euskararen hedapena

download euskararen hedapena

of 2

Transcript of euskararen hedapena

Akitaniarrak eta euskara, lehen lekutasun idatziak, euskara eta iberiera, euskara eta zelta hizkuntzak:

> Akitaniarrak eta euskara.Lehen euskal hitzak, arraroa iruditu arren, Akitanian aurkitu ziren. Akitania eskualdea Julio Cesar erromatar konkistatzaileak aipatu zuen lehen aldiz. Bere helburua Galia deitzen zen eskualdea bereganatzea eta baketzea izan zen kristo aurreko urteetan.Bere ustez, Galian hiru herri zeuden: iparraldean belgak, erdialdean galiarrak eta Akitaniako akitaniarrak. Estrabonek, akitaniaren hegoaldekoak, hau da, gaur egungo hego euskaldunen, antzekotasunak bereizi zituen. Erromatarrek, lurraldea hartzean, latina eta bere kultura ezarri zuten, eta akitaniarrek beren ohitura eta hizkuntza galdu zuten. Dena den, beraien hilobietan inskripzioak egiten zituztenez, jakin da, idazten zuten guztia ez zegoela erromatarrez idatzia.

>Lehen lekukotasun idatziak.Luchaire ikertzaileak, inskripzio haietan aurkiturikoa, euskal hitzekin zuen izugarrizko antzaz ohartu zen. Hona hemen hitz batzuk: andere, gison, andosus, bihoxus Latinaren deklinabideak dituzte hitz amaieran. Begiratu euskaldunen antzekotasuna: andere, gizon, (h)andi, bihotz

>Euskara eta iberiera.Euskaldunak bere ingurukoekin harreman zabal eta estuak izan dituztela, argi dago. Iberiar bizilagunekin, hizkuntzaren erlazioa aztertu zen, emaitza, hitz hauek dira: zaldi, ibai, beltz, hiri, lagun, argi, berri... Baina ez dakigu zeinek hartu duen zer eta ezta ere hirugarren batek parte hartu zuen ala ez.

> Euskara eta zelta hizkuntzak.Herri zeltekin ere harremanak izan zituzten. Latinaren bidez: errege eta gezi, eta harreman zuzenez: zilar, hogei, gor, adar... izan dira hitzetan aurkituriko harremanak.

Euskara Pirinioetan, euskara eta Erromatarrak, galera Aintzin Aroan eta bisigodoak.

> Euskara Pirinioetan.Erromatarrak etortzean, euskara Mediterraneoko Pirinioetan aurkitu zitekeen. Bestalde, Aragoien ibaiaren arroan 48 herrik, euskal lekuizenak dituzte, eta hori aipagarria da. Kataluinan ere Aran izeneko aran ospetsu bat dago, euskara hara ailegatu zelako seinale.

> Euskara eta Erromatarrak.Alabaina, Aintzin Aroan, Erroatarrek kultura eta hizkuntza (latina) ekarri zuten, berrikuntza handia eginez. Hitz asko jaso zituen euskarak latinetik, baina bere lege fonetikoetara moldatuz.

> Euskararen galera Aintzin Aroan.Euskararen galeraik handiena, Erromata Inperioaren konkista eta baketzearen ondorioz gertatu zen. Berain hizkuntza eta kultura ezartzean, Arabako eta Nafarroako hegoaldean euskara omen zen. Euskara mendietan eta txokoetan hitz egiten zen, desgertzeko zorian egon zelarik. Baina euskarak gaur egun arte iraun badu, hizkuntza berak egitura berriei egokitzeko duen ahalmenarengatik izan da.

> Euskaldunak eta bisigodoak.Erromatarren Inperioa V. Mendean guztiz desegin zen, germaniarrek hautsi zutelako. Hauetako batzuk, bisigodoek, Pirinio inguruan ezarri zituzten bere erresuma. Hego Araba eta hego Nafarroa kendu zieten, eta hau ez zitzaien bat ere gustatu euskaldunei. Baina euskaldenuk basoen ezagutzearekin eta beraien elkartasunerekin berea zena bereganatu zuten. Beraien errastoa hitz batzuetan da: gudu, gerra eta gorde.

Euskararen hedapena eta galera.

> Euskaldunak eta arabiarrak.Arabiarrak VIII. Mendean iritsi ziren, dirudienez, harreman onak izan zituzten euskaldunekin. Hitz asko jaso zuen euskarak arabiarretik: alkandora, kotoi, azukre, alkate, azoka, kutun...

> Euskararen hedapena hegoalderantz.Goiz Erdi Aroan, bi datu interesatzen zaizkigu. Bata, euskaldunek Nafarroako erresumari esker lehen aldiz batasuna politikoa lortu zuten. Eta bigarrena, hegoalderantz izan zuten zabalkuntza ( Arabako eta Nafarroako hegoaldea ez ezik, Errioxara, Burgosera eta Soriako iparraldera iritsi zen.

> Euskararen atzerapena.Erdi Aroaren amaieran. Erdera euskaldunen hirietera sartu zen, merkatari, agintari eta apaizen laguntzaz. Aro modernoan, Nafarroako Erresuma txikitu egin zen eta bestalde, Espainiako eta Frantziakoak indartu. Beraz, aro honetan esan daiteke hasi zela euskararen galera.

> Euskararen galeraren zenbait arrazoi.> Espainiako eta Frantziako estatuek gaztelaniari eta frantsesari emandako lehentasuna.> Euskal Herriko agintariak erdaldunak ziren. Nafarroako Erresumak ez zuen inoiz euskara hizkuntza ofizialtzat erabili.> Historian zehar euskarak izan duen prestijio ahultasuna.> Kulturadunen ikasketa guztiak erderaz izatea.> Elizaren jokabidea.> Industria arloko hizkuntzatzat erdara hartzea.

Hala eta guztiz ere, euskarak gaur egun arte iraun du, eta ez da euskararen historia gaur bukatuko.