Getxoko EH Bildu Aldizkaria (eus)

4
2015 abendua Zkia. 1 Lau urte daramatzagu aurrekontu luzatuekin, horrek agerian uzten du EAJ ez dela gai izan, Getxok behar dituen aurrekon- tuak adosteko eta norbanako, eragile zein hainbat proiekturen beharrak asetzeko. Getxoko EH Bilduk aurrekontuen negozia- zioan hasteko hiru marra gorri ezarri zizkion EAJri; parte hartzaileak izatea, murrizketarik gabekoak eta udalbatzara era- matea. Hala, guk argi daukagu aurrekontuak herritar zein elkarteekin adostu behar direla, eta horretan arituko gara urtarrilean zehar. Auzoz auzoko asanbladak egiten eta herritarren beharrak eta nahiak zeintzuk diren aztertzen. 2016ko aurrekontuak; parte hartzaileak eta murrizketarik gabekoak izan daitezen ... eta zertan ari da Getxoko EH Bildu? HERRI KULTURA BATEN ALDE; Proiektu kultural integral baten apostua egiten dugu, herritik sortua herriarentzat. Horretarako, entitate ugarirekin harremanetan jarriko gara, eragile, par- tikular eta hainbat elkarterekin. Helburua: proiektu kultural integral oso bat sortzea Getxorako. GETXO JASANGARRIAREN ALDE; EH Bildun oso serio hartzen dugu ingurumena, eta horre- gatik, foro zabal bat, sortu dugu parte hartu nahi duten guztiekin osatua. Horrela, emateko merezi duen garrantzia. HERRITARREN PARTE HARTZEA GURE IDENTITATEAREN IZAERA; Aurrekontu parte hartzai- leen alde egiten dugu lan; izan ere, getxoztar guztion iritzia jaso nahi dugu. Gure eginbeharra herria zerbitzatzea baita, eta ahal dugun guztia egingo dugu parte hartze mekanismoak arlo guztietan sustatzeko. Asanbladez gain, urtarrileko lehen astean zehar etxeetara herritarren iritzia eta beharrak ezagutzeko triptikoa helaraziko dugu. Bertan, inkesta antzeko bat agertuko da non herritarrek euren lehentasunak zein beharrak adierazi ahalko dituzten. Zalantzarik gabe, aurrekontu parte hartza- ileen bidea urratzen jarraituko dugu. Bestalde, gure ustez, Getxok aurrekontuak behar ditu. Ez da posible 2011ko au- rrekontu luzatuekin jarraitzea. Andra Marin, urtarrilaren 14an. Kiroldegian Algortan, urtarrilaren 18an. Villamonteko Kultur Etxean Portu Zaharrean, urtarrilaren 20an. Emakumeen Etxean Hezetasunean-Neguri Langile urtarrilaren 21ean. Faduran Erromo-Areetan, urtarrilaren 27an. Erromoko Kultur Etxean Aldapan urtarrilaren 28an. Asanbladen Egunak a a a @getxokoEHBildu getxoko EHbildu [email protected]

description

 

Transcript of Getxoko EH Bildu Aldizkaria (eus)

Page 1: Getxoko EH Bildu Aldizkaria (eus)

2015abendua

Zkia.

1

Lau urte daramatzagu aurrekontu luzatuekin, horrek agerianuzten du EAJ ez dela gai izan, Getxok behar dituen aurrekon-tuak adosteko eta norbanako, eragile zein hainbat proiekturenbeharrak asetzeko. Getxoko EH Bilduk aurrekontuen negozia-zioan hasteko hiru marra gorri ezarri zizkion EAJri; partehartzaileak izatea, murrizketarik gabekoak eta udalbatzara era-matea.Hala, guk argi daukagu aurrekontuak herritar zein elkarteekinadostu behar direla, eta horretan arituko gara urtarrileanzehar. Auzoz auzoko asanbladak egiten eta herritarrenbeharrak eta nahiak zeintzuk diren aztertzen.

2016ko aurrekontuak; parte hartzaileak etamurrizketarik gabekoak izan daitezen

... eta zertan ari da Getxoko EH Bildu?HERRI KULTURA BATEN ALDE; Proiektu kultural integral baten apostua egiten dugu, herritiksortua herriarentzat. Horretarako, entitate ugarirekin harremanetan jarriko gara, eragile, par-tikular eta hainbat elkarterekin. Helburua: proiektu kultural integral oso bat sortzea Getxorako.

GETXO JASANGARRIAREN ALDE; EH Bildun oso serio hartzen dugu ingurumena, eta horre-gatik, foro zabal bat, sortu dugu parte hartu nahi duten guztiekin osatua. Horrela, ematekomerezi duen garrantzia.

HERRITARREN PARTE HARTZEA GURE IDENTITATEAREN IZAERA; Aurrekontu parte hartzai-leen alde egiten dugu lan; izan ere, getxoztar guztion iritzia jaso nahi dugu. Gure eginbeharraherria zerbitzatzea baita, eta ahal dugun guztia egingo dugu parte hartze mekanismoak arloguztietan sustatzeko.

Asanbladez gain, urtarrileko lehen astean zehar etxeetaraherritarren iritzia eta beharrak ezagutzeko triptikoahelaraziko dugu. Bertan, inkesta antzeko bat agertuko danon herritarrek euren lehentasunak zein beharrak adieraziahalko dituzten. Zalantzarik gabe, aurrekontu parte hartza-ileen bidea urratzen jarraituko dugu. Bestalde, gure ustez,Getxok aurrekontuak behar ditu. Ez da posible 2011ko au-rrekontu luzatuekin jarraitzea.

Andra Marin, urtarrilaren 14an. KiroldegianAlgortan, urtarrilaren 18an. Villamonteko Kultur EtxeanPortu Zaharrean, urtarrilaren 20an. Emakumeen EtxeanHezetasunean-Neguri Langile urtarrilaren 21ean. FaduranErromo-Areetan, urtarrilaren 27an. Erromoko Kultur EtxeanAldapan urtarrilaren 28an.

Asanbladen Egunak

aaa

@getxokoEHBildu

getxoko EHbildu

[email protected]

Page 2: Getxoko EH Bildu Aldizkaria (eus)

7 hilabeteko legegintzaldiaren kronikak

Eta emakumeok, zer?

Indarkeria matxistaren aurkako eguna igaroden honetan, gogora ekarri nahi ditutaurten Euskal Herrian eraildako 6emakumeak.Erailketak, indarkeria matxistaren muturre-ko adierazpena dira baina matxismoaoinarri duen sistema heteropatriarkaleanbizi gara eta emakume izate hutsagatik,egunerokotasunean indarkeria bestehamaika modutara pairatzen dugu ere:irainak, kontrola, sexu-erasoak, sexuagatikdiskriminazioak, kanon estetikoak, rolen in-posaketak…Jendarte osoaren betebeharra da matxis-moaren aurkako borroka, norberagandikhasita, gure jarreren inguruan hausnartuz,portaera matxistak salatuz, identifikatuz (la-gunartean, klasean, etxean, lan-tokian, jaigiroan…) eta erasotzaileekin interpelatuz.Emakumeok honen aurrean antolatubeharrean gaude, saretu, elkarlana sustatueta autodefentsa feminista praktikatu!Ez baitago herri askerik emakume askerikgabe.

Odei Artziniaga, Itzubaltzetako emakumeon Asanbladaren izenean

Auzoak Udalekonomia

Komunika-bideak

Iturribarriko eraiste harrietatik sortzen da gureindarra: Udal Gobernuaeraistea gauzatu du, etaauzokideen iritzien gainetikigarotzen da.

PNV, PSE eta PP ez daudeGabonetako otarrari ukoegiteko prest! Ekintzak hitzak bainoadierazgarriagoak dira.

Gutxiengo soldata: 1200euro. Duin bizitzeko 1200euroan ezarri behar dagutxiengo soldata. Horiproposatu genuen azarokoudalbatzan.

EH Bilduk proposatzen du batzorde bat sortzea komunikabide publikoakkudeatzeko. Udalbatzanadierazi genuen bezala:Getxoberri propagandahutsa da!

>>

Emakumeen Mundu Martxaren baitan hazienbidez irudikatu genuen bidea. Algortan urteosoa daramagu horretan jo eta su. Mujeres ConVoz, hango eta hemengo ahaldundu etabatzeko elkartea, Haziak, gazte feministak etaBilgune Feminista batuta ari gara martxoarenhasieratik hainbat jarduera eta dataren ingu-ruan. Ohartuta elkarrekin egote hutsak zelanindartu gaituen, zelan boteretu, zelan biderkatubakoitzak bakarka eta besteen berri izan gabeegiten dugunaren oihartzuna eta eragina,azaroaren 25ean ere kalera irten ginen,PATRIARKATUA HILTZAILEA! oihukatuz.Indarkeriaren kontzeptuaz gogoeta egiteradeitu genituen herritarrak: maitasun erroman-tikoaren iruzurra, etxeko langileen egoeraprekario, miserable eta ankerra, jendarteosoaren egitura guztia estaltzen duen matxis-mo kapitalista nazkagarria salatu genituen. Etabakegintza eta normalizazioa emakumeenkontrako indarkeria errotik erauzi gabe jorra-tzerik ez dagoela ere adierazi genuen. Ez dugupatriarkatua eta kapitalismoa oinarri etahasieratik irmoki borrokatuko ez dituen herri-gintzan parte hartuko. Ez horixe gure izenean.

Uxune IriondoBilgune Feministaren izenean

Portu Zaharreko estolda ku-txatilak berrikusteko mozioa.

>>

Page 3: Getxoko EH Bildu Aldizkaria (eus)

Azken hilabeteotan bertakoauzokide ugari kaleraatera, eta euren desados-tasuna adierazi dioteGetxoko udal-gobernuarigauzatzen ari den proiek-tuaren harira. 2001eanonartu bazen ere, ia 15urte geroago hasi dira ur-banizatze lanekin. Bideanhainbat etxe eraitsi etaortu suntsitu dituzte, pai-saiaren erabateko eral-daketa sortzen. Argi geratuda berriz ere, PNV Stylekzer dakarren.

Auzokideen lekukotzak

LEIRE AZKARGORTA. Berriro ere hormigoiezbete nahi dituzte berdeguneak; oraingoanAlgortako azken birikaberdea. Horregatik, hain da garrantzitsua antolatzea eta mugitzeaauzoa defendatzeko.

Zer galdu zaigu euskaldunoi Madrilen?Ez, Euskal Herriaren giltzaren independentzia.

Estatu espainiarrean ez diguten inoiz onartuko libre izatea. Gu izango gara, hemendik, lortukodugunak burujabetzaren ateak irekitzea. Orduan, zertarako aurkeztu Espainiako parlamentu-rako eta senaturako hauteskundeetara? Ardurak eramaten gaituelako gure ordez erabakitzen duten guneetara joatera. Elkartasuneta konplizitate sareak josi behar ditugulako beste eragileekin eta beste indar politiko batzuekin,era berean, herrien emantzipaziora eramaten gaituen bidea urratzen jarraitzeko.Gurea ahotsa entzun behar delako sistematikoki isildua den guneetan. Hautetsi onenak di-tugulako Madrileko joera zentralistei balazta jartzeko.

Madrilera joango gara erantzukizun politikoagatik, jakin arren, gure etorkizunaren giltza EuskalHerrian bertan dagoela.

Iturribarri; beste eredu baten aldeko oihua

MARIA ALTUNA. PNVren jarrerak erakusten digu ez gaituela ezordezkatzen, ez babesten ez errespetatzen ere. Ez ditu entzun gureeskariak, ez ditu gure lurrak defenditu,ezta gure bizitzak aberasten dituen espazioak ere. Gure auzoa saldu dute.Gainetik pasatu gaituzte erruki barik.Inoiz baino bakarrago eta babesgaberik gaude.

+

+ +

Page 4: Getxoko EH Bildu Aldizkaria (eus)

Olentzero eta Mari Domingi maiteak; Gabonak heltzear daude, eta EH Bilduko kideok zuen laguntza behardugu, herri honetarako ditugun hainbat desio zeuen magia apurregazegia bihur ditzagun.Dakizuen bezala, ez dugu maite herri honetan batzuek urteetan ezarriduten hirigintza eredua, eta horregatik eskatzen dizugu HAPOarenberrikuspenarekin batera, hain ondo ezagutzen duzuen Andra Marizonaldea porlanetik libre uztea. Izan ere, gure herria porlanez jostenjarraituz gero, gure izaera eta izana ezabatuko dira. Horrez gain, uste dugu herria ahaldundu behar dela, gero eta gehi-agotan parte hartzeko, erabaki gehiago hartzeko, herritarrak ere sub-jektu politiko aktiboa izan izan behar duela, eta horretan zuen laguntzaere beharko dugu, Mari Domingi eta Olentzero, magia apur bat beharkodugu herritarrei erabakiak hartzeko gai dirella sinestarazteko.Bestalde, espero dugu 2016an jendarte patriarkal honek eragitendituen emakumeenganako indarkeria mota ezberdinak desagertzea.Jakin badakigu ez dela lan samurra izango, eta hezkuntza, komu-nikabideak eta mundua bideratzen duen politika kapitalista eta patri-arkala eraldatu behar dugula, baina zinez uste dugu borroka feministakposible egingo duela. Bestalde, euren lurra halabeharrez utzi beharduten guztiei merezi duten harrera egin diezaiegun, gurea den bezala,eurena ere badelako herri hau. Hortaz, gurea eurena egin dezaten etaeurena gurea. Besterik gabe, Olentzero eta Mari Domingi maiteak, dakizuen bezala,batzuetan ez da erraza mundu zapaltzaile honetan bizitzea, are gutx-iago hizkuntza txikia daukan herri txikian bizi garenontzat. Horregatik,batzuetan zuon magiari eta bereziki, herri honek daukan magiari in-dartsu heltzen diogu, zoriontasuna eta bestelako herri bat hatzamarrenpuntarekin laztantzeko ahaleginetan.Azkenik ezin ditugu ahaztu, sorterritik urrun dauden horiek guztiak,etxean egon behar diren horiek guztiak.Gure eskakizunak kontuan hartuko dituzuelakoan gure mosurik goxoena.

20 urte Muniparen eskubideak urratzen direnetik

Alvaro Arri Pascual, Munipak, 20 urte daramatza espetxeratua. 20 urte luze Getxotik ehundakakilometroetara sakabanatua eta estatu espainoleko eta frantsesetako espetxeetan isolatua.Azaroan izan da data horren urtemuga tristea. Horregatik bere senide eta lagunok elkartasunahelarazi eta bere egoera salatzea helburu duen harresia sortu dugu bere inguruan.Bi hamarkada hauetan Munipa zortzi kartzeletik baino gehiagotik igaro da. Mendeku gosez beteriko estatu anker batek gure auzokideari tratamendu gizagabea eman diobere borondatea suntsitu eta bera fisikoki eta moralki anikilatzeko asmoz. Hala ere, saiakerahauek alferrik izan dira. Munipak bere ideiak bere horretan mantentzen ditu, bere erre-sistentziarako gaitasunarekin batera. Bere herriak, bere ingurukook, maite dugun guztiok, ezdugu inoiz bakarrik utzi eta gure elkartasunak, gure indarrek eta gure maitasunak bere zie-garen horma sendoak gainditzea lortu dute.Igaro den azaroaren 25ean izandako Udalbatzan, alkatearen kalitatezko bozkari esker, bereeskubideen urraketa eta sakabanaketa politika kriminala salatzea helburu zuen mozioak ezzuen aurrera egin. Baina ez dio axola! Gure salaketa plazaz plaza egiten jarraituko dugu huragetxoztar guztion bihotzetara iritsi arte.

Aitortu dezakezun bizioa... Hondartzan et-zanda egotea eguzkia hartzen

Gorrotu duzuna... Aurpegia ez ematea edonorberaren aktuen erantzule ez izatea(bereziki ondorio txarrak izango dituela jakitundenean)

Politika zuretzat... Iraultzailea. Errealitateaezkerretik aldatzeko bidea.

Emakumeak politikan... Ezinbestekoak. Euskalestatua gizon eta emakumeok eraikitzendugu, feminismotik.

Esperientziarik gogorrena zinegotzi bezala...T.-ren esklabutza-egoera ezagutu eta ezinezer egitea edo kalean utzi duten pertsonabaten etsipena ezagutzea...

Eta politena... Dudarik gabe, lehenengoegunean, herriak lagundu gintuenean, urtebatzuen bueltan ilegalitatearekin zigortutakoherritarren ahotsa berreskuratu genuenean.

Zertarako zinegotzi izan... Getxo, duela 30urte hartu ninduen herria, maite dudalakoeta hobetzen lagundu nahi dudalako.

Arantza Gutierrezgertutik...

Olentzero etaMaridomingiri gutuna