GAITASUNAK ETA METODOLOGIA
description
Transcript of GAITASUNAK ETA METODOLOGIA
Berritzegune Nagusia / Arloak 1
GAITASUNAK ETA
METODOLOGIA
Berritzegune Nagusia / Arloak 2
INDIZEA1. Badago gaitasunak irakasteko eta garatzeko metodologiarik?
2. Metodologiari lotutako erabakiak hartzeko irizpide orokorrak
3. Hezkuntza egituratzen duten aldagaiak
Sekuentzia didaktikoak
Harreman eta egoera komunikatiboak
Taldekatzeko erak
Toki antolaketa eta denbora banaketa
Edukien antolaketa
Curriculum materialak
Ebaluazio prozedurak
Berritzegune Nagusia / Arloak 3
Egindako jardueretan oinarriturik, zenbait ondoriotara irits daiteke Egindako jardueretan oinarriturik, zenbait ondoriotara irits daiteke oinarrizko gaitasunak garatzeko metodologiari buruz:oinarrizko gaitasunak garatzeko metodologiari buruz:
GAITASUNAK GARATZEKO …• Gaur egun, oraindik ere, ikasgeletan erabiltzen den ikas-irakaskuntza metodoa ohiko transmisio-azalpena da.
BADAGO GAITASUNAK IRAKASTEKO ETA GARATZEKO METODOLOGIARIK?
• Ikaskuntza esanguratsua lortzeko metodo horiek dituzten mugak ikusirik, azken hamarkadetan beste metodo batzuk bultzatu dira (proiektuak, ikasleen interes guneak …)• Baina batek ere ez du erantzun bakarra eta baliagarria ematen gaitasunak garatzeko helburua lortzeko.
HORRENBESTEZ, HAUXE ESAN DAITEKE:• Hezkuntza beharrizan berriek metodologiari lotutako hainbat estrategia erabiltzea eskatzen dute.• Estrategia horiek malgutasunez aplikatu behar dira eta ez modu arbitrarioan, honako aldagaiak kontuan harturik:
•Ikasleen ezaugarriak•Helburuak•Edukiak
Berritzegune Nagusia / Arloak 4
METODOLOGIARI LOTUTAKO ERABAKIAK HARTZEKO IRIZPIDE OROKORRAK
Ez dago gaitasunak irakatsi eta garatzeko berezko metodologiarik
Hala ere, badira
metodologiari lotutako estrategien inguruko
ezaugarri eta baldintza orokor batzuk
Berritzegune Nagusia / Arloak 5
HEZKUNTZA EGITURATZEN DUTEN ALDAGAIAK
Edukien antolaketaToki antolaketa eta denbora banaketa
Taldekatze erak
Ebaluazio prozedurak
Erlazio eta egoera komunikatiboakSekuentzia didaktikoak
Curriculum materialak
Metodologiari lotutako dimentsioak edo aldagaiak ondokoak dira:
Berritzegune Nagusia / Arloak 6
SEKUENTZIA DIDAKTIKOAKSekuentzia didaktikoak edo ikas-irakaskuntzako sekuentziak unitate didaktikoan dauden jarduerak elkarrekin lotzeko eta antolatzeko erak dira.
Sekuentzia didaktikoek ondoko fase hauek behar dituzte:
Hasierako fasea edo planifikazioa
1. Errealitatetik hartutako egoerak planteatzen duen arazoa, problema, identifikatzea.
2. Unitatearen bidez lortuko diren helburuak, ikasleekin batera, ezartzea.
3. Planteatu den egoerari-arazoari erantzuna emateko jardunbidearen eskema gauzatzea.
Garapen edo ikaskuntza fasea
Planteatu den jardunbideari dagozkion jarduerak gauzatzea.
Ikasitakoa ondo sustraitzeko, askotariko egoera errealetan behar beste aldiz aplikatzea.
Aplikazio fasea
EBAL
UAZI
OA
Berritzegune Nagusia / Arloak 7
HARREMAN ETA EGOERA KOMUNIKATIBOAK
Ikasgelan, ikasleen arteko zein hauen eta irakaslearen arteko harremanek eragina dute komunikazio mailan eta ezartzen diren lotura afektiboetan; eta horien arabera, elkarbizitza giroa sortuko da.Ondokoak dira irakasleen eginkizunak ikasleekin:
Ikasleen betebeharrak kontuan hartzea eta horietara egokitzeaIkasleen ekarpenak eta ezagupenak kontuan hartzeaIkasleei egiten dihardutenaren esanahi orokorra ulertzen laguntzea
Ikasleei behar duten laguntza emateaIkasle bakoitzari bere ezagupenei eta ikasteko prozesuei buruzko kontrola ziurtatzeaKomunikaziorako bideak ahalbidetzeaAutonomia bultzatzeaIkasleen lana bakoitzaren ahalmenaren, gaitasunen eta ahaleginaren arabera baloratzeaIkasleen gaitasunen auto-ebaluazioa bultzatzea
Ikasleei lor ditzaketen erronkak planteatzea
Berritzegune Nagusia / Arloak 8
IKASTALDEAREN GIZA ANTOLAMENDUA
Giza antolamendua ikasleak taldekatzeko erak eta ikastaldean ezarri den talde dinamikak egituratzen dute.
Ikastaldearen giza antolamenduan ondoko taldekatze hauek egongo dira aldi berean:
Hasierako fasean, unitate didaktikoaren jardueren sekuentzia garatzeko; ikertuko den errealitateko egoeraren aurkezpenean; errealitateko egoera horrek sorrarazten dituen arazoak identifikatzean; ondorioak jasotzean …
Talde handia
Ikasleen partaidetza zein laguntza ematea edo elkarrizketa sustatzea beharrezkoak diren jardueretan; lan kooperatiboa, berdinen arteko lankidetza, erantzukizuna, autonomia eta gatazkak konpontzea beharrezkoak direnean …
Talde finko heterogeneoak
Maila ezberdineko jarduerak burutzeko beharrizana dagoenean edo gaitasun maila handiagoa duten ikasleek ikaskuntza prozesuan atzeratuago daudenei edo gaitasuna hain garatuta ez dutenei lagundu behar dietenean …
Talde malgu homogeneoak nahiz
heterogeneoak
Ikasteko autonomoak diren ikasleek ikasitakoa lantzeko, buruz ikasteko, behin eta berriro praktikatzeko eta ikasitakoaren errefortzurako...Banakako lana
Berritzegune Nagusia / Arloak 9
TOKI ANTOLAKETA ETA DENBORA BANAKETA
Denbora eta tokia funtsezko aldagaiak dira metodologian
Sekuentzia didaktikoa garatzean behar beste denbora eman behar da bertan proposatzen diren helburuak lortzeko. Beraz, fase batzuk etenik gabe egin beharko dira, eta beste batzuk, berriz, eten ahal izango dira.Hasierako fasea (egoera errealaren planteamendua, helburuen negoziazioa …).
Etenik gabeko faseak
Sekuentzia didaktikoan planteatutako garapen eta aplikazio jarduerakEtenak onartzen dituzten faseak
DENBORA
TOKIA
Behar-beharrezkoa da jarduerari berari dagozkion ezaugarrietara egokituko zaion espazioaren antolaketa egitea.Ikasgela
Ikasgelaren antolaketa fisikoaren ezaugarriak eta beste toki batzuk ere erabiltzeko beharra hartu behar dira kontuan
Gauzatuko diren jardueren arabera beharrezkoa izango da beste toki batzuk ere erabiltzea: liburutegia, mediateka, laborategia, auzunea, museoa …Beste toki batzuk
Berritzegune Nagusia / Arloak 10
EDUKIEN ANTOLAKETA
Nola lor daiteke errealitateko egoerak planteatzen dizkiguten problemetatik abiatuta irakasgaien egiturari eta antolaketari eustea?Konponbidea ikuspegi globalizatzailea deritzon planteamenduan dago:
Baina edukiak ez dira hautatzen, soilik, irakasgaiaren logikatik abiatuta, baizik eta ikasleengandik hurbil dauden egoerei edo arazoei erantzuna emateko duten ahalmena kontuan harturik.
Edukiak irakasgaietan antolatzeko aukera ematen digu
Irakasgaien sekuentzia didaktikoak errealitateko egoeretatik abiatuko dira eta aztertu behar den gaiari loturiko egoerak edo arazoak planteatuko dituzte.
Irakasgaietatik enfokatzeko modua
Irakasgai bakoitzaren markora eta errealitatetik hartutako egoera errealera soilik mugatzeko arriskua, beste irakasgaiekiko erlaziorik ezarri gabe. Zailtasunak/Arriskuak
Ikuspegi globalizatzaileek errealitateko egoeretan dute abiapuntua. Elkarrekin duten funtsezko ezberdintasuna honetan datza: gauzatu behar den lanaren xedea eta bete behar diren urratsetan..Metodo globalizatzaileen adibideak ondoko hauek dira: interesguneak, lan proiektuak, ingurunearen gaineko ikerketak, lan globala burutzeko proiektuak …
Abantailak
Berritzegune Nagusia / Arloak 11
CURRICULUM MATERIALAK
Curriculum materialek sekuentzia didaktikoen abiapuntu diren errealitateko egoerak eraikitzen lagundu behar dute; sekuentziaturiko jarduerak izango dituzte eta malguak izango dira ikasteko erritmo ezberdinetara egokitzeko.Curriculum materialek izan behar dituzten ezaugarriak:
Ezaugarri honek aukera emango die irakasleei programazioa gauzatzeko beren hezkuntza beharrizanen arabera.
Askotarikoak eta dibertsifikatzeko modukoak
Ikasleentzako curriculum materialen proiektuek baliabide ugari eskaini behar dute eta hezkuntza testuinguru anitzen ezaugarrietara moldatzeko aukera eman, ikasleei bertan proposatzen zaizkien ikas-jarduerak garatzen laguntzeko.
Irekiak eta baliabide ugarikoak
Zenbait material ikaskuntza zehatz bati begira sortu bada ere, material guztiek ikastetxearen proiektu orokorraren barruan egon beharko lukete.
Proiektu global baten baitakoak
Berritzegune Nagusia / Arloak 12
EBALUAZIO PROZEDURAKEbaluazioak hezkuntzaren praktikaren aldagaiak hobetzen lagundu behar du, ezaugarri horiei buruz hausnartzeko eta aldagai horietan edota horiek elkarrekin dituzten erlazioetan jarduteko ereduak ezarriz.
Gaitasunak ebaluatzea egoerak-arazoak ebazteko prozesuak ebaluatzea da.
Atal honek zer nolako garrantzia duen kontuan harturik, lan-saio oso bat emango zaio
Gaitasunak ebaluatu daitezke?