Ezkerraren batasunak bidea malkartsu · 2015-09-30 · zituen, sozialistekin eta talde burgesekin...

5
FRONTE POPULARRA 1935ean, preso politikoen amnistiaren eskaerak bultzatuta, ezkerreko koalizio zabal bat sortzeko habeak ezarri ziren Espainian. Fronte Popularrak gorabehera ugari izan zituen eratzeko eta bizirauteko. 80 urte geroago, antzeko mugimendua abian jarri nahian dabiltzanek badute non begiratua, zer egin eta zer ez ikasteko. Ezkerraren batasunak bidea malkartsu | JOSU CHUECA | 1936ko otsailean Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi ondorengo manifestazio jendetsua Madrilen. AGA ASTEKO GAIA

Transcript of Ezkerraren batasunak bidea malkartsu · 2015-09-30 · zituen, sozialistekin eta talde burgesekin...

Page 1: Ezkerraren batasunak bidea malkartsu · 2015-09-30 · zituen, sozialistekin eta talde burgesekin itu-nak burutu zitzaten faxismoari aurre egiteko. Iraultza lortzeko helburua albo

FRONTE POPULARRA

1935ean, preso politikoen amnistiaren eskaerak bultzatuta, ezkerreko koalizio zabal batsortzeko habeak ezarri ziren Espainian. Fronte Popularrak gorabehera ugari izan zituen

eratzeko eta bizirauteko. 80 urte geroago, antzeko mugimendua abian jarri nahiandabiltzanek badute non begiratua, zer egin eta zer ez ikasteko.

Ezkerraren batasunakbidea malkartsu

| JOSU CHUECA |

1936ko otsailean Fronte Popularrak

hauteskundeak irabaziondorengo manifestazio

jendetsua Madrilen.AGA

ASTEKO GAIA

Page 2: Ezkerraren batasunak bidea malkartsu · 2015-09-30 · zituen, sozialistekin eta talde burgesekin itu-nak burutu zitzaten faxismoari aurre egiteko. Iraultza lortzeko helburua albo

2015EKO URRIAREN 4A 5�

FRONTE POPULARRA

SEKTORE HERRIKOIAK koalizio edo frontebatean elkartzea zaila da. Are gaitzagoa klasedesberdinetako alderdi eta erakundeakbadaude. Eta agintera iritsitakoan, bidea mal-kartsua izan ohi da, egitura bateratu horrenpartaideek dituzten helburu desberdinenarteko talkak haustura ekar baitezake. Dialek-tika berezi horretan, eskumaren presioak etaerrepresioak askotan eragiten du herri mailanohikoa den aniztasun politikoak batasune-rantz jotzea. Zortzi hamarkada igaro direnarren, eskuindarren artean oraindik izuasorrarazten duen Fronte Popularra duguhorren adibide.

Nazioarteko ezkerren estrategia Jakina denez, politika ildo horrek Europakobi herrialdetan arrakasta itzela izan zuen XX.mendean. Hala, Frantzia eta Espainia abagu-ne berean zeuden 1936ko udaberrian. Estatuespainiarrean, urte horretako otsailaren 16kohauteskundeen ondorioz, agintera iritsi zirenFronte Popularrean elkarturik zihoazenkomunistak, sozialistak eta erakunde errepu-blikarrak (Izquierda Republicana eta UniónRepublicana). Frantziakoan berriz, hilabetebatzuk geroago, 1936ko ekainean, Matigno-nera iritsi ziren antzeko erakunde eta indarpolitikoak, Léon Blum sozialista buru zutela.

Hilabete batzuk lehenago oraindik inda-rrean zegoen 1917az geroztikezkertiarren artean sortutakokomunisten eta sozialistenarteko zatiketa. Baina 1935eanIII. Internazionalaren jarrai-tzaileek sozialistekiko jarreranabarmen aldatu zuten.“Sozialfaxista” gisa jotzetikkidetzat hartzera igaro ziren,Internazional Komunistak VII.Nazioarteko Biltzarrean hartu-tako erabakiei esker. Aldiberean, aliantzak egiteko unean alderdi bur-gesak ere onartu zituzten komunistek. Euro-pan gorantz zihoan faxismoari aurre egitekomodu bakarra zen hura.

Komintern delakoak 1935eko udan eginzuen biltzar ezagun hura Moskun, eta bertanaliantza politikoekiko estrategia aldaketa han-dia onetsi zuen. Georgi Dimitrovek aurkeztu-tako txostenak alderdi komunistak akuilatuzituen, sozialistekin eta talde burgesekin itu-nak burutu zitzaten faxismoari aurre egiteko.Iraultza lortzeko helburua albo batean utzi etaordura arte bidezkotzat jotzen zituzten erre-bolta-ekimenak atzeratzea proposatu zuen;oraindik indarrean zeuden demokraziakdefenditu behar zirela zioen txostengile bulga-riarrak. Bide batez, erakunde komunistak ego-era demokratiko horietan indartuko lirateke.

Buruzagi komunistek uste zuten, Alema-nian nazismoaren hazkunde aroan sozialde-mokratek eta komunistek beraien arteanizandako liskarrek, Hitlerren gorakada etaaginte hartzea lagundu zutela, eta beste modubateko politikari ekin behar zitzaiola iritzizioten. Stalinek Sobietar Batasunaren isola-mendua saihestu nahi zuen. Nazioarteanhitzarmenak erraztu asmoz –Frantziarekin,esate baterako– beste lurraldeetan iraultza ezbultzatzea erabaki zuen. Jakina, horrek ohikoerrebindikazioak moteldu zituen eta defentsanazionala eta tokian tokiko alderdi burgese-kin aliantzak egitea onetsi.

Hortik aurrera ez zen “klasea klasearenaurka” leloa ardatz zuen politika zuzen etaerradikalik egin behar; alderdi burgesenartean kideak bilatu eta adostasun programa-tikoak lortu behar ziren, akordio horiek apa-lak eta oinarrian ahulak izanik ere.

Ezkerrean hainbat buru, zenbat aburuEspainian, 1934ko urriko matxinadarenporrotak zanpaketa handia ekarri zuen alderdieta langileen artera. Baina errepresio horrekerraztu egin zuen desberdinen arteko elkarulertzea. Urte horretako urria baino lehena-gotik Langile Batasuna eratuta zegoen, Astu-riasko UHP (Anaia Langileen Batasuna)elkargoa ere hor zegoen –CNT erakunde

anarkista izan zen bertako kideesanguratsuena–, eta testuingu-ru horretan, kartzeletako pre-soek dei egin zuten amnistialortzeko mugimendu bateratuasor zedin. Horiek guztiak urratsgarrantzitsuak izan ziren Fron-te Popularra eratzeko. Garaihaietan gisa bereko hiru espe-rientzia nabarmendu ziren:Frantziakoa eta Espainiakoa1936an eta Txilekoa 1938an.

Hiruetan hauteskundeen bidez iritsi zirenezkertiarrak boterera. Frantzian, PCF alderdikomunista indartsuak bat egin zuen SFIOsozialistarekin, eta geroago, 1935eko uztaila-ren 14an, Parti Radicale elkartu zitzaien “Ras-semblement Populaire” izena hartuta.

Espainiako Estatuan hauteskundeen bez-peran lortu zuten batasuna hainbat alderdik,eta “Frente Popular” deitu zioten koalizioari.Hain izan zen arrakastatsua izena, geroztikantzeko elkargo guztiei halaxe deitu zitzaiela.Ezker-muturreko alderdiek eta sindikatuekere bat egin zuten koalizioarekin. Katalunian,esaterako, “Front d’Esquerres” deiturikoakaniztasun politiko oso zabala zuen, herrialdehartako alderdi ezkertiarren eremua askozaberatsagoa zelako. Alderdi nagusia zenEsquerra Republicanarekin batera laketu

1934ko urriko matxinadarenporrotak zanpaketa handiaekarri zuen alderdi eta langileenartera, baina errepresio horrekerraztu egin zuen desberdinenarteko elkar ulertzea

Page 3: Ezkerraren batasunak bidea malkartsu · 2015-09-30 · zituen, sozialistekin eta talde burgesekin itu-nak burutu zitzaten faxismoari aurre egiteko. Iraultza lortzeko helburua albo

2015EKO URRIAREN 4A6 �

ziren Moskuko diziplinatik aparte ari zirentalde komunista erradikalak –POUM delakoakasu– edota ortodoxiari emana zegoen PCCalderdia.

Euskal Herrian, berriz, estatu mailan ariziren indar ezkertiarrez gain, ANV-EAEkzekarren nolabaiteko ezberdintasuna. Gali-zian ere, Rodriguez Castelaok gidaturiko Par-tido Galleguista zen berezitasun bakarra.

Lehenik, alderdi desberdinen artean bategite azkarrak izan ziren: gazteria komunistaketa sozialistak JSU (Gazteri Sozialista Batera-tua) sortu zuten; Joaquin Maurinen BlocObrer i Camperol eta Andreu Ninen Izquier-da Comunistak lehen aipaturiko POUMalderdia; PCCk, PCPk eta KataluniakoPSOEren adarrak, PSUC ezaguna…Batasunaren haizea indartsu zebilenezkertiarren artean. Erakunde errepubli-kanoei dagokienez, antzeko bilakaeraantzeman liteke Izquierda Republicanaeta Unión Republicana osatzerakoorduan, bata Manuel Azañaren zuzenda-ritzapean, bestea Diego Martinezek gida-tuta.

Fronte Popularra osatu zutenean, taldehoriek guztiak prest agertu ziren aterkizabal eta komun baten abaroan aritzeko:Errepublika eta demokrazia berreskuratubehar ziren. Azañak eta bere errepublikarjarraitzaileek, II. Errepublikako lehenbiurteko politika erreformista berrabia-

tzea zuten xede. Langile era-kundeek eta ezkertiarrek,berriz, ororen gainetik amnis-tia erdietsi nahi zuten lehen-bailehen. 1936ko urtarrilaren 15ean

sinatu zuten Fronte Popula-rraren programa ez zen bate-re iraultzailea. Eta irabazizgero, gainera, Gobernua beraerrepublikarren eskuetanuzteko konpromisoa hartuzuten sozialistek eta komu-nistek, parlamentutik berenlaguntza bermatuz. Fran-tzian aldiz, Léon Blumburuzagi sozialista bihurtuzen lehendakari, eta taldeerrepublikarrek –berezikierradikalak– bigarren lerro-an geratu behar izan ziren.Espainiakoan, ManuelAzaña eta Santiago Casa-res Quiroga errepublika-

rrak jardun zuten agintean gerra hasiarte, inolako ministro sozialistarik gabe.Baina 1936ko uztailean altxamendua gertatueta gutxira, frankistek Toledo hartu etaMadril begien bistan zutela, Francisco LargoCaballero sozialista jarri zuen buru FrontePopularraren gobernu errepublikarrak.

Kinka larrian, batasuna lagun Espainian 1936an gertaturiko bira ideologikoaulertzeko, funtsezkoa da jakitea 1933 amaiera-tik II. Errepublikak desbideratze handia izanzuela. Urte horretan eta hurrengoan, JoséMaría Gil Roblesen CEDA koalizio eskuinda-rrak eta Alejandro Lerrouxen Alderdi Erradi-kalak parlamentarien gehiengoa eskuratu etagobernu erreakzionarioak osatu zituzten.Hala, 1931tik aurrera Errepublikak abiarazita-ko erreforma eta proiektu aurrerakoi esangu-

ratsuenak (nekazal erreforma, langileenaldeko legeak, autonomi estatutuen garape-na…) bertan behera utzi zituzten.

Alderdi sozialistak, UGTk eta gaztesozialisten elkarteak 1934ko urrian susta-turiko iraultzak porrot egin ondoren,sekulako errepresioa jasan zuten Gober-nuaren partetik. Erreboltak oihartzunhandiena izan zuen tokietan, hau da,Asturiasen, Katalunian eta EuskalHerrian, urriko egun horietan izandakohildakoez gain, atxiloketa eta espetxera-tze masiboak izan ziren. Estatu osoanatxilotutako 30.000 lagunetik 2.200 Eus-kal Herrikoak ziren. Urriko mobilizazioak bultzatu zituzten

sektore politikoen buruzagi askok ere

Goian, Guadalupekogotorlekutik presoiraultzaile batekbidalitako poesia,eta 1936kohauteskunde afixaamnistiaaldarrikatuz.Behean, NafarroakoUGTrenTrabajadoresegunkaria;sindikatuak amnistiaeskatu zuen iraultzaarmen bidez eginnahi izan zutenpresoentzat.

Page 4: Ezkerraren batasunak bidea malkartsu · 2015-09-30 · zituen, sozialistekin eta talde burgesekin itu-nak burutu zitzaten faxismoari aurre egiteko. Iraultza lortzeko helburua albo

espetxealdiak edo erbestea jasan zituzten.Katalunian, esaterako, Generalitat osoa kar-tzelaratu zuten, baita Lluis Companys presi-dentea bera ere, eta egoera horretan egonziren 1936ko amnistia iritsiarte. Greba komiteen partaideesanguratsuenak, FranciscoLargo Caballero, SantiagoCarrillo, Ricardo Zabalza etaJulian Zugazagoitia, Madrilenespetxeratu zituzten. EuskalHerrian ere beste batzuek patubera izan zuten: Toribio Eche-barria, Julián Prieto, MiguelEscobar, Ramón Rubial, JuanNadal… denak kartzelan.

Amnistiaren aldarria, Fronte Popularraren euskarriaEspetxealdi luze eta masiboek are ondoriolatzagoak ekarri zituzten. Ordura arte inda-rrean zegoen egitura errepresiboa eraldatuegin zen eta 1936ko Gerran izango zituenezaugarri krudel berak hartu zituen. Hala,Rafael Aizpun justizia ministro zela, 1936kouztailaz geroztik indarrean izango zirenindarkeria praxiak aurreratu zituzten.

Atxilotze masiboen ondorioz, ohiko espe-txeez gain, gotorleku militarrak eta barku kar-

tzelak hasi ziren erabiltzen, 1934ko urrikomobilizazioak oraindik amatatu gabe zeude-nean. Bilboko itsasadarrean hainbat barkurensotoetan ehunka preso pilatu zituzten hain-

bat hilabetez –Altuna Mendiizan zen horietako bat–.

Halaber, Larrinaga, Ondarre-ta eta Iruñeko kartzelak txikigeratu zirenez, Guadalupe, SanMarkos eta San Cristobalgogotorlekuak ere kartzela bihur-tu zituzten urrian bertan. Tokiilun horiek, espetxe probintzia-len osagarri izatetik Espainiakoespetxe egiturako kartzelanagusi izatera igaro ziren egunbatetik bestera. San Cristobal-

goak 1934ko azarotik aurrera 700 presobaino gehiago izan zituen. 1936ko Gerrare-kin etorri zen aro errepresibo tamalgarriarenaurrekari zuzena izan zen hura.

Mendi tontorretan kokaturiko espetxeberri horiek ez zeuden inolaz ere atondutajendea gizalegez eta duintasunez biltzeko. SanCristobalen ziegak lur azpian zeuden, patiokomailara irekitzen ziren leihotxo bakar bate-kin. Patioak txikiegiak ziren hara eramandakojende andanarentzat. Oheak ere oso eskas,eta askok lurrean egin behar izaten zuten lo.

2015EKO URRIAREN 4A 7�

FRONTE POPULARRA

BULTZA KAZETARITZA INDEPENDENTEAEGIN HARPIDETZA

943 371 545 · [email protected] · www.argia.eus/harpidetza

Fronte Popularraren programaez zen batere iraultzailea, etairabaziz gero, gainera,Gobernua errepublikarren eskuuzteko konpromisoa hartuzuten sozialistek etakomunistek

Page 5: Ezkerraren batasunak bidea malkartsu · 2015-09-30 · zituen, sozialistekin eta talde burgesekin itu-nak burutu zitzaten faxismoari aurre egiteko. Iraultza lortzeko helburua albo

�8 2015EKO URRIAREN 4A

FRONTE POPULARRA

Espetxe politika Erdi Arora itzuli zela ziru-dien satortegi anker horiekin.

Erakunde eta aldizkari ezkertiarrek preso-en bizi baldintzak salatu zituzten behin etaberriz. Presoekiko laguntza indartu eta elkar-tasun sareak sortu zituzten, elikagaiak, taba-koa, arropak eta abar eramateko. Elkartasunlanetan emakumeek izandako parte hartzeaeta rola ezinbestekoak izan ziren, askok ongioroitzen duen moduan. Josefi-na Guerendiainek bere idazlanautobiografikoan zioenez:“Bilerak egiten genituen etaUGTko langileen artean diruabiltzen genuen. Astean zeharhiru egunetan, astelehenetan,asteazkenetan eta ostiraletanaukera genuen bisita egiteko‘gorriei’. Guk tabako xehatua-ren paketea prestatzen genuen.Beste batzuek ajoarriero eltze-ren bat, besteentzat haragi gisa-tua eta ogia. Ardoa ezin genuen sartu. Preso-ak ikustera joaten ginenean arropa hartzengenuen nire amak eta lixibatzaile batzuek gar-bitu zezaten”.

Presoen bizi baldintzak salatzeaz gain,espetxe berezi horien desagerpena eskatu etaamnistiaren aldarrikapena ere eraman zutenlehen maila politikora. Egundoko azkartasu-narekin egiten ari ziren epaiketetan aginduta-ko heriotza zigorrek ere suspertu zituztenpresoen aldeko ekimenak. Mobilizazio horieiesker hainbat buruzagi patu hilgarri horreta-tik libratu zen. Baina preso segitu zuten bestezenbaitek ez zuten zori bera izan. Kartzeleta-

ko bizi baldintzek eta gaixotasunek, errepre-sioak sortutako sufrimendua areagotu bainoez zuten egin, eta herritarren erantzuna eretamainakoa izan zen. San Cristobalen, esatebaterako, 1935eko urrian Luis León presoasturiarra hil zen tuberkulosiak jota, etahorren ondorioz Iruñean langileek egindakolanuzteak 1934ko urrian egindakoaren antzahandia hartu zuen.

CEDAren eta Alderdi Errepublikar Erra-dikalaren Biurteko Beltzaren amaiera antzema-ten hasia zegoen. Gero eta oihartzun handia-goa izaten ari zen amnistiaren aldeko

kanpainak bat egin zuen1936ko hasieran egin zirenhauteskundeetako leloekin. Ezda harritzekoa, beraz, errebin-dikazio hori izatea FrontePopularraren oinarri eta helbu-ru nagusia. Ezta lehen eskain-tza programatikoa lortua izateaere. Otsailaren 21ean, ezkertia-rrek hauteskundeak irabazi etabost egunetara, Espainiakokartzelak ireki zituzten, Puertode Santa Mariatik, Larrinagara,

Santoñatik San Cristobalera. II. Errepublika-ko lehen egunetan bezala, 1936ko amnistiakpreso politiko guztiak kaleratu zituen festagiroan.

Ez zekiten bost hilabete eskas geroago,hustutako kartzela horiek berriro presoz lepobeteko zituztenik, zeintzuk eta 1934ko erre-bolta odolez eta espetxez zanpatu zutenberek. Fronte Popularrak osatutako gobernuerrepublikarra ez zen gauza izan zetorrenmatxinada militarra antzemateko, are gutxia-go hari aurre egiteko. Hala, askok 1934anezagututako gotorleku-kartzela anker horie-tarako bidea hartu zuen berriz ere. n

Preso atxabaldarrak Iruñeko San Cristobalgo gotorlekutik irten ostean1936an. Gerra Zibileko praxi errepresiboaren aurrekaria izan zirenpresondegi bihurturiko gotorleku ilunok. Eskuinean, amnistia dekretua.

OC

TUBR

ED

E19

34 E

NE

USK

AL

HE

RR

IA

San Cristobalen 1935eko urrianLuis León preso asturiarra hil zentuberkulosiak jota. Hurrengoegunean Iruñean langileekegindako lanuztea 1934kourrikoaren parekoa izan zen