EH Bildu 14

20
GAI NAGUSIA 2-3 · GAI NAGUSIA 4-5 · HAUTESKUNDEAK 6-7 · ELKARRIZKETA 8-9 · ARABA 10 BIZKAIA 11 · GIPUZKOA 12 · NAFARROA 13 · HERRIAK 14-15 · NAFARROAKO PARLAMENTUA 16 GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 17 · AMAIUR 18 · EUROPAKO LEGEBILTZARRA 19 2014ko azaroak 6 · 14. zkia Katalunia eta Euskal Herriko aldebakarreko bideak

description

EH Bilduk ateratzen duen aldizkariaren 14. alea

Transcript of EH Bildu 14

  • GAI NAGUSIA 2-3 GAI NAGUSIA 4-5 HAUTESKUNDEAK 6-7 ELKARRIZKETA 8-9 ARABA 10 BIZKAIA 11 GIPUZKOA 12 NAFARROA 13 HERRIAK 14-15 NAFARROAKO PARLAMENTUA 16

    GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 17 AMAIUR 18 EUROPAKO LEGEBILTZARRA 19

    2014ko azaroak 6 14. zkia

    Katalunia eta Euskal Herriko aldebakarreko bideak

  • GAI NAGUSIA

    2

    Katalunia eta Euskal Herriko aldebakarreko bideak

    Azaroaren 9ko Kataluniako kontsultaren bezperan, eta Espainian demokraziaren argiak itzalita dauden bitartean, Kataluniak eta Euskal Herriak beren argi propioa behar dute, prozesu eratzaileak abian jarriz bi herrietan.

    Kataluniako prozesuak oso urte gutxitan izandako bilakaera sinesgaitza da. Arenys de Munteko kontsulta 2009ko irailean egin zen. Bost urteko epean egindako bidea egundokoa da. Ezker independentistak bultzatutako ekimen batetik bere

    etorkizunaren jabe izan nahi duen Herri baten aldarrikapenera igaro dira.

    PSOEren gobernuak, lehenengoz, eta ondoren PPren gobernuak kataluniar herriarekiko eta bere instituzio nagusiekiko adierazitako mespretxuzko jarrera mingarriak Katalunian sortzen ari zen prozesu independentista azkartu egin du. Katalunian, bertako egoera ekonomiko eta soziala larria eta Estatuarekiko menpekotasuna ez dira honezkero bateragarriak. Kataluniako ordezkari

    instituzionalak Estatuko agintariekin elkarrizketa egiten saiatu dira, baina behin eta berriz alferrik izan da. Estatuak Kataluniako instituzioak aldebakarreko bidea hartzera behartu ditu.

    Gauzak horrela, Assemblea Nacional de Catalunyak (ANC) bideratzen duen herritar bultzadari erantzunez, CiUk, ERCk, ICVk eta CUPek herritarrei Kataluniaren etorkizun politikoari buruz kontsulta egiteko data eta galderak ezarri zituzten. Estatuak kataluniarrek botoa emateko ahalegin oro eragoz

  • GAI NAGUSIA

    3

    Katalunia eta Euskal Herriko aldebakarreko bideak

    teko asmoa adierazia du. Beraz, espainiar Estatua bera Kataluniako herritarrekiko konfrontazio demokratikorako agertoki batean kokatu da, non espainiar legeak eta kataluniarren borondate demokratikoa aurrez aurre izango diren azaroaren 9an.

    Espainiar Estatuaren lurralde batasuna lehertzear dagoela dirudienean gobernua sustatzen duen alderdi politikoak, oposizioko alderdi politiko nagusiak eta Estatuko boteregune nagusiek konfrontazioa elikatzeko gogoa besterik ez dute erakus

    ten. Inork oraindik zalantzarik izanez gero, espainiar Estatuaren jarrerak Katalunian argi eta garbi adierazten digu ez dela Euskal Herriarentzat ere burujabetza partekaturik, berdinen arteko itunik ala Eskoziakoa bezalako prozesurik izango.

    Bitartean gure prozesurako Kataluniatik bi ikasgai nabarmentzea komeni da: alderdi politikoen agendatik kanpo dagoen herritar bultzadaren garrantzia eta erabakitzeko eskubidearen aldeko indar politikoen arteko batasunaren beharra. Ez dugu

    uste, gainera, kontrajarritako bideak direnik, bata eta bestea lantzea ezinbestekoa da, alegia, zeren eta elkar laguntzen eta elikatzen baitute.

    Kataluniako prozesu independentistak hurrengo hilabeteetan izango duen bilakaerak Estatuko egoera politiko osoa eralda dezake, noski, baita Euskal Herrikoa azkartu ere. Honezkero, ordea, Kataluniako prozesuak erabakitzeko eskubidea ziklo politiko hau ardaztuko duen faktorea izatea lortu du.

  • 4Kutxabanken lehen urratsak

    2011-03-22 BBK, Kutxa eta Vitalek Kutxabanken bankarizazioa eta sorrera iragartzen dute.

    2011-06-30 Kutxetako administrazio kontseiluetan Bilduk aurkako bozka ematen du, pribatizaziorako bidea zabaltzeko aukera ematen delako.

    2011-09-13 Euskal kutxak eta Bilduren arteko negoziazio prozesuaren ondorioz, Garitanok eta Izagirrek Kutxabankeko gizarte ekintza eta kontrol publikoa bermatzea helburua duen akordioaren berri ematen dute.

    2011-10-20 Kutxetako hiru batzar orokorrek Bildurekin

    adostutako akordioari babesa ematen diote. Akordioan Kutxabank ez pribatizatzeko borondatea argi adierazten da.

    PNV eta PPren arteko amodio neoliberala

    2011-12-28 EAJk eta PPk Kutxabanken Administrazio Kontseiluko 15 ordezkari beraien artean banatzeko akordioa lotzen dute, EH Bildu eta PSE, beste batzuen artean, kanpoan utziz.

    2012-05-14 EAJk eta PPk kutxetako batzarretan udalen partehartzea murrizteko Euskal Kutxen Legearen aldaketa adosten dute.

    Hurrengo hilabeteetan EAJk eta PPk haien fidantzasistema eredua martxan jartzen dute: euskal enpresen akzioen salmenta, kutsatutako aktiboen banku txarra deitutakoan 1.000 milioi euro sartzen dituzte, enpresa txikien, kooperatiben eta autonomoen finantziatzio iturria ixten dute, etxegabetze eta IRPHaren aplikazioagatik salaketak biderkatzen dira,

    langileen kopurua ere 1.000 postuetan murrizten dute, bezeroekiko zerbitzua ere eskasagoa da...

    2012-11-09 Bankuak etxerik gabe utziko duela

    jakiterakoan, Amaia Egaak bere buruaz beste egiten du Barakaldon

    2012-11-10 Mario Fernandezek

    Kutxabanken aldetik etxegabetzeen etena iragartzen du

    PNV eta PPren arteko amodio neoliberala

    2012-11-21 BBK, Vital eta Kutxako batzar zein administrazio kontseiluak berritzen dira. EAJPPPSECCOOn bozkekin, EHBildu BBKren kontseilutik kanpo geratzen da, Vitalen pisua galtzen du eta Iturbe Kutxaren presidente bezala aukeratzen dute, iruzurra egin ondoren eta Kutxako estatutuak errespetatu gabe.

    Kutxako Administrazio Kontseiluan, talderik nagusia izanda, EH Bilduk proposamen ezberdinak aurkezten ditu: langileen eskubideen alde, etxegabetzeen eta IRPHren aurka, enpresa txikien finantziazioaren alde, bezeroen arreta zerbitzua euskalduntzeko, gizarte ekintzaren defentsan,... Proposamen guztiak bertan behera geratzen dira EAJPPPSECCOO eta Pixkanaka taldearen botoen batuketarekin eta Iturberen kalitate botoarekin.

    Bitartean, eta aldez aurretik Mario Fernandezek iragarri zuenaren kontra, Kutxabank pertsona eta familia gehien etxerik gabe utzi duen finantza entitatea bihurtzen da.

    Lapurreta egiteko prestatzen dira

    2013-12-27 PP eta PNVren botoekin onartzen da Kongresu espainiarrean Aurrezki Kutxen eta Banka Fundazioen legea, kutxen kontrol publiko eta sozialarekin amaitzea helburu duena.

    2014-02-16 Kontrol publiko eta soziala bermatzeko eta egoera aztertzeko kutxen ez

    Kutxabank, lapurreta baten kronika

    GAI NAGUSIA

  • 5HAUTESKUNDEAKGAI NAGUSIA

    5

    ohiko batzarrak eskatzen ditu EH Bilduk. Eskaera ez dute onartzen.

    2014-02-21 Kutxabanken kapitalaren %70a kapital pribatuari saltzearen aldeko jarrera adierazten du Mario Fernandezek. Inolako eztabaidarik gabe, Vital Kutxa eta BBKren bankarizazio prozesua abiatzen da.

    Kutxabanken kontrol publiko eta sozialaren aldeko plataforma sozial eta sindikala sortzen da. Kutxabanken pribatizazioaren aurkako mobilizazioak indartzen dira.

    2014-05-07 EAJko presidente Andoni Ortuzarrek Kutxabank pribatizatua izango denik ukatzen du.

    2014-06-21 Kutxabanken pribatizazioaren aurkako mobili

    zazioa Bilbon, eragile sindikal eta sozialek deituta.

    2014-06-25 Vital eta BBKko batzarrak atzeratzea proposatzen du EH Bilduk, Kutxabanken kontrol publikoa bermatuko duen herri akordioa erdiesteko.

    2014-06-30 Vital Kutxa eta BBK batzarrek, EAJPPPSOECCOOren botoekin, fundazio bankario bihurtzea adosten dute, 150 urtetan lorturiko patrimonioa 15 pertsonen esku utziz.

    2014-09-09 Gipuzkoako Foru Aldundiak Kutxa eta Kutxabanken kontrol publikoa bermatzeko informe juridiko eta proposamena aurkezten du.

    2014-09-25 Gipuzkoako Aldundiaren proposamena Kutxako batzarrean

    eztabaidatua eta bozkatua izatearen aurka bozkatzen dute Kutxaren Administrazio Kontseiluan, EAJ, PP, PSOE, CCOO eta Pixkanakak

    2014-10-24 EAJ, PP, PSOE, CCOO eta Pixkanakak berriro ere botoak batzen dituzte Kutxaren batzarrean Kutxa fundazio bankario bihurtu eta kontrol publiko eta soziala deusezteko.

    2014-10-28 Kutxabanken pribatizazio eta akzio salmentaren aldeko jarrera adierazten du berriro Mario Fernandezek.

    2014-10-30 Hiru kutxen artean ezin izango dutela Kutxabanken akzioen %50a mantendu eta beraz pribatizazioari atea irekia dagoela iragartzen du Espainiako Bankuak.

    Zoritxarrez, denborak eta gertaerek arrazoia eman diote EH Bildu eta gehiengo sozial eta sindikalari. Prozesu luze honen helburua Kutxabanken kontrol publikoa deuseztea izan da, akzioak euren lagunei saldu ahal izateko.

    Euskal ekonomian pribatizazioak izan ditzakeen ondorioak ez dira nolanahikoa: etxegabetze gehiago, enpresa txikientzako finantzazio gutxiago, langabezia gehiago, obra sozial gutxiago, zerbitzu okerragoa...

    Gipuzkoako Aldundiaren proposamenak akzioak instituzioen esku uztea planteatzen du, Espainiako Bankuaren kontrol handiago bat ekiditeko. Kutxabanken kontrol publiko eta soziala bermatzeko proposamen bakarra da. Aurrezkiak ekonomian eta pertsonen zerbitzura inbertitzeko modu bakarra da.

    O N D O R I O A K

  • Josu Unanue: Aro baten amaiera dugu Bizkaian eta azken

    urteetan josten jardun dugun aldaketa azkartzeko momentua da

    Los que mentan sa-biendo que mentan, los que jugaban con la informacin que no poda-mos utilizar, los que hacan pagos con fajos de billetes sin demostrar su origen, los que mantenan grandes su-mas en parasos fiscales... A todos ellos, que saben quie-nes son, les digo que pueden estar tranquilos, en lo que a mi se refiere, no escribir mis memorias. Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitzak ditugu honako hauek. Jokamolde honekin bukatzea ezinbestekoa dugu. Politika ulertzeko modu honi amaiera emateko helburuarekin dator Josu Unanue eta datozen asteetan aurkeztuko den Bizkaiko EH Bilduren lan taldea. Kudeatzen dituzten instituzioen jaun eta jabe

    sentitzen direnen eredu hori bertan behera uzteko, politika omert bezala ulertzen dutenei nahikoa dela esateko lanean jarraitzeko konpromisoa du EH Bilduk.

    [BIDEOA] Unanue: Aro baten amaiera da Bizkaian eta azken urteetan jositako aldaketa azkartzeko momentua da

    [BIDEOA] Josu Unanue, Bizkaiko Batzar Nagusietarako zerrendaburua

    SAREANALBISTEA

    6

    HAUTESKUNDEAK

  • Aitziber Ibaibarriaga: PNV-PP-PSEren politika zaharkituak gainditzea premiazkoa dela uste duten ezkerreko sektoreei

    eskua luzatzen diegu

    Herritar guztien eskubide guztiak bermatuko dituen Bilbo eraikitzeko bidean, indarrak biltzeko deia egin du alkatetzarako EH Bilduren hautagaiak. Tamaina handiko erronka du Bilbok, eta erronka horren neurriko proiektua EH Bilduk. Bilbon aldaketa bultzatzen (h)ari gara. Horretarako, hiru ardatz nagusiren baitan egingo dugu bereziki indar: herritar guztiontzako hiri ereduan, arlo sozial eta ekonomikoan, eta euskara eta euskal kulturaren bidez denei tokia egingo dien Bilbo batean.

    [BIDEOA] Ibaibarriaga: PNV-PP-PSEren politikak gainditzea premiazkoa dela uste dutenei eskua luzatzen diegu

    [BIDEOA] Aitziber Ibaibarriaga: Bilboko alkatetzarako hautagaia

    SAREANALBISTEA

    [BIDEOA] Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea Egun On Euskadi saioan

    [BIDEOA] Elkarrizketa ETB1en Adolfo Araiz Nafarroako lehendakaritzarako hautagaiari

    SAREAN

    7

    HAUTESKUNDEAK

  • 8ELKARRIZKETA

    Eskuartean duzuen plana %100 martxan jarri ezkero, zer egoeratan egongo da hondakinei dagokienez Gipuzkoa hamar urte barru?2016rako % 60ko birziklapen helburua dugu, eta nolako bilakaera daramagun ikusita, lortu egin dezakegu. Hortik aurrera, beste pauso bat eman beharko dugu, birziklatze tasa baxuagoak dituzten udalerrietan neurri eraginkorragoak hartuta, % 75eko birziklapen tasara iristeko; helburu hori dago jasota Foru Aldundiaren plangintzan 2020rako. Gaur egun, Gipuzkoak, birziklapenari dagokionez, Europako udalerri edo eskualde onenen pare egoteko oinarria du, eta norabide horretan pausoz pauso jarraituz gero, lortu

    egingo dugu. Birziklatzen ez ditugun hondakinak, bestalde, inertizatu eta, ondoren, degradatutako tokiak berreskuratzeko erabiliko ditugu. Beraz, hondakin horiek ere balorizatu egingo ditugu. Hamar urte barru hondakin guztiak egoki balorizatzen dituen sistema izan genezake Gipuzkoan: sistema benetan iraunkorra.

    Txingudiko Mankomunitatea GHKn sartu ezkero, Zubietako TBMko planta prest egongo al litzateke (prozesamendu kapazitateari dagokionez) hauen errefusa tratatzeko?Bai. Izan ere, Zubietako TMB plantan ez ezik, Foru Aldundiaren azpiegitura plangintza osoan, Gipuzkoa

    osoko errealitatea hartu da kontuan, baita Txingudiko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietakoa ere.

    GHKn indar korrelazioa aldatuz gero erraustegia berrirekiko omen dute. Zer egin daiteke honen aurrean? Lehenik, gaur egungo hondakin kopurua eta joera bera ikusita, zentzugabea da egitasmo horri heltzea. Izan ere, erraustegia urtean 240.000 tona erretzeko zegoen diseinatuta, eta orain 170.000 inguru eramaten ditugu zabortegira (eta horretatik ere asko berreskura daiteke). Eta bigarrenik, GHKko kide bakar batek ere ez du era formalean planteatu Zubietako erraustegi

    Zestoakoa bezalako proiektu bat ezin da gauzatu herritarren iritziaren kontra. Koherenteak izango

    gara horrekin eta zestoarrek erabakiko dute

    Iaki Errazkin

    Appgree aplikazioaren bidez jasotako galderekin eginiko elkarrizketa

    Gipuzkoako Ingurumeneko eta lurralde antolaketako diputatua

  • proiektua berreskuratzea. Guk beti esan dugu erraustegia iragana dela Gipuzkoan.

    Birziklapena, bilketa sistema eta tratamenduaren zirkulua ixteaz asko hitz egiten den honetan, aurreko hiru puntu hauek bezain garrantzitsua den Murrizteaz behar baina gutxiago hitz egiten denaren errezeloa dut. Fiskalitateak eragin handia izan lezake hainbat esperientziak erakusten duten moduan. Zein neurri hartuko ditu/lituzke GFA ildo honetan? Egia da alderdi horrek ere garrantzi handia duela, eta neurri batean bigarren mailan geratu dela urteotan, lehentasunak ezarri behar zirelako eta prebentzioa eta birziklapena sustatzea eta kudeaketa iraunkor bati lotutako azpiegiturak diseinatzea lehenetsi direlako. Dena dela, hondakinak ondo kudeatzen dituenak gutxiago ordaindu eta kudeaketa ez hain ona egiten duenak gehiago ordaintzeko neurriak proposatu zituen Bilduk Batzar Nagusietan,

    eta oposizioak a t z e r a

    bota zi

    tuen. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioan badira, bestalde, konpostatzea sustatzeko neurriak: gaika bildutako materia organikoaren truke errefusaren truke baino % 50 gutxiago ordaintzen diote udalerriek GHKri. Ildo beretik doazen neurriak hartu dira azken boladan Gipuzkoako zenbait udalerritan ere. Argi dago, ordea, estrategia orokor bat behar dugula fiskalitatean, eta gu prest gaude norabide horretan urratsak emateko.

    Gipuzkoan hondakinen inguruan, hartutako neurriak eta ondorioak ikusita, nola da posible begiak itxiak izatea? PNV, PSOE eta PP jarrerak ulertezinak dira, nola aritu haien aurrean? Gipuzkoan hainbatek EH Bildu higatzeko erabili dituzte hondakinak. Dena dela, herritarrak dagoeneko aspertuta daude, soluzioak nahi dituzte, eta hain zuzen ere, hori eskaintzen ari gara Gipuzkoako instituziook, milaka eta milaka herritarren ahalegin eta konpromisoarekin: konpostajean sekulako saltoa ematen ari gara, birziklatze tasak ere igotzen ari gara nabarmen, eta kudeaketa iraunkorra egiteko azpiegiturak ditugu diseinatuta. Gu lanean ari gara, eta hori da etengabeko ikamikari eman dakiokeen erantzunik onena.

    Zer egiten ari da Foru Aldundia Gipuzkoan energia berriztagarrien inguruan? Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoa Energia Foru Plana 20122015 planaren bitartez, sistema energetiko iraunkor bateranzko trantsizioa errazteko premiazko oinarria jarri du. Energia berriztagarriak eta aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa bultzatzeko helburuarekin, 10 ildo estrategiko,

    23 programa eta 48 ekintza zehaztu eta garatzen ari da. Do

    kumentazio guztia: www.gipuzkoaenergia.net/euskara.asp web gunean dago eskuragarri.

    Gipuzkoari eragiten dion fracking proiekturik ba al dago? Bai, SHESAk (Eusko Jaurlaritzaren meneko enpresa publikoa) baimenak eskatuak dauzka Eusko Jaurlaritzan, bai eta Petrichor Euskadi Cooperatiefek. Gure herrialdeari zuzenean eragiten diote Sustraia proiektuek, Deba Garaia , Deba Barrenan eta Urolan eragiten dutenak, bai eta Tolosaldean garatuko litzatekeen Landare proiektua.

    Zer egingo du Aldundiak hainbat zestoarrek beren iritzia kontutan hartzeko eskariaren aurrean?Herritarren partaidetzaz eta galdeketaz gogoeta sakona egin beharko genuke Gipuzkoako eta Euskal Herriko instituzio eta alderdi politiko guztiok. Herri galdeketak arazoak konpontzeko eta desadostasunak demokratikoki gainditzeko tresnak dira, eta ez komenientzia politikoaren arabera eta arerioa higatzeko bitartekoak. EH Bilduk, behintzat, gogoeta hori egin du. Zestoakoa bezalako proiektu bat ezin da gauzatu herritarren iritziaren kontra. Koherenteak izango gara horrekin eta zestoarrek erabakiko dute. Eta horrek Zestoarako ez ezik, beste egitasmo askotarako ere balio du.

    Gipuzkoan aurreko hamarkadetan ibai eta errekak oso kastigatuak egon dira (Tolosaldeko papertegien kutsadura, adibidez). Zein da gaur egungo egoera? Eta ze asmo daude gai honetan? Azken urteetan eraiki diren ur araztegien bidez lurraldeko biztanleriaren gehiengoaren ur zikinak arazten dira. Hala ere, ibaien ur kalitatea hobetzeko oraindik ere herri txiki batzuen saneamendu obrak egiteke daude eta bide horretan Foru Aldundiak Gipuzkoako Ur Konsortzioarekin hitzarmen bat sinatu du eta herri txikien ur zikinak tratatzeko azpiegiturak eraikitzen ari da (Zaldibia, Leintz Gatzaga, Orendain).

    9

    ELKARRIZKETA

  • 10

    ARABA

    A lderdi Popularrari oro har eta batez ere, Javier Maroto Gasteizko alkateari eta Javier De Andres Arabako Ahaldun Nagusiari osasunkordoi bat jarri behar diegu. Dagoeneko EH Bilduk Maroto isolatzeko kanpaina bat martxan jarri du Gasteizko Udaletxean. Zentzu horretan, Marotok bere kanpaina xenofoboa elikatzen jarraitzen duen bitartean, EH Bildu aurrean izango duela argi eta garbi esan nahi dugu.

    Gasteizko Udaleko osoko bilkuran Arabatran proiektuaren zirriborroa idazten hasiko beharko direla onartu da. Horretarako, hilabete bateko epean bi lan talde sortu behar dira Gasteizko Udalean eta Arabako Biltzar Nagusietan hurrenez hurren. Halaxe dio EH Bilduk aurkeztu duen mozioa. Testua beste udal taldeek babestu zuten, popularrak izan ezik.

    2013ko uztailean eta azaroan Gasteizko Udalak bi mozio babestu zituen aho betez. Bertan, besteak beste, proiektuaren bideragarritasunari buruzko ikerketa bat egin zezatela eskatu zien instituzioei. Era berean, Legez ez Besteko Proposamena onartu zen Eusko Legebiltzarrean. EAEtik kanpo ere gaia eztabaidatu egin da eta Miranda de Ebron ere udalerri horrek bat

    egiteko mozioa onartu zen. Beraz, Arabatran garraio publikoaren proiektuak babes politiko eta sozial handia du.

    Adostasun hori paperaren gainean jarri behar da, dagoeneko, lehenengo zirriborroa idatziz, eskatu du Gasteizko EH Bilduko bozeramaile Kike Fdz de Pinedok. Arabatran Eusko Trenbide Sareak (ETS) kudeatu behar du eta, horretarako, euskal instituzioetatik Madrili eskatu behar zaio erabileraren lagapen publikoa Burgosetik Nafarroara doan korridorean. Instituzio guztietatik, (Lakuako Gobernutik hasi eta udalerri txikietatik amaituz) eskatzen bada, azpiegitura lagatzea lor dezakegu, adierazi du EH Bilduko bozeramaileak.

    Arabarako proiektu estrategikoa da, baina Gasteizko zatiak ere garrantzi handia du. Izan ere, behin eta berriro tranbiaren balizko luzapenaz aritzen dira eta proiektu hau kontuan hartu beharko litzateke. Udalerriko ekialdemendebalde ardatz horretan zazpi geltoki egingo lirateke, horixe baita Salburua eta Zabalgana lotzeko aukerarik zentzuzkoena; gainera, 25 milioiko aurrekontua du, hots, tranbiaren linea berri baten aurrekontuaren %25a.

    Arabatran, aurrera doa proiektua araba

    lang

    raitz

    / lo

    s lla

    nos jund

    iz /

    eha

    ri-g

    obeo

    bori

    nbiz

    karr

    aar

    izna

    barr

    a /

    san

    mar

    tin

    aran

    zaba

    l

    erdi

    gune

    a

    sant

    a lu

    cia

    / or

    eiti

    asol

    o

    eee

    bb

    jjj

    a

    aaa sss

    manzanos

    armion

    arasur

    argantzun

    langraitz / los llanos

    subillabide

    jundiz / ehari-gobeo

    borinbizkarra

    ariznabarra / san martin

    aranzabal

    erdigunea

    santa lucia / oreitiasolo

    salburua

    arkaiate

    dulantzi

    oreitia

    agurain

    aguraingo industriagunea

    araia

    araiako industriagunea

  • 11

    BIZKAIA

    bizkaia

    Bizkaibusek lanpostuei eutsiko die eta garraio zerbitzua hobetuko du

    langileen konpromisoari esker

    Akordioa hasieratik zen posible eta hala frogatu da azkenean. Hala ere, asteetan mobilizatu behar izan dira Bizkaibuseko langileak Bizkaiko Foru Aldundia orain urtebete sinatu zuena betetzera konprometitu zedin. Era horretan, egungo lanpostuak bermatzea lortu dute langileek. Ez hori bakarrik, baita Bizkaia osorako garraio zerbitzu publiko hobetzea lortu ere.

    Akordioak zerbitzua hobetzeko konpromisoa jasotzen du Aldundiaren partetik eta hobekuntzak bermatuko du, hain zuzen, egun Bizkaibusek duen lanpostu kopurua mantentzea. Izan ere, Aldundiaren hasierako proiektuak aurreikusten zuen zerbitzu murrizketaren ondorioz, 300 lanpostu zituen soberan.

    Itziar Garamendi garraio diputatuak behin eta berriz esan du langileek ez zutela grebarako motiborik, Bizkaibusen ez zela inor kaleratuko. Hitz horiekin ezkutatu nahi izan du inor kaleratu gabe ere 300 lanpostu suntsitzeko asmoa zuela Aldundiak. Amortizazioa posiblea da erretiro, aurreerretiro eta bestelako neurrien bidez, baldin eta enpresa uzten

    duten langileak ordezkatzen ez badira. Horrela ere enplegua suntsitzen da.

    Bizkaiko Aldundiaren kudeaketa kaxkarrak arazo i tzelak eragin dizkie egunero Bizkaibus bidez mugitzen diren milaka erabiltzaileei. EAJren itxikeriak, sinatuta zegoen akordioa betetzeko erresistentziak eta lanpostuei nahiz zerbitzuari eusteko konpromiso faltak garraio gabe utzi ditu milaka herritar.

    Testuinguru horretan luzatu genion Aldundiari langileen ordezkariekin eseri eta akordioa lortu arte mahaitik ez altxatzeko deia. Eta akordiorik ezean zentsura mozioa aurkeztuko genuela iragarri genuen, egoerak ezin baitzuen blokeatuta jarraitu egin beharreko bidea hain argia zela jakinik. Aldundiak bazekien irtenbidea zerbitzuaren hobekuntzan zetzala baina ez dio konponbideari heldu besterik gelditu ez zaion arte.

    Azkenean, langileen konpromisoak lortu du Bizkaibusen lanpostu kopuruari eustea eta datorren urtetik aurrera Bizkaibusek lurralde osoan eskainiko duen garraio zerbitzua hobetzea. Zorionak, beraz!

  • Gipuzkoako udalerrien ia erdian ari dira AHTren obrak egiten eta kalteak nabarmenak dira. Gainera, gertatu ohi diren istripu eta intzidentzien inguruan informazio eskasa dago. Hernialdeko tunelean izandako zuloa kudeaketa ilun honen azken adibidea da. Astebete luzez gertatutakoa isilpean gorde du Eusko Jaurlaritzak eta hori larria da.

    EH Bilduren iritziz, AHTren beharra auzitan dago. Inondik ez datorren eta inora ez doan trenean xahutzen ari den milioika eta milioika euro horretara bideratzea kritikagarria da. Ez dauka zentzurik AHTren obretan dirutza gastatzea krisi garaiotan Gipuzkoako, Nafarroako, Bizkaiko eta Arabako familiek beste behar batzuk dituztenean. Urkulluk ezin du esan pertsona helburu duela, baina laguntza sozialak, hezkuntzan eta osasungintzan murrizketak ezartzen dituen bitartean,

    Honenbestez, Tolosaldeko alkateek egindako eskaerarekin bat egin du EH Bilduk eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu AHTren obrei moratoria ezartzea. EH Bilduk bere egiten du Gipuzkoako udalerri gehienen eska

    kizuna eta Abiadura Handiko Trenaren obrak behin betiko gelditu daitezela eskatzen dugu.

    12

    GIPUZKOA

    EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio AHTren obrei

    moratoria ezartzea

    AHT: Zerbitzu sozialen zulo beltza

    gipuzkoa

    [BIDEOA] AHT-ko obretan lurjauzia

  • 13

    NAFARROA

    Arauak inposatzen duen zonifikazioak aukerak gutxitzen ditu herrialdeko hegoalderantz joan ahala. Ikastolak izan dira orain arte, euskararen irakaskuntza zonalde ez euskaldunean bermatzeko aukera bakarra, bide publikoa itxita dagoen bitartean. Familien ahaleginak eta konpromisoak baliatu dute lan hori.

    Norberaren etxe ondoan ikastea, norberaren auzoan edo herrian, oinarrizko eskubidea da. 1.400 ikasle baino gehiagok eskubide hori ukatua dute Nafarroan, euskaraz ikasteko egindako hautuaren ondorioz. Vascuencearen legeak inposatutako Zona No Vascofonako seme alabak dira. Mendigorriatik Garesera, Oteitzatik Lizarrara, Cascantetik Tuterara, Kasedatik Zangotzara egunero hamaika bidai, urtero milaka kilometro kotxean ikastolarako bidean. Ilargira hiru aldiz joan eta etorri egiteko nahikoak, Behatokiak argitara eraman zuen moduan. Lizarrako ikastolara bidean zihoan Oteitzako ikasle txiki batek bizia galdu zuen auto istripuan 1.999an. Aurreko ikasturtean kendu zieten autobusean bidaiatzeko aukera.

    Eguneroko bidaien ezerosotasuna, arriskua eta kostuaz gain, ikasleendako deslokalizazioaren arazoa ere agerikoa da. Euskararen aldeko apustua egin dutenek, askotan bakarrak izaten dira beren herrietan. Lerro publikoak

    tokian bertan zabaltzeko aukerarik ezean, familia askok atzera jotzen dute beste herri bateko Ikastoletara seme alabak bidaltzeko esfortzuaren aurrean. Ikasle euskaldunak, herrira bueltan, etxera bueltan, beren inguruko ikasle euskaldun bakarrak izaten dira, herriko harremanetarako eta egunerokotasunerako dituen ondorio gogorrekin, Egoera gehiago okertzen da, kurtsoetan gora egin ahala. Horrela ikasle askok, Irueraino joan behar izaten dira egunero, bigarren hezkuntzako edota batxilergoko ikasketak egin nahi direnean.

    Vascuencearen Legeak inposatzen dituen mugak gainditu eta apurtu behar dira, hori da EH Bilduren apustua. Hizkuntz eskubideak ezin dira ezberdinak izan jaiotako lekuaren arabera, ulertezina baita herrialde berberean, metro gutxiko banaketarekin kasu askotan, euskaraz bizitzeko aukera izatea edota aukerarik ez izatea.

    Euskaraz ikasteko eskubidea jaio zaren tokiaren arabera

    erabakitzen denean

    Vascuencearen legea parlamentuan aldatzeko

    proposamenak, Nafarroan euskaraz ikasteko dauden

    egoeren larritasuna agerian utzi du beste behin ere.

    nafarroa

  • 14

    HERRIAK

    Aiarako egoera sozioekonomikoa delaeta, EH Bilduk udaletatik enplegu duina sortzearen aldeko apustua egin du, lege oztopoei zein udalen baliabide urriei aurre eginez. Izan ere, baliabideak dauzkaten instituzioak, Eusko Jaurlaritza esaterako, beti berandu eta eskas iristen dira. Laudioko Udalak bere baliabideekin enplegua sortzeko hainbat ekimen sustatu ditu, Lakuako deialdiek aurreikusitako minimoetatik harago joanda.

    Programa horiek kontratazio zuzena ahalbidetzen dute, esaterako Basaurbil programaren bidez 8 lanpostu sortu dira, beste 6 hiri mantentze lanetan, beste 6 Arraoko ingurunearen mantentzean eta beste 5 udal espazio publikoei lotuta. Gainera ekintzailetza programa bitartekoez hornitu da, tokiko negozioak abiaraztea erraztearren; hain zuzen ere, ildo horretan sakondu nahi dugu

    Garapen Agentziak sustatuko enpresa haztegiaren bidez, Laudioko ekoizpen eta merkataritza sareari laguntzearekin batera.

    Ezbairik gabe, baliabide gehiago, beste instituzioen bultzada handiagoa eta koordinazio hobea behar dira, Aiarako arazo larriena den langabeziari aurre egiteko. Eta horretan jarraituko dugu lanean jo eta ke.

    Araba

    Laudio: Enpleguaren alde egin

    H iri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) aldatzeko prozesu partehartzailean murgilduta daude Maarian. 2014ko udazkenean prozesu hau bukatutzat ematea da Maariako Udalaren asmoa. Helburua, plan berri horren aurrerapena onartzea da, eta, batez ere, herrigunearen eraldaketa du helburu. Oinarri horrekin, herri osorako HAPO landuko dute ondoren. Maariarrak protagonista izatea izan

    du helburu EH Bilduk kudeatzen duen Udaletxeak.

    Lehenbiziko batzar zabalen ostean, emaitzak batu eta adostu ziren, eta sei eredu landu dituzte. Espazio publiko berriak, etxebizitza eta ekipamendu berriak jasotzen dituzte sei ereduek. Eredu txikienak 90 etxe egitea, eta ekipamendu eta espazio publiko bakarra eraikitzea dakar. Eredu handienak, aldiz, 156 etxe eraikitzea, ekipamendu bat sortzea eta eremu publiko berri bi ezartzea dakar.

    Azaroaren 7an, 13an eta 14an informazioa aukeran edukiko dute herritarrek. Azaroaren 6an aurkeztuko dituzte, pilotalekuan egingo den herri batzarrean. Ondoren, azaroaren 21eko eta 23ko herri galdeketan bozkatuko dute 16 urtetik gorako herritarrek euren eredu gustukoena. Eta azaroaren 24an hasiko den astean ere botoa eman ahalko dute udaletxean.

    Bizkaia

    Maaria elkarrekin erabakiko dute herritarrek

  • HERRIAK

    15

    Gipuzkoa

    Tolosako kaleak bizitzeko beste

    modu bat ardatz duen egitasmoa

    Nafarroa

    Esa: herrian berriz ere lur mugimenduei

    begira

    Tolosako kaleetara adin guztietako herritarrak erakartzeko egitasmo zabala abiatu du Tolosako Udalak. Espazio handiak egokituko ditu herritarrek erabiltzeko, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei irisgarritasuna erraztuko zaie eta etxe zaharrek igogailurik edota trastelekurik ez dutenez, bizikletak gordetzeko tokiak prestatuko dituzte.

    Tolosako kaleei bizitza eman eta herritarrak bertara atera nahi ditu Tolosako Udalak. Kaleak indartzeko egitasmo xumea eta aldi berean handia jarri du abian Tolosako Udalak.

    Herriak nortasuna izan dezan, kaleek gune dinamikoak izan behar dute, aldakorrak eta eraldatzaileak, berritzaileak eta iraultzaileak. Herriari herritarrek ematen diote bizia, hauek kalean elkartzen dira eta kalean sortzen dira harremanak: esperientziak partekatu eta elkar ezagutzeko eremuak dira; gizartearen kohesio guneak; adin, izaera, belaunaldi, genero edota ohitura desberdineko herritarrak elkartzeko esparruak.

    Hortik abiatuta sortu du Udalak Tolosa kale biziak egitasmoa. Hirigintzak herritarren bizimoduan eta herri ereduan eragin zuzenaz jabetuta, egitasmoaren atal bakoitza kolektibo bati zuzenduta dago, besteak beste: haurrei, Alde Zaharreko sendiei, zahartutako herritarrei edo mugikortasun urria dutenei.

    Udalak, langileek eta herritarrek parte hartu dute egitasmoaren diseinuan. Dena den, prozesua hasi besterik ez da egin, eta atal batzuk burutzen diren heinean berriak sortuko dira.

    Lurra mugitu da berriz ere Esan. Pitzadurak ireki dira mendian, arraildurak handitu 2012ko ekainean mugitu zen lehendabiziko aldiz lurra Zangotzaldeko herri honen inguruan. Esako urtegiaren handitze lanak hasi berriak ziren eta presaren mendi hegaletako bat jausten hasi zen. Obren arduraduna den Ebroko Ur Konfederazioak ez zuen neurririk hartu lehen une horretan eta aurrera jarraitu zuen lanekin, egonkortasunik ez zuen mendi magalaren ondoan. 2013ko otsailean egoera erabat okertu zen eta Lasaitasuna auzoko 102 familia beren etxeetatik irten behar izan ziren, eraikinetan azaldutako pitzadurak zirela eta. Oraindik ere, gaur egun, beren egoera konpontzeko zain dira. Kezka eta ardura zabaldu zen Esan eta ibaian behera diren herrietan, urtegiak duen segurtasuna ezbaian jarri zen. Bizilagunen mobilizazioak eta inguruetako herrietakoen kezkek bultzatu zuten Ebroko Ur Konfederazioaren erantzuna. Aurtengo ekainean, Xavier de Pedro CHEko presidenteak konpondutzat eman zuen arazoa eta mendi magala egonkortua, Esako urtegiaren handitze lanekin aurrera jarraituko zutela iragarri zuen. 25milioi euro erabili zituzten, antza, mendi magala egonkortzeko.

    Ekainetik honat CHEk ez du egoeraren berri eman Esa eta inguruetako herrietako bizilagunei eta hilabetero igortzen zituen lur mugimenduen azterketen datuak bidaltzeari utzi zion. Urriaren bukaeran, berriz ere azaldu ziren pitzadurak eta lur mugimenduak. Berriz ere gainera, Esako urtegiaren eskuin mendi magalean. Auzolagunak kezkatuta, berriz ere kalera irten ziren Zangotzan Esako urtegiko handitze lanak gelditzeko eskatuz. EH Bilduk bat egin du protestarekin eta informazioa eskatu dio CHE eta Nafarroako Gobernuari, Esa eta ibaian behera diren herrietako segurtasuna bermatuta dagoen edo ez jakiteko. Momentuz, erantzunik ez.

    Informazioa eskatu diegu CHE eta Nafarroako Gobernuari, Esa eta ibaian behera diren herrietako segurtasuna

    bermatuta dagoen edo ez jakiteko

  • 16

    NAFARROAKO PARLAMENTUA

    Larrialdi zerbitzu berriak parlamentuko Osasun batzordean

    Duela bi urte bukatuta baina itxita izan diren azpiegitura berriak, sona handiz ireki zituzten pasa den urriaren hasieran Yolanda Barcina eta Marta Verak. Baina ateak ireki bezain pronto hasi dira arazoak, larriak gainera. Eraikinaren diseinu okerra eta batez ere langile falta agerian geratu ziren hasieratik. Verak inposatutako murrizketen beste adibide bat. Larrialdi zerbitzu berriak martxan jarri zirenetik gertatutako lehenengo ekaitzaren ostean izandako ur kalteak eta itoginak, proiektuak dituen gabeziak plazaratu ditu. Langileen kexa parlamentura iritsita, EH Bilduk Marta Vera kontseilariaren agerraldia eskatu du berriz. Legegintzaldi guztian hainbatetan eman behar izan ditu azalpenak parlamentuan, Osasun arloko gestio kaxkarraren ondorioz. Sukaldeen pribatizazioa, garbiketa zerbitzuen murrizketa, landa eremuko medikuen gutxitzea eta orain larrialdi zerbitzu berrien inguruan.

    Osasungintzako langileek EH Bilduri azaldu moduan, pasa den hilabetean irekitako Nafarroako ospitaletako larrialdi zerbitzu berriek ez dituzte asetzen hiritarren beharrak eta langileak itota dabiltza haiei erantzuna eman nahian. Gaixoek orduak ematen dituzte itxaron gelan beren txanda noiz iritsiko zain. Zeladoreak

    behar dira txanda guztietan. Harrerako erizainek ezin dituzte jaso iristen diren gaixo guztiak eta hauek ordu bat baino gehiago itxaron behar dute beren egoeraren lehen diagnostikoa jasotzeko. Lan talde murritzaz gain, eraikina bera gaizki diseinatuta dagoela saltzen dute langileek. Itxaron gela txikiak ditu larrialdietako gune berriak. Hauek gainera, zeladore eta erizainek mugitzeko duten zirkuitutik at egonda, gaixoen egoeraren berri izateko arazoak sortzen ditu. Egoera larria dela argi uzten dute, ondorio latzak izan daitezkeelako. Hau guztiagatik EH Bilduk ekimena martxan jarri du Nafarroako parlamentuan. Marta Vera kontseilariari agerraldia eskatu zaio salaketa guzti hauetaz eztabaidatzeko. Berriz ere Osasun saileko arazoak parlamentuko gai ordenean. Berriz ere murrizketa eta UPNren kudeaketa kaskarraren ondorioak Nafarroako hiritarrek pairatzen dituzte.

    Osasungintzako langileek EH Bilduri

    azaldu moduan, larrialdi zerbitzu berriek ez dituzte asetzen hiritarren

    beharrak.

    Nafarroako ospitaletako larrialdi zerbitzu berriak Marta Vera kontseilariaren ibilbide gatazkatsuaren kapitulu berri bat izango dira.

  • Lanbaldintza duinak dituzten herritarren eta langabetuen edo enplegu prekarioan murgildurik daudenen arteko arrakala handitzearen arriskua agerikoa izanik, EH Bilduk ezinbestekotzat jo du Jaurlaritzak langabeziari eta pobreziari aurre egiteko estrategia integral bat garatzea. Estrategia horren edukiak zehazteari begira, talde politikoen arteko iritzitrukaketa ahalbidetzeko eta proposamenak egiteko, Legebiltzarrak eztabaida monografikoa burutuko du hilaren 7an, EH Bilduk hala eskatuta, betiere enplegu duina sustatzeko eta babes soziala indartzeko helburuarekin.

    EH Bilduk argi du Jaurlaritzak eta, oro har, botere publiko guztiek badutela zer egin enplegua sustatzeko, aberastasunaren bidezko banaketa bultzatzeko eta gizartebabes sistema bermatzeko. Lakuako Gobernuak, aldiz, ardura horri ihes egiten dio etengabe eta horren ondorio dira enplegu publikoaren arloan

    (Hezkuntzan eta Osakidetzan bereziki) egindako murrizketak edota pribatizazioak eta babes sozialari jarritako mugak, gero eta zorrotzagoak. Eta ekimen pribatuko enpresa eremuari begiratuz gero, Jaurlaritzak notario lanak baino ez ditu egiten. Ez da neurri eraginkorrak hartzeko gai, lanpostuak suntsitzen diren bitartean.

    Egoera horri aurre egiteko, enplegu duina sustatzeko baldintza egokiak sortzeko eta gizartebabes sistema publikoa indartzeko, EH Bilduk proposamen sorta eraman du Legebiltzarrera. Horren ildotik, besteak beste, Enpresen Praktika Onen Kodea, deslokalizazioak eragozteko klausulak txertatuko lituzkeena, sortu beharra aldarrikatu du; enpresei ematen zaizkien laguntzetan baldintza sozialak ezartzearen alde agertu da; inbertsiorako egiturafuntsa eratzeko eta enplegu publikoan negoziazio kolektiboa bermatzeko eskatu dio Jaurlaritzari, bai eta laguntza sozialak zabaltzeko eta bermatzeko ere. Halaber, zerga sistemaren erreforma presazkoa dela dio EH Bilduk, horrek ahalbidetuko duelako babes sozialeko sistema publikoa mantendu eta garatzea.

    EH Bilduk abstentziora jo du Memoriaren Institutuari buruzko bozketan, EAJ eta PSEren jarrera itxiaren ondorioz institutu hori guk nahiko genukeena ez izan arren, Euskal Herriak memoria, bizikidetza eta giza eskubideen balioa bermatuko duen instituzioa behar duelako, Julen Arzuagak azaldu duenez. Bere esa

    netan, leiho bat irekita utzi nahi izan dugu eta hemendik aurrera erakunde berri horren jarduna norabide egokian ipintzeko lan egingo dugu. Bide horretan, Arzuagak beharrezkotzat jo du biktimen arteko mailaketak bertan behera uztea eta Institutuaren autonomia indartzea, horrek eraginkortasun handiagoa emango diolako.

    Jaurlaritzak badu zer egin enplegua sustatzeko

    EH Bilduk Memoriaren Institutua norabide egokian ipintzeko lan egingo du

    EH Bilduk Enpresen Praktika Onen Kodea

    sortzea nahi du, deslokalizazioak

    eragozteko klausulak txertatuko lituzkeena.

    GASTEIZKO LEGEBILTZARRA

    17

  • [BIDEOA] No aportar a Casa Real, defensa, prisiones... reforzara en 1157 millones la inversin social en EH

    [BIDEOA] Urbina: Pongan fin de una vez por todas a esta poltica criminal de dispersin!

    [BIDEOA] Iarritu: Ayuda humanitaria, tropas espaolas no

    SAREAN

    Munduan zehar 130 dira jada era ofizialean Palestinako estatua onartu dutenak. Europan Polonia, Txekia, Eslovakia, Grezia eta Suedia dira zerrenda osatzen dutenak. Herrialde eskandinaviarrak joan den urriaren 30ean onartu zuen bere parlamentuan Palestinaren estatu izaera.

    Bezperan, urriaren 29an, Espainiako senatua izan zen gai berari buruzko eztabaidaren lekuko. Palestinako Agintaritza Nazionalaren eskaerari erantzunez eta talde ezberdinetako hamar senatariren sinaduraz, Espainiako gobernuari Palestinako estatua onar zezala eskatuz mozioa aurkeztu genuen goi ganberan.

    Urko Aiartza senataria izan zen gure ekimena defendatzeko ardura hartu zuena, eta besteak beste, palestinar eta israeldarren arteko gatazkan

    era positibo batez esku har zezala eskatu zion Espainiako gobernuari. Mahai gainean jarri zituen argudio guztien artean bada bat, seguruenik, besteak baino indartsuago dena: Palestinako estatua onartzea ez da inoren aurka egitea, eta are gutxiago Israelgo estatuaren aurka jotzea. Aldiz, Palestinako estatua onartzea nazioarteko legeriaren alde egitea da, Nazio Batuen Erakundearen ebazpenak bete daitezela eskatzea. Bake justu eta iraunkor batera eramango dituen bi aldeen arteko negoziazioek aurrera egin dezaten laguntzea.

    Ikuspuntu eraikitzaile batetik, oposizioko ia talde guztiek emendakinak aurkeztu zizkioten Amaiurren testuari. Horrek, ia inoiz ikusi ez den blokea sortzea ahalbidetu zuen. Palestinako estatuaren defentsak alderdi berean

    batu ditu PSOE, CiU, IU, PNV eta AMAIUR bezalako talde ezberdinak.

    Kontrako alderdian, beste behin ere, Espainiako eskuina ageri zen. Eta ohikoak dituen argudio nekagarriak azalduz gainera. Kasu honetan, zera esan zuen Alderdi Popularrak: Palestinako estatuaren onarpena une egokian eta bakeari mesede egingo dionean eman behar dela. Gure ustez, une hori iritsi da jada. Orain da Palestinako estatuaren onarpenak bakeari mesede egingo dion unea.

    Jakina, Amaiurrek ez du utziko Palestinako herritik datozkigun eskaera justu horiek guztiak zaborrera botan ditzan Alderdi Popularrak. Eta beraz, ardura maila handia erakutsiz, mozioa erretiratu eta bozketarik ez egitea erabaki genuen azken unean.

    Eztabaida ireki dugu. Hasia dago eta ez da itxi behar. Eta ixtekotan, ondo itxi behar da, emaitza onarekin. Zalantzarik ez izan Espainiako estatuak Palestinako estatua estatu burujabe gisa onartu dezan egin ahalak egingo ditugula. Aiartza gure kideak esan zuen legez, bai palestinarrek eta bai israeldarrek hori merezi dutelako.

    Palestinako estatuari buruzko eztabaida ireki du Amaiurrek

    [BIDEOA] Amaiur abre el debate sobre el reconocimiento del Estado Palestino

    SAREANMOZIOA DESKARGATU

    18

    AMAIUR

  • EUROPAKO LEGEBILTZARRA

    SAREAN

    19

    [BIDEOA] Kolonbian bake prozesua aurrera ateratzeko alde guztiek duten konpromisoa txalotzen dugu

    [BIDEOA] Zer da TTIP? Josu Juaristirekin solasaldia Bilbon

    Santosek EBren babesa bilatzen du erabaki zailak datozenerako

    Eta asiloa edo, besterik gabe, EuroEuropar Legebiltzarrak, Jose Manuel Santos Kolonbiako presidentea hartu du aste honetan. Bere hitz hartzearen ostean berarekin bi hitz trukatzeko aukera izan genuen, zuzeneko galderarik egin ez bagenion ere, bere presentziak piztutako interesak sortu zuen galdera eskari andana baino askoz galdera gutxiago onartu baitzituen mahaiko presidenteak.

    Euskal Herriak ongi daki gobernu bat bake prozesuan ez inplikatzea zer den, eta hortaz Kolonbian ezberdinen arteko bake prozesua aurrera atera

    tzeko alde guztiek duten konpromisoa txalotzen dugu.

    Bake prozesua taxuz garatu eta aurrera eramateko alde guztiei, eta noski, Santosen gobernuari bereziki, erabaki zailak hartzea egokituko zaie. Eta noski Giza Eskubideen bortxaketak, Indar Armatuen zigorgabetasuna eta Estatu Batuek Kolonbian izandako eskuhartzea, jorratu beharko ditu, Europar legebiltzarrean egindako konferentzian ere gai hauek jorratu behar izan zituen moduan.

    Zalantzarik gabe, EH Bilduk prozesua arrakasta izatea espero du,

    eta elkarrizketa inklusiboen ostean bake akordio bidezko eta iraunkorra erdiestea. Europar Legebiltzarrean egindako agerpenaren ondoren, bide horretan gure harri koxkorra ekartzeko gogoa adierazi genion Jose Manuel Santos Presidenteari.

    Kolonbiako presidenteak berak azaldu zuen bere hitz hartzean neurri zailak hartzeko momentu hori eta Europar Batasunaren eta Europako testuingurua hurrengo gakoetan kokatu zuen: Zer espero dudan Europar Batasunaz? Babes politikoa erabaki zailak hartu beharko ditugun momenturako.

    Bere diskurtsoaren beste tarte baten Juan Manuel Santosek publikoki eskertu nahi izan zuen Venezuelako Errepublika Bolivariarraren Presidente izandako, Hugo Chavezek Kolonbiako bake prozesuaren hastapenean jokatutako papera.

    Kolonbiako bake prozesuan gakoa izango da sektore insurgenteen, ELN barne, eta jendartearen parte hartze politikoa ziurtatzeko bide seguru eta errealak ezartzea, espazio demokratiko bat ezartzeko oinarrizko elementu gisa.