Eserita nago eta oso isilpean maite dut...

1

Click here to load reader

Transcript of Eserita nago eta oso isilpean maite dut...

Page 1: Eserita nago eta oso isilpean maite dut...

Eserita nago eta oso isilpean maite dut…

1.- Definizioa: Jolasaren helburua da guztion izenak ikastea. 2.- Helburuak: Talldekideak ezagutzea beraien izenak ikasiz eta taldean giro lasaia sortzea. 3.-Partaideak: 7 urtetik gorako taldea edo gela. 4.- Materialak: Partaide kopurua baino aulki bat gehiago. 5.- Abiapuntu arauak: Oso bizkor egin behar da. 6.- Garapena: Biribilean jarriko dira, eta aulki bat hutsik geratuko da. Hutsik dagoen aulkiaren ezkerrekoak honako hau esango du: “eserita nago” eta ariniketan jarriko da aulkian; ezkerreko hurrengoak: “eta oso isilpean” lehenago hutsik geratu den aulkia hartuz; hurrengoak esango du: “maite dut” eta besteek bezala jokatuko du; hurrengoak dio: “…(izen bat)” eta hutsik geratu den aulkian eseriko da. Aipatu duten ikasleak bera aipatu duen lagunak hutsik utzitako aulkian esertzera joan beharko du azkar. Aipatu duten ikaslearen ezker-eskuinean dauden bi kideek, aulkitik jaiki gabe, hura harrapatzen saiatuko dira, lekutik joan ez dadin. Jolasak berriz jarraituko du, hutsik geratu den aulkiaren ezkerretara dagoenarekin. 7.- Ebaluazioa: Nola sentitu zarete? 8.- Iturria: Cascón, P. La alternativa del juego, Bakearen aldeko Hezkuntzaren 2. mintegia, Madril, 1995.