ETA ITzIAr FErnándEzemakunde.blog.euskadi.eus › wp-content › uploads › 2013 › 10 ›...

3
Emakunde sortzeko eta garatzeko balia- tu zuten energia bera dute oraindik ere. Pasioz hitz egiten dute Emakunde abian jartzeko egin zuten lanaz, beraiek urra- tu baitzuten egun Emakundek jarraitzen duen bidea. Bi aitzindari hauez ari gara: Txaro Arteaga Ansa eta Itziar Fernández Mendizabal. Elkarrekin aurre egin zieten hainbat ulertu ezini eta oztopori; gaur egun, anakronikoak izango lirateke horieta- riko asko –denak ez izan arren–. Itzul gaitezen orain lehen aldiz elkartu ziren lekura. Txarok eta Itziarrek orain 25 urte ezagutu zuten elkar, Herri Irratiaren egoitzan; leku historiko horretatik abia- tuz, Emakumearen Euskal Erakundeari bizia emateko lan gogorraren hastape- nak oroitzen hasi dira, irmoki. I: Ausartak izan ginen, eta ausartegiak ere bai. T: Baina hala jokatu ezean, ez ginate- keen Erakundea sortzen hasiko. I: Pentsatzen genuena esaten genue- lako, eta kontsekuenteak ginelako. Ohituta daude taldean lan egitera, elka- rri eten gabe hitz egitera, eta, ondorioz, elkarrizketa bien adierazpenekin sare- tu da; hitza eskatu gabe parte hartzen dute, uste sendoa baitute kontakizuna hobeto osatzen dela bi ahotsen bidez. T.: Paper bat baino ez genuen, Emakun- de sortzeari buruzko dekretua: Emakun- de emakumeen eta gizonen arteko ber- dintasun benetako eta eraginkorra lortu behar zuen Erakundea zela esaten zen, zehaztasun gehiagorik gabe. I.: Legea eta zure izendapena genuen, besterik ez. Baina guk emakume femi- nistak hartzen genituen bide-erakuslet- zat, irizpide sendoko eta jakinduria inte- lektual handiko emakumeak. T.: Mundu osoko emakumeak, bete-be- tean asmatu baikenuen beti erne ego- tean. Munduan zehar zer egiten ari zi- ren, hortik zer baliatu genezakeen jakin nahi genuen. I.: Esperientzia berriak zeuden lekuetara joaten ginen, begiratzera joaten ginen, ideiekin, pertsonekin... konektatzera. T.: Urte guzti hauetan feminismo insti- tuzionala ideologiaz indartzen ibili gara, munduan dauden feminismoez sendot- zen. Jakintza horiekin guztiekin elikatu gara. I.: Horrela eraikitzen da pentsamendua, zeren eta azkenean gauza gutxi asmat- zen baita, bat egiten ari diren pentsa- menduak dira, eta, azkenean, magikoa dirudien zerbait formulatzen duzu, bai- na ez,… eta guretzat hori funtsezkoa izan zen. T.: Baina ez dago Emakunde ulertzerik historian kokatu gabe; Emakunde bes- te maila bat gehiago da feminismoaren historian, emakumeek beren askata- sunaren aldeko duten borrokaren bes- te maila bat. Emakunde feminismoaren EMAKUNDE 01 TXARO ARTEAGA ETA ITZIAR FERNÁNDEZ Testua Bertha Gaztelumendi Argazkiak Karlos Corbella “Emakunde feminismoaren lorpen bat da

Transcript of ETA ITzIAr FErnándEzemakunde.blog.euskadi.eus › wp-content › uploads › 2013 › 10 ›...

Page 1: ETA ITzIAr FErnándEzemakunde.blog.euskadi.eus › wp-content › uploads › 2013 › 10 › emak… · berdintasunerako berme; justizia egi-teaz ari gara. T.: Emakumeen kausa justizia

Emakunde sortzeko eta garatzeko balia-tu zuten energia bera dute oraindik ere. Pasioz hitz egiten dute Emakunde abian jartzeko egin zuten lanaz, beraiek urra-tu baitzuten egun Emakundek jarraitzen duen bidea. Bi aitzindari hauez ari gara: Txaro Arteaga Ansa eta Itziar Fernández Mendizabal.

Elkarrekin aurre egin zieten hainbat ulertu ezini eta oztopori; gaur egun,

anakronikoak izango lirateke horieta-riko asko –denak ez izan arren–. Itzul gaitezen orain lehen aldiz elkartu ziren lekura. Txarok eta Itziarrek orain 25 urte ezagutu zuten elkar, Herri Irratiaren egoitzan; leku historiko horretatik abia-tuz, Emakumearen Euskal Erakundeari bizia emateko lan gogorraren hastape-nak oroitzen hasi dira, irmoki. I: Ausartak izan ginen, eta ausartegiak ere bai.

T: Baina hala jokatu ezean, ez ginate-keen Erakundea sortzen hasiko.

I: Pentsatzen genuena esaten genue-lako, eta kontsekuenteak ginelako.

Ohituta daude taldean lan egitera, elka-rri eten gabe hitz egitera, eta, ondorioz, elkarrizketa bien adierazpenekin sare-tu da; hitza eskatu gabe parte hartzen dute, uste sendoa baitute kontakizuna hobeto osatzen dela bi ahotsen bidez. T.: Paper bat baino ez genuen, Emakun-de sortzeari buruzko dekretua: Emakun-de emakumeen eta gizonen arteko ber-dintasun benetako eta eraginkorra lortu behar zuen Erakundea zela esaten zen, zehaztasun gehiagorik gabe.

I.: Legea eta zure izendapena genuen, besterik ez. Baina guk emakume femi-

nistak hartzen genituen bide-erakuslet-zat, irizpide sendoko eta jakinduria inte-lektual handiko emakumeak.

T.: Mundu osoko emakumeak, bete-be-tean asmatu baikenuen beti erne ego-tean. Munduan zehar zer egiten ari zi-ren, hortik zer baliatu genezakeen jakin nahi genuen.

I.: Esperientzia berriak zeuden lekuetara joaten ginen, begiratzera joaten ginen, ideiekin, pertsonekin... konektatzera.

T.: Urte guzti hauetan feminismo insti-tuzionala ideologiaz indartzen ibili gara, munduan dauden feminismoez sendot-zen. Jakintza horiekin guztiekin elikatu gara.

I.: Horrela eraikitzen da pentsamendua, zeren eta azkenean gauza gutxi asmat-zen baita, bat egiten ari diren pentsa-menduak dira, eta, azkenean, magikoa dirudien zerbait formulatzen duzu, bai-na ez,… eta guretzat hori funtsezkoa izan zen.

T.: Baina ez dago Emakunde ulertzerik historian kokatu gabe; Emakunde bes-te maila bat gehiago da feminismoaren historian, emakumeek beren askata-sunaren aldeko duten borrokaren bes-te maila bat. Emakunde feminismoaren

EMAKUNDE 01

TxAro ArTEAgA ETA ITzIAr FErnándEzTestua Bertha gaztelumendi

Argazkiak Karlos Corbella

“Emakunde feminismoaren lorpen bat da”

Page 2: ETA ITzIAr FErnándEzemakunde.blog.euskadi.eus › wp-content › uploads › 2013 › 10 › emak… · berdintasunerako berme; justizia egi-teaz ari gara. T.: Emakumeen kausa justizia

lorpen bat da, mugimendu feministaren eskakizunak agenda publikoetan sart-zea lortu baitzuen. nairobiko Mundu Konferentzian ezarri zen gobernuetatik lan egingo luketen erakundeak sortzea-ren estrategia. Eta gurea lehenetarikoa izan zen, Kataluniakoarekin eta Madril-goarekin batera. gerora, beste batzuk sortu ziren.

Talde lana berezkoa izan du Emakun-dek, hastapenetatik. Hain zuzen ere, zuek biok lantalde sendoa eratu duzue…I.: Ez genuen elkar ezagutzen, izaera desberdina genuen, eta, nire ustez, ho-rrek eman digu indarra elkarrekin ha-maika urte egoteko; desberdinak gara, eta osagarriak, eta helburu bera dugu. Horrek indartzen gintuen.

T.: Ilusioa ez ezik, idealak ere bageni-tuen, eta uste dut aldarrikatu beharre-koa dela, ez dut-eta holakorik ikusten oraingo gazte jendearen artean. Idea-lak genituen, mundua alda genezakeela uste genuen, gauzak alda genitzakeela uste genuen, eta horregatik hartu ge-nuen halako konpromisoa.

I.: gure jitetik, gure baitatik sortuz joan ziren gauzak; Txaro oso sartuta zegoen komunikabideen munduan; ni, berriz, lan- eta sindikatu-munduan. Hor bi euskarri sendo egon ziren, eta, horretaz gain, beti erne egoten ginen, kanpoan eta barruan. Jaurlaritzaren barruan gai zaila zen, txisteak ere egiten zizkiguten...

T.: Hau esaten ziguten: Honek zertarako balio du?

I.: Ezin genuen garaitu, gogatu egin be-har genuen, konbentzitu.

Baina zailtasunei umorez aurre egin ze-nieten, ezta?I.: Bai, umore handiz, umore handiz.

T.: ondo pasatzen genuen, lana gogotik eginez.

I.: nik lantaldearena azpimarratzen dut, baina baita eredua ere. Badu Emakun-dek Legez emandako indar bat: Lehen-dakaritzara atxikita dago, hau da, Le-hendakariaren menpe dago zuzenean. gorputz eta arimaz defendatu behar izan genuen.

Erakundearen eredua erronka handia izan zen, erronkarik bada. Erabaki arris-kutsua?T.: oso goiz erabaki estrategikoak hartu behar izan genituen, eta horietako bat izan zen ez genuela izan nahi laguntza emateko erakunde bat. Ez zen samu-rra izan, une horretan ez baikeneukan erreferentziarik. Munduan zehar holako erakundeak sortu berri ziren, eta haien xedea gehienbat laguntza ematea zela pentsatzen zen; hala ere, guk beste bide bat hautatu genuen, konplikatuagoa, baina luzera begira desberdintasunaren egoerari erantzunak emateko gai izan behar duena. Erakunde bakoitzak gauza izan behar zuen politikak aurrera era-mateko, bere kabuz. Bultzada emateko erakunde bat izaki, ez da erraz ikusten zer egiten duzun, baina eskumenak di-tuztenek prestakuntza har dezaten eta dagokien politikak egin ditzaten lortzen duzu.

I.: nire ustez, bi erabaki estrategiko har-tu genituen, baita asmatu ere. Lehenik, Erakundeak erakunde horizontala izan behar zuen, politika publikoak bultzat-zekoa; eta, bigarren, instituzionala izan behar zuen, gizarte zibilean zegoena inoiz ordeztu nahi gabe, inoiz ere haren lekua hartu gabe.

Eta zer egin genuen? EAEko administra-zioa bultzatu, hiru mailetan: Jaurlaritza, aldundiak eta udalak. Irakaskuntzan ere bai, ez dakit zenbat mintegi egin ge-nituen eremu guztietan, eta, nola ez, emakumeen elkarteak ere lagundu ge-nituen: diru-laguntzak eman genizkien jarduerak egiteko, makramekoak izan-da ere, baina baldintza batekin, pres-takuntza har zezatela.

Bi lorpen garrantzitsu: alde batetik ad-ministrazioan berdintasun politikak bultzatzea–une honetan ez dago admi-nistrazio seriorik berdintasun agenterik ez duenik– eta, bestetik, gizarte zibila. Emakunderen barruan kontsulta-or-gano bat osatu genuen: eskumen ga-rrantzitsuak eman genizkion, eta, horri esker, emakume-elkarte batzuk jauzi egiteko gai izan dira...

T.: Makrame egitetik bizitza zalantzan jartzera, mundua zalantzan jartzera! gauza bat esan beharra dago, Emakun-

deren nukleo gogorra deitzen dudana; guk zorte handia izan genuen, taldea oso zen ona, gaitasun handikoa, lanari emana… Amorru handia ematen dit Ad-ministrazioan lanik egiten ez dela esaten dutenean, zeren eta Emakundeko langi-le guztiek izugarri lan egiten baitute; gai-nera, beti egon dira kausaren alde...

Jende guztiak denetarako balio ez due-la esan ohi dut, baina garrantzitsuena zera da, pertsona bakoitzari duen onena ateratzea; eskuartean geneuzkan zu-meekin egin genuen otzara ona da, eta lotsa izpirik gabe diot, ausartak izan gi-nelako, konpromisoa hartu genuelako...

I.: Askatasun pertsonala geneukan, era-batekoa, eta hori ez da askotan gertat-zen. Izan ere, Txarok irratia zuen zain, bere mundua zeukan, ez zuen Emakun-deren beharrik; nik, berriz, funtzionario-postua nuen, eta lasai-lasai itzuli nintzen horra. Edozein unetan joan gintezkeen. Hori esan nahi dut askatasuna aipatzen dudanean.

T: Une oro gehitzen; bidea egiten ari zarenean, eta zerbait lortu nahi duzu-nean, gehitu egin behar duzu; badago, ordea, kentzen saiatzen denik ere, baina horrelako gauzak, irainak … ezin dituzu kontuan hartu, ezin duzu hor geratu.

I.: Benetan uste dut batu egiten dugu-la, eta beti erne egotea funtsezkoa izan zela, baita gizartea sentsibilizatzen egin-dakoa ere. Beste arrakasta handi bat izenarena izan zen.

T.: Izen bat baino gehiago geneuzkan, baina guk izen euskalduna nahi ge-nuen, eta beste erakunde batzuen ize-nekin nahastuko ez zena.

I.: Abertzaleak garelako. Eta hori ez da batere hutsala.

T.: Hori da, ez da hutsala. Hau da, biok gara emakume abertzaleak. Patxi Altu-naren ideia izan zen Emakunde deitzea.

Zuen ahaleginak beti izan zuen gogoan funtsezko zeregina: emakumeen eta gizonen arteko harremanen bihotzera iristea, harreman zuzenagoak egiteko. Lana sexua-generoa sistemaren ara-bera banatzeak sortutako desorekei

EMAKUNDE 02

Page 3: ETA ITzIAr FErnándEzemakunde.blog.euskadi.eus › wp-content › uploads › 2013 › 10 › emak… · berdintasunerako berme; justizia egi-teaz ari gara. T.: Emakumeen kausa justizia

EMAKUNDE 03

buruz gizartea sentsibilizatzea; hori izan zen funtsezko gaia. Horrela sortu zen Sorkunde... (Bineta batzuk ziren, For-gesek sinatuak. Agerian uzten zuten zer nolako kontraesanak sortzen dituen lana horrela banatzeko moduak, zeinak, oro har, emakumeak etxeko lanetan eta familia zaintzen kokatzen baititu, eta gi-zonak, eremu publikoan, aukera ge-hiago eta handiagoekin, etxetik kanpo lanean.)T.: Sorkunde ere arrakastatsua izan zen. Ideiak umorez transmititu beharra ze-goen, bagenekielako –ematen genuen prestakuntzagatik – konplikatua zela mezu feminista transmititzea; izan ere, oztopoak hor daude, baina oztopoez gain, jakintza horrek ikertzea eskatzen du, lan egitea, eztabaida egitea ... Kale-ko jendea kanpoan geratzearen beldur ginen, eta mezu horiek umorearen bi-dez ematea errazagoa izango zela uste izan genuen. nik Mafalda nuen buruan, baina, jakina, ezinezkoa zen;hala ere, hari horri tiraka…, eta, beste askotan be-zala, Emakunden geneukan mahai har-tan –horrenbeste ideien eta ekimenen sorleku izan zen mahai hartan– bilerak eginez, Forges-engana iritsi ginen. I.: Horrela sortu genuen Sorkunde, An-tonio Fraguas-en talentuarekin eta gure ideiekin. Sorkunde beste mugarri bat izan zelakoan nago, erantzukidetasunaren gaia atera baitzuen debate publikora, kalera.

Emakumeen eskubideak defendatzea ez da zeregin erraza, oztopoak daude, aurka daudenak, ezin ulertuak… Une la-tzak asko izan ziren?T.: Askotan egon gara gure onetik ate-ratzeko puntuan. Une zail ugari egon dira Emakunden, baina oroitzen dut nola hauxe esaten nuen galdetzen zida-tenari erantzunez: emakumeen intere-sak defendatzeko izendatu nauzue, eta nik interes horiek defendatzen ez badi-tut, ez dut nire zeregina betetzen; beraz, desleiala nintzateke erakundearekiko, eta ezin dut halakorik nahi. Horregatik, emakumeak defendatzeko egin beha-rrekotzat jotzen dudan guztia egin be-harra daukat.

Bestalde, adibide gisa, esango dizut 15 urteko lana behar izan dela lege bat egiteko; horrek erakusten du zer nolako

oztopoak egon diren. Egiturak sortu di-tugu, berdintasun-planak egin ditugu..., eta, azkenean, legea egin dugu.

Gizartean berdintasun-kota handiagoa lortzeko, emakumeak eremu guztietan ordezkatuta egon daitezela eta emaku-meek eremu guztietan parte har deza-tela; oraindik ere horixe da eztabaidagai nagusia. Dena dela, beti pentsatu izan dugu ordezkaritza politikoa emaku-meen eta gizonen artean orekatuta egoteak aldeko masa kritiko bat lort-zen lagunduko lukeela, eta masa kritiko horrek aurrerabide garrantzitsuak eta nabarmenak bultzatuko lituzkeela; es-perientziak, ordea, hori horrela ez dela izan esaten digu...T.: Politikaren eremuan, emakumeek parte hartzeak berez ez du bermatzen emakumeen alde lan egitea, baina, hala eta guztiz ere, hor egon behar dute, beti egin dugu horren alde.

I.: Bat nator horrekin; emakume izateak ez du bermatzen zure burua berraztertu izana; are gehiago, balio horiek trans-mititzen ditugu, familiaz arduratzen ga-relako. Ideologiak ere ez dira etereoak, ez da gauza bera eskuinekoa izatea eta ezkerrekoa izatea: sistema eskuindar batean normalean ez da zalantzan jart-zen gizartearen status quo-a, eta, ondo-rioz, ez dira zalantzan jartzen feminis-moak nahitaez erakutsi eta landu behar dituen gaiak; ezkertiarren ideologietan, berriz, baliteke zalantzan jartzea, baina erabat maskulinoak diren emakumeak aurki ditzakezu, eta hori generoa da. Beraz, emakumeek parte hartzea ez da berdintasunerako berme; justizia egi-teaz ari gara.

T.: Emakumeen kausa justizia kontua da, eta justizia horren oinarria berdinta-sunaren printzipioa da. guk beti pare-katu izan dugu –orduan behintzat bai– berdintasuna eta justizia soziala.

I.: Uste dut biok kultura beretik gatozela, justizia sozialarekiko sentsibilizatuta ze-goen nukleo batetik.

Horregatik esaten genuen gurea ez dela gizonen eta emakumeen arteko gai bat, justizia sozialarena baizik; hor-taz, guztioi dagokigu, nola gizonei hala

emakumeei. gainera, gure alboan gi-zon progresista batzuk izan genituen, borrokarekin bat egin zutenak. Azken batean, ez daukazu ezer egiterik biztan-leriaren beste erdia gabe.

T.: gizonen eta emakumeen arteko harremanak botere-harremanak dira. genero-sistema botere-harremanen sistema bat da, eta horri dagokionez, ezkorra naiz oso. Botereak indarkeria esan nahi du beti, eta, zalantzarik gabe, emakumeok horri buelta emateko gau-za izango den masa kritikoa lortzen ez badugu, boterean daudenek ez digute utziko.

Hori argi ikusten da emakumeen aurkako gaietan; emakumeek utzi egi-ten badute, amore ematen badute gutxi edo asko…, baina haien boterea benetan mehatxatuta ikusi orduko, gar-bitu egiten dituzte. Hori bera da hau. nik beste bide bat sortzea proposatzen dut, ibiltzera behartzen gaituzten bide hori uztea, asimilatu egiten gaituztelako.

Hala eta guztiz ere, egiten den lan guztiari esker, emakume askok hobetu egiten dute beren bizitza; beharbada lortuko dugu egoera aldatzea, baina oso motel aldatzen ari da, ezkor nago horretan; gogoan izan behar dugu oso dela zaila disko gogorra aldatzea. Ema-ten diguten heziketa eta transmititzen dizkiguten balioak patriarkalak dira oraindik ere, eta hori are konplikatua-goa da.

guri ere gertatzen zaigu, hau da, gugan ditugu batetik, estutzen gaituztenean disko gogorretik ateratzen zaiguna, eta, bestetik, ikasi dugun progresismoa, bar-neratu duguna …; bi horiekin bizi gara. Hala ere, lanean jarraitu behar dugu, berdintasunak emakumeen eta gizonen bizitza hobetzen duelako.

I.: gai hau gizartearen egoerarekin lotu-ta dago, eta gizarte-aldaketak oso motel gertatzen dira, baina bada konpromisoa hartu duenik ere, aldaketak gertatzen ari dira; uste dut beren burua gehiago berraztertu duten gizonak egongo di-rela; dena errazago izan dute, gehiena eman egin zaie, beste modu batera hezi dituzte.