Gida didaktikoa

23
Gipuzkoako Foru Aldundia Gizarte Politikako Departamentua berdintasunerako elkarte psikosoziala Indarkeriari aurre egiten dioten emakumeei zuzendutako autolaguntza-taldeentzako orientabidea AIZAN BERDINTASUNERAKO ELKARTE PSIKOSOZIALA

description

 

Transcript of Gida didaktikoa

GipuzkoakoForu AldundiaGizarte PolitikakoDepartamentuaberdintasunerako elkarte psikosoziala

Indarkeriari aurre egiten diotenemakumeei zuzendutako

autolaguntza-taldeentzako orientabideaAIZAN BERDINTASUNERAKO ELKARTE PSIKOSOZIALA

Pieza guztiak tolestuta

beren buruaren gainean

ondo tolestuta

milimetroan sartzen ziren

tapadun

kutxa batean

Horrela zegoen bera

Ondo tolestuta.

Piezaz pieza

emeki-emeki luzatu,

hedatu

jostailuzko ametsa

instrukzio libururik gabea

Bere burua muntatu

eta ondoren

kutxa eta tapa

bota.

Ondo Tolestuta (Elisa Rueda)

aurkibidea

1. Aurkezpena eta helburuak

2. Indarkeria eta giza eskubideak

3. Indarkeriaren agerpena

4. Arreta eta laguntzarako baliabideak

5. Boterea handitzea

6. Indartzeko estrategiak

6.1. Autoestimua eta identitea emakume bezala

6.2. Maitasun erromantikoaren mitoa

6.3. Bakardadea autonomiatik

6.4. Komunikazioa eta emozioak

7. Bibliografi a

GID

A D

IDA

KTI

KO

A

INDEX

1. AURKEZPENA ETA HELBURUAK

Berdintasunerako Elkarte Psikosoziala 1999. urtean sortu zen, es-ku-hartze sozialaren arloko hainbat profesionalen kezkak eraginda, emakumeen aurka sarritan gertatzen ari ziren indarkeria agerraldiek bultzaturik, ez baitzitzaien erantzun koordinatu eta osorik ematen.

Aizan elkarteak, denbora guzti honetan zehar, berdintasunaren ar-loan, emakumearenganako indarkeriari aurre egiteko prebentzio, sentsibilizazio eta harrerarako proiektuak burutu ditu. Aizan Erakun-de Psikosozialaren helburuak hurrengo ardatz estrategikoei loturik daude:

• Emakumeen aurkako edozein indarkeria-mota bukatzea.

• Emakume eta gizonezkoen artean benetako berdintasuna lortzea.

• Emakumeek eta gizonek elkar aintzat hartzen duten arteko gizartea lortzea.

• Emakumeek boterea hartzea

Elkarteak martxan jarritako programetako bat da indarkeria pairatu duten edo pairatzen ari diren emakumeei zuzendutako Aholkula-ritza, Babes eta Autolaguntza Proiektua da. Emakume hauek in-darkeriari aurre egitea erabaki dute, euren bizipenak beste emakume batzuekin konpartituz.

aurkezpenaeta helburuak

In

da

rker

IarI

au

rre

egIt

en d

Iote

n e

ma

ku

mee

I zu

zen

du

tak

o a

uto

lag

un

tza

-ta

ldee

ntz

ak

o o

rIen

tabI

dea

gId

a d

Ida

ktI

ko

a

INDEX

Euskadiko hainbat udalerritan taldeak sortu dira, Laudion, Gasteizen edota Donostian, besteak beste.

Asko eta asko dira talde hauetan parte hartu duten emakumeak, kemena, indarra eta indarkeriaren zirkulutik irteteko gogoa erakutsiz. Aizan elkartetik, emakume guzti hauei beren partaidetza, gogoa, partekatzeko dohaina eta eurengandik ikasi dugun guztia eskertu nahi diegu. Haiek izan baitira –eta dira- Laguntza Taldeetako pro-tagonistak eta, eurei esker, sistematizatu eta argira atera ditzakegu hainbeste eta hainbeste talde-saiotan burura etorri zaizkigun ideia, kontzeptu, auzi, zalantza eta galderak.

Gida praktiko honekin, afektibitate-harremanen barruan gertatzen den indarkeriari zuzenki lotuta dauden hainbat auzi ezagutarazi nahi ditugu, harreman horietatik irten nahi duten emakumeek azaldu-takoak, hain zuzen ere. Tratu txarretako bizipenak indar-hartze eta berreskuratze pertsonalaren ikuspuntutik egitea da gure xedea.

Aizan elkarteak ikuspuntu feministatik eta genero kontzientziatik egiten du lan, ulertuz emakume eta gizonen arteko desberdintasuna dela gatazka eta indarkeria egoerak sorrarazten dituena. Emaku-meen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketatzat jotzen du, arlo publikotik (erakundeak, legedia…) erantzuna jaso behar duena, arazo pribatutzat jo beharrean.

Aizanek, genero indarkeriaren aurkako borrokan, ezinbestekotzat jotzen ditu prebentzioa eta hezkuntza, bai berdintasunean bai ko-munikazioan eta gatazkak konpontzeko gaitasunean.

Oraindik, ibili beharreko bide luzea geratzen da. Gida honek, gertu-tasunez eta era ulergarrian eskainitako laguntza izateko asmoa du, emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan informatu, gerturatu eta galdetu nahi duten pertsona guztientzat. Baina, batez ere, in-darkeriaren zirkulutik irten eta euren bizitza berreskuratu nahi duten emakumeei dago zuzenduta.

IN

DA

RKER

IARI

AU

RRE

EGIT

EN D

IOTE

N E

MA

KU

MEE

I ZU

ZEN

DU

TAK

O A

UTO

LAG

UN

TZA

-TA

LDEE

NTZ

AK

O O

RIEN

TABI

DEA

GID

A D

IDA

KTI

KO

A

INDEX

2. INDARKERIA ETA GIZA ESKUBIDEAK

Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoak, hots, Genero indar-keriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoak jasotzen duen bezala, «Genero-indarkeria ez da esparru pribatuan eragina duen arazoa. Aitzitik, gure gizartean dagoen desberdinta-sunaren agerikorik ikaragarriena da. Emakumeen aurka, emakume izateagatik gauzatzen den indarkeria da, erasotzaileek uste dutelako emakumeek ez dituztela askatasun, errespetu eta erabakitzeko gai-tasunari buruzko gutxieneko eskubideak».

Lege honen bidez, emakume-talde askoren lanari esker, emakumea-renganako indarkeria emakume eta gizonen arteko desberdintasuna areagotzen duen gizartearen ondoriotzat hartzea lortzen da. Legeak, indarrean dagoen nazioarteko zuzenbideak babestuta, hainbat ar-lotan (hezkuntza, osasuna, komunikabidea, justizia…) gertatu be-harreko aldaketa-sorta arautzen du prebentzio, sentsibilizazio eta emakumeekiko arretari dagokionez.

1/2004 Legeak, indarkeriaren aurka jotzea du helburu. Diskrimina-zioaren, desberdintasun egoeraren eta gizonek emakumearen gain azaltzen duten botere harremanaren manifestazio gisa, emakumeek indarkeria jasaten dute bai ezkontidearen aldetik, bai haiekin afekti-bitate-harremanen bat duen edo izan duen beste edonoren aldetik, elkarbizitzarik izan ez arren.

Lege honen bidez babes-neurri osoak ezarri dira, eta neurri horien helburua da halako indarkeria prebenitu, zehatu eta ezabatzea, eta indarkeria horren biktimei babesa ematea.

indarkeria eta giza eskubideak

In

da

rker

IarI

au

rre

egIt

en d

Iote

n e

ma

ku

mee

I zu

zen

du

tak

o a

uto

lag

un

tza

-ta

ldee

ntz

ak

o o

rIen

tabI

dea

gId

a d

Ida

ktI

ko

a

INDEX

Genero-indarkeria giza eskubideen urraketa da eta, horrenbestez, salatu beharrekoa. Bidezko epaiketa egitea ezinbestekoa da, erasot-zailearentzako zigorgabetasunik gabe, eta emakumeen erreparazioa bermatuko duena.

Hala ere, asko dira salatzeari uko egiten dioten emakumeak eta, egi-ten dutenek, ez dute beti espero duten emaitza lortzen, haien bikote ohiarekin eta honen hurbileko zirkuluarekin etengabeko gatazkan baitihardute. Salaketa ez da bidearen amaiera, irteeraren parte baizik.

Emakumeek, izan ziren bezalakoak izatera itzuli nahi dute, eta euren autoestimua eta ahalmenak berreskuratu, bizitzari aurre egiteko.

Demanda hauetan jaso behar dute, hain zuzen ere, baliabide psiko-sozialen aldetiko babesa. Garrantzitsuena da emakumeak indarkeria zirkulutik irtetea, indarberritzea eta euren bidea jarraitzeko estrate-gia propioak eskuratzea. Ikuspuntu sozialetik, ezinbestekoa da –eta guztion onerako- herritar autonomo eta positiboak berreskuratzea.

Emakumeen aurkako indarkeria arazo sozial, historiko eta kulturala da, eta ez norbanakoarena, ezta esparru pribatukoa ere. Bigarren hau onartuz gero, erruduntasun eta lotsa prozesu saihestezinak sor-tuko dira. Horixe da Aizan elkartetik galarazten saiatzen ari garena; indarkeria botere-gatazka baten emaitza da, eta gizarte osoak onartu behar du horretan duen erantzukizuna.

Guztion ardura da sozializazio era berrien eta balore gizatiar eta bakezaleen alde apustu egitea. Emakumeok eta gizonok dugu emakumezkoaren eta gizonezkoaren ereduak erreproduzitzeko ar-dura.

Emakumeei zuzendutako elkarte eta baliabideok haiei laguntzeko eta berriz ez biktimizatzeko betebeharra dugu. Norbera indartzeko beharrezkoak diren tresnak eskaintzea da izan behar dugun helburu nagusia.

Lege honek aipatu genero-indarkeriatzat ulertzen da indarkeriazko egintza oro, fisikoa nahiz psikologikoa, baita sexu-askatasuna-ren aurkako erasoak, mehatxuak, derrigortzeak edo nahierara askatasunaz gabetzea ere.

Hainbat neurri ezartzen ditu, autonomia erkidego bakoitzean aha-lik eta modu eraginkorrenean artikulatuko dituztenak, eskubideak urratuta ikusi dituen eta genero-indarkeriaren biktima den emakume orok erakunde eskudunen aurrean salatu ahal izateko, haren segur-tasuna bermatzeko xedez eta erasotzaileak kontu eman dezan.

Neurri Integralen Legea onartu zenetik hainbat urte igaro direlarik, emakume-elkarteetan zalantza asko sortzen zaizkigu salaketaren in-guruan, baita emakumeek euren bikotea izandakoa salatzerakoan igaro beharreko prozesu psikologikoaren inguruan ere. Emakumeek eurek adierazi izan dute sistema judiziala handia eta mantsoa dela eta batzuetan ez dagoela asti nahikoa psikologikoki prestatzeko. Krisiak eta zure bikotea izandakoa (askotan guraso ere badena) salatzeak sortzen duen larritasunak, gehienetan, emozioen eta jokaeraren kon-trolik eza eta krisi zein depresio-egoerak eragiten ditu. Gogorra da norberaren historia pertsonal propioarekin haustea.

Salaketa egin eta prozesu judizial luze bati ekiteko zailtasunaren aurretikoa da mendebaldeko gizartean errotuta dagoen mai-tasun-kontzeptua. Maitasun erromantikoaren mitoak, bere sines-menen artean, oinazea eta etsipena harreman baten parte direla uste duen berak, zenbaitetan ez die emakumeei argi bereizten uzten, eta tratu txarreko egoerak jasaten dituzte, kalte pertsonal handiak eragitera iritsi arte.

Oinaze eta posesio bezala ulertutako maitasun-mota honi eta proze-su judizialetako denboren kostu handiei, beste emozio bat gehitzen zaie, kasu gehienetan geldiketa eragiten duena: «beldurra». Zer gertatuko da salatzen badut?, zein izango da bere erreakzioa? Zer gertatuko da nire seme-alabekin?... Zalantza hauei emandako erant-zunak ez zaizkio beti emakumeari lasaigarri izaten.

IN

DA

RKER

IARI

AU

RRE

EGIT

EN D

IOTE

N E

MA

KU

MEE

I ZU

ZEN

DU

TAK

O A

UTO

LAG

UN

TZA

-TA

LDEE

NTZ

AK

O O

RIEN

TABI

DEA

GID

A D

IDA

KTI

KO

A

INDEX

3. INDARKERIAREN AGERPENA

Indarkeria matxista hainbat eratan agertzen da; bere helburua emakumeak mendekotasun egoeran mantentzea da, gogoraraziz botererik ez daukatela eta gizartean paper jakin bat bete behar du-tela.

Botere banaketa hau historikoa da, eta gizateriaren historian guz-tiz errotua dago. Emakumeek mundu osoan zehar borrokatu behar izan dute berdintasunaren alde. Gaur egun, hainbat herrialdetan, emakumeek ukatua dute oraindik bozka ematea edota hezkuntza-rako sarbidea, eta toki bakoitzeko ohituren izenean benetako zent-zugabekeriak egiten dira.

Nazio Batuen Erakundearen Batzorde Orokorrak 1993ko aben-duaren 20ko 48/104 ebazpenaren bidez onartutako Emakumeen aurkako indarkeriaren ezabatzeari buruzko adierazpenak ho-nela defi nitzen du 1. eta 2. Artikuluetan «genero indarkeria»:

1. artikulua.- Adierazpen honen ondoreetarako, «emakumearen aurkako indarkeria» esamoldea honetara ulertzen da: emakume-engan oinarritutako edozein indarkeria egintza, emaitza moduan, emakumearentzat kalte edo sufrimendu fi sikoa, sexuala edo psiko-logikoa duena edo izan dezakeena, eta baita, egintza horien meha-txuak, derrigortzea edo nahierara askatasunaz gabetzea, hori bizitza publikoan zein pribatuan gertatu.

2. artikulua.- Emakumearen aurkako indarkeriak ondorengo egintzak barneratzen dituela ulertuko da, nahiz eta hauetara soil-soi-lean mugatu ez:

• Familian gertatzen den indarkeria fi siko, sexuala eta psi-kologikoa, tratu txarra barne, etxean neskatoei egindako

indarkeriarenagerpena

In

da

rker

IarI

au

rre

egIt

en d

Iote

n e

ma

ku

mee

I zu

zen

du

tak

o a

uto

lag

un

tza

-ta

ldee

ntz

ak

o o

rIen

tabI

dea

gId

a d

Ida

ktI

ko

a

INDEX

Era horretan, emakumeen aurkako indarkeriak lotura du, emakume izate hutsagatik, hauei ematen zaien estatusarekin, eta hainbat era-tan ager daiteke.

Europako Kontseiluaren arabera, sei indarkeria-mota bereiz dezakegu:

1. Indarkeria fisikoa: bultzadak, iletik tira egitea, zaplaztekoak, kolpeak, ostikoak, erredurak, hozkadak, itoarazteak, labanka-dak, genitalen mutilazioa, tortura eta hilketa.

2. Sexu Indarkeria: Baimendu gabeko edozein sexu-jarduera, txisteak, txantxa sexualak, begirada finko eta suminkorrak, esamesa desatseginak, exhibizionismoa, telefono dei irainko-rrak, nahigabeko sexu-proposamenak, bortxaketa edo por-nografian parte hartzera behartzea, ukitzeak, behartutako sexu-harremana, bortxaketa, intzestua, emakumeak mingarri edo umiliagarri irizten dien sexu-egintzak burutzera bidera-tutako edozer, behartutako haurdunaldia, trafikoa eta sexu industrian gertatzen den esplotazioa.

3. Indarkeria psikologikoa: Txisteak, txantxak, esamesak, meha-txuak, isolamendua, mespretxua, beldurraraztea eta jendau-rreko irainak.

4. Indarkeria ekonomikoa: partekatutako baliabideetarako sarbi-dean desberdintasuna nabarmena denean; adibidez, dirua es-kura izatea ukatu edo kontrolatzea, lanpostu baterako edota hezkuntzarako sarrera galaraztea.

5. Indarkeria espirituala: Zigorraren eta barregarri geratzearen bidez emakume baten sinesmen kultural zein erlijiosoak urrat-zea edo suntsitzea, edota norbait sinesmen sistema jakin bat onartzera behartzea.

6. Indarkeria estrukturala: indarkeria ekonomikoari zorrozki lotu-rik dagoen terminoa da, baina aukera potentzialak eta oina-rrizko eskubideak garatzea galarazten duten hesi ikusezinak dauzkana. Oztopo hauek tinko errotuta daude eta egunero azaltzen dira maila sozial berean; adibidez, genero desber-dintasuna sorrarazi eta legezkotzat jotzen duten botere ez-berdintasunak eta botere harremanak. Indarkeria estrukturala

bortxaketa, ezkonsariarekin lotura duen indarkeria, sena-rrak eginiko bortxaketa, emakumearen genitalak moztea eta emakumearentzat kaltegarriak diren tradiziozko egi-nerak, familiako beste kide batzuek gauzatutako indarkeria egintzak eta esplotazioari lotutako indarkeria.

• Erkidegoaren barruan, orokorrean, gauzatutako indar-keria fisiko, sexuala eta psikologikoa, baita ere bortxaketa, sexu-abusua, jazarpena eta lanean, hezkuntza erakun-deetan eta beste leku batzuetan egindako sexu larderia, emakumeen salerosketa eta derrigortutako prosti-tuzioa.

Gizonezko figurari loturiko papera (mantenu ekonomikoa eta etxearen babesa erakusten duena) eta emakumezkoari loturikoa (etxea zaintzen duena, menpekotasun afektiboduna) barneratuta dagoen eredua da, mundu osoan mantentzen dena, neurri txiki zein handiagoan.

Gatazka gizonezkoari ematen zaion baloraziotik eta boterearen ba-naketa ezagatik sortzen da, belaunaldietan zehar emakumea arlo pribatura alboratu eta botere zein erabakitze-eremuetatik kanpo uzteak eraginda.

XX. mendean eta XXI. mendearen hasieran, artean rol zurrun eta egituratu hauek gure jokabidean, adimen kulturan eta genero harre-manetan (esplizitu zein inplizituki) agintzen dutenean, berdintasune-rako planak eta legeak arautzen dira, «berdintasunaren ameskeria» deiturikoan kokarazten gaituztenak. Horren ondorio dira elkarrekin gatazkan hasten diren pentsamendu eta jokabide kontraesankorrak. Polarizazio hauek etengabeko eztabaida eta desadostasun arruntak sortzen dituzte maila guztietan: soziopolitikoan, pertsonalean eta komunitate-mailan.

Gure iruditeriak gizon eta emakumeen arteko berdintasun plano ba-tean kokatzen gaituzte, non eskubide eta aukera berak dauzkagun; baina eguneroko bizitzak bestelako paper banaketa erakusten digu, traba eta presio sozialei lotuak, emakume ala gizon izate hutsagatik.

Genero bakoitzari egokitutako rol eta jokabideek bere horretan ja-rraitzen dute; ez dira beti esplizituki agertzen, baina ez da beha-rrezkoa hainbeste arakatzea hauek antzemateko, betiere, horreta-rako xedea eta gogoa izanez gero.

In

da

rker

IarI

au

rre

egIt

en d

Iote

n e

ma

ku

mee

I zu

zen

du

tak

o a

uto

lag

un

tza

-ta

ldee

ntz

ak

o o

rIen

tabI

dea

gId

a d

Ida

ktI

ko

a

INDEX

• Paternalismoa (zure onerako da)

• Terrorismoa (ustekabean aritzea, oihuka hastea, danbatekoa ematea, bat-batean joatea…)

• Ezezkoa auzitan jartzea (¿Zertaz ari zara hitz egiten? Ez dakit nondik atera duzun hori, oso minbera zara…)

• Arinkeriaz aritzea (adierazpen sarkastikoak edo txantxak, emakumea gutxietsiz)

Mikromatxismo hauek estrategia burutsuak dira, ohikoak eta eten-gabeak, eta genero mandatuak errotuta dauden harremanetan ger-tatzen dira. Ez da beti erraza izaten hauek antzematea, esplizituki ez baita onartzen emakumeekiko berdintasuna ez dela aintzat hartzen. Inplizituki eta, honelako neurrien bidez, emakumeari adierazten zaio zein den emakume bezala bete behar duen rola.

Bikote harreman barruan gertatzen den ohiko eta etengabeko tratu txarra emakumeentzako infernu bilakatzen da eta, biziraute hutsak bultzatuta, bizimodu horretara moldatzen dira, horrek ondorio larriak ekarriko dizkiolarik bere ongizatean eta osasunean, bai fisikoki bai psikologikoki. Harremanean gertatutako indarkeria egoera batetik irteteak, maite ei zaituenak era berean umiliatu eta ahitzen zaitue-nean, indar handia eta kanpoko laguntza eskatzen du.

gizonek emakumearengan daukaten ohiturazko hegemonian oinarritzen da, eginkizunak eta baliabideak egokitzean.

Indarkeria agerpen hauek hainbat testuingurutan gerta dai-tezke: familian, bikotean, lan arloan, hezkuntzan, sexu era-soetan, kultur ohiturei loturiko indarkerian, komunikabidee-tan azaltzen diren emakumeen irudi estereotipatuei lotutako indarkerian…

Tratu txarra gertatzen den bikote harremanaren baitan, eskutik doaz indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexuala eta ekonomikoa. Espiral hau, normalean, ez da hasten bultzada edota zaplazteko batekin; izan ere, indarkeria fisikoa hasterako, emakumearenganako jelosia eta umiliatze, iraintze, gutxieste eta kontrolatze prozesu luzea egon da aurrez, emakumearengan babesik eza, isolamendu soziala, beldurra eta ziurtasun eza eragiten dituena. Une horietan, emakumea bakarrik dago, harremanetik irten ahal izateko indarrik gabe. Beharrezkoa da, hortaz, emakumeei behar duten laguntza ematea, konpainia eta ba-bes prozesuen bidez, indarra berreskuratu eta bere harremanarekiko erabaki egokiak hartu ahal izan ditzan.

Neurria ematearen funtsezko ideia gizon eta emakumeei egokitu-tako mandatu hauen oinarrian dago. Luis Boninoren ustetan, horrek emakumeen gaineko autoritatea onartzen die, baita hauek dauzka-ten eskubideak baino gehiago izatea ere, hala nola arrazoiak inpo-satzeko, askatasunerako, denbora-espazioaren erabilera egiteko eta zainduak izateko.

Emakumeek banaketa berdintsuago bati dagozkion baldintza ho-beak izatea lortu eta botere pertsonala irabazten dutenean, aginte-dun maskulinotasun eredua errotuta duten gizonak dira kontrolerako mekanismoak eta estrategiak erabil ditzaketenak, hauei egokitutako espaziotik irten daitezen. Haiek behar diote euren nagusitasunari eutsi. Luis Boninok mikromatxismo, mikroabusu edo mikroindarkeria bezala definitzen ditu. Berdintasunarekiko erresistentziarako trebe-tasunak dira

Hauetako batzuk adierazten ditu:

• Balioa kentzea (zuk ez dakizu, ez duzu ulertzen…)

IN

DA

RKER

IARI

AU

RRE

EGIT

EN D

IOTE

N E

MA

KU

MEE

I ZU

ZEN

DU

TAK

O A

UTO

LAG

UN

TZA

-TA

LDEE

NTZ

AK

O O

RIEN

TABI

DEA

GID

A D

IDA

KTI

KO

A

INDEX

4. ARRETA ETA LAGUNTZARAKO BALIABIDEAK

Garrantzitsua da ezagutzea zein den legedia eta zein diren berdinta-sunaren eta genero indarkeriaren arloan dauden baliabideak. Genero indarkeriarekiko arreta diziplina anitzekoa denez, egoera hauetatik igarotako emakumeek erakundeen babesa behar dute hainbat ar-lotan: Justizia, arreta psikologikoa, laguntza ekonomikoa eta babes soziala.

Eremu honi buruzko legerik azpimarragarrienak honako hauek dira:

• Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, Genero-indarke-riaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa.

• Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

Indarkeriaren arloko arretarako baliabideak. Euskadi:

• Doako telefonoa (Eusko Jaurlaritza): 900840111.

• Biktimari Laguntzeko Zerbitzua (Bilbo, Barakaldo, Donostia eta Gasteizeko Justizia Jauregietan kokatuak).

• Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua.

• Zure herriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

• Ertzaintza edo Udaltzaingoa (112).

arreta eta laguntzarako

baliabideak

In

da

rker

IarI

au

rre

egIt

en d

Iote

n e

ma

ku

mee

I zu

zen

du

tak

o a

uto

lag

un

tza

-ta

ldee

ntz

ak

o o

rIen

tabI

dea

gId

a d

Ida

ktI

ko

a

INDEX

• Bere istorio pertsonala osatzea.

• Informazioa eta kudeaketa zein baliabidetara laguntzea.

• Autoestimua indartzea, banakako eta taldekako prozesuen bidez.

Aholkularitza, Autolaguntza eta Babeserako Taldeetan zuzenki nahiz zeharka lantzen diren eremuak honako hauek dira:

• Sexu-genero sistema.

• Identitatea emakume bezala.

• Autoestimua.

• Bakardadea eta giza harremanak.

• Maitasuna, maitemintzea eta afektu/maitasun erromanti-koaren mitoa

• Asertibotasuna eta emozio adierazpena.

• Norberaren eta taldearen indartzea.

• Boterea berreskuratzea komunitatearen arloan, pertsona-lean, eta soziopolitikoan.

Halaber, emakumeei aholkatzen diegu eurentzat zein seme-alabent-zat arriskutsua den egoeratik irten ondoren hurbil daitezela emaku-me talde edo elkarteetara, Emakume Etxeetara… hauek tratu txarra lantzen baitute botere-hartzearen, prebentzioaren eta norbanakoa zein taldea indartzearen ikuspuntutik.

Berdintasunerako Aizan Elkarte Psikosozialak metodologia honen alde egiten du apustu, orain arte lortutako emaitzak positiboki balo-ratuz. Esperientzia hauetan parte hartu duten emakumeek antzeko pertzepzioa adierazten dute honen inguruan.

Aizan elkarteak Aholkularitza, Autolaguntza eta Babeserako Taldeen kudeaketan eta antolakuntzan duen eguneroko esperientziatik abia-tuta, antzeman da badirela talde-baliabide batean parte hartzeko eskaera egitera edota interesa azaltzera hurbildutako emakumeek komunean dituzten zenbait ezaugarri. Honako hauek dira aipatu ezaugarrietako batzuk:

• Bakardade sentimendua eta babes eza.

• Orientazio eza, beldurra, erruduntasuna eta lotsa.

• Seme-alabengatiko kezka.

• Emozioen sorgortzea.

• Autoestimu baxua.

• Tratu txarraren elaborazio eza.

• Egoera ekonomiko eskasa.

• Etsipena eta tristura/depresio egoera.

Baliabide taldean, emakume partaideak PROTAGONISTAK dira, eta eurak dira beharrizanak, denbora-tarteak eta jorratu beharreko gaiak ezartzen dituztenak. Emakume bakoitzak bere erritmo pertso-nalari jarraitzen dio, bere premia propioekin, eta gainerakoei haien beharretan lagunduz. Aholkularitza, Autolaguntza eta Babeserako Taldeetatik honako hauek jasotzen dituzte, besteak beste:

• Babesa eta lagun-taldea.

• Emozioak adierazteko leku segurua.

• Bestearen aldetiko onarpena.

IN

DA

RKER

IARI

AU

RRE

EGIT

EN D

IOTE

N E

MA

KU

MEE

I ZU

ZEN

DU

TAK

O A

UTO

LAG

UN

TZA

-TA

LDEE

NTZ

AK

O O

RIEN

TABI

DEA

GID

A D

IDA

KTI

KO

A

INDEX

5. BOTEREA HANDITZEA

Berdintasunerako Aizan Elkarte Psikosozialak indarkeriaren amaiera lortzeko lanean dihardu, prebentzioaren eta botere-handitze indibi-dual zein kolektiboaren aldetik.

Botere-handitze kontzeptua ingelesezko «empowerment» hitzetik dator, pertsona zein talde gisa «boterea handitzea» esan nahi duena; gizarte, ekonomia eta politika mailan indartzea.

Kontzeptu honek, ikuspuntu feministatik, eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko borrokari dagokionez, emakumeen bote-re-hartze prozesuari egiten dio erreferentzia, izan banakakoa, izan taldekakoa, euren boterea erabili eta parte har dezaten, bai plano pertsonalean, bai politikoan.

Aizan elkartetik, botere-hartzearen prozesua derrigorrezko eta be-harrezko pausotzat jotzen dugu indarkeriaren aurkako prebentzio, antzemate eta borrokan, baina baita berdintasunari eta Giza Eskubi-deei loturiko beharrizan gisa ere.

Norbanakoak eta taldeak «boterea hartzea» emakumeak bakarka onartu eta erabakitzen duen prozesu bat da, betiere genero kont-zientziatik eta emakume bezala duen nortasunetik abiatuta. Indartze pertsonal hau ezinbestekoa da emakumeek boterearen erabilera eu-rena bezala onar dezaten, bai euren bizitzan, bai ekonomia arloan.

Emakumeen botere-hartzeak, hasiera batean, estrategia pertsonal batzuk lortzetik abiatu behar du, bizitzan zehar egin beharreko hau-tuetan eta erabakiak hartzerako orduan indarra eta segurtasuna ekarriko digutenak. Ondoren, taldekako botere kolektiboago bate-rantz igaro behar da, eremu sozioekonomiko ezberdinetan erabakiak

boterea handitzea

In

da

rker

IarI

au

rre

egIt

en d

Iote

n e

ma

ku

mee

I zu

zen

du

tak

o a

uto

lag

un

tza

-ta

ldee

ntz

ak

o o

rIen

tabI

dea

gId

a d

Ida

ktI

ko

a

INDEX

hartzeko prozesuetan parte hartu ahal izatea aldarrikatzeko borrokari zuzenduko zaiona.

Kontzientzia hau lortzeko, beharrezkoa da lan egitea eta heziak izan garen generoaren sozializazio prozesua eta emakume izateagatik barneratuta dauzkagun mandatuak ezagutzea. Pertsona bezala ga-ratzeko, ikasitakoa ahanztea prozesu sarritan mingarri eta luzea bada ere, elkarren artean komunikatzeko eta harremanak izateko modu berrietarako ateak irekitzen dizkigu.

Bestalde, geure burua ezagutzen ikasi behar dugu, eta emozioen kudeaketa ona egin; geure gorputza eta geure gogoaz ezagutzean eta bien arteko lotura zein den jabetzean elikatzen dugun jakituriak indartsuago izaten lagunduko digu, bai eta oztopoei asertibotasunez aurre egiten ere.

Aholkularitza, Autolaguntza eta Babeserako Taldeetan, emakumeak euren bizitzaren kargu egitera eta beren burua indartzera bultzatzen ditugu, indartze-estrategia zenbait barneratuz; hauei esker, ongizate eta indar handiagoa lortuko dute.

IN

DA

RKER

IARI

AU

RRE

EGIT

EN D

IOTE

N E

MA

KU

MEE

I ZU

ZEN

DU

TAK

O A

UTO

LAG

UN

TZA

-TA

LDEE

NTZ

AK

O O

RIEN

TABI

DEA

GID

A D

IDA

KTI

KO

A

INDEX

6. INDARTZEKO ESTRATEGIAK

Banakako botere-hartzearen dagokionean, Aizanek ulertzen du in-dartze pertsonala lortzeko estrategiak daudela; hauek, tratu txarreko beste egoera batzuetatik igarotzea saihestuko digute, eta gure istorio pertsonala bizitzeko, idazteko hobeto ulertzeko lagungarri izango zaizkigu.

Emakumeek euren «botere propioa har dezaten», Aholkularitza, Autolaguntza eta Babeserako Taldeetan lantzen diren estrategiak, batez ere, gure sozializazioa emakume gisa ulertzean dautza, bai eta genero femeninoari gagozkion heinean barneratuta dauzkagun mandatuak ulertzean ere.

Gure kontraesan kognitiboetako asko eskaintzen zaigun aukera-ber-dintasunarekin talka egiten duten genero-mandatuek eragindakoak direla ulertzen dugunean, gure errealitate pertsonal eta soziala argia-go ikusten hasiko gara, eta gako ugari argituko ditugu emakumeok sentitzen dugun ezinegon lauso eta zehaztugabearen inguruan.

Behin generoaren sozializazioa ulertuta eta, honek gure harre-man-eremuan nola eragiten duen jakinda, geure burua ezagutzen, berrasmatzen eta entzuten ikasi behar dugu. Prozesu hau zaila da, aurrez ikasitako zenbait gauza ahanztea dakarrelako eta, halaber, ia eguneroko borroka bihurtzen da, genero mandatuak sozialki oso errotuta baitaude. Horrela, hauek zein neurritan eragiten diguten az-tertzeaz gain, ez betetzea erabakitzen badugu, gatazka ugari izango ditugu gure harremanetan. Hori dela eta, beharrezkoa da emakume bakoitzak prozesua bere egitea.

indartzekoestrategiak

In

da

rker

IarI

au

rre

egIt

en d

Iote

n e

ma

ku

mee

I zu

zen

du

tak

o a

uto

lag

un

tza

-ta

ldee

ntz

ak

o o

rIen

tabI

dea

gId

a d

Ida

ktI

ko

a

INDEX

Bada jarraitu beharreko emakume eredu bat, belaunaldiz belaunaldi errepikatzen dena. Azken belaunaldietan emakumearen papera al-datu egin dela ikusi badugu ere, badira emakume izateari lotutako hainbat mandatu, oraindik ere exijitzen ari zaizkigunak. Ez betet-zea daukazu, baina etengabe azaldu behar izango duzu zergatik ez duzun egiten.

Patriarkatuaren emakume ideala menpeko izakia izatean datza, haus-korra, ahula, mendekoa eta sentibera. Honako hauek dira feminita-tearen aginduzko sinesmen eta mandatu batzuk:

• Emakumea inoren ongizatearen zaintzaile eta arduraduna da. Bere balioa gorputz eta arimaz aritzeko eta gainerakoei zerbitzatze-ko duen gaitasunean datza. Beste pertsona batzuen zainketak eta haiekiko erantzukizunak euren bizitzaren erdigunea hartzen dute.

• Maitasunerako joera naturala. Honen ideia da emakumeak, beste norbaitenak direnean, izaki osoak izatera iristen direla.

• Amatasuna identitatearen agintezkotzat. Emakumea izaki hel-dutzat hartzea amatasunari lotzen zaio. Ama izatean zoriontsua den eta bere buruarekin pozik dagoen emakumearen ideal sozia-lean oinarrituta dago.

• Emakumeak ederra eta desiragarria izan behar du. Ederta-sunak ikusgai izan gaitezen eta sozialki onar gaitzaten ahalbidetzen du. Edertasuna beste batek begiratzeko eta baloratzeko duen eran oinarritzen da, emakumea zaurgarri eginez inoren iritzien aurrean. Edertasuna emakumeengandik kanpo definitua da (ile urdina, zi-murrak, gorputzeko ilea…) gorputzaren beraren ukapenean eta kontrolean oinarrituz. Baieztatu izan da emakumeok hiru lanaldi dauzkagula: lehenengoa, lanbidetzat duguna; bigarrena, seme-ala-ben zainketa eta heziketa; hirugarrena, norberaren zainketa.

Mandatuek inplikazio emozionala eragiten dute, eta emakumeen pentsamenduari, emozioei eta jokabideei eragiten die. Emakumeak, bere buruaz ahaztu eta lehen planora ekarri behar ditu gainerakoak. Mandatu honek talka egiten du norberaren errealizazioarekin eta helburu pertsonalak bilatzearekin. Honek erruduntasun sentimen-duak sorrarazten ditu emakumeengan. Errua agertzen da emaku-meek sentitzen dutenean gizarteak onartutako kode moral batzuk urratu dituztela.

Genero kontzientzia hartzeaz batera, Aizanek beharrezkotzat jotzen du zenbait tresna eta estrategia pertsonal bereganatzea, beldurrak aukera bihurtzeko, ondoeza ongizate, eta mendetasuna asertibotasun.

Honakoak dira aipatu tresnetariko batzuk, elkarren artean lotura du-tenak: Gure autokontzeptua eta autoestimua, emakume bezala du-gun nortasuna, gure emozioen eta komunikatzeko eraren kudeaketa eta dagozkigun eskubideen gauzatzea.

Hurrengo ataletan Aholkularitza, Babes eta Autolaguntza Taldeetan lantzen diren zenbait eremu aurkezten ditugu:

• Autoestimua eta identitatea emakume bezala.

• Maitasun Erromantikoaren Mitoa.

• Bakardadea eta Giza Harremanak.

• Komunikazio Ereduak (Asertibotasuna) y Emozioen Kudeaketa.

Aldaketa eta prozesua luze eta mingarri gerta daitezke, eta adorea eskatzen dute. Lortutako emaitzak iraunkorrak dira, eta barne indar handia sorrarazten dute; hainbeste, non emakume batzuek ez bait-zuten inoiz imajinatuko horrenbestekoa izatera iritsiko zirenik.

6.1. AUTOESTIMUA ETA IDENTITEA EMAKUME BEZALA

Geure burua ikusteko dugun era funtsezkoa da kanpoaldearekin nola erlazionatzen garen ulertzeko.

Geure burua nola ikusten dugun erabakigarria izango da aukeratuko dugun bizitza nolakoa izango den ulertzeko. Uste badugu ezer gutxi merezi dugula, gutxirekin konformatuko gara, baita egokia ez den tratuarekin ere.

Ziur aski, gutariko askok geureganako dugun maitasun urrian isla-tuta ikusten dugu geure burua. Geure buruarekin komunikatzeko dugun era hau esperientzia familiarretatik, izandako harremanetatik eta sinesmen kognitibo irrazionaletatik jasotako ikaskuntzari zor zaio.

Baina gure pentsatzeko era ez dator banakako edo familiako auzieta-tik; aitzitik, badu zerikusi handia gure gizartean nagusi den emakume kontzeptuarekin.

In

da

rker

IarI

au

rre

egIt

en d

Iote

n e

ma

ku

mee

I zu

zen

du

tak

o a

uto

lag

un

tza

-ta

ldee

ntz

ak

o o

rIen

tabI

dea

gId

a d

Ida

ktI

ko

a

INDEX

burua da munduan defendatzen diren aldaketek subjektibotasuna-ren barneko aldaketekin bat egitea eta, era horretan, emakumeak euren bizitzan eragitera bultzatzea. Izan nahi dugun emakumea izaten joan behar dugu, orain eta hemen; horretan datza.

6.2. MAITASUN ERROMANTIKOAREN MITOA

«Laranja erdia gara» «Zu gabe ez naiz ezer» «Ondo maite zaitue-nak negarra eragingo dizu» «Oinazerik gabe ez dago maitasunik» «Ez dut sekula bera bezalakorik aurkituko» «Maitasuna horrelakoa da»… Maitasun erromantikoaren mitoa Mendebaldeko ideien barruan sortzen da XIX. mendean, eta sinesmen irrazionalak sorrarazten ditu pertsonengan, sarritan genero indarkeriaren oinarritzat jotzen direnak.

Maitasun erromantikoa pertsona oro zati bat («laranja erdia») dela uste izatean dago errotuta; horren arabera, bide guztiak erabiliz, bes-te zatia bilatu behar du, bere «laranja erdia», alegia. Elkarrekin, izate zoriontsu eta inolako gabeziarik gabekoa sortuko dute. Kontzeptu honi loturiko erritualak, diskurtsoak, irudiak eta emozioak edozei-nek deskriba ditzake, txikitatik. Maitasun erromantikoaren diskurt-soa sozializazio prozesuan erabat txertatuta dago; hortaz, pertsonen bizitzaren parte garrantzitsu bat beste zati hori aurkitzeari eskaini behar zaio. Ezarritako urratsak betetzen ez dituen guztiak frustrazioa, desengainua eta etsipena eragiten ditu.

Mota honetako pentsamenduari batzen zaizkion sinesmen irrazio-nalen barruan, maitasuna oinazearekin zuzenean lotzen duten beste hainbat ere gehitzen zaizkio; horren adibide dira honako adierazpe-nok: «ondo maite zaituenak negarra eragingo dizu», «jeloskorra da maite nauelako», «nirea izango da, ala inorena ez»… Maitasunak jabetzarekin, sufrimenduarekin, jelosiarekin eta kontrolarekin duen erlazioa, uste duguna baino dinamika zabalagoa da, edozein adine-tako harremanetan. Gizartean, ikusten dugu nola komunikabideek, filmek, ipuinek edota eleberriek behin eta berriz gogorarazten digu-ten bikotekidea izan behar duzula, kosta ala kosta.

Emakumeari lotutako mandatuak eta baloreak betetzen ez direnean, errua eta lotsa sentiarazten da. Etengabe justifikatu behar ditugu ezarritako patroietatik irteten diren jokabideak; izan ere, hainbat es-trategiaren bidez, emakumeek jarraitu beharreko eredua zein den gogorarazten baitzaigu.

Patroi kultural hauek emakumearen autoestimuan zuzenki eragiten dute.

Gizarte patriarkalak eremu pribatuaren eta zainketaren lekuan kokatzen gaitu, baina, era berean, funtzio hauei balioa kendu eta gutxiagotasun egoera batean mantentzen gaituzte. Autoestimua pertsonekiko sortzen diren espektatibek baldintzatzen dute, baita haiengandik espero dena betetzeko daukagun interes eta ahalme-nagatik ere.

Oraindik ere, emakumeak bikote harremanaren edota amatasunaren arabera neurtua izaten jarraitzen du, egoera horretan emakumea eroso sentitu ala ez.

Emakumeok, geure bizitzaren kontrola hartu behar dugu, geure na-hiak, itxaropenak, ametsak… entzun; horrela, geure burua eraikiko dugu, nitasunetik abiatuta, eta ez generoaren aginduetatik.

Emakumeok elkar topa dezakegu beste emakume batzuen bidez, geronen historia eta jakituriatik abiatuta, dagokigun lekua hartuz. Marcela Lagardek dioenez:

«Autoestimuaren kontzientziak emakume bakoitza bere bizitza tre-betasunak ikustera eta estimatzera darama, baita hauek indartu eta prozesu pedagogikoetan beste emakume batzuekin konpartitzera ere. Emakumeen arteko pedagogia azpimarratzen dugu; bertan, emakume bakoitza aldi berean izan daiteke beste emakume batzuen ikasle eta irakasle. Besteengandik zerbait ikasteko aukera dagoela onartzen den ikuspuntu honek bi oinarri dauzka gutxienez: Bata, emakumeen jakintza orokorra eta haietako bakoitzaren jakintza ze-hatzak onartzean datza; bestea, emakumeei autoritate maila ematea euren jakintza intelektualarengatik, ezagupenengatik, bizitzeko be-harrezkoak diren trebetasun subjektiboengatik eta egiten dituzten aurkikuntzengatik. Era berean, emakume bakoitzak bere bizitzari eta bere munduari eta abarri egindako ekarpenak ikusgai jartzea ere ba-dakar. Emakumeen autoestimuaren aldeko politika feministaren hel-

In

da

rker

IarI

au

rre

egIt

en d

Iote

n e

ma

ku

mee

I zu

zen

du

tak

o a

uto

lag

un

tza

-ta

ldee

ntz

ak

o o

rIen

tabI

dea

gId

a d

Ida

ktI

ko

a

INDEX

6.3. BAKARDADEA AUTONOMIATIK

Emakume bezala dugun identitateari eta maitasun erromantikoari buruz aurreko ataletan aipatutakoa aintzat harturik, ia ezinbestekotzat jotzen da emakumeok -emazte eta ama babeslearen funtzioak betetzen ez ditugun unetik- emozio eta harremanetan gertatutako hutsuneak naba-ritzea; honek, bizitza-bakardade mingarria sentiaraziko digu. Bakardade hau etenik gabeko oinaze bilakatuko da, aldiro arazo handiagoak ekarri-ko dituena, hala nola depresio aldiak edota antsietate-krisiak.

Aholkularitza, Autolaguntza eta Babeserako taldeetara jotzen duten emakumeen gehiengo handi batek adierazten du erabat «bakarrik» daudela, eta honek etsipena eragiten die.

Baina, bakardadea txarra al da? Gauza bera al da bakarrik egotea eta bakarrik sentitzea? Bakardadeaz goza daiteke?

Bistan denez, ez da gauza bera bakarrik egotea edo bizi-bakarda-dezko sentimendua izatea. Inkontzienteki, gure bakardade uneak babesgabetasun eta «samindurazko» sentimendu etsigarri batekin erlaziona ditzakegu. Bakardadea konpainiarik gabeko egoera bat da; samindura, gehiago da min handia eragiten duen hutsune eta galera berreskuraezinaren sentimendua.

Txikitatik, konpainian egotera irakatsi digute, eta ez dugula bakarrik egon behar. Nora zoaz bakarrik? bakarrik bazaude, zerbait pasako zaizu; bakarrik jarraitzen duzu? Era honetan, bakardadea egoera guztiz negatibo eta eramangaitz gisa barneratu dugu.

Bakarrik ez egoten ikasi dugu, baita beti konpainia eskatzen eta gai-nerakoak iritsi bitartean arduratzen ere.

Egoera askotan, bikotekiderik ez izateak «bakarrik sentitzea» adie-razten du automatikoki. Emakume batek bikotekiderik ez duenean, osatu gabeko izakitzat jotzen dute. Beti sortzen da itxaropenaren ideia, maitasun erromantikoari ere lotzen zaiona; alegia, oraindik pertsona egokia aurkitu ez badu ere, laster iritsiko da. Horrela, emakume batek, kultur manamenduak aintzat hartuta, ezin dezake askatasunez bestelako harremanik aukeratu; izan ere, ez da bikotean bizi «bere laranja erdia» aurkitu ez duelako.

Emakumeen jokabidea aztertzen badugu, esan genezake maitasun erromantikoa «tranpa antzekoa» dela desberdinak diren harremanak errepikatzeko eta emakumeak patriarkatuak uzten dien paperean man-tentzeko. Harrigarria da ikustea nola emakumeok, «maitasunagatik», geure burua umiliatu eta inoiz baimenduko ez genituzkeen jokabideak onartzen ditugun. Maitasunagatik, gizarte-harremanak galtzen ditugu, geure burua eskaintzen dugu eta besteak ez egitea ulertzen dugu.

Maitasun erromantikoaren eredu barruan, sozializazioa ezberdina da emakumeen ala gizonaren kasuan, generoaren rol-espektatiben arabera.

Eredu honen barruan, emakumeak izaki osatugabe gisa ageri dira, bikotekidea alboan izatearen beharra dutenak. Mendekotasun afe-ktiboak izaki hauskor eta menpeko gisa ikusarazten ditu, autonomia eta errealizazio pertsonala galaraziz.

Eredu kultural honi laguntzen dion mitoetako bat gehiegizko en-patiaren edo sakrifizioaren mitoa da, «emakume onek» egin behar dutena «familiaren hobe beharrez». Gehiegizko enpatia honek tratu txarreko egoerak jasatearekin loturiko jokabideak dakartza (erasot-zailea defenditzea, justifikatzea eta laguntzea).

Erabilpen esklusibodun «izaki maitatuaren» jabetza eta auzi horrek sorrarazten duen jelosia maitasun erromantikotik abiatuz barnera-tu ditugun ideietako batzuk dira. Pertsona bat jabetza pribatu gisa hartzen duen kontzeptu hau indarkeria egoeran amai dezaketen jokabideen adierazle izan daiteke.

Beharrezkoa da harreman berrien inguruan heztea, komunikazioa, berdintasuna eta elkarrekikotasuna oinarri hartuta. Harreman po-sitiboak, ongizatea sorrarazten dutenak, bai emakumeengan bai gizonengan.

«Emakumeak maita dezakeen egunean, ez ahultasunez, baizik eta indarrez, ez bere buruarengandik ihes egiteko, baizik eta

aurkitzeko; ez makurtzeko, baizik eta eusteko, egun horretan, maitasuna beretzat izango da; baita gizonarentzat ere, bizitza

iturri dena, ez hiltzeko arriskua dariona.

(Simone de Beauvoir).

In

da

rker

IarI

au

rre

egIt

en d

Iote

n e

ma

ku

mee

I zu

zen

du

tak

o a

uto

lag

un

tza

-ta

ldee

ntz

ak

o o

rIen

tabI

dea

gId

a d

Ida

ktI

ko

a

INDEX

NORBERAREN EMOZIOAK EZAGUTZEA

Soilik jakin nahi du zergatik sentitzen den era horretan. Bere emozioak maneiatzeko, neurtzeko eta modu kontzientean ordenatzeko gai da.

NORK BERE EMOZIOAK MANEIATZEN JAKITEA

Beldurra, sumina edota tristura bezalako emozioak defentsa mekanismoak dira, gure emozioen oinarrizko ezagutzaren parte direnak. Ezin dira deskonektatu edo saihestu. Baina gure esku dago gure erantzun emozionalak gidatu ahal izatea. Gure emozioekin egingo duguna inteligentzia emozionalaren araberakoa izango da

DAGOEN POTENTZIALA ERABILTZEA

Adimen-koziente altu batek, berez, ez gaitu gelako lehenengo bihurtzen, ezta azken ere.

Benetan onak diren emaitzek honelako ezaugarriak eskatzen dituzte: pertseberantzia, autoestimua, norberarenganako konfiantza, porrotei aurre egiteko ahalmena…

GAINERAKOEN LEKUAN JARTZEN JAKITEA

ENPATIAK aldeko jarrera izatea eskatzen du emozioak onartzeko, arretaz entzuteko eta hitzez zein hitzik gabe azaldutako pentsamendu eta sentimenduak ulertzeko.

GIZARTE HARREMANAK ERATZEA

Beste pertsona batzuekiko kontaktu orotan gizarte gaitasunak azaltzen dira: bezeroekiko tratuan, bikotekidearekin izandako eztabaidetan, aurkezpenetan, elkarrizketetan… Tratuan emaitza onak izateko (gizarte harreman egoki eta askiesgarriak) beharrezkoa izango du harremanak sortu eta ereiteko ahalmena, gatazkak onartu eta konpontzea, tonu egokia aukeratzea eta gainerakoen gogo-aldartea antzematea.

Emozioak kudeatzen ikasi egin daiteke; geure emozioak hautema-ten dituen kontzientziaren bidez lortzen da. Arreta ezinbestekoa da emozioak hobeto kudeatzeko eta geure burua era osasuntsuan zaintzeko.

Emakumeok ikasi behar dugu, alde batetik, geure barne ikaskuntzari eta ongizateari begira, beharrezkoa dela «bakardadean egotea eta gozatzea»; bestetik, jakin behar dugu «bikotea=bakardade eza, bi-kote eza=bakardadea» ekuazioa egungo mandatu kultural erroman-tikoaren ideia dela. Bikoterik ez izateak ez du «bizitza-bakardadea» esan nahi.

Bakardade uneak izaten ikasteak gure beldurrei aurre egiten lagunt-zen digu, baita geronen autonomia eraikitzen, kontzienteago izaten eta geure buruari entzuten ere. Bakardadea ez da negatiboa; aitzitik, beharrezkoa da geure espazioa eta denbora aurkitzeko.

6.4. KOMUNIKAZIOA ETA EMOZIOAK

Pertsonak pentsamendu, emozio eta jokabide gara. Nire pentsamen-dua nola dabilen ezagutzen dudanean eta, neure emozioak nola azaleratzen diren jakitean, nire jokabidea kontrolatzeko gai naiz, eta nire interesak eta helburuak modu eraginkorragoan burutzen ditut.

Gure gorputzari entzutean eta geure pentsamenduak behatzen ditu-gunean hartzen dugun kontzientziak jakituria handia ekartzen digu, «geronen barnealdea» kontrolatzen eta autogestionatzen laguntzen diguna. Geure gorputzari eta gogoari aditzeko eta arreta eskaintzeko ahalmena da ADIMEN EMOZIONALA.

Laurogeita hamarreko hamarkadan, John Mayer eta Peter Saloveryk «ADIMEN EMOZIONAL» hitz grafikoa zehaztu zuten inteligentzia pertsonal eta pertsona artekoarentzat. ADIMEN EMOZIONALAK, hainbat ezaugarri hartzen ditu, hala nola norberaren emozioak ulert-zea, inoren lekuan jartzeko gaitasuna izatea eta emozioak gidatzea bizitzaren kalitatea hobetzeko bidean.

SALOVERY ETA MAYERREK, GAITASUN EMOZIONALA zerk osatzen duen zehaztu eta bost gaitasun partzial ezberdin bereizi zituzten:

In

da

rker

IarI

au

rre

egIt

en d

Iote

n e

ma

ku

mee

I zu

zen

du

tak

o a

uto

lag

un

tza

-ta

ldee

ntz

ak

o o

rIen

tabI

dea

gId

a d

Ida

ktI

ko

a

INDEX

Ondorioak: Ez ditu bere eskubideak defendatzen; aukerak galtzen ditu; pertsona arteko gatazkak dauzka.

«Arrazoi duzu, ez du ardura zer pentsatzen dudan. Ez du ardura ni nola sentitzen naizen». Helburua: Edozein gatazka saihestea.

Komunikazio oldarkorra

Pertsonak bere eskubideak defendatzen baditu ere, sentimenduak eta iritziak era desegokian adierazten eta inposatzen ditu, gaine-rakoen eskubidea errespetatu gabe.

• Hitzezko jokabidea: inposatzailea, besteen jarduna eteten du.

• Hitzik gabeko jokabidea: begi-kontaktu zuzena, keinu tinkoak, mehatxu-keinuak…

- Ondorioak: Beste batzuen eskubideak urratzen dituzte; ten-tsioa eta pertsonen arteko gatazkak sortzen dituzte.

«Neuk dut arrazoi. Zuk ez baduzu nik bezala pentsatzen, erratuta zaude. Zure pentsamenduek ez dute balio». Helburua: Nahi duena lortzea: irabaztea.

Komunikazio Asertiboa

Pertsonak bere sentimendu eta nahiak adierazten ditu, gainerakoe-nak mehatxatu eta gutxietsi gabe. Asertibotasunak norberarenga-nako zein besteenganako errespetua eskatzen du bakoitzaren beha-rrak adierazterakoan; halaber, beste pertsonen eskubide eta beharrak ere errespetatzen ditu.

Hitzezko Jokabidea:

- Zuzena, hitzezkoa.

- Hitzik gabeko jokabidea: begi-kontaktu zuzena, keinu tinkoak, jarrera lasaia, zalantzarik gabeko ahotsa.

«Horrela ikusten dut nik egoera. Hau da pentsatzen dudana. Eta hauek dira nire sentimenduak. Zureak entzuten ditut eta adostasune-ra iristen gara». Helburua: Komunikazioa eta elkarrekiko errespetua sortzea.

Ondorioak: bere eskubideak defendatzen ditu; lasai eta pozik dago; bere arazoak konpontzen ditu.

Komunikazioa beste pertsona batzuekin informazioa elkar trukatze-ko prozesua da. Gure autokontzeptuaren eta kudeaketa pertsonala-ren arabera, gainerakoekin hasten dugun harremana oso ezberdina izan daiteke.

Emakumeak pasibotasunean, mendekotasunean eta inoren beharre-kiko ardura hartzen hezi gaituzte. Ez datza buelta eman eta oldar-kortasunetik erlazionatzean, baizik eta geuri zein geure harremanei on egingo digun formula bilatzean.

Komunikazio prozesuaz hitz egiten denean, eraginkortasuna galtzea eragiten duten hainbat oztopo aipatzen dira. Honako hauek dira, besteak beste:

• Egoera emozional aztoratua – karga emozionala (igorlea-hartzai-lea)

• Denborak kaltetutako harremana

• Konpondu gabeko edo txarto konpondutako gatazka zaharrak

• Aldez aurreko sinesmen edo aurreiritziak

• Erabilitako lengoaia (hizkera, hitzik gabeko hizkuntza…)

• Epaitzea eta baloratzea

Hauei generoari loturiko mandatuak gehi dakizkieke. Emakumeei baimentzen zaien komunikazio-mota pasibo gisa definitu denarekin erlazionatuta dago. Gizonei era oldarkorrean adierazten uzten zaie. Egokia litzateke guztiok asertibotasunez elkarrekin komunikatzea.

Komunikazio Estiloak

Komunikazio Pasiboa

Pertsona ez da gai bere sentimenduak, pentsamenduak, nahiak edo-ta iritziak modu irekian adierazteko; jarrera etsikorra azaltzen du, aitzakiekin, konfiantzarik gabe. Modu pasiboan komunikatzen den pertsonak ez ditu defendatzen bereak diren eskubideak.

Hitzezko jokabidea: dudatsua, herabea

Hitzezkoa ez den jokabidea: begirada iheskorra, mugimendu urdu-riak, jarrera uzkurtua, bolumen entzungaitza.

In

da

rker

IarI

au

rre

egIt

en d

Iote

n e

ma

ku

mee

I zu

zen

du

tak

o a

uto

lag

un

tza

-ta

ldee

ntz

ak

o o

rIen

tabI

dea

gId

a d

Ida

ktI

ko

a

INDEX

Asertibotasuna tresna eraginkorra da emakumeen bote-re-hartzean. Emakumeek euren eskubideak ezagutu eta de-fendatu behar dituzte, eta hauen alde borrokatu behar dira.

• Eskubidea eta beharra daukat nolako emakume eta pertsona izan nahi dudan aukeratzeko, mandatu kulturalen gainetik.

• Adierazteko, salatzeko eta dagokidan botere zatia hartzeko es-kubidea daukat.

• Ezetz esateko eskubidea dut, bai eta…

• Neure harremanak aukeratzeko eskubidea daukat.

• Neure independentzia ekonomikorako eskubidea daukat.

• Neure gorputzarekin zer egiten dudan erabakitzeko eskubidea daukat (ugalketarako eta sexurako eskubideak).

• Boterearen eta ekonomiaren eremuan parte hartzeko eskubidea daukat (eskubide politiko eta ekonomikoak).

Emakumeok gure eskubideak ezagutu eta defendatu behar ditugu. Inork ez du gugatik egingo. Borroka honetatik ezin sor daiteke erru-duntasunik, etorkizun hobea eraikitzen aritzeak dakarren ongizatea baizik.

«Zera aukeratzen dugu: emakumeak gizartean bere kontzientziak agindutako lekua hartu behar du; legeren batek hau galarazten badu, edo emakumea gizonak duena baino beheragoko posizio

batean kokatzen badu, naturaren agindu nagusiaren aurka ari da eta, hortaz, ez dauka ez indarrik ezta autoritaterik ere».

Seneca Falls, Sentimenduen Adierazpena, 1948.

«Aurreiritzietan oinarrituriko edozein botereren aurka agertzen naiz, zaharragoak izan arren».

Mary Wollstonecraft.

IN

DA

RKER

IARI

AU

RRE

EGIT

EN D

IOTE

N E

MA

KU

MEE

I ZU

ZEN

DU

TAK

O A

UTO

LAG

UN

TZA

-TA

LDEE

NTZ

AK

O O

RIEN

TABI

DEA

GID

A D

IDA

KTI

KO

A

INDEX

bibliografi a

7. BIBLIOGRAFIA

BONINO, LUIS 2008.- Micromachismos -el poder masculino en la pareja «moderna»- en Voces de hombres por la igualdad. Comp. J.A. Lozoya y J.C. Bedoya. Edición electrónica. http://vocesdehombres.fi les.wor-dpress.com/2008/07/micromachismos-el-poder-masculino-en-la-pa-reja-moderna.pdf

BONINO, L. : « Los micromachismos», articulo , revista Cibeles Nº2 Ayunta-miento de Madrid, Noviembre 2004.

GEUZ, MUÑOZ HERRAN, Y., RAMOS PEREZ, M,: « Guía para el diálogo y la resolución de confl ictos cotidianos», editada por Diputación Foral de Gipuzkoa.

GOLEMAN, D. «Inteligencia Emocional», Ed. Kairos, 2001.

GONZALEZ, A, CASTELLANOS, B: «Sexualidad y Géneros; alternativas para su educación ante los retos del siglo XXI», Ed. Científi co-Técnica, La Habana, 2003

LAGARDE MARCELA, articulo «Soledad y Desolación»

MÄRTIN, Doris y BOECK Karin: «Qué es Inteligencia Emocional, Cómo lograr que las emociones determinen nuestro triunfo en todos los ámbitos de la vida», Edaf

MARTINEZ , R, PARCERO, C., AGUINAGA J.: «Agentes de Igualdad de Opor-tunidades: Acciones positivas en el Marco de la Cooperación», Ed Universitas Internacional, Madrid, 2006

RAMOS PEREZ, R: « La Igualdad de Oportunidades entre Mujeres y Hom-bres», Ed.Germania, Valencia, 2007

REBOLLO, Mª, «Género e interculturalidad: educar para la igualdad», La Muralla, Madrid, 2006

VARELA,N.: « Feminismo para principiantes», ed B.S.A, Barcelona, 2005.

In

da

rker

IarI

au

rre

egIt

en d

Iote

n e

ma

ku

mee

I zu

zen

du

tak

o a

uto

lag

un

tza

-ta

ldee

ntz

ak

o o

rIen

tabI

dea