Festak eta oitak - Fundacion Vicente Ferrer · hinduismoa da nagusia. Indiako lagunen %80...

9
Festak eta ohiturak Erdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte) Programak School to School Diapositibak 1. diapositiba FESTAK ETA OHITURAK Indian ospatzen diren festak ongi ezagutzen ez ditugun amen, ziur aski buruan edukiko dugu antzeko irudi bat: jende asko kolore biziz dago jantzia, eta kanta eta dantzan egiten du musika alai baten erritmora. Indiaren kultura oso aberatsa da eta askotarikoa, eta eskualde bakoitzean ikusgai daude hainbat tradizio eta ospakizun. Hon horrela gertatzen da herrialde zabal-zabala delako, eta hortaz ohitura ezberdin as- kok daukate lekua bertan; Indiaren historiak ere badu zerikusia horretan: mendez mende herri atzerritar askok inbaditu dute lurralde indioa, arabiar, turkiar eta pertsiarrek, besteak beste. Hori dena islatzen da kulturan, festetan eta ohituretan. India da munduko kulturarik zaharrenetarikoa, eta beraren tradizioak milaka urtekoak. Bertako ohituren metaketak eta handik iragan diren herrien eraginek sortu dute askotariko kultura aberats bat. Festak eta ohiturak Diapositiba 1

Transcript of Festak eta oitak - Fundacion Vicente Ferrer · hinduismoa da nagusia. Indiako lagunen %80...

Page 1: Festak eta oitak - Fundacion Vicente Ferrer · hinduismoa da nagusia. Indiako lagunen %80 hinduistak dira, eta horixe da munduko hirugarren erlijioa inportantzian: 900 milioitik gora

Festak eta ohiturakErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak1. diapositiba Festak eta ohiturak

Indian ospatzen diren festak ongi ezagutzen ez ditugun amen, ziur aski buruan edukiko dugu antzeko irudi bat: jende asko kolore biziz dago jantzia, eta kanta eta dantzan egiten du musika alai baten erritmora.

Indiaren kultura oso aberatsa da eta askotarikoa, eta eskualde bakoitzean ikusgai daude hainbat tradizio eta ospakizun. Hon horrela gertatzen da herrialde zabal-zabala delako, eta hortaz ohitura ezberdin as-kok daukate lekua bertan; Indiaren historiak ere badu zerikusia horretan: mendez mende herri atzerritar askok inbaditu dute lurralde indioa, arabiar, turkiar eta pertsiarrek, besteak beste. Hori dena islatzen da kulturan, festetan eta ohituretan.

India da munduko kulturarik zaharrenetarikoa, eta beraren tradizioak milaka urtekoak. Bertako ohituren metaketak eta handik iragan diren herrien eraginek sortu dute askotariko kultura aberats bat.

Festak eta ohiturak

Diapositiba 1

Page 2: Festak eta oitak - Fundacion Vicente Ferrer · hinduismoa da nagusia. Indiako lagunen %80 hinduistak dira, eta horixe da munduko hirugarren erlijioa inportantzian: 900 milioitik gora

Festak eta ohiturakErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak2, 3 eta 4. diapositibak Festa nazionalak

Espainian festa batzuk erlijiosoak dira, eta beste batzuk ez. Gogoan izan behar dituzu ezagutzen dituzun festak. Zer ospatzen da urriaren 12an? Eta maiatzaren lean? Zeintzuk beste jai ezagutzen dituzu? Indian ere badaude hiru festa nazional, oso garrantzitsuak, eta lagun gurtiek ospatzen diturte:

• Independentziako Eguna da aburtuaren 15ean. Egun horretan, 1947an Indiak utzi egin Zion Inperio Britainiarraren mende egotea-ri, eta herrialde independentea izaten hasi zen. Eraikinek eta jen-deak erakusten dute Indiako bandera independentziaren sinbolo gisa, eta lehen ministroak ematen du hitzaldi bat herrialde osorako, telebistaz ikusten dena.

• Errepublikako Eguna ospatzen da urtarrilaren 26an. Egun horre-tan 1950ean aldarrikatu zen Indiako lehen Konstituzioa, oinarrizko legea. Ordura arte legea britainiarrek emana zen, eta beraz Kons-tituzioa zen Indiako herriak gurtiz sortutako lehen legea.Festarik herrikoiena da herrialde osoan, eta ospakizun nagusia hiriburuan egiten da, New Delhi-n, desfile handi batekin.

• Ghandi Jayanti, “Gandhiren urtebetetzea” esan nahi duena, ospat-zen da urriaren Zan. Gandhi politikari indiarra izan zen, eta gogor borrokatu zen Inperio Britainiarraren aurka, baina indarkeriarik gabe eta gose grebaz. Nazioaren gidari izan zen independentziaren aide, eta kartzelaratzen saiatu baziren ere, herriak fede handiz jarraitzen Zion sendo; horrela lortu zuten Britainia Handiak etsi eta India urtea. Pertsonarik garrantzitsuena da henialdearen independentzian, eta horrexegatik ospatzen da urtero beraren urtebetetzea.

Diapositiba 3

Festa nazionalak

Diapositiba 2

Festa nazionalak

Diapositiba 4

Festa nazionalak

Page 3: Festak eta oitak - Fundacion Vicente Ferrer · hinduismoa da nagusia. Indiako lagunen %80 hinduistak dira, eta horixe da munduko hirugarren erlijioa inportantzian: 900 milioitik gora

Festak eta ohiturakErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak5. diapositiba Festa erlijiosoak

Indian erlijioa kultura eta gizartearen oinarrizko parte da. Herrialde hori oso zabal denez gero, Indian erlijio ezberdin asko daude, baina hinduismoa da nagusia. Indiako lagunen %80 hinduistak dira, eta horixe da munduko hirugarren erlijioa inportantzian: 900 milioitik gora sinestun.

Hinduismoa erlijio politeista da. Horrek esan nahi du hainbat jainko eta jainkosa gurtzen diturtela hin-duistek, ez bakar bat, islamiarrek, kristauek edo juduek bezala. Hinduismoarentzat badaude jainko ga-rrantzitsu batzuk, Vishnu, Brahma edo Shiva, besteak beste, eta jainko eta jainkosa txikiago asko, beste erdijainko eta espiritu batzuez gain. Herri eta eskualde askok here jainko edo jainkosa gurtzen dute, eta berari egiten diote otoitz babesa edo beste gauza batzuk eskatzeko, urta ona, aberastasuna, osasuna edo maitasuna, besteak beste.

Jainko eta jain_kosek tenpluak dauzkate, fotokoa bezalakoak, eurei eskainiak, eta euren “etxeak” dira.

Festa erlijiosoak

Diapositiba 5

Page 4: Festak eta oitak - Fundacion Vicente Ferrer · hinduismoa da nagusia. Indiako lagunen %80 hinduistak dira, eta horixe da munduko hirugarren erlijioa inportantzian: 900 milioitik gora

Festak eta ohiturakErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak6 eta 7. diapositibakpuja eta rangoliak

Ospakizun erlijiosoak, ezkontza, jaiotza eta hiletak esaterako, fa-milien etxeetan egin ohi dira. Erlijioa egunero dago familien artean, eta etxeetan egon ohi da aldaretxo bat, fotoan bezala, otoitz edo agur egiteko jainkoei. Ohiko agurra da esku-azpiak batzea eta gero jainkoei eskaintzea fruituak, loreak, intsentsua eta gozokiak.

Badago hitz bat jainkoak gurtzeko egiten den edozein erritu hin-duista izendatzen duena: puja. Edozein Iagunek egin dezake Puja, pertsona askorentzat egiten duen apaizarengandik etxeko aldarean seme-alaben osasunaren aide eskatzeko otoitz egiten duen ama edo aita batenganaino. Puja bakoitza da bestelakoa, eta askotariko osagaiak ditu, baina badaude alderdi batzuk is beti errepikatzen direnak.

Lurrean eta etxe askoren atean marraztuak daude sinbolo geometriko batzuk rangoli izena dutenak, fotografian ikus dezakezun bezala. Etxeko sinboloak dira ongietorria emateko, baita etxeak babestu eta zoriona ekartzeko ere.

Diapositiba 6

Puja eta rangoliak

Diapositiba 7

Puja eta rangoliak

Page 5: Festak eta oitak - Fundacion Vicente Ferrer · hinduismoa da nagusia. Indiako lagunen %80 hinduistak dira, eta horixe da munduko hirugarren erlijioa inportantzian: 900 milioitik gora

Festak eta ohiturakErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak8 eta 9. diapositibak jainko eta jainkosak

Jainko eta jainkosa hinduek animali itxura ohi daukate gizaki erekin batera nahasita, Hanumanen kasuan bezala, adibidez, lehen fotogra-fian ikus dezakezunez. Jainko herrikoia da gurtiz, Andhra Pradesh-ko eskualdean oso gurtua, eta zera du helburu: familien etxeak ingurat-zen dituen energia negatiboa kentzea. Kontaezinak dira jainko eta jainkosak hinduismoan. Oro har, eskual-de bakoitzak du bere jainko edo jainkosa txikia gurtzeko. Jeneralean elkarte bakoitzak aukeratzen du jainko edo jainkosa bat babestu dit-zan, eta zorte onerako. Herri bakoitzean tenplu bat eraikitzen diote jainko babesle horri, beraren etxea izan dadin, eta bertan eskaintzak egiten dizkiote: loreak, gozokiak edo intsentsua, urta hobeak edo curia edo beste gauza asko eskatzeko asmoz.

Badago beste jainko herrikoi bat Andhra Pradesh-n: Ganesha, jainko elefantea; bera gurtzen dute sarri merkatariek eta ikasleek, ortopoak kentzea eta zorte ona ekartzea bairn helburu.

Diapositiba 9

Jainko eta jainkosak

Diapositiba 8

Jainko eta jainkosak

Page 6: Festak eta oitak - Fundacion Vicente Ferrer · hinduismoa da nagusia. Indiako lagunen %80 hinduistak dira, eta horixe da munduko hirugarren erlijioa inportantzian: 900 milioitik gora

Festak eta ohiturakErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak10. diapositiba Behi sakratuak

Hinduismoak irakasten du oinarrizko moduan izaki bizidun gurtiei zor diegula begirune handia. Testu sakratuetan agintzen da ez jateko “ja-nari zikin eta indarkeriaz eskuraturik”, hau da, animaliak hiltzea edo eurei kalte egitea eragiten dutenik. Horrela, kasta gorenek, apaiz edo brahmanek ez dute jaten ez okelarik, ez arrainik, ez arrautzarik, eta barazkiak eta sufrimendurik eragin gabe animalietatik ateratzen diren produktuak, esnea eta eztia besteak beste, erabiltzen diturte soilik elikatzeko. Gainerako kastek, hala ere, edozein janari hartzen dute, bat izan ezik: behi-okela.

Animalia gurtien artean, behia animalia sakratua da lagun hinduista gurtientzat. Animalia horrek trata-mendu berezia dauka India osoan. Behiak libre ibil daitezke kaleetan, eta inork ere ez du jaten haien ha-ragia. Testu erlijiosoek diote behia dela Krishna jainkoak maiteen duen animalia, eta hinduismoak jotzen du gure bigarren amatzat: gure amaren esnea hartzeari urten diogunean, hasten gara behiena edaten. Halaber, beti errespetatzen da haren esnetik janari garrantzitsu batzuk ateratzen direlako: gurina eta jogurt, besteak beste, pertsonok ongi aprobetxatu ditzagun; gainera, haren gorotzetatik erregaia, lurra lantzeko ongarria eta baita desinfektatzailea ere lortzen dira.

Diapositiba 10

Behi sakratua

Page 7: Festak eta oitak - Fundacion Vicente Ferrer · hinduismoa da nagusia. Indiako lagunen %80 hinduistak dira, eta horixe da munduko hirugarren erlijioa inportantzian: 900 milioitik gora

Festak eta ohiturakErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak11 eta 12. diapositibak Diwali eta holi

Indian festa erlijiosorik garrantzitsuenetarikoa da Holi, eta udaberria datorrela ospatzeko egiten da. Egun batzuk dirau martxoan, eta gur-tien arteko nagusiari Dhuli Vandana deritzo: egun horretan jendeak koloreko hautsa eta ura botatzen die beste auzokoei, urtaro berriak dakartzan gaixotasunetatik babesteko.

India osoko beste festa erlijioso handia da Diwali, “argien jaialdia” ere deitzen diotena, pizten diren kandela horiengatik gurtiengatik, eta bai-ta jartzen diren burtinezko argizaritxo batzuengatik eta su artifizialen-gatik ere. Festa hori egiten da Urte Berri hindua ospatzeko, eta bost egun irauten du udazkenean (urri eta azaroaren artean); jendeak jantzi berriak estreinatzen ditu, gozokiak egiten partekatzeko eta suziriak botatzen. Merkatariek antolatzen dute batez ere Vesta hori, bertan gurtzen baita Shri oparotasuneko j alnico sa.

Jaiok dira orokorrenak, baina eskualde bakoitzak ospatzen du berea. Andhra Pradesh-en Pongal jaia ospatzen da urtarrilean urteko urta berriagatik, eta eskatzen dute aberatsa izatea.

Beste erlijioek ere ospatzen diturte euren jaiak Indian: musulmanek Ramadana, budistek Buddha Purni-ma, kristauek Eguberria edo Ostiral Santua... erlijioaren tradizio eta ohiturak errespetatuz.

Diwali eta Holi

Diapositiba 11

Diapositiba 12

Diwali eta Holi

Page 8: Festak eta oitak - Fundacion Vicente Ferrer · hinduismoa da nagusia. Indiako lagunen %80 hinduistak dira, eta horixe da munduko hirugarren erlijioa inportantzian: 900 milioitik gora

Festak eta ohiturakErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak

13 eta 14. diapositibak zinema

Zinema oinarrizkoa da Indiaren kulturan eta inguratzen duten herrial-deetan: Nepal, Pakistan edo Bangladesh. Zinema oso herrikoia da Indian merke samarra delako, eta hartara lagun askok betetzen ditur-te gelak egunero Bollywood-eko izarrak ikusteko. Bollywood deitzen diote Indiako zinema industriari. 1970eko hamarkadan asmatu zuten izen hori, Hollywood eta Bombay hitzak nahasiz; bigarren horixe da Mumbay-k lehenago zeukan izena, film gehien egiten den hiriak.

Bollywood-en egin ohi diren filmak eta normalean ikusten ditugunak oso bestelakoak dira. Istorioak beti dira fantastikoak, eta dantza eta abestiz beteak daude. Film luze¬luzeak dira, eta osagai tradizionalak modernoeldn batera nahasten diturte, musika bezalaxe: batzuetan tradizionala, eta bestetan mendebaldeko pop musika.

Gainera, zinema izan da oinarrizko osagai hindi zabaltzeko Indiako hizkuntza ofizial gisa. Herrialde horre-tan 22 hizkuntza ezberdinetan mintzatzen da, eta filmek balio izan dute mundu gurtiak hizkuntza komun hori ikasi eta ulertu ahal izan dezan.

Zinema

Diapositiba 13

Diapositiba 14

Zinema

Page 9: Festak eta oitak - Fundacion Vicente Ferrer · hinduismoa da nagusia. Indiako lagunen %80 hinduistak dira, eta horixe da munduko hirugarren erlijioa inportantzian: 900 milioitik gora

Festak eta ohiturakErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak

15 eta 16. diapositibakmusika eta Dantza

Musika eta dantza oinarrizkoak dira Indiaren kultura eta tradizioetan. Dantza komunikatzeko era da jainkoekin, eta poza adierazten du.

Kasten arabera, dantza motak bestelakoak dira. Kasta gorenetan dantza klasikoa erabiltzen da, eta horrek kantua eta antzerkia ere ba-daramatza berekin. Dantzok koreografia eta pausu markatuak diturte sentimendu zehatzak adierazteko gogoz. Mugimendu dotoreak dira, eta dantzariek apaingarriak daramatzate oin eta eskuetan, eta luxu handiko jantziak. Ikasketa eskatzen dute dantzok, eta ikasteko soilik izango dute aukera behar adina diru daukaten lagunek.

Dantza horietarikoa da Kuchipudi, Andhra Pradesh-n du jatorria eta kasta gorenarentzat da bakarrik.

Dantza folklorikoak, berriz, herrikoiak dira, eta gizaldiz gizaldi transmi-titu ziren gurasoek seme-alabei irakatsiz. Dantza arinagoak dira, eta mugimendu sortzailez beteak; kasta apalek erabiltzen diturte. Nor-malean danborrak diturte lagun, eta ez dute koreografia zehatzik.

Gurekin batera trukea egiten duten eskolako haurrek parte hartzen dute programa kultural batean, eta horren bidez ikasten diturte herrialde eta eskualdeko dantza tradizionalak. Dantzok dira haien kultura eta herri-nortasunaren zati. Programari esker, kasta baztertuetako kide batzuek aukera dute ikasteko kasta gorenentzat soilik gordeak zeuden dantzak.

Diapositiba 16

Musika eta dantza

Diapositiba 17

Musika eta dantza