Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork...

16

Transcript of Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork...

Page 1: Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituzten profil
Page 2: Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituzten profil

2

195. zenb. 2015eko otsaila

Iritzi publikoaren izar anonimoak

Inork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituztenprofil publiko askok baino jarraitzaile gehiago dituzte. Zirikatzaileak, sarkastikoak,

gupidagabeak: trollak dira. Interneteko fenomeno marjinala ziren, anonimotasunaasmo suntsitzailez erabiltzen zuten pertsonaia gogaikarriak. Baina sare sozialenerabilera zabaltzearekin batera, maskara digitala asmo eraldatzailez erabiltzen duenbelaunaldi berri batek protagonismoa hartu du. Troll politikoen fenomenoaaztertzera gonbidatu nahi zaituztegu hilabete honetan. Iritzi publikoan eragingoduen fenomeno berri baten aurrean ote gaude?

� Egilea: Gorka Bereziartua Mitxelena

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.450. zenbakiarekin banatua, 2015eko otsailaren 22an)

Azaleko irudia: Joseba Larratxe Azala eta maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Atzamarra zure begian sartzea beste zereginik ezduen tximinoa bezain gorrotagarriak izan daitez-ke: noizbait haietako batekin eztabaidatzeko“zortea” izan baduzu konturatuko zinen. Foroe-tan eta sare sozialetan elkarrizketak lehertzekoasmo hutsez jarduten dutenei deitu izan zaie trollhistorikoki. Anonimotasuna baliatzen dute etagainontzeko erabiltzaileen artean ohiko parame-troen arabera gertatzen ari den elkarrizketa han-kaz gora jartzea dute helburu. Tematuko diraerabili dituzun argudioen zatirik ahulenekin,kontraesanak bilatuko dizkizute, gaur mahai gai-

neratu duzun ideiarekin bat egiten ez duen zureiruzkin zahar bat bilatu eta harekin egingo dizuteeraso eta, nazkatu eta haiei ez erantzutea erabakiduzunean ere, ez pentsa isilik geratuko direnik.“Eztabaida saihesten ari zara”, “ez al daukazuezer esateko egin dizudan azken galderaz?”, “kai-xoooo, hor al zaude oraindik? Zerbait galdetudizut eta ez didazu erantzun”.

Sistema eragileak kutsatzen dituzten birusenmoduan funtzionatzen dute troll klasikoek pertso-nen arteko harreman digitaletan: kolokan jartzen

Page 3: Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituzten profil

dute orde-na, berenlegeak ezar-tzen saiatzendira, aurreikustenzailak diren eztabaida-mekanismoak erabiltzendituzte. Urtetan fenomenomarjinala izan dena, Internetenordu asko pasatzen zituztenenartean aipatzen zen zerbait,bestelako dimentsioa hartu duInternet uneoro eskura dau-kagun tresna izatera pasa denhonetan. Eta trollak ereaskoz urrunago iritsi dira.

Goazen iazko udazkene-ra. Suedian gaude, Stock-holm kanpoaldeko auzobatean. Robert Aschbergkazetaria hizketan ari dabeisboleko txapela zikinxamar bat jantzita daukan 30 urte inguruko tipobatekin. Mutil argal eta lasaia, inolako arriskurikinspiratzen ez duena. Aschbergek zuzentzenduen Troll ehiztaria telebista saioko ikertzaileekbadakite ordea, galdera deserosoei erantzunbeharrarekin urduri jartzen hasia den pertsonahori espezierik txarreneko troll bat dela. Esku-motz jaio zen neska gazte bat obsesiboki jazarrizuen Instagramen eta Facebooken, etengabebere gorputz-atalari buruzko irainak idatziz. Etaez zen asteburu bateko kontua izan, hilabeteakpasa zituen geroz eta mezu itsusiagoak bidaltzen.Baina orain, telebistako ekipoak ehizatu due-nean, dena ukatu du. 10 minutuz aritu da Asch-berg galdera-erantzunekin aitortza lortu nahian,baina emaitzarik ez.

“Gezurtip a t o l o g i k o a

da”, esan du kaze-tariak kamerak itzali

eta autoan igo direnean,MIT Technology Review aldizka-rian jaso dutenez. Programa-ren helburua ez da troll guz-tiei banan-banan maskarakentzea, sareko “gorrotoa”zenbaterainoko problemaizan daitekeen erakusteabaizik. Anonimotasunabaliatuz klasekideen kon-trako gezurrak argitaratzendituzten nerabeak, ordulibreetan webgune arrazis-ta bat kudeatzen duenpolitikari profesionala,Zuzenbide ikasle bat, ema-kume baten sareko profila

erabiliz gizon bat bikote harreman batean endre-datu nahi duena… Mota askotako troll kasuakpilatzen dira telebista saioaren karpetetan. Etamundu osoko hedabideetan bihurtu da hizketa-rako gai, fenomenoa –eta telebista saioa bera–interesa sortzen ari den seinale.

TROLL GUZTIAK DIRA GAIZTOAK

(BAINA GAIZTO GUZTIAK EZ DIRA

BERDINAK)

Troll txintxorik ezagutzen du inork? Guk ez.Interneteko pertsonaia hauen ezaugarri nagusiaberaien izaera disruptiboa da. Bestela esateko,ganberrismoaren marratik harago daude trollhitzarekin definitu ditzakegun praktika gehienak.

3

Erreportajea / Troll politikoak

Page 4: Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituzten profil

Baina horrek ez du esan nahi orain arte aipatuta-ko kasuak direnik trollek esfera publikoan partehartzeko izan ditzaketen modu bakarrak. “Trollpolitikoak” titulua jarri diogu LARRUN honi, izanere, azkenaldian indarra hartzen ari dira progra-ma politiko eraldatzaileek begi hobez ikusikodituzten trollak. Bizpahiru ezagutu nahi?

Bangladesh, 2013. urtea. Ehungintzan lan egi-ten zuten 1.000 lagun baino gehiago hil diraDacca hiritik gertu dagoen fabrikan gertatutakoistripuan. Herrialdeak inoiz ezagutu duen trage-dia industrial handienetakoak agerian utzi duzein baldintza txarretan lan egiten duten Euro-par Batasuneko marka handien beharginek.Esklaboen pare, ia.

Marka horietako bat Espainiako El Corte Inglésda eta, gertakariek eragin duten eztabaidarenerdian, Twitter kontu bat agertu da, enpresa espai-niarraren profil ofizialaren itxura berdin-berdine-koa. “Ya es primavera en Bangladesh” (Udaberria daBangladeshen) idatzi dute, saltoki handiaren eslo-gana (“Ya es primavera en el Corte Inglés”, alegia,“udaberria da Corte Inglésen”) moldatuz. Saresozialaren arduradunek kontua ezabatu bainolehen, beste zenbait mezu ere jaurtiko ditu txios-ferara, besteak beste: “Preziorik onenak, kostaahala kosta” eta “erabat penagarriak diren arren,1.000 hildakok ezin dute hondatu milioika bezerozoriontsuren poza”. Komunikazio anti-korporati-boa egiten duten trollak? Bai, gertatzen ari da.

Eta egunero gertatzen dira oso ezagunak direnpolitikariak, enpresariak eta… beno, jainkoabera ordezkatzen dituzten troll kontuak ere.Batzuk parodia nabarmenak dira, haien jarrai-tzaileek imitazio umoretsu batek eskain deza-keena bilatzen dute –tira, hori uste dugu: Kristo-ren odol gehiegi edanda baten bat akaso iritsikozen pentsatzera jainko kristauaren rola jokatzenduten Twitter kontuak benetakoak direla–, bainabeste batzuk lortu dute benetako pertsonaordezkatzea, informatiboetako lehengai bihur-tzeraino.

PSOEko Elena Valencianori gertatu zitzaion:2012an, Kataluniako prozesu independentista-ren eraginez bere alderdian federatuta dagoenPSC erabakitzeko eskubidearen aldeko jarreraagertzen hasi zenean, Valencianoren erabiltzaile-izen bera zeukan kontu bat mezu bitxiak idaztenhasi zen. Tonua alderdi handi bateko lehen lerro-an dagoen pertsona batena zen, eta edukia…“Argi utzi nahi dut nire erabateko errespetuaPSCk hartzen dituen erabakiekin. Hartu duenderiba nazionalistarekin bakarrik nago desados”.

Irakurri esaldia berriz: ez al da nahiko sinesga-rria? Profil publikoak ordezkatzea ez da hainkonplikatua gaur egun eta, kargu garrantzitsuakdauzkaten pertsonen sareetako mezuek hartuduten dimentsio informatiboa kontuan izanda,oposizio politiko trollaren ateak parez pare zaba-lik daude.

NOLA FUNTZIONATZEN DUTE

TROLLEK?

Bolada batez zarata egin ondoren desagertzendiren animaliak baino gehiago dira: anonimoakizan arren milaka jarraitzaile dituzten kontu ugariari dira eguneroko albisteei buruzko iritzi, nolaesan, diferenteak ematen. Maiz haien umorea aipa-tzen da, egunero janzten duten sarkasmo-trajea;baita diskurtso ofizialak barregarri uzteko kon-parazio exageratuak erabiltzeko joera ere.

4

195. zenb. 2015eko otsaila

“Komunikazio anti-korporatiboa egitenduten trollek El Corte Inglésmerkatalgune espainiarraren Twitterkontua ordezkatu zuten 2013an,Bangladesheko langileen egoerasalatzeko

Page 5: Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituzten profil

Identitate digitalaren erabilera ezohikoak egi-ten ditu gainontzekoen aldean desberdin. Kon-tzeptu horretaz ari garenean, hitz egiten duguteknologia digitala erabiliz gure buruaz egitendugun errepresentazioaz. Facebooken, Twitte-rren edo bihar goizean asmatuko den sare sozia-lean gure xedea, itxuraz behintzat, komunikatzeada: zerbait esan nahi diogu gure zirkuluan dago-en jendeari.

Baina mezu horiek metatuz identitate digitalasortzen da, nahiko koherentea izan daitekeengure buruari buruzko diskurtso bat. Sareetanmodu batekoak gara: idazkera jakin bat daukagu,erreferentzia sorta bat erabiltzen dugu, lagunbatzuk, harremanetan jartzeko estilo bat... Gureizateko moduaren errepresentazio bat eraikitzendugu. Bizitzaren beste esparruetan ere errepre-sentazioaren kontu hau ez da gauza berria –ber-din hitz egiten al duzue lagunekin eta poliziare-kin?–, baina identitate pertsonalek mugakdauzkaten lekuetan, digitalek VIP pase batekinegin dezakete aurrera, sareetan zure benetakoizena ematea ez baita derrigorrezkoa –trafikoisunak ordaintzerakoan berriz, snif, bai–. Pertso-naia bat zerotik asmatzeko aukera baliatzen dutetrollek sare sozialetan. Eta hezur haragizko per-tsonek ez bezala, kritikarako askatasun handia-goa dute, fikziozko pertsonaiek ez baitute kon-tuak ematen ibili beharrik.

Anonimo izate hutsagatik troll ote zaren? Tira,gure asmoa ez da fenomenoaren definizio zurru-nik ematea, beraz, auskalo. Ausartuko gara esate-ra, dena den, badela beste ezaugarri bat troll poli-tikoen jardunean maiz agertzen dena eta esparrupolitikoan eragiten dutenen kasuan oso eragin-korra dena: détournement delakoaz ari gara –“hiz-kuntzaren desbideratzea” nolabait–, Internazio-nal Situazionistako kideek proposatutakoteknika.

1950eko hamarkadan sortua, mugimendusituazionistak eragin handia izan zuen 1968ko

maiatzeko gertakarietan. Giro iraultzaile hartakoesaldi famatu asko ezin dira ulertu détournementakzertan datzan konprenitu gabe. Ea esplika deza-kegun: indarrean dagoen sistemari aurre egiteko,ohiko mezu militanteak erabili beharrean, dis-kurtso nagusiaren testuaz birjabetzea proposatuzuten situazionistek, jatorrizko esanahia eralda-tuz. Utikan kausa baten alde dauden testuak, tes-tua bera da kausa; mundu guztiak ezagutzendituen esaldi, eslogan eta mantren itxura-alda-tzeek bat-bateko eragina lortzen dute.

Adibide praktiko batekin esplikatzen baduguhobe agian, ezta? Demagun banku batek berekanpainako eslogan gisa honako esaldia erabil-tzen duela: “Zure bankua gara. Eta geroz etajende gehiagorena”. Finantza erakunde hori kri-tikatu nahi duenak mila arrazoi jarri ditzakemahai gainean, baina lubakien gerra batean arikoda ur pistola batekin.

Zergatik ez erabili publizitate eslogana berasalaketa tresna gisa? Etxetik bota dutelako kaleko

5

Erreportajea / Troll politikoak

Robert Aschberg kazetari suediarraren Troll ehiztariatelebista programak sarean anonimoki idazten dutenpertsonak identifikatzen ditu. Argazkian, eskumotzjaio zen neska bat jazarri zuen pertsona “ehizatu” etagaldekatu zuen momentua.

Page 6: Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituzten profil

banku batean lo egin behar duen norbaitenargazkiarekin batera sarean partekatuz gero,mezu berdina goitik behera aldatzen da. “Banku”hitzaren esanahiarekin jolaste hutsa aski da gau-zak ezin garbiago ulertarazteko: zure bankuakaleko hori da, bizimodu horretara kondenatunahi zaitu banketxe honek, eta abar.

Eguneroko zarata mediatikoari aurre egitekoteknika erraz eta baliagarria delako, troll politikoaskok erabiltzen dute birjabetze hori. Lerrohauek idatzi bitartean ikusitako bi adibide: “Fal-ciani zerrenda” argitaratu da, zergak ez pagatze-ko mundu guztiko aberatsek dirua Suitzara nolaeramaten duten erakusten du. “Norbaitek beredirua Suitzan ez edukitzea ETA da” txiokatu du@masaenfurecida-k, Espainiako establishmentarendiskurtsoa bihurritzen duen trollak, gertatzenden guztia ETArekin estaltzeko alderdi politikoespainiarrek daukaten joera mezu labur baka-rrean hankaz gora jarriz.

Charlie Hebdoren aurkako atentatuen ostean,ekintza terroristetan inplikatutakoek nazionalitatefrantziarra gal dezaketela? “DEIALDIA: Ekintzaterrorista bat egin nahi duzu baina iritziz aldatuduzu nazionalitatea galtzeko beldurrez? Deituigu-zu”, idatzi du @humourdedroite-k, Frantziakoeskuinaz trufatzen den troll ezagunak, kartel publi-zitarioetako hizkera imitatzen duen estiloan.

Bai, baliteke txisteak besterik ez izatea. Bainatxisteek ere karga ideologikoa daukate eta, egu-neroko albiste kontsumitzaileak bere sareetanikusi ditugunak bezalakoak ikusten baldin baditu,eraginen bat izan dezakete.

GURE BASERRIKO PRODUKTUAK:

ZERTAN DIRA EUSKAL TROLLAK?

Ez baikara mundutik aparte bizi, Euskal Herrianere troll kontu hauek izan dute agerpen ikusga-rririk. Ondorengo orrialdeetan gurekin hitz eginduten @diariofatxo eta @aranagoiri Twitter pro-filak dira ezagunenak. El Diario Vascoren ildo edi-toriala egunero auzitan jartzen duen egunkari-parodia lehenbizikoa, EAJren fundatzailea gauregungo gaiei buruz hizketan jartzen duena biga-rrena.

Baina hizkuntzaren gaiak kezkatzen gaitu: bitroll horiek, eta Euskal Herriko gaiei buruzdiharduten beste hainbat, erdaraz ari dira nagusi-ki. Euskaraz egindako saiakera batzuek lortuzuten publikotxoa, @Euskaltroll izenekoak adi-bidez, baina azkenaldian ez dago oso aktibo.

Artikulu hau idazteko landa-lan gisa, kazeta-riak zenbait trolleatze saiakera egin ditu, bai berekontu pertsonala baliatuz –politikariren bateztabaida gogaikarri samar batera behartzealortu zuen, baina ez zen askoz urrunago iritsi–,baita anonimoki ere: hedabide euskaldun digitalbatean utzitako iruzkin bakarrarekin jabetu zenzein erraza den izenik eman nahi ez duen erabil-tzaileari maskara kentzea euskaraz arituz gero.Komunitate txikiegia ote gara mota honetakopraktikek arrakasta izan dezaten? Denok gutxigorabehera elkar ezagutzen dugun herrian, izen-abizenez trolleatzea ote da aukera bakarra?Erantzunak ez dabiltza haizean, Dylanek kanta-tuko lukeenez, eguneroko testu jario digitaleanbaizik. �

6

195. zenb. 2015eko otsaila

“Troll politikoen hizkera ez da diskurtsomilitantea. Borrokatu nahi dutenboterearen hizkeraz birjabetzen diramaiz, mezu nagusia nagusienkontrako mezu bihurtuz

Page 7: Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituzten profil

7

Elkarrizketa / Troll politikoak

«Zuzentasun politikoan gehiegisinesten ez dudala agerikoa da»

Lehenbizi galdetuko nizuke: “nor da @aranagoi-ri?”. Baina elkarrizketa honen helburua ez da inorimaskara kentzea beraz, bigarren galderatik hasikogara: nola sortzen da Sabin Aranarekin troll bategiteko ideia?

@aranagoiri sortu aurretik, 2011ko udan, euskaltxioesfera forma hartzen hasia zen, baina erdalkomunitateek jada garatuta zeuzkaten hainbatelementu falta zitzaizkion, tartean kontu parodi-koak. Lehenengo euskal fake esperimentua JonMiranderen kontua izan zen, eta horren nolabai-teko harrera onak adierazi zigun bazegoela bidebat jorratzeko kontzeptu horren inguruan. Per-tsonaiaren hautaketaren gainean ez dago gauzahandirik esateko: Arana jauna oso ezaguna da,erreferentziala da eta batez ere atenporala, gauregungo pertsonaiek baino askatasun handiagoa

ematen zigun. Guk egin izan ez bagenu, bestebatek egingo zuen.

Troll politikoei buruz ari gara, hau da, eztabaidaklehertzea beste helbururik ez duten sareko ohikotrollen aldean, helburu politiko argiagoa daukate-nez. Zure burua definizio horren barruan kokatukozenuke? Zein da @aranagoiri bezalako kontubaten helburua?

Sabin Arana Goiri, “Osaba Sabin” gisaere ezaguna. Nork esan behar zigun

EAJren sortzailea, euskal abertza -letasunaren fundatzailea, nazionalismoespainiarrak hainbeste gorrotatzen duenpertsonaia historikoa berpiztu egingo zela?Ez da miraria, Arana’tar ezagunenakTwitterren egon behar zuela pentsatuzutenen obra baizik. Euskal Herriko troll-izarretako bat da, baina aurkitu du tartetxobat lege zaharren arabera kudeatzen duenagendan gure galderei erantzuteko.

Arana’tar Sabin (@aranagoiri)

Page 8: Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituzten profil

Hasieran guztiz esperimentala eta ludikoa zen,Twitterren erreferentzia euskaldunak txertatzekogogoa besterik ez. Hori presaka egin zen eta han-dik gutxira Twitterreko Sabin Arana hobeto lan-tzen saiatu ginen, pertsonaiaren errepresentaziohistoriko gaurkotua-edo. Baina maketoei buruz-ko txantxak egiteak ibilbide mugatua du, etaaspaldi desbideratu ginen, jada ez da Arana taGoiri’tar Sabin, @aranagoiri baizik, mozorroamantenduz diskurtso eta koordenada propioagerikoak dituena. Helburuak, gaur egun, nagusi-ki ludikoa izaten jarraitzen du, lerdokeriak esatenondo pasatzen dugulako egiten dugu, baina argidago ertz asko dituela: zirikatzea, informatzea,eztabaida sortzea, diskurtso politiko argi samarra–lerro artean irakurri ahal duenarentzat–...

Arana jauna, batzuetan badirudi ez zaudela osoados EAJren egungo ildo politikoarekin. Alderdiaberriz gidatu ahalko bazenu, zein neurri hartukozenituzke? Edo, zein beste alderditan egongo litza-teke Sabin Arana gaur egun?

Politika-fikzioan sartzea hutsala litzateke etanahikoa egiten dugu sasi-politologo eta sasi-his-torialariarena sarean. Arana jaunaren ibilbidelaburrak EAJren “bi aurpegi” famatuak nahasizituen, eta auskalo. Geure @aranagoiri errotikoindependentista da, eta beraz arazotxo batzukditu gaur egungo Sabin Etxeko buruzagitzarekin.Zaila da 120 urtez itxaron duen norbaiti pazien-tzia eskatzea. Comunión gutxiago eta Aberri gehia-go gura du.

EAJren sortzailearen irudi serio eta nolabaitsolemnea gordetzen du memoria kolektiboak. Aregehiago, haren irudia demonizatu ere egin dutezenbait sektore politikok. Benetako Sabinen zerparte gorde duzue eta zer gehitu diozue zuen alde-tik?

Osaba Sabinen mozorroaz baliatu gara geurepertsonaia propioa sortzeko, baina figura histori-koa defendatzeko edo gutxienez testuinguruegokian ebaluatzeko asmoa mantendu dugu. Ez

da onargarria Cánovas del Castillo esklabistazuritzen duen ganorabako batek Arana arrazistadeitzea, edota ageriko nazionalista espainiarrek“aranista” irain gisa erabiltzea. Historiak etahemerotekak asko laguntzen digu kasu hauetan,normalean ez dugu ahalegin handirik egin beharhorrelako diskurtso hipokritak agerian uzteko.Bestalde, argi dago egiazko Sabinen alderdibatzuk ez ditugula behar bezala zaintzen, geureosaba Sabin kristau nominala besterik ez da, iza-tekotan, eta hiztegi nahiko gaurkotu, basati etapaganoa dauka .

Kontua kudeatzen duzuen benetako pertsonenaldean, zein abantaila ditu Sabin Arana bezala ari-tzeak kritika politikorako? Zer dauka alde eta zerkontra benetako izen-abizenak eman gabe txioka-tzen duenak?

Abantailarik argiena izenak berak ematen digu,markak. Gure edukia hobea edo okerragoa izandaiteke –gu orokorrean pozik gaude produktuare-kin– baina txantxa berbera geure izen-abizenekinsinatuz egingo bagenu –egiten dugunean!– ezgenuke horrelako erantzunik lortuko. Gurejarraitzaile kopurua ez da soilik balizko modus ope-randi egoki baten ondorio, hein handi batean bir-ziklatutako –nahi bada, hilotz bati lapurtutako–izen batek emana da. Nolabait Sabin Aranamarka gure mezuaren mesederako bahitu dugueta horrek ematen digu pertsonaiaren jatorrizkoizaerarekiko gutxieneko ardura hori.

Anonimotasuna abantaila da beraz?

Anonimotasunak inpunitatea dakarrela diotebatzuek, eta arrazoia izango dute, baina kritikara-ko askatasuna dakar era berean, eta Operación Ara-ñaren garai nahasi hauetan eskertzekoa da. Iraine-rako bide lasaiagoa ematen du, eta gaur egunbadira irainak merezi dituzten pertsona publikoasko eta asko. Agerikoa da ez dugula zuzentasunpolitikoan, “errespetu formalean” gehiegi sines-ten. Hala ere, gu beti iraina argudioarekin lotzensaiatzen gara. Seguruenik noizbait anonimotasuna

8

195. zenb. 2015eko otsaila

Page 9: Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituzten profil

gehiegikeriaz erabili dugu, erraza da kale egiteazirikada eta irainaren arteko mugan dantzan zabil-tzanean, baina guretzat merezi du. Baten batekesan lezake koldar hutsak garela ezizen batenatzean aritzeagatik, baina ez zaigu axola. “Pinta-dek esaten dute paperek isiltzen dutena” abestuzuen nafar batek, eta guk “anonimoek esaten dutesinadurek isiltzen dutena” gehituko genioke horri.

ZuZeun bloga ere abiatu zenuen, 2012tik berritugabe dago ordea. Twitterren aldean interakziogutxiago dituzten formatuetan deserosoago senti-tzen da @aranagoiri bezalako norbait? Ala bloge-rako idazteko denbora falta (edo alferkeria) da?

ZuZeuko lagunek proposatutako formatua da –edo zen?–, eta zoritxarrez ez diogu inoiz neurriahartu. Azken bi urtetan pare bat aldiz egon garabloga berreskuratzeko zorian eta ez da gertatu.Txiokiñean eta Txiokiñerako sortu zen @aranagoi-ri, eta han dago erosoen. Denbora falta aitzakigisa erabil genezake, eta noizbait Hasier Etxebe-rriarekin aurrez aurre berba egitekotan hala egin-go dugu, baina momentuz lasai asko onar deza-kegu geure errua besterik ez dela.

Umorea, ironia eta sarkasmoa erabiltzen dituzuekomentario politikorako. Zentzu horretan, usteduzue sare sozialek lehen existitzen ez zen espazioberri bat zabaldu dutela? Hau da, Twitter kontu batkudeatu aurretik, termino horietan hitz egitenzenuten politikaz ala medioak berak laguntzen diomezu mota horri?

Twitterren aurretik Interneten bazegoen politi-kaz hitz egiterik, foroetan eta abar, baina saresozialek ate desberdinak ireki dizkigute. Badirahaien kontua pertsonalki kudeatzen duten politi-kari edo pertsonaia publiko garrantzitsuak, esa-terako. Horiek biluzik daude, tiro egin diezaiezunesperoan. Diskurtso publikoa pixka bat “demo-kratizatu” da, ez genuke inuzenteegiak izan nahi,baina honen harira politikaren munduak babes-geruza txiki bat behintzat galdu du. Moldatukodira, medioa oraindik nolabait berria delako, eta

asmatuko dute kalte potentzialak gutxitzekomoduren bat –eta hala ere, agerikoa denez Twi-tter ez da eztabaida sakonak garatzeko inolakoesparru egokirik– baina bitartean herritarrekbadute iritzia eta harremanak sortzeko esparrutxiki kaotiko samar bat, eta ez da gutxi.

Ohiko trollak geldiarazteko mekanismoa aspaldiasmatu zen: “don’t feed the troll”, hau da, @ara-nagoiri bezalakoek diotenei kasurik ez egitea.Baina badirudi zuekin ez duela funtzionatzen: jen-dea haserretzen jarraitzen duzue. Mekanismobereziren bat erabiltzen duzue probokaziorako?

Probokazioa berez hutsala da, atzetik iraintzekoedo sumintzeko asmoa besterik ez dakarrenean.Probokazioak halabeharrez funtzionatzen duatzetik mezua eta intentzioa dakarrenean, eta guhorretan saiatzen gara. Twitterreko publiko zabalbatek hori estimatzen du. Jarraitzaile kopuruhandiak ere laguntzen du, zaila da intentzio gar-biarekin heltzen zaizun zartako bati inolakoerantzunik ez ematea, baldin eta publikoki doze-naka pertsona zutaz barrezka dauden.

Eta orain sutzen direnek jarrera bareagoa hartukobalute? Zer gertatuko zaio Twitterreko Sabin Ara-nari ultra-espainiarrek aniztasun nazionala bezala-ko kontzeptuak barneratzen dituztenean? Kasuhorretan edukiko luke espazio politikorik @arana-goiri-k sarean?

Bai, @aranagoiri ez dagoelako bakarrik kanporabegira. Saiatzen gara zartakoak ezker-eskuin etaetxean zein kanpoan banatzen, nahiz eta gero

9

Elkarrizketa / Troll politikoak

“Irainak erabiltzen ditudanean ere,argudioekin lotzen saiatzen naiz. Eta gaur egun badira irainak merezidituzten pertsona publiko asko”

Page 10: Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituzten profil

eskuak intuitiboki erosoagoa zaion horretarajotzen duen. Baina Euzkadin asko dago egurtze-ko, eta espainiar guztiek bihar balizko AlfabetatzeDemokratizatze Koordinakunde batean izena eman-go balute ere, espazioa eta diskurtsoa izangogenuke. Trainspotting eleberrian Irvine Welsh-ekederki azaltzen du: “They're just wankers, we are colo-nised by wankers” (“Tontozakil hutsak dira, tonto-zakilek kolonizatuta gaude”). Haiek oker baldinbadaude, gu are okerrago gauden seinale da.Zauri horretan ere piko egin behar da.

Badira pertsonaia historikoetan oinarrituta antze-ko jarduera daukaten Twitter kontuak. Baten batbereziki gustuko duzue?

Zalantza dugu pertsonaia historikotzat har daite-keen, baina @TheTweetOfGod-en zale amorra-tuak gara. Euskarazkoetan Xalbador (@xalbado-rrenea) aipatuko genuke, nahiz eta parodia bainogehiago omenaldi #OngiEgina den. Euskaltxiosferan izan zen kontu parodikoen olatutxobat, historiko zein garaikideak, baina indarragaldu du, zaila delako horrelako profil zehatz batmantentzea aspertu barik. Guk Telesforo Mon-zon ikusi nahi genuke osaba Sabinekin lehian.Erdaraz badira maila eta arrakasta handiko kontuparodikoak. Esaterako, @norcoreano eta @ser-giosayas nabarmenduko genituzke.

Euskaraz eta gaztelaniaz idatzi ohi ditu txioak OsabaSabinek, baina gaztelania da nagusi: aberrijarenalde maketoen hizkuntzan? Ala tuitstar bat izatekohizkuntza nagusietara jotzea ezinbestekoa da?

Kontua sortzerakoan argi geneukan euskarazkoabehar zuela izan, baina prestakuntzarik gabe hasiginen, presaka, eta hatxe bako euskara batumodukoan egiten zuen Sabin Arana geneukan(!). Baina kontzeptua gustuko izan omen zuenbatek @LuisAranaGoiri sortu zuen segidan, etarol-joko arraro batean sarturik, anaiak inplizituki

irizpideak ezartzen lagundu zigun. Pixkanaka@aranagoiri-k euskaratik gaztelaniara egin duihesi, eta gu kontraesan horretan bizi gara. Aur-pegiratzen digutenean, sabinera izendatu dugungeure sasi-bizkaiera martzianoaren mugak jar-tzen ditugu aitzaki gisa, edo bestela Gara egunka-riarekin batera gaztelaniaren normalizazio-pro-zesuari ematen diogunaren txantxa bota etaaurrera egiten dugu. Egia da gure pertsonaiarenatal ezinbesteko bat elementu erdaldunekikointerakzioa dela, “kanpo-pedagogia” esaten dio-gun hori. Baina ez da aitzakia. Egon da umoreaarrakastaz eta soilik euskaraz Twitterren landuduenik, esaterako antza denez erretiroan dagoen@Euskaltroll. Tuitstar hitza kuantitatiboki erabil-tzekotan, ez dakit euskarazkorik daukagun,komunitate txikia gara eta. Baina kalitate osoaltuko umore eta txiogintza dago euskaraz,horretaz ez daukagu zalantza izpirik.

Sabin Aranaren bizitza kontatzen duen filma, Sabi-nen aurpegia duen Loreak Mendianen kamiseta…Aranaren revival bat bizitzen ari gara? Zer eraginizan duzue horretan?

Nahi gabe Sabin Aranaren alegiazko hipsterizazioprozesu bat martxan jarri baldin badugu, belau-niko joango gara Sukarrietako hilerrira barkame-na eskatzera. Loreak Mendianekoei galdetubeharko litzaieke diseinu horretan @aranagoiri-k zerikusirik izan duen. Erantzunak jakin-minhandia pizten digu, batez ere royaltyak eskatzekoorduan.

Estreinatu berri den Sabin telefilmaren graba-ketan ordea ez dugu inolako merezimendurik,2011n grabatu omen zelako. Hala ere, ospatze-koa da ETBk horrelako #drogagogorra ekoiz-tea. Ez dago gure txiorik Sabin eta Nikolerenarteko larru-jotze hori irudika dezakeenik. AsierHormazak Akademiaren Oscar bat merezi du.Edo bi. �

10

195. zenb. 2015eko otsaila

Page 11: Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituzten profil

11

Elkarrizketa / Troll politikoak

«Jendeak Diario Vascoirakurtzeari utzi eta gujarraitzen gaitu»

Gipuzkoan periodikoa erosi duzula esaten baduzu, gehienetan ez dizute galdetuko zeinden ere, hainbestekoa da batek besteei ateratzen dien aldea. El Diario Vascok lortu du

lurraldeko hedabide hegemonikoa izatea, bere publikoak haren ildo editoriala neutraltzatjotzeraino –nahiz eta gauza jakina den izparringi bakar batek ere ez duela lortu munduankualitate horren jabe izatea–. Nagusitasun mediatikoa lehiatuko dioten proiektuen faltan,2014arekin batera troll bat sortu zen, El Diario Fatxo eta geroztik periodikoaren egunerokomarkajea egiten du. Beharbada Euskal Herrian eragin handiena lortu duen trolla da, saretikkalerako saltoa ematea ere lortu baitu. Zer, nola, zein helbururekin? Egitasmoarenarduradunek ondorengo elkarrizketan azaldu dute.

Niña Coyote eta Chico Tornado taldearen kontzertua, atzean El Diario Fatxoren kartelarekin. Hainbat herritakojaietan agertu dira antzekoak, modu estraofizialean festen esponsor bihurtzeraino.

El Diario Fatxo (@diariofatxo)

BATISTE EZEIZA

Page 12: Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituzten profil

El Diario Fatxok bere burua troll gisa definitzen duala zerbait zabalagotzat?

El Diario Vasco trolleatzen dugu, hor ez dagodudarik. Halere, egiten duguna ez da trolleatzehutsa, modu klasikoan ulertzen den trolleatzea.Gu ez gatoz eztabaida lehertzera, beren mezuaribuelta ematera baizik, eta bide batez, barre pixkabat eragitera. Ironia eta kritika erabiliz, bereburua neutraltzat aurkezten zuen eragile bat berelekuan jarri nahi izan dugu herritarren aurrean.

Zertan desberdintzen da El Diario Fatxo Twitterrendauden beste parodia-profil batzuetatik?

Lurralde bateko botere faktiko indartsuenetakobati egurra emateko sortutako ekimena delagurea, eta hori ardura handia da. Funtzio batbetetzen dugu eta lana da hori. Horretarakoantolaketa oso garrantzitsua da.

Zein izan zen inspirazio iturria?

Umiltasunez diogu, ez dugula gurea bezalakobeste eragilerik ezagutu gu sortu aurretik. Ezbehintzat horrela hedabide batekin guk dauka-gun jokabidea duen inor. Urtebetean gure bideaasmatzen joan gara. Helburu txikiak jarriz, bainahoriek lortzeko lan eginez. Gerora konturatuginen La Retaguardia kontua existitzen zela LaVanguardia egunkaria kritikatzeko –eta egunziber-lagunak gara–, baina oso bestelakoa dakontua. Eta gure ondoren, fenomeno txiki batizan da, kontu asko sortu dira boterearen hedabi-

deen mezua agerian uzteko. Horrekin oso pozikgaude, batez ere El Chorreo Español eta Diario dePattarrarekin [El Correo eta Diario de Navarrarenedukiak parodiatzen dituzte, hurrenez hurren].Frankismotik hedabideak nahi bezala erabilidituzte, euren burua neutraltzat aurkeztuz, herri-tarren %1aren interesak defendatzen zituztenbitartean. Nahikoa da beste %99a geure artekoliskarretan trabatuta edukitzeaz.

Zein da El Diario Fatxoren helburua? DV desage-rraraztea, haren irakurleen artean kritikotasunasustatzea, egunkari hori nolabait “erreformatzea”?

Diario Vascok Gipuzkoan duen eragina hutsarenhurrena izatea lortzea.

Lehenago ere egon izan dira El Diario Vascorenirudi publikoa auzitan jartzeko kanpainak:1990eko hamarkadan, adibidez, ez zen zaila zen-bait girotan “Diario Vasco: egi gutxi, gezur asko”zioten pegatinak ikustea. Zer aukera berri eskain-tzen dituzte sare sozialek horrelako kanpainakmartxan jartzeko?

Sare sozialek ematen digute aukera jarraikortasu-na emateko ekimenari. Egunero mezua elikatze-ko. Egunero beren egunkaria irakurri eta berenposizioak agerian uzteko, aukeratzen dituztenhitzak nabarmentzeko, esan gabe buruan sartzendizkiguten kontu guztiak identifikatu eta agerianuzteko. Eta noski, ateratzen ez dituzten albisteakzein diren identifikatzeko. Sare sozialek, gainera,publiko oso zabalarengana helarazteko aukeraematen digute.

Iruditzen zaizue lortu duzuela berez Diario Vasco-ren kontra egon zitekeen jendeaz gain beste ira-kurlego bat konbentzitzea?

Bai, inguruko jende dexentek esan digu gure eki-menari esker Diario Vasco irakurtzeari utzi diola,edo orain konturatzen dela zelakoak sartzen diz-kieten beren irakurleei. Hori oso pozgarria da.

12

195. zenb. 2015eko otsaila

“Lurralde bateko botere faktikoindartsuenetako bati egurra ematekosortutako ekimena da gurea. Funtziobat betetzen dugu eta horretarakoantolaketa oso garrantzitsua da”

Page 13: Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituzten profil

Eta horrela jarraitu behar dugu, tipula geruzakapixkana zuritzen.

Kazetari gisa zalantza sortzen zait: gauza bat daedozein mediok argitaratzen duena aztertzea etakontraesanak ateratzea, baina, zergatik hedabidejakin batekin bakarrik (eta hainbeste)? Zergatik joDiario Vascoren aurka eta beste hedabide batzukez auzitan jarri?

Diario Vasco Gipuzkoan sinbolo bat da. Boterea-ren, status quoaren, frankismoaren, manipulazioa-ren, kapitalismoaren, patriarkatuaren, hipokre-siaren, manipulazio historikoaren eta beste gauzaaskoren sinboloa. Eta mundu hobe bat amestendugulako, sinboloak identifikatu eta eraitsi behardira.

Horrez gain, Diario Vascok ikaragarrizko eragi-na zeukan gure gizartean. Berea zen egia bakarraeta hori amaitzea benetan beharrezkoa zen.Egun oraindik agenda markatzeko indar handiadu eta laster horri helduko diogu. Ezin gaitueskuin muturreko egunkari batek horrenbestebaldintzatu.

Hedabide baten sinesgarritasuna El Diario Fatxobezalako ekimen batetik kolokan jarri nahi izateaez al da paradoxikoa? Hau da: anonimotasunetik

eta konspirazio itxura elikatuz funtzionatzen duzue;egunkarian “sator” bat daukazuela esan izanduzue behin baino gehiagotan, adibidez. Klandes-tinitate horrek ez al du ekimenaren aurka joka-tzen? Jendeak esan dezake Diario Vasco agian ezdela sinesgarria, baina zuek ere ez…

Hedabide batentzat sinesgarritasuna da izandezakeen gauzarik preziatuena. Gu horrek jar-tzen gintuen sutan: horrenbeste gezur eta erdi-egia esaten zituen egunkari honek nola izan zeza-keen horren irakurketa akritikoa? Zein errazmanipulatzen zuen gizarte honen pentsamenduorokorra, benetan txundigarria zen. Eta oraindikere hala jarraitzen du, baina geroz eta gehiagokostatzen zaio. Horregatik erabaki genuen beresinesgarritasunari eraso egin behar geniola lehe-nik.

Ez dugu uste gure anonimotasunak sinesgarri-tasuna kentzen digunik. Hitzek ez, ekintzek ema-ten diote bakoitzari sinesgarritasuna, eta gurekomunitateak ongi ikusten du zer lan altruistaden egiten duguna. Gure denbora librean egitendugu guztia, gure baliabide xumeekin, baina mai-tasun handiarekin.

Eta ez ahaztu Diario Vascok ordezkatzen duenaGipuzkoako jenderik boteretsuena da. Segurta-sun neurriak mantendu behar ditugu. Lurraldehonetako boterearen sinboloa ari gara kolokanjartzen eta ez gara hain inuzenteak.

13

Elkarrizketa / Troll politikoak

“Hedabide batentzat sinesgarritasunada izan dezakeen gauzarikpreziatuena. Horrek jartzen gintuensutan: horrenbeste gezur eta erdi-egiaesaten zituen egunkari batek nola izanzezakeen hain irakurketa akritikoa?”

Sareko ekimena zenak beste espazio batzuetara iris-tea ere lortu du. Argazkian, El Diario Vasco irakur-tzeari uztea tabakoa uztearekin konparatzen duenmezua.

Page 14: Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituzten profil

“Horren atzean Bilduko jendea dago”, esan zidanlagun batek duela ez asko. Zer erantzungo zenio-kete?

Hemen atzean jende asko dagoela, bakoitza bereaita eta bere amarena. Harrituko zinatekete zen-bat jendek egiten dituen ekarpenak pribatuan,zenbat irakurketa, kartel eta informazio. Zenbaitideiatan bat egiten dugula Bildurekin? Noski.Baina batez ere, Diario Vascok sinbolizatzen duenhorren aurka gaude.

Nori zuzenduta daude El Diario Fatxoren mezuak:egunero erosten dutenei, tabernan irakurtzendutenei, oso zalea izan ez arren, kontrako jarrerarikez duen jendeari? Hau da, egunkariak daukanpublikoaren segmentu zehatzen bat du xede zuenlanak?

Hasieran asmoa egunkariaren sinesgarritasunaauzitan jartzea zen, eta horretarako bere irakur-leengana jo genuen zuzenean. Orain pixka batfinkatu gara, jende askok Diario Vasco irakurtzea-ri utzi dio eta gu jarraitzen gaituzte. Gure komu-nitatea da hori eta asko maite ditugu. Jende horida ahoz aho, txingurri lana eginez, gainontzekojendeari Diario Vascok zer egiten duen azaltzendiona, eta gure lana da egunero argumentuakematea, arrazoiak, sare sozialak erabiliz milakasukaldetara zuzenean sartzen den mezu horribuelta ematen laguntzeko.

Asko ari gara hitz egiten sarean egiten duzuenlanaz, baina beharbada irakurleek ez dute ezagutu-ko. Egin duzuen ekintzaren bat kontatuko zenukete?

Gure trolleatze onenetako bat ondokoa izan da:Diario Vascora iritzi artikuluak bidaltzen genituen,batzuk Bilduri egurra emanez eta besteak Bildu-ren alde. Ikusten genuen egurra ematen ziotenakbakarrik argitaratzen zituztela, baina horretazberandu konturatu ginen, alegia, ezin genuenfrogatu. Orduan, bururatu zitzaigun artikulu batidaztea esanez atez ateko hondakin bilketa zerri-keria hutsa zela. Argitaratuko zutela bagenekien,eta esaldi bakoitzeko lehen hizkiarekin DIARIO-FATXO idatzi genuen. Gainera artikuluarensinatzaile gisa frankismo garaian haurrak lapur-tzen zituen moja baten izena jarri genuen. Barreasko egin genuen.

Interneti esker boterean dagoena –kasu honetanbotere mediatikoa– trolleatu nahi duen ekimenbatek zabalkunde handiagoa lor dezake, baina,mugak ere ba ote ditu? Sumatu al duzue zuenkomunikatzeko moduak zenbait herritarren arteanetsaitasunik piztu ote duen?

14

195. zenb. 2015eko otsaila

“Honen atzean jende asko dago,bakoitza bere aita eta amarena.Harrituko zinatekete zenbat jendekegiten dituen ekarpenak pribatuan,zenbat irakurketa, kartel etainformazio”

Tematika lokaletan ere Gipuzkoako egunkari nagu-siak argitaratzen duena auzitan jarri dute. DonostiakoAmara auzoko bidegorriaren kasuak hainbat asteta-rako jokoa eman zion Diario Fatxori.

Page 15: Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituzten profil

Sareak bere mugak ditu noski, baina espaziolibrea da eta doakoa. Jende gaztearengana hel-tzea da lehen helburua, egunkaria irakurtzendutenen artean belaunaldi mozketa eragiteko.Pegatinekin asko trolleatu ditugu, milaka ateraditugu eta Gipuzkoa osoan banatu dira.

Horrez gain, udako kanpaina egin genuen –herriko jaietan pankarta umoretsuak egitekoeskatu genion jendeari–, geure burua aurkeztekoasmoz, erabiltzen dugun izenarekin berarekin-gauza asko esaten baitiogu jendeari. Hainbatherritan kalean kartelak jartzen ditugu eta asteroberritzen ditugu, Oñatin esaterako –bide batez,aupa Oñati!–.

Etsaitasuna? Beno, beren interesak kolokanikusi dituzten horiei ez die grazia handirik egingure ekimenak. Zer egingo zaio!

Zer paper betetzen du umoreak zuen komunikatze-ko moduan? Mota diferentetako mezuak ikusi diz-kizuegu: eduki politiko oso esplizitua dutenetatikironia asko daukatenetara. “Trollak bai, borrokaere bai”? Zein da irizpidea une bakoitzean mezumota bat edo bestea erabiltzeko?

Umoreak asko laguntzen du mezua zabaltzen:imajinatu Diario Vascoren manipulazioak moduserio-serioan salatuko bagenitu. Ez genuke dauka-gun eraginaren laurdenik ere. Txisteek gauzalarriak jolas modura aurkezten laguntzen dute, etahorrela, publiko zabalagoarengana heltzen gara.

Gipuzkoako politika ez da –ez zen?– sekulakopasioak pizten zituen gaia, nahiz eta, noski, herri-tarren bizimodua baldintzatzen duten erabakiasko eremu horretako erakundeetan hartu. Zen-tzu horretan, kontrapropaganda egitea zailagoada El Diario Fatxorentzat? Errazagoa litzateke,adibidez, irakurle guztientzat identifikagarriagoakdiren esparru politikoak gaitzat hartuko bazeni-tuzte?

Gure kritikak pedagogia egiteko ere baliagarriakdira. Adibidez, Zubietako errauskailuaren gaia.Diario Vascok ordezkatzen duen lobby errausleporlanzalearen ikaragarrizko manipulazioa jasanbehar izan dugu Gipuzkoan. Eta gol itzela sartuziguten, herritarren gehiengoa birziklatzea pro-posatzen zuen edozein ekimenen aurka jarriz.Hori ikaragarria da. Egun badugu funtzio sozialbat, eta gaiarekin matrakan jarraitzen dutenez,beren albisteak baliatzen ditugu atez atekoarenaurka egon zitekeen jende mota bati begiak ireki-tzen laguntzeko, esateko: “aizu, zergatik zaudeatez atekoaren aurka? Diario Vascok dioelako ziki-na dela? Ez al zara konturatzen errauskailua erai-ki nahi dutela?”.

Trollak neutralizatzeko badago lema bat, “ez emanjaten”, alegia, ez erantzun dioenari. Zuen kasuanbete ote da? Berriki egunkariko zuzendariordeaikusi nuen El Diario Fatxoren txio bati erantzuten:interlokuzioa onartzeak esan nahi ote du, zuen pre-sentzia onartu eta kontra-argudiatzera behartutasentitzen hasi direla?

Trolla ez elikatzearen hori ongi dago trolla isola-turik badago, inork ez badio kasurik egiten eta ezbadu eraginik. Baina ez da gure kasua izan seku-la. Jendea gurea bezalako ekimen baten zainzegoen, hasieratik ikusi genuen, eta berehala iritsiginen milaka jarraitzaile izatera. Eta orduan,dagoeneko zaila da zer egin erabakitzea. Eran-tzungo diegu? Ez? Baina tira, bai, gurekin sar-tzen dira, eta horrek asko pozten gaitu ;-) �

15

Elkarrizketa / Troll politikoak

“Umoreak asko laguntzen du mezuazabaltzen: imajinatu Diario Vascorenmanipulazioak modu serio-serioansalatuko bagenitu. Ez genukedaukagun eraginaren laurdenik ere”

Page 16: Iritzi publikoaren - Argia · 2 195. zenb. 2015eko otsaila Iritzi publikoaren izar anonimoak I nork ez ditu ezagutzen eta halere, famatuak dira. Benetako izen-abizenak dituzten profil