Gerardo Lopez de Guereñu SARIAREN II. EK

4
“GERARDO LÓPEZ DE GUEREÑU” SARIAREN II. EKITALDIA (2012) Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak “GERARDO LÓPEZ DE GUEREÑU” sariaren bigarren ekitaldia deitu du, Euskarak historian zehar Arabako gizartean izan duen presentzia jakinarazteko. OINARRIAK 1.- Helburua “Gerardo López de Guereñu” sariaren bigarren ekitaldia deitzen da, Euskarak historian zehar Arabako gizartean izan duen presentzia jakinarazteko. Jakinarazpen hori ondokoen bidez egingo da: a) HIZKUNTZA ONDAREAREN BITXITASUNAK: euskararen presentzia gizartean (familia, auzoa, herria, kuadrilla, lurraldea) jasotzen duten lanak: toponimia lanak eta euskarak gaztelanian utzi duen substratu edo aztarnari buruzko lanak. b) PERTSONEN ADIERAZPENAK: lurraldean euskararekin zerikusia duten kontakizunak, lekukotasunak, bizipenak, bitxikeriak, ipuinak, esaerak, jolasak, abestiak edo herri ohiturak. 2.- Parte-hartzaileak a) modalitatean, Arabako lurralde historikoko eta Trebiñoko ikastetxeetan Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailako ikasleak b) modalitatean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak eta Kultur elkarte edo pertsona fisikoak, Araban enpadronatua badago lehiaketan parte hartzen duenean. 3.- Sariketa motak Hona hemen izango diren sariketa motak: a) sariketa mota: Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzako. Lanak taldeka aurkeztuko dira, eta taldeko lan bat. b) sariketa mota: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak eta kultur elkarte edo pertsona fisikoak. Parte hartzen duen bakoitzak lan bat bakarrik aurkeztu ahalko du

description

Gerardo Lopez de Guereñu SARIAREN II. EK

Transcript of Gerardo Lopez de Guereñu SARIAREN II. EK

“GERARDO LÓPEZ DE GUEREÑU” SARIAREN II. EKITALDIA (2012)

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak “GERARDO LÓPEZ DE

GUEREÑU” sariaren bigarren ekitaldia deitu du, Euskarak historian zehar Arabako gizartean

izan duen presentzia jakinarazteko.

OINARRIAK

1.- Helburua

“Gerardo López de Guereñu” sariaren bigarren ekitaldia deitzen da, Euskarak historian zehar

Arabako gizartean izan duen presentzia jakinarazteko. Jakinarazpen hori ondokoen bidez egingo

da:

a) HIZKUNTZA ONDAREAREN BITXITASUNAK: euskararen presentzia gizartean (familia,

auzoa, herria, kuadrilla, lurraldea) jasotzen duten lanak: toponimia lanak eta euskarak

gaztelanian utzi duen substratu edo aztarnari buruzko lanak.

b) PERTSONEN ADIERAZPENAK: lurraldean euskararekin zerikusia duten kontakizunak,

lekukotasunak, bizipenak, bitxikeriak, ipuinak, esaerak, jolasak, abestiak edo herri ohiturak.

2.- Parte-hartzaileak

a) modalitatean, Arabako lurralde historikoko eta Trebiñoko ikastetxeetan Derrigorrezko Lehen

Hezkuntzako 5. eta 6. Mailako ikasleak

b) modalitatean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako

ikasleak eta Kultur elkarte edo pertsona fisikoak, Araban enpadronatua badago lehiaketan parte

hartzen duenean.

3.- Sariketa motak

Hona hemen izango diren sariketa motak:

a) sariketa mota: Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzako. Lanak

taldeka aurkeztuko dira, eta taldeko lan bat.

b) sariketa mota: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako

ikasleak eta kultur elkarte edo pertsona fisikoak.

Parte hartzen duen bakoitzak lan bat bakarrik aurkeztu ahalko du

4.- Diru zuzkidura

Sariketa mota bakoitzean hiru sari emango dira.

a) sariketa mota:

Lehen saria: hiru Tablet ikasgelarako eta hiru egun aterpetxe batean (jarduerak ordainduta)

taldearentzat (irakaslea edo tutorea barne).

Bigarren saria: bi Tablet ikasgelarako.

Hirugarren saria: Tablet bat ikasgelarako.

b) sariketa mota:

Lehenengo saria: ordenagailu eramangarri bat eta 150 euroko txartela, kultura materiala

erosteko.

Bigarren saria: ordenagailu eramangarri bat.

Hirugarren saria: 150 euroko txartela, kultura materiala erosteko.

Sari horiek Arabako Foru Aldundiaren 2012ko gastu aurrekontuaren 70.1.05.74.00.223.09.01

partidaren kontura ordainduko dira. Aurrez ikusten den gastua 12.000 eurokoa da.

5.- Eskaerak eta aurkezteko epea

Eskaerak taldearen edo ikaslearen ikastetxeko irakasle edo tutore batek egingo ditu a)

modalitatean eta b) modalitatean, kultur elkarteko ordezkariak edota aurkezten den pertsona

fisikoak, zein ikasleak.

Lanak paperean (letra tipoa: Arial 12) edo euskarri digitalean (CD, DVD edo USB) aurkeztuko

dira.

Paperean egindako lanen hiru ale aurkeztuko dira. Lan horiek euskaraz egingo dira, ez dute

sinadurarik edukiko, eta lanaren izenburua, lema eta zein kategoriatara aurkezten diren baino ez

da adieraziko.

Lanarekin batera, gutun azal itxi batean, I eranskina aurkeztuko da, zuzen beteta.

Euskarri digitalean aurkeztutako lanetan lanaren izenburua, lema eta zein kategoriatara

aurkezten diren adieraziko da. Lanarekin batera, gutun azal itxi batean, I eranskina aurkeztuko

da, zuzen beteta.

Lanak aurkezteko epea 2012ko maiatzaren 25ean amaituko da.

Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailean aurkeztu edo hartara bidali

beharko dira Probintzia plaza 5, 3. solairua. 01001 Gasteiz-; kanpoaldean “López de Guereñu

lehiaketa” jarriko da.

6.- Lanen neurria

a) sariketa mota: 6.000-12.000 karaktere; lerroartea: 1,5.

b) sariketa mota: Egindako grabazioen transkripzioa aurkeztuko da paperean. Lekukotasuna edo

adierazpenak gaztelaniaz edo beste hizkuntza batean egin badira, euskaraz egindako

transkripzioa ere aurkeztuko da.

Grabazioak bideoan edo audioan aurkeztuko dira. Grabazioak, behin editatu ondoren, gehienez

30 minutu izango ditu.

7.- Epaimahaia eta epaia

Euskara, Kultura eta Kirol Zuzendaritzak izendatutako epaimahaiak jakinaraziko ditu sariketa

mota bakoitzeko lan irabazleak.

Saritutako lanei dagozkien gutun azalak baino ez dira irekiko.

Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.

Epaimahaiaren erabakiaren kontra ezingo da errekurtsorik jarri.

Ebazpena epaimahaikideen gehiengo soilaz onartuko da, eta epaimahaiak izango du

eztabaidetan sortzen diren gorabehera guztiak ebazteko ahalmena.

8.- Balorazio irizpideak

Epaimahaiak ondokoak balioetsiko ditu: lanaren aurkezpen kalitatea (papera edota digitala),

egindako ikerketa lanaren originaltasuna, lanaren gaiaren (familia, auzoa, herria, kuadrilla,

lurraldea) hurbiltasuna eta egindako landa lanaren neurria.

9.- Oinarriak onartzea

Parte-hartzaileek, deialdi honetan parte hartzearekin, hartan zehazten diren baldintza guztiak

onartzen dituzte, eta men egiten diete baldintza horiei.

10.- Eskumena

Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak baino ez du deialdian sor edo ager

daitezkeen auzi guztiak ebazteko eskumena.

11.- Publizitatea

Deialdi hau ALHAOn argitaratuko da, eta ahaleginak egingo dira komunikabideetan ahalik eta

zabalkunde handiena izan dezan.

12.- Argitalpena

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak bere egiten du aurkeztutako lanak

argitaratzeko edo zabaltzeko eskumena.