...Irudiak: Iñigo Ordozgoiti Fonseca 4 Alitxurentzat Amesgaiztoa M ikel dut izena, Martinez...

19
www.begiko.com

Transcript of ...Irudiak: Iñigo Ordozgoiti Fonseca 4 Alitxurentzat Amesgaiztoa M ikel dut izena, Martinez...

  • www.begiko.com

  • © Testua: 1995, Joseba Santxo Uriarte © Irudiak: 1995, Iñigo Ordozgoiti Fonseca© Argitalpen hau:

    2018, Santillana Infantil y Juvenil, S. L. eta Zubia Editoriala, S. L. Legizamon poligonoa Gipuzkoa kalea, 31, 1. esk. 48450 Etxebarri Tel.: 94 426 90 72

    ISBN: 978-84-16839-11-7Lege-gordailua: M-16308-2017 Printed in Spain - Espainian inprimatua

    Bederatzitik gora berrargitalpen Zubia argitaletxean

    Sailaren zuzendaritza:Joseba Santxo eta Maite MalagonEdizioa:Ainhoa Basterretxea eta Yolanda CajaErrealizazioa:Miren PellejeroZuzenketa:Ane Barrenengoa eta Amaia LasherasArte-zuzendaritza:José Crespo eta Rosa MarínProiektu grafikoa:Marisol del Burgo, Rubén Chumillas, Julia Ortega eta Álvaro Recuenco

    Debekaturik dago, legeak ezarritako salbuespenak salbu, lan hau inola erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, zein eraldatzea, haren jabetza intelektuala dutenen baimenik gabe. Lan honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo zuzenean CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.cedro.org).

  • Ditxosozko ditxolariaJoseba Santxo Uriarte

    Irudiak: Iñigo Ordozgoiti Fonseca

  • 4 Alitxurentzat

  • Amesgaiztoa

    Mikel dut izena,Martinez abizena,baina potolotxoa naizenez gero,«Toto» deitzen didate egunero.Gustukoa dut bertsoa,baina ez naiz bertsolari osoa.Hitzak errimatzen dituenarideitzen zaio «ditxolari»eta hori egiten badakit, aizue,beraz, ditxolaria nauzue.Ona naizen ala txarrazeuek erabaki beharra.Nik, behintzat, egiten dut ahaleginaeta sinetsi oso dela atsegina.Nire laguna izan nahi baduzu,nik ere zurea izan nahi dut, aizu!Nire modukoa bazara,ondo konponduko gara.Eta bestela ere, tira,munduan denetarikoak behar dira.Hauxe da, bada, azkena,bukatu da nire aurkezpena.

  • 6

    Gehienek txalo egin zuten. Batzuek, barre. Eta batek txistu. Baina nik errurik ez. Irakasleak be-hartu ninduen, lehen eskola-egunean, neure buruaren aurkezpena errimaturik egitera. Baze-kien hark —aitak esanda, segur aski — esaldiak errimatzea gogoko lana nuela. Nik pozarren onar-tu nuen. Jakina, lehendik prestaturik neukan eta!

    Orduan, ikastaldeko liderra omen zenak hauxe bota zidan:

    —Zu, bertsoLARRI! Ezetz errimatu hitz hau: MO-KOR-DO-A!

    Besteek barre egin zuten. Barre-algara ga-lantak atera zituzten. Irakaslea begira-begira geratu zitzaion taldeko oilarrari, baina ez zen ausartu berari ezer esaten. Orduan, neu bihur-tu nintzen begirada guztien diana. Nire burua-ren barruan errimak egosten ari ziren. Eran-tzun egokia aurkitu behar nuen. Baina arin! Halako batean, erantzuna bota nuen:

    Nire erantzuna HOR DOA, kontsolatzeko mutil LERDOA.

  • 7

    Badakizu non den MOKORDOA? Ipurdian daukazu MORDOA!!!

    Oraingo barre-algarak lehengoak baino oze-nagoak izan ziren. Irakasleak ere gogotik egin zuen barre. Taldeko lider lotsagabea lotsagarri utzi nuen.

    Jakina, eskolaren ostean, hantxe zen nire la-guna, atearen alboan nire zain. Irakaslea joan zenean, niregana hurbildu eta zera esan zidan:

    —Hara gure ditxolari trebea! Toto deitzen dizute, ezta, potolo? Bada..., tori, Toto!!!

    Hark eman zidan ukabilkada ez daukat ahaz-teko. Betondoa belztuta etxeratu nintzen, bai-na banuen poz bat neurekin: bere lagunen au-rrean lotsagarri utzi izana. Bai horixe!

  • 8

    Etxera bidean, kolpea zela-eta gurasoei eman beharreko azalpenak pentsatzen aritu nintzen: «Bada..., futbolean genbiltzala..., bada..., baloi batek aurpegian jo ninduela... eta...».

    Alferrik aritu nintzen aitzakiagintzan. Amak behingoan igarri zidan gezurra. Aitaren ateral-dia ere markakoa izan zen:

    —Ederki hasi gara! Lehenbiziko eskola-egu-na eta begia belztuta zatoz. Zer ez dugu ikusiko ikasturtea bukatzerako!

    Gutxi afalduta oheratu nintzen. Oheko iza-ren artean ezkutatu nahi izan nuen eguneko pasadizo gazi-gozoa, baina ezin. Buelta batera, buelta bestera, eta loak hartu ez.

    Noizbait lokartu nintzen. Ametsak, ordea, ez ziren batere gozoak izan. Eskolako nire idazma-haiari sokaz loturik nengoen. Aurrean Garikoitz nuen, muturrekoa eman zidan berbera. Hitz errimatuak esatera behartzen ninduen eta, hitz bakoitzeko, zapla!, belarrondoko galanta.

    Halako batean, esnatu egin nintzen, izerdi-tan blai eta bihotza taupadaka. Gelako argia

  • 9

    pizteak mesede egin zidan. Argitasunak bere-hala uxatu zituen Garikoitzen itzal guztiak. Ohetik altxatu eta gelako idazmahaian jarri nintzen, zerbait idazteko asmoz.

  • 10

    —Bertso pare bat idatziko dut. Idazteak la-saitu egingo nau —pentsatu nuen neure artean.

    Ideiak barra-barra zetozkidan, bata bestea-ren atzetik. Nire borroka bakarra errimarekin eta neurriarekin izan zen, baina horretarako ere egun irudimentsua nuen, antza:

    Garikoitz harro horikolpeak ematenez dugu, ez, makala;hori da nabarmen.Baina nire buruanola gogorra den,bere eskua ereminberatuko zen!

    Nik gaur jasotakoaez da samurra, ez,baina uler litekeahalegin eginez:Garikoitzek buruahuts-hutsik duenez,

  • 11

    eskuak darabiltzaburuaren ordez.

    Orain nago bertsotan lasaitzen barrenak, kontsolamendu on bat baitu nire penak: hartzen duenez gero ematen duenak...

    Loak ez zidan denborarik eman hirugarren bertsoa bukatzeko. Aulkian bertan hartu nin-duen loak.

    Biharamunean, esnatu eta idazmahaitik bertatik altxatu gabe ere, begi lausotuen au-rrean nuen orria hartu eta bezperan jarritako bertsoak irakurri nituen. Hirugarren bertsoa bukatu gabe egoteak pena handia eman zidan.

    —Zein izango zen, ba, azken puntua? —gal-detu nion neure buruari, bezperako bertsoari errematea erantsi guran—. Onenak..., azke-nak..., kemenak...

  • 12

    Dutxara sartu nintzen eta, gauzak zer diren gero!, bertan nengoela gogoratu zitzaidan az-ken puntua. Oso-osorik gogoratu ere. Txipli-txaplaka irten nintzen dutxatik eta, berriz ahaztu baino lehen, gauean idatzitako hiruga-rren bertsoari itsatsi nion:

    ... noizbait hartuko ditu emandako denak.

    Eskerrak azken puntua idatzi nuen, zeren, bestela, amak pasabidetik bota zidan garrasiak berriro ahaztaraziko zidan. Egia esan, amak ba-zuen oihukatzeko motiborik. Pasabidean zehar zabaldu nuen erreka ez zen izan nolanahikoa, alajaina!

  • 13

    Laster eskolarako bidean nintzen, begiak lo-guratsu, betondoa minbera eta gauean idatzi-tako bertsoak motxilatxoaren barruan.

    Ikaskideek eskolara sartzean egin zidaten ha-rrera ikustekoa izan zen. Batzuek eskua eman zi-daten, aurreko eguneko egitadagatik zorionduz:

    —Hori da eta, Toto! Gangar horrek eskar-mentu ona merezi zuen!

    Beste batzuek irribarre egin zidaten. Baten bat ikaratu egin zen nire betondoa ikusita.

    Ni neu Rocky-ren moduan sentitzen nin-tzen: jota, baina pozik. Harrigarriena, ordea, hauxe izan zen: baten batek Garikoitzi aurreko egunean bota nion ditxoa arbelean idatzi zuen.

  • 14

    Hori ikusita, adoretu egin nintzen eta nire gaueko lana guztiei erakustea erabaki nuen.

    Bertsoak guztiok batera kantatu genituen Maritxu nora zoaz doinuan. Hura erromeria!

    Giroa paregabea zen, baina, halako batean, Garikoitz agertu zen, beti bezala ondoan hiru lagun zituela. Niregana hurbildu eta honelaxe hitz egin zidan:

    —Zer? Ba al dugu bertso berririk?Zartada batez erauzi zidan bertsopapera

    esku artetik eta, begiak zabal-zabal zituela, ira-kurtzen hasi zen. Niri belaunak dardarka hasi zitzaizkidan. Txua lehortu egin zitzaidan ezta-rriaren barruan. Sano neukan begian mina sen-titzen hasi nintzen, etorriko zitzaidana pen-tsatze hutsarekin.

    Orduan, berarekin joateko esan zidan Ga-rikoitzek, nirekin bakarka hitz egin nahi zuela eta. Hankak blokeaturik nituen, baina bere esa-nari jaramon ez egitea are okerragoa izango zela pentsatu nuen eta, astiro-astiro, beraren-gana hurbildu nintzen. Pasabidean isiltasuna

  • 15

    zen nagusi. Arestiko kantuak eta algarak mututurik zeuden guztiz.

    Ikastaldetik hamabost bat metrotara geundenean, bere besoa nire lepoaren inguruan jarri eta zera esan zidan:

    —Egia esan behar badut, zuri beste begia belz teko asmoz etorri naiz gaur. Badakizu, bestearen inbidiatan egon ez dadin, kar, kar, kar...

    Bere barreak hezurretaraino sartu zitzaizkidan. Une batez, lurrun bihurtzea desiratu nuen, baina ezin ihes egin. Samatik ondo oratuta ninduen. Orduan segitu zuen:

  • 16

    —Ikusten dudanez, atzoko laztana ez zen nahikoa izan zure bertsozaletasuna asetzeko. Horrek amorrua ematen dit. Baina, bestetik, aitortu beharra daukat talentu pixka bat ere baduzula, eta nik atsegin dut talentua dutene-kin ibiltzea.

    Nire beldurra harridura bihurtu zen. Be-netan ari ote zen? Ala ironiazko hitzak bes-terik ez ziren izango haiek? Laster argitu zen nire zalantza.

    —Tratu bat egingo dugu, Toto —esan zidan lehor—. Nik ez dizut ile bat bera ere ukituko, baina zuk niretzat egingo duzu lan.

    —Zer esan nahi duzu? —galdetu nion, nire harridura ezkutatu gabe.

    —Begira —erantzun zidan—. Hemendik au-rrera bertsoak idatziko dituzu, baina gaia jarri-ta, lehiaketetan bezala, kar, kar, kar... Neuk ja-rriko dizut gaia. Eta, gainera, oraintxe hasi behar dugu. Hara, hauxe duzu lehen gaia: bertso ba-tzuk egin behar dizkiozu Jazintori; bai, Mate-matikako irakasleari. Hain da gogaikarria...!

  • 17

    Azkenean, ulertu egin nuen Garikoitzen ju-kutria. Bere gaiztakerietarako erabili nahi nin-duen zital hark.

    —Eta nahi izango ez banu? —galdetu nion inozo-inozo.

    —Nahi izango ez bazenu, itsuek erabiltzen dituzten betaurreko beltz horietako batzuk ero-si beharko zenituzke, bi begiak gaua bera baino beltzago utziko nizkizuke eta, kar, kar, kar...

    Irtenbidea argi zegoen. Inorentzat derrigor-tuta lan egitea ez zen gozoa, baina, egia esan, be-taurrekoen proposamena ez zen lar erakargarria.

    —Tira, bada! —eman nuen amore—. Baina garbi jokatu gero!

    —Garikoitzen hitza duzu. Ez zaitut ukituko eta, gainera, inor zu ukitzen ausartzen bada, bereak egin du!

    Onartu beharra daukat une batez ziur senti-tu nintzela morrosko haren babesean. Hala ere, ez pentsa guztiz lasai nengoenik.

    Handik aurrera, gauzak zeharo aldatu ziren. Ikaskide guztiek errespetu handia hartu zida-

  • 18

    ten. Gehienentzat ez nintzen lehen bezain ja-torra, baina, behintzat, sano heltzen nintzen iluntzero etxera.

    Garikoitzek agindutako lehen lana arin bu-rutu nuen. Izan ere, Jazinto irakaslea gai ego-kia zen kopla barregarri batzuk idazteko.

    Koplatxo batzuk egingo ditut lagun baten agindura eta hasteko azalduko dut Jazintok duen itxura.

    Bere sudurrak «sei» bat dirudi, «zero» bat bere buruak eta «biderkagarriak» dira bere gerri inguruak.

    Antijuetan «bost» dioptria, buruan «bost» ile zuri. «Bost»aren taula azaltzen digu, baina «bost» axola guri.

  • 19

    Pelotenari «bost» jarri dio eta ez da nota txarra. Eta zergatik? Bera delako lokartzen ez den bakarra.

    Nire koplatxoek harrera paregabea izan zuten. Garikoitzek fotokopiak egin zituen guztientzat eta aspertu arte kantatu genituen atsedenaldietan.

    Ni neu ere, zertan ukatu, gustura sentitzen nintzen, baina ez koplengatik, baizik eta ikas-kide guztiak batera eta umore onean ikusteak poz handia ematen zidalako.