Iiako aitas ktaa - Fundacion Vicente Ferrer · rixe, hinduismoa, baina Indian erlijio desberdin...

7
Indiako aniztasun kulturala Hasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte) Programak School to School Diapositibak 1. Diapositiba INDIA HORRELAKOA DA Zure iritziz, Zenbat ataletan zatitu daiteke Espainia? Ondo pentsatu. Zatitu daiteke ondokoak ikusita: klima, hizkuntza, Autonomia Erki- degoak... Indian ere zatiketa posible asko daude. Izan ere, batzuk “subkontinentea” -ia kontinentea- esaten diote; horren handia da-eta. Badakizu zein kontinentetan aurkitzen den Espainia? Europan. Eta India Asian. Indian hiru eskualde daude, tradizioz: Iparraldeko India, Hegoaldeko India eta Erdiko India. Klima desberdina dute, hizkuntza desberdinez hitz egiten dute, jainko eta jainkosa desberdinak gurtzen dituzte, euren arteko kultura ere desberdina da... Indiak milaka urteko kultura du, gizadiaren antzinenetako bat da; hala ere, inbaditua izan da eta beste kultura batzuekin nahaztua. X. mendetik (orduan arabiarrak heldu ziren) 1947ra arte (ingelesak kanpora irten ziren) Indiak mila urteko! menperatze atzerritarra izan du. Horrexegatik dago herri turkiar, pertsiar, ingelesen... eragina. Eskualde bakoitzak du bere identitate propioa, baina eurek elkarrekin kultur identitate komuna osatzen dute. Indiak ia 1.200 milioi biztanle ditu, kasik Europa osoaren doblea! Munduko herririk poblatuena da, Txi- naren hurrengo. Indian 28 estatu daude. Badakizu zenbat Autonomia Erkidego dituen Espainiak? Begiratu mapan: Hor, hegoaldean Andhra Pradesh estatua markaturik dago. Hortxe lan egiten du Vicen- te Ferrer Fundazioak, hortxe daude bere eskola osagarriak, eta eurekin ari gara hau trukea egiten. And- hra Pradesh Espainia baino txikiagoa da, ia erdia; hala ere, Espainiak baino askoz ere biztanle gehiago dauka, doblea ia! India horrelakoa da Diapositiba 1

Transcript of Iiako aitas ktaa - Fundacion Vicente Ferrer · rixe, hinduismoa, baina Indian erlijio desberdin...

Page 1: Iiako aitas ktaa - Fundacion Vicente Ferrer · rixe, hinduismoa, baina Indian erlijio desberdin asko daude elkarren ondoan. Batzuk ezagutzen ditugu apurren bat, esate baterako, Kris-tautasuna,

Indiako aniztasun kulturalaHasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Diapositibak1. DiapositibaInDIa horrelakoa Da

Zure iritziz, Zenbat ataletan zatitu daiteke Espainia? Ondo pentsatu. Zatitu daiteke ondokoak ikusita: klima, hizkuntza, Autonomia Erki-degoak... Indian ere zatiketa posible asko daude. Izan ere, batzuk “subkontinentea” -ia kontinentea- esaten diote; horren handia da-eta. Badakizu zein kontinentetan aurkitzen den Espainia? Europan. Eta India Asian. Indian hiru eskualde daude, tradizioz: Iparraldeko India, Hegoaldeko India eta Erdiko India. Klima desberdina dute, hizkuntza desberdinez hitz egiten dute, jainko eta jainkosa desberdinak gurtzen dituzte, euren arteko kultura ere desberdina da...

Indiak milaka urteko kultura du, gizadiaren antzinenetako bat da; hala ere, inbaditua izan da eta beste kultura batzuekin nahaztua. X. mendetik (orduan arabiarrak heldu ziren) 1947ra arte (ingelesak kanpora irten ziren) Indiak mila urteko! menperatze atzerritarra izan du. Horrexegatik dago herri turkiar, pertsiar, ingelesen... eragina.

Eskualde bakoitzak du bere identitate propioa, baina eurek elkarrekin kultur identitate komuna osatzen dute.

Indiak ia 1.200 milioi biztanle ditu, kasik Europa osoaren doblea! Munduko herririk poblatuena da, Txi-naren hurrengo. Indian 28 estatu daude. Badakizu zenbat Autonomia Erkidego dituen Espainiak?Begiratu mapan: Hor, hegoaldean Andhra Pradesh estatua markaturik dago. Hortxe lan egiten du Vicen-te Ferrer Fundazioak, hortxe daude bere eskola osagarriak, eta eurekin ari gara hau trukea egiten. And-hra Pradesh Espainia baino txikiagoa da, ia erdia; hala ere, Espainiak baino askoz ere biztanle gehiago dauka, doblea ia!

India horrelakoa da

Diapositiba 1

Page 2: Iiako aitas ktaa - Fundacion Vicente Ferrer · rixe, hinduismoa, baina Indian erlijio desberdin asko daude elkarren ondoan. Batzuk ezagutzen ditugu apurren bat, esate baterako, Kris-tautasuna,

Indiako aniztasun kulturalaHasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Diapositibak2. eta 3. DiapositibakInDIako txanpona eta hIzkuntzak

Badakizu zein den Espainiako txanpon ofiziala? Euroa. Hor duzu, bestalde, 10 errupiako bilete baten argazkia. Indiako txanpon ofiziala errupia da. Aurrealdean Gandhiren aurpegia ikus daiteke, Indiaren independentziaren sortzaile nagusietako bat. Baina begiratu beste aldeari: 10aren azpian “10 errupia” idatzitza dago, baina hizkuntza askotan. Zenbat konta ditzakezu? Zenbat hinkuntzatan berba egiten da Espainian, badakizu? Indian 2 hizkuntza ofizial daude: hindia eta ingelesa. Baina, horiez gainera, badira beste 20 hizkuntza koofizial, Estatu bakoitzaren arabera.

Horiek Indiako Konstituzioan bilduta dauden hizkuntzak dira, baina hortik aparte badira beste1.500 baino gehiago hizkuntza eta dialekto txiki, gehienak milaka batzuk erabiltzen dituztenak. Hizkuntza nagu-siek, ofizialak direnek, milioika biztanle dituzte. Indian jende askok hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen ditu: bere ama-hizkuntza eta beste bat gutxienez.

Andhra Pradesheko hizkuntza telugua da. 80 milioi pertsonak erabiltzen dute (italianoz hitz egiten dutenak baino gehiagok!). Gainera, teluguaren alfabetoa ez da gurearen modukoa. Argazkian ikus ditzakezu telu-guzko hitz batzuk zerrendatuta. Igarri ditzakezu letraren batzuk? Ez dute zer ikusirik gure letrekin, ez da?

Diapositiba 2

Indiako txanpona eta hizkuntzak

Diapositiba 3

Indiako txanpona eta hizkuntzak

Page 3: Iiako aitas ktaa - Fundacion Vicente Ferrer · rixe, hinduismoa, baina Indian erlijio desberdin asko daude elkarren ondoan. Batzuk ezagutzen ditugu apurren bat, esate baterako, Kris-tautasuna,

Indiako aniztasun kulturalaHasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Diapositibak4. eta 5. Diapositibak InDIako erlIjIoak

Zenbat erlijio ezagutzen dituzu? Ondo pentsatu, ziur batzuk ezagu-tuko dituzula. Badakizu zein den Indiako inportanteena, ez da? Ho-rixe, hinduismoa, baina Indian erlijio desberdin asko daude elkarren ondoan. Batzuk ezagutzen ditugu apurren bat, esate baterako, Kris-tautasuna, Islama edo Budismoa. Beste batzuk, ostera, ez zaizkigu horren ezagunak egiten: Jainismoa edo Sijismoa, adibidez.

Indiako gehien-gehiengoa hinduista da, baina hinduismoa oso ga-rrantzitsua da beste herri batzuetan ere, esate baterako, Nepalen, In-donesian edo Pakistanen. Izan ere, bera da mundu osoan jarraitzale-kopururik handienetakoa duena.

Hinduistek berraragiztapenean sinesten dute, badakizu hori zer den? Euren ustez, bizitza ziklikoa da; adibidez, zu hiltzen zarenean, bes-te pertsona baten gorputzean berjaiotzen zara, edo beste animalia baten gorputzean, edo landare batean... Zure oraingo bizitzan ondo portatzen bazara, orain duzun baino gorputz hobeago batean be-rraragituko zara seguraski. Politeistak ere badira, hau da, jainko eta jainkosa askorengan sinesten dute, batengan barik.

Badira Indian sortutako beste erlijio batzuk eta horiek ere inportanteak. Adibidez, sijismoa; horrek ba-ditu gauza batzuk hisduismotik hartutakoak -berraragiztapena- baita beste erlijioetatik hartutakoak ere, esate baterako, jainko bakarrarengan sinestea. Budismoa ere badago han, eta budismoak ez du sines-ten ez jainkoengan ez jainkosengan, baizik eta jokatzeko era egokian; oso garrantzi handiko erlijioa da Asian eta Mendebaldean. Jainismoa ere badago han; bere jarraitzaileek bizirik dagoen inongo izakiaren aurkako ez-biolentzian sinesten dute.

Erlijio bakoitzeko sinesdunen erlazioak gainerako erlijioekiko, ez dira beti errazak izan. Batzuetan borroka eta liskar oso gogor eta bortitzak izan dituzte, eta gaur egun ere arazoak gertatzen dira noizbehinka. Gandhik, badakizu aberriaren sortzaile handietako bat izan zela, erlijio guztiak elkarrekin bizitzean sines-ten zuen. Haren moduko pertsonei esker, erlazioak hobetzen joan dira astiro-astiro. Oso garrantzitsua da beste pertsonak errespetatzea, haien tradizioak eta gureak desberdinak izan arren, beste hizkuntza baten hitz egin arren edo beste modu baten jantzi arren... ez duzu uste?

Indiako erlijioak

Diapositiba 5

Diapositiba 4

Indiako erlijioak

Page 4: Iiako aitas ktaa - Fundacion Vicente Ferrer · rixe, hinduismoa, baina Indian erlijio desberdin asko daude elkarren ondoan. Batzuk ezagutzen ditugu apurren bat, esate baterako, Kris-tautasuna,

Indiako aniztasun kulturalaHasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Diapositibak6 . Diapositiba komunIkazIoa

Begiratu argazkiko gizonei. Denak daude esku-ahurrak elkartuta bularraren aurrean eta burua apur bat makurtuta, zer uste duzu ari direla egiten?

Agur egiten ari dira: keinu hori egiten duten bitartean, “Namasté” esaten dute, hau da, “agur egiten diot zuregan dizdiratzen duen Jainkoaren argiari”. Hori da agur egiteko modurik ohikoena, eta tradi-zioak zera dio, gazteenak edo maila apalekoenak izan behar duela lehenengoa agur egiten. Hala ere, agur formala da, Ez da familiari edo lagunei egiteko agurra. Badago agur egiteko beste modu bat, arinagoa, prisaz zabiltzanerako: eskuin eskua bularrera eramatea. Nola agurtzen duzu zuk, Espainian, ezagutzen ez duzun jendea?

Erlijio bakoitzak du bere agur egiteko modua eta Indian agur-modu gehiago ikus ditzakezu, Namastéz gainera. Adibidez, batzuk mendebalekoek bezala egiten dute, eskua elkarri emanda, batez ere nego-zioetarako. Musulmanek, ostera, burua makurturik, “salam aleikum” (“Alaren bakea zurekin”) esaten dute. Sijis-ek, bestetik, “Satshri Akal” (“Jainkoa da azken egia”). Pertsona bakoitzak du bere agur egiteko modua, bere kultura propioaren arabera.

Nola erakusten da Espainian kariñoa? Lagunek eskua ematen diete elkarri? Indian, familia bereko kideek edo sexu bereko (bi gizonezko, bi emakumezko) lagunek kariño-muestrak erakus ditzakete euren artean: eskutik heldu edo besarkatu beste pertsonen aurrean. Alderantziz, sexu desberdineko pertsonek ez dute holakorik egiten; txarto ikusita dago-ta; ez eta bikoteak ba-dira edo ezkonduta ba-daude ere. Neska-mutilek, ostera, horrelako agurrak egin ditzakete, inork txarto ikusi barik.

Batzuetan, Indiako pertsonen keinuak eta gureak oso-oso desberdinak direnez, gu erratu egin gin-tezke. Adibidez, haiek zerbait ulertu dutela erakusteko, burua batetik bestera mugitzen dute... guret-zat, ostera, ezetz esateko modua da!

Komunikazioa

Diapositiba 6

Page 5: Iiako aitas ktaa - Fundacion Vicente Ferrer · rixe, hinduismoa, baina Indian erlijio desberdin asko daude elkarren ondoan. Batzuk ezagutzen ditugu apurren bat, esate baterako, Kris-tautasuna,

Indiako aniztasun kulturalaHasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Diapositibak7. eta 8. DiapositibakGastronomIa

Zein da Espainiako janari tipikoa? Eta bizi zaren hiri edo herrikoa? Beste parajeetakoa ezagutzen duzu? Indiak duen aniztasun kultu-rala kontuan edukita, normala da plater-aniztasuna ere handia iza-tea. Indiako joerak, janaria prestatzeko moduak eta osagai propioak, aberastu eta nahastu egin dira han bertan bizi izan diren herrien gas-tronomiarekin. Horrexegatik, sukaldaritza indiarrak baditu elementu batzuk Portugal, Arabia, Persia eta Ingalaterrako sukaldaritzatik har-tutakoak.

Indiako janariari buruz pentsatzen duzunean, nola irudikatzen duzu? Oro har, Indiako ia zapore guztiek era askotako usaindun eta zapore-dun espezia ugari izaten dituzte, janariek ikaragarri pikatzen dute eta beren plateretan barazki eta leka asko daude. Espeziek garrantzi historikoa dute: antzina, balio handia ematen zitzaien eta merkataritzan erabiltzen ziren. Badakizu Cristóbal Colónek Amerika deskubritu zue-la, Indiarako bide bat aurkitzen zebilelarik, espeziak eskuratzearren? Espeziek janarien zaporea indartu egiten dute. Ez duzu inoiz “curry” hitza entzun? Bada, pertsona askok ez dakiten arren, ez da espezia bat: Kurkume, alholva, zilantro eta antzeko izen kuriosoak dituzten espezia askoren nahasketa da. Arga-zkian, “curry”z egindako plater bat duzu eta “curry” esaten zaio, gainera.

Indiako alde bakoitzak bere gastronomia propioa du eta bost gastronomia-eskualde handi aipatu dai-tezke: ipar, hego, eki, mende eta erdialdeak. Andhra Pradesh hegoaldekoan dago. Bere sukaldaritza begetarianoa da batez ere, eta arroza, dilistak eta esnekiak ditu oinarri. Gauza tipiko bat janariari lagunt-zeko, “chapathia” izeneko ogia da. Argazkian ikus dezakezu.

Diapositiba 7

Gastronomia

Diapositiba 8

Gastronomia

Page 6: Iiako aitas ktaa - Fundacion Vicente Ferrer · rixe, hinduismoa, baina Indian erlijio desberdin asko daude elkarren ondoan. Batzuk ezagutzen ditugu apurren bat, esate baterako, Kris-tautasuna,

Indiako aniztasun kulturalaHasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Diapositibak9., 10. eta 11. Diapositibak jateko erak

Hor bi argazki dituzu neskato-mutiko batzuk jaten ari direla. Badago zerbait argazkietan atentzioa ematen dizuna? Euren jateko era eta zuk zure etxean jaten duzun era oso desberdinak dira?

Indiakoek eskuekin jaten dute, halakoa da euren tradizioa, hemen mahai-tresnak erabiltzen diren bezala; japoniarrek, bestetik, zotzak erabiltzen dituzte. Eurentzat jatea gauza “jainkotiarra” da eta zentzu-men guztiekin disfrutatu behar da: dastamenarekin, usaimenarekin eta ukimenarekin ere bai, hau da, eskuekin. Janaria eskuin eskuare-kin hartu behar da beti, esku hori erabiltzen delako gauza “garbi eta puruetarako”; ezker eskuarekin jatea, beraz, heziketa txarrekoa da, zeren ezkerra “gauza lohietarako” da, esate baterako, higiene pertso-nalerako. Jateko jezarri aurretik eskuak ondo-ondo garbitzen dituzte beti, ez garbitzea oso heziketa txarrekoa da! Batzuetan, chapathia koilara bat -ogizkoa, jakina- balitz bezala erabili daiteke.

Janaria metalezko bandeja zirkularretan zerbitzen da, argazkian ikus-ten dituzun estilokoetan, eta bertan metalezko kaiku txikiagoak egoten dira; horiek indibidualak dira. Normalean, zoruan jaten da, baina hiri handietan ohitura hori galduz doa. Oro har, hiru jatordu nagusi egiten dira Indian eguneko: gozaria, bazkaria eta afaria. Hala ere, zonalde pobreetan bi jatordu besterik ez da egiten, eta inoiz bat bakarra. Ba-liabide gutxiagoko familiek arroza eta dilistak jaten dituzte batez ere.

Janaria eta sukaldaritza oso elementu garrantzitsuak dira kultura hindurako. Sukaldea toki sakratua da eta edozein ezin da sartu. Familia elkartzen den tokia da eta tradizioak ortozik sartu behar dela dio; eta inoiz ez da ahaztu behar eskuak garbitu behar direla jan aurretik.

Jateko erak

Diapositiba 10

Diapositiba 11

Jateko erak

Jateko erak

Diapositiba 9

Page 7: Iiako aitas ktaa - Fundacion Vicente Ferrer · rixe, hinduismoa, baina Indian erlijio desberdin asko daude elkarren ondoan. Batzuk ezagutzen ditugu apurren bat, esate baterako, Kris-tautasuna,

Indiako aniztasun kulturalaHasierako zikloa: Lehen-hezkuntzako 1. eta 2.a (6-8 urte)

Programak School to School

Diapositibak12., 13., 14. eta 15. Diapositibak janzteko arropak

Ikusten duzu argazkiko andre nagusi hori? Konturatu zara bekokian zer daraman? Lehen hitz egin dugu puntu gorri horretaz: Bindi dauka izena eta, ohiz, emakume hinduarrek eramaten dute, ezkonduta dau-dela adierazteko. Gaur egun dekorazio lez erabiltzen da eta gorria izan daiteke, baina sariarekin ondo ematen duen beste edozein kolore ere bai. Baserri-emakumeen artean oso normala da idunekoak eta eskumuturrekoak eramatea.

Familia osoaren argazkia ikusten duzu? Gogoratzen zara zeintzuk izen duten Indian erabiltzen diren janzteko erropek? Saria emaku-mezkoentzat, punjabia neska gazteentzat, lunguia gizonezkoentzat... baina askotan hemengo erara ere janzten dira, bakeroak eta kamise-tak ipinita.

Alderantziz, beste bi argazkietako gizon eta emakumearen janzkerak oso desberdinak dira. Zergatik? tribu-komunitatekoak direlako: gizo-nezkoak normalean modu apalean janzten dira: kamiseta bat eta lun-gui bat; emakumezkoek, ostera, kolore bizi-biziak eramaten dituzte, argazkiko neskak bezala: zapi bat buruan, brusa bat eta gona bat oinetarainokoa. Bitxiak ere eramaten dituzte: zilarrezko orkatilakoak, aboak zudurrean, kolore askoko plastikozko pultserak...

Diapositiba 12

Janzteko arropak

Janzteko arropak

Diapositiba 13

Diapositiba 14

Janzteko arropak

Diapositiba 15

Janzteko arropak