Euskara - 2011

18
TXANDIOKO EUSKALTZALE JAKINTSUA zen Bittor Kapanagak ez du astirik izan Gon- tzal Mendibilek musikatu zion olerkitxo gogoangarria eraldatua ikusteko. Izan ere, badirudi zenbaiten ahaleginak horrexetara gara- matzala. Gure Hegoalde honetan behintzat goitik behera gaztelaniaduna den gizarte honek lekua egin behar dio hizkuntza arrotz biri, euskarari eta ingele- sari. Euskara arrotza? Horrela jaurtiko lidake Otxan- dioko jakintsuak, seguru. Eta nik, bide batez euskal- tzale guztiei kontra eginez, segun nondik begiratzen dugun, bai, euskara arrotza dela erantzungo nioke. Euskara oraindik ez dela euskal gizarte osoarena ez da nik asmatutako zerbait, dugun errealitatea baino, berau gehiago edota gutxiago gustatu arren. Baina errealitatea aldakorra da, hizkuntza kontuetan zer esanik ez eta gizarte honek arrazoiak arrazoi euskara berreskuratuko zuen elebitasunari ekin zion aspaldi. Beude hor, beraz, orain arte lortutako emaitzak eta bakarrik esan dezagun, aurrera jarraituko badugu, egindakoaren gaineko hausnarketa egitea ezinbeste- koa dela. Familia bidezko transmisio naturala alde batera utzita, badira aspaldion arreta ekarri duten bi arlo, irakaskuntza eta administrazioa, alegia. Biak ezinbestekoak euskararen berreskuratzean, eta biak polemikoak euskararen berreskuratzearen kontraesa- nak bertan inon baino argiago azaltzen zaizkigulako. Bada, esan bezala, batetik irakaskuntzako ereduen eta bestetik administrazio hizkuntza eskakizunen in- guruko egokitzapenak heldu dira. Euskara eredu ba- karra irakaskuntzan ezartzea eta administrazioetako hizkuntza eskakizunak hain zuzen euskarazko irakas- kuntzatik datozenei automatikoki ematea dira hartu berri diren erabakietako batzuk, gure oraingo ardu- radun politikoek hartutakoak ere. Goitik datozkigun egokitzapen horien aurrean beti errezeloa pizten zaigu, momentuko itxura politikoak bultzatutako neurriak direlakoan egoten gara. Logi- koagoa litzateke neurriak hartzea azterketan funtsa- tutako gogoeta sakona egin eta gero. Horratx gure akatsa, hizkuntzaren hainbat arlotan dihardugunona. Zenbat ibili garen eta oraindik zein gutxi dakigun gure irakaskuntza elebidunaz, egoera soziolinguisti- koek eragiten dituzten aldeez, hizkuntzen arteko distantzia genetikoek dakartzaten zailtasunez, hiz- kuntza ikasleen etsipenaz, hizkuntza kalitateaz eta gainean daukagun krisi ekonomiko eta demografi- koak eragingo digunaz. Jakin ez dakigu ezer. Eto- rriko dira, hala ere, azterketa horiek guztiak. Bitar- tean, aurreko guztiarekin nahikoa ez, eta goian aipatu lez, orain ingelesari ere lekua egin behar diogu. Jakingo al dugu gure sistema elebidun deso- rekatuetan hirueletasuna txertatzen? Zertarako? Au- zoko okindegian ogia ingelesez eskatzeko? Turista izateko? Bizitza osoa ditxosozko C1 edo C2 lortzen emateko eta azkenean administrazioan mileurista izateko? Ala ilustre batek dioen moduan, kulturalki irekiak izateko? Horra galderak. euskara Alvaro Rabelli hizkuntzalaria, Miranda Ebroko hizkuntza eskolako irakaslea euskara NAGORE LEGARRETA Bagare, bagire... we are O DANI BLANCO

description

Euskara - Urtekaria - 2011

Transcript of Euskara - 2011

Page 1: Euskara - 2011

TXANDIOKO EUSKALTZALE JAKINTSUA zenBittor Kapanagak ez du astirik izan Gon-tzal Mendibilek musikatu zion olerkitxogogoangarria eraldatua ikusteko. Izan

ere, badirudi zenbaiten ahaleginak horrexetara gara-matzala. Gure Hegoalde honetan behintzat goitikbehera gaztelaniaduna den gizarte honek lekua eginbehar dio hizkuntza arrotz biri, euskarari eta ingele-sari. Euskara arrotza? Horrela jaurtiko lidake Otxan-dioko jakintsuak, seguru. Eta nik, bide batez euskal-tzale guztiei kontra eginez, segun nondik begiratzendugun, bai, euskara arrotza dela erantzungo nioke.Euskara oraindik ez dela euskal gizarte osoarena ezda nik asmatutako zerbait, dugun errealitatea baino,berau gehiago edota gutxiago gustatu arren. Bainaerrealitatea aldakorra da, hizkuntza kontuetan zeresanik ez eta gizarte honek arrazoiak arrazoi euskaraberreskuratuko zuen elebitasunari ekin zion aspaldi.

Beude hor, beraz, orain arte lortutako emaitzak etabakarrik esan dezagun, aurrera jarraituko badugu,egindakoaren gaineko hausnarketa egitea ezinbeste-koa dela. Familia bidezko transmisio naturala aldebatera utzita, badira aspaldion arreta ekarri duten biarlo, irakaskuntza eta administrazioa, alegia. Biakezinbestekoak euskararen berreskuratzean, eta biakpolemikoak euskararen berreskuratzearen kontraesa-nak bertan inon baino argiago azaltzen zaizkigulako.Bada, esan bezala, batetik irakaskuntzako eredueneta bestetik administrazio hizkuntza eskakizunen in-guruko egokitzapenak heldu dira. Euskara eredu ba-karra irakaskuntzan ezartzea eta administrazioetakohizkuntza eskakizunak hain zuzen euskarazko irakas-kuntzatik datozenei automatikoki ematea dira hartuberri diren erabakietako batzuk, gure oraingo ardu-radun politikoek hartutakoak ere.

Goitik datozkigun egokitzapen horien aurrean betierrezeloa pizten zaigu, momentuko itxura politikoakbultzatutako neurriak direlakoan egoten gara. Logi-koagoa litzateke neurriak hartzea azterketan funtsa-

tutako gogoeta sakona egin eta gero. Horratx gureakatsa, hizkuntzaren hainbat arlotan dihardugunona.Zenbat ibili garen eta oraindik zein gutxi dakigungure irakaskuntza elebidunaz, egoera soziolinguisti-koek eragiten dituzten aldeez, hizkuntzen artekodistantzia genetikoek dakartzaten zailtasunez, hiz-kuntza ikasleen etsipenaz, hizkuntza kalitateaz etagainean daukagun krisi ekonomiko eta demografi-koak eragingo digunaz. Jakin ez dakigu ezer. Eto-rriko dira, hala ere, azterketa horiek guztiak. Bitar-tean, aurreko guztiarekin nahikoa ez, eta goianaipatu lez, orain ingelesari ere lekua egin behardiogu. Jakingo al dugu gure sistema elebidun deso-rekatuetan hirueletasuna txertatzen? Zertarako? Au-zoko okindegian ogia ingelesez eskatzeko? Turistaizateko? Bizitza osoa ditxosozko C1 edo C2 lortzenemateko eta azkenean administrazioan mileuristaizateko? Ala ilustre batek dioen moduan, kulturalkiirekiak izateko? Horra galderak.

euskaraAlvaro Rabelli

hizkuntzalar ia ,Miranda Ebroko hizkuntza eskolako irakaslea

eusk

ara

NAG

ORELE

GAR

RETA

Bagare, bagire... we are

O

DANI BLANCO

Page 2: Euskara - 2011

e u s k a ra K R O N O L O G I A

78

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Diruz gaizki, osasunez ez hainbeste. Iazko URTEKARIAn, euskararen normalizazioan ari diren eragi-leak krisiaren mamua ikusten hasi zirela genioen, aurten sarrerako atetik sartu da mamutzarra. Murrizketakdinbi-danba. Alabaina, indarguneak begi-bistan geratu dira. Topaguneak aurrera begirako pausoak zehaztuditu, Korrikak ekitaldi jendetsua izan du eta Iruñean euskaltzaleek manifestazio handia egin dute Nafarroakohizkuntza politikaren kontra.

Euskara Senatuan

2011-01-18/19. Estreinakoz Espai-niako senatariek hizkuntza koofizialakerabili ahal izan zituzten mozioen ez-tabaidetan.

Euskararen AholkuBatzordea

2011-01-24. Legegintzaldia hasi ze-netik bigarren aldiz elkartu zirenEABko kideak. Jon Juaristi kide berriaukeratu izanak hautsak harrotu zi-tuen, euskararen kontrako adierazpe-nak egindakoa zela-eta.

Sinadura bilketa

2011-02-03. Euskaldunak EuskarazETBn izeneko sinadura bilketa abia-razi zuten Interneten. SinatzaileekEuskal Telebistako agintari eta langi-leei eskatzen zieten betiko ohiturarenkontra, ez eskatzeko herritarren adie-razpenak euskaraz bezala gaztelaniazegiteko.

Manifestazioa

2011-02-12. Euskal Herrian Euska-raz taldeak manifestazioa egin zuen,Sasi guztien gainetik, euskaldun eta buru-jabe! lelopean, Donostian. EHEren sor-tzaileetako bat izan zen Jose Luis Alva-rez Enparantza Txillardegi omenduzuten.

Lege-proposamena

2011-02-17. Nafarroa Baik euskara-ren ofizialtasuna Nafarroa osora zabal-

tzeko lege-proposamena aurkeztuzuen Parlamentuan. Ez zuen aurre-neko tramitea ere gainditu.

Oinarriparrak

2011-02-26. Topaguneak biltzendituen 96 euskara elkarteetako 200bat ordezkari bildu ziren BilbonXXI. mendeko euskaldunon elkarteenmugimenduaren oinarriparrak txos-tena bozkatzeko. Topaguneak2010eko urtarrilean hasi zuen orainEuskaldunon Elkarteen Mugimen-dua izena hartu duen federazioarenlan ildoak hausnartzeko prozesua.Hamabost aditu eta arituk osatu-

tako batzordeak prestatu zuen oi-narrizko ponentzia proposamenaeta hainbat hilabetez elkarteetako250 lagun aritu ziren gogoetan.Urtebeteko hausnarketaren ondo-ren hartu zuten erabaki nagusiaizan zen euskaraz bizitzeko hautu-tik eragiletzan sakontzeko bideariheltzea. Txostenak aldeko 72 botojaso zituen, 11 zuri izan ziren eta 3kontrako.

Topaguneko euskara elkarteetako kideak Bilboko batzarrean. ELGOIBARKO IZARRA KULTUR ELKARTEA.

Page 3: Euskara - 2011

K R O N O L O G I A e u s k a r a

79

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Udalak EAEn

2011-02-17. Kontseiluak EAEko 66udalen hizkuntza politikak ikertu zi-tuen 2010. urtean eta emaitzak jaki-narazi zituzten data honetan. Ikerketa-ren arabera, 66 udal horietatik 16k(%24) baino ez zituzten hiztunen hiz-kuntza eskubideak bermatzeko mo-duko politikak.

Osakidetza

2011-03-04. Aralarrek Eusko Jaurla-ritzako Osasun Sailari eskatutako da-tuen arabera, gutxienez euskara jakiteaderrigorra zen 92 lanpostutan euskaraez zekitenak ari ziren lanean. Hiz-kuntz eskaeren urraketa gehienakOsakidetzako administrazio lanetanizan ziren.

Euskara karrikan

2011-03-14. Iruñeko karriketan eus-karak agerikoa izan behar zuela alda-rrikatu zuten 2.428 lagunek, erregis-troan eskaria eginda. IruñekoEuskalgintzaren Bilguneak egin zuensinadura bilketa.

“Harrapazank”

2011-03-16. Harrapazank egitasmo-aren seigarren edizioa egin zen. 12 eta18 urte arteko gazteentzat euskaraeguneroko hizkuntza izan dadin hain-bat ekintza egin ziren.

Itzulpenak libre

2011-03-23. 2006tik data honetaraarte Gipuzkoako Foru Aldundiak eginzituen itzulpenak sarean eskuragarriipini zituzten. Creative Commons bai-mena zeukaten 28.000 dokumentu eta

52.000 esaldi biltzen zituen datu-ba-seak, besteak beste.

Euskara ofiziala

2011-03-22. Erriberan Euskaraz el-karteak euskara Nafarroa osoan ofi-ziala izan zedin eskatu zuen.

www.aritu.eu

2011-03-28. Artez Euskara Zerbi-tzuak euskaraz bizi nahi duenari lagun-tzeko gunea jarri zuen: www.aritu.eu.

Euskal Gramatika

2011-04-01. Euskal Herriko Uniber-tsitateko Euskara Institutuak SarekoEuskal Gramatika sortu zuen.

Bizkaierara itzultzen

2011-04-06. Azkue Fundazioak etaElekak testuak, dokumentuak etawebguneak euskara batutik bizkaie-rara zein alderantziz itzultzeko erre-minta aurkeztu zuten. Opentrad Bmaiatzetik aurrera izango zen abian.

Korrika 2011

2011-04-07/17. Korrikaren 17. edizioa Arabako Trebiñun hasi zen apirila-ren 7an eta Donostian bukatu zen apirilaren 17an. Maitatu, ikasi, ari... eus-kalakari lelopean. AEK-k eta Korrikak euskara maite, ikasi eta erabiltzenduenari izena jarri zion: Euskalakaria. Hara leloaren jatorria. Korrikak Eus-kaltzaindia omendu zuen.

Korrikaren 17. edizioa, Donostian. / KORRIKA 17

Page 4: Euskara - 2011

Gasteizko saltokietan

2011-04-07. Geu elkarteak Nahi ba-duzu, euskaraz! kanpaina jarri zuen

abian. 2.000 pin banatu zituen taber-nari eta dendari euskaldunak identifi-katzeko.

Ikerketa-gunea

2011-04-07. Gipuzkoako Foru Al-dundiak eta Elhuyar Fundazioak lan-kidetza hitzarmena sinatu zuten. Hiz-kuntzen industriarako ikerketa-guneasortzeko bideragarritasuna aztertukozuten. 150.000 euroko diru-laguntzaemango zitzaion Elhuyarri ikerketaeta garapena sustatu zitzan.

Euskara Eguna

2011-04-30. Herriko zenbait kulturtalde, komertzio eta erakunderen bul-tzadari esker, Zarrakazteluk (Nafarroa)Euskararen Eguna berreskuratu zuen,zortzi urteko etenaldiaren ostean.

Udalak Nafarroan

2011-05-03. Kontseiluak Nafarroakohizkuntza politiken neurketan atera-

e u s k a ra K R O N O L O G I A

80

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

2011-01-10. Erramun Osa Euskaltzaindiako idazkariorde izendatu zuten.

2011-01-21. Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzain armeniarra hil zen.

2011-03-22. Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea hil zen.

2011-04-08. Xabier Gereño idazlea eta ohorezko euskaltzaina hil zen.

2011-04-26. Jose Antonio Arana Martija ohorezko euskaltzaina hil zen.

2011-05-26. Frantxua Maitia sozialista Euskararen Erakunde Publikoko presi-dente izendatu zuten, txandakako presidentzia aplikatuz.

2011-05-31. Miren Azkarate Euskaltzaindiako Argitalpen batzordeko kide izen-datu zuten eta Joan Mari Torrealdai bibliotekari akademiko eta Azkue Bibliote-kako batzordeko buru. Biek Arana Martijak utzitako karguak hartu zituzten.

2011-07-14. Bittor Kapanaga euskaltzalea hil zen.

labur-labur

Page 5: Euskara - 2011

tako ondorioak aurkeztu zituen. 23udalerri aztertu zituen eta Kontseilua-ren ustez, lauk baino ez zituzten egi-ten euskararen normalizaziorako poli-tika egokiak.

Dokumentala

2011-05-04. Hizkuntz EskubideenBehatokiak Duintasun bidea. Euskaragaixo dago Osakidetzan dokumentalaaurkeztu zuen.

Euskaltegiak

2011-05-04. Nafarroako AEKreneuskaltegietako ikasleek 900 instan-tzia aurkeztu zituzten Euskarabidean.Helduen euskalduntzea diruz lagun-tzeko eta euskaltegietako egoera nor-malizatu zedin eskatu zioten euskaraikasleek. AEK-k emandako datuenarabera, ikasleek 462.506 euro or-daindu zituzten matrikuletan, eta Eus-karabideak ez zien inolako diru-lagun-tzarik eman.

Zazpi Kaletan

2011-05-06/7. Bilboko Zazpi Kaleakdenda auzo bat baino gehiago direla,

bizirik daudela eta bertakoek euskarazbizi nahi dutela aldarrikatzeko jaialdiaegin zen. Antolatzaileek esan zutenez,multinazionalak auzoan sartu zirene-tik, geroz eta zailagoa da Zazpi Kalee-tan euskaraz bizitzea.

Urtekaria

2011-05-10. Hizkuntza-Politikariburuzko 2010eko Urtekari digitalaaurkeztu zuen Kontseiluak lehenaldiz. 2010ean euskararen normaliza-zioaren bidean gertatutako albiste, iri-

K R O N O L O G I A e u s k a r a

81

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Manifestazioa Iruñean

2011-05-15. Kontseiluak egin zuenmanifestaziorako deialdia eta milakalagun elkartu ziren Nafarroan euska-raz bizitzeko eskubidea aldarrika-tzera. Ondokoa salatu zuten antola-tzaileek: “Ulertezina da NafarroakoGobernua nola ari den euskaldunonkontra. Modu bereziki bortitzean arida azkenaldian. Euskarazko komuni-kabideei lizentziak eta diru-lagun-tzak kenduz. Hezkuntza-sistemaneuskara baztertuz. Euskara ikasi nahidutenei diru-laguntza ezin urriagoakemanez, euskaltegiak itoaraziz, eus-karazko ekimen eta ekitaldi guztiakmurriztuz… Euskara ahal duten uneeta gune guztietan itotzeko ahaleginguztiak egiten ari da”.

Manifestazioko argazkia.

NAFARROAN.

Page 6: Euskara - 2011

tzi artikulu eta iruzkinak jaso zituztenmodu kronologikoan antolatuta.

Jasone Cenozhizkuntzalaria saritua

2011-05-16. Hizkuntzalaritza Apli-katuko Espainiako Elkartearen iker-keta saria jaso zuen Cenozek; EAEkohezkuntza sisteman, eleaniztasunariburuz egindako ikerketagatik. TowardsMultilingual Education: Basque Educatio-nal Research in International Perspective dalanaren izenburua.

UEMA Eguna

2011-06-04. UEMA Eguna ospatuzen Bergaran, Gure hizkuntzak har dezanarnas lemapean.

Mintza Eguna

2011-06-04. Topaguneak antolatuta,Mintza Egunaren 6. edizioa egin zenElizondon.

Euskararen adierazleak

2011-06-13. Euskarak azken hamabiurteetan hainbat alorretan izandako

eboluzioari buruzkotxostena (Euskararenegoerari eta bilakaerariburuzko adierazleak)aurkeztu zuen EuskoJaurlaritzak.

Udalak IparEuskal Herrian

2011-06-24. Kontsei-luak Lapurdi, NafarroaBeherea eta Zuberoakohainbat udaletako hiz-kuntza politikak az-

tertu eta neurketen emaitzak aurkeztuzituen. Lanik onena Hendaiako herrikoetxeak zuela egina ondorioztatu zuen.10 puntuko erreferentzia kontuan har-tuz, 2,93ko puntuazioa lortu zuen.

EEP eta Eusko Jaurlaritza

2011-06-29. Euskararen ErakundePublikoak (EEP) eta Eusko JaurlaritzakIpar Euskal Herrian euskararen alde la-nean diharduten eragileei eman beha-rreko diru funtsa zehaztu eta banatuzuten. 1,13 milioi euro jarri zituenEEPk eta 470.000 euro Eusko Jaurlari-tzak. Seaskak 400.000 euro jasoko zi-tuen, hedabideek 252.500 euro.

“Idazlagun”

2011-07-06. Eleka Ingeniaritza Lin-guistikoak Idazlagun aplikazioa aur-keztu zuen. Bereziki mikroenpresei zu-zendua dago eta euskaraz aritzen denakautonomia lortzea du xede.

Herrialdeak

2011-07-07. Data honetatik aurrera,Euskal Autonomia Erkidegoko probin-tzien izen ofizialak Araba/Alava, Biz-

kaia eta Gipuzkoa izango ziren espai-niar administrazioarentzat.

Codex Colixtinus

2011-07-07. Galiziako SantiagokoKatedraletik Codex Colixtinus lapurtuzutela jakinarazi zuten. Codex Colixti-nus Donejakue bideko lehen gida daeta euskarazko lehenengo hitz zerrendabiltzen du.

Xabier Azanza

2011-07-19. Nafarroako Gobernuak Xabier Azanza Euskarabideko zuzenda-ria kargutik kendu zuen. Haren lekuanMaximino Gómez izendatu zuten.

Banaiz Bagara

2011-09-13. Urnietako (Gipuzkoa)Banaiz Bagara Elkarteak euskara ikas-taro berritzaileak antolatu zituen. Fa-milia euskaldunetan adinekoak zain-tzen ari diren langileentzat, eta baitaetxekoentzat beraientzat ere, ikasta-roak antolatu zituen.

e u s k a ra K R O N O L O G I A

82

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

2011-05-26. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Poli-tikarako Sailburuordetzak euskara sustatzeko12.536.000 euroko diru-poltsaren berri eman zuen.Honela banatu ziren diru-laguntzak:

Euskalgintza ..............................1.280.000Hedabideak ................................5.480.000LanHitz ......................................2.400.000IKT ............................................1.576.000EBPN ........................................1.800.000

2010ean, guztira, 12.892.000 euro banatu zituenHPSk. 2011n %2,76ko jaitsiera egin zen.

HPSk 12.536.000 euro

Xabier Azanza Euskarabideko zuzendari

ohia. / ARGIA.

Page 7: Euskara - 2011

Euskaltegiak

2011-09-20. Euskaltegietan matri-kulatutako ikasleentzako laguntzak iaerdira murriztu zituen Eusko Jaurlari-tzak. 2010ean 1,85 milioi euro bide-ratu zituen, eta 2011n milioi bat euro.Jaurlaritzak ohartarazi zuen milioi bateuroko aurrekontuarekin laguntzakzegozkien eta eskatu zituzten guztieiordaintzeko iritsiko ez balitz, propor-tzionalki banatuko zituztela.

UEMAko zuzendaritza

2011-10-01. Udalerri EuskaldunenMankomunitateak, UEMAk, zuzenda-ritza berritu zuen. Maren Belastegiizendatu zuten lehendakari, eta kideberri ondokoak: Mikel Ansotegi (Au-lesti, Bildu), Jon Abril (Bera, Aralar),Asier Mujika (Arama, independentea),

K R O N O L O G I A e u s k a r a

83

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

2011-02-03. Eusko Jaurlaritzak AEKren eta Topagunearen laguntzarekin egin-dako ikerketa aurkeztu zuen: Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzen,2010.

2011-02-28. Joseba Intxaustik Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide biblio-grafikoak argitaratu zuen Euskaltzaindiaren Etxeberri bilduman.

2011-02-28. Mikel Zalbidek Euskararen legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bila-kaera: balioespen-saioa liburua argitaratu zuen Euskaltzaindiaren eskutik.

2011-03-11. Elena Martínez de Madinak Gasteizko Toponimia III, Gasteizko Uba-rrundia / Toponimia de Vitoria III, Ubarrundia de Vitoria liburua kaleratu zuen, Eus-kaltzaindiaren eskutik.

2011-03-24. Joseba Lakarrak eta Iñigo Ruizek Koldo Mitxelenak sortutako testuguztiak bildu zituzten hamabost liburukitan.

2011-03-28. Orreaga Ibarrak Nafar euskaldun gazteen ahozko diskurtsoa izeneko li-burua argitaratu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik.

2011-04-18. Isaac Fernandezek Galego-eúscaro / Euskara-galiziera hiztegia plaza-ratu zuen.

2011-04-20. Eduardo Aznarrek El euskara en La Rioja. Primeros testimonios (Pa-miela) liburua argitaratu zuen.

2011-04-29. Jüje Etxebarnek Gramatika Emendakinak. Zuberoako euskaraz libu-rua argitaratu zuen Euskaltzaindiaren Jagon bilduman.

2011-05-09. Eusko Jaurlaritzak Iritzi Publikoaren Urtekaria argitaratu zuen etaEAEko herritarrek euskarari buruz zituzten iritziak jasotzen ziren.

2011-05-12. Joxe Manuel Odriozolak Estatu etnozidaren kontra (Elkar) liburuaplazaratu zuen.

2011-05-30. Euskaltzaindiak Euskararen Herri Hizkeraren Atlasaren III. liburukiaargitaratu zuen.

2011-05-30. Eusko Jaurlaritzak Euskalterm Terminologia Banku Publikoarenbertsio eraberritua eta hamalau hiztegi terminologiko berri aurkeztu zituen.

2011-05-31. Pilar Yoldik Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bertan monografikobildumarako Bertan euskara liburua atondu zuen.

2011-06-09. Euskaltzaindiak Euskal Herriko Udalen Izendegia argitaratu zuen.

2011-07-28. Euskaltzaindiak Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina izenekoCDa argitaratu zuen.

labur-labur

Pilar Yoldi. / JOSU SANTESTEBAN.

Page 8: Euskara - 2011

Lexuri Arrizabalaga (Gatika, EAJ),Oibar Egia (Gizaburuaga, indepen-dentea), Iñaki Agirrezabalaga (Zu-maia, Bildu), Maren Belastegi (Ber-gara, Bildu), Miren Irigoien(Oiartzun, Bildu) eta Josetxo Mendi-zabal (Zestoa, EAJ).

Kontsumitzaileen dekretua

2011-10-06. PSE-EE, PP eta UPyDalderdiek Araba, Bizkaia eta Gipuz-koan kontsumitzaileen eta erabiltzai-leen hizkuntza eskubideak berma-tzeko egindako dekretua bertanbehera utziko zutela adostu zuten.Haien ustez, administrazioak ez zuensaltokiek hartu beharreko erabakietanparte hartu behar. Dekretua 2008koazen eta hori indargabetuta saltoki han-diak ez ziratekeen derrigortuta egongoeuskaraz zerbitzua ematera.

Aditzak.com

2011-10-24. Garikoitz Knörrek Adi-tzak.com webgunea jarri zuen abian.Euskal aditz laguntzailea jokatzekotresna prestatu zuen eta adizki egokiaaurkitzen laguntzen zuen. Aditzarendenbora, modua eta mota aukeratueta tresna berak ematen zuen adizkiforma egokia.

Izarbeibarko euskara

2011-11-12. Irakurgaiak Izarbeibarkoeuskaraz. Uterga, Ukar eta Garesko testuzaharrak eta berriak izeneko liburuaaurkeztu zuten. Aitor Arana da egileaeta liburuak bi zati ditu. Lehenengoan

antzinako herritar euskaldunei kristaugaiak irakasteko erabiltzen ziren tes-tuak daude. Bigarren zatian berriz,Martin eta basajaunak eta Ona eta piztiaeta Nola Kattalinek deabruari ziria sartuzion ipuinak jaso dituzte.

Jaurlaritzaren laguntzak2011-12-20. Jaurlaritzak IKTetaneta hedabideetan euskara sustatzekodiru-laguntzak jakinarazi zituen.4.875.000 euro hedabideetarako eta1.464.200 euro IKTetarako.

e u s k a ra K R O N O L O G I A

84

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

2011-01-26. Topaguneak Euskara aniztasunean jardunaldiak antolatu zituen.

2011-02. Zabalik elkarteak Otsail ostegunak antolatu zuen Donapaleun.

2011-02-16. PSNk Euskara Nafarroan, oraina eta geroa izeneko topaketak anto-latu zituen Iruñean.

2011-02-18. Soziolinguistika Klusterrak IV. Euskal Soziolinguistika jardunaldiakantolatu zituen Donostian.

2011-04-07/08. Lasarte-Oriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Udal-top, Udaletako Euskara Zerbitzuen III. Topaketak, antolatu zituzten Lasarte-Orian. Izenburua ondokoa: Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? Haiek eus-karara hurbiltzeko, zer eta nola egin daiteke udaletatik?

2011-04-14. UEMAk hizkuntz ekologiari eta lurralde euskaldunei buruzko topa-keta antolatu zuen Azpeitian.

2011-05-06/07. Mendebalde Kultura Alkarteak Berbak hariz josten jardunaldiakantolatu zituen Bilbon.

2011-05-07. Euskararen Jatorriak Genetika eta euskararen jatorria VI. Biltzarraantolatu zuen Garesen.

2011-07-19/22. Gasteizko Udalak Eremu urriko hizkuntzak edo hizkuntza gu-txituak hitz egiten dituzten Europako gazteen topaketa antolatu zuen Gasteizen.

2011-10-17. IMHk Hizkuntza kudeaketa enpresan, 30+10 mintegia antolatuzuen Elgoibarren.

2011-11-19. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak osasun administrazioetanegiten diren hizkuntza politikak aztertzeko topaketak antolatu zituen Eibarren.

2012ko

aurrekontuak

Nafarroan

2011-11-16. Kontseiluak Na-farroako Gobernuak euskara sus-tatzeko 2012rako aurkeztutakoaurrekontuak kritikatu zituen.Esate baterako, 2012an euskalte-giek 2011n baino %29 gutxiagojasoko zuketen. Hizkuntzarenaldeko kanpainek 2012an%21,4ko murrizketa izango zu-keten eta hedabideen partida de-sagertu egingo zen.

Mintza Laguna Elizondon. / GERNIKA BERBALAGUN.

labur-labur

Page 9: Euskara - 2011
Page 10: Euskara - 2011

e u s k a ra D A T U A K

86

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Page 11: Euskara - 2011

D A T U A K e u s k a r a

87

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Page 12: Euskara - 2011

e u s k a ra I R I T Z I A K

88

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Rober GutierrezBai Euskarari Ziurtagiriaren

elkarteko zuzendaria

Prestigioa uskararen ulermenari dagokionez,kontuan izateko datua ageri da

[Jaurlaritzaren Euskara: Erabilera, Jarre-rak, Politikak inkestan]: 15 urtetik go-rako EAEko biztanleen % 77 euskaraulertzeko gai dira; gainerakoek ez duteezer ulertzen. (...) Pertzepzioei dagokie-nez, inkestatuen % 85en arabera, EAEneuskaraz hitz egiten dakienak aukerahandiagoak ditu. (...) Hizkuntzaren pres-tigioa ez dago maila berean inondikinora, izan ere, % 45ek erantzun dute

euskaraz hitz egiten jakiteak prestigiohandiagoa ematen diola pertsonari. Eus-karak ateak irekitzen ditu, baina ez dustatus sozialik ematen. Horrenbestez,hizkuntza prestigiatzen ere lan eginbehar da. Hizkuntza gutxiagotuek bizi-rauteko, prestigio soziala eskuratu behardute esparru guztietan, lan merkatura za-balduz, garapen ekonomikoarekin lotuz,komunikabideetan presentzia irabaziz...

Bai berrikuntza agentzia, 2011-01-24

E

izkuntz ereduak ezarri zituztenean, nahiko baikorrakizan zirela iruditzen zait. Astean hiru-lau orduz kan-

poko hizkuntza ikasten jarduteak ez dakar hura benetan ikas-tea. “Hizkuntza jakitea” ere zer den ikusi behar. Jatorrizkohiztun eta goi-mailako ikasketak dituenaren maila izatea bal-din bada “hizkuntza jakitea”, bada, nekez lortuko dugu. Ha-raino ez iristeak porrot egin dugula esan nahi baldin badu…Era guztietara, dela ikasi dutenen maila, erdizka ikasi dute-nena, ikasi ez dutenena… gure hizkuntza sisteman poten-tzial handia galdu dela esango nuke. Bi muturren artean ibiligara: ikasleak, edo ikasi du eta EGA agiria ere lortu, edo ezdaki ezer.

ARGIA, 2011-10-16

Jasone Cenozhizkuntzalaria

H

Potentzialtasunaren galera

zken 40 urteo-tan euskalgin-

tzan eta euskarazkokulturgintzan la-nean ari garen herrimugimenduok ezdugu ezer erabaki-tzeko botere gunerikirabazi. (...) Ez deza-gun instituzio pu-blikoen menpekoakdiren Euskararen

Aholku Batzorde eta enparauetan parte hartu, sortuditzagun gure Euskararen Aholku Batzordeak eta ins-tituzio publikoek parte har dezatela baina gure gidari-tzapean. Har dezagun aginte-makila behingo batean.(...) Hizkuntza eta kultura politika geuk gidatuko du-gula ulertarazi geniezaieke euskal herritarrei eta klasepolitikoari.

Gara, 2011-03-14

Euskararen aholkubatzordeak

Gotzon BarandiaranidazleaZA

LDIE

RO

A

DA

NIB

LAN

CO

Page 13: Euskara - 2011

I R I T Z I A K e u s k a r a

89

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Lourdes UnzuetaDeustuko anbulategiko medikua

rgi dago hizkuntza batekbizirik iraungo duela bal-

din eta hura erabiltzen etatransmititzen bada. Hizkuntzapolitikak garrantzitsuak dira,baina, berez, ez dute balio hiz-kuntzak salbatzeko. Ez dut hiz-kuntzarik ezagutzen hizkuntzapolitikei esker bizirik irautealortu duenik. Hizkuntza batekiraungo badu, hizlariek erabil-tzen dutelako izango da. (...)Euskal Herrian euskaraz bizi

ahal izatea lortu behar da, eta hori, noski, inoren eskuetan baldin badago, gaz-teen eskuetan dagoela uste dut. (...) Katalunian, esaterako, gazteak dira arazo,ez baitute katalanez hitz egiten. Hizkuntza ohikotzat jotzen dute, eta, horrega-tik, ez dute gehiago erabiltzen. Euskal Herriaren kasuan, erronka handiena eus-kaldunak ez direnek seme-alabei euskara transmititzea da. Eta hori ez da derri-gortuta lortuko.

Berria, 2011-07-20

“Hizkuntzek transmisioari eskeriraungo dute bizirik”

urrerapausoak egin dira.Askok egiten dituzte ikaske-

tak euskaraz, nik dena egin nuen er-deraz. (...) Erabileran pauso askofalta dira. Astiro ematen dira urra-tsak, nahiz batzuek esan arin goa-zela. Ez dago euskalduntze progra-marik. (...) Batzuetan ez da kexarikjartzen aldez aurretik badakizulakoalperrik izango dela. (...) [Oposake-tetan euskara erabakigarria ez iza-tea] galera da. Mediku euskaldunokez dakit zer gehiago frogatu behardugun. Plaza lortu dugu euskarazdakigulako bakarrik? Hor mezu fal-tsu bat zabaltzen da, euskarari eskerdaudela batzuk lanean. Ez, nik ka-rrera egin dut, gero oposaketa, espe-zializazioa eta hainbat gauzagehiago.

Prest!, 2011ko azaroa

Plaza lortudugula euskaraz

dakigulako

Carme JunyentHizkuntzalaria

A AIÑ

IGO

AZ

KO

NA

Page 14: Euskara - 2011

e u s k a ra I R I T Z I A K E T A D A T U A K

90

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

uskarak eta euskalgintzak pausu garrantzitsuakeman dituzte, baina politikan gauza asko ez dira

ondo egin. Eta horrek batzuetan narrastu egin du eus-kalgintza. Utopia behar dugu baina errealismo politikoeta kulturala falta izan zaigu. Alderdi horretatik,esango nuke hizkuntzaren ofizialtasuna, Euskal HerrikoAutonomia Erkidegoan, ez dela behar bezala aprobe-txatu. Nafarroa eta Iparraldeko egoera eskasagoa da. Etaesan behar da, euskarak ideologia politikoetatik jasandituen ajeak ez dituela gainditu ahal izan. Hala ere, eus-kalgintza indartsu ikusten dut. (...) Enkarterriak etaZuberoa estatu bakar batean egon arte itxaron beharkoal dugu euskararen lege bakar bat eduki arte? Baina La-nestosan eta Maulen nagoenean, nazio berean nagoelagarbi daukat. Naziotasun hori politikoki epe luzeranola formulatzen den ikusi behar da. Gogoratu nahi dutGernikako Estatutuak naziotasun kontzeptua azaltzenduela. Gauza bera aitortzen zaie Katalunya eta Gali-ziari.

Euskonews & Media, 2011-04-18

“Ez bagara gai naziokulturala egiteko, nazio

politikoak porrot egingo du”

Jose Luis LizundiaEuskaltzaina

Euskararen arloan paradoxa bat kudeatzea tokatzenzaigu. Batetik, azken 50 urteotan egindakoa,

ikuspuntu unibertsal batetik, itzela izan da. Bestetik,hizkuntzaren egoera benetan kezkatzekoa da, alarmakpizteko arrazoi asko daude, desafio zahar eta berri lo-dien aurrean pauso kualitatiboen beharrean gaude. Eus-kararen garabideak orain belaunaldi bat berpolitizatubehar du. Politizatzearen zentzurik zabalenean. Jakin-tza sozial batean eta ametsak produzitzeko gaitasuneanhezteaz ari naiz. Beste politizazio mota bat, izan dugunziklo honetatik guztiz desberdina. Eta uste dut ametsberriak produzitzeko aroan sartzen ari garela. Ametsdoituak. Trantsizio garaikoa utopia desorbitatuen be-launaldia izan delako, ezker adoleszentea. Desorekahandia zegoen ametsaren eta gaitasun errealen artean,eta horrek kaltea dakar luzera. Oraingo belaunaldiari ezdagokio akats berdina egitea. Une honetan, garrantzihandia ematen diot transmisioari eta gazteak forma-tzeko mekanismoak sortzeari, bai euskalgintzan eta baiherrigintza zabalagoan.

Ortzadar, 2011-03-21

“Euskararen garabideakbelaunaldi berri bat

berpolitizatu behar du”

Jon SarasuaIrakasle eta ikerlaria

E

DA

NIB

LAN

CO

EU

SK

ALT

ZA

IND

IA.N

ET

Page 15: Euskara - 2011

I R I T Z I A K E T A D A T U A K e u s k a r a

91

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Benito LertxundiMusikaria

alantzak ditut ea titulua lor-tzen dutenek, lanpostua lor-

tuta gero, beren lan eremuan eus-kara normalizatzeko konpromisoahartzen duten. Asko dira lanpostuakeskatzen dielako titulua atera dute-nak eta ez euskararekiko konpromi-soa dutelako. Euskara normalizatzeanahi badugu jarraipenean ahale-gindu beharko genuke eta ez sar-tzeko merituan bakarrik. Beste mu-turrean daude hizkuntza primeranmenderatzen dutenak, harrera egindezaketenak, eta beraz, bezero eus-kaldunen eskubideak errespeta di-tzaketenak, baina titulua ateratzekogai izan ez direnak. Pertsona horiekez al dira gai zerbitzu profesionalaemateko eta herritarren hizkuntz es-kubideak errespetatzeko?

Deia, 2011-09-02

“Titulua lanagatikateratzen du askok,

ez, ordea,konpromisoagatik”

ure kultura, hizkuntza, salba-tzeko, politika da bide baka-

rra. Zer egiten dute estatu indepen-dienteek? Beren kultura inposatu.Euskara dirua eta lanpostuekin lotu,eta ikusiko duzu nola salbatuko den.Elebitasunaz zentzurik gabe hitzegiten da askotan. Herri honetan ezdago elebitasunik, ezinezkoa da 24orduz euskaraz bizitzea. Hizkuntzabat derrigorrezkoa da eta bestea au-kerazkoa. Hau lasai asko esaten da,eta ez dakit nola ez diren lotsatzen.(...) Nik ez dut zerikusirik ingeles,aleman, frantziar edo español kon-tzeptuekin. Hauekiko harremansano bat da falta zaiguna, baina ho-rretarako askatasunarekiko errespe-tua beharrezkoa da.

Deia, 2011-10-03

“Lotu euskaradiruarekin eta

lanpostuekin, etaikusiko duzu nola

salbatuko den”

Koikili LertxundiItzarri Consultingeko

zuzendaria

GZ

IÑIG

OA

ZK

ON

A

DA

NIB

LAN

COGarbiñe Petriati

Behatokiko zuzendaria

uskararen etorkizuna herrita-rron esku dago. Hartzen dugun

jarreraren arabera egongo da. Ez de-zatela hori zama bat bezala hartu,baizik eta aukera moduan (...) Eus-kaldunok dugun arazoa da bizi garenlurraldearen arabera ditugula aitor-tuta hizkuntz eskubideak. Azken ba-tean, hizkuntz eskubideak kontuanhartuta, maila desberdinetako herri-tarrak gaude. Hori astakeri galantada. Norbaitek onartuko al luke, adi-bidez, hori osasun eskubideekin ger-tatzea? (...) Argi dago gaur egungogizartea eleaniztuna dela. Baina horiezin da hizkuntza gutxituen kaltetanizan. Bertakoari ezin zaizkio ateakitxi, bideak estutu. Hori eginda, al-darrikatzen duten eleaniztasunarenaurka doaz. Gure kultur aniztasunapobretu besterik ez dute egiten (...)Komunikabideena sektore estrategi-koa da euskararen berreskurapeneaneta garapenean, eta horrela hartuaizan beharko luke.

Berria, 2011-06-01

Etorkizunaherritarron esku

E

BE

HAT

OK

IA.O

RG

Page 16: Euskara - 2011

e u s k a ra I R I T Z I A K E T A D A T U A K

92

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Paula KasaresNafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua

oziolinguistika arloan eta berezikihizkuntza gutxituen inguruan ari-

tzen garenok gutxitan izaten dugu, ezburuan ez hizpide, gorren zeinu min-tzaira. Ahozko hizkuntzen egoera sozialaaztertu ohi dugu, haientzako estatusa al-darrikatu, hiztunen erabilera aukerakhanditzeko plangintzak landu… bainaez gara sentiberak izaten gure ondoanbizi diren gorren komunikazio beharre-kin. (...) Egun dakiguna da zeinu min-tzairek, ahozko hizkuntzek bezalaxe,edozer mezu adieraz dezaketela inolakomugarik gabe, eta lagunarteko elkarriz-keta informal baterako edo ipuin batkontatzeko balio duten bezala balio du-tela teoria zientifiko konplexua eratzeko

edota poema bat egiteko. (...) 2007anEspainiako Gobernuak zeinu hizkuntzakaitortzen dituen 27/2007 Legea onartuzuen baina arau horrek espainiar eta ka-taluniar zeinu hizkuntzak baino ez dituespresuki aipatzen. Euskal zeinu min-tzaira oraindik ez da ofizialki onartu.Horrek euskal gorrak gutxitze egoera bi-koitza bizi dutela esan nahi al du? Esker-tzekoa litzateke euskal soziolinguistikakhorretan ere ikertzea. Azken urteotanugaldu dira euskal gorren komunitateaksortutako komunikazio aukerak (ZeinuTB, elkarteak, eta abar) baina gabeziakoraindik handiak dira.

Gipuzkoaeuskara.net, 2011-06-01

Entzuten ez diren hizkuntza gutxituak

S

Page 17: Euskara - 2011
Page 18: Euskara - 2011