Pisua, gorputzaren irudia, elikadura eta ariketa fisikoa Bizitzarako eta adimen osasunaren...

download Pisua, gorputzaren irudia, elikadura eta ariketa fisikoa Bizitzarako eta adimen osasunaren sustapenerako

of 74

  • date post

    08-Sep-2019
  • Category

    Documents

  • view

    3
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Pisua, gorputzaren irudia, elikadura eta ariketa fisikoa Bizitzarako eta adimen osasunaren...

  • 1 U

    n ib

    er ts

    it at

    ea n

    o sa

    su n

    a su

    st at

    ze ko

    i ra

    ka sk

    u n

    tz a

    g id

    a

    Pisua, gorputzaren irudia, elikadura eta ariketa fisikoa

  • Egileak: - Ana Aliende Urtasun (NUPeko Soziologia Saila).

    - Ana Ansa Ascunce (NUPeko Osasun Laguntzarako Unitatea).

    - Alfonso Arteaga Olleta (NUPeko Psikologia eta Pedagogia Saila)

    - Raquel González Eransus (Drogamenpekotasunaren aurkako Foru Plana. Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutua. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua).

    - Mª José Pérez Jarauta (Osasun Sustapenerako Atala. Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutua. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua).

    - Natalia Tajadura Arizaleta (NUPeko Gizarte Ekintzarako Unitatea).

    Argitaratzailea: Universidad Pública de Navarra. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

    Diseinu grafikoa: Ana Goikoetxea Zarranz.

    Itzulpena: Euskararako Unitate Teknikoa. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

    Finantzatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Gobernua.

    Inprimatzailea: Gráficas Ona.

    Lege gordailua: NA 1166-2014

    1. Modulua

    Pisua, gorputzaren irudia, elikadura eta ariketa fisikoa

  • Aurkezpena

    1

    Zergatik Gida hau? Unibertsitatearen berezko balioak dira pentsamenduaren automatismoetatik askatzera, errutinatik ihes egitera eta ja- kintzaren aldeko apustua egitera bideratzen duten jarrerak eta portaerak. Jakintzak eta hura etengabe bilatzeak adime- nera eta ulermenera daramate. Ildo horretatik, Unibertsitateak osasuna sustatzeko duen zeregin nagusiak ongizate fisikoaren, adimenekoaren eta gizarte ongizatearen aldeko apustua egitea dakar berarekin. Horretarako, unibertsitateko ikasleek beren prestakuntzan jasotzen dituzten ezagupenen menderatze teknikoa eta baliabideak osatu behar dira ze- harkako jardueren eskaintza batekin, zientziek eta giza zientziek ematen dituzten ezagupenak, naturan eta gizartean, in- tegratzen laguntzeko.

    Nafarroako Unibertsitate Publikoak duen osasunaren aldeko konpromisoa aspaldikoa da. 2005. urteko urtarrilean NUPen eta Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuaren arteko lehen hitzarmena sinatu zen, Unibertsitate Osasungarri- aren aldeko lehen Plana abian jartzeko. Bere xedea Unibertsitate komunitatearen osasuna eta ongizatea maila guztietan hobetzen laguntzea da. Planak lau lan ardatz garatzen ditu: (1) Unibertsitate-ingurune osasungarriak; (2) Osasun- sustapenarekin harremana duten zerbitzuen eskaintza; (3) Curriculumak eta ikerketa; eta (4) Informazioa, arlo arteko lankidetza eta parte hartzea. Lauretan inplementatu da hainbat ekintza eta jarduera lerroak osatzen duten aukera sorta handi bat.

    "Curriculumak eta ikerketa" ardatzak dituen xedeetako bat ikasgeletan Osasuna Sustatzeko estrategia sartzea da, haren edukiak, metodologiak eta filosofia gehituz dauden diziplina akademikoetan, graduetako irakasgaien eduki eta eskumen berekietatik abiatuta.

    Belaunaldi gazteenak lehentasun dira Osasun Publikoan egin beharreko lanean. Osasunaren Munduko Erakundearen “Osasuna guztientzat XXI. mendean europar eskualdean” dokumentuak lehentasun gisa ditu haurrak, nerabeak eta gazteak, etorkizunean osasuna irabazteko eta gaixotasunei aurrea hartzeko begi bistako inbertsioa baitira. Gizartearen eraldaketa lasterrak direla-eta, instituzioen arteko harremanak sendotu behar dira, elkarrekin lan egiteko bizitza baliotsu batek dauzkan lotura emozionalak, kognitiboak eta sozialak garatzeko aukera emango duen ongizate arrazoizko eta bidezko baten alde.

    Azken urteotan hainbat azterlan egin dira gazteriaren osasunaren egoera ezagutzeko, esaterako, "Gazteriari eta osasunari buruzko inkesta, 2007" (Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentua), edo "Gazteriari buruzko inkesta, 2012" (Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren Gazteriaren Institutua). Eta, zehazki, Unibertsitate Osasungarri- aren aldeko I. Planean inkesta bat egin zen NUPeko irakasleei, ikasleei eta administrazio eta zerbitzuetako langileei zuzen- dua, eta hark lagundu zuen ikasleekin lan egiteko lau lan esparru zabal definitzen: (1) Pisua, gorputzaren irudia, elikadura eta ariketa fisikoa; (2) Harreman afektibo-sexualak; (3) Drogen kontsumoa eta bestelako arrisku jokabideak; eta (4) Bizitzarako eta adimen osasunaren sustapenerako gaitasunak.

    Unibertsitateko ikasleen arteko bereizketa egiten da bizi dituzten, beren harremanak egiten eta ikasteko duten testuinguru zehatzen arabera, eta era berean, egiten dituzten ikasketen arabera, lan akademiko motaren arabera eta jakintzarekin eta ikasketarekin duten harremanaren arabera. Ezagutza berriak jasotzeko, sareetan parte hartzeko, konektatzeko eta harre- manak egiteko bidea ematen dien pentsamendu motan eta portaeran trebatzen dira. Alde horretatik, funtsezkoa da ikasleekin lan egitea, etengabe zabalik egon daitezen autonomia, erantzukizuna eta beren bizitzaren eta osasunaren gaineko kontrola emango dizkieten esperientziak izateko. Hau da, garapen pertsonala eta oreka emozionala, harreman eta ulermen sotil baten emaitza dena. Helburu hori errazteko prestatu da gida hau.

    Zer da gida hau? Gidak eskaini egiten ditu, alde batetik, irakasleentzat jarduera praktikoen aukera zabal bat, eta haietako bakoitzaren deskribapen zehatza, ikasgelan graduko ikasleekin egiteko prest; eta, bestetik, hezkuntza edukiak, osasunaren ikuspegi osoan oinarrituak, eta proposamen metodologikoak, pedagogia aktiboko ikuspegia dutenak.

  • 2

    Gida lau Modulutan egituratu da (edukiak jorratzeko) eta hiru Eranskin (metodologia pedagogikoa, baliabideak eta hura egiteko erabili den bibliografia dituztenak).

    1. modulua: Pisua, gorputzaren irudia, elikadura eta ariketa fisikoa

    2. modulua: Harreman afektibo-sexualak

    3. modulua: Drogen kontsumoa eta bestelako arrisku jokabideak

    4. modulua: Bizitzarako eta adimen osasunaren sustapenerako gaitasunak

    Nori zuzentzen zaion Gida Unibertsitateko irakasleei zuzendua dago, eta gonbit egiten zaie Unibertsitate Osasungarriaren aldeko Planean parte har dezaten, eta beren laguntza errazteko jarduerak eskaintzen zaizkie.

    Nola erabili gida? Lau moduluek egitura bera dute. Haietako bakoitza hainbat Unitate Didaktikotan banatzen da. Unitateek Sarrera bat dute, non lortu nahi diren helburuak eta edukiak eta jarduerak laburki deskribatzen diren.

    Egin beharreko jardueren proposamena zabala da, eta gaiari hainbat ikuspegitatik heltzeko zenbait hezkuntza teknika es- kaintzen ditu. Xedea da ideiak ematea irakasleak osasuna lantzeko hezkuntza lanari bere ikasleentzat egokien jotzen duena erabil dezan.

    Azkenik, jarduerak garatzeko fitxa batzuk ere erantsi dira.

  • Aurkezpena Zergatik gida hau? ...........................................................................................1. or. Zergatik gida hau? ...........................................................................................1. or. Nori zuzentzen zaion ........................................................................................ 2. or. Nola erabil daitekeen ..................................................................................... 2. or.

    Sarrera Moduluaren edukiak ............................................................................................................................................. . 6. or.

    1. Unitatea: Nola nago eta nola gaude Sarrera. Helburuak. Edukiak .......................................................................................................................... 8. or. 1. jarduera. Datuak aztertzen. Helburuak. Metodologia.. Jardueraren garapena. Materialak ........................ 9. or. 1. fitxa. Datuak jasotzeko galdetegiaren eredua ........................................................................................ 10. or. 2. fitxa. GMI eskala eta bere interpretazioa .............................................................................................. 13. or. 3. fitxa. Hainbat iturritako datuak: pisua eta dieta, gorputz-irudia, elikadura azturak

    eta ariketa fisikoa .......................................................................................................................... 14. or.

    2. Unitatea: Pisua, elikadura eta ariketa fisikoa Sarrera. Helburuak. Materialak eta baliabideak. Jarduerak .......................................................................... 18. or. 1. jarduera. Nire eguneroko azturak: elikadura orekatua eta ariketa fisikoa ............................................... 20. or. 2. jarduera. Elikadura eta ingurunea ........................................................................................................... 21. or. 3. jarduera. Modak eta pisua. Modan jartzen diren dietak ........................................................................... 22. or. 4. jarduera. Jateko beste modu batzuk, beste bizi filosofia bat .................................................................... 23. or. 5. jarduera. Gure campuseko errealitatea ikertzen: “osasuna” aukeratzea .................................................. 24. or. 1. fitxa. Badakit zer jaten dudan eta zenbat mugitzen naizen .................................................................... 25. or. 2. fitxa. Elikagaien piramidea .................................................................................................................... 26. or. 3. fitxa. Ariketa fisikoa ............................................................................................................................... 27. or. 4. fitxa. Elikagaien eskaintza campuseko kafetegietan ....................