Galardi 21 - CAFeko euskara aldizkaria

12
2013-maiatza 21. zenbakia Altzairu herdoilgaitz austenitikoa eko euskara aldizkaria alardi g // Euskararen Dekalogoa // Irunen euskaraz // Leire Makibar 21

description

Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAF J.M. Iturriotz 26 - 20200 Beasain

Transcript of Galardi 21 - CAFeko euskara aldizkaria

Page 1: Galardi 21 - CAFeko euskara aldizkaria

2013

-ma

iatz

a 2

1. z

enb

akia

Altzairu herdoilgaitz austenitikoa

e k o e u s k a r a a l d i z k a r i a alardig

// Euskararen Dekalogoa // Irunen euskaraz // Leire Makibar

21

Page 2: Galardi 21 - CAFeko euskara aldizkaria

maiatza | 21. zenbakia sarrera

2

Argitaratzailea: GIZA BALIABIDEAK-CAFJ.M. Iturriotz 26 - 20200 BeasainZuzendaria:JOXE [email protected] - 1095Diseinua eta Maketazioa: ACV MULTIMEDIA (Ordizia)Inprimategia: EGUZKI (Beasain)

21

Oraingoan ere, noizbehinka bezala, ohiko aldizkariari eranskina gehitu diogu. Bere garaian adostutako Hizkuntza Politika Orokorra izenez jaso genuen egitasmoari errepaso bat emanez, HPOren jarraipenerako azpibatzordeak 10 esalditara laburbildu ditu oinarrizko jarraibideak. Dekalogo bihurtuta, dokumentua aurrez aurre jarri eta bat-batean eguneroko jardunean nola jokatu gogorarazteko balioko duelakoan.

Gainontzean, Galardiren betiko egiturari eutsiz, trenen kaxak altzairu herdoilgaitz austenitikoz fabrikatzeko, bezeroen eskariari aurre egiteko Beasaingo lantegian eraikitako lantegi berria eta bertako lanaren berri dugu hizpide. Irungo lantegiaz, euskara-kontuak dakartzagu eta, bestalde, osasun kontuak oraingoan, bai nazioarteko laneko osasunaren egunaren aitzakian eta baita Leire Makibar erizainari egindako elkarrizketan ere.

Labur-labur jaso ditugun bestelako berriez gain ere bagenuen beste zer esanik ere, noski, baina badakizue, lauhilabeteko kontu guztiak ezin ba jaso, zortzi orrialdeetan. Hurrengoan izango dugu hizpide, adibidez, datozen urteetarako Beasaingo lantegirako prestatzen ari garen Euskararen Plan Estrategikoa. Edo, lehenengo aldiz burutu dugun lan-bileren neurketa, horietan euskararen erabilera ezagutu nahian. Baita, CAFen beharretara egokitutako Hiztegi Terminologiko txukuna egitera goazenarena ere.

Bitartean, egunero-egunerokoan txindurri-lanari eutsiko diogu, bai Euskara Plana dugun enpresaren bi lantegietan, baita bi lantegien eskualdeetako hainbat ekimenetan ere: Oarsoaldean lan-praktikak euskaraz eskaintzen lagunduz edo Goierriko hainbat enpresekin elkarlanean INGUDEA Euskara Batzordetik eraginez, adibidez.

BEASAIN

IRUN

SAILA EUSKARA KOORDINATZAILEA

Giza Baliabideak

Errodajeak

III. Dibisioa

IV. Dibisioa

BiltegiaKalitateaIngeniaritza / TeknologiaPlangintza / ProzedurakInformatika

ErosketakKontabilitateaNazioarteko Proiektuak EsportazioaKanpo-zerbitzuakLABELACCOOESK

Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna)Gorka ACEBAL TRUEBASara URRETABIZKAIA GARRIDONerea ARANZADI SUDUPEEneko CAMPOS CALVILLOIñigo ZUBELDIA BEGIRISTAINKoldo BARRIOLA DORRONSOROAitziber ALUSTIZA URRETABIZKAIAJokin ARTOLA ARRETXEMikel OIARTZABAL ARTOLAAitziber ARIN URTEAGAAinara AMONDARAIN MARTINEZJaione BADIOLA BERASATEGI Aitzol GALPARSORO PRESAPello OTEGI OTEGIIdoia ESNAOLA SARRIEGIJavier OSTOLAZA LASAMiren MADRAZO BASARTEAntton SAENZ AZPIAZUMaider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDOElena ARZALLUZ ALBIZURIImanol URRESTARAZU GARMENDIAAsier ZUBELDIA BEGIRISTAINJoanes MAIZA BOTANZArkaitz IZAGIRRE IBARGUEN

IRUNgo LantegiaELHUYAR

Olatz ALEGRIA AZURMENDIGoizargi ORUESAGASTI OTAÑOAitziber SALABERRIA ARREGI

Page 3: Galardi 21 - CAFeko euskara aldizkaria

labur

3

maiatza | 21. zenbakia 21

Korrika 18Duela bi urte bezalaxe, aurten ere, AEK-k antolatzen duen Korrika babestea erabaki genuen Euskara Batzordean. Kilometro bati zegokion diru-laguntza emateaz gain, kilometro hori korrika egin zuten hainbat batzordekidek, martxoaren 15a gauerdira heltzear, Beasaingo kaleetan zehar.

Igartza BekaMartxoaren 20ean Beasaingo Igartza Jauregian aurkeztu zuten XIV. Igartza literatura-sorkuntzarako bekan saritua izan zen Goiatz Labandibarren “Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak” liburua.

Prestakuntza-ikastaroak euskarazBeasaingo IV. Dibisioko langileentzat aurtengo lehen seihilekorako aurreikusitako prestakuntza-ikastaro guztiak egin ahal izan dira euskaraz. Eskaini diren ikastarok gaztelaniaz nahiz euskaraz egin zitezkeen eta 250 bat langilek (18 talde) aukeratu dute pres-takuntza euskaraz jasotzea. Hobekuntza/kalitatea (ISO, 5S-ak...), Laneko Arriskuen Prebentzioa, kargak erabiltzea (transpaletak, plataformak...), suteak itzalt-zeko oinarrizko jarraibideak, edo, produktuaren segur-tasuna izan dira, besteak beste, ikastaro horietan landu dituzten gaiak.

CAF-Elhuyar sariakApirilaren 25ean banatu ziren 2012ko zientzia-dibulgazioko CAF-Elhuyar sariak, Usurbilen. Sariketa-ren lau kategorien irabazleak saritzeaz gain, Elhuya-rren Merezimendu saria jaso zuen Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak. Hauexek dira kategoria horiek: zientzia gizartean sorkuntza-beka (aurten lehenengo aldiz), zientzia-kazetaritza, dibulgazio-artikulu orokorra eta egilearen doktore-tesian oina-rritutako dibulgazio-artikulua. Argazkian, saritu guztiak.

Page 4: Galardi 21 - CAFeko euskara aldizkaria

Lehengoez gain, III. Dibisioa handitu duen eraikin berri bat du Beasaingo lantegiak. Dagoeneko bere funtzioa betez lanean ari dira bertan gainera. Horren aitzakian, zertarako den nabe hori eta material austenitikoaz gehiago jakin nahian, Ander Oiarbiderengana jo genuen eta berari esker, hona informazio hau.

Altzairu herdoilgaitza eta trenak bateratu zituen lehen lantokia 1912. urtean sortu zen Estatu Batuetan, Michiganen. Budd Conpany izeneko lantokiak puntuzko soldadura-prozesua asmatzeaz gain, Altzairu herdoilgaitzezko lehen trenak ekoitzi zituen 1930. urtean. Ordutik hona, altzairu herdoilgaitzezko trenen erabilera ohikoa izan da munduko hainbat herrialdetan eta, batez ere, Estatu Batuetan eta Asiako merkatuan ikus ditzakegu.

Mundu mailan ekoizten diren trenen % 25 inguru austenitikozko altzairu herdoilgaitzez egindakoak dira. CAFen historian atzera eginez, 1999. urtera jo behar dugu lehen altzairu herdoilgaitz austenitikodun kaxatara iristeko. Bilborako izan ziren lehen kaxa horien ondoren, Mexikoko hiri ingurukorako beste 4 kaxa fabrikatu ziren 2006 inguruan Trenasan. Lehen proba horien ondoren, urtez urte horrelako lanak egin dira beste eskari batzuekin Trenasan, Brasilen edo Elmiran (AEB).

Gaur egun, aldiz, Beasaingo lantokiak ere hartu ditu bere gain eskari berriak eta altzairu herdoilgaitz austenitikozko trenak ekoizteko ardura. Lanak dibisio ugaritan banatu dira eta, III. Dibisioaren kasuan, eraikin berri bat prestatu da Auckland eta Bucarest-eko eskarirako lanak burutzeko.

Auckland-eko eskarirako 3 kaxatako 57 unitate ekoitziko dira eta Bucarest-erako 6 kaxatako 16 unitate. III. Dibisioko eraikin berrian kaxa hauen alboak eta aurre eta atzealdeak (buruhormak) egingo dira, ondoren IV. Dibisiora eramateko. Behin han, kaxa guztia muntatu eta behar den akabera eman ondoren bezeroari bidaliko zaizkio trenak.

Eraikin berrian, puntuzko soldadura erabiltzeko guneak prestatu dira. Soldadura-prozesu hori, dituen ezaugarriak direla eta, Beasainen berria dela esan dezakegu. Metalen arteko lotura egiteko, intentsitate altuko korronte elektrikoa pasarazten da lotu nahi diren bi piezen artetik, 2 elektrodoren laguntzarekin. Korronte elektrikoari erresistentzi bat jartzen die piezak eta beroa sortzen da bien arteko gainazalean. Azken horri elektrodoen arteko presioa gehituta, puntuzko soldadura delakoa lortuko dugu. Adibide gisa, 2mm-ko bi piezen arteko puntuzko soldadura batek 1800 kg-ko indarrari eutsiko lioke hautsi aurretik.

III. Dibisioko eraikin berria bi gune nagusitan bana dezakegu; alde batean eskuz soldatzeko makinak jarri dira, KBK deituriko egitura batetik zintzilik, eta beste alde batetik, beso robotdunak dituen makina automatiko bat dugu. Produkzioko lehen pausoak eskuzko makinetan osatzen dira, horretarako prestatutako tresna ugari erabiliz. Beharrezko azpimultzo guztiak osatu ondoren, makina automatikoan kokatu eta bertan soldatzen dira, eta horrekin IV. dibisiora bidali beharreko elementu bukatua lortuko dugu.

4

Altzairu herdoilgaitz austenitikoa

maiatza | 21. zenbakia21 beasa in

Page 5: Galardi 21 - CAFeko euskara aldizkaria

!

Page 6: Galardi 21 - CAFeko euskara aldizkaria
Page 7: Galardi 21 - CAFeko euskara aldizkaria
Page 8: Galardi 21 - CAFeko euskara aldizkaria

!

Page 9: Galardi 21 - CAFeko euskara aldizkaria

Oarsoaldeko udalek (Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia) eskualdeko Euskara Batzordearen bitartez, eta Errenteriako Don Bosco ikastetxeak esperientzia pilotu bat gauzatu zuten 2009-2010 ikasturtean Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Esperientzia pilotu hari esker, praktikak euskaraz egiteko oinarri-oinarrizko baldintzak zehaztu zituzten: Instruktorea euskalduna

izatea ezinbestekoa da; ikasleari harrera ahoz eta idatziz euskaraz egiteko bideak jartzea; ikaslea mugituko deneko enpresa atalean errotulazioa euskaraz ere egotea, eta azkenik, ikasleak eguneroko lanean erabili beharko duen dokumentazioa euskaraz egotea.

Geroztik, urtez urte, metodologia hori aplikatzen ari dira lau udalak eta Don Bosco ikastetxea programan parte hartzen ari diren enpresetan. Lan hori Ahize-AEK Aholkularitza etxearen laguntzaz egiten dute. Praktikak euskaraz egiteko aukera eskaintzen duten enpresa horien artean dago CAF, beste hauen artean: Papresa SA, Errenteria, Tecnalia, Donostia (Miramon), Easo Motor SA, Oiartzun, Lurauto-Gipauto SA, Oiartzun, Asea Brown Boveri Niessen, SA, Oiartzun, IDK Elektronika, Errenteria, Txingura tailerra, Errenteria eta Linke, Donostia. Oarsoaldeko lau udalek aitortu dutenez, berebiziko garrantzia dute lantokiko praktikek. Batetik, euskaraz egindako lanbide ikasketei, lan-mundurako jauzian, azken erremate eta, beren iritziz, hizkuntzari dagokionez erabakigarrienean, euskaraz jarraitzeko aukera bermatzen dutelako. Bestetik, berriz, euskarari lantokietarako sarbidea modu naturalean egiteko aukera paregabea eskaintzen dutelako.

Joan zen martxoaren 14an ekin zieten ikasleek aurtengo praktikei eta ekainaren lehenengo astean amaituko dituzte.

Egitasmo horren baitan, Imanol Erriondo ari da gure artean lanean.

Urtero bezala, astean bi bazkalondotan hor aritu dira fin-fin Irungo lantegian hainbat langile euskara ikasten. Lanetik atera, norberaren ohiko bizitzaren zurrunbiloan sartu eta iluntzean Euskaltegira hurbiltzearen aldean erosoagoa da, nola ez, lanaldia bukatu bezain laster, horretarako egokitutako gelan elkartu eta zain dagoen irakaslearekin segidan euskararen munduan murgiltzea. Datorren ikastur-tean ere, guk gogoraraziko dizuegu ohi bezala ohar-taulen bidez eta zuzenean informatzera ingu-ratuz, matrikula noiz egin eta gainontzekoak. Gero, AEK-koen esku utziko zaituztegu, haiek dira eta, bakoitzaren maila eta beharren arabera taldeak moldatzen dituztenak. Beajundaizuela! Argazkian, Koro Lopetegi AEK-ko irakaslearekin, bukatzera doan ikasturte honetako ikasleetako bi, Blas Blanco eta Iñaki Lezeta.

5

maiatza | 21. zenbakia 21i run

Lantokiko praktikak euskaraz

Euskara-ikasleak

Page 10: Galardi 21 - CAFeko euskara aldizkaria

6

maiatza | 21. zenbakia21 beasa in

Prebentzio arloko ordezkariek antolatuta, apirilaren 24an ingurumen-osasunari buruzko hiruna hitzaldi egin ziren Biltegi zaharrean egindako bi hitzaldi-batzarretan. Goizeko eta arratsaldeko hitzaldien artean 600 bat langile gerturatu ziren jardunaldiak entzutera.

Hasteko, Iñaki Olanok, ISTAS-eko Ingurumen teknikariak, Ingurumen-osasuna babesten langileek duten parte-hartzeari buruz hitz egin zuen.

Langileen parte-hartzea beharrezkoa da enpresen ingurumen-jokaeraren hobekuntza sustatu eta horretan laguntzeko, baita ekoizpen-jardueren iraunkortasuna sustatzeko ere. Herritar -eta industria-kontzentrazioek, Goierrin gertatzen den moduan, industria-igorpenak eta isuriak zorrotz eta modu arduratsuan kudeatzea eskatzen dute.

Jarraian, Jesús Ibarluzeak, Osasun eta Ingurumenean doktoreak, INMA proiektua azaldu zigun.

Gipuzkoan Haurtzaro eta Ingurumen Proiektua (INMA) garatu da, eta horren helburua ingurumen-kutsa-duraren ondorioak aztertzea da: kutsadura kimiko eta fisikoak umetoki-barneko garapenean eta garapen fisiko eta neuropsikologikoan duen eragina haurtza-roko lehen urteetan.

Helburu hori betetzeko, Zumarragako Ospitalean erdituko ziren emakumeak identifikatu zituzten eta, azterketaren berri emandakoan, haurdunaldian amaren jarraipena eta gero haurrarena egitea

proposatu zitzaien: jaiotzean, urtebetera, bi urtera eta 4 urtera.

Lagin biologiko horietan hainbat kutsatzaile zehazten dira, eta horiek kutsatzaile atmosferikoekin eta garapenean izan ditzaketen ondorio kaltegarriekin lot daitezke. Bukatzeko, Aitana Lertxundi, EHU ikerlariak Goierrin eta Urola Garaian eta Erdian egindako kutsadura atmosferikoa eta osasunari buruzko ikerketen azalpenak eman zituen.

Kutsadura atmosferikoa INMA proiektuaren zati garrantzitsua da. Azterketan hainbat kutsatzaile tradizional aztertu dituzte: nitrogeno oxidoa, ozonoa eta neurri txikiko partikulak (PM 2.5), baina hainbat osagai lurrunkorri buruzko informazioa ere jaso dute: bentzenoa, xilenoa eta abar.

Garatutako lanari esker, gaur egun, udal-bilguneetako eta eskualdeetako kutsatzaile nagusien bilakaera ikus da i teke denboraren arabera zehaztuta . Azterketa-eremuan bizi den norbanako bakoitzaren araberako mailak finkatzea ahalbidetzen diguten espazio-ereduak ere garatu dituzte.

Gure ingurunean interes gehien duten kutsatzaileak neurri txikiko partikulak (PM 2.5) eta haiei lotutako kutsatzaile kimikoak dira.

Amaierako galde-eskaeretan, erradioaktibitate-kutsa-durari buruz galdetu zuten ete baita gizonezkoen ugalketa-sistema gehitzen joaten den kutsadurari buruz ere. Beste langile batek mugikortasun jasangarriaren inguruan iradokizun zabala egin zien gainerako entzuleei.

Nazioarteko laneko osasunaren eguna“Ingurumen osasuna”

Page 11: Galardi 21 - CAFeko euskara aldizkaria

elkarr izketaleire makibar aztiria

7

maiatza | 21. zenbakia 21

Beasaingo CAFeko klinikan egiten du lan Leire erizainak. Legazpiarra da, 36 urte ditu eta AMPO eta ORKLIN aritu ondoren, 2010az geroztik da gure artean. Oraingoan ordea, ez dugu protagonista bere buruaz aritzeko elkarrizketatu, baizik eta, Osakidetzak aurrera daraman “Egizu bizitza osasuntsua” Plan Pilotuaren baitan, CAFeko osasun zerbitzuak bertan duen parte hartzeaz hitz egiteko elkartu gara berarekin.

Zer da “Egizu bizitza osasuntsua” Plana?

Osakidetzak, herritarren artean bizitza osasungarria izatearen kontzientzia zabaltzeko, norberaren analisi klinikoaren datu zehatzak ezagutuz eta galdetegi bat betetzea eskainiz, hala dagokionari bizi-kalitatea hobetzeko aukerak eskaintzen dizkion Plan Pilotua jarri zuen martxan 2009aren bukaeran.

Zein dira bizitza osasuntsu horretarako oinarriak?

Dagoeneko ezagunak izanagatik berriz ere gogoratzea gaizki ez datozen hauek: egunero ariketa fisikoa 30 minutuz egitea, mediterraneo erako dieta jarraitzea eta ez erretzea. Edo bestela esanda, egonean egotea, dieta desegokia eta tabakoa dira, gaixotasun eta heriotzen hiru arrazoi nagusienak. Ikerketen arabera, gaixotasun kardiobaskularren %80ari, 2 motatako diabetes kasuen %90ari eta minbizi mota guztietatik %30ari aurre hartu dakieke, dieta osasungarria jarraituz, behar adina ariketa fisikoa eginez eta erretzeari utziz.

Zein da zuen eginkizuna lan horretan?

Guri dagokigunez, Planaren baitan Goierriko hainbat herritako medikuak egiten ari diren bezalaxe, guk Beasaingo Osasun Zentroarekin egindako akordioaren bidez, gauza bera egiten dugu. Hau da, gure eguneroko ohiko zeregina den CAFeko langileen urteroko ohiko azterketa egiteko garaian, aipatutako herri horietako langileei galdetegia betetzea eskaintzen diegu. Baina baita herri horietakoak ez izanagatik ere, bada Planean sartuta dugunik.

Eta, badago dagoeneko hemen esan daitekeen ondoriorik?

Bai, bai. Osakidetzak noizbehinka datu horien emaitzekin balorazioa eginez bidaltzen dizkigun txostenak baditugu. Adibidez, erdiak, legokiokeenetik gehiegizko pisua du…

Zer egiten duzue zuek orduan?

Guk betidanik egin dugun bezala, azterketan edozein gorabehera denean, langileari, bere osasunean onura eragingo lizkiokeen jarraibideak ematen dizkiogu. Bizitza osasuntsua izatearen kultura promozionatzea da gure lana. Adibidez, aspalditik, erretzaileei erretzeari uzteko aukerak eskaini izan ohi dizkiogu. Eta hor neurgarriak dira

ondorioak. Asko dira erretzeari utzi eta ohitura horri betirako uko egin diotenak.

Hori CAF barruan. Hemendik kanpo ere ikusi zaitugu Planaren logoa bizkarrean, korrika…

Urteroko enpresen arteko Donostiako korrikaldia zela eta, aurten CAFeko aurreagoko urteetakoez gain, klinikatik neska-mutilen 2 talde osatzea lortu dugu. Noski, lehiatzeko inongo asmorik gabe, korrikan gozatuz mezua jendartera zabaldu nahi izan dugu. Beasaingo Osasun Zentroan ere elkartu zen laukote mistoa, eta CAFeko launako bost taldeok haiekin batera argazkia eginez eta… Oso esperientzia polita.

Bestelako aholkurik edo informaziorik eman nahi bazenu…

Lantegiko bi jantokietan bizitza osasuntsuari dagokion informazioa jartzea aztertzen ari gara. Alde batetik, elikadurari legokiokeen informazio orokorra, eta bestetik, eguneroko menuari buruzko hainbat gomendio.

Page 12: Galardi 21 - CAFeko euskara aldizkaria

20

Aurr

eko

lehi

aket

aren

irab

azle

ak

Nekazaritza-turismoko baserri batean asteburu bat bi lagunentzat. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

I z e n - a b i z e n a k :

Saila/Departamendua:

1) Norako tren-kaxak ari gara egiten une honetan, altzairu herdoilgaitz austenitikoaz?

Erantzun zuzena eman zutenen arteko zozketa bidez aukeratutako irabazleak:

ENEKO ARISTIErrodajeak – Beasain

lehiaketa ! ! !

Elmira Cambridge Bucarest

2) CAFeko Hizkuntza Politika Orokorraren baitatik hainbat jarraibide oinarrizko hartuz osatu dugun dekalogoko esaldien erdiak dituzu hemen. Eta beste esaldi BAT ez da dekalogokoa. Zein?

IKER CHANS Irun

21

Egin ezazu lehenengo hitza euskaraz eta aukera baduzu, baita ondorengoak ere

Bete itzazu lan-dokumentuak euskaraz ere

Anima zaitez teknologia berrietan ere euskara erabiltzera

Ireki ateak euskarari: idatzi bertso-liburu bat urte bukaerarako

Erabil ezazu euskara kanpo harremanetan ere

Egin Euskara Batzordearen lana lantegi guztira iristeko ekarpenak, iradokizunak, proposamenak…