Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik,...

32
Euskarara etorrita Reyes Prados ELGOIBAR - 1183. zenb. XXVII urtea - 2020-12-04

Transcript of Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik,...

Page 1: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

Euskararaetorrita

Reyes Prados

ELGOIBAR- 1

183. zen

b. XXV

II urtea - 2

020-12

-04

1183 azala:Maquetación 1 03/12/20 12:19 Página 1

Page 2: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

1183 azala:Maquetación 1 03/12/20 12:19 Página 2

Page 3: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

3EUSKARALDIA:gehiago, gehiagorekin, gehiagotan ............................

facebook.com/euskaraldiaelgoibar twitter.com/EuskaraldiaElg2 instagram.com/euskaraldiaelgoibar T.me/euskaraldiaelgoibar

azaroaren 20tik abenduaren 4ra 15 egun..Zer moduz ari zara Euskaraldia ariketarako

aukeratu duzun rola betetzen?

NAGORE GUARDIA: “Ahobizi rola aukeratu nuen euskaraz hitz egiten dakidalako, eta hasieran,

oso ondo hasi nintzen, ilusio handiz eta denei euskaraz egiten. Baina aitortu behar dut egunak aurrera joan

diren heinean hasierako motibazio hori galdu egin dudala, eta orain, ez nabil hain ondo betetzen nire rola.

Saiatzen ari naiz, eta lehen gaztelaniaz hitz egiten nuen lagun batzuekin gehiago egiten dut euskaraz, baina

ez da hasierako egunetan bezala. Txapa bera janztea ere ahaztu egiten zait egun batzuetan. Ez da oso ero-

soa arropa batetik bestera aldatzen ibiltzea, eta batzuetan ez dut erabiltzen”.

....................................................................

ANGEL QUINTANA: “Etxean eta lagunartean gaztelaniaz egin izan dut beti, baina Morkaikoren

mendi irteeretan konturatu nintzen jende talde harekin euskaraz hitz egin nahi nuela, eta horrela hasi nin-

tzen euskara gehiago hitz egiten. Badakit batzuek beti egiten dutela euskaraz eta nik ere horiei beti egiten

diet euskaraz. Beraz, nolabait Ahobizi ere banaiz, baina niretzat errazagoa da Belarriprest izatea. Euskaraz

egiten didanari, nik euskaraz egiten diot. Lanagatik asko bidaiatzen dut, eta kasu horietan gaztelaniaz egiten

dut, baina asteburuetan euskaraz bizi naiz. Beldurra kendu diot, eta orain, asko hitz egiten dut euskaraz”.

MARI JOSE GARATE, Uzuri optika: “Oso ondo ari gara, eta esperientzia oso positiboa irudituzaigu. Bezeroei harrera beti euskaraz egiten diegu, eta lehenengo saiakera elkarrizketa euskaraz man-

tentzea izaten da. Ikusten badugu ez dakitela, orduan gaztelaniaz jarraitzen dugu. Gure artean ere ba-

tzuetan lan kontuak gaztelaniaz hitz egiten ditugu, baina Euskaraldiari esker euskaraz lan egiten

ahalegindu gara, eta oso ondo moldatu gara. Esango nuke bi aste hauetan gehiago egin dugula denok

euskaraz”.

MARIA ARRIZABALAGA, Armueta harategia: “Oso ondo. Arazorik gabe ari gara. Gu euskal-dunak gara eta lehen ere asko egiten genuen euskaraz. Bezeroei lehenengo hitza beti egiten diegu

euskaraz, baina bezeroak gaztelaniaz erantzuten badigu, berera moldatzen gara. Zaila egiten zaigu gaz-

telaniaz hitz egiten duenari euskaraz egitea. Baina euskaraz hitz egin nahi duenak badaki gurean egin

dezakeela. Gu Ahobizi eta Belarriprest gara, bi rolak betetzen ditugu, euskaraz hitz egiteko arazorik ez

daukagulako eta ulertzeko ere ez”.

KAI ZUBIAURRE “Ahobizi naiz, eta lehenengo egunetan batzuetan arraro sentitu nintzen, kontu-

ratu gabe erdararako joera izan nuelako batzuetan. Egunerokoan espresio jakin batzuk erdaraz esateko

ohitura daukagu kuadrillan, denok euskaldunak izan arren, baina denok eman dugu izena Euskaraldian,

ahobizi rolean, eta kontzientzia handiagoz ari gara orain. Eskolan ere arigunea da gure gela eta etxean

dena egiten dugu euskaraz. Euskaldunok kontzientzia hartzean dago kontua. Eta nik konpromisoa hartu

dut ariketa bukatutakoan ere euskaraz gehiago egiteko”.

MERTXE DEL SOL: “Gustura ari naiz ni, baina inguruan ahobizi asko entzuten ditut erdaraz. Neuri eregertatzen zait batzuetan, euskaraz hasi eta erdarara pasatzea. Inguruak eragin handia du horretan. Nik euskara

gehiago entzun nahi nuen nire bueltan eta horregatik aukeratu nuen Belarriprest rola, euskaraz dakitenak

niri euskaraz egitera behartzeko. Horregatik, eta gurasoen etxeko hizkuntza erdara delako. Erdaldunak ditut

gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora

etorri aurretik Azkoitin bizi izan nintzelako eta amorrua ematen zidalako euskaraz egin ezinak. Euskarak ber-

takotzen lagundu zidan. Euskara eta euskal kultura ondarea dira, aberastasuna, eta hori zaindu beharra dugula iruditzen zait.

E

E

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 3

Page 4: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

IRITZIA

Aita Agirre Kulturgunea, 3, 3. ezk. - 20870 ELGOIBAR

943 744 112 Publizitatea: 943 743 704

[email protected] [email protected]

www.barren.eus

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiaklekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzen Iri-tzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzuki-zunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZETARIAK AinhoaAndonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA

Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINATZAI-LEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA

Aitor Lauzirika ADMINISTRARIA Amaia Arrizabalaga KOLABORATZAI-LEAK Ibon Serrano, Eire Vila, Manu Sanchez, Iosu Juaristi, IñigoLamelas, Edurne Izagirre, Paula Heras, Enetz Ezenarro, Ane As-tiazaran, Irati Agirreazaldegi, Jone Olaizola, Juan Luis Mugertza,Izaro Etxegibel, Iñigo Otaño, Iñaki goitia, Jose Ramon Cabrera,Alex Segade INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 ale LEGEGORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

BABESLEA:

4

Emakumeenganako indarkeriaren in-guruan hausnartzeko egunak izan di-tugu, eta isiltasunean ere geure

burutxoetan sumatu zitekeen galdera: zer-gatik? Zergatik hil du emaztea bere sukal-dean? Zergatik ito du alaba?

Hori da emakume guztiok komuneandugun logika; maitasunak maitasuna da-karrela, ematen duguna jasotzen dugula.Eta aldi berean, logika hau da feminizi-

dioa modu argian ikustea ga-larazten diguna; kanpo arra-zoiak bilatzen baititugu eraso

eta hilketei “logika” bilatzeko,eta honek aldentzen gaitu biktima-

rengandik, jakin gabe horixe delabera erlazio horretan korapilatua man-

tentzen duena.Maite dugun eta aukeratu dugun ho-

rrek boterearen logika jarraitzen duelaulertzea asko kostatzen zaigu. Erlazioakulertzeko bi modu dira: batak, lotura sortunahi du elkar ulertze eta adostasunetik, etabesteak, aldiz, boterea duela ikusi behardu norbait dela sentitzeko eta bere beharhori da printzipala, emakumeak helburuhorretara iristeko erabil daitezkeen tresnakdira, emakume baten miresmena eta obe-dientzia baita gizonari balioa ematendiona.

Ohiko galdera izaten da ea zerk egi-ten gaituen zaurgarri biolentzia matxistajasateko erlazio batean, eta erantzuna sin-ple bezain beldurgarria suertatzen da:barneratuak ditugun eta inkontzienteki ga-ratzen ditugun genero estereotipoak etamaitasun erromantikoak. Geure autoesti-mua eta lagun sarearen kualitatearen ara-berakoa izango da historiaren garapenaeta ondorengo berrindartzea. Norberegaitasunak bezain garrantzitsua da ger-tuko sare sendo eta presente bat izatea,eskuzabala geure maiteminarekiko, bainaaldentzeko prest ez dagoena; boterea ais-lamenduan eta sekretuan handitzen baita.

Zergatik iraintzen, inbaditzen, bortxa-tzen, bakantzen, beldurtzen, jazartzengaituzte? 12 urteko haur batek aitak amarierantzun ziola esan zuen moduan... “Ahaldudalako eta nahi dudalako”.

EDURNE IZAGIRRE Psikologoa

“Maite dugun eta aukeratu dugun horrek boterearen logika jarraitzen duela ulertzea asko kostatzen zaigu”

Zergatik?

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 4

Page 5: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

u OHARRAKontzezio Eguneko jai zubia dela-eta, datorren astean ez

dugu BARRENik kaleratuko. Hurrengo alea abenduaren 18an ja-soko duzue.

BARREN

u EUSKARAREN ALDEKO MANIFESTUAGaur goizean kafesnea eta madalenak jaten nituen bitar-

tean egunkaria irakurtzen ari nintzela, zera irakurri dut: “Euska-raren Nazioarteko Eguna da gaurkoa”. Kontxo! Zergatikexistitzen da euskararen eguna ?

Ia ba, hausnartu zuek ere nirekin batera.Zergatik ospatzen da martxoaren 8an Emakumeen Nazio-

arteko Eguna? Gaur egun, arlo askotan berdintasuna lortu ezdelako, ezta? Tira, kasu honetan ere antzekoa gertatzen da;euskarak ez ditu nahikoa aukera nahi beste zabaltzeko edoagian gu geu gara gutxiago erabiltzen dugunak… Ai gure eus-kara maitea! Horregatik, laguntza handia behar du, galtzekoarriskuan baitago. Txikia nintzenetik, askotan entzun ohi dudanesaldi bat da hau: hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenekikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.Azken finean, dakigunok hitz egiten ez badugu nork hitz egingodu ba euskaraz? Bestalde, hizkuntza bat galtzea ez da hori ba-karrik. Hizkuntza baten desagerpenak kulturarena ere badakarberarekin, hau da, ez da hitz soil batzuen galera, belaunaldizbelaunaldi trasmititutako euskal ohiturak eta bizimodua ere de-sagertzen dira. Nork kontatuko dizkie Tartalo eta Makilakixkiipuinak ondorengoei? Nork dantzatuko ditu fandango eta arin-arinak erromerietan? Nork kantatuko du lau teilatu edozein he-rriko jaixetan, eta Benitoren Maria Solt? Sosa duenak kontatueta poza duenak kantatu. Zer esanik ez euskal abestiek dutenxarma eta haiek sorrarazten diguten harrotasuna. Beno, COVID-19 a dela-eta ezin da gehiegi kantatu ezta dantzatu ere. Ba-dakizue, maskara ahoan eta ibili munduan, baina beti eresegurtasun distantzia mantenduz.

Goazen harira, gaur abenduak 3. Abendua hotz. Neguabeti negu. Gorri edo beltz, baina negu, hotz. Horrek ez lukebehar albiste. Euskarak berak gaur albistegiak zabaldu beharkoez lituzkeen bezala. Euskararen eguna, guztiek beharko lukete-elako. Euskaraldiaren helburua hori da hein handi batean, biastez euskaraz hitz egiteko ohiturak berreskuratzea, aldatzeaedota berriak sortzea. Esate baterako, nire osaba Osinbeltz Bil-bon jaiotakoa da, eta betidanik hitz egin izan du gazteleraz,euskara ulertzen duen arren. Hori dela-eta, euskaraldiaren bi-garren edizio honetan Belarriprest rola hartzea erabaki du, jen-dea berari euskaraz lasai zuzentzeko. Baina bihartik aurrera

dator benetako erronka, txapa kenduta, norberak bere egune-roko rola hartu beharko du, eta konpromisuari eutsi, bi astehauetan lortutako guztia pikutara joan ez dadin eta baita eus-kararen etorkizuna bermatzeko ere. Ez da lan erraza izango,baina aurten euskararen alde egotetik euskararen alde egiterapasako gara, egotea ez delako nahikoa egiten ez badugu.Nork bere harri-koskorra ekarriz eta ohiturak aldatuz, egoerapixkana hobetuko dugulakoan nago. Gugan dago etorkizunahobetzeko indarrik handiena, euskararen aldeko defentsarikonena erabiltzea delako. Egin dezagun gehiago, gehiagorekineta gehiagotan, maskarillaren atzean bada ere, belarriak presteta ahoak bizi eta irrifartsu ditugula.

Elgoibar BHIko Euskara Batzordeko ikasleak

GUTUNAK 5

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 5

Page 6: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

MOTZEAN M6

Deituta zeudenen %37k hartu duteparte PCR baheketa selektiboan ‘Aniztasuna ikasgai’ egitasmoa

abiatu dute

Ikastolako eta Herri Eskolako ikasleak, eta hain-bat jatorritako haien gurasoak elkarrizketatu dituzteBadihardugu elkarteko kideek, Elgoibarko ikaste-txeetako aniztasuna jaso eta ezagutarazteko. Ele-aniztasunetik at, kultura eta jatorri aniztasuna ereislatu nahi dituzte. Elgoibarko Udalaren finantza-ziorekin eta lankidetzarekin osatu dute lana, eta101 ele (101L) atarira igo dituzte bideo-testigan-tzak (https://101l.ahotsak.eus/). Guztira, seiikasleri eta lau gurasori eginiko elkarrizketak jasodituzte momentuz, bederatzi jatorritakoak. Era be-rean, ikasgelan aniztasuna lantzeko material pe-dagogikoa ere prestatu dute, eta irakasleen eskujarri Ahotsak Ikasgelan webgunean (https://ikas-gelan.ahotsak.eus/fitxak/elgoibarren-aniztasuna-ikasgai).

Esleitu dituzte A8 autobidean panel akustikoak jartzeko lanak

Osasun Sailaren aginduz, PCR baheketa selektiboa egin zutenjoan zen astean Elgoibarren. 13 eta 40 urte bitarteko herritarrakdeitu zituzten probak egitera, guztira, 3.155 herritar, eta horie-

tatik 1.170 lagunek hartu zuten parte, deitutakoen %37k. DebabarrenekoESItik emandako datuen arabera, eguenerako 720 lagunek hartu zutentxanda, eta barikurako, berriz, 450 lagunek. Baheketa selektiboak emandituen emaitzak atzo arratsaldean ziren publiko egitekoak, Ignacio Gari-tano Osakidetzak pandemiaren kontrola eta jarraipena egiteko duen ko-ordinatzaileak emandako prentsaurrekoan. Datuok eskuratu ahala,www.barren.eus webgunean argitaratuko ditugu.

Bidegiko administrazio-kontseiluak esleitu ditu Elgoibarren A-8 autobi-dean pantaila akustikoak jartzeko lanak. Construcciones Moyua, S.L. erai-kuntza enpresak aurkeztutako proiektua aukeratu dute. Moyuak1.550.180 euroko (BEZ gabe) kostua duen proiektua aurkeztu zuen, etazortzi hilabeteko epea izango du lanak gauzatzeko. A-8 autobideko66,400 eta 67,300 kilometro puntuen artean jarriko dituzte panelak, Ikas-tola eta Institutoaren artean. Bilborako noranzkoan 866 metroko luzeraizango dute, eta Donostiarakoan, berriz, 405 metrokoa. Gune horretanSallobenteko zubibidea dago, beraz, panelak jartzeaz gain, euste siste-mak eguneratuko dituzte. Panelek 2,5 metroko garaiera izango dute66,400 kilometroaren eta biaduktuaren artean eta bi metrokoa biaduk-tuan. Lau metroko garaiera izango dute biaduktutik 67,185 kilometro pun-tura arte. Obra honek Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldekoerrepideetako zaratari aurre egiteko ekintza-planean du jatorria.

Urrezko ezteiak bete dituzten hiru bikote omendu dituzte

Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak jubilatu eta pen-tsiodunen astea antolatzen du urtero azaro bukae-ran, Udaleko Ongizate Sailarekin elkarlanean.Aurten, baina, ezin izan dute antolatu, koronabiru-saren pandemia dela-eta. Hala ere, urrezko ez-teiak bete dituzten bikoteak omendu dituzte, etaaurten hiru izan dira. Herriko alkate Ane Beitiak etaGizarte Ongizateko zinegotzi Blanca Larrañagaklora sorta bat eta oroigarri bana eman diete aurtenurrezko ezteiak bete dituzteneri. Eta horiez gai-nera, Elgoibarko jatetxe batean gastatzeko janari-bonua ere oparitu diete.

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 6

Page 7: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

MOTZEANM7

Abenduaren 9an jarriko dituzte salgaiEguberrietako bertso saiorako sarrerak

‘Ekonomia zirkularra modelatuz’ izeneko eskulturen lehiaketan hartu dute parte Mekako ikasleek ‘Loretxoa’ lanarekin

Bertso saio literarioa antolatu du aurtenElgoibarko Izarrak Eguberrietarako. Laubertsolarik hartuko dute parte saioan:

Nerea Ibartzabal, Miren Amuriza, Unai Itu-rriaga eta Uxue Alberdik. Bertsolariekin ba-tera, Aitor Nova musikariak ere hartuko duparte ekitaldian. Abenduaren 29an izangoda, 19:00etan, Herriko Antzokian. Abendua-ren 9an jarriko dituzte sarrerak salgai 11 eu-roan (Elgoibarko Izarrako bazkideek, 10euro). Interesatuek bi modu dituzte sarrerakerosteko: Elgoibarko Izarraren bulegoan(Aita Agirre 3, 3. solairua), 9:00etatik15:00etara edo [email protected] helbidera idatzita.

Hilaren 10era arte eman daiteke izena ElgoibarKlik

plataforman

Elgoibarklik Elgoibarko merkataritza,ostalaritza eta zerbitzu enpresa guztiakbateratuko dituen plataforma digital batizango da; erakusleiho bat, alegia. Inte-resatuek abenduaren 10era arte izangodute izena emateko aukera. Plataformadigital honetan, enpresen informazioaerakusteaz gain, sail bat izango da on-line edo whatsapp bidez salerosketakegin ahal izateko. Izena emateko [email protected] helbide elektro-nikora idatzi behar da. Zalantzakargitzeko 943 747 301 telefonora deitudaiteke.

Ekonomia Zirkularraren filosofia Gipuzkoako lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleengan zabaldu eta sentsi-bilizatzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko IngurumenSailak Ekonomia zirkularra modelatuz izeneko eskulturenlehiaketaren bigarren edizioa antolatu du. Sei ikastetxekparte hartu dute lehiaketan, tartean Elgoibarko Meka Lan-bide Eskolak. Mekako automozioko 1AU3 eta karrozeriako2KA2ko ikasleek Loretxoa izeneko eskultura diseinatu etaaurkeztu zuten lehiaketara. Parte hartu duten ikastetxe guz-tiak saritu dituzte 1.500 euroko sariarekin, eta joan den hi-laren 27an egin zuten sari banaketa ekitaldia.

Ordenantza fiskaletan aldaketak egitea onartu ditu Mendaroko Udalbatzak, EH Bilduk proposatuta eta PSE-EEk babestuta.Udalbatzak aho batez onartu zituen famili ugarien inguruan proposatutako neurriak, EAJ, EH Bildu eta PSE alderdien aldeko boto-arekin. Mendaroko EH Bilduk jakitera eman duenez, familia ugariek hobariak izango dituzte urteko kontribuzioa (Ondasun Higie-zinen Gaineko Zerga) eta ibiligailuaren zerga (Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga) ordaintzeko. Hobari horiekseme-alaba kopuruaren arabera eta diru-sarreren arabera modu progresiboan aplikatuko dira. “Hau horrela, adibidez, hiru seme-alaba izanik urtean 24.000 €tik beherako diru sarrera gordinak dituztenek %90eko hobaria izango dute. Bigarren tramoan, urtean50.000 € arteko diru-sarrera gordinak dituztenek %50eko hobaria izango dute, eta azkenik, urtean 90.000 € arteko irabazigordinak dituztenek %15ekoa”, azaldu dute. Ibilgailuetan aldiz, tramoak berdinak izango dira, baina hobariak %40, %30 eta%20koa izango dira. Bestalde, 1990etik aurrera eraikitako etxebizitza hutsek %50eko errekargua izango dute kontribuzioan, EHBilduk proposatutako neurriak PSE-EEren aldeko botoa jaso eta gero. Bi neurriok Mendaroko bizitza soziokomunitarioa biziberritzekopentsatutako neurriak direla azpimarratu dute EH Bildutik.

2021erako ordenantza fiskaletan aldaketak onartu ditu Mendaroko udalbatzak

Arg.: Meka

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 7

Page 8: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

Murrizketen kontrako manifestazioa antolatu dute biharko, etaElgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak eta duintasuna el-karteak herritarrei dei egin diete parte hartzera. 12:00etan

hasiko da, Kalegoen plazan. Prentsaurrekoa eskaini zuten taldeko ki-deek eguaztenean, eta lehenik eta behin eskerrak eman zizkieten ELA,LAB, Narrutsik, Ernai, Senideak eta San Lazaroko langileei Euskal He-rriko gutun soziala sinatzeagatik. Era berean, aipatu zuten orain delahiru urte hasi zirela mobilizazioekin, eta horri esker pentsioen igoeranKPI aplikatzea lortu dutela. Hala ere, ez dela nahikoa esan zuten, etaEuropako Gutun Sozialak gomendatzen duen 1.200 euroko gutxie-neko soldata exijitu zuten. Azkenik, pentsio duinen aldeko borroka, “gizarte borroka” dela azpimarratu zuten, eta horregatik,gizarte osoari egin diete dei mobilizazioetan parte hartzera.

MOTZEAN8

MMurrizketen kontrako manifestaziora deitu ditu herritarrak

Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak

2021eko egutegia aurkeztu du Elgoibarko Udalak

Eguaztenean aurkeztu zuen Elgoibarko Uda-lak 2021erako egutegia, eta aurkezpen ekital-dian bertan banatu zituzten sariak.Koronabirusaren ondorioz, bi zatitan egin zutenekitaldia: batetik, marrazki lehiaketako sariak ba-natu zituzten, eta bestetik, argazki lehiaketakoak.Aurtengo lehiaketaren gaia irudi bat bazterketatikberdintasunera izan da. Marrazki lehiaketan Ikas-tolako eta Herri Eskolako LH5eko 124 ikaslekhartu dute parte, eta argazki lehiaketan, berriz,17 herritarrek (sei emakumezkok eta 11 gizonez-kok). Hilabete bakoitzeko orrialdean argazki etamarrazki bat agertuko dira. Udalak 7.000 egu-tegi txiki argitaratu ditu herriko telefono interesga-rriekin, eta herriko postontzietan banatuko ditu.Egutegi handiak, berriz, 3.500 kaleratu dituzte,eta aurten, Aita Agirre kulturguneko sarreran hartubeharko dira.

Olentzero eta Mari Domingiren bideoa egin du Atxutxiamaikak

Atxutxiamaikako lantaldeak Olentzero eta Mari Domingiren bideoa egindu Udalaren eta Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolarekin laguntzaz.Abenduaren 8tik aurrera zabalduko dute Elgoibarko Izarraren webguneaneta sare sozialetan, eta barren.eus atarian ere egongo da bideoa ikustekoaukera. Horrez gain, Olentzero eta Mari Domingiri gutunak idazteko helbideelektroniko bat sortu dute, eta jasotako mezuak erantzungo dituzte: [email protected]. Era berean, postontzia jarriko dute Aita Agirreko sa-rreran abenduaren 21etik 24ra, gutunak bidaltzeko. Arg.: Jairo Berbel

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 8

Page 9: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

ELKARRIZKETA 9

“Euskarak eman ditEuskal Herriarekiko

maitasuna”

u REYES PRADOSKAZETARIA ETA TELEBISTAKO AURKEZLEA

Reyes Prados (Sevilla, 1982) orain dela 15 bat urte iritsi zen Eus-kal Herrira, euskaraz eta euskaldunez ezer gutxi zekiela. Bilbonhasi zen lanean, hiru hilabeterako kontratu batekin, epe horiamaitu ostean berriz ere Sevillara itzultzeko asmoz. Baina Sevi-llara itzuli beharrean, Elgoibarrera etorri zen bizitzera orain delalau urte. Gaur, Ahobizi txapa soinean, eta euskara ahoan, bizi da.

- AINHOA ANDONEGI -

w Noiz eta nola hartu zenuen Sevillatik Euskal Herrirakobidea?

23 urte nituen orduan, eta ez zen erabaki erraza izan, bainaaukera berriak probatzeko asmoz etorri nintzen. Ordura arte betiSevillan bizi izan nintzen. Han jaio nintzen, ikasketak ere hanegin nituen, lanean ere han aritu nintzen... Hiru hilabeterako lankontratua eskaini zidaten eta asmo horrekin etorri nintzen. 14urte geroago, hemen jarraitzen dut.w Euskal Herrira iritsi zinenean, zer zenekien Euskal Herriaz,euskaraz eta euskaldunez?

Nik banekien Euskadi edo País Vasco hor zegoela, Espai-niako iparraldean, baina euskarari buruz ez nekien ezer. Getxonbizitzen jarri nintzen, eta han ez zegoen euskal giro handiegirik,eta ni, gainera, ez nengoen euskal giroan murgilduta. Orduanerdalduna nintzen, eta erdal giroan mugitzen nintzen. Poliki-polikihasi zitzaidan pizten euskararekiko interesa. Kalean ‘agur’ entzu-ten nuen, eta pentsatu nuen hori izango zela ‘adiós’. Eta horrelahasi nintzen bati zein besteari galdetuz euskara ikasten, bainaberehala konturatu nintzen hori ez zela nahikoa hizkuntza ikas-teko, eta euskaltegian eman nuen izena. Esan zidaten euskaraoso zaila zela, baina nik saiatu nahi nuen. w Euskararen topiko tipikoa: ‘Euskara oso zaila da’.

Bai, zaila da, bereziki ez daukalako gaztelaniarekin zeriku-sirik. 30 urterekin hasi nintzen eta hasiera gogorra egin zitzaidan.Baina nik saiatu nahi nuen, eta lortu dut euskaraz hitz egitea.Oraindik asko daukat ikasteko, akats asko egiten ditut, baina jen-deak ulertzen dit, eta hori asko da niretzat. 9 hilabetez aritu nin-

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 9

Page 10: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

ELKARRIZKETA10

tzen euskaltegian, bost orduz egu-nero. Baina hala ere, telebista edoirratia pizten nituenean ez nuen ezerulertzen, eta konturatu nintzen entzu-mena gehiago landu behar nuela.Lagun batekin hitz egin nuen etaesan zidan ezagutzen zuela baserrian hartuko ninduen familiabat. Errezilgo baserri batera joan nintzen, apur bat beldurtuta,baina aldi berean, pozik. Oso gustura egon nintzen, pila bat ikasinuen eta oraindik ere oso harreman ona daukat beraiekin. Horiizan zen hartu nuen erabakirik egokiena. w Euskara ikasi duzunetik esango zenuke Euskal Herria bestemodu batean ikusten duzula?

Bai, zalantzarik gabe. Euskara ikasi dudanetik konturatu naizherria eta hizkuntza erabat lotuta daudela. Zoragarria da. Niriizugarri gustatzen zaizkit hizkuntzak, eta, bereziki euskara, osohizkuntza berezia delako. Susmoa neukan zerbait galtzen ari nin-tzela, eta zerbait hori zen hizkuntza; guztiaren oinarria. Nahiz etagutxi hitz egin edo gaizki hitz egin, euskararekin oinarria badau-kazu, eta horrekin gainerako guztia hobeto ulertzen da. w Hizkuntzak gustuko dituzula esan duzu. Esango zenuke hiz-kuntzak ikasteko erraztasuna duzula?

Hori esaten didate, baina ez dakit erraztasuna den edo jakin-mina. Nik hitz egiten ditut gaztelania, nire ama hizkuntza, eus-kara, ingelesa eta frantsesa. Beste hizkuntza batzuk ere ezagutzenditut, baina ez nuke esango aparteko erraztasunik dudanik, ikas-teko gogoa baizik. w Euskarak bezala, gaztelaniak ere baditu bere topikoak, etabat da andaluziarren azentua ez dela oharkabean pasatzen.Zuri, baina, ez zaizu azentua igartzen.

Euskaraz hitz egiten dudaneanez zait nabaritzen, eta telebistanaurkezle lanetan aritzen naizeneanere saiatzen naiz azentua neutrali-zatzen, baina bestela, kalean,lagun giroan jatorrizko azentua

ateratzen dut, eta sevillar peto-petoa naizela igartzen zait bere-hala. Ez dut galdu nahi, gainera! Azentu hori nire jatorrizko azen-tua da, eta betiko gordeko dut. w Zer eman dizu euskarak?

Gauza asko. Batetik, hizkuntza berri bat ezagutzeko aukeraeman dit, eta hori bada zerbait. Hizkuntza da herri honen oinarriaeta niri euskarak eman dit Euskal Herriarekiko maitasuna. Jatorrizez naiz Euskal Herrikoa, baina orain hemen bizi naiz, eta euskaraikasten hasi nintzenetik maitasun hori handituz joan da. w Euskara ikasi duzu, eta euskaraz lan egiten ari zara orain.

Bai, eta hori niretzat sekulako erronka izan da. Euskaltegianeuskara batua irakasten dute, eta hori da benetan hizkuntzahonen oinarria, euskara baturik gabe zaila delako hizkuntzaarautzea, baina konturatzen nintzen jendeak kalean desberdinhitz egiten zuela, eta hori ez zela ni ikasten ari nintzena. Base-rriko egonaldiak lagundu zidan euskalkien mundua ezagutzen,eta nolabait nire euskalki propioa sortzen. Eta hortik euskarazlan egiten hastera beste pauso garrantzitsu bat eman nuen.Orain ETB1erako programa berri batean ari naiz lanean, etaeuskalki desberdinak hitz egiten dituen jendearekin egoten naizharremanetan. Egon naiz gernikar batzuekin, Zuberoko bestebatzuekin... Sevillakoa izanik, zuberoar batekin euskaraz hitzegin ahal izatea niretzat mundiala da. Horretarako batua jaki-tea beharrezkoa da.

“Susmoa neukan zerbait galtzenari nintzela, eta zerbait hori zenhizkuntza; guztiaren oinarria”

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 10

Page 11: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

w Ahobizi txapa duzu soinean.Zer moduz ari zara zure rola be-tetzen?

Aurreko edizioan Belarriprestizan nintzen, eta orain, aldatzeaerabaki dut. Belarriprest banaiz,baina Ahobizi ere bai, eta gero eta gehiago, gainera. Gusturaari naiz parte hartzen. Horrelako ariketak beharrezkoak dirajendea kontzientziatzeko; lortu behar dugu jendea animatzeaeuskaraz hitz egin dezan. Ni konturatu naiz Euskal Herrikojende asko ez dela ausartzen euskaraz hitz egiten, eta ez dutulertzen arrazoia. Ez dakit lotsagatik den edo hanka-sartzekobeldurragatik, baina pena ematen dit. Euskara zoragarria da,eta nahiz eta gutxi jakin, nik jendea animatu nahi dut hitz egi-tera. Uste dut horrelako ariketekin jendea gehiago animatzendela euskaraz hitz egitera. Nik neuk hankasartze asko egitenditut, eta eskertzen dut euskaldun zaharrek zuzentzea. Beste ba-tzuei agian ez zaie hori gustatzen, baina nire ustez ikastekooso garrantzitsua da norbaitek akatsak zuzentzea. w Zure egunerokotasunean, euskaraz bizi zara?

Nire bikotekidearekin saiatzen naiz euskaraz hitz egiten,baina batzuetan gaztelaniaz egiten diot, haserretzen naizenean,bereziki. Zorionez, ez da ohikoa izaten, eskerrak! Lanean ere tar-teka erabiltzen dugu gaztelania, baina euskara da nagusi. Elka-rrizketak euskaraz egiten ditugu, eta edizio guztia ere bai. Osopozik nago. Nork esan behar zidan niri orain dela 10 urteETB1erako lanean arituko nintzela! w Eta, nola iritsi zinen Elgoibarrera?

Getxon bizitzen nengoela eza-gutu nuen nire bikotekidea, etabera Elgoibarkoa denez, hemenbukatu nuen nik ere. Orain dela laubat urte edo etorri nintzen Elgoiba-rrera, eta egia esan, oso pozik bizi

naiz. Ez dauka zerikusirik Sevillarekin, baina herri aproposa daElgoibar. Denetik dago, ez da herri txiki-txiki bat. Herriko giroagustatzen zait, eta ingurua bereziki. Lasai bizi naiz, egia esanda.Hemengo jendea ez da Andaluziakoa modukoa. Ez dakit lotsa-tiagoa den edo errespetu gehiago daukan, baina jendea ez zaitasko gerturatzen. Batzuetan nabaritzen dut jendea begira, eza-gutzen nautela konturatzen naiz, baina besterik ez. Dena dela,niri ez zait inporta jendea niregana etortzea. Momentuz, oso gus-tura nago hemen eta ez daukat Sevillara itzultzeko asmorik. Faltanbotatzen ditut gauza asko, eta tarteka joaten naiz, jakina. Handago nire familia, eta Sevilla futbol taldearen jarraitzaile sutsuaere banaiz, eta gustatzen zait taldearen partidak ikustera joatea.Nire aitonak oparitu zidan klubeko txartela jaio nintzenean, etabihotzean daramat. Euskal talderen baten kontra jokatzen due-nean ere saiatzen naiz partida ikustera joaten. w Euskara ikasteko pausoa eman nahian dagoenari, zeresango zenioke?

Ausartzeko! Lotsa alde batera utzi eta ausartu egin behar daeuskararen aldeko pausoa ematera. Ez da ezer pasatzen hankasartzen bada. Nik neuk askotan egiten ditut akatsak, eta batzue-tan ni neu konturatzen naiz, baina bestela ere, ez da ezer pasa-tzen. Elkar ulertzea da garrantzitsuena.

“Orain dela lau bat urte iritsinintzen Elgoibarrera, eta

oso pozik bizi naiz hemen”

ELKARRIZKETA 11

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 11

Page 12: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

12

Erosi herrian, bizirik jarrai dezan!

Olentzeroren zakuaElgoibarren!

Gehigarri honetan aurkituko dituzun boletoekindeskontuak eskuratuko dituzu, abenduaren4tik 17ra arte. Erosketa bakoitzeko boleto baka-rra erabili daiteke, eta ezin zaizkie bestelako des-kontuei gehitu.

Tokiko merkataritzan etaostalaritzan kontsumitzea

inbertitzea da!

Auzoko dendetan kontsumitzea for-mula egokia da tokiko berreskurapenabultzatzeko. Gure auzoko dendetaninbertitzen dugun diruak zirkulatzenjarraitzen du, gure inguruko oparota-sun ekonomikoari laguntzen. Onurahori gure mesederako da, hurbilekopertsonek eta familiek jasotzen dute-lako. Gure ongizate-egoera eta bizi-ka-litatea nabarmen haziko dirakontsumoa aktibatzean, tokiko dende-tan erostea inbertitzea baita.

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 12

Page 13: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

13

Topaguneak

Tokiko negozioetako harremanekauzoen arteko harremanak sendot-zen dituzte, eta herritarrentzako in-formazioa jaso eta zabaltzeko gune,topaleku eta solasaldi bihurtzen di-tuzte; izan ere, dendara jaistea edokafe bat hartzera jaistea beti da au-kera egokia auzoan gertatzen ari de-naren berri izateko. Adinekopertsonengan eragin handia dau-kate, merkatari eta ostalariekin har-reman zuzena eta familiarra izateaeskertzen baitute.

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 13

Page 14: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

14

Konpromisoa

Herriko saltoki txikietan eta ostalaritzankontsumitzea aukera bat da. Erosketakegitea gure eguneroko jardueretako batda, eta herritarrok gizarte-aldaketarakofuntsezko tresna bat dugu eskura: kont-sumoa. Kontsumitzaile garen aldetik,erantzukizuna dugu, baina boterea erebadugu, ekonomiaren eta munduarenbidean zuzenean eragin dezakegu.Gure usteen arabera, gure erabaki-irizpidea erabiltzeko eta jasangarritasu-naren eraikuntza sustatzeko aukeradugu, gure erosketa-ereduen bidez.Beraz, erosi dezagun he-

rrian, mantendu dezagun

herria bizirik!

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 14

Page 15: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

ELKARRIZKETA 15

Amaia Goikoetxea (Azpeitia, 1960) familia-medikua da eta azkeneko hamabi bat urtean Elgoibarko anbulatorioan pasatzen du kontsulta. Pan-demia dela-eta Elgoibarko anbulatorioan hartu diren neurriez hitz egin dugu berarekin, bai eta zentroko langileen lan-baldintzez eta haien egitekomoduez ere. Pandemia egoeran lan-karga izugarri handitu zaiela esan du Goikoetxeak, eta martxotik urrira bitartean gainezka jardun direlasarri, anbulatorioan lehendik zituzten gabezi batzuei pilatu zaielako lan-karga handitze hori. Herritarren kexekiko ulerkor agertu da Goikoetxea,eta lasaitasuna eta osasun sistemako langileengan konfiantza izateko eskatu die herritarrei.

w Koronabirusaren pandemiagatik anbulatorioetako zer-bitzuak egokitu egin behar izan zituzten martxoan. Nolaari zarete orain?

Telefono bidezko kontsultak ematen ari gara gehienbat, ikus-ten duzun bezala lekuak ez duelako ematen. Eraikin hau eska-senetako bat da. Espazio txikia eta estua da hau, distantziaketa edukiera-kontuak zaindu behar ditugu, eta honek ez du ema-ten gehiagorako. Hala ere, jendeak ez dezala pentsa aurrezaurre ikusten ez ditugunik pazienteak. Gertatzen dena da triajeguztia [zaintza behar handiagoa dutenak aukeratzeko eta sail-katzeko metodoa] telefonoz egiten ari garela. Hau da, lehe-nengo harremana telefonoz egiten dugu pazientearekin, etagero, guk, medikuok, erabakitzen dugu zein daukagun aurrezaurre ikusi beharra eta zeini lagundu ahal diogun telefonoz.Lan-karga, baina, izugarri handitu zaigu pandemia hasi zenetik.

Ziento bat dei jasotzen ditugu egunero eta zazpi orduko lan-jardunak ez digu denerako ematen. Berez, 9:00etatik10:00etara eta 12:00etatik 13:00etarako tarteak dauzkagujendea ikusteko goizez ari garenok, eta gainerako orduetankontsulta telefonikoak eta administratiboak egiten ditugu, askougaritu direlako. Bakoitzak, baina, ahal duen moduan adminis-tratzen du bere denbora. Nik neuk, esaterako, 8:00etatik15:00ak arteko lan-jarduna daukat, baina lehenengo orduanjendeari deika hasten banaiz, inor ez dut harrapatzen, txandaordu horretarako emanda egon arren. Horregatik, egunekolehen ordu hori historiak begiratzeko edota burokrazia lanakegiteko baliatzen dut. w Anbulatorioan telefonoa hartzen dutenak langile admi-nistratiboak dira. Gainditu beharreko lehenengo kontuahori dela uste dute herritarrek.

“Hemen, zazpiren lana egiten aritu garahiru-lau mediku oraintsu arte”

u AMAIA GOIKOETXEA MEDIKUA, ELGOIBARKO ANBULATORIOAN

- AINARA ARGOITIA -

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 15

Page 16: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

ELKARRIZKETA16

Medikuarekin egon nahi duela esanez deitzen du pazien-teak eta harrerakoak zertarako behar duen galdetzen dio.Ziurrenik pazienteak ez dizkio azalpen denak emango, ezdizkio eman nahiko beharbada, baina administratzaileak ur-gentea den galdetuko dio eta haren arabera emango diotxanda hurrengo egunerako, bi egun barrurako edo dena de-nerako. Orain, nahiko ondo ari gara txandak ematen, bainaudan kaosa izan zen hau, oso mediku gutxi geundelakohemen eta ezin iritsita jardun ginelako lanean, presio handia-rekin. Baina, orain, normalean telefono bidezko kontsultabehintzat, biharamunerako ari gara ematen, urgentea ez denkasuetan. Urgentea bada, egunean bertan deitzen diogu me-dikuok gaixoari edo joaten gatzaizkio etxera, premiazkoa iku-siz gero. Egia da, hala ere, jende bat kexatzen zaigulaesanez hamar aldiz deitu behar izaten duela anbulatorioratxanda hartu ahal izateko. Gehienbat horrekin kexatzen daorain jendea, eta hori, jende ugari dagoela telefonoa har-tzen.

w ‘Koronabirusaren sintomak dituzula esanez deituz gero,arreta berehalakoa da, bestela...’, entzun izan diogu batibaino gehiagori kalean.

Ez nago konforme. Koronabirusa ez diren gaietan ere arretaahal bezain berehalakoa da. Atzo bertan ohetik mugitu ezindazegoela esanez deitu zidan emakume batek eta etxera joannintzaion ikustera. Badaude koronabirusa ez diren gaitzak etaesan beharrik ez dago artatzen ditugula bestelako gaixoak ere.Baina koronabirusaren kontu honekin topera dauzkagu agen-dak. Koronabirusaren sintometako batzuk oso ohikoak dira urte-sasoi honetan, eta dei asko jasotzen ditugu, normala denbezala. Horren harira esan behar dut erizainek izugarri lagun-tzen digutela, beraiek bideratzen dituztelako orain sintomekindeitzen duten guztiak PCR probak edo antigeno probak egi-tera. Lehen, guk hartzen genituen horiek denak, baina ezi-nezkoa zitzaigun. Bestetik, egia da positibo kasuak ere nahibaino gehiago direla oraindik, behera egin duten arren, etahoriei jarraipena egin behar zaiela. Eguneko, lau-bost koro-nabirus kasu izaten ari ginen anbulatorio honetako medikuak.Jaitsi dira positibo kasuak momentuan, baina positibo guztieibi egunetik behin deitu behar zaie gutxienez, eta horri trami-tatu behar izaten ditugun baja nahiz alta paper guztiak etabete beharreko txosten guztiak gehitu behar zaizkio. Kontu-

ratu gara burokrazia kontuetan denbora asko ari garela gal-tzen. Paper-jira asko egin behar izaten ditugu, gehiegi.COVID-19ak sortu duen egonezia ere handia da eta hori erekudeatu behar da. w Zer esan nahi duzu horrekin?

Herritarrak urduriago daudela, oldarkorrago, eta hori ereigartzen dugula. Egoerak eragindako zerbait da hori, nikuste, baina egia da erantzun txarrak egunero jasotzen ditu-gula. Baretuko da giroa, baina garbi daukat lehengora ezgarela sekula itzuliko, eta lasai hartzea dagokigula guztioi.

“Egia da jende bat kexatzenzaigula esanez hamar aldiz

deitu behar izaten duela anbulatoriora txanda hartzeko”

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 16

Page 17: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

ELKARRIZKETA 17

w Zuen eguneko lan-jardunetik zenbat kentzen dizuete bu-rokrazia kontuek?

Kontsulten heren bat bai behintzat. w Uda gogorra izan zenutela esan duzu. Zergatik?

Udan oso-oso gaizki egon ginen hemen. Dena zen tele-fono-deia eta hiru-lau langile egon ginen hemen zazpi lagu-nen lana egiten. Gainezka aritu ginen lanean. Eguneanbederatzi orduz egiten genuen lan, eta eguneko lanak bukatugabe joaten ginen etxera, horrek sortzen zigun egonezin guz-tiarekin. Orduan dei guztiak koronabirusari lotutakoak ziren.Bazirudien ez zegoela beste gauzarik. Etortzeko ere ezin ge-nien esan ezinbestekoa izan ezean eta okerren zeudenakMendarora bideratzen aritu ginen gehienbat. Kontsulta pre-sentzialik ia ez zegoen orduan. Orain, egun batzuetangehiago ere bai, baina batez beste egunean zortzi bat pa-ziente ari gara ikusten anbulatorioan. Espazio honek ez duaskoz gehiagorako ematen. Begira, solairu honetan bertanlau medikuk dauzkagu kontsultak, eta gehienez hamar lagunegon daitezke, aforo kontuengatik. Distantziak gorde nahibadira, ez dago hemen gehiagorentzako lekurik. w Murrizketarik ez zela izan esan ziguten orduan Deba-barrenako Erakunde Sanitariotik (ESI), baizik eta egokituegin behar izan zituztela anbulatorioetako zerbitzuak, ko-ronabirusaren pandemiagatik. Zer diozu?

Egokitzapen batzuk egin ziren, bai, baina murrizketak egondira eta hori ezin da ukatu. Elgoibarko anbulatorioan hiru lan-kide izan ditugu bajan denbora luzez, eta ez dute haien ordez-korik ekarri. Geuk bete behar izan dugu haien lana ere, ahalbezala. Udan, mediku bakoitzak bi kupo [mediku bakoitzakbere zaintzapean duen paziente kopuruari esaten zaio kupoa]osatu ditu hemen. Konfinatu beharra ere izan dugu, lankideakere kutsatu zaizkigulako anbulatorioan lanean ari zirela, eta ha-lakoetan, bistakoa denez, lanean zeudenei pilatu zaie lana, le-henaz gainera. Mendaron ere mobilizatu zen jendea hangoanbulatorioko medikuak hona etorri behar izan zuelako, huralagata. Eromena izan zen. Kondizio txarretan egon gara hemenurria erdialdera arte. Iruditzen zait osasun sistema publiko onadaukagula, baina gauza asko daudela zuzendu beharrekoaketa baliabide pertsonalak ere jarri behar direla.w Zenbateko kupoak dituzue?

Mediku bakoitzeko 1.500 paziente inguru ditugu. Nor-mala hori da. Pentsa zer den paziente kopurua bikoiztea, etaare gehiago pandemia egoera batean. Orain, hobetogaude, egon beharko ginatekeen denok gaudelako teorian.w Garai batean 17:00etatik biharamuneko 8:00ak artekozerbitzua ematen zuten Elgoibarren. Gauerdira arte mu-gatu zuten gero, eta martxoan, Etengabeko Arreta Gunea(urgentziak, 17:00etatik atzerakoa) itxi zuten. Zerbitzua-ren eskaste bat ikusten dute hor herritar batzuek. Zer duzuesateko?

Zerbitzuak kentzea beti dela txarra.

w Telefono bidezko kontsultekin ere ez dira denak gusturaba.

Martxoan, ohiko kontrolak, analisiak eta abarrak egiteariutzi genion, momentu hartan bazirelako behar handiagoak.Espezialistek ere laga zioten kontsultak pasatzeari eta eba-kuntzak ere bertan behera utzi zituzten. Lehentasunak ezarriziren. COVID-19ak dena estali zuen nolabait esatearren, etajabetu gara gauza askotan hanka sartu dugula. Egoera huraez zen inorentzat erraza. Zenbatetan joan ote garen etxera,pentsatuz ‘halako hau aurrez aurre ikusi beharko nukeen ba’,baina ezin zen. Paziente asko ezagutzen ditugu eta urteetanhalako konfiantza modukoa lortu dugu. Horiekin errazagoada telefono bidezko komunikazioa ere, errazago zabaltzendirelako eta geuk ere badugulako haien informazio bat au-rrez. w Pentsiodunen mugimendutik-eta ohartarazi izan duteadineko asko galduta sentitzen direla telefono bidezkokontsultetan.

Bai, gertatzen da. Telefonoz igartzen diezu ez direlaondo azaltzen, hotza egiten zaiela telefonoa komunikazio-rako, baina halakoetan etortzeko esaten diegu beti. Egonlasai ezin hori dutenak beti atenditzen ditugulako aurrezaurre. Halakoetarako ez daukagu guk inolako eragozpenik.Lehen baino jende gutxiago ikusten dugula aurrez aurre? Bai,jakina. Hori bai, lehenengo hartueman hori telefonoz eginbehar da. Herritarrei esango nieke ahalegin bat egiteko ego-era zein den ulertzeko. Guk ere ikusten dugu luzatzen ari di-rela gauza asko. Espezialistak ez daude lehen beste kontsultapasatzen, eta belauneko ebakuntza egiteko lehen hiru hila-bete itxaron behar zituenak orain zortzi bat itxaron beharkoditu. Atentzioa aldatu da, halabeharrez.w Herritarren haserrea aipatu dugu, baina osasun sistemapublikoko langileok ere egin dituzue mobilizazioak. Zereskatzen duzue?

Bai, osasun sistema publikoan mobilizatu gara, eta batezere lehen arretako zerbitzuetan. Zer esango dizut? Bajan dau-den langileak ordezkatzeko eskatzen dugu. Goitik esaten di-gute ez dagoela ordezkorik, baina bestetik ingurukoek esatendigute kontratazio baldintzak ere ez direla onenak, eta horihala izanda, garbi dugu nekez lortuko dituztela ordezkoak.Badakigu mediku gutxi daudela eta orain medikuntza buka-tzen duen batek segurtatuta duela lana, baina jakina, lan-bal-

“Jakina kontsulta birtualek mugakdituztela eta horregatik guk inori

ez diogu esaten aurrez aurre ikusiko ez dugunik”

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 17

Page 18: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

ELKARRIZKETA18

dintza duienetan lan egiteko aukera eskaintzen ez bazaie,nekez erakarriko dituzte osasun sistema publikora. Planifikazioegokirik ere ez dut uste egiten duenik Osakidetzak. Guk, esa-terako, aurretiaz zehazten diegu noiz hartu nahiko genituz-keen opor-egunak-eta, eta hobeto antolatuko balira, ziurtatuahal izango lituzkete ordezkoak, baina prebisiorik ez duteegiten eta beti harrapatzen ditu zezenak. Zer gertatzen da?Guk egin, egiten dugula, eta ezkutuan gelditzen dela horidena. Geuk planto egin artekoa da, baina gaixoekin ari garalanean eta planto egitea ere ez pentsa erraza denik. Hemen,esate baterako, Lehen Arretako Unitateko arduradunik gabegaude orai, eta eskaerak gora bideratzeko ere, geure arteanibiltzen gara nork egingo duen galdezka.w Eta arazo horiek zer dira, pandemiaz geroztikoak?

Ez, ez. Pandemiak egin duena da aurretik zeuden arazoakbegien bistan jarri. Atzeragotik datoz kontu asko. w Mikel Baza familia medikuak BERRIAn zioen kontsulta bir-tualek muga handiak dituztela. Badirela kontsulta sakra-tuak, “emozioak loratzen dituzten kontsultak”.

Bai, jakina kontsulta birtualak mugak dituztela eta horregatikguk inori ez diogu esaten aurrez aurre ikusiko ez dugunik. Au-rrez aurrekoan pazienteak kontatzen dizunaz gainera, beste in-formazio bat ere bildu dezakezu. Osasun arazo fisikoen atzeanbeti daude arrazoi psikologiko batzuk eta hori dena aurrez au-rrekoan hobeto ikusten da, jakina. Saiatzen gara premia han-dienekoak identifikatzen, hori bai, eta jendeak ulertu behar duhori, ezin dugula egoera honetan lehen bezala jokatu; ezindela hemen jendea pilatu, eta horretarako neurri batzuk derrigorhartu behar ditugula.w Diagnostiko berantiarren arriskuaz ere ohartarazi zaigu.

Bai, bai, gertatu dira halakoak ere. Egin ditugu hanka-sar-tzeak ere, baina ez pentsa lasai gaudenik.w Behin eta berriz aipatzen duzun espazio faltarena. Nolauler daiteke orduan baheketa masiboa anbulatorio barruanegin izana?

Hori ezin da ulertu. Erabakia hartuta iritsi zitzaigun hona,eta guk ezin izan genuen ezer esan. Baina baheketa masiboahemen egiteak ez dauka ez hankarik eta ez bururik. Baheketakegin dituzten beste leku guztietan karpak jarri dituzte edota osa-sun zentroetatik aparteko espazioak erabili dituzte testak egi-teko. Hemen, ez. Guk egunean ezin dugu lagun bainogehiago atenditu aurrez aurre, eta orain hau? Oso gaizki irudituzaidan zerbait da hori.w 13 eta 40 urte artekoei eskatu zaie Elgoibarren testa egi-tera joateko, baheketa selektibo horretan. Ez da zuri egitekogaldera beharbada, baina azalpenik baduzu?

Ez dagokit niri horri erantzutea, ez, baina egia da udanadin tarte horretan asko zabaldu zela birusa. Orain iruditzenzait adin tarte hori zabaldu beharko luketela, baina ez dakit.w Zure egunerokoan nola ikusten dituzu pazienteak?

Karga emozional handiarekin dago jende asko. Beldurrak,

zalantzak, ezinegona...asko dago hortik eta karga emozionalguzti horrek izugarri eragiten dio gure gorputzari. Burua berelekuan ez dagoenean gorputzak ez du behar bezala lan egiten.Immunitate sistema ere ahultzen du beldurrak, eta lo egin ezi-nak, estresak eta antsietateak min handia egiten diote gure osa-sunari. Osasunaz ari garela, alderdi fisikoa eta psikikoa denadira bat. Lo egin ezinda dabilena ez da tripetatik ere ondo ibi-liko, esaterako. Osotasunean ulertzen dugu guk osasuna. w Karga emozional horri lotutako patologien ugaritze batigarri duzue? Adibidez?

Bai. Antsietate kasuak asko ugaritu dira, esaterako, eta nor-mal-normala da. Jende asko dago esate baterako, lanik eginezinda eta horrek sortzen duen egonezinari lotuta estres eta an-tsietate kasu ugari ari gara ikusten. Kontzentratzeko arazoakditu jende askok, loa galdu dutenak ere ez dira gutxi eta ezeregiteko gogo eta indarrik gabe sentitzen dira beste asko. Ho-rrek epe ertainera arazo handiak ekarriko dizkigu. Ahalegindubehar gara ahal den lasaien egoten, baina hori nola esangodiozu ba lanik gabe gelditu denari! Zaila da. Kirola egitekoesango nioke jendeari, pasiarak emateko eta topatzeko bideaburua gustuko gauzetan entretenitzeko. Beti ere lagungarri dahori, baina halako egoeretan gehiago.w COVID-19ak eragindako egoerara egokitu beharrak eka-rri du onuraren bat Lehen Mailako Arretan?

Gauza batzuetan egin da hobera, bai. Lehen, analisiak es-katzeko kontsultara etortzen zen jendea, eta zita hutsalak izatenziren, alferrekoak edo telefonoz egin ahal zirenak gutxienez.Espezialistentzako txanda hartzera ere etorri behar izaten ziren,bolante bila, eta hori kendu dugu. Orain, zuzenean, bolantebeharrik gabe bidaltzen ditugu pazienteakespezialistarenera.Horretan hobera egin dugu. Kontsultak be-netan behar diren gauzetarako dira orain, patologiak azter-tzeko.w Zergatik da beharrezkoa Lehen Arretako Unitateetan ba-liabide gehiago jartzea?

Lehen triajea hemen egiten dugulako. Hemen, Elgoibarkoanbulatorioan, COVID gela bat daukagu, denok erabiltzenduguna. COVID-19 gaitzaren sintomak dituzten guztiak horartatu behar izaten ditugu bai pediatrak eta bai gainerakomediku guztiok, eta gauzak ondo egiteko modua ez da hori.Lekurik ez daukagu. Sarrera-irteera guztiak ere ate beretik egi-ten dira hemen.

“Baheketa masiboa hemen, anbulatorioan, egin izanak

ez dauka ez hankarik, ez bururik. Oso gaizki iruditu zait hori”

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 18

Page 19: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

DURANGOKO AZOKA 19

Euskal kulturaren plaza DA!

Durangoko Azokako taupadaez da etengo 55. edizioan.Hala jakinarazi zuen Gere-

diaga elkarteak, Durangoko Azo-karen antolatzaile nagusiak etaantolaketa taldera batutako besteelkarte, erakunde eta taldeen koor-dinatzaileak. Eta ez, azokaren tau-pada ez da eten. Izan ere,azaroaren 26az geroztik 2.300produktu baino gehiago daude zin-tzilikatuta azokako webgunean jarriduten online dendan, tartean 852nobedade, eta gaurtik abenduaren8ra egongo dira salgai. Horrezgain, egun horietarako ehun kulturekitaldi antolatu dituzte Durangon.

“Erakusmahaiz beteta ikusteraohituta gauden gune hau, aurten-goan online dendaren biltegi, etasormen eta kultur ekitaldi desberdi-nen erakustoki bihurtuko da”, esanzuen Nerea Mujikak, Geredia-gako presidenteak azokaren aurkezpen egunean, aurtengo no-bedade handiena izango den online dendari erreferentziaeginez. Kulturzaleek aurten sortutako 852 nobedade izangoditugu eskura www.durangokoazoka.eus/eu/denda helbi-dean: 636 liburu, 100 musika-produktu, 44 aldizkari eta 72bestelako (ikus-entzunezkoak, jokoak, papergintza...). Onlinedendan erosketa egiten duten lehenengo mila erosleek aur-tengo kartelaren irudiarekin egindako poltsa berezia jasokodute doan, euren erosketarekin batera. Era berean, 45 eurotikgorako erosketa guztiek ez dute bidalketa-gasturik ordaindubeharko.

Ehun kultur ekitaldiAzoka, baina, ez da salerosketarako gune hutsa. Azoka egu-

netan kulturaren plaza bihurtu ohi da Durango eta horri eutsikodiote aurten ere. Antolatzaileek ehun kultur ekitaldi antolatu dituzte,

bi gunetan: Landako Gunean etaPlateruenan. Plateruenan, diskoenaurkezpenak egingo dituzte,abenduaren 5etik 8ra, 10:30etik21:00ak arte. Guztira, 37 mu-sika-talde igoko dira taula gai-nera, estilo guztietakoak. Besteakbeste, honako taldeak arituko diraoholtzan: Bulego, Marlik, Zetak,Mikel Urdangarin, Haxotz, Ko-rrontzi, Rafa Rueda, Basabi, Ga-tibu, Hibai, Trikidantz, Kohatu,Pantxix Bidart, Peio eta Itsua, Ro-berto eta Miren Etxebarria, X Sa-kara, Maria Rivero...

Gainerako jarduerak LandakoGunean egingo dira. Goizekolehen orduan familientzako ipuinaurkezpenak eta ikuskizunakizango dira; ondoren, gai desber-dinei eta aktualitateari lotutako ma-hainguruak. Goiz eta arratsaldez,literatur solasaldiak eta liburuen

aurkezpenak ere izango dira. Eguerdian, ikus-entzunezkoentxanda izango da, eta umeentzako filmak eta film laburrakemango dituzte. Arte eszenikoek ere izango dute lekua LandakoGunean, eta irakurketa dramatizatuak ere antolatu dituzte. Lan-dako Guneko ekintzetan, honako idazle hauek parte hartuko dute,besteak beste. Uxue Alberdik, Danele Sarriugartek, Bernardo Atxa-gak, Miren Agur Meabek, Yurre Ugartek, Kattalin Minerrek, An-doni Olariagak, Iñaki Egañak...

Streaming bidez, zuzeneanAzokako webgunetik Durangon gertatzen dena jarraitzeko au-

kera izango dugu kulturzaleok, etxetik. Izan ere, bi streaming kanalzabalduko dituzte webgunean, bata Landako Guneari dagokionaeta bestea Plateruenari dagokiona, eta haien bidez, azoka ikusi,entzun eta gozatu ahal izango dugu egunero, 10:30etik21:00ak bitartean.

Abenduko lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango, eta kultur eskaintza zabala egoten da era guztietakopublikoarentzat. Idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera izaten dute, eta lan berriak aurkezteko eta eza-gutzeko modua izaten da azokan. Aurten, pandemiak behartuta, azoka bera ez da egingo, ez behintzat ohiko formatoan. Hala ere, azokak2.300 produktu izango ditu online dendan, eta Durangok kulturaren plaza izaten jarraituko du, ehun kultur ekitaldi antolatu dituztelakoegunotarako. Era berean, zu non, han DA ekimenaren bidez Euskal Herri osora zabalduko dute azoka, baita Elgoibarrera ere, Pitxintxuliburu dendaren bidez.

- AINARA ARGOITIA-

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 19

Page 20: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

DURANGOKO AZOKA20

w ‘Zu non, han DA’ ekimenera batu zarete. Zergatik?. Guk beti egin dugu ahalegina Durangorako argitaratzen diren

nobedadeak dendan izateko eta gure bezeroei zerbitzu on batemateko, baina iruditu zaigu Durangoko Azokak aurten egindigun keinu hau aukera ona izan daitekeela guretzat. Egia da,Durangoko taupada beti iristen dela gurea bezalako liburu den-detara ere, batetik, Gabonak gainean izanda opari bila hasitaegoten delako jendea, eta bestetik, argitalpen gehienak ere orainizaten direlako, baina aurten gehiago saltzeko aukera ikustendugu. Hori bai, lana ere gogotik egin beharko dugu. Denda txiki

batentzat aukera ona da hau, baina aldi berean, denda berran-tolatzea eskatzen du. Guk, adibidez, pareko lokala hustu dugueta hor jarriko dugu gure erakusmahaia. Durangoko Azokak es-pazioa dauka, guk ez daukaguna, eta hori abantaila handia da.Guk nahita ere ezin dugu dendara iristen zaigun material guztiaDurangon bezala erakutsi. Baina izatez han eskuratu daitekeendena eskuratu daiteke hemen, egunean bertan ez baldin bada,bi egunen barruan. w Zer da Durangoko azoka zuentzat?

Durangoko Azokak hainbat gauza biltzen du bere baitan. Ba-

“Bai guretzat eta bai kulturgileentzat ere ona litzateke Durangoko taupada urte guztira zabaltzea”

MARI JOSE ESTIBARITZ PITXINTXU DENDAKOA

Osasun-alarmak ezarritako aforo eta mugikortasun murrizketak kontuan hartuta, Zu non, han DA! proiektua jarri du aurtenmartxan Durangoko Azokak. Egitasmo horrek bi ardatz izango ditu: Plaza eta Denda. Lehenengoa, musika eta zuzeneko-ekin lotuta egongo da. Durangoko Azokak kontzertuak antolatuko ditu Euskal Herriko zortzi herritan: Amurrio (Burubio),

Gasteiz (Jimmy Jazz), Bermeo (Kafe Antzokia), Bilbo (Euskalduna), Ondarroa (Beikozini), Azpeitia (Sanagustin eta Soreasu), Donostia(Doka eta Dabadaba) eta Atarrabia (Totem). Kontzertuak abenduaren 5etik 8ra antolatuko dituzte, eta herri bakoitzean bi egunekoegitaraua egongo da. Sarreren prezioa 8 eta 15 euro artekoa izango da, eta kontzertu guztietan zainduko dituzte lokalaren edukieraeta gainerako osasun-arauak (Sarrerak azokaren webgunean eskuratu ahal izango dira). Bigarren ardatza denda izango da. Ekimenhonen barruan, Euskal Herriko hainbat liburu dendatan modu presentzialean salduko dituzte azokako produktuak, abenduaren 9tikurtarrilaren 8ra, tartean Pitxintxun. “Azokako online denda abenduaren 4tik 8ra egongo da zabalik, baina Azokaren eragina Ga-bonetarako erosketetara ere zabaldu nahi dugu, eta liburu dendetan emango diogu jarraipena online dendari”, azaldu zuten aur-kezpenean Gerediaga elkarteko Nerea Mujikak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Bingen Zupiriak.

Durangoko Azokaren taupada Elgoibarren

Kanpotik begiratuta ez dirudi beharbada liburu denda, baina literaturzalea denak, eta zer esanik ez, dendaostera sartu denakbadaki Pitxintxu liburu denda erreferentziazkoa dela gure bueltan. Lehen begiratuan, beste zerbait ematen badu ere, dendaren %50liburu denda da Pitxintxu, eta Durangoko Azokaren Zu non, han DA egitasmoan parte hartuko du aurten. Beraz, Durangoko Azokarenwebgunean bakarrik ez, Pitxintxun ere eskuratu ahal dira aurtengo nobedadeak eta besteak.

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 20

Page 21: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

21

tetik, fetxa bat da Durango, zeinari begira aritzen diren laneanidazleak, argitaletxeak eta kazetariak, eta bestetik, festa da Du-rango, euskal kulturaren, eta oro har, euskalgintzaren festa. Lehe-nengoaren harira esango dizut, gaur egun, bi kolpetan ematekoprestatuta dagoela euskal literatur sistema. Kolpe handia Duran-gorako ematen da, eta udaberri aldera etortzen da bigarren kol-pea, txikiagoa. Horrek esan nahi du Euskal Herriko liburu dendaguztietara ere fetxa horietan iristen direla liburu berriak, baina ger-tatzen zaiguna da neguko kolpean herritar askok Durangon eros-ten dituztela nobedade guzti horiek. Iristen zaigu guri ere taupadahori, bai, baina bai guretzat eta bai kulturgileentzat ere ona litza-teke Durangoko taupada hori urte guztira zabaltzea. Kulturaz arigarela sarri esaten dugu ez dela komenigarria kultur ekitaldi guz-tiak hiriburuetan edo hiri handietan zentratzea; behar ditugula an-tzokiak, zinema-aretoak eta kultur ekitaldiak herrietan ere. Hau da,gurea bezalako herrietan ere bizirik behar duela kulturak. Bada,gauza bera esango nuke liburu eta disko salmentaz ere: bizirikmantendu behar ditugula denda txikiak ere. Horregatik DurangokoAzokaren antolatzaileek denda txikiak kontuan hartzea gauzahandia da. Gerediaga Elkartearen helburuetako bat euskal kultu-rari bultzada ematea da, eta horretarako, denoi komeni zaigu Du-rangoko taupada Euskal Herri osora zabaltzea; komeni zaiguzazpi lurraldeetan egotea denda txikiak bizirik.w Pareko lokalean elgoibartarrek Durangorako argitaratutakoliburuei leku berezia egin zenieten iaz. Aurten zer duzue pen-tsatuta?

Aurten ere ari gara lanean. Joan zen astean jarri genituen ipui-nak eta album ilustratuak txukun-txukun beste lokalean, eta eguno-tan lokal batetik bestera ibiliko gara seguru. Iruditzen zaigu jendeasko ez dela kontziente literatur sistema zer den Euskal Herrian.Jende askok ez du jakingo, adibidez, zenbat argitaletxek argita-ratzen duten euskaraz. Galdera eginez gero, oso jende gutxi hur-bilduko litzateke ziurrenik zenbaki errealera, eta horregatik erabakigenuen iaz argitaletxeen logoak inprimatzea eta paretean ikustekomoduan jartzea. Elgoibartarren liburu batzuk eraman genituen es-kaparatera, eta baziren batzuk. Aurten, lokala hustu eta erakus-mahai handiagoa jarriko dugu, herritarrek liburuak Durangonbezala ikusteko aukera izan dezaten. Izan ere, herritar askorenustea da Durangon aurki ditzakeela hemen aurkitu ezin dituengauza asko, eta ez da egia. Hemen, eta gurea bezalako gaine-rako dendetan, ezin dugu dena izan aldi berean, baina egun ba-tetik bestera eskatutakoa hemen izango du bezeroak, eta gehiensaltzen diren liburuak eta nobedade direnak urte guztian dauz-kagu dendan. Argitaletxeek eta Elkar banaketak oso ondo anto-latuta dute sistema eta nobedade guztien ale batzuk beti bidaltzendizkigute dendara, atera ahala. Horietako asko bueltan bidaltzenditugu gero, inork begiratu ere egin gabe. Zubi-lan bat egitea da-gokigu denoi. Batetik, garbi dago liburu saltzaileok zenbat etagehiago jakin liburuez eta liburu sistemaz orduan eta hobea dela,eta bestetik, argi dago bai antolatzaileek, bai Durangoko Azokaketa bai argitaletxeek ere lan bat egin behar dutela liburu dendankontuan hartzeko.

w Gero eta liburu denda gutxiago daude gure bueltan. Nolaeusten zaio bizi zuena bezalako liburu denda bati? Zerbehar du euskal literatur sistemak?

Liburu denda bat urte guztian bizirik mantentzea izugarrizkolana da. Garbi dago euskal literaturak, eta oro har euskal kul-turak, behar dituela ebentoak, behar dituela izarrak -izan per-tsona izarrak, izan gertakari izarrak- eta momentu batean beharduela ispilu bat ere, dizdiratsu eta beste edozein kulturarekinhomologagarri ikusteko, baina hori, aldi berean, ispilukeri batda, ilusio bat. Euskal kulturak benetan behar duena zera da:kondizio duinetan ari diren langileak, eta langile horiek idaz-leak, musikariak, editoreak, kazetariak, liburu saltzaileak, ga-rraiolariak... dira. Sistema osoa osatzen duen jende guzti horihartu behar da kontuan, eta hori dena martxan mantentzeko Du-rangoko Azoka ez da nahikoa. Urte guztiko martxa bat beharda hemen. Urteko salmenta guztien %10-15 saltzen da Duran-goko Azokan, eta asko da, kontuan hartuz gero lau egunekokolpe batean saltzen dela hori dena, baina, aldi berean, ezda horrenbeste, aintzat hartzen badugu gainerako %85a dendatxikietan saltzen dela, urte guztian zehar. w Liburu denden artean ere aldea dago.

Bai, badaude hierarkiak. Ez da berdina frankizia bat iza-tea edo denda txiki bat. Konparazioetan sartu gabe esangodugu bakoitzak bere logikak eta martxa dituela eta bizitzekobaldintza ezberdinak ere bai. Elkar Mega dendak, esate ba-terako, espazioa izateaz gain, atzetik banaketa sistema batdauka, negozio horri eusten diona. Ez da liburuak saltzetikbizi, baizik eta liburuak distribuitzetik, Espainiako bigarrenbanatzaile handiena baita gaur gaurkoz. Beraz, denda txikibatek askoz lan handiagoa egin behar du bizirauteko. Etahori esanda, aipatu nahi nuke liburu denda espezializatuekegiten duten lana, liburuetatik bakarrik bizitzea oso zaila de-lako. Nik uste dut, hori bai, gero eta kontzienteago garelagure denda txikiak bizirik behar ditugula eta kultura ere biziriknahi dugula gure herrietan.

‘Goazen’ bildumakoMaddiren amona influen-cerra liburua sinatzenegongo da Jasone Osoroidazlea, astelehenean,abenduaren 7an,18:00etatik aurrera, Pi-txintxun. Alai argitaletxea-rekin argitaratu du liburua.Bildumako hirugarren libu-rua da hau. Aurrez Iritsigara eta Eiderren egune-rokoa ditu argitaratuta.

Jasone Osoro IDAZLEA

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 21

Page 22: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

ELKARRIZKETA22

“Ezin baduzu energia produzitu, gutxienez, kontsumitu energia garbia”

Antton Azpiazu (Elgoibar, 1956) langabezian geratu zen 57 urte zituela. Gorosabel enpresan lan egiten zuen, energia berriztagarrien alo-rrean, baina 2008ko krisialdiaren ondorioz, alor hori ixtea erabaki zuen enpresak. Une hartan erakundeetatik ere ez zegoen energia be-rriztagarriekiko apustu sendorik, baina Azpiazuk argi dauka etorkizuna bide horretatik etorriko dela, eta lanik gabe geratu zenean berekabuz hasi zen sektore horretan lanean, Tecasol enpresa sortuz. Eguzki plakek eta energia berriztagarriek ematen dituzten abantaileiburuz hitz egin dugu berarekin.

w Noiz eta nola barneratu zinen energiaberriztagarrien sektorean?

Elektrizista naiz ofizioz, eta munduhau beti interesatu izan zait. Gorosabelenpresan lan egiten nuen, eta 1997anhasi ginen energia berriztagarrien alorralantzen, bereziki, eguzki energiaren alo-rra. Euskal Herriko Unibertsitatearekin etaIngeniaritza eskolarekin batera eguzki pla-kak montatzeko makina bat sortu genuen.2012ra arte nahiko ondo saldu ziren ma-kinak, baina 2008ko krisialdiak eta ener-

gia berriztagarrien inguruan legedian izanziren aldaketek gainbehera ekarri zuten.Gorosabelek erabaki zuen negozioarenalor hori ixtea, eta ni lanik gabe geratunintzen 2014an, 58 urte egiteko nengo-ela. Adin oso txarra lanik gabe geratzeko.Jubilatzeko oraindik urte batzuk falta, etabeste inon lanean hasteko nagusiegia. w Hala ere, eguzki energiaren aldekoapustuarekin segitu duzu. Zer dela eta?

Nik hori nekien egiten, horretan ibilinintzen azken 20 urteetan, eta horrekin

jarraitzea erabaki nuen. Nik uste nuen2014 edo 2015. urteetan hasiko zelaenergia berriztagarrien sektorea indarrahartzen, batez ere, Europan hasita zego-elako, baina Espainiako Gobernuakgarai hartan ez zuen aurrerabide handirikematen. 2018ra arte-edo, legeak ez dubatere lagundu sektore hau. Gainera, au-rrez, energia berriztagarrietan inbertituzuten askok dirutza galdu zuten, eta ho-rrek guztiak ez zuen batere lagundu. Ger-tatu zena izan zen bankuek kredituak

u ANTTON AZPIAZU ENERGIA BERRIZTAGARRIETAN ADITUA

- AINHOA ANDONEGI -

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 22

Page 23: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

ELKARRIZKETA 23

erraz eman zituztela garai batean energiaberriztagarrietan inbertitzeko, eta gero,legea aldatu zenean, batzuek ezin izanziotela kredituari aurre egin. Beldurrak etasektorearen ezjakintasunak bota du jen-dea atzera. Gainera, Iberdrola eta besteelektrizitate konpainia asko ere energiagarbien kontrako kanpaina egiten arituziren. Nire ustez, denbora irabazteko es-trategia izan zen, eurak ez zeudelako sek-tore honetan prestatuta. Orain prestatudira, eta beraiek ere eskaintzen dute ener-gia garbia. w Orain, baina, egoera aldatu egin da.Jendeak badu interesik energia berriz-tagarrietan?

Azken bi urteotan asko aldatu da ego-era, eta gaur egun askoz errazagoa daenergia berriztagarrien aldeko apustuaegitea. Denetik iristen zaigu eguzki ener-giari buruzko informazioa eta klima alda-ketaren kontua ere asko entzuten da.Legez etorriko da energia berriztagarriakjarri beharra, erakunde publikoetan eta in-dustrian, batez ere. Noiz etorriko den ezdakit, denbora beharko du, baina iritsikoda. Jendea gero eta gehiago etortzen dagaldetzera egia esan, eta interesa erakus-ten dute. Orain arte jende askok uste zuengarestia zela, eta gainera, ez zuela fun-tzionatzen. Azken ideia hau hasi da alda-tzen, leku askotan jartzen dituztelako etakonprobatu delako funtzionatzen dutela.Orain, gainera, dirulaguntzak ematen di-tuzte hasierako inbertsioa egiteko, eta horiere batzuk mesfidantzaz hartzen dute.Uste dute laguntzak ematen badituztedela ez delako errentagarria, baina guztizkontrakoa da. Errentagarria da, eta lagun-tzak ematen dira jendea animatu dadin. w Industrian ere erabilgarriak diraberaz, zure ustez, eguzki panelak?

Dudarik gabe. Hasi dira esaten he-mendik urte batzuetara karbonoan neu-troak izan behar garela, eta Elgoibarkoenpresen bezeroek eskatu egingo dutepiezak ekologikoki fabrikatzea. BMWedo Mercedes enpresentzako piezaasko egiten dira Elgoibarren, eta horiekkarbonorik gabeko autoak produzitunahi badituzte, Elgoibarko enpresei ere

derrigortuko diete modu ekologikoan fa-brikatzera. Gaur egun gainera, enpre-sak industrigune modernoetan eraikitadaude, eraikin berriak dira eta teilatue-tan panelak jartzeko aukera oso ona es-kaintzen dute.

w Zein abantaila dauka eguzki plakakjartzeak?

Eguzki energia doan daukagu, etahori aprobetxatzea da kontua. Eguzkiplakak jarrita, egunez, elektrizitateadoan izango duzu. Euskal Herria ez daoso eguzkitsua, baina Alemania edoInglaterra ere ez, eta han askok jartzendituzte eguzki plakak. Euskal Herrianez dago ohiturarik, eta pentsa, he-mengo eguzki energiarekin etxeanbehar dugun elektrizitatearen %40-50lortu dezakegu. Instalazioa amortiza-tzeko 8-9 urte behar izaten dira gutxi-gorabehera, eta hortik aurrera, beste15 bat urtean elektrizitatea doanemango dizu. 25 urteko bermea dau-kate panelek, eta kasu batzuetan 30edo 35 urte ere irauten dute. Garai ba-tean energia edukitzen hasi zireneanherrietan zentral hidraulikoak zeuden,kaleko instalazioa Udalarena zen... no-labait esateko energia herritarrek kude-atzen zuten. Gero enpresa handiekpribatizatu egin zuten energia, eta nahizuten prezioa ipini zioten, gainera.Eguzki plakak jartzeak duen abantaile-tako bat horixe da, norberak kontsumi-tzen duen energia norberak kudeatudezakeela, eta gainera, energia gar-biak erabilita. Nik argi diot, ezin ba-duzu energia produzitu, gutxienezkontsumitu energia garbia. Baina orain-dik ez dago oso zabalduta eguzki pla-kak jartzeko ohitura.

w Zein aukera daude energia garbiakontsumitzeko?

Energia garbia saltzen duten koope-ratiba asko daude, gero eta gehiago.Goiener, adibidez, oso ondo ari da la-nean. Kooperatiba hauek normalean ira-bazi asmorik gabekoak izaten dira, etaprezio justuagoak erabiltzen dituzte. Fak-turak gainera, garbiak egiten dituzte,ulertzeko errazak. Ez gaur egungo fak-turak bezala; jende askok ez ditu ulertuere egiten, eta ez daki zer ordaintzenduen ere. Beste kooperatiba hauekaskoz merkeagoak ez dira, baina behin-tzat argi azaltzen dute zer eskaintzen etazer kobratzen duten. w Eguzki plakak baserri edo landa gu-neekin lotzen dira. Kaleko eraikinetanere jartzen al dira?

Euskal Herrian toki gutxi daukagu,eta etxebizitzetan ez da erraza eguzkiplakak jartzea. Komunitatean gainera bi-zilagun guztiak ados jartzea oso zailada, baina orain hori arautzen ari dira.Adibidez, teilatuan plakak jarri daitezkeerabilera komunetarako: portalekoargia, igogailua... Egia da ez dagoelahorretarako ohiturarik, eta hemen gehien-bat txaboletan, baserrietan edo familiabakarreko etxebizitzetan jartzen direla.Txabola batzuentzat hau da elektrizita-tea edukitzeko modu bakarra, askoz ga-restiagoa irteten delako instalazioelektrikoa txabolaraino eramatea. Eguzkienergia egunez bakarrik daukagu, horiere egia da, baina hala ere, argiarenfaktura asko murriztu daiteke. Erdira etor-tzen da faktura, behar duzunaren erdiazuk zeuk produzitzen duzulako. Plakeibateria jartzeko aukera ere badago,baina hori garestiagoa da.w Zu sinistuta zaude etorkizuna haudela.

Bai, ez daukat dudarik. Eguzkiarenenergia hor dago, eta teknologia badau-kagu. Montatzeko erraza da, garbia etaemaitza onak ematen ditu. Europan he-rrialde askotan erabiltzen dituzte, eta Es-painian ere, hemen baino gehiago.Etorkizuna bide honetatik joango delakonbentzituta nago.

“Etxean behar dugunenergiaren erdialortu dezakegu

eguzki panelekin”

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 23

Page 24: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

KULTURA24

Arrokerixa haundirik be ibilli:

Zer moduz zabiz? Arrokerixa haundiri(k) pe, motell! Beti badaukat miñen bat.

Elgoibarko Udalak euskarazko produktuen katalogoa banatuko du

herriko haur eta gazteen arteanIker Karrera mendi

korrikalariaren liburuaren aurkezpena hilaren 11n

Iker Karrera mendi korrikalari handia-ren biografia idatzi du Unai Ugartemen-dia kazetariak. Bidea ipar jarri dioizenburua liburuari idazleak, eta aben-duaren 11n Mendaron aurkeztuko du,San Agustin antzokian, 19:00etan. Aur-kezpenean Iker Karrera bera ere egongoda. Sarrerak Morroskillo dendan daudesalgai, 2 euroan.

‘Erradikalak ginen’ ikuskizuna,

abenduaren 12an

Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egi-zabal antzerkilari eta ipuin kontalariak neskagazte promesa etiketaz, zahartzeaz, gorpu-tzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu pa-triarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz,biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten bestehainbat gaiz jardungo dira abenduaren12an Mendaron emango duten Erradikalakginen ikuskizunean. Feminismoa zeharlerro-tzat hartuta arituko dira; umorez, beraz,serio. Ikastolako jolastokian izango dasaioa, 17:30ean hasita, eta sarrerak Puxikadendan jarri dituzte salgai, 2 euroan

‘Olentzeroren zaku magikoa’ haurrentzakoikuskizuna, hilaren 19an

Zirtaka Antzerki Taldeak Olentzerorenzaku magikoa ikuskizuna emango duabenduaren 19an, Mendaron, ikastolakojolastokian. Udaletik jakinarazi dute edu-kiera mugatua izango dela eta sarrerakudaletxean bertan edota liburutegian es-kuratu behar direla, 2 eurotan. 50 minu-tuko ikuskizuna da eta dantza eta musikauztartuko dituzte.

Elgoibarko Ludotekak argazki lehiaketaantolatu du Gabonetako collagea lelopeanHH5 eta LH6 bitarteko haurrentzat. Partehartu nahi dutenek whatsapp bidez (656740 793) edota posta elektronikoz ([email protected]) bidali beharko di-tuzte euren lanak abenduaren 7a eta 18artean, ondorengo datuak zehaztuz: hau-rraren izen-abizenak, ikasmaila eta telefonozenbaki bat. Pertsonako, lan bat bakarrikaurkeztu ahal izango da. Sariak banatzekobi adin tarte bereiztuko dituzte: HH5etikLH3ra bitarteko haurretan kamara digital batbanatuko dute, txartelarekin eta zorro etaguzti. LH4tik LH6ra artekoetan, berriz, bat-bateko inprimagailua banatuko dute.Era berean, ikuslearen saria ere egongo da. Irabazleak Washi Tape collageaegiteko sorta jasoko du. Irabazlea aukeratzeko, jasotako lan guztiak Kultur Etxepareko lokalean jarriko dituzte ikusgai, eta abenduaren 21etik 27ra bitarteanbotoa emateko aukera izango dute ikusleek. Pandemia dela-eta, ez dute sari ba-naketa ekitaldirik egingo, eta irabazleen izenak hiru kanalen bidez jakinarazikodituzte abenduaren 29an: Udalaren webgunean (elgoibar.eus), Facebooken (@el-goigazte), whatsappez (Ludotekako bazkideei) eta prentsaren bidez.

Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko gazte-entzako 11.000 euskarazko produktu bil-tzen ditu Katalogoaren edizio berriak eta

Elgoibarko Udalak ehunka ale banatuko ditu Ikasto-lako eta Herri Eskolako ikasleen artean, modu ho-rretan gurasoengana ere iritsi dadin. Era berean,baina, Katalogoa sarean kontsultatzeko aukera erebadago, bai Katalogoa.eus webgunean, bai eta,Elgoibarko Udalaren webgunean ere, Euskara Sai-laren atalean. Katalogoa urte osoan berritzen doanwebgunea da, eta beraz, etengabe hazten ari dajasotako erreferentzien kopurua. Paperezko edizioak bezala, katalogoa.eus web-guneak ere bi atal nagusitu ditu: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekinosatutakoa da bata, eta 12-16 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatutakoabestea. Erabiltzaileak produkturen bat begiz joz gero, argitaletxearen denda bir-tualera sartzeko aukera dauka gainera, zuzenean handik erosteko.

Argazki lehiaketa antolatu du Elgoibarko Ludotekak‘Gabonetako collagea’ lelopean

MENDARO

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 24

Page 25: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

Urtarrilaren 24an da joka-tzekoa 78. Mugertzakrosa, Elgoibarko kirol

ekitaldi nagusia, baina hala iza-teko lau baldintza bete beharkodirela aurreratu du Mintxeta tal-deko zuzendari Zigor Diezek:“Lehenik eta behin, antolatu ahalizateko dirua izatea, eta horrenbarruan Udalaren eta babesleenlaguntza; bigarrenik, erakundeenbaimena eta ikusleekin jokatuahal izatea. Lasterketa telebistazematea da hirugarren baldintzaeta nazioarteko atletarik onenak,tartean afrikarrak, Elgoibarreraekartzeko aukera izatea lauga-rrena”, azaldu du Diezek. Baldin-tza horiek guztien gainetik, baina, pandemiaren bilakaerak izango du azkenhitza, eta horren arabera agintariek hartzen dituzten erabakiek. Proba antolatuahal izateko jarri dituzten baldintzetako batzuek betetzen dituztela zehaztu du.“Badaukagu Udalaren eta Aldundiaren babesa, baina Osasun Sailak izango duazken hitza. Gaur gaurkoz semaforo gorriarekin egotea ez da ona guretzat”.Protokolo bat lantzen ari direla gaineratu du. “Mintxeta kirolguneak badu COVI-Dari aurre egiteko protokoloa eta gu gurea lantzen ari gara, besteak beste, zenbatkorrikalari lehiatu ahal izango diren lasterketetan, euren bidaiak eta hemen egingoduten egonaldia nola kudeatu edo ikusleek non eta nola egon ahal izango duten.Publikoarekin jokatzea nahitaezkoa da guretzat, aforo mugatuarekin bada ere”.

Umeen lasterketarik ezEra berean, argi dute ezingo dutela umeen lasterketarik antolatu. Junior eta

senior mailako lasterketak bakarrik jokatuko lirateke, eta lasterkarien kopuruak mu-gatuta. Telebistaren baietza badutela dio Diezek, ETB prest dagoela lasterketaemateko. Finantzazioari dagokionez, babesle batzuek aurten ezingo dietela diruzlagundu jakinarazi diete, egoera ekonomiko “txarra” dutela-eta. Alabaina, krosaantolatzeko finantzazioa eskuratzea lorgarria dela uste du Diezek. “Aurtengo edi-zioa salbatzea garrantzitsua izango litzateke eta horretarako ari gara lanean”,dio. Aitortzen du, hala ere, etxe barruan ere zalantzak dituztela eta eztabaidabizirik dagoela krosa antolatzeko gai izango diren ala ez, denak ez direlakobera bezain baikorrak. Aipaturiko baldintzak betez gero, ez du krosa antolatzekoesperantzarik galdu. “Bien bitartean atletekin kontaktuan jarraitzen dugu eta adigaude ea zer esango duen Jaurlaritzak datorren abenduaren 10ean. Hor hartubeharko dugu azken erabakia”.

25KIROLA

Hodei Ezpeleta hirugarrenEuskal Herriko Bigarren

Mailako Aizkora Txapelketan

Urrezko Aizkolarien Euskal Herriko 2. eta3. mailetako Aizkolari Txapelketako finalakjokatu zituzten, domekan, Arabako Bastidaherrian. Bigarren mailako finalean zazpi aiz-kolari lehiatu ziren, horien artean Hodei Ez-peleta mendaroarra. Aizkolariek bikanaerdiko enbor, beste bi 60 ontzako eta bioinbiko moztu behar zituzten, eta ArostegikoOier Kañamares Kañamares IV aizkolari na-farra izan zen lanak bukatzen azkarrena(23´38´´). Luis Txapartegi aizkolari aizarna-rrak egin zuen bigarren, irabazlearengandik40 segundura. Hirugarren postuan sailkatuzen Hodei Ezpeleta (25´09´´), Txapartegiren-gandik 50 segundura. Lehen bi sailkatuek da-torren urtean aizkorako maila nagusian, lehenmailan, aritzeko txartela irabazi zuten. Hor-taz, datorren Euskal Herriko aizkolari onene-kin lehian aritzeko atarian geratu da Ezpeleta.

Kirol sariak eta xake txapelketa bertan behera

Urte amaieran antolatu ohi dituzten bikirol ekitaldi bertan behera laga dituzte; ba-tetik, Kirol Federatuaren Urteko sariak, eta,bestetik, Nazioarteko Xake Txapelketa.

Mugertza krosa jokatu ahal izateko bete beharreko baldintzak zehaztu ditu

Mintxeta Atletismo Taldeak

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 25

Page 26: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

MERKATU TXIKIA

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

ROSA Mª PINTADO

AHOLKULARI KOLABORATZAILEASan Bartolome, 2

Gure komunitatean, kuota komunitarioen kopuru handi batzor duen etxe-jabe bat dago. Pertsona horren etxebizitza hi-potekatuta dago, eta jakin nahi nuke ordaindu gabeko kuotakerreklamatzeko aukerarik dagoen.

Ordaindu gabeko kuotei dagozkien gastu orokorrak ordaintzen la-guntzeko betebeharretik eratortzen diren komunitatearen aldeko kre-dituak lehentasunezkoak dira. Hala ere, tamalez, lehentasun hori ezda modu automatikoan aplikatzen. Baliarazi ahal izateko, kredituarenizaera pribilegiatua agerrarazi behar da, jabeari ordainketa egiteraeta Jabetza Erregistroan jasotzera behartzen duen epaia emanez. Ho-rretarako, prozedura judizial bat egin behar da, eta bertan parte har-tzera dei egin behar zaie erregistroan jasota dauden hipoteka-zordunguztiei.

Ondorioa: jabetzak hipotekatuta dituzten jabe zorduneiordaindu gabeko kuotak erreklamatzeko prozeduran, beha-rrezkoa da enbargoa Jabetza Erregistroan jasotzea eta aurre-tik inskribatutako hipoteken edo enbargoen aurreanlehentasunezkoa dela adieraztea. Prozeduran parte hartzenduen profesionalak horien titular guztiei aipatu eta luzatu be-harko die demanda, ordaindu gabeko kuotak erreklamatzekoprozeduran parte hartu duten guztiei, alegia.

LANA...............................................EskaintzakLangile euskalduna behar dugu hilean bi aste-buruz lan egiteko: adinekoak zaintzeko etaetxeko lanak egiteko. ( 615 006 733

EskaerakAdinekoak zaintzeko eta etxeko lanak egitekoprest nago. Erreferentzia onak ditut. ( 631 439 959 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko eta garbi-keta lanak egiteko prest nago. ( 631 165 471 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Euskalduna naiz. ( 617 571 210 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, etxeko langilemoduan. Papelak legez ditut. ( 643 601 205 -------------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zein umeak zaintzeko prest nago.Etxeko langile moduan zein orduka. ( 602 169 509 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Titulua etaesperientzia ditut. Elgoibarren bizi naiz. ( 660 511 781 / 943 742 330 ( Elena) -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko prest nago,etxeko langile moduan. ( 642 975 934-------------------------------------------------------------------------------------------------Baserriko lanak egiteko prest nago. Esperien-tzia daukat eta ordutegi malgua. ( 623 162 196-------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prest nago.Esperientzia handia daukat. ( 685 405 820-------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko eta garbi-keta lanak egiteko prest nago. Etxeko langilemoduan. ( 642 975 934-------------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko prest nago, ordukaedota etxeko langile moduan. ( 610 668 183 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzeko prest. Aste-buruetan ere bai. ( 612 531 623

IBILGAILUAK....................................Autokarabana integrala salgai. 7 metrokoa,egoera onean, ekipatua. Urtean zehar gara-jean gordeta. ( 656 724 782 / 638 604 999

26

Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) - 22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:32 Página 26

Page 27: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

ZORIONAK 27

Z o r i o n a k ,Aimar, gaur 7urte bete dituzu-lako. Jarraitu betibezain alai etajator. Muxu erral-doi bat familia-koen eta,bereziki, Liberenpartez.

Zorionak, Sare,asteazkenean 2urte bete zenitue-lako. Muxu erral-doi bat etxekoen,eta bereziki,Nora eta Laiarenpartez.

Zorionak, Eire!.Azkenean iritsi daabenduaren 6a!Primeran ospatukodugu! Muxu erral-doi bat etxekoen,eta bereziki Irati-ren partez! Eskuabete urte, txapel-duna!

Zorionak, Mara!Hilaren 9an, 3 ur-tetxo! Ondo pasazure egunean. Be-sarkada handibat, etxekoen par-tez.

Zure txanda ereiritsi da! Zorionak,Lea! Besarkadahandi bat etxekoguztion partez.

Zorionak, Ai-tana, datorrenostiralean 7 urtebeteko dituzulako.Ondo pasa zureur tebete tzean.Etxeko guztionpartez.

Z o r i o n a k ,Malen! 6 urtedagoeneko gureneska handiak!Muxu handi batfamiliakoen par-tez.

Zorionak, Lea!Zure lehenengourtebetetzea me-rezi dozun bezelaospatuko dogu.Muxu haundi batfamilixakuen par-tez!

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:33 Página 27

Page 28: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

AGENDA28

5 ZAPATUA12:00 Manifestazioa murrizketen kontra.Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduaketa Duintasunak deituta. Kalegoen pla-zan.

8 MARTITZENA10:00 Kontzezio azokarik ez daegingo, baina Kontzezio Egunaren hariradultzaineroen kalejira egingo da Menda-ron.

11 BARIKUA19:00 Antzerkia: ‘Chefs’. Yllanak aur-keztuko du, Herriko Antzokian.19:00 Aurkezpena: ‘Bidea ipar’. Iker Ka-rrera mendi korrikalariari buruzko liburua-ren aurkezpena, Mendaroko San Agustinkulturgunean. Karrerak berak, eta UnaiUgartemendia idazleak hartuko dute parteekitaldian. ‘Iker, mendia etxea’ dokumen-tala ere emango dute. SarrerakMorroski-lon jarri dituzte salgai 2 euroan.

12 ZAPATUA17:30 ‘Erradikalak ginen’ ikuskizunaikastolako patioan. Sarrerak Puxika den-dan daude salgai, 2 euroan.

13 DOMEKA16:30 Antzerkia: ‘Botadun katua’. GluGlu produkzioak taldeak aurkeztuko du,Herriko Antzokian.

18 BARIKUA18:30 Erakusketa: Gemma Monrealmargolari elgoibartarraren margolanak.Kultur Etxeko erakusketa gelan.19:00 Zine foruma: ‘Tully’. Haizeak an-tolatuta, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. LorediSalegik dinamizatuko du.

Maria Ansola Arrieta“Azkube”

2020ko abenduaren 1ean hil zen, 94 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Gure ondotik joan zara,baina betiko izango zaitugu

gure bihotzetan.Etxekoak

III. URTEURRENA

Manolo Untzilla Ondarre2017ko abenduaren 8an hil zen,

93 urte zituela.

Txinpartia euki dozubizitza luzian,

zenbat broma ta barreumore onian,

pintzel fiña eskuanbaitta foballian,

Manolo zu zaittugugure bihotzian.

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:33 Página 28

Page 29: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

AGENDA 29

4 BARIKUA 5 ZAPATUA 6 DOMEKA

Egunez Arriola

Egunez Fernandez / Yudego

Egunez Fernandez

Iluntzean Arriola

Iluntzean ---

Iluntzean ---

7 ASTELEHENA 8 MARTITZENA 9 EGUAZTENA

Egunez Yudego

Egunez Arriola

Egunez Barrenetxea

Iluntzean Yudego

Iluntzean Arriola

Iluntzean Barrenetxea

10 EGUENA 11 BARIKUA 12 ZAPATUA

Egunez Ibañez

Egunez Garitaonandia

Egunez Arriola

Iluntzean Arriola

Iluntzean Garitaonandia

Iluntzean Arriola

13 DOMEKA 14 ASTELEHENA 15 MARTITZENA

Egunez Arriola

Egunez Fernandez

Egunez Yudego

Iluntzean Arriola

Iluntzean Yudego

Iluntzean Yudego

16 EGUAZTENA 17 EGUENA 18 BARIKUA

Egunez Oruesagasti

Egunez Barrenetxea

Egunez Ibañez

Iluntzean Barrenetxea

Iluntzean Barrenetxea

Iluntzean Yudego

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00GUARDIAK Egunez: 09:00-22:00

Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Barandela - Ziriako Agirre kalea, 4 (Eibar)

943 206 984

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

Zinea (Herriko Antzokian)

‘Hil kanpaiak’ 4 barikua, 19:00

(Euskaraz, azpitituluekin)

5 zapatua, 19:00 (Euskaraz)

6 domeka, 19:00 (Euskaraz, azpitituluekin)

7 astelehena, 19:00 (Euskaraz, azpitituluekin)

8 martitzena, 19:00 (Euskaraz, azpitituluekin)

‘Stardog eta turbocat’ 6 domeka, 16:30

(Euskaraz)

‘Nunca, casi nunca,a veces’

(Ongarri zinekluba)10 eguena, 19:00

‘El año que dejamosde jugar’

12 zapatua, 19:00 13 domeka, 19:00 14 astelehena, 19:00

‘Corpus Christi’(Ongarri zinekluba)17 eguena, 19:00

‘La candidata perfecta’

(Ongarri zinekluba)26 eguena, 19:00

. Francisco Almenara Monterde88 urte, azaroak 2

. Francisca Astigarraga Iriondo94 urte, azaroak 4

. Isabel Martinez de Alegría Gorostiza94 urte, azaroak 6

. Pedro Etxaniz Osoro67 urte, azaroak 7

. Petra Merino Pozo86 urte, azaroak 10

. Antonia Carrero Romero75 urte, azaroak 11

. Luis Suarez Etxeberria94 urte, azaroak 14

. Pedro San Martin Iriondo91 urte, azaroak 17

. Maria Antigua Ramirez Mellado 88 urte, azaroak 17

. Cayetano Casquero Moriano87 urte, azaroak 19

. Felix Garcia-Abad Fuerte80 urte, azaroak 22

. Manuel Rodriguez Zafra62 urte, azaroak 23

. Carlos Lehr Iraegi72 urte, azaroak 25

Azaroan hildakoak

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:33 Página 29

Page 30: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

HITZ ETA KLIK30

“… mugarik ez dagoelako maiteko dut itsasoa zoratzeraino, akaso”

Izaro EtxegibelManu Sanchez

“Euskara ulertzen duten hiztunen ar-teko ahozko hizkuntza-ohiturak alda-tzeko ariketa sozial masiboa da,

gizartearen gune guztietara zabalduaeta denboran mugatua”.

Mugatua horri ez diot nik itxura onikhartzen; ez dakarte ezer onik mugek,

mugarik ez dagoelako maiteko dut itsasoa zoratzeraino, akaso.Euskaraldia denboran mugatze horrek ez digu inolako mesederikegiten. Ohiturak betirako aldatzeak baino ez du balio.

Oraintsu, Onkologikoan bi urtean behineko mamografia az-terketa egiteko zain nengoela, ezagun zaizkidan esaldiak entzu-ten hasi nintzen, ezlekuan baina. Zer zen hura? Irratia? … Ez.

“Hor zaude, Santi?”, “Maria, aurrekoan baino konexio hobeadaukazu?”, “Hasi egingo gara”.

Ai, ene!Burua galdu nuela pentsatu nuen, hura ez zen lekua tankera

hartako elkarrizketa bat entzuteko. Arraroa egin zitzaidan, zinez.

Nerbioak? Txanda iritsi zitzaidanean, gero eta gertuago entzutenzen jendearen marmarra aldagelatik. Sartu nintzen ilunetara, etagazteleraz berba egin zidan neskak, azentu andaluzarekin. Or-denagailua ezkerrean eta mamografiak egiteko aparatutzarra es-kuman. Zer egin behar nuen esaten hasi zitzaidan. Harrituta,galdetu nion ea euskara eskola bat entzuten ari ginen, eta eran-tzun zidan baietz, klase hura ezin zuela inola ere galdu, nahizeta lanean egon. Asko galtzen zuela bestela. Aditzak ikasten arizirela, eta esfortzu handia egin behar zuela aurrera egiteko.Zuzen zekizkien aditzak; gogotsu eta pozik zegoen. A zer egoerabitxia hura, eta, era berean, ederra; gerritik gora biluzik eta eus-kara eskolan!

“iChiquilla, el euskera me tiene loca!”, esan zidan. “A mí tam-bién”, pentsatu nuen. Bejondeizula!

Horrela bai. Noizbait ez dugu Euskaraldirik beharko, euska-raren itsasoaren mugak hautsiko baititugu. Has gaitezen aben-duaren 4ko muga hautsiz, izan gaitezen behin betiko ahobizi edobelarriprest.

1183 alea:Maquetación 1 03/12/20 13:33 Página 30

Page 31: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

1183 azala:Maquetación 1 03/12/20 12:19 Página 3

Page 32: Euskarara etorrita - barren.eus€¦ · gurasoak eta nire lau nebek ere ez dute euskara ikasi. Nik, baina, euskara ikastea erabaki nuen, Mendarora etorri aurretik Azkoitin bizi izan

1183 azala:Maquetación 1 03/12/20 12:19 Página 4