Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa

14
Eskola Programa Didaktikoa 2014-2015

description

 

Transcript of Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa

Page 1: Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa

Eskola Programa Didaktikoa 2014-2015

Page 2: Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du sail honi atxikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez.

Natura eta biodibertsitatearen ezagutza zabaltzeko eta biodibertsitatea balioesteko helburuarekin sortu zen, hots, gizakiarentzat biodibertsitateak duen garrantzia eta espezieen desagerpenarekin galtzen dugun guztia ezagutzera emateko.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak biodibertsitatearen inguruko erakusketa orokor bat du, eta horren helburu nagusia Biodibertsitatea zer den azaltzea eta bere balioarekiko sentikortzea da, argazkien, ikus-entzunezkoen, eta muntaketa interaktiboen bitartez.Dorretxeko behatokitik bista zoragarriaz goza daiteke, eta kataloxak erabiliz, hainbat lekuren xehetasunak aurki ditzakegu: Laidako hondartza, padura, estuarioa inguratzen duten mendi eta basoak, Atxarreko San Pedroko baseliza, etab.

Horrez gain, zentroak ingurumen hezkuntza tailerrak garatzeko zonaldea, kanpoaldean kokatzen den jolas-gunea (jolas parkea eta biodibertsitatearen labirintoa), taldeentzako jantoki estalia, auditorioa eta Gastro Bar zerbitzuak ditu.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa

Page 3: Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa

Inguru naturala: itsaso eta lur arteko gune magikoaUrdaibaik aniztasun handia dauka paisaiari eta ekologiari dagokienez, hainbat ekosistema oso ezberdin biltzen baititu: amildegiak, hondartzak, basoak, padurak, ibai-ibarrak, etab.Urdaibai gure lurraldeko ingurune naturalik garrantzitsuena dugu, eta nazioarteko hainbat babes figura ditu; honako hauek dira aipagarrienak:

UNESCOK 1984an Biosfera Erreserba izendatu zuen.

1992an, Mundaka-Gernikako itsasadarra RAMSAR Hitzarmeneko Nazioarteko Hezegune Garrantzitsuen zerrendan sartu zen.

Urdaibaiko zenbait eremu NATURA 2000 Sarearen parte dira, Europar Batasuneko babesturiko naturgune sarea.

Page 4: Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa

Ingurumen Hezkuntza eta Sentsibilizaziorako Eskola Programa, 2002-2020 Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen-Estrategian oinarriturik dago eta Euskadiko Biodibertsitate Zentroko hezkuntza-programa inguru-mena nagusietako bat dugu. Eskola programa hau beha-tzeko, aztertzeko, gozatzeko eta hobetzeko hainbat ikas-jardueratan oinarrituta dago.

2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa, 2014ko urriaren 6tik 2015eko ekainaren 19ra bitartean gara-tuko da, eta honako helburu hauek bilduko ditu:

Biodibertsitateari buruz sentikortzea eta ezagutzak hartzea, biodibertsitate orokorrekoak zein lan eremuan oinarritutakoak.

Gizakiok ingurunean dugun eragina ulertzea.

Ingurumenaren eta Garapen Iraunkorraren garran-tzia gure gain hartzea, eta baita horien kudeaketari buruzko problematika ere.

Biodibertsitateak ematen dizkigun onurak eta bere kontserbazioak gizakiontzat daukan garrantzia ezagutzea.

Eskola-eremutik kanpoko harreman pertsonalak erraztea, aisialdiaz gozatzeko modu eta berriak aurkitzea.

Hezkuntza-ziklo bakoitzerako proposatutako jardueren edukiek lotura handia dute eskola-curriculumean bildu-tako helburuekin.

Eskola Programa Didaktikoa

Page 5: Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa

Lanaldia 10.00etatik 16.00etara izango da, 4 zati ezberdin edukiko ditu eta zati horien artean bi atsedenaldi egongo dira, bat gosaltzeko eta bestea bazkaltzeko. Haur Hezkuntzaren kasuan, ordutegia 10.00etatik 15.00etara izango da eta Batxilergoko taldeena 10.00etatik 14.30etara.“Espezie inbaditzaileen” unitatearen kasuan, ordutegia 10.00etatik 13.00etara izango da. “Zientzia eta itsasoa esperimentatu” unitatearen kasuan ordutegia 10.00etatik 14.00etara izango da.

Parte hartzen duen ikastetxe bakoitzari “Irakaslearen materiala“ deritzon agiria bidaliko zaio helbide elektroniko bidez, ikastetxean bertan aurretiko eta ondorengo lanak lantzeko, programa ez baita zentroko egonaldira mugatzen.

2014-2015 ikasturtean 5 unitate didaktiko eta 2 formakuntza-modulu ezberdin dauzkagu aukeran, hezkuntza ziklo zehatzetara egokituak:

Haur Hezkuntza LH1. zikloa LH2. zikloa LH3. zikloa DBH1.

zikloa DH2. zikloaBatxilergoa /Ziklo formatiboak

UNITATE DIDAKTIKOAK

Biodibertsitatearen Hastapenak 3 3

Biodibertsitatea: Padura 3 3 3 3 3

Biodibertsitatea: Kostalde harritsua eta hareatzak

3 3 3 3 3 3 3

Biodibertsitatea: Denboran zeharreko bidaia

3 3 3 3 3

Urdaibaiko natura-aberastasuna 3 3

MODULU FORMATIBOAK

Espezie inbaditzaileak eta biodibertsitate galera: Baccharis halimifolia

3 3 3

Zientzia eta itsasoa esperimentatu 3 3 3

Page 6: Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa

Objetivos

Actividades

1. Unitate Didaktikoa Biodibertsitatearen hastapenak• Bizidunak eta bizigabeak bereiztea, landare eta animalien garrantzia ulertu eta beraien

kontserbazioarekin sentikortzeko.

• Jolasen bidez biodibertsitateaz gozatzea, modu didaktiko eta erakargarri batean gure ondare naturalaren aberastasunaz jabetzeko.

• Izaki bizidunen zenbait ezaugarri eta premia ezagutzea, ingurune ezberdinetan bizi-eredu desberdinak aurkitzen direla ulertzeko.

Ibilbidea1,5 ordu iraupena duen ibilbidea Euskadiko Biodibertsitate Zentroko inguruetan. Ikasleek Euskadiko ekosistema nagusiak ezagutuko dituzte ibilbidean zehar aurkituko dituzten txoko ezberdinen bitartez. Hauetako bakoitzean material desberdinak izango dituzte jolasen bidez biodibertsitatea zer den eta duen balioa ikasteko.

Erakusketa“Zer da biodibertsitatea?” erakusketa iraunkorreko edukiak erabiliko dituzte, besteak beste izaki bizidunen bizilekuak eta beharrak ezagutzeko, eta gizakiontzat duten garrantzia ulertzeko.

BehatokiaAntolatutako ekintzak paisaia ezberdinen behaketan zentratuko dira haien ezaugarriak ezagutzeko (Koloreak, formak, animalia eta landareak, etab.).

Esperimentu gela (Lehen Hezkuntzako ikasleek bakarrik)Ikasleek paisaia ezberdinak irudikatuko dituzte taldeka sortutako collage baten bidez, horretarako era guztietako materialak izango dituzte eskuragarri.

Bisitaldiaren prezioa:“Biodibertsitatearen hastapenak” . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1€ ikasle bakoitzeko.

Helburuak

Ekintzak

Page 7: Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa

Objetivos

Actividades

2. Unitate Didaktikoa Biodibertsitatea: Padura• Ekosistema bezala padurek dituzten ezaugarriak ezagutzea, bere aberastasunaz jabetu eta bere

kontserbazioaren alde sentikortzeko.

• Paduretan bizi diren espezieak identifikatzea, beraien artean eta inguruarekiko dituzten harremanak ezagutu eta bakoitzaren moldaerak ulertzeko.

• Padurek gizakioi ematen dizkiguten onurak ezagutzea, errespetuzko jarrerak garatu eta erabilera jasangarrien beharrei buruzko hausnarketa burutzeko.

• Espezie inbaditzaileek Euskadiko hezeguneetan daukaten presentzia ezagutzea, honek suposatzen duen kalteaz jabetu eta arazoarekin sentikortzeko.

Ibilbidea2 ordu inguruko iraupena duen ibilbidea Busturiko San Kristobal auzoko paduran zehar. Bertan, paisaiaren behaketa eta espezieen identifikazioa burutu, eta espezie inbaditzaileen problematika ere bertatik bertara ezagutuko dute.

Erakusketa“Zer da Biodibertsitatea?” erakusketa iraunkorreko ikus-entzunezko edukiak erabiliz, padurako biodibertsitateari buruzko ezagutza indartuko da.

BehatokiaPaisaiaren analisia, paduran ematen diren erabilerak eta hauek sortzen dituzten eraldaketak landuko dira.

Esperimentu gelaPadura eta bertako biodibertsitatearekin zerikusia duten esperimentazio jarduerak egingo dira bertan.

Bisitaldiaren prezioa:“Biodibertsitatea: Padura”. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1 € ikasle bakoitzeko.

Helburuak

Ekintzak

Page 8: Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa

Objetivos

Actividades

3. Unitate Didaktikoa Biodibertsitatea: Kostalde harritsua eta hareatzak

• Euskadin aurki dezakegun kostaldeko paisaia-aniztasuna ezagutzea, ekosistema ezberdinek suposatzen duten aberastasunaz ohartu eta beraien kontserbazioan sentikortzeko.

• Kostalde harritsu eta hondartzetan eta bereziki marearteko gunean bizi diren espezieak identifikatzea, beraien artean eta inguruarekiko dituzten harremanak ezagutu eta bakoitzaren moldaerak ulertzeko.

• Gizakiak kostaldean egiten dituen erabilerak ezagutzea, lortzen diren onurak kontutan hartuz, errespetuzko jarrerak garatu eta erabilera jasangarriei buruzko hausnarketa burutzeko.

Ibilbidea2 ordu inguruko iraupena duen ibilbidea Txatxarramendiko irlaren inguruan (Sukarrieta). Ibilbidea itsasbeheran egingo da, marea-putzuak eta hareatzak aztertzeko aukera izanik. Horrela, bertako izaki bizidunak eta ekosistemen ezaugarri nagusiak in situ ikusi ahal izango dituzte. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloaren kasuan, ibilbidea Mundakako Laidatxu hondartzan egingo dute. Bertan hondartza eta marearteko gunea ezagutzeko jarduerak eta jolasak burutuko dituzte.

Erakusketa“Zer da Biodibertsitatea?” erakusketa iraunkorreko ikus-entzunezko edukiak erabiliz, kostaldeko biodibertsitateari buruzko ezagutza indartuko da.

BehatokiaKostaldeko paisaiaren analisia, behatokitik ikusten diren kostaldeko ekosistema desberdinak eta hauen eraldaketak landuko dira.

Esperimentu gelaKostaldea eta bertako biodibertsitatearekin zerikusia duten esperimentazio jarduerak egingo dira bertan.

Bisitaldiaren prezioa“Biodibertsitatea: Kostalde harritsua eta hareatzak” . . . . . . 1€ ikasle bakoitzeko.

Helburuak

Ekintzak

Page 9: Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa

Objetivos

Actividades

4. Unitate Didaktikoa Biodibertsitatea: Denboran zeharreko bidaia• Garai desberdinetan espezie desberdinak bizi izan direla ulertzea, izaki bizidunek haien artean eta

inguruarekin dituzten harremanak ulertu eta inguruko baldintzetara moldatzen direla ikasteko.• Historian zeharreko espezieen desagerpenen zergatiak ezagutzea, egungo errealitatearekin

alderatu eta gaur egun gizakiak biodibertsitate galeran duen eragina ulertzeko.• Garai ezberdinetan izan diren biodibertsitatearen erabilpen desberdinak ezagutzea bere

garrantziaz ohartu eta bere kontserbazioarekin sentikortzeko.

Ibilbidea1,5 ordu iraupena duen bisita Santimamiñeko multzo arkeologikoan zehar, non ikasleek garai ezberdinetan Euskadin izan den biodibertsitatearen ideia jaso eta gizakiak biodibertsitatearekin izan duen erlazioa ulertuko duten.

Bisita gidatua Euskadiko Biodibertsitate Zentrora“Zer da Biodibertsitatea?” erakusketa iraunkorreko ikus-entzunezko edukiak erabiliz eta behatokiak erakusten dituen bistak aprobetxatuz, garai ezberdinetako biodibertsitateari buruzko ezagutza indartuko da, zenbait espezieren moldaerak eta eboluzioa hobeto ulertu ahal izateko.

Esperimentu gelaErrepliken bidez Paleolito garaiko tresna eta material ezberdinak (ehiza tresnak, sua egiteko materialak, arropak, labar artea, etab.) sortuko dituzte, historian zehar gizakiaren beharrak asetzeko biodibertsitateak izan duen garrantzia ulertzeko.

Bisitaldiaren prezioa:“Biodibertsitatea: Denboran zeharreko bidaia”. . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2 € ikasle bakoitzeko.

Unitate didaktiko hau garatzeko beharrezkoa da, taldea autobus pribatuan etortzea.Unitate Didaktiko hau burutzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Historikoaren Zerbitzuaren laguntza eta Santimamiñeko lan taldearen laguntza izan dugu. UNESCOren ondarea eta erreferentzia lekua da gure lurraldean; kudeaketa arduratsu baten eredu: ikerketa, kontserbazio eta zabalkundea ardatz dituelarik. Proiektu berritzailea: denbora errealeko 3D erreplika birtual bikaina du.

Helburuak

Ekintzak

Page 10: Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa

5. Unitate Didaktikoa Urdaibaiko natura-aberastasuna• Inguru natural hurbilarekin kontaktuan jartzea, Urdaibaiko Biosfera Erreserbak barne hartzen duen

paisaia eta espezie aniztasuna ezagutzera emateko.• Urdaibaiko Biosfera Erreserban eman diren erabilera tradizionalak ezagutzea, gizakia eta bere

ingurunearen arteko elkarrekintzaren interpretazioa burutzeko eta honek paisaian eduki duen eragina ezagutzeko.

• Biodibertsitatearen garrantziaz jabetzea, ingurunearen erabilera zentzudun eta jasangarriaren aldeko jarrera bultzatzeko.

• Urdaibaiko Biosfera Erreserban dauden eremu babestu ezberdinen ezaugarriak ezagutzera ematea, hauek betetzen dituzten funtzioetaz jabetzeko.

Ibilbidea2 ordu inguruko iraupena duen ibilbidea izango da Busturiko San Bartolome auzoko artadi kantauriar eta landazabal atlantikoan zehar. Ikaskuntza aktiboa sustatzen duen metodologia berri baten bidez, Urdaibaiko paisaia ezberdinak aztertuko dira eta baita gizakiak paisaia hauekin izan duen bizikidetzaren inguruan hausnartu ere.

Erakusketa“Zer da Biodibertsitatea?” erakusketa iraunkorreko ikus-entzunezko edukiak erabiliz, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako biodibertsitateari buruzko ezagutza indartuko da.

BehatokiaEskaintzen duen ikuspegi zabalari esker, paisaiaren interpretazioan sakonduko da.

Bisitaldiaren prezioa:“Urdaibaiko natura-aberastasuna” . . . . . . . . . 1€ ikasle bakoitzeko.

Helburuak

Ekintzak

Page 11: Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa

1. Hezkuntza modulua

• Espezie inbaditzaile bat zer den ulertzea, gaur egun biodibertsitate galeraren eragile nagusietako bat bihurtu den problematikarekin sentikortzeko.

• Konkretuki Urdaibaiko Biosfera Erreserban Baccharis halimifolia landare inbaditzailea eragiten ari den ondorio kaltegarriak identifikatzea, habitat autoktonoen balioa eta hauek kontserbatu beharra ulertzeko.

• Baccharis halimifolia espezie inbaditzailearen erradikazioan diharduen LIFE proiektua ezagutzea, biodibertsitatea-ren babes eta berreskurapenerako tresna gisa duen balioa ulertzeko.

Helburuak

Ibilbidea1,5 ordu iraupena duen ibilbidea Baccharis halimifolia landare inbaditzailea hedatzen ari deneko eremutik, honen ondorioz kaltetuak izaten ari diren habitat autoktonoak (ihitokiak, lezkadiak, etab.) ere ezagutuko dituztelarik. Era berean, ikasleek LIFE proiektuan egiten ari diren ekintzak in situ ikusiko dituzte eta Baccharis landare gazteen erradikazioan ere parte hartuko dute.

Bisita gidatua Euskadiko Biodibertsitate ZentroraEuskadiko Biodibertsitate Zentrora egingo den bisita gidatuan, biodibertsitatearen balioa eta honen galeraren ondorioen inguruko hausnarketan sakondu ahal izango dute Baccharisaren inguruko erakusketa erabiliz.

Ekintzak

Bisitaldiaren prezioa:“Espezie inbaditzaileak eta biodibertsitate galera:Baccharis halimifolia” . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1€ ikasle bakoitzeko.

Espezie inbaditzaileak eta biodibertsitate galera: Baccharis halimifolia

Page 12: Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa

2. Hezkuntza modulua

• Itsas-zientzien alorrean ekintza teoriko-praktikoa burutzea, ikasleak zientziara hurbidu eta ikerketaren inguruko interesa sustatzeko.

• Ikasleak egun batez zientzialari bihurtzea, biodibertsitatearenganako errespetuaren oinarriak eta arrantza jasangarriarenak zabaltzeko.

Laborategiko jardueraAZTI-Tecnalia-ren bidez, ikasleek arrantza mailan interesa duten espezieen laginketa-tailer batean parte hartuko dute. Modu entretenigarri eta dibertigarrian bere kudeaketa itsas-ekosistemarako zein garrantzitsua den ezagutu ahal izango dute. Horretarako material biologikoa (artisau arrantzatik ateratako arrain eta ornogabe aleak) eta laborategikoa (iktiometroa, identifikazio taxonomikorako gakoa, pintzak, labaina, espageti markak, etab.) erabiliko

ditugu.

Esperimentazio gelaBiodibertsitatea: Espezie nagusiak sailkatu eta identifikatu, arrantza sareetan jaus daitezkeen espezie kopuru nabarmena behatuz.

Laginketa biologikoak: Populazioaren ezaugarriak ikertu, aleen sexua, pisua, eta neurria hartuz. Otolitoa ere aztertuko dugu adina zehazteko.

Bisita gidatua Euskadiko Biodibertsitate ZentroraItsas ikerkuntzak arrantzak ustiatutako populazioen alde biologiko eta kuantitatiboak

ikertzen ditu. Ikasleek itsas biodibertsitatearen egungo egoera ezagutuko dute, labo-rategian burututako laginketa biologikoen emaitzak aztertuz.

Ekintzak

Zientzia eta itsasoa esperimentatu

Helburuak

Bisitaldiaren prezioa: “Zientzia eta itsasoa esperimentatu” . . . . . . . . . 1€ ikasle bakoitzeko.

Hezkuntza modulu hau azaroa, otsaila eta apirilean zehar garatuko da. Plaza mugatuak.

Page 13: Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa

Kontuan hartu beharreko oharrak:• Gehienez 50 pertsona etorri ahal izango dira bisitaldi-egun bakoitzeko.• Ikasle bakoitzak boligrafoa edo arkatza ekarri beharko du lan-koadernoa

betetzeko.• Arropa erosoa, anoraka eta oinetako egokiak janztea gomendatzen da.• Taldearen garraioa eta janaria ikastetxearen kontura izango dira.• Euskadiko Biodibertsitate Zentroak ikasleei zuenduriko jantokia dauka.

Gogorarazten dizuegu, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horrelako jarduerak egiteko diru-laguntzak eskaintzen dizkiela urtero ikastetxeei.

Nola iritsiTrena: Euskotreneko Bilbo-Bermeo linea (Bilbo-Donostia linearekin tren-aldaketa egiteko aukera ere badago).Informazio gehiago izateko eta ordutegiei buruzko kontsultak egiteko: 902 54 32 10; www.euskotren.esBusturiako San Kristobal eta Axpe dira zentrotik gertuen dauden geltokiak.

Autobusa: Bizkaibus-eko Bilbo-Bermeo linea. Informazio gehiago izateko eta ordutegiei buruzko kontsultak egiteko: 902 22 22 65; www.bizkaia.net

Errepidez: A8-tik bagoaz, BI-635 errepidea hartu behar dugu (Gernikarako norabidea) Zornotzako irteeran. Gernikara iristen garenean, BI-2235-a hartu behar dugu (Bermeorako norabidea) eta aurrera jarraitu Busturiako San Bartolome auzoko biribilgunera iritsi arte. Bertan Euskadiko Biodibertsitate Zentrora nola joan adierazita dago.

Helbidea eta harremanetan jartzeko moduak:Gernikatik Bermeorako errepidea • San Bartolome auzoa 35

48350 Busturia (Bizkaia) • Tel. 946 870 402www.torremadariaga.net

www.facebook.es/[email protected]

Erreserbak 2014ko irailaren 9tik aurrera gauzatu ahal izango dira, harremanetan jartzeko 946 870 402 telefono zenbakira deituz.

Deien ordena errespetatuko da egutegia betetzen den arte.

Informazioa eta izen ematea

Page 14: Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2014-2015 Eskola Programa Didaktikoa

MADARIAGA DORRETXEADorretxea XV. mendean eraiki zuten, seguruenik garai hartan bando-gerretan ohikoak ziren defentsarako eginkizunak edukiko zituen dorretxe gisa. XVII. Mendean jauregi erantsia eraiki zioten, bizitoki bihurtzeko asmoz. Dorretxeari erantsitako Erlujuaren Dorrea 1852. urtekoa da, eta San Bartolome auzoko lagun batek eraiki zuen, Busturiako herriak erabil zezan.

Madariaga Dorretxea duela gutxi zaharberritu zen bertan Euskadiko Biodibertsitate Zentroa eraikitzeko, zeinak 2008ko ekainean ireki zituen bere ateak.