Getxoko hizkuntzen tribiala

7
Maia Egutegia Getxoko Hizkuntzen Tribiala

Transcript of Getxoko hizkuntzen tribiala

Page 1: Getxoko hizkuntzen tribiala

Maia Egutegia

Getxoko Hizkuntzen Tribiala

Page 2: Getxoko hizkuntzen tribiala

El Calendario Maya

Trivial de los idiomas de Getxo

Page 3: Getxoko hizkuntzen tribiala

HELBURUAK

• Getxoko herritarrei gure herrian dagoen hizkuntza-aniztasunaren berri eman. / Herriko kale

eta gune komunak baliatu hizkuntza-aberastasuna agerian ipintzeko.

• Elkar ezagutza sustatu, hizkuntzetatik hasita euskara zentroan ipinita.

• Hizkuntzak baloratu, pertsonak baloratu, elkarren errekonozimendua bultzatu.

• Herriko kultura guztiak (ahalik eta gehienak) kontuan hartu.

• Herritarren parte-hartzea sustatu.

Page 4: Getxoko hizkuntzen tribiala

AURREKO

PRESTAKUNTZA

1- Herrian hitz egiten diren hizkuntzak identifikatu (Udaleko erroldaren laguntzaz)

2- Herriko toki estrategikoak identifikatu kanpaina bertan gauzatzeko. Kanpaina martxan jarrikodugu herrian festa, ikuskizun edo-eta jaialdi bereziren bat dagoenean.

3- Udalarekin eta herriko komunikabide eta elkarteekin harremanetan jarri, kanpainaren berrieman eta euren laguntza eta konplizitatea lortzeko. Kanpainan emandako informazioareneman eta euren laguntza eta konplizitatea lortzeko. Kanpainan emandako informazioareninguruko galdera/erantzunen lehiaketa bat antolatuko dugu astero eta komunikabideotanzabalduko ditugu galderak, erantzunak eta lehiaketaren irabazleen izenak.

4- Udaleko garbiketa-brigadarekin hitz egingo dugu kartelak kendu ez ditzaten.

5- Eskoletako irakasleekin eta Guraso Elkarteekin ere bilduko gara kanpainaren berri eman etaeuren parte hartzea lortzeko.

Page 5: Getxoko hizkuntzen tribiala

KANPAINAREN GAUZATZEAKANPAINAREN GAUZATZEAKANPAINAREN GAUZATZEAKANPAINAREN GAUZATZEA

1- Txartel berde handietan (Din A4 formatukoak) Getxon hitz egiten diren hizkuntzen izenak idatziko

ditugu banan-banan (txartel bakoitzean hizkuntza baten izena) jatorrizko hizkuntzan letra handiz;

horren azpian eta letra txikiz, hizkuntza horren euskarazko izena txertatuko dugu parentesi artean.

Txarteletako bat desberdina izango da. Berdea izan beharrean, morea izango da eta bertan

“Munduan 6.000 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira” esaldia txertatuko dugu. Txartel guztiak

plastifikatu egingo ditugu.

2- Aukeratutako tokietan jarriko ditugu kartelak.

3- Bigarren astean txartel morea kenduko dugu eta komunikabideen

laguntzarekin lehenengo galdera zabalduko dugu: “Zenbat hizkuntza

hitz egiten dira munduan?”

4- Erantzunak jasotzeko postontziak jarriko ditugu eskoletako

sarreretan, udaletxeko atean, kiroldegietako sarreretan eta herriko

beste leku batzuetan.

5- Txartel morea kentzearekin batera beste txartel guztien gainean, izkina batean,

hizkuntza hori hitz egiten den lurraldearen izena jarriko dugu pegatina batean.

Page 6: Getxoko hizkuntzen tribiala

6- Astebetez utziko ditugu txartelak lurraldeen izenekin eta, astea bukatzean, txartelak kendukoditugu eta bigarren galdera zabalduko dugu hedabideetan: “Zeintzuk dira ondorengolurraldeetako jatorrizko hizkuntzak? Bulgaria, Bolivia… “ edo “Zein lurraldetan hitz egiten dirabulgariera, aymara, yahenkea… ?”.

7- Kendutako txartelak txartel berriekin ordezkatuko ditugu. Txartel berrietan “KAIXO, ZERMODUZ?” esaldia agertuko da idatzita eta esaldi berbera baina beste hizkuntza batean ereidatzita.

您好!你好吗?Здравейте! Как сте?

Hello! How are you?

Hola! ¿Que tal?

Moi! Mitä kuuluu?Moi! Mitä kuuluu?

8- Astea pasatzean, hirugarren galdera zabalduko dugu:

Nola esaten da “KAIXO, ZER MODUZ?” Getxon hitz egiten diren 5 hizkuntzatan?

9- Txartelak kenduko ditugu eta berriro jarriko ditugu Getxon hitz egiten diren hizkuntzen izenakdaramatzaten txartelak. Bakoitzari pegatina bana gehituko diogu hizkuntza horien hiztun-kopuruekin.

Horren ostean aste betez utziko ditugu kartelak eta gero galdera zabalduko dugu…

Nahi beste luzatu daiteke kanpaina hau eta horrela Getxon hitz egiten diren hizkuntzen ingurukoinformazioarekin jolastuko gara.

Page 7: Getxoko hizkuntzen tribiala

INDARRAK

- Jendea harritzeko eta hizkuntzen ezagutzan sakontzeko aukera ematen duelako,

norberaren hizkuntza baloratzen denean norbera baloratua sentitzeko aukera ematen

duelako, ikastetxeetan ume eta gazteen inplikazioa jorratu ahal dugulako.

- Errealitate aberatsa ikustarazteko modu eraginkorra

- Parte-hartzeko aukera..

- Ezagutza konpartitu.