210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf ·...

92
Himalaiako Herrialdeak Nepal • Tibet • Bhutan IRAKASLEAREN LIBURUA ASIA ASIA ASKOTARIKO KONTINENTEA Imma Llort i Juncadella INSTITUTO DE ESTUDIOS SOBRE DESARROLLO Y COOPERACIÓN INTERNACIONAL NAZIOARTEKO LANKIDETZA ETA GARAPENARI BURUZKO IKASKETA INSTITUTUA UNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO - EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

Transcript of 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf ·...

Page 1: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Países del HimalayaNepal • Tíbet • Bután

LIBRO PARA EL PROFESORADO

ASIAASIAUN CONTINENTE DIVERSO

Himalaiako HerrialdeakNepal • Tibet • Bhutan

IRAKASLEAREN LIBURUA

ASIAASIAASKOTARIKO KONTINENTEA

Imma Llort i JuncadellaImma Llort i Juncadella

INSTITUTO DE ESTUDIOS SOBRE DESARROLLO Y COOPERACIÓN INTERNACIONALNAZIOARTEKO LANKIDETZA ETA GARAPENARI BURUZKO IKASKETA INSTITUTUAUNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO - EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

INSTITUTO DE ESTUDIOS SOBRE DESARROLLO Y COOPERACIÓN INTERNACIONALNAZIOARTEKO LANKIDETZA ETA GARAPENARI BURUZKO IKASKETA INSTITUTUAUNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO - EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

Page 2: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat
Page 3: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Himalaiako HerrialdeakNepal • Tibet • Bhutan

IRAKASLEAREN LIBURUA

ASIAASIAASKOTARIKO KONTINENTEA

Imma Llort i Juncadella

INSTITUTO DE ESTUDIOS SOBRE DESARROLLO Y COOPERACIÓN INTERNACIONALNAZIOARTEKO LANKIDETZA ETA GARAPENARI BURUZKO IKASKETA INSTITUTUAUNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO - EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

Page 4: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Egilea: Imma Llort i Juncadella

Irudiak: Laura Castellet

Argazkiak: Sebastià Coy, Carme Fullerachs, Maite Huguet, Natalie Lebris, Imma Llort, Gene Palacios, Fernando Peleato, Jordi Plana,Antoni Pujante, Barbara Roubicek, Joan Viladomat.

Jatorrizko zuzenketak: Monteserrat Miró

Laguntzaile izan dira eta eskerrak ematen dizkiegu:

Lourdes Albi, Josep Miquel Alegret, Assumpta Eixarch, Montse Fuentes, Nathalie Lebris, Bibendra B. Pradhanaga, RamónViladomat (Amics del Nepal), Casa del Tíbet de Barcelona, KEEP (Kathmandu Environmental Project), Mountain WildernessCatalunya, Nepal Watch, karpeta pedagogikoaren materialak erabiltzea onartu duten eta zuzenketak egiteko orduan beren iritziaeman duten institutu desberdinetako eta hezkuntzaren arloko irakasleak, eta halaber, proiektu hau gauzatzen lagundu diguten pert-sona guztiak.

Azaleko argazkiak: Nathalie Lebris

Bantaba izeneko proiektuaren barruko argitalpena da honakohau. Zenbait baliabide eta jardueraren bitartez(webgunea –www.bantaba.ehu.es–, argitalpenak,jardunaldiak, ikastaroak, bideoak, irakas-gidak)Hegoak zera eskaini nahi du, heziketarako guneak,esperientzien elkartrukea, teknologia berrietan oinaritutakolanabesen bultzada, eta herritar sentsibilizazioaren alorrekoirakasteko proposamen berrien aplikazioa.

Proiektu hau babesten du:

INSTITUTO DE ESTUDIOS SOBRE DESARROLLO Y COOPERACIÓN INTERNACIONALNAZIOARTEKO LANKIDETZA ETA GARAPENARI BURUZKO IKASKETA INSTITUTUAUNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO - EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

Edizioa eta egokitzapena:

Ekonomi Zientzien Fakultatea (UPV/EHU)Lehendakari Aguirre etorbidea 83 • 48015 BilbaoTfnoa.: 94 601 70 91 • Faxa: 94 601 70 40E-mail: [email protected]

Campus-eko Liburutegia, 138 kutxatila (UPV/EHU)Nieves Cano, 33 • 01006 Vitoria-GasteizTfnoa.: 945 01 42 88 • Faxa: 945 01 42 87E-mail: [email protected]

www.hegoa.ehu.es

Lege-Zenbakia: BI-251-05Euskarazko itzulpena: Labayru IkastegiaDiseinua eta maketazioa: Marra, S.L.Inprimaketa: Lankopi, S.L.Bilbao 2005

Jatorrizko edizioa:L’Àsia. Un continent divers. Països de L’Himàlaia.El Nepal - El Tibet - El Bhutan. Icaria / Concertacio N/S - Frères des Hommes Europa.Bartzelona 1999.

Page 5: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Hegoak bere eskerrik zintzoenak eman nahi dizkio Inma Llort i Juncadellari, HimalaiakoHerrialdeak. Nepal, Tibet eta Buthan material didaktikoa euskarara eta gaztelaniara itzul-tzeko baimena ematean erakutsi duen eskuzabaltasun eta prestutasunagatik (ConcertacioN/S – Icaria, 1999).

Proposamen pedagogiko honen berri izan genuenean, bi ezaugarri iruditu zitzaizkigun dei-garriak. Alde batetik, ale honetan aztertzen diren gaiak –turismoaren eragina, umeen lana,errefuxiatuak, budismoa– aurkezteko erabilitako interesa eta zorroztasuna. Beste alde bate-tik, nahiko ezezagunak zaizkigun herrialde batzuen eta kontinente baten errealitatera hur-biltzeko eskaintzen digun aukera, gaur egun horiei buruzko ezagutza estereotipatu etazehazgabe samarra baitaukagu.

Gidaliburuek garapenerako hezkuntzaren eta kultura aniztasunaren proposamenei erantzu-ten diete. Ikuspegi horietatik, material hauek konplexuak diren eta gure arreta eskatzenduten egoeren gaineko hurbilketa kritikoa proposatzen digute. Dena dela, ikuspuntu positi-botik egiten dute hori; izan ere, arazoak modu argian azaltzea bezain garrantzitsua da gizaeskubideen urratzeak salatzeko eta jarduketa ildo eraldatzaileak proposatzeko asmozgizarte zibil antolatuak martxan jartzen dituen ekimenak erakustea.

Hegoan ziur gaude material pedagogiko hau oso erabilgarria izan daitekeela elkartasuna-ren eta justizia sozialaren baloreekin konprometitutako hezkuntza baten aldeko apustuaegiten duten irakasle eta hezitzaileentzat.

Hitzaurrea

3

Page 6: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat
Page 7: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

AURKIBIDEA

Aurkezpena 7

Himalaiako Herrialdeen 8

NEPAL

Aurkezpena 12

Programazio-orria 13

Historia 14

Turismoa Nepalen 15

P1 Jarduera. Nepalgo turismoaren ondorio positiboak eta negatiboak 16

P2 Jarduera. Turismoaren eragina kulturan eta gizartean 22

P3 Jarduera. Goazen trekkingean Nepaletik 26

Haurren lana Nepalen 57

1. Dokumentua. Haurren Eskubideen Deklarazio Unibertsala 57

2. Dokumentua. Munduko Martxa Haurren Lan-Esplotazioaren aurka 59

Bibliografia 60

TIBET

Aurkezpena 64

Programazio-orria 65

Historia eta egungo egoera 66

P1 Jarduera. Tibeti buruzko Herrien Auzitegi Iraunkorra 70

1. Dokumentua. Herrien Eskubideen Deklarazio Unibertsala 76

P2 Jarduera. Atzerritarra izatea 78

P3 Jarduera. Errefuxiatuak 79

Bibliografia 81

BHUTAN

Aurkezpena 84

Programazio-orria 85

Historia 86

1. Dokumentua. Jatorrietatik gaur egunera arte 86

Ekonomia 88

2. Dokumentua. Ekonomiari buruzko zenbait datu 88

Bibliografia 89

Page 8: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat
Page 9: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

7

Zuen eskuetan duzue Asia, askotariko kontinenteakarpeta pedagogikoaren zati den Himalaiako Herrial-deak (Nepal, Tibet, Bhutan) liburukia, eta honako hauekdira horren helburuak:

• Gaur egun Asiako kontinentean dauden errealitatedesberdinen ezagutzarako, analisirako eta kritikara-ko aukera ematea.

• Elementu berriak ematea, Asiako kultura desberdi-nei buruz Mendebaldean eraikiz joan garen estere-otipoak apurtzen laguntzeko.

• Balioetan eta jarreretan heztea, herrien artekoelkartasuna sendotzen laguntzeko.

• Material hau erabili ahal izango da, bai hezkuntzaformalean (DBHko lehen ziklotik aurrera) bai ez-for-malean (aisialdi hezkuntza, bakerako eta elkartasu-nerako hezkuntza-ikastaroak, helduen hezkuntza,etab.).

Edukiak

Himalaiako Herrialdeak liburukiak Asiako hiru herrialdeaurkeztuko dizkigu: Nepal, Tibet eta Bhutan.

Geografiaz, historiaz, ekonomiaz, etnologiaz, etab. egi-ten diren aipamenez gain, herrialde bakoitzean langaibat edo batzuk azaltzen dira. Langai horiek ez diranolanahi aukeratu, eta ez dira herrialde jakin bateanausaz kokatu. Nahiz eta gehienak interes unibertsale-koak izan, horiek aukeratu dira Mendebaldean herrial-de jakin bati buruz jasotzen dugun informazioak gaihorrekin lotura duelako edo herri-mailan eragina duela-ko, edo bertako gizarte zibilei kezka eragiten dielako.Nepalen kasuan, turismoaren eragina eta umeen lanaizango ditugu aztergai; Tibeti dagokionez, errefuxiatuenegoerari erreparatuko diogu; eta, azkenik, Bhutanerakoproposatutako lanari esker, budismoa hobeto ezagu-tzeko aukera izango dugu.

Gai hauen analisia eta azterketa Hego-Ipar elkarmen-pekotasunaren eta nazioarteko harreman ekonomikoenesparruan (globalizazioa) egin dira, eta horien helburunagusia honako hau da: argi erakustea zenbait arazo-ren kausak egungo garapen-ereduaren (txarraren)ondorio direla, eta balizko konponbideak lortzeko nazio-arteko joko-arau ekonomikoak aldatu behar direla.

Testuinguru horretan, eta Asiako kontinenteko gizartezibilen ekimenak jakitera emateko asmoz, herrialdebakoitzean, biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzeko lan

egiten duten eta beren herrialdeak bizi dituen egoerabidegabeak salatzen dituzten elkarteak, herri-ekime-nak, etab. aurkezten ditugu.

Egitura

Material didaktikoa hura erabiliko duten irakasleen etahezitzaileen lehentasunetara eta ikasleen tipologiaramoldatzeko, zenbait jarduera-mota proposatzen dira,gaietako bakoitza lantzeko: ikasgelarako ariketak, rol-jolasak, simulazio-jolasak, mahai-jolasak, etab., bai etadiziplinarteko jarduerak ere. Jardueren eskaintzadibertsifikatu honen bidez, jarduerak berak hemen pro-posatzen diren langaien tratamendua erraz dezan bila-tzen dugu.

Himalaiako Herrialdeak bi liburukitan dago egituratuta;bata irakasleentzat eta bestea ikasleentzat.

Irakasleen liburuan programazio-orri bat dago herrialdebakoitzerako, eta bertan zehatz jasotzen dira edukiak(kontzeptuzkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak),metodologia, jarduerak (zenbait ebaluazio-ariketabarne), horiek egiteko beharrezko denbora eta adinenaraberako orientazioa. Helburuak ikaslearen liburukolanerako fitxen hasieran aurkituko dituzue. Modu horre-tara, neska-mutikoek fitxetako edo langaietako bakoit-za jorratzeko zer helbururi jarraitu behar dioten jakinahal izango dute.

Halaber, ikaslearentzako liburuan jorratzen diren langaidesberdinak aberasteko informazioa ere aurkitukoduzue, irakasleek gelako talde osorako edo gazteentalderako proposatuko dituzten ariketa osagarrien pro-posamenak (nagusiki, rol-jolasak, simulazio-jolasak,mahai-jolasak, etab.) edota langaiei buruzko dokumen-tu interesgarriak (manifestuak, deklarazio unibertsalak,etab.); den-dena ikaslearen liburuan proposatzen direneta geroago fotokopiatu eta banatu beharko diren jar-duera zehatzei lotuta. Gainera, sail berezia izangoduzue honakoekin: bibliografia bat, bideoak, posta-hel-bideak, Interneteko helbideak eta herrialdearekin etaaztergaiekin harremana duten helbide elektroniko inte-resgarriak ere.

Ikasleentzako liburua lanerako fitxa eran egituratutadago, eta proposatzen diren jarduera guztiak garatzekobeharrezko informazio guztia dago bertan. Lanerakofitxa bakoitzak informaziorako zati bat du, eta bertanzenbait jarduera jasotzen dira, norberak egitekoak ba-tzuk eta taldean egitekoak beste batzuk.

Aurkezpena

Page 10: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

8

Aurkezpen orokorraHimalaiako Herrialdeek izen hori hartzen dute herrialdehorietan Himalaiako mendikateak lurraldearen zatihandi bat hartzen duelako; hori gertatzen da, esatera-ko, Bhutanen, Nepalen eta Tibeten (azken hauTxinaren menpe dago gaur egun, baina historianherrialde askea izan da eta bertakoek berriz ereherrialde subiranoa izateko borondatea dute).

Indiak ere Himalaiaren zati handi bat hartzen du, lurral-dearen ipar-ekialdeko estatuetan, hain zuzen. Estatuhorietako batzuk beren autonomiaren alde borrokatzendira eta Himalaiako Herrialde izateko hautagai lirateke.Guk India unitate bakartzat hartu dugu eta iparraldekoestatuak lurralde-unitate horretan sartu ditugu.

Beste herrialde batzuek, Txinak eta Pakistanek, hainzuzen, Himalaiako mendikatearen zati bat dute berenlurraldean, baina kasu batean zein bestean Indiarekinlehian dauden lurraldeak dira.

Liburuki honetan ikusiko dugunez, Nepalgo, Tibetekoeta Bhutango biztanleentzat, Himalaiako mendikatea-ren barruan egoteak, nolabait esateko, antzeko bizi-modu bat izatea dakar (antz handia duena baldintzaklimatikoetan, nekazaritzarako erabilgarriak diren lurre-tan, lurraldearen orografian, etab.), kasu askotan mito,ohitura eta tradizio berberak izatea, eta zenbaitetan,erlijio-sinesmen berberak izatea.

Himalaiako mendikateaHimalaiakoa planetako mendikaterik modernoeneta-koa da. Duela 50 milioi urte, Indiako plakak eta plakaEuroasiarrak talka egitean, batetik, Indiako plakarenzati bat plaka Euroasiarrak xurgatu zuen, eta bestetik,horrek oso mendi garaiak altxarazi zituen, hots,Himalaia.

Aktibitate geologikoa inguru horretan oraindik ez daeten. Himalaia etengabe mugitzen eta aldatzen ari da(milimetro batetik hamarrera bitartean lekualdatzen etaaltxatzen da urtero). Horregatik izaten dira lurrikarakmaiz, eta horien ondorioz, lur-mugimenduez gain, lur-desplazamenduak eta luiziak gertatzen dira, eta inguru-mena suntsitzen duten giza jarduerek areagotu egitendituzte. Horren adibide dira, esaterako, malda handikoinguruetan baso-mozketa neurrigabea edo gehiegizkomeatze-erauzketa. (gatzarena Tibeten, magnesioare-na Nepalen).

Himalaia ospetsua da Lurreko tontor garaienetako ba-tzuk dituelako, elur iraunkorreko gailur asko, glaziar-haranak, oso topografia irregularra eta oso egiturageologiko konplexua; hala eta guztiz ere, Himalaiarenzati handi bat elur iraunkorreko mailaren azpian dago,eta bertan oso argi ikusten da hura zeharkatzen duten19 ibaiek eragindako higadura.

Himalaian montzoi-klima da nagusi (prezipitazio gehia-go daude hegoaldean), eta dibertsitate klimatiko han-dia dago. Nepalen, 200 km-ko ibilbidean, Terai mendi-kateatik elur iraunkorreko gailurretara arte, klima sub-tropikal eta oso bero batetik klima artiko batera igarokogara. Baldintza hauei esker askotariko ekosistemakdaude, eta horiek beren fauna eta flora dituzte, inguru-nera moldatuta.

Mendikate honek Nepal, Tibet, Bhutan eta Indiaren ipa-rraldeko lurrak hartzen ditu. Pakistanek eta Txinak ere,Indiarekin lehian, hartzen dute Himalaiaren zati bat.

Himalaian oso biztanle desberdinak daudeHimalaiak muga naturala egiten du mendikatearen ipa-rraldean eta hegoaldean bizi diren herrialdeen artean.

Himalaiako gailurretako askok jainko eta jainkosen ize-nak dituzte; bertako haitzen artean leku sakratu askodaude (erromesaldietakoak) Asiako kontinenteko hin-duistentzat, budistentzat eta musulmanentzat.

Ingurune geografiko berean, kasu honetan Himalaian,bizitzeak batasuna ematen du, baina hala ere, etabatez ere mendikateak ekartzen dituen bizi-baldintzagogorren ondorioz, Himalaiako Herrialdeetako biztan-leen artean desberdintasun handiak daude, etniari, hiz-kuntzari eta kulturari dagokienez. Talde etniko bakoit-zak hizkuntza autoktono bat edo batzuk ditu, janztekoera bat, tradizio bat, mito propio batzuk, erlijio bat,etab.; Nepalen bakarrik 12 talde etniko desberdindaude.

Himalaiako Herrialdeetako biztanleen erlijio nagusiabudismoa da, nahiz eta Nepalen erlijio ofiziala hinduis-moa izan. Budismoa Bhutango Estatuaren erlijioa da.Tibeten (Txinako gobernuak Xizang izena eman dio,Txinako errepublika Popularreko eskualde autono-moa), eta jazarpen handia jasan arren, batez ereIraultza Kulturalaren garaian, budismoak indar handiadu. Dalai-lama, budismo tibetarraren autoritate gorena,

Himalaiako herrialdeak

Page 11: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

9

erbestean den Tibeteko gobernuaren arduradun nagu-sia ere bada.

Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat praktika animista.Nepalen, Indiarekiko hurbiltasunagatik, budismoakeragin hinduista handia du, baita alderantziz ere.

Hainbat belaunalditan, Himalaiako biztanleak naturare-kin harmonian bizi izan dira, izan ere, horri esker iraundute bizirik. Lur horrek emandako baliabideak erabilidituzte, baina neurrian betiere, haren ahultasun geolo-gikoa eta ekologikoa kontuan izanda. Himalaiarenkasuan, jendeak naturarekiko duen errespetuzko etaharmoniazko harremana, bertako herritar-taldeen egu-neroko bizitzan budismoak eta hinduismoak duten era-ginaren ondorio da.

Himalaiako Herrialdeetako biztanle gehienek, gutxigorabehera biztanleria osoaren %80k, nekazaritzadute bizibide. Nekazaritzan gehien ekoizten eta kon-tsumitzen den produktuetako bat, batez ere mendika-tearen hego-muturrean, arroza da.

Eskualdearen orografia dela eta, nekazaritzarako era-bilgarriak diren lurrak urriak dira; horren ondorioz, erei-teko moduko lurzoruaren gehiegizko esplotazioa dago,eta horrek arriskuan jartzen du lurzoru horren etorkizu-neko produktibitatea. Mendiko baldintza klimatikoenondorioz, jarduera hau urteko hilabete jakin batzuetanbaino ezin daiteke egin, eta beraz, diru-sarrera txikiakekartzen ditu. Mendialdeko biztanleek neguan lautade-tara emigratzen dute lan bila, bai turismo-sektorean,eraikuntzan, nekazaritzan, industria txikian edo mea-tzeetan, etab.

Mende honen hasieratik, Himalaia mundu osoko alpi-nisten helmuga nagusietako bat da.

Himalaiako topografiak nekazaritza eta komunikazioakzailtzen ditu. Eskualdeko herrialdeek errepide gutxidituzte. Salgaien garraioa, sorlekutik eskaria egindakolekura, nagusiki oinez egiten da, bideak ez direlakobehar bezain handiak edo malda handiegia dutelakogarraiorako animaliek tiratutako ibilgailuak erabiltzeko.Edozein modutan ere, zaldien, dzoen eta jaken alokai-rua garestiegia da, produktu hauen salmenta-prezioaeta biztanleriaren erosteko ahalmena kontuan hartzenbadugu. Salgai gehienek garraiatzaileen lanari eskerzeharkatzen dute herrialdea, batez ere Nepalen

kasuan. Mendiko gizon eta emakumeen artean hirutikbatek bizitza gehiena ematen du lan hori egiten.Pertsona hauek batez beste 40 edo 60 kiloko zamaeraman ohi dute bizkarrean, eta egunero 8 edo 10orduz egiten dute, gutxi gorabehera 10 edo 15 egune-ko ibilbideetan.

Beren ekonomia dibertsifikatzeko eta nekazaritza etaabeltzaintza jarduerak lurzoruaren gain ezartzen duenpresioa murrizteko, herrialde hauek guztiek berenekoizpen eta lan eskaintza areagotu dute, nekazaritzaeremuetako biztanleak hiriguneetara erakartzen dituz-ten jarduerekin, aldi baterako lanak baino ez badiraere. Horrela, azken 15 urteetan nekazaritza eremueta-ko exodoa handituz joan da. Hirietako bizitza ez da betierraza izaten, batez ere diru-sarrera txikiak dituzte-nentzat eta lanerako prestakuntza espezifikorik ezdutenentzat. Bizitzaren kostua hirietan handiagoa da(alokairua ordaindu behar da etxebizitzarako, apartekogastuak daude – garraioa, gasolina, etab.) eta jendeguztiak ez du lana horren erraz lortzen.

Hirietan batzen dira, halaber, herrialde hauetako erdi-mailako eta goi-mailako klaseak: enpresariak, profe-sional liberalak, merkatariak, etab. Horiek guztiek diru-sarrera handiak dituzte, zerbitzu eta erosotasun ugarizbaliatzen dira, eta haien kontsumo-maila Europako etaIpar Amerikako erdi- eta goi-mailako klaseek dutena-ren parekoa da.

Herrialde hauetan jende profesionala dago hainbatarlotan. Himalaiatik hegan egiteko eta Katmandukoharanean lur hartzeko trebezia eta esperientzia handiabehar da. Horretan aritzen den aire-konpainia nepal-darrak pilotu espezialistak ditu. Medikuntza eta artetibetarrak prestigioa eta onarpena du nazioartean.Gure ikuspuntu eurozentristatik, litekeena da harritutageratzea Himalaiako Herrialdeetan erdi- eta goi-maila-ko klaseen artean ordenadoreen erabilerak duen heda-pena ikusita.

Himalaia osatzen duten herrialdeetako klase intelek-tual konprometituak erronka nagusitzat du herri-jakin-duriari eustea eta hura bultzatzea, gizarte-koherentziatradizionala, ingurumenarekiko errespetua eta, hala-ber, hezkuntza modernoa bultzatzea, funtsezkoa baitaideia eta teknika berriak sartu eta horrela aurrera eginahal izateko.

Page 12: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

10

Azken hamarkadetan, Himalaiako herrialdeekhazkunde demografiko garrantzitsua izan dute, etahorren eragile izan dira, besteak beste, osasun-arloko hobekuntzak, haurren eta adinekoenhilkortasuna jaistea lortu dutenak, elikagaieneskuragarritasun handiagoa, lur eta aire bidezkokomunikazioak hobetu direnetik, eta familia-errentahobeak izatea (batez ere, kideetako batzuklautadetan lanean dituzten familietan, horiengandikdirua jasotzen baitute).

Dena dela, hazkunde demografiko honek ondoriokaltegarriak izan ditzake Himalaiarako eta bertakobiztanleentzako.

Alde batetik, biztanleriak gora egiten egur-kontsumoa hazten da (egurra erregai moduanbaitarabilte nekazaritza guneetan eta hiriguneetan)eta, era berean, egur-eskaria hazi egiten daetxebizitza gehiago eraikitzeko; horren ondorioz,beharrezkoa da baso gehiago moztea, etakudeaketa egokia egin ezean, horrekmendikatearen deforestazioa areagotzen du.Ingurumenaren suntsipenak mendikobiztanle-guneen bizi-kalitateari kalte egiten dio,izan ere, bertakoek bizirik irauteko ezinbestekodituzten produktuak basoetatik lortzen dituzte(egurra, animalientzako belarra, ura, haziak, frutak,sendabelarrak, etab.). Beren ingurunea degradatzen

denean, emakumeek (emakumeak baitira familiarenmantenuan arduradun nagusiak) urrunago joanbehar dute eta denbora gehiago behar dute familiaosoak egunero kontsumituko duen egurra edo uralortzeko. Horren ondorioz, luzatu egiten da aurrezjada gainezka datorren lan-jarduna.

Bestalde, biztanle-kopuruak gora egitean, gehieneknekazaritza eta abeltzaintza bizibide dituztenez,abelburu-kopuruak ere gora egin du, etanekazaritza-lurzoruarekiko gizakien eta animalienpresioa areagotu egin da. Gizarte hauekmodernizatzean, premia berriak ere sortu dira,esaterako, komunikazioarena. Errepideak egin diraeta horretarako baso-sail handiak soildu dituzte.Komunikazioak hobetzeaz batera pertsonen artekoeta biztanleria-gune desberdinen arteko kontaktuaeta harremana estutu da, eta horren ondorioz,errazagoa da ideiak eta esperientziak trukatzea.Agintariek garrantzi handia eman diote hezkuntzari,eta horren ondorioz, Himalaiako jendeak ardurahartzen du ezagutza eta ideia berriak jasotzeko.Gero eta jende gehiago dago hainbat gaitantrebatua eta prestatua, aspirazio pertsonal etaprofesional gehiagorekin; pertsona horiekherrialdeko ekonomia eta politika liberalizatzearenaldekoak dira.

Sunderlal Bahuguna, Save the Himalayasmugimenduko aktibistaren adierazpenak

Aldaketen ondorioz, arriskuan da eskualdearen iraupena

Page 13: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

NEPAL

Page 14: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

12 Nepal

Jarraian aurkezten dizuegun Nepalgo material didaktikoak helburutzat du herrialdearen aurkezpena egitea ibilbidetxikia eginez bere historiatik, bere geografiatik eta herrialdearen eguneroko bizitzako zenbait alderditatik.

Nepalgo langai nagusiak hauek dira: turismoaren eragina ekonomian, ingurumenean, kulturan eta gizartean, etahaurren lana turismoaren industriari lotuta.

Lurralde horretan planetako gailurrik garaienetako batzuk daude eta herrialdean hainbat etnia, kultura, hizkuntzaeta erlijio daude. Horregatik guztiagatik, Nepal helmuga turistiko jendetsuenetakoa da, batik bat mendi eta trekking1

espedizioak egiten direnetik.

Hemen ezagutuko eta aztertuko ditugu herrialdean dauden turismo-motak, eta mota bakoitzak zer ondorio on etatxar dituen biztanleria-sektore desberdinetan eta ingurumenean.

Analisi honen helburua da ikasleengan ardura piztea mendian dituzten jarrerekiko, bisitatzen duten ingurune berria-rekiko (haien oporlekua, edo asteburua emango duten lekua, etab.) eta bertan bizi den jendearekiko.

Beste helburu bat da ikasleek hausnar dezaten lortzea, turismoak Nepalen eta gure ingurunean duen eragin kalte-garria murrizteko beharraz; egin daitezkeen ekimenetan pentsatzea, hemen eta han gai hori lantzen duten taldeak,etab.

Aztertu beharreko Nepalgo beste gaia haurrek herrialde horretan egiten duten lana da, eta batez ere, turismoarenindustriari lotuta haurrek egiten duten lana (alfonbren eta tapizen fabrikazioa, gida turistikoak, etab.).

Ikasleentzako Nepalgo liburua, neska-mutikoek jarduera guztiak lantzeko beharrezko informazioa aurki dezaten etaproposatzen dizkiegun helburuak ia modu autonomoan lor ditzaten pentsatuta dago.

Irakasleentzako Nepalgo liburuak informazio gehiago dakar Nepalgo langaiei buruz, bai eta irakasleek ikasleeizuzenean proposatzeko zenbait jarduera ere. Kasu honetan, bi rol-jolas eta mahai-jolas bat dira. Jarduera horiekprogramazio-orrian agertuko dira, horrela adierazita: P1, P2, etab.

1 Trekking hitz ingelesa da eta zenbait egunetako iraupena duen mendi-ibilbidea izendatzeko erabiltzen da.

Aurkezpena

Page 15: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 13

NE

PALI

BU

RU

ZKO

PR

OG

RA

MA

ZIO

-OR

RIA

Pro

gram

azio

-un

itate

a

Nep

alN

epal

: H

isto

riaTu

rism

oa:

Mot

a de

sber

dina

kE

ragi

naO

ndor

io p

ositi

boak

Ond

orio

neg

atib

oak

Turis

moa

ule

rtze

ko m

odua

kE

mak

umez

ko g

arra

iatz

aile

aTr

ekki

nga

Nep

alen

Hau

rren

lana

tur

ism

oari

lotu

ta:

Hau

r la

ngile

en e

ta h

aien

fam

ilien

ego

era

ekon

omik

oa.

Hau

rren

lane

rako

bal

dint

zak.

Sex

uaga

tiko

bazt

erke

tala

nean

.D

enbo

ra li

brea

.H

aur

lang

ileen

ant

olak

eta.

Sal

aket

a ag

ertz

ea,

haur

ren

lan-

espl

otaz

ioa

dela

eta

.H

aurr

en la

nera

ko b

aldi

ntza

kgu

re h

erria

ldea

n du

ela

100

urte

.H

aurr

en la

nare

n eg

oera

lega

la g

ure

herr

iald

ean.

Test

u ba

ten

info

rmaz

ioga

rran

tzits

uena

eta

big

arre

n-m

aila

koa

inte

rpre

tatz

ea.

Est

atis

tikak

eta

map

akira

kurt

zea

eta

inte

rpre

tatz

ea.

Por

tzen

taia

k iru

dika

tzea

.K

alku

lu e

rraz

ak.

Gra

fiko

eta

diag

ram

azi

rkul

arra

k os

atze

a.S

inte

siak

egi

tea

info

rmaz

io-m

ota

desb

erdi

neta

tik a

biat

uta.

In

form

azio

esp

ezifi

koa

iker

tzea

.Id

atzi

zko

doku

men

tuak

inte

rpre

tatz

ea.

Elk

arriz

keta

k so

rtze

a et

ain

terp

reta

tzea

.Id

atzi

zko

info

rmaz

io-it

urri

bat

sort

zea.

Test

ua s

ortz

eain

form

azio

-mot

ade

sber

dine

tatik

abi

atut

a.P

ropo

sam

enak

egi

tea.

Bin

etak

irud

ikat

zea.

Lan

indi

bidu

alak

eta

tald

ekoa

k ad

itzer

a em

atea

.

Kul

tura

pro

pioa

estim

atze

a et

a be

stea

ker

resp

etat

zea

eta

balio

este

a.B

egiru

nezk

o ja

rrer

ain

guru

men

arek

iko.

Gur

e ga

raik

o di

lem

am

oral

ak b

alio

este

a.Ja

rrer

a kr

itiko

a.E

skub

idee

n et

aas

kata

sune

n al

deko

jarr

era.

GK

E n

epal

darr

enla

nare

kiko

beg

irune

a et

aon

arpe

na a

dier

azte

a.E

npat

iazk

o ja

rrer

a bi

zirik

iraut

eko

lan

egite

n du

ten

haur

reki

ko.

1. F

itxa

1-5

(bik

otek

a)6

(bak

oitz

ak b

erea

)2.

Fitx

a7-

10 (

bako

itzak

ber

ea)

P1

11-1

2 (b

ikot

eka)

3. F

itxa

13 (

bako

itzak

ber

ea)

14 (

bako

itzak

ber

ea)

15 (

biko

teka

)15

16-1

9 (b

akoi

tzak

ber

ea)

4. F

itxa

20 (

bako

itzak

ber

ea)

21-2

5 (b

ikot

eka)

P2

(tal

deka

)P

3 (t

alde

ka)

5. F

itxa

26-2

7 (b

ikot

eka)

28-2

9 (b

akoi

tzak

ber

ea)

6. F

itxa

30-3

4 (b

akoi

tzak

ber

ea)

35-4

4 (b

ikot

eka)

7. F

itxa

45-4

7 (b

akoi

tzak

ber

ea)

48 (

biko

teka

)49

(bi

kote

ka)

50 (

biko

teka

)51

(ba

koitz

ak b

erea

)51

52-5

3 (b

akoi

tzak

ber

ea)

54 (

bako

itzak

ber

ea)

55-5

8 (b

ikot

eka)

30’

10’

30’

30’-6

0’20

’15

’2’

(etx

ean)

20’

15’

10’

60’

1h-1

.30h

10’

10’

30’

30’

10’

10’

5’ 20’

15’

etxe

an5’ 15

14-1

6

12-1

6

12-1

6

14-1

6

12-1

6

12-1

6

12-1

6

Edu

kiak

Adi

nen

arab

erak

oor

ient

abid

eaB

ehar

den

denb

ora

Eba

luaz

ioja

rdue

rak

Ikas

teko

jard

uera

k

Ger

taer

ak e

ta k

ontz

eptu

akP

roze

dura

kJa

rrer

ak, b

alio

aket

a ar

auak

(bak

oitz

ak b

erea

,bi

kote

ka e

do t

alde

ka)

Pja

rdue

rak

Irak

asle

aren

libu

ruan

aur

kitu

ko d

ituzu

en ja

rdue

rak

dira

.

Page 16: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

14 Nepal

Hainbat mendetan, Nepal Asiako budismoaren guneaizan zen. Gautama Buda bera Nepaleraino joan zen.

XIV. mendearen hasieran herrialdera heldu zenRajputatarren dinastia. Une horretan herrialdeak hin-duizazio indartsua izan zuen, eta gerora hori indartuegingo zen Indiatik hinduista gehiago heltzean, herrial-de hartan Islamak izan zituen hedapen-aldietan.

Kontuak kontu, Nepal ez zen nazio bat izan XVIII. men-dera arte; orduan, Gurkhako gobernadorea (Nepalenmendebaldeko printzerri txiki bat zen Ghurka), Shahdinastiaren kidea bera, Katmanduko haraneko erresu-ma (Katmandu hiria, Patan eta Bhaktapur) bateratzensaiatu zen, nazio bakar bat sortzeko eta, modu horre-tara, jada Indian kokatuta eta Nepalera bidean zeudenEkialdeko Indien Konpainiak eta haiek bultzatutakoherrialdearen esplotazioa geldiarazteko.

Behin nazioa sortuta, agintariak herrialdeko lurrakzabaltzen saiatu ziren, mugez haraindi, baina haienahaleginak hutsean geratu ziren, arerioen indar milita-rrek menperatuta. Egoera honek zaildu egin zituenNepalen eta bere ondoko herrialdeen arteko harremandiplomatikoak, batez ere Tibeteko eta Txinako gober-nuekikoak, eta Indiako britainiar gobernuarekikoak.1814an gerra piztu zen, eta Nepalek, gerra galduta,Katmandun britainiar komisario bat onartu behar izanzuen.

Ezegonkortasun politikoa nagusi izan zen garai batenondoren, 1846an Rana dinastiaren monarkia hereda-garria ezarri zen, eta horiek izan ziren herrialdeko agin-tari ehun urtez baino gehiagoz. Boterea ziurtatzeko,Ranatarren belaunaldi desberdinak errege-familianepaldarreko kideekin ezkondu ziren. Britainiarrenaldeko diktadura zen.

Rana dinastiarentzat garrantzitsuagoa zen bere onda-rea handitzea, biztanleriaren bizi-baldintzak hobetzeabaino.

Herrialdeko biztanle gehienek, nekazaritza bizibidezutenek, ez zuten aldaketa handirik sumatu, eta ErdiAroan bezala bizitzen jarraitzen zuten. Oligarkiarekinzuten harreman bakarra lurren truke ordaindu beharre-ko zerga zorrotzak ziren. Horiek ordaintzeko adina ezzutenek, lurrak gal zitzaketen. Politika horren ondorioz,nekazariek ezin zuten dirurik inbertitu haien sailetakoekoizpena hobetzeko, eta lurrik gabeko nekazarienkopurua haziz joan zen.

Aldaketaren eragile nagusiak Indiaren independentzia-prozesuaren lekuko izan ziren erbesteratu nepaldarrakizan ziren. Kongresukide indiarren laguntzaz, Kon-gresuko Alderdi Nepaldarra sortu zuten, eta 1951anagintea hartu zuten. Rana dinastiari lekua kenduta,monarkia konstituzionala ezarri zuten, Tribhuwan erre-gea buru zela.

1955ean Tribhuwan hil zen eta bere seme Mahendrakordeztu zuen. 1959an hauteskundeak deitu zituzten etaKongresuko Alderdiak garaipen handia lortu zuen. Sartunahi izan zituzten erreformak ez ziren herrialdeko klasepribilejiatuaren gustukoak izan, eta 1961ean Mahendraerregeak gobernua aldarazi zuen, iskanbilei erantzutekogaitasunik erakutsi ez zuelakoan. Mahendrak Kons-tituzioa berritu zuen, administrazioa liberalizatu zuen etahasiera eman zion herrialdearen industrializazio-proze-su txiki bati, Indiaren kontrolpean betiere.

1972an Mahendra erregea hil zen eta bere semeBirendrak ordeztu zuen.

1989an emendakin bat sartu zen Nepalgo Kons-tituzioan, eta horri esker hurrengo urtean hauteskun-deak egin ahal izan ziren.

1989an Nepalek armamentua erosi zion Txinari, etaIndiako gobernuak, gertaera hori mehatxutzat hartuta,Nepalekiko mugak itxiarazi zituen. Horrek bertako eko-nomiaren blokeoa eta erabateko kaosa ekarri zuen.Birendra erregeak, operazioaren arduradun nagusiak,bere hutsa onartu behar izan zuen eta sistema politikoberri bat abiarazi zuen: monarkia konstituzionala.

1991n berriz ere hauteskundeak deitu zituzten (aurre-neko hauteskunde demokratikoak 1959az geroztik) etagobernu berria, azkenik, Kongresuko Alderdiaren etaAlderdi Komunistaren arteko koalizio batek osatu zuen.Gobernu horretako lehen ministroak India bisitatu zueneta, behin akordioa lortuta, blokeoari amaiera eman zi-tzaion eta berriz ere mugak ireki ziren.

90eko hamarkadan mobilizazio ugari izan ziren kalee-tan, eta herritarren presioa jasan zuen Birendra erre-gearen politikak (zenbait unetan alderdi politikoetakobatzuk debekatu zituen, alderdirik gabeko sistemademokratiko bat ezartzen saiatu zen, etab.); azkeneanetsi ere egin zuen eta erreferenduma deitzera behartuzuten, herriaren iritziaren berri jakiteko.

1996. urteko hasieran, beren buruak maoistatzat zituz-ten talde gerrillariak “feudalismoa desagerrarazteko”

(informazioa zabaltzeko)

Historia

Page 17: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 15

(informazioa zabaltzeko)

Turismoaren industria garrantzitsuenetakoa izan daazken 25 urteetan.

Garraiobideen iraultzaren ondorioz, distantziak laburtuegin dira eta batetik bestera joateko beharrezko den-bora murriztu da. Horri esker, batetik, jendea errazagomugitzen da, eta bestetik, erdi- eta goi-mailako klase-ek, batez ere iparraldekoek, prezio merkeagoan bidaiadezakete. Gainera, klase horiek erosteko ahalmenhandiagoa dute. Orain aukera dago egun batzuetanmunduari bira emateko, eta kontinente batetik besterajoateko zenbait ordutan.

Zoritxarrez, turismoa dagoen lekuan eraldaketa dago,eta askotan okerrerako, ingurune ekologiko, kulturaleta sozialaren kasuan, eta hori ere gogoan izan beha-rreko arazoa da.

Turismoak eragindako kalteak, batez ere kulturaren gai-nekoak, are nabarmenagoak dira herrialde txiroetan.

Nahiz eta herrialde horietako datu ofizialek turismoabeharrezkoa dela eta herri-ekonomiarako mesedega-rria dela azpimarratzen duten, azkenean turismoaketekin ekonomiko handiagoak ekartzen dizkio turistakbidaltzen dituen herrialdeari, horiek hartzen dituenaribaino. Turismoak sorrarazten duen diruaren %60 bainogehiago turisten jatorrizko herrialdean geratzen da.

Hegoaldeko herrialdeen azpiegitura turistikoa nagusi-ki kapital europarrekoa edo amerikarrekoa da, edoherri-oligarkiarena. Hotela, jatetxeak eta bestelakoerakargune turistikoak eraikitzean lanpostuak sortzendira, baina kasu gehienetan aldi baterako lana izatenda, diru-sari eskasekoa, eta gainera, lan-istripuen indi-zea oso altua izaten da. Agintari askok, turismoak

ematen duen dirutzak itsututa, beren herrialdearengarapen turistikoa bultzatzen dute, bertako biztanleeibegiratu gabe. Gizarte-mailako proiektuetarako (esko-len edo osasun-zentroen eraikuntza eta mantenimen-dua, etab.) fondoak helburu turistikoetarako erabiltze-ak kalte egiten dio biztanleria autoktonoari.

Nepal turismoak Asian duen helmugarik gustukoenada. Horrela, turismoa herrialdeko diru-iturri nagusibihurtu da. Aldiz, 1950ean, Nepalek turismoari ateakzabaldu zizkion urtean, herrialdeak 1.500 bisitari jasozituen urte osoan; 1992-93an 300.000tik gora jasozituen, eta 2001-2002an 500.000tik gora.

Urtero heltzen diren milaka turistentzat, Nepal parajeexotikoa da, XX. mendean bete-betean sartuta tradi-zioak duen indarra gordetzen duena; munduko txokobat, oraindik ere paisaia autoktonoak, aldaketarikjasan ez dutenak, mendi eskuraezinak eta kultura lilu-ragarriak eskain ditzakeena. Hala eta guztiz ere, turis-ten atzean, beste errealitate bat dago. Zelai berdeezeta gailur elurtuez haraindi, jende gehienak arazoakditu bizirik irauteko, eta 5 umetatik 1 hil egiten da 5urte bete baino lehen.

Enpresa turistikoen datuen arabera, 200.000 lagunbaino gehiago ari dira lanean Nepalgo sektore turisti-koan, eta beste 500.000 bat lagunek zeharka turismo-ari loturiko jarduera desberdinetan egiten dute lan bat.

Nahiz eta turismoak herrialderako zenbait abantailaekonomiko dituen, kontuan hartu behar da, halaber,horrek dakarren kaltea gizartean, kulturan eta ekolo-gian. Egiaztatu beharko litzateke herrialdera sartzenden dirua biztanleriaren bizi-baldintzak hobetzeko era-

Turismoa Nepalen

ekintzak egiten hasi ziren. 1999ko urtarrilean, Birendraerregeak parlamentua desegin zuen eta hauteskundeberriak deitu zituen. 2001eko ekainean, Birendra erre-gea, Aishwarya erregina eta errege familiako bestekide batzuk hil egin zituzten, eta Gyanendra, hildakoerregearen anaia, koroatu zuten errege.

Matxinatu maoisten eta segurtasun indarren artekoindarkeria haziz joan zen, harik eta 2001eko uztaileansu-etena iragarri zen arte; dena dela, ondoren izanda-ko negoziazioek ez zuten aurrera egin eta liskarrakgogortu egin ziren, benetako “gerra zibil” batera helduarte. Ondorioz, hainbat heriotza izan da eta pertsona

asko eta asko inguruko estatuetan errefuxiatu beharizan dira. Ondoren su-etenak eta elkarrizketak izandiren arren, gatazka konpondu gabe dago oraindik.Gobernuaren aurkako oposizioak uste du Gyanendraerregeak boterea utzi beharko lukeela, alderdi askokogobernu sistema bat ezartzeko. 2004ko martxoan,Nepal Merkataritzaren Munduko Erakundearen kideegin zen.

Oharra: “Historia” ataleko datuetako batzuk Guía delMundo 2003-2004. El mundo visto desde el Surliburutik atera dira. Interneten kontsultatzeko:http://www.guiadelmundo.org.uy

Page 18: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

16 Nepal

Nepalgo turismoaren ondorio positiboak eta negatiboakAnalisirako eta hausnarketarako ariketa

P1 Jarduera

Helburuak:

Ikuspuntu ekonomiko, kultural eta sozialetik turismoak Nepalen dituen ondorio positiboak eta negatiboak identi-fikatzea.

Informazioa bilatzea eta irakasleen irizpideen arabera sailkatzea.

Turismoak eragindako kalteak murrizteko ezar daitezkeen jarduerei edo neurriei buruz hausnartzea.

Jarduerari ekin aurretik jarraian azalduko ditugun turis-moaren ondorioetako bakoitza fotokopiatu eta moztubehar duzue. Behin moztu ondoren, nahasi eta gelakohormetatik eskegi behar dira, edo gelako lurzorutiksakabanatu bestela. Kartoizko kutxak, zeloa edo itsas-garria eta errotuladore batzuk ere prestatu beharkodituzue, eta material guztia gelako bazter batean utzi-ko duzue. Kutxak erabili nahi ez badituzue (edo ezbadaude) jarduera egin daiteke sailkatutako ondoriopositiboak eta negatiboak arbelean edo paper bilgarribatean lotuz, eta ondoren ideia-jasa modukoa egin,kontrako ondorioak murrizteko jarduera-proposame-nak biltzeko.

Ondoren, ikasleak hiru taldetan banatuko dituzue.Taldeetako batek turismoaren ondorio ekonomikoekinloturiko paper guztiak bilatuko ditu; beste batek ondo-rio kulturalak eta sozialak bilduko ditu, eta azken talde-ak ingurumenaren gainekoak.

Azaldu ozenki jardueraren jarraibideak eta adieraziikasleei non topatuko duten beharrezko materiala.

Jarduera honetan bi bilkura egingo dira. Taldeetakobakoitzak bi dorre osatuko ditu landutako Nepalgoturismoaren ondorioak jasotzen dituzten kutxekin, etabehin horiek eginda, lehen bilkura antolatuko da.Bilkura horretan turismoak dakartzan ondorio positiboaketa negatiboak zein diren zehaztuko da, eta Nepalgogizartean zeinek duten eragin handiena ikusiko da.Beste bilkura jardueraren amaieran egingo da.

Jarduera burutzeko, mendiko turismoak Nepalen etagure herrialdean dakartzan ondorio positiboak eta nega-tiboak alderatuko dira, dauden antzekotasunak eta des-berdintasunak azpimarratuz. Arazoak antzekoak aladesberdinak diren aztertuko da, bai eta Nepalen kasuanarazo bakoitzerako talde desberdinek proposatutakokonponbideek hemen duten bideragarritasuna ere.

Talde bakoitzak identifikatu eta aukeratu egin beharkoditu gelako hormetatik edo lurzorutik aztertu beharrekoNepalgo turismoaren ondorio motari dagozkion paperguztiak. Behin talde bakoitzak bereak aukeratu etajaso ondoren, ondorio positiboak eta negatiboak berei-zi beharko dituzte. Taldean iritzi desberdinak baldinbadaude, akordio batera heldu beharko dute.

Jarraian, talde bakoitzak ondorio positiboak eta negati-boak zenbatu beharko ditu, kontuan hartuta ondoriobakoitzak kutxako aurpegi batekin bat egin beharduela, ondorio positiboek eta negatiboek kutxa desber-dinetan joan behar dutela, eta kutxa bakoitzak sei aur-pegi dituela. Behin kalkulua eginda, beharrezko kutxaguztiak hartuko dituzte eta paperak lotzen hasiko dira.Kutxako aurpegi bakoitzak ondorioetako bat baino ezdu izango. Behar beste kutxa erabiliko dira.

Turismoaren gaineko ondorio negatiboak dauzkatenpaper guztiak dagozkien kutxetan sartu ondoren,horiek elkartuz joango dira kutxekin dorre bertikalakeginez. Ingurumenaren gaineko ondorio negatiboakdauzkaten kutxa guztiek dorre bat osatuko dute, ondo-rio ekonomiko positiboak dauzkatenek beste bat osa-tuko dute, eta horrela kasu guztietan. Modu horretara,begiratu hutsarekin egiaztatuko dugu ingurumenari onegiten dioten ondorioek ondorio kaltegarriak gainditzendituzten ala ez; kulturaren gaineko ondorio negatiboakekonomiaren edo ingurumenaren gainekoak bainogehiago diren ala ez, etab.

Orduan irakasleak edo taldea dinamizatuko duen per-tsonak ikasleei eskatuko die oharrak egin ditzaten jar-duerari buruz, eta taldeak bilkura batean parte hardezaten animatuko ditu, oharrak eta azalpenak aditze-

Jardueraren deskribapena:

Jarduerarako jarraibideak:

Page 19: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 17

Beharrezko materiala:

• 10 bat kutxa, ahal bada karratuak eta handiak; bestela, zapata-kutxak. Kutxa guztiek forma eta neurri berbe-ra izan behar dute.

• Glue-tecka edo zeloa paperak hormetan itsasteko; bestela, lurzorutik edo oso mahai handi baten gainetiksakabana daitezke.

• Errotuladore lodiak, 3 artazi eta itsasgarri-barra edo zelo-biribilki 1 edo 2 talde bakoitzarentzat.

• Orri zuriak.

Beharrezko denbora: 30 minutu eta ordubete bitartean, jarduera nola egiten den.

ra emateko. Behin talde bakoitzak emandako azalpe-nak entzun ondoren, proposamena egin ahal zaieondorio negatiboen (ingurumenaren gainekoak, eko-nomikoak eta soziokulturalak) dorre guztiak dorrebakarrean jartzeko, eta ondorio positiboenak bestebatean, ondoren emaitzei begiratu eta horiei buruzeztabaidan aritzeko.

Azkenik, talde bakoitza bere lekura itzuliko da eta pro-posamen jakin batzuk egingo ditu turismoak eraginda-

ko kalteak ezabatzeko edo murrizteko (ingurumenarengainekoak, ekonomikoak edo soziokulturalak, lantzekozer egokitu zaien), eta horiek dagokien ondorio negati-boaren ondoan jarriko dituzte, kolore desberdinekoerrotuladore batez. Ondorio negatiboak zuzentzekoproposamenak aurkitu eta kutxetako aurpegi guztiakbete ahala, ondorio negatiboen dorretik aterako ditugu.Onena ondorio negatiboak dauzkaten kutxak dituendorrea ezabatzea litzateke, eta ondorio positiboenahandiagoa izatea.

Page 20: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

18 Nepal

Turismoak aldi baterako lanpostuak sortzen dituhoteletan, artisautzan, jatetxeetan, etab., baina sek-toreari zeharka loturiko lanpostuak ere sortzen ditu,esate baterako, turismoari lotutako hotelen, jatetxe-en edo industrien eraikuntza. Nepalen sektore turisti-koan 24.000 langile inguru daude lanaldi osoan eta70.000 garraiatzaile autonomo.

Nepalen trekkingean ibiltzen diren pertsonen gastua-ren zati txiki bat bakarrik (gutxi gorabehera %7a)geratzen da zeharkatzen dituzten herrietan.Turismoak sortzen dituen lantoki gehienak hirietandaude eta herrialdeko leku desberdinetako jendeaerakartzen dute. Trekkingek sortzen duten diru gehie-na turista atzerritarrek eskatutako produktuak eros-teko erabiltzen da, bai Katmandun, bai eta batzuetanherrialdetik kanpo ere. Produktuok, besteak beste,elikagaiak, arropa, oinetakoak, mendirako materialaalokairuan, edariak, etab. izaten dira.

Beste sektore batzuetan lan-eskaintza areagotu eginda, turismoaren diruak sortzen duen efektu biderka-tzaileagatik. Lan gehiago dagoenean diru-zirkulazioeta inbertsiorako gaitasun handiagoa dago, erai-kuntzaren eta zerbitzuen sektorea hazi egiten da etakontsumoa areagotzen da.

Turismoa diru-iturri garrantzitsua da hori hartzenduen herrialderako.

Turismoak ekonomia dibertsifikatzen du eta gober-nuaren diru-sarrerak areagotzen ditu zerga bidez.

Txango antolatu gehienetako etekinak kanpoko ope-radore turistikoentzat izaten dira.

Turismoaren hazkundeak eraikuntzarako atzerrikoinbertsioa erakartzen du, bai eta nazioarteko lagun-tza ere (esaterako, Nepalgo gobernuak nazioartekofinantza-erakundeen maileguak jaso ditu, besteakbeste, Munduko Bankuarena edo NazioartekoMoneta Funtsarena, bost izarreko hotelak edoTribhuvango nazioarteko aireportua eraikitzeko).

Turismoaren eskutik turistentzat erakargarrienak izanlitezkeen eskualdeak garatzen dira (adibidez,Anapurna, Everest, etab.).

Sektore turistikoan lanpostu gehienak aldi baterakolanekoak izaten dira, maila eskasekoak, arriskutsuaketa diru-sarrera urrikoak.

Zenbait turistek merkatu beltzean atzerriko diruaaldatzen dute (legez kanpoko trukea), eta horrekdroga-kontrabandoa, etab. ekartzen du.

Sektore turistikoaren ezegonkortasunaren ondorioz(modak aldatu egiten dira, eta helburu turistikoak erebai), ezin daiteke urtero diru-sarrera jakin bat aurrei-kusi. Esate baterako: Golkoko gerrak, 1990-91an,ondorio kaltegarriak izan zituen Nepalgo sektoreturistikoan, asko jaitsi baitzen herrialdeko bisitarienkopurua.

Nepalen turismoak dituen ondorio positiboak

Nepalen turismoak dituen ondorio negatiboak

Page 21: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 19

Nepal bezalako herrialde txiro batean garapen turisti-koa egon dadin, inbertsio eta gastu handia eginbehar da azpiegituretan, aireportuen eraikuntza etamantenimenduan, hegazkinen erosketan, hoteletan,etab.; horren ondorioz, nahiz eta lanpostuak sortu,garapen turistikorako ordaindu beharreko prezioagarestiegia da.

Askotan ekoizpen-proiektuetarako sortutako diru-funtsak edo maileguak, batez ere nekazaritza-sekto-rean, interes turistikoko helburuetarako erabiltzendira (bost izarreko hotel bat eraikitzeko, etab.).

Trekkinga egiteko baimenak lortzeko ordaintzen dendirua gobernuak eskuratzen du eta diru hori ez daberriro erabiltzen mendizaleek zeharkatzen dituztenherrietako biztanleen zerbitzuak hobetzeko.

Garapen turistikoak gune jakin batzuk hartzen ditu;horrek sortzen edo areagotzen ditu herrialdekoeskualde batzuen eta besteen arteko desberdintasunekonomikoak.

Turismoan eskaintzen diren janari eta zerbitzu gehie-nak inportaziozkoak dira (kafea, whiskya, autoak,taxiak, igogailuak, etab.).

Turismoaren garapena lagungarria izan daiteke ingu-rumenaren babeserako, erakargune nagusia paisaia-ren, naturaren edo inguruaren arlokoa den lekuetan.

Ingurumenaren administraziorako eta kontrolerakoerakundeak sortzea (adibidez, Annapurna Conserva-tion Area Project, etab.).

Faunaren eta floraren kontserbazioa parke naturale-tan eta natura-erreserbetan (adibidez, tigreak, elurre-tako lehoinabarrak, etab.).

Eraikin zaharrak eraldatzea azpiegitura turistikomoduan erabiltzeko (hotel bihurtutako jauregiak,etab.).

Nekazaritza eremuetan bizi diren familietako askokberen lurrak galtzen dituzte eta herrialdeko besteleku batzuetara joan behar dute, bizi ziren lekuaparke natural izendatu dutelako edo interesa duelakoturismoaren ikuspegitik. Lekualdatutako jendeakbizitza berri bati ekin behar dio askotan aurkakoa dengiro batean edo turismoaren menpe egon behar dubizirik iraun ahal izateko.

Turismoak inflazioa eragiten du kontsumorako edozerbitzuetako produktuen prezioetan. Turistak edozerordaintzeko prest daude kontsumitu nahi dituztenzerbitzuen edo produktuen truke. Prezioek gora egi-tean, baita produkturik premiazkoenetan ere, elika-dura okerrak eragindako arazoak larriagotu egitendira, batez ere herrialdeko familia behartsuenetan.

Nepalen turismoak ingurumenerako dituen ondorio positiboak

Balio historikoa eta monumentala duten monumen-tuak eta eraikinak kontserbatzea eta zaharberritzea.

Page 22: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

20 Nepal

Munduko herrialde desberdinetatik Nepalera bisitanjoaten direnek ideia eta balio berriak erakusten diz-kiete bertako biztanleei.

Turismoari esker, herrialdeko biztanle-talde jakin ba-tzuek beren gizarte-maila hobetzen dute.

Urak gero eta kutsatuago daude, gero eta hondakinorganiko gehiago heltzen direlako komunetatik.

Nepalen turismoak gizarterako eta kulturarako dituen ondorio positiboak

Herrialdeko artisautza eta arte tradizonala bultzatzendu (adibidez, Thankak, erlijio-pintura budistak).

Turismoak aukera ematen die emakumeei diruzordaindutako lan-merkatuan sartzeko (adibidez, arti-sautza).

Nepalen turismoak ingurumenerako dituen ondorio negatiboak

Turistak gune berberetan kopuru handitan biltzenbadira, paisaiaren egoera birjina edo basatia, turis-morako erakargarriena dena, suntsituta gera daiteke(adibidez, Everesteko eskualdeak 4.000 biztanle ditu,baina urtero 8.000 turista baino gehiago hartzen ditu,gehienak trekkingeko goi-denboraldian, hau da, urte-ro bi hilabetetan).

Naturak eskaintzen dituen baliabideak lortzeko ber-tako biztanleen eta bisitarien arteko lehiakortasunaareagotzen da (adibidez, trekkinga egiten duen turis-ta batek, oro har, zuzenean edo zeharka, nepaldarbatek egunero kontsumitzen duen zura halako bostkontsumitzen du, eta hamar aldiz gehiago ere kon-tsumi dezake; horren ondorioz, oinarrizko produk-tuen prezioak gora egiten du eta bertakoek zailtasu-nak dituzte bizirik irauteko beharrezko duten guztiaerosteko).

Animalia basatiak ehizatzen eta hiltzen dira, gerohorien larrua saltzeko edo souvenirrak egiteko.

Zabor ez-biodegradagarria pilatzen da: pilak, plasti-koak, latak, etab.

Flora alferrik galtzen da.

Turismoak aldi baterako sortzen duen aberastasuna-rekin hotelak, jatetxeak eta ostatu txikiak eraikitzendira, edota animalien taldeak handitu egiten dira, etahorren ondorioz, herrialdeko nekazaritza-lurzoruareneta bazkalekuen gaineko presioa areagotu egiten da.

Page 23: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 21

Nepalen turismoak gizarterako eta kulturarako dituen ondorio negatiboak

Turismoa bultzatzeko publizitateak batzuetan herrial-deko biztanleriari buruzko estereotipoak zabaltzenditu.

Turistek erosten dituzten oroigarri eta souvenirasko oso gaizki ordaindutako eskulan bidez, nagu-siki emakumeek eta umeek, eginda daude (adibi-dez, tapizak).

Bisitatzen duten herrialdearen ohiturekiko begirunegutxi agertzen duten turistek bertako biztanleakhaserrarazten dituzte (praka motzak janzten badituz-te, edo eskoteak, edo bikiniak, jendaurrean musukaedo laztanak ematen aritzen badira, etab.).

Bertako biztanleek oso diru gutxiren truke jardutendute lanean turismo-sektorean, eta zerbitzu-lan horihurbilago dago esklabotzatik, lan duin batetik baino.

Turistek askotan estereotipoz jositako irudia dutebisitatzen duten herrialdeaz, eta bertan daudela este-reotipo horiek egiaztatu eta horren arabera jokatzendute.

Askotan turistek ez dute begirunerik agertzen bisi-tatzen dituzten lekuetako biztanleen bizitza priba-tuarekiko (ez dute baimenik eskatzen argazkiak egi-teko eta beren kamerarekin hartzen dituzten irudiakdeserosoak, mingarriak edo iraingarriak izan daitez-ke bertako biztanleentzat).

Komunitate guztietan ez dira diru-sarrera berberak iza-ten, izan ere, herrialdeko leku batzuek turismoaren ete-kin handiagoa lortzen dute beste batzuek baino, etahorren ondorioz, tentsio sozialak sortzen dira komuni-tate batzuen eta besteen artean (adibidez, bentetakoedo ostatuetako jabeak gehiago aberasten dira, komu-nitate bereko gainerako bizilagunen aldean).

Arte tradizionalean aldaketak egiten dira merkatua-ren eskarira moldatzeko (adibidez, Thanken edo tapiztradizionalen ohiko diseinu eta koloreen ordez mer-katuan erantzun hobea duten beste batzuk erabiltzendira eta tapiz tibetarren diseinu tradizionalak galduegiten dira).

Gazte jendeak turismoan ikusten dituen jarreretakobatzuk imitatzen ditu, eta horrek norbanakoari kalteegiten dio; gainera, horren ondorioz, herrialdekoarazo sozialak areagotzen dira. Ondorio horietako batda drogaren eta alkoholaren kontsumoa areagotzeaedo Nepalen prostituzioa gero eta zabalduago ego-tea. Gazte horiek, turistengan ikusten dituzten jarre-rak hartzean, beren kulturaren balioak gutxiestendituzte.

Hainbeste turisten aurrean, mendiko biztanleenharrera ez da jada hain ona izaten, eta orain, batekbaino gehiagok ahalik eta etekinik handiena lortunahi du hortik. Egoera honetan, harreman artifizialasortzen da turisten eta bertakoen artean. Turismoahartzen duten herrialdeetako biztanleentzat, turistakdirua dira, beste ezer baino gehiago, batez ere hego-aldeko herrialdeetan, izan ere, turistek aldean dara-maten dirutza ez dute sekula izango bertako biztanlegehientsuenek, ezta bizitza osoa lanean emanda ere.Turisten begietan, bertako jendea bitxia da, paisaia-ren objektu hutsa, edo traba bat bisitatzen dutenherrialdeko lasaitasunaz gozatzeko.

Umeek eskolara joateari uzten diote souvenirrak egi-teko edo saltzeko, edo gidari lana egiteko herrialdekohiririk turistikoenetan.

Turisten artean talde itxiak osatzeko joera dago etaoso aukera gutxi daude bisitatzen duten herrialdekojendearekin ideiak trukatzeko.

Turismo sexualaren eta haurren prostituzioaren gara-pena.

Page 24: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

22 Nepal

Turismoaren eragina kulturan eta gizarteanRol-jolasa

P2 Jarduera

Helburuak:

Sakon aztertzea nola erabiltzen diren mendebaldeko Europako kulturan beste kultura batzuetako informazioaeta irudiak, batez ere hegoaldeko herrialdeetakoak.

Kontuan izatea askotan turistak, bisitariak, etab. garenean ahaztu egiten dugula bisitatzen dugun lekuko bizila-gunak pertsonak direla, gu bezala, eta haien intimitatea eta duintasuna errespetatu behar direla.

Ahalik eta errespeturik handiena izatea bisitatzen dugun lekuko jendearen jarduteko eta bizitzeko moduarekiko.

Gurea ez bezalako leku bat bisitatu aurretik informazio egokia izatea leku horretako ohiturei buruz, horiek erres-petatu ahal izateko eta bisitatuko dugun lekuko gizartean eta kulturan ahalik eta eragin txikiena izateko.

Ikasleak 8 talde txikitan banatuko ditugu, banaketarakoirizpide hauei jarraituz:

• 4 kazetari-talde. Horietako bakoitzak kazetari-talde baten lana egingo du. Bi laguneko taldeakizango dira.

• X herriko 4 biztanle-talde: bata bi lagunekoa (aito-na bat eta amona bat), eta besteen kopurua alda-tu egingo da, jolasean guztira zenbatek parte hart-zen duten.

Jolasean talde bakoitzak bere papera bete beharko du,aurrerago azalduko zaizuen eran.

Jolasa egingo den herrian zurrumurru bat zabaldu da,eta horren arabera kazetari-talde bat etorriko da berta-ra herriari buruzko argazki-erreportaje bat egitera.Kazetariak errealitatean kazetaritza-eskola batekoikasleak dira, eta X herriko biztanleen ingurumen- etagiza-degradazioari buruzko erreportaje-lehiaketa bate-an parte hartzen ari dira. Talde bakoitzean kideetakobat informazioa biltzeaz eta prentsarako artikulu batprestatzeaz arduratuko da eta beste batek argazkiakegingo ditu edo bideoaz irudiak jasoko ditu. Kaze-taritza-ikasleek herriaren eta bertako jendearen argaz-kirik krudelenak lortzeko kontsigna jaso dute.

Herriko biztanle moduan parte hartuko duen ikaslebakoitzak zenbait argazki ekarri beharko ditu, familia-

renak, haurtzarokoak, eskolakoak, etab., eta balio sen-timental berezia duten zenbait objektu (liburu jakin bat,lore lehor bat, zapata jakin batzuk, disko konpaktu bat,poster bat, ikasle horrentzat balio ekonomikoa bainogehiago balio sentimentala izango duen gauza bat,etab.) eta beste objekturen bat, oso pertsonala (hortz-eskuila, egunkari pertsonala, etab.).

Kazetariek, aldiz, bestelako kontsigna jaso dute,argazki-erakusketa osatzeko kulturako objektu pertso-nalak eta esanguratsuak erostekoa, hain zuzen. Horiekerosteko prezioekin tratua egin beharko dute. Halaber,herriko jendearen antzinako argazkiak lortu beharkodituzte.

Jolasaren amaieran talde bakoitzak bere erreportajeaeskegiko du eta herri guztiak izango du ikusgai.Erakusketan ezusteko bat bat egongo da, bertaratukodirenak beren herria zein polita den eta bertako jendeazein atsegina eta alaia den ikusteko itxaropenez joan-go baitira, baina gero bestelako zerbait ikusiko dute;beren argazkiek guztiz asmatutako oina izango dute,eta irudiek herriaren irudi okerra jasoko dute.

Herrian biztanle-talde desberdinak egongo dira, bakoi-tza egoera jakin batean. Kazetari-talde bakoitzakpaper berezia beteko du jolasean. Garrantzitsua daguztiek dagokien papera ahalik eta sinesgarrien egi-tea.

Jolasaren deskribapena

Page 25: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 23

Jolasari ekin aurretik jarduera gidatuko duen eragileakedo irakasleak taldeetako rolak dituzten orriak fotoko-piatu eta moztu beharko ditu.

Jolasa hastean rol-jolasa zertan den azalduko du, jar-duera egiteko jarraibideak emango ditu eta taldebakoitzari dagokion rol-papera emango dio. Ondoren,talde bakoitzak 10 minutu izango ditu rol-papera ira-kurtzeko eta jolasean kokatzeko.

Honela hasiko da jolasa: ustekabean, kazetari-taldeakherrira heldu eta jendea lanean buru-belarri topatzen

dute. Kazetari bakoitzak egokitu zaion biztanle-taldea-ri bisita egingo dio eta 10 minutuan erreportajea egite-ko beharrezko duten material guztia bilduko dute.Ondoren, 10 minutu izango dituzte erakusketa antola-tzeko. Behin erakusketa eginda, herritarrak hura ikus-tera joango dira eta haien komentarioak egin ahalkodituzte. Jarduera amaitzeko bilkura bat antolatuko da,eta bertan guztiek beren papera alde batera utzi etaeztabaidan parte hartuko dute, jolasa amaitu ondoren.

Jolasaren garapena

Eztabaidan sor daitezkeen gai batzuk aurkeztuko diz-kizuegu jarraian:

• Erreportajearen helburuei buruz herritarrek ezer-txo ere ez jakitea, behintzat hura egiten denunean.

• Atzerritarrak herriaren eguneroko bizitzan sartzea(kazetariak, kasu honetan). Kanpotik datoz, herriahankaz gora jartzen dute eta gauzak beraienerara antolatu nahi dituzte.

• Kanpotarrek gure gauzetatik balio sentimentaladutenak nahiago dituzte, balio ekonomikoa dute-nak baino, edo guretzat pertsonalak eta bestere-nezinak direnak.

• Kontestutik ateratako informazioa eta irudiak era-biltzea oso helburu espezifikoak lortzeko, nahizeta irudiok errealitatea desitxuratzen duten, edozati batean baino jasotzen ez duten.

• Informazioaren objektibotasuna edo subjektibota-suna, edo haren gainean idazten edo argazkiakegiten dituenarena.

• Jendearen esparru pribatuetan sartzea, bai espa-zio fisikoan bai irudiak bilatzean edo galdera kon-prometigarriak egitean, batez ere egoera zailetan.

• Jendearen informazioa eta argazkiak erabiltzea,inolako baimenik gabe.

• Kasurik gehienetan, argazkietan irteten direnek ezdute aukerarik irudiak ikusteko, eta ezin dute adie-razi haien irudien erabileraz ados dauden ala ez.

• Eztabaidarako bidaia-aldizkarietako argazkiakerabil daitezke, gero ikasleak argazkietan ager-tzen direnen lekuan jar daitezen eta horien egu-neroko bizitzan pentsa dezaten.

• Ondoren, jendearen argazkiekin (haien baimenikgabe ateratakoak) igortzen diren mezuez hasu-narketa egin dezaten proposatuko zaie, gehiene-tan argazkiotan agertzen direnek horretaz ezertxoere ez dakitela jakinda.

Ondoren eztabaidatzeko gaiak

Beharrezko materiala:

• 4 polaroid-kamera edo 2 bideo-kamera, talde batetik bestera pasatzeko modukoak.

• Ikasleen familien argazkiak eta eguneroko bizitzako argazkiak.

• Ikasleen objektu pertsonalak.

• Paper bilgarria, artaziak, aldizkariak, zeloa eta degradazioa, zikinkeria edota nahaspila islatzen duten argazkiak...

• Degradazioa erakusten duten argazkiak. Erakusketa girotzeko jolasean agertutako argazkiak erabil daitezke,edo horien antzeko beste batzuk bilatu.

Beharrezko denbora: Jarduera ordu batean egin daiteke.

10 10 minutu jolasa azaltzeko eta paperak banatzeko • 15 minutu rol-paperak irakurtzeko eta jolasean kokatze-ko • 10 minutu jolasaren lehen zatia egiteko • 10 minutu erakusketa prestatzeko • 5 minutu herriak erakusketaikusteko • 10 minutu jolasa amaitu osteko eztabaidarako.

Page 26: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

24 Nepal

Degradazioa islatzen duten argazkiak, Nathalie Lebris-ek utzitakoak.

Page 27: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 25

B Taldea

Gaur jaieguna da eta herriko tenplura joan zarete.Tenpluaren barruan zaudete, isilik edo otoitzean.

D Taldea

Telebista ikusten ari diren aitona-amonak zarete.

Kazetariak 1

Zuek A familiaren etxean sartuko zarete eta denakdotore jantzita topatuko dituzue, lehenengo iloba-ren jaiotza ospatzen ari dira eta. Familiarekin hizke-tan, konbentzitu egin behar dituzue egin ohi dutenbezala jantzi, eguneroko arropa jarri, ilea apur batnahasi eta jarrera negatiboak har ditzaten (tristura,gogorik eza, etab.).

Kazetariak 2

Zuek herriko tenpluan sartuko zarete; jendez betetadago, gaur jaia dute eta. Zuentzat, kazetari eta atze-rritar moduan, dena da interesgarria, baina zuenerreportajean egunerokotasunak eta herriaren alde-rik ilunenek agertu behar dute, izan ere, hori dabenetako albistea. Ahal duzuen guztia egin beharduzue eskatzen zaizkizuen irudiak lortzeko.

Kazetariak 3

Zuek herriko gazteetako baten etxean sartuko zare-te, jaia egin berri dutenean. Etxeko mutila jaikidadin lortu behar duzue, lo eginda eta ajetuta,elkarrizketa bat egiteko. Lehiaketarako erreporta-jea egingo duzue, ikusi duzuenaz baliatuta.

Kazetariak 4

Zuek arratsaldea telebistari begira ematen dutenaitona-amonen etxean sartuko zarete. Errepor-tajerako argazkietan aurpegia triste eta penatutaagertu behar dute. Hori dela eta, horrelako aurpe-gia jar dezaten konbentzitu behar dituzue.

A Taldea

Zuek herriko familia bat zarete eta gaur ospakizun-eguna duzue; zuen lehenengo iloba jaio da. Guztiokdotore jantzita zoazte gertaera hori ospatzeko.

C Taldea

Aurreko gauean jaia ospatu duzue zuen lagunenetxean. Orain, eguerdiko ordu bata da eta taldekozenbait lagun, oraindik erdi lo, jaia egin duzuenetxean geratu zarete hura garbitzeko. Etxe guztiahankaz gora dago, botilak eta latak daude bazterguztietan, aulkiak lurretik, kea, zigarroak, etab.

Taldeentzako rolak

Page 28: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

26 Nepal

Goazen trekkingean NepaletikMahai-jolasa

P3 Jarduera

Helburuak:

Nepalen trekkinga zertan den ikastea, eguneroko jarduera den aldetik: nola prestatzen den trekking bat, trami-tatu beharreko baimenak, zer eraman behar den, trekkingean zehar ostatu hartzeko eta jateko aukerak, etab.

Talde edo multzo osoak erabakiak azkar eta kontsentsuz hartzeko gaitasuna garatzea.

Kasuan-kasuan jarduteko modurik onenaz hausnarketa egitea, gizakiok ahalik eta kalterik txikiena eragitekomendiguneetan, bai Nepalen bai gure herrialdean.

Goazen trekkingean Nepaletik taldekako mahai-jola-sean trekking edo mendi-ibilaldi moduko bat egingodugu. Jolasak helburutzat du Everest mendiarenNepalgo kanpamentu nagusira heltzea, eta aldi berean,mendizaleek ingurumenarekiko eta bertako jendeareki-ko azaltzen dituzten jarrerak aztertzea. Behin azterketaeginda, gaiari buruzko informazio-posterra prestatukoda, turistak hezteko eta turismoak Nepalen duen eraginnegatiboa murrizteko.

Nepalera ibiltzeko eta munduko gailur ederrenetara etagaraienetara hurbiltzeko gogoz heltzen diren turisten-tzat, txangorik gogokoenak, Everesteko eta Annapur-nako kanpamentu nagusietaraino doazenak dira; horrenondorioz, turismoak gogor eragiten die alde horretako

ingurumenari eta biztanleei, eta zenbaitetan modu sun-tsigarrian.

Txangoetan parte hartzen dutenak mendizaleak izatendira, naturaren zaleak, baina ez dira alpinistak. Askobakarrik joaten dira trekkinga egitera. Baina talde handiadenean, azpiegitura bat izaten du atzetik, jolasean ikusi-ko dugun moduan.

Jolasa trekking erreal baten simulakroa da, eta egoerajakin batzuetan ikasleek nola jokatu erabaki beharkodute, jendearekiko eta ingurumenarekiko ahalik etaerrespetu handiena azaltzeko.

Jardueraren deskribapena

Goazen trekkingean Nepaletik taldekako jolasa da(banatu ikasleak kide-kopuru bereko 6 taldetan). Taldebakoitzean trekking-talde bat egongo da, betebeharjakin batzuk izango dituena: txangolariak (1. taldea),garraiatzaileak (2. taldea), sukaldariak (3. taldea),sherpak edo gidariak (4. taldea), osasun-pertsonala(5. taldea) eta ikerkuntza-taldea (6. taldea).

Jolasari ekin aurretik, taula egin beharko da, materialhonetako 28. orrialdeko jarraibideak betez. Kontuanizan behar da taula egiteko agian 15 edo 20 bat minu-tu beharko ditugula, eta beraz, komeniko litzateke jar-duerari ekin aurretik prest egotea. Jolaserako txartelakere prestatuko dira, eta horiek jarraibideetan esatenden moduan moztu behar dira.

Jardueraren hasieran ikasleak sei taldetan banatukodira, eta trekkingean zein betebehar eta ardura duten

azalduko zaie. Behin taldeak osatuta, kolorezko fitxabat emango zaie (talde bakoitzak bere kolorea izangodu) eta taula lurrean edo mahai handi baten gaineanjarriko da, edo horman eskegiko da, jolastu bitarteandenek ikusgai izan dezaten. Ondoren, txartelak beheraadi kokatuko dira, multzo desberdinetan (batzuk galde-rak izango dira, beste batzuk sariak, beste batzuk zigo-rrak eta besteak gomendioak), mahai inguruan.Ondoren, jolasaren jarraibideak azalduko zaizkie etajolasean hasiko dira.

Jolasa amaitzean, hau da, talde guztiak taularenazken kutxatilara heltzean, eztabaida egingo da,behin jolasa amaituta, eta berrikusi egingo da zerjarrera azaldu behar diren turismoa egitean, bisita-tzen dugun lekuko jendeari eta ingurumenari zorzaien errespetua gordetzeko. Berrikusketa behar

Jolasaren garapena

Page 29: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 27

bezala egiteko, jolasean zehar ikasitakoari errepara-tu beharko zaio, bai eta hezkuntzarako posterreanikerketa-taldeak jasotako eta azaldutako gomendioeiere; posterra egiteko 30. orrialdeko irudia erabil dai-teke, eta gomendioak bertan itsatsi.

Azken eztabaida ez dugu zertan Nepalera mugatu,izan ere, jolasean egiten diren gomendioek jendeak

turismoa egitean azaltzen dituen jarrerei eragiten diete,lekua edozein dela ere.

Jolasaren edo ondorengo eztabaidaren lagungarri,Nepalgo trekkingari buruzko argazkiak edo diapositi-bak erabil daitezke.

Beharrezko materiala:

• Jolas-taula eta txartelak (galderei, zigorrei, sariei eta gomendioei buruzkoak). Oharra: taula egiteko jarraibide-ak eta materiala liburu honetako 26. eta 27. orrialdean aurkituko dituzue.

• Bizpahiru dado eta sei fitxa (kolore desberdinetakoak), talde bakoitzareko bat. Taula horman eskegitzen badu-zue, Glue-teck apur bat jarri beharko diozue (itsasgarri mugigarria).

• Paper bilgarria edo txangolari eredugarriaren irudia, neurrira egina, poster neurrian jarria, jolasaren amaieranposterra egin ahal izateko.

• Nepalgo trekking baten diapositibak edo argazkiak (aukerakoa).

Oharra: Jolasteko taula egiteko jarraibideak eta materiala 28 eta 29. orrialdeetan aurkituko dituzue

Beharrezko denbora:

Jolasa ordubetean egin daiteke, jolasaren osteko eztabaida barne. Jolas-taula egiten baduzue ikasleekin, besteordu erdi beharko duzue.

Page 30: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

28 Nepal

Jolas-taula egiteko jarraibideak

Goazen trekkingean Nepaletik

Hurrengo orrialdeetan aurkituko dituzue mahai-jolaseko taula eta txartel desberdinak egiteko jarraibideak eta beha-rrezko materiala.

Taula egiteko jarraibide hauetan zehazten diren pausuei jarraitu behar zaie:

• Paper bilgarri zuriko laukizuzen bat moztu, 1 x 1,5 m-koa, eta kiribil luze bat irudikatu (okako jolasaren modu-koa), ondorengo irudian azaltzen dugunez.

• Jarraian, irudikatu kiribilaren gainean 38 kutxatila, gutxi gorabehera neurri berekoak. Lehenengo kutxatila irtee-rakoa izango da, eta bigarrena helmugakoa. Gainerako kutxatilek dagokien zenbakia izango dute. Jarri zenba-kiak. Lau kutxatila mota daude: proba egitekoak, saria dakartenak, zigorra dakartenak eta argazkiak dituztenak.

• Ondoren, idatzi proba hitza kutxatila hauetan: 2, 5, 7, 12, 14, 16, 19, 22, 25, 28 eta 32. Idatzi saria hauetan: 3, 8,13, 17, 26, 30 eta 35. Azkenik, idatzi zigorra kutxatila hauetan: 6, 11, 18, 20, 24, 29 eta 33.

• Gainerako kutxatiletan, 12 guztira, jarraibide hauetan aurkituko dituzuen argazkietako bat itsatsiko duzue.Argazkiak nahi duzuen ordenan jar ditzakezue taulan.

• Ondoren, fotokopiatu eta moztu jolasaren jarraibideen orrialdeak eta itsatsi taularen alde batean, jolastu bitar-tean jende guztiak horiek kontsultatzeko aukera izan dezan.

• Behin taula amaituta, prestatu jolaseko txartelak talde desberdinetan jartzeko, behera adi, taularen ondoan.

Page 31: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 29

Jolasaren jarraibideak:

1. Trekkinga egiteko nepaldar agentzia bat kontratatuduzue, eta horrek, sariak lortzeko tramiteak betetzeazgainera, trekking on batez gozatzeko beharrezko direnzerbitzuak eskainiko dizkizue. Modu horretara, turistenedo txangolarien taldeaz gainera (1. taldea aurkeztu),trekkingeko partaide izango dira: garraiatzaile-talde bat(2. taldea), zuen bizkar-zorroak, elikagaiak eta kanpatze-ko material guztia aldean eramango duena, NamcheBazar-eraino, bidean aurkituko duzuen hiri itxurakoazken guneraino, sukaldari-talde bat (3. taldea), txango-an janaria prestatuko duena, sherpa-talde bat (4. tal-dea), garraitzaileen lekua hartuko duena NamcheBazarren 3.500 metrotik gorako altuerara heltzean, etabidelagun izango duzuena tontor garaienetaino helduarte, gutxi gorabehera, 5.000 metroko altueraraino.Sherpa taldeak, gainera, gidari lanak egingo ditu.Halaber, osasun-pertsonaleko talde txiki bat izangoduzue ondoan (5. taldea), laguntza emango dizuena trek-kingean osasun arazoren bat baldin baduzue, eta iker-kuntza-talde bat (6. taldea).

2. Zuen trekking-taldean lagun-talde txiki bat dago, iker-kuntza-taldea (6. taldea), zuekin trekkinga egin bitarteaninformazioa jasoko duena turistek trekkingean azaltzenduten jarrerari buruz, Nepalen turismoak duen eraginaikertu eta ondorio negatiboak murrizten saiatzeko. Taldehonek gaiari buruzko informazio-posterra egingo du,etorkizunean, Nepalera heltzen diren turisten arteanbanatzeko eta modu horretara turismoak herrialdeandituen ondorio negatiboak murrizteko. Ikerkuntza-taldeaberarekin batera dagoen taldeak eta besteek trekkinge-an lortutako gomendio-fitxak batzeaz arduratuko da.Fitxa horiekin eta 30. orrialdeko irudiarekin, ikerkuntza-taldeak txangolari onaren posterra osatuko du, Nepaleraheltzen diren eta etorkizunean trekkinga egin nahi dutenturisten artean banatzeko.

3. Talde bakoitzak dado bat botako du, txanda heltzen zaio-nean, eta bere fitxa aurreratuko du taulan, dadoak adie-razitako kutxatila-kopuruan.

4. Taula kutxatilaz eginda dago, eta bakoitzak zenbaki batdu. Proba-kutxatilak, saria dakartenak eta zigorra dakar-tenak daude.

5. Jolasaren hasieran talde gutziek dadoak botako dituzte.Zenbakirik txikiena ateratzen duen taldeak jolasteariekingo dio eta zenbaki handiena ateratzen duena izangoda hasten azkena.

6. Jolasean zehar, talde bakoitzak aurrera egingo du, betie-re dadoek adierazitako zenbakiaren arabera, eta baldineta jolasaren probetako erantzun zuzena asmatzenbadu.

7. Behin talde guztien jolas-ordena finkatuta, hasten denlehen taldeak berriz ere bere dadoa botako du eta bere

fitxa aurreratuko du, dadoan ateratako zenbakiari jarrai-ki. Jolas-kutxatilan erortzen bada, txandan aurretik duentaldeak (kasu honetan jolasten azkenak) galdera-sorta-tik lehen txartela hartuko du eta galdera eta balizkoerantzunak ozen irakurriko ditu.

8. Galdera-txartel bakoitzak galdera bat eta balizko hiruz-palau erantzun ditu. Jolasten ari den taldeak erantzunabadaki, zuzenean erantzun ahal izango du. Erantzunzuzena ematen badu berriz ere dadoak bota ahal izangoditu eta jolasten jarraituko du.

9. Baldin eta taldeak erantzun zuzena zein den ez badaki,laguntza eska dezake. Galdera irakurri duen taldeaklagundu ahal izango die galdera-txartelean bertan azal-tzen den laguntzarako moduari jarraiki. Laguntza mimi-karen bidez eman daiteke, letra-jolas batekin, irudibidez, etab.

Laguntzarekin erantzun zuzena asmatzen baldin badute,zeuden kutxatilan gelditzeko eskubidea izango dute, etaberriz ere txandaren zain geratuko dira. Laguntzarekinere erantzun zuzena ematen ez badute, berriz ere dado-ak bota beharko dituzte, eta taulan atzera egin, dadoakadierazitako kutxatila-kopuruan. Orduan, zain geratukodira, berriro botatzeko txanda heldu arte.

10. Taldea zigorra edo saria duen kutxatila batean erortzendenean, txandan atzetik duen taldeak saritzeko edozigortzeko txartela hartuko du, kasu bakoitzean dago-kiona, eta ozen irakurriko dio. Jarraian, saria edo zigorrajasotako taldeak txartelak agindutakoa egin beharkodu.

11. Talde bakoitzak bi gomendio-txartel jasoko ditu, bata 22zenbakidun kutxatilatik igarotzean eta bestea helmuga-ra heltzean.

12. Talde bat taulako azken kutxatilara heldutakoan, zainegon beharko du beste taldeak bertara heldu arte, etabitartean beste taldeei probak gainditzen lagundukodie. Mundu guztia azken kutxatilara heldutakoan, iker-kuntza-taldeak gomendio-txartelak bilduko ditu, etajolasa amaitutzat joko da.

13. Jarraian, ikerkuntza-taldeak gomendioak paper bilgarribatean itsatsiko ditu (edo hurrengo orrialdean aurkitu-ko duzuen txangolari onaren posterrean) eta posterhezigarri bat egingo du. Posterra gelan eskegiko da,ikasle guztiek ikusteko moduan, eta jolasaren ondorio-ak aditzera emateko balioko du. Bien bitartean, gaine-rako taldeek jolasean ikasitako gauzen eta harrigarrie-nak iruditu zaizkien gauzen zerrenda egingo dute, azkeneztabaidan horiei buruz hitz egiteko, eta bilkuran haienordezkari izango dena hautatuko dute.

(fotokopiatzeko, mozteko eta jolasaren taularen ondoan itsasteko).

Page 32: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

30 Nepal

Txangolari eredugarriaIturria: KEEP (Kathamandu Environmental Education Project).

Jolas-taularako argazkiakGoazen trekkingean nepaletik

Page 33: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 31

Page 34: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

32 Nepal

Jolasean lau txartel-mota daude:

Proba- edo galdera-txartelak jolasten ari den taldea proba adierazten duen kutxatilan erortzean ira-kurriko dira. Material honetako 33-42 orrialdeetan aurkituko dituzue.

Saria dakarten txarteletan jarraibideak datoz, eta bertan azaltzen da zer egin behar den saria adie-razten duen kutxatila batean eroriz gero. Material honetako 43-48 orrialdeetan aurkituko dituzue.

Zigorra dakarten txartelak zigor-kutxatila batean erortzean irakurriko dira. Material honetako 49-54orrialdeetan aurkituko dituzue.

Gomendio-txartel guztiak multzo batean egongo dira eta talde bakoitzak bi jasoko ditu, bata 22 zen-bakidun kutxatilatik igarotzean eta bestea helmugara heltzean. Talde guztiak jolasaren amaiera-ra heldutakoan ikerkuntza-taldeari emango dizkiote beren gomendio-txartelak, informazio-poste-rra egin ahal izateko. Material honetako 55-56 orrialdeetan aurkituko dituzue.

Jarraian jolasaren galderak aurkituko dituzue. Galdera bakoitzak balizko hiruz-palau erantzun izango ditu, soluzioa edo erantzun zuzena eta azalpen bat,erantzun behar duen taldeak eskatuz gero2 nola lagun dakiokeen jakiteko.

Moztu galderak lerro etenari jarraituz, ondo nahasi eta jarri multzo bateanbehera adi, jolas-taularen ondoan.

Jolas-txartelak:

2 Galderetarako eta erantzunetarako informazioa KEEP nepaldar GKEaren argitalpenetatik atera da; turismoak bere herrialdean eragiten duen kalteagatikkezkatuta, erakunde horrek argitalpenok editatu ditu, eta Nepalera heltzen diren turistak hezteko erabiltzen ditu. Ikasleen materialean erakundeari buruzkoinformazio gehiago aurkituko duzue.

1. Proba- edo galdera-txartelak

Gomendio-txartelak ere moztu eta multzo batean behera adi jarribehar dira. 12 daude, hau da, talde bakoitzeko bi. Talde bakoit-zak 22 zenbakidun kutxatilatik igarotzean hartuko du bata, etajolasaren amaierara heltzean bestea. Ikerkuntza-taldeak denakbatuko ditu amaieran eta txangolari –neska edo mutila- ereduga-rriaren posterra egingo du, jarduerari amaiera emateko.

4. Gomendio-txartelak

Mota honetako 20 txartel daude, eta guztira bi orri hartuko dituzte. Hauek eremoztu eta multzo batean behera adi jarri behar dira, taularen ondoan.

2. Saria dakarten txartelak

Mota honetako 20 txartel daude, eta guztira bi orri hartuko dituzte. Hauek eremoztu eta multzo batean behera adi jarri behar dira.

3. Zigorra dakarten txartelak

Page 35: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 33

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

Page 36: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

34 Nepal

GALDERA: Everesteko kanpamentu nagusiraino egingoduzuen trekkinga prestatzen ari zarete eta erabaki duzuejada zer erregai erabiliko duzuen janaria prestatzeko;betiere ekologikoena erabiltzen saiatuko zarete.

• Gasogenoa, ingurumenari kalte gutxien egitendiona delako.

• Zura, oso errekuntza garbia duelako.

• Gorozki lehorrak, Nepalgo erregairik ohikoenadelako.

SOLUZIOA: Gasogenoa, ingurumenari kalte gutxienegiten diona delako.

LAGUNTZA: Marraztu erantzun zuzena.

✂GALDERA: Bidean aurkituko dituzuen ostatuetako

batzuetan “smokeless-chula” izenekoak egongodira.Zer dira?

• Janaria arinago egiteko presio-eltze batzuk.

• Sukalde ekonomikoa, ke-irteera duena, etxebarruan kea pila ez dadin.

• Ehogailu txikiak, zerealak txikitzeko, esaterako,arroza, garia, artatxikia, etab.

SOLUZIOA: Sukalde ekonomikoa, ke-irteera duena.

LAGUNTZA: Marraztu erantzun zuzena.

GALDERA: Zergatik daude Nepalgo mendiguneetanzaborrak birziklatzeko arazoak?

• Ez daukate birziklatzeko fabrikarik.

• Zabor gehiegi dago.

• Hori onartzen ez dutenak daude, beren erlijioa-ren aurka doalakoan.

SOLUZIOA: Zabor gehiegi dago.

LAGUNTZA: Irakurri erantzun zuzena eskumatikezkerrera, esaldiaren azken hitzeko azken letratikhasita. Irakurri behin bakarrik.

✂GALDERA: Zuen ustez, zergatik da gomendagarria

egurraren erabilera saihestea erregai moduan?

• Mendiguneetako baso-soilketa eragiten duelako.

• Zura beharrezkoa delako etxeak eraikitzeko.

• Zura garestiegia delako.

SOLUZIOA: Mendiguneetako baso-soilketa eragitenduelako.

LAGUNTZA: Irakurri erantzun zuzena atzekoz aurre-ra, esaldiaren azken hitzaren azken letratik hasita.Irakurri behin bakarrik.

GALDERA: Zergatik ez dute Nepalen WC papera era-biltzen?

• Urez garbitzen direlako.

• Garbitzeko belarrak erabiltzen dituztelako.

• Herrialdeak ez du papera ekoizten eta garestiegiada erosteko.

SOLUZIOA: Urez garbitzen direlako.

LAGUNTZA: Baliatu mimikaz besteei erantzun zuze-na asmatzen laguntzeko.

✂GALDERA: Zer egin beharko da WC paperarekin,

behin erabili eta gero?

• Harri baten azpian lurperatu.

• Sakelako pizgailu batekin erre.

• Lurrera bota, biodegradagarria delako eta ez due-lako ingurumenean kalterik eragiten.

SOLUZIOA: Sakelako pizgailu batekin erre.

LAGUNTZA: Marraztu erantzun zuzena.

GALDERA: Trekkingean edo mendi-txangoan arropagarbitu behar duzuenean, horrela egingo duzue:

• Arropa xaboiz garbituz eta zuzenean errekarasartuz uretan xaboia kentzeko, gero ibaian behe-ra joan eta leku batean geldi gera ez dadin.

• Xaboirik gabe garbituz.

• Errekatik ura hartuz pertz batekin arropa garbi-tzeko, eta ondoren errekatik urrun jaurtiz.

SOLUZIOA: Errekatik ura hartuz pertz batekin…

LAGUNTZA: Egin letra-jolas bat erantzun zuzenarengiltzarri-hitzetako batzuekin.

✂GALDERA: Erregaia aurrezteko hobe da…

• Nepaldar menuak jatea, asko egin behar badiraere.

• Mendebaldeko janaria ugariagoa izatea eskatzea.

• Janaraia pototan eramatea, berotu hutsarekinprest egoteko.

SOLUZIOA: Nepaldar menuak jatea, asko egin beharbadira ere.

LAGUNTZA: Mimika.

Page 37: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 35

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

Page 38: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

36 Nepal

GALDERA: Nepaletik trekkinga egin ahal izateko…

• Erregeari baimena eskatu behar zaio.

• Gobernuari baimena eskatu eta zerga bat ordain-du behar da.

• Trekking-agentzia baten zerbitzua kontratatubehar da.

SOLUZIOA: Gobernuari baimena eskatu eta zerga batordaindu behar da.

LAGUNTZA: Mimika.

✂GALDERA: Erregai-kontsumoa murrizteko eta dieta

osasuntsu eta egoki bat egiteko trekkingean zeharhobe da:

• Guztiek ordu berean jatea, janaria behin baino ezegiteko.

• Aurrez egindako janaria eramatea, berotu hutsa-rekin nahikoa izan dadin.

• Otartekoak eta plater hotzak jatea.

SOLUZIOA: Guztiek ordu berean jatea, janaria behinbaino ez egiteko.

LAGUNTZA: Marraztu erantzun zuzena.

GALDERA: Nepaletik trekkinga egitean arrisku han-dienetakoa…

• Izainak dira, batez ere euriteetan.

• Lubiziak eta elur-jauziak dira.

• Arinegi joatea da, eta gorputzari altuera aldakete-tara ohitzeko denborarik ez ematea.

SOLUZIOA: Arinegi joatea da, eta gorputzari altueraaldaketetara ohitzeko denborarik ez ematea.

LAGUNTZA: Marraztu erantzun zuzena.

✂GALDERA: Dendak non kokatu erabakitzeko orduan

honako hau aukeratuko dugu:• Leku berri bat, kanpaketak eragindako kaltea murriz-

teko leku berera joz.• Lurra prestatuko dugu, belarra moztuko dugu eta

ubideak egingo ditugu euriteetako ura dendetan sarez dadin.

• Aurrez beste talde batzuetako dendak egondako lekubatean kanpatuko dugu, leku berri bat ez suntsitze-ko.

SOLUZIOA: Aurrez beste talde batzuetako dendak egon-dako leku batean kanpatuko dugu, leku berri bat ezsuntsitzeko.

LAGUNTZA: Mimika.

GALDERA: Zuen ustez, zergatik ez dira erabili behargorozki lehorrak erregai moduan?

• Usain txarra dutelako.

• Alferrik galtzen direlako eta hobe delako soroeta-rako ongarri moduan erabiltzea.

• Behiak sakratuak direlako eta ezin direlako haiengorozkiak erre.

SOLUZIOA: Alferrik galtzen direlako eta hobe delakosoroetarako ongarri moduan erabiltzea.

LAGUNTZA: Marraztu erantzun zuzena.

✂GALDERA: Bidezidor bat hartzeko aukera dugunean:

• Merezi du hartzea, bide laburragoa egiteko etalehenago heltzeko.

• Betiko bidetik jarraitu behar dugu, bestela galduegin gaitezke eta.

• Betiko bidetik jarraitu behar dugu, eta horrelabidezidorretako higadura areagotzea saihestukodugu.

SOLUZIOA: Betiko bidetik jarraitu behar dugu, etahorrela bidezidorretako higadura areagotzeasaihestuko dugu.

LAGUNTZA: Marraztu erantzun zuzena.

GALDERA: Zergatik da hain desatsegina WC papera ikus-tea leku guztietan?• Herrialdean ez delako erabiltzen.• Paisaia suntsitzen duelako, izan ere, bazter horieta-

ko haize indartsuarekin eta tenperatuta baxuekin WCpapera ez da erraz degradatzen eta leku guztietatiksakabanatzen da.

• Ematen duelako edozein leku erabil daitekeelakomun moduan.

SOLUZIOA: Paisaia suntsitzen duelako, izan ere, bazterhorietako haize indartsuarekin eta tenperatuta baxue-kin WC papera ez da erraz degradatzen eta leku guz-tietatik sakabanatzen da.

LAGUNTZA: Egin hizki-zopa erantzun zuzenaren giltza-rri-hitzekin.

✂GALDERA: Menditik oinez zabiltzatela:

• Ez duzue argazkirik egingo, bertakoei ez baitzaiegustatzen haiei argazkiak egitea.

• Ez duzue hartuko ez landarerik, ez lorerik, ezhazirik.

• Ez duzue pioletik eramango, lurzorua hondatzenbaitute.

SOLUZIOA: Ez duzue hartuko ez landarerik, ez lore-rik, ez hazirik.

LAGUNTZA: Irakurri erantzun zuzena behin bakarrikesaldiko azken hitzaren azken letratik hasiz etaesaldiko lehen hitzaren lehen letran amaituz.

Page 39: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 37

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

Page 40: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

38 Nepal

GALDERA: Nepalen, hobe da kanpatzea:

• Leku guztiz lau batean, ahal bada.

• Malda txikiko leku batean, euria egiten badu urapila ez dadin dendaren ondoan.

• Zuhaitzen azpian. Itzal apur bat izateko.

SOLUZIOA: Leku guztiz lau batean, ahal bada.

LAGUNTZA: Egin hizki-zopa erantzun zuzenarekin.

✂GALDERA: Errekan bainatzeko:

• Ez diogu inori begirunerik zor eta biluzik edo bai-nujantziaz bainatu ahal izango gara.

• Bertakoek nola egiten duten ikusi eta haienmoduan egin behar dugu.

• Ez gara sekula kanpoan bainatuko.

SOLUZIOA: Bertakoek nola egiten duten ikusi etahaien moduan egin behar dugu.

LAGUNTZA: Mimika.

GALDERA: Nepalen jendea oso irekia da eta turismo-ra ohituta dago…• Horregatik nahi dugun moduan jantzi gaitezke,

baita short edota bainujantziekin ere, eguzkiaaprobetxatzeko oinez gabiltzala.

• Askatasun osoz jardun dezakegu, eta ez da beha-rrezkoa bertakoen ohiturak eta balioak gogoanizatea, turista moduan gure jarrerak onartuakizango baitira.

• Bertakoen balioak eta ohiturak aurrez ezagutubehar ditugu, eta guztiz errespetatu.

SOLUZIOA: Bertakoen balioak eta ohiturak aurrezezagutu behar ditugu, eta guztiz errespetatu.

LAGUNTZA: Mimika.

✂GALDERA: Opariak erosten ditugunean:

• Ez ditugu erosiko bidaian apur daitezkeen gau-zak.

• Arreta jarriko dugu herrialdetik kanpo inportatu-tako produkturik ez erosteko.

• Ahal dela, ez dugu animalia basatien larruz egin-dako produkturik erosiko.

SOLUZIOA: Ahal dela, ez dugu animalia basatienlarruz egindako produkturik erosiko.

LAGUNTZA: Egin erantzun zuzenaren irudi bat.

GALDERA: Zergatik ez dira loreak, haziak eta landare-ak hartu behar mendian oinez gabiltzala?

• Baten batek egiten badu, mundu guztiak egingoduelako.

• Ingurune naturalaren suntsiketa ekar dezake etabiodibertsitatearen zati bat gal daiteke.

• Herrietako jendeak landareak, haziak eta loreakhartu behar ditu, horiek saldu eta bizirik irauteko.

SOLUZIOA: Ingurune naturalaren suntsiketa ekardezake eta biodibertsitatearen zati bat gal daiteke.

LAGUNTZA: Marraztu erantzun zuzena.

✂GALDERA: Jendaurrean musuka eta besarkadak ema-

ten ibiltzea:

• Ondo ikusita dago, maitasuna adierazten baitu,eta beraz, bultzatu beharra dago.

• Baliteke bertakoak haserraraztea, haiek ez bailu-kete sekula egingo gune pribatuetatik kanpo.

• Ez du inolako garrantzirik. Inork ez dio horrierreparatzen, jada ohituta baitaude.

SOLUZIOA: Baliteke bertakoak haserraraztea…

LAGUNTZA: Mimika.

GALDERA: Trekking baterako jantzi behar dugunean:

• Berokiak-eta aukeratuko ditugu leku garaietarakoeta arropa erosoa leku beroetarako.

• Ez ditugu erabiliko eskoteak, praka laburrak,etab.

• Arropa eramango dugu euritik babesteko.

SOLUZIOA: Ez ditugu erabiliko eskoteak, praka labu-rrak, etab.

LAGUNTZA: Irakurri erantzun zuzenaren bokalak.

✂GALDERA: Souvenirrak erostean:

• Ondo ikusita dago objektu erlijiosoak edo antzinakoakerostea, izan ere, garesti samarrak dira eta horiek sal-tzen dituzten nepaldarrek etekin onak lor ditzakete.

• Objektu erlijiosoak eta antzinakoak erosteak horienbalioa areagotzen du, eta horrela, ez dira alferrikgaltzen.

• Ez dira erosi behar benetako objektu erlijiosoak etaantzinako gauzak, horrek bertakoak historiarik gabeuztea baitakar.

SOLUZIOA: Ez dira erosi behar benetako objektu erlijio-soak eta antzinako gauzak…

LAGUNTZA: Irakurri erantzun zuzenaren bokalak.

Page 41: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 39

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

Page 42: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

40 Nepal

GALDERA: Legez kontrakoa da Nepaldik ateratzea:

• Ehun urtetik gorako antzinatasuna duten objek-tuak.

• Objektu erlijiosoak.

• Legezko erabilerarako txanponak eta billeteak.

SOLUZIOA: Ehun urtetik gorako antzinatasuna dutenobjektuak.

LAGUNTZA: Egin hizki-zopa erantzun zuzenarekin.

✂GALDERA: Pertsona bat edo leku bat seinalatu behar

izatekotan, beti egingo dugu:

• Eskuin eskuko atzamar txikiaz.

• Eskua ondo jasota eta ukabila itxita.

• Oin-puntaz.

SOLUZIOA: Eskua ondo jasota eta ukabila itxita.

LAGUNTZA: Marraztu erantzun zuzena.

GALDERA: Baldin eta eskuan objektu edo irudi sakra-turen bat badugu:

• Ez dugu sekula lurrean jarriko.

• Beti bi eskuekin helduko diogu.

• Beti gure burua baino goragoko altueran heldubehar diogu.

SOLUZIOA: Ez dugu sekula lurrean jarriko.

LAGUNTZA: Irakurri erantzuna alderantziz, eskuma-tik hasita eta paperaren ezkerrerantz eginez.Irakurri behin bakarrik.

✂GALDERA: Eskuz gauzaren bat eman edo jaso behar

dugunean, beti egingo dugu:

• Ezker eskuaz.

• Eskua ondo jasota eta zabalik.

• Bi eskuak zabal-zabalik, begirunea agertzeko.

SOLUZIOA: Bi eskuak zabal-zabalik, begirunea ager-tzeko.

LAGUNTZA: Egin hizki-zopa erantzun zuzenarekin.

GALDERA: Saihestu beharra dago, gizabide txarrekoadelako…

• Beste pertsona baten begietara zuzen begiratzea.

• Jendaurrean zintz egitea.

• Atzamarraz seinalatzea.

SOLUZIOA: Atzamarraz seinalatzea.

LAGUNTZA: Irakurri erantzun zuzenaren kontsonan-teak.

✂GALDERA: Pertsona baten argazkia egin aurretik:

• Baimena eskatu behar da. Etika gutxikoa da jen-dearen argazkiak egitea, aurrez esan gabe.

• Baimena eskatu behar da eta, argazkiak egitearentruke dirua eskatuz gero, ordaindu.

• Itxurak egin behar dira, argazkia egingo zaionpertsona ez beldurtzeko.

SOLUZIOA: Baimena eskatu behar da. Etika gutxikoada jendearen argazkiak egitea, aurrez esan gabe.

LAGUNTZA: Marraztu erantzun zuzena.

GALDERA: Nepaldarren bati dirua eman nahi badiogu:• Hobe da dirua kalean eskean dabilen jendeari

ematea eta horrela ziur jakingo dugu diruabehartsuenek jasotzen dutena.

• Dirua kudeatu eta garapen-proiektuetarako erabildezakeen GKE edo instituzio batengana jo behardugu.

• Udalaren esku utziko dugu eta bertan arduratukodira behartsuenen artean banatzeaz.

SOLUZIOA: Dirua kudeatu eta garapen-proiektuetara-ko erabil dezakeen GKE edo instituzio batengana jobehar dugu.

LAGUNTZA: Mimika.

✂GALDERA: Erromes batek edota elbarri batek limosna

eskatuz gero:

• Ondo dago errupia batzuk edo jakiren bat ema-tea.

• Gonbidatu jatetxe txiki batean jatera, zorte onaematen du eta.

• Ez egin kasurik eta begiratu beste alde batera.

SOLUZIOA: Ondo dago errupia batzuk edo jakiren batematea.

LAGUNTZA: Egin irudi bat erantzun zuzenarekin.

Page 43: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 41

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

PROBAKEDO

GALDERAK

Page 44: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

42 Nepal

GALDERA: Monasterio budista bat bisitatzen duzu-nean, ohiturak agintzen du:

• Fraideentzako arroza eramatea.

• Limosna bat uztea.

• Burua estaltzea.

SOLUZIOA: Limosna bat uztea.

LAGUNTZA: Irakurri erantzun zuzenaren bokalak.

✂GALDERA: Komeni da bertakoekin hitz egitea:

• Beti izaten dituztelako aholku onak zuri emateko.

• Zure herrialdeari buruzko gauzak eta bertan nolabizi zareten azaltzeko.

• Gauzak alda daitezen lagundu eta gure jardutekomodua ikas dezaten.

SOLUZIOA: Zure herrialdeari buruzko gauzak eta ber-tan nola bizi zareten azaltzeko.

LAGUNTZA: Mimika.

GALDERA: Askotan, gauzen prezioarekin tratua eginbehar da, baina ez da zilegi tratua egitea:

• Hiriko garraioarekin.

• Elikagaiek merkatuan duten prezioarekin.

• Monasterio batera sartzeko, janarirako edo ostatuhartzeko prezioarekin.

SOLUZIOA: Monasterio batera sartzeko, janarirakoedo ostatu hartzeko prezioarekin.

LAGUNTZA: Irakurri erantzun zuzena eskumatikezkerrera behin bakarrik.

✂GALDERA: Trekkinga egiten dugunean:

• Komeni da ura botilatan eramatea, izan ere, asko-tan ez dakigu aurkituko dugun ura edateko onaizango den.

• Ez dugu ura botilatan eramango, izan ere, plasti-koa ez da biodegradagarria eta horrela zaborrabazter guztietan pilatzea baino ez dugu lortzen.

• Ez dugu zertan kezkatu ura dela eta, leku guztie-tan baitago edateko ura.

SOLUZIOA: Ez dugu ura botilatan eramango…

LAGUNTZA: Marraztu erantzun zuzena.

GALDERA: Monasterio budistetan:

• Ezin da argazkirik egin.

• Fraideei baimena eskatu behar zaie argazkiak egi-teko, eta errupia batzuk ordaindu, halakorikeskatzen badute.

• Emakumeak ezin dira sartu.

SOLUZIOA: Fraideei baimena eskatu behar zaieargazkiak egiteko, eta errupia batzuk ordaindu,halakorik eskatzen badute.

LAGUNTZA: Marraztu erantzun zuzena.

✂GALDERA: Edateko ura behar dugunean:

• Ura irakiten eskatuko dugu.

• Kantinplora beteko dugu eta iodozko pilula ba-tzuk sartuko ditugu hura garbitzeko.

• Ura botilatan erosiko dugu.

SOLUZIOA: Kantinplora beteko dugu eta iodozkopilula batzuk sartuko ditugu hura garbitzeko.

LAGUNTZA: Egin hizki-zopa erantzun zuzenarekin.

GALDERA: Mendian zabiltzanean, adeitasunez agurtubehar dituzu bidean aurkitzen dituzun herritarraketa:

• Eskua eman eta Salam Malecum esan behar duzu.

• Namasté edo Dashiedele esan behar duzu.

• Begietara begiratu behar diezu eta buruaz aguregin, ezkerretik eskumara eta eskumatik ezkerre-ra mugituz.

SOLUZIOA: Namasté edo Dashiedele esan beharduzu.

LAGUNTZA: Irakurri erantzun zuzenaren bokalak.

✂GALDERA: Mendian gabiltzanean garrantzitsua da…

• Erritmo bat jarri eta talde osoak jarrai diezaionlortzea.

• Atsedenik gabe ibiltzea erritmoa ez galtzeko.

• Oihurik ez egitea eta bidean aurkitzen ditugune-kiko begirunea agertzea.

SOLUZIOA: Oihurik ez egitea eta bidean aurkitzenditugunekiko begirunea agertzea.

LAGUNTZA: Mimika.

Page 45: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 43

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Page 46: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

44 Nepal

Aurreratu 4 kutxatila.

Aurreratu kutxatila 1.

Aurreratu 2 kutxatila.

Aurreratu 3 kutxatila.

Kokatu hurrengosari-kutxatilan, baina ezin

duzue hartu bestesari-txartelik.

Salto egin hurrengoprobara.

Kokatu hurrengosari-kutxatilan eta hartu

beste sari-txartel bat.

Bota berriro dadoak.

Page 47: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 45

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Page 48: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

46 Nepal

Bota berriro dadoak.

Sari honek aukera ematendizue berriz ere dadoak

botatzeko.

Egin dadoetan ateratakozenbakia bider bi eta

aurreratu biderketarenemaitzak adierazi beste

kutxatila.

Aurreratu berriro zuendadoak adierazitako

kutxatila kopurua.

Txartel hau antidotomoduan erabiliko duguhurrengo zigorrerako.

Gorde saria dakarrentxartela eta proba egitekokutxatila batean erortzen

zaretenean, galderarikerantzun gabe txartelaeman eta berriro dadoa

bota eta aurrera egin ahalizango duzue.

Aurreratu 2 kutxatila.

Kokatu hutsik dagoenhurrengo kutxatilan.

Page 49: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 47

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Saria

dakarten

txartelak

Page 50: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

48 Nepal

Bota berriro dadoak.

Aurreratu bi kutxatila.

Salto egin hurrengoprobara.

Aurreratu hiru kutxatila.

Page 51: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 49

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

Page 52: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

50 Nepal

Atzeratu argazki bat daukanhurbileneko kutxatilara.

Sari-kutxatila bateanerortzen zareten hurrengoan

ezin izango duzue sari-txartelik jaso.

Atzeratu 3 kutxatila.

Atzeratu aurreko zigorkutxatilara.

Itzuli irten zaretenkutxatilara.

Jolasten jarraitu ahal izateko,proba kutxatila bat gainditu

behar duzue; ez baduzuegainditzen, txanda 2 egin

behar dituzue jolastu gabe.

Egin atzera 2 kutxatila.Sari-kutxatila batean erortzen

bazarete, ezin izango duzuesari-txartelik jaso.

Hiru txanda dadoakjaurti gabe.

Page 53: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 51

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

Page 54: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

52 Nepal

Txanda bat jolastu gabe.

Txanda bat jolastu gabe.

Jolasten jarraitu ahal izatekoproba-kutxatila bat gainditu

behar duzue, eta gaindituezean, bi txanda egin beharko

dituzue jolastu gabe.

Itzuli irten zaretenkutxatilara.

Hurrengo proba inolakolaguntzarik gabe gaindituta

ere, berriro zuen txanda noizhelduko zain egon beharko

duzue berriro dadoak bota etaaurrera egiteko.

Benetan sentitzen dugu,baina berriz ere jolasten hasi

behar duzue.

Sari-kutxatila bateanerortzen zareten hurrengoan

ezin izango duzue sari-txartelik jaso.

Egin atzera 2 kutxatila.Sari-kutxatila batean erortzen

bazarete, ezin izango duzuesari-txartelik jaso.

Page 55: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 53

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

ZigorradakartenTxartelak

Page 56: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

54 Nepal

Egin atzera 3 kutxatila.

Itzuli irten zaretenkutxatilara.

Egin atzera aurrekozigor-kutxatilara arte.

Egin atzera 3 kutxatila.

Page 57: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 55

Gom

endi

o-T

xart

elak

Gom

endi

o-T

xart

elak

Gom

endi

o-T

xart

elak

Gom

endi

o-T

xart

elak

Gom

endi

o-T

xart

elak

Gom

endi

o-T

xart

elak

Gom

endi

o-T

xart

elak

Gom

endi

o-T

xart

elak

Gom

endi

o-T

xart

elak

Gom

endi

o-T

xart

elak

Gom

endi

o-T

xart

elak

Gom

endi

o-T

xart

elak

Page 58: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

56 Nepal

Burua erabili. Ez zaitezazkarregi igo, gogoanizan mendi-gaitza. Ezegin txangoa bakarriketa izena eman zureenbaxadan edokontsuletxean edoKEEP bulegoanigoerari ekin aurretik.

Errespetua agertujendeari argazkiakegiterakoan. Eskatubaimena beti eta hitzegin beraiekin apurbatean argazki bat eginaurretik. Diruaeskatuz gero ez eginargazkirik.

Ez pentsa egunerodutxa beroa hartukoduzunik. Ez erabiliegurrez berotutakourik.

Janzteko modurikonena orkatilenazpitik gona bat edopraka zabalak jartzeada, emakumeen kasuan,eta praka luzeak edoorkatilenazpirainokoak, gizonenkasuan (praka luzeakmonasterioetarasartzeko). Arropa-motahorrekin lekukoohiturak gordetzendira.

Eraman berokiaproposak, gero ezizateko suarenhainbesteko premiarikberotzeko. Egiaztatuespediziokide guztieketa garraiatzaile-taldeak arropa nahikoaeta aproposadaramatela.

Erre erabiltzen duzunkomuneko paper guztiaeta egiaztatu ezzaudela leku sakratubatean zure eginkariakegin aurretik.

Txangoan ez erosi urontziratua, eta ezeraman horrelakorik.Botilak ez dirabiodegradagarriak etahoriekin mendianzaborrak pilatzeabaino ez dugu lortzen.Ez pentsa edateko urona edo irakindakoaleku guztietanaurkituko duzunik.Eraman kantinplorabat eta iodozko pilulakura garbitzeko.

Eraman plastikozkoedo paperezko boltsabat biodegradagarriaez den zabor guztiasartzeko eta errepaper guztiak (ahaldela ezkutuan).

Dal bhaat delakoaeginez gero (Nepalgodieta tipikoa, arrozezeta dilistez osatua)egur gutxiagokontsumitzen da. Ohituzaitez gainerakoespediziokideen platerberberak eskatzen, etaberaien orduberberetan.

Ez zaitez biluztukanpoan bainatzeko.Emakumeek gorputzaestali beharko luketeloongui batekin (zapi-mota oso handi bat). Ezerabili xaborik (eztabiodegradagarriakbadira ere)errekastoen barruan.Erabili pertz bat etabota ura eta xaboiaibilgutik urrun.

Ez zaitez bideetatikirten, eta ez hartubidezidorrik. Horrelaez da higadurarikgertatzen.

Mesedez, ez emansekula ez dirurik, ezboligraforik, ezgozokirik umeei.Ordaindu preziozuzena janariaren,ostatuaren etazerbitzuen truke.Bertako produktuakerosteak on egiten diomendiko ekonomiari,baina antzinako gauzakerosiz gero Nepalibere kulturaren zatibat kentzen diogu.

✂ ✂ ✂ ✂

✂ ✂ ✂ ✂

✂ ✂ ✂ ✂

Page 59: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 57

1. Dokumentua:

Haurren Eskubideen Deklarazio UnibertsalaNazio Batuen Batzar Orokorrak erabakitakoa,1959ko azaroaren 20an.

1. Printzipioa

Haurrak Deklarazio honetan aipatutako eskubideguztiak izan behar ditu. Eskubide hauek haur guztieiaitortu behar zaizkie, inolako salbuespenik gabe edodiskriminaziorik gabe, arrazaga, kolorea, sexua, hiz-kuntza, erlijioa, iritzi politikoak edo bestelakoak, jato-rria, herrialdekoa zein gizartekoa, posizio ekonomi-koa, jaiotza edo beste edozein baldintza tartean delaere, berdin umearena berarena zein bere familiarena.

2. Printzipioa

Umeak babes berezi bat izan behar du eta legeakezarritako aukerak eta zerbitzuak izango ditu eskura,adimenez, buruz, espirituz eta gizarte-mailan moduosasuntsuan eta behar den bezala gara dadin, aska-tasun eta duintasun osoz. Helburu hori duten legeakbultzatzean, beste edozein gauzaren gainetik hau-rraren goi-interesa hartu beharko da aintzat.

3. Printzipioa

Haurrak eskubidea du, jaiotzen denetik, izen bat etaherritartasun bat izateko.

4. Printzipioa

Haurrak gizarte-segurantzak eskaintzen dituen onu-rez baliatu behar du. Osasunez hazteko eta garatze-ko eskubidea izan behar du, eta helburu horrekin, baihaurrari berari bai bere amari, sendaketa eta babesbereziak eman beharko zaizkie, jaio aurretiko eta jaioosteko arreta berezia barne. Haurrak eskubidea dubehar bezalako elikadura, etxebizitza, aisialdi etazerbitzu medikoak izateko.

5. Printzipioa

Haurrak traba fisikoak, adimen-mailakoak edo gizar-te-mailakoak baditu, bere egoera berezian beharrez-

koak diren tratamendua, heziketa eta arretak jasobehar ditu.

6. Printzipioa

Haurra maitatu eta ulertu behar dugu, bere nortasu-na guztiz gara dezan. Ahal den neurrian, bere gura-soen ardurapean haziko da, eta edozein kasutanere, maitasunezko eta ziurtasun moral eta materiale-ko giro batean; oso kasu berezietan izan ezik, urtegutxiko haurra eta ama ez ditugu bananduko.Gizarteak eta herri-agintariek arreta berezia eskainibehar diete familiarik gabeko haurrei edo bizirik irau-teko baliabiderik ez dutenei. Familia ugarietakoseme-alaben mantenurako komeni da estatu-maila-ko laguntzak edo bestelakoak ematea.

7. Printzipioa

Haurrak eskubidea du heziketa jasotzeko, eta hezi-keta doakoa eta derrigor egin beharrekoa izango da,behintzat oinarrizko aldian. Heziketa berezia jasokodu, eta horri esker, kultura orokorraren jabe izangoda, eta besteon aukera berberekin, bere gaitasunaketa irizpideak garatuko ditu, bai eta bere erantzuki-zun morala eta soziala ere, eta horrela, gizartekobaliozko kide bilakatuko da.

Haurraren interes nagusia izango da haren heziketa-ren eta orientabidearen gaineko ardura dutenakgidatuko dituen printzipioa; ardura hori lehenik etabehin gurasoek dute.

Haurrak era guztietako jolasak egingo ditu, eta guztiakheziketaren helburu nagusia lortzera bideratuta egon-go dira; gizarteak eta herri-agintariek egiaztatu eginbehar dute eskubide hori behar bezala betetzen dela.

8. Printzipioa

Haurrak lehenengoetakoa izan behar du, egoeraguztietan, babesa eta sorospena jasotzen.

Haurren lana Nepalen(informazioa zabaltzeko)

Page 60: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

58 Nepal

9. Printzipioa

Haurrak babesa behar du zabarkeria-, ankerkeria-eta esplotazio-mota guztiei aurre egiteko.

Ez da tratuak egiteko edo antzekoetarako erabiliko.

Ez da onartuko haurra gutxieneko adin egoki batbete aurretik lanean hastea; ez du egingo bere osa-sunerako kaltegarria izan litekeen edo bere garapenfisiko, mental edo moralari eragin liezaiokeen lanik,eta ez du inongo kasutan ere horrelakorik egitekobaimenik izango.

10. Printzipioa

Haurrak babesa behar du gizarte-mailako, erlijio-mailako edo beste edozein motatako bazterkeriabultza lezaketen jardueren aurrean. Bere heziketanulermena, tolerantzia, herrien arteko adiskidantza,bakea eta anaiarte unibertsala bultzatu behar dira,eta haurrak argi izan behar du bere indar guztiakbere kideen zerbitzura moldatu behar dituela.

Iturria: Hablemos de Derechos Humanos, María Soler,Herrien Eskubideen Liga, 1996.

Page 61: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 59

Haurren lan-esplotaziorik Ez

Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera, munduosoan 5 eta 14 urte bitarteko 250 milioi haurrek bainogehiagok lan egiten dute, eta horietatik 120 milioiklanaldi osoz egiten dute lan, esplotazio-egoera gar-bian.

Haurren lan-esplotazioa munduan maila kezkagarrie-tara heltzen ari dela ikusita, eta horregatik kezkatuta,munduko 91 herrialdetako 450 herri-erakundek bainogehiagok bat egin zuten, 1998an, haurren lan-esplota-zioaren aurkako munduko martxa antolatzeko, GLO-BALMARCH izenekoa. Katalunian, Intermonek kordi-natu zuen martxa eta gobernuz kanpoko erakundeaskok (GKE) bertan parte hartu zuten eta martxarekinbat egin zuten.

Martxaren helburu nagusia gaia iritzi publikoari hela-raztea zen, eta munduko gobernuei eta borete politi-koei eskatzea, batetik, gai horrekiko zuten ardurahartzeko, eta bestetik, nazioarteko arau berri batsortu, egiaztatu eta betetzeko, haurrak lan egiterabehartzen dituzten modu onartezinak debekatzeko;horren bidez, haur langileen birgaitze eta gizarteratzeegokia bermatuko litzateke.

GLOBALMARCH-en aldarrikapen nagusiak hauekizan ziren:

• Hezkuntza; haurren lan-esplotazioa galaraztekobaliabide nagusietako bat da, eta lehentasun osoaizan behar du. Haurrak hezkuntzaren mundura sardaitezen ziurtatzeko, finantza-mailako laguntza

areagotzea eskatzen da, herrialde bakoitzarenerrealitate sozialaren araberakoa, hezkuntza-pro-grama egokiak garatzeko, betiere indar bereziaeginda haur guztien alfabetatzean.

• Pobreziaren aurkako borroka; funtsezkotzat jo-tzen da haurren lan-esplotazioa desagerrarzateko.Pobrezia da haurrak lan esplotatzailea egitera bul-tzatzen dituen arrazoi nagusia. Ibilialdiaren bidezeskatzen da oinarrizko gizarte-sektoreen (osasuna,hezkuntza, ura eta kredituak behartsuenei) garape-nerako laguntza ofizialaren %20 horretara bidera-tzea, eta modu horretara, Nazio Batuek hartutakokonpromisoa betetzea, eta Estatuak bultzatzeaberaien BPGren %0,7 Garapenerako LaguntzaOfizialerako gorde dezaten.

• Familien lan-baldintzak eta baldintza ekonomi-koak hobetzea, haurren laguntza ekonomikoabeharrezkoa izan ez dadin. Laguntza eskatzen dalangileentzako soldata duinak ezartzeko borroka-tzen diren ekimenetarako, bai eta enpresarien arte-an eta kontsumitzaileen artean hartu-eman positi-boak sustatzen dizuztenetarako ere, esaterako,Bidezko Merkataritza, jarrera-kodeak, gizarte-garantiako etiketa…

• Nazioarteko araudiak egiaztatzea eta betetzea,gure gobernuek eta agintariek babesten duten hau-rren lan-esplotazioaren aurka.

2. Dokumentua:

Munduko Martxa haurren Lan-Esplotazioaren aurka3

3 Dokumentu hau GLOBALMARCHen alde Katalunian jasotako sinadura-orriaren erreprodukzio bat da, 1998koa.

Page 62: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

60 Nepal

Agarwal, B.: A field of One´s Own: Gender and LandRights in South Asia, Ingalaterra, CambridgeUniversity Press, 1995.

Brewer Lama, Wendy: Trekking gently in the Himalaya,Sagarmatha Pollution Control Project, Kathmandu,Nepal, 1992. Gomendio-gida bat da, Nepalen trek-kinga egin nahi duten turistentzat.

Deep, Dhurba K.: Selected Folk Tales of Nepal, EktaBooks Distributors Ltd. Kathmandu, 1993.

Delgado, Josep Francesc: Si puges al Sagarmatha,Bartzelona, Columna ediciones, Columna Jove 10.zenbakia. Jarduerak Columna Jove-n, irakurketa-gida, 9-21. orrialdeak.

Delgado, Josep Francesc: Nina el sherpa de Namche,Bartzelona, Ediciones del Bronce, 2001.

Helmore, Kristin: “El desarrollo adopta un curso des-cendente en Nepal”, Opciones, 4. zenbakia, NewYork, abendua, PNUD, 1994.

Instituto del Tercer Mundo: Guía del Mundo 2003-2004. El mundo visto desde el Sur. Instituto delTercer Mundo / Iepala / Fundación Santa María,2003.

Lausselet, Rosemarie: Dall’ Himalaya alle pianure delGange, Lugano, Collana di dossier pedagogici,Serie Asia, Orizzonti Nord Sud, 1993.

Lea, John: Tourism and Development in the ThirdWorld, Routledge, 1998.

Mason, Peter: Tourism: Environment andDevelopment Perspectives, WWF, 1990.

Meachil, Sally: Richards, Dave and Williams, Kemi:Focus for change, Ingalaterra, RISC, 1992.

Sattaur, Omar: Child Labour in Nepal Anti-SlaveryInternational, 1993.

Sattaur, Omar: Nepal, New horizons?, An OxfamCountry Profile, Oxford, Ingalaterra, Oxfam Publi-cations, 1996.

Aldizkariak

HIMAL – South Asia. Hileroko Aldizkaria da, Nepalenargitaratua, Hego-Asiari eragiten dioten gai sozial,ekonomiko eta politikoei buruz. Aldizkaria 1987anargitaratu zen lehenengoz, eta informazio orokorradakar Himalaiako eskualdeari buruz, baina 1996tikHego-Asia osoa hartzen du. Aldizkaria Internetbidez ere eskura daiteke: http:// www.south-asia.com/himal.

BideoakHidden Places. Tourist and Nepal RED Productions,

1991. Ingelesez. Erreportaje ona da turismoakNepalen duen eraginari buruz. Bertako jendeareneta turisten testigantzak jasotzen ditu. Analisia egi-ten du komunikabideek eta turismoaren industriakNepalez emandako estereotipoz jositako irudieiburuz, eta herrialdeko biztanleen eguneroko bizit-zaren errealitatetik hurbilago dagoen ikuspegi ore-katuagoa ematen saiatzen da.

Los Sherpa, Pueblos de la Tierra, Miguel de la CuadraSalcedo, Granada Televisión Internacional, LTD-ren produkzioa. Comercial Salvat Editores, S.A.(Gutxi gorabeherako iraupena: 60 minutu).

Expedición Himalaya – Eco. Gas Natural-en babesare-kin Everestera egindako espedizio ekologikoarenerreportajea da. ConcertacioN/S-n aurkituko duze,mailegu eran, edo Kataluniako MountainWildreness-en.

Nepal/Tibet la montaña sagrada, Enreg. Vídeo S.A.V.,1997.

Nepal Water Project. Academic Media ProductionServices, 2002. Iraupen laburreko bideo honetanegitasmoa azaltzen da. Internet bidez eskura daite-ke:

http://web.mit.edu/amps/portfolio/video/nepal.html#Informazio gehiagorako:http://ceeserver3.mit.edu/~Nepal/index.html

Pueblos de la tierra: los Sherpa, Nepal, Salvat, 1992.

Bibliografia

Page 63: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Nepal 61

Retorno al Everest, National Geographic, 1993.

Posta-helbide eta helbide elektronikointeresgarriak

Amigos de la Vicki Sherpa. Via Laietana, 54, 1º, 08003Bartzelona. Telefonoa. 93 268 22 22

Asociación de Amigos de Nepal. Gran Vía, 682 atikoa-ren gainean, 08080 Bartzelona. Posta-kutxarenzenbakia, 5490. Telefonoa. 93 412 28 03.E-mail: [email protected]

Equation - Equitable Tourism Options. 168, 8th Main,near Indiragar Club. Bangalore 560008. India.

HIMAL - South Asia. PO Box 7251, Kathmandu, Nepal. E-mail: [email protected]

KEEP. P.O. Box 9178, Tridevi Marg, Thamel, Kathman-

du, Nepal.

Mountain Wilderness de Catalunya. Rambla, 41,08002 Bartzelona. Informazio-bideoak dituzteNepalgo egungo egoerari buruz.

National Geographic. Beraien web orrialdean aurkidezake Nepalari buruzko lotura interesgarria:http://www.nationalgeographic.com/features/01/nomad/nepal/intro.html

South Asia. Informazio ataria.http://www.south-asia.com/

Tourism Concern. Patricia Barnett (koordinatzailea),Southlands Collage. Wimbledon Parkside. LondonSW19 5NN. Ingalaterra. Zenbait bideo dituzte gaia-ri buruz.

Page 64: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat
Page 65: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

TIBET

Page 66: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

64 Tibet

Tibeti buruzko materialaren helburua da herrialde hartako historiaren, geografiaren eta kulturaren alderdirik bereiz-garrienak ezagutaraztea. 1950etik Txinaren menpe dago eta borrokan dihardu nazioartean herrialde gisa duensubiranotasuna aitortu diezaioten.

Tibeti buruzko atalean, bi gai nagusi landuko dira: Txinatarren okupazioa eta Tibeteko errefuxiatuek beren herrial-detik kanpo daramaten bizimodua. Gai bakoitzak jarduera nagusi bat izango du, irakasleentzako liburu honetan aur-kituko duzuena; horrez gain, ikasleek beste jarduera gehigarri batzuk izango dituzte beren liburuetan.

Tibeti buruzko irakasleen liburuaren xedea da informazio gehiago ematea, ikasleek Tibeten historiari eta egungoegoerari buruz dutena osatzeko. Gainera, material osagarri gehiago ere eskaintzen du eta ikasleen liburuan lan-tzen diren gaiei loturiko jarduera zehatzak egiteko proposamenak ere jasotzen ditu.

Liburu honen bukaeran, Tibetekin zerikusia duten erakundeen posta-helbideen eta helbide elektronikoen zerrendadaukazue eta gaiari buruzko bibliografia ere.

Aurkezpena

Page 67: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Tibet 65

TIB

ETI

BU

RU

ZKO

PR

OG

RA

MA

ZIO

-OR

RIA

Pro

gram

azio

unita

tea

Tibe

tH

isto

riaG

eogr

afia

Eko

nom

iaE

rlijio

a

Biz

imod

u no

mad

a(t

xina

tarr

en o

kupa

zioa

bai

nole

hen)

Txin

ak T

ibet

oku

patu

zuen

ekoa

Dal

ai-la

ma

Erb

este

ko t

ibet

ar g

ober

nua

Bitx

iker

iak:

Ose

l, la

ma

berr

arag

itu b

at.

Tibe

teko

egu

tegi

a,m

atem

atik

ak. A

stro

logo

aren

kont

sulta

, tib

etar

ren

idaz

kera

.

Err

efux

iatu

akH

errie

n es

kubi

deak

Map

ak e

ta t

estu

ak ir

akur

riet

a in

terp

reta

tzea

.

Test

u ba

t oi

narr

i har

tuta

,si

ntes

ia e

gite

a.

Tibe

tarr

en id

azke

ra g

rafik

oki

erre

prod

uzitz

ea.

Zen

bait

info

rmaz

io ja

sota

,ho

rien

sint

esia

egi

tea.

Elk

arriz

keta

bat

pre

stat

u et

aeg

itea.

Zen

bait

kont

zept

uri b

uruz

kono

rber

e de

finiz

ioak

em

atea

.

Bid

eo b

at ik

usi e

ta h

aren

gain

ean

ezta

baid

atze

a(a

uker

akoa

).

Tibe

ti bu

ruzk

o w

eb o

rria

kar

akat

zea.

Geu

rea

ez d

iren

best

eku

ltura

k ba

lioes

tea.

Sol

idar

itate

a et

ala

nkid

etza

rako

joer

aiz

atea

.

Her

rien

Auz

itegi

ak d

uen

zere

gina

bal

ioes

tea.

Naz

io b

aten

kid

e iz

atea

balio

este

a.

1. f

itxa

1 (b

anak

a)2-

3 (b

anak

a)4

(ban

aka)

2. f

itxa

2. fi

txa

5-8

(ban

aka)

9 (b

anak

a)

3. f

itxa

10 (

bina

ka)

11-1

7 (b

inak

a)

4. f

itxa

18-1

9 (b

anak

a)20

-22

(bin

aka)

P1

(tal

deka

)P

1

5. f

itxa

23-2

6 (b

anak

a)27

(bi

naka

)

6. f

itxa

28-2

9 (b

anak

a)30

-34

(ban

aka)

7. f

itxa

35-3

7 (b

anak

a)P

2 (t

alde

ka)

P3*

(ta

ldek

a)P

338

-41

(ban

aka)

8. f

itxa

42-4

6 (b

inak

a)47

(bi

naka

)

5’ 10’

10’

5’ 10’

10’

15’

15’

25’

30-6

0’

15’

15’

10’

10’

10’

30’

45’

30’

25’

15’

12-1

6

12-1

6

12-1

6

14-1

6

14-1

6

12-1

6

14-1

6

14-1

6

Edu

kiak

Adi

nen

arab

erak

oor

ient

abid

eaB

ehar

den

denb

ora

Eba

luaz

ioja

rdue

rak

Ikas

teko

jard

uera

k

Ger

taer

ak e

ta k

ontz

eptu

akP

roze

dura

kJa

rrer

ak, b

alio

aket

a ar

auak

(Ban

aka,

bin

aka

edo

tald

eka)

Pja

rdue

rak

iraka

slee

ntza

ko li

buru

an a

urki

ditz

akez

ue.

*Ja

rdue

ra h

orre

n or

dez,

bib

liogr

afia

n au

rkitu

ko d

uzue

n B

afa

Baf

a er

e eg

in d

ezak

ezue

. Baf

a B

afa

arik

eta

lagu

ngar

ria d

a um

eei j

abet

zen

lagu

ntze

-ko

kul

tur

trad

izio

des

berd

inek

o ta

ldee

k ze

in z

ailta

sun

izat

en d

uten

ber

en a

rtea

n ko

mun

ikat

zeko

eta

inte

grat

zeko

; iza

n er

e, h

orix

e da

Tib

etek

o er

re-

fuxi

atue

k bi

zi d

uten

ego

era.

Page 68: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

66 Tibet

Idatzizko tradizioaren arabera, Tibeteko lautadan gurearoa hasi aurreko I. mendean dagoeneko leinu nomadakbizi ziren, baina 600 urte igaro ziren Songtsen Gampoerregeak herrialdea batzeko lehenengo saioa egin zuenarte.

Kondairak dio Songtsen bi emakumerekin ezkondu zela,bata txinatarra eta bestea nepaldarra (bazituen haiezgain hiru emazte tibetar ere). Bi emakumeek temati ekinzioten Songtsen erregeak ohiko txamanismoaren barne-an budismoa onartu zuen arte. Garai haietan, txamanis-moa zen nagusi Tibeten, eta Bon izenez ezagutzenzuten. Songtsen erregea budismoaren zale porrokatuabilakatu zen eta erlijio hori praktikatzeko bi tenplu eraikizitzatela agindu zuen: bata txinatar emaztearen omenez;eta bestea, Nepaleko bikotearen ohoretan. Tenplu haie-tako bat Jokhang da (Lhasa erdialdean dago; hiri hori da,hain zuzen ere, txinatarren okupazioaren aurkako sala-keta ekimen eta ekitaldi gehienak gertatzen diren lekua).

VII. eta VIII. mendeetan, tibetar inperioa Kaxmir alderahedatu zen (egun Indian dago lurralde hori), eta Txina,Bhutan, Nepal eta Myanmar (lehengo Birmania) iparral-dera ere heldu zen. Hala, bada, Asia osoan botererikgehien zuen herrialdeetako bat bilakatu zen. Txinak,ordea, berehala erantzun zion hazkunde hari, batez ereTibetek Zetaren Bidearen zati bat mendean hartua zue-lako, nahiz eta bide osoa oraindik Txinaren esku egon.Txinak erasoaldi ikusgarria eman zien tibetarrei, bainaTibetek eutsi egin zion eta garaile atera zen.

VIII. mendean, Padmasambhva indiar jakintsu handiagonbidatu zuten Tibetera, lehenengo unibertsitate budis-ta eratu zezan Samye monasterioan. Garai hartan, indiartestu budista gehienak itzuli zituzten sanskritotik tibetera-ra, eta Indiako budismoa txinatarrena baino indartsuagobilakatu zen Tibeten.

IX. mendean, herrialdeak krisialdi politiko eta erlijiosonabarmena pairatu zuen. Budismoa herrialdeko leku txi-kietan zokoratua izan zen, eta ez zuen indarrik berriroberreskuratu, India aldetik beste budista jakintsu bat eto-rri zen arte, XI. mendean. Mende horretan budismo esko-la berriak agertu ziren , oro har, budismoak Indian zuenbilakaerari hertsiki loturik zeudenak. Musulmanek Indiaindarrez hartzean, ordea, Tibet bere iturri espiritualetikbakartuta geratu zen eta budismo tibetarrak bilakabidebereizia izan zuen. Beraz, XII. menderako hiru eskolabudista zeuden Tibeten, nahiz eta Sakyapa izenekoakzuen nolabaiteko eragina herrialde osoan.

Tibeten jatorria

XIV. mendean, Sakyapa budismoak gainbehera egin zueneta Gelukpa budismoak hartu zuen haren lekua (adar horritxano horien eskola esaten diote, hala bereizten baitiraeskola horretako kide direnak, horien artean egungo Dalai-lama).

Izan ere, XIV. mendean mongoliarren enperadorea budistabilakatu zen eta Sonam Gyatso, Gelukpa sektako hirugarrenLama Handia, karisma berezikoa zela onartu zuen. Horrenondorioz, Dalai-lama deitu zion (Dalai=ozeanoa, Lama=jaki-turia; haren jakituria ozeanoaren handitasuna bestekoa da).Ordutik hona, Tibeteko budismoaren eta gobernuaren buru-zagi guztiek izen hori jaso dute: Dalai-lama.

Budismoa Tibeten

Bosgarren Dalai-lamak berriro batu zuen Tibet botere politi-koa eta erlijiosoa uztartzen zituen sistema baten mende (teo-krazia). Txina bisitatu eta Indiarekiko merkataritza harremanaabiarazi zuen berriz. Hura hil ondoren, mongoliarrek berriroeskuratu zuten boterea Tibeten eta XVIII. mendean herrialde-ko hiriburua hartu zuten, Lhasa. Bestetik, Mantxuriako Quingdinastiak ere nahi zuen Tibet mendean hartu, mongoliarrenindarra beren esku izateko.

XVIII. eta XIX. mendeetan, Tibetek laguntza eskatu zionTxinari Nepaleko armadaren (Gurkha) erasoaldiei aurreegin ahal izateko, eta enperadore txinatarrek egoera horibaliatu zuten Tibet mendean hartu eta gainontzeko herrial-deetatik bakartzeko.

1902an, Errusiak eta Txinak Tibeti buruzko hitzarmen batsinatu zutelako zurrumurrua zabaldu zen, eta britainiarrekIndian zuten gobernu kolonialak mehatxu itxura hartu zion,ustea zuelako Errusiak errazago izango zuela Tibetenbarrena Indian sartzeko bidea. 1904an, britainiar armadaTibeten sartu eta Lhasara heldu zen. Tibeteko soldaduekezin izan zuten arma sofistikatuak zeuzkan gudaroste huragainditu. Britainiarrak ez ziren Tibetetik atera tibetarrek hi-tzarmen bat sinatu zuten arte: haren arabera, merkataritza-rako abantailak eta tibetar mugen gaineko agintea aitortuzizkioten Indian egoitza zuen britainiar aginte kolonialari.Hitzarmen horren ondoren, Britainia Handiak ofizialki onar-tu zuen Tibet txinatarren eraginpean zegoela, TxinariTibeten gaineko eskubideak bereganatuak zituela onartuz.

Hamahirugarren Dalai-lamak Mongoliara erbesteratu beharizan zuen, eta han gorde zen 1909 arte. Tibetera itzultzean,Txinak hartua zuen Kham eskualdearen zati bat eta Dalai-lamak laguntza eskatu behar izan zion Britainia Handiari.

TIbet mendean hartzeko borroka

(informazioa zabaltzeko)

Historia eta egungo egoera

1 Budismoaren gaineko informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu Bhutaneko materialean.

Page 69: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Tibet 67

1947an, India independente egitean, Britainia HandiaAsiako alde hartatik desagertu zen eta Tibetek ez zueninoren babesik izan Txinak hegoaldera egin zuen aurrera-bidea gelditzeko. Txinako Alderdi Komunistak 1949aneskuratu zuen boterea, eta ez zuen denborarik galdu:Tibet indarrez hartzeko agindua eman zuen, Txinako pro-bintzia zela aldarrikatuta. Hamalaugarren Dalai-lamak (15urte zuen orduan) armada tibetarreko 12.000 soldadumobilizatu zituen, baina Txinak arma astunak zeuzkan.Dalai-lamak hiru aukera zuen: Txinako gobernuarekinnegoziatzea, aurre egitea edo erbestera ihesean joatea.Negoziatzea aukeratu zuen eta 1951. urtean tibetarrak 17ataleko hitzarmen bat sinatzera behartu zituzten indarke-riaz: Tibetek bere burua gobernatu ahalko zuen etaDalai-lama estatuburu zela aitortuko zuten, bainaTxinak nazioarteko politikaren eta armadaren arduraizango zuen. Erlijio askatasuna izango zuten eta tibe-tera erabiltzea bultzatuko zuten, baina independentziaeskaera oro zapaldua izango zen; hau da, kultur etapolitika burujabetza agintzen zieten baina uko eginbeharko zioten burujabetzari.

Hamalaugarren Dalai-lamak berak onartzen du egun,Tibeteko gizarte tradizionala ez zela perfektua; gizarte gehie-nek bezala aldaketak behar zituen eta Dalai-lama bera hasiazen aldaketok ezartzen Tibeteko gobernuaren buruzagitzabere gain hartu zuenean. Baina tibetarrak ezin ziren Txinakogobernuak sinestarazi nahi zuen bezain gaizki bizi, horretanoinarritu baitzuen Tibet indarrez hartzea.

“An International Comission of Jurists” izeneko legelariennazioarteko batzorde batek bisitaldia egin zuen Tibetera1960an, Txinak herrialde hura indarrez hartu eta 11 urtera,eta honako hau adierazi zuen: “Txinak Tibet indarrezhartu aurretik herrialde hartan Giza Eskubideak urratzenzirela argudiatzen dute txinatarrek, baina baieztapenhoriek errealitateaz bestekoak eta neurriz kanpokoakdira”.

Nazioarteko Zuzenbideak ez du txinatarren argudioaonartzen, alegia, “tibetarrak sistema feudaletik aska-tzeko” gauzatu zutela okupazioa, hau da, herri batek bes-tea indarrez hartzea. Zuzenbide horrek honako hau dio:“…ezin onartu daiteke herrialde batek beste bat inda-rrez hartu, okupatu, bereganatu edo kolonizatzea,haren gizarte egitura atsegin ez duelako”.

Tibeten askapena aldarrikatuz, Txinako gobernuak beldu-rra, oinazea eta txirotasuna sustatu zituen. Txinako ejerzi-toa sartu zenean, Tibet hasia zen jada erreforma prozesubat garatzen eta tibetarrek nahikoa gaitasun zuten hori

Txinak Tibet indarrez hartu

1910ean, Txinak indarrez hartu zuen Lhasa. Hurrengourtean, Manchu Quing dinastia boteretik erorarazi zutenPekinen eta Yuan Shi-Kaik Txinako Errepublika aldarrika-tu zuen. 1912an, txinatarrek Tibet inbaditzearen aurkakoprotesta-manifestazioak hasi ziren eta armada txinatarrakarmak eman eta Txinara bueltatu behar izan zuen.1913an, Dalai-lama, aldi baterako Indian errefuxiatuazena, Lhasara itzuli zen eta Tibeten independentzia alda-rrikatu zuen.

Hurrengo urtean, Txinako gobernua, Tibetekoa eta BritainiaHandikoa elkarrekin bildu ziren, lehenengo bi herrialdeenarteko mugaren gatazkan akordioa lortzeko asmoz.

1920an, Britainia Handiko gobernuak Sir Charles Bellbidali zuen Tibetera tibetarrenganako laguntasuna sen-dotzeko eta herri hark bere lege eta defentsa arloan zuenburujabetza onartzeko.

1720tik Txinako gobernuak Tibet beren lurren zati zelaaldarrikatzen zuen, baina urte guzti horietan botereanizan ziren agintariek ez zuten sekula nahikoa indarrik izanberen gogoa inposatzeko. Gainera, britainiarrak Tibetensartu eta hitzarmena sinatu ondoren (akordio hark ondozehaztu zuen Tibeten eta Indiaren arteko muga, ez ordeaTibet eta Txina banatzen zituena), Tibetek BritainiaHandiaren babesa sentitu zuen eta ez zuen herri-subira-notasuna ofizialki aitortua izateko premiarik izan.

Txinaren okupazioa Tibeten

Hurrengo 20 urteak bake garaia izan ziren Tibeten, mun-duko gerra bietan neutral iraun zuen eta. Urte horietan,hamahirugarren Dalai-lamak (Thupten Gyatsok) aromodernora gidatu zuen bere herria. Lehenengo automo-bilak agertu ziren, Tibeteko zenbait ikasle BritainiaHandira bidali zituzten, lehenengo zentral hidroelektrikoaeraiki zuten eta abar. Hala ere, “aurrerapen” horiek gu-txiengo bati baino ez zizkion onurak ekarri, herrialdekobiztanle gehienak nekazariak, nomadak eta txiroak bai-tziren.

1933an, hamahirugarren Dalai-lama zendu zen eta1940ra arte ez zuten Tensin Gyatso hamalaugarrenDalai-lama izendatu (bera da egungo Dalai-lama).Izendatu arteko urte horietan, erregeorde bat izan zenherrialdean buru. Haren gobernua ustelkeriagatik salatuzuten eta gerrate zibil txiki bat izan zuten herrialdean.

Bake garaia Tibeten

Page 70: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

68 Tibet

Txinak eskolak, ospitaleak eta bideak egiteko proposame-na egin zuen eta Dalai-lamak onartu egin zuen. Herriamodernizatzea ontzat jo zuten herritar gehienek, bainaamets hark ez zuen luze iraun. Bien bitartean, TxinaTibeteko lurrak bereganatzen joan zen eta hurbilen zeudenTxinako probintziei erantsi zizkien: Amdo eskualdea,Tibeten iparraldean dagoena, Quinghai probintziari atxikizioten eta txinatar lurralde gisa tratatu zuten; Kham eskual-dea, ekialdean dagoena, banatu eta Sichuan, Gansu etaYunnan probintziei gehitu zieten. Monasterioetako lurrakkonfiskatu egin zituzten eta leinuen lurrak kolektibizatu.Tibetarrek ez zuten gogoko Txinak proposatzen zien esko-laratze eredua. Eraikitako bideek joan-etorri bakar batilaguntzen zioten, Txinako armadak Tibet osoan zehar egi-ten zuenari, alegia.

Herritar guztiak hasierako lilura galduta, 1954tik aurrera,Tibeteko hainbat lekutan arma bidezko erresistentziariekin zioten. Matxinadarik handiena Kham eskualdeangertatu zen; gune hartan leinu nomadak bizi ziren, berengorpuzkera handiagatik, adoreagatik eta borrokarakozuten gaitasunagatik gailentzen zirenak. Txinatarrek aire-tik egin zituzten erasoek monasterioak txikitu eta monje-ak zein herritarrak hil zituzten; baina haren ordainetan,Kham mugimenduak gora egin zuen, eta Tibet osoko biz-tanleen laguntza jasotzen hasi zen. Hegoaldean erresis-tentzia mugimendu bat sortu zuten: "lau ibaiak eta seibularkak”.

Gainontzeko lurraldeetan ere erresistentzia hazi eginzen, batez ere 1957tik aurrera, urte hartan Txinakogobernuak monasterioak txikitzeko agindua eman etalurren eta jabeen kolektibizazioa ezarri zuelako. Unehorretan sortu zen Nazio Defentsarako boluntarioenarmada, eta Txina Tibeteko hegoaldetik bidaltzea lortuzuten.

TIbetarren ilusioaren azkena

1959an, milaka tibetar atera ziren Lhasako kaleetaraokupazioaren aurkako manifestazioetan, baina txinatararmadak tiroz hartu zituen eta egoera mendean hartzealortu zuen. Hainbat tibetar hil ziren. Dalai-lama eta100.000 tibetar Indiara joan ziren ihesi eta Tibetekoerbesteko gobernua sortu zuten. Panchen Lamak(herrialdeko bigarren agintariak) ez zuen ihes egiterikizan eta Txinako gobernua buruzagi hartaz baliatu zenherritarrak mendean izateko. Kartzelan sartu zuten berenerara doktrinatzeko asmoz. Geroago, Pekinera eramanzuten eta Txinako agintariek arauak eta dekretuak emanzituzten haren izenean.

Tibet txinatarren lurralde militar bilakatu zen; milaka tibe-tar hil zituzten inolako epaiketarik gabe, beste asko kar-tzeletan hil ziren edo kontzentrazio esparruetara eramanzituzten gatibu lanak egitera; tribu nomadei animaliakkendu zizkieten eta komuna sedentarioetan lan egiterabehartu zituzten. Herrialde hartan zeuden monasteriogehienak deuseztatu zituzten: %98 desagertu egin ziren.

1965etik 1976ra Iraultza Kulturalak tibetar kulturarenazken apurrak deuseztatu zituen. Mao agintaria hil ondo-ren, 1976an, Txinako gobernu berriak gaizki eginak onar-tu zituen: Iraultza Kulturalak bultzatuta Tibeteko kulturaeta tradizioa kudeatu eta deuseztatzea akatsa izan zela,alegia.

1979an, Txinak krisialdi ekonomiko garrantzitsua pairatuzuen eta munduko gainontzeko herrialdetara zabaltzeaerabaki zuen. Txinako gobernuak proposamena eginzuen erbestean zen hamalaugarren Dalai-lama herriraitzul zedin (baina Pekinen kokatzea zen baldintza), etaordezkari talde bat Tibetera joan eta hango egoeraaztertzea ere onartu zuen. Hona hemen ordezkaritzahark zer aurkitu zuen: Lhasan eta Tibeteko beste hiri ba-tzuetan, milaka lagun atera ziren kalera, Tibeten inde-pendentzia aldarrikatu eta Dalai-lama Lhasara itzuli zedi-la eskatzeko. Manifestaldietan izan zirenetako asko kar-tzelaratu egin zituzten.

1980an, Txinako Alderdi Komunistako idazkari HuYaobank Tibeten izan zen bisitan. Egoera haren larrita-sunaz jabetuta, merkataritza pribatua lehengoratzea, jen-daurreko erlijio jarduerak normalizatzea eta milaka “txi-natar kargu” beren lanpostuetatik kentzea eskatu zuen.1983an, Tibetek ateak ireki zizkion turismoari, eta bereekonomia (txinatarren esplotazioaren ondorioz txirotuazena) turismo horren mende jarri zen ia-ia osorik. Eraberean, Pekin Tibet erdialdea birpopulatzen saiatu zen,txinatarrak han bizitzera eramanez.

Tibetarren oposizioak indarra hartu

Page 71: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Tibet 69

1987ko irailean, Dalai-lamak Estatu BatuetakoKongresuan hitz egin zuen, Tibeterako Bake Egitasmoaaurkezteko. Urte bereko urrian, Lhasa erdigunean inde-pendentziaren aldeko manifestazio batean Txinako poli-ziak tiroz hartu zituen tibetar manifestari armagabeak.Manifestazioak izan ziren 10 hilabetetan zehar, etaTxinako poliziaren errepresioak ere bere horretan jarrai-tu zuen. Tibeteko ehunka manifestari hil zituen armadaketa beste asko kartzelaratu egin zituzten.

1988an, Dalai-lamak proposamena egin zion Txinakogobernuari: Tibeten kanpo-politikaren ardura emangozien, barne autonomia oso baten truke. Txina negozia-tzeko prest omen zegoen. 1989ko martxoan, Txinakopoliziak tibetar manifestari batzuk hil zituen Lhasan.Manifestazio gehiago izan ziren eta urte bereko martxo-aren 7an, Txinako gobernuak gerra-legea ezarri zuenTibeteko lurraldean. Turistak, diplomatikoak, kazetariaketa atzerriko egoiliarrak herrialdetik kanpora bidali zituz-ten. Tibet berriro geratu zen mundutik bakartuta.Errepresio handiko urteak izan ziren: milaka tibetar atxi-lotu zituzten, epaiketarik gabe kartzelaratu, torturatu etahil egin zituzten kartzelan zeudela ere, eta epaiketarikgabeko exekuzioak ere izan ziren.

Txinatarren errepresioak gora

Txinatarren mende Tibeten bizi zuten egoerak eta aska-tasunik ezak, milaka tibetar bultzatu ditu deserria auke-ratzera. Bide horretan, gainera, beren bizia eta senidee-na jarri zuten arriskuan.

1990ean, hamalaugarren Dalai-lamak Bakearen NobelSaria jaso zuen eta nazioartean aitortu egin zioten,Tibetera bakea eraman nahian, Txinarekin negoziatzekoizan duen gogoa.

1992an berriro hasi ziren baimenak ematen atzerritarrakTibetera sartu ahal izateko, baina txinatar agintarien kon-trolpean, betiere.

Amnesty International erakundeak, 1996ko maiatzean,Txinako agintariek Tibeten monje budisten aurka eragin-dako errepresioa gaitzetsi zuen. Giza eskubideen babe-serako erakunde horren arabera, monjeetarik 80 zaurituegin zituzten Dalai-lamaren argazkiak jendaurrean era-kusteko debekua ez errespetatzearren.

Geroago, 2003ko martxoan, sekretuan lortutako akordiobatean, Txinako agintari berriek eta Indiako agintariek,ekainerako estatus berri bat erabaki zuten Tibeterako.Herrialde bakoitzeko prentsak “garaipen” gisa aurkeztuzuen akordio hori, baina, egia esan, era guztietako akor-dioak egiteko topaketa bat izan zen, esate baterako, mer-kataritza harremanak sendotzeko eta bi herrialde horienartean garraio bide bat eraikitzeko.

Erbesterako bidea

Oharra: “Erbesterako bidea” atal honetan adierazitako datu batzuk Guía del Mundo 2003-2004. El mundo visto desde el Sur argitalpenetik atera dira. Begiratu inter-neten: http://www.guiadelmundo.org.uy

Page 72: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

70 Tibet

Tibeti buruzko herrien auzitegi iraunkorra(Rol jokoa)

P1 Jarduera

Helburuak:

Herrien Auzitegi Iraunkorra zer den bizitzea, eta haren helburuak eta jarduteko modua zein diren ezagutzea.

Tibeten eta Txinaren arteko gatazkan esku hartzen duten alderdiak zein diren identifikatzea, eta bakoitzak duenzereginaz jabetzea.

Auzitegi batek jarduteko duen moduarekin trebatzea.

Bete behar duzun zereginean kokatzen eta hura defendatzen ikastea.

Eztabaidaren gaiari buruzko gogoeta egitea.

1992ko azaroaren 16tik 20ra, Estrasburgon bildu zenHerrien Auzitegi Iraunkorra (gobernuz kanpoko era-kundea, herri eta gobernuen arteko auzietan epaiaematea duena helburu), Tibeteko egoeraz eztabaida-tzeko.

Testigantza ugari izan ziren, eta horietatik eratorritakoagiriak zehatz aztertu zituzten; horrez gain, Tibeteknazio edo estatutzat jotzeko beharrezko diren baldin-tzak betetzen zituela egiaztatu zuten (lurraldea eta ber-tako biztanleak izatea, moneta eta hizkuntza berezi-

tuak izatea, administrazio egitura eta komunikazio sis-tema antolatua izatea). Beraz, horren ondorioz,Herrien Auzitegi Iraunkorrak honako epai hau emanzuen: tibetarrei autodeterminazio eskubidea ukatuzaie, 1950ean txinatarrek herrialde hura indarrez hartuzutenetik.

Herrien Auzitegi Iraunkorraren epaia ez da loteslealege esparruan, baina gomendio gisa balio izaten dugatazka jakin batean nazioarteko laguntza lortzeko.Horregatik da garrantzitsua auzitegi hori biltzea eta

Aurkezpena:

Jarduera horretan Herrien Auzitegi Iraunkorraren bilku-ra baten itxura egingo dute ikasleek, tibetarren etaTxinako gobernuaren arteko arazoa eztabaidatzeko.

Jardueraren hasieran ikasleak sei taldetan banatukodira. Lehenengo lau taldeek gatazkan esku hartzenduten alderdi bakoitza ordezkatuko dute (erbesteandagoen Tibeteko gobernua, Giza Eskubideen Na-zioarteko Elkartea, Herrien Auzitegi Iraunkorrarilaguntzeko Euskal taldea eta Txinako gobernuarenordezkariak); gainontzeko biak Herrien AuzitegiIraunkorra eta gertakarien berri emateko ardura izan-go duten komunikabideak izango dira. Gura izanezgero, bi talde gehiago ere egin daitezke: presio taldebat eta ikuskatzaileen taldea. Presio taldeak (adibi-dez: elkartasunaren aldeko plataforma bat) auzitegitikkanpo jaso beharko du gertakarien berri, kaleetanmanifestazioak egin, adierazpenak irakurriko ditu etakomunikabideen arreta bereganatzen saiatuko da.Begirale taldeak ez du zuzenean esku hartuko jardue-ran, eta oharrak hartuko ditu jardueran zehar esatendirenen, gatazken eta egoeren gainean. Ondoren,jokoa amaitu osteko eztabaidan adieraziko du zer jaso

duen. Jardueraren ardura izango duen irakasleak erezeregin hori izan dezake.

Talde bakoitzak berari dagokion auziari buruzko infor-mazioa jasoko du, auzian duen rolaren arabera. 20minutu izango ditu talde bakoitzak Auzitegiaren aurre-ko defentsa prestatzeko. Bien bitartean, HerrienAuzitegi Iraunkorrak eskura duen informazioa irakurri-ko du eta jakinarazpenen ardura duen taldea auzihorretako alderdiekin batzartuko da.

Prestaketa tarte hori igaro ondoren, Herrien AuzitegiIraunkorrak alderdi guztiei egingo die dei, horiek esa-teko dutena entzuteko. Auzitegiak emango du betihitza. Taldeek ez dute elkarren artean eztabaidatuko.

Azkenean, batzuen eta besteen argudioak entzunondoren, Auzitegia bakarrean bilduko da erabaki bathartzeko; horren ostean, aretora itzuliko da epaiarenberri emateko.

Auzitegiaren prozesua amaitu ondoren, jarduera horibukatutzat joko da eta azken eztabaidari ekingo dioteikasleek.

Jardueraren deskribapena:

Page 73: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Tibet 71

Beharrezko materiala:

• Gela handi bat, eta mugitzeko moduko aulkiak.

• Oholtza bat edo leku garaiagoa Auzitegiarentzat (ahal bada).

• Aulki bat bakoitzarentzat, mahai handiago bat Auzitegiko kideentzat eta mahai txiki bana taldeentzat. Mahaigainean taldea identifikatzeko txartela jarriko dute.

• Arbelak eta klarionak.

• Talde bakoitzaren rolari buruzko orrien fotokopiak.

• Herrien Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren fotokopia bat, liburu honetako 76. eta 77. orrialdeetanaurkituko duzuena, eta taldeak bere mahaiaren aurrean jarriko duena, Auzitegia erabakia hartzeko biltzenden bitartean.

Denbora:

Jarduera horren iraupena aldakorra izan daiteke, jokoan aritzeko daukagun denboraren eta ikasleak jokoarendinamikan sartzeko duen joeraren araberakoa izango da. Edonola ere, gutxienez 30 minutu iraungo duelaaurreikusi behar dugu, eta ordu bete izatea ere gomendagarria da.

Honela banatuko dugu denbora:

• 5 minutu: aurkezpena, taldeak banatu eta bakoitzari bere rola emateko.

• 20 minutu: taldeko lana, Auzitegiaren aurreko defentsa prestatzeko.

• 15 minutu: talde bakoitzak bere defentsa aurkezteko.

• 5 minutu: Auzitegiak epaia erabakitzeko denbora (ateak itxita).

• 5 minutu: Auzitegiak bere epaiaren berri emateko.

• 10 minutu: azken eztabaida egiteko.

Page 74: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

72 Tibet

Jarduera abian jarri aurretik, ondoren dauzkazuen rolak fotokopiatu, moztueta klasean banatu behar dira:

1949an, txinatar armadak Tibet indarrez hartu zuenean,6 milioi biztanle ziren eta herrialde horrek baldintza guz-tiak betetzen zituen Nazioarteko Zuzenbidearen araberaestatu independente eta subiranotzat jo zezaten (lurral-de zehatza zuen, lurraldean bertan bizi ziren biztanleaketa nazioartean esku hartzeko gaitasuna zuen gobernubat ere bai). Une hartan, Tibetek harreman diplomatiko-ak zituen Nepal, Bhutan, Britainia Handia eta Indiarekin.

Hona hemen nazioartean jardun zela eta Tibetek kanpopolitika gaietan bere burua definitzeko gaitasuna zuela

frogatzekoa: bi mundu gudetan neutral irauteko eraba-kia hartu zuen, nahiz eta Britainia Handiaren, AEBen etaTxinaren presioa jasan zuten; izan ere, estatu horiekberen armak igaro nahi zituzten tibetarren lurretatik,Japoniak Myanmarreko (lehengo Birmania) igarobideablokeatu zuenean.

Tibetarrek ez dute sekula beren burua txinatartzat jo, etatxinatarrek ez dituzte inoiz Txinako herritartzat hartu.Beti izan dute nazio desberdinak direlako sentimendua.

Herrien Auzitegi Iraunkorrari laguntzeko Euskal Taldea.

Zuen taldeak izango du tibetar herriaren auzia Herrien Auzitegi Iraunkorraren aurrean aurkezteko aurdura.Auzia hasi ondoren, argudioak emango dituen lehenengo taldea izango zarete. Txinako gobernuaren aurka-ko salatzaileak izango zarete.

Prestatu zuen aurkezpena eta azalpena orri honetan duzuen informazioa eta ikasleen liburuarekin lan eginezikasi duzuena oinarri hartuta.

Historikoki, ordura arte Txinako lurralde autonomo batizana zen beti Tibet. Tibeteko gobernu autonomoareneta Txinako gobernuaren arteko harremanak onak izandira eta oraindik ere hala dira. Historian izan diren Dalai-lamak Pekinen izan dira bisitan, Txinako gobernu zentra-larekin batzartzeko.

Tibetek ez du inoiz ongi antolatutako armadarik izan.Prestakuntza eta arma ezak kanpotiko inbasioei aurreegiteko gaitasuna oztopatzen zuten. Hala ere, Txinakoarmadaren laguntzari esker, Tibeteko eskualdeak albokoherrialdeen erasoetatik defendatzeko eta lurralde auto-nomo gisa irauteko aukera izan zuen.

Bestalde, milaka urtean zehar, Tibeteko biztanleek txiro-tasun larria pairatu badute ere, nobleak eta eliz erakun-deak bapo bizi izan dira. Monasterioetako abadeak etanobleak eskualdeko lur guztien jabe ziren. Dalai-lamaklatifundista nagusiak ziren eta fedearen botereaz balia-tzen ziren herria esplotatu eta mendean izateko.

Monasterioetan, itxuraz, herriaren zerbitzurako mojaketa monjeak bizi ziren, baina horien benetako zeregina

tradizioa iraunarazi eta herritarrak mendean izatea zen.Lur azpitik mineralak ateratzea eragotzi zuten, ustiatzehorien kontrolik eta meategietako jarduerak ekar lezake-en etekinik ez galtzeko. Budista ez zen eskolaren bat ire-kitzen zutenean, ahal zuten guztia egiten zuten itxiaraz-teko, mendebaldeko balioei eta aurrerapenari leihoakzabaltzea ekar lezakeelako.

Monasterioetako hezkuntza erlijiosoa zen eskaintzenzuten hezkuntza bakarra. Umeek idazki budistak buruzikasten ematen zituzten urteak, besterik ez zuten egiten.

Eskualde hura bakartuta zegoen, munduko gainontzekoherrialdeetatik bereizita, bere jendearen ezjakintasunaeta primitibismoa ezkutatu nahian bezala. 1950ean, ErdiAroan legez bizi ziren oraindik.

Gure gobernuak, ordea, Pekinekoak, eskolak, ospitaleaketa fabrikak zabaldu zituen; errepideak eta zubiak eraikizituen; nekazaritza eta meatzaritza antolatu zituen, etalaguntza eman zien tibetarrei bizi zuten txirotasun egoe-ra larritik irteteko.

Txinako gobernuaren ordezkariak

Zuen taldeak Txinako gobernua ordezkatuko du auzi honetan. Izan ere, Herrien Auzitegi Iraunkorra biltzendenean, salaketa jaso duena ez da sekula auzitegiaren aurrean agertzen, besteak beste, lehenago aipatudugun legez, Auzitegi horrek ez duelako aginterik inongo gobernu bere aurrean agertu eta defenda dadilabehartzeko. Baina honako hau simulazio bat da eta zuen defentsa beharrezkoa da.

Ondoren, Auzitegiaren aurrean egingo duzuen defentsa prestatzen lagunduko dizuen informazioa aurkitukoduzue. Lanean zabiltzatela, ikasleen liburuan aurkitu dituzuen beste argudio batzuk ere gehitu ditzakezue.Zuen ardura da, Txinak 1950etik hona Tibet eskuratu izana justifikatzea.

Page 75: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Tibet 73

1950ean Txinak indarrez hartu aurretik, Tibetek autono-mia politikoa eta ekonomikoa zuen. Herrialdean lan jar-duera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza eta produk-tuen merkataritza ziren; inguruko herrialdeekin nekaza-ritza eta abeltzaintza produktuak salerosten aritzenziren batez ere. Horiez gain, Tibetek mineral erreserbaoparoak zituen (urrea, kobrea, zilarra, harri bitxiak), etaarretaz ustiatzen zituen baliabide horiek.

Monasterioak eta gotorlekuak herrialde osoan zehar zeu-den, eta erlijio zeregina betetzeaz gain, etsaiek eraso egi-ten zutenean, herritarrak babesteko ere balio zuten (bizile-kuak monasterioen inguruan kokatzen baitzituzten).

Herritarrik gehienak nekazariak ziren. Herrialdean hain-bat produktu ekoizten zen: laboreak, lekak, barazkiak,frutak eta arroza. Lurraldean ekoizten zutena nahikoazen biztanle guztiei jaten emateko, eta Tibetek laboreakesportatzen zituen Txinara zein inguruko beste herrialdebatzuetara. Tibeten ez dira sekula goseak egon.

Beste biztanle batzuek abereen transhumantzia zutenbizimodu, batez ere ahuntz eta jakena. Tribu talde noma-dak ziren, Tibeteko goi ordokietan diren bizi-baldintzagogorretan irauteko ezin hobeto egokitutakoak. Taldehorietako gizon-emakumeak zaldizko trebeak ziren bene-tan. Udaberrian, abere-aziendekin abiatzen ziren larreberrien bila, eta jarduera horrez baliatuta elikaduran hain

garrantzitsu diren produktuak merkaturatzen zituzten:gatza, haragia, esnea, gantza eta gazta. Ahuntzen ilea etajaken buztanetakoa ere saltzen zuten. Produktu horientruke berek ekoitzi ezin zituzten ondasunak lortzen zituz-ten eta, ondoren, herrialdeko beste leku batzuetan sal-tzen zituzten. Negua heltzean, monasterioen edo herrix-ken inguruan biltzen ziren berriz. Talde nomada haiekTibeten elkarrengandik urrun zeuden biztanle edo eskual-deen arteko komunikazio bitartekariak ziren. Herrial-dearen ekonomian zeregin garrantzitsua zuten.

Bestetik, herrialdean bazen noblezia, herritarrei babesaemateko antolatu eta prestatua.

Tibet herrialde erlijiozalea da. Budismoa izan da mendeaskotan zehar herrialdeko eta bertako biztanleen erli-jioa. Monasterioak Tibet osoan zeuden sakabanatuta,eta horien zeregina zen budismoa iraunaraztea eta tibe-tarren espiritualtasuna gordetzea. Monasterioetan gor-detzen zituzten erlijio liburuak eta herrialdeko erlijioartelan eta literaturazkoak. Gizon eta emakume askokaukeratzen zuen monasterioan bizitzea.

Tibeteko gobernuaren egoitza Lhasan zegoen (hura zenherrialdeko hiriburua), eta honako hauek osatzen zuten:estatuburua (Dalai-lama), ministroen kontseilua, NazioBiltzarra eta administrazio egitura zabala, tibetar lurral-de osoa kudeatzeko nahikoa zena.

Erbesteko tibetar gobernua

Zuen taldeak Dharamsalan (Indian) den tibetar gobernua ordezkatuko du. Zuen gobernuko lehendakari, etaburuzagi espirituala ere, Dalai-lama da.

Prestatu Herrien Auzitegi Iraunkorraren aurrean tibetarren alde egingo duzuen aurkezpena, ondoren jasokoduzuen informazioaz eta ikasleen liburuarekin aritu zaretenean ikasi duzuenaz baliatuz.

Komunikabideak

Zuen taldeak komunikazio agentzia bat ordezkatuko du, eta zuen zeregina izango da tibetarren auziaren gai-nean Herrien Auzitegi Iraunkorrak egingo duen bilkuraren berri ematea. Informazioa jaso eta ahalik etaargien eta laburren ikus-entzule guztiei helaraztea da zuen ardura. Hori egin ahal izateko, Auzitegian ordez-kariak dauzkaten talde guztiak elkarrizketatu behar dituzue, bakoitzaren jarrera eta argudioen laburpenaegin ahal izateko.

Auzitegia bakarka bilduta dagoen bitartean, auziaren laburpena egingo duzue eta Auzitegiak hartu duen era-bakia adierazten duenean, epaia jakinaraziko diozue jendeari. Azkenean, talde bakoitzak Auzitegiaren epaiazduen iritzia jaso ahalko duzue eta publikoari jakinarazi.

Page 76: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

74 Tibet

Herrien Auzitegi Iraunkorraren aurrean azaldu beharre-koak prestatzeko, bildu ondoren duzuen informazioa etaikasleen liburuarekin lanean aritu zaretenean jasoduzuena.

Txinak Tibet indarrez hartu zuenetik, milioi eta erdi lagunhil dira gutxi gorabehera herrialde hartan (biztanleenseiren bat). Hamarretik bat kartzelaratu egin dute. Amdoeskualdea da munduan kilometro koadroko presogehien duena: 10 milioi preso, hain zuzen ere. Kar-tzeletan eta gatibu lanetarako esparruetan, ohikoa dapresoak torturatzea.

1991n, txinatar kolonoak (7 milioi eta erdi gutxi gorabe-hera) bertako tibetarrak baino gehiago ziren (6 bat milioilagun); egun, Txinatik etorritako jendeaz birpopulatzenjarraitzen dute Tibet.

Jaiotza kopurua kontrolatzeko politika (seme-alababakarra izateko aukera) zorrotz ezartzen dute Tibeten.Kontrol horren ardura duten osasun arloko langileak txi-natarrak izaten dira soilik, eta Estatuak dirusariak ema-ten dizkie antzuarazten dituzten tibetar emakumeen ara-bera. Ohikoak dira umea behartuta galaraztea, tibetaremakumeak antzuaraztea eta tibetarren umeak hiltzea.

Bi seme-alaba baino gehiago dituztenei ezartzen zaiz-kien zigorrak oso gogorrak dira. Bai aitak bai amak isunbat ordaindu behar dute, publikoki makurrarazten dituz-te eta zigor ekonomikoak ezartzen dizkiete. Hirugarrenseme-alabak ez du eskubide legalik (ez dute eskolan ezlanean onartzen, ezin du bidaiarik egin, ez du raziona-mendu txartelik eta ez dute hiritar gisa onartzen).

Tibeten ez dago mugimendu askatasunik, ez adierazpenez kultu askatasunik. Irakaskuntza txinera hutsean egi-ten dute. Ezin da inongo erlijio ekintza publikorik egin.

Txinak Tibeten budismoa irakastea eta ikastea debekatudu. Monasterio, tenplu eta monumentu gehienak suntsi-tu edo arpilatu zituzten eta erlijio eta literatur artelanakokupatzaileek suntsitu edo saldu zituzten. Duela zenbaiturtetik monasterio eta tenplu batzuk zaharberritzen aridira, eta horrek erlijio askatasuna berreskuratu dutelapentsarazi ahal digun arren, ez da egia. Zaharberritzeaturismoa erakartzeko eta Txinak nazioartean duen irudiahobetzeko egiten ari dira.

Tibeteko populazioak sarrera mugatua du eskoletan,unibertsitate zentroetan, enpresa txikietan, etab.Langabezia orokorra, gosetea, pobrezia eta marjinazioalarriagotzen ari dira. Txinatar biztanleek, diru-sari batentrukean Txinatik Tibetera etorritakoek, hezkuntza zentro-etako lanposturik onenak bereganatzen dituzte, eta ber-din gertatzen da enpresa eta ospitaleetan.

Tibet base militar handia bilakatu da; 300.000 soldadutxinatar baino gehiago dago eta Txinak dituen armanuklear guztien %25 bertan daude.

Giza Eskubideen Aldeko Nazioarteko Erakundea

Zuen taldean Giza Eskubideak defendatzeko eta errespetatzeko lan egiten duen nazioarteko elkarte batekokideak zaudete; eskubide horiek urratzen dituzten gobernu, talde eta gizabanakoak salatzea da zuen zere-gina. Gaurkoan duzuen zeregina, beraz, salaketa egitea da: Txinako gobernuaren kontra arituko zarete,Tibeten giza eskubideak urratu dituelako behin eta berriz.

Herrien Auzitegi Iraunkorraren aurrean azaldu beharrekoak prestatzeko, bildu ondoren duzuen informazioaeta ikasleen liburuarekin lanean aritu zaretenean jaso duzuena.

Page 77: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Tibet 75

Auzia izango den lekuan oholtza edo leku garairen batbaldin badago, haren gainean jarriko dituzue zuenmahai eta aulkiak; horrela, besteengandik bereizikozarete eta tartea ezarriko duzue. Prestatu itzazue areto-ko gainontzekoak ere: talde bakoitzari leku bat eman etasaiatu talde guztiak zuengandik distantzia berera egondaitezen eta ongi ikus zaitzaten.

Talde guztiak prest daudenean, aurkezpena eta ongieto-rria egin, eta auzian jarduteko arauak gogorarazi batza-rrean bildutako guztiei (orriaren bukaeran dauzkazue);ondoren, hitza emango diozue Herrien AuzitegiIraunkorrari laguntzen dion Euskadiko taldeari, beresalaketa aurkez dezan. Horren ostean, hitza emango die-

zue gainontzeko taldeei (egoki deritzozuen hurrenke-ran), eta eskatuko diezue beren burua aurkeztu dezate-la lehenik eta behin, eta saia daitezela argi eta labur hitzegiten.

Talde guztiei entzun ondoren, edo talde bakoitza bereazalpena ematen ari den bitartean, edozer gai argitzekoeskatu ahal diozue; hala ere, taldeek ezingo dute elka-rrekin hitzik egin.

Azalpenak amaituta, bakarka batzartuko zarete (gela itxibatean), epaia erabakitzeko. Erabaki hori zenbait gomen-diok osatuko dute. Erabakia hartu ostean, gelara itzuli etaepaia irakurriko duzue. Zuen ardura izango da, aurrekoezgain, biltzarra amaitutzat jotzea eta agur esatea.

Herrien Auzitegi Iraunkorra

Zuen taldeak Herrien Auzitegi Iraunkorra ordezkatuko du; gobernuz kanpoko erakundea da eta haren hel-burua herrien eta gobernuen arteko gatazketan epaia ematea. Egunotan, Vitoria-Gasteiz hirian bildu zaretetibetarren egoeraz eztabaidatzeko.

Beste taldeak beren salaketa edo defentsa prestatzen ari diren bitartean, zuek auzia egiteko antolatuko zarete.

Herrien Auzitegi Iraunkorrak du aginte gorena eta errespetatua izan behar du.

Auzitegiak emango ditu hitz egiteko txandak. Auzian dauden alderdiek ez dute inola ere hitza hartukoAuzitegiak baimenik eman ez badie.

Auzitegia arduratuko da talde bakoitzak bere argudioak azaltzeko denbora tarte berdina izateaz.

Taldeek ez dute elkarren artean eztabaidatuko. Edozeren berri emateko Auzitegiari jakinaraziko zaio,eta sekula ez talderen bati edo talde guztiei.

Ezin da indarkeria fisikorik edo ahozko indarkeriarik izan, auzia gauzatzen ari den bitartean.

Auzitegiak eskubidea izango du taldeei hitza ukatzeko, arauak urratzen badituzte, luzaroan hitz egiten baduteedo egoera horretan egoki ez diren hitzak esan edo keinuak egiten badituzte.

Egoki irizten badu, Auzitegiak aretotik bota ditzake arauak urratzen dituzten gizabanakoak edo taldeak.

HERRIEN AUZITEGI IRAUNKORREAN JARDUTEKO ARAUAK

Page 78: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

76 Tibet

1. Dokumentua:

Herrien Eskubideen Deklarazio Unibertsala

I. ATALA:IZATEKO ESKUBIDEA

1. artikuluaHerri orok du izateko eskubidea.

2. artikuluaHerri orok du bere nazio eta kultur nortasuna erres-petatua izateko eskubidea.

3. artikuluaHerri orok du bakez bere lurraldearen jabe izatekoeta kanporatu izanez gero, bertara itzultzeko eskubi-dea.

4. artikuluaInor ezin liteke, bere nazio edo kultur nortasuna delakausa, eraila, torturatua, jazarria, deportatua edoherritik kanporatua izan. Horrezaz gain, ezin daitekenorbera kide den herriaren nortasuna edo osotasunaarriskuan jarriko duten bizi-baldintzen menpean ego-tera behartu.

II. ATALA:AUTODETERMINAZIO POLITIKOA

IZATEKO ESKUBIDEA

5. artikuluaHerri orok du autodeterminazioa izateko eskubideezinbestekoa. Herriak zehaztu behar du bere estatuspolitikoa, askatasunez eta besteren esku hartzerikgabe.

6. artikuluaHerri orok du eskubidea zuzenean edo zeharka men-dean duen aginte kolonial edo atzerriko ororengan-dik askatzeko, eta erregimen arrazista guztietatiklibratzeko.

7. artikuluaHerri orok du eskubidea erregimen demokratiko batizateko; etnia, sexu, sinismen edo azaleko kolorerikbereizi gabe herritar guztien ordezkari izango dena,eta guztion giza eskubideak eta oinarrizko askatasu-na benetan errespetatuak izango direla bermatzekogai izango dena.

III. ATALA:HERRIEN ESKUBIDE EKONOMIKOAK

8. artikuluaHerri oro da bere aberastasun eta naturako baliabi-deen jabe bakarra. Eskubidea du, indarrez ebatsibadizkiote, haiek berreskuratzeko; eta, horrez gain,eskubidea du bidegabeki ordaindu zaizkion kalte-ordainak osorik jasotzeko.

9. artikuluaZientzia eta teknika arloko aurrerapenak gizadiarenondare komuna dira; beraz, herri orok du horiezgozatzeko eskubidea.

10. artikuluaHerri orok du bere lanaren ordain zuzena jasotzekoeskubidea, eta nazioarteko trukeak berdintasunareneta zuzentasunaren arabera egitekoa.

11. artikuluaHerri orok du eskubidea berak aukeratzen duengizarte eta ekonomia sistema izateko, eta garapenekonomikorako norbere bidea jarraitzeko, askatasunosoz eta besteren esku sartzerik gabe.

12. artikuluaLehenago aipatutako eskubide ekonomikoak elkarta-sun gogoz ezarri behar dituzte munduko herriek,bakoitzaren interesak kontuan izanik.

IV ATALA:KULTURA IZATEKO ESKUBIDEA

13. artikuluaHerri orok du eskubidea bere hizkuntzan hitz egiteko,bere kultura garatu eta zaintzeko eta, horrela, giza-diaren kultura aberasten laguntzeko.

14. artikuluaHerri orok du eskubidea bere ondasun artistikoak,historikoak eta kulturazkoak izateko.

15. artikuluaHerri orok du eskubidea inork atzerriko kulturarikinposatu ez diezaion.

Page 79: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Tibet 77

V. ATALA:INGURUMENAZ ETA BALIABIDE KOMUNEZ

GOZATZEKO ESKUBIDEA

16. artikuluaHerri orok du eskubidea bere ingurumena gorde,zaindu eta hobetzeko.

17. artikuluaHerri orok du eskubidea gizadiaren ondare komunaerabiltzeko: itsaso zabala, itsasoaren hondoa etaatmosferaz haraindiko espazioa, esaterako.

18. artikuluaAipatutako eskubideak erabiltzean, herri orok izanbehar du kontuan beharrezkoa dela bere garapenekonomikoa eta munduko herrien arteko elkartasunakoordinatuak izatea.

VI. ATALA:GUTXIENGOEN ESKUBIDEAK

19. artikuluaHerri bat minoritarioa baldin bada estatu baten barne-an, eskubidea du besteek bere nortasuna, ohiturak,hizkuntza eta ondare kulturala errespetatu dezaten.

20. artikuluaGutxiengoaren kide diren pertsonek estatuko gai-nontzeko herritarrek dituzten eskubide berak izanbehar dituzte, inolako bereizkeriarik gabe, eta horienmoduan hartu behar dute esku bizitza publikoan.

21. artikuluaEskubide horiek komunitate osoaren bidezko intere-sak errespetatuz erabili behar dira, eta ez da baime-nik emango estatuaren lurralde osotasunaren etabatasun politikoaren aurkako erasorik egiteko, esta-tuak adierazpen honetan jasotako printzipioen ara-bera jokatzen baldin badu.

VII. ATALA:BERMEAK ETA ZIGORRAK

22. artikuluaAdierazpen honetan jasotako xedapenak ez betetze-ak, nazioarteko erkidego osoarekiko betebeharrakurratzea dakar.

23. artikuluaAdierazpen hau urratzeagatik eragindako kalte oro,osorik ordaindu beharko du arau hausleak.

24. artikuluaHerri baten kalterako aberaste orok, adierazpenhonetan jasotako xedapenak urratzetik etorriz gero,lortutako etekinak itzultzera behartuko du arau haus-lea. Zigor berdina ezarriko zaie, atzerriko inbertsioenondorioz jasotako etekin gehiegizkoei.

25. artikuluaHerrien oinarrizko eskubideak gutxietsiz sinatutakohitzarmen, akordio edo kontratu oro, baliogabeaizango da.

26. artikuluaEzingo da eskatu herrientzako gehiegizko edo jasane-zin bilakatu den kanpoko finantza zamarik ordaintzea.

27. artikuluaHerrien funtsezko eskubideen aurkako eraso larrie-nak, batez ere izateko eskubideari egiten zaizkionak,nazioarteko krimen izango dira, eta horien eragileakzigor erantzukizuna izango dute.

28. artikuluaBeren eskubideak larriki gutxietsiak dituzten herriekeskubidea dute politika edo sindikatuen borrokarenbidez eskubide horiek baliarazteko; eta, azken neurrigisa, indarraz baliatzeko eskubidea ere izango dute.

29. artikuluaHerriak askatzeko mugimenduek nazioarteko era-kundeetarako sarbidea izan behar dute, eta borrokandihardutenek eskubidea dute gudaren eskubidehumanitarioaz babestuak izateko.

30. artikuluaHerri baten funtsezko eskubideak larriki gaitzestendirenean, nazioarteko erkidegoak horiek berrezar-tzeko eginbeharra dauka.

Page 80: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

78 Tibet

Lau edo bost ikasleri eskatuko zaie gelatik ateratzeko.Gainontzeko ikasleek sei edo zazpi talde osatukodituzte. Talde bereko kideek ezaugarri komunen batizan behar dute, begi-bistakoa izango ez dena.Adibidez: galtzerdien kolorea, adina edo urtebetetzeaospatzen duten hilabetea, ilearen kolorea edo luzera,begien kolorea, nahi edo gogo bertsukoak izatea etaabar. Talde bakoitzak irizpide edo ezaugarri bat izangodu lotura.

Taldeak osatu ondoren, kanpoan daudenak gelarasartu eta taldeetako baten kide egin behar dira. Horiegiteko, ikasle bakoitzak talde batera hurbildu eta ber-tako kide izateko baimena eskatu behar du. Taldehorrek onartu edo arbuiatu egingo du: baimena eska-

tzen duen lagunak taldeko gainontzeko kideen ezau-garria duen ala ez izango da irizpidea. Taldeak bai alaez erantzungo dio, eta ez dio bestelako azalpenikemango.

Taldeak ezezkoa ematen badio, atzerritarrak beste tal-deren baten saiatu beharko du; hala jokatuko du, tal-deren batek onartu arte edo zergatik ez duten onartzenasmatzen duen arte. Jokoa noiz amaituko den: atzerri-ko guztiek talderen batean sartzea edo onartuak ezizateko arrazoia asmatzen dutenean.

Egoki iritziz gero, berriz joka daiteke. Ondoren, ezta-baida egingo dute ikasle guztiek jokoari buruz.

Jardueraren deskribapena

Denbora:

• 15 minutu jokoa egiteko eta beste 15 minutu ezta-baidatzeko.

Materiala:

• Leku zabal bat, talde bakoitza kokatu ahal izate-ko.

Atzerritarrena egin dutenentzat:

• Zer sentitu duzue taldeak azalpenik eman gabearbuiatu zaituztenean?

• Zaila izan al da zergatik nahi ez zintuztenasmatzea?

• Zein jarrera izan du arbuiatu zaituzten taldeak:pozik izan dira, gaitzetsi egin zaituzte, atseka-betuta ala axolagabe geratu dira…?

Taldeentzako galderak:

• Zer sentitu duzue, zuetako bakoitzak eta tal-deak osoan, atzerritar bat inolako azalpenikgabe arbuiatu ondoren?

• Zein jarrera hartu du baztertu duzuen pertso-nak: axolagabe jokatu du, ez du ulertu, frustra-zioa sentitu du…?

Ikasgelako guztientzako galderak:

• Gai al zarete errealitatean jokoan gertatu direnen antzeko egoerak identifikatzeko? Zein dira?

• Lagundu al dizue zuen buruak atzerritar eta baztertu ikusteak errefuxiatuek sentitzen dutena ulertzeko?, hau da,beste lekutakoak izanik, herria atzean utzi eta gizarte desberdin batean integratu behar dutenek sentitzen dutenaulertzeko?

Ondoren, eztabaidarako zenbait gai proposatuko dizkizuegu. Aukera daukazuehoriek fotokopiatu, moztu eta elkarrekin eztabaidan hasi aurretik banatzeko:

Atzerritarra izateaJokoa

P2 Jarduera

Jokoaren helburuak:

Norberak bizitzea zer sentitzen den leku berri batera heltzean, hau da, norberarena ez den kode batezjarduten duen leku batera ailegatzean.

Norberak izatea talde batean sartu nahi eta baztertua izatearen bizipena; inolako azalpenik gabe eta zergatikez zaituzten onartzen jakin gabe bizitzea.

Page 81: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Tibet 79

Helburuak:

Ikasleei errefuxiatuen egoeraz kontzientzia harraraztea: guztia atzean utzi (aldi baterako bada ere) etaherrialdeko edo atzerriko beste lekuren baten babesa bilatu beharra.

Errefuxiatuen artean ahulen diren kolektiboak identifikatu eta errefuxiatu bilakatzean zein zailtasun biziduten konturatzea.

Taldean eztabaidatzen eta erabakiak elkarrekin hartzen ikastea.

Batzar baten esku hartzen jakitea.

Hona hemen Errefuxiatuen rol jokoaren helburua:egun, munduan milioika lagunek bizi duten egoeraagerian jartzea. Errefuxiatuek nahitaez utzi behar iza-ten dute daukaten guztia, gehienbat gatazka politikoakdirela medio, eta beren ohiko ingurunetik kanpo bilatubehar izaten dute babesa, beren herrialdean zein atze-rrian. Sarri, ihesaldiak izaten dira, zer eraman erabaki-tzeko astirik gabe, nora joan ere jakiten ez dutela…

Jokoa antolatzeko ikasleak bost taldetan banatukoditugu. Talde horietako bakoitzak errefuxiatuen sektorebat ordezkatuko du. Talde bat adinekoek osatuko dute(hirugarren adinekoak), bestea nerabeek, beste batelbarritasunen bat dutenak, beste bat umeek eta azke-na gurasoen taldea izango da.

Talde bakoitzak hiru orri jasoko ditu: rol-orri bat norordezkatzen duten azaltzeko, beste bat jarduera has-terakoan zein egoera bizi duten azaltzeko eta, azkenik,galdera orri bat, bizi behar duten egoeraz eta ordezka-tuko duten gizarte sektoreaz jabetu ostean erantzungodutena. Oso garrantzitsua da talde bakoitzak bere rolahartzea eta horrekin ahalik eta gehien bat egitea.

Taldeko kideak egin dizkieten galderei zer erantzunadostu ondoren, taldeko kide bat aukeratuko duteazken batzarrean ordezkari izateko; horrez gain,zerrendako azken galderaren erantzuna gauzak batze-ko paper batean idatzi (letra handiz) eta horman zintzi-likatuko dute.

Azkenik, talde guztiak batu eta batzarra egingo dute:talde bakoitzak bere egoera emango du aditzera etagalderei eman dizkieten erantzunak azalduko ditu.Bukatzeko, irakasleak edo jokoaren dinamizatzaileakhonako hau zehazten lagunduko die haurrei: errefuxia-tu bilakatzen direnek zein zailtasun gehiago izatenduten; hau da, jokoan egin diren taldeek ordezkatzenduten benetako jendeak zer zailtasun duen zehaztea.

Ikasleen inguruan bizi den errefuxiatu bati galdegindakioke jokoan lagun izan nahi duen, eta bere bizipe-na azal dezan. Bestela, gaiari buruzko bideoren batere erabili dezakezue.

Jardueraren deskribapena

Denbora:

• Jokoak 45 minutu eta ordubete bitarteiraungo du.

Materiala:

• Hasierako egoeraren eta talde bakoitzak eran-tzun behar duen galderetako baten fotokopia.

• Rol jokoaren fotokopia bat talde bakoitzarentzat.

• Idazteko papera.

• Talde bakoitzarentzako boligrafoak edo arkatzak.

• Batzeko papera.

2 Service Civil International-eko Crossing Bordes. International refugee campaign materialetik itzuli eta egokitutako jolasa. Ikus bibliografia.

Errefuxiatuak2

Rol jokoaP3 Jarduera

Page 82: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

80 Tibet

Jokoaren hasierako egoera

(Egoera berbera talde guztientzat)

(Taldeko kide batek ozen irakurriko die testua taldeko gainontzekoei)

Mundu guztiak izan du noizbait errefuxiatuen berri: entzun egin dute, irudiak ikusi dituzte telebistan, egunkarietanedo historia liburuetan irakurri dute. Edonola ere, errefuxiatuen arazoa urrun geratzen zaigu, antza. Eman dezagun,goizetik gauera, zuok bilakatzen zaretela errefuxiatu.

Igandea da gaur. Afaldu duzue eta telebista ikusten ari zarete guraso eta anai-arrebekin. Nahiko film ona aridira ematen. Gau hotza da, eta pizturik daukazue etxeko argia.

Bat-batean, telebista saioa eten eta emakume bat atera da honako hau jakinarazteko:

“Estatu kolpea izan da eta beste gobernu batek hartu du herrialdearen buruzagitza. Segurtasun neurriakdirela eta, hiriko auzo jakin batzuetan bizi den jendeak hiriko beste leku batzuetara edo beste etxebatzuetara joan behar du babes bila. Auzo horietan bizi diren guztiek alde egin behar dute etahorretarako bi orduko epea dute. Bi ordu horiek igarota, auzotik alde egin ez dutenen kontra tiro egitekoagindua emango dute agintariek. Garraio publikoa zein pribatua galarazi dute. Auzoetatik eta guneetatikirteteko bide bakarra oinez joatea da…”.

Telebistan behin eta berriz ematen dute mezu hori.

Zuen taldea aginduan aipatutako auzoetako batean bizi da. Zuen auzokoetako bat galdezka etorri zaizue, eazuen etxean ere telebistan esandakoa entzun duzuen. Oso urduri daude denak. Hiriaren gainetik hegaz ari direnhelikopteroak entzuten hasi zarete.

Taldeentzako galderak(Galdera berberak talde guztientzat)

1. Zer hartuko zenukete etxetik joan behareta bi orduko epea besterik ez bazenuteizango?

2. Nora joango zinatekete? Zeinek hartukoluke zuen ardura?

3. Zer gauza uztea emango lizueke mingehien?

4. Zuen ustez, zer gertatuko litzateke zuenetxeekin?

5. Ihesean joateko prestatzen ari zaretela,egin gogoeta zuen etorkizunaz. Jaso unehorretan dauzkazuen bi kezka eta bigurari edo itxaropen.

• Saiatu imajinatzen adinekoak zaretela (hirugarren adineko-ak). Jokoaren hasierako egoera irakurri eta galderari erantzu-teko, zuen egoeran dauden adinekoak zaretela pentsatu.

• Saiatu imajinatzen nerabeak zaretela. Jokoaren hasierakoegoera irakurri eta galderari erantzuteko, zuen egoeran dau-den nerabeak zaretela pentsatu.

• Saiatu imajinatzen elbarritasunen bat duzuela. Jokoarenhasierako egoera irakurri eta galderari erantzuteko, zuenegoeran dauden elbarriak zaretela pentsatu.

• Saiatu imajinatzen umeak zaretela. Jokoaren hasierako egoe-ra irakurri eta galderari erantzuteko, zuen egoeran daudenumeak zaretela pentsatu.

• Saiatu imajinatzen senitartekoak zaindu beharra duten gura-soak zaretela. Jokoaren hasierako egoera irakurri eta galde-rari erantzuteko, zuen egoeran dauden gurasoak zaretelapentsatu eta seme-alabak dauzkazuela.

Taldeentzako rolak(Moztu paper hauek eta talde bakoitzari bana eman).

Page 83: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Tibet 81

Liburuak

Alexandra David-Néel: Viaje a Lhasa, Bartzelona:Indigo, 1989.

Allione, Tsultrim: Mujeres de sabiduría, Bartzelona: Loslibros de la liebre de marzo, 1990.

Avedon, John F.: In exile from the Land of Snows,Londres: Wisdom Publications, 1985.

Bishop, Isabella: Viaje al pequeño Tíbet, Bartzelona:Laertes, 1991.

Bokar, Rimpoche: La Iluminación del budismo: toda latragedia del Tíbet, Bartzelona: Noguer, 1990.

Dalai-Lama: Libertad en el exilio, Autobiografia.

Fibra, M. Luisa: Bafa Bafa in Técnicas de grupo para lacooperación, Bartzelona: CEAC, 1994.

Gyatso, Tenzin (XIV. Dalai-lama): Mi vida y mi pueblo,Bartzelona: Noguer i Caralt, 1990.

Gyatso, Palden (Monje tibetarra): Fuego bajo la nieve.Madril, Suma de Letras, 2002.

Harrer, Heinrich: Siete años en el Tíbet, Bartzelona:Juventud, 1983.

Heinz, E.R. Martin: El arte tibetano, Bartzelona:Alarcón, 1996.

Heinz, E.R. Martin: Himalaya, “Cielo en la tierra”,Altaïr 2 , 1991ko udazkena, Bartzelona: OASIS,1991.

Instituto del Tercer Mundo: Guía del Mundo 2003-2004. El mundo visto desde el Sur. Instituto delTercer Mundo / Iepala / Fundación Santa María,2003.

Juan Pedro: Tíbet, Revuelta, Revuelta, Bartzelona:Alarcón, 1996.

Juan Pedro: L’art sagrat del Tibet: sabuesa i compas-sió, Bartzelona: Fundació “La Caixa”, 1996.

Mackenzie, Vicki: Reencarnación: el caso del niñolama, Madril: El País Aguilar, 1989.

Muntaner, Anna: A l’ombra del Xomolungma 110, Bar-tzelona: Columna Edicions, Columna Jove, 1997.Elaberria lantzeko jarduerak in Columna Jove Guíade lectura. Gelan egiteko jarduera proposamenakedota ebaluazioa, 185-198 orr.

O`Connor, W.F.: Folk Tales of Tibet. New Delhi, India:Sterling Publishers, 1983.

Prats, Ramon N.: Espai i symbol en l’art oriental,Bartzelona: Onda, 1986.

Ricart i de Mesones, Antoni: Qomolangma assalt al’Everest, Bartzelona: Onda, 1986.

Taring, Rinchen Dolma: Hija del Tíbet, Bartzelona:Mondadori, 1992.

Aldizkariak eta bestelako dokumentuak

Prats d’Alós-Moner Ramón: Aproximació al Tibet:Pompeu Fabra Unibertsitatean emaniko mintegia,1994.

Goldstein M. i Beall C.: “The remote world of Tibet’sNomads”, National Geographic, 1989ko ekaina,175 liburukia, 6. alea, 752-281 orr., Washington(AEB), 1989.

Saéz Lasheras, Armando: “Tíbet, historia de una inva-sión”, Tiempo de paz 34-35, Tardor, Madril: TP,1994.

Bautista-Cerro Ruiz, María José: “Tíbet, el conflictoignorado”, Papeles 61, Madril, Centro deInvestigación para la Paz, 1997.

Crossing Borders. International refugee campaign. Asolidarity and public awareness raising campaignby Service Civil International. Resource Pack,Anberes, Belgika, SCI-SEED, 1997.

“La población refugiada del Món”, Credit Variable,Quadern i guia, BCN, Intermón eta Octaedro, 1994.

Los refugiados en España, Madril: INSERSO/IEPALA,1994.

Levenson, Claude B.: “Popoli e minoranze asiatici”,Orizzonti nord sud, Lugano, Collana di dossierpedagogici, Serie Asia, 1993.

Bibliografia

Page 84: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

82 Tibet

Rodríguez, Marisol: “Tíbet. Una ocupación consentidapor la economía de mercado”, documentu elektro-nikoa, 2003ko urria: http://www.iecah.org/espanol/globaliza/conflicto/art_Tibet.htm

Tibet News, The Newsletter of the Tibet InformationOffice for Australia, New Zealand and South EastAsia. Australiako Tibeti buruzko informazio bulego-aren informazio orri bat da.

Tibetan Bulletin, The official journal of the tibetanAdministration. Erbestean den Tibeteko administra-zioaren egunkaria, Dharamsala, India.

Bideoak eta erakusketak

Refugiats, coneixeu-los herriz herriko erakusketa. SCICatalunya nazioarteko zerbitzu zibilaren materialada, Crossing Borders 1997, Nazioarteko ZerbitzuZibilaren nazioarteko kanpainaren esparruan egini-koa. Jokoa den erakusketa bat da errefuxiatuek biziduten egoera ezagutarazteko helburua duena.Erakusketa horrek 12 edo 13 taula dauzka eta mai-leguan uzteko eskatu ahal zaio SCI erakundeari.

Nepal/Tíbet la montaña sagrada, ENREG.VÍDEOS.A.V., 1997.

Un llarg camí (gutxi gorabehera 17 minutu irauten du),Bartzelona: Intermon, 1994.

Petit Buda, Bernardo Bertolucci (gutxi gorabehera 142minutu irauten du), Lauren Films, etxerako bideoa,1993.

Posta-helbide eta helbide-elektronikointeresgarriak

Errefuxiatuen aldeko Elkartasun eta LaguntzarakoKataluniako Elkartea (ACSAR).

Paral•lel etorbidea, 202, 08015 Bartzelona.Telefonoa: 93 423 78 28 / 93 423 98 25

Tibeten Etxea

Sant Joan pasealekua, 104, 2n 2., 08037 Bartzelona.Telefonoa: 93 207 59 66. Laster, helbide honetarajoango dira: Rosselló kalea, 181 08036-Bartzelona(Muntaner eta Aribauren artean). web orria:http://www.casadeltibetbcn.org/principal.html#

Canada Tibet Committee

Bulego Nazionala.E-mail: [email protected]

Comité de apoyo al Tibet

Costa Rica kalea, 11 (1. solairua, A-25), Madril.Telefonoa: 91 350 24 14.E-mail: [email protected] orria: http://welcome.to/tibetspain

Cuervo Blanco

Gaika antolatutako web orrien aurkibidea da.web orria: http://www.cuervoblanco.com/Hain zuzen ere, helbide honetan aurki ditzakezuTibeti buruzko lotura interesgarriak: http://www.cuervoblanco.com/Tibet.html

Free TibetE-mail: [email protected]

Herrien Eskubideen Aldeko Liga

Ca l’Estruch. San Isidro kalea, zg, 08200 Sabadell.Telefono eta fax zenbakia: 93 723 71 02E-mail: [email protected]

Sant Francesc Kultur Etxea. Espi i Grau kalea 1, 08400Granollers.

Kataluniako Nazioarteko Zerbitzu Zibila

Carme kalea 95, etxabea, 2. solairua, 08001 Bartze-lona. Telefonoa: 93 441 70 79, faxa: 93 441 70 18

Tibet Information Network (T.I.N.)

7, Bank Road. Londres, E8 4RE. Inglaterra. E-mail: [email protected]

Tibet Information Office

ACFOA House, 14 Napier Close, Deakin, ACT 2600,Australia. Editor de Tibet News.

Tibet On Line

Tibet On Line: Tibet Support Group taldearen web orria;hainbat informazio, artikulu, baliabide eta lotura inte-resgarri eskaintzen ditu.http://tibet.org/Resources/TSG/Groups/

Page 85: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

BHUTAN

Page 86: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

84 Bhutan

Bhutani buruzko materialaren helburua da ikasleei ezagutaraztea Asian den herrialderik txiki eta ezezagunenetakobat, baina aldi berean interesgarria dena oso. Bhutan Himalaia aldeko herrialdeetako bat da, eta alboan duenNepalekin konparatuta, ingurumena gehiago errespetatzen duen turismo garapenerako eredua aukeratu du. Halaere, beherago ikusiko dugun legez, herrialde horren turismo eskaintza erabat elitista da. Bhutani buruzko materia-lean gai horri buruzko aipamenak jaso ditugu, baina lanerako gai nagusiak dira budismoa, monasterio budistetakobizimodua eta budismoa estatu erlijio gisa.

Irakasleentzako liburuan Bhutanen historiari eta egungo gizarte eta politika egoerari buruzko informazioa dakar.

Bestetik, ikasleentzako liburuan proposatzen diren jarduerak gauzatzeko beharrezko informazioa dago, ikasleekzailtasunik gabe bete ditzaten jartzen zaizkien helburuak.

Aurkezpena

Page 87: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Bhutan 85

BH

UTA

NI B

UR

UZK

O P

RO

GR

AM

AZI

O-O

RR

IA

Pro

gram

azio

unita

tea

Bhu

tan

Geo

graf

ia (

hiru

esk

uald

e)H

isto

riaE

kono

mia

Turis

moa

Bud

ism

oa:

ezau

garr

i nag

usia

k,B

huta

neko

est

atu

erlij

ioa.

Um

e m

onje

bat

enbi

zim

odua

.

Kro

nolo

gia

egite

a.

Idat

zizk

o do

kum

entu

akin

terp

reta

tzea

.

Sin

tesi

ak e

gite

a.

Map

en ir

uzki

na e

gite

a.

Lan

mon

ogra

fikoa

k.

Moz

orro

bat

egi

tea.

Eto

rkin

ekik

o el

kart

asun

jarr

era.

Jarr

era

kriti

koa.

Biz

ikid

etza

ont

zat

jotz

ea.

Bhu

tane

ko t

uris

mo

ered

uare

n ba

lora

zio

kriti

koa

egite

a.

1. f

itxa

1 (b

anak

a)2

(ban

aka)

3 (b

anak

a)4

(ban

aka)

2. f

itxa

5-6

(tal

deka

)7

(tal

deka

)

3. f

itxa

8-11

(ba

naka

)12

-13

(ban

aka)

14-1

6 (b

anak

a)17

-23

(ban

aka)

24 (

tald

eka)

5’ 10’

10’

5’ 10’

5’ 20’

15’

20’

30’

15-3

0’

12-1

4

14-1

6

12-1

6

Edu

kiak

Adi

nen

arab

erak

oor

ient

abid

eaB

ehar

den

denb

ora

Eba

luaz

ioja

rdue

rak

Ikas

teko

jard

uera

k

Ger

taer

ak e

ta k

ontz

eptu

akP

roze

dura

kJa

rrer

ak, b

alio

aket

a ar

auak

(Ban

aka,

bin

aka

edo

tald

ean)

* B

udis

moa

ri bu

ruzk

o la

nare

n os

agar

ri, e

ta m

onas

terio

bud

iste

tan

bizi

dire

n um

een

bizi

mod

uaz

jabe

tzek

o, B

uda

Txi

kia

izen

eko

bide

o-fil

ma

ikus

tea

gom

enda

tzen

diz

uegu

. Film

aren

egi

lea

Ber

nard

oB

erto

lucc

i da,

eta

bib

liogr

afia

n da

ukaz

ue h

aren

ber

ri.

Page 88: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

86 Bhutan

1. Dokumentua:

Jatorrietatik gaur egunera arte

Bhutanen jatorri historikoa lausoa da. Egun Bhutan ize-nez ezagutzen dugun herrialdeari buruzko lehenengoidatzizko aipamenak, VII. mendeko tibetar idazkietanaurkitu daitezke. Testu haiek Hegoaldeko Haranakaipatzen zituzten (horixe da egun Bhutan izenez eza-gutzen duguna).

Geroago, VIII. mende inguruan, Tibeteko Pad-masambhava santua, Guru Rimpoche (maisu benetanagurgarria) izena ere jaso zuena eta Nyingmapa budis-mo eskolaren sortzaile zena, Bhutanen izan zen bisi-taldia egiten eta erlijio hura hedatu zuen.

IX. eta X. mendeetan Tibeteko errege Langdarmabudisten aurkako zela salatu eta hil egin zuten. Hurahiltzean, Tibeteko monarkia jausi eta herrialdea egon-kortasunik gabeko aldi batean sartu zen. Egoera har-tan, herritar asko Hegoaldeko Haranetara (Bhutanera)abiatu zen babes bila, eta han praktika erlijioso budis-tei ekin zieten berriz. XI. mendean, Tibetetik abiatutabudismo eskola desberdinetako predikariak helduziren. Horietako asko Bhutaneko emakumeekin ezkon-du ziren edo eskualdeetako agintariekin itunak eginzituzten. Horren ondorioz sortu zen egun Bhutan ize-naz ezagutzen duguna. Gizon haiek kargu onak lortuzituzten erlijio eta politika esparruan, batez ere herrial-dearen mendebaldean. Erdialdean eta ekialdean,ordea, Tibeteko maisuek tokiko aristokratekin parteka-tu behar izan zuten boterea.

XIII. mendetik XVI.era bitartean, herrialde hartan jar-duera erlijioso bizia izan zen. Bhutanen zeudenBudismo eskolak elkarrekin aritzen ziren lehian herrial-dean errotu ahal izateko; hala ere, drukpa eskola(txano gorriko monjeak) gailendu zitzaien besteei, baiikuspegi espiritualari bai politikoari dagokionez.

XV. mendean, Shabdrung Ngawang Namgyel Tibetekoburuzagi santuak, drupka eskola budistaren sortzaile-ak, Bhutanen hartu zuen babes eta ordura arteHegoaldeko Haranak zeritzona herrialde bakarrabihurtu zuen. Shabdungek hiru erakunde sortu zituen:administrazio zentrala, eskualdeetako administrazioa(eskualde bakoitzean lurralde gobernadorea zegoen,penlop izenekoa) eta sistema judiziala (ordu arte exis-titzen ez zena). Drukpa, bere eskola budista, ofizialbilakatzeko gobernu zibil eta erlijiosoak osatutako sis-tema ezarri zuen, bere dzong eta guzti (gotorlekuak

ziren). Buruzagi horren agintepean zegoela jaso zuenherriak Drugyul izena (Zeruko Herensugearen Lurra).Garai hartan eraiki zituzten egun herrialdean existitzendiren dzong edo gotorlekuak. Antolaketa modu horrekXX. mendearen hasiera arte iraun zuen.

XVIII. mendean, India britainiarrek kolonizatuta zeuka-tela, Bhutan eta Britainia Handia elkarren aurka borro-katzen ziren Duars-en hegoaldea mendean hartzeko(gaur egun, eskualde hori Indiako Assam estatua da).Bhutango armadak eskualde hartako te sailak deusez-tatzen zituen, beren ustez Bhutanen zati zen lurraldebaten gaineko eskubidea aldarrikatzeko. Gatazka harkguda ekarri zuen ondorio, eta alderdi biek sinatu beharizan zuten bake hitzarmen bat. Akordio haren arabera,Bhutanek Duars eskualdeko zati bat emango zien bri-tainiarrei, ordainsari ekonomiko baten trukean.Hitzarmen haren ondoren, Britainia Handiak etaBhutanek harreman ona izan zuten. 1865etik 1949ra,Bhutanek gobernu britainiarraren babesa eta eraginajaso zituen, batez ere, kanpo politikako gaietan.Gainera, urte haietan, Bhutanek Britainia Handiarenlaguntza ekonomikoa ere jaso zuen.

XIX. mendean, herrialdeak zenbait penlopen artekoistilu armatuak jasan behar izan zituen. Talde horiekboterea eta eragina bereganatzeko eta beren lurralde-ak hedatzeko borrokatzen zuten. 1907an, Tongsakopenlopa, Ugyen Wangchuk, herrialdeko errege ko-roatu zuten. Wangchucktarren dinastiarekin Bhuta-nek XX. menderako saltoa egin zuen, baina bereburujabetasunari uko egin gabe, noski. Lehen erregeharen ondorengoak izan dira herrialdean buru gauregun arte.

1949an, jada India herrialde independentea zela etaBritainia Handiak Asian zuen boterea motelduta, Indiakhartu zuen Europako herrialdearen lekua eta Bhutanenbabesle bilakatu zen. Bhutan 1979. urtea arte mundu-ko gainontzeko herrialdeetatik bakartuta bizi izan zen.

Jigne Dorje Wanchuck lehenengo erregearen bilobakmonarkia konstituzionala ezarri zuen herrialdean etaekonomia, politika eta gizarte garapena bultzatu zuen.Hori dela eta, Bhutan modernoaren aita dela esatendute. Haren erregealdian eta Indiaren laguntzaz balia-tuta, 1971n Bhutan Nazio Batuen Erakundeko kidebilakatu zen.

(informazioa zabaltzeko)

Historia

Page 89: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Bhutan 87

Jigne Singhye Wangchuck egungo erregeak bere aitakjorratutako ildoari eutsi eta gogo bereziz heldu dioingurumena eta herrialdeko kultur tradizioa bere horre-tan gordetzeari.

Historian zehar, Bhutanek zenbait immigrazio uholdejaso ditu Tibetetik zein Nepaletik. Lehengoak VII.mendean izan ziren: garai hartan, zenbait budismoeskolatako predikariak Tibetetik abiatu etaHegoaldeko Haranetara heldu ziren. Bailara haieklurralde feudal txikiak ziren, eta predikarien helburuazen bertako biztanleak budismora bihurtzea.Prozesu horrek XVI. mendera arte iraun zuen gutxigorabehera. XIX. mendean, Nepaletik etorritakojende asko bildu zen Bhutanera babes bila, garaihartan egoera politikoa oso ezegonkorra zelakoNepalen. Immigrazio uholdeetan azkena, 50-60hamarraldietan izan zen, Txinak Tibet anexionatuzuenean. Tibetetik ihes egin behar izan zutenetatikaskok Bhutanen hartu zuten babesa.

Herrialde bakarra, herri bakarra lemapean, egungo erre-geak eta haren gobernuak etorkinei Bhutango herritarta-suna eman nahi zieten. Teorikoki, Bhutanera 1858 bainolehen heldu ziren etorkin guztiek dute (tibetar zein nepal-dar) bhutandar herritartasuna. Errealitatean, etorkine-tako asko, herrialdean zenbait belaunaldi daramatenaketa bertan jaiotakoak, legez kanpoko egoeran daudeoraindik ere. Egoera horrek gatazkak sortzen ditubehin eta berriz: Bhutanen dauden nepaldar etorkinekberen herritartasuna gorde nahi dute, eta haien gogoada gutxienez bi herritartasun izatea. Tibetetik etorritakoimmigranteekin ere arazoak izan dira, batez ere, berro-geita hamargarreko hamarkadan txinatarren zapal-kuntzatik ihesi Bhutanen babestu zirenekin. Tibetarhorien arteko gehienak Bhutaneko herritar dira jadanik,baina talde batzuek beren jatorrizko herritartasunagorde nahi dute, horien asmoa delako Tibetera itzult-zea herrialde askea bilakatzen denean.

1974an erregea hiltzeko konplot batez ohartu ziren etaharen errua Tibeteko etorkinei egotzi zieten. Ordutikhona, gobernuak Bhutanen dauden tibetarren gainekokontrola areagotu egin du. Gobernua eta monarkiaezegonkortzeko nahia leporatu diete, hau da, Tibetenizan nahiko luketen moduko herrialdea gura dutela,beren jatorrizko herrialdean ezin duten bitartean: Dalai-

lama buru izatea, alegia. Gobernuak mehatxu egin duherrialdetik botako dituela (eta Txinara bidali)Bhutango herritartasuna hartu nahi ez duten 3.000tibetarrak.

Gehienbat iparraldean eta erdialdean bizi diren bhu-tandarrek, drukpa izenekoek, monarkia eta harenjokaera bultzatzen dute; haien ustez, jarrera horibeharrezkoa da herrialdearen interesak defendatu etaherrialdeak irautea lortzeko. 1985eko HerritartasunDekretua aldarrikatu zenetik, hegoaldeko herritar askolegez kanpoko immigrantetzat jo zituzten. 1988koerroldaren ondoren, erregeak, leku publikoetan, jantzinazionala eta dzonga hizkuntza erabiltzeko derrigorta-suna ezarri zuen. Nepaleraren irakaskuntza debekatuzen, turistei leku sakratuetara sartzeko debekua eza-rri zieten eta, era berean, debekatu egin ziren Indiakotelebista transmisioak. Halaber, atzerritarrentzako lanbisak ere legez kanpokotzat jo zituzten. Neurri horienondoriozko krisi politikoaren eraginez, 100 mila nepal-darrek Nepalerantz jo zuten, eta han errefuxiatuentza-ko eremuetan bizi dira. 1990etik aurrera, Bhutanentzaterruxiatuek ("hotsampas" deitzen diete) ez dute nazio-tasunik.

1998an, erregeak lehen ministro bat eta kabinete batizendatu zituen, eta, aldi berean, Aholku Biltzarrari eki-mena hartzeko eta erregearen erabakiei betoa jartzekoeskubidea eman zion, bai eta erregearen abdikazioaeskatzeko eskubidea ere. Oposizioak salatutakoarenarabera, erregeak proposamen hori Biltzarreko postue-tan bere jarraitzaileak ipini ondoren egin zuen.

2002ko abenduan, gobernuak iragarri zuenez,Konstituzio proiektuaren idazketa bukatuta zegoen, etaherrialdeko eragileekin kontsultak hasiko zituzten,Bhutan monarkia parlamentarioko sistema baterantzbideratzeko. Partidu askotako sistema hartuko ote denda eztabaidaren gakoa.

Nazioarteko presioak eraginda, 2003ko urrian,Bhutanek eta Nepalek formula bat adostu zuten jatorribhutandarreko errefuxiatuak aberriratzeko eta gainon-tzekoei Nepaleko herritartasuna emateko. Sei GKEzosatutako koalizio batek prozesu horren begirale gisajardun zuen eta baztertu egin zuen formula hori.

Page 90: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

88 Bhutan

2. Dokumentua:

Ekonomiari buruzko zenbait datu

Thimbu hiriburua kenduta, Bhutango gainontzekohiriak herrigune txikiak dira, dzong edota tenplu bateninguruan kokatzen direnak. Gainontzekoan, bhutanda-rrak landa guneetan bizi dira.

Herritarren %90 nekazariak dira: basoak landu etaabere-aziendak haztetik bizi dira. Bhutandarren %95lurren jabe dira, batez ere 1965ean egin zen nekazari-tza arloko erreformatik. Urte hartan, nekazaritza ustia-tegi handiak herritarrei banatu zizkieten, eta familiabakoitzak zuen garrantziaren arabera, hektarea kopu-ru bat eman zieten. Larre-lurrak komunalak dira orain-dik ere.

Gehien hazi diren ekonomia sektoreak honako hauekdira: industria txikia, merkataritza, meatzaritza (ez daezaguna haren ahalmena) eta energia elektrikoarenekoizpena.

Une honetan, Bhutanek egurra, mineralak, porlana,nekazaritzako produktuak, fruta eta mermelada kon-tserbak, alkoholdun edariak eta elektrizitatea esporta-tzen ditu. Inportatu ere egiten du, batez ere Indiatik: eli-kagaiak, makinak eta petroliotik eratorritako produk-tuak.

Orain dela gutxi arte, India zen Bhutanekin merkatari-tza harremanak zeuzkan herrialde bakarra. Azken urte-

otan, eta Indiako gobernuaren onespena jaso ondoren,Bhutan beste herrialde batzuekin hasi da merkatari-tzan: Nepalekin eta Bangladeshekin.

1974an hasi zen turismoa (Bhutango gobernuak 3.000eta 4.000 bisitari bitarte hartzen ditu urtean), Druk Airaireko konpainia nazionala eta zigiluak dira herrialdeakdauzkan diru sarrera nagusiak. Hala ere, NazioProduktu Gordinaren zati txiki-txikia dira. Hango klima-ren ondorioz, turismo denboraldia oso laburra izatenda (udaberria edo udazkena).

1980 eta 1990 bitartean, herrialdeko BPG %7,5 hazizen batez beste urtero. Bestetik, 1992tik aurrera ezar-tzen ari den planak honako helburuak ditu: esportazio-en gorakada, ingurumena gordetzea, erregioen orekaeta emakumearen sustapen instituzionala. Horreta-rako, gobernuak atzerriko inbertsioak bultzatu zituenIndiaren laguntza teknikoarekin. Apurka-apurka pribati-zazioen politika bati ekin zitzaion. 1994-1995eko aurre-kontuak erakusten duenez, nazioarteko laguntza eko-nomikoak gora egin du eta, besteak beste, NazioBatuek, zenbait agentziak eta Indaiako gobernuakberak diru ekarpenak egiten dituzte.

Ekonomia(informazioa zabaltzeko)

Oharra: “Jatorrietatik gaur egunera arte” eta “Ekonomia” ataletan aurkeztutako datu batzuk hemendik atera dira: Guía del Mundo 2001-2002. El mundo visto desdeel Sur. Instituto del Tercer Mundo, Iepala. Begiratu interneten: http://www.guiadelmundo.org.uy

Page 91: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat

Bhutan 89

Liburuak eta bideoak

Humphreys, Christmas: Buddhism, and introductionand guide, Middelesex, Inglaterra, Penguin books,1985.

Instituto del Tercer Mundo: Guía del Mundo 2003-2004. El mundo visto desde el Sur. Instituto delTercer Mundo / Iepala / Fundación Santa María,2003.

Praneuf, Michel: Bhoutan, el dragon sur el Toit,Collection Vivre là-bas, París, L’Harmattan, 1991.

Pommaret, Francoise: Bhutan, Insight pocket guides,Inglaterra, EPA Publications, 1993.

Peissel, Michel: Bhutan Secreto, Barcelona, Juventud,1983.

Pollard, Michael: Éste es mi mundo, Barcelona,Parramon, 1979.

Bernardo Bertolucci: Pequeño Buda (gutxi gorabehera142 minutu irauten du), 1993.

Helbide elektroniko interesgarriak

Casa Asia. Asia eta Pazifikoko kulturekin lotutako gaieiburuzko informazio ataria. Web orria: http://www.casaasia.es

Escuela de Bambú. Casa Asiako kultur arteko hezike-ta proiektua da. Honen bidez, ikasleei Asiako konti-nentearen eta Ozeano Pazifikoko herrialdeen berrieman nahi zaie. Casa Asiaren web orritik sartzenda bertan.

Amnesty International elkartearen agiri eta txostenak:http://www.amnestyusa.org/spanish/countries/bhu-tan/index.do

Control ciudadano, pobreziaren kontrako borrokari etagenero berdintasunari buruzko informazioa eskaint-zen duen herritar erakundeen nazioarteko sareada. Control Ciudadano sarearen idazkari nagusiaMontevideon (Uruguay) dago eta egoitza Hiru-garren Munduaren Institutuan (IteM) dauka.Herrialde bakoitzari buruzko datu eguneratuakeskaintzen ditu. Hona hemen Bhutani buruzkoinformazioa: http://www.socwatch.org.uy/es/fichasPais/113.html

Irakasle, ikasle, gazte edo gainontzeko-ok, zuon prestakuntza jardueretan Asia,askotariko kontinentea. Himalaiakoherrialdeak liburuan aurkitu dituzuenproposamenak erabili badituzue,bidali zuen ohar, iradokizuneta proposamenak, horrela materialhorien edukiak eta itxura hobetzenlagunduko diguzue eta.

Zuen oharrak Imma Llorti bidali ahal diz-kiozue: [email protected]

Bibliografia

Page 92: 210 x 297 Profe euskpdf2.hegoa.efaber.net/entry/content/708/Asia_Irakaslearen_liburua.pdf · Eskualdeko beste erlijio batzuk dira hinduismoa, isla-ma, kristautasuna eta beste hainbat