EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

37
EAEKO 2008-2012 ALDIRAKO III. GAZTE JUSTIZIA PLANAREN EBALUAZIOA Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 12a

Transcript of EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

Page 1: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

EAEKO 2008-2012 ALDIRAKO III. GAZTE JUSTIZIA PLANAREN

EBALUAZIOA

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 12a

Page 2: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

EAEko 2008-2012 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa:

PLANAREN HELBURUAK

Adingabeek egindako arau-hausteak prebenitzea eta murriztea.

Bizkor eta egoki erantzutea adingabeek egindako arau-hausteen aurrean, hala dagokionean, erantzun zigortzaile-hezitzailea emanda.

Erakundeen erantzunaren kalitatea eta eraginkortasuna areagotzea eta esku-hartzearen zein ebaluazioaren prozeduren eta metodologia zientifikoaren kalitatea handitzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren Adingabeen Epaitegi guztiek emandako ebazpen judizial guztiak beteko direla bermatzea.

Adingabe arau-hausleen gizarteratzea bultzatzea edo hobetzea.

Page 3: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

EAEko 2008-2012 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Memoria:

INFORMAZIO-ITURRIAK

EUSKO JAURLARITZARENAK

EZ DIREN ITURRIAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA

JUSTIZIA SAILA

Estatuko Fiskaltza Nagusia

Estatistikako Institutu Nazionala

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia

Justizia Zuzendaritza

Page 4: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

EAEko 2008-2012 aldirako III. Gazte Justizia Planaren

Memoria: INFORMAZIO-ITURRIAK

EHUOSASUN

SAILA

SEGURTASUN SAILA

ENPLEGU ETA

GIZARTE POLITIKETAKO SAILA

EUSKO

JAURLARITZAREN

ITURRIAK

Page 5: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

BITARTEKOTZA, ADISKIDETZE ETA KONPONKETA PROZESUAK

Bitartekotza-prozesuen % 88,5ean emaitza POSITIBOA izan da.

Bitartekotza-

prozesuak2008 2009 2010 2011 2012 OROTARA

Emaitza positiboa 538 362 289 307 347 1.843

Emaitza negatiboa 48 55 41 58 37 239

OROTARA 586 417 330 365 384 2.082

Page 6: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

ADINGABEEN EPAITEGIEK AGINDUTAKO NEURRIAK:

NEURRIAK

9781.140 1.204 1.127

912

72 100 102 96 80

2008 2009 2010 2011 2012

Total medidas firmes

Total medidas cautelares

-Orotara, 5.811 neurri irmo eta kautelazko neurri agindu dira. Horietatik % 92,3 IRMOAK izan dira (5.361) eta % 7,7 KAUTELAZKOAK (450).

- Neurri-kopuruak GORA EGIN DU 2008 eta 2010 urteen artean, hortik aurrerakoan BEHERA EGITEKO.

Page 7: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

ADINGABEEN EPAITEGIEK AGINDUTAKO NEURRIAK:

NEURRIAK

74,8%

25,2%Medidas en Medio Abierto

Medidas en CentrosEducativos

Ingurune irekiko neurriak (nerabeak bete etxebizitzan jarraitzen) honako hauek dira: Eguneko Zentrora joatea, Tratamendu Anbulatorioa, Zaintzapeko

Askatasuna, Gizarte eta Hezkuntza arloko zereginak, Gizartearen mesederako

prestazioak eta Asteburuko egonaldiak etxebizitzan. 4.011 neurri irmo.

Hezkuntza-zentroko neurriak (nerabea Gazte Justiziako sareko berariazko zentro joan behar da) honako hauek dira: Barneratzeak, Talde Hezitzaileetako

Bizikidetza eta Asteburuko Egonaldiak zentroan. 1.350 neurri irmo.

Page 8: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

ADINGABEEN EPAITEGIEK AGINDUTAKO NEURRIAK:

NEURRI IRMOAK

29,8%

27,5%

13,6%

13,2%

11,3%

2,7% 1,1% 0,7% Libertad vigilada

Prestación en beneficio de lacomunidadRealización de tareas socioeducativas

Internamiento

Permanencia de fin de semana

Asistencia a centro de día

Tratamiento ambulatorio

Convivencia en grupo educativo

Adingabeen epaileek gehien agindutako neurriak honako hauek dira: Zaintzapeko Askatasuna, Gizartearen Mesederako Prestazioak, Gizarte eta

Hezkuntza arloko zereginak gauzatzea, Barneratzeak eta Asteburuko

Egonaldiak.

Page 9: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

ADINGABE ARAU HAUSLEEN PROFILA:

NEURRI IRMOAK

Neurri % 83,5 mutilei zuzendu zatzaizkie, eta % 16,5 neskei. Nesken ehunekoa HAZI EGIN DA, 2008ko % 13,1etik 2012ko % 20,2ra igaro denez.

Adingabeen % 56,3 EAEn jaioak dira, % 6,8 beste autonomia-erkidego batzuetan eta % 36,9, berriz, atzerrian.Atzerrian jaiotakoak 2008an % 40 ziren bitartean, 2012an % 31,7 dira.

Delituzko egintza (neurriak ezartzea dakartenak) nagusiak honako hauek dira: -Indarkeria eta larderia bidezko lapurretak-Lapurreta indarrez

-Lesioak-Ebasketak

Delituzko egintzak egin direneko batez besteko adina 16 eta 17 urte artean dago.

Page 10: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

2009AN NEURRIAK AMAITU DITUZTEN ADINGABE ARAU HAUSLEEN

PROFILA:

IVAC/KREIren IKERLANA (UPV/EHU)

% 82,1 mutilak dira. % 67,3 EAEn jaio dira. % 74,5 jatorrizko familiarekin bizi dira.

% 47,6ren gurasoetako batek edo biek lan

egonkorra dute.

% 35,6k amaren, aitaren edo guraso bien arreta-

defizita dute.

% 34,6k gurasoetako baten bereizketa

traumatikoa izan dute edo gurasoak bizi

direnaren bestelako leku batean bizi dira.

Gaixotasun fisikoak eta/edo psikologikoak dituzten senitartekoen

ehunekoak txikiak dira.

% 7,4k indarkeriazko ekintzak ezagutu ditu

etxean.

Adingabeen eta/edo senitartekoen % 53k

harremana du Gizarte Zerbitzuekin.

Page 11: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

ADINGABE ARAU HAUSLEEN PROFILA:

IVAC/KREIren IKERLANA (UPV/EHU). BERRERORTZEAREN EBALUAZIOA

28,1

71,9

21,8

78,2

19,6

80,4

0

20

40

60

80

100

2003-2007 2006-2010 2009-2013

SíNo

Page 12: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

NEURRIAK GAUZATZEKO BITARTEKOAK:

GAZTE JUSTIZIAKO HEZKUNTZA ZENTROAK (I)

ZENTROALEKU LIBREAK

2008 2009 2010 2011 2012

HZ IBAIONDO (mutilak) 34 39 39 39 39

HZ URIBARRI (mutilak) 14 14 16 16 16

CEMAR (Urioste) (mutilak) 7 7 7 7 0

HZ ITXASLUR (mutilak) 0 0 6 6 0

HZ URGOZO (mutilak) 0 0 0 0 10

EI DONOSTIA 1 (mutilak) 4 4 4 4 4

EI DONOSTIA 2 (mistoa) 6 6 6 6 0

EI GASTEIZ (mutilak) 4 4 0 4 4

EI BILBO (mistoa) 6 6 6 6 6

HZ ANDOIU/GORBEIA

(neskak)7 7 15 15 15

HZ TXEMA FÍNEZ (mutilak) 0 0 0 10 10

OROTARA: 82 87 99 113 104

Page 13: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

NEURRIAK GAUZATZEKO BITARTEKOAK:

GAZTE JUSTIZIAKO HEZKUNTZA ZENTROAK (II)

ZENTROAZUZENDARITZA

KOORDINATZEALE

TEKNIKOAKHEZITZAILEAK IRAKASLEAK

ZERBITZUAK ETA

ADMINISTRAZIOA

2008 2012 2008 2012 2008 2012 2008 2012 2008 2012

HZ IBAIONDO 3 3 9 9 50 50 12 13 2 2

HZ URIBARRI 2 2 3 3 16 17 2 3 3 3

CEMAR (Urioste) 1 0 2 0 9 0 2 0 1 0

HZ ITXASLUR 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0

HZ URGOZO 0 1 0 2 0 12 0 3 0 0

EI DONOSTIA 1 0 0 1 1 5 5 0 0 0 0

EI DONOSTIA 2 0 0 1 0 7 0 0 0 0 0

EI VITORIA-GASTEIZ 0 0 1 0 5 0 0 0 0 0

EI BILBO 0 0 1 1 7 7 0 0 0 0

HZ

ANDOIU/GORBEIA1 2 2 3 12 27 1 3 1 2

HZ TXEMA FÍNEZ 0 1 0 2 0 12 0 3 0 1

OROTARA: 7 9 20 21 111 130 17 25 7 8

Page 14: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

NEURRIAK GAUZATZEKO BITARTEKOAK:

INGURUNE IREKIKO LANGILEAK

2008 2009 2010 2011 2012

INGURUNE IREKIA BIZKAIA 14 14 14 14 14

INGURUNE IREKIA GIPUZKOA 7 8 8 8 8

INGURUNE IREKIA ARABA 4 4 4 4 4

BIZKAIKO EGUNEKO ZENTROA 8 8 8 8 7

GIPUZKOAKO EGUNEKO

ZENTROA4 4 4 4 4

ARABAKO EGUNEKO ZENTROA 2 2 2 2 2

OROTARA: 37 38 38 38 37

Page 15: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

NEURRIAK GAUZATZEKO BITARTEKOAK:

BALIABIDE EKONOMIKOAK

1. Gazte Justiziako hezkuntza-zentroetan gauzatutako langile- eta funtzionamendu-gastuak: 53.139.709 €

2. Gazte Justiziako hezkuntza-zentroetako segurtasun-gastuak: 4.289.512 € (2008koak izan ezik).

3. Obra-, altzari- eta mantentze-gastuak: 7.054.304 €

1. Ingurune irekiko gastuak: 9.267.580 €2. Esku-hartze psikoteraupetikoetarako gastuak: 234.622

Page 16: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK

Herrizaingo Saila

1. Araudi-aurreikuspenak sartu dira, Ertzaintzaren barne-araudirako

jarraibideen bitartez.2. Adingabeen datuen konfidentzialtasuna bermatzeko prozesuak

osatu dira.3. Berariazko 22 prestakuntza-ekintza gauzatu dira arlo honetan,

1.415 agenteren parte-hartzearekin.

4. Bergarako, Donostiako, Eibarko, Gasteizko, Laudioko eta Zumarragako ertzain-etxeek berariazko bereizgarririk gabeko

ibilgailu ofizialak atondu dituzte, adingabeak garraiatzeko. 5. Justiziako Zuzendaritzaren eskariz, barneratutako 2.247

adingabe lekualdatu dira.

Page 17: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

1. Gazte Justiziako hezkuntza-arretako baterako aginduak

indarrean jarraituko du.2. Ibaiondo HZk irakasle egokiak eta nahikoak edukitzea bermatu

da.3. Behar izan duten adingabeek, urrutiko hezkuntzako

programetarako sarbidea izan dute.

4. Ikastetxeetan ezagutarazteko programari eutsi zaio, baita Justizia Jauregietarako bisita didaktikoei ere.

Page 18: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK

Osasun Saila

1. Ibaiondo HZko arreta medikoa eta erizaintza (medikuak, erizaina

eta psikiatrak) gauzatzeko erakunde-arteko akordioak indarrean jarraituko du.

2. Gazte Justiziako zentroetan osasun-arretari buruzko 2003ko hitzarmenak indarrean jarraituko du.

3. OTIrako sarbidea bermatu da, gainerako herritarrentzat bezala.

4. Osasun mentalaren arretak hutsuneak ditu berariazko arazo jakin batzuei aurre egitean; familia-terapiak egiteko, estupefazienteen

kontsumoa, etab. Horrenbestez, zenbaitetan sare pribatura jo behar izan da.

Page 19: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila

1. Bilbon bi etxebizitza lagatzeari eutsi zaio.

2. Atzerriko nerabeen arreta Helduren bidez gauzatu da eta, gero, Biltzen-en bidez.

3. Gazte Justiziako nerabeen etxebizitza-premiak 2012ko abuztuko txostenean aztertu ditu Etxebizitzako Euskal Behatokiak.

4. Gazte Justizia sistemako nerabeei arreta eskaini diete Gizarte

Zerbitzuek sare orokorraren bidez, berariazko programarik edo ekintzarik baliatu gabe.

Page 20: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

1. Azpiegiturak Gazte Justiziako hezkuntza-zentroen sarea osatu da

Txema Fínez eta Urgozo hezkuntza-zentroak irekita, Andoiu/Gorbeia hezkuntza-zentroa handituta eta gainerako

zentroak egokituta. 104 leku libre dago denbora-bitartearen amaieran.

2. Araudia garatzea: Planean aurreikusitako 163/2008 eta 80/2009

Dekretuak argitaratu dira.

Page 21: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

4. Bitarteko informatikoak:

- Gazte Justiziako datu-basea (28 zk.) mantentzea eta eguneratzea.- Talde psikosozialen oinarriaren funtzionamendua diseinatzea eta

probatzea.

3. Sail-arteko eta erakunde-arteko koordinazioa: - Itunak Estatuaren Administrazio Orokorrarekin, Eudelekin, Osakidetzarekin,

Hezkuntza Sailarekin, etab.

- Kontseilu, foro eta batzorde askotan parte hartzea.

- Koordinazio iraunkorrerako bideak zabalik mantentzea epaitegiekin,

fiskaltzekin, talde psikosozialekin, erakunde laguntzaileekin, foru

aldundiekin, beste autonomia-erkidego batzuekin, etab.

- UPV/EHUrekin lankidetzan jardutea, azterlanak eta ebaluazioak egiteko.

Page 22: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

5. Azterlanak, ikerketak eta materialak osatzea- Hezkuntzako esku-hartzearen, adingabeen profil psikosozialaren eta EAEko

Adingabeen Justiziako delitu-analisiaren ebaluazioa argitaratzea (2003-2006).- Hezkuntzako esku-hartzearen, adingabeen profil psikosozialaren eta EAEko

Adingabeen Justiziako delitu-analisiaren ebaluazioa (2006-2009).

- Gazteen Justizia Bitartekotzaren ebaluazioa EAEn (2006-2009).- Hezkuntzako esku-hartzearen, adingabeen profil psikosozialaren eta EAEko

Adingabeen Justiziako delitu-analisiaren ebaluazioa (2008-2011).

- Hezkuntzako esku-hartzearen, adingabeen profil psikosozialaren eta EAEko Adingabeen Justiziako delitu-analisiaren ebaluazioa (2009-2012).

- Behin eta berriz berrerori diren adingabeak EAEn (2006-2009).

- EAEko hezkuntza-zentroen ebaluazioa (2009).- Argitaratutako materialak: neurri judizialei, hezkuntza-zentroei, autonomia-

egoitzei eta bitartekaritza-, kontziliazio- eta ordain-prozesuei buruzko 12

liburuxka.- Justizia Administrazioari buruzko unitate didaktikoa.

Page 23: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

8. Ingurune irekiko zerbitzuak

- Zerbitzuon egiturari eutsi zaio, aldaketa nabarmenik egin gabe: Ingurune irekiko neurriak gauzatzeko 3 zerbitzu (26

profesional) eta 3 eguneko zentro (36 leku libre).

7. Gazte Justiziako Hezkuntza-zentroen sarea:

- Ezarritako 3 mailako eredua sendotu da. I. mailan, 39 leku; II. mailan, 51; eta III. mailan, 14.

6. Gazte Justiziako Zerbitzuari atxikitako profesionalak

- Gazte Justiziako Zerbitzuari atxikitako profesional-kopurua egonkortu da (11 pertsona).

Page 24: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

HELBURUAK, SAILAREN ARABERA: EKINTZAK

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

9. Lanbide-heziketa eta birziklatze profesionala

- Justizia Sailaren itunen bitartez Gazte Justiziaren sarean lanean ari diren pertsona guztiek bermatuta izan dituzte prestakuntzarako 30/35 ordu urtean.

- Ibaiondo HZn, tutoretzako, substantzien gehiegizko kontsumoko, nerabezaroko patologia psikiatrikoko eta krisietan esku hartzeko ereduko (2 ikastaro) berariazko ikastaroak egin dira. Pertsona horiek norbanako gisa eskuratu dute HAEEren prestakuntza-eskaintza.

- Nabarmentzekoa da Gazte Justiziaren sareko langileek emandako trebakuntza-jarduerak ugaritu izana.

Page 25: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

ONDORIOAK: KANPO ITURRIAK

• Gazteen Justiziara iristen diren gaien kopurua murriztu egin da.

• Neskek egindako delituek gora egin dute.

• Adingabe atzerritarrek egindako delituek, hasiera batean, nabarmen egin zuten gora, eta beheranzko joera hautematen

da 2010az geroztik, gaur egun ere mantentzen dena.

Page 26: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK: Talde

psikosozialen bitartekotza-prozesuak eta aholkularitza-

jarduerak

• Aldi honetan, talde psikosozialen lanak beheranzko joera nabarmena izan du, kautela-agerraldietara joateko aldian eta

neurrien egikaritza-aldian egindako txostenen aholkularitza-txostenak egiteko eskaerei dagokienez.

• Bitartekotza-prozesuek behera egin dute ebaluatutako aldian (586, 2008an; 384, 2012an).

• 2008-2012 aldian egindako bitartekotza guztietatik, % 88,5ek emaitza positiboa izan zuten.

Page 27: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK:

Neurriei buruzko ondorio orokorrak

1. Justizia Zuzendaritzan adingabeen epaitegietatik iritsitako neurri

guztiak egikaritu dira –leku ezezagunen batean zeuden pertsonen kasuan edota neurria egikaritzea ezinezko bihurtzen

zuen egoera batean zeuden pertsonen kasuan salbu–, EAEz kanpoko zentro eta zerbitzuetara jotzeko beharrik gabe.

2. 2008-2012 aldian, 5.811 neurri sartu dira guztira Justizia

Zuzendaritzan. Horietatik % 7,7 kautelazkoak dira, eta % 92,3

irmoak.

3. 2008 eta 2010 urteen artean, eskaerek gora egin zuten; hortik aurrera, joera beherakorra da. 2010ean, guztira 1.306 neurri ezarri ziren, eta 2012an 992; alegia, % 24ko beherakada egon

da.

Page 28: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK:

Kautela-neurriei buruzko ondorioak

1. Ebaluatutako aldian, guztira, barnealdi-neurriak inposatu dira kasuen % 57,1ean; zaintzapeko askatasuna, kasuen % 38,4an; eta heziketa-taldearekiko bizikidetza, kasuen % 4,4an.

2. Kasuen % 84,4 mutilak dira eta % 15,6, neskak. Alde hori antzeko ehunekoetan mantendu da ebaluatu diren urte guztietan.

3. Adinaren faktorea garrantzitsua da. 16 urte baino gehiago dituzten pertsonei

inposatzen zaie neurrien % 70,4. Nabarmentzekoa da kautelazko barnealdi-neurria jaso duten 14 urtetik beherako pertsonen ehunekoa % 9,2 dela.

4. Kautelazko neurrien gehiegizko iraupena –barnealdien heren batek 5 hilabete

baino gehiago irauten du– zailtasun erantsia da egikaritzan, aldi baterako behin-behinekotasuna dela-eta, eta jazoeraren erantzukizunaren gainean lan egitea ezinezkoa delako, kautelazko aldiak irauten duen bitartean.

5. Kautelazko barnealdi-neurri bat jaso duten pertsonen erdiak baino gehiago (% 53,4) atzerritarrak dira. Neurri mota honen barruan, talde ugariena Magreben jaiotako mutilena da.

Page 29: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK:

Neurri irmoei buruzko ondorioak (I)

1. Ingurune irekiko neurri deritzenak guztizkoen % 74,8 izan dira, eta, horien artean,

nabarmentzekoak dira zaintzapeko askatasuna eta komunitatearen onurarako prestazioak.

2. Hezkuntza Zentroan bete diren neurri irmoak guztizkoaren % 25,2 izan dira. Ehuneko horren barruan, % 52,4 barnealdi-neurriak izan dira; % 44,8 asteburuko egonaldiak; eta,

gainerako % 2,8 hezkuntza-taldearekiko bizikidetzakoak.

3. Ebaluatutako aldian ezarri diren neurri irmoen guztikotik, % 83,5 mutilei jarri zaizkie eta

% 16,5, neskei. Nesken ehunekoak pixkanaka gora egin du, 2008an % 13,1 izatetik

2012an % 20,2 izateraino.4. Alde handiak daude zenbait neurritan, sexuaren aldagaiaren arabera. Hartara, eguneko

zentrora joateko neurri irmoa ia ez da aplikatzen nesken kasuan (% 4,8 dira neskak eta

% 95,2, mutilak), eta gizarte- eta heziketa-lanen neurria sarriago ezartzen zaie neskei.

5. Neskek tratu txarrei, familia-indarkeriari eta ebasketari loturiko delitu gehiago egiten

dituzte. Ia ez dute egiten kalterik, indarra erabiliz lapurretarik, ez eta zirkulazio-segurtasunaren aurkako ekintzarik.

6. Ebaluatutako aldian, neurri irmoen % 63,1 EAEn edo beste autonomia-erkidego batean

jaiotako adingabeei dagokie, eta % 36,9, berriz, atzerrian jaiotakoei. Dena den, 2010az

geroztik, azken talde horri inposatutako neurrietan beheranzko joera hautematen da.

Page 30: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK:

Neurri irmoei buruzko ondorioak (II)

7. Delitu ohikoenak honako hauek izan dira:

- Indarkeria eta/edo larderia erabiliz egindako lapurretak (% 14,5); kasu horietan, neurri irmo

ohikoenak zaintzapeko askatasuna, barnealdiak eta komunitatearen onurarako prestazioak izan dira.

- Indarra erabiliz egindako lapurretak (% 12,6); kasu horietan, zaintzapeko askatasuna,

komunitatearen onurarako prestazioak eta asteburuko egonaldiak inposatu dira.

- Lesioak (% 11,5); kasu horietan, komunitatearen onurarako prestazioak, zaintzapeko

askatasuna, gizarte- eta heziketa-lanak eta barnealdiak inposatu dira.-- Ebasketak (% 10,1); kasu horietan, komunitatearen onurarako prestazioak, zaintzapeko

askatasuna eta gizarte- eta heziketa-lanak inposatu dira.

8. Iraupen luzeena duten neurriak barnealdiak dira. Batez beste, 7 hilabetetik gorako iraupena

izaten dute.

9. Neurri laburrenak asteburuko egonaldiak eta komunitatearen onurarako prestazioak dira.

10. Epaitegi batetik bestera, alde handiak daude ezarritako neurriei dagokienez.

Page 31: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK:

Talde espezifiko nabarmenenei buruzko ondorioak

Egikaritza-eskaerei dagozkien datuak aztertzean, hiru alderdi

nabarmentzen dira:

•Gurasoen eta bikotearen aurkako indarkeria.

•Nesken taldea.

•Adingabe atzerritarren taldea.

Page 32: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK:

Talde espezifiko nabarmenenei buruzko ondorioak. Gurasoen

aurkako indarkeria

1. Familia-indarkeriagatiko neurri irmoei dagokienez, 2010etik

2012ra bitartean, gorakada izan da. 2. Familia-indarkeriagatiko kautelazko neurriak bikoiztu egin dira

2008 eta 2012 artean, eta pisu handia dute neurri horien guztizkoan.

3. Delitu horrengatik sarrien inposatzen den kautelazko neurria

barnealdia izaten da. 4. Gurasoen aurkako indarkeriagatik ezarritako neurri irmoetan eta

kautela-neurrietan, neskak askoz ugariagoak dira, neurri guztien batez besteko globalarekiko.

Page 33: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK:

Talde espezifiko nabarmenenei buruzko ondorioak. Nesken

taldea

1. Kautelazko neurrien % 15,6 eta neurri irmoen % 16,5 ezartzen zaizkie neskei.2. Kautelazko neurrien kasuan, neurrien erdiak baino gehiago barnealdiak dira. 3. Adinaren batez bestekoa mutilen taldearena baino baxuagoa da.

4. Lurraldeen artean, alde handiak daude neskei inposatutako kautelazko neurrietan. Neurrien % 78 Bizkaian ezarri dute.

5. Jaioterriari dagokionez, bai neurri irmoetan, bai kautelazkoetan, mutilen

taldearekiko diferentzia oso nabarmena da, nesken % 83 EAEn edo beste autonomia-erkidego batean jaio baita.

6. Neskei inposatutako neurri askatasun-gabetzaile irmoen ehunekoa mutilena

baino askoz ere txikiagoa da. Tratamendu anbulatorioa, heziketa-taldearekiko bizikidetza eta eguneko zentrora joatea gutxi inposatu dira nesken taldean.

7. Neskek sarrien egiten dituzten delituak indarkeria eta/edo larderia erabiliz

egindako lapurretak, ebasketak eta lesioak dira. Eta gehien ematen diren neurriak komunitatearen onurarako prestazioak, zaintzapeko askatasuna eta gizarte- eta heziketa-lanak dira.

Page 34: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

JUSTIZIA ZUZENDARITZAREN ONDORIOAK:

Talde espezifiko nabarmenenei buruzko ondorioak.

Atzerritarren taldea

1. Ebaluatutako aldian EAEn inposatutako neurrien % 37,6 atzerrian jaiotako adingabeei

ezarri zaie.

2. Atzerritarren kopuruak beheranzko eboluzioa izan du 2010etik (% 40,9) 2012ra bitartean (% 31,7).

3. Atzerrian jaiotakoen taldean, babesgabetze-egoera handiagoa da EAEn edo beste

autonomia-erkidego batean jaiotako pertsonena baino, eta horiei askatasuna kentzeko

neurri gehiago inposatzen zaizkie (barnealdiak eta asteburuko egonaldiak) besteei

baino. Eta heziketa-taldearekiko bizikidetzako, eguneko zentrora joateko eta tratamendu anbulatorioko neurri gutxi jasotzen dituzte.

4. Kautelazko neurriei dagokienez, nagusiki atzerritarrei ezartzen zaizkie, eta

murriztaileagoak, gainera. Bestalde, mutil atzerritarrak dira, hein handienean, halako

neurriak jasotzen dituztenak.

5. Adingabe atzerritarraren profila hau da: mutila, Magrebeko herrialde batean jaioa, eta laguntza ematen dion pertsonarik gabea (ez familiakoa, eta ez soziala). Bigarren taldea

latinoamerikarrek osatzen dute; horiek ere, mutilak izaten dira kasu gehien-gehienetan,

familiarekin berriz bildu direnak eta, oro har, amarekin bizitzera etorri direnak.

Page 35: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

IVAC/KREIk (EHU) egindako ebaluazioaren ONDORIOAK

1. EHUk, IVAC/KREI erakundearen bidez, 3. ebaluazio-azterketa egin du EAEn. Zehazki,

2009-2012 aldia izan du aztergai ikerketak, eta ondorengo alderdi hauetan sakondu du:

adingabe arau-hausleen profila, horien delitu-ibilbidea, eta hezkuntzako neurri judizialek adingabeetan duten inpaktua.

2. EAEko adingabe arau-hausleen profil psikosoziala hau da: mutila, EAEn edo beste

autonomia-erkidego batean jaioa, eta bere jatorrizko familiarekin bizi dena. Halaber,

horietako gehienen kasuan, gurasoetako batek edo biek lanpostu egonkorra dute. Dena

den, neska-mutil horietako askoren kasuan, nabarmen ikusten da behar baino arreta gutxiago jasotzen dutela aitaren eta/edo amaren aldetik, eta/edo gurasoen banaketa

traumatikoa jasan dutela. Gazteen Justiziara iristen diren adingabeen erdiek baino

gehiagok harremana dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin.

3. Berrerortzeak behera egin du, hirugarren aldiz –hots, ebaluatutako heziketa-neurria

bukatu ostean, delituak egiteak–. Gaur egun, EAEn % 19,6ko berrerotze-tasa dugu –lehen azterketan % 28,1ekoa izan zen, eta, bigarrenean % 21,8koa–.

4. Berrerortzen diren adingabe arau-hausleen profil psikosozialari dagokionez, arrisku-

aldagai handiagoa dute, arau-hausleak ez diren neska-mutilek baino.

Page 36: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

GAZTE JUSTIZIAKO JOERAK

Hartu beharreko neurriak murriztea

Gazte Justiziaren sisteman neska gehiagok parte hartzea

Eragindako atzerritar-kopuruaren beheranzko joera

Ingurune irekiko esku-hartzeko eredua sendotzea, askatasunaz gabetzeko neurrien aldean

Arazo berriak agertzea: osasun mentala, gurasoen eta seme-alaben arteko eta bikote barneko indarkeria, luzeko neurriak, historia pertsonalean arrisku-faktore larriak dituzten pertsonak, askotan berrerortzea, etab.

Page 37: EAEko 2008-2013 aldirako III. Gazte Justizia Planaren Ebaluazioa

GAZTE JUSTIZIAKO JOERAK

Bitartekotza-prozesuak indartzea, adingabeen gatazkak konpontzeko

Esku hartzeko prozesuak hobetzea: berrerortze-tasak behera egitea

Gazte Justiziak esku-hartze handiagoa izatea nerabeen gatazketan (hutsegiteetan esku hartzea)

Sailen eta erakundeen arteko jarduera-prozedura hobetzea

Profesionalei prestakuntza jarraitua eta espezializatua emateko beharra