1. UNITATE DIDAKTIKOA. MARKO DIDAKTIKOA: D KATEGORIAK · 1. UNITATE DIDAKTIKOA. MARKO DIDAKTIKOA D...

Click here to load reader

  • date post

    25-Jun-2020
  • Category

    Documents

  • view

    12
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of 1. UNITATE DIDAKTIKOA. MARKO DIDAKTIKOA: D KATEGORIAK · 1. UNITATE DIDAKTIKOA. MARKO DIDAKTIKOA D...

  • 1. UNITATE DIDAKTIKOA. MARKO DIDAKTIKOA

    D KATEGORIAK

    AURKIBIDEA

    1. SARRERA.

    1.1 ONCE GIZARTE-TALDEA. PROIEKTU ETA EKINTZAILETZAK

    1.2 ITSUTASUNAREN MUNDUKO BILTZARRA MADRILEN

    2. INKLUSIOAREN 11 BALIOAK

    2.1 HEZKUNTZA INKLUSIBO BAT LORTZEKO SORMENEZKO

    PENTSAMENDUA BULTZATZEA

    2.2 INKLUSIOAREN 11 BALIOAK

    3. ZERGATIK PARTE HARTU? ZERTARAKO PARTE HARTU?

    3.1 ESKU HARTZEAREN ARDATZAK

    3.2 ZERGATIK PARTE HARTU? ONURAK ETA ESKURATUTAKO

    KONPETENTZIAK

    4. ZER AURKEZTUKO DUGU AURTEN? PARTE-HARTZE MOTA ETA FORMATUA

    4.1 BANDERA. D Kategoriak.

    4.2 NOLA IGO LANA WEB ORRIRA.

    5. LOTURA KURRIKULARRA

    5.1 LOMCE.

    5.2 OINARRIZKO KONPETENTZIAK

    5.3 EREMU KURRIKULARRAK. IKASGAIAK ETA EDUKI BLOKEAK

    6 METODOLOGIA AKTIBOAK ETA TALDE DINAMIKAK

  • 1. SARRERA. Ongi etorri ONCE Gizarte-Taldearen Eskola Lehiaketaren 36. ediziora, pertsona

    guztientzako aukera berdintasuna lortzeko, eskuzabaltasuna eta pentsamendu

    kritikoa, ikaslearen paper aktiboa eta elkarlana bezalako baloreak sustatzen

    lagunduko zaituzteten hezkuntza sentsibilizazio programara.

    Honako edizioan gertaera zirraragarri baten protagonistak bilakatuko

    zaituztegu, World Blindness Summit-eko anfitrioiak izango gara! Madrilen, 2020ko ekainean ospatuko den topaketa internazionala. 190 herrialdetako

    delegazioak jasoko ditugu, mundu osoko 285 milioi pertsona itsuren ordezkari

    gisa. Eta zuen ikasleek benetan rol garrantzitsua beteko dute! Beraiek

    inklusioaren aldeko mugimendu oso baten buru izatea espero baitugu.

    Hori dela eta, zuen ikasleekin “ONCE upon a time. Guzion begirada” lemapean

    inklusioa, aniztasuna eta desgaitasuna lantzera gonbidatzen zaituztegu, non

    pertsona guztiak ikusgai egiteko inklusioa banderatzat hartuko dugun.

    Zuen ikasleek lanari ekin eta haien sormen guztia hedatzea proposatzen

    dizuegu, 2020 an Madrilgo World Blindness Summit ekimenean aurkeztuko

    dugun, inklusioaren eta eraldaketa sozialaren aldeko mugimenduaren bandera

    diseinatu (Lehen Hezkuntza, DBH eta Hezkuntza Berezia) eta ereserkia

    konposatzeko (Batxilergoa eta erdi mailako FP).

    Gaur, 36. edizio honetan, aurtengo 2019-2020 ikasturtean zuek talde gisa lotu

    eta gizartea osatzen dugun guztion inklusioa defendatuko duen mugimendu

    sozial gisa aurrera egiteko aukera dugu aurrean, gizarte irekia, enpatikoa,

    kultura-anitza eta ugaria nahi baitugu.

    ONCE UPON A TIME, GUZTION BEGIRADA

    1.1 ONCE GIZARTE-TALDEA. PROIEKTU ETA EKINTZAILETZAK

    ONCE Gizarte-Taldearen Eskola Lehiaketaren helburu nagusia egungo ikasleria

    (etorkizuneko politikariak, arkitektoak, zientzialariak, irakasleak...) ezgaitasunik

    ez duten eta badituzten pertsonen arteko aukera berdintasunaren garrantziaz

    eta beharraz sentsibilizatzea da (edoizein egoeratarako aukera berdintasuna:

  • lanbidezkoa, hezkuntzazkoa, mugikortasunezkoa, eremu publikoetarako

    sarrera, aisialdia, informaziorako sarrera, etab.). Aniztasunaren eta inklusioaren

    aldarrikapenak ikasleengandik beraiengandik hasi beharra dauka, aldaketaren

    benetako agente eta familiako balioen igorle direnak.

    Baina ONCE Gizarte-Taldearen lana haratago doa, izaera anitzetako proiektu

    ugaritan parte hartuz pertsona guztien inklusioa, eta gizarteko sektore

    guztietan, bermatzeko, batez ere formakuntza eta enplegutza esparruetan

    arreta jarriz.

    Ezintasunak dituzten pertsonen Lankidetzarako eta Gizarte Inklusiorako

    Fundación ONCE erakundea 1988ko otsailan jaio zen, ONCEren Batzorde

    Orokorraren hitzarmenetik, eta urte bereko irailan, gizartearen aurrean

    itsutasuna duten pertsona espainiarrengandik ezintasunak dituzten beste

    kolektibo batzuekiko haien bizi baldintzak hobetzeko lankidetza eta

    eskuzabaltasun erreminta gisa aurkeztu zen.

    Haren jatorritik, itsutasuna duten pertsonen kolektiboak ezintasunak dituzten

    pertsonen beste kolektiboekiko eskuzabaltasunezko bokazioa izan du, une

    historiko bakoitzaren aukeren arabera.

    Gainera ONCE bera, entitate fundatzaile gisa egoteaz gain, Fundación ONCEn,

    patronatuaren bitartez ezgaitasunak dituzten pertsonen Espainiako organizazio

    nagusiak daude barne, CERMI (Ezintasunen bat duten Pertsonen Ordezkarien

    Espainiako Batzordea) ezgaitasunak dituzten pertsonen Espainiako organizazio

    nagusiak batzen dituen plataforma, haietako asko izaera autonomikoa dutenak,

    eta 3.000 elkarte eta entitate baino gehiago jasotzen dituena, gure herrialdean

    ezgaitasunak dituzten pertsonen eta haien familien 3,8 milioi ordezkatuz.

    Haren sorkuntzatik, 1988an, 2018ko abendura arte Fundación ONCEk pertsona

    fisiko eta juridikoek aurkeztutako 41.245 proiektu bultzatu ditu.

    Fundación ONCEk eta ONCEk balio berberak elkarbanatzen dituzte:

    Komunikazioa, Eskuzabaltasuna, Konfidentzialtasuna, Ekitatea, Konfidantza,

    Zintzotasuna, Apaltasuna, Errespetua, Konpromezua, Profesionaltasuna eta

    Erantzukizuna.

  • Iturriak: Fundación ONCEk

    1.2 ITSUTASUNAREN MUNDUKO BILTZARRA MADRILEN

    2020ko ekainaren 19tik 24ra, Madrilek Itsuen Munduko Elkartearen (MUC) eta

    Ezintasun Bisualak dituzten Pertsonen Hezkuntzarako Nazioarteko

    Kontseiluaren (ICEVI) baterako Batzorde Orokorrari emango dio egoitza.

    World Blindness Summit (WBS-Madrid 2020) (incorporamos logo)

    https://www.worldblindnesssummit.com

    Bi ekimen hauek Tifolnnovan, itsuei zuzendutako teknologiaren inguruan

    munduan antolatzen den azoka handienetarikoan jazoko dira aldi berean. 190

    herrialdetako delegazio etortzea espero da... itsutasuna duten munduko 285

    milioi pertsonaren izenean!

    Honako 36. edizioan pauso bat gehiago eman nahi dugu. Inklusioaren aldeko

    mugimendu sozialaren buru bilakatzera gonbidatzen zaituztegu eta guztion

    begiradarekin, mundu osoko ume eta gazteak 2020ko ekainean ospatuko den

    World Blindness Summiteko ordezkariei behar bezalako harrera egiteko

    inspiratu. Munduko itsutasunaren hiriburua izango baikara.

    https://www.worldblindnesssummit.com/https://www.fundaciononce.es/es/pagina/video-corporativo-de-fundacion-oncehttps://www.youtube.com/watch?v=s_u0tBsr4cs

  • 2. INKLUSIOAREN 11 BALIOAK

    2.1 HEZKUNTZA INKLUSIBO BAT LORTZEKO SORMENEZKO PENTSAMENDUA BULTZATZEA

    Adierazpen artistikoak ezinbestekoak dira umeen eta gazteen izaeraren

    garapenerako, adierazpen hauen bidez, haien ikuspegi pertsonal, idealizatu

    edo kritikoa azaltzen baitute, komunikatzeko metodo gisa entzumenezko

    baliabideak, linguistikoak eta plastikoak erabiliz.

    UNESCOren XXX. Batzorde Orokorrak (XXX Conferencia General de la

    UNESCO (1999)) umearen formakuntzako disziplina artistikoetan jada inklusioa

    bultzatzea proposatu zuen. Arte ezberdinen (ez soilik piktorikoaren) ikaskuntzak

    ikasleriaren izaeran, etika oso sendo bat garatzera daramala frogatu izan da,

    garapen mental malguagoa garatzea dakar, eta ondorioz enpatia eta bestearen

    lekuan jartzea bultzatzen du.

    Sormenak arazo bati irtenbidea aurkitzeko aukera ematen duenez, 36. edizioan

    bultzatuko diren eragile artistikoek kontzientzia piztea eta World Blindness

    Summit-aren buru bilakatzeko mugimendu gisa kokatzea erraztuko dute.

    2.2 INKLUSIOAREN 11 BALIOAK

    1. Izaera berdina partekatzea.

    2. Baldintzarik gabe laguntzea.

    3. Bestea ulertzeko gaitasuna.

    4. Nork bere buruan sinisteko gaitasuna.

    5. Hobetu. Aurrera egin. Hazi.

    6. Taldea gabe ez da gure gaitasun ezberdinak batuz ondo egindako lanik

    existitzen.

    7. Akzio paregabe guztien motorra.

    8. Gai izatearen kualitatea.

    http://www.unesco.org/culture/laws/pdf/UNGA_resolution3391.pdfhttp://www.unesco.org/culture/laws/pdf/UNGA_resolution3391.pdf

  • 9. Mugak gainditzea.

    10. Ausardiaz askoz haratago doana.

    11. Unibertsaltasunari helduz.

    3. ZERGATIK PARTE HARTU? ZERTARAKO PARTE HARTU? Norberarengandik ezberdinak diren pertsonen errealitateak partekatzea,

    bestearen lekuan jarriz enpatia lantzea eta esku-hartzeko mugak edo aukerak

    baloratzea, pertsonen bizi kalitatearen elementu giltzarriak barneratu (Mundu

    fisikoaren ezagutzarako eta interakziorako konpetentzia) eta errealitatea

    aztertzeko ikuspuntu ezberdinen existentziaz jabetzeko (Gizarterako eta

    herritartasunerako konpetentzia) balioko diguten elementuak dira, gure ikasleak

    etorkizunean herritar arduratsuak eta haien ideiekiko koherente eta erantzuleak

    bilakatzeko helburuarekin.

    3.1 ESKU-HARTZEAREN ARDATZAK

    36. Edizio hau esku-hartzeko lau ardatzetan artikulatzen da:

    • SENTITU: ikasleak inguratzen dituen mundua hautemanez, interpretatuz eta ulertuz, ezintasunak dituzten pertsonen lekuan jarriz, hala nola,

    gizartean bazterkeria jasaten dutenen lekuan, munduan inklusioa eta

    inor mespretxatua, jazarria edo ahaztua senti ez dadila aldarrikatzen

    duen mugimendu bat egiteko bidea aurkitzeko.

    • IRUDIKATU: aukerak exploratuz, ezintasunak dituzten pertsonek ez dituztenen eskubide berdinak dituzten etorkizun bat lortzeko urratsak

    ematen lagunduko gaituen inklusioaren aldeko mugimendu sozial bat

    burutuz.

    • EKIN: imaginaziotik ekintzara pasaz, haien bandera edo ereserkia inguruaren aldaketarako agente gisa sortzeko, inklusioaren aldeko

    mugimenduaren buru gisa eta itsutasuna duten 285 milioi pertsona

    ordezkatzen dituen topaketaren anfitrioi gisa.

    • PARTEKATU: beraien lana lehiaketara aurkeztuz, ikaskideei, irakasleei, gamiliei, hala nola lekuan lekuko komunikabideei erakutsiz,

    administrazioei eta noski, World Blindness Summit-eko bisitariei.

  • 3.2 ZERGATIK PARTE HARTU? ONURAK ETA ESKURATUTAKO KONPETENTZIAK

    • Lehen hiruhilekoan zehar ikasgela-talde harremana indartzen laguntzen

    du zuen programazioaren atal gisa.

    • Ikasleengan sormenezko gaitasunak garatzen laguntzen du

    (metodologia aktibo eta pedagogia berritzaileen bidez). Zeharkako

    aukera hezitzaile handia eta aberaskorra da.

    • Balioen hezkuntza bultzatzen du.

    • World Blindness Summit mugimenduaren parte izateko aukera ematen

    die ikasleei. Mota hontako ekitaldi paregabea, inklusio sozialaren aldeko

    mugimendu oso bat jasotzen duena.

    BALIOEN HEZKUNTZA IKASGELAN. ONURAK ETA IKASLEEK ESKURATUTAKO KONPETENTZIAK.

    • Interakzio soziala bultzatzen eta indartzen du, gizarte ugaria, kulturanitza

    eta inklusiboa lortzeko beharrezkoa dena.

    • Balioen hezkuntza bultzatzen du, ikaslea herritar arduratsua izateko

    gaituz.

    • Enpatia garatzen du. Bestearen lekuan jartzeak norberak errealitate

    sozialaren inguruan duen ikuspuntua aberasten du.

    • Elkarkidetza eta elkarrekin lan egiteko gogoa indartzen ditu. Besteak

    lagundu eta laguntza jasotzeak autoestimua eta partaidetasun

    sentimendua areagotzen ditu.

    • Sozialtasunaren aldeko jarrera indartzen du, ikasleek tolerantziazko eta

    besteekiko errespetuzko konpromezu sozial argia eskuratzea

    ahalbidetuz.

    • Hezkuntza emozionala errazten du ikasgelan, ikasleen Adimen

    Interpertsonala potentziatuz.

    IKASGELAN BALIOETAN HEZTEA. GIZARTEAN ERAGINA DUTEN ONURAK.

    • Gizarte enpatikoa. Sentsibilitate handiagokoa eta gizarte-talde

    minoritario ezberdinei erantzuteko prest dagoena, berdintasun sozialaren

    alde borrokatzen duena.

  • • Gizarte parte-hartzailea. Bidezkoagoa eta berdintzailea diskriminazio edo

    gatazka egoeren aurrean konpromezuz jokatzeko.

    • Gizarte malgua. Jasanberagoa eta elkarrizketara irekiagoa dagoena,

    talde sozial ezberdinen eskariei errespetutik eta aniztasunetik abiatuta

    erantzuteko.

    • Gizarte dinamikoa. Etorkizuneko aldaketei irekiagoa, erresilientziaduna

    eta garapenari zabaldua.

    Jasotako proposamen guztien artetik, Epaimahaiak World Blindness Summit Madrid 2020-an aurkeztuko diren inklusioaren eta formakuntza sozialaren aldeko mugimendua irudikatuko duten bandera eta ereserkia aukeratuko ditu.

    4. ATALA: ZER AURKEZTUKO DUGU AURTEN? PARTE-HARTZE MOTA ETA FORMATUA

    4.1 BANDERA. D Kategoriak.

    Lana inklusioaren ereserkiaren bertsoak konposatzean datza. Horretarko oinarri

    musikal ezberdinak errazten dizkizuegu, bakarra edo ugari aukera ditzazuen.

    Izenburu batekin eta ereserkiaren bertsoak jasotzen dituen testu batekin batera

    aurkeztu beharko da, eta ezingo du 2:30 minutuko iraupena baino luzeagoa

    izan.

    4.2 NOLA IGO LANA WEB ORRIRA.

    Oroitu parte-hartzeko gida azkarra kontsulta dezakezula.

    Eskola lehiaketan burutu beharreko lana.

    5. ATALA. LOTURA KURRIKULARRA DERRIGORREZKO BIHGARREN HEZKUNTZA ETAPA

    5.1. LOMCE. 1105/2014 Errege Dekretua, abenduaren 26koa. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculuma ezartzekoa.

    6. Artikulua. Zeharkako elementuak.

    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, etapa bakoitzeko materia batzuen

    trataera zehatzari kalte egin gabe, irakurriaren ulermena, ahozko eta

    idatzizko adierazpena, ikusentzunezkoen komunikazioa, Informazioaren

  • eta Komunikazioaren Teknologiak eta ekintzailetza eta gizarterako

    hezkuntza eta hezkuntza konstituzionala materia guztietan landuko dira.

    • Administrazioek gizon eta emakumeen arteko berdintasun efektiboaren

    garapena bultzatuko dute, genero indarkeriaren edo ezintasunak dituzten

    pertsonen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta tratu berdintzasunaren

    printzipioari datxekizkion balioak eta edozein baldintza edo egoera

    pertsonal edo sozial dela medio bazterkeria-eza bultzatuko dituzte.

    9. Artikulua. Hezkuntza laguntza bereziaren beharrean dagoen ikasleria.

    Hezkuntza administrazioek ezintasunak dituzten pertsonentzako kalitatezko,

    ekitatezko eta inklusiozko hezkuntza bultzatuko dute, aukera berdintasuna eta

    ezintasun bat dela medio, bezterkeria eza, malgutasun neurriak eta alternatiba

    metodologikoak, egokitzapen kurrikularrak, erabilterraztasun unibertsalak,

    guztientzako diseinuak, aniztasunarekiko arreta eta ezintasunak dituzten

    ikasleek berdintasunezko baldintzetan kalitatezko hezkuntza baterako sarrera

    izatea lortzeko beharrezko diren neurri guztiak.

    11. Artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Helburuak.

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak ikasleei honakoa gauzatzen lagunduko

    dizkieten gaitasunak garatzea bultzatuko du:

    • Haien betebeharrak era arduratsuan onartu, besteekiko errespetuan

    beraien eskubideak ezagutu eta jardun, pertsonen eta taldeen artean

    tolerantzia, elkarlana eta eskuzabaltasunez jardun, hizketan trebatu giza

    eskubideak eta gizon eta emakumeen arteko tratu eta aukera

    berdintasuna ziurtatuz, hala nola, gizarte plural baten balio

    amankomunak, eta herritartasun demokratikoan jarduteko prestatu.

    • Desberdintasuna baloratu eta errespetatu eta baita eskubide eta aukera

    berdintasuna ere. Edozein baldintza edo egoera pertsonal edo sozial

    dela eta eman litekeen bazterkeriari uko egin. Bazterkeria suposatzen

    duen edozein estereotipori uko egin.

  • • Sormen artistikoa aintzat hartu eta adierazpen artistiko ezberdinen

    lengoaia ulertu, espresio eta irudikapen bide ezberdinak erabiliz.

    5.2. OINARRIZKO KONPETENTZIAK

    KONPETENTZIA LINGUISTIKOA. AZPIKONPETENTZIA DESKRIBAPENA

    Ahozko – idatzizko komunikazioa

    Ahoz eta idatziz pentsamenduak, emozioak, bizipenak, iritziak, sormenak adierazi eta interpretatu. Komunikazio kodeak erabili.

    Adierazpena – errealitatearen interpretazioa eta ulermena

    Komunikazioa testuingurura egokitu.

    Pentsamenduaren, emozioen eta jokabidearen antolakuntza.

    Elkarbizi. Norberak iritzi kritiko eta etikoa eraiki. Estereotipoak ezabatu.

    Komunikazioa gatazkak konpontzeko erabili.

    MUNDU FISIKOAREN EZAGUTZARAKO ETA INTERAKZIORAKO KONPETENTZIA.

    AZPIKONPETENTZIA DESKRIBAPENA Norberaren bizitzaren eta gainerako izakien bizi baldintzen hobekuntza.

    Pertsonen bizi kalitatearen oinarrizko elementuak barneratu.

    INFORMAZIOAREN TRATAERA ETA GAITASUN DIGITALA. AZPIKONPETENTZIA DESKRIBAPENA

    Informazioaren eskurapena, bilaketa, erregistro eta trataera.

    Egoera eta testuinguru ezberdinetan oinarrizko lengoaia espezifikoak dominatu eta aplikatu: testualak, numerikoak, ikonikoak, bisualak, grafikoak eta entzunezkoak.

    Informazioaren igorpena Produkzio arduratsu eta sormenezkoak sortu.

    GIZARTERAKO ETA HERRITARTASUNERAKO KONPETENTZIA. AZPIKONPETENTZIA DESKRIBAPENA

    Errealitate soziala ulertzea.

    Egungo gizarteen pluralitatea eta garapen-izaera, eta sistema demokratikoaren ezaugarri eta baloreak ulertu. Errealitatea aztertzeko ikuspuntu ezberdinen existentziaz jabetu.

    Elkarrekin lan egin eta elkarbizi.

    Bestearen lekuan jartzeko eta norberaren ikuspuntutik ezberdina izan arren bestearena

  • AZPIKONPETENTZIA DESKRIBAPENA ulertzeko gai izan.

    Herritartasun demokratikoa jardun eta hobekuntza ekarpenak egin.

    Gizarte demokratikoen balioak ulertu eta praktikara eraman: demokrazia, askatasuna, eskuzabaltasuna, erantzunkidetasuna, parte-hartzea eta herritartasuna.

    KULTURA ETA ARTERAKO KONPETENTZIA. AZPIKONPETENTZIA DESKRIBAPENA

    Ulermen, ezagutza, hautemate eta balorazio kritikoa.

    Haien pentsamendu, hautemate, komunikazio eta sentsibilitate eta zentzu estetikozko adierazpenetarako sarrera ahalbidetzen duten trebetasun eta jarrerak izan. Lengoaia artistiko ezberdinen teknika eta baliabide nagusien inguruko oinarrizko ezagutza bat izan. Askatasun adierazpena, aniztasun kulturalerako eskubidea eta kulturarteko elkarrizketaren garrantzia baloratu.

    Sormena, konposaketa eta inplikazioa.

    Ekintzailetza, irudimena eta sormena, kode artistikoen bidez espresatzeko martxan jarri. Elkarlankidetzarako trebetasunak izan eta besteen ekintzailetzak eta ekarpenak bultzatu eta aintzat hartzeak duen garrantziaz jabetu. Bizitza kulturalean parte hartzeko interesa izan.

    NORBERAREN AUTONOMIARAKO ETA EKIMENERAKO KONPETENTZIA. AZPIKONPETENTZIA DESKRIBAPENA Proiektuen planifikazio eta gauzatzea. Planifikatu. Proiektuak irudikatu eta garatu.

    Harreman trebetasunak eta proiektu lidergozko trebetasunak.

    Eskubideak baieztatu eta defendatu. Bestearen lekuan jartzea. Planteamenduetan malgua izan. Norbere buruarenganako konfidantza izan. Gainditze izpiritua izan. Elkarlanean aritu. Besteen ideiak baloratu.

  • 5.3. EREMU KURRIKULARRAK. IKASGAIAK ETA EDUKI BLOKEAK.

    IKASGAIA EDUKI BLOKEA EDUKIAREN DESKRIBAPENA

    MUSIKA (Batx. Arteak)

    3. TESTUINGURU MUSIKAL ETA KULTURALAK

    Musikak gure gizartean betetzen dituen funtzio ezberdinak identifikatu, aldagai ugariak aintzat hartuz: erabileraren asmoa, egitura formala, erabilitako hedabidea. Musikak beste disziplina batzuekin duen harremana isladatzen duten ariketak egin.

    4.SORRERA ETA INTERPRETAZIOA

    Taldean musika lan abestua edo instrumentala entsaiatu eta interpretatu. Musikak beste disziplina batzuekin duen harremana isladatzen duten ariketak egin. Konposaketa eta inprobisazio ariketekiko interesa agertu eta ikaskideen sorkuntzekiko errespetua erakutsi.

    GAZTELANIA, HIZKUNTZA KOOFIZIALA ETA LITERATURA

    1. AHOZKO KOMUNIKAZIOA: ENTZUN ETA HITZEGIN

    Jarraitzen duten helburuaren araberako ahozko testuen ulermena, interpretazioa eta balorapena.

    2.IDATZIZKO KOMUNIKAZIOA: IDATZI ETA IRAKURRI

    Idazketa prozesu gisa. Idatzizko konposaketarekiko gero eta interes handiagoa, informazio iturri eta ikaskuntza baliabide gisa eta sentimenduak, bizipenak, jakintzak eta emozioak komunikatzeko bide gisa.

    4. LITERATUR HEZKUNTZA

    Literatur-asmodun testuen idazketa generoaren konbentzio formalak erabiliz eta aisizko eta sormenezko asmoarekin.

  • 6 METODOLOGIA AKTIBOAK ETA TALDE DINAMIKAK Material diaktiko hau metodologia berritzaileen arabera garatu da,

    konpetentzien ikuspegitik eta ikuspuntu disziplina-anitz batetatik ikasleen

    ekintzailetza pertsonala eta autonomia bultzatuz.

    Unitate didaktikoetan zehar proposatutako dinamikek, ikasle guztien gaitasunak

    garatzea eta haien potentziala azaleratzea ahalbidetzen dute Adimen Anitzen

    eta Art Thinking izeneko diseinuaren pentsamenduaren bitartez, beste

    errealitate sozial batzuen inguruko barneratze eta ausnarketa prozesu baten

    ondoren, ikasle bakoitzaren sormena piztuz. Era berean, Zerbitzu-ikaskuntzak

    ikasleari bestearen lekuan jartzen laguntzen dio beharrak eta irtenbide

    posibleak aurkitzeko helburuarekin.

    Ikaskuntza Kolaboratiboan oinarritutako dinamikek talde-ikasgela

    kohesionatzen dute eta aldi berean Flipped Classroom izenekoan oinarritutako

    ikerketen bitartez ikasten ikasteko konpetentzia bultzatzen dute.

    Jarrera eta konpetentzia sozialen eskurapen honek, ikasleen ideia eta

    motibazioei balioa emango die hezkuntza inklusibo baten lidergotza emanez.

    Banderaren eta ereserkiaren bitartez, arreta komunikazio linguistiko eta

    bisualen gain ipiniko da. Ausnarketa eta abstrakzio komunikatibo prozesu

    batzuen ondoren, irudiaren bidez zein hitzaren bidez ikasleen ikuspuntutik

    inklusio sozialaren printzipioak isladatuko dira.

    Metodologia honen edo beste batzuen inguruan gehiago jakin nahi baduzu,

    gure hezkuntza adituen webinar saioak luzatzen dizkizuegu.

    “Adimen anitzak eskola inklusiboan”, Coral Elizondorekin, Zaragozako Hezkuntza

    Fakultateko Irakasle eta hezkuntza

    inklusiboan aditua dena.

    https://www.concursoescolaronce.es/34edicion/evento-formacion-online/https://www.concursoescolaronce.es/34edicion/evento-formacion-online/

  • "Neurohezkuntza ikasgelan: teoriatik praktikara", Jesús Guillenen eskutik, Bartzelonako Unibertsitateko “Neuroeducación: aprender con todo nuestro

    potencial” graduondoko irakaslea, eta Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitateko

    Neurodidaktikako Masterraren irakasle dena.

    "Espazioa ikaskuntzaren elementu bideratzaile gisa: Pedagogia eta Arkitektura, egiteke dagoen hizketa”, Sonia Rayos eta Silvana Andrésekin, "arquilecturas" izeneko

    hezkuntza proiektuaren sortzaile.

    “Aplika ezazu flipped classroom-a eta hobe ezazu konpetentzia digitala”, Raúl Santiagorekin. Errioxako Unibertsitateko

    “Metodologías y Tecnologías Emergentes

    aplicadas a la Educación” Masterraren

    Zuzendaria.

    DINAMIKA TAULA

    DINAMIKA MOTA APLIKATUTAKO METODOLOGIA

    BANDERA EGITEN DUGU UNITATE DIDAKTIKOA (D Kategoria)

    Ikerketa Flipped Classroom Ereserkiaren balioa.

    DINAMIKA MOTA APLIKATUTAKO METODOLOGIA

    BANDERA EGITEN DUGU UNITATE DIDAKTIKOA (D Kategoria)

    Ausnarketa eta eztabaida Adimen Anitza Ereserkiak diren kantak..

    https://www.concursoescolaronce.es/34edicion/evento-formacion-online/https://www.concursoescolaronce.es/34edicion/evento-formacion-online/

  • DINAMIKA MOTA APLIKATUTAKO METODOLOGIA

    BANDERA EGITEN DUGU UNITATE DIDAKTIKOA (D Kategoria)

    Enpatia eta Inklusioa

    Adimen Anitzak

    Inklusioaren 11 balioak

    Hiriko poesia eta poesia soziala.

    Komunikazio iristerraza- Braillea

    Komunikazio iristerraza- Zeinu Hizkuntza

    Zerbitzu-ikaskuntza Abestiak komunikazio sistema handigarri alternatiboetan

    1. UNITATE DIDAKTIKOA. MARKO DIDAKTIKOAD KATEGORIAKAURKIBIDEA1. SARRERA.1.1 ONCE GIZARTE-TALDEA. PROIEKTU ETA EKINTZAILETZAK1.2 ITSUTASUNAREN MUNDUKO BILTZARRA MADRILEN

    2. INKLUSIOAREN 11 BALIOAK2.1 HEZKUNTZA INKLUSIBO BAT LORTZEKO SORMENEZKO PENTSAMENDUA BULTZATZEA2.2 INKLUSIOAREN 11 BALIOAK

    3. ZERGATIK PARTE HARTU? ZERTARAKO PARTE HARTU?3.1 ESKU HARTZEAREN ARDATZAK3.2 ZERGATIK PARTE HARTU? ONURAK ETA ESKURATUTAKO KONPETENTZIAK4.1 BANDERA. D Kategoriak.4.2 NOLA IGO LANA WEB ORRIRA.

    5. LOTURA KURRIKULARRA5.1 LOMCE.5.2 OINARRIZKO KONPETENTZIAK5.3 EREMU KURRIKULARRAK. IKASGAIAK ETA EDUKI BLOKEAK

    6 METODOLOGIA AKTIBOAK ETA TALDE DINAMIKAK

    1. SARRERA.1.1 ONCE GIZARTE-TALDEA. PROIEKTU ETA EKINTZAILETZAK1.2 ITSUTASUNAREN MUNDUKO BILTZARRA MADRILEN

    2. INKLUSIOAREN 11 BALIOAK2.1 HEZKUNTZA INKLUSIBO BAT LORTZEKO SORMENEZKO PENTSAMENDUA BULTZATZEA2.2 INKLUSIOAREN 11 BALIOAK

    3. ZERGATIK PARTE HARTU? ZERTARAKO PARTE HARTU?3.1 ESKU-HARTZEAREN ARDATZAK3.2 ZERGATIK PARTE HARTU? ONURAK ETA ESKURATUTAKO KONPETENTZIAKBALIOEN HEZKUNTZA IKASGELAN. ONURAK ETA IKASLEEK ESKURATUTAKO KONPETENTZIAK.IKASGELAN BALIOETAN HEZTEA. GIZARTEAN ERAGINA DUTEN ONURAK.

    4. ATALA: ZER AURKEZTUKO DUGU AURTEN? PARTE-HARTZE MOTA ETA FORMATUA4.1 BANDERA. D Kategoriak.4.2 NOLA IGO LANA WEB ORRIRA.

    5. ATALA. LOTURA KURRIKULARRA DERRIGORREZKO BIHGARREN HEZKUNTZA ETAPA5.1. LOMCE. 1105/2014 Errege Dekretua, abenduaren 26koa. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculuma ezartzekoa.5.2. OINARRIZKO KONPETENTZIAKKONPETENTZIA LINGUISTIKOA.MUNDU FISIKOAREN EZAGUTZARAKO ETA INTERAKZIORAKO KONPETENTZIA.INFORMAZIOAREN TRATAERA ETA GAITASUN DIGITALA.GIZARTERAKO ETA HERRITARTASUNERAKO KONPETENTZIA.KULTURA ETA ARTERAKO KONPETENTZIA.NORBERAREN AUTONOMIARAKO ETA EKIMENERAKO KONPETENTZIA.

    6 METODOLOGIA AKTIBOAK ETA TALDE DINAMIKAKDINAMIKA TAULA