erreferentzia.Zergatik mugatu duzue erakus-

keta 1875etik 1975era?

1875ekoa da ezagutzen den Her-naniren lehen argazkia. 1874kograbatu bat ere badago, oso bitxiadena. Bitxia da oso fotografikoadelako; hau da, Hernaniren ikus-pegi orokor baten modukoa da.Baina, aldi berean, fotogenikoada. Esango nuke argazki bateanoinarrituta egindako grabatua de-la. Grabatua egiten zuen artistakbere kutsua ematen zion lanari,fantasia puntu bat. Bitxia da1875a, karlistek urte hartan bon-bardatu baitzuten Hernani. Va-lentin Marinek eta HermenegildoOterok elkarrekin egiten zutenlan, Donostian, eta Hernanira eto-rri ziren, gurdi batean, argazkiakateratzera. Oso zaila zen argaz-kiak ateratzea: materiala lekuz al-datzea, dena bueltan laborategiraeramatea... Lan handia zen. Beraz, lanak karga historiko

handia du?

Bai. Hernanin gertatu zena islatunahi izan dugu, Hernaniren ar-gazkien bitartez. Uste dut gogora-tu beharreko zerbait dela. Ni lanhonekin hasi nintzenean, iraun-korrakdeitzen nien garai hartakoprotagonistei: Gabriel Olaizolari,Gabriel Celayari edo FlorentinoGoikoetxea mugalariari. Hemen-go bizimoduaren parte izan ziren,hemen gertatu denaren parte, etahemendik atera diren horien par-te. Uste dut oso garrantzitsua delahori islatzea. Erakusketan badaEnpar Pineda izeneko feministaoso ezagun bat ere, 1960ko ha-markadakoa. Emakumeen botoaerakutsi nahi izan dugu, emaku-meak lanean, familia, sostengua... Paisaiez gain, pertsonaia horien

erretratuak ere badaude.

Oso garrantzitsuak dira erretratuhoriek, hemen jaio zen jendearen

imajinarioaren parte izan zirela-ko. Askok alde egin behar izan zu-ten, eta, horregatik, zenbaitek ezdituzte ezagutzen.Txirrita ikus daiteke, adibidez,

argazki eta diskoetan.

Oso pertsonaia ezaguna da Txirri-ta. 1935eko lehen bertso egunekoargazkian ez ezik, 1970eko diskobaten azalean ere ikus dezakegu.1930 inguruko argazki bat erabilizuten azal hori egiteko.Arantzarik gelditu al zaizu?

Enpar Pinedaren argazki adieraz-garriago bat ez aurkitu izana,agian. Gustatuko zitzaidan, Olai-zola Hernanin azaltzen den ar-gazkiren bat aurkitu izana ere,edota Ansorena txistulariarenbeste bat, aldizkari batekoa beste-rik ez baitago. Halere, azken horigrafikoagoa iruditzen zait moduhorretan.

«Istorio bat sortu dugubidean topatutakoarrastoei jarraituz»

Juantxo Egaña b Argazkilaria eta dokumentalista grafikoa

Hernaniko Udalak ‘Hernanin ikusiyak, 1875-1975’ argazki erakusketaantolatu du, eta Egaña da esposizioaren komisarioa. Ehun piezaz osatutadago, eta «ondarea gordetzea eta jakin-mina piztea» du helburu.

JON URBE / FOKU

sELKARRIZKETA

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko ekainaren 28a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]