HP Justizia Administrazioa

44
Hizkuntza-politika Orokorren Azterketa JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

description

Hizkuntza-politika orokorrak aztertu ditu Kontseiluak eta justizia administrazioari dagozkion ondorio nagusiak txosten honetan bildu

Transcript of HP Justizia Administrazioa

Page 1: HP Justizia Administrazioa

1

Hizkuntza-politika Orokorren Azterketa

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Page 2: HP Justizia Administrazioa

IZENBURUAHizkuntza-politika Orokorren Azterketa JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA 1.0

ARGITARALDIALehena, 2010eko irailean

ALE KOPURUAArgitalpen digitala

ARGITARATZAILEAEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

INTERNETwww.kontseilua.org

AZALAHORIXE diseinu tailerra

DISEINUAHORIXE diseinu tailerra

3. HIZKUNTZA POLITIKEN ELEMENTU ADIERAZGARRIENAK 25

3.1. LANGILEEN EUSKALDUNTZEA .....................25

3.1.1. Euskal Autonomia Elkartea ...................25

3.1.2. Nafarroako Foru Komunitatea ...........26

3.1.3. Ipar Euskal Herria ......................................28

3.2. LANGILE BERRIEN KONTRATAZIOA ..........28

3.2.1. Euskal Autonomia Elkartea ..................29

3.2.2. Nafarroako Foru Komunitatea ......... 30

3.2.3. Ipar Euskal Herria .....................................32

3.3. ZIRKUITU EUSKALDUNAK .............................32

3.3.1. Euskal Autonomia Elkartea ..................33

3.3.2. Nafarroako Foru Komunitatea ..........34

3.3.3. Ipar Euskal Herria .....................................35

3.4.KOMUNIKAZIOAK ETA HIZKUNTZA PAISAIA .........................................35

3.4.1. Euskal Autonomia Elkartea ................. 36

3.4.2. Nafarroako Foru Komunitatea ......... 40

3.4.3. Ipar Euskal Herria .....................................44

1. ALORRAREN TESTUINGURUA 4

1.1. Euskal Autonomia Elkartea ......................... 4

1.2. Nafarroako Foru Komunitatea ................. 4

1.3. Ipar Euskal Herria ............................................ 4

2. HIZKUNTZA POLITIKEN ARDATZ NAGUSIAK 5

2.1. CORPUS JURIDIKOA ......................................... 5

2.1.1. Euskal Autonomia Elkartea ..................... 5

2.1.2. Nafarroako Foru Komunitatea ............12

2.1.3. Ipar Euskal Herria .......................................14

2.2. NORMALIZAZIO-PLANGINTZAK .................16

2.2.1. Euskal Autonomia Elkartea ...................16

2.2.2. Nafarroako Foru Komunitatea ......... 20

2.2.3. Ipar Euskal Herria ..................................... 21

2.3. BALIABIDEAK ....................................................22

2.3.1. Euskal Autonomia Elkartea ..................22

2.3.2. Nafarroako Foru Komunitatea ..........23

2.3.3. Ipar Euskal Herria ......................................24

Page 3: HP Justizia Administrazioa
Page 4: HP Justizia Administrazioa

4

1. ALORRAREN TESTUINGURUA

Euskal Herrian Justizia Administrazioan lanean ari diren pertsonen kopurua ez da beste zerbitzu publiko batzuetan ari direnen parekoa, baina zerbitzuaren izaera berezia dela eta, alor honek badu bere garran-tzia euskararen normalizazioan. Izan ere, Justizia Administrazioaren zerbitzuak egunero erabiltzen ez ditugun arren, geure bizitzako gai garrantzitsuak kudeatzen dituzten zerbitzuak izaten dira.

Justizia Administrazioa berezia da, zerbitzuaren gaineko eskumena, oraindik ere, hein handi batean Administrazio Zentralaren eskuetan mantentzen delako, bai Frantziako Estatuaren kasuan, eta bai Espai-niako Estatuaren kasuan ere. Azken kasu horretan, zerbitzu batzuk besterik ez zaizkie esleitu Administrazio autonomikoei eta garrantzi-tsuenak (epaileak, fiskalak...) Estatuaren eskumen zuzena dira.

Dena dela, Euskal Autonomia Erkidegoan abian jarri diren bi normali-zazio-planek Estatuaren eskumen diren horiei eragiten zieten neurriak jaso izan dituzte, baina ñabardura garrantzitsu batekin, neurri horiek bete beharrekoak izan beharrean borondatezkoak izan dira. Hau da, epaile, fiskal eta Estatuaren menpeko beste zerbitzu batzuk euskara ikasteko ikastaroetan parte har dezakete, baina ezin zaie inolako euska-ra-maila egiaztatu beharrik eskatu. Nafarroako Foru Komunitatean, aldiz, euskararen normalizazioaren ikuspegitik abian jarri den ekimen bakarra Administrazio Publiko osoan egiten den euskara-ikastaroen eskaintza izan da, kasu honetan ere borondatezkoa, baina Estatuaren eskumeneko atalei ez ezik, gainerako guztiei ere eragiten diena.

Bada, ondoren ikusiko dugun bezala, alor honetan normalizazioaren ikuspegitik eman diren pausoak orokorrean oso mugatuak izan dira. Are gehiago, alor honetan herritarren hizkuntza-eskubideak sistemati-koki urratzen dira eta herri-administrazioen kasuan kexa asko jaso-tzen dituen arloa izaten da, herrizaingoa edota osasun alorrarekin ba-tera. Justizia Administrazioa euskalduntzeko eman diren pauso eskasak ikusita, erraz ulertuko dugu egun zerbitzu horietan pairatzen dugun egoeraren zergatia.

Egoera larri hau zehatz-mehatz aztertzen hasi aurretik baina, eremu administratibo bakoitzean Justizia Administrazioak dituen ezaugarri bereziak azalduko ditugu, ondoren, euskararen normalizazioari da-gozkion gaiei buruz aritzen garenean, elementu bakoitza dagokion testuinguruan kokatu eta behar bezala ulertzeko.

1.1. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

Euskal Autonomia Erkidegoa 4 jurisdikzio nagusitan banatzen da (Barakaldo, Bilbo, Donostia eta Gasteiz) eta 8 barruti judizialetan: Bizkaian lau (Durango, Gernika, Getxo eta Bilbo), Gipuzkoan hiru (Bergara, Eibar eta Tolosa) eta Araban bat (Amurrio).

EAEko Justizia Administrazioan 2.750 lanpostu inguru daude, 2009an. Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak dira 1.937 lanpostu (ku-deatzaileak, izapidetzaileak, laguntzaile judizialak eta auzitegi medi-kuak) eta beste 720 Estatuaren eskumenekoak, eskualdatu gabeko kolektiboei dagozkienak (epaileak, fiskalak eta idazkari judizialak).

Bestalde, langile gehienak (%75) emakumeak dira eta, gezurra badiru-di ere, ezaugarri horrek euskalduntze-prozesuan eragin zuzena du. Izan ere, administrazio publikoan lanean hasi diren emakume askok etxeko lanen ardurari ere aurre egin behar izaten dio eta ondorioz, ezin diete erantzun lanorduz kanpo sor daitezkeen bestelako ardurei. Eus-kara ikasteko prozesuak lanorduen barruan jasotako ikastaroez gain etxean egin beharreko lanak ere suposatzen dituen heinean, emakume askori ezinezkoa zaie, nahita ere, prozesuan buru belarri sartzea.

1.2. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Egun, bost barruti judizial daude Nafarroako Foru Komunitatean (Agoitz, Iruñea, Lizarra, Tafalla eta Tutera) eta garai bateko Merinda-deen eremu bera hartzen du horietako bakoitzak (Nafarroa Behereko merindadea alde batera utziz, noski). Hiruk egoitza eta izendapena man-tentzen dute (Iruñea, Lizarra eta Tutera), baina beste biek egoitza eta ondorioz izendapena ere aldatua dute (Zangozako merindadea Agoitze-ko barruti judiziala da eta Erriberriko merindadea Tafallako barrutia).

Beste hainbat eremutan bezala, Justizia Administrazioaren antolake-tak ez du hizkuntza-irizpiderik jarraitzen, ez eta Vascuencearen legeak ezarritako eremu artifizialen kasuan ere. Esan bezala, Nafarroako Foru Komunitatean bost barruti judizial daude eta bakar batek ere ez du bere egoitza nagusia eremu euskalduna deitutakoan.

Dena dela, eremu euskalduna deitutakoan ere badira Justizia Adminis-trazioaren zenbait zerbitzu (bake-epaileak, erregistroak...), baina eus-kara ofiziala izan arren, ez da euskarazko zerbitzua bermatzeko neurri eraginkorrik garatzen. Lanpostu horiek eskuratzeko ez da euskara ja-kin beharra eskatzen eta kasurik onenean euskara meritu gisa balora-tzera mugatzen dira, hori bai ezer gutxirako balio duten puntu apur

batzuekin. Ondorioz, euskara ofiziala omen den eremu horretan ere euskal hiztunen hizkuntza eskubideak sistematikoki urratzen dira.

Nafarroaren eskumeneko Justizia Administrazioan 520 langile inguru ari dira egun eta hauei Estatuaren eskumenekoan diren lanpostuak gehitu behar zaizkie, lanposturik garrantzitsuenak. Lehen kasuan 100 lanpostu inguru euren titularrek bete gabe daude, baina horietako asko interinoek betetzen dituzte (egun 180 interino inguru daude).

Nafarroak 1999 urtean eskuratu zuen Justizia Administrazioko zen-bait lanposturen gaineko eskumena (mediku forentseak, epai-bide eta administrazio kudeaketa zein izapidetza lanpostuak, laguntzaile judi-zialak...), baina Estatuak lanpostu garrantzitsuenen gaineko eskume-na mantendu zuen (epaileak, fiskalak eta idazkari judizialak).

1.3. IPAR EUSKAL HERRIA

Ipar Euskal Herrian Justizia Administrazioaren gaineko eskumen osoa Estatuarena da eta bere antolaketa Estatuaren egitura administrati-boaren araberakoa da. Are gehiago, Ipar Euskal Herriak ez du Justizia Administrazioaren baitan inolako aitortzarik eta antolaketa horren er-digunea bera kanpoan kokatzen da, Pirinio Atlantikoetako departa-mentuaren hiriburuan, Pauen.

1. A

LOR

RA

RE

N T

ES

TU

ING

UR

UA

Page 5: HP Justizia Administrazioa

5

2. HIZKUNTZA-POLITIKEN ARDATZ NAGUSIAK

Hainbatetan errepikatu dugun bezala, hizkuntza-politika orok hiru osagai nagusi behar ditu, araudia, plangintza eta baliabideak. Ez da posible baliabiderik gabeko hizkuntza-politika garatzea eta hankamo-tza da ere arau egokirik edo plangintzarik gabeko jarduna. Ondoren ikusiko dugun bezala, alor honetan Euskal Herriko administrazio ere-muen arteko desoreka izugarria da eta eremu bakoitzaren baitan gerta-tzen dena ez da batere esperantzagarria.

Kasurik onenean, ondoren ikusiko dugun bezala, normalizazio-plan-gintza oso berandu abiatu da eta garatzeko oztopo garrantzitsuekin eta kasurik okerrenean ez da inolako normalizazio-ahaleginik egin eta ondorioz hizkuntza nagusiaren aldeko hizkuntza-politika garatu da. Ondoren zehatzago aztertuko dugu eremu bakoitzean nolako arauak, normalizazio-plangintzak edota baliabideak erabili diren euskararen normalizazioaren ikuspegitik.

2.1. CORPUS-JURIDIKOA

Justizia Administrazioa aztertzerakoan, corpus juridiko orokorra alde batera utzi eta alorrari zuzenean eragiten dioten lege eta dekretuak aztertuko ditugu. Ondorioz, marko juridiko orokorrari buruz infor-mazio zehatza nahi duenak, alorrez alor egindako azterketa berezi hauek osatzeko idatzitako Hizkuntza-politiken azterketa orokorra txostenean corpus juridikoa aztertzen duen atala irakur dezake.

Hasteko esan dezagun, euskararen normalizaziorako Justizia Admi-nistrazioaren alorrean onartu diren arauak oso urriak izan direla. Gai-nera, zerbitzu horien gaineko eskumen garrantzitsuenak Estatuen esku daude oraindik: Frantziako Estatuaren esku erabat eta Espainia-ko Estatuaren esku hein handi batean (epaileak, fiskalak, idazkariak, bake-epaileak...). Euskal Autonomia Erkidegoan eskumen batzuk 1996 urtean eskuratu ziren eta 2001 urtean euskararen normalizazio-rako lehen plangintza jarri zen abian, baina lehen saiakera hori Esta-tuak zapuztu zuela esan daiteke. Nafarroako Foru Komunitatearen kasuan, eskumenak beranduago eskuratu ziren, 1999 urtean, baina Nafarroan ez da urte hauetan guztietan euskararen normalizaziorako inolako plangintza berezirik abian jarri. Kasurik onenean Administra-zio publiko osoari dagozkion neurri orokorrak besterik ez dira landu eta horiek muga eta traba handiekin.

Esan bezala, Ipar Euskal Herriari dagokionez, Justizia Administra-zioaren gaineko eskumen osoa, oraindik ere, Frantziako Estatuarena da eta, ondorioz, ez da Justizia Administrazio autonomikorik antolatu,

eta ez da Justizia Administrazioan euskararen normalizazioa sustatze-ko inolako plangintza edo neurri berezirik abian jarri.

2.1.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Justizia Administrazioko euskararen normalizazio-prozesuari eragiten dioten arau nagusiak, 1979ko Autonomia Estatutuaz gain, 1982ko Eus-kararen legea, 2003an erreformatutako Botere Judizialaren Lege Orga-nikoa eta 1989ko Funtzio Publikoari buruzko Legea dira, baina egun, arau horietan jasotakoa zehaztu eta prozesua arautzen duena 152/2008 Dekretua da. Aurretik, helburu berarekin, 117/2001 Dekretua onartu zen, baina Espainiako Estatuak aurkako helegitea aurkeztu zuen eta ondorioz, hainbat urtetan hein handi batean indargabeturik egon da.

Euskararen Legeari buruz edota Funtzio Publikoaren Legeari buruz Hizkuntza-politiken azterketa orokorra izeneko txostenean luze eta zabal aritu gara eta ondorioz oraingo honetan oinarrizko aipame-nak egitera mugatuko gara. Ondoren, beraz, Justizia Administrazioari bereziki eragiten dioten arauak aztertuko ditugu, batez ere normaliza-zio prozesua arautzen duten horietan sakonduz.

Hasteko esan dezagun, Autonomia Estatutuko 35.3 artikuluaren ara-bera, autonomia-erkidegoari dagokiola, bere eremuan, Justizia Admi-nistrazioko zerbitzura diharduten langileen plazak hornitzea, betiere, Botere Judizialari buruzko Legeak eskumen hori Gobernuari ematen dion modu berean.

Jakina denez, EAEko Autonomia Estatutuak lehenik eta 1982ko Eus-kararen 10/1982 Legeak ondoren, besteak beste, euskararen estatusa eta erabilera arautu zituzten. Arau horiek herritarren hizkuntza eskubi-deak zehaztu zituzten eta tartean Administrazio publikoarekin bi hiz-kuntza ofizialetan aritzeko eskubidea jaso zen. Herritarrei aitortzen zaizkien hizkuntza-eskubideak Euskararen 10/1982 Legeko 5. artiku-luan jasotzen dira eta tartean Administrazio publikoarekin hitzez edo idatziz euskaraz (edo gaztelaniaz) aritzekoa, hurrengo artikuluan, 6.ean, gehiago zehazten dena.

Baina 10/1982 Legeak Justizia Administrazioari erreferentzia zuzena ere egiten dio eta bere 9.1 artikuluan, herritar guztiek Justizia Admi-nistrazioarekiko harremanetan nahi duten hizkuntza erabili ahal izan-go dutela ezartzen du, hala nola, ez zaiela itzulpenik exijituko.

EspEdiEntEa: 803/2005 gipuzkoa

kExa: Herritarrari ez zaio bermatu epaiketa zuzenean euska-raz izateko eskubidea. Bestalde, jakinarazpenak gaztelania hu-tsean igorri izana ez da eskubide urraketa epailearen arabera.

EspEdiEntEa: 18/2006 bizkaia

kExa: Bilboko instrukzioko 4. epaitegiak zortzi hilabeteko es-petxealdiko zigorra jarri dio herritar bati, istripu bati buruzko lekukotza euskaraz eta interpreterik gabe eman nahi izateaga-tik epailaren aurrean.

EspEdiEntEa: 738/2007 bizkaia

kExa: Ekainaren 14an Durangoko Instrukzioko 1. zenbakiko epaitegira joan zen deklaratzera. Deklaratu ostean, akta lu-zatu zioten sinatzeko. Aste bat lehenago deklarazio eguneko dokumentuak euskaraz jaso nahi zituela adieraziz egindako eskaerari jaramonik egin gabe, aipatu akta gaztelania hutsean egoteaz gain, ez zuten jaso herritarrak ez deklaratu izanaren kexa, hau da, uko egiten ziola deklaratzeari itzultzaileak ez dituelako hizkuntza-eskubideak bermatzen eta arrotz sentia-razten zuelako.

EspEdiEntEa: 7/2008 bizkaia

kExa: Ajangizko herritarrari ez diote utzi umea euskaraz erre-gistratzen.

EspEdiEntEa: 672/2009 gipuzkoa

kExa: Bergarako Instrukzioko 1. zenbakiko epaitegian 555/2007 prozeduraren (11/2009 Laburtua) autua ekainaren 29an jakinarazi zitzaion gaztelania hutsean. 10 eguneko epean defentsa-kalifikazioa egiteko baliogabetasuna eskatu zuen uz-tailaren 1ean. Erresoluziorik ez dauka, eta epea astelehenean amaituko da. Ebatzi bitartean etenda uzteko eskatu zuen, bai-na erantzunik ez du jaso

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.1

. CO

RP

US

-JU

RID

IKO

A

Page 6: HP Justizia Administrazioa

6

10/1982 Legea – 9. artikulua.

1.- Epailaritzarekingo harremanetan, herritar guztiek aukerako hiz-kuntza ofizialaz baliatu ahal izango dute, inolako itzulpenik ezin eska dakiekeela.

2.- Euskaraz aurkeztutako idazki eta agiriak, eta bai epailaritza--ihardunak, balio osozkoak eta eragite-indarrezkoak izango dira.

3.- Eusko Jaurlaritzak, dagokien ihardutze-sailekin elkar hartuta, Euskal Herriango Epai-Arduralaritzan euskararen erabilpena arauzkotzea sustatuko du.

Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen alorrean Autonomia Erkidegoek dituzten eskumenak Botere Judizialari buruz-ko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 455. artikuluan jaso-tzen dira (lege hori azaroaren 8ko 16/1994 Legeak aldatu zuen). Lege horretako 1. xedapen gehigarriko 2. paragrafoan, ahalmena ematen zaie gai horretan eskumena duten Autonomia Erkidegoei legea gara-tzeko egin behar diren araudiak onartzeko.

Dena dela, ondorengo urteetan Konstituzio Epaitegiak emandako zenbait epaik Botere Judizialaren Lege Organikoak emandako esku-men horiek mugatu eta zehaztu egin dituzte, lehenik 1990eko mar-txoaren 29an emandako epaiaren bidez (56/1990) eta ondoren 2000ko apirilaren 13an emandakoarekin (105/2000).

Honela, lehen urteetan bitarteko material eta ekonomikoen gaineko eskumen batzuk besterik ez zituen jaso Euskal Autonomia Erkidegoak 1684/1987 Errege Dekretuaren bidez. Eskumen horien artean, Justizia Administrazioaren eraikinak garbitzeaz arduratzen ziren lanpostuen gainekoa jaso zen, baina gainerako lanpostuen gainekoa Estatuak man-tendu zuen. Ia hamar urte beranduago, 1996 urtean, Justizia Adminis-trazioko zenbait zerbitzu eta langileren gaineko eskumena eskuratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoak, baina lanpostu gakoen gaineko eskumena (epaileak, fiskalak, idazkariak, bake-epaileak....), berriz ere, Estatuak mantendu zuen eta egun ere Estatuak mantentzen du.

Honela, 2001 urtean Justizia Administrazioan euskararen normaliza-zioa arautzeko asmoz 117/2001 Dekretua onartu zen. Aurrez, Admi-nistrazio orokorra euskalduntzeko bi plangintzaldi agortuak ziren jada (1989-1996 urteetakoa zein 1997-2002 urteetakoa), baina Justizia Ad-ministrazioa ez zen ez batean ez bestean sartu. Eusko Jaurlaritzak Jus-tizia Administrazioko zenbait zerbitzu edo langileren gaineko eskume-na 1996 urtean eskuratu zituela kontuan hartuz lehen plangintzaldian Justizia Administrazioa ez sartzea uler daiteke, baina bigarrenean ez sartzea ez da hain ulergarria. Dena dela, ondoren, hirugarren plangin-

tzaldia etorri zen (2003-2007), baina ordurako Eusko Jaurlaritzak era-bakia zuen Justizia Administrazioaren euskalduntze-prozesua plan-gintza horretatik at garatuko zuela, hau da, Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko plangintza berezi bat garatuko zuela eta hori arautzeko 117/2001 Dekretua onartu zuen. Gerora, Administrazio orokorrerako laugarren plangintzaldia abiatu da (2008-2013) eta oraingoan ere Justizia Administrazioa kanpo utzi da. Izan ere, Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko plangintza berria arautuko duen dekretu berria onartuko zelako.

Lehen Dekretua, 2001 urtekoa, nahiko orokor eta zehatz-gabea izan zen, nahiz eta ordurako, esan bezala, Eusko Jaurlaritzak Administra-zio orokorreko bi plangintzaldiren edota Ertzaintzako Euskara Plana-ren esperientziak izan bazituen. Batez ere hiru jarduera eremu ezarri zituen lehen Dekretu horrek: hizkuntza-eskakizunak esleitzea eta egiaztatzea, funtzionarioentzat hizkuntza-gaitasuna lortzeko ikasta-roak antolatzea eta organo edota zerbitzu judizialetan zein fiskaltzetan euskara erabiltzeko programak sustatzea.

Hizkuntza-eskakizunak esleitzeari eta egiaztatzeari dagokionez, Administrazio orokorrerako hizkuntza-eskakizunak hartu ziren erre-ferentzia gisa (ez Hezkuntza edota Ertzaintzakoak) eta 2., 3. eta 4. hiz-kuntza-eskakizunak ezartzea aurreikusi zen. Lehen dekretu honetan jada, 1. hizkuntza-eskakizuna eskatzea ez zen aurreikusi eta ondorioz

gutxieneko maila Administrazio orokorreko 2. hizkuntza-eskakizuna izango zela erabaki zen. Honela bada, kidego bakoitzari hizkuntza-es-kakizun jakin bat egiaztatu beharra ezarri zitzaion, betiere bakoitzari ezartzen zitzaizkion zereginak kontuan hartuta: Agente judizialei eta Epaileen laguntzaileei 2. hizkuntza-eskakizuna, Ofizialei 3. hizkuntza-

-eskakizuna eta Auzitegiko medikuei 3. eta 4. hizkuntza-eskakizuna, betiere “lanpostu bakoitzaren ezaugarrien arabera”.

Plangintzaldiak hamar urteko iraupena izango zuela aurreikusi zen, 5 urteko bi alditan eta horietako bakoitzaren amaieran ebaluazio bat egingo zela ere bai. Bestalde, nahitaez bete beharreko hizkuntza-eska-kizunen ehunekoa kalkulatzeko, 1997ko Dekretuan araututako for-mula bera aurreikusi zen: euskaldunen ehunekoa + ia euskaldunen ehu-nekoaren erdia. Plangintzaldi bakoitzeko kalkulua egiteko, barruti judizial bakoitzean plangintza hasi aurretik euskararen jakite-mailari buruzko azken erroldako edo Biztanleria- eta etxebizitza-estatistikako datuak hartu behar ziren kontuan1. Ertzaintzaren kasuan bezala, hiz-kuntza-eskakizunak zein derrigortasun-datak urtetik urtera ezarriko zirela zehaztu zen, hau da, langile zerrendak berritzearekin batera:

117/ 2001 Dekretua - 7. artikulua

3. Hizkuntza-eskakizunak arian-arian ezarriko dira, plangintzaldi-ko eta epealdiko helburuetan jarritako portzentajeak iritsi arte. Hortaz, justizia alorrean eskumena duen sailak aldiro-aldiro aur-keztuko dizkio Justizia Ministerioari plantillak eta lanpostuen ze-rrendak aldatzeko proposamenak.

Ildo beretik, hizkuntza-eskakizunak zeintzuk lanposturi esleitu behar zitzaizkien ebazteko ohiko irizpideak ezarri ziren: laneko jardunean hizkuntza zenbat erabiltzen zen, lanpostuak autonomia handia ote zuen eta laneko jardunean harreman ugari eta nolakoak izaten ote zi-tuen. Era berean, lanpostu berbereko dotazioen artean lehentasuna zeini eman erabakitzeko ere zenbait irizpide ezarri ziren.

1 — Dena dela, hurrengo artikuluan salbuespenak ere jasotzen dira, izan ere honela dio hitzez hitz 8. artikuluak “Barruti bakoitzean nahitaez bete beharreko indizea barruti horretako organo guztietan ezarriko da, salbu eta Auzitegi Nagusian, probintzia auzitegietan eta dekanotzetan, izan ere, horietan, nahitaez bete beharreko indizea kalkulatzeko, organoa bera ez ezik, horren menpe dauden zerbitzu komunak eta laguntza-zerbitzuak ere hartuko dira kontuan”. Are gehiago, 9. artikuluan erritmoak ezberdinak izango direla ere jasotzen da: “... Hizkuntza-eskakizunak azkarrago ezarri-ko zaizkie baldintza egokiak betetzen dituzten lanpostuei, bereziki, erre-gistro zibiletakoei, jendeari informazioa ematen dioten zerbitzuetakoei, komunikazio-egintzen zerbitzu orokorretakoei eta bake-epaitegietakoei.2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.1. C

OR

PU

S-J

UR

IDIK

OA

Page 7: HP Justizia Administrazioa

7

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeari dagokionez, Administrazio oro-korrerako aurreikusitako prozedura eta irizpide berberak ezarri ziren: HAEEarekin hitzarmenak egingo zirela, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko HAEEk ezarritako probak gainditu beharko zirela, HAEEk aldiro-aldiro egiten zituen probetara zein berariaz kidego ba-koitzerako prestatutako probetara aurkeztu ahal izango zirela eta lor-tutako hizkuntza-eskakizunen balioa eta eragina 86/1997 Dekretuak ezarritakoa izango zela.

Zoritxarrez, salbuespenen atala arautzen zuen 13. artikuluan ere De-kretu horrek araututakoa jasotzen zen, alegia, 45 urtetik gorakoak eus-kara-gaitasuna egiaztatu behar izatetik salbuetsita gera zitezkeela. Be-raz, Justizia Administrazioan euskararen normalizazioa arautzea helburu zuen lehen Dekretuan, plangintzaren balizko arrakasta erabat baldintzatzen zuen neurri hori jaso zen:

117/ 2001 Dekretua - 13. artikulua.

1.– Hizkuntza-eskakizuna ezartzen zaien dotazioen titularrei apiri-laren 15eko 86/1997 Dekretuaren 42.etik 52.era bitarteko artiku-luetan jasotako salbuespen-arauak ezarriko zaizkie aldaketa bate-kin: 45 urtetik gorakoen salbuespenari dagokionez, plangintzaldiko epealdi bakoitzaren hasierako adina hartuko da kontuan.

2.– Halaber, hizkuntza-eskakizuna ezarrita duten dotazioen titula-rrek, aldez aurretik oinarrizko hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta ez badute, bost urtez salbuetsita egongo dira, plantillan edo lanpos-tuen zerrendan hizkuntza-eskakizuna ezarri den unetik aurrera. Lehenengo paragrafoaren ondorioetarako, salbuespenaldi hori eus-kal herri-administrazioetan derrigortasun data jartzen denetik data hori iritsi arte dagoen tartearen pareko izango da.

Bestalde, euskara-ikastaroak ere arautu zituen lehen Dekretu horrek, baina funtsean ikastaro horietan parte-hartzea sustatzeko neurriak baino mugak ezarri zituen: ikastaroan nortzuk parte hartu ahal izango zuten, zeintzuek izango zuten ikastaroetan parte hartzeko lehentasuna, baimena eskatzen zutenei banakako plan bat egingo zitzaiela eta horre-lakoak. Are gehiago, ikastaroetara lan-orduetan joateko baimenak mugatuak izango zirela jaso zen kapitulu honetako azken artikuluan:

117/ 2001 Dekretua - 17. artikulua.

Justizia-alorrean eskumena duen sailak antolatutako ikastaroetara lan-orduetan joateko baimenak mugatuak izango dira. Hain zuzen ere, Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileek eus-kara-ikastaroetan parte hartzeko erregimenaren arauetan zehaztuta-koa izango da muga hori.

Azkenik, are laburrago, euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak arautu ziren lehen Dekretu horretan. Hiru artikuluk osatutako kapi-tuluan, erabilera sustatzeko egitasmoak esperientzia pilotu bezala aur-keztu ziren eta ondorioz, ez zen erabilera sustatzeko ekimen orokorrik proposatzen. Funtsean baldintzak betetzen zituzten tokietan esperien-tzia pilotuak abian jarriko zirela eta berariaz aukeratutako bulego judi-zial horietan gaitasuna duten eta “prest dauden“ funtzionarioek egune-roko lana euskaraz egingo zutela jasotzen zen, hau da, azken finean egitasmoetan parte hartzea funtzionarioen beraien borondatearen esku utziz. Esperientzia pilotuak garatzeko hainbat baliabide eskaini-ko zirela jasotzen zen, baina baliabide horietako batzuk euskaraz lan egiteko baino, itzulpenetan oinarritutako dinamikan erortzeko arris-kua suposa zezaketen: “itzultzaile baten eta hizkuntza-trebatzaile ba-ten laguntza, agiri normalizatuen eredu informatizatuak, laguntza informatikoa, osagarrizko euskara-ikastaroak eta euskarazko termi-noen glosategi bat”.

Dena dela, esperientzia pilotu horiek abian jartzeko ezarri ziren “nahi-taezko” baldintzek ia ezinezko bihurtu zituzten euskararen erabilera sustatzeko egitasmo horiek: batetik, nahitaezkoa izango zen organo ju-dizial edo fiskaltza jakin horietan beren lanpostuko zereginak betetze-ko adinako euskara-maila zuten aski funtzionario egotea eta, bestetik, ezinbestekoa zen ere behar beste dotaziok nahitaezko hizkuntza-eska-kizuna ezarrita izatea. Are gehiago, esperientzia abiarazteko eta euska-raren erabilera sustatzeko neurriak abian jartzeko, gobernu-organo es-kudunen onespena beharrekoa izango zela ezarri zen, hau da, epaile edo magistratuen, fiskalen edota epaileen idazkarien adostasuna.

Laburbilduz, 2001 urteko lehen Dekretu hori, batez ere, hizkuntza--eskakizunen esleipena eta egiaztatzea arautzera mugatu zela esan dai-teke eta hein handi batean sektore publikoan euskararen normalizazio-

-prozesua arautzen duen 86/1997 Dekretuak ezarritako neurririk eskasenak errepikatu zituen.

Dena dela, Espainiako Estatuak Dekretuaren zenbait artikuluren aur-ka helegitea aurkeztu zuen, Plangintzak Estatuaren lanpostu zirenei ere eragiten ziela argudiatuz, eta honela lanpostuei hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak ezartzeko prozesua ez zen abian jarri eta, ondo-rioz, plangintzaren atalik garrantzitsuena indargabeturik gelditu zen.

Dekretu hau onartu eta gutxira, 2003 urtean, Botere Judizialari bu-ruzko 6/1985 Lege Organikoa aldatu zuen 19/2003 Lege Organikoa onartu zen eta 520. artikuluan zein ondorengoetan Autonomia Erki-degoei lanpostuak bereizteko (singularizacion) baimena eman zitzaien

EspEdiEntEa: 205/2005 bizkaia

kExa: Barakaldoko epaitegitik bidali zioten zitazioa gaztelania hutsean zegoen. Epaitegian kexa jarri zuen euskaraz bidaltze-ko eskatuz. Bere eskaerari erantzun diote gaia aztertuta ez dela konpontzeko moduko irregulartasunik edo disfuntziorik ikusi Epaitegiaren jardunbidean.

EspEdiEntEa: 953/2006 bizkaia

kExa: Ertzaintzak herritarra atxilotu eta Deustuko polizia etxera eraman zuen. Bertan euskaraz deklaratu nahi zuela adierazi zuen. Epaitegira eguerdi aldera iritsi eta abokatuak es-kaera bideratuta zegoela jakinarazi zion. Arratsaldeko 20:00ak arte epaitegiko ziegan eduki zuten eta epailearengana erama-teko bila joan zirenean, itzultzailerik ez zutela adierazi zioten. Horrela, bi aukera eskaini zizkioten: gaztelaniaz deklaratzea, edo beste gau bat pasatzea epaitegiko ziegan hurrengo egu-nean euskaraz deklaratu ahal izateko.

EspEdiEntEa: 337/2007 bizkaia

kExa: Martxoaren 13an Gernika-Lumoko Instrukzioko 1. zk.ko epaitegiak gaztelania hutsean bidali dio bere aurka eginiko falta judizioaren epaia, nahiz eta epaitegi horri aldez aurretik jakinarazi harremanak, bai ahozkoak bai idatziak, euskaraz izan nahi dituela.

EspEdiEntEa: 25/2007 gipuzkoa

kExa: Durangoko Instrukzioko 3 epaitegiari propio eskatu dio epaiketa euskaraz eta interprete gabe egiteko. Epaileak ukatu egin dio eskubide hori eta jakinarazpena gaztelania hutsean igorri dio.

EspEdiEntEa: 9/2008 gipuzkoa

kExa: Donostiako herritarrari ez diote utzi umea euskaraz erregistratzen.

EspEdiEntEa: 673/2009 gipuzkoa

kExa: 2009ko urtarrilaren 22ko epaia martxoaren 4an jakina-razi diote euskaraz eskatzeagatik.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.1

. CO

RP

US

-JU

RID

IKO

A

Page 8: HP Justizia Administrazioa

8

“baldin eta autonomia-erkidego jakin batzuei esleitutako funtzioen on-dorioz bertako hizkuntza jakin beharra badute”.

Azkenean, 19/2003 Lege berrian oinarrituz, Konstituzio Auzitegiak lanpostu jakin batzuetan euskara jakiteko baldintza ezartzea erabat konstituzionala zela aldarrikatu zuen 2005eko urriaren 11ko 253/2005 Epaiaren bidez “baldin eta egin beharreko funtzioetatik behar hori dagoela ondorioztatzen bada eta hala ezarrita badago lanpostu-zerren-detan”2. Era berean, epai horrek Autonomia Erkidegoek Justizia Ad-ministrazioan koofizialtasunak noraino iritsi behar duen arautu deza-ketela berretsi zuen eta 2006ko irailaren 13ko 270/2006 Epaian ere jarrera horri eutsi zion aipatutako Auzitegiak.

Honela bada, azken lege aldaketa eta epaietara egokituz, Justizia Ad-ministrazioan euskararen normalizazioa arautzeko 152/2008 Dekretu berria onartu du Eusko Jaurlaritzak eta bertan, besteak beste, urte hauetan guztietan hizkuntza-eskakizunak izendatu eta derrigortasun-

-datak ezartzeko plangintzarik ezin izan dela abian jarri aitortzen da:

152/2008 Dekretua – Sarrera

Beren konplexutasun bereziagatik, lege-esparruagatik eta eskumen-ba-naketagatik, Justizia Administrazioan orain arte ezin izan zaio ekin lanpostuak betetzeko hizkuntza-eskakizunak izendatzeko benetako prozesuari, eta ezin izan da plangintzarik ezarri, derrigorrezkotasu-nen ezarpenean denbora-irizpideak adierazita. Beraz, zenbait neurri hartu behar dira, hizkuntza arloan egoera gehiago normalizatzeko.

Dekretuaren helburua herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatzea dela ere, hasiera-hasieratik esaten da, baina aurrerago ikusiko dugunez, helburu hori ez da inondik inora betetzen. Are gehiago, Dekretuan bertan jasotzen diren neurri garrantzitsuenek berme hori ezinezko egi-ten baitute.

Lehen artikuluan Dekretua Justizia Administrazioan euskara norma-lizatzeko plan bat onartuz osatuko dela jasotzen da eta bigarrenean Dekretua zein kidegori aplikatuko zaion zehazten da. Hirugarren ar-tikuluan berriz, Dekretuak hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak arautuko dituela eta horretarako Justizia Administrazioko uni-tateak eta azpi-unitateak herritarrekin duten harremanaren arabera sailkatuko direla jasotzen da, hala nola, euskaran trebatzeko ikasta-roen horniketa, euskara erabiltzeko programak edota azpi-unitate edo dotazio elebidunen eraketa arautuko direla.

2 — Izan ere, horrela jasotzen baitzen Botere Judizialari buruzko 19/2003 lege Organikoko 521 eta 530 artikuluetan.

Aipatzeko modukoa da bestalde, bai aurreko 117/2001 Dekretuan zein 152/2008 Dekretu berrian ere, hizkuntza-eskakizunen kontzeptua zein derrigortasun-datena era nahasgarrian erabiltzen direla. Esatera-ko 2001eko Dekretuan honela jaso zen zein lanpostutan ezarriko ziren hizkuntza-eskakizunak: “...euskara jakitea ezinbesteko baldintza de-nean jarriko zaie lanpostuei hizkuntza-eskakizuna, merezimendu de-nean, ordea araudi organikoek diotena beteko da”. Erredakzio horren arabera, hizkuntza-eskakizuna zuten lanpostu guztiak betetzeko zego-kion hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko zela uler zitekeen, baina jakina den bezala, hori derrigortasun-data agorturik duten kasuetan soilik gertatzen da.

Ildo beretik, Dekretu berrian ere ez dute gaia behar bezala jasotzen asmatu, izan ere, honela dio 4. artikuluan: “...Derrigortasun-datatik aurrera hizkuntza-eskakizuna izatea nahitaezkoa izango da lanpostu bat eskuratu eta horretan jarduteko...”. Kasu honetan erredakzioa are traketsagoa da, izan ere, esaldiak dagoen bezala zera esan nahiko luke, hizkuntza-eskakizuna ezarria izatea nahikoa litzatekeela derrigortasun-

-data duen lanpostu bat eskuratzeko, baina jakina den bezala, hizkun-tza-eskakizuna izatea baino egiaztatua izatea da ezinbestekoa dena. Izan ere, hizkuntza-eskakizuna Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren Justizia Administrazioko Kidegoetako lanpostu guztiek dute

ezarria, aldiz derrigortasun-data batzuk besterik ez3. Dena dela, sal-buespenak salbuespen, Dekretu berria aurrekoa baino argiagoa bada eta hainbat kasutan zehatzagoa ere bai.

Dekretuarekin jarraituz, 4. artikuluan bertan, aurreko dekretuan be-zala, hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharra jasotzen ez den kasuetan euskara meritu gisa balioztatuko dela ezartzen da. Ez da zehazten ba-lioztapen horrek zenbatekoa izan behar duen, baina oraingo Dekre-tuan ere hizkuntza-eskakizun horiek Administrazio orokorrerako de-finitutako berberak izango direla ezartzen duela kontuan hartuz eta 4. artikuluan bertan 86/1997 Dekretuari aipamena egiten zaiola ikusiz, ohiko puntuaketa eskainiko zaiola pentsa daiteke4.

Bestalde, Dekretu berrian Justizia Administrazioko kidegoen antola-keta berria kontuan hartu da bakoitzari zein hizkuntza-eskakizun es-katuko zaien ezartzerakoan, baina ez hori bakarrik, orain 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak besterik ez dira eskatuko, hau da, aurreran-tzean ez da 4. hizkuntza-eskakizunik eskatuko. Zehazki, Epaileen la-guntzaileei, Laborategiko laguntzaileei eta Izapidetzaileei 2. hizkuntza-

-eskakizuna ezarri zaie eta Kudeatzailei eta Auzitegiko medikuei 3. hizkuntza-eskakizuna. Nahiz eta aurreko Dekretuan 4. hizkuntza-es-kakizuna Auzitegiko zenbait medikuri soilik ezartzea aurreikusi, De-kretu berrian ez da atzerapauso nabarmen hau argudiatzeko inolako azalpenik ematen.

Helburuak eta lehentasunak ezartzen dituen III. kapituluan derrigor-tasun-datak ezartzeko prozesua 10 urtekoa izango dela ezartzen da eta prozesu hori bosna urteko bi epealditan banatuko dela zehaztuz has-ten da, hau da, derrigortasun-daten epe-mugak bi aldi horietara egoki-tu beharko direla. Era berean, onartzen den Plangintzak bi epealdi horiek izan beharko ditu. Bost urteko epealdi horietako bakoitzaren amaieran ebaluazio bat egin beharko dela jasotzen da, helburuak zer neurritan bete diren jakiteko.

3 — Nola ez, bai batean zein bestean, gaztelaniaz idatzitako testuan ez dago horrelako nahasketarik, eta argi eta garbi gelditzen da zer diren hizkuntza-eskakizunak eta zer derrigortasun-datak, hala nola zer den hizkuntza-eskakizuna izatea eta zer egiaztatzea.

4 — Dekretu horren arabera, 1. edo 2. hizkuntza-eskakizuna egiaz-tatzen dutenei puntuen %5etik %10era eman dakieke eta 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen dutenei berriz %11tik %20ra. On-dorioz, Justizia Administraziorako 2. eta 3. Hizkuntza-eskakizunak soilik ezartzea aurreikusten denez...2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.1. C

OR

PU

S-J

UR

IDIK

OA

Page 9: HP Justizia Administrazioa

9

Esan bezala, Dekretu berrian helburuak eta lehentasunak aurrekoan baino zehatzago ezartzen dira. Honela, sarreraren ondoren, Xedapen Orokorretan, Justizia Administrazioko zerbitzuak herritarrekiko ha-rremanaren arabera sailkatu beharra aurreikusten da eta ondoren, Pla-naren helburu eta lehentasunak zehazten dituen 9. artikuluan, sailka-pen hori kontuan hartuz lehentasunezko unitateak eta lehentasunik ez duten unitateak bereizten dira.

Lehen kasuan lau-mailatako lehentasunak ezartzen dira: lehen maila-ko lehentasuna dute herritarrentzako informazio-unitateek, bigarren mailakoa, euskararen ezarpena %65etik gorako eremuetan kokatuta-ko zerbitzu, unitate eta abarrek; hirugarren mailakoa, euskararen ezar-pena %50etik %65erakoa den eremuetan kokatutakoek; eta laugarren mailakoa, %50etik gorako eremuetan kokatutako zerbitzu orokorrek eta bestelakoek (adingabe- eta familia-prozedurak izapidetzen dituz-ten unitateek...).

Gainerako unitate guztiek ez dute inolako lehentasunik, ez unitate orokorrek (lehentasunezkoak ez diren gainerako guztiak) ez eta bere-ziek ere (artxiboak, patologia eta mezulari zerbitzuak eta antzekoak). Honela, besteak beste, euskararen ezagutza-tasa %50etik beherakoa den barrutietan kokatutako zerbitzu eta unitateak ez dira lehentasu-nezkoak izango baldin eta herritarrentzako informazio-unitateak ez badira eta ondorioz Bilbo, Gasteiz, Barakaldo, Getxo, Irun, Amurrio eta Balmaseda barruti garrantzitsuetan kokatutako zerbitzu eta unita-te ia guztiak (herritarrentzako informazio-unitateak ezik) ez dira lehentasunezkoak, nahiz eta barruti horietan EAEko (zein Euskal He-rriko) biztanleriaren gehiengoa bizi5.

Hori bai, lehentasunezkotzat jotako unitateetan, Unitate Elebiduntzat hartu ahal izango dira, unitateko kideen %80k edo gehiagok euskara-

-maila egokia badu espedienteak herritarrek hautatutako hizkuntzan izapidetu ahal izateko6. Era berean, unitate elebidun horiek izendatze-ko, besteak beste, unitatearen izaera eta eragin biderkatzailea kontuan hartuko omen dira. Ildo beretik, herritarrei ahoz zein idatziz laguntzea egiteko nagusitzat duten unitate eta azpi-unitateetan derrigortasun-data lanpostu guztiei ezarriko zaiela jasotzen da.

5 — Ondorengoak bai lehentasunezkoak lirateke: Azpeitia, Gernika--Lumo, Tolosa, Bergara, Eibar, Durango eta Donostia (gutxigatik)

6 — Eta era berean “Unitatearen izaera eta eragin biderkatzailea ere hartuko dira kontuan, bai eta hizkuntza-gaitasun eta egituraren eta dituen karrerako funtzionarioen arteko oreka ere”.

Ikus daitekeenez, azken proposamen hauek interesgarriak izan daitezke baina oso mugatuak ere bai. Izan ere, Dekretuak batez ere eremu eus-kaldunenetara edota herritarrekin harreman zuzenena duten zerbitzue-tara mugatzen ditu neurri eta proposamen eraginkorrenak, alde batetik euskaldun kopuru handiena lehentasunik gabeko barruti horietan bizi dela kontuan hartu gabe eta bestetik, euskal hiztunok gainerako zerbi-tzuak euskaraz erabiltzeko eskubidea ere badugula ahaztuz.

Dena dela, aurrez zehaztutako helburu eta lehentasun horien guztien etorkizuneko eraginkortasuna zalantzan jartzeko modukoa bilakatzen da 9. artikuluko seigarren paragrafoan erabiltzen diren hitz lausoak kontuan hartzen badira (“arian-arian”, “bultzatu”...):

152/2008 Dekretua – 9. artikulua

6.- Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak behar diren neurriak bultzatuko ditu lehentasunezko organo eta zerbitzuetan euskara zer-bitzu-hizkuntza nahiz lan-hizkuntza modura erabil dadin. Horre-tarako, arian-arian bultzatuko dira euskara organo eta zerbitzu judi-zialetan gehiago erabiltzeko programak. Era berean, lehentasunezko organo eta zerbitzuetan dihardutenek lehentasuna izango dute hiz-kuntza arloan trebatzeko ikastaroetan onartuak izateko, dekretu ho-nen VII. eta VIII. kapituluetan ezarritakoari jarraituz.

Bederatzigarren artikulu hori zerbitzu-hizkuntza edota lan-hizkuntza esaten denean zer esan nahi den argituz amaitzen da: “Dekretu honen ondorioetarako, zerbitzu-hizkuntza da herritarrekiko eta beste adminis-trazioekiko harremanetan erabiltzen den hizkuntza. Ondorio berbereta-rako, lan-hizkuntza zerbitzu-hizkuntza ez ezik administrazioaren barne-

-harremanetan erabiltzen den hizkuntza ere bada”.

Jarraian, 10. artikuluan, hizkuntza-eskakizunak zein lanposturi eslei-tu behar zitzaizkien ebazteko ohiko irizpideak ezartzen dira: lanpos-tuak herritarrekin duen harremana, lanpostuaren erantzukizun-maila, lanpostuaren autonomia-maila, hizkuntzaren erabilerak lanpostuko eginkizunetan duen pisua edota izaten diren harremanen kopurua eta ezaugarriak7.

Aurreko Dekretuan bezala, Dekretu berrian ere zenbat derrigortasun-data ezarri erabakitzeko biztanleriaren euskararen ezagutza hartuko da

7 — Gezurra badirudi ere, 2001eko Dekretuan ez zen herritarrekiko harre-mana jaso kontuan hartu beharreko irizpideetan, ez eta lanpostuaren eran-tzukizun maila ere. Zehazki hauek izan ziren jasotako irizpideak: laneko jar-dunean hizkuntza zenbat erabiltzen zen, lanpostuak autonomia handia ote zuen eta laneko jardunean harreman ugari eta nolakoak izaten ote zituen.

EspEdiEntEa: 512/2005 a bizkaia

kExa: Erdal justiziarekiko intsumisio jarrera hartu duen he-rritarra deklaratzen izan da Gernikako epaitegian. Epaileak euskaraz deklaratu nahiko zuela eta ez zuela gaztelaniaz idatzi-tako orririk sinatu nahiko eta kalera bidali zuen, 15ean behin sinatzera joan behar zuenik ere jakinarazi gabe. Ofiziozko abokatuari esker jakin ahal izan zuen betebehar hori ezarri ziola epaileak.

EspEdiEntEa: 930/2006 araba

kExa: Ekainaren 26an goizeko 10:00ak aldera Gasteizko Ins-trukzioko 1. Epaitegira joan zen astelehenero bezala sinatzera. Funtzionarioak Nortasun Agiria gaztelaniaz eskatu zion. He-rritarrak euskaraz eska ziezaiola esan zionean, funtzionarioak euskara ez jakiteaz harro zegoela eta berari Espainiako hizkun-tza nazionalean hitz egin ziezaiola esan zion mehatxuka. On-doren, herritarrak sinaturiko aurkezte-agiria hautsi zuen.

EspEdiEntEa: 1015/2007 gipuzkoa

kExa: Erregistro zibilean ez diete utzi umea euskaraz erregis-tratzen.

EspEdiEntEa: 497/2008 gipuzkoa

kExa: Ministerio Fiskalak ez du onartzen prozedura euskaraz egiterik. Jakinarazpenak eta abarrekoak euskara bideratzerekin nahikoa dela dio.

EspEdiEntEa: 10/2008 gipuzkoa

kExa: Tolosako herritarrari ez diote utzi umea euskaraz erre-gistratzen-

EspEdiEntEa: 674/2009 gipuzkoa

kExa: 200/2008 Prozedura arruntean alde batek euskaraz jardun du eta besteak gaztelaniaz. Justizia Auzitegiak ez du ele bietan izapidetu prozedura, eta euskaraz egiteak 145 egun gehiago irautea eragin du.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.1

. CO

RP

US

-JU

RID

IKO

A

Page 10: HP Justizia Administrazioa

10

kontuan, hau da, euskaldunek eta ia-euskaldunen erdiak osatzen duten ehunekoa. Iturriari dagokionez baina aldaketa garrantzitsua jasotzen da, 2001eko Dekretuaren arabera ehuneko hori lortzeko “azken errol-dako edo biztanleria eta etxebizitza estatistikako datuak hartuko dira kontuan, barruti judizial bakoitzean, euskararen jakite-mailari dago-kionez” eta 2008ko Dekretuan aldiz “datu horiek populazioaren eta etxebizitzaren azken zentsu edo estatistikatik aterako dira, horien emaitzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu badira etapa horren hasierarako eta alderdi judizial bakoitzari dagokionez”. Hau da, alde batetik erroldei buruzko erreferentzia ezabatzen da eta estatistikena sartu eta garrantzitsuagoa dena, datuak kontuan hartu ahal izateko datu horiek EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoak izan behar dutela ezartzen da. Ondorioz gerta daiteke, Eustatek edota Eusko Jaurlaritzak berak Biztanleriaren eta etxebizitzen azken zentsu edo estatistikako datuak izan arren, Aldizkari Ofizialean argitaratu ez direlako, ehuneko hori ateratzeko azken zentsu edo estatistikako da-tuak erabili ordez aurreko zentsu edo estatistikakoak erabiltzea, horrek esan nahi duen guztiarekin (derrigortasun-data lanpostu gutxiagori...).

Bada, Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko 152/2008 De-kretuak ate hori zabalik utzi duen arren, onartutako plangintza haran-tzago joan da eta 2008 urtean onartu den arren 1996ko euskararen ezagutza tasa erabiliz ezarri dira derrigortasun-datak, hau da, Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren kidegoetako lanpostuen %40,8ari ezarri zaio derrigortasun-data, %48,5ari ezarri behar zitzaionean, guz-tira 149 lanpostu gutxiagori8.

Eta hori gutxi ez eta Dekretuak ez du zehazten epealdi bakoitzean zenbat derrigortasun-data ezarri beharko diren. Berriz ere, aurrez aipa-tutako hitz lausoak erabiliz, epealdi bakoitzean ezagutza-tasaren azpi-tik ez kokatzeko ahalegina egingo dela jasotzera mugatzen da 10. arti-kuluko 2. paragrafoa9:

8 — Aldiz lehentasunezko eremuak definitzeko 2001 urteko datuak era-bili dira 2006koak erabili ordez. Dena dela, kasu honetan Biztanleriaren eta etxebizitzaren zentsuko datuak erabili beharrean udal erroldako da-tuak erabili direla jasotzen da lehenengo Xedapen Iragankorrean.

9 — Ertzaintzan euskararen normalizazioa arautu duen Dekretua esa-terako hori baino zehatzagoa izan da eta aldi bakoitzean derrigortasun-data zenbat lanposturi ezarri behar zitzaion argi eta garbi zehaztu zuen. Hori bai, lehen bost urteetan helburua bete bazen ere, ez da gauza bera gertatu bigarren bost urtekoan eta 1.000 lanpostu baino gehiago derrigortasun-data ezarri gabe gelditu dira.

152/2008 Dekretua – 10. artikulua

2.– Euskara jakin beharra baldintzatzat duten eta lanpostuen zerren-dan sartuta dauden lanpostuen funtzio nahiz eginkizunen arlo kuantitatiboa nahiz kualitatiboa baloratzeko, artikulu honen lehe-nengo paragrafoan aipatzen diren gaiak hartuko dira kontuan. He-rri-administrazioak aurre egin beharreko hizkuntza-errealitate horretarako hurbilketa modura, ahaleginak egingo dira dekretu honen aplikazio-eremuko lanpostuen dotazio-ehunekoa, bosna ur-teko bi plangintza-etapak bukaturik derrigortasun-data izan behar dutela uste dena, txikiagoa ez izaten euskarak barruti judizialean duen ezarpena adierazten duen indize soziolinguistikoa baino. Ehuneko hori, ordea, gainditu daiteke, hizkuntza-eskakizuna du-ten funtzionarioen kopuruak horretarako bidea ematen badu.

Era berean, lanpostu berbereko dotazioen artean derrigortasun-datak ezartzerakoan lehentasuna zeini eman erabakitzeko zenbait irizpide ezarri ziren: lehenik hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duten titularrak, ondoren hutsik daudenak, gero euskara maila altuena dutenak, ja-rraian hizkuntza-eskakizunik egiaztatu behar ez dutenak, ondotik gazteenak eta azkenik antzinatasun gutxien duten titularrak. Irizpide hauek ikusita argi eta garbi gelditzen da, derrigortasun-daten ezarpena euskaraz ez dakiten langileak euskalduntzeko erabili ordez, aurrez zehaztutako helburuak betetzen direla erakusteko baliatzen dela. Nola ulertu bestela, lanpostu berbereko dotazioen artean lehentasuna hiz-kuntza-eskakizuna dutenei eta hutsik dauden lanpostuei ematea? Are gehiago, aurreko Dekretuan bigarren tokian hizkuntza-eskakizuna ezartzeko eskatu duten dotazioak ezartzen ziren eta Dekretu berrian ez dira aipatu ere egiten.

Hizkuntza-eskakizunen egiaztatzeari dagokionez, ez dago 2001 urte-ko Dekretuarekin alde handirik eta aurrez azaldutako Administrazio orokorrerako aurreikusitako prozedura eta irizpide berberak ezarri dira. Hori bai, kasu honetan ere, eremu publikorako normalizazio-plangintza oro goitik behera baldintzatzen duen 86/1997 Dekretu orokorrak ezarritako adinaren salbuespena jasotzen da. Dekretu be-rrian 17. artikuluan ezartzen da zeintzuk izango diren hizkuntza-eska-kizuna egiaztatzetik salbuesteko arrazoiak eta horretarako 86/1997 Dekretuko artikulu ezberdinak aipatzen dira, azken finean 45 urtetik gorakoak euskara-gaitasuna egiaztatu behar izatetik salbuetsita gera-tzen direla esateko:

117/ 2001 Dekretua - 13. artikulua.

1.– Hizkuntza-eskakizuna ezartzen zaien dotazioen titularrei apiri-laren 15eko 86/1997 Dekretuaren 42.etik 52.era bitarteko artiku-luetan jasotako salbuespen-arauak ezarriko zaizkie aldaketa bate-kin: 45 urtetik gorakoen salbuespenari dagokionez, plangintzaldiko epealdi bakoitzaren hasierako adina hartuko da kontuan.

2.– Halaber, hizkuntza-eskakizuna ezarrita duten dotazioen titula-rrek, aldez aurretik oinarrizko hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta ez badute, bost urtez salbuetsita egongo dira, plantillan edo lanpos-tuen zerrendan hizkuntza-eskakizuna ezarri den unetik aurrera. Lehenengo paragrafoaren ondorioetarako, salbuespenaldi hori eus-kal herri-administrazioetan derrigortasun data jartzen denetik data hori iritsi arte dagoen tartearen pareko izango da.

Hala ere, bada 2001 urteko Dekretuarekin ezberdintasun txiki baina garrantzitsu bat eta oraingoan ere atzerapauso bat suposatzen du, izan ere, aurreko Dekretuan adina erabakitzeko plangintzaldiko epealdi bakoitzaren hasierako adina kontuan hartuko zela zioen bitartean, De-kretu berrian ez da zehaztapen hori egiten eta ondorioz, kontuan har-tuko den adina plangintzaldiaren hasierako urtean dutena izango da.

Jarraian, eta lehen Dekretuan ez bezala, Dekretu berriko 18. artiku-luan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpide orokorrak zehazten dira. Ahozko komunikazioetan esaterako, hartzaile jakinik gabeko ahozko mezuak (erantzungailu automatiko, bozgorailu eta antzekoen bidez emandakoak) euskaraz eta gaztelaniaz zabalduko direla esaten da, hu-rrenkera horri jarraituz. Bestalde, euskara-ezagupenak dituzten langi-leek euskaraz hartuko dituzte herritarrak, eta gero, erabiltzaileek auke-ratzen duten hizkuntzan jarraituko dute. Erabiltzaileak euskaraz hitz eginez jotzen badu funtzionarioarengana, edo euskaraz kasu egin die-zaiotela eskatzen badu, eta funtzionarioak behar beste ezagupen ez badu, laguntza eskatuko die langile elebidunei. Ildo beretik, idatzizko

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.1

. CO

RP

US

-JU

RID

IKO

A

Page 11: HP Justizia Administrazioa

11

komunikazioetan, herritarrei bidali beharreko jakinarazpenak eta zita-zioak euskaraz eta gaztelaniaz idatzita egongo dira. Kasu honetan ere, aurrez zehaztutakoak beteko ote diren ziurtatu baino zalantzan jar-tzen duten asmo adierazpen batekin amaitzen da 18. Artikulua:

152/2008 Dekretua – 18. artikulua

2.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak bitartekoak eta bal-dintzak jarriko ditu, honako hauek gerta daitezen:

a) Herritarrentzako edozein komunikaziotan Euskara erabil dadin: zuzeneko ahozko harremanetan, bozgorailu bidezko mezuetan, ko-munikazio edo informazio idatzian, eta are teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikoen bidezkoetan, hala nola, Internet, faxa, posta elektronikoa eta antzekoak.

b) Herritarrei zuzenean bidali beharreko izapidetzea elebiduna izan dadin, batez ere jakinarazpenak, zitazioak, errekerimenduak eta epatzeak.

Dekretu berrian ere euskara-ikastaroak arautzen dira, baina kasu ho-netan, aurreko Dekretuan baino egokiago eta zehatzago. Ikastaroetan parte hartzerakoan lehentasuna nortzuk izango duten zehazterakoan esaterako aurreko dekretuan baino irizpide argiagoak jasotzen dira, bai-na edozein kasutan, oraingo honetan ere aurreikusitako helburuak lor-tu direla erakustera bideratutako zenbait irizpide ere jasotzen dira.

Edozein kasutan, bai aurreko Dekretuan bai oraingo honetan, Justizia--alorrean eskumena duen sailak antolatutako ikastaroetara lan-ordue-tan joateko baimenak mugatuak izango direla jasotzen da. Hau da, unean uneko baliabide mugatuek edota gehiegizko lan-kargak langi-leen euskalduntze-prozesua mugatuko du eta ondorioz, aurrez propo-satutako helburu horiek guztiak baldintzapean gelditzen dira.

152/ 2008 Dekretua - 22. artikulua.

Justizia-alorrean eskumena duen sailak antolatutako ikastaroetara lan-orduetan joateko baimenak mugatuak izango dira. Hain zuzen ere, Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileek eus-kara-ikastaroetan parte hartzeko erregimenaren arauetan zehaztuta-koa izango da muga hori. Aurreikusita dago, orobat, prestakuntza-

-aldi bat, atzeratutako derrigortasun-data duten funtzionarioentzat.

Gainera, Dekretu berriko artikulu berean atzeratutako derrigortasun--data duten funtzionarioentzat prestakuntza-aldi bat aurreikusita da-goela gehitzen da. Honela, aurreko Dekretuan ez bezala, atzeratutako derrigortasun-datak egon daitezkeela aurreikusten da, horrek esan nahi duen guztiarekin. Izan ere, Dekretuak alde batetik derrigortasun-

-data agortu ondoren langileek dagokien hizkuntza-eskakizuna egiaz-

taturik beharko dutela ezartzen du, baina aldi berean derrigortasun-data batzuk atzeratu daitezkeela ere onartzen du.

Azkenik, komunikazioei dagokienez, aurreko Dekretuan bezala, Bule-go Judizialean eta Fiskaltzetan euskararen erabilera sustatzeko aurrei-kusten ziren egitasmoak jasotzen dira Dekretu berriko VIII. Kapitu-luan, zehazki 23, 24 eta 25. artikuluetan, hori bai, oraingo honetan ez dira “esperientzia pilotu” bezala definitzen. Bestalde, aurreko Dekre-tuan esperientzia hauek abiatu ahal izatea baldintzen araberakoa ba-zen, oraingoan lehentasunezkotzat jotzen diren organo judizial, zerbi-tzu komun eta fiskaltzetan abian jartzea aurreikusten da, baina biak ala biak egitasmo horiek “sustatu” egingo direla esatera mugatzen dira. Egitasmo hauek Euskara Erabiltzeko Programak izango dira Dekretu berriaren arabera eta beren helburua “eskatzen zaien euskara-maila duten funtzionarioek aurretiaz hitzartutako organoetako bulegoko eguneroko lana euskaraz egin ahal izatea” izango da10.

Azken eremu honetan Dekretu berriak ez duela aurrerapauso nabar-menik suposatu esan daiteke, izan ere aurreko Dekretuan esperientzia pilotuak abian jarri ahal izateko ia ezinezko baldintzak ezartzen ziren bitartean, oraingo honetan, ekimenak abian jartzeko baldintza garran-tzitsu baina bakarra aurreikusten da:

152/ 2008 Dekretua - 25. artikulua.

Euskara Erabiltzeko Programak abian jarri aurretik, zein organotan ezarriko diren erabakiko da. Programak abian jartzeko, hortaz, nahi-taezkoa izango da organo judizial, zerbitzu komun, unitate edo fis-kaltza jakin horretan beren lanpostuko zereginak betetzeko adinako euskara-maila duten aski funtzionario egotea.

Laburbilduz, Dekretu berria aurrekoa baino zehatzagoa eta landuagoa den arren eta zenbait aurrerapauso jasotzen dituen arren, hainbat gai-tan atzerapausoak ere jasotzen ditu eta garrantzitsuena dena, sektore publikoan euskararen normalizazio prozesua arautzen duen 86/1997 Dekretuak ezarritakoa jarraitzen duen heinean, Dekretu honen gabe-zia eta hutsune nabarmenak errepikatzen ditu:

10 — Aurreko Dekretuan aldiz honela zioen hitzez hitz: “Esperientzia horietan, gaitasuna duten eta prest dauden funtzionarioek eguneroko lana euskaraz egingo dute berariaz aukeratutako organoetako bulegoe-tan”. Ikus daitekeenez Dekretu zaharrak funtzionarioen borondatea-ren esku uzten du egitasmoan parte hartzea eta berria helburua zein den esatera mugatzen da, hau da, biak ala biak oso artikulu lausoak dira egitasmo horien eraginkortasunaren ikuspegitik.

EspEdiEntEa: 629/2006 gipuzkoa

kExa: Epaiketa euskara hutsez eta interprete gabe nahi duela eskatu arren, epaileak ez dio eskaera onartu eta epaiketa herri-tarraren deklaraziorik gabe burutu da.

EspEdiEntEa: 425/2007 bizkaia

kExa: Apirilaren 19an salaketa jarri zuen lapurreta batengatik. Ertzainek apirilaren 20an Bilboko Guardiako Epaitegira joan behar zuela deklaratzera esan zioten eta ea euskaraz edo gazte-laniaz deklaratu nahi zuen galdetu zioten. Herritarrak euska-raz egin nahi zuela erantzun zien. Epaiketa egunean herritarra euskaraz hasi zen deklaratzen eta epaileak modu zakarrean, euskaraz deklaratu nahi bazuen itzultzailea etorri arte kan-poan itxaroteko esanez, aretotik bota egin zuen. Itzultzailea etorri zenean, herritarrak deklaratu egin zuen eta ondoren, epaiketako akta sinatzeko esan zioten. Herritarrak, sinatu bai-no lehen irakurri nahi zuela adierazi zuen, eta epaileak “no vas a enteder” esan zion. Akta gaztelania hutsean zegoen.

EspEdiEntEa: 591/2008 bizkaia

kExa: Bizkaiko Merkataritza Arloko 2. epaitegiak gaztelania hutsean argitaratu zuen Refractarios Burceña enpresari dago-kion ediktua uztailaren 3an Deia egunkarian.

EspEdiEntEa: 79/2008 gipuzkoa

kExa: Debako herritarrari ez diote utzi umea euskaraz erre-gistratzen.

EspEdiEntEa: 163/2008 gipuzkoa

kExa: Otsailaren 12an Donostiako Instrukzioko 3. Epaitegi-tik bidalitako sententzia jaso zuen eta duela 5 urtetik nortasun agirian izena eta abizena euskaratuak dituen arren, sententzian gaztelaniaz idatziak ageri dira.

EspEdiEntEa: 838/2009 gipuzkoa

kExa: Umea euskaraz erregistratzerik ez du izan Beasaingo Erregistro Zibilean.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.1

. CO

RP

US

-JU

RID

IKO

A

Page 12: HP Justizia Administrazioa

12

• Hasteko lanpostu guztiei hizkuntza-eskakizun jakin bat ezarri arren, ez zaie lanpostu guztiei eskakizun hori egiaztatu beharra ezartzen. Lanpostua betetzeko unean dagokien hizkuntza-eskakizuna egiaz-tatu beharra euskararekin lotutako lanpostuei soilik ezartzen zaie, beste gutxi batzuei data jakin baterako egiaztatu beharra eta gehien-go zabalari ez zaio inoiz egiaztatu beharra ezartzen.

• Bestetik 45 urtetik gorako langileei euskara-gaitasuna egiaztatu beha-rrik ez izateko aukera eskaintzen zaie, honela, kolpe batean milaka langile gutxieneko euskara maila egiaztatu behar izatetik salbuetsiz.

• Azkenik, langile berri gehienei hizkuntza-gaitasuna lanpostua esku-ratu ondoren egiaztatzeko aukera eskainiz, eskatutako eskakizuna sekula ez egiaztatzeko aukera ematen zaie, behin lanpostua beteta ia ezinezkoa baita funtzionarioak lanpostutik kentzea.

Hiru neurri horiek Justizia Administrazioan zein gainerako alor publikoe-tan abian jarri diren normalizazio-plangintza guztien oinarria suposatu dute eta ondorioz goitik behera baldintzatu dituzte abian jarritako plan-gintza horiek guztiak. Neurri horien ondorioz, normalizazio-plangintzen eragina langile gutxi batzuetara mugatu da eta, ondorioz, plangintzen be-raien eraginkortasuna ezerezean geratu da. Are gehiago, oraingo honetan ere, jada euskaraz badakiten langileei ezarri zaizkie derrigortasun-data gehienak, abian jarritako sistema langileak euskalduntzeko erabili ordez, gerora plangintzaldiaren emaitza txukunagoak ziurtatzeko erabiliz.

Dekretuan bertan arauaren azken helburua herritarren hizkuntza-es-kubideak errespetatzea dela behin eta berriz errepikatu arren, ezartzen diren neurri garrantzitsuenek helburu hori ezinezko bilakatzen dute, besteak beste, neurri horiek Justizia Administrazioko hainbat langilek euskararik jakin gabe zerbitzua eskaintzeko aukerak irekita uzten bai-tituzte: arauak batetik langile asko euskararik jakin gabe Justizia Ad-ministrazioan sartzeko aukera irekita uzten du eta bestetik behin ba-rruan egonda, gutxi batzuei soilik ezartzen die gutxieneko maila bat egiaztatu beharra. Eta ondorioz, arauak herritarren hizkuntza-eskubi-deak bermatu beharrean, eskubideen urraketa ahalbidetzen du.

2.1.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroan Justizia Administrazioko euskararen normalizazio prozesuari eragiten dioten arau nagusiak Foru Hobekuntza Legeaz gain, 1986ko Vas-cuencearen Legea, 2003an erreformatutako Botere Judizialaren Lege Orga-nikoa eta Administrazio publikoan euskararen erabilera arautzeko onartu diren dekretu ezberdinak dira. Izan ere, Nafarroan ez dago Justizia Admi-nistrazioan euskararen normalizazioa arautzen duen dekretu berezirik.

Vascuencearen Legeari buruz edota Administrazio publikoan euskararen erabilera arautzen duten Dekretuei buruz Hizkuntza-politiken azter-keta orokorra izeneko txostenean aritu gara eta ondoren Justizia Admi-nistrazioari bereziki eragiten dioten arauak aztertzera mugatuko gara, batez ere normalizazio prozesua arautzen duten horietan sakonduz.

Foru Hobekuntza Legeko II. kapituluan, 59. Artikulutik 63. Artiku-lura Nafarroako Foru Komunitateari Justizia alorrean dagozkion es-kumenak arautzen dira, baina bertan ez zaio euskarari inolako aipa-menik egiten. Esaterako 63. Artikuluan lanpostu hutsak betetzeko zenbait baldintza kontuan hartuko direla aipatzen da, baina tartean ez da euskara jakin beharra edo antzekorik aipatzen. Aitzitik, lanpostu horiek betetzerakoan ezingo dela jatorriaren araberako inolako sal-buespenik ezarri argitzen du:

1982ko Foru Hobekuntza Legea - 63. artikulua.

1. Diputazioaren eskariz, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoak xedatzen duen ariora, organo eskudunak beharrezko diren lehiaketa eta oposizioetarako deia eginen du magistratu, epaile, idazkari hala nola Justizia Administrazioaren zerbitzuko gainerako langileetan Nafarroan zerbitzu egin behar dutenen lanpostu hutsak betetzeko.

2. Hautapen proba horietan Nafarroako Foru Zuzenbideko espeziali-zazioa baloratuko da bereziki, baina jatorria edo herritartasuna dela eta ezin izanen da inolako salbuespenik ezarri.

Jakina den bezala, Foru Hobekuntza Legeko 9. artikulua euskara Na-farroako hizkuntza ofiziala izango dela jasotzera mugatzen da, hori bai, soilik ondorengo lege batek zehaztuko duen eremuetan. Ondoren onartutako Vascuencearen Legea izan zen eremu horiek eta beste hain-bat gai arautu zituena eta egun, euskarari dagokionez, indarrean da-goen arau nagusia.

Bada, Vascuencearen 18/1986 Lege honek Justizia Administrazioari erreferentzia zuzena egiten dio eta bere 14. artikuluan, eremu euskal-duna deitutakoan bizi diren herritar guztiek Justizia Administrazioa-rekiko harremanetan nahi duten hizkuntza ofiziala erabili ahal izango dutela ezartzen du.

18/1986 Legea – 14. artikulua.

Justizia Administrazioarekiko harremanetan, herritar guztiek beraiek hautatutako hizkuntza ofiziala erabili ahalko dute, indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera.

Aurreko artikuluan Erregistro Publikoak ere aipatzen ditu Vascuen-cearen Legeak eta idazpenak dokumentua dagoen hizkuntza ofizia-lean luzatuko direla ezartzen du, hori bai, kasu guztietan gutxienez gaztelaniaz ere bai. Kopia eta ziurtagiriak aldiz, hizkuntza ofizialetarik edozeinetan luzatuko direla zehazten du.

Beste bi eremuetan, eremu mistoan zein eremu ez euskalduna deituta-koan ez da inolako aipamenik egiten Justizia Administrazioaren ingu-ruan. Dena dela, gainerako artikuluetan Legea Administrazio Publi-koari buruz orokorrean ari denean Justizia Administrazioa ere kontuan hartzen dela pentsatu behar da, gutxienez Nafarroako Foru Komuni-tatearen eskumenekoa den Justizia Administrazioa.

Nafarroan ere, Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten lan-gileen alorrean dituen eskumenak Botere Judizialari buruzko uztaila-ren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 455. artikuluan jasotzen dira (lege hori azaroaren 8ko 16/1994 Legeak aldatu zuen). Gainera, Lege horretako 1. xedapen gehigarriko 2. paragrafoan, ahalmena ematen zaie gai horretan eskumena duten Autonomia Erkidegoei legea gara-tzeko egin behar diren araudiak onartzeko.

Aurrez ikusi bezala, Konstituzio Epaitegiak zenbait epairen bidez Bo-tere Judizialaren Lege Organikoak emandako eskumen horiek muga-tu eta zehaztu egin ditu, lehenik 1990eko martxoaren 29an emandako epaiarekin (56/1990) eta ondoren 2000ko apirilaren 13an emanda-koarekin (105/2000).

Dena dela, Nafarroako Foru Komunitateak 1999 urtean eskuratu zuen Justizia Administrazioko zenbait zerbitzu eta langileren gaineko esku-mena 812/1999 eta 813/1999 Errege Dekretuen bidez, baina lanpostu gakoak Estatuak mantendu zituen. Euskal Autonomia Elkartean gerta-tu bezala, Estatuak ez zuen epaileen, fiskalen, idazkari judizialen edota bake-epaileen gaineko eskumena Nafarroako Administrazioaren esku utzi eta ondorioz, oraindik ere, kidego horien gaineko eskumena Esta-tuak mantentzen du.2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.1. C

OR

PU

S-J

UR

IDIK

OA

Page 13: HP Justizia Administrazioa

13

Bada, Justizia Administrazioaren gaineko eskumen mugatu horiek es-kuratu zirenerako, Nafarroako Foru Administrazioan euskararen era-bilera arautzea helburu zuen 135/1994 Dekretua indarrean zen arren, dekretu horren eragina oso oso mugatua izan da Nafarroaren eskume-neko Justizia Administrazioan. Dekretu horren eta ondorengoen era-gina, langile batzuek euskara-ikastaroak jasotzera edota auzitegietako hizkuntza-paisaia ele bietan jartzera mugatu dela esan daiteke.

Ikus daitekeenez, Nafarroan euskarari aitortutako ofizialtasun muga-tuak Hezkuntza sisteman edota Administrazio orokorrean eragin di-tuen ondorio juridikoek ez dute Justizia Administrazioan parekorik izan. Izan ere, Nafarroako Foruen Hobekuntza Legeak edota Euskara-ren Legeak berak eremu euskalduneko herritarrei aitortzen dizkien oinarrizko hizkuntza-eskubideak ez dira Justizia Administrazioaren alorrean egikaritzen.

Esan bezala, Euskararen Legeak euskararen ofizialtasuna eta berare-kin hizkuntza-eskubide ofizialak “eremu euskaldun” bezala izendatu-takora mugatu zituen. Bestalde, “Eremu mistoa” delakoan ez zuen euskararen ofizialtasunik aitortu eta eskubide murritz batzuk besterik ez zituen aurreikusi. Azkenik “Eremu ez-euskalduna” delakoan ez zuen euskararen ofizialtasunik aitortu eta orokorrean hizkuntza-esku-biderik ere ez. Baina euskararentzat ondorio latzak izan dituen eremu-tze honetaz gain, beste hainbat alor ere arautu zituen Vascuencearen lege honek, batez ere, Hezkuntza eta Administrazio publikoen ere-muan. Justizia Administrazioari dagokionez, Legeak eremu euskaldu-nerako aipatutako 14. artikulua eta Erregistroei dagokiena soilik jaso zituen, baina Administrazio publikoari orokorrean eragiten dioten beste arau batzuek Justizia administrazioari ere eragin diote, esaterako euskara-ikastaroak arautzen dituen 195/1993 Foru Dekretuak.

Dekretu honek, Administrazio publikoko langileei eskainitako euskara--ikastaroak arautzen ditu eta denborarekin zenbait aldaketa txiki jasan dituen arren, oraindik ere, indarrean dago. Dekretu horrek, funtsean, euskara-ikastaroak arautzeaz gain, lanorduen konpentsazioa zehazten du, hau da, ikastaro ez trinkoetan (egunean bi ordu) ordu bat lanor-duen baitan izango dela (Administrazioaren kontu) eta beste ordua ikaslearen denbora librean (ikaslearen kontu). Dekretuak homologatu-tako euskaltegietan ikasten duten administrazioko langileen matriku-lak ordaintzeko diru-laguntzak eta bestelako kontuak ere arautzen ditu, baina funtsean ordu-kredituen kontua da gairik garrantzitsuena. Ikas-taroetan parte hartu ahal izateko, langileek euren nagusien baimena eskuratu beharko dutela dio ordea eta horrek administrazio publikoko alor bakoitzetik ikasle kopuru ezberdinak baimentzea eragin izan du.

Justizia Administrazioan esaterako, euskara ikasteko oso baimen gutxi eman izan dira eta, ondorioz, oso gutxi izan dira euskara-ikastaroetan parte hartu ahal izan duten Justizia Administrazioko langileak. Kasu honetan, baimenak ez emateko argudio nagusia justizia alorreko zerbi-tzuek pairatzen duten gehiegizko lan-karga izaten da eta zenbait kasu-tan ordezkapenak egiteko ezintasuna ere bai.

Administrazio publiko osoari eragiten zion beste arau bat 135/1994 Foru Dekretua izan zen11. Dekretuak, besteak beste, herritarrek Admi-nistrazio publikora zuzentzerakoan dituzten hizkuntza-eskubideak jaso zituen, betiere Euskararen Legeak ezarritako hiru eremuen arabe-ra. Bestalde, zenbait lanpostutan lan egin ahal izateko euskara jakin beharra ere ezarri zuen eta euskara meritu gisa baloratu behar zenean zenbat puntu eman behar zitzaizkion ere bai. Horrekin batera zerbitzu zentraletan zirkuitu elebidunak abian jarri beharra ere arautu zuen, ba-tez ere eremu-euskalduna deitutakoan bizi ziren nafarrei harrera euska-raz egiteari begira. Urte bateko epean administrazioko alor bakoitzean plangintzak abian jarri beharra edota Administrazioko langileentzako euskara-ikastaroak abian jarri beharra ere arautu zuen Dekretuak, bai-na azkenean Nafarroako Gobernua euskara-ikastaro apur batzuk es-kaintzera mugatu da: euskara jakin beharra lanpostu bakan batzuei soilik ezarri zaie, meritu gisa ere oso gutxitan baloratu da, ez da zirkui-tu elebidunik antolatu eta ez da plan bakar bat ere abian jarri.

Izan ere, ondorengo urteetan Nafarroako Gobernuak aipatutako neu-rri apal horiek murrizteari ekin zion eta 2000 urtean aurrez arauen babesik gabe garatzen ari zen politika-arauetara eraman zuen: lehenik aipatutako 135/1994 Foru Dekretua bertan behera uzten zuen 372/2000 Foru Dekretua onartuz eta ondoren Administrazio publiko-ko plantilla organikoan euskara jakitea derrigorrezkoa zuten lanpos-tuen kopuru murritza are gehiago murrizten zuen 203/2001 Foru Dekretua indarrean jarriz.

Gobernuak 372/2000 Foru Dekretuan, besteak beste, zirkuitu elebi-dunak ezabatu zituen eta horren ordez itzulpen-unitateak ezarri, zehaztutako helburuak lortzeko plangintzak ere ezabatu zituen eta urte bateko epearen ordez ahal zena eta ahal zenean egingo zela jaso zuen. Dekretu berriak aurreko dekretuak hiru eremuetarako jasotako neurri ia guztiak murriztu zituen, baina batez ere eremu mistokoak,

11 — Lehenago, martxoan, Nafarroako Gobernuak 70/1994 Foru Dekretua onartu zuen, baina sektore batzuen presioei men egin eta uztailean bigarren dekretu hori onartu zuen, hau da, 135/1994 Foru Dekretua, 2000 urterarte indarrean egon dena.

EspEdiEntEa: 184/2005 nafarroa

kExa: Erakunde batek euskaraz aurkeztu zituen elkarteen errol-dan erregistratzeko aurkeztu beharreko agiriak (estatutuak). Gaztelaniazko itzulpena eskatu diote erregistratu ahal izateko.

EspEdiEntEa: 380/2006 nafarroa

kExa: Iruñeko epaitegitik egunero bi langile joaten dira Bera-ko eta Lesakako Udaletxeetara. Herritarrak hamabostero aur-keztu behar du epaitegian, eta hamabostero gaztelaniaz sinatu behar izaten du, ez batak ez besteak, ez dakitelako euskaraz.

EspEdiEntEa: 697/2007 nafarroa

kExa: Eremu euskalduneko herritarrak salaketa jarri zuen Na-farroako Auzitegian. Instrukzioko epaitegitik deklaratzera joa-teko deia jaso zuen eta euskaraz deklaratu nahi zuenez itzul-tzailea eskatu zuen. Epaiketa eguna iritsita, epaileak epaiketa gaztelaniaz egiteko arazorik bazuen galdetu zion, berandu zebilela eta gaztelaniaz eginez gero, azkarrago bukatuko zute-la. Herritarrak euskaraz deklaratu nahi zuela jakinarazi zion. Epaiketa hasi eta epaileak gaztelaniaz egin zion lehen galdera. Herritarrak galdera itzultzeko eskatu zion itzultzaileari. Or-duan epaileak hitza hartu eta ez zegoela itzuli beharrik esan zuen, herritarrak gaztelaniaz bazekiela eta. Herritarrak berak euskaraz hitz egin nahi zuela gogorarazi zion eta orduan epai-leak denborarik ez zuela eta epaiketa atzeratzea erabaki zuen.

EspEdiEntEa: 68/2008 nafarroa

kExa: Uharte-Arakilgo herritarrari ez diote utzi umea euska-raz erregistratzen.

EspEdiEntEa: 688/2009 nafarroa

kExa: Legeak ezarritako eremu mistoan kokatutako erakunde batek maiatzaren 28an Nafarroako Lan Arloko 2. epaitegi-ko eskutitza jaso zuten zitazioa eginez. Dokumentazioa bere osoan gaztelania hutsean dago: gutunazala, zitaziozedula, pro-bidentzia proposamena, demanda, etab.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.1

. CO

RP

US

-JU

RID

IKO

A

Page 14: HP Justizia Administrazioa

14

praktikan eremu mistoa eremu “ez-euskaldunarekin” parekatuz. De-kretu berrian ezarritakoa gehiago zehaztu asmoz bi jarduera plan ere onartu zituen Gobernuak 2001 urte hasieran, bata eremu-euskaldune-rako eta bestea eremu mistorako (2001eko urtarrilaren 8 eta otsailaren 5eko akordioak). Jarduera-plan hauek batez ere, euskara euskarri ofi-zialetatik (dokumentu, irudi, zigilu, errotulu, seinaleztapen eta abarre-tatik) baztertu edota murrizteko neurriak jaso zituzten.

Murrizketekin jarraituz, hurrengo urtean 203/2001 Foru Dekretua onartu zuen Nafarroako Gobernuak. Dekretuan Nafarroako Admi-nistrazio publikoan euskara jakitea ezinbestekoa zuten lanpostuak ze-rrendatu zituen, aurrez ezarrita zeuden kopuru urriak are gehiago mu-rriztuz. Dekretu honek, Administrazioari zegozkion beste arau batzuk ez ezik, aurrez osasun alorreko euskarazko lanpostuen zerrenda arau-tzen zuen 154/1994 Dekretua ere indargabetu zuen.

Garai hartan, irakasle-lanpostuak kontuan hartu gabe, Nafarroako Administrazio publikoak 14.000 lanpostu inguru zituen eta euskara jakitea ezinbestekoa zuten lanpostuak 234 besterik ez ziren (lanpostu guztien %1,7). Gainera, lanpostu gehienak euskararekin zerikusia zu-tenak ziren eta herritarrekin egunerokoan harreman zuzenik ez zute-nak (euskara teknikariak, itzultzaileak...) eta ondorioz ez zuten egune-roko zerbitzu publikoetan euskarazko zerbitzua bermatzea bilatzen. Bada, Dekretu berriarekin euskara jakitea ezinbestekoa zuten lanpos-tuak 153 izatera pasatu ziren, aurrez oso urria zen kopurua are gehiago murriztuz (lanpostu guztien %1,1). Aztertzen ari garen alorrari dago-

kionez, zerrenda murritz horretan ez zegoen Justizia Administrazioko lanpostu bakar bat ere eta gaur egun ere ez dago12.

Euskalgintzako hainbat eragilek arau berri horien aurka helegiteak aurkeztu zituzten eta 372/2000 dekretuaren eta jarduera planen ka-suan Nafarroako Auzitegi Nagusiak dekretua baliogabetu zuen proze-dura akatsak argudiatuz. Nafarroako Gobernuak epaiaren aurka hele-gitea aurkeztu zuen eta ondorioz gaia Espainiako Auzitegi Gorenera iritsi zen, baina azken horrek Nafarroako Auzitegiaren epaia berretsi eta Dekretua baliogabe utzi zuen, hori bai, 2006 urteko ekainean. Ez zen gauza bera gertatu 203/2001 dekretuarekin, nahiz eta aurrekoaren jarraipena izan. Kasu honetan ere hainbat eragilek (Euskalgintzak, hainbat udal eta sindikatuk) kontrako helegiteak aurkeztu zituzten arren, auzitegiek ez zituzten kontuan hartu eta Dekretuak egun inda-rrean jarraitzen du.

Dena dela, Espainiako Auzitegi Gorenak 372/2000 dekretua balioga-be utz zezakeela aurreikusiz, Nafarroako Gobernuak aurrekoaren neu-rri berak jasotzen zituen dekretu bat onartu zuen 2003ko otsailean, 29/2003 Foru Dekretua, oraingoan legeak ezarritako prozedurak errespetatuz13. Dekretu berri honen aurka ere helegiteak aurkeztu zi-tuzten Euskalgintzak zein beste zenbait eragilek eta hainbat urteren ondoren, 2009ko uztailean, Espainiako Auzitegi Gorenak 29/2003 Dekretuko artikulu garrantzitsuak baliogabetu ditu: alde batetik 15.1 artikulua, eremu euskalduneko herritarrei Euskararen Legeak Admi-nistrazioarekin euskaraz komunikatzeko aitortzen dien eskubidea mu-rrizten duelako. Bestetik 18.3 artikulua, Administrazio publikoan

12 — Badira Administazio orokorrean bost itzultzaile-interprete lan-postu, baina Justizia Administrazioan urteetan pertsona bakar bat aritu da itzultzaile-interprete lanetan (euskarazko itzulpenak ez ezik, frantses eta ingelesezkoak ere egiten). Egun, lan horiek enpresa priba-tu baten esku utzi dira (Centro de Comunicación Internacional) eta bera arduratzen da euskarazko zein gainerako hizkuntzetako itzultzaile-

-interprete lanak egingo dituzten pertsonak aurkitzeaz.

13 — Espainiako Auzitegi Gorenak Nafarroako Gobernuaren 2001eko otsailaren 5eko erabakia baliogabetu ondoren, Gobernuak erabaki be-rri bat argitaratu zuen 2006ko irailean. Bertan jarduera-plan berri bat osatzeko irizpideak ezarri zituen eta erabaki hartan eremu euskaldu-nerako lanpostuetan euskara merezimendu gisa baloratzeko ezartzen zen baremoa 29/2003 dekretuak ezarritakora egokitu zuen: 2001eko erabakian euskarari %5,5 eta frantsesari, ingelesari eta alemanari %5 eman ahal bazitzaien, 2006ko erabakiaren arabera, frantsesa, ingelesa eta alemanari %1 eta %5 artean eman ahalko zitzaien eta euskara ai-patutako hizkuntza horiei baino %5 gehiago.

euskara jakitea ezinbesteko duten lanpostuak eskuratzen dituztenek bestelako lanpostuak eskuratzeko aukera ukatzeak ez duelako oinarri juridikorik.. Eta azkenik, 21. eta 23. artikuluak, Administrazio publi-korako lan-deialdietan euskara meritu gisa baloratzerakoan euskarari Nafarroan ofizialak ez diren atzerriko beste hizkuntza batzuen arabe-rako balioespena ematen zaiolako.

Berriki, baliogabetze hauek ikusita, Nafarroako Gobernuak Adminis-trazio publikoko lanpostuetan euskararen balioespena arautzeko 55/2009 Dekretua onartu du, baina Dekretu berri hau 21. eta 23. ar-tikuluak aldatzera mugatu da, hau da, euskara meritu gisa zenbat ba-loratu behar den arautzen duten artikulu horiek moldatzera. Aldiz Dekretu berri honek ez du 203/2001 Dekretua indargabetu, eta ondo-rioz, aurrerantzean ere Nafarroako Administrazio publikoan euskara jakin beharreko lanpostuak oso gutxi izango dira. Justizia Adminis-trazioan ere euskara jakin beharra eskatzen duten lanpostuak hutsaren hurrengoa izango dira eta ondorioz euskaldunen hizkuntza eskubi-deak sistematikoki urratzen jarraituko du14.

Laburbilduz, Nafarroako Foru Komunitateak Justizia Administra-zioaren gaineko eskumen garrantzitsuak eskuratu zituenetik hamarka-da luzea pasatu den arren, bere eskumeneko Justizia Administrazioan gero eta langile gehiago dagoen arren, oraindik ez dago Justizia Admi-nistrazioan euskarari dagokion tokia emango dion inolako arau edo plangintzarik. Dauden bakarrak Administrazio publiko osoari dagoz-kion eta trikimailu ezberdinak erabiliz murriztu diren neurri eskas horiek dira.

2.1.3. Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herrian Frantziako Estatuak Justizia Administrazioaren gaineko eskumen guztiak mantentzen ditu eta ez dago Justizia Admi-nistrazio autonomikorik edo parekorik. Are gehiago, Akitaniako Es-kualdeak edota Pirinio Atlantikoetako Departamentuak ere ez dute Justizia alorrean eskumenik eta ondorioz zerbitzu publiko oso zentra-lizatua dela esan behar da.

Frantziako arau garrantzitsuenean, hau da, Konstituzioan, ez da hain-bat urtetan hizkuntzari buruzko inolako aipamenik jaso. Ez frantsesa-

14 — Azken plantilla organikoaren arabera (2009ko abuztuak 12) Nafarroaren eskumeneko Justizia Administrazioan ez dago euskara jakin beharra eskakizun bezala duen lanpostu bakar bat ere, ez eta ere-mu euskalduna delakoan kokatutako Bake Epaitegietan ere (Altsasu, Baztan, Bera, Etxarri-Aranaz, Leitza...).2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.1. C

OR

PU

S-J

UR

IDIK

OA

Page 15: HP Justizia Administrazioa

15

ri buruz eta, are gutxiago, hizkuntza gutxituei buruz. Ondoren ikusi-ko dugun bezala, izan dira hizkuntzaren gaia arautu duten lege eta arauak, baina beti frantsesaren nagusitasun juridikoa bermatzea hel-buru. Azken urte hauetan lege horiek aldaketak jasan dituzte, baina hizkuntza gutxituen aitorpenaren bidetik jo ordez, frantsesaren nagu-sitasun juridiko hori indartzearen alde egin dute, frantsesa egungo ingelesaren nagusitasunetik babestu nahian. Horrela gertatu da Kons-tituzioan ez ezik, Frantsesaren erabilera arautzen duen Legean zein beste lege batzuetan ere.

Konstituzioan 1992an egindako aldaketaren eskutik, 1994 urtean, frantsesaren erabilerari buruzko Lege berria onartu zen, 1994/665 Le-gea, Toubon Legea bezala ezagunagoa. Lege honek frantsesari hainbat eremutan derrigorrezko hizkuntzaren estatusa eman zion: lan-mun-duan, salerosketetan, publizitatean, hedabideetan, zerbitzu publikoe-tan, irakaskuntzan... Aurrez indarrean zen 1975/1349 Legeak ere (Bas-

-Lauriol Legea) eremu horietan frantsesa erabili beharra arautzen zuen, baina Toubon Legeak, Konstituzioko 2. artikuluan sartutako aldake-taren ildotik, are gehiago, azpimarratu zuen derrigortasun hori. Hone-la dio, esaterako, Toubon Legearen lehen artikuluak: “Konstituzioaren arabera Errepublikaren hizkuntza den frantsesa Frantziako nortasun eta ondarearen oinarrizko elementua da. Bera da irakaskuntzarako, lanerako, salerosketetarako zein zerbitzu publikoetarako hizkuntza. Bera da komunitate frankofonoa osatzen duten Estatuen arteko lotura pribilegiatua”.

Article 1

Langue de la République en vertu de la Constitution, la langue fran-çaise est un élément fondamental de la personnalité et du patrimoine de la France.

Elle est la langue de l’enseignement, du travail, des échanges et des services publics.

Elle est le lien privilégié des Etats constituant la communauté de la francophonie.

Bestalde eta Justizia Administrazioari zuzenean eragiten diolarik, oraindik ere indarrean dago 1539 urtean onarturako Villers-Cottêrets Ordenantzak jasotako printzipioa, Justizia Administrazioan erabili beharreko hizkuntza frantsesa dela dioena. Izan ere, ia bost mende pasatu diren arren, epaileek testu hura hartzen dute oinarri frantsesa prozedura administratiboaren eta juridikoaren hizkuntza dela berres-teko. Tarteka hizkuntza gutxiagotuen erabilera onartua izan da, baina ez eskubide orokor gisa. Era berean, euskara Herriko Kontseiluetako

hizkuntza izan daiteke, baina soilik akten hizkuntza frantsesa baldin bada. Auzitegietan, bestalde, Frantsesa ez dakien pertsona orok itzul-tzaile bat galdegin dezake, baina soilik atzerritarra bada. Honela, egoe-ra bitxiak ezagutu ahal izan dira azken urte hauetan, non Hego Euskal Herriko euskaldun bati auzitegian euskaraz aritzea baimentzen zi-tzaion, baina berarekin batera auziperatua zen Ipar Euskal Herriko euskal hiztunari ez.

Orokorrean, Administrazio Publiko osoan idatzizko dokumentuetan frantsesa derrigorrez erabili behar da, ahozkoan, ordea, hizkuntza eza-gutzen badute, langileek hizkuntza gutxiagotuan egin dezakete. Beraz, Administrazioarekin euskaraz aritzea ez da eskubide orokor gisa aitor-tzen, baina nolabait baimentzen da.

Honela bada, Administrazio publikoari doakionez, Ipar Euskal He-rrian, pixkanaka eta Euskalgintzak egindako lanaren eraginez, arau-diaren aplikazioa malgutuz joan da. Poliki-poliki, frantsesaren ondoan beste hizkuntza baten erabilera baimendu beharko litzatekeela dioen diskurtsoa zabalduz joan da eta botere publikoek azkenean praktikan ere baimentzearen alde egin dute. Horren adibide argiena agian, Eus-kararen Erakunde Publikoak eta Pirinio Atlantikoetako Prefetak 2007ko maiatzaren 11an Auzapezei bidalitako gutuna dugu, non He-rriko Etxeei dokumentu eta akta ofizialetan frantsesarekin batera eus-kara erabiltzeko baimena ematen zaien.

(…) Bizitza publikoan euskararen erabilerari doakion arau eta legez-ko esparruari dagokionez argitu nahi dugu euskara erabil daitekeela frantsesaren parean, dokumentu, zigilu eta komunikazio euskarri ofi-zial desberdinetan, balio juridikoa frantsesezko bertsioek bakarrik dutelarik.

Hau dela eta, euskararen presentzia sustatu nahi lukeen herriko etxe bakoitzari doakio bere jarduera eta erabakiak libreki definitzea. Sus-tapen lan hori, euskararen behin behineko erabilera batentzat edo elebitasun osora heltzeko helburuarekin eraman daiteke, gisa guztiz nahitaezkoa delarik frantsesezko idazketa oso baten egitea.

Frantziako Gobernuak azken urte hauetan Administrazio publikoan euskararen erabilera baimentzearen aldeko estrategia garatu du, baina ikus daitekeenez, erabilera hori eremu sinbolikora mugatzen da, derri-gorrezko hizkuntza frantsesa delako eta ondorioz, euskarak beti fran-tsesarekin batera joan behar duelako, erabilera borondatezkoa delako eta, batez ere, balio juridikoa frantsesez idatzitakoari soilik aitortzen zaiolako. Dena dela, baimendutako erabilera sinboliko horren atzean ezkutatu nahi diren oztopoek hor jarraitzen dute.

EspEdiEntEa: 172/2005 gipuzkoa kExa: Doako laguntza Juridikoaren Batzordearen aurrean abokatu euskalduna eskatu du bere defentsarako. Ez dio-te abokatu euskalduna eskaini eta euskaraz aurkeztu zituen idazkiak itzuli egin behar izan ditu abokatuak ez zituelako ulertzen.

EspEdiEntEa: 29/2007 bizkaia

kExa: Gernikako epaitegitik jakinarazpena igorri diote epai-ketara bertaratzeko. Jakinarazpena gaztelania hutsean dago. Herritarra epaiketara deitu dute errespetu eta desobedientzia falta egotzita, Ertzainei euskaraz egiteagatik.

EspEdiEntEa: 735/2007 bizkaia

kExa: Ekainaren 14an Durangoko Instrukzioko 1. zenbaki-ko epaitegian deklaratzera joan behar zuela jakinarazteko jaso zuen zitazio-zedula gaztelania hutsean zegoen.

EspEdiEntEa: 162/2008 gipuzkoa

kExa: Otsailaren 12an Donostiako Instrukzioko 3. epaitegi-tik bidalitako sententzia jaso zuen; gaztelania hutsean idatzia dago.

EspEdiEntEa: 268/2008 bizkaia

kExa: Barakaldoko Justizia Jauregiko Egintzak Jakinarazteko Zerbitzutik gaztelania hutsean bidali zioten herritarrari epai-tegira bertaratzeko jakinarazpena.

EspEdiEntEa: 1225/2009 bizkaia

kExa: Barakaldoko Epaitegi batean euskara hutsean idatzita-ko idazkia aurkeztu zuen. Epaileak idazkiaren gaztelaniazko itzulpena aurkezteko eskatu dio gaztelania hutsean idatzitako Probidentziaren bidez.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.1

. CO

RP

US

-JU

RID

IKO

A

Page 16: HP Justizia Administrazioa

16

Beraz, Ipar Euskal Herrian ez da Justizia Administrazioan euskararen normalizaziorako corpus juridiko egokirik garatu eta azken urte haue-tan izan diren aldaketek hizkuntza gutxituen sustapena baino, frantse-saren babesa bilatu dute. Ikusteke dago berriki, 2008ko uztailean,

“eskualdeetako hizkuntzak” Frantziako ondare direla aitortuz Konsti-tuzioan sartutako aipamenak zein ondorio izan dezakeen.

Azken finean, Ipar Euskal Herriko euskal hiztunei ez zaie Justizia Ad-ministrazioaren baitan inolako hizkuntza-eskubiderik aitortzen. Fran-tsesa da Justiziaren hizkuntza ofizial bakarra eta prozesu guztiak ho-rren arabera garatzen dira. Euskalgintzak muturreko egoera hori salatzeko hainbat ekimen garatu izan ditu, baina Frantziako Estatuak behin eta berriz argi utzi du euskarak ez duela tokirik Justizia Admi-nistrazioan. Estatuaren jarrera itxi horrek gertaera ankerrak ahalbide-tu ditu. Esaterako, hainbat kasutan Hego Euskal Herriko herritar euskaldunei epaiketetan euskaraz aritzeko eskubidea aitortu zaien bi-tartean (itzultzaile bidez), Ipar Euskal Herriko herritarrei, epaiketa berean, eskubide hori ukatu zaie, lehenak atzerritarrak zirela eta biga-rrenak frantsesak zirela argudiatuz.

Frantziako estatuak hizkuntzen erabilera arautzeko indarrean jarri di-tuen arau garrantzitsuenen inguruko azterketa sakon eta orokorragoa egin nahi duenak, Hizkuntza-politiken azterketa orokorra izeneko txostenean gaiari buruz egin dugun azterketa irakur dezake.

2.2. NORMALIZAZIO PLANGINTZAK

Corpus juridikoaren garapenean antzematen ditugun desoreka horiek berak edo gehiago antzematen dira Euskal Herriko eremu administra-tibo bakoitzean Justizia Administrazioa euskalduntzeko abian jarri diren plangintza edo ekimenetan. Urte hauetan guztietan Justizia Ad-ministrazioa euskalduntzeko onartu diren normalizazio-plangintza bakarrak EAEkoak izan dira eta horiek oso berandu eta muga nabar-menekin. Ikusi dugun bezala, Nafarroan Administrazio publikoan euskararen erabilera arautzen duen Dekretuak Justizia Administra-zioari ere eragiten dio, baina Administrazioa euskalduntzeko inolako plangintzarik garatu ez den bezala, Justizia euskalduntzeko ere ez da inolako ekimenik abian jarri. Ipar Euskal Herrian, ez da inolako plan-gintzarik garatu eta beste alor askotan bezala, euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da alor honetan.

2.2.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Autonomia Estatutua 1979 urtean onartu zen, Euskararen Legea 1982 urtean eta Administrazio orokorra euskalduntzeko lehen plangintza 1989 urtean15, baina Justizia Administrazioan ez zen euskara normali-zatzeko inolako plangintzarik abian jarri 2001 urtea iritsi arte. Admi-nistrazio orokorra euskalduntzeko lehen plangintza horretan ez ezik, bigarrenean ere plangintzatik kanpo utzi ziren Justizia Administrazioa, Osakidetza eta Ertzaintza bezalako zerbitzu publiko garrantzitsuak eta horietako bakoitza euskalduntzeko plan bereziak jarri ziren abian: 1998 urtean Ertzaintzan, 2001 urtean Justizia Administrazioan eta 2005 urtean Osakidetzan.

Justizia Administrazioaren gaineko eskumen eza argudiatu izan dute Eusko Jaurlaritzako arduradunek hainbeste urtean Justizia-alorrean plangintzarik ez garatzeko, baina Justizia Administrazioko hainbat ki-degoren gaineko eskumena 1996 urtean eskuratu arren, lehen plangin-tza 2001 urtean onartu zen, hau da, bost urte beranduago. Are gehiago, aurrez azaldu dugun bezala, Estatuak lehen plangintza horren aurka ezarritako helegitea tarteko, aurreikusten ziren neurri garrantzitsuenak (hizkuntza-eskakizunak, derrigortasun-datak...) aplikatu gabe gelditu dira. Ondorioz, urte hauetan guztietan ez zaio inori Justizia Adminis-trazioan lan egiteko hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea eskatu.

Azken urte hauetan euskararen normalizazioaren ikuspegitik zenbait pauso eman dira (euskara-ikastaroak eskaini dira, hizkuntza-eskakizu-nak egiaztatu -nahiz eta derrigortasun-datarik ezarrita ez izan-, hizkun-

15 — Hezkuntzan euskara normalizatzeko lehen pausoak lehenago eman ziren eta 1983 urtean esaterako, irakasleak euskalduntzeko IRALE programa jarri zen abian.

tza-paisaia elebiduna hedatu da eta hainbat agiri ofizial euskaratu dira), baina hizkuntza-eskakizunen eta derrigortasun-daten sistema ezin izan da abian jarri. Tartean Justizia Administrazioaren antolaketan aldaketa garrantzitsuak gertatu dira eta horrek ez du plangintza behar bezala abian jartzea ahalbidetu. Honek guztiak zera esan nahi du, azken ha-markadetan Justizia Administrazioan lan egiteko ez dela euskara jakin beharrik eskatu eta, kasurik onenean, euskara meritu gisa baloratzera mugatu direla, horrek suposatzen duen guztiarekin. Izan ere, langile elebakarrek ezin dute zerbitzua ele bietan eskaini eta ondorioz, herrita-rren hizkuntza-eskubideak sistematikoki urratzen dituzte. Azkenean, batzuen eta besteen eraginez, Justizia Administrazioan euskara norma-lizatzeko benetako lehen plangintza 2008 urtean onartu dela esan dai-teke, aurrez aipatutako 152/2008 Dekretuaren eskutik16.

Esan bezala, Eusko Jaurlaritzak Justizia Administrazioko zenbait lan-gileren gaineko eskumena 1996 urtean eskuratu zuen. Zehazki, ofizial laguntzaile, agente judizial eta auzitegiko medikuen gaineko eskume-na izan zen eskuratu zuena eta, ondorioz, langile horien kontratazioa ere haren esku gelditu zen. Dena dela, Justizia Administrazioko lan-postu garrantzitsuenen gaineko eskumena (epaile, fiskal eta bake-epai-leen gainekoa) Estatuak bere eskuetan gorde zuen eta, oraindik ere, bere eskuetan mantentzen du. Langile hauek ere ez dute inoiz euskara-

-gaitasunik egiaztatu beharrik izan eta ondorioz, urte hauetan guztie-tan epaiketa zein bestelako prozedura juridiko ia guztiak gaztelaniaz egin dira eta kasurik onenean itzultzaileen bitartekaritzaz, euskara beste behin ere bigarren mailako hizkuntza bilakatuz.

Honela, 2001 urteko Dekretutik 2008ko Dekretura zenbait aldaketa gertatu diren arren, orokorrean batean zein bestean, administrazio pu-blikoko gainerako normalizazio-plangintzen egiturazko gabeziak erre-pikatu dira: lanpostu gehienei euskara-gaitasun mugatua eskatzen duen hizkuntza-eskakizuna ezarri zaie, derrigortasun-datak soilik lan-postu batzuei ezarri zaizkie eta langile gehienak dagokien hizkuntza-

-eskakizuna egiaztatu behar izatetik salbuetsi dira.

Lehen normalizazio-plana 117/2001 Dekretuaren bidez arautu zen, baina plana bera 2004 urtean jarri zen abian “Justizia Administrazioa-

16 — Dekretu honen aurka ere helegitea aurkeztu zuen Estatuak eta EAEko Epaitegi Nagusiak hainbat puntutan arrazoi eman dio. Eusko Jaurlaritza berriak gainera, EAEko Epaitegi Nagusiaren epaiaren aurka ez egitea erabaki du eta ondorioz 152/2008 Dekretuko neurri garran-tzitsuak ezerezean gelditu dira. Dena dela, txosten honetan orain arte onartu diren bi dekretuak aztertzera mugatuko gara.2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.2. N

OR

MA

LIZ

AZ

IO P

LA

NG

INT

ZA

K

Page 17: HP Justizia Administrazioa

17

ren Hizkuntza Normalkuntza Plan Nagusia” izenarekin. Bertan lan-postuei ezarri beharreko hizkuntza-eskakizunak, derrigortasun-datak, euskara-ikastaroak eta erabilera sustatzeko esperientzia pilotuak zehaz-tu ziren. Plangintzaldiak bost urteko bi epealdi izango zituela eta kide-go bakoitzari ezarri beharreko hizkuntza-eskakizunak ere zehaztu zi-ren (agente judizialei eta laguntzaileei 2. hizkuntza-eskakizuna, ofizialei 3. hizkuntza-eskakizuna eta auzitegiko medikuei 3. edota 4. hizkuntza-eskakizuna). Hala ere, kasu honetan ere hizkuntza-eskaki-zun horiek ez ziren lanpostu guztietan egiaztatu beharrekoak izango, derrigortasun-datak lanpostu gutxi batzuei soilik ezarriko baitzitzaien eta garrantzitsuagoa zena, 45 urtetik gorakoek ez zuten hizkuntza-es-kakizunik egiaztatu beharrik izango. Gainerako lanpostuetan euskara merezimendu gisa baloratzera mugatuko ziren, hori bai, kidego bakoi-tza arautzen zuen arauaren arabera17.

Baina, esan bezala, Espainiako Gobernuak Dekretu honen aurka hele-gitea aurkeztu zuen eskumen-gatazka argudiatuz eta, ondorioz, lehen plangintzako neurririk garrantzitsuenak ez ziren garatu. Azkenean, 2006 urtean Konstituzio Auzitegiak 117/2001 Dekretua orokorrean Konstituzioaren barruan kokatzen zela ebatzi zuen, baina artikulu bat eta xedapen gehigarri bat balio gabe utziz18. Epaiak balio gabe utzitako

17 — Eta 1996 urtea arte hori ere ez, izan ere Euskal Autonomia Er-kidegoak Justizia Administrazioko zenbait lanposturen gaineko esku-mena eskuratu arte, hau da, 1996 urtea iritsi arte, orduratrte lanpostu guztiak eskuratzeko prozesuak Estatuko araudiaren arabera kudeatu baitziren. Ondorioz euskara meritu gisa Jaurlaritzaren eskumenekoak ziren lanpostuetan balioztatu da, EAEko Funtzio Publikoaren legeak arautzen duenari jarraituz.

18 — Aurrez, Konstituzio Auzitegiak 253/2005 epaiaren bidez, Eus-ko Jaurlaritzari arrazoi eman zion Estatuko abokatuak Jaurlaritza eta sindikatuen arteko akordio baten aurka jarritako helegitean eta Jaurlaritzari aitortu zion zenbait eremutan jarduteko eskumena. Ildo beretik, 117/2001 Dekretuaren aferan Konstituzio Auzitegiak Jaurla-ritzari aitortu zion, 270/2006 epaiaren bidez, Justizia administrazioan euskararen normalizazioa arautzeko eskumena, baina zenbait muga eta argipen ezarriz: batetik 3. xedapen gehigarria baliogabetzen du, epaileak, magistratuak, epaileen idazkariak eta fiskalak Estatuaren es-kumenekoak direlako eta ondorioz Jaurlaritzak ezin duelako lanpostu hauei begira inolako neurririk ezarri (nahiz eta neurri horiek Agin-te Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin eta Justizia Ministerioarekin adostuko zirela aurreikusi); eta bestetik 7.1. artikulua baliogabetzen du hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak ezartzeko lanpostu bakoitzak dituen ezaugarriak kontuan hartu behar direlako, ez gizar-tearen euskara ezagutza-maila.

atal horiek eta urte horietan guztietan Justizia Administrazioaren an-tolaketak jasandako aldaketak zirela medio, Jaurlaritzak dekretu be-rria prestatzeari ekin zion.

Azkenean, 2008 urtean sartu zen indarrean 152/2008 Dekretua eta bere ondotik 2007-2017 epealdirako plangintza ere bai. Plangintza berria ere bost urteko bi alditan banatzen da eta orokorrean aurrekoa-ren gabezia larriak errepikatzen ditu: oso derrigortasun-data gutxi ezartzen ditu, 45 urtetik gorakoak euskara ikastetik salbuesten dira19 eta dagokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen ez dutenei begira ez da inolako neurririk aurreikusten. Are gehiago, lehen plangintzatik biga-rren honetara zenbait atzerapauso eman dira. Esaterako, kidego bakoi-tzari eskatu beharreko hizkuntza-eskakizunak murritzagoak dira orain: gehiengoari 2. hizkuntza-eskakizuna besterik ez zaio eskatzen, gutxiengoari 3. hizkuntza-eskakizuna eta 4. hizkuntza-eskakizuna jada inori ere ez. Zehazki, laguntzaileei eta izapidetzaileei 2. hizkuntza-

-eskakizuna ezarri zaie eta kudeatzaileei zein auzitegiko medikuei 3. hizkuntza-eskakizuna.

Baina atzerapausoak ez dira hor bukatu eta plangintza berria 2008 urtean onartu arren derrigortasun-datak 1996 urteko euskararen eza-gutza-tasaren arabera ezarri dira (%40,7) 2006 urteko datuen arabera ezarri beharrean (%48,5), nahiz eta 152/2008 Dekretuak argi eta gar-bi zehazten duen datu horiek populazioaren eta etxebizitzaren azken zentsu edo estatistikatik aterako direla20. Honela bada, bigarren plan-gintza hau ia hamarkada bat beranduago abian jarri den arren, errefe-rentzia gisa lehen plangintzan kontuan hartu ziren euskararen ezagu-tza-tasak erabili dira. Lehen plangintzarako 1996 urteko datu horiek jada zaharkituak bazeuden, zer esanik ez 2008 urteko plangintzarako. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren ohiko jokaera izan da derrigortasun-da-tak ezartzerakoan Administrazio Publikoko normalizazio-plangintze-tan datu zaharkituak erabiltzea, plan horiek arautzen dituzten dekretu edota aginduek diotena bete gabe utziz eta arau horien oinarri den

19 — Lehen plangintzan, 2001 urtekoan, 45 urteko salbuespenetan plan-gintzaldiko epealdi bakoitzaren hasierako adina kontuan hartuko zela zioen, baina bigarrenean, 2008 urtekoan, ez da horrelakorik zehazten.

20 — Ehuneko hauek EAEko euskaldunen eta ia-euskaldunen erdia-ren batura dira eta 1996ko ehunekoa erabiltzean derrigortasun-data 791 lanposturi ezarri zaie, zegokion urtekoa erabili izan balitz, hau da, 2006koa, 939 lanposturi ezarri beharko litzaiekeelako (148 gehiago).

EspEdiEntEa: 736/2007 bizkaia

kExa: Ekainaren 14an Durangoko Instrukzioko 1. zenbakiko epaitegian deklaratu behar zuenez, aste bat lehenago idazka-ritzara joan zen zenbait eskaera egitera. Horietariko bat jaso zuen zitazio-zedula eta epaiketa egunean sinatzeko emango zizkioten dokumentuak euskaraz izan zitezen zen. Egindako eskaerak biltzen zituen aurretiazko eginbideen agiria gaztela-nia hutsean luzatu zioten, ordea. Horrez gain, egokitu zitzaion langileak ez zutela zitazio-zedularen euskarazko eredurik esan zion. Inguruan zebilen beste langile batek ordenagailuan do-kumentuak euskaraz lortzeko modua erakutsi zion.

EspEdiEntEa: 309/2008 gipuzkoa

kExa: Donostiako Penaleko 1. Epaitegian burutuko den epai-keta bateko auzipetuak auziaren ingurukoak euskaraz izan daitezen eskaera egina du. Apirilaren bukaeran, auzipetuak eta lekukoek zitazioak jaso zituzten, abokatuak eta prokuradoreak Autoa jaso baino lehenago. Arrazoia: Autoaren eredua gaztela-niaz baino ez zutela eta itzultzera bidali zutela. Ondorioz, 10 eguneko atzerapenarekin jaso dute Autoa euskaraz.

EspEdiEntEa: 11/2008 bizkaia

kExa: Gernikako herritarrari ez diote utzi umea euskaraz erre-gistratzen.

EspEdiEntEa: 284/2008 bizkaia

kExa: Falta-epaiketa batean deklaratzera joan behar duela ja-kinarazteko zitazio-zedula jaso zuen apirilaren 11n Barakaldo-ko Instrukzioko 3. zenbakiko epaitegian. Bada, aipatu agiria eta baita berau jaso zuela egiaztatzeko sinatu beharreko agiria ere gaztelania hutsean idatziak zeuden.

EspEdiEntEa: 605/2009 gipuzkoa

kExa: Herritarrak prozedura euskaraz burutzea eskaturik, epaileak erantzun dio ez dagoela euskaraz egiterik programa informatikoak ahalbidetzen ez duelako.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.2

. NO

RM

AL

IZA

ZIO

PL

AN

GIN

TZ

AK

Page 18: HP Justizia Administrazioa

18

86/1997 Dekretuak berak dioena ere hautsiz21. Gezurra badirudi ere, trikimailu hauekin Eusko Jaurlaritzak ahalik eta derrigortasun-data gutxien ezartzea bilatu du, besteak beste, komeni zaienean arauak ez betetzeko arazorik ez dutela behin eta berriz agerian utziz.

Honela bada, datu zaharkitu horietan oinarrituz plangintzaldi osoan zehar ezarri beharreko derrigortasun-daten kopurua zehaztu da. Guz-tira 791 lanposturi ezarri zaie derrigortasun-data, hau da, lanpostu guztien %40,7ari, Jaurlaritzaren eskumeneko lanpostuak 1.937 beste-rik ez direla kontuan hartuz. Hala ere, beste alor batzuetan ez bezala, 152/2008 Dekretuak ez du zehazten bost urteko epealdi bakoitzean zenbat derrigortasun-data ezarri behako diren eta ondorioz, kopuru hori hamar urteko epean lortzeko aukera zabalik uzten da. Kasu hone-tan egoera ez da aldatu zeren aurreko Dekretuak ere ez zuen gutxiene-ko helbururik zehazten: aurrekoak derrigortasun-datak “arian-arian” ezarriko zirela zioen eta oraingoak berriz aldi bakoitzaren bukaeran bete beharrekoa lortzeko “ahaleginak egingo direla”.

Dena dela, Justizia Saileko arduradunek publiko egindako datuen ara-bera, jakin badakigu zenbat diren bost urteko bakoitzean ezarri nahi diren derrigortasun-datak: lehen bost urteko aldian (2007-2012) 575 (plangintza abian jarri zen urtean bertan 339 eta 2012 urterako beste 236) eta bigarren aldian (2012-2017) 216. Honela bada, 2007-2017 tar-tean guztira 791 derrigortasun-data ezartzea aurreikusten da eta kopu-ru hori, esan bezala, alorrean 2006 urtean zeuden 1.937 lanpostuei 1996 urteko euskararen ezagutza-tasa (%40,8) aplikatuz lortzen da.

21 — Honela dio hitzez hitz 86/1997 Dekretuko 11. artikuluko 3. pun-tuak: “Plangintzaldi bakoitzerako indizea finkatzeko, plangintzaldia has-ten denerako indarrean dagoen Erroldan edo Biztanleria eta Etxebizitza Estatistikan jasotako azken datuak erabiliko dira, beti ere, herri-admi-nistrazio bakoitzari dagokion jarduera esparrua kontuan hartuta”.

1. TAULA

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAN EZARRITAKO DERRIGORTASUN-DATAK 2006

Lanpostuak DDak 2007 2012 2017

Guztira Kop. % Kop. % Kop. % Kop. %

Kudeatzaileak (3. HE) 605 261 43,1 106 17,5 89 14,7 66 10,9

Izapidetzaileak (2. HE) 874 337 38,6 136 15,6 92 10,5 109 12,5

Epaile laguntzaileak (2.HE) 409 174 42,5 90 22,0 50 12,2 34 8,3

Auzitegi medikuak (3. HE) 49 19 38,8 7 14,3 5 10,2 7 14,3

Guztira 1.937 791 40,8 339 17,5 236 12,2 216 11,2

Iturria: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza saila. Kontseiluak egina.

Ikus daitekeenez, hamar urteko plangintzaldia izan arren, lanpostuen %40,8ari soilik ezarri zaio dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatze-ko derrigortasun-data22. Baina errealitatea are gutxiago dira, izan ere, derrigortasun-data ezarri zaien lanpostu askok dagokien hizkuntza-es-kakizuna aurrez egiaztatua zuten. Zehazki 339 lanposturi plana abian jarri den urtean bertan, 2007 urtean alegia, ezarri zaie dagokien hiz-kuntza-eskakizuna egiaztatzeko azken data. Eusko Jaurlaritzak berak onartzen du aipatutako txostenean plana egingarria dela, lanpostuen erdia baino gehiago betetzen dituzten langileek dagokien hizkuntza-

-eskakizuna egiaztatua dutelako. Zehazki, 2007 urtean Justizia Admi-nistrazioko 405 funtzionario titularrek beren kidegoari dagokion hiz-kuntza-eskakizuna egiaztatua zuten (eta beste 128k dagokiena baino eskakizun txikiagoa). Hamar urterako plangintzan helburu bezala proposatutako 791 horien erdia baino gehiago (405), plangintza bera abian jarri baino lehen lorturik daudelarik, nola ez da izango bada plangintza lorgarria?

Honek guztiak argi eta garbi erakusten du Eusko Jaurlaritzak derrigor-tasun-daten ezarpena euskararen normalizazioan aurrera egiteko ba-liatu beharrean, zerbait egiten ari dela ikusarazteko, “espedientea bete-tzeko” erabiltzen duela. Helburua Justizia Administrazioko langileak euskalduntzea izango balitz, logikoena derrigortasun-datak euskara-gaitasunik egiaztatu ez dutenei ezartzea litzateke, denbora tarte batean euskara ikasi eta dagokien hizkuntza-eskakizuna egiazta dezaten. Urte hauetan guztietan baina, ohikoa izan da aurrez hizkuntza-eskakizuna egiaztatua zutenei derrigortasun-datak ezartzea, plangintzetan ezarri-tako helburuak hein handi batean aldez aurretik bermatuz, baina tru-kean lanpostu gehienak inolako derrigortasun-datarik gabe utziz.

22 — Kalkulua 2006ko datuen arabera egin balitz, 2.087 lanposturi ezarri beharko zitzaien, hau da, 150 lanpostu gehiagori.

Bestalde, taulan ikus daitekeenez, lanpostu guztiei 2. eta 3. hizkuntza--eskakizuna ezarri zaie eta ondorioz, herritarrak euskaraz artatzeko gu-txieneko gaitasuna bermatzen ez duen 1. hizkuntza-eskakizuna ezar-tzea baztertu da. Erabaki garrantzitsua eta administrazio publikoko gainerako alorretan ere hartu beharko litzatekeena, baina ordainetan ezarritako eskakizun gehienak 2. hizkuntza-eskakizunari dagozkio (%64,6), askotan gaitasun nahikoa bermatzen ez duen maila. Eusko Jaurlaritzak berak onartu izan du 2. hizkuntza-eskakizun hori ere mu-gatua gelditu dela herritarrei behar bezalako harrera egin ahal izateko.

Hau guztia kontuan hartzen badugu, azkenean plangintzak kasurik onenean 452 langileri baino ez diela eragingo ondoriozta dezakegu, hau da, 1.937 langile horien laurdenari ere ez (zehazki %23,3ari). Are gehia-go, Justizia Administrazio osoa kontuan hartzen badugu (Estatuaren eskumeneko kidegoak barne) derrigortasun-data duten lanpostuen ehunekoa %16ra murrizten da23. Eta kasurik onenean diogu, zeren de-rrigortasun-data ezarriko zaien 452 lanpostu horietatik hainbat euskara ikasi behar izatetik salbuetsiko dira, 45 urte baino gehiago dituztelako.

Izan ere, Justizia Administrazioa euskalduntzeko plangintzak beste alor batzuetan gertatu bezala, 45 urteko langileak euskara-gaitasuna egiazta-tu behar izatetik salbuesten ditu eta ondorioz, horrelako neurri batekin plangintzaren eraginkortasuna erabat baldintzaturik gelditzen da. Zinez zaila da aurretik beste bi hamarkadako lanaldia duen langileak zergatik ez duen euskara ikasi behar ulertzea, baina horixe bera da administrazio

23 — Justizia-administrazioaren Euskal Behatokiaren 2007 urteko memoriaren arabera, urte horretan guztira 2.868 pertsona ari ziren lanean EAEko Justizia-administrazioan. Horiek langileak dira eta ez lanpostuak, beraz ezin dugu ezarritako derrigortasun-daten ehune-ko zehatza kalkulatu, baina langileen kopuru hori eta derrigortasun-

-data ezarri zaien 452 lanpostu horiek harremanean jartzen baditugu, %15,8ko ehunekoa ateratzen zaigu.2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.2. N

OR

MA

LIZ

AZ

IO P

LA

NG

INT

ZA

K

Page 19: HP Justizia Administrazioa

19

publikoan euskararen normalizazioa arautzen duen 86/1997 Dekretuak ezartzen duena eta alor bakoitzeko Dekretuek jasotzen dutena.

Hori gutxi ez eta Justizia Administrazioan hizkuntza-eskakizunak egiaztatu behar izatea behin eta berriz atzeratu den heinean, gero eta langile gutxiago dira eskatutako hizkuntza-gaitasuna egiaztatu behar dutenak, izan ere, 2001 urtean 45 urte baino gutxiago zituzten askok 2008rako urte horiek beteak dituzte jada eta ez dute eskatzen zaien hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko beharrik. Ikus daitekeenez, Esta-tuaren helegiteak ondorio juridikoak ez ezik, ondorio praktikoak ere eragin ditu, plangintza indarrean sartzea hainbat urtez atzeratzean ehunka langile euskara ikasi behar izatetik salbuetsi baitira.

2. TAULA

EUSKO JAURLARITZAREN ESKUMENEKO LANGILEEN ADIN TARTEAK (2008)

Emakumeak Gizonak Guztira

26-30 6 0 6

31-35 50 19 69

36-40 169 50 219

41-45 319 112 431

46-50 287 101 388

51-55 138 53 191

56-60 81 16 97

61-65 19 6 25

65 + 1 1 2

Guztira 1070 358 1428

Iturria: Justizia Administrazioaren Euskal Behatokia. 2007 urteko txostena. Kontseiluak egindakoa.Oharra: adin-tarte hauetan soilik langile finkoak hartzen dira kontuan, horregatik kopuruek ez dute bat egiten lanpostu kopuruarekin.

Honela, 2007 urtean jada Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko Justizia Administrazioan lanen ari ziren langileen erdiak 45 urte baino gehiago zituen. Justizia Administrazioaren Euskal Behatokiak urte horri buruz argitaratutako txostenaren arabera, 2007 urtean 1.428 langile ari ziren EAEren eskumeneko Justizia Administrazioan eta ordurako 703 lan-gilek (%49,2) 45 urte baino gehiago zituen. Ordutik hiru urte pasa

direla kontuan hartzen badugu, egun euskara ikastetik salbuetsita-koak are gehiago izango direla ondorioztatu behar dugu24.

Euskara-ikastaroei dagokienez, Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko langileei ez ezik, Justizia Administrazioko gainerako langileei ere es-kaini izan zaizkie eta orokorrean nahiko parte-hartze kopuru interes-garriak lortu dira, Administrazioa urte hauetan guztietan euskara meritu gisa baloratzera mugatu dela kontuan hartzen badugu. Esatera-ko 2007 urtean 500 lagun aritu ziren (%27 inguru) Eusko Jaurlaritza-ko eskumeneko langileen artean (ofizial, laguntzaile eta agente judizia-len kidegoetan) eta beste 109 Estatuaren eskumeneko langileen artean (epaile, magistratu, idazkari judizial eta fiskalen kidegoetan).

Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren 1.937 lanpostu ho-riei beste 484 gehitu behar zaizkie Estatuaren eskumenekoak direnak, eskualdatu gabeko kolektiboei dagozkienak (epaile, fiskal eta idazkari judizial). Talde hori osatzen dutenek urtero euskara-ikastaroetan izena ematen dute, nahiz eta beraiek ez duten hizkuntza-eskakizunik egiaz-tatu behar eta are gutxiago data jakin baterako. Honela, 2007 urtean esaterako, 484 kide horietatik 109k eman zuten izena euskara-ikasta-roetan, hau da, %22,5ak25.

Lanpostu horiek Justizia administrazioko eguneroko dinamikarako (epaiketak, ikustaldiak....) gakoak diren arren ez dago kidego horiek euskalduntzeko inolako plangintzarik. Estatuaren eta Eusko Jaurlari-tzaren arteko hitzarmenak egiten dira kidego horiei euskara-ikasta-roak eskaintzeko (Jaurlaritzak ikastaroak eskaintzen ditu eta Estatuak zati bat finantzatu), baina gutxi gehiago.

24 — Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean egindako galdera bati eman-dako erantzunaren arabera, 2008an jada 45 urtetik gorakoak %55 baino gehiago ziren. Ez dakigu zehatz mehatz zenbat diren 45 urte-tik gorakoak Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen datuetan ez delako 40-49 urte bitarteko adin tartea banatzen, baina erdiak 40-44 urte eta beste erdiak 45-49 izan ditzakeela aurreikusten badugu, 45 urte baino gehiago dutenak 910 langile inguru izan daitezke, hau da, ia hamar langiletik sei (%57,6). Eta hori gutxi balitz, beste 443 langilek 40 eta 44 urte bitartean dituzte eta ondorioz plangintzaldia gehiago atzeratzen bada, horiek ere euskara-gaitasuna egiaztatu behar izatetik kanpo geldituko dira.

25 — Estatuaren eskumeneko lanpostu hauen euskara-ikastaroak Eus-ko jaurlaritzaren eta Estatuko Botere Judizialaren arteko hitzarmen bi-dez kudetazen ziren

EspEdiEntEa: 1045/2006 bizkaia

kExa: Herritarra baldintzapeko askatasunean dago Gernika--Lumoko epaitegian hizkuntza-eskubideak aldarrikatzeagatik, eta hamabostero sinatzera joan beharra dauka epailearen era-bakiz. Abenduaren 1ean Bilboko Goardiako epaitegira joan zen sinatzera. Erdaraz bakarrik zekien langilea zegoen eta pertsona euskaldunik ote zegoen galdetuta, ezetz erantzun eta sinatzeko agindu zion. Herritarrak langile euskalduna etorri arte ez zela mugituko azaldu zion, baino horrek kasurik egin ez eta Ertzaintzari deitu zion. Herritarra epaitegitik kanporatu zuten.

EspEdiEntEa: 698/2007 bizkaia

kExa: Maiatzean zitazioa jaso zuen Erandioko Bake Epaitegi-tik. Zitazioa gaztelania hutsean zegoen. Bertaratu eta elebidun zergatik ez zituzten bidaltzen galdetuta, beti horrela, gaztela-nia hutsean, bidaltzen zituztela erantzun zioten.

EspEdiEntEa: 734/2007 bizkaia

kExa: Martxoaren 19an deklaratzera joan zen Durangoko Instrukzioko 2. zenbakiko epaitegira. Deklaratzeko orduan sinatzeko eman zioten idazkia gaztelania hutsean zegoen. He-rritarrak ez zuen deklaratu, itzultzaileak ez dituela hizkuntza--eskubideak bermatzen eta arrotz sentiarazten zuela argudia-tuz. Ondoren, epaiketako akta luzatu zioten sinatzeko. Hau ere gaztelania hutsean zegoen.

EspEdiEntEa: 12/2008 bizkaia

kExa: Ondarroako herritarrari ez diote utzi umea euskaraz erregistratzen.

EspEdiEntEa: 606/2009 gipuzkoa

kExa: Herritarrak prozedura euskaraz burutzea eskaturik, epaileak erantzun dio ez dagoela euskaraz egiterik programa informatikoak ahalbidetzen ez duelako.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.2

. NO

RM

AL

IZA

ZIO

PL

AN

GIN

TZ

AK

Page 20: HP Justizia Administrazioa

20

Euskararen ahozko zein idatzizko erabilera ere arautzen da Dekretu berrian eta azken urte hauetan hainbat pauso eman dira eremu hone-tan, baina langile guztiak elebidunak ez diren heinean, ezinbestean sistema osoak itzulpenetan oinarritu behar izaten du. Hizkera juridi-koa normalizatu eta bateratzeko ekimenak garatu dira (exhortoak, ze-dulak, jakinarazpenak, ofizioak, eginbideak, instrukzioak...) eta aurre-rantzean ildo beretik jarraitzeko asmoa jasotzen da. Era berean, euskararen erabilera sustatzeko ekimenak abian jarri izan dira eta au-rrerantzean bide beretik jarraitzeko asmoa erakutsi da, barruti judizia-letan besteak beste, euskararen erabilera sustatzeko ahozko saioak, terminologiazkoak edota hobetze-taldeak antolatuz.

Bestalde, euskararen erabilera sustatzeko neurriak aurreikusi dira ba-rruti judizial bakoitzeko euskararen ezagutzaren arabera helburu ez-berdinak proposatuz. Eremurik euskaldunenetan zerbitzua ez ezik lana ere euskaraz egiteko programak aurreikusiz eta abar. Dena dela, 2008ko Dekretuko lehen Xedapen Iragankorrean barruti bakoitzean euskararen ezagutza zenbatekoa den zehazten da eta horretarako, be-rriro ere, datu zaharkituak erabiltzen dira, 2001 urteko erroldakoak.

Laburbilduz, ia 2.000 lanpostu dituen zerbitzu publikoan, Autonomia estatutua onartu zenetik hiru hamarkada pasatu diren arren eta Justi-zia Administrazioari buruzko eskumenak orain dela 14 urte eskuratu ziren arren, gaur egun EAEko Justizia administrazioan oraindik ez zaio lanpostu bakar bati derrigortasun-datarik ezarri eta, ondorioz, ez zaio inori lanpostua eskuratzeko euskara-gaitasuna egiaztatu behar izatea eskatu. Kasurik onenean azken urte hauetan euskara meritu gisa baloratzera mugatu direla esan behar da eta hori lanpostu batzuetan baino ez26. Azken finean, Justizia Administrazioan euskara normaliza-tzeko bigarren plana Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Esta-tutua indarrean sartu eta 29 urtera onartu da, langile batzuei soilik eragiten die eta oraindik ez dago batere argi garatuko ote den ere.

2.2.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroan ez dago Justizia Administrazioa euskalduntzeko inolako plangintzarik eta, ondorioz, ez dago Justizia Administrazioan euskara-

26 — Esaterako epaileen kasuan, 2000 urtean epaile bakar batek ba-liatu zuen eskuratua zuen hizkuntza-eskakizuna meritu gisa kontuan har ziezaioten eta guztira aurreko urteetan 5 besterik ez omen ziren izan gauza bera egin zutenak. Izan ere, 1999 urtean 180 epailetik 13 besterik ez ziren gai epaiketa bat euskaraz zuzentzeko eta egun ez dira askoz gehiago izango.

ren normalizazioa helburu duen neurri sortarik. Euskararekin zeriku-sia duten neurri apur batzuk garatzen dira, baina corpus juridikoa az-tertzerakoan ikusi bezala, Administrazio Publiko osoari begira garatzen dira. Langile gutxi batzuentzat euskara-ikastaroak, eremu batzuetan hizkuntza-paisaia elebiduna eta idazki nagusienen itzulpe-na, horretara laburbiltzen dira Nafarroako Justizia Administrazioan euskararen normalizaziorako neurriak.

Langileentzako ikastaroei dagokienez, printzipioz Administrazio Pu-blikoko langile guztiei eskaintzen zaie ikastaro horietan parte hartze-ko aukera, baina gero zerbitzu bakoitzeko zuzendaritzak erabakitzen du baimena eman edo ez. Bada, Justizia Administrazioan oso baimen gutxi eman izan dira eta ondorioz, urte hauetan guztietan oso langile gutxik parte hartu dute euskara-ikastaroetan.

Hizkuntza-paisaiari dagokionez, Nafarroako Gobernua oinarrizko ele-mentuak ele bietan eskaintzera mugatzen da, batez ere, eremu euskal-dunean eta eremu mistoko zenbait eraikin ofizialetan. Eremu ez euskal-duna deitutakoan hori ere ez. Dena dela, ez dago gai hau behar bezala garatzea aurreikusten duen plangintzarik. Eremu bakoitzari begira gai hau garatzeko bi agindu onartu zituen Nafarroako Gobernuak 29/2003 Dekretu murriztailearen eskutik eta denborarekin epaitegiek bertan behera utzi dituzten arren, oraindik orain ondorioak nabariak dira: txartel asko gaztelania hutsean, idazkiak gaztelania hutsean... Bada ja-rrera murriztaile honetan Justizia Administrazioa ez da salbuespena izan, aitzitik, beste eremu batzuetan baino presentzia urriagoa du eus-karak Justizia Administrazioko eraikin eta bulegoetan.

Ahozko eta idatzizko komunikazioei dagokienez, egoera are tamalga-rriagoa da. Izan ere, aurrekoen ildo beretik, Administrazio Publiko osoari eragiten dioten arau murritzak dira Justizia Administrazioan indarrean daudenak, baina soilik Nafarroako Administrazioaren es-kumeneko lanpostuetan. Estatuaren eskumeneko lanpostu eta zerbi-tzuetan aukera murritz horiek ere ez daude. Epaile, fiskal, idazkari eta abarrek ez dakite euskaraz eta ezin dute euren lana, zerbitzua ele bietan eskaini. Euskal hiztunen eskubideak sistematikoki urratzen dira eta euskal hiztunei geratzen zaien aukera bakarra itzulpen-zerbitzuak era-biltzea da, honela hizkuntza eskubideak urratzeaz gain bestelako esku-bideak urratzeko atea zabaltzen delarik (defentsa egokirako eskubi-dea...). Azken urte hauetan gainera, itzulpen zerbitzua enpresa pribatuaren esku utzi da eta ondorioz, ez dago Justizia Administra-zioan euskara jakin beharreko lanpostu bakar bat ere.

Nafarroako Administrazio Publiko osoa kontuan hartuz indarrean dauden neurri bakarrak, lanpostu apur batzuetan euskara jakin beha-rra eskatzea, beste lanpostu gutxi batzuetan euskara meritu gisa balioz-tatzea eta langile publiko gutxi batzuei euskara-ikastaroak eskaintzea badira, Justizia Administrazioan hori ere ez: ez da lanpostu bakar ba-tean euskara-gaitasuna egiaztatu beharra eskatzen, euskara meritu gisa oso kasu bakanetan baloratu da (eta inoiz baloratu bada oso puntu gutxirekin) eta oso gutxi izan dira ere euskara-ikastaroetara joan diren Justizia Administrazioko langileak.

Teorian neurri horiek Administrazio Publiko osorako dira, baina alor bakoitzak bere irizpide propioak jarraitzen ditu eta horrela hizkuntza-

-eskakizuna zein lanposturi ezarri edota zein lanpostutan euskara me-ritu gisa baloratu, Sail bakoitzeko Zuzendaritzak erabakitzen du. Gau-za bera gertatzen da euskara-ikastaroekin ere, Zuzendaritzek erabakitzen baitute ikastaroetan parte hartu nahi duten langileei bai-mena eman ala ez.

Corpus juridikoa aztertu dugunean ikusi bezala, 1994 urtean hainbat neurri interesgarri jaso ziren 135/1994 Dekretuan (zirkuitu elebidu-nak, langintzak...) baina ez ziren inoiz abian jarri eta 2000 urtetik au-rrera Nafarroako Gobernuak abian zeuden neurri apur horiek are gehiago murrizteari ekin zion. Ondoren, 2003ko Dekretuaren ondo-tik eremu bakoitzerako “jarduketa-planak” abiatu ziren, baina horiek Dekretuan ezarritakoa zehazten zuten arauak besterik ez ziren, errotu-lazioa, gobernuaren komunikazioak eta horrelakoak arautzera muga-tzen zirenak. Dekretu eta “jarduketa” plan horien aurka helegiteak aurkeztu ziren eta hainbat urteren ondoren epaitegiek gehienak bertan behera utzi dituzte.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.2

. NO

RM

AL

IZA

ZIO

PL

AN

GIN

TZ

AK

Page 21: HP Justizia Administrazioa

21

Testuinguru honetan, zazpi urte eta erdiko tartean, 2001eko urtarrila-ren 1etik 2008ko uztailaren 1era, Nafarroako Foru Komunitateko Ad-ministrazio publikoan (Foru Administrazioan eta erakunde autono-moetan) 2.429 lanpostu berri sortu dira eta euskararen ezagutza-eskakizun bezala izan dutenak 610 besterik ez dira izan, hau da, sortutako lanpostu horien laurdena (%25,1) baino ez. Datua bere orokortasunean ikusita ehuneko adierazgarria dela pentsa daiteke, bai-na 610 lanpostu horietatik ia guztiak (%96) hezkuntza alorreko lanpos-tuak direla kontuan hartzen badugu (lehen hezkuntzako 361, bigarren hezkuntzako 216 eta lanbide heziketako 8, guztira 585 irakasle), gaine-rako alorretan lanpostuak betetzeko euskara ez dela kontuan hartzen ondorioztatu behar dugu, eta noski, Justizia Administrazioan ere ez.

Irakasleez gain, euskararen ezagutza eskakizun izan duten lanpostuak 25 besterik ez dira izan eta zenbait euskararekin zerikusi zuzena dute-nak izan dira gainera (itzultzaile 1, euskara teknikari 1, hizkuntza-es-kolako irakasle 1). Horiez gain badira ere, 11 administrari, 5 zaintzaile, hezkuntzako 4 ikuskatzaile, fisioterapeuta 1 eta logopeda 1, baina, ikus daitekeenez, Justizia Administrazioko langile bakar bat ere ez.

Zapi urte eta erdiko tarte horretan beraz (2001-2008), Nafarroako Jus-tizia Administrazioan lan egiteko hainbat lan-deialdi egin diren arren, euskara jakitea ez da lanpostu bakar bat ere betetzeko eskatu, horrek esan nahi duen guztiarekin. Hau da, tarte horretan Justizia Adminis-trazioan hainbat langile berri kontratatu diren arren, bakar bati ere ez zaio euskara-gaitasunik eskatu, ezta eremu euskaldunean lan egin beharko luketenei ere (bake-epaileei esaterako).

Lan-deialdietan euskara meritu gisa baloratzeari dagokionez egoera tamalgarria da: 2.429 lanpostu berri horietatik 30etan soilik aurreiku-si da euskara meritu gisa baloratzea (%1,2), 20 eremu euskalduna de-lakoan eta gainerako 10ak eremu mistoa deitutakoan. Eremu mistoko 10 horiek Nafarroako Larrialdi Zerbitzuko lanpostuak dira, 7 herrita-rrei telefonoa hartzen dieten operadoreenak eta 3 salako buruenak. Lanpostu hauek Lehendakaritza, Justizia eta Herrizaingo departa-mentuari dagozkio, baina ez dira Justizia Administrazioko Zuzendari-tzakoak eta ondorioz, aztertzen ari garen alor honetan euskara meritu gisa ere ez dela baloratzen ondorioztatu behar dugu.

Gaur egun, 2009ko plantilla organikoaren arabera, Nafarroaren esku-meneko Justizia Administrazioan 456 lanpostu finko daude eta, esan bezala, bakar bati ere ez zaio euskara meritu gisa baloratzea aurreikus-ten. Nafarroako euskal hiztunei zerbitzua euskaraz eskaini eta beraien hizkuntza-eskubideak bermatu ahal izateko, langile elebidunak behar dira eta horretarako, lanpostuak betetzeko euskara jakitea eskatu behar

da. Ez da nahikoa euskara meritu gisa puntu apur batzuekin baloratzea. Bada, Nafarroako Gobernuak berak eskaintzen dituen datuen arabera, Nafarroako Justizia Administrazioan hori ere ez dute egiten.

Azken urte hauetan Nafarroako Gobernuak normalizazio-plangintza-rik abian jarri gabe jarraitzen du, baina berriki, 2007 urtean, Euskara-bidea Institutuan sortu du 2007/183 foru dekretuaren bidez. Institu-tuak ez du ekimen berririk abian jarri eta funtsean euskararekin zerikusia zuten zerbitzu ezberdinak erakunde bakar batean biltzera mugatu da. Institutuak bere sorrera agirian zehaztu dituen helburuak interesgarriak dira (“herritarrek euskara erabili eta ezagutzeko duten eskubidea babestea, hori bermatzeko tresnak zehaztea eta euskararen berreskurapena eta garapena babestea”), baina egun indarrean den le-geriarekin helburu horiek betetzea ezinezkoa den heinean, helburu horiek beste behin ere ezerezean geldituko dira.

Institutu berriak ondorengo urteetarako bere jarduna gidatzeko plan-gintza bat onartu du, baina plangintza horren baitan ez da Adminis-trazioan euskara normalizatzeko plangintzarik aipatzen. Administra-zio publikoan euskararen erabilera arautuko duen dekretu berria bai iragarri eta onartu da, baina gainerakoan orain arte Nafarroako Go-bernuak abian izan dituen ekimen urriak kudeatzera mugatuko da. Beraz, oraindik Nafarroako Foru Komunitatean ez dago Administra-zio publikoa euskalduntzeko inolako plangintza orokorrik, ez eta Jus-tizia Administrazioa euskalduntzeko plangintza berezirik.

2.2.3. Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herrian ere ez dago Justizia Administrazioan euskara nor-malizatzeko planik eta ez dago ere euskara sustatzeko bestelako neu-rririk. Corpus juridikoa aztertu dugunean ikusi bezala, frantsesa da Frantziako Estatuan hizkuntza ofizial bakarra eta frantsesa da ere ad-ministrazio publikoaren hizkuntza.

Balio juridikoa daukan hizkuntza bakarra frantsesa da eta, ondorioz, gainerako hizkuntzak erabil daitezkeenean, beti balio sinboliko hutsa-rekin erabil daitezke. Atzerriko hizkuntza nagusien eta batez ere inge-lesaren hedapenaren aurrean frantsesa babestu nahian hainbat arau-

-aldaketa gertatu da azkenaldian, baina hizkuntza gutxituak normalizatzeko ez da neurri garrantzitsurik garatu.

Konstituzioan aldaketa txiki bat sartu da berriki, hizkuntza gutxituak Frantziako Estatuaren ondasun direla aitortuz, baina oraindik ikuste-ke dago horrek nolako ondorioak izango dituen.

EspEdiEntEa: 435/2006 nafarroa

kExa: Herritarrak ezin izaten du euskaraz sinatu Iruñeko epaitegitik Berako Udaletxera joaten diren langileek ez daki-telako euskaraz

EspEdiEntEa: 24/2007 nafarroa

kExa: Herritarrak euskaraz deklaratu nahi izan du eta haren deklarazio zuzena jasotzeko eskatu du, hau da, interprete gabe. Ez zaio eskubide hori bermatu.

EspEdiEntEa: 26/2007 nafarroa

kExa: Nafarroako 2. zenbakiko Zigor Epaitegitik gaztelania hutsean igorri diote jakinarazpena epaiketa batean lekukotza emateko. Herritarrak lekukotza euskaraz eta interprete gabe egin nahi du.

EspEdiEntEa: 251/2008 nafarroa

kExa: Iruñeko Erregistro Zibila 2004tik informatizatuta ba-dago ere, eremu euskalduneko herritarrak ezin izan du alaba euskaraz erregistratu aplikazioa ez dagoelako inskripzioak eus-karaz egiteko prestatuta.

EspEdiEntEa: 415/2009 gipuzkoa

kExa: Herritarra Aretxabaletako Bake epaitegira joan zen jaio-tzera doan haurra euskaraz erregistratzeko aukerarik izango duen galdetzera. Herritarra euskaraz zuzendu arren langileak gaztelaniaz eta modu txarrean egin zion harrera. Ea haurra euskaraz erregistratzen lehena izan nahi zuen galdetu zion iro-niaz, Bergarako epaitegian egindakoa txapuza bat besterik ez zela adierazi, eta hainbesteko interesa badu haurra euskaraz erregistratzeko Bergaran erroldatu besterik ez duela esan zion zakar.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.2

. NO

RM

AL

IZA

ZIO

PL

AN

GIN

TZ

AK

Page 22: HP Justizia Administrazioa

22

Justizia Administrazioan euskara sustatzeko plangintzarik ez da abian jarri oraindik, baina beste alor batzuetan euskara sustatzea helburu duen erakunde publiko bat sortu da, Euskararen Erakunde Publikoa. Nafa-rroan ez bezala, zenbait alorretan pauso garrantzitsuak ematen ari dela esan daiteke baina oraindik administrazio publikoari begira ez da neurri sakon eta eraginkorrik abian jarri, ezta Justizia Administrazioan ere.

2.3. BALIABIDEAK

Corpus juridikoa eta garatzen ari diren normalizazio-plangintzak az-tertu ditugu, hizkuntza-politika eraginkor ororen bi osagai ezinbeste-koak, baina horiekin bakarrik ezin da hizkuntza-politikarik gauzatu. Ezinbestekoak dira ere mota guztietako baliabideak, batez ere giza ba-liabideak edota baliabide administratiboak, baita baliabide ekonomi-koak ere, azken finean diru-baliabideak, izan ere, azkenean baliabide guztiak diruaren bidez egikaritzen baitira.

Arau eta plangintzen arloan ikusi bezala, baliabideen kasuan ere Ad-ministrazioen arteko desorekak nabarmenak dira: EAEko Justizia Ad-ministrazioan langile batzuk euskalduntzera bideratzen da baliabide gehien, NFKan aldiz langile gutxi batzuei euskara-ikastaroak ordain-tzera mugatzen dira eta IEHn ez da alorra euskalduntzera baliabiderik bideratzen. Guztiek komunean dutena da, euskararen normalizazioak behar dituen baliabideetatik oso urrun aurkitzen direla, hori bai, on-doren ikusiko dugun bezala, batzuk beste batzuk baino urrunago.

2.3.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Orain arte Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko pauso garrantzitsuenak, beren muga guztiekin, langileei eskaintzen zaizkien euskara-ikastaroetan ematen dira eta ondorioz baliabide gehien euska-raren normalizazioaren atal horretan erabili dira. Justizia Administra-zioan euskara-ikastaro trinkoak 2002 urtetik aurrera eskaintzen hasi ziren eta ondorioz, liberazioak ere bai. Dena dela, ondorengo urteetan egun osoko liberazioak ez dira asko izan eta kasu gehienetan ordezka-penik ez da egin. Ondorioz, beste alor batzuetan aurrekontuaren zati-rik handiena eraman duen atal hau, ordezkapenena, Justizia Adminis-trazioan ez da hainbestekoa izan.

2003 urtean esaterako, Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko Justizia Ad-ministrazioaren aurrekontua 6.185 milioi eurokoa izan zen, gastu pu-bliko osoaren %1,7 eta euskararen normalizaziora 1,19 milioi euro (1.190.660,21 euro) bideratu omen ziren, hau da, Justizia Administra-zioko aurrekontu osoaren %0,02 eta gastu publiko osoaren % ¿¿¿¿

Esan bezala, urte askoan ez da Justizia Administrazioan euskara ikas-teko liberaziorik baimendu eta, ondorioz, ez da ordezkapenik egin. Azken urte hauetan onartutakoak oso gutxi izan dira ordea eta epe laburrekoak, batez ere, aurrekontua mugatua delako (kidegoan hau-rrak izateko adinean dauden emakumeen kopuruak ere eragina izan dezake, aurrez aipatutako arrazoiak medio). Lehen bi urteetan bost orduko ikastaroetan langile guztien %5ak baino gutxiagok parte har-tu du, zehazki 2006 urtean 89 eta 2007an 78k27.

27 — Justizia, Enplegua eta Gizarte Segurantzaren sailean ere oso or-dezkapen gutxi gertatu dira: 2003-2007 tartean esaterako, egun osoko 7 liberazio besterik ez dira baimendu eta horietatik bi besterik ez dira ordezkatuak izan eta eragindako gastua 90.000 € ingurukoa. Dena dela, ez dago oso argi ordezkatutako bi horiek Justizia-atalekoak ote ziren ere, Sail anitza izaki, bata “osasun alorrean” eta bestea “nekazari-tzan” ordezkatu zirela jasotzen baita Eusko Jaurlaritzak 2008ko maia-tzaren 5ean Legebiltzarrari emandako erantzun-txostenean. EAEko administrazio publikoan abian jarri diren normalizazio-plangintzetan diru gehien euskara ikasten ari ziren langileen liberazioak ordaintzera bideratu izan da, hau da, ordezkoak kontratatzera. Hezkuntzan ho-rrela izan da, eta Osakidetza edota Administrazio orokorra bezalako alorretan ere bai. Hiru kasu horietan, gastuak suposatzen duenaz jabe-tzeko argi dezagun euskararen aurrekontuaren zatirik garrantzitsuena horretara bideratzeaz ari garela.

Euskararen normalizazioaren eremuan Justizia Administrazioan gastu garrantzitsuena, beraz, euskara-ikastaroetan gertatu da eta, ikus deza-kegunez, bertan erabilitako diru kopurua ez da batere esanguratsua izan Justizia alorrean bertan bestelako helburu batzuetara bideratzen denarekin alderatzen badugu, eta are gutxiago, Eusko Jaurlaritzaren azken urteotako aurrekontu osoarekin edota EAEko Barne Produktu Gordinarekin alderatzen badugu.

3. TAULA

EUSKARA-IKASTAROETAN EGINDAKO GASTUAREN RATIOAK (2003-2008) MILIOI €

2005 2006 2007 2008(A) - Barne Produktu Gordina

57.289,14 61.763,76 66.311,60 71.152,35

(B) - AAOOen Aurrekontu kontsolidatua*

7.312,91 7.770,94 8.745,20 10.055,66

(D) - Justizia Administrazioan liberatutakoen ordezkapenak

0,00 0,00 0,00 0,00

(E) - Justizia Administrazioa 0,91 0,89 1,01 1,40

D+E 0,91 0,89 1,01 1,40(D+E)/B ratioa 0,00 0,00 0,00 0,00(D+E)/A ratioa 0,00 0,00 0,00 0,00

* Eusko Jaurlaritza + EEAA + Ente guztiak (sektore publiko guztia diputazioak eta udalak ezik)Iturria: Eusko Jaurlaritza. Kontseiluak egindakoa.

Ikus daitekeenez, azken urte hauetan Justizia Administrazioa euskal-duntzera bideratu den aurrekontua (D+E), hau da, euskara-ikastaroetan egin den gastua (E) (Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera ordezkapene-tara ez baita € bakar bat ere bideratu), bataz beste milioi bat €koa izan da. Lehen urtean 2005-2006 tartean gutxitu egin zen gastua baina ondoren haziz joan da eta azken urtean, ia 1,4 milioi €ra iritsi da. Dena dela, 2008 urtean Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko plan be-rria abian jarri dela kontuan hartzen badugu, 400.000 euroko hazkunde horrekin ezin daiteke aurreko urteekiko aldaketa iraultzailerik espero.

Bestalde, Justizia Administrazioa euskalduntzeko gastua bestelako gastu orokorragoekin alderatzen badugu, egiten den ahalegina oso mugatua dela ohartuko gara. Izan ere, gehien gastatu den 2008 urtea hartuta ere, Eusko Jaurlaritzak gastatutako milioi € bakoitzeko 139 € besterik ez dira gastatu euskara-ikastaroetan, Justizia Administrazioko langileak euskalduntzen. Era berean, azken urteetan egindako gastu handiena izan den hori Barne Produktu Gordinarekin alderatzen ba-dugu, hau da, urte horretan ofizialki sortu zen aberastasun guztiarekin alderatzen badugu, emaitzak are eskasagoak dira: sortutako milioi €

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.3

. BA

LIA

BID

EA

K

Page 23: HP Justizia Administrazioa

23

bakoitzeko 20 € besterik ez dira euskara-ikastaroak finantzatzera bide-ratu. Argi dago adierazle makro-ekonomiko horiekin alderatuz oso kopuru urriak direla, baina batez ere kopuru mugatuak dira, aurrez ikusi bezala, urte bakoitzean bataz beste milioi bat euro gastatuz lan-gile gutxi euskalduntzen direla ondorioztatzen badugu.

Justizia Administrazioan baimentzen diren liberazio apurrak ez ordez-katzean, Hezkuntzan edota Osakidetzan kontzeptu horretan gasta-tzen diren milioika €ak ez gastatzea suposatzen du eta, ondorioz, alor honetan euskara normalizatzeko egiten den gastua beste alor batzue-tan egiten dena baino askoz murritzagoa da. Ordezkapenik ez egiteak ordea (D), liberazioak gutxi eta laburrak izatea eragiten du eta horrek, era berean, ezinezko egiten du denbora tarte laburrean langile asko euskalduntzea.

Administrazio publikoan euskararekin zerikusia duen beste gastu ga-rrantzitsu bat itzulpenena izaten da. Justizia Administrazioaren ka-suan itzulpen lanak HAEEren bidez gauzatzen dira eta, ondorioz, ez dago jakiterik zehazki zenbat gastatzen den. Dena dela, jakin badaki-gu Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailak ez duela azken urte hauetan (2005-2007) kanpoko itzultzailerik kontratatu eta ondorioz helburu horrekin ez du € bakar bat ere gastatu. Administrazio publi-koko sail ezberdinei zerbitzua ematen dien HAEEak esaterako, 2005-2007 tartean 783.000 € inguru gastatu zituen kanpoko itzultzaileak kontratatzen (ez dago jakiterik gastu horretan zenbat dagokion Justi-zia Administrazioari, baina ziurrenik kopuru garrantzitsua izango da, urte hauetan guztietan euskara-ikastaroez gain euskara normalizatze-ko Justizia Administrazioan eman diren gainerako pausoak agiriak itzultzera mugatu direla kontuan hartzen badugu).

4. TAULA

JUSTIZIA, ENPLEGUA ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILEAN ITZULPENETAN GASTATU DENA (2005-2008)

ITZULPENAK 2005 2006 2007 2008

HAEE (IVAP) 215.427 215.649 352.363 358.000

Justizia, enplegua eta gizarte segurantza

75.067 84.445 107.929 111.456

Iturria: Eusko Jaurlaritza. Kontseiluak egindakoa.Oharra: 2008ko kopurua ez da gastatutakoa, aurreikuspena da.

Azkenaldian gainera, gero eta maizago, itzulpen lanak kanpoko enpresei esleitzen ari zaizkie eta horrek itzulpenetara jotzeko joera areagotzen ari dela erakusten du. Justizia Administrazioan, esan bezala, azken urteetan (2005-2007) ez da kanpoko itzultzailerik kontratatu, baina taulan ikus daitekeenez, itzulpenetan egindako gastua ia bikoiztu egin da.

2.3.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Hasteko esan dezagun, giza baliabideei dagokienez, Justizia Adminis-trazioan ez dagoela euskararen normalizaziorako arduradun edota teknikaririk. Euskararen inguruko gaiak inon lantzekotan Langile Batzordean lantzen dira eta normalean zenbait sindikaturen eskariz. Kasu honetan, Justizia Administrazioko langileak euskalduntzeko ez dago inolako partida berezirik eta ondorioz Euskarabidearen zerbitzu orokorrean eskaintzen diren ikastaroetan parte hartzeko baimena eman edo ukatzera mugatzen da Justizia Administrazioko Zuzendari-tzak euskara normalizatzeko egiten duen ahalegina. Tarteka, araudiak ezarritako muga murritzen barruan, lan-deialdietan euskara zein lan-postutan eta zenbat baloratuko den negoziatzen dute Zuzendaritzako eta sindikatuetako arduradunek, baina Justizia Administrazioan gu-txieneko horiek ere ez dira oso ohikoak. Zuzendaritzako ordezkarien eta sindikatuen artean kudeatzen dira beraz euskararekin harremana duten eta langileei eragiten dieten gaiak eta ez dago normalizazioa berariaz kudeatzen duen arduradun edo teknikaririk.

Administrazio publiko guztia kontuan hartuta helburu horrekin ari diren arduradun edo teknikariak oso gutxi dira, Euskarabidea Institu-tuan ari diren teknikari batzuk baino ez. Administrazioko langileak euskalduntzeaz arduratzen diren 23 irakasle ere badira eta Adminis-trazioko idazkiak itzultzeaz arduratzen diren beste zenbait teknikari ere bai, baina hauek guztiak ezin ditugu euskararen normalizazioaz arduratzen diren teknikari gisa kontuan hartu.

Baliabide ekonomikoei dagokienez, Justizia Administrazioan oso ba-liabide gutxi bideratzen dira euskararen normalizazioari begira. Esan

EspEdiEntEa: 533/2006 bizkaia

kExa: 2006ko maiatzaren 8an Gernikako Epaitegira joan zen lekuko gisa deklaratzera. Euskaraz zin egiten hasi zenean epai-leak deklarazioa euskaraz egiteko asmoa al zuen galdetu zion. Baietz erantzun zion eta epaileak halakoetan abokatuak aldez aurretik itzultzailea eskatu behar duela jakinarazi zion, gaz-telaniaz noski. Lekukoak bere testigantza lehenbizi euskaraz eta gero gaztelaniaz egiteko prest zegoela jakinarazi zionean, epailea haserretu zen. Lotsarik ez zuela esan zion herritarrari, baita modu zakarrean adierazi ere, gaztelaniaz deklaratzeko edo bestela lekuko izateari uko egiteko. Herritarrak epaitu-tako pertsonari kalte ez egitearren gaztelaniaz deklaratu behar izan zuen.

EspEdiEntEa: 976/2007 araba

kExa: Urriaren 1ean Gasteizko Administrazioarekiko Au-zietako 2.zk.ko epaitegian ezin izan zuen euskaraz deklaratu itzultzailerik ez zegoelako, eta ondorioz, gertaera hori jasoko zuen ziurtagiri bat eskatu zuen. Idazkariak gaztelania hutsean luzatu zion agiria.

EspEdiEntEa: 704/2008 bizkaia

kExa: Bilboko herritarrari ez diote utzi umea euskaraz erre-gistratzen.

EspEdiEntEa: 811/2009 gipuzkoa

kExa: Ekainaren 9an, goizeko 9:45ean Ordiziako Bake Epai-tegira joan zen jakinarazpen baten bila. Langileak gaztelania hutsean idatzitako jaso-agiria luzatu zion herritarrari eta ho-nek zergatik ez zegoen euskaraz ere galdetu zion. Langileak agiria gaztelaniaz egiteko eskubidea duela esan zion. Herrita-rrak berak euskaraz jasotzeko eskubidea duela ohartarazi zion. Horretarako itzultzaileari deitu beharko liokeela erantzun zion langileak. Kontua asko luzatuko zela ikusita, gaztelaniaz-ko agiria sinatzea beste aukerarik ez zuen izan herritarrak.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.3

. BA

LIA

BID

EA

K

Page 24: HP Justizia Administrazioa

24

bezala, egiten den ahalegin bakarra Euskarabideak antolatutako ikas-taroetan parte hartu nahi duten zenbait foruzaini baimena eman edo ukatzea izaten da eta ondorioz, ikastaro horien gastua ez du Justizia Zuzendaritzak bere gain hartzen. Langileen euskalduntzeaz ardura-tzen den zerbitzuak (lehen NAPIn eta egun Euskarabidean kokatzen denak) Nafarroako Administrazio publikoko langile guztiei eskain-tzen die zerbitzua eta urtero aurrekontu jakin bat du, baina ezinezkoa izaten da aurrekontu horretan Administrazioko Sail bakoitzari lego-kiokeen gastua kalkulatzea, izan ere, askotan euskara bulegoarena be-rarena ere kalkulatzea ezinezkoa izaten da28.

Iruñeko Epaitegian bada itzultzaile-interpreteen zerbitzu orokor bat, enpresa pribatu batek kudeatzen duena, baina euskara hor beste hiz-kuntza bat gehiago besterik ez da. Inork epaiketa batean edo diligen-tzia batzuetan euskaraz egin nahiko balu eta horretarako eskubidea aitortuko balitzaio (hau da, eremu euskalduneko biztanlea bada), itzultzaile-interprete bat topatu eta zerbitzu zehatz hori egingo luke. Enpresa-eskaintzen duen zerbitzua ordaintzen zaio eta kito.

Urtero euskara-ikastaroetara zenbat langile joan ahal izango diren urte horretan helburu horretarako aurrekontu publikoetan zehaztuta-ko kopuruak agintzen du eta ez alderantziz. Hau da, ez da langile guztiak euskalduntzeko beharko diren urte eta baliabideak kalkulatu

28 — Gure asmoa Nafarroako Foru Komunitaterako ere baliabi-deen azterketa xeheagoa egitea zen baina aurrekontu orokorretan eta NAPIn euskarari dagozkion liberazio edota ikastaroei buruzko datuak beste zerbitzuen datuetatik bereizten ez diren heinean ezinezkoa zaigu informazio hori behar bezala aurkeztea.

ondoren kopuru hori urteroko aurrekontuetara eramaten. Langile pu-blikoen euskalduntzea Administrazio publikoen urteko aurrekontuak baldintzatzen du eta ondorioz helburu horrekin esleitutako diru kopu-ruak agintzen du urtero euskara ikasi ahal izango duten langileen ko-purua. Justizia Administrazioaren kasuan ematen diren baimenak hain urriak direla ikusita, kasu honetan muga ekonomikoez gain bes-telakoak era badirela ondoriozta daiteke. Edozein kasutan, argi dago urtero 25 langile baino gutxiagori euskara-ikastaroetan parte hartzeko baimena ematera mugatzen den Zuzendaritzak ez duela Justizia Ad-ministrazioa euskalduntzeko baliabide nahikorik bideratzen.

2.3.3. Ipar Euskal Herria

Nafarroan bezala, ez dago Justizia Administrazioan euskararen nor-malizazioaz arduratzen den teknikaririk. Orokorrean, Euskararen Erakunde Publikoan ari diren zenbait teknikari badira, baina oroko-rrean Administrazio Publikoari begira eta zehazki Justizia Adminis-trazioan inolako ekimenik aurreikusten ez den heinean, teknikari ho-riek ezin dira alor hau euskalduntzeko teknikari gisa kontuan hartu.

Kasu honetan izaten da itzultzaile-interpreteen zerbitzua, baina soilik Frantziako nortasun agiria ez duten euskaldunentzat. Ipar Euskal He-rritarrei ez zaie euren hizkuntzan aritzeko eskubidea aitortzen. Epaike-tetan euskaraz hitz egin dezakete nahi badute, baina esandakoa ez da ezertarako kontuan hartzen.

Bukatzeko, baliabide ekonomikoen atalean ere ez dago Administrazio publikoa edota Justizia Administrazioa euskalduntzeko inolako diru partidarik. Euskararen Erakunde Publikoak aurrekontu garrantzitsua kudeatzen du, baina lehentasunak beste eremu batzuetan ezarri diren heinean, Administrazio publikorako ez dago aurrekonturik.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.3

. BA

LIA

BID

EA

K

Page 25: HP Justizia Administrazioa

25

3. HIZKUNTZA POLITIKEN ELEMENTU ADIERAZGARRIENAK

3.1. LANGILEEN EUSKALDUNTZEA

Justizia Administrazioa ez da langile gehien dituen zerbitzu publikoa eta ez da ere egunerokoan gehien erabiltzen den horietakoa, baina gai garrantzitsuak ebazten dira bertan eta ondorioz, euskararen normali-zaziorako zerbitzu publiko hau euskalduntzea garrantzitsua da. Zerbi-tzua euskalduntzeko, ordea, bertan lanean ari diren langile publiko guztiak euskalduntzea ezinbestekoa da, baina Administrazioek ez dute helburu hori erdiesteko nahikoa ahalegin egiten eta zenbait kasu-tan helburu orokor hori ere ez dago.

Hasteko lanpostu garrantzitsuenen gaineko eskumena Estatuek man-tentzen dute oraindik Ipar Euskal Herrian ez ezik, baita Euskal Auto-nomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru komunitatean ere. Honela epaileak, magistratuak eta fiskalak Estatuen langileak dira eta orko-rrean ez dute euskaraz jakiteko inolako betebeharrik. Are gehiago, behin lanpostua eskuratu ondoren ere ez dute euskara ikasteko inola-ko betebeharrik. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean euskara-ikastaroetara joateko aukera eskaintzen zaie baina inolako betebeharrik gabe eta ondorioz lanpostu horietan ari diren langileen euskalduntzea erabat borondatezkoa izaten da. Ipar Euskal Herrian hori ere ez.

Administrazio autonomikoen kasuan, araudiak lanpostu batzuei eus-kara ikasteko betebeharra ezartzen die, baina errealitatean gaur arte ez da lanpostu bakar batean euskara ikasi beharra exijitu: Euskal Autono-mia Erkidegoan abian jarri den plangintzaren aurka helegitea ezarri zelako eta berau ebatzi arte lanpostu bakar bati ez zaiolako derrigorta-sun-datarik ezarri eta Nafarroako Foru Komunitatean Justizia Admi-nistrazioko lanpostu bakar batean ere ez delako euskara-gaitasuna egiaztatu beharra eskatzen. Ondorioz, Administrazio autonomikoen kasuan ere, teoriak (edo arauek) bestela dioen arren, praktikan euskara ikastea borondatezko zerbait da.

Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioa eus-kalduntzeko 2001eko planean zein 2008koan euskara-ikastaroak es-kaintzen diren arren, ez da langile guztiak euskalduntzeko eperik ezar-tzen eta esleitutako baliabideak ere oso mugatuak izan dira. Honela, besteak beste, urte bakoitzean helburu horretarako dagoen aurrekon-tuak mugatzen du eskaintzen diren ikastaro eta liberazioen kopurua.

Nafarroako Foru Komunitatean egoera are traketsagoa da, izan ere, alor publikoan ari diren langile guztiei euskara-ikastaroak eskaintzen zaizkien arren, Justizia Administrazioko langileei oso gutxiri ematen zaie euskara ikasteko baimena, gehienetan zerbitzuaren berezitasunak argudiatuz. Eta noski, kasu honetan ez dago langile guztiak euskal-duntzeko epedun plangintzarik eta are gutxiago baliabide nahikorik.

Ipar Euskal Herrian azkenik, ez dago Justizia Administrazioan ari di-ren milaka pertsonak euskalduntzeko inolako ekimenik. Egia da Ipar Euskal Herrian ez dagoela administrazio autonomikorik, baina bertan ari diren Justizia alorreko langile batzuk badira. Kasu honetan ere ez dago Justizia Administrazioan ari diren guztiak euskalduntzeko inola-ko plangintza edo baliabiderik.

3.1.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Egun, EAEko Justizia Administrazioan 2.421 langile inguru ari badi-ra, 1.937 Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak dira eta beste 484 Esta-tuaren eskumenekoak, eskualdatu gabeko kolektiboei dagozkienak, hau da, epaile, fiskal eta idazkari judizialak. Euskara-ikastaroetan gehienbat lehen taldeko langileek parte hartu dute, baina izan dira ikastaroetan parte hartu duten Estatuko langileak ere (Botere Judizia-laren Kontseilua Nagusiarekin izenpetutako hitzarmenen bidez).

EAEko Justizia Administrazioaren eskumeneko lanpostuetan ari di-ren langileen artean, lehen plangintza abian jarri zenetik, 2001 urtetik aurrera, urtero bataz beste, 500 langile inguruk parte hartu dute eus-kara-ikastaroetan29. Kopuru benetan adierazgarria, EAEko adminis-trazioaren eskumeneko lanpostuak 2.000 baino gutxiago direla kon-tuan hartzen badugu. Dena dela, ikastaro gehienak 2 ordukoak soilik izan dira eta bost orduko ikastaro trinkoak aldiz oso gutxi (langile guztien %5 baino gutxiago).

Honela 2001 urtean, lehen plangintza abian jarri zenean, guztira 379 langile izan ziren euskara-ikastaro ezberdinetan parte hartu zutenak. Kopuru hau haziz joan zen hurrengo urteetan 2003an 537ra iritsi arte, baina ondoren murriztuz joan da 2007 urtean 500 ikasleko kopurura iritsi arte.

29 — EAEko Justizia Behatokiak bere urteko txostenetan ikastaroetan aritutako langile kopuru eta ikastaro kopurua nahasten ditu. Guztira 500 ikastaro inguru eskaintzen dira, baina ziurrenik ikastaro batean baino gehiagotan parte hartu duten langileak izango dira...

EspEdiEntEa: 932/2006 araba

kExa: Uztailaren 4an Gasteizko Instrukzioko Epaitegira joan zen astero bezala sinatzera. Herritarrak euskaraz sinatu nahi zuela esan zion funtzionarioari, baina aukera hori ukatu zio-ten. Herritarra kexaka hasi zenean, beste funtzionario bat hur-bildu zitzaion eta bi hostia emanen zizkiola esan eta pailazo deitu zion herritarrari. Gertakizun horren aurrean, herritarra salaketa jartzera joan zen, eta horretan ari zenean funtzionario bera hurbildu eta salatua herritarra bera izanen zela eta te vas a cagar esanez mehatxatu zuen bi ertzainen aurrean.

EspEdiEntEa: 320/2008 bizkaia

kExa: Herritarra Santurtziko Bake epaitegira joan zen jaiotze agiria eskatzera. Hango langileari euskaraz egin eta en caste-llano, por favor erantzun zion. Langileak euskaraz ez zekienez gaztelaniaz egin behar izan zuen izapidea.

EspEdiEntEa: 269/2008 Eusko jaurlaritza

kExa: Apirilaren 14an Barakaldoko Justizia Jauregiko Egintzak Jakinarazteko Zerbitzura (944001021) deitu zuen. Gaztelaniaz egin zioten harrera: Buenos días. Centro de… Euskaraz hitz egin nahi zuela adierazi eta pixka bat itxaroteko esan zioten. Ondo-ren, deia beste luzapen batera bideratu zioten. Telefonoa deika hasi eta bigarren soinuan deia moztu zioten. Bigarrenez deitu zuen, eta bigarrenez gaztelaniaz egin zioten harrera. Euskaraz egiterik bazuen galdetu eta une horretan ezin zuela adierazi zi-tzaion. Hala ere, 10 minutu lehenago deitzeko erantzun zion langileak euskaraz. 10 minutu igarotakoan, hirugarren deia egin zuen. Oraingo honetan ere gaztelaniaz egin zizkioten lehen hitzak. Herritarrak euskaraz hitz egin nahi zuela adierazi zuen berriro ere. Lo siento pero yo no sé euskera, así que como compren-derás yo no puedo atenderte, si quieres llama más tarde erantzun eta herritarrari ezer esateko astirik eman gabe deia eseki zioten. Minutu batzuk igarota, laugarren deia egin zuen. Oraingo ho-netan gizon batek erantzun zion, horrek ere gaztelaniaz: Hola, buenos días, centro de Herritarrak: Bai egunon, euskaraz bai Lan-gileak A ver, ¿qué cojones me estás diciendo?’ erantzun zion.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.1

. LA

NG

ILE

EN

EU

SK

AL

DU

NT

ZE

A

Page 26: HP Justizia Administrazioa

26

Langileak euskalduntzeko biderik eraginkorrena ikastaro trinkoak izaten dira eta, noski, horietan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izaten da langileak liberatzea. Bada Justizia, Lan eta Gizarte Seguran-tza sailak hasieratik Justizia Administrazioko langileentzat oso ikasta-ro trinko gutxi eskaini izan ditu eta ondorioz lanaldi osoko liberazioak ere bai, baina gehienetan langileak ordezkatu gabe. Bestelako ikasta-roak ere eskaintzen dira (4. hizkuntza-eskakizuna prestatzekoak, la-nalditik kanpokoak, udakoak edota autoikaskuntzakoak) baina oro-korrean bi orduko ikastaroek osatzen dute eskaintza nagusia.

Eskuratu ahal izan ditugun datu xehe bakarrak 2006 eta 2007 urtekoak izan dira. Ikus daitekeenez, Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko langileen %4,6ak soilik parte hartu ahal izan zuen 2006 urtean bost orduko ikas-taroetan (89), izan ere, gehienek (%16,8) bi orduko ikastaroak soilik egin ahal izan zituzten eta gainerakoek (%3,8) 4. hizkuntza-eskakizuna prestatzeko ikastaroak, lanalditik kanpokoak edota udako ikastaroak. Hurrengo urtean are gutxiago izan ziren bost orduko ikastaroa egin ahal izan zutenak (%4), apur bat gehiago bi orduko ikastaroetan aritu zire-nak (%17,1) eta gutxiago ere gainerakoetan aritutakoak (%3,1).

5. TAULA

EUSKARA-IKASTAROAK JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAN (2006-2007)

2006 2007

Kop. Plantilla osoaren % Kop. Plantilla

osoaren %

Trinkoak (5 ordu) 89 4,6 78 4

Ez trinkoak (2 ordu) 326 16,8 342 17,7

Lanorduz kanpo 42 2,2 34 1,8

Udako ikastaroak 30 1,5 22 1,1

4. hizkuntza-eskakizuna 19 1 18 0,9

Autoikaskuntza 0 0 6 0,3

GUZTIRA 506 26,1 500 25,8

Iturria: Justizia Administrazioaren Euskal Behatokia. Urteko txostenak. Guk geuk egindakoa.Oharra: txostenetan kopuru horiek langileei dagozkiela esaten den arren, langile batek ikastaro ezberdinetan parte hartu dezakeela kontuan hartzen badugu, benetan euskalduntze-prozesuan dauden langileak gutxiago direla ondorioztatu behar da.

Estatuko Administrazioaren eskumeneko langileen kasuan, euskara--ikastaroetan parte hartu duten langileen ehunekoa nahiko antzekoa izan da. Adibidez 2007 urtean 484 langilek osatutako taldetik 109 lagunek eman zuten izena euskara-ikastaroetan, hau da, %22,5ak. Bi-lakaera aztertzen badugu ordea, aurreko urteetan euskara ikasten aritu direnak gutxiago izan direla ikusiko dugu.

6. TAULA

ESKUALDATU GABEKO KOLEKTIBOEN EUSKALDUNTZEA 2001-2007

199

6

199

9

20

00

20

01

20

02

20

03

20

04

20

05

20

06

20

07

Karrera judizialeko

kideak11 70 73 59 31 20 25 33 46 40

Karrera fiskaleko

kideak12 14 9 5 1 12 13 17 18

Idazkari judizialak 52 54 43 34 31 31 29 52 51

Bake-epaileak 14 11 9 12 10 12 15

GUZTIRA 125 81 61 80 85 127 124

Iturria: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza saila. Kontseiluak egina.

Administrazio orokorra euskalduntzeko lehen plangintzaldia 1989-1995 tartean garatu zen eta bigarrena 1997-2002 bitartean. Justizia Administrazioko langile gehienak ez ziren lehen bi plangintzaldi oro-kor horietan sartu, lehenengoan eskumenak oraindik eskuratu gabe zeudelako eta bigarrenean plan propioa garatzea aurreikusten zelako. Hala ere, bigarren plangintzaldi orokorra ere bukatzear zen Justizia Administrazioko lehen plangintza abian jarri zenerako.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailaren idazki batean, hamar ur-tekoa tartean (1996-2006) 533 langilek bere kidegoari dagokion hiz-kuntza-eskakizuna edo txikiagoa egiaztatu dutela jasotzen da, baina ez da zehazten zenbat izan diren hizkuntza gaitasun hori euskara-ikas-taroei esker egiaztatu ahal izan dutenak. Izan ere, ez da zehazten 533 horietatik aurrez zenbatek zekiten euskaraz edota zenbatek zuten hiz-

kuntza-eskakizuna aurrez egiaztatua. Ondorioz ez dago jakiterik az-ken hamarkada luze honetan euskara-ikastaroen bidez zenbat langile euskaldundu diren.

Langileei liberazioak ukatzeko argudio ezberdinak erabiltzen diren arren, liberazio gehiago ez eskaintzearen arrazoi nagusia ekonomikoa izaten da. Izan ere, aurrez ikusi bezala, urtero liberazioetarako aurre-kontu jakin bat izaten da eta hori agortzen denean ez dute liberazio gehiago baimentzen.

Bestalde, Administrazio publikoko gainerako alorretan bezala, Justi-zia Administrazioan ere 45 urtetik gorakoei euskara ikastetik salbues-teko aukera eskaini izan zaie. Ez dakigu zenbat langilek erabili duten aukera hori euskara-ikastaroetan ez parte hartzeko, baina aurrez ikusi bezala, 2007 urtean jada langileen erdiak adin hori gainditua zuen. Bestalde, langile gehienak (%75) emakumeak izateak ere euskalduntze-

-prozesua zailtzen du 30.

3.1.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitatean ez dago Justizia Administrazioan ari diren langile guztiak euskalduntzeko inolako plangintzarik. Adminis-trazio publikoko langile guztiei euskara ikasteko edota hobetzeko zen-bait ikastaro eskaintzen zaizkie, baina eskaintza orokor horrek ez du langile publiko guztiak euskalduntzea helburu. Ekimena euskaldundu nahi duten langile publiko gutxi batzuei euskara-ikastaroak eskaintze-ra mugatzen da eta, ondorioz, Administrazioa euskalduntzeko pre-mian baino langileen beraien borondatean oinarritzen da. Dena dela, langileek ikastaroetan parte hartu ahal izateko beren nagusien baime-na eskuratu behar izaten duten heinean, azken hitza Nafarroako Go-bernuko Departamendu edo Zuzendaritzena izaten da. Azken finean, kasu honetan ere, urtero eskaintzen diren ikastaro eta plazen kopurua,

30 — Haur txikiak dituzten emakumeentzat zailagoa izaten da euskal-duntze ikastaroetan parte hartzea eta, ondorioz, edozein lantaldetan haurrak izateko adinean dauden emakumeen kopurua euskalduntze prozesu orokorra baldintza dezakeen zerbait izaten da Adin tarte ho-rretan kokatzen diren emakume asko haurren zaintzan sartuta daude eta genero rolaren eraginez bere gain hartzen dute zaintza horren ar-dura. Ondorioz, ezinezkoa egiten zaie euskara ikasteko liberazioaren bidea hautatzea eta kasu askotan ikastaro laburragoetara joatea ere bai. Dena dela, kasu honetan ere, Ertzaintzan errealitate hau ez da beste alor publiko batzuetan bezain larria izan, oraindik oso emakume er-tzain gutxi daudelako (%10,2 besterik ez).3

. HIZ

KU

NT

ZA

PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.1. L

AN

GIL

EE

N E

US

KA

LD

UN

TZ

EA

Page 27: HP Justizia Administrazioa

27

urte bakoitzean helburu horrekin aurrekontuetan esleitu den diru ko-puruak baldintzatzen du31.

Urteetan NAPIko Euskarazko Prestakuntza Bulegoaren bidez kudea-tu izan dira euskara-ikastaro horiek, baina Euskarabidea Institutua sortu denetik, euskararekin zerikusia duten zerbitzu ezberdinak bere baitan kokatu dira eta Administrazio publikoko langileentzako euska-ra-ikastaroen eskaintza ere bai. Arduradunen arabera antolaketa alda-keta besterik ez da izan eta zerbitzuak ez du oinarrizko aldaketarik ja-san, baina langileek zein irakasleek salatu dutenez, zerbitzuak okerrera egin du eta aurrez eskasa zen eskaintza are eskasagoa bilakatu da (ira-kasle gutxiago, plaza gutxiago, bitarteko gutxiago...).

Ikastaro ezberdinak eskaintzen dira. Ikastaro estentsiboak egunean bi ordukoak izaten dira (asteko bost lan egunetan) eta lau hilabetez luza-tzen dira. Iruñetik kanpo lanean ari diren eta ikastaro hauetan parte hartu ezin duten Administrazioko langileei homologatutako euskalte-gi batera joateko aukera eskaintzen zaie eta hauei ere ikastorduen erdia konpentsatzen die Administrazioak. Horrez gain, matrikula ordain-tzeko diru-laguntza mugatu bat eska dezakete. Ikastaro trinkoak egu-nean sei ordukoak izaten dira (asteko bost lan egunetan) eta lau astez luzatzen dira. Udako ikastaro trinkoak ere eskaintzen dira (abuztuan edo irailean), ikastaro trinko arruntek bezala lau aste irauten dute, bai-

31 — Euskarazko Prestakuntza Bulegoak bere irakasle eta bitartekoak ditu eta urtero aurrekontu jakin bat kudeatzen du. Urtero zenbat ikastaro eta zenbat lanpostu eskainiko diren beraz, erakunde honen aurrekontua-ren arabera zehazten da eta ez administrazio publikoak euskarazko zerbi-tzua eskaintzeko izan ditzakeen beharren arabera. Zerbitzuan euskarazko 23 MET (Maila Ertaineko Teknikari) daude V3 euskara mailarekin eta hauek, esan bezala, Administrazioko langileei euskara-ikastaroak emateaz arduratzen dira. Administrari laguntzaile bat ere badago negoziatu hone-tan (V3 mailarekin) eta zerbitzuko buruak berak ere V3 maila du.

na kasu honetan Administrazioak 13 egun hartzen ditu bere gain eta gainerako zazpiak langilearen kontu gelditzen dira. Azken urteotan autoikaskuntza-ikastaroen aukera ere eskaintzen da astean 4 orduz. Bestelako ikastaroak ere eskaintzen dira: mintza taldeak (80 ordu), ikastaro teknikoak (30, 42 edota 84 ordu) edota EGA prestatzeko ikastaroak (60 ordu). Horiek dira NAPIko euskara bulegoan bertan eskaini izan diren ikastaroak, baina hortik kanpo antolatzen diren euskara-ikastaroetan parte hartzen duten Administrazioko langileei ere zenbait onura aitortzen dizkie 1993ko dekretuak32.

Nafarroako Gobernuak eskaintzen dituen datu nahasiekin zaila da Justizia Administrazioan zehazki zenbat langile aritu diren jakitea, ba-tzuetan Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamenduari dagoz-kion datu orokorrak soilik eskaintzen baitira. Dena dela, zein kopuru urriez ari garen ohartzeko, urtero euskara-ikastaroetan Justizia Zuzen-daritzari dagozkion 25 langile baino gutxiago aritzen dira. Euskara-i-kastaro motari dagokionez, 2008 urtean esaterako, Departamenduko hiru alorretako 23 langile aritu ziren euskara ikasten: 20 ikastaro ez trinkoetan, 2 trinkoetan, 1 barnetegian, 1 euskara teknikoan, 1 EGA prestatzeko ikastaroan.

7. TAULA

EUSKARA IKASTEN ARITU DIREN LANGILEAK (2004-2008)

2004 2006 2007 2008Administrazioko langile guztiak 976 937 1040 967

Justizia Administraziokoak 23 23 21 25

Ikastaro trinkoetan 5 5 5 2

Iturria: NAPIren urteko memoriak. Kontseiluak egindakoa.Oharra: Justizia administrazioko datuak soilik urte horietarako eskaintzen dira.

32 — Lanorduetatik kanpo homologatutako euskaltegiren batean eus-kara ikasten ari diren administrazioko langileek matrikula ordaintze-ko diru-laguntza mugatu bat eska dezakete. NAPItik kanpo ikastaro trinkoak ere egin ditzakete administrazioko langileek, hori bai, eus-kaltegi homologatuetan, gehienez 120 orduz eta ekaina erditik iraila bukaerara. Kasu hauetan ikastorduen bi heren hartzen ditu bere gain administrazioak eta matrikula ordaintzeko diru-laguntza mugatua es-kaintzen du. Barnetegiak ere antolatzen dira eta dekretuaren arabera bi eta sei aste bitartean iraun dezaketen arren, normalean bi astekoak izaten dira. Administrazioak barnetegiak irauten duen denboraren ara-bera hainbat eguneko baimen ordainduak eta matrikularen zati bat hartzen ditu bere gain.

EspEdiEntEa: 946/2006 gipuzkoa

kExa: Abuztuaren 29an Irungo Erregistro Zibilera joan ziren haur jaio berriaren izena ematera eta ezin izan zuten izapidetzea euskaraz burutu. Herritarrak egokitu zitzaien langileari agurra euskaraz egin zion arren, horrek zuzenean gaztelaniara jo zuen. Herritarrek izapidetzea euskaraz egin nahi zutela adierazi zioten, baina langileak ezin zela euskaraz egin erantzun zien. Ondorioz, erregistroa jasotzen duen liburuko inprimakiak eta funtziona-rioak herritarrei betetzeko emandako bi deklarazio orriak gaz-telania hutsean luzatu zizkioten. Funtzionarioak berak betetzen zituen datuak gaztelaniaz zeuden. Izapidetzea bukatu ondoren, erreklamazio orria aurkeztu zuten herritarrek epaitegian bertan, eta orduan ere ezin izan zuten euskaraz jardun.

EspEdiEntEa: 255/2007 gipuzkoa

kExa: Donostiako 8. zenbakiko epaitegira joan behar izan zuen epaiketa batean lekuko gisa deklaratzera. Kalte ordaina eskatzeko aukeraz galdetu zuen eginbehar horrek ekarri ziz-kion galerengatik, eta epaileak eskaera aurkezteko esan zion. Lantokian euskaraz egin zioten ziurtagiria. Epaitegian aur-keztera joan zenean ez zioten onartu euskara hutsean zegoela argudiatuz.

EspEdiEntEa: 13/2008 bizkaia

kExa: Igorreko herritarrari ez diote utzi umea euskaraz erre-gistratzen.

EspEdiEntEa: 35/2008 bizkaia

Kexa: Giza Eskubideen webgunearen euskarazko bertsioan ezin da euskaraz eskuratu Bake eta GG.EEen Hezkuntza Plana 2008-2011 delakoa.

EspEdiEntEa: 575/2008 nafarroa

kExa: Etxarri Aranatzeko Erregistro Zibilaren bulegoan ez dago euskaraz aritzeko aukerarik. Bi funtzionario daude eta biak erdaldunak.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.1

. LA

NG

ILE

EN

EU

SK

AL

DU

NT

ZE

A

Page 28: HP Justizia Administrazioa

28

Ikus daitekeenez, oso kopuru txikiak dira, nahiz eta horiek mota guz-tietako ikastaroen batura izan (ikastaro trinkoak, ez trinkoak, autoi-kaskuntza, barnetegia...). Euskara ikasteko eraginkorrenak diren ikas-taroak soilik kontuan hartzen baditugu, hau da, ikastaro trinkoak (egunean sei ordukoak), kopuruak are eskasagoak dira eta azken urte hauetan murrizten ari dira gainera: 2004an 5 langile aritu ziren ikas-taro trinkoen bidez euskara ikasten eta 2008an 2 besterik ez.

Zuzendaritza horretan euskara ikasten ari diren langileak oso gutxi dira, baina ikus daitekeenez, gainerako alorretako langile guztiak ba-tuta ere kopurua ez da batere esanguratsua. Kopuru horiekin Admi-nistrazioko langile guztiak epe onargarri batean euskalduntzea ezinez-koa da eta ondorioz Nafar Gobernuaren jarduna langileen eskariaren zati bati erantzutera mugatzen da33.

Nafarroaren eskumeneko Justizia Administrazioan 520 langile inguru ari direla kontuan hartzen badugu, 2008 urtean euskara ikasten aritu ziren 25 langile horiek %5 baino gutxiago suposatzen zuten eta ikasta-ro trinkoetan parte hartu zuten bi langileek berriz %0,4a baino ez.

Ikus daitekeenez, gaur egun Nafarroan ez dago Justizia Administra-zioa euskalduntzeko inolako borondaterik, ez dago plangintza edo ekimen iraunkorrik. Gauzak honela, gaur egun herritarrei zerbitzua eskaini behar dieten 520 langile publiko horien gehiengoak ezin dituz-te euskal hiztunak euskaraz artatu eta ondorioz euren hizkuntza-esku-bideak sistematikoki urratzen dituzte.

3.1.3. Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herrian ez dago Justizia Administrazio autonomikorik eta dauden polizia-indarrak Estatu zentralaren eskumenekoak dira. Era berean, ez dago polizia indar horietan euskararen normalizaziorako inolako plangintzarik eta ez dago ere polizia indar horietako kideak euskalduntzeko inolako neurririk.

33 — Langileen eskariari erantzutera ere ez dela iristen esan beharko genuke ordea, izan ere, urtero euskara-ikastaroetan parte hartzeko ize-na ematen duten langileen kopuruak azkenean baimentzen dituztena bikoizten du. Esaterako, 2007-2008 ikasturtean euskara-ikastaroetan izena eman zutenak 2.185 langile izan ziren arren (aurreko ikasturtean baino %44 gehiago), azkenean ikastaroetan parte hartu zutenak 1.069 besterik ez ziren izan (aurreko ikasturtean baino %14 gehiago). Ko-puru hauek, bestalde, aurrez aipatutako aurrekontuaren muga argi eta garbi erakusten dute.

3.2. LANGILE BERRIEN KONTRATAZIOA

Edozein eremu euskalduntzeko ezinbestekoa da bertan zerbitzua es-kaintzen ari diren langileak euskalduntzea eta are gehiago herritarre-kin harreman zuzena duten zerbitzuetan. Zerbitzuetan langile elebi-dunak bermatzeko biderik eraginkorrena langile euskaldunak kontratatzea dela argi dagoen arren, Euskal Herriko Administrazioak ez dute inoiz bide horren aldeko apostu argirik egin eta kasurik one-nean jada lanpostua eskuratu duten langileak euskalduntzen ahalegin-du dira. Hori edozeinentzat begi-bistakoa izan arren, Administrazio ezberdinek, euskararen normalizazioarekin zerikusi gutxi duten arra-zoiak medio, Justizia Administrazioan euskaraz ez dakiten langileak kontratatzen jarraitzen dute.

Administrazio guztiek euskaraz ez dakiten langileak hartzen jarraitzen dute, bai, baina bakoitzak garatzen duen kontratazio politikak zenbait berezitasun ditu, batez ere EAEn eta NFKan, IEHan, esan bezala, ez baitago egitura administratibo propiorik. EAEn eta NFKan langile publikoak kontratatzerakoan hizkuntza-irizpideak bi neurritara mu-gatzen dira: batetik, zenbait lanpostu eskuratzeko euskara maila jakin bat egiaztatu beharra eskatzen da eta, bestetik, beste zenbait lanpostu-tan euskara maila jakin bat egiaztatzea meritu gisa baloratzen da. Fun-tsean bi neurri horiek dira kontratazio-politika gidatzen dutenak, bai-na ondoren ikusiko dugun bezala, EAE eta NFKan ere ez dira bi neurri horiek berdin aplikatzen.

Berriki, Estatuaren menpeko Justizia Administrazioko langile izateko lan--deialdiak arautzen dituen JUS/1294/2010 Agindua argitaratu da Estatu-

ko Aldizkari Ofizialean34 eta bere hamalaugarren xedapenean gaztela-niaz gain ofizial diren hizkuntzen balorazioa nola egin behar den arautzen du. Besteak beste, euskara-gaitasuna berariaz egindako azterketa bidez edota dagokion egiaztagiria aurkeztuz egiaztatuko dela dio, baina horre-taz gain, gaitasun horrengatik zenbat puntu eman deialdi bakoitzean erabakitako baremoaren arabera erabakiko dela zehazten du.

Ez da inon zehazten baremo horrek zer muga izan behar duen eta are gutxiago beste arau batzuek tarte horiek zehazten dituztela ere, hau da, EAEren kasuan ez da inon aipatzen Funtzio Publikoaren 6/1989 Le-gea, ez eta aurrekoa garatzen duen eta administrazio publikoko plan-gintzak arautzen dituen 86/1997 Dekretua ere.

Dena dela, Agindu honen aurretik Estatuaren menpeko Justizia Ad-ministraziorako egin zen azken lan-deialdian (urtarrilaren 6ko 6/2008 Errege Dekretuaren bidez araututakoan) 6/1989 Dekretua aipatzen zen arren, euskara baloratzerako unean ez ziren Dekretuak ezarritako gutxieneko mugak errespetatu (1. eta 2. hizkuntza-eskakizuna %5etik %10era; 3. eta 4. hizkuntza-eskakizuna %11tik %20ra). Aipatutako deialdian 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik puntu guztien %2,4 eskaintzen zen, 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik %4,8 eta 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeagatik %7,2).

Begiratu non esan dugun ez dela inoiz euskara meritu gisa baloratu.

34 — Orden JUS/1294/2010, de 5 de mayo, por la que se establecen las bases comunes que regirán los procesos selectivos para ingreso o acceso en los Cuerpos de funcionarios al servicio de la Administración de Justicia. Deci-mocuarta. Valoración del conocimiento de las lenguas oficiales, distintas al castellano, de las Comunidades Autónomas y valoración del conocimiento del derecho civil, foral o especial propio de las Comunidades Autónomas que la tengan establecida.–Concluidos los ejercicios obligatorios de cada proceso selectivo y en su caso, la fase de concurso, los aspirantes comprendidos en la re-lación de aprobados que concurran por ámbito territorial con lengua autonó-mica propia, distinta del castellano, serán emplazados para la realización del ejercicio de carácter optativo, no eliminatorio, que acredite el conocimiento de dicha lengua, si así lo hubieran solicitado en su instancia. En ese mismo momento, el Tribunal Delegado correspondiente procederá a la valoración de la documentación acreditativa del conocimiento del idioma, que se hubiere presentado oportunamente por los opositores que hayan optado por acreditar documentalmente el conocimiento del mismo. La puntuación obtenida, tanto del examen como de la documentación acreditativa, se ajustará según el bare-mo contenido en cada convocatoria y solo surtirá efectos para la adjudicación de destinos en la Comunidad Autónoma correspondiente. Del mismo modo, y con los mismos efectos, se procederá para la valoración de los conocimientos del derecho civil foral o especial propio de las Comunidades Autónomas, en el caso en que esta valoración estuviese prevista en la convocatoria correspondiente.3

. HIZ

KU

NT

ZA

PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.1. L

AN

GIL

EE

N E

US

KA

LD

UN

TZ

EA

Page 29: HP Justizia Administrazioa

29

3.2.1 Euskal Autonomia Erkidegoa

Justizia Administrazioaren gaineko eskumenak eskuratu arte beraz, 1996 urtera arte, Justizia Administrazioan lan egiteko euskara jakitea deialdi bakoitzean zehaztutakoaren arabera baloratzen zen. Eskume-nak eskuratu ondoren, Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeak eta 86/1997 Dekretuak zehaztutakoaren arabera euskara jakitea meritu gisa baloratzen hasi ziren baina oraindik ez zen lanpostu jakin batzuk eskuratzeko euskara jakin beharra eskatzen35. Azkenik, 2001 urtean Justizia Administrazioan euskara normalizatzeko lehen plangintza onartu zenean lanpostu batzuk eskuratzeko lehen aldiz euskara maila jakin bat egiaztatu beharra eskatzea aurreikusi zen.

EAEko zerbitzu publikoetan euskararen normalizazio prozesua hiz-kuntza-eskakizun eta derrigortasun-daten sisteman oinarritzen da, lanpostu guztiei hizkuntza-eskakizun jakin bat ezartzen zaie eta gutxi batzuei ezarritako eskakizun hori data jakin baterako egiaztatu beha-rra. Honela, derrigortasun-data agorturik duten lanpostuak eskuratze-ko lanpostu horrek ezarria duen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea ezinbestekoa izaten da, baina gainerako guztietan ez. Lanpostuak de-rrigortasun-data agortu gabe badu, hautagaiak denbora tarte bat izan-go du eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko. Lanpostuak inolako derrigortasun-datarik ez badu, hizkuntza-eskakizuna egiazta-tzen dutenei euskara meritu gisa baloratuko zaie eta egiaztatzen ez dutenei ez, baina azken hauek lanpostua berdin-berdin eskuratu ahal izango dute.

Laburbilduz, lanpostua eskuratzeko unean derrigortasun-data agor-tua ez duten lanpostuak, eskatzen den hizkuntza-eskakizuna egiaztatu gabe eskura daitezke, ezarritako datarako eskatutako hizkuntza-eska-kizuna egiaztatuko dela aurreikusiz. Lanpostua eskuratzeko unean derrigortasun-data agortua duten lanpostuen kasuan soilik izango da ezinbestekoa eskatzen den HE egiaztatzea. Azkenean, lanpostu gehie-netan hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea borondatezkoa baino ez da (lan-deialdian puntu batzuk gehiago eskuratzeko bidea) eta lanpostu gutxi batzuetan derrigorrezkoa (data agortua duten lanpostuetan).

Justizia Administrazioan lehen normalizazio-plana abian jarri ondo-ren teorian prozedura bera jarraitu behar zen, hau da, lanpostu horiek eskuratzeko dagokien hizkuntza-eskakizuna soilik derrigortasun-data agorturik duten lanpostuetan egiaztatu behar da eta derrigortasun-da-

35 — EAEko Funtzio Publikoaren 1989/1 Legeak ezarritakoari jarraiki.

ta agortu gabe edota derrigortasun-datarik ez duten lanpostuetan, hau da, lanpostu gehienetan, euskara soilik meritu gisa baloratzen da36.

Aurrez ikusi bezala, 2007-2017 plangintzan hamar urtetan 791 derri-gortasun-data ezartzea aurreikusten da, lantaldea osatzen duten 1.937 lanpostuen %40,8. Derrigortasun-data horiek guztiak euskaraz ez da-kiten langileei ezarriko balitzaizkieke, hamar urteren buruan Justizia Administrazioko ia langile guztiak euskaldunak izatea bermatuko li-tzateke, baina Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak berak onar-tzen du, derrigortasun-data horien erdia jada euskaraz badakiten lan-gileei ezarri zaiela. Zehazki, 339 derrigortasun-data 2007 urtean agortzeko ezarri dira, hau da, plana abian jarri den urte berean.

Urte bat lehenago, 2006 urtean, Justizia Administrazioko langile fin-koen artean %35ek jada hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatua zuen eta gehienek zegokien hizkuntza-eskakizuna gainera. Plangintza be-rrian hamar urteko epean ezarri beharreko derrigortasun-daten erdia jada euskara-gaitasun hori egiaztatu dutenei ezartzea ez da langileak euskalduntzeko neurririk eraginkorrena, zentzu batean iraingarria ere badela esan daiteke.

8. TAULA

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO LANGILE FINKOEK EGIAZTATUTAKO HEAK (2006)

Kop. %

1. HE egiaztaturik 70 28,8

2. HE egiaztaturik 243 100,0

3. HE egiaztaturik 177 72,8

4. HE egiaztaturik 8 3,3

HEik egiaztatu gabe 932 383,5

Langile finkoak 1430 588,5

Iturria: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza saila. Kontseiluak egina.

Plangintza berria arautzen duen dekretuan, aurrekoan ez bezala, bi hizkuntza-eskakizun besterik ez dira aurreikusten (administrazio oro-korreko lau hizkuntza-eskakizunen ereduari jarraitzen diotenak bes-talde): 2. HE eta 3. HE. Lanpostu bakar bati ez diote 1. hizkuntza-es-

36 — Hori teorian zeren praktikan Estatuak 2001eko Dekretuaren aurka sartutako helegitea tarteko, hizkuntza-eskakizunen eta derrigor-tasun-daten sistema kolokan gelditu baitzen, 2006 urtean Konstituzio Epaitegiak konpetentzia gatazkaren gainean ebatzi zuen arte.

EspEdiEntEa: 138/2005 gipuzkoa kExa: 2005eko martxoaren 30ean Tolosako Epaitegiko ins-trukzioko 3. epaitegiko langile batek zakar erantzun dio herri-tarrari euskaraz mintzatzeagatik.

EspEdiEntEa: 933/2006 araba

kExa: 2006ko uztailaren 4an Gasteizko Instrukzioko Epai-tegian jarritako salaketa agiriaren kopia gaztelania hutsean luzatu zioten herritarrari.

EspEdiEntEa: 549/2007 bizkaia

kExa: Ekainaren 4an, eguerdiko 13:45 aldera, Eusko Jaurlari-tzak Bilbon duen ordezkaritzako Elkarteen Erregistrora deitu zuen herritarrak. Euskaraz zuzendu zitzaion telefonoa hartu zion langileari eta honek “me lo puedes repetir” erantzun zion. Gaztelaniaz jarraitu behar izan zuen herritarrak.

EspEdiEntEa: 172/2008 gipuzkoa

kExa: Otsailaren 14an Donostiako Guardiako Epaitegian izan zen. Ezin izan zuen harreran zeuden 3 langileetako baka-rrarengandik ere zerbitzua euskaraz jaso. Langileetako batek Cuencakoa zela eta herritarrak hori kontuan hartu behar zuela esan zion, gainera. 30 minutu baino gehiago behar izan zituen 5 minututan burutu daitekeen izapidetzea egiteko.

EspEdiEntEa: 548/2008 bizkaia

kExa: Basauriko herritarrari ez diote utzi umea euskaraz erregistratzen.

EspEdiEntEa: 48/2009 gipuzkoa

kExa: Usurbilgo Bake Epaitegiko langile batek ez daki eus-karaz. Usurbil herri euskalduna izanik, bertako herritarrek ezin izaten dute langile hori egokitzen zaienean zerbitzua euskaraz jaso.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.2

. LA

NG

ILE

BE

RR

IEN

KO

NT

RA

TAZ

IOA

Page 30: HP Justizia Administrazioa

30

kakizuna egiaztatu beharra ezarri, baina 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharra ere ez37.

Aurreko kapituluan sistema honek jada lanean ari diren langileen eus-kalduntzea lortzeko hutsune nabarmenak dituela ikusi dugu, bada, hutsune horiek are nabarmenagoak dira langile berrien kontratazioa-ren kasuan. Izan ere, derrigortasun-datak oso lanpostu gutxiri ezar-tzeaz gain, asko jada hizkuntza-eskakizuna egiaztatua duten langileek betetzen dituzten lanpostuei ezartzen zaizkie eta gainera derrigortasun-

-data agortu gabe duten lanpostuetan ez da inolako neurririk hartzen langileek zehaztutako datarako dagokien HE egiazta dezaten. Eta zer esanik ez derrigortasun-datarik ez duten lanpostuetan, lanpostu ho-riek eskuratzen dituztenek ez dute aurrerantzean inolako hizkuntza-

-eskakizunik egiaztatu beharrik izango. Ondorioz, sistema honen era-ginkortasuna derrigortasun-data, kasurik onenean, agorturik duten lanpostuetara mugatzen da eta hori tartean epaitegiek egindako plan-gintza guztiak hankaz gora jartzen ez badituzte.

Izan ere, Justizia Administrazioko lehen plangintzaren indarraldia (2001-2011) amaitu aurretik plangintza bertan behera gelditu zela esan daiteke, Estatuak Dekretuaren aurka ezarritako helegitea tarteko. Az-ken epaia iritsi arte urte asko pasatzen dira eta Administrazioa oroko-rrean ez da ausartu zalantzan dauden neurriak abian jartzera.

37 — Berriki, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan oinarrituz, administrazio publikoko euskara-gaitasun tituluen balioki-detzak ezarri dira eta, besteak beste, Justiziako 3. hizkuntza-eskakizuna EGAren parekoa izango da (biak ala biak Europako C1aren parekoak).

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko Justizia Administrazioan azken urte hauetan guztietan ez da lan-deialdi esanguratsurik egin. Dena dela, egindako apurrak aztertzen baditugu ondorio argi bat atera daiteke: orokorrean euskara meritu gisa baloratzera mugatu dira eta beti araudiak ezarritako gutxiengo balioa emanez.

Hainbeste denboran hain deialdi gutxi egiteak, ordea, alderantzizko ondorioak eragin ditu, izan ere derrigortasun-data zuten lanpostu asko-ri data agortu zaie eta egun lanpostu askotan ezinbestekoa da lanpostua eskuratzeko dagokion euskara-gaitasuna egiaztatzea. Esaterako 2010 urtean egindako lan-deialdi batean 163 lanpostu eskaini ziren eta 118 lanpostutan hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharra eskatu da (%72,4), hori bai 1. hizkuntza-eskakizuna besterik ez, izan ere, kasu honetan Menpeko Langileen Kidegoko lanpostuak ziren eskaintzen zirenak.

Euskara meritu gisa baloratzeari dagokionez, hutsuneak nabarme-nak dira. Esan bezala, lehen plangintza abian jarri arte (2001) euskara meritu gisa baino ez zen baloratzen eta Funtzio Publikoaren legea abian jarri arte (1989) hori ere ez. Aipatutako deialdian esaterako, euskara me-ritu gisa baloratzerakoan legeak ezarritako gutxienekoak betetzera mu-gatu dira. Lan-deialdi horretan 1. hizkuntza-eskakizuna soilik balora-tzen zela jakinda, hizkuntza gaitasun hori egiaztatzeagatik puntuen %5 emanen zaio hautagaiari, esan bezala araudiak ezarritako gutxiengoa.

9. TAULA

EUSKARAREN BALIOA 2010 URTEKO MENPEKO LANGILEEN LAN-DEIALDIAN

Oposizio fasea 69

Esperientzia 25

Titulazio akademikoa 4

Informatika ezagupenak 2

Euskara (1 HE) 5

GUZTIRA 100

Iturria: 2010eko maiatzak 5eko EHAO. Kontseiluak egindakoa.

Laburbilduz, Justizia Administrazioaren gaineko eskumenak eskuratu zirenetik 14 urte pasatu diren arren, oso lanpostu gutxi dira dagokien hizkuntza-eskakizun egiaztatzea ezinbestekoa dutenak eta gainera-koetan euskara meritu gisa baloratzera mugatzen dira, beti ahalik eta puntu gutxien eskainiz, gainera.

Kontuan izan behar da, hizkuntza-eskakizunak langileen gutxieneko euskara-gaitasuna bermatzeko bitartekoak izateaz gain, zeharka, mila-ka pertsonari eragiten dieten baldintzak ere badirela. Izan ere, lan-

deialdiak azkenean bakan batzuek gainditzen dituzten arren, milaka eta milaka dira aurkezten direnak, eta horietako asko euskara ikasten ahalegintzen dira oposaketa gainditzeko38.

3.2.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitatean ez dago Justizia Administrazioa euskal-duntzeko inolako normalizazio-planik eta langile berriak kontratatzeko politika, kasurik onenean, euskara meritu gisa baloratzera mugatzen da, beti ere, 1986ko Euskararen Legeak ezarritako eremuen arabera.

Nafarroako Administrazio publikoan, oro har, langile berriak kontra-tatzerakoan zenbait lanpostu eskuratzeko euskara maila jakin bat egiaztatu beharra eskatzen da, baina derrigortasun-datarik ez da ezar-tzen. Lanposturako eskatzen den hizkuntza-eskakizuna lanpostua es-kuratzeko unean bertan egiaztatu behar izaten da, bestela, ez baitago lanpostua eskuratzerik. Hasieratik oso lanpostu gutxi eta gehienak euskararekin zerikusi zuzena zutenak (itzultzaileak, teknikariak...) izan dira ezaugarri hori izan dutenak eta denborarekin areagotuz joan beharrean gutxitu egin dira Nafarroako Gobernuaren erabakiz

Nafarroako sistema hau EAEkoa baino eraginkorragoa zatekeen bal-din eta hain lanpostu gutxiri eragingo ez balio, izan ere, ikusi bezala, derrigortasun-daten sisteman hainbat neurrik sistemaren beraren era-ginkortasuna erabat baldintzatzen dute: orokorrean oso derrigortasun-

-data gutxi ezartzen dira, langile asko adinagatik hizkuntza-eskakizuna egiaztatzetik salbuesten dira eta dagokiena ez egiaztatuta ere ez da lan-gileen aurkako inolako neurririk hartzen.

Esan bezala, Nafarroan, lanpostu bakan horietan eskatutako euskara-gaitasuna lanpostua eskuratu aurretik edo unean bertan egiaztatu behar da eta ondorioz ez da hizkuntza-eskakizun hori egiaztatzeko inolako denbora tarterik uzten. Ondorioz, aurrez aipatutako hutsune eta gabezia horiek guztiak neurri bakar batekin gainditzen dira. Gai-nera, orokorrean eskatzen den euskara-gaitasuna ere, EGAren parekoa izaten da, hau da, EAEko 3. Hizkuntza-eskakizunaren parekoa eta ondorioz, hizkuntza-eskakizuna ezartzen zaien lanpostuetan langile euskaldunak ariko direla bermatzen da. Hala ere, sistema honen era-ginkortasuna ere oso mugatua da, baina beste arrazoi batengatik: hiz-kuntza-eskakizuna ezartzen zaien lanpostuak oso gutxi izaten direla-ko, ia guztiak irakasle lanpostuetarako edota euskararekin zerikusia duten lanpostuetarako izaten direlako. Justizia Administrazioaren ka-

38 —3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.2

. LA

NG

ILE

BE

RR

IEN

KO

NT

RA

TAZ

IOA

Page 31: HP Justizia Administrazioa

31

suan, esaterako, 520 langile inguruko lantaldean, ez da egon eta ez dago horrelako lanpostu bakar bat ere.

Dena dela, Nafarroako Administrazio osoa kontuan hartuz, oso gutxi dira horrelako baldintzak dituzten lanpostuak eta ondorioz, sistema ho-nek eskaintzen dituen aukerak baliatu gabe gelditzen dira. Azken finean, beraien lan teknikoa egin ahal izateko euskara ezinbestekoa duten lan-postuetan euskara-gaitasun nahikoa eskatzera mugatzen direla esan daiteke (D ereduko irakasleak, euskara teknikariak, itzultzaileak...).

Nafarroako Gobernuak azken hamarkadan dekretu bidez definitu izan du Nafarroako Administrazio publikoko plantilla organikoan zein lanpostutan izan behar duen euskarak jakin beharrekoa eta azken urte hauetan plantilla organikoaren bidez ere bai. Dena dela, joera orokorra hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak murriztea izan da eta, ondorioz, lehen gutxi zirenak, egun are gutxiago dira39.

Bestalde, euskararen ezagutza derrigorrezkoa ez den kasuetan euskara meritu gisa baloratzen da, baina soilik eremu euskaldun edo mistoa de-lakoetan eta soilik lanpostu batzuetan. Gainera, oposaketa-lehiaketetan euskara jakiteagatik oso puntu gutxi eman izan dira, eta, hainbat urte-tan, kopuru urri hori are gehiago murriztu duten arauak onartu ditu Nafarroako Gobernuak. Dena dela, errealitatean euskara meritu gisa baloratzearen aukera honen eraginkortasuna hutsaren hurrengoa da, Nafarroan Administrazio publikoko lanpostuak betetzeko ohiko proze-dura merituak kontuan hartzen ez dituen oposaketa izaten den heinean. Oposaketak soilik lanpostuari dagozkion unean uneko frogak kontuan hartzen ditu eta ondorioz, ez ditu oposaketa-lehiaketetan baloratzen diren euskararen ezagutza bezalako merituak kontuan hartzen.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan badira euskara jakitea ezinbesteko baldintza duten lanpostuak, baina guztiak Lehen-dakaritzako Zuzendaritzari dagozkio eta funtsean euskararekin zeri-kusi zuzena duten lanpostuak dira (itzultzaileak, teknikariak eta ho-rrelakoak). Justizia Zuzendaritzan beraz (Barne Zuzendaritzan bezala) ez dago euskara jakitea ezinbesteko baldintza duen lanposturik eta hori Nafarroako Gobernuaren eskumeneko Justizia Administrazioan

39 — 2003ko dekretua onartu aurretik, dekretu bidez zehazten zi-ren lanpostu horiek, baina azken urte hauetan, urtero dekretu bidez onartzen diren plantilla organikoetan zehaztu dira administrazioko zein lanpostutan zen euskara jakin beharrekoa edota zeintzuetan ba-lora zitekeen euskara meritu gisa. Egun, administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretu berriak zehazten ditu baina oso era orokorrean, herritarrekiko duten harremanaren arabera.

520 langile inguru ari diren arren (456 lanpostu finko). Herrialde guz-tian sakabanaturik dauden eta Justizia Administrazioaren oinarrizko egitura suposatzen duten Bake Epaileen kasuan ere, ez da inolako es-kakizunik aurreikusten, ez eremu euskalduna deitutakoan kokatutako udalerrietan ari direnen kasuan ez eta eremu mistoan kokatutakoetan ere. Zehazki, 2009ko plantilla organikoaren arabera, Nafarroako Go-bernuaren eskumeneko Justizia Administrazioan 456 lanpostu daude (100 inguru dagokien langile titularrak bete gabe) eta bakar batean ere ez da euskara jakitea eskatzen.

Beraz, gero eta langile gehiago dituen, eta, eremu euskaldunean ere lanpostuak dituen zerbitzu publikoa izan arren, gaur egun, Vascuen-cearen Legea onartu zenetik 24 urte pasa direnean, eremu euskalduna deitutakoen ere ez da Justizia Administrazioko lanpostuak eskuratze-ko euskara jakin beharra eskatzen eta meritu gisa ere oso kasu gutxitan eta gutxi baloratzen da.

10. TAULA

EUSKARAREN BALIOA 2006 URTEKO LAN-DEIALDI BATEAN

Oposizio fasea 69

Esperientzia 15

Ezagutza juridikoa 3

Informatika ezagupenak 2

EB-eko hizkuntza ofizialak 6

Euskara (Eremu euskalduna) 2,2

Euskara (Eremu mixtoa) 2,1

Euskara (Eremu ez euskalduna) 0

GUZTIRA 100

Iturria: 2006 urteko NAO. Kontseiluak egindakoa.

Osasunbidean esaterako, eremu euskalduneko zenbait lanpostuk euskara eskakizun jakin bat dute (V1 maila). Gutxi dira (9.000 langiletik 53 baino ez), baina zerbitzu publikoa eskaintzen duten heinean, eremu euskaldunerako gutxieneko eskaintza bat bermatzen dutela esan daiteke. Bada, Justizia Administrazioaren kasuan gutxieneko zerbitzu hori ere ez da inondik inora bermatzen.

Hala ere, hau guztia ez da gauza berria. Parlamentutik Nafarroako Gobernuari egindako galdera baten bidez jakin ahal izan dugunez, 2001eko urtarrilaren 1etik 2008ko uztailaren 1era (zazpi urte eta er-dian) Nafarroako Administrazio publikoan eta bere erakunde autono-moetan 2.429 lanpostu berri sortu dira eta soilik 610 lanposturi ezarri

EspEdiEntEa: 738/2005 bizkaia kExa: Bizkaiko Merkataritza Erregistroan elkarte bati ez diote notarioak euskara hutsez eginiko eskritura onartu. Gaztela-niazko itzulpena erantsi behar diotela esan diete.

EspEdiEntEa: 240/2006 bizkaia

kExa: Martxoaren 2an Bizkaiko Probintzia Auzitegian epai-keta batean izan dela ziurtatzen duen egiaztagiria gaztelania hutsean luzatu dio Seigarren Sekzioko idazkariak

EspEdiEntEa: 1150/2007 gipuzkoa

kExa: Bergarako Instrukzioko 1 zenbakiko epaitegiko buruak ukatu dio herritarrari epaiketa euskara hutsean egitea. Hori jakinarazteko autoa gaztelania hutsean dago, bertan euskaraz jakinaraziko zaiola agertu arren.

EspEdiEntEa: 600/2008 bizkaia

kExa: Webgunean Fundazioen Erregistroen inguruko iza-pideak egiteko eskura dauden 10 inprimakitatik 3 baino ez daude euskaraz. Gainerako guztiak gaztelania hutsean daude. Telefonoz deitu eta euskaraz bidaliko zizkioten galdetuta, ez zegoela euskarazko eredurik eta itzultzaileak oso lanpetuta daudela erantzun zioten.

EspEdiEntEa: 895/2008 gipuzkoa

kExa: Tolosako Erregistro Zibileko epaileak gaztelania hu-tsean bidali die zirkularra Tolosako epaitegi-barrutiko hainbat bake-epaileri.

EspEdiEntEa: 474/2007 nafarroa

kExa: Apirilaren 19an, goizeko 10:00etan, Nafarroako Auzi-tegiko sarrerako langileek gaztelaniaz erantzun zioten herrita-rrek euskaraz eginiko galderari. Harrera euskaraz egingo zien norbait ez ote zegoen galdetuta, ezetz erantzun zieten.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.2

. LA

NG

ILE

BE

RR

IEN

KO

NT

RA

TAZ

IOA

Page 32: HP Justizia Administrazioa

32

zaie euskara jakin beharra (lanpostu berrien %25,1i). Horrela ikusita proportzio esanguratsua dirudi, baina ia lanpostu guztiak (585) ira-kasleenak izan direla kontuan hartzen badugu, hezkuntzatik aparte administrazioko langile berriak elebidunak izan daitezen inolako aha-leginik ez dela egiten ohartuko gara.

Euskara meritu gisa baloratzeari dagokionez, epe horretan sortutako 2.429 lanpostu horietatik 30 lanposturi soilik ezarri zaie euskara me-rezimendu gisa baloratzeko aukera (20 eremu euskaldunekoak eta bes-te 10 eremu mistokoak). Lehen 20 horien kasuan, 8 lanpostu foruzain lanpostuei dagozkie, 4 suhiltzaileei, 3 basozainei, 2 eskolako atezainei eta bat sukaldari, liburuzain eta zerbitzu anitzetako lanpostu banari. Laburbilduz Justizia Administrazioko lanposturik ez.

Corpus juridikoa aztertu dugunean ikusi bezala, hasiera batean (1994-2001) eremu euskalduneko lanpostuetan ez ezik, eremu mistoko zen-bait lanpostuetan ere euskara meritu gisa baloratzen zen, nahiz eta oso puntu gutxirekin izan. Ondoren, 2001 eta 2003ko dekretu ezagunen eskutik, hizkuntza-eskakizuna zuten lanpostuak murriztu ziren eta lan-deialdietan euskarari emandako balioa ere bai, bide batez, euska-raren puntuazioa Europako hizkuntza ofizialei emandako balioari lo-tuz. Are gehiago, eremu mistoan euskara baloratzeko aukera ezeztatu zen eta eremu euskaldunean ere ez zitzaien lanpostu guztiei aitortzen aukera hori. Epaitegiek azkenik neurri murriztaile horietako asko ber-tan behera utzi dituzte eta ondorioz 2009tik aurrera, dekretu berria tarteko, euskara eremu euskalduneko zein mistoko lanpostu guztietan baloratu ahalko da, Europako hizkuntzen balioari lotu gabe, baina beti bezala oso balio mugatuarekin.

Atzerapauso hauek ahalbidetu dituzten dekretu eta arauak baliogabe-tu arren, urte hauetan guztietan egin diren lan-deialdietan egindako kalteak ez du konponbiderik. Nafarroako Gobernuak hori bazekien eta behin eta berriz epaiak atzeratzen ahalegindu da, epaien aurkako helegite berriak aurkeztuz eta trikimailu ezberdinak erabiliz.

Nafar Gobernuak azken urte hauetan indarrean jarri dituen dekretu murriztaile horiek atzerapauso garrantzitsua ekarri dute administrazio-ko langile berrien kontrataziorako baldintzetara ere, baina kontuan izan behar dugu dekretu horiek indarrean sartu baino lehen egoera ez zela askoz hobea. Zenbait lanpostu eskuratzeko euskara jakin beharrekoa zen, eta meritu gisa baloratzerakoan puntu gehixeago ematen zitzaiz-kien euskara zekitela egiaztatzen zutenei, baina ez zen inondik inora euskararen normalizazioak behar zuen kontratazio-politika garatzen. Hala ere, 55/2009 Dekretu berriarekin euskararen balorazioa ez da 2001 eta 2003ko Dekretuen aurreko egoera mugatu hartara ere iristen.

Honela 55/2009 Dekretu berriaren arabera euskara meritu gisa balora-tzerakoan balio hauek hartu beharko dira kontuan: eremu euskaldu-nean orokorrean merituei dagozkien puntuen %6 eman beharko zaie euskara badakitela egiaztatzen dutenei eta herritarrekin duten harre-manaren arabera lanpostu batzuetan %10 arte handitu ahalko da ehu-neko hori. Eremu mistoan, berriz, orokorrean merituei dagozkien puntuen %3 eman beharko zaie euskara dakitela egiaztatzen dutenei eta herritarrekin duten harremanaren arabera lanpostu batzuetan %6 arte handitu ahalko da ehuneko hori40. Esan bezala, euskara meritu gisa oposaketa-lehiaketetan soilik baloratzen dela kontuan hartzen ba-dugu, azkenean balorazio urri hori oso lanpostu gutxitan egiten da eta noski, horrela ezinezkoa da zerbitzu publiko oso bat euskalduntzea.

Dena dela, Justizia Administrazioko langile izateko euskara jakitea ez da eskatzen eta meritu gisa ere ez da baloratzen beraz, Justizia Admi-nistrazioaren kasuan egoera are larriagoa da, euskara hizkuntza-pai-saiara eta zenbait komunikazio idatzitara mugatzen dela esan daiteke, horrek esan nahi duen guztiarekin: ez dago euskal hiztunak euskaraz artatzeko langilerik eta ondorioz Nafarroako euskal hiztunen hizkun-tza eskubideak behin eta berriz urratzen dira.

40 — Orain arte baina, ez da puntu banaketa berri honekin lan-deial-dirik egin eta horregatik ez dugu dagokion taula jaso.

3.2.3. Ipar Euskal Herria

Langile berrien kontratazioaren atal honetan ere Ipar Euskal Herriaz ari garenean behin eta berriz egin dugun egoeraren azterketa labur eta eskasa errepikatu beharrean gara. Izan ere, ez dago Justizia Adminis-trazioan langile berriak kontratatzerakoan euskararen ezagutza eska-tzeko edo baloratzeko inolako arau, plangintza edo neurririk.

Euskararen Erakunde Publikoak bestelako lehentasun batzuk zehaztu ditu bere helburuen artean eta ez du herritarrekin harreman zuzena duen zerbitzu publiko hau euskalduntzeko langileen kontratazioari begira inolako arau edo neurririk aurreikusten.

3.3. ZIRKUITU EUSKALDUNAK

Administrazio publikoak orokorrean, zerbitzu edo atal ezberdinetan antolatzen dira. Administrazioa erabat euskaldundu bitartean zerbitzu edo atal horietako bakoitzean zirkuitu euskaldunak abian jartzea es-trategikoa dela azpimarratu izan du Euskalgintzak behin eta berriz. Zirkuitu euskaldun horietan zerbitzua euskaraz emateaz gain lana ere euskaraz egingo litzateke. Honela langile euskaldunak (eta euskaldun-dutakoak) zirkuitu euskaldun horietan hasiko lirateke lanean, euska-razko zirkuitua handituz eta zabalduz.

Justizia Administrazioa euskalduntzeko hori litzateke biderik eragin-korrena. Hasteko, langileak euskaldundu behar dira, baina parean lantokiak edota lantaldeak euskalduntzea ere ezinbestekoa da. Horre-tarako, alde batetik, lanean ari diren eta euskaraz ez dakitenek euskara ikasi behar dute eta, bestetik, neurriak hartu behar dira lanean hasiko diren langile berriak euskaldunak izan daitezen (eta ondoren ikasi behar izan ez dezaten).

Euskara erabiltzeko euskara jakitea ezinbestekoa da, baina ikasitakoa ez galtzeko erabiltzea ere bai. Administrazioko zerbitzuetan langileek euskaraz lan egin dezaten euskaldunez osatutako lantalde edo atalak sortu behar dira, hau da, zirkuitu euskaldunak eta ahal diren errazta-sun guztiak eskaini beraien lana euskaraz egin dezaten.

Izan ere, zirkuitu euskaldunez ari garenean euskaraz lan egingo duten lantaldeez ari gara: langile guztiak euskaldunak izango diren lantal-deez eta euren lanerako espazioa euskalduna izango duten lantaldeez (lanerako bitartekoak, softwarea, dokumentazioa, komunikazioak, hizkuntza-paisaia...). Euskararen normalizaziorako ezinbestekoa eta estrategikoa da eremu publiko zein pribatuan horrelako lantaldeak

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.2

. LA

NG

ILE

BE

RR

IEN

KO

NT

RA

TAZ

IOA

Page 33: HP Justizia Administrazioa

33

sortu eta poliki-poliki zabalduz, handituz joatea (eta parean lantalde erdaldun edota mistoak gutxituz eta txikituz joatea).

Zirkuitu euskaldunak sortu eta hedatzea estrategikoa da, langileen ikuspegitik ez ezik herritarren hizkuntza-eskubideenetik ere. Alde bate-tik, herritarrei euskarazko zerbitzua bermatuko zaie eta, bestetik, eus-kara ikasi duten langileek ingurune euskaldun batean lan egingo dute-nez, beraien euskara galdu ordez hobetu eta aberastu egingo baitute.

Urteetako esperientziak erakusten digu (eta Administrazioek berek onartzen dute), langileak euskalduntzeko egiten den ahaleginak (lan-gileen ahalegin pertsonala zein Administrazioaren ahalegina, ekono-mikoa zein bestelakoa) ez duela askorako balio langile horiek euskara ikasi ondoren lan giro erdaldunera itzultzen badira. Denborarekin ika-sitakoa galtzen dute eta denbora pasa ahala ez dira gai beraien zerbi-tzua euskaraz eskaintzeko. Ondorioz, euskararen normalizazioan po-litika oker horrek dakarren kaltea biderkatzailea da. Alderantzizkoa ere biderkatzailea izan daiteke ordea, euskaraz lan egingo duten lantal-deak abian jartzeak euskararen normalizazioan izango lituzkeen onu-rak ere biderkatzaileak baitira.

Atzerapausoak ekidinez langileen benetako euskalduntzea lortzeko eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko biderik eraginkorrena izan arren, egun Euskal Herriko Administrazioek ez dute zirkuitu eus-kaldunen aldeko politikarik garatzen. Ikusi dugunez, Ipar Euskal He-rrian ez dago Administrazioko langileak euskalduntzeko edota euska-raren erabilera sustatzeko plangintzarik. Nafarroako Foru Komunitatean ere ez dago Administrazioan euskara normalizatzeko plangintza orokor eta sistematikorik. Langileak euskalduntzeko eskaintza urri eta mugatu bat besterik ez dago eta euskararen erabilera sustatzea baino murriztea helburu duten zenbait arau. Euskal Autonomia Erkidegoan Adminis-trazioko langileak euskalduntzeko eta euskararen erabilera sustatzeko plangintzak garatu dira, baina egiturazko hutsune eta gabezia nabar-menekin eta ez dira euskaraz lan egingo duten zirkuituak abian jarri.

Benetan harrigarria da euskararen normalizaziorako ezinbestekoa den bide edo tresna honi euskal Administrazioek ematen dioten garrantzia hutsala, are gehiago, orain arte erabiltzen ari diren eta hizkuntza-eska-kizunak egiaztatzera mugatzen den ereduaren porrota gero eta ageria-goan gelditzen ari denean. Are okerrago, garai batean EAEn zein NFKan zirkuitu euskaldunak sortu eta hedatzea aurreikusten bazen ere, denborak aurrera egin ahala, eta arau zein plangintza berriak sortu diren heinean, zirkuitu euskaldunak sortzen joateko erabakia apalduz joan da, zuzenean erabat baztertu ez denean.

3.3.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

EAEn esaterako, Euskararen Legea zehaztu eta Administrazio oroko-rrean euskararen erabilera arautzeko onartu izan diren dekretuetan zirkuitu euskaldunen erabilera aurreikusten bazen ere, ondorengo de-kretu eta plangintzaldietan ideia-indarra galduz joan da eta zenbait kasutan atal elebidunen ideiarekin nahasi ere bai. Eta izatez oso gauza ezberdinak dira: zirkuitu euskaldunean langile guztiak euskaldunak izango lirateke eta euskaraz lan egingo lukete, atal elebidunetan aldiz langile guztiek ez lukete euskaraz jakin beharko eta euskaraz lan egitea ere ez litzateke ezinbestekoa. Azken hauen helburua euskaraz lan egi-tea baino, herritarrei zerbitzua hizkuntza batean zein bestean eskaini ahal izatea bermatzea bilatzen da.

Dekretuan ez da gai honi buruz ezer esaten, ez da euskara zerbitzu-hiz-kuntza edota lan-hizkuntza izango ote den ere definitzen eta ondorioz ez da helburu batekin edo bestearekin inolako neurririk aurreikusten.

Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko Justizia Administrazioaren kasuan, 2008ko Dekretuak euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak aurrei-kusten ditu eta 2001 urtekoak ere aurreikusten zituen, baina garatu diren neurriak oso mugatuak izan dira.

Dekretu zaharrean hiru artikuluk osatutako kapituluan, erabilera sus-tatzeko egitasmoak esperientzia pilotu bezala aurkeztu ziren, eta ondo-rioz ez zen erabilera sustatzeko ekimen orokorrik proposatzen. Fun-tsean baldintzak betetzen zituzten tokietan esperientzia pilotuak abian jarriko zirela eta berariaz aukeratutako bulego judizial horietan gaita-suna duten eta “prest dauden“ funtzionarioek eguneroko lana euskaraz egingo zutela jasotzen zen, hau da, azken finean egitasmoetan parte hartzea funtzionarioen beraien borondatearen esku utziz. Esperientzia pilotuak garatzeko hainbat baliabide eskainiko zirela ere jasotzen zen, baina baliabide horietako batzuk euskaraz lan egiteko baino, itzulpe-netan oinarritutako dinamikan erortzeko arriskua suposa zezaketen:

“itzultzaile baten eta hizkuntza trebatzaile baten laguntza, agiri norma-lizatuen eredu informatizatuak, laguntza informatikoa, osagarrizko euskara-ikastaroak eta euskarazko terminoen glosategi bat”.

Dena dela, esperientzia pilotu horiek abian jartzeko ezarri ziren “nahi-taezko” baldintzek ia ezinezko bihurtu zituzten euskararen erabilera sustatzeko egitasmo horiek: batetik, nahitaezkoa izango zen organo judizial edo fiskaltza horietan beren lanpostuko zereginak betetzeko adinako euskara-maila zuten aski funtzionario egotea eta, bestetik, ezinbestekoa zen ere behar beste dotaziok nahitaezko hizkuntza-eska-kizuna ezarrita izatea. Are gehiago, esperientzia abiarazteko eta euska-

EspEdiEntEa: 148/2006 gipuzkoa

kExa: Otsailaren 7an Gipuzkoako Jabetza Hiritarren Ganba-rak Beasainen duen bulegora joan ziren kontsulta bat egitera. Bertan dagoen abokatuak ongi hartu zituen, baina euskaraz ez dakienez, gaztelaniaz jardun behar izan zuten

EspEdiEntEa: 941/2006 gipuzkoa

kExa: Gipuzkoako bake-epaile batek euskara hutsean bidali ditu Donostiako Erregistro Zibilera ezkontza-agiriak. Fiskalak gaztelaniaz ere bidali behar dituela esan dio.

EspEdiEntEa: 426/2007 gipuzkoa

kExa: Maiatzaren 17an falta-epaiketa izan zuen Gasteizko Ins-trukzioko 2. epaitegian. Epaiketa gaztelaniaz egin behar izan da, epailea elebiduna izan arren, fiskala elebakarra zelako.

EspEdiEntEa: 1059/2007 gipuzkoa

kExa: Abenduaren 19an eta 20an Bilboko Zigor arloko 4 zk.ko Epaitegian izandako epaiketan ez zaie bermatu euskaraz zuzenean zuzentzeko eskubidea.

EspEdiEntEa: 891/2008 gipuzkoa

kExa: Tolosako Erregistro Zibileko epaileak gaztelania hu-tsean bidali du zirkularra Tolosako epaitegi-barrutiko erregis-tro zibil delegatu batera.

EspEdiEntEa: 964/2008 gipuzkoa

kExa: Justizia Sailaren webgunearen bidez jaiotza-agiriaren kopia eskatu zuen. Posta elektronikoko helbidera mezua bida-li zioten eskaera ontzat eman zela, eta laster agiria etxean jaso-ko zuela jakinarazteko. Herritarrak eskaera euskaraz bideratu arren, gaztelania hutsean jaso zuen mezua: Solicitud de certifi-cado Datos del certificado Tipo de certificado: Nacimiento Solici-tado para: XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX Fecha de solicitud: 30/10/2008 Estado de la solicitud Se ha aceptado su solicitud y en breve recibirá el certificado por correo Ordinario.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.3

. ZIR

KU

ITU

EU

SK

AL

DU

NA

K

Page 34: HP Justizia Administrazioa

34

raren erabilera sustatzeko neurriak abian jartzeko, gobernu-organo eskudunen onespena beharrekoa izango zela ezarri zen, hau da, epaile edo magistratuen, fiskalen edota epaileen idazkarien adostasuna.

Bestalde, 2008ko Dekretu berrian ere, VIII. Kapituluan, Bulego Judi-zialean eta Fiskaltzetan euskararen erabilera sustatzeko aurreikusten ziren egitasmoak jasotzen dira, baina oraingoan ez dira “esperientzia pilotu” bezala definitzen. Bestalde, aurreko Dekretuan esperientzia hauek abiatu ahal izatea baldintzen araberakoa bazen, oraingoan lehentasunezkotzat jotzen diren organo judizial, zerbitzu komun eta fiskaltzetan abian jartzea aurreikusten da. Dekretu berrian egitasmo hauek Euskara Erabiltzeko Programa bezala izendatzen dira eta beren helburua “eskatzen zaien euskara-maila duten funtzionarioek aurre-tiaz hitzartutako organoetako bulegoko eguneroko lana euskaraz egin ahal izatea”41.

Azken eremu honetan Dekretu berriak aurrerapauso garrantzitsurik ez duela suposatzen esan daiteke, izan ere, aurreko Dekretuan esperien-tzia pilotuak abian jarri ahal izateko ia ezinezko baldintzak ezartzen ziren bitartean, oraingo honetan ekimenak abian jartzeko baldintza garrantzitsu baina bakarra aurreikusten da: lantalde bakoitzean beren lanpostuko zereginak betetzeko adinako euskara-maila duten aski funtzionario egotea.

Hori arau ezberdinetan aurreikusitakoari dagokionez, baina errealita-tean emaitza oso eskasak lortu dira. Esaterako 2001 Dekretuak ezarri-takoari jarraiki, Bizkai eta Gipuzkoako 32 organo eta 114 pertsonari proposatu zitzaien esperientzia pilotuetan parte hartzea (%80ak hartu omen zuen parte azkenean). Jardunerako lau ildo nagusi zehaztu ziren (ahozko komunikazioa, idatzizkoa, hizkuntza-paisaia eta baliabide in-formatikoak), baina funtsean lan-jardun nagusia zenbait idazki euska-raz ere eskaintzera mugatu zen. Idatzizko komunikazioen atalean (2003ko azaroan) gehien erabiltzen ziren 274 agiri ele bietan eskain-tzea lortu zen, baina guztira 19.000 inguru ziren erabiltzen zirenak. Ahozko komunikazioen atalean herritarrei harrera egiteko zenbait pro-tokolo osatzera mugatu ziren eta organo batzuetatik beste batzuetara

41 — Aurreko Dekretuan aldiz honela zioen hitzez hitz: “Esperientzia horietan, gaitasuna duten eta prest dauden funtzionarioek eguneroko lana euskaraz egingo dute berariaz aukeratutako organoetako bulegoe-tan”. Ikus daitekeenez Dekretu zaharrak funtzionarioen borondatea-ren esku uzten du egitasmoan parte hartzea eta berria helburua zein den esatera mugatzen da, hau da, biak ala biak oso artikulu lausoak dira egitasmo horien eraginkortasunaren ikuspegitik.

konpromiso maila oso ezberdinak eman omen ziren. Urteek aurrera egin ahala euskararen erabilera sustatzeko dinamika, hein handi ba-tean, dokumentu elebidunen erabilera sustatu eta neurtzera mugatu dela esan daiteke. Ahozko komunikazioa bezalako gai garrantzitsuak bigarren maila batean utziz. Dena dela, azken urteetako emaitzak iku-sita idatzizko komunikazioan euskararen erabilera sustatzeko eginda-ko lanaren fruituak ere oso mugatuak izan dira: 2004 urtean idazkien %9 soilik erabiltzen zen ele bietan, 2005 urtean %11 eta 2006 urtean %14. Dena dela, komunikazioen gaia aurrerago berariaz aztertuko du-gunez, orain euskaraz lan egitea helburu zuten esperientzia pilotuek emaitza oso mugatuak eskuratu dituztela esatera mugatuko gara.

Dekretu berrian, besteak beste, lehentasunak ezartzerakoan lehenta-sunezkotzat jotako unitateetan zenbait Unitate Elebiduntzat hartu ahal izango direla jasotzen da, zehazki unitateko kideen %80k edo gehiagok euskara-maila egokia badu espedienteak herritarrek hautatu-tako hizkuntzan izapidetu ahal izateko42.

Zehaztutako helburu eta lehentasun horien guztien eraginkortasuna za-lantzan gelditzen da ordea 9. artikuluko seigarren paragrafoan erabiltzen diren hitz lausoak kontuan hartzen badira (“arian-arian”, “bultzatu”...):

42 — Eta era berean “Unitatearen izaera eta eragin biderkatzailea ere hartuko dira kontuan, bai eta hizkuntza-gaitasun eta egituraren eta di-tuen karrerako funtzionarioen arteko oreka ere”.

152/2008 Dekretua – 9. artikulua

6.- Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak behar diren neurriak bultzatuko ditu lehentasunezko organo eta zerbitzuetan euskara zerbitzu-hizkuntza nahiz lan-hizkuntza modura erabil dadin. Horretarako, arian-arian bultzatuko dira euskara organo eta zer-bitzu judizialetan gehiago erabiltzeko programak. Era berean, lehentasunezko organo eta zerbitzuetan dihardutenek lehentasuna izango dute hizkuntza arloan trebatzeko ikastaroetan onartuak izateko, dekretu honen VII. eta VIII. kapituluetan ezarritakoari jarraituz.

Bestalde bederatzigarren artikulu hori zerbitzu-hizkuntza edota lan--hizkuntza esaten denean zer esan nahi den argituz amaitzen da: “De-kretu honen ondorioetarako, zerbitzu-hizkuntza da herritarrekiko eta beste administrazioekiko harremanetan erabiltzen den hizkuntza. Ondo-rio berberetarako, lan-hizkuntza zerbitzu-hizkuntza ez ezik administra-zioaren barne harremanetan erabiltzen den hizkuntza ere bada”.

Azken finean, dekretu berriak esperientzia pilotuak alde batera utzi eta egoera soziolinguistikoaren arabera zenbait eremutan euskaraz lan egi-tea sustatzeko neurriak ezarri ditu eta oraingoz “barruti judizialetan ahozko zein idatzizko erabilera bultzatzeko eta finkatzeko” programa hauek 120 bake-epaitegi eta 10 barruti judizialetan jarri dira abian (Durango, Gernika, Getxo, Bilbo, Balmaseda, Tolosa, Bergara, Eibar, Irun eta Donostian). Ikusteke dago zer emaitza lortzen duten, baina orain arte ikusi dugun guztia kontuan hartuz, ez dago baikorrak izate-ko arrazoi handirik.

3.3.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitatean zirkuitu euskaldunen alorrean eman diren pauso apurrak atzerapausoak izan dira. Aurrez ikusi bezala, Ad-ministrazioan euskararen erabilera arautzeko 1994/135 Foru Dekre-tuak, besteak beste, “administrazio-zirkuitu elebidunak” aipatzen zi-tuen, helburu nagusiez ari zenean43.

Bada, 1994/135 Foru Dekretuak bere lehen artikuluan hiru helburu nagusi zehazten zituela ikusi dugu jada eta hirugarren helburuak zer-bitzuak euskaraz ematea bermatzeko behar hainbat langile prestatzea zehazten zuela ere bai, baina zerbait gehiago ere esaten zuen indarga-

43 — Izendapen hau ere ez da batere argia “elebidun” hitza erabiltzen delako eta batez ere zein hizkuntzatan lan egingo duten argitzen ez bada, baina “zirkuitu” hitzak beste esanahi bat ematen dio guk aurrez aipatutako zentzuan, hau da, zirkuitu euskaldunen zentzuan.3

. HIZ

KU

NT

ZA

PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.3. Z

IRK

UIT

U E

US

KA

LD

UN

AK

Page 35: HP Justizia Administrazioa

35

betutako Dekretu horrek. Hona hemen bere lehen artikuluan lortu nahi zen hirugarren helburuaz zioena hitzez hitz:

c. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu nagusie-tan, erabiltzaileak halaxe eskatzen duenean, zerbitzuak euskaraz ematea bermatzeko aski diren administrazio zirkuitu elebidunak ezartzeko behar hainbat langile prestatzea. Nafarroako Foru Komu-nitateko zerbitzu nagusiak Nafarroako biztanleria guztian harrera ematen diotenak dira, non kokaturik dauden kontuan hartu gabe.

Aipatu dugun bezala, 2003/29 dekretuak funtsean gauza bera dio dekre-tuaren helburuak zehazten dituenean eta idazterakoan egitura bera mantentzen du, baina zenbait hitz gako aldatu egiten dira eta, ikus dai-tekeen bezala, jada ez dira administrazio-zirkuitu elebidunak aipatzen.

c. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu nagu-sietan, erabiltzaileari, eskatzen duenean, zerbitzua euskaraz eman ahal izateko behar diren langileak antolatu eta gaitzea. Nafarroako Foru Komunitateko zerbitzu nagusiak Nafarroako biztanle guztiei zerbitzua ematen dietenak dira, zehazki zein lurraldetan kokatu-rik dauden kontuan hartu gabe.

Beraz, 1994ko Dekretua jada ez dago indarrean eta 2003ko Dekretu berriak ez du “administrazio-zirkuitu elebidunei” buruz hitzik esaten. Egia esateko 1994/135ko dekretuan erabiltzen den izendapen horren atzean “zirkuitu euskaldunen” kontzeptua egon zitekeela pentsatzea gehiegizkoa izan daiteke. Izan ere, “administrazio-zirkuitu elebidu-nak” esamoldea erabiltzen den guztietan herritarrak nahi duen hiz-kuntza erabil dezan bermatzeko direla zehazten da, baina ez da zein hizkuntzatan lan egingo duten aipatzen. Aipatzekoa da, bestalde, “ad-ministrazio-zirkuitu elebidun” horiek eremu euskaldunean ez ezik, eremu mistoan ere aurreikusten zirela.

Gogoan izan behar da, bestalde, aurreko dekretuek Nafarroako Admi-nistrazio publiko osorako balio zutela eta ondorioz, Nafarroaren esku-meneko Justizia Administraziorako ere bai, baina jada askotan errepi-katu dugun bezala, praktikan, dekretu horiek alor honetan ondorio mugatuak izan dituzte, eta aztertzen ari garen zirkuituen eremu hone-tan zehazki bat bera ere ez.

3.3.3. Ipar Euskal Herria

Alor honetan ere ez dago inolako arau edo plangintzarik Ipar Euskal Herrian, ezta aurrekaririk ere.

3.4. KOMUNIKAZIOAK ETA HIZKUNTZA-PAISAIA

Langileak euskalduntzea, langile berri elebidunak kontratatzea eta zir-kuitu euskaldunak abian jartzea euskara normalizatu nahi duen hiz-kuntza-politika ororen osagai ezinbestekoak dira. Hiru neurri nagusi horiek berma dezakete soilik herritarren eta langileen arteko edota lan-gileen beraien arteko euskarazko komunikazioa. Hori bermatzeko ko-munikazioen alorrean bertan bestelako neurri bereziak ere garatu behar dira, ordea, eta horiek aztertuko ditugu ondorengo atal honetan. Batez ere, herritarren eta langileen arteko komunikazioak aztertuko ditugu, hau da, herritarrei euskarazko zerbitzua eskaintzeko hartzen diren neu-rriak. Horrekin batera baina, langileen arteko komunikazioak aztertu-ko ditugu, hau da, euskaraz lan egiteko hartzen diren neurriak.

Batzuen eta besteen arteko komunikazio horiek funtsean ahozkoak eta idatzizkoak izan daitezke edota kanpora begirakoak (ahozkoak, langile eta herritarren artekoak) edo barrura begirakoak (langileen ar-tekoak). Bestetik, idatzizko komunikazioen baitan itzulpenak bereziki aztertuko ditugu informazio hori dugun kasuetan.

Euskal hiztunok, Hizkuntza-eskubideen Deklarazio Unibertsalaren arabera, dokumentu ofizial guztiak euskaraz eskuratzeko eskubidea dugu. Ikusi dugun bezala, EAEn legez jasotzen da eskubide hori. NFKan aldiz, eskubide hori eremu euskalduna deitutakoan bizi diren herritarrei aitortzen zaie eta eremu mistoa deitutakoan ere zenbait es-kubide onartzen dira, nahiz eta eremu horretan euskara ofiziala ez izan. Ipar Euskal Herrian bestalde, ez dago inolako lege babesik idazki ofizialak euskaraz eskuratzeko.

Bestalde, euskararen normalizazio prozesuan hizkuntza-paisaia euskal-duntzea ere zeregin garrantzitsua da, ez soilik hiztun komunitatearen hizkuntza-eskubideen ikuspegitik, baita psikologia sozialaren ikuspegi-tik ere. Izan ere, hizkuntza paisaiak informazio funtzioa ez ezik, funtzio sinbolikoa betetzen du. Funtzio informatiboak hizkuntza talde baten lurralde mugak zehazten ditu, komunikazioan hizkuntza bat edo gehiago erabil daitezkeela adierazten duen aldetik. Bestalde, funtzio sinbolikoak hizkuntzen balioa eta estatusa islatzen ditu, talde batek beste talde batzuekin alderatuta hizkuntza nola ikusten duen erakutsiz. Hizkuntza-paisaiak, informazioa emateaz gain, eragina du errotulu edo testu horiek ikusten dituzten pertsonengan. Izan ere, jendeak hizkun-tzei buruz duen pertzepzioan eta hizkuntzen aldeko jarreretan eragin dezake hizkuntza paisaiak, eta ondorioz erabilera baldintzatu dezake.

EspEdiEntEa: 796/2005 gipuzkoa

kExa: Eibarko Instrukzioko 2. epaitegiak gaztelania hutsean bidali dio zitazioa herritarrari.

EspEdiEntEa: 182/2006 bizkaia kExa: Getxoko Instrukzioko 5. Epaitegiak gaztelania hutsean bidali dio herritarrari epaiketa batean deklaratzera joateko zi-tazio-agiria.

EspEdiEntEa: 113/2006 gipuzkoa

kExa: Bilboko Instrukzioko epaitegiak gaztelania hutsean bi-dali dio epaiketa batean deklaratzera joateko zitazioa.

EspEdiEntEa: 534/2006 bizkaia

kExa: Getxoko Instrukzioko 5. Epaitegiak gaztelania hu-tsean bidali dio herritarrari apirilaren 24an epaitegira ber-taratzeko agiria.

EspEdiEntEa: 660/2006 bizkaia

kExa: Ekainaren 8an Bilboko Epaitegitik agiri bat jasotzera bertaratu zedin zioen oharra jaso zuen. Agiria gaztelania hu-tsean zegoen.

EspEdiEntEa: 846/2006 bizkaia

kExa: 2006ko azaroan herritarra haurra inskribatzera joan zen Getxoko Erregistro Zibilera. Gaztelania hutsean luza-tu zizkioten inprimakiak. Euskarazkoak eskatu eta ez zutela erantzun zioten.

EspEdiEntEa: 103/2009 gipuzkoa

kExa: Urtarrilaren 5ean Euskal Autonomia Erkidegoko Au-zitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretotik bidali-tako telegrama jaso zuen; auzi batean lekukotza emateko deia luzatu diote bertan eta gaztelania hutsean idatzia dago.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA

Page 36: HP Justizia Administrazioa

36

Beraz, zalantzarik ez dago, hizkuntza-paisaia euskalduntzeak bere ga-rrantzia du normalizazio-prozesuan eta, ondorioz, hizkuntza-politika orok hizkuntza-paisaia euskalduntzeko arau, plangintza eta baliabi-deak izan behar ditu. Are gehiago, hizkuntza bat normalizatzeko eman behar diren pauso ugari eta konplexuen artean hizkuntza-pai-saia euskalduntzea pausorik errazenetakoa dela esan dezakegu, erraze-na ez bada. Ondorioz, hizkuntza-paisaiaren azterketaren bidez, hiz-kuntza-paisaiaren egoerari buruzko informazioa ez ezik, administrazio jakin baten hizkuntza-politika orokorrari buruzko informazio interes-garria ere eskura daiteke.

Izan ere, hizkuntza-paisaia euskalduntzea beste neurri batzuk baino errazagoa izateaz gain, ikusgarriagoa ere bada eta, ondoren ikusiko dugun bezala, Euskal Herriko Administrazio ezberdinek euren hiz-kuntza-politika orokorraren gabeziak hizkuntza-paisaia euskalduntze-ra mugatuz estali nahi izan dituzten arren, alor honetan oraindik ga-beziak izan badira.

Justizia Administrazioak zerbitzu zabala eskaintzen duen heinean, asko dira lurraldean sakabanatuta alor horretan zerbitzuak eskaintzen dituzten guneak (epaitegiak, bake-epaitegiak, bulegoak...) eta asko zerbitzu horiek guztiak erabiltzen dituzten pertsonak. Ondorioz hiz-kuntza-paisaiak garrantzi berezia du alor honetan. Azter ditzagun ad-ministrazio bakoitzak alor honetan eman dituen pausoak eta agian horrela hobeki ulertuko dugu bakoitzak garatzen duen hizkuntza-po-litika orokorra ere.

3.4.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Kontuz: laburpeneko datu orokorrek eta txosten osokoek ez dute bat egiten: laburpenaren arabera 259.000 elementu behatu dira eta txosten osoaren arabera 268.308... Haztapenen arabera ere aipamen egiten du, telefono deiek sekulako pisua dutela (176.000, hau da, guztien %65,6)

EAEko Autonomia Estatutuak lehenik eta 1982ko Euskararen Legeak ondoren, besteak beste, euskararen estatusa eta erabilera arautu zituz-ten. Arau horiek herritarren hizkuntza-eskubideak zehaztu zituzten eta tartean Administrazio publikoarekin bi hizkuntza ofizialetan ari-tzeko eskubidea jaso zen. Herritarrei aitortzen zaizkien hizkuntza-es-kubideak Euskararen Legeko 5. artikuluan jasotzen dira eta tartean Administrazio publikoarekin hitzez edo idatziz euskaraz (edo gaztela-niaz) aritzekoa, hurrengo artikuluan, 6.ean, gehiago zehazten dena:

10/1982 Legea - 6. artikulua.

1.- Herritar guztiei, Autonomia-Elkarteko lur-eremuan Herri-Ardura-laritzarekin izan ditzaten harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eta bakoitzak aukera dezan hizkuntza ofizialean harrera egin dakioneko eskubidea aitortzen zaie. Horretarako, behar daite-zen neurriak hartuko dira eta eskubide honen erabilpena arian-a-rian bermatzeko beharrezko gerta daitezen eskuarteak ebatziko.

2.- Norbanako batek baino gehiagok eskuhartu dezateneko zehaztapi-detzan edo arazopideketan, haiek elkar hartuta aukeratu dezaten hizkuntzaz baliatuko dira herriagintariak. Elkar hartzerik ez bada, zehaztapidetza edo arazopideketa hasitakoak nahi dezan hizkuntza erabiliko da, bi aldetakoek argipideak bere aukerako hizkuntzan jasotzeko duten eskubidearen kaltetan gabe.

Are gehiago, 10/1982 Legeak Justizia Administrazioari erreferentzia zuzena egiten dio eta bere 9.1 artikuluan, herritar guztiek Justizia Ad-ministrazioarekiko harremanetan nahi duten hizkuntza erabili ahal izango dutela ezartzen du, hala nola, ez zaiela itzulpenik exijituko.

Corpus juridiko orokorrarekin jarraituz, Administrazio osorako irizpi-deak ezartzen dituen 86/1997 Dekretua aipatu behar da, besteak beste, euskara zerbitzu-hizkuntza edo lan-hizkuntza izateko irizpideak ezar-tzen dituelako edota Administrazio-atalen sailkapenerako irizpideak ere jasotzen dituelako. Dekretu horretan, ezarritako hainbat irizpide jasotzen dira Justizia Administrazioa euskalduntzeko plana arautu du-ten bi dekretuetan (117/2001 Dekretuan zein 152/2008 Dekretuan). Zehazki Dekretu hauek hizkuntza-eskakizunei buruz ari direnean egi-ten diote aipamen zuzena 86/1997 Dekretuari, baina komunikazio eta hizkuntza-paisaiari dagokionez Dekretuaren aipamen zuzenik ez egin arren, neurri batean Dekretu horrek ezarritako irizpide orokorrak ja-rraitzen dituztela esan daiteke, batez ere, 152/2008 Dekretu berrian. Izan ere, 2001 urteko Dekretuan ez da ezer esaten zerbitzu-hizkuntza edota lan-hizkuntza izateari buruz eta gaiaz egiten den aipamen baka-rra, VII. kapituluan egiten da, Bulego Judizialean eta Fiskaltzetan eus-

kararen erabilera sustatzeko egitasmoak arautzen direnean, hau da, 18, 19 eta 20. artikuluetan44.

Dekretu berriak, 2008koak, gaia sakonago eta zabalago jasotzen du. Hasteko, 1982ko Euskararen Legean herritarrei aitortzen zaizkien hiz-kuntza-eskubideak jasotzen ditu eta helburua herritarrek Euskal Auto-nomia Erkidegoko Justizia Administrazioarekin euskaraz egiteko au-kera izatea dela ere bai, “euskararen erabilera normalizatzea helburutzat hartuta, bai zerbitzu-hizkuntza, bai lan-hizkuntza izan dadin, bere eskumenen eremuetan”. Ildo beretik, jarraian “Erregioetako Hizkun-tzen edo Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak” Justizia eremuari buruz zehazten dituenak eta bere ondorioak ere jasotzen dira:

152/2008 Dekretua – Sarrera

Erregioetako Hizkuntzen edo Hizkuntza Gutxituen Europako Gutu-na 1992ko azaroaren 5ekoa da eta 2001eko abuztuaren 1ean sartu zen indarrean. Gutun horren 9. artikulua Justiziaren eremuari bu-ruzkoa da; artikulu horretan bermatzen da erregioetako hizkuntzen edo hizkuntza gutxituen erabilera, prozedura penal, zibil eta admi-nistratiboetan. Baliagarritzat jotzen ditu dagokion erregioko hizkun-tzan edo hizkuntza minorizatuan idatzitako agiriak. Hizkuntza ho-rietan idatzitako legegintza-testuak bultzatuko dituela esaten du. Aipatutako Gutuna Espainian aplikatzea dela-eta Europako Kontsei-luko Adituen Batzordeak idatzitako 2005eko irailaren 21eko Txoste-nean, Ondorioen D atalean, beharrezko ikusten da berriro aztertzea Justizia Administrazioaren autonomia-erkidegoetako langileen karre-raren egitura eta prestakuntza, langile horien ehuneko egoki batek izan dezan erregioko hizkuntzaren edo babespeko hizkuntza gutxi-tuaren beharrezko jakintza.

Sarreraren ondoren, Xedapen Orokorretan, Justizia Administrazioko zerbitzuak herritarrekiko harremanaren arabera sailkatu beharra au-rreikusten da eta, ondoren, Planaren helburu eta lehentasunak zehaz-

44 — Besteak beste, hiru artikulu horietan baldintzak betetzen dituzten tokietan esperientzia pilotuak abian jarriko direla eta berariaz aukera-tutako bulego horietan funtzionarioek eguneroko lana euskaraz egingo dutela jasotzen da, hala nola, horretarako hainbat baliabide eskainiko zaizkiela: “itzultzaile baten eta hizkuntza-trebatzaile baten laguntza, agi-ri normalizatuen eredu informatizatuak, laguntza informatikoa, osaga-rrizko euskara-ikastaroak eta euskarazko terminoen glosategi bat”. Dena dela, esperientzia pilotu horiek abian jartzeko “nahitaezkoa izango da organo judizial edo fiskaltza jakin horretan beren lanpostuko zereginak betetzeko adinako euskara- maila duten aski funtzionario egotea eta behar beste dotaziok nahitaezko hizkuntza-eskakizuna ezarrita izatea.3

. HIZ

KU

NT

ZA

PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.4. K

OM

UN

IKA

ZIO

AK

ETA

HIZ

KU

NT

ZA

-PA

ISA

IA

Page 37: HP Justizia Administrazioa

37

ten dituen 9. artikuluan, sailkapen hori kontuan hartuz lehentasunez-ko unitateak eta lehentasunik ez duten unitateak bereizten dira. Lehen kasuan lau mailatako lehentasunak ezartzen dira: lehen mailako lehentasuna dute herritarrentzako informazio-unitateek, bigarren mailakoa euskararen ezarpena %65etik gorako eremuetan kokatutako zerbitzu, unitate eta abarrek; hirugarren mailakoa euskararen ezarpe-na %50etik %65erakoa den eremuetan kokatutakoek; eta laugarren mailakoa %50etik gorako eremuetan kokatutako zerbitzu orokorrek eta bestelakoek (adingabe- eta familia-prozedurak izapidetzen dituz-ten unitateek...). Gainerako unitate guztiek ez dute inolako lehentasu-nik, ez unitate orokorrek ez eta bereziek ere (artxiboak, patologia eta mezulari zerbitzuak eta antzekoak).

Bestalde, txosten honetako aurreko kapituluan ikusi bezala, lehentasu-nezkotzat jotako unitateetan Unitate Elebiduntzat hartu ahal izango dira, unitateko kideen %80k edo gehiagok euskara-maila egokia badu espe-dienteak herritarrek hautatutako hizkuntzan izapidetu ahal izateko45.

Ondorengo artikuluetan hizkuntza-eskakizunei buruz luze eta zabal aritu ondoren eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatu behar izatetik sal-buesteko 86/1997 Dekretuan jasotako irizpide orokorrak jarraituko di-rela argitu ondotik (45 urtetik gorakoak...), VI. kapituluko 18. artiku-luan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpide orokorrak zehazten dira.

Ahozko komunikazioetan esaterako, hartzaile jakinik gabeko ahozko mezuak (erantzungailu automatiko, bozgorailu eta antzekoen bidez emandakoak) euskaraz eta gaztelaniaz zabalduko dira, hurrenkera ho-rri jarraituz. Bestalde, euskara-ezagupenak dituzten langileek euska-raz hartuko dituzte herritarrak, eta gero, erabiltzaileek aukeratzen du-ten hizkuntzan jarraituko dute. Erabiltzaileak euskaraz hitz eginez jotzen badu funtzionarioarengana, edo euskaraz kasu egin diezaiotela eskatzen badu, eta funtzionarioak behar beste ezagutza ez badu, lagun-tza eskatuko die langile elebidunei. Ildo beretik, idatzizko komunika-zioetan, herritarrei bidali beharreko jakinarazpenak eta zitazioak eus-karaz eta gaztelaniaz idatzita egongo dira.

Kasu honetan ere, aurrez zehaztutakoak beteko ote diren ziurtatu bai-no zalantzan jartzen duten asmo-adierazpen batekin amaitzen da 18. artikulua:

45 — Eta era berean “Unitatearen izaera eta eragin biderkatzailea ere hartuko dira kontuan, bai eta hizkuntza-gaitasun eta egituraren eta di-tuen karrerako funtzionarioen arteko oreka ere”.

152/2008 Dekretua – 18. artikulua

2.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak bitartekoak eta bal-dintzak jarriko ditu, honako hauek gerta daitezen:

a) Herritarrentzako edozein komunikaziotan Euskara erabil dadin: zuzeneko ahozko harremanetan, bozgorailu bidezko mezuetan, ko-munikazio edo informazio idatzian, eta are teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikoen bidezkoetan, hala nola, Internet, faxa, posta elektronikoa eta antzekoak.

b) Herritarrei zuzenean bidali beharreko izapidetzea elebiduna izan dadin, batez ere jakinarazpenak, zitazioak, errekerimenduak eta epatzeak.

Azkenik, komunikazioei dagokienez, aurreko Dekretuan bezala, bule-go judizialean eta fiskaltzetan euskararen erabilera sustatzeko aurrei-kusten ziren egitasmoak jasotzen dira Dekretu berriko VIII. Kapitu-luan, zehazki 23, 24 eta 25. artikuluetan, hori bai, oraingo honetan ez dira “esperientzia pilotu” bezala definitzen. Bestalde, aurreko Dekre-tuan esperientzia hauek abiatu ahal izatea baldintzen araberakoa ba-zen, oraingoan lehentasunezkotzat jotzen diren organo judizial, zerbi-tzu komun eta fiskaltzetan abian jartzea aurreikusten da, baina biek ala biek egitasmo horiek “sustatu” egingo direla esatera mugatzen dira. Egitasmo hauek Euskara Erabiltzeko Programak izango dira Dekretu berriaren arabera eta beren helburua “eskatzen zaien euskara-maila duten funtzionarioek aurretiaz hitzartutako organoetako bulegoko eguneroko lana euskaraz egin ahal izatea”46.

Hau da Justizia Administrazioan euskara normalizatzea helburu duen 152/2008 Dekretu berriak komunikazioei edota hizkuntza-paisaiari buruz dioena. Egia esan azken gai honi buruz gauza gutxi esaten du, baina ondoren ikusiko dugun bezala, errealitatea oso adierazgarria da.

Enpresa batek Eusko Jaurlaritzarentzat 2007an egindako ikerlan batean atal honetan, oraindik ere, nagusi diren hutsuneak agerian utzi zituen47. Azterketa Euskal Autonomia Elkarteko hizkuntza-paisaiari buruzkoa

46 — Aurreko Dekretuan aldiz honela zioen hitzez hitz: “Esperientzia horietan, gaitasuna duten eta prest dauden funtzionarioek eguneroko lana euskaraz egingo dute berariaz aukeratutako organoetako bulegoe-tan”. Ikus daitekeenez, Dekretu zaharrak funtzionarioen borondatea-ren esku uzten du egitasmoan parte hartzea eta berria helburua zein den esatera mugatzen da, hau da, biak ala biak oso artikulu lausoak dira egitasmo horien eraginkortasunaren ikspegitik.

47 — Siadecok lan hau inkesten bidez egin du eta ondorioz neurketa-ren oinarria inkestatuek emandako informazioan oinarritzen da.

EspEdiEntEa: 666/2005 bizkaia

kExa: Herritarra salaketa bat jartzera joan zen Barakaldoko Ins-trukzio Epaitegira urriaren 17an. Berak adierazpenak euskaraz egin arren gaztelania hutsean eman zioten salaketaren kopia.

EspEdiEntEa: 847/2006 bizkaia

kExa: Haurra inskribatzera joan eta Getxoko Erregistro Zibi-lean gaztelaniazko inprimakiak besterik ez zituztenez, errekla-mazioa egin zuen euskarazkoak eskatzeko. Getxoko Erregistro Zibiletik idazki bat bidali zioten herritarrari kexa jaso zutela adieraziz. Jakinarazpena gaztelania hutsean zegoen.

EspEdiEntEa: 931/2006 araba

kExa: Ekainaren 26an Gasteizko Instrukzioko 1. Epaitegian jarritako salaketa agiriaren kopia gaztelania hutsean luzatu zioten herritarrari.

EspEdiEntEa: 942/2006 gipuzkoa

kExa: Euskal Autonomia Erkidegoko bake-epaileek ez dituzte oraindik euskaraz jardun ahal izateko beharko lituzketen libu-ru, inprimaki eta zigiluak.

EspEdiEntEa: 131/2007 gipuzkoa

kExa: Donostiako Instrukzioko 3. Epaitegian salaketa euska-raz jarri zuen arren, salaketa agiriaren kopia gaztelania hutsean luzatu zioten.

EspEdiEntEa: 174/2007 bizkaia

kExa: Otsailaren 12an Barakaldoko Justizia Jauregiko Egin-tzak Jakinarazteko Zerbitzutik gaztelania hutsean bidali zio-ten herritarrari epaitegira bertaratzeko jakinarazpena.

EspEdiEntEa: 1213/2009 gipuzkoa

kExa: Euskaraz idatzitako erreklamazioa aurkeztu zuen Do-nostiako Epaitegi Dekanoan. Epaitegitik gutuna jaso du erre-klamazioa nora bideratu duten adieraziz. Gutuna gaztelania hutsean idatzita dago.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA

Page 38: HP Justizia Administrazioa

38

da, 2006-2007 urteetan burututakoa eta administrazio publikoko emai-tza orokorrak ez ezik, Justizia Administraziokoak ere eskaintzen ditu. Azterlanean hizkuntza-paisaia ez ezik, bestelako komunikazioak ere az-tertu dira gainera. Zehazki, errotulazioa (barrukoa zein kanpokoa), ko-munikazio idatziak (barrukoak) eta harrera hizkuntza (telefono bidez-koa, aurrez aurrekoa zein megafonia bidezkoa) izan dira aztertuak.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik azterlan honi “EAEko hiz-kuntza-paisaiaren azterketa” deitu dioten arren, argi dago hori baino askoz gehiago dela, esan bezala, ez baita hizkuntza-paisaia aztertzera mugatzen. Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio publikoaren menpeko ekipamenduetan lokalizatutako 4.187 zerbitzuetan guztira ia 255.000 elementuren hizkuntza egoeraren azterketa egin da, tartean epaitegiena ere bai48. Zerbitzu-sektore pribatuan berriz, Euskal Auto-nomia Elkartean kokaturiko 2.659 establezimenduk osatutako uni-bertsoa hartu da kontuan eta bi azterketa ezberdin egin dira, batean 350 inkestatu dira telefono bidez eta bestean 182 enpresa-telefono bi-dez eta zenbait kasutan bisita eginez.

Administrazio publikoaren eremuari dagokionez, guztira 200.000 ahozko komunikazio-harreman eta 59.000 idatzizko elementu neurtu dira eta datuek erakusten duten errealitatea benetan kezkagarria da, besteak beste, autonomia abian jarri zenetik hiru hamarkada pasatu direla kontuan hartzen badugu49.

Ahozko komunikazio-harremanen kasuan esaterako, komunikazio guz-tien erdia baino gehiago (%53) gaztelania hutsean izan dira, %18 ele bietan eta %30 euskara hutsean. Neurtutako ahozko komunikazio gehien gehienak telefono-harrerari dagozkionak izan dira eta zehazki neurtutakoa Administrazioko langileek telefonoz egindako lehen hitza izan da. Lehen hitza edo agurra euskaraz egiteko euskaraz jakin beharrik ez dagoela kontuan hartzen badugu, aurrez ikusitako emaitza horiek be-netan larriak dira, are gehiago, ondoren ikusiko dugun bezala, Adminis-trazioak berak bere langileen %53 euskaraz egiteko gai dela dioenean.

48 — Hezkuntza arloko ikastegi publiko zein pribatuak ere aztertu di-tuztela dio aurkezpen-txostenak eta Osakidetzaren, Eusko Jaurlaritza-ren, Estatuko administrazioaren, Foru aldundien eta udalen bulegoak eta instalazioak ere bai.

49 — Ertzaintzaren polizia-etxeak eta Hezkuntza arloko ikastegi publiko zein pribatuak ere aztertu dituztela dio laburpen-txostenak eta Osakidetzaren, Eusko Jaurlaritzaren, Estatuko Administrazioaren, Foru aldundien eta udalen bulegoak eta instalazioak ere bai.

Ahozko komunikazio ia guztiak telefono-harrerari dagozkionak iza-nik, ez da harritzekoa telefono-harrerari dagozkion ehunekoak emai-tza orokorren antzekoak izatea: telefono deien erdiari baino gehiagori (%53) gaztelaniaz erantzun zaie50, %14ri ele bietan eta %33ri euskara hutsean. Megafonia-mezuen kasuan emaitzak are txarragoak dira, %52 gaztelania hutsean ematen diren arren, euskara hutsean %20 bes-terik ez dira ematen eta gainerako %25 ele bietan. Kasu honetan, bes-te ezer baino, Administrazioaren utzikeria da salatu behar dena, izan ere, hiru hamarkada ondoren ez da gai izan, ohiko megafonia-mezuak gutxienez ele bietan grabatu eta eskaintzeko.

Ahozko komunikazioen atalarekin jarraituz, azterlanaren ondorioen txostenean aurrez aurreko harrera ere aztertu dutela esaten da, baina ez da gaiari buruzko datu zehatzik eskaintzen. Egiten den aipamen baka-rra Administrazioan harrera lanpostuetan ari diren langileen hizkuntza-

-gaitasunari buruzkoa da: “hiritarrei harrera egiteko lanpostuetan lan egiten duten langileen %53 gai da euskaraz egiteko eta %47, aldiz, ez”.

Argi dago datu hori ez dela azterlan honen bidez eskuratutakoa eta on-dorioz aurrez aurreko harrera ez dutela neurtu pentsa daiteke, edo agian eskuratu dituzten emaitzak ez zaizkiela aurkezteko modukoak iruditu51.

50 — Herrialdez herrialde emaitzak are esanguratsuagoak dira: Ara-ban egiten diren hamar deietatik bakarrari (%13) erantzuten zaio eus-karaz Administrazio publikoan, Bizkaian hamar deitik hirutan (%28) eta Gipuzkoan hamar deitik bostetan (%53).

51 — Agian atal honetan oso kasu gutxi eskuratu dituzte eta ondorioz ez dute laginaren gutxieneko adierazgarritasunik bermatzerik izan eta ondorioz beste datu batzuk erabili behar izan dituzte. Edo agian lortu-tako datuek EAEko administrazioko harrera zerbitzuetan euskarazko komunikazioak oso eskasak direla erakutsi dute eta errealitate hori aurkeztu ordez bestelako datuak erabiltzea nahiago izan dute. Izan ere, laginketa arazoa izan balitz, metodologiazko oharretan jaso beharko li-tzateke eta emaitzen txostenean behintzat ez da horrelakorik jasotzen.

Argi dagoena zera da, horrelako atal garrantzitsu bati buruz zerbait esan behar zela eta, kasu honetan behintzat, bestelako datuak erabiltzea era-baki dutela. Dena dela, aurkezten duten datua bera ere ez da pozik egotekoa, izan ere, 30 urte ondoren Euskal Autonomia Elkarteko Ad-ministrazio publikoan, herritarrei harrera egiteko lanpostuetan, hau da, Administrazioko normalizazio-plangintza guztiek lehentasunezkotzat dituzten lanpostuetan, langileen erdia ez da euskaraz egiteko gai.

Bestalde, datu hauek telefono-harrerako datuekin koherenteak direla esan daiteke, izan ere, euskaraz egiteko gai ez direnei ezinezkoa zaie euskaraz harrera egitea, baina elebidunek batean zein bestean egin de-zakete, eta ondorioz posible da harrera-zerbitzuetan ari diren zenbait langile elebidunek telefono-harrera gaztelaniaz egitea.

Ez da aztia izan behar 30 urte ondoren Administrazio publikoko harre-rako lanpostuetan (normalizazio-plangintza guztiek lehentasunezko lanpostu izendatzen dituzten horietan) egoera horrelakoa bada, Admi-nistrazioan orokorrean are tamalgarriagoa izango dela aurreikusteko.

1. GRAFIKOA

EUSKARAREN ERABILERA EAEKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAN 2006-2007 (%)

Telefono- harrera 53,3

52

31

22

15

14,2

25,1

53,3

53,7

63,9

32,5

20,4

15

18,9

20,2

Megafonia- mezuak

Barruko komunikazio idatziak

Kanpoko errotulazioa

Barruko errotulazioa

Iturria: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. Kontseiluak egindakoa

Gaztelaniaz

Ele bietan

Euskaraz

Idatzizko komunikazioei dagokienez, Administrazio publikoaren ere-muan guztira 59.000 elementu aztertu dira (kanpoko errotulazioa, ba-rruko errotulazioa eta barruko komunikazio idatziak). Emaitzak oro-korrean aztertuta euskara hutsean elementuen %18 besterik ez zegoen, %57 ele bietan eta %24 gaztelania hutsean (gainerako %1,5 bestela) .

Kanpoko errotulazioaren atalean, euskara hutsean elementuen %19 besterik ez zeuden, %54 ele bietan eta %22 gaztelania hutsean (gaine-rako %5 bestela).3

. HIZ

KU

NT

ZA

PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.4. K

OM

UN

IKA

ZIO

AK

ETA

HIZ

KU

NT

ZA

-PA

ISA

IA

Page 39: HP Justizia Administrazioa

39

Barruko errotulazioaren atalean, euskara hutsean elementuen %20 besterik ez zeuden, %64 ele bietan eta %15 gaztelania hutsean (gaine-rako %5 bestela).

Barruko komunikazio idatzien kasuan egoera are larriagoa da, elemen-tuen %31 gaztelania hutsean baitaude, ele bietan (edo euskara hutsean) daudenak %68 diren bitartean (gainerako %1 bestela). Kasu honetan ez da zehazten euskara hutsean zenbat elementu zeuden, euskara hu-tsean edota ele bietan zeudenen datua batera ematen baita.

2. GRAFIKOA

EUSKARAREN ERABILERA BARRUKO KOMUNIKAZIO

IDATZIETAN 2006-2007 (%)

Elebietan (edo euskara hutsean) %68

Gaztelania hutsean %31

Bestela %1

Iturria: Eusko Jaurlaritza 2008. Siadeco. Guk geuk egindakoa.

Horiek dira emaitza orokorrak, baina barruko komunikazio idatziak alde batera utzi eta errotulazioa soilik aztertzen badugu, egoera bene-tan kaxkarra da: kanpoko errotulazioan elementuen %22 gaztelania hutsean daude, %54 ele bietan eta %19 euskara hutsean (gainerako %5 bestela). Barruko errotulazioaren atalean emaitzak zertxobait ho-beak dira, baina, oraindik ere, hainbat elementu gaztelania hutsean idazten dira: %15 gaztelania hutsean, %64 ele bietan eta %20 euskara hutsean (gainerako %5 bestela).

Esan bezala, hauek EAEko Administrazio publikoko emaitza oroko-rrak dira eta oraingoz ez dira Justizia Administrazioari buruzko emai-tza xeheak argitaratu. Dena dela, azterlan horretan Justizia Administra-zioari buruz lortu diren zenbait datu eskuratu ahal izan ditugu eta emaitzak, beren muga guztiekin, datu orokorrak baino hobeak omen dira, batez ere ahozko elementuetan.

Agian neurketa egiteko Lehen Auzialdiko Epaitegiak eta Probintzia Auzitegiak ez ezik, bake-epaitegiak ere kontuan hartu direlako izan daiteke, hau da, herri euskaldunetan kokatutako bake-epaitegietako egoera hobeak emaitza orokorrak “txukundu” dituela. Guztira 10.400

“informazio-unitate” neurtu omen dira eta dirudienez euskara hutsez-ko erabilerak beste eremu batzuetan baino egoera hobea erakusten du, esan bezala, batez ere “ahozko faktoreetan”.

Ahozko komunikazioetan gaztelania hutsean dauden elementuak %42,1 dira. Zehazki, telefono-harrera gaztelaniaz egiten da kasuen %43an, aurrez aurreko komunikazioen %30ean eta megafonia me-zuen %22,7an. Idatzizko elementuetan noski emaitzak hobeak dira, azken finean errazagoa delako idazki bat ele bietan eskaintzea, baina hala ere emaitzak ez dira espero zitezkeenak. Azpimarratzekoa da esa-terako barruko komunikazio idatzietan hamar kasutik hiru (%27,7) gaztelania hutsean daudela.

Ikus daitekeenez, oraindik ere, hiru hamarkada ondoren, telefono-ha-rreran lehen hitza gaztelania hutsean izaten da ia kasuen erdian (%43) eta aurrez aurreko harreran lehen hitza gaztelania hutsean izaten da kasuen ia heren batean (%30,1). Azken kasu honetan adierazgarria da ere gainerako kasu guztietan lehen hitza ele bietan egiten dela (%69,9), horrek zera esan nahi baitu, aurrez aurrekoetan lehen hitza inoiz ez dela euskaraz egiten. Emaitza benetan kezkagarriak kasu guztietan, lehen hitzaz ari garela kontuan hartzen badugu52.

Ahozko komunikazioekin jarraituz, emaitzarik ikusgarrienak megafo-nia mezuen kasuan gertatzen dira, izan ere, azterlanaren arabera lau kasutik hirutan (%72,7) megafonia mezuak euskara hutsean izaten dira eta ia beste laurdena (%22,7) gaztelania hutsean, hau da, ele bie-tan %4,5 besterik ez. Zaila egiten da oso emaitza hauek errealitatearen isla direla sinestea eta ziurrenik megafonia-mezuen kasuan lagina oso mugatua izan delako jaso dira emaitza horiek53.

52 — Izan ere, hori baita azterlan honetan neurtu dena, aurrez au-rreko harreran lehen hitza nola egiten den, ez elkarrizketa bera zein hizkuntzatan egiten den.

53 — Epaitegietan guztira 10.432 elementu neurtu badira, gehien gehienak (7.638) telefono-harrerari dagozkionak izan dira (%73,2) eta megafonia-mezuak aldiz 22 besterik ez (%0,3). Hau da, Euskal Autonomia Erkidego osoan 22 megafonia-mezu soilik neurtu dira eta 16 euskara hutsean izan direla suertatu da.

EspEdiEntEa: 667/2005 bizkaia

kExa: Herritarrak gaztelania hutsean jaso ditu Barakaldoko Instrukzioko 2. epaitegitik bidali dioten aurretiazko eginbi-deen kopia.

EspEdiEntEa: 8/2006 bizkaia

kExa: Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 6. Epaitegitik gaztela-nia hutsean bidali diote zitazioa herritarrari.

EspEdiEntEa: 21/2006 gipuzkoa

kExa: Tolosako Instrukzioko 3. Epaitegitik herritarrak jaso duen ebazpena gaztelania hutsean dago.

EspEdiEntEa: 947/2006 gipuzkoa

kExa: Alaba inskribatzera joan ziren Erregistro Zibilera. Gaz-telania hutsean luzatu zizkieten inprimakiak eta euskarazkoak eskatzean ez zituztela erantzun zieten.

EspEdiEntEa: 422/2007 nafarroa

kExa: Bilboko Probintzia Auzitegiak gaztelania hutsean bidali dio jakinarazpena erakunde bati.

EspEdiEntEa: 487/2007 nafarroa

kExa: Iruñeko Hauteskunde Batzordeak agiria bidali dio he-rritarrari maiatzaren 27ko hauteskundeetan mahaiburu izan-go dela jakinarazteko. Agiria gaztelania hutsean idatzita dago.

EspEdiEntEa: 537/2007 bizkaia

kExa: Maiatzaren 30ean Durangoko Instrukzioko 2. zenba-kiko epaitegitik gaztelania hutsean bidali diote lekuko gisa deklaratzera joateko zitazio-zedula.

EspEdiEntEa: 830/2008 ministErio dE justicia

kExa: Aretxabaletako herritarrari ez diote utzi umea euskaraz erregistratzen.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA

Page 40: HP Justizia Administrazioa

40

Idatzizko elementuen kasuan, idazki gehien gehienak ele bietan daude: barruko komunikazio idatzien %53,2, kanpoko errotulazioen %61,4 eta barruko errotulazioen %65,7 ele bietan daude. Dena dela, oraindik ere gaztelania hutsean idazten diren elementuak ere badira: barruko komunikazio idatzien laurdena baino gehiago (%27,7), kanpoko erro-tulazioen %17,6 eta barruko errotulazioen %9,9.

3. GRAFIKOA

HIZKUNTZA-PAISAIAREN EGOERA EUSKO JAURLARITZAKO EPAITEGIETAN (2007)

Kanpoko errotulazioa

19 53,2 27,7

51,3 5,7 43

69,9 30,1

72,7 4,5 22,7

19 61,4 17,6

22,9 65,7 9,9Barruko errotulazioa

Barruko komunikazio idatziak

Telefono- harrera

Aurrez aurreko harrera

Megafonia- mezuakIturria: Siadeco 2007. Kontseiluak egindakoa. Euskaraz Gazteleraz

Ele bietan Besterik

Errotulazioa eta ahozko komunikazio jakin horiek alde batera utzi eta itzulpenak aztertzen baditugu, egoera ez da askoz hobea. Izan ere, ga-bezia horiek guztiak estaltzeko Administrazioak, behin eta berriz,

itzulpenetara jotzen du. Izan ere, oraindik ere EAEko administrazio publikoko langile gehienek ez dakite euskaraz eta beste askok ez dute euskaraz behar bezala idazteko gaitasunik. Gainera, lantaldeetan erdal elebakar bat izatea nahikoa izaten da, lan guztiak gaztelaniaz sortu behar izateko, batez ere, langile elebakar hori lantaldeko lanpostu gako batean baldin badago, hau da, idazki guztiek bere eskuetatik pa-satu behar izaten badute (burua, idazkaria...). Azken finean, EAEko Administrazioan lan hizkuntza nagusia gaztelania da eta itzultzen di-ren txosten gehienak gaztelaniatik euskara itzultzen dira. Ez dugu Jus-tizia Administraziorako datu zehatzik, baina EAEko Administrazio Orokorreko datuak oso esanguratsuak dira.

EAEko Administrazio publikoan itzulpen gehienak HAEEren bidez egiten dira, baina gero badira itzultzaile propioak dituzten sail edo erakundeak ere. Azkenaldian gainera, gero eta maizago, itzulpen la-nak kanpoko enpresei esleitzen ari zaizkie eta horrek itzulpenetara jo-tzeko joera areagotzen ari dela erakusten du. Lana, Justizia eta Gizarte Segurantza sailean azken urteetan (2005-2007) ez da itzultzailerik kontratatu, baina baliabideen kapituluan ikusi bezala (4. grafikoan) itzulpenetan egindako gastua bikoiztu egin da.

Hori seinale ona litzateke baldin eta Justizia Administrazioko langile gehienak elebidunak direla esan nahiko balu, baina zoritxarrez alde-rantziz da, langile gehienak erdal elebakarrak dira eta ondorioz, ez dira beren lana, beren idazkiak euskaraz sortzeko gai. Azken finean, langi-le elebidunak kontratatzeari edota langile guztiak euskalduntzeari

lehentasuna ematen ez zaionez, gabezia horiek itzulpenak ugarituz es-tali nahi izaten dira.

Politika honek baina, ez du eguneroko lanerako balio: memoriak, txos-tenak, aldizkariak eta horrelakoak premiazkoak ez diren heinean itzuli egiten dira, baina eguneroko lanerako idazkiak ez. Kasu askotan gaine-ra, ezinezkoa da idazki jakin batzuk itzultzen hastea. Honela, epaitegi gehienetan eguneroko lanerako idazkiak gaztelaniaz sortzen dira, lan-gile gehienek euskaraz ez dakitelako edota lantaldean euskaraz ez da-kien norbait dagoelako. Honela, egunerokoan idazki horiek itzultzeko denborarik ez dagoenez gaztelania hutsean banatzen dira. Inork itzul-tzeko denbora hartzen badu lan bikoitza egin behar izaten du eta, noski, oso gutxi dira lan hori hartzen dutenak. Euskarak traba gutxi ez eta, azkenean, denbora faktoreak ere euskararen aurka eragiten du.

4. GRAFIKOA

ITZULPENAK EAEKO ADMINISTRAZIO OROKORREAN

2008

Euskaratik gaztelaniara

Gaztelaniatik euskarara

%20 %80

Iturria: Eusko Jaurlaritza 2008. Kontseiluak egindakoa.

3.4.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroari dagokionez, ez dugu komunikazioei buruzko datu zeha-tzik, besteak beste, Nafarroako Gobernuak ez duelako inoiz gaia azter-tzen duen inolako azterlanik plazaratu. Dena dela, Nafarroako Gober-nuak azken urte hauetan garatu duen politikaren ardatz nagusietako bat komunikazioak izan dira, zehazki Administrazio publikoaren ko-munikazioak eta araudian emandako atzerapausoak aztertzea bezala-korik ez dago egungo egoera ulertzeko.

Corpus juridikoa aztertu dugunean ikusi bezala, Justizia Administra-zioa euskalduntzeko ez da inolako arau berezirik garatu eta ondorioz, indarrean jarritako bakarrak Administrazio publiko osoari begirako arauak izan dira. Honela, 1994 urtean Nafarroako Administrazio pu-blikoan euskararen erabilera arautzen zuen 135/1994 Dekretua onartu zen, besteak beste, komunikazioaren eta hizkuntza-paisaiaren ere-muan helburu interesgarriak proposatuz:

12. TAULA

HIZKUNTZA-PAISAIAREN EGOERA EUSKO JAURLARITZAKO EPAITEGIETAN (2007)

NEURKETA-FAKTOREA

HIZKUNTZA-EGOERA GUZTIRA

Euskaraz Ele bietan Gaztelaniaz Besterik Guztira Absol. (bertikala)

(%) (%) (%) (%) (%) (%)

EU

SK

O J

AU

RL

AR

ITZ

AK

O

EP

AIT

EGIA

K

Errotulazioa eta

komunikazio idatziak

Kanpoko errotulazioa 19,0 61,4 17,6 1,9 100,0 415 4,0

Barruko errotulazioa 22,9 65,7 9,9 1,5 100,0 820 7,9

Barruko komunikazio idatziak 19,0 53,2 27,7 0,1 100,0 1.038 9,9

IDATZIZKO FAKTOREAK % 20,4 59,2 19,4 0,9 100,0

GUZTIRA Absol. 464 1.346 442 21 2.273 2.273 21,8

Harrera hizkuntza

Telefono-harrera 51,3 5,7 43,0 - 100,0 7.638 73,2

Aurrez aurreko harrera - 69,9 30,1 - 100,0 499 4,8

Megafonia-mezuak 72,7 4,5 22,7 - 100,0 22 0,2

AHOZKO FAKTOREAK % 48,2 9,7 42,1 - 100,0

GUZTIRA Absol. 3.931 789 3.439 - 8.159 8.159 78,2

GUZTIRA% (horizontala) 42,1 20,5 37,2 0,2 100,0

Absolutuak 4.395 2.135 3.881 21 10.432 10.432 100,0

Iturria: Siadeco 2007. Kontseiluak egindakoa.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA

Page 41: HP Justizia Administrazioa

41

a. Eremu euskalduna delakoan, herritarrei zerbitzua eskaintzeko edota lanerako bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko aukera ahal-bidetzea

b. Eremu mistoa delakoan, bertako herritarren hizkuntza-eskubideen egikaritzea bermatzeko behar diren langile publikoak gaitzea.

c. Nafarroako Zerbitzu Zentraletan, behar diren langile publiko nahi-koak gaitzea, zirkuitu administratibo elebidunak abian jartzen dire-nean, erabiltzaileek horrela eskatzen dutenean beraien zerbitzua euskaraz eskain dezaten.

Eremu euskalduna delakoan, orokorrean herritarrei bi hizkuntza ofizia-letako edozein erabiltzeko eskubidea aitortzen zitzaien. Barne erabile-ran bi hizkuntzetako edozein erabil zitekeela jaso zen eta inprimakiak ele bietan zango zirela ere bai. Administrazioen arteko harreman ida-tziak ele bietan izango ziren, baldin eta bi aldeek hizkuntza bakarra erabiltzea adosten ez bazuten. Eremu euskaldunean kokatutako Admi-nistrazioetatik eremu mistoan kokatutakoetara idatzitako komunika-zioak ere bitan izango ziren. Gainerako Administrazioetara komunika-zioak gaztelaniaz edota ele bietan idatzi ahal ziren. Administratuekiko komunikazioak ele bietan izango ziren, baldin eta interesatuek hizkun-tza bakarra erabiltzea adosten ez bazuten. Eremu euskalduneko herrita-rrek erabiltzeko ziren inprimakiak ele bietan egongo ziren, eremu eus-kaldunerako zein kanporako izan. Ahozko komunikazioetan funtzionarioek herritarrek aukeratutako bi hizkuntzetako edozein era-bili ahal izango zuten. Eta azkenik, irudi, ohar eta argitalpenen kasuan ere, elementu guztiak ele bietan idatzi beharko ziren.

Eremu mistoa delakoan, herritarrei bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko eskubidea bermatze aldera behar ziren neurriak hartuko zirela jaso zen. Are gehiago, zerbitzua herritar guztiei eskaintzen zieten zerbitzuetan herritarren hizkuntza-eskubideak bermatze aldera, zir-kuitu administratibo elebidunak abian jarriko zirela jaso zen. Honela, barne-erabileran, zirkuitu horiek zituzten Administrazioetan inprima-kiak ele bietan erabiltzera jo beharko zela jaso zen. Administrazioen arteko harreman idatziak ele bietan izateko aukera jaso zen, hori bai, hizkuntza bakarra erabiltzekotan orduan gaztelania erabili beharko zela zehaztuz. Zirkuitu administratibo elebidunetatik eremu euskal-dunera bideratutako komunikazioak ele bietan izan beharko ziren, eremu horretan abiatu eta bi hizkuntzetako bakarra erabiltzea erabaki ez zen kasuetan. Gainerako Administrazioetara komunikazioak gazte-laniaz bideratuko ziren, euskaraz abiatutakoak ele bietan egiteko auke-ra zabalik utziz. Zerbitzu zentraletatik administratuei zuzendutako komunikazioak ele bietan izango ziren, baldin eta interesatuek hiz-

kuntza bakarra erabiltzea adosten ez bazuten. Eremu mistoko herrita-rrek erabiltzeko ziren inprimakiak ele bietan izatera jo beharko zen. Azkenik, irudi, ohar eta argitalpenen kasuan, elementu desberdinak ele bietan idaztera jo beharko zen, argitalpenen kasuan euskara pro-portzio jakin batean erabiliko zelarik.

Eremu ez-euskalduna deitutakoan, azkenik, herritarren hizkuntza-es-kubideak bermatze aldera, ahal zen heinean Administrazioaren itzul-pen-zerbitzuak erabiliko zirela ezarri zen.

Lanpostu publikoak eskuratzeko euskara jakin beharra zein lanpostu-tan eskatu edota euskara meritu gisa zenbat baloratu ere arautu ziren Dekretu horren bidez, hala nola, ezarritako helburuak erdiesteko nor-malizazio-planak abian jarri beharra. Arauak horiek guztiak ezarri arren, ondorengo urteetan errealitatea oso bestelakoa izan zen eta 1994ko Dekretu horrek ezarritako gutxieneko irizpide horietako asko ez ziren inoiz bete.

Praktikan, oso bestelako politika garatzen zen eta praktika hori araue-tara eraman nahian edo, bederatzi urte beranduago 29/2003 Foru Dekretua onartu zuen Nafarroako Gobernuak, 135/1994 Dekretua balio gabe utziz. Lehenago beste dekretu bat onartu zuen helburu be-rarekin, baina forma akatsak zirela medio auzitegiek bertan behera utziko zutela aurreikusiz, 29/2003 Dekretu hori onartu zuen Nafa-rroako Gobernuak.

Hasteko, aurreko arauetan egon zitezkeen zalantzak argitu nahian edo, euskara eremu mistoan zein eremu ez-euskalduna delakoan ez zela ofi-ziala zehaztu zuen Dekretuak. Ondoren, xedapen orokor batzuk ezarri eta hiru eremuetako bakoitzean Administrazio publikoan euskararen erabilerak nolakoa izan behar zuen edota lanpostu publikoak eskura-tzerakoan zein euskara-gaitasun egiaztatu beharko zen arautu zuen.

Komunikazioari eta hizkuntza-paisaiari dagokienez, Vascuencearen Legeak ezarritako eremuetako bakoitzean, kanpo eta barne erabilera, Administrazio publikoen arteko harremanak, administratuekiko ha-rremanak zein irudia, oharrak eta argitalpenak arautu zituen.

Eremu euskalduna delakoan, orokorrean, herritarrek zerbitzuetara jotzen zutenean bi hizkuntza ofizialetako edozein erabil zezaketela arautu zen, baina ondoren ikusiko dugunez, salbuespen garrantzitsuak ezarri ziren.

Kanpo- eta barne-erabilerari dagokionez, Dekretuaren arabera, bi hiz-kuntza ofizialetako edozeinetan egiten diren administrazio-egintza guztiek erabateko balio juridikoa izango dute eremu euskaldunean.

EspEdiEntEa: 618/2007 nafarroa

kExa: Erregistro Orokorrean lan deialdietan izena emateko herritarren eskura dauden inprimakiak gaztelania hutsean daude.

EspEdiEntEa: 681/2007 nafarroa

Kexa: Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu idazkariak gaztelania hutsean bidali dizkio jakinarazpenak, harremanak euskaraz nahi zituela adierazi zuen eremu eus-kalduneko herritarrari.

EspEdiEntEa: 975/2007 araba

kExa: Herritarrak Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2.zk.ko epaitegira joan behar izan zuen deklaratzera. Euskaraz deklaratu nahi zuela jakinarazi zien, baina egun horretan ez zegoela itzultzailerik erantzun zioten eta beste egun baterako emango ziotela zita. Premiazko gaia zenez, gaztelaniaz dekla-ratzea beste biderik ez zitzaion gelditu.

EspEdiEntEa: 1101/2007 nafarroa

kExa: Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lehendakari-tzako paper tinbratuetan erakundearen euskarazko izena ez dago zuzen idatzita, “Nafarroako Auzitegi Justizi Nagusia” ageri da.

EspEdiEntEa: 93/2008 gipuzkoa

kExa: Herritarrak epaiketa du Eibarreko Instrukzioko 2. epaitegian. Idatzizko eskaera egin dio epaileari euskaraz eta zuzenean deklaratzeko. Idazkariak helarazitako diligentzian itzultzailea eskatu duela jaso du, berak halakorik egin ez arren. Epaiketa egunean bertan ebatzi du epaileak eskaera ez onartzea. Abokatuak egindako azalpena oso modu trake-tsean itzuli du interpreteak.

EspEdiEntEa: 572/2008 nafarroa

kExa: Gaztelania hutsean jaso zuen lekukotza ematera joate-ko agintzen zuen telegrama ekainean.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA

Page 42: HP Justizia Administrazioa

42

Era berean, egintza horiek eremu bereko beste pertsona edo erakunde bati zuzentzen bazaizkio, ele bietan idatzi beharko dira, baldin eta guztiek hizkuntza bera erabiltzea erabakitzen ez badute. Bestalde, era-kunde publikoek herritarrei beren inprimaki, eredu edo formularioak gaztelaniaz, euskaraz edota ele bietan eskaini beharko dizkiete.

Administrazio publikoen arteko harremanei dagokienez, eremu eus-kaldunean kokatutako erakunde publikoen artean agiri, jakinarazpen eta bestelako komunikazioak bi hizkuntza ofizialetan idatzi behar dira (euskarri bakarrean edo bitan), baldin eta alde ukituek hizkuntza ba-karrean egitea adosten ez badute. Dena dela, fede emate edo ziurtatze administratiboaren eginkizuna duten langile publikoek, ondorioak eremu euskaldunetik kanpo izan behar dituzten agiriak, beti gaztela-niaz egin beharko dituzte. Hori bai, Administrazio publikoen menpe-ko erregistroetan dauden idazkien kopiak eta ziurtagiriak hizkuntza ofizialetako edozeinetan eginen dituzte. Estatuko Administrazioare-kin gaztelaniaz izan beharko dituzte beren harreman guztiak eremu euskalduneko Administrazio publikoek, Nafarroan egoitza duten or-ganoetara zuzentzen direnean ezik, orduan euskara ere erabili ahal izango baitute. Justizia Administrazioaren kasuan harremanek botere judizialari buruzko Lege Organikoan ezarritakoari jarraituko diote, hau da, eremu euskalduneko Administrazio publikoek beren arteko harremanetan adosten duten hizkuntza ofiziala erabili ahal izango dute, beti ere, beste Administrazioren bati eragiten ez bazaio.

Administratuekiko harremanei dagokienez, Administrazioak eremu euskalduneko herritar zein enpresei bidaltzen dizkien komunikazioak ele bietan eginen dira, beti ere, interesatuek bietatik bakarra erabiltzea erabakitzen ez badute. Harremana herritarrak (edo beste Administra-zio publikoak) interesatuak diren prozeduren ondoriozkoa denean, gaztelaniaz, euskaraz edo ele bietan idatzitako inprimaki, eredu eta formularioak erabili ahalko dira. Ahozko komunikazioetan, berriz, funtzionarioek administratuei zerbitzu horiek aukeratzen duten hiz-kuntza ofizialean eman ahalko dizkiete.

Azkenik, irudi, ohar eta argitalpenei dagokienez, bulego, langela eta egoitzetako errotuluak, paperen idazpuruak edo menbreteak, zigilu ofi-zialak eta gainerako identifikazio nahiz seinalizazio-elementuak ele bietan idatziko dira. Era berean, xedapenak eta eraginkortasuna izate-ko Aldizkari Ofizialean egiten diren horien argitalpenak, bai eta kaleen errotulazioa eta tokien izenak gaztelaniaz eta euskaraz izanen dira.

Eremu mistoa delakoan ekarri zituen murrizketa gehien Dekretu be-rriak, ikusiko dugunez, ia eremu ez-euskalduna deitutakoarekin pare-katzeraino.

Hasteko jarraitu beharreko irizpide orokorrak ezartzen dira eta ez da herritarrei Administrazioarekin euskaraz komunikatzeko eskubidea bermatuko zaiela jasotzen. Eremu mistoko Nafarroako Administrazio publikoetan euskara eta gaztelania erabiliko direla esaten da, baina ja-rraian herritarrek Administrazioarekin euskaraz egiteko duten eskubi-dea ahalbidetzera jotzeko neurriak hartuko direla besterik ez da esaten. Ildo beretik, herritarren eskubideak ahalbidetzen joateko itzulpen-zer-bitzuak besterik ez dira aurreikusten. Honela, Nafarroako Administra-zioaren zerbitzu nagusietan (egoitza Iruñean badute eta beren jarduera biztanle guztientzat baldin bada) euskara-gaztelania itzulpen ofiziale-ko unitate administratiboa ezarriko da, eta, erabiltzaileak eskatzen duenean, oinarrizko administrazio-zerbitzuak euskaraz eman ahal iza-tera joko duten neurri osagarriak hartuko dira. Eremu mistoko Nafa-rroako beste Administrazio publiko batzuek hautazkoa izanen dute beren zerbitzu nagusietan itzulpeneko unitate administratiboa sortzea.

Kanpo- eta barne-erabilerari dagokienez, egoitza eremu mistoan du-ten Nafarroako Administrazio publikoen zerbitzuek erabiltzen dituz-ten barne inprimakietan eta paperetan idazpuruak eta menbreteak gaztelaniaz idatziko dira. Inprimakiak kanpoko jendeak erabiltzeko badira, gaztelaniaz eta ele bietan idatzitako formulario bereiziak iza-nen dira, interesatuak horietako bat hautatzeko.

Erakundeen arteko harremanei dagokienez, eremu mistoko Adminis-trazio publikoek elkarri edo eremu euskaldunekoei igortzen dizkieten agiri, jakinarazpen edo komunikazio administratiboak ele bietan izan ahalko dira (euskarri bakarrean), baina hizkuntza bakarra erabiliz gero gaztelaniaz izan beharko dute. Egoitza eremu mistoan duten Nafarroa-ko Administrazioek, eremu euskaldunean eta mistoan dauden beste Administrazioetara igortzen dituzten agiri, jakinarazpen eta komuni-kazio administratiboak gaztelaniaz idatzi beharko dira, eremu euskal-dunean eta euskaraz hasitako administrazio-prozedurei dagozkienak izan ezik, horiei ele bietan eman ahalko baitzaie jarraipena. Gainerako Administrazio publikoei igortzen zaizkien agiri, jakinarazpen eta ko-munikazio administratiboak gaztelaniaz idatziko dira, baldin eta ere-mu euskaldunean eta euskaraz hasitako administrazio-prozedurak ez badira, orduan ele bietan idatzitakoek ere balioa izanen dute.

Administratuekiko harremanei dagokienez, egoitza eremu mistoan duten Administrazioko zerbitzuetatik eremu euskalduneko pertsona eta enpresei igortzen zaizkien komunikazio eta jakinarazpenak gazte-laniaz eginen dira, non eta interesatuek espresuki euskara erabiltzea hautatzen ez duten, orduan ele bietan egin ahalko baitira. Horiei Ad-ministrazioak eskaintzen dizkien inprimaki eta formularioak gaztela-

nia hutsean edo ele bietan izango dira eta bakoitza ale berezian, erabil-tzaileak bat hauta dezan.

Irudi, ohar eta argitalpenei dagokienez, egoitza eremu mistoan duten Nafarroako Administrazio publikoen bulego, langela eta egoitzetako errotuluak, paperen idazpuru eta menbreteak, zigilu ofizialak eta gai-nerako identifikazio- nahiz seinalizazio-elementuak gaztelaniaz idatzi beharko dira. Era beren, xedapenak, oharrak, argitalpenak, iragarkiak eta mota guztietako publizitatea gaztelaniaz izanen dira. Are gehiago, dagokion Departamentuko kontseilariak erabakiko du, Administra-zioko zerbitzu nagusiek biztanle guztientzat egiten dituzten informa-zio-foiletoak, kanpainetako material grafikoa, argitalpenak edo antze-ko idazkiak gaztelania hutsean ala ele bietan argitaratu (edizio elebidunean, edo gaztelania eta euskarazko edizio bereizietan).

Eremu ez-euskalduna delakoan, azkenik, bertan kokatutako Admi-nistrazio publikoek agiriak euskaraz aurkezten dituzten herritarrei, aldi berean gaztelaniazko itzulpena aurkez dezaten eskatuko diete eta, ezinezkoa bada, itzulpen ofizialeko zerbitzuak erabili ahalko dituzte herritarrei zerbitzua emateko, horiek Administrazioetara euskara hu-tsean zuzentzen direnean. Hori bai, eremu ez-euskalduneko Adminis-trazio publikoek egiten duten jarduera, inprimaki, zigilu, agiri, jakina-

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA

Page 43: HP Justizia Administrazioa

43

razpen, komunikazio, seinalizazio, errotulazio, argitalpen eta publizitate oro gaztelaniaz izanen da.

Hauek izan dira orain gutxi arte 29/2003 Dekretuak komunikazioa-ren eta hizkuntza-paisaiaren eremuan ezarri dituen arau murriztaileak, baina errealitatea are eskasagoa izan dela argitu behar da. Izan ere, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak urtero Nafarroako Foru Komuni-tatean komunikazioekin lotuta jaso dituen kexak ugariak izan dira. Izan ere, hainbatetan Nafarroako Gobernuak herritarrei onartutako eskubide murritz horiek ere urratu izan ditu.

Esan bezala, Dekretu honek komunikazioen gaia ez ezik, lanpostu pu-blikoak eskuratzeko lan-deialdietan egiaztatu beharreko euskara-mai-la edota euskara meritu gisa zenbat baloratu arautu zuen. Epaitegiek berriki Dekretuko artikulu garrantzitsuak baliogabetu dituzte, batez ere, aurreko bi gaiei dagozkienak, baina baita komunikazioei dagokien artikulu bat ere (15.1. artikulua). Izan ere, aurrez ikusi bezala, 2003ko Dekretuko artikulu horrek 1986ko Euskara Legeak eremu euskalduna delakoan bizi diren herritarrei aitortzen dizkien zenbait hizkuntza-es-kubide urratzen zituen, euskarazko eskaintza herritarrek espresuki egindako eskarira mugatzen zuen heinean.

15. artikulua.

1. Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako Foru Komunitateko Ad-ministrazioko zerbitzuetatik eremu euskalduneko pertsona fisiko nahiz juridikoei igortzen zaizkien komunikazio eta jakinarazpe-nak gaztelaniaz eginen dira, non eta interesatuek espresuki euskara erabiltzea hautatzen ez duten, orduan ele bietan egin ahalko baiti-ra. (baliogabetua)

2. Eremu mistoko pertsona fisiko edo juridikoek erabiltzeko inprimaki eta formularioetan gaztelania hutsean edo ele bietan (gaztelania euskara) idatzitako dokumentua erabili ahalko da, baina ale berei-ziak izanen dira, erabiltzaileak bat hauta dezan. (indarrean)

Epaitegiek ordea, 15. artikuluko lehen paragrafoa soilik baliogabetu dute, hau da, bigarren paragrafoak indarrean jarraitzen du eta gainera-ko artikuluek ere bai, horrek esan nahi duen guztiarekin. Izan ere, Epaitegiek atzera botatako artikuluak zuzendu asmoz, Nafarroako Go-bernuak berriki onartutako 55/2009 Dekretuak ez du komunikazioei edota hizkuntza-paisaiari buruz ezer esaten. Dekretu berria hizkuntza-

-eskakizuna zein lanpostutan eskatu eta euskara jakitea meritu gisa ba-loratzerakoan zenbat puntuatu ezartzera mugatzen da, hau da, Epaite-giek balio gabe utzitako beste hiru artikuluak moldatzera (18.3 artikulu osoa, 21.1 artikuluko lehen paragrafoa eta 23.1 artikulu osoa).

Bukatzeko, Dekretu honetan bertan, Administrazioen arteko komu-nikazioen atalean aurki daitekeen itzulpen-akats txiki bat aipatu bes-terik ez. Izan ere, Dekretu hau argitaratzen duen 2003ko otsailak 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren euskarazko bertsioan, bigarren ataleko 8. artikulua gaztelaniaz agertzen da. Benetan adierazgarria iruditu zaigu horrelako itzulpen-akats bat, non eta euskarazko idazki ofizialen balio juridikoari buruzko paragrafoan. Dena dela, itzulpen-zerbitzuen akats txiki bat besterik ez da, baina Nafarroako Gobernuak euskararekiko garatzen duen bazterketa politikaren metafora txiki bat ere izan liteke.

1. artikulua.

1. Serán válidas y tendrán plena eficacia jurídica todas las actuaciones administrativas cualquiera que sea la lengua oficial empleada.

2. Berez egintza administratiboak diren administrazio jarduerak, an-tolamendu juridikoak ezartzen duenari jarraikiz, eremu bereko beste pertsona fisiko edo juridiko batzuei jakinarazi behar bazaiz-kie, gaztelaniaz eta euskaraz idatzi beharko dira, ez badute behin-tzat interesatuak diren guztiek (administrazio prozedurari buruz-ko arauen arabera) hizkuntza bat bakarra erabiltzea espresuki eskatzen, Euskarari buruzko Foru Legearen 10.1, 11 eta 12. arti-kuluen arabera.

3. Administrazio publikoetako eta beren menpeko erakundeetako orga-no eskudunek gaztelaniaz, euskaraz edo ele bietan idatzitako inpri-maki, eredu edo formularioak eduki ahalko dituzte interesatuek egin beharreko jardueretarako, aurreko puntuan ezarritakoaren arabera.

Bestelako neurririk ezean gaiari buruz dagoen araudi orokorra aztertu behar izan dugu. Izan ere, ez dugu Justizia Administrazioan garatzen diren komunikazio ezberdinei buruzko datu zehatzik, baina okertzeko beldurrik gabe, lasai esan dezakegu, alor honetan euskararen erabilera hutsaren hurrengoa dela. Argi dago ez direla langile elebidunak kon-tratatzen edota jada lanean ari direnen artean oso gutxi direla euskara-

-ikastaroetan parte hartzen dutenak, beraz herritarrek Justizia Admi-nistrazioko langileekin euskaraz aritzeko duten aukera bakarra ausaz euskaraz dakien langile batekin topo egitea da.

EspEdiEntEa: 344/2006 bizkaia

kExa: Bilboko Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkariak gaz-telania hutsean luzatu dio herritarrari falta-epaiketa batean izan dela egiaztatzen duen agiria.

EspEdiEntEa: 942/2006 gipuzkoa

kExa: Euskal Autonomia Erkidegoko bake-epaileek ez dituzte oraindik euskaraz jardun ahal izateko beharko lituzketen libu-ru, inprimaki eta zigiluak.

EspEdiEntEa: 733/2007 bizkaia

kExa: Martxoaren 19an Durangoko Instrukzioko 2. zenba-kiko epaitegian burutu zen falta-epaiketan deklaratzera joan behar zuela jakinarazteko jaso zuen zitazio-zedula gaztelania hutsean zegoen.

EspEdiEntEa: 1058/2007 nafarroa

kExa: Iruñeko Zaintza Epaitegiaren sarreran jendeari eskain-tzen zaizkion eskuorrietako bat, Servicio Social de Justicia de-lakoa, gaztelania hutsean da.

EspEdiEntEa: 283/2008 bizkaia

kExa: Apirilaren 10an Barakaldoko Instrukzioko 3. zenba-kiko epaitegiko jakinarazpena jaso zuen etxeko postontzian. Aipatu jakinarazpena gaztelania hutsean idatzia zegoen.

EspEdiEntEa: 573/2008 nafarroa

kExa: Ekainean gaztelania hutsean jaso zuen Auzitegi Gore-nera deklaratzera joateko zitazio-zedula.

EspEdiEntEa: 171/2008 gipuzkoa

kExa: Otsailaren 12an Donostiako Instrukzioko 3. epaite-gitik bidalitako sententzia jaso zuen. Bertan ez dute herrial-dearen izen ofiziala errespetatu, Guipúzcoa ageri baita.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA

Page 44: HP Justizia Administrazioa

44

3.4.3. Ipar Euskal Herrian

Komunikazioen eta hizkuntza-paisaiaren eremuan Ipar Euskal He-rrian egoera tamalgarria da eta Justizia Administrazioari dagokionean, are eskasagoa. Corpus juridikoa aztertu dugunean ikusi bezala, fran-tsesa da hizkuntza ofizial bakarra eta maila guztietako komunikazio edota hizkuntza-paisaian frantsesa da erabili beharreko hizkuntza, bai Administrazio publikoan zein sektore pribatuan. Euskararen erabilera baimendua da baina beti frantsesarekin batera.

Zentzu honetan Administrazio orokorrek hizkuntza-paisaia euskal-duntzeko eman dituzten urrats apurrak errepideetako txartelak ele bietan eskaintzera mugatu direla esan dezakegu. Zenbait Herriko Etxek kale-izenak eta bestelako euskarriak ere ele bietan eskaintzeko ahalegin gehiago egin dituzte, baina Estatuak, Eskualdeak edota De-partamenduak oso ekimen gutxi garatu dituzte eremu honetan.

Departamenduak esaterako, garatzen duen hizkuntza-politikaren era-kusgarri errepideetako txartel elebidunak edota turismo bulegoetan eskaintzen dituzten gida elebidunak aipatzen ditu (helduen euskal-duntzea edota haurrendako eskolaz kanpoko ekimenekin batera).

Dena dela, aurrez esan bezala, Euskararen Erakunde Publikoaren helbu-ru nagusiak jasotzen dituen Hizkuntza Politika Proiektuan, zehaztuta-ko 12 erronketako bat euskarak bizitza sozialean duen tokia handitzea da54. Orientabide estrategikoei dagokienez, helburu nagusietako bat era-gile publiko zein pribatuetan euskararen lekua eta erabilera sustatzea da eta beste bat “bizitza sozialeko eragileek euskararen garapen-politika ho-nekin bat egitea susta dezaketen tresna eta partaidetzak sortzea”.

Orientabide estrategiko horiek garatzeko lan-ardatzei dagokienez, lehen helburua betetzeko, Administrazio publikoan euskararen erabi-leraren aldeko politika bultzatzailea eramatea aurreikusten da, baina hautu librea errespetatuz. Era berean, “publikoarekiko ahozko zein idatzizko komunikazioan, euskararen erabilera emendatzeko ekintzei lehentasuna” ematea ere aurreikusten da. Erakunde pribatu handietan euskararen erabilera sustatzeko politika bultzatzailea garatuko dela esaten da, baina kasu honetan ere eragileen hautu librea errespetatuz. Are gehiago, jarraitu beharreko estrategia eragileen tipologiaren eta gizartean betetzen duten funtzioaren arabera moldatuko dela jasotzen

54 — Hizkuntza Politika Proiektuan jasotzen den beste erronka bat euskarazko toponimia sustatzea da (molde egokian idaztea, berresku-ratzea, jendartean zabaltzea...), baina noski, toponimia hizkuntza-pai-saiaren zati txiki bat besterik ez da.

da, herritarrekin harreman zuzena eta ugaria duten zerbitzuei lehenta-suna emanez. Bi lan-ardatz hauei hirugarren bat gehitzen zaie, berezi-ki haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeari begira eta irakaskuntzan edota beraien berezko guneetan (ostatuak, cibergu-neak...) euskararen presentzia areagotzeko neurriak jasotzen dira (eus-karri elebidunak eskaintzea, irakasle eta langileek euskara ikas edo hobe dezaten formazioa eskaintzea...).

Bigarren helburua betetzeari dagokionez, hau da, bizitza sozialeko era-gileek euskararen garapen-politika honekin bat egitea susta dezaketen tresna eta partaidetzak sortzeari dagokionez, bi lan-ardatz zehazten dira: Bizitza sozialean euskararen presentzia garatzeko egitura publiko koherente eta eraginkorra eraikitzea (hizkuntza teknikarien sarea osa-tu eta animatuz, metodologia egokia erabiliz...) eta euskararen presen-tziaren garapenak sortuko dituen hizkuntza beharrei erantzutea (for-mazio-beharrei erantzunez, hizkuntza-baliabide teknikoak sortu eta zabalduz...).

Aipatzekoa da ere, 2007ko maiatzean, Euskararen Erakunde Publikoa abian jarri eta gutxira, erakunde horren lehendakariak eta Pirinio At-lantikoetako Departamentuko prefetak sinatutako gutun bat helarazi zitzaiela Herriko Etxeetako auzapezei. Frantsesez eta euskaraz idatzita-ko gutunean Herriko Etxeei dokumentu, zigilu eta komunikazio-eus-karri ofizial desberdinetan euskara erabiltzeko baimena eman zitzaien, hori bai, frantsesaren parean eta balio juridikoa frantsesari soilik aitor-tuz, hau da, euskararen erabilera maila sinbolikora mugatuz.

Ikus daitekeenez, oso gutxi dira komunikazioetan edota hizkuntza-paisaian euskara erabiltzeko aukerak eta gehienak Herriko Etxeen ere-mura mugatuak. Eremu publikoko gainerako alorretan ez da arau edo ekimen orokorrik garatu eta are gutxiago Justizia Administrazioaren eremuan, non Estatuaren eskumena erabatekoa den eta euskararen presentzia beste alorretan baino urriagoa.

3. H

IZK

UN

TZ

A P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA